udal aldizkaria
Kirol Astea izango da martxoaren 10etik 17ra
2018ko MARTXOA • 187. ZENBAKIA
ABARAXKA
III. Kirol Saria Artaso Elkarteak jasoko du, sokatira txapelketaren antolatzaile delako Hirugarren urtez, Kirol Astea izango dugu Oiartzunen. Aurten, asteburuetara luzatu dira jarduera praktiko gehiago egiteko eskaintzeko.
EGITARAUA: Martxoak 10, larunbata: 16:30: Txara BTT. 17:00: Antzinako eta gaurko jolasak (plazan). Aurten mendi lasterketak, bizikleta, mendia, pi- Martxoak 11, igandea: lota... modalitateen inguruan gehiago jakiteko 08:30: Eskolarteko Mendi Ibilaldi neurtua. aukera izango da, hitzaldi, dokumental edo saio Martxoak 12, astelehena: praktikoen bidez. 15:00: Elikadura osasuntsua eta bizitza aktiboa kafe-tertulia (Abaraxka ludotekan). Kirol Saria, Artaso Elkartearentzat Martxoak 13, asteartea: Kirol Saria Karrikako Artaso Elkarteak jasoko du 18:00: Hip-hop erakustaldia (Kontzejupean). aurten. 1987az geroztik xanistebanetan auzoen 19:00: Ameriketan bizikletan (udaletxean). arteko sokatira txapelketa herrikoia antolatzen Martxoak 14, asteazkena: egindako lanaren errekonozimendua izango da, 16:45: Gimnasia akrobatikoa (Kontzejupean). Udal Kirol Aholku Kontseiluak (UKABE) hala eraba- 17:00: Bizikleta mekanika eta ginkana (Beheko kita. Plazan). 18:00: Mendian korrika (LH 3-DBH 2). 19:00: Raketistak lehen eta orain dokumentala eta mahai-ingurua (udaletxean). Martxoak 15, osteguna: 18:00: Zumbakids saioa (plazan). 19:00: Alex Txikonekin tertulian (udaletxean). Martxoak 16, ostirala: 18:00: Herri kirol jardunaldia. 20:00: Kirol Saria eta mahai-ingurua: Artaso elkartea, Egoa Alvarado, Maialen Oiartzabal, Jon Otegi. Martxoak 17, larunbata: 09:00: Mendian korrika (Uztapide plazatik). 16:00: Palaz eta eskuz, Kirol Asteko Txapelketako Kirol Astean parte hartuko duten eragileetako ordezkafinalak (Haurtzaro ikastolan). riekin batera aurkeztu da egitaraua.
Karrikan obrak hasi dira
Karrikako sarrera konpondu eta plaza bitarteko errepidea zabaldu eta oinezkoentzako bide segurua markatzeko lanak hasi dira. Lehen-lehenik, Larraldapa eta Beheko Errota arteko errepidea eta espaloia konpontzen hasi dira.
Legarreara, irisgarritasun hobea Legarreko bizilagunen irisgarritasuna hobetzeko lanak hasi dira. Lehengno, Ipaarralde etorbideko aparkalekuak eta segurtasuna hobetuko da. Ondoren hasiko dira Legarrean arrapala eraikitzeko lanak.
KAFE TERTULIAK Otsailean zehar 0-3 urte arteko familientzat bi kafe tertulia antolatu ditu Adin Txikikoen Mahaiak Abaraxka Ludotekan. Kafe tertulia hauen gaia jolasa eta honen garrantzia izan da. Bi saio izan dira: lehenengoa praktikoagoa, adin tarte horretarako egokiak diren jostailuak behatzeko, eskuartean edukitzeko eta jolasteko aukera izan zuten gurasoek (altxorraren saskiak, ukimen jostailuak, pote lasaigarriak, kuku jostailuak, panelak, klepsidrak...). Helburuetako bat etxean eta diru asko gastatu gabe gure txikien garapenean oso baliagarriak izan daitezkeen jostailuak sor ditzakegula ohartzea izan zen. Bigarren saioa teorikoagoa izan zen. Jolasaren garrantzia, gurasoen rolak, jostailu eta jolas motak… Saioak oso modu partehartzaileak izan ziren, hizlariaz gain gurasoek ere kezka, arazo, hausnarketa, iritzi, galderak… egiteko aukera izan zuten, elkar elikatuz eta aberastuz. Hurbildutakoek eskatuta, erabilitako dokumentuak helarazi zitzaizkien. Bertaratutakoen interesa ikusirik, jostailuak sortzeko tailer bat egitea adostu zen. Oraindik data zehaztu gabe dago, baina irekia izango denez, herritarren artean zabalduko dugu. Elurtea zela eta, otsailaren 28an egin beharreko NATURAN JOLASEAN, EUSKAL HERRIKO JOLAS PARKEEN GIDAREN AURKEZPENA bertan behera geratu zen eta martxoaren 7an 15:15ean izango da. Kafe tertulia hau 3-9 urte arteko familiei zuzenduta dago. Helburua naturan jolasteak dituen onuraz gain, Euskal Herrian naturako elementuekin osatutako parkeen gida aurkeztea da. Bukatzeko, Kirol Astearen barruan, martxoaren 12an, ELIKADURA OSASUNTSUA ETA BIZITZA AKTIBOA kafe tertulia izango da, Adin txikikoen Mahaiak antolatuta, Abaraxkan 15:15ean.
Gobernu taldeko emakumeek*, planto
Urmendi Haur Eskolan 2017koentzat aurkezpena
Abittu kirol orientazio zerbitzuaren aurkezpena
Gobernu Taldeko emakumeek* martxoaren 8ko greba feministarekin bat egin dute: egun horretan, geldialdia egin eta antolatutako deialdietan parte hartu zuten “emakumeok* pairatzen dugun bazterkeria agerian uzteko, sistema patriarkala eta kapitalista salatzeko eta, emakumeok dagokigun protagonismoa hartzeko”. Udaletxeko emakume langileek ere bat egin zuten deialdiarekin, langile asanbladan atxikimendua azalduz. Horregatik, emakumezkoen lan egiten duten sailetan lanuzteak izan ziren.
2017an jaiotako haurrentzako (ertainak) eskaintzaren inguruko aurkezpena eta ate irekiak egingo ditu Urmendi Haur Eskolak hilaren 21ean (asteazkena). Haurtzaro Ikastolako jantokian izango da bilera, 17:00etan, eta ondoren, Urmendiren egoitza nagusia ezagutzeko aukera izango da. Gurasoentzako aurkezpena izango da: haur eskolak eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko informazioa emateaz gain, zalantzak galdetzeko aukera izango da. Aurrematrikulazioa apirilaren 27an bukatuko da.
Datorren astelehenean (hilak 12) Abittu kirol orientaziorako zerbitzuaren aurkezpen irekia egingo da Elorsoro kiroldegiko bilera gelan, 10:00etan. Udalak martxan jarriko duen zerbitzu berria izango da Abittu, herritarrei bizitza aktibo eta osasuntsurako aholkuak eta tresnak eskaintzeko, aditu baten bidez. Hala ere, xehetasun zehatzagoak astelehenetan bertan emango zaizkie herritarrei. Kirol Asteko egitarauaren barruan kokatutako ekimena da. Aurkezpenean udal ordezkariek eta Eusko Jaurlaritzako Mugiment ekimeneko ordezkari batek parte hartuko du.
!
aski prexk aldizkaria
H. ARBELAITZ eta I. MARITXALAR: “Emakumea bazara gutxienez arrazoi bat izango zenuen greba egiteko”
Klixk!
Mugimendu feministak mundu mailan greba feminista egin du martxoaren 8an. Gaia lantzen Oiartzungo Feministen Asanbladan lanean aritu dira Haizea Arbelaitz eta Inexa Maritxalar.
Gipuzkoa Zutik-ek antolatuta, Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkinen kontrako epaiketaren inguruko hitzaldia izan da gurean. Intxaurrandieta bera eta Igor Meltxorrek hartu zuten hitza. Aurreko legegintzaldian Donostiako erraustegia gelditu izanagatik eraman dituzte epaitegien aurrera.
Aurtengo martxoaren 8a greba feministak markatu du. Zein sentsazio izan dituzue? HAIZEA ARBELAITZ: Lehenengo aldia da herrian hain gertutik bizitzen dudana martxoaren 8a. Plazara iritsi eta irribarre izugarria atera zitzaidan. Ez nuen espero hainbesteko mobilizazioa izango zenik. Oso-oso pozik. Oiartzun mailako datuak badituzue. INEXA MARITXALAR: Elizalde eta Haurtzaroko %100ak egin zuen planto; Urmendi Haur Eskolako %100ak; udaletxeko emakume langileek ere planto egin zuten; emakumeek gidatzen dituzten herriko denda eta tabernetan jarraipena oso handia izan zen, %70aren bueltan; anbulatorioko emakume langileek ere planto; Oiartzun Irratia itxi zen; bibliotekako %100ak egin zuen planto; kiroldegiko emakume langileek ere bai... Eta amantal pila bat ikusi ziren leiho eta balkoietan. Esan daiteke Oiartzun gelditu zela. Mobilizazioetan oso profil desberdinetako jendeak parte hartu zuen eta hori oso positiboa da. M8ko lanketa Oiartzunen ere asanblada ireki bidez antolatu da. Nolakoa izan da prestaketa? INEXA: Prozesua luzea izan da Euskal Herrian. Abenduan egin zen lehenengo asanblada Gasteizen. Gero, probintzi eta eskualdekoak izan ziren. Oarsoaldeko lehenengoa Oiartzunen egin genuen. Herri mailan lau baino gehiago egin ditugu. Bi hilabete inguru pasatu ditugu prestatzen. HAIZEA: Saiatu gara herriko komertzio guztietara joaten zuzenean. Gehienetara iritsi gara. INEXA: Informazio eske etorri zitzaizkigun eta beharra ikusirik, joatea erabaki genuen. Orokorrean, eskertu dute eta atxikipena beraien erara ematea bazeukatenez, eroso sentitu dira. Kuña ere prestatu dugu eta auzoz auzo pasatu dugu. HAIZEA: Sare sozialetan ere aritu gara, baina gai honetan banakako harremana aberasgarriagoa izan da. Parte-hartzea eta inplikazio aldetik, nolakoa izan dira asanbladak? INEXA: Jende berri pila bat agertu da. HAIZEA: Lehenengo aldiz joan nintzenean ez nekien zer eta nor aurkituko nuen. Urte batzuetan ez naizenez herrian bizi izan eta bakarrik joateko lotsa horrengatik uzten ari nintzen. Baina berriz hemen bizi naizenez, joatea erabaki nuen. Grebaren aurrelanketak lortu du herriko feminismoa elkartzeko gune bat sortzea, ezta?
INEXA: Bai. Esango genuke xanistebanetatik datorrela kontua. Erasoen kontrako protokoloa prestatu genuen Asanbladan eta ordutik, oso dinamika ona daramagu eta jende berria batzen ari da. Badago aukera bakoitzak ahal duen moduan eta heinean zerbait egiteko.
Erraustegiko “angulakeriak” azaltzen
Oiartzungo Feministen Asanbladak badu profilik? HAIZEA: Garai batean, uste dut bazuela profil markatu bat. Baina gaur egun, asko zabaldu da. INEXA: HELTA, Killirikupe... emakume helduagoek parte hartzen dute, gazteek ere bai... Denetik dago, zaila dela profil bat zehaztea. Greba feministaren helburua emakumeak geldituz gero zer gertatzen den bisibilizatzea izan da. Jendeak ulertu ditu arrazoiak? HAIZEA: Hasieran kontraesan asko atera ziren. Esan zidaten “eta mutilak zergatik ez?”, baina gaiari buruz hizketan hastean konturatzen ziren nahi zena emakumeen egoera bisibilizatzea zela. Galdera pila bat sortu ditu greba honek. INEXA: Emakumea bazara, nahigabe, gutxienez arrazoi bat izango duzu greba egiteko. Zapalkuntza zure gorputzean nabaritzen duzu modu batean edo bestean. Hori nahikoa arrazoi da kalera ateratzeko.
Ugaldetxoko bosgarren urteurrena
Ugaldetxoko Eskolak Kulturguneak bosgarren urteurrena ospatu berri du. Bertan elkartzen diren disziplina ezberdinetako sortzaileek (zinema, musika, dantza...) indarrak batu eta festa giroan ospatu dute orain arte egindako ibilbidea.
Greba feministak bakoitzak ahal duen tokitik edo neurrian aportatzeko diseinatu da. HAIZEA: Aukerak eman nahi izan dira bakoitzak ahal duen moduan bat egiteko. INEXA: Oso flexiblea izan da eta modu guztiak ongietorriak izan dira. Prekarietate handienean dauden emakumeak ez daukate aukerarik ere greba egiteko. Sinbolikoki bada ere, grebarekin bat egitea positiboa da. Greba 157 herrialdetan egin da. Horrek zer eman dio mobilizazioari? HAIZEA: Indartu egin du eguna. INEXA: Mamuten lanketa egiten ari ginenean galdetzen ziguten ondokoek zer egingo zuten. Taldean errazagoa da. Munduari begiratuta ere, izugarrizko pisua zuela ikusita, errazago egiten dira lanak.
Kaldereroak eta, Artzain eta inudeak
Oiartzungo Flauta Taldeak 16. urtez antolatu ditu aurten Kaldereroen eta, Artzain eta Inudeen konpartsak. Musikaz flauta taldekoak, Ibargain Musika Eskolakoak eta danborradakoak arduratu dira. Dantza, berriz, Elizalde eta Haurtzaroko Dantza Taldeen ardura izan da. Hala ere, aurtengo protagonista nagusiak Aiora Aginaga Inude Nagusia eta Oihan Eskudero Artzain Nagusia izan dira.
M8ko greba feministaren biharamunetik, zeintzuk dira Oiartzungo Feministen Asanbladaren asmoak? INEXA: Elkartzen jarraituko dugu, herrian feminismoa lantzen. Jende berriarekin ideia berriak, aire freskoa... etorriko direla uste dut. Oraindik badago Oiartzunen gaia lantzeko beharra. HAIZEA: Oiartzungo Feministen Asanbladak jarraituko du, fijo. Gure herrian ere asko dago aldatzeko oraindik.
TELEFONO BALIAGARRIAK: - Udaleko informazio bulegoa: 943 49 01 42 - Udaltzaingoa: 943 49 33 11 - Taxia eta taxibusa: 943 49 14 74 - Elorsoro udal kiroldegia:943 49 25 52 - Manuel Lekuona udal biblioteka: 943 49 38 64 - Osasun Zentrua: 943 00 65 05 - Urmendi Haur Eskola: 943 26 00 86 - Elizalde Herri Eskola: 943 49 01 93 - Haurtzaro Ikastola: 943 49 16 59 - Oiartzun Irratia: 943 49 37 11 - Helduen Heziketa Iraunkorra-EPA: 943 49 00 48 - Bidez Bide/Bidelagun programak: 690 769 466
GUARDIAKO FARMAZIA: Martxoaren 9tik 15era
Egunez: Agirrezabalaga • Arraskuelarre, z/g • 943 49 14 95 Gauez: Artetxe • Erdiko kalea, 26 (Errenteria) • 943 51 77 40