155 ap

Page 1

udal aldizkaria

Oiartzungo merkataritza ttikia suspertzeko egitasmoa, martxan

2016ko URRIA • 155. ZENBAKIA

ABARAXKA

Bihar, egoeraren mapeo kolektiboa egingo da herritarrekin batera Merkataritza ttikiak Oiartzunen gaur egun duen errealitatearen mapa osatzen eta aurrera begira indartzeko Ekintza Plana definitzen ari da Udala, Hiritik At eta Aztikerren laguntzarekin. Merkataritza ttikia herri bizi baten funtsezko seinalea da. Horregatik, egiten ari den azterketan parte hartzeko deia egin die Udalak herritarrei ere, merkataritza ttikia ez baita soilik negozio horien arduradun eta langileen kontua. Orain arte, herriko komertzio ttiki guztiekin harre-

manetan jarri dira HiritikAt-eko teknikariak, euren iritziak jasotzeko. Bihar, mapeo kolektiboa Herritarrekin ere osatu nahi da merkataritza ttikiaren egoeraren diagnostikoa. Horretarako, lehenengo ekintza bihar bertan (hilak 22, larunbata) izango da. Mapeo kolektiboa osatuko da Doneztebe plazan. Aurrerago, herritarren iritziak biltzeko inkestak ere egingo dira. Helburua, taldeka eta herriko tamaina handiko mapak erabiliz, egun merkataritza ttikiak Oiartzunen duen egoera eta etorkizunari begira izan ditzaken aukerak irudikatzea izango da. Azaroan eta abenduan, ekintza ireki gehiago Hau ez da izango datozen hilabeteetan izango den prozesu ireki bakarra: azaroan bi foro ireki ere egingo baitira, Ekintza Planaren lerro nagusiak eta epe ertainean horiek aurrera eramateko antolaketa zehazteko. Azaroaren 9an eta 23an izango dira (biak, 20:00etan Manuel Lekuona bibliotekan).

ker Eizagirre eta Ainhoa Retegi, HiritikAteko teknikariak, Eneritz Arbelaitz eta Jexux Leonet udal ordezkariekin.

Azkenik, azterketaren ondorioak publikoki merkatariei eta herritarrei itzuliko zaizkie ekimen herrikoi baten bidez. Abenduaren 17an izango da hori, Txerri Egunaren bueltan.

Hizkuntza Biziberritzeko Aditu Tituluko ikasleek egonaldia egin dute Arritxulo aterpetxean Garabide hizkuntz kooperazioko elkartearen bidez etorri dira, Udalak lagunduta Hizkuntza Biziberritzeko Aditu tituluko ikasleek Arritxulon egin dute ikastaroaren zati bat. Ioritz Aizpuru Euskara zinegotziak eta Eneritz Arbelaitz Ingurumen zinegotziak harrera egin zieten eta elkartrukerako aukerak aztertu dituzte eurekin.

Urriak 31, gaua, GAU BELTZA. Guretzako hirugarren urtez gau berezia izango da hau. 2014a zen eta herrian Gau Beltzaren inguruan zerbait egin behar genuela pentsatu genuen. Beharra genuen. Herriko heldu eta baserriez gain Euskal Herriko beste txokoetan egiten zena ikertzen eta galdezka ibili ondoren, gogoz heldu genion Halloween alde batera utzi eta Gau Beltza herrian txertatzearen ideiari. Hilabete osoa pasatu genuen herriko eragile (antzerki talde, malabare talde, norbanako..) eta haurrekin gaia lantzen (arropak, beldurrezko ibilbideak, akerra…). Erantzunaren ezjakintasunez iritsi zen eguna eta gure pozerako ikaragarrizko jendetza zegoen Kontzejupe plazaren atarian Gau Beltzaren zain. Gaua, beltza izateaz gain oso polita izan zen. Ederki asko pasatu genuen denok! Sutondoan afaldu, beldurrezko ipuina entzun, antortxak hartu eta ibilbidea egin… eta azkeneko akerra!!! Bigarren urtea iritsi zen eta aurreko urteko arrakasta ikusita inongo dudarik ez genuen Gau Beltzarekin jarraitu behar genuela. Oraingo honetan berrikuntza ugari sartzeko helburua jarri genion gure lantaldeari. Halaxe izan zen: ibilbideak luzatu eta hobetzeaz gain sorpresatxoren bat ere izan genuen tarteko. Aurtengoa izango dugu hirugarrena. Urtetik urtera eragile gehiagok hartzen dute parte gurekin. Aurten Soinuenea, txistulariak, antzerki taldeak eta herritar ugari izango ditugu festa hau antolatzen. Ez ahaztu zita: urriak 31, 19:30ean Kontzejupe plazan. Afaria ekarri behar duzuela gogoratu! Beste guztia, gure kontu. Gau Beltzari buruz informazio gehiago: • Oier Araolazaren weba (artikulu asko ditu gau beltzaren inguruan). • Halloween euskal festa? bideoa (youtuben).

Bi urtez behin eskaintzen den Aditu tituluan Amerika eta Afrikako hizkuntza gutxitutako 18 ikasle ari dira parte hartzen. Garabide Elkarteak hizkuntz kooperazioan lan egiten du. Oiartzungo Udalak diruz laguntzen du hizkuntz kooperaziorako egitasmo hau.

LANIN-en ondorioak aurkeztuko dira 27an

Eskalada eskolan izen-ematea, irekita

Gazteen emantzipazioa, Udalak aztergai

LANN egitasmoak -enpresa ttiki eta ertainetan euskararen erabilera gehitzeko egitasmoa- sei hilabetean atera dituen ondorioak aurkeztuko dituzte Udalak eta Ahizek datorren ostegunean (hilak 27, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian). Datozen hiru urteetan herriko enpresak euskalduntzen jarraitu dezaten emango eta bultzatuko diren urratsak aurkeztuko dira jendaurrean. Enpresa ttiki eta ertaineko nagusi eta langileak, sindikatu, euskalgintza eta interesatua dagoen edonor dago saiora gonbidatua.

Azaroaren 3tik aurrera, Elorsoro kiroldegiko rokodromoan berriz ere eskalada eskolak martxan jarriko dira. Haurrak (6-12 urte), Nerabe (13-17 urte) eta Helduentzako (18 urtetik goiti) taldeak eskainiko dira (sei eta zortzi lagun arteko taldeak). Ordu eta erdiko eskolak izango dira, astelehen eta ostegunetan. Saio bakarra jasotzen dutenek 80 € ordaindu beharko dute eta astean bi saio egin nahi dituztenek (Nerabe eta Helduak), 150 €. Izen-ematea hilaren 31 arte egin daiteke Elorsoro kiroldegian bertan.

Oiartzungo gazteek emantzipazioa eta etxebizitzaren inguruan duten egoera aztertzen ari da Udala, Aztikerren laguntzarekin. 16 eta 35 urte arteko gazteen egoera aztertzen ari da Udala. Aste honetan hasita, etxez etxe 320 gazte inkestatuko dituzte Aztikerreko inkestatzaileek. Aurretik, etxebizitza eta hirigintzaren arloko adituak eta emantzipazio egoera ezberdinetan dauden zenbait gazte elkarrizketatu dira. Datu errealek Udalak etxebizitzaren inguruan etorkizunean hartu beharreko norabidea zehazten lagunduko dute.


!

aski prexk aldizkaria

ALAIA MARTIN: “Sorkuntzaren apasionatu bat naizela esango nuke” Alaia Martin bertsolaritzarekin lotzen dugu baina elkarrizketa honetan beste fazeta bati heldu diogu. Euskadi Irratiko Zubiak saioa gidatzen du Artzen Letonarekin batera irailaz geroztik (igandetan, 15:00etatik 16:00etara). Bost ikasturtez ‘Gur ere bertsotan’ proiektuko eskolak ematen aritu ondoren, aldaketarekin hasi da ikasturte berria. Asko kosta zitzaizun irratsaioa egiteko proposamena onartzea? Nahiko digestio motelekoa naiz, erabakiak hartzeko denbora behar izaten dut. Irakaskuntzan oso gustura aritu naiz, baina gehien betetzen nauen jarduera sormena da. Irakaskuntzan pasa- tzen nuen denbora sormenean pasatzea gustatuko litzaidakeela pentsatzen nuen, baina ez nuen aukera garbirik eta lanean gustura zaudenean, saltoa ematea gehiago kostatzen da. Iazko abendu aldera, Zubiak izango zena gidatzea eskaini zidaten, baina ikasturte erdian lana uztea zekarren horrek eta erabaki nuen ez zela modua. Hilabete batzuetara esan zidaten programaren emisioa atzeratu egingo zela, eta irailean hasiko balitz, ea hasiko nintzatekeen. Esan zidaten momentutik bertatik apustu hori egin nahi nuela argi izan nuen. Ilusioz hartu dut aldaketa. Irratsaioa hasi den honetan, zer moduzkoa ari da izaten aldaketa? Erabateko konfiantza jarri dute Ione Larrañaga eta Bixente Briñon koordinatzaileek Artzen Letona lankidearengan eta nigan. Bera zuberotarra da, ni oiartzuarra, eta lanerako muga batzuk gainditu behar ditugu. Esan ziguten mugak zeharkatzeko programa bat izan behar zuela, jendearen bizipenak kontatzeko, elkarteena... Forma definitzea kosta zaigu gehien. Hezurdura ezberdinak proposatu genituen programa bakoitzak izan behar zituen osagaiak zehaztu arte, lana nola banatu erabaki eta gai mordoa proposatu zubiekin lotura izan zezaketenak. Biok gara nahiko inpultsibo eta apasionatuak, eta kosta zitzaigun ideia-zaparradatik tantak hartzea programak osatzeko. Hartu diogu neurria. Hasi gara gozatzen, eta ez soilik arduratzen. Artzen Letona ezagutzen zenuen aurrez? Lana eskaini zidatenean, ez zekiten France Bleuek zein izendatuko zuen kolaboratzaile. Banuen kezka hori. Horrelako proiektu libre batean, konplizitatea behar da eta garrantzitsua da lankidearekin ulertzea. Artzen ekainean ezagutu nuen. Kodigo bera adosteko puntuak bilatzea ez da erraza izan, baina konplizitatea lortu dugu eta elkar ondo ulertzen dugu. Konfiantza asko ematen diogu batak besteari lanerako, eta horrek asko laguntzen du. Zubiak dituzue hizpide. Saioaren helburua bera nahiko berezia da, ezta? Jende askok ulertu zuen hego Euskal Herriaren eta ipar Euskal Herriaren arteko zubiak sortzeko proiektu bat zela. Muga horretan jartzen baduzu fokua, badirudi indarra ematen ari zarela, eta guretzako, gehiago da Euskal Herriko lur ezberdinetan zubi-lana egiten duten pertsona, leku eta proiektuak plazaratzeko. Aitzakia da jende interesgarria mikrofono aurrera ekartzeko, ahazten ditugun leku asko jendearen iruditerira ekartzeko eta elkartzen gaituzten gauzen inguruan hizketan momentu goxo bat pasatzeko. Aurretik, irrati-kolaboratzaile izana zara. Ezberdin funtzionatzen du zure buruak gauza baterako edo besterako? Erabat. Oiartzun Irratian literatura aholkuak eman izan ditut; Antxeta Irratian asteko gogoeta egin izan dut... Erreportajeak eta produkzio lan

gehiago egiten du Artzenek eta nik gidoia idazten dut. Arreta berezia jartzen dugu erreportajeen arteko trantsizioak natural geratu daitezen, eta gai bakoitzari buruzko gogoeta egiten dugu programa bukaeran, gaiak zubi gisa lantzeko izan ditugun arrazoiak azaltzeko.

Klixk! ‘Oktoberfest’? Oiartzunen, noski!

Oiartzun-Karaez Senidetza Elkarteak antolatuta, aurten ere Garagardo Festa izan da gurean (ohi baino egun bat gehiago iraun du). Jendeak irrikaz hartzen du garagardo bereziak dastatzeko aukera, bost egunetan Kontzejupeak izan duen itxurari erreparatuz aise igarri daitekeenez.

Gidoigintzan izan duzun esperientziak lagunduko dizu, beraz, lan berri honetan. Ikus-entzunezko Komunikazioa ikastea aukeratu nuen gidoiak idazteko. Martin telesailean parte hartu nuen, EHE-ko dokumentalean; gazte mugimenduaren Tximeletak dokumentalean, Sautrelan... Baina azken urte hauetan ez nuen burua gidoigintzan jarri eta berraurkitze bat izan da. Asko ari naiz disfrutatzen. Oso eroso sentitzen naiz. Normalean goizeko ordu biak-hirurak da gidoia ixteko nire momentua. Sentitu behar dut eroso, etxean eta libre. Askatasun handia eman digutenez, disfrutatzeko moduko lana da. Gidoi hauek egiteak gogoetarako aukera ematen dit, nire buruari eta munduari begiratzeko aukera bat. Entzuleei zaila egin al zaie Alaia bertsolaria eta Alaia kazetaria bereiztea?

Urkabera Igoera, lehenengoz

Intxixu Trail-Giziria MLT-k lehenengoz Urkabera Igoera antolatu du, Gaetxetik (Iturriotz) abiatuta. 23 mendi-lasterkarik parte hartu zuten eta azkarrenak Beñat Katarain eta Leire Fernandez izan ziren. Oiartzuarren artean, berriz, Aritz Leonet eta Elurtza Etxebeste.

Egiten duzuna publikoa denean, gauza on gehiago entzuten dituzu, iritzi negatiboak gorde egiten direlako. Jendeak esan dit ez zaiola arraroa egin, natural bizitu dutela. Oso erregistro desberdinak dira. Irratikoa askoz landuagoa da, korapilatuagoa. Nire hizkera eta gaiak tratatzeko era ere desberdina da. Beste pausa bat dut. Zer sentitzen zara, bertsolari edo gidoigile? Ez zait gustatzen etiketak jasotzea ez jartzea. Fobia diet, mugatu egiten dutelako askatu beharrean. Norbaitek galdetzen badit ea bertsolaria naizen, baietz esaten dut, inkontzieteki. Beraz, esango nuke batez ere hala naizela. Oraindik arrotza egiten zait gidoigilea naizela esatea, formakuntzaz hala banaiz ere eta horretan jarduten badut ere. Besterik gabe, sorkuntzaren apasionatu bat naizela esango nuke. ‘Gara’ egunkariko 7K gehigarrian iritzi-zutabeak idaten ere hasi zara.

Herriko organoari eta kanpaiei, bisita

San Esteban elizako Cavaille-Coll organoa eta kanpaiak ezagutzeko aukera izan dute oiartzuarrek Cavaille-Coll Organoaren Lagunei, Soinuenea Fundazioari eta herriko ezkila-joleei esker. Arrakasta izan zuen egunak eta bisitarako talde guztiak osatu ziren.

Iraileko kontua da. Gozoki bat izan da. Neurri ona du: bi astetik behin da, ez da laburregia ezta luzeegia nire idazkerarako... Gaia aukeratzeak nahiko burukomin sortzen dizkit. Ez naiz lezioak emanzalea eta batzuetan gaia aukeratzeko eta nahi adina esateko dudak izaten ditut. Bertsotan, momentuko sentsazioari buruz kantatu dezakezu, baina idatzitakoari pisu gehiago ematen zaio. Bertsotan, batzutan hizkuntza ezin da konplikatu, zuzenean ulertu behar delako. Idaztea konplikatzeko eta nire buruari bihurritze mentalak eragiteko aukera bat da. Pozik nago leiho hori daudakalako, kezkatzeko eta kezka horiek konpartitzeko.

TELEFONO BALIAGARRIAK: - Udaleko informazio bulegoa: 943 49 01 42 - Udaltzaingoa: 943 49 33 11 - Taxia eta taxibusa: 943 49 14 74 - Elorsoro udal kiroldegia:943 49 25 52 - Manuel Lekuona udal biblioteka: 943 49 38 64 - Osasun Zentrua: 943 00 65 05 - Elizalde Herri Eskola: 943 49 01 93 - Haurtzaro Ikastola: 943 49 16 59 - Oiartzun Irratia: 943 49 37 11 - Helduen Heziketa Iraunkorra-EPA: 943 49 00 48 - Bidez Bide/Bidelagun programak: 690 769 466

GUARDIAKO FARMAZIA: Urriaren 21etik 27ra

Egunez: Agirrezabalaga • Arraskuelarre, z/g • 943 49 14 95 Gauez: Olazabal • Donostia, 3 (Errenteria) • 943 34 45 11


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.