udal aldizkaria
2018ko OTSAILA • 186. ZENBAKIA
Karrika auzoko sarrera berritu eta zabaltzeko lanak martxoaren 5ean hasiko dira
Kontxa Murgiarekin, zubiak eraikitzen
Kontxa Murgia gogora ekarri eta, Galizia eta Euskal Herriaren arteko ezagutza eta loturak sendotzeko elkarlanean aritu gara aurten ere Udala eta Fato Cultural Daniel Castelao.
Hilaren 27an lanen eragina eta antolaketa azaltzeko bilera izango da Artason Karrika auzoko sarrera konpontzeko lanak martxoaren 5ean hasiko dira. Hori dela eta, auzotarrekin bilduko da Udala hilaren 27an, asteartea, Artaso Elkartean (19:00), lanen inguruko zehaztapenak emateko eta auzotarrei nola eragingo dien informatzeko. Lanek hiru hilabeteko aurreikuspena izango dutela aurreikusten da. 290.000 â‚Źko inbertsioa Egin beharreko lanak auzo sarrerako espaloia konpontzea, Karrika zabalera heldu aurreko kaleko hoditeria berritzea eta auzoko sarreratik plaza arteko errepidea zabaldu eta oinezkoentzako bide seguruak sortzea dira. Lan hauetan 290.000 â‚Ź inguruko inbertsioa egingo du Udalak.
Lanen eragina auzotarrentzat Puskaka egingo dira lanak. Honela, lehenengo sarrerako espaloia eta bidea berrituko dira. Lan hauek egiten direnean, auzoko bidea irekita egongo da. Bigarren fasean bidea zabaldu eta hoditeria aldatuko dira. Hilabete horretan, astez 08:00etatik 17:00etara ezingo da auzora sartu. Lanek irauten duten bitarte guztian Beheko Errotako zelaia egokituko bizilagunen autoentzako. Arraskueko herribidea larrialdietan soilik erabiltzeko aholkua eman da. Bestetik, auzoko sarrera itxita egongo den denbora horretan taxibusa Beheko Errotaraino sartuko da. Aldiz, Elizalde Herri Eskolako eta Haurtzaro Ikastolako autobusek Larraldapan hartu eta utziko dituzte haurrak.
Ipuinak, literaturzaletasunerako bide
Sei urte arteko haurren artean irakurzaletasuna sustatzeko gurasoek duten garrantzia izugarria denez, Pello AĂąorgak ipuinen bidez literaturarekiko lotura nola bultzatu tailerra eskaini du Manuel Lekuona bibliotekak antolatuta.
Legarreako irisgarritasuna hobetzeko eta Iparralde etorbidea berrantolatzeko lanak hasiko dira Gaur 19etan bizilagunentzako bilera informatiboa izango da bibliotekan Martxoa hasieran Legarreako irisgarritasuna hobetzeko eta Iparralde etorbidea berrantolatzeko lanak hasiko dira. Martxoaren 5ean hasita, hiru hilabete eta erdiko iraupena izango dutela aurreikusten da. Bizilagunei zalpenak emateko bilera gaur (hilak 23) 19etan izango da Manuel Lekuona bibliotekan.
Iparralde etorbidean, aparkalekuak Iparralde etorbidean oinezkoentzako espazio seguruak sortu eta aparkalekuak berrantolatzeko lanak egingo dira lehendabizi. Legarretik Arragua aldera, Iparralde etorbidearen bi aldeetan antolatuko dira aparkalekuak. Behin lanak bukatuta, Gurutze aldera etorbidearen alde batean ezingo da aparkatu. Besteak beste, trafiko eta segurtasun arazoak saihestea da lan hauen helburua. Iparralde etorbideko lanek ez dute eraginik izango Legarreako bizilagunengan.
Silo plastikoaren bikleta
Silo plastikoa bildu du aurten ere Udalak, kanpaina berezian. Belar-bolak biltzen dituen plastikoa sortzen den garaia da hau eta baserritarrei hondakinak ongi kudeatzen laguntzeko zerbitzu berezia eskaintzen du Udalak.
Legarrea, hiru fasetan Ondoren, Legarreako maldako irisgarritasuna hobetzeko lanak hiru fasetan gauzatuko dira. Fase bakoitzak hiru aste iraungo duela aurreikusten da. Eskilarak kendu eta heldulekudun arrapala sortuko da Legarrean. Lana egiten ari den eremuaren arabera, ibilgailuentzako itxita egongo da zati hori Legarrea maldako irisgarritasuna hobetzea da lanen hel- eta Fraileen Bidea erabili beharko da. buru nagusia.
Txakur-kaken ontzien mapa prestatu du Udalak
Kaldereroak eta, Artzain eta Inudeak, asteburuan
Kirol-gailuak jarri dira herriko hiru gunetan
Txakur-kakek auzotarren elkarbizitzan eragiten dituzten kexak nabarmenak izaten dira herriko auzo batzarretan. Oiartzunen, txakur-kakak biltzeko 35 zakarrontzi baino gehiago daude duela urte batzuetatik hona, Udalak jarrita. Txakurren jabeak dira euren etxeko animalien arduradunak eta haien eskura dauden zakarrontzi hauen kokapenaren ezagutza errazte aldea, mapa digitala prestatu du Udalak eta herritar guztien eskura jarri du www.oiartzun.eus helbideko Hondakinen Kudeaketa atalean.
Oiartzungo Flauta Taldeak 2003tik antolatzen ditu Kaldereroen konpartsa eta, Artzain eta Inudeak herrian. Asteburu honetan izango dira bi festak. Bihar goizean (hilak 24) Artzain eta Inude Nagusiei bandak jarri eta 18:45ean, kaldereroak aterako dira Aialde kaletik. Etzi (hilak 25), 11:15ean aterako dira artzain eta inudeak desfilean toki beretik, herriko eragile askoren parte-hartzearekin. Aurtengo Inude eta Artzain Nagusiak Aiora Aginaga eta Oihan Eskudero izango dira. Udalak festan parte hartzera animatu nahi ditu herritarrak.
Jarduera fisikoa egiteko kirolgailuak jarri dira herriko hiru puntutan: Altzibarren, Olalden; Iturriotzen, bidegorriko sarreran eta Ugaldetxon, Txara parkean. Azkeneko hau izango da eremu nagusia, 11 gailurekin. Batez ere helduenengan pentsatutako guneak dira hauek, aire librean jarduera fisikoa eginez euren bizi-kalitatea hobetzeko tresna gisa. Eremuak ere ez dira kasualitatez aukeratu: Txara eta Iturriozkoa bidegorrian daude, erraz eta eroso heltzeko eremuan. Olalden, auzo-lokalaren ondoan daude tresnak.
!
aski prexk aldizkaria
OIHANA URDANPILLETA: “Helduen artean, rollerren gorakada garaia da oraintxe” Oihana Urdanpilletari umetatik gustatu izan zaio patinatzea. Duela zortzi urte, lasterketa batean parte hartu zuen, gustatu, eta oraindik jarraitzen du rollerrek parte hartu dezaketen karreretan ateratzen. Akordatzen zara patinak lehenengoz jantzi zenituen aldiaz? Bai! Bizilagun batek zituen sokarekin lotzen ziren burdinezko patinak eta eskatzera joaten nintzen. Orain Euskal Herria plaza dagoen toki horretan belar-soro bat zegoen lehen eta hara joaten ginen biok. Gero, oso modan jarri ziren botin txuriak gurpilekin eta urtebetetzetan Beheko Plazako Azkar kirol-dendan erosi zizkidan amak nire bizitzako lehenengo patinak. Zazpizortzi urte izango nituen. Eta ordutik, beti patinen gainean ibili zara? Ez. Nerabe adinetik 20 urte arte, geldialdi bat izan nuen. Jonekin (senarra) ibiltzen hasi nintzenean bera sokatiran aritzen zen eta pisuan sartzeko kirol asko egin behar izaten zuen. Amaran egiten nuen lan eta nire bila etortzean, nik patinetan eta berak korrika, ordu eta erdiko saioa egiten genuen Donostiatik. Gero, ezkondu eta umeak jaio ziren eta berriz lapso bat egon zen, haurra txirrindako aulkitxoan jartzeko adina arte. Orduan, Jon txirrindan eta ni patinetan ibiltzen ginen igande goizetan. Haurrak handitu eta kenpo, Eskola Kirola etabarretan hasi zirenena, arratsaldeak libreago nituen eta gutxienez astean behin patinatzera joaten hasi nintzen. Lasterketetan ateratzeko eman zenuen?
pausoa
nolatan
Oraintxe gorakada garaia da. Lehen korrikalarientzako bakarrik pentsatzen ziren lasterketak, eta orain rollerrak ere sartu dira askotan. Orain arte ez zeuden ikastaroak, talde antolatuak... Gaur egun Donosti Roller dago eta ekintza asko sortzen ditu: astelehenero ruta gansa egiten dute -50 urtetik gorako rollerrekin-; asteartetan abiadurako irteera izaten da; hilabetean behin gauez ateratzen dira Donostian; inauterietan eta Halloweenen mozorrotuta; Gabonetan jaiotzak ikustera joaten dira... Kimetzekin (semea) behin joan nintzen eta beste pare bat aldiz ere bai, baina ordutegia ez zait ongi heldu.
Inauteri-inauteri, mozorro adina aurpegi Ihoteen atzetik iritsi dira inauteriak. Aurten ere, herriko hezkuntza komunitatea buru-belarri aritu da mozorrotzen eta zomorrotzen. Herriko tabernek ere irudimenari eragin diote. Aurten, nobedade gisa, Elorsoro kiroldegiko jardueretan ere ospatu dituzte inauteriak.
Nolakoa da Oiartzun roller batentzat? Txarra. Bidegorrira joaten naiz, baina ez dago roller-on gurpil txikientzat egokitua. Altzibartik Isastirako tartean zuhaitzen zainak daude, zartatua dago, asfaltoa zulatua dago eta gurpila sartzen da... Kiroldegitik minetara bi buelta egiten ditut, eta listo. Askoz hobeto dago alde hori. Prestaketa berezia egiten duzu lasterketetarako? Ni montoiko rollerra naiz. Badakit ez naizela onena, eta ez naizela izango. Patinatzea gustatzen zait eta lasterketa horiek egiten ditut gustuko ditudalako. Behobia-Donostia nire burua neurtzeko egin nuen, ea zenbat kilometro arte sentitzen nintzen eroso ikusteko. 10 kilometroko lasterketa egiteko, egiten dudanarekin nahikoa dut. Klasika egiteko gehiago ibiltzen naiz, astean hirutan-edo, eta Behobia jarraian denez, mantendu egiten dut entrenamendua. Zer sentitzen duzu patinatzen duzunean?
Esti Iragorrik aipatu zidan oiartzuarrak Lilatoian ateratzen zirela Independentistak-eko kamiseta berdearekin, eta animatzeko. Duela zortzi bat urte izan zen. Izugarrizko esperientzia izan zen. Roller gutxi ginen, ibilbidea motza eta erraza da. Oso lasterketa polita da.
Adrenalina. Kilometro asko egiteko aukera daukazu, gehiegi estutu gabe. Minetara joateko estutzen dut, baina gero badakit bueltan azkar jaitsiko naizela eta gozamena izango dela. Fortaleza inguruan badago abiadura polita hartzeko tarte bat. Hor izugarri gozatzen dut.
Roller gisa lehiatzeko aukera asko al dago inguru honetean?
Oiartzunen zaletasuna handia ago?
Ez. Iaz, Lasterbidean-ek Oñatin lehenengo aldiz antolatu zuen rollerrentzako ibilbidea. Eta irudia izan nintzen!
Klixk!
Ez da jende asko ibiltzen. Askok esaten didate inbidia ematen dugula eta ikasiko lutekeela gustura. Baina ez dago taldetxorik. Gure taldetxo horrek ere ez du jarraitzen.
Zein lasterketa daude zure agendan? Donostiako Klasikan lau urte daramatzat ateratzen, eta lauretan Lasterbidean-eko kamisetarekin atera naiz, aldarrikapen gisa. Behobia-Donostia beste kamiseta batekin egiten dut. Amazkar tabernan lanean hasi nintzenean Rebeca (Esnal) eta biok hasi ginen patinatzera ateratzen eta Antton (Goiria) ere animatu zen. Semeak ikastolan gorputz hezkuntzan patinak erabiltzen zituen, animatu zen eta erakutsi genion. Kamiseta fosforito batzuk egin genituen, gure izenekin, bidegorria oso iluna delako eta txirrindulariek ikus gintzaten. Hendaia-Hondarribia ere egiten du. Lilatoian orain ezin dugu atera roller-ok. Bost kilometro ziren. Hendaia-Hondarribia, 10. Donostiako Klasika, 15. Eta Behobia-Donostia, 21. Hortxe geratu naiz. Eta horien artean, zein duzu gustukoena? Behobia-Donostia. Luzeena da, baina erosoena ere bai. Donostiako Klasikan askoz gehiago sufritzen dut: dena laua da, beraz, denbora guztian ematen aritu behar dut. Behobian, lehenengo txanpa egiten duzu Colon pasealekuraino, baina gero jaisten hasten zera, beste txanpa luzeena Gaintxurizketan dago, baina gero ia Pasaiaraino errekuperatzeko denbora dago. Helduen artean bada roller mugimendurik?
TELEFONO BALIAGARRIAK: - Udaleko informazio bulegoa: 943 49 01 42 - Udaltzaingoa: 943 49 33 11 - Taxia eta taxibusa: 943 49 14 74 - Elorsoro udal kiroldegia:943 49 25 52 - Manuel Lekuona udal biblioteka: 943 49 38 64 - Osasun Zentrua: 943 00 65 05 - Urmendi Haur Eskola: 943 26 00 86 - Elizalde Herri Eskola: 943 49 01 93 - Haurtzaro Ikastola: 943 49 16 59 - Oiartzun Irratia: 943 49 37 11 - Helduen Heziketa Iraunkorra-EPA: 943 49 00 48 - Bidez Bide/Bidelagun programak: 690 769 466
GUARDIAKO FARMAZIA: Otsailaren 23tik martxoaren 1era
Egunez: Losa Iglesias • Mikelete, 5 • 943 49 19 31 Gauez: Arteche • Erdiko kalea, 26 (Errenteria) • 943 51 77 40