169 ap

Page 1

udal aldizkaria

Astalamustrika bildumako azkeneko liburuaren aurkezpen musikatua izango da bihar

2017ko MAIATZA • 169. ZENBAKIA

ABARAXKA

Oiartzun haraneko kanta eta bertso zaharrak bildu ditu Agustin Mendizabalek Agustin Mendizabalek ondu duen Astalamustrika bildumako azkeneko zenbakiaren aurkezpena izango da bihar (hilak 20), 19etan udaletxeko areto nagusian. Saio berezia izango da, herriko kanta eta bertso zaharren aurkezpen kontatua eta kantatua izango baita. Lekukotzak eman dituzten herritarrek parte hartuko dute: Mikel Arruabarrena; Pepi Arruti; Xegundo Eskudero; Joxe Kruz Ezeiza Kaxka; Maritxu Gaztelumendi; Jazinto Larburu; Anttoni Portugal...

LH eta HHko ikasle guztien eskura Herriko ondarea haurren artean dibulgatzea denez Astalamustrika bildumaren helburua, Haurtzaro Ikastolako eta Elizalde Herri Eskolako Haur Hezkuntzako (HH) eta Lehen Hezkuntzako (LH) gela guztietan banatu du ale bana Udalak. Horrez gain, Errenteriako ikastetxe guztietan, ziklo horietan ere banatu dira aleak.

Oiartzun haraneko kanta eta bertso zaharrak liburua Astalamustrika bildumako bederatzigarren zenbakia da. Andoni Odriozola ilustratzaileak egin ditu marrazkiak.

Aurtengoan 420 izan dira izena eman duten haurrak; horietako bederatzi dira Saharatik uda Oiartzunen pasatzera etorriko direnak. Elizalde Herri Eskola izango dugu egunerokotasunean elkargune, eta udalekuetako begirale eta haur guztiak batera egingo dugun lip-dubaz aparte, hilabetean zehar herriko eragileekin elkarlanean arituko gara. Horien artean Arraztalo, Labore, Aiton-etxe, Petra Lekuona zaharren egoitza, Herri Musikaren Txokoa, etab. Herrigintza, parte-hartzea, elkarlana, euskara, parekidetasuna… sustatuz hilabete emankor eta polit bat bizitzea espero dugu!

Ahozko transmisioa iturburu Gure herrian ahoz aho transmititu diren kantak eta bertsoak biltzeko ahalegina egin du Mendizabalek, tankerako bildumetan ez dauden doinuak jasotzeko ahalegin berezia eginez. Errenteria, Lezo eta Pasaiako ahaire batzuk ere bildu ditu. 18 atal moduko ditu lanak: gaiaren arabera antolatu ditu kantak eta bertsoak.

2017ko udalekuak gero eta gertuago ditugu: bi hilabete baina gutxiagoan, herrian barrena ibiliko gara ekintza desberdinetan elkarrekin disfrutatzen.

Cousillas, Ezeiza, Mendizabal, Arruti eta Odriozola.

Kafetegietan euskararen erabilera gehitu eta normalizatzeko kanpaina martxan jarri da Herriko sei ostalaritza-komertziok parte hartuko dute ekimenean Oarsoaldeko Euskara Batzordeak kafetegietan euskararen erabilera gehitu eta normalizatzeko ahalegina egingo du aurten. Oiartzungo sei kafetegik parte hartuko dute: Aiako; Aialde; Elorsoro kiroldegia; Garmendi txokolategia; Txara eta Xabale. Kafea eta tertulia beti natural ekimenaren baitan, establezimenduei idatziak euskaratu zaizkie; kafeen karta eman zaie eta ekainean azukre zorroak banatuko zaizkie. Sare sozialetan uztaila arte kafea hartzen argazkiak elkarbanatzen dituztenen artean katiluak ere zozkatuko dira. Ekintza potenteena urriaren 15etik azaroaren 15era izango da: euskaraz eskatzen duten bezeroen artean 100 € zozkatuko dira.

Eskualdeko Euskara zinegotziek aurkeztu dute kanpaina.

Autobus geltokia Isastitik Mendibilera mugitu da

Legarreko bizilagunekin elkartu da Udala

Gazteen Antzerki Taldean izen-ematea, irekitzear

Ugaldetxoko autobus geltokietan aldaketa bat izan da aste honetan: Isastiko autobus geltokia tokiz mugitu da. Joan den ostegunetik (hilak 18), Mendibilgo lokalen aurrean geratzen dira Ekialdebus lineako eta gainerako autobusak. Autobusak geldialdia egiterakoan baztertzeko leku egokia izango duen gune bat bilatu da, Isastin ibilgailua geratzean sortzen ziren trafiko arazoak konpontzeko era izango delakoan. Autobusa bide-erdian geratzean eragiten ziren arazoengatik kexak jaso ditu Udalak.

Legarre eremua biziberritzeko aurreproiektua eskatu du Udalak. Hirigintza proiuektuaren lanketarekin hasi aurretik, baina, bertako bizilagunekin elkartu dira Jexux Leonet alkatea eta Eneritz Arbelaitz alkateordea, euren iritziak eta ikuspuntuak jasotzeko. Honela, eremua biziberritzeko eta auzuneak dituen irisgarritasun arazoak konpontzeko irtenbide posibleak zeintzuk izan daitezkeen hizketan aritu ziren bizilagunak eta udal ordezkariak. Hurrengo pausoa, aurreproiektua idaztea izango da.

Oiartzungo Gazteen Antzerki Taldean izen-ematea astelehenean (hilak 22) hasiko da. Datorren ikasturtean antzerkia egin nahi duten 12 eta 18 urte arteko gaztetxoentzako eskaintza da, astean ordu eta erdiko saio bat jasotzeko. Izenematea Elorsoro kiroldegian eta ikastetxeetan egin beharko dute. Ikasturteko kuota 60 € izango da oiartzuarrentzako eta 80 € kanpokoentzat. Izen-emate orriarekin batera, ordainagiria aurkeztu beharko da. Euskadiko Kutxako kontu honetan egin behar da ordainketa: 3035 0126 60 1260900006.


!

aski prexk aldizkaria

PAUL ARRILLAGA: “Sukaldari peto-petoak erromantizismo pixka bat behar du profesionalki” Paul Arrillaga sukaldariak Donostiako Zazpi taberna zuzentzen du. Gipuzkoako Pintxo Lehiaketa irabazi berri du, baina kasik biharamunean, hegazkina hartu zuen Japoniara. Sukaldari gaztea geratu gabe dabil. 30 urte ere ez dituzu, eta dagoeneko bi urtez segidan, Gipuzkoako Pintxo Txapelketa irabazi duzu. Nola iristen da honaino hain gazte izanda? Oso gazte hasi nintzen sukaldaritza munduan: 16-17 urterekin. Hasi nintzenetik pasatu dira 13 urte. Eta hasieratik ondo sartu nintzen mundu honetan: gogotsu eta ordu asko sartzen, lan asko egiten. 13 urte daramatzat lantzen, eta azkeneko bi urte hauetan saritxoak iristen hasi dira. Hasieratik pintxoen mundura bideratu zenuen zure sukaldaritza? Ez. Sukaldaritzara, orokorrean. Pintxoa deitzen dena niretzako sukaldaritza, txikian, da. Guk egiten ditugun pintxo asko kartako platerak bezalakoak dira, baina tamaina txikian. Izan al duzu azkeneko saria disfrutatzeko denbora? Jendeak zoriontzen zaitu, jendeak jakiten du eta gehiago etortzen dira. Asteburuetan jartzen ditugu pintxoak eta jende etortzen da probatzera. 300-400 saltzen ditugu egunean. Beraz, zertarako balio dute sari hauek? Niri pintxo berriak sortzeko balio didate. Sarien mundua bigarren mailakoa da niretzat. Autosatisfakzio eta maila profesionalean ikusten ditut: gauza berriak sortzeko eta bizirik mantentzeko; bai gu eta bai bezeroak. Japoniatik bueltatu berria zaitugu. Zertan ibili zara paraje haietan? Euskal sukaldaritzaren inguruko bi ekitaldi egitera gonbidatu ninduten. Lehenengoan, Osakan, afari berezi bat prestatu nuen, dastatze menu batekin, mugatua. Bestean, Shirahaman, zortzi egunetarako lokal huts batean sukaldea muntatu genuen eta Zazpi moduko zerbait izan zen. Gazte indartsu bat nahi zuten, pintxoak kontrolatzen zituenak eta niri deitu zidaten. Kontentu geratu dira. Profesionalki izugarrizko esperientzia izan da niretzat. Hemen baino lan gehiago egin dut. Euskaldunok eta japoniarrek badugu antza: langileak gara, gauzak ongi egitea gustatzen zaigu... Oso ongi komunikatu gara. Nola sortzen dituzu pintxoak? Denboraldiko produktuak lantzea oso garrantzitsua da: bere garaian daudelako, merkeago daudelako eta hemengoak direlako. Ia beti formula bera erabiltzen dut pintxoak sortzeko, bai tabernarako eta bai lehiaketetarako: nola gustatzen zait niri jatea? Adibidez, zainzuriak? Gorringoarekin, urdaiazpiko pixka batekin, ilarrekin... Hortik hasten naiz bueltaka. Teknikak ezagututa, sortzen joaten naiz. Sortzen dena norberari gusta-tzea oso garrantzitsua da. Besteentzat kozinatzen dut, baina nire kriterioarekin. Euskal Herriko pintxo Lehiaketako azkeneko edizioan epaimahakide izan zinen. Zer baloratzen duzu beste sukaldariengan? Taula batzuk badaude balorazioarako: presentzia, usaina, zaporea... Beste epaimahakideek esaten zidaten gogorra nintzela. Nik sukaldari begiekin begiratzen ditut pintxoak: eta ez badaude perfekto eginak nire iritziz, ez dut pasatzen uzten. Ongi egindako gauzak gustatzen zaizkit.

Horrelako lehiaketetan, epaimahakide edo sukaldari izan, zer duzu nahiago? Epaimahaikide izatea dibertigarria da, baina ni sukaldaria naiz. Epaitzea ez zait asko gustatzen. Faktore asko daude jokoan: tartean, nire gustuak. Horregatik, nik ez dut sufritzen lehiaketetan. Nire pintxoa gustatzen bazaie ondo; baina bestela ere bai. Niri zerbait berria sortzeko balio izan dit eta kontentu geratzen naiz horrekin. Gero, denboraldi batean kartan izaten ditugu pintxo horiek. Batzuk, oso prozesu konplexuak dituztelako, ez da erraza urte guztian mantentzea, baina denboraldi batez izaten ditugu.

Klixk! Haurtzaro Ikastolako oroitzapenen festa

Haurtzaro Ikastolaren oroitzapenen festak 50 urte hauetan ikastolako komunitatea osatu duten ikasle, guraso eta langileak batzeko balio izan zuen, baita herriko zein kanpoko jende gehiago ere elkartzeko. Ikastola eremuan egindako kontzertuen artean jakinmin gehien piztu zuenetakoa izan zen Alaitz eta Maider ikasle ohiek Esne Beltzarekin batera egindako agerraldia.

Donostiako sukaldaritzaren promesa berri gisa bataiatu izan zaituzte. Etiketa horiek zer pentsarazten dizute? Gehiegi esatea dela uste dut. Oraintxe, indarra dut eta kontentu nabil. Hori da garrantzitsuena. Ez dakit promesa naizen, baina ez naiz geratuko. Nahi nuke Gipuzkoako eta Euskadiko sukaldaritzari zerbait eskaini. Aurreko belaunaldiek egin zutena egitea orain guri tokatzen zaigu. Ez dut ustekabean pasatu nahi. Taberna eta jatetxe asko daude, gehiegi nire ustez, baina ez dira hainbeste sukaldari peto-petoak eta egiaz gastronomia bultzatu nahi dutenak.

Arraguan festak ez dira bukatu!!

Arraguako festak aurreko asteburuan hasi ziren, Jon Maia eta Andoni Egañaren bertso-afariarekin, truk txapelketa eta futbol partidekin. Hala ere, asteburu honetan oraindik izango da festarako aukera.

Zein da sukaldari peto-petoaren definizioa? Barruan edukitzea eta bihotzez egitea gauzak, eta ez bakarrik negozioarengatik. Erromantizismo pixka bat edukitzea profesionalki. Zazpi taberna zuzentzen duzu. Zein da zuen sekretua? Ez dago! 2017ko martxoaren 7an inauguratu genuen. Maite, nire bikote eta bazkidea, eta biok hasi ginen. Bost lagun hasi ginen eta orain 15 inguru gara. Hasieran, argiak piztu eta itzali egiten genituen: komunak garbitu, fregatu, kozinatu, atenditu... dena. Baina gutxinaka, ahal izan zenean, pertsona bat gehitu genuen, gero beste bat... Oso zaila da jakitea egunaren buruan zenbat bezero pasatzen diren Zazpitik. Egunero 300 bat pintxo aterako ditugu...

Euskal Jaia, dantzatzeko aitzakia

Euskal Jaiaren bigarren edizioa giro ederrean joan da. Adin guztietako dantzarien eguna izan zen (herriko haurren taldeak, mutxikoak, erromeria...): baserritarrez jantzita, dotore atera ziren oiartzuarrak kalera.

MOTZEAN: Sukaldari bat: Hilario Arbelaitz. Pintxo bat: Puf! Ze zaila... Ganba gabardina. Taberna bat: Paco Bueno. Osagai bat: Arrautza, adibidez. Oso galdera zaila da! Momentu bakoitzarentzako produktu bat dago! Bermut batekin kroketa, ganba edo txibiak hoberenak dira. Baina afaltzeko beste zerbait izango da...

TELEFONO BALIAGARRIAK: - Udaleko informazio bulegoa: 943 49 01 42 - Udaltzaingoa: 943 49 33 11 - Taxia eta taxibusa: 943 49 14 74 - Elorsoro udal kiroldegia:943 49 25 52 - Manuel Lekuona udal biblioteka: 943 49 38 64 - Osasun Zentrua: 943 00 65 05 - Urmendi Haur Eskola: 943 26 00 86 - Elizalde Herri Eskola: 943 49 01 93 - Haurtzaro Ikastola: 943 49 16 59 - Oiartzun Irratia: 943 49 37 11 - Helduen Heziketa Iraunkorra-EPA: 943 49 00 48 - Bidez Bide/Bidelagun programak: 690 769 466

GUARDIAKO FARMAZIA: Maiatzaren 19tik 25era

Egunez: Losa Iglesias • Mikelete, 5 • 943 49 19 31 Gauez: Rodriguez Zarzuelo • Biteri, 9 (Errenteria) • 943 51 67 98


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.