170 ap

Page 1

udal aldizkaria

Mendiburu 14rako proiektua lantzen hasi da Udala Udal ekipamendua sortzearekin batera, Landetxe plaza konponduko litzateke Mendiburu 14rako (gaur egun Gazte Izanak erretiratuen elkartea den eraikina) kultura, euskara eta gizarte-ongizate arloko ekipamenduak uztartuko lituzkeen proiektua lantzen hasi da Udala. Eraikin honekin arlo horietan herrian dauden zenbait beharri konponbidea ematea da helburua.

Landetxe plazaren biziberritzearekin lotua Eraikin berriaren proiektuarekin batera, Landetxe plaza berrituko du Udalak. Horregatik, Landetxeko bizilagunen ordezkariekin ere bildu da orain arteko prozesu informatiboan, euren arazoak eta beharrak lehen eskutik jasotzeko.

Azken asteetan, egoeraren diagnostikoaren prozesua egin du Udalak: kultura, euskara eta gizarteongizate arloko udal teknikariekin eta eragileekin elkartu da (euskalgintza; Gazte Izanak; antzerkia; dantza; musika‌ arloko eragileak) bakoitzaren beharren informazioa jasotzeko.

Udalaren asmoa proiektua herritarrekin partekatzea eta osatzea da, zuzeneko informazioa emateko eta hauen ekarpenak jasotzeko. Horretarako, aurkezpen publikoak eta ekarpenak egiteko aukerak eskainiko ditu uda hasieran.

2017ko EKAINA • 170. ZENBAKIA

Urmendi Festa partzuergoan

Urmendi Haur Eskolak bere festa eguna ospatu du: haur, guraso eta irakasleak izan dira protagonista. Udal haur eskola partzuergoko hezkuntza komunitateak elkarrekin antolatutako festa izan zen.

Astralamustrikaren aurkezpena, kantuz

Prozesua Astazaldi arkitektura estudioak gidatu du, hirigintza eta parte-hartzean aritutako profesional hauek idatziko baitute aurreproiektua.

Astralamustrikako liburu berriaren aurkezpena ederra izan zen. Agustin Mendizabalek aurkeztu zuen saioa, baina punta-puntako laguntzaileekin: Mikel Arruabarrena, Pepi Arruti, Xegundo Eskudero, Joxe Kruz Ezeiza, Maritxu Gaztelumendi, Alaitz Guridi, Jazinto Larburu eta Anttoni Portugal.

Udan, aurkezpen publikoa eta ekarpenak Beharrak eta aukerak aztertu ondoren, eraikina Mendiburu kaleko 14. zenbakia dagoen eremuan egitea planteatu da: Arau Subsidiarioek horrelako eraikin bat egiteko aukera ahalbidetzen dute eremu horretan eta Doneztebe plazatik hurbil dago, herriaren erdigunean, baita aparkaleku publikoetatik ere.

Eskola Agenda 21en ikasturte bukaeran, udaletxean Herriko ikastetxeetako ikasle ordezkariak Jexux Leonet alkatearekin bildu dira Eskola Agenda 21eko 2016/2017 ikasturteari bukaera emateko Haurtzaro Ikastolako, Elizalde Herri Eskolako eta Elizalde Institutuko ikasle ordezkariak Jexux Leonet alkatearekin eta Ander Santesteban Mendi-Ingurumen teknikariarekin bildu dira, udalbatzar berezian. Ikasleek mugikortasun iraunkorraren gaia landu dute 2016/2017 ikasturtean zehar. Gai horren inguruan hartu dituzten konpromisoak publiko egin dituzte udalbatzar berezian, Udalari herrian mugikortasuna hobetzeko eskaera zehatzak egin eta Eskola Agenda 21 egitasmoan inplikatuta dauden eragileen balorazioa egin dute.

Hurrengo ikasturteko gaia: zarata Datorren ikasturtean, zarataren gaia landuko dute Eskola Agenda 21en. Hala ere, aurretik, ikasturte hasieran Udalari egindako proposamenen erantzunak jasotzera bueltatuko dira udalbatzarrera.

Udaleku irekiak haurrekin prestatzen

Uztaileko udaleku irekietan zer egin nahi duten jakinarazteko, haurrek eta begiraleek batzarra egin dute. Plangintza egiteko momentuan kontuan hartuko dituzte haurren eskaerak. Guraso bilera ekainaren 15ean izango da.

Ikasleek euren buruari bakarrik eman diote balekoa. Udala eta irakasleen inplikazioa erdipurdiko baloratu dute, eta irakasle eta ikastetxeetako langile ez dozenteak ez dituzte gainditu.

Boltsa konpostagarriak eskuratu daitezke

Oarsoaldean jaiak parekideago izan daitezen

Ikasturteko azkeneko ipuin kontaketa saioa

Hondakin organikoaren ontzietarako boltsa konpostagarri homologatuak erabil ditzateke oiartzuarrek. Udalak erositako prezio berean salgai daude, hogeiko sorta 1,70 â‚Źtan. Elizalde auzoko bi janari-dendatan eskuratu daitezke boltsa konpostagarriak: Arrakuslarre kalean dauden Belutene eta Oriargin. Boltsa konpostagarri horiek sailkapen guneko makinetan ez dute arazorik sortzen, horregatik, boltsa konpostagarriak erabiltzekotan, Udalak herritarren eskura jarritako hauek erabili behar dira.

Eskualdeko lau udalak Oarsoaldeko jaiak parekideagoak eta barneratzailegoak izan daitezen lanketa egiten hasi dira Berdintasun Mahaitik. Honela, herri bakoitzean bertako eragileekin elkarrizketa sakonak egingo dira, zuzeneko behaketa egingo da jaietan eta dokumentazioa ere bilduko da diagnostikoa osatzeko. Oiartzungo kasuan, xanistebanak, Iturriozko santiyuak eta ihoteak hartuko dira eredu gisa. Prozesua irekia da eta nahi duen guztiak parte hartu dezake, Gizarte-Ongizate sailarekin harremanetan jarrita.

Lur Korta kontalari oiartzuarraren ipuin kontaketa izango da datorren astean. Hilaren 8an, osteguna, 17:30ean hasiko da Kortaren saioa, Manuel Lekuona bibliotekako beheko aretoan. Ikasturte honetan bibliotekn egingo den azkeneko ipuin kontaketa izango da Kortak eskainiko duen hau eta 2-3 urte arteko haurrei zuzendua egongo da. Gurasoek kontaketan geratzeko aukera izango dute, ttikienentzako saioa izango delako. Hala ere, entzule diren haurren adin-tartea errespetatzeko eskatzen zaie.


!

aski prexk aldizkaria

EGOA ALVARADO: “Gehiago gustatzen zait taldeka lehiatzea, babestuago sentitzen zara”

Klixk!

Egoa Alvarado punta-puntako crossfit kirolaria dela. Lehiatzen ikusi nahi duenak, asteburuan izango du aukera, Hondarribiako Bikingo Egunean.

Elizalde eskolako komunitateak -familiak eta irakasleak- eskolaren eguna ospatu dute. Eskolaz kanpoko jardueretako erakustaldiak eta ikasleen emanaldiekin hasi zen eguna. Bazkariarekin jarraitu eta arratsaldean, musika izan zen nagusi. Biharamunean, berriz ere lanean segitu zuten guztiek.

Atletismo, kapoeira, sorosle, kirol magisteritza ikasketak... Zer da kirola zuretzat? Txiki-txikitatik oso mugitua izan naiz. Estraeskolarretan beti kirola egin izan dut. Ez da obligazio bat izan. Nirea den momentu bat da, ez dut beste ezertan pentsatu behar eta disfrutatu egiten dut. 2013 inguruan hasi zen crossfita hemen ezagun bihurtzen. Zuk nolatan ezagutu zenuen? Entrenatzaile pertsonal izateko ikastaro bat egin nuen garai horretan. Barruan, entrenamentu funtzionala zegoen. Ikastaroa bideratzen zuen enpresak egun batean crossfit probatzera eraman gintuen, crossfita entrenamentu funtzional mota bat baita. Gustatu zitzaidan. Ikastaroa bukatuta praktikak egin behar nituen eta ez nuen denborarik, lana tarteko. Abenduan hasi nintzen, denbora pixka bat izan nuenean. Donostia Team-en parte hartzea eskaini zizuten gero. Hasieran beldurra eman omen zizun. Erabaki ona izan zen? Crossfit egiten hasi eta hurrengo irailean, lehiatzeko taldea sortu genuen. Proposatu egin ziguten. Ardura puntu bat zen. Hasi nintzenean, crossfiteko atletak ikusten nituenean pentsatzen nuen ni ez nintzela gai horrelako gauzak egiteko. Eta ez banintzen gai, zer? Alde horretatik, beldurra nuen. Baina ez naiz batere damutzen! Lau mutil eta bi neska gara taldean. Zer suposatzen du crossfiten lehiatzeak? Guk ez dugu egiten Crossfit Donostin egiten dutena, plangintza espezifikoa dugu, lehiatzeko aspektuetan zentratzen dena. Gehiago lantzen ditugu okerren egiten ditugun gauzak. Taldeko entrenatzailea dugu eta bakoitzaren arabera egokitzen dizkigu ariketak. Saiatzen gara elkarrekin entrenatzen. Ordu asko dira eta bakarrik zaila da. Entrenamendu bakoitza bi ordu eta erdi ingurukoa izaten da. Astean bost egunetan entrenamendu normala egiten dugu eta denboraldiaren arabera, bi egun jai edo bestela, astean behin recovery-a (korri, arrauna xuabe...). Orain, txapelketa garrantzitsu bat dugunez, egunero entrenatzen dugu. Nutrizionista ere badugu, elikadura bideratzeko. Lehen oso proteina gutxi jaten nituen eta kirol honetarako beharrezkoa da. Elikadura osatua izateko dieta jartzen digu. Disziplina eskatzen du lehiatzeak.

ko txapelketa horretan sartzeko probak egitea erabaki genuen, potentea delako. Ez denez kirol federatu bat ez daude txapelketa klasifikatorioak. Denak on-line funtzionatzen du. Probetan markatzen dute pisua, errepikapena... Bideoz grabatu behar da mozketarik gabe, emaitza sartu eta Internetez bidali. Beraiek errepasatzen dituzte. Kasu honetan, lehenengo 40ak sailkatzen dira finalean lehiatzeko. Probatzeko egin genuen, eta taldeko bi sartu ginen. Ez genuen uste, Europa mailako txapelketa baita eta jende asko apuntatzen baita. Ikusi genuen muntaiarekin haluzinatu egin genuen. Aurten, ekainaren 16-17-18an da. Frogak banaka edo taldeka izaten dira. Niri gehiago gustatzen zait taldeka lehiatzea: presioa handiagoa da, zure emaitzak taldeari eragiten diolako, baina babestuago sentitzen zara. Estatu Batuetan eta Kanadan urte asko daramatzate crossfit egiten eta nabarmena da aldea mailan, baina Europan urte gutxitan izugarrizko maila ari dira hartzen atletak. Parisko txapelketa nolakoa izango da? Aurten lekuz aldatuko dute, estadio batera. Orain arte goi mailako kirol errendimendurako instalazio batean izan da. Wot-ak (work of the day) azaltzen dituzte: nola egin, oinarrizko gauzak... Atleta bakoitzak bere epailea du. Guztira, bi egunetan sei-zortzi wot egiten dira, txapelketaren arabera. Proba batetik bestera bi orduko tartea-edo izaten da.

Elizalde Eguna ospatu dute eskolan

Scoot jaialdia skate park-ean

Gaetxe ondoko skate parkean scoot jaialdia izan da Muturreko Kirolak-ek antolatuta. Scootarekin gora eta behera ibiltzeaz gain, hip-hop eta slackline ikastaroak eta graffitiak egiteko aukera izan zuten hurbildutako haur eta gaztetxoek.

Crossfit Gamesak omen dira zuen Olinpiadak. Oso urruti daude? Buf! Oso! Joatea ezinezko ikusten dut. Oraintxe ari dira regionals-ak egiten. Hasieran open-ak egiten dira. On-line izaten dira. Hor klasifikatzen da regionals-etarako. Horiek estadioetan izaten dira. Madrilen dira hemen ingurukoak. Regionals-etara iristea bera oso-oso zaila da. Euskal Herritik ez da inor klasifikatu. Espainia mailan, onenak direnek taldea osatu dute. Regionals-etako lehenengo bostak iristen dira Gamesetara. Baina gu oso pozik gaude Parisera klasifikatu garelako! Zer da crossfita zuretzako momentu honetan?

‘Gure herria’ 50. eta 60. hamarkadan

Txinalkak Thornton Wilderren Our town klasikoa Gure herria bihurtu du, Tessa Andonegiren zuzendaritzapean. Bergaretxe eta Zalakain familiak erdigunean jarrita, 50. eta 60. hamarkadako Oiartzunera moldatu dute antzezlana, garaiko herriko benetako pertsona eta lekuak aurkeztuz.

Entrenatzen ondo pasatzen dut, motibazioa dut, helburuak dauzkat... Ez dut sentitzen obligaziorik crossfit egiteko. Afizio bat da. Ez naiz hain ona honetaz bizitzeko adina. Zinemazale batentzako zinema edo beste edozein kirol gustatzen zaionarentzako kirol hori dena da niretzako crossfita. Ihesbide bat. Aparte, jendearekin zaude eta laguntasuna sortzen da.

Eta nola entrenatzen duzue? Crossfitak gauza asko hartzen ditu bere baitan: alterofiliako mugimenduak, gimnastikoak, lasterketak, igeri, mendian korri egitea, konbinazioak... Inoiz ezin da jakin zer tokatuko zaizun egitea txapelketan. Beraz, ezin duzu prestatu gauza bakarrerako, dena landu behar da pixka bat. Konplikatua da. Zein da crossfiteko zuen zirkuitoko maila? Geroz eta maila hobea dago. Urtetik urtera jendea gehiago prestatzen da, gazteagoak hasten dira, esperientzia gehiago dago... Euskal Herrian talde gutxi daude. Gehien bat, Espainia aldean leihatzen dugu. Urteko helburua markatu duguna Parisko French Games izan da. Eta lortu dugu: talde bezala goaz. Zergatik zenuten helburu Paris? Taldea osatu genuen lehenengo urtean Parise-

TELEFONO BALIAGARRIAK: - Udaleko informazio bulegoa: 943 49 01 42 - Udaltzaingoa: 943 49 33 11 - Taxia eta taxibusa: 943 49 14 74 - Elorsoro udal kiroldegia:943 49 25 52 - Manuel Lekuona udal biblioteka: 943 49 38 64 - Osasun Zentrua: 943 00 65 05 - Urmendi Haur Eskola: 943 26 00 86 - Elizalde Herri Eskola: 943 49 01 93 - Haurtzaro Ikastola: 943 49 16 59 - Oiartzun Irratia: 943 49 37 11 - Helduen Heziketa Iraunkorra-EPA: 943 49 00 48 - Bidez Bide/Bidelagun programak: 690 769 466

GUARDIAKO FARMAZIA: Ekainaren 2tik 8ra

Egunez: Agirrezabalaga • Arraskularre z/g • 943 49 14 95 Gauez: Rodriguez Zarzuelo • Biteri, 9 (Errenteria) • 943 51 67 98


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.