192 ap

Page 1

udal aldizkaria

2018ko MAIATZA • 192. ZENBAKIA

Ganboxa kalea txukuntzeko lanak hasiko dira

Silo plastikoaren bilketa

180.000 â‚Ź inbertituko ditu Udalak Arraguako eremu honetan Arraguako Ganboxa kalea berritzeko lanak hasiko dira datorren astean. Bidea konpondu, aparkalekuak atondu eta Euskotren parean oinezkoentzako espaloia eraikiko da.

Auzo batzarrean jasotako eskaera Arraguako auzo batzarretan egindako eskaeretatik abiatu da Udala Ganboxa bidearen egoera aztertu eta berritzeko proiektura.

Lanek bi hilabete eta erdiko iraupena izango dutela aurreikusten da eta Udalak 180.000 â‚Źko inbertsioa egingo du.

Udalarentzako lehentasunezkoa da herritarren eskaerak erantzutea. Horregatik, beste behin ere, auzo batzarren garrantzia azpimarratu nahi du. Izan ere, bertan jasotzen diren eskaerak auzotarren artean partekatzen dira eta beharraren premia neurtzeko gune egokiak izaten dira.

Ganboxa kalean, guztira, 87 aparkaleku atonduko dira. 40 Zubiondo eta Menusaenea inguruan, eta beste 47 Irastorzatik Intxausti-enea bitartean. Era berean, lan hauen baitan Ganboxa kale osoan asfalto berria botako da -autopistako zubiaren azpiraino-, baita Iturrine plaza aurreko kale guztian ere.

Aurten auzoetan Udala garatzen ari den egitasmo gehienak dira auzo batzarretatik jasotakoak.

Txirrinden tokia Euskal Herria plazan

Euskal Herria plazan bizikletak uzteko tokia prestatu da, aterpean eta segurua. Motorren aparkalekuaren ondoan prestatu da gunea. Mugikortasun iraunkorra sustatzeko eta herritarrek erdigunera txirrindaz iristeko aukera izateko jarri da zerbitzua.

Iturrine plaza aurreko kalea ere asfaltatuko da.

Ganboxan 87 aparkaleku sortu eta espaloia egingo da.

Altzibar-Iturriotz espaloia

Oiartzungo kilometro bretoia

Altzibar eta Iturriotz auzoak lotzen dituen espaloia berritzeko lanak hasi dira, Altzibarko ur-kolektorea konpontzeko lanak bukatuta. Hamar asteko aurreikuspena dute lanek.

Belar bolak biltzen dituen silo plastikoaren urteko bigarren bilketa berezia egin du Udalak. Ergoien, Gurutze, Karrika eta Ugaldetxon egin da bilketa.

Perurenaren garaikurrak, Elorsoron

Ar Redadeg, bretoieraren aldeko Korrikan, Oiartzungo Udalaren kilometroaren lekukoa eraman dute Josune Cousillas eta Domi Azpiroz zinegotziek.

Txomin Perurena txirrindulari ohiak Oiartzungo Udalari eskaini zizkion garaikurrak Elorsoro kiroldegiko sarreran jarri dira, herritar guztien begibistan.

Urmendi Eguna izango da igandean

Aisialdi eskaintza osasuntsua gaztetxoentzat

Kalitate oneko hondakina jasotzen da Oiartzunen

Azken batzarra prestatzeko Eskola Foroa

Urmendi Eguna ospatuko du Urmendi Haur Eskolak datorren igandean (hilak 27). Herriko 0-3 hezkuntza komunitatea osatzen duten haur, guraso eta irakasleek goizpasa ederra egiteko aukera izango dute Maraia Garaiar plazaren bueltan, alegia, Urmendiko egoitza nagusiaren eremuan. Festa 10:30ean hasi eta eguerdia bitarte luzatuko da. Guraso eta irakasleek antzerkiemanaldia egingo dute eta txoko ezberdinak ere atonduko dituzte: talogileak, goxo-denda, aurpegia margotzekoa, photocoll-a, artelan txokoa...

Biharko -hilak 26- aisialdi eskaintza osasuntsua antolatu du Udalak DBH 1. eta 3. maila arteko gaztetxoentxat, Adingabeko Mahaiaren eta Kuadrillategiren laguntzarekin: arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara, euskal karaokea eta binakako pala txapelketa izango dira Haurtzaro Ikastolan (karaokea jantokian eta txapelketa pilotalekuan). Ander Imaz pilotaria ere bertan izango da eta berarekin eskuz aritzeko aukera izango da. Ekimenean parte hartzen duten gaztetxo guztien artean zozketak egingo dira.

Atez ateko gaikako bilketa egiten hasi ginenetik zortzi urte bete direnean, 2017ko ontzi arinen eta, papera eta kartoiaren balantzea jaso dugu. Inguruko herrietan baino hondakin gehiago biltzen ditugu Oiartzunen (ontzi arinak 2016an baino %9,34 eta, papera eta kartoia %2,28 gehiago) eta gainera, kalitate onekoa da: %12 baino ez da inpropioa -frakzio horretakoa ez dena-. Hala ere, hondakinak murrizteko erosketak egitean ahalik eta paper eta kartoi, eta ontzi arin gutxien erosteko gomendatu nahi du Udalak.

Eskola Agenda 21eko eskolen arteko foroa egin dute aste honetan Elizalde Herri Eskolako, Elizalde Institutuko eta Haurtzaro Iksatolako ikasle ordezkariek. Eskola Fofoaren helburua 2017/2018 ikasturte bukaerako batzar berezia prestatzea da, asteartean (hilak 29) Jexux Leonet alkatearekin bilduko baitira. Ikasturte honetan zarataren gaia lantzen aritu dira herriko ikasleak. Ateratako ondorioak eta Oiartzungo egoera hobetzeko proposamenak eskura emango dizkiote Leonet alkateari bilera horretan.


!

aski prexk aldizkaria

TESSA ANDONEGI: “Txinalkaren ezaugarri nagusiak entusiasmoa, ilusioa eta lan egiteko gogoa dira” Tessa Andonegi aurreko ikasturtetik da Txinalka taldearen gidari. Ikasturtearen azken txanpan aritu gara herriko helduen antzerki taldeko zuzendariarekin hizketan.

Oholtza ia alde guztietatik ezagutzen duzu: aktore, zuzendari, aktore-zuzendari... Zer du bakoitzak ona eta txarra? Lan desberdinak dira, fabrika batean desberdina den gisan administrari izatea edo katean lan egitea. Aktore lana erlaxatuagoa da, ardura oso mugatua baita: ikasi, ahal duzun hoberen egin, zuzendariak esaten dizuna entzun eta errepikatzen saiatu... Zuzendaritza askoz ardura handiagoa da. Hala ere, ni ez naiz itotzen naizen horietakoa. Eroso sentitzen zara Txinalka zuzentzen? Bai. Nire ikasleak helduak dira eta ez dut beraien atzetik ibili behar. Arduratsuak dira. Testuak ikastea pixka bat kostatzen zaie. Baina ikasteak pereza ikaragarria ematen du. Oso ongi ulertzen ditut. Nola definituko zenuke Oiartzungo helduen antzerki taldea? Ilusioa daukate. Horrelako talde baten ezaugarri nagusiak hori izan behar du: entusiasmoa, ilusioa eta lan egiteko gogoa. Bestela, ez dauka zentzurik. Ez da kobratzen honengatik, hau afizio hutsa da. Iaztik eboluziorik sumatu duzu taldearengan? Bai, noski. Lehen ere gauza asko ikasi zituzten, baina orain ikasi dute aktoreok erabiltzen ditugun terminoak erabiltzen, orain badakigu lengoaia horren barruan hitz egiten. Presentzia eszenikoa ere hobetu dute. Oholtza gainean bakoitzak berea defendatzen jakitea, presentzia edukitzea pertsonaia txiki bat izan arren. Egiten ari zaren horri garrantzia ematen ikasi egiten da. Taldea anitza da. Erraztu edo zaildu egiten du lana horrek? Gazteenak 16 urte ditu eta helduenak, 70en bueltan. Dibertsitate polita ematen dio. Gazteek helduengandik ikasten dute, eta alderantziz ere bai. Oso esperientzia polita da adinak nahastea. Gizarte honetan badugu tendentzia edozein ekintzatarako adinaren baitan banatzeko; eta zergatik ez nahastu? Azken txanpan zaudete. Zein da fasea? Kaos fasean gaude, ai ama, ez gara iritsiko horretan! Baina nik badakit aterako dela. Antzerkiaren magia den edo izpirituren batek bisitatzen gaituen... ez dakit. Norberak baditu ezagutzen ez dituen baliabideak eta norbere buruarengan konfiantza eduki behar da. Nik badakit aterako dugula aurrera. Eta isilik geratzen bada baten bat taula gainean, ez da arazo. Ez da mundua geldituko horregatik. Txinalkak zein prozesu egiten du ikasturte bukaerako saiora heltzeko? Lehenengo hiruhilabetean obra aukeratzen dugu. Saiatzen naiz entrenamendu gisako bat egiten, ariketak planteatuta, ez bereziki obrarentzako baina bai aktore gisa. Obrarekin hastean, lehenengo hasieratik bukaerarainoko eszenan jartzea egitea gustatzen zait testua eskuan, alegia, aktoreak nondik nora mugituko diren eta eszena nola sortuko dugun. Hor ikusten dira gabeziak, mugak... Ez dakit sistema ez ote den oso telebisiboa, baina funtzionatzen du. Orain, entsaiatzen eta entsaiatzen ari gara. Eszenografia ere guk moldatzen dugu.

Aurten zer taularatuko duzue?

Obra Martin Otazo taldekideak proposatu du. Achille Campanile italiarrarena da. Obra honen itzulpena Martinen Orereta Ikastolako lankide batek egin zuen, ikasleekin. Obra hau inork ez du euskaraz taularatu. Estreinaldi mundiala izango da. Itzulpena oso ona da. Lan honek ez du zerikusirik iaz antzeztu genuenarekin. Komedia absurdo bat da, teatro italiar surrealistakoa. Oso entretenigarria da eta oso korala.

Klixk! Torri Gukin, unibertsitatean irakasle

Torri Gukin egitasmoan parte hartzen duten erretiratuak Deustuko Unibertsitateko irakasle bihurtu dira egun batez. Izan ere, Gizarte Heziketako 1. mailako ikasleengana joan ziren egitasmoaren nondik norakoak azaltzera, Marta Ruiz irakasleak gonbidatuta.

Iaz ere idatzita zegoen obra bat antzeztu zenuten. Zergatik hartu duzue bide hau? Iaz nobedade gisa egin nuen, eta aurten, Martinen proposamena oso ongi iruditu zitzaidan. Agian datorren urtean ez dugu horrela egingo, baina pentsatzen dut zerbait esistitzen bada, taularatzeko dagoela. Ondo idatzita dagoen zerbait egitea oso aberasgarria da. Oiartzuarrek gogoz itxaroten al dute zuen lana? Uste dut baietz. Beti dago espektazio puntu bat. Eta hori ona da guretzat. Jendea borondate onarekin doa ikustera. Publikoa oso alde egoten da hasieratik eta horrek lagundu egiten du.

Arraguako festak, bikoiztuta

Arraguako festetarako gogoz zeuden auzotarrek aurten izan dute gozatzeko aukera. Izan ere, Aldegunako Jai Batzordeak, asteburu bakarrean ez, bitan ospatu ditu auzoko festak! Nabari da auzoko elkarteak 50. urteurrena sasoian hasi duela. Goiko Eskolan ere antolatu dute festa.

Antzerki amateurra da, baina egiten duten lanak balioa du, ezta? Antzerkia zure buruaren aurrean jartzen zaituen zerbait da. Literaturak edo poesiak egiten duen bezala, zerbait iraultzen du zure barruan. Antzerkia egitea terapia handi bat da. Ez balizuke zerbait emango edo erakutsiko zuri buruz, ez luke zentzurik izango antzerkia egiteak. Nola ikusten duzu antzerkizaletasuna Oiartzunen? Zorionez, badago Antzerkizale Elkartea eta dagoenetik jendea ohitzen ari da antzerkia ikustera. Hori oso ona da etorkizunerako. Oiartzunen jendea antzerkia ikusteko prest dago. Bukatzeko, zergatik gonbidatuko zenituzke oiartzuarrak Txinalkaren lana ikustera?

Elizalde Eguna ospatu dute eskolan

Elizalde Eguna ospatu dute Elizalde Herri Eskolak eta Elizalde Institutuak, batera. Ikasle eta gurasoak, baita irakasleak ere, igandez eskolara bueltatu ziren, jai giroan komunitatea indartzera.

Hasteko, herrikideak direlako eta hori beti da motibo bat. Obra hau oso freskoa da eta oso ongi pasatuko dute. Nire ustez, ardura bat da ikusleengan sentsazio ona uztea. Eta uste dut lan honek utziko duela. FITXA TEKNIKOA: Obra: Futbol partida (Achille Campanile). Itzulpena: Aitzpea Aizpurua. Zuzendaria: Tessa Andonegi. Aktoreak: Udane Altuna; Pili Arbelaitz; Usoa Arbelaitz; Jesus Gonzalez; Nati Gonzalez; Amaia Ibarguren; Izaskun Llona; Marga Maritxalar; Luix Mitxelena; Martin Otazo; Izaro Otxoa eta Ekain Susperregi. Eguna eta ordua: Ekainak 2 (20:00) eta 3 (19:00). Tokia: Udaletxeko areto nagusian.

TELEFONO BALIAGARRIAK: - Udaleko informazio bulegoa: 943 49 01 42 - Udaltzaingoa: 943 49 33 11 - Taxia eta taxibusa: 943 49 14 74 - Elorsoro udal kiroldegia:943 49 25 52 - Manuel Lekuona udal biblioteka: 943 49 38 64 - Osasun Zentrua: 943 00 65 05 - Urmendi Haur Eskola: 943 26 00 86 - Elizalde Herri Eskola: 943 49 01 93 - Haurtzaro Ikastola: 943 49 16 59 - Oiartzun Irratia: 943 49 37 11 - Helduen Heziketa Iraunkorra-EPA: 943 49 00 48 - Bidez Bide/Bidelagun programak: 690 769 466

GUARDIAKO FARMAZIA: Maiatzaren 25etik 31ra

Egunez: Gorostiaga Ganzarain • Lartzabal, z/g • 943 49 43 48 Gauez: Arteche • Erdiko kalea, 26 (Errenteria) • 943 51 77 40


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.