udal aldizkaria
Xanistebanetako kartel lehiaketa martxan da
2018ko APIRILA • 189. ZENBAKIA
ABARAXKA
Maiatzaren 31 izango da kartelak aurkezteko azkeneko eguna Xanistebanak iragartzeko kartel lehiaketa martxan jarri da. Maiatzaren 31 eguerdia arte, sortzaileek euren lanak aurkezteko aukera izango dute udaletxeko harreran. Lehiaketan parte hartzen duenak oinarriak onartu beharko ditu.
Iazko kartel lehiaketako epaimahaikideak, lanean.
telean derrigorrez XANISTEBANAK 2018 agertu behar du. 3) Lehiaketan edonork parte har dezake eta bakoitzak original bat baino gehiago aurkez ditzake. 4) Originalak kartelen formato konbentzionalei egokituko dira, kartulina gogorreko euskarrian entregatuko dira eta inprimatzeko modukoak izango dira. 5) a) Lehiaketa honen irabazleak 600 €tako saria jasoko du. b) Lehiaketako lehen oiartzuarrak 300 €tako akzesita jasoko du (lehen sariduna oiartzuarra balitz, sari hau bigarren oiartzuarrari dagokio). c) Udalak 50 €ko laguntza emango die sariturik geratzen ez diren beste bi original onenei. d) Oiartzungo haur eta gaztetxoen lanak sustatzeko, 100TZE Sormen Espazioko urtebeteko doaneko matrikula emango da saritzat. Sari hau ezingo dute bereganatu a) eta b) sarien irabazleek. 6) Parekidetasuna bermatzeko, egileei dei egiten zaie genero-berdintasunaren irizpidea txertatzeko lanetan. Epaimahaiak ere kontuan hartuko du genero-berdintasunaren irizpidea. 7) Lanak Oiartzungo udaletxean aurkeztu behar dira MAIATZAREN 31ko 13:00ak baino lehen, egilearen izenik gabe lanean. Kartazal batean egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta, langabetua bada, frogagiria aurkeztu behar dira. 8) Epaimahaia Oiartzungo Jai Batzordeak osatuko du eta erabakia ukaezina izango da.
Tren berdean, Arditurrira
Mendiburu 14ko maketa
Guztira, bost sari banatuko dira: irabazlea; oiartzuar onenaren saria; bi akzesit eta 100TZE Sormen Espaziorako beka bat. Sariak xanistebanetako kultur ekitaldian banatuko dira, abuztuaren 1ean. OINARRIAK: 1) Kartelaren neurria 70x50 cm-koa izango da. 2) Erabili daitekeen teknika librea izango da. Kar-
Pazko larunbatean Arditurriko tren berdean ibiltzeko aukera izan zuten bertaratu ziren 168 lagunek. Pagoaldetik meategirainoko bidaia trenez egin eta, meatzuloak ezagutzeko edo meatzariei buruzko erakusketa ikusteko baliatu dute aukera.
Mendiburu 14 eremuan egingo den proiektuaren lehen fasea -aurreproiektua- bukatu da. Orain, exekuzio proiektua idazteko fasea hasi da. Aurreproiektuko maketa udaletxeko sarreran dago ikusgai.
UDALEKUAK 2018 Abaraxkako hezitzaileok eta Oiartzungo familia askok begirada udan jarri dugu dagoeneko. Udak eta udalekuek urruti badirudite ere, matrikulazioarekin hasi eta bukatu dugu jadanik. Izenematean iaz hasitako egitasmo arrakastatsu batekin jarraitu dugu aurten, hau da, udalekuetan matrikulatutako haur guztiek liburu edo ipuin bat jaso dute trukean. Modu honetara, irakurzaletasuna eta berrerabilpena bultzatu nahi izan ditugu. Bi aste osoz izan gara herriko edo herrian ikasten duten haurren udalekuetako izen-ematea gauzatzen. Oraindik datu zehatzak ez dakizkigun arren edo gorabehera batzuk izango diren arren, hauexek dira aurtengo datuak: 1. hamabostaldian (uztailak 2-13): 132 haur matrikulatu dira. 2. hamabostaldian (uztailak 16-30): 39 haur matrikulatu dira. Hilabete osoan (uztailak 2-30): 262 haur matrikulatu dira. Beraz, denera 436 haurrek parte hartuko dute Oiartzungo udaleku irekietan. Ezin ditugu ahaztu gurekin izango diren eta Oiartzunen uda pasatzera etortzen diren haur sahararrak. Urtero hauei ere lekutxo bat egiten diegu herriko udalekuetan eta aurten ere halaxe izango da. Beraz, Saharako taldetxo bat izango dugu berriz ere gurean, beraien eta gure arteko jolas, hizkuntza, kultura… eta esperientziak trukatzen. Urtero ikastetxez aldatzen dugu, modu honetara herriko haurrek bi ikastetxeak ezagutu ditzaten eta era berean adin tarte guztietako haurrak elkarrekin egon daitezen. Aurten Haurtzaro Ikastolan izango dira udalekuak. Plangintzak osatzen ere hasi gara baina guretzako hain da garrantzitsua haurren ahotsa eta proposamenak entzutea beraiekin bilera egin eta handik sortzen diren ideiak entzun eta hausnartu arte ez ditugula hauek amaitutzat emango. Azken finean, beraienak dira udalekuak eta nahiz eta guk hainbat ekintza edo dinamika garrantzitsutzat jo, ezin ditugu beraien proposamen edo balorazioak ahaztu. Urtero bezala, eta berriz ere denon artean, osatuko dugu adin tarte guztientzako plangintza jostagarri bezain hezitzailea. Adi egon zaitezte uztaila honetan ere herria haurrez josiko dugu eta! Zaharren egoitzan, Aiton Etxen, Arraztaloko baratzeetan, Soinuenean, igerilekuan, errekan, herriko parkeetan eta kaleetan aurkituko gaituzue!
Urmendiko aurkezpena aurtengo gurasoentzat
Motxian eby, gaztetxoen bideo onenak euskaraz
Autodefentsa feminista tailerrean izen-ematea
Inkesta Udalaren tresna komunikatiboen inguruan
Aurrematrikulazio epea bukatzen ari den honetan (apirilaren 26an) Urmendi Haur Eskolan aurkezpen bilera eta ate irekien erronda bukatuko da datorren astean 2018an jaio(ko) diren haurren gurasoentzako bilerarekin. Apirilaren 18an (asteazkena) 17:00etan da hitzordua, Urmendiko egoitza nagusian. Urte bukaeran jaioko diren haurrentzako aurrematrikulazio garai berezia irekiko da ekaina bukaeran. Informazio gehiagorako 943 26 00 86 telefonora deitu edo urmendi@ouip.ikastola.eus-era idatzi daiteke.
Motxian Eby lehiaketan Oiartzungo zazpi taldek parte hartu dute aurten (guztira, 17 bideo sortu dituzte eskualdeko gaztetxoek). Sari nagusia Lezora joan bada ere, Oiartzungo bideo onenaren saria Euskaraz bizi nahi dut bideoa egin duen taldeak jaso du: Abel Arbelaitz; Julen Castillo; Janire Diaz; Eneko Ezponda; Ane Irazusta; Ekain Iriarte; Laia Mugerza; Daniel Picazo eta Malen Sarasolak. Oarsoaldeko Euskara Batzordeak antolatutako lehiaketako sari banaketa Oiartzunen izan da aurtengoan.
Autodefentsa feminista tailerra izango da hilaren 20an eta 21ean, Maitena Monroy adituaren eskutik, Udalak eta Oiartzungo Feministen Asanbladak antolatuta. Tailerra bi saiotan banatuko da: ostiralean 17:00etatik 20:00etara (udaletxeko areto nagusian) eta larunbatean 10:00etatik 15:00etara (Elorsoro kiroldegian). Lekuak mugatuak direlako, aurretik izena ematea derrigorrezkoa da. Horretarako, udaletxeko harreran edo feminismoiartzun@gmail.com-era idatzita dago aukera, hilaren 18a arte. Saioa gazteleraz izango da.
Udalak, bere tresna komunikatiboen inguruko inkesta jarri du martxan. Helburua gaur egun Udalak erabiltzen dituen komunikatzeko bideen (aldizkari, webgune, sare sozialak...) irisgarritasuna, baliagarritasuna eta herritarrek ematen dioten balorazioa jakitea da. Era berean, etorkizunean komunikatzeko beste biderik behar ote den ere jakin nahi du Udalak. www.oiartzun. eus-en bidez erantzun daiteke. Aldez aurretik, herritarrei eskerrak eman nahi dizkie Udalak beren iritziarekin udalaren jarduna hobetzen laguntzeagatik. Maiatzaren 1a izango da inkesta erantzuteko azkeneko eguna.
!
aski prexk aldizkaria
ALAIN LARRAYA: “Gida batek historiari eta kulturari buruz jakin eta dohain komunikatiboak behar ditu”
Klixk!
Alain Larrayak Donostia erakusten die turistei. Aste Santua pasa berri den honetan, nolakoa izan den galdetu diogu.
Ernai eta Aitzina gazte erakundeek Gazte Akelarrea ospatu dute eta, aurtengoan, gure herria izan da sorginkeriaren lekukoa. Euskal Herri osoko 4.000 gaztek parte hartu dute antolatutako hitzaldi, tailer, bazkari herrikoi eta kontzertuetan.
Nola heldu zinen gida izatera? Hasieran Ecoinfo gidarien elkartea sortu genuen. Urtebetez aritu ginen tour-operatzaileentzako lanean, Donostiari buruzko bisita historikoa egiten. Baina aspertu eta gure bisitak sortu nahi izan genituen. Orduan, GoLocal sortu genuen. Jendea erakartzeko eta enpresa ezagutzera emateko sortu genuen free tourra, ordurako ezaguna zena Europan. Ekainean lau urte egingo ditugu. Free tourrean turistak erabakitzen du bisitaren truke zenbat ordaindu, ezta? Guk ez diogu preziorik jartzen, bezeroak bisita bukaeran erabakitzen du zenbat diru eman. Gu ez gara free tourretatik bizi, beste bisita batzuk ere eskaintzen ditugu. Estatistiken arabera, bi orduko bisitarengatik pertsonako 5 € uzten dituzte. Alde onena da dirua ez dela oztopo bisita egiteko. Zer da Donostiatik erakusten diezuna?
Free tourrak gazteleraz eta ingelesez eskaintzen ditugu. Bisita pribatuak euskaraz eta frantsesez egiteko aukera ere ematen dugu. Barne turismoa ikastoletatik datozenak izaten dira, eta udan udaletxe barruan bisitak egiteko aukera izaten dugunez, eraikin historiko hori ezagutzera etortzen direnak. Badirudi bertakoei hemen turista sentitzea gauza ematen diela. Guk gomendatzen ditugu horrelako bisitak, bertako gauza asko ez ditugulako ezagutzen. Nolakoa izan da pasatu berri den Aste Santua? Aste Santutik urria bukaera arte da garai potentea. Topera aritu gara Aste Santuan. Donostian turismoa goraka doa. Zer behar da gida izateko? Historiari eta kulturari buruz jakin behar da, eta dohain komunikatiboak eta irekia izan, bestela ez zara gai izango bisita bat egiteko. Gidari bakoitza desberdina da, eta hori ona da. Ez gara audiogidak, ez dugu beti berdina kontatzen. Jendeak baloratzen duena kontatzen diozuna da, azalpenak. Ni, adibidez, ez naiz hain historikoa; informazio orokorra ematen dut, datak segituan ahazten dira eta.
Urte osoan eskaintzen ditugu free tourrak. Gidari bakoitzak erabakitzen du ze bide egin. Ni, adibidez, Kursaaleko zubian hasten naiz, Okendo plazara joaten naiz, handik Gipuzkoa plazara, Bulebarreko parkingera garai bateko harresiak erakusteko, eta hortik Alde Zaharrera: Konstituzio plaza, San Bizente eliza eta portuan bukatu. Egunero bisita berdina egitea aspergarri bihurtzen da. Horregatik, batzuetan Grosera pasatzen gara, katedralera... Nahi duguna bezeroak esperientzia polit bat bizitzea eta gustura geratzea da. Guk Donostiatik ateratzea gomendatzen diegu turistei. Denak bertan geratzen dira eta inguruan badaude oso toki polit eta interesgarriak, historiarekin, eta ez dira bakarrik Hondarribia eta Zumaia. Oiartzunen bertan, meatagiak ditugu, bidegorria...
Egiten dituzuen tourren artean, zein duzu gustukoena?
Jasotzen duzuen turisten profila zein da? Denetik. Asko espainiarrak dira. Australiar eta amerikar asko jasotzen ditugu baita ere. Asko galdetzen dute hemengo hizkuntzari eta kulturari buruz; pintxoak ere modan jarri dira... Espainiarrekin erne xamar ibili behar da zer eta nola esaten den, ondo pentsatu behar dira hitzak. Ideologia desberdinak elkartzen dira eta denak eroso sentitzea da helburua.
Onena jende eta kultura ezberdinak ezagutzea, hizkuntza ezberdinak hitz egitea egunero; txarrena, nahiz eta normalean ez ditugun iritzi txarrak jaso, behin adibidez esan zidaten erradikalegia iruditu nintzaiela. Azkenean, zure iritzia ematen duzu eta batzuei ez zaie gustatuko. Zaila da denentzako gustukoa izango den bisita egitea. Eta, momentuz, negua ere gogorra izaten da. Udan dirua jaso behar izaten dugu negua pasatzeko. Baina niri gustatzen zait lan hau.
Bai al duzu beste hirietan free tourrak egiteko ohituratik?
Oiartzunen free tour bat egin beharko bazenu, zer erakutsiko zenuke?
Bai. Gustatzen zait gauzak ikastea eta beste ikuspuntu bat ematen du gidariak. Gustatzen zait nola egiten duten ikustea ere.
Free tourrik ez dut egin, baina bisita pribatuak bai. Oiartzunek historia luzea du. Eliza, biblioteka, dorretxeak, meategiak... erakutsi nituen orduko hartan. Hala ere, berriz ikasi beharko nuke.
Bertakoek egiten al dituzte horrelako bisitak?
Gazte Akelarrean, sorginkeria nagusi
Mendi bueltak Igeldo eta Uliatik barrena. GoLocalen Alde Zaharretik eta Zentrotik atera nahi izaten dugu; ematen du Donostia ez dela hori besterik, eta horretarako beste tour batzuk eskaintzen ditugu. Alde Zaharra betetzen ari da. Askotan ikusten dira talde handiak eta horrelako hiru-lau talderekin Alde Zaharra beteta dago. Turismoak iraunkorra izan behar du. Jendeari esaten diogu Alde Zaharra ez dela toki bakarra pintxo bat jateko! Jende asko etortzen da turismo gastronomikoarengatik. Zeintzuk dira gida izatearen alde onenak eta txarrenak?
Herri musikan, emakumea erdigunera
Soinueneak herri kulturan eta herri musikan emakumeek duten presentzian eta garrantzian jarri du begirada aurtengo Herri Musikaren Jardunaldietan. Gari Garaialderen argazki erakusketa batekin osatu dituzte aurtengo hitzaldiak.
Slalom lehiaketan, Asensio fin herrian
Haurtzaro Atletismo Taldeak antolatuta, Euskal Herriko Slalom lehiaketako jardunaldi bat jokatu da Oiartzunen. Haurtzaro Atletismo Taldeko Ane Asensiok izan zuen pozik egoteko motiborik: garaipena lortu zuen bere kategorian parte hartu zuen bi frogetan. Garaile nagusia Ostadar taldeko Malen Urkiri zarauztarra izan zen.
TELEFONO BALIAGARRIAK: - Udaleko informazio bulegoa: 943 49 01 42 - Udaltzaingoa: 943 49 33 11 - Taxia eta taxibusa: 943 49 14 74 - Elorsoro udal kiroldegia:943 49 25 52 - Manuel Lekuona udal biblioteka: 943 49 38 64 - Osasun Zentrua: 943 00 65 05 - Urmendi Haur Eskola: 943 26 00 86 - Elizalde Herri Eskola: 943 49 01 93 - Haurtzaro Ikastola: 943 49 16 59 - Oiartzun Irratia: 943 49 37 11 - Helduen Heziketa Iraunkorra-EPA: 943 49 00 48 - Bidez Bide/Bidelagun programak: 690 769 466
GUARDIAKO FARMAZIA: Apirilaren 13tik 19ra
Egunez: Karmele Antunez • Doneztebe, 5 • 943 49 03 52 Gauez: Artetxe • Erdiko kalea, 26 (Errenteria) • 943 51 77 40