udal aldizkaria
2018ko MARTXOA • 188. ZENBAKIA
Atsolorrarekin ongietorria eman diote herriak eta gurasoek iaz jaiotako 52 oiartzuarri
Kirola protagonista izan da
Kirol Astea izan dugu aurrekoa. Besteak beste, Artaso Elkarteari eman zaio III. Kirol Saria, eta saio teoriko zein praktikoak eskaintzeko ahalegina egin da.
Komunitateak haur horien heziketaren ardura hartzen duela irudikatu nahi izan da 2017an jaiotako 52 oiartzuarri ongietorria eman diegu Udalak eta gurasoek. Gure komunitatera sartzeko erritu zaharberrituarekin, euskaraz eta euskal kulturaren baitan, herri guztiak haur hauen ardura hartzen duela irudikatu dugu. Guztira, iaz 93 haur jaio ziren gure herrian. Aurreko urteetan bezala, jaioberrien zuhaitza osatu eta zapiak jarri zaizkie haurrei. Txalaparten doinuarekin eta kantu-jolasez gain, aurten. Karmele Mitxelena eta Dabid Muñoz gurasoek bertso musikatuak eskaini zizkieten haurrei eta Goya Anduaga emaginari omenaldi ttiki bat egin zioten. Nobedade gisa, amonek ere parte hartu zuten atsolorran, Haurtxo polita kantatuz, Eñaut Leunda eta Olatz Odriozola gurasoek txistuarekin eta akordeoiarekin lagunduta.
Zuhaitz Eguna, Gurutzen
Altzi inguruan (Gurutze) izan da aurtengo Zuhaitz Eguna. Elizalde Herri Eskolako eta Haurtzaro Ikastolako 60 ikasle eta gurasok 120 haritz aldatu dituzte.
Ongi etorri! Vega; June; Galder; Ekain; Maren; Guille; Alain; Markel; Manex; Hegoa; Natanael; Ilargi; Garazi; Izaro; Mattin; Danel; Malen; Aimar; Izaro; Markel; Ane; Elaia; Amalur; Argia; Irai; Mara; Ur; Intza; Oinatz; Ariane; Aitana; Ibai; Ibai; Aia; Ani; Laia; Yuri; Irai; Haritza; Gexan; Yan Bernard; Gabal; Aira; Jule; Nahia; Ur; Amaiur; Alain; Zuhain; Iraitz; Julen; Inna; Aia; Ekain; Aretz; Osarodion; Marc; Arai; Julen; Beñat; Nahia; Oihan; Maddi; Maddi; Anje; Maialen; Uxue; Ane; June; Elur; Elene; Aner; Kimetz; Aner; Elur; Maddi; Anetz; Lucas; Udane; Lea; Mary; Nora; Aitana; Alain; Egiar; Elene; Ibai; Peru; Uxue; Nur; Izar; Enara eta Eimer Ibai.
Inaxi Etxebestek 100 urte
LANIN euskara eskolak ematen hasi da
LANIN, herriko enpresa ttiki eta ertainetan euskara normalizatzeko egitasmoa, langileei euskara eskolak ematen hasi da. Honela, Lurauto kontzesionarioko 10 langilerekin eta bi merkatari eta ostalarirekin hasi dira eskolak, Ane Hormaza irakasle dela.
Bretainiako ikasleak bisitan
Inaxi Etxebeste Lopetegik 100 urte bete zituen joan de martxoaren 16an eta udal ordezkarien eskutik lore-sorta eder bat jaso zuen bere Arraguako etxean.
Gwessenyko diwaneko 47 ikasle Oiartzunen izan dira 10 egunez, Haurtzaro Ikastolarekin elkartrukean. Ohi bezala, udaletxean harrera egin zaie, Oiartzunera ongietorria emateko.
Abittu orientazio zerbitzua martxan da
Karrikako bidea itxiko da egunez apirilaren 3tik
AISA euskara eta kultura ikasten ari dira 23 ikasle
Abittu jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua martxan jarri du Udalak, Eusko Jaurlaritzako Mugiment ekimenaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol sailaren laguntzarekin. Helburua herritar inaktiboen bizi kalitatea hobetzea izango da, jarduera fisikoaren bitartez. Horretarako, norberaren araberako orientazioa eskainiko da. Elorsoro kiroldegian eskainiko da zerbitzua astelehenetik ostegunera bi orduz. Mikel Lopez arituko da orientatzaile lanetan. Hitzordua 943 49 25 52ra deituta edo abittu@oiartzun.orgera idatzita eskatu daiteke.
Apirilaren 3tik (asteartea) aurrera, Karrikako bidea itxita egongo da lanengatik 08:00etatik 17:30era. Tarte horretan, auzotarrek Beheko Errotan propio moldatu den aparkalekuan utzi beharko dituzte autoak. Bestetik, auzoko larrialde irteera (Arraskueko herribidea) larrialdi kasuetan bakarrik erabiltzeko aholkua eman du Udalak. Bide hau norabide bakarrekoa izango da lan hauek irauten duten bitartean, beraz, seinaleei kasu egiteko eskatu nahi da. Bigarren fase honek lau asteko iraupena izango duela aurreikusten da.
AISA, etorriberriek euskarara eta euskal kulturara lehenengo hurbilpena egiteko ikastaroan bi talde osatu dira Oiartzunen: talde bat euskara apenas dakitenekin eta bestea, hobeto moldatzen direnekin. 23 ikasle dira euskara ikasteko pausoa eman dutenak, jatorri ezberdinetakoak: Alemania; Argentina; Britainia Handia; Errumania; Espainia; Gambia; Ginea; Herrialde Katalanak; Kolonbia; Nikaragua; Portugal; Senegal; Txekiar Errepublika eta Ukraina. Intxixu AEK-ko Ane Hormaza eta Aintzane Toledo dira irakasleak.
!
aski prexk aldizkaria
ESTEBAN AGIRRE: “Euskal gizarteari eta familiari egin nahi nion opari bat zen Gallegos Lara ezagutzea” Esteban Agirrek Joaquín Gallegos Lara idazle ekuadortarraren ipuinak euskaratu ditu Guaraguo eta beste istorio batzuk liburuan. Edonoren eskura jarri du lana, dohainik, Booktegi.eus-en. Itzultzaile gisa zure lehenengo esperientzia izan da hau? Lanbidez euskara eta hizkuntza kontuetan ibili naiz. Hasieran itzultzaile gisa, gero teknikari eta azkenik ikastolen munduan. Itzultzaile izan nintzen garaian literatura zeozer itzuli nuen. Joaquín Gallegos Lara idazlearen ipuinak itzultzera zerk animatu zintuen? Arrazoi bat baino gehiago daude. Bata, egile honek eta ipuinek merezi dutelako. Bigarrena, nire emaztea, Sandra, Ekuadorkoa eta egilearen hiri berekoa dela: Guayaquilgoa. Bera hona etorri zen duela 25 urte eta handik bi urtetarako euskaraz hitz egiten bazekien. Gure herrian txertatzeko ahalegin hori eginda, zor nion hau. Beste arrazoi bat da gure seme-alabak hemen jaio arren nahi izan dugula ekuardortarrak ere izatea. Hango kultura eskura jarri nahi nien. Gainera, euskaldunok kultura eta hizkuntza minorizatua dugu. Txikitu egin gaituzte. Gallegos Lara bizi izan zen Guayaquil inguruko kultura, arraza eta gizakia ia-ia anikilatuta daude. Kultura montubioa jaso nahi izan zuen eta nik, baita ere. Nola ezagutu zenuen Gallegos Lara? Ekuadorren egonaldia egin nuenean lagun batzuek bertako kultura ezagutzeko ipuin-liburu bat jarri zidaten eskuan, Gallegos Larak eta beste bik idatzia. Bakoitzaren zortzi ipuin ziren eta berexiki deigarria egin zitzaidan Gallegos Lara. Eta nor zen Joaquin Gallegos Lara? 1909an jaio zen, ezgaitasun fisiko batzuekin. Ama, haurdun zegoela erori egin zen eta golpearen ondorioz gerritik beherako aparatu eta sistema gaizki zeuzkan. Ezin zuen ibili eta eskolara ezin izan zen joan. Baina ez zen inkultua. Amak, ahalegin berezia eginez, etxean erakutsi zion eta irakasle partikularrekin ikasi zituen hango kultura orokorra, frantsesa eta italiera. Horrez gain, ideologiaz romantiko ezkertiar hutsa zenez, errusiera ikasi zuen. Komunista zen. Ibiltzeko ezintasunak baldin bazituen ere, kaleko manifestazioetan eta langileen aldarrikapenetan lehenengo ilaran joaten zen Juan Montalvo indiarraren sorbaldan igota. Narrazio nagusia euskara batuan itzuli duzu, baina elkarrizketa asko euskalkian. Nola hartzen dira horrelako erabakiak? Ezaugarri hori deigarria egiten da. Gizon hau 1920ko hamarkadan argitaratzen hasi zenean baita ere deigarria egin zen eta kritika ikaragarriak jaso zituen. Bere ipuinetako protagonistak herriko seme-alabak eta umeak direnez, haien ahoskera jaso zuen. Poeta, gramatiko eta literatu kritiko ortodoxoek ez zioten barkatu eta eskandalu ikaragarria izan zen. Baina horrela jarraituko zuela esan zuen. Euskaraz ematerakoan, iruditzen zitziadan traizio bat zela -nahiz eta traduttore tradittore garen- pertsona horiek euskara zuzenean hitz egitea. Horregatik, fijatu naiz gure herrian, Oiartzunen, eta beste batzuetan horrelako gauzak nola esaten diren eta herri xumearen euskara islatu nahi izan dut. Azalpen asko daude tartekatuak. Erraza izan al da horiek prestatzea? Oso zaila. Ipuinetan azaltzen dira Hego Amerikako eta Ekuardorko florako, faunako, Guayaquilgo auzoetako, Hego Amerikako indepentzia borrokoetako historiatako pasadizo eta izenak... Han bertan galtzeko zorian daude eta hemen
ezezagunak dira. Ez dut nahi izan definizio taxonomiko bat eman, baizik zergatik erabiltzen edo aipatzen duen kontatu. Hitzen arrasto edo sustrai etnografikoa jaso nahi izan dut. Horiek jasotzeko Ekuadorren galdezka aritu naiz, bai literatur jendeari bai herri xeheari. Urtetako lana izan da. Adibidez, mullullo izeneko landare bat agertzen da. Inork ez zidan arrastorik, ezaugarririk ematen. Orain dela zazpi urte Ekuadorko kostaldean dagoen Isla de la Plata ezagutzera joan ginen. Hango historia, fauna... azaltzen ziguten bitartean landare bat erakutsi ziguten, eta mullullo-a zela esan ziguten. Hantxe nuen nire aurrean! Ezaugarriak, zertarako erabiltzen zen... galdetu nuen eta kontatu zidaten XX. mende hasieran nekazari jendeak egun apainetan ilea fijatzeko erabiltzen zuela. Horrelako gauzak jaso nahi izan ditut. Ekuadorrera hurbiltzeko laguntza ona da Gallegos Lara? Oso. Ekuardortik etorkin asko etorri dira. Horien seme-alabak hemengotzen ari dira eta asko hemengo hizkuntza ikasten. Ekuardotik etorri diren belaunaldi gazte horiek beraien erro kulturalez jabetzeko interesgarria da. Gaztelaniaz ere, askok ez dakizkite aipatzen dituen kontuak.
Klixk! Soinu zahar eta aurresku txapelketa
Elizalde Dantza Taldeak eta Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatuta, Soinu Zahar eta Aurresku Txapelketako kanporaketa jokatu da herrian. Bi taldetan banatuta, Gipuzkoako 31 dantzarik parte hartu zuten, tartean, Elizalde Dantza Taldeko eta Haurtzaro Dantza Taldeko seik. Epaimahakide lanetan, Katerin Artola oiartzuarra aritu zen.
Bionaztasunaren kultura zabaltzen
Elika kooperatibak kultura eta bioaniztasun arloetako adituak tertulian jarri zituen. Eneko del Amo, Ainara Lasa eta Marc Badalek baserritarrak izan zituzten hizpide. Hauen aurretik, Jakoba Errekondoren hitzaldia izan zen eta ondoren, babarrun jatea Girizia Elkartean.
1930-1940. hamarkadan idatzitako ipuinak dira baina atenporalitate kutsu handia dute. Balio handikoak eta irakurtzeko modukoak dira, batetik, duten inplikazio sozialarengatik. Bestetik, Ekuardoko egitura soziala ulertzeko. Esango genuke gure gizartea zuzenbide estatu baten eskemetan sartzen dela, baina hango estatua eta gizartea oraindik feudalismoan dago. Egoera hori islatzen laguntzen du, atenporalitate balio hori badu. Zenbat denborako lana izan da? Urte askotakoa. Tarte libreetan hasi nintzen, kultura besteen esku jartzeko. Gure lehenengo haurra jaio zenean, duela 23 urte, hasi nintzen. Gero, zokoratuta eduki nuen eta duela 10 bat urte berriz heldu nion, borobiltzeko. Batez ere, Ekuardoko hitzen atzean dagoena biltzen denbora asko pasatu dut.
Mendi ibilaldi neurtua ikasleentzat
Eskolarteko mendi ibilaldi neurtua aurten Oiartzunen izan da, Girizia Mendi Taldeak eta Haurtzaro Mendi Taldeak Gipuzkoako Mendi Federazioaren lekukoa hartuta. 14 ikastetxetako 268 haurrek eta 196 helduk osatu zuten prestatutako ibilbidea.
Booktegi.eus-en bidez dohainik eta euskaraz jarri duzu irakurleen eskura. Nolatan? Itzultzen hasi nintzenean nire asmoa ez zen irabazbiderik ateratzea. Euskal gizarteari eta nire familiari egin nahi nion opari bat zen Gallegos Lara ezagutzera ematea. Liburu gisa ateratzeko zailtasunak izan nituen eta hortxe nuen zokoratuta. Jakin nuen plataforma bat badagoela euskarazko liburuak doan ematen dituena. Harremanetan jarri nintzen. Inpaktua hartzeko prestatzeko esan nahi diot irakurleari.
TELEFONO BALIAGARRIAK: - Udaleko informazio bulegoa: 943 49 01 42 - Udaltzaingoa: 943 49 33 11 - Taxia eta taxibusa: 943 49 14 74 - Elorsoro udal kiroldegia:943 49 25 52 - Manuel Lekuona udal biblioteka: 943 49 38 64 - Osasun Zentrua: 943 00 65 05 - Urmendi Haur Eskola: 943 26 00 86 - Elizalde Herri Eskola: 943 49 01 93 - Haurtzaro Ikastola: 943 49 16 59 - Oiartzun Irratia: 943 49 37 11 - Helduen Heziketa Iraunkorra-EPA: 943 49 00 48 - Bidez Bide/Bidelagun programak: 690 769 466
GUARDIAKO FARMAZIA: Martxoaren 23tik 28ra
Egunez: Losa Iglesias • Mikelete, 5 • 943 49 19 31 Gauez: Arteche • Erdiko kalea, 26 (Errenteria) • 943 51 77 40