190 ap

Page 1

udal aldizkaria

2018ko APIRILA • 190. ZENBAKIA

Oiartzungo historia eta kultura bilduko dituen Herri Artxiboa sortzeko proiektua aurkeztu da

Jai Batzordea martxan hasi da

Xanistebanak prestatzeko Jai Batzordearen lehenengo bilera egin zen atzo. Elkarte eta eragiletako ordezkari multzo polita elkartu zen. Hurrengo hitzordua maiatzaren 23an izango da.

Ondarearen Mahaian Udalak eta herriko eragile kulturalek parte hartuko dute Oiartzungo ondarea bildu eta herritarren eskura jartzeko egitasmoa aurkeztu du Udalak. Oiartzungo historia eta kultura aberatsa Herri Artxibo batean biltzea da asmo nagusia. Egitasmoa aurkeztu zuten Jon del Olmo zinegotziak historiaren eta kulturaren arloan aritutako herritarren aurrean. Udalak aurkeztu zuen egitasmoa udal ordezkariek eta Suberri Matelo, Leire Mitxelena eta Eneko Salaberria adituek landutako proposamena izan da.

Ondarearen Mahaia, batzorde iraunkorra Udalak behin baino gehiagotan jaso du herritarren aldetik Oiartzungo ondare kulturala biltzeko beharra. Hori izan da egitasmo honen abiapuntua, “proiektuka aritu beharrean orokorrean aritu nahi dugu”, azaldu zuen del Olmok. Lana hiru pausotan egitea proposatu zen: dagoenaren inbentarioa; bilketa eta argitalpena. Horretarako, Ondarearen Mahaia osatzea da proposatu zen, batzorde iraunkorra izango dena eta profesional batek koordinatua. Aurtengo egitekoa egina dagoenaren inbentarioa eta bakoitza dagoen funtsaren identifikazioa egitea litzateke. Horretarako, elkarlanaren garrantzia azpimarratu du Udalak (erakunde eta norbanakoen artekoa).

Antropologia ikasleak udal artxiboan

EHUko Antropologiako ikasleak Oiartzungo udal artxiboa ezagutzera etorri dira pasa den aste honetan, Alvaro Aragon irakaslearekin. Koro Pascual udal artxibozainak eta Iago Irixoa Ereiteneko historialariak eman zizkieten azalpenak.

Udalak baliabideak jartzeko konpromisoa Udalak baliabide fisiko eta digitalak, eta baliabide ekonomikoak (6.000-12.000 € artean aurten) jartzeko konpromisoa hartu du egitasmo hau martxan jartzeko.

Altzibar eta Karrika arteko bidegorria hobetzeko hitzarmena sinatu dute Udalak eta Aldundiak 185.000 € bideratuko dira proiektu honetara

Alain Isasa sensei-ari harrera

Pasaialdea biziberritzeko plan integralaren baitan, Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hirugarrenez hitzarmena sinatu dute, Arditurriko bidegorri sarea hobetzeko eta osatzeko.

Alain Isasa sensei-a kenpo kaiko Munduko Txapelketara abiatu aurretik harrera egin dio Udalak, titulua berritzeko indarrak eman asmoz. Budapesten (Hungaria) jokatuko da txapelketa.

Hitzarmen honi esker, 185.300 € jasoko ditu Oiartzunek. Diru hori Altzibar eta Karrika arteko bidegorri sarea luzatu eta hobetzera bideratuko da. Dagoeneko proiektuaren idazketa lanak martxan daude. Aurreikuspena lanak udazkenean hastea da. Udalarentzako positiboa da Aldundiarekin hitzarmen berri hau egin izana, Altzibar eta Karrika oinez eta bizikletaz lotzen dituen bidegorria txukuntzea Udalaren aspaldiko nahia baita.

Oiartzunen 179 etxebizitza daude hutsik

San Markoseko 2016ko aurrekontuak, baliogabe

Txori kantuak ezagutzeko aukera Arditurrin

Ikasle Gela, egunero 22ak arte irekita

Legarreako maldako lanak hasi dira

Udalaren datuen arabera, 179 etxebizitza huts daude Oiartzunen. Horiek alokairu sozialera bideratzeko eta etxebizitza beharrean dauden gazteei independentizatzeko aukera bat eskaintzeko etxejabeei Etxebizitza Bulegoari, ASAP programari eta Udalak zein Alokabidek eskaintzen dituen laguntzen berri emateko gutuna bidali zaie. Oarsoaldea Garapen Agentzian kokatua dagoen Oiartzungo Etxebizitza Bulegotik bideratzen da alokairu sozialeko ASAP programa gure herrian. Etxejabe zein maizterrentzat onuragarria den hitzarmena da alokairu sozialarena.

Euskadiko Auzitegi Nagusiak San Markos Mankomunitateko 2016ko aurrekontuak baliogabetu ditu eta, ondorioz, Oiartzun, Hernani eta Usurbilgo udaloi arrazoia eman. Bost hilabetean, bigarren aldia da epaitegiek arrazoia eman eta Mankomunitateko aurrekontuak baliogabetzen dituela, iazko azaroan 2014ko aurrekontuak baliogabetu baitzituen Espainiako Auzitegi Nagusiak. Berriz ere, San Markos Mankomunitateari herri bakoitzaren sistemara egokitutako ekarpen-sistema justua ezartzeko eskaera luzatu diogu.

Txori kantuak ezagutzeko ibilaldi gidatua izango da bihar (hilak 28), 10:00etan hasita, Arditurrin. Mikel Olano adituak gidatuko du ibilaldia, dagozkion azalpenekin osatuz. Batere zailtasunik gabeko ibilaldia izango da antolatutakoa, familia giroan egiteko modukoa. Pertsona bakoitzak 5 € ordaindu beharko ditu ibilaldia egin ahal izateko. Txori-kantuak entzunez eta hegaztiak ikusiz naturarekiko dugun jakintza aberastea da helburua, alegia, berta-bertan ditugun txorien gainean gehiago ikastea.

Ikasle Gela berriz ere astelehenetik igandera 09:00etatik 22:00etara irekita dago. Unibertsitako azterketaldiak hastera doazen honetan, herriko ikasleei eskainitako zerbitzua martxan jarri du Udalak. Epe honetan, bestelako jarduerak direla-eta (ipuin-kontaketa, hi-tzaldiak, bilerak...), Ikasle Gelaren ordutegia moldatu behar izango denetan ohar bidez jakinaraziko zaie erabiltzaileei. Ekainaren 30a arte izango du Ikasle Gelak ordutegi hau. Gero, astez 17:00ak arte eta asteburutan 22:00ak arte egongo da irekita.

Iparralde etorbidea berrantolatzeko lanak bukatzen ari diren honetan, Legarreako maldako irisgarritasuna hobetzeko lanak ere hasi dira. Hiru fasetan gauzatuko dira maldan egin beharreko lanak eta faseetako bakoitzak hiruzpalau asteko iraupena izango duela aurreikusten da -eguraldiaren eta lanen garapenak baldintzatu dezakeena-. Faseetako bakoitzean, eremu hori itxita egongo da ibilgailuentzat. Lanen hasierako zortzi asteetan ibilgailuek Fraileen Bidetik ibili beharko dute (Gurutze aldetik).


!

aski prexk aldizkaria

BEÑAT BADIOLA eta OYANA MARTINEZ: “Olatxok lortu dezake Altzibarri bizitza emateko gune bat izatea” Altzibartarrek auzoko lokala inauguratu berri dute. Olaldeko etxepean, Udalak lokal bat utzi eta egokitu die. Prozesuan parte hartu dute Beñat Badiola eta Oyana Martinez auzotarrek. Harremanetarako helbide elektroniko bat ere badute: altzibar2018@gmail.com. Auzo lokal bat aspaldiko eskaera da Altzibarren. Pozik zaudete? BEÑAT BADIOLA: Historikoki eskatu dugu. Beste auzoetan elkarteek betetzen duten funtzioa hemengo elkarte gastronomikoek ez dute betetzen. Ez dira auzoko zentro neuralgikoa. Hortik abiatuta, gune bat eskatzen genuen. Olaldeko etxeak egiten hasi zirenean, Udalak toki fisikoaren aukera egon zitekeela ikusi zuen eta dinamika erreala duela bi urte hasi zen. Jende berria sartu zen eta bultzatzeko indar gehiago zegoen. Ni pozik nago, hainbeste urteren ondoan tokia badagoela ikusita. Egokitzapen lanak Udalak egin ditu, auzotarrekin adostuta. Gustura geratu zarete emaitzarekin? OYANA MARTINEZ: Bai! Espero baino gehiago. BEÑAT: Guk eskatutakoa egin du. Eskertzekoa da Udalak askatasun guztia eman izana auzotarroi, erabiliko dugunak izango garelako, erabakitzeko nola antolatu eta espazioak nola banatu. Erraza izan zen nolako lokala nahi zenuten erabakitzea? OYANA: Hasieran pixka bat kosta zitzaigun, ez genekielako ze jende motak erabiliko zuen lokala. Gainera, hasieran bileretara ez zen jende asko hurbiltzen. Kosta zitzaigun jakinaraztea, jendea animatzea. BEÑAT: Lehenengo deialdiak festa batzordearen izenean egin genituen, norbaitek egin behar zuelako, baina hasieratik argi utzita ez zela Jai Batzordearen lokala izango. Iturriozko esperientzia ezagutzera ere joan ginen eta urte batzuk badaramatzatenez lokalarekin, zer egin zuten ongi, zer gaizki... galdetu genien. Nolakoa da lokala fisikoki? BEÑAT: Hiru gune diferentziatu ditu. OYANA: Itxia den bakarrari Gune Lasaia deitzen diogu; oso handia da. Lokalak bi ate ditu eta pasabide gisakoa geratzen da. BEÑAT: Goian, eskilarak igota, umeentzako gune bat dago. Jaso xamarra da, jolasteko toki polita. OYANA: Eskilarak dituenez, espazio hori helduentzako ez zela oso aproposa iruditu zitzaigun. Lokala nola eta zertarako erabili erabakitzeko bilerak egin dituzue. Erraza izan da adostasunetara heltzea? BEÑAT: Hasieran kosta zen auzo guztiarentzako erabilgarria izango den lokal bat izan behar zuela ulertaraztea, denok erabiltzeko aukera izan behar genuela eta ez zela izango bakarrik helduentzat, edo bakarrik haurrentzat. OYANA: Ulertu dela ematen du. BEÑAT: Inaugurazioan polita izan zen adin ezberdinetako jendea elkarrekin ikustea: haurrak, adinekoak... Uste dut lokalak ez duela izan behar toki fisiko bat bakarrik, teilatupe bat, baizik eta auzoaren bihotza. Altzibar Oiartzungo bigarren auzorik handiena da, 1.600 lagun bizi gara, eta asko lotara bakarrik etortzen dira. Auzotarren artean ez dugu harreman berezirik. Lehen, akaso, komertzio gehiago-eta zeudenean, auzobizitza gehiago zegoen. Pentsatu nahi dut auzo lokal honek lortu dezakeela harremantzeko eta auzoari bizitza emateko gune bat izatea. Beñat, zu Jai Batzordeko kide zara. Zer eskai-

niko dio lokal honek Jai Batzordeari?

BEÑAT: Festak auzoari bizitza emateko eta auzotarrak elkartzeko, elkar ezagutzeko eta ongi pasatzeko antolatzen ditugu. Urtean lau egun dira, baina lokal honekin lau egunetan egiten dugun horri urtean zehar dinamika egonkorragoa emateko aukera ikusten dugu. Lortzen badugu auzo bizitza handitzea, auzoko festetan eragina izan dezake. Oraindik ez gara hasi aurtengo festak prestatzen, baina hemen egingo ditugu bilerak.

Klixk! Ikasleak, hondakinak murrizten

Elizalde Institutuko eta Haurtzaro Ikastolako DBH 3. mailako ikasleek Ekofish egitasmoaren baitan hondakinak murrizteko landu dituzten proiektuak aurkeztu dituzte jendaurrean. Mater Ontzi Museoaren bidez landu dute egitasmo hau herrian bi ikastetxeetako ikasleek.

Hurbildu diren gurasoetako bat zara, Oyana. Zein behar sentitzen zenuten guraso bezala? OYANA: Nik kanpoan egiten dut lan eta gutxi ibili izan naiz auzoan. Orain, umeekin, gehiago. Ez genekien zertarako izango zen lokala, baina txutxumutxuak bazeuden eta bi guraso hurbildu ginen. Haurrak dituzunean beste bizimodu bat egin behar duzu eta ideia polita iruditu zitzaigun eguraldi txarra egiten duenetan, etxera joan beharrean, adin bereko umeak hemen elkartzea. Gainera, ume asko dago orain Altzibarren. Lehenengo hilabete hauek nolakoak izaten ari dira?

Dantzari txikien egun handia

Haurtzaro Dantza Taldeak antolatutako Dantzari Txiki Egunean sei taldetako 260 dantzari txiki elkartu dira aurten. Gipuzkoako, Arabako eta Nafarroako dantzak ezagutzeko aukera izan zen beraiei esker. Dantza taldeen arteko harremanak sortzeko eguna ere izan ohi da Dantzari Txiki.

OYANA: Neguan berogailu gabe egon gara eta horrek eragina izan du hasieran jende gehiegi ez hurbiltzeko. BEÑAT: Kuestaziorako dantza-entseguak hemen egin genituen. Giltza banaketa otsailean egin genuen. Baina hasiera ofiziala aurreko larunbateko inaugurazioa izan zen. Ziur orain dinamika handiagoa hartuko duela. Apirilaren 14an egin zenuten lokalaren inaugurazioa. Hemendik aurrera, zer duzue burutan? OYANA: Hilabetean behin zerbait egiteko asmoa daukagu. Nahiko ondo ari gara antolatzen, taldeka. BEÑAT: Ipuin-kontaketak, bideo-emanaldiak, helduen herrietako dantzak eta euskal dantzak elkarri erakutsi... Horrelako ideiak atera dira. Auzotarrek edozein proposamen egin ditzakete. Olatxo izena jarri diozue lokalari. Izen horrek badu azalpena...

Flauta doinuen lehia, seigarrenez

Oiartzungo Flauta Taldeak seigarrenez flauta jaialdia antolatu du. Eibar, Ermua eta Oiartzungo 41 musikarik parte hartu zuten festan (oiartzuarrak 15 izan ziren). Aurtengoan, pleno aretotik atera zuten flauta eta herriko puntu ezberdinetan antolatu zituzten emanaldiak.

OYANA: Inaugurazio festa antolatzeko bileretan erabaki genuen izena jartzea lokalari. BEÑAT: Bozketa bidez erabaki da. Oso prozesu polita izan da. Proposamen dexente egin ziren eta jende dexentek eman zuen bozka. Eta Olatxe izan da aukeratu dena. OYANA: Nire osabak esan zidan Altzibarren bi burdinola izan omen ziren garai batean, eta horietako bat Olatxo izan zen.

TELEFONO BALIAGARRIAK: - Udaleko informazio bulegoa: 943 49 01 42 - Udaltzaingoa: 943 49 33 11 - Taxia eta taxibusa: 943 49 14 74 - Elorsoro udal kiroldegia:943 49 25 52 - Manuel Lekuona udal biblioteka: 943 49 38 64 - Osasun Zentrua: 943 00 65 05 - Urmendi Haur Eskola: 943 26 00 86 - Elizalde Herri Eskola: 943 49 01 93 - Haurtzaro Ikastola: 943 49 16 59 - Oiartzun Irratia: 943 49 37 11 - Helduen Heziketa Iraunkorra-EPA: 943 49 00 48 - Bidez Bide/Bidelagun programak: 690 769 466

GUARDIAKO FARMAZIA: Apirilaren 27tik maiatzaren 3ra

Egunez: Gorostiaga • Larzabal, z/g • 943 49 43 48 Gauez: Arteche • Erdiko kalea, 26 (Errenteria) • 943 51 77 40


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.