152 Aski Prexko

Page 1

udal aldizkaria

Arraguako Larzabal etxadiko aparkalekua konpontzeko lanak hasi dira Karrikako errekaren berbideratzea ere hasi da Arraguan, Larzabal etxadian, udalaren jabetzakoa den aparkalekua konpontzeko lanak hasi dira. Egoera kaxkarrean zegoen eta asfaltatu egingo da.

2016ko IRAILA • 152. ZENBAKIA

Ugaldetxon, espaloiak berritzen

Ugaldetxon, Ihurrita poligonoko eta Katalintxoko espaloiak konpontzeko lanak martxan daude (bitartean, Xorrola Arizpen geratuko da). Auzotarrek egindako eskaerak aintzat hartuz gauzatu dira gune hauetako lanak.

teko lanak ere martxan jarriko dira. Errekak jana zuen errepide zatia eta errekako hormak sendotuko dira.

Auzotarren aspaldiko eskaera da aparkaleku hori konpontzea. Bazterrean Larzabalgo anbulatorioko aparkalekua dago. Multikirol pista bat jarriko da Aparkalekua konpontzeaz gain, multikirol pista bat ere jarriko da Larzabal etxadian. Arraguan gauzatuko diren lanek 126.000 €ko aurrekontua dute eta bi hilabeteko iraupena izango dutela aurreikusten du Udalak.

Euskal Herria plazako aparkalekuan lanak

Euskal Herria plazako aparkaleku publikoko lurra konpontzeko lanak egingo dira hilaren 12tik 20a bitartean. Egun horietan, ezin izango da aparkalekuan autorik utzi -12an atera bai, baina ezingo da sartu-. Lanak aparkalekuko lurraren arazoak konpontzeko dira.

Karrikako errekaren errekaltzea, hasita Pixkanaka, auzoetako eskaerei irtenbidea ematen eta markatutako lehentasunak gauzatzen ari da Udala. Bide horretan, Karrikan errekaren errekaltzea egi

Bide Berdeen Eguna, Arditurriko bidegorria eta meategiak txirrindaz elkartzeko aproposa Doneztebe plazatik 10:00etan abiatuko da meategietara bizikleta martxa Bide Berdeen Eguna ospatuko da Arditurriko bide- Meategiak prezio murriztuan bisitatzeko aukera gorrian eta Arditurriko meategian datorren igan- Honez gain, Arditurriko meategiak prezio mudean (hilak 18). rriztuan bisitatzeko aukera ere eskainiko da Bide Berdeen Egunean, 11:00etatik 14:00etara. Oiartzundik, Pasaiatik eta Errenteriatik bizikleta martxak egingo dira bidegorrian barrena, bosga- Oinarrizko bisita 3 €tan egin ahal izango da eta rren urtez jarraian. sakonekoa, berriz, 4 €tan. Bi bisitek segurtasun neurri guztiak betetzen dituzte. Oiartzungo kasuan, Doneztebe plazatik abiatuko da txirrinda-martxa, 10:00etan. Sei kilometroko ibilbide erraza izango da, Arditurriko meategietaraino, edozein adinetako txirrindulariek egiteko modukoa.

Igerilekua igandean itxiko da

Udako igerilekua datorren igandean (hilak 11) itxiko da. Udako denboraldiari agur esateko, uretako puzgarriak izango dira gaur 16:00etatik aurrera etxeko txikienentzat. 18:00etan, txokolatadarekin bukatuko da festa.

Jolasak eta herri kirolak Arditurriko meategietan bertan, herri kirolak eta jolasak izango dira goizean zehar. Segwayan ibilbideak ere antolatu dira (meategiak bisitatzen dituztenentzako, dohainik) eta bizikletak uzteko tokia ere izango da.

Bibliotekako ganbarako Ikasle Gela, martxan

Tronpeo norabide bakarrekoa ordu batzutan

Iturriozko Portugal herribidea konpondu da

Manuel Lekuona bibliotekako ganbara Ikasle Gela gisa egokituta, martxan dago irailaren 2az geroztik, bibliotekako ordutegiaren barruan. Ikasturte berria hasten denerako, herriko ikasle helduenei beste aukera bat eskaini nahi zaie ikasteko eta lanerako giro egokia bermatuko duen gune bat izan dezaten. Ikasteko 18 toki, ordenagailuak Interneteko konexioarekin eta igogailua bertaraino ditu. Beheko Ikasle Gela astelehenetik igandera irekita egongo da, hala ere, azterketa garaietan.

Tronpeoko malda (Iturrioztik Haurtzaro Ikastolara doana) norabide bakarrekoa izango da ikastetxeetako sarrera-irteera orduetan: 07:45etik 09:15era eta 16:00etatik 17:00etara. Ordu horietan, Tronpeoko malda jaisteko izango da. Hartutako erabakiarekin, oinezkoen segurtasuna hobetzeaz gain, ordu horietan ikastetxeen inguruan sortzen diren trafiko arazoak murrizteko balio izatea espero da. Erabakia Udalak eta ikastetxeek adostua izan da. Udaltzainek aste honetan aldaketa azaldu dute.

Iturriotz auzoan, Portugal herribidea konpondu da abuztutik hona. Herribide hori auzoko baserri askotara joateko bidea da. Herribideko zati batzuk erabat berritu dira eta beste batzuk errepasatu eta txukundu. Lan garrantzitsua da egin dena, eta azken urteetan herribideak konpontzeko hasitako lanketan kokatu behar da. Egindako inbertsioa 50.000 € ingurukoa izan da. Autoak dagoeneko normaltasunez pasatzen dira bertatik. Kamioiak pasatzeko, beste bi astez itxita egongo da, lurra behar den moduan finkatuta geratu dadin.


!

aski prexk aldizkaria

GARAZI eta GOIATZ ARAMENDI: “Zerren alde ari denaren harrotasunarekin ateratzen gara alardean”

Klixk!

Garazi eta Goiatz Aramendik gaur ez dute elkarrizketa hau irakurriko. Irailaren 8a Jaizkibel Konpainiarekin, Hondarribian alarde parekideak duen konpainia bakarrean, ospatzen ariko dira. Aitaren aldeko familia hondarribiarra dute, eta Goiatzek arrauna ere hango elkartean egiten du.

Askorentzako oso atzean geratua izango da dagoeneko abuztua, eta Karrikako festak ere bai haiekin batera. Hala ere, aurtengoan ere giro polita izan da herriko auzo txikieneko festetan. Irailean, Gurutzeren eta Ugaldetxoren txanda izango da.

Jaizkibel Konpainiako kide zarete. Zergatik erabaki zenuten parte hartzea? GOIATZ: Aurtengoa bosgarren urtea da. Elkarrekin hasi ginen ateratzen. Urtero ikustera joaten ginen eta animatu egin ginen. Hiru bat urtera aita ere animatu zen. Berarentzako hunkigarria da gu festan parte hartzen ari garela ikustea. GARAZI: Jaizkibelen ateratzen gara alarde publiko eta parekidean sinesten dugulako. Aukera ematen digu denak ateratzeko, ongi pasatzen dugu, hunkigarria da.. Beste alardean neska batek behin bakarra du ateratzeko aukera, kantinera aukeratzen badute. Guk sinesten dugu inork ez duela diskriminatua izan behar festan parte hartzeko. Jaizkibelek hori bultzatzen du. Orain dela 20 urte, Jaizkibel lehenengoz atera zenean, han geunden. Nik 4 urte nituen eta Goiatz amaren sabelean zegoen. Pozgarria da gaur egun ze konpainia handia den ikustea. Hogeigarren urtea du Jaizkibelek desfilatzen. Urteurrenak berezi bihurtzen du? GOIATZ: Gu normal-normal ari gara bizitzen. GARAZI: Bat gehiago da, indartzeko eta parte hartzeko. Jendeak geroz eta ilusio gehiago du, ikusirik zenbat gazte ari den konpainian sartzen. Belaunaldi berriak sartzen ari dira. Azken astean entseguak (Udalaren debeku eta guzti) egin dituzue. Nola prestatzen da alardea? GOIATZ: Orain arte txilibituarekin atera izan naiz, baina aurten Irun aldeko lagun batzuk ere aterako dira, eta eskopetera aterako naiz. Beraz, aurten nik ez dut entsaiatu. GARAZI: Txilibituaren lehenengo doinuak hunkitu egiten nau, urtero begiak bustitzen zaizkit. Hiru entsaio egiten dira, bezperako egunetan. Ertzainez inguratua entsaiatu beharra tokatzen zaigu guri. Aurten ere bai. Egunean bertan, ibilbidean zehar ez da intzidentziarik egoten, baina Kale Nagusian beti egoten dira ertzainak. Ez da atsegina, baina hori ere bukatuko da. Gure inguruan aipatu izan dute Kale Nagusian beldurra sentitu izan dutela. Hoberako aldaketarik sumatzen al da? GOIATZ: Duela hamar urte, kanpotik bizitzen genuenean, ertzain gehiago eta iskanbila gehiago zegoen. Txikitan beldurra sentitzen genuen. Orain lasai joaten gara. GARAZI: Orain gu ere indartuago gaude, badakigu zertan ari garen eta zergatik. Gehiengoa ez zegoela zurekin sumatzen zenuenean, “ongi ari al gara?” galdetzen genion gure buruari. Baina gurasoak ere hor genituen; hori ikasi dugu. Orain

dugu zerren alde ari garen dakienaren harrotasuna. Kontzientziazio prozesuak bere denbora behar du. Geroz eta hondarribiar gehiago animatzen dira Jaizkibelen ateratzera. GOIATZ: Lagunak, aurreko urteetan tradizionalean atera izan direnak, aurten mistoko entsaioetan ikusi ditut. Hori oso pozgarria da. Tradizionalean ateratzen diren mutil gazteei galdetu izan diet ea axola al zaien emakumeak alardean ateratzea eta ezetz esaten dute askok.

Karrika, abuztu usaineko festak

Polemika handia sortzen duen gaia da. Afektatzen du pertsonalki? GARAZI: Tentsioa badago, bai entsaioetan eta bai egunean bertan. Ziurtasuna lortzen zoazen heinean berdin zaizu kanpoan zer dagoen, aurrera zoaz. Baina Kale Nagusian sartzen zarenean arnasa sakon hartu behar da. Jendea ikusten duzunean zuri txaloka, berretsi egiten zara, baina tentsioa badago. Zuek ere entzun behar izan al duzue “ez zarete hondarribiarrak” hori, alarde tradizionalaren aldekoek behin eta berriz erabiltzen dutena? GOIATZ: Ez garela hondarribiarrak ez, baina zergatik ateratzen ote garen bai. GARAZI: Hangoek adina bizitzen dugu festa. Aste honetan aritu gara amonarekin hizketan, Oiartzunek Irun eta Hondarribia aldearekin harreman estua zuela lehen. Beste edozeinek bezala hartu dezakegu festan parte.

Artikutzara pasoa libre den egun ederra

Abuztuaren 28a egun seinalatua izan ohi da Artikutzako parajean. Urtean behin, gune babestuko ateak irekitzen ditu Donostiako Udalak eta oiartzuar askorentzako zita bihurtzen da. Aurten, ohiko herri kirol, erromeria eta bertsolarien artean, pasaka partida misto bat ikusteko aukera ere izan da: Maider Mendizabal eta Oier Sarasti bikotea Ekaitz Lasa eta Jaione Zulaikaren kontra lehiatu zen.

Noizbait bukatuko da emakumeek desfilatzeko aukera berdintasuna izan dezaten sortutako hika-mika hau guztia? GARAZI: Espero dugu baietz. Nola, ez dakigu. Irunen bide bat hartu dute eta Hondarribian beste bat. Hondarribian helburua alarde bakarra egitea da. Zein da alardeko momenturik hunkigarriena? GOIATZ: Hasiera-hasiera eta Alde Zaharrekoa. GARAZI: Goizeko hasieran oraindik iluna dago. Konpainia guztia ikusi eta jotzen hasten garenean, hori da hunkigarriena. Kale Nagusia pasa ondoren tentsioa askatzean ere, Arma Plazan, berezia da. GOIATZ: Arratsaldean doinua aldatzen da eta oso ongi pasatzen da. Goiza lasaiagoa da, formalagoa.

Herri musika, herrien arteko lotura

Gaztela-Leon, Portugal eta Euskal Herriko herri musika lotu dituen jardunaldiak izan dira pasatako asteburuan gurean, Soinuenea Fundazioak eta Donostia2016k antolatuta. Hiru herrialdeetako herri musikari buruzko erakusketa ere egon da ikusgai udaletxeko areto nagusian.

Azken urteetan, Kale Nagusian txaloak gailentzen ari dira kontrako oihu, kartel etabarrei... GARAZI: Etapak daude: hasieran arnasa hartu behar da. Gorago, jende asko dago txaloka. Ingurukoek festa hori bizitzeko modua da ikustera eta babesa ematera joatea. Geroz eta hondarribiar gehiagok egiten dute txalo. Ari da aldatzen hori ere. Ez nahi bezain azkar, baina... Barruan parte hartzea bezain garrantzitsua da kanpotik ere parte hartzea. Festa bat da!

TELEFONO BALIAGARRIAK: - Udaleko informazio bulegoa: 943 49 01 42 - Udaltzaingoa: 943 49 33 11 - Taxia eta taxibusa: 943 49 14 74 - Elorsoro udal kiroldegia:943 49 25 52 - Manuel Lekuona udal biblioteka: 943 49 38 64 - Osasun Zentrua: 943 00 65 05 - Elizalde Herri Eskola: 943 49 01 93 - Haurtzaro Ikastola: 943 49 16 59 - Oiartzun Irratia: 943 49 37 11 - Helduen Heziketa Iraunkorra-EPA: 943 49 00 48 - Bidez Bide/Bidelagun programak: 690 769 466

GUARDIAKO FARMAZIA: Irailaren 9tik 15era

Egunez: Losa Iglesias • Mikelete kalea, 5 • 943 49 49 31 Gauez: Olazabal • Donostia, 3 (Errenteria) • 943 34 45 11


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.