udal aldizkaria
Zarataren inguruko eskaerak egin dituzte ikasleek
2018ko EKAINA • 193. ZENBAKIA
ABARAXKA
Eskola Agenda 21eko ikasturte bukaerako batzar berezia egin dute alkatearekin 2017/2018 ikasturteko Eskola Agenda 21i bukaera emateko, Elizalde Herri Eskolako, Elizalde Institutuko eta Haurtzaro Ikastolako 1.400 ikasleren ordezkariak Jexux Leonet alkatearekin eta Ander Santesteban Mendi-ingurumen teknikariarekin bildu dira. Ikasturtean zehar zarataren gaia aztertu dute. Egindako lanaren berri eman, hartutako konpromisoak azaldu eta Udalari eskaera batzuk egin dizkiote, herriko egoera hobetzeko. Honela, azaldu dutenez, oiartzuarrentzako zarata iturri nagusiak trafikoa eta obrak dira. Egoera hobetzeko, trafikoa murrizteko neurriak hartzeko eskatu diote Udalari, baita obren ordutegiak (etxekoak zein kanpokoak) errespetarazteko.
Ikasturte hasieran, erantzunak jasotzera Eskola Agenda 21eko gai nagusia zarata izan bada ere, hondakinen gaia (Ekofish egitasmoaren bidez) eta mugikortasun iraunkorra (Oinbusa) lantzeko tartea ere izan dute ikasleek. Jexux Leonet alkateak “eskerrak” eman dizkie ikasleei ikasturtean zehar egindako lanarengatik eta “zentzuzko eskaerak” egin dituztela esan die. Datorren ikasturte hasieran, ikasleak berriz udal ordezkariekin bilduko dira, egin dituzten eskaeren erantzunak jasotzeko. 2018/2019 ikasturtean, klima aldaketaren gaia landuko dute ikasleek Eskola Agenda 21n baitan.
Urte osoan zehar Soinuneneako lagunekin izaten garenez, beraiek arduratu ziren musika jartzeaz. Hernaniko Musika Eskolako neska gazte batzuk izan genituen trikitixa, alboka, perkusioa, tekladoa… jotzen. Bikaina. Ondoren, herritarren unea iritsi zen eta Arkaitz Minerrek gidatzen duen biolin-talde gaztea izan genuen gurekin. Hau ere ederra. Bien bitartean, Abaraxkako kideok gurekin urtean zehar izan diren herritar eta eragileei gure eskerra erakutsi nahi izan genien, hala nola, Torri Gukineko aiton-amonei, Gau Beltza aurrera ateratzen laguntzen diguten guztiei, hitzaldiak prestatzen lagundu digutenei, kantu merienda gidatu zuten musikariei, Soinueneako lagunei, euskal abestiekin gozatzen lagundu ziguten guraso eta gitarra taldekoei…. Horretarako, astean zehar haurrekin eskertza txartel batzuk sortu genituen eta haurrak eurak izan ziren herritarrei txartelak eman zizkietenak.
Ikasleek egindako lanaren berri eman dute.
Jexux Leonet alkateak ikasleen eskaerak jaso ditu.
Urmendi Eguna, primerakoa
UEMA Egunean, erreferente
Urmendi Egunean elkartu ziren Urmendi Haur Eskola osatzen duten haur, guraso eta irakasleak. Primerako goizpasa izan zen, txoko arrakastatsuetan banatuta.
Abaraxka ludotekan ikasturte honetako azken festa egin genuen maiatzaren 25eko arratsaldean. Itxiera festa polita izan zen zuzeneko musika, urtean zehar arrazoi ezberdinak direla eta gurekin izan diren herriko eragile eta herritarrei eskertza eta, nola ez, merienda; osasuntsua gainera. Jende dezente hurbildu zen Kontzejupe plazara ludotekako ateak aurtengoz elkarrekin ixteko asmoz.
Konpromisotik aD/Ritzera egitasmoa aurkeztu dute Aitziber Arnaiz Euskara teknikariak eta Irati Etxebeste Arnasgune Lantaldeko kideak azkeneko UEMA Egunean.
Aberatsa da guretzako eta bai herriarentzako adin-tarte guztietako jendea elkarlanean ikustea: ihoteetako oihalak sortzen, euskal ohiturak berreskuratzen, euskal musika eta kultura zabaltzen, osasuna dastatzen… Badakizue orain Abaraxka udalekuetan murgilduko dela. Uztailean eta hurrengo ikasturtean hemen izango gaituzu berriz elkarlana, euskara, parte-hartzea, euskal kultura... bultzatzen. Gurekin batera ziztadak banatu nahi?
Udako igerilekua datorren astean irekiko da
‘Zeihar soak’ argazki erakusketa udaletxean
Sanjuan sua egiteko eskaerak, hilaren 18rako
Motorren IAT astearterako eskatu behar da
Udako igerilekua datorren ostiralean, hilak 15, irekiko da. Elorsoro kiroldegiko bazkide direnek bazkidetzan udako igerilekuaren zerbitzua ere sartuta dute. Gainerakoek, denboraldiko bonoa ateratzeko aukera izango dute: familiakoa, helduena (16 urtez goiti) edo gazteena (16 urtez beheti). Eguneko sarrerak bosnaka erosteko aukera ere eskainiko da. Ekaineko, abuztuko eta iraileko ordutegia 11:00etatik 20:00etara izango da; uztailekoa, aldiz, 10:00etatik 21:00etara. Irailaren 16a arte egongo da irekita.
Titika Rekalt artista polifazetiko zuberotarraren Zeihar soak makroargazki erakusketa dago ikusgai udaletxeko areto nagusian hilaren 29a arte. Erakusketaren ordutegia 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara izango da, aste guztian zehar. 16 makro-argazkik osatzen dute erakusketa, Sustrai Colina bertsolari urruñarraren testuekin osatua. Rekaltek txori-kaketan, zakarrontzietan, kamioietan, autoetan, egurretan... dauden marka txikien gainean jarri du begirada eta ikusi duen hori erakustera dator argazki hauekin.
Eremu publikoan sanjuan sua egin nahi duten herritarrek ekainaren 18a izango dute udaletxean eskaera egiteko azkeneko eguna. Kokapenaren egokitasuna aztertuko du Udalak gizakien, ingurumenaren eta ondasunen segurtasuna bermatzeko. Pilak egiten hilaren 16tik aurrera egiten hasteko aukera izango da eta egunean bertan, 20:00en ondoren eman ahal izango da su pilari (ondoren, sua itzali dela ziurtatu beharko da). Zalantzak argitzeko, udaltzaingoarekin jarri daiteke harremanetan: 943 49 33 11.
Motorraren inspekzio teknikoa herrian pasatu nahi dutenek asteartea (hilak 12) baino lehen udaltzaingora deitu behar dute (943 49 33 11). IAT-k, azken urteetan aztertzaile kopurua jaisten ari zela eta, aurten Oiartzunen zerbitzu hori ez eskaintzea erabaki du. Udalak, herritarrei zerbitzua eskaintzen jarraitzeko ahalegina eginez, IAT zerbitzuarekin adostu du motorren inspekzio teknikoa egun bakarrean pilatuta, Oiartzunen zerbitzua eskaintzeko aukera bermatzea. Beraz, interesa dutenek, deitu egin behar dute.
!
aski prexk aldizkaria
O. ARGOTE eta E. ETXEBERRIA: “Herriarteko Txapelketak ikusleengan sortzen du zerbait berezia”
Klixk!
Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan Oiartzungo pilotariak eskuz eta palaz ari dira parte hartzen. Oiarpeko Ekain Etxeberria (eskuz) eta Txosteko Orkatz Argote (palaz) dira parte-hartzaileetako bi.
Olarri dantza taldeak Euskal Jaia antolatu du aurten ere. Goizeko eguraldiak egitaraua moldatuarazi zuen, ekintza batzuk aterpera pasatuz eta beste batzuk bertan behera geratu ziren. Arratsaldean, baina, Girizia Elkartearen Sagardo Egunak festa borobiltzea lortu zuen.
Herriarteko txapelketa hasi da. Zein izan dira lehenengo sentsazioak? EKAIN ETXEBERRIA: Gu eskuz final-zortzirenetatik hasi gara. Iaz finalera iritsi ginenez, aurrerago hasi gara jokatzen. Beasain eta Oñati izan dira gure kontrarioak. Nahiko esperantzatsu hasi gara, finalerdietara ea iristen garen. ORKATZ ARGOTE: Palan zortzi herrik jokatu dugunez, zuzenean final-laurdenetatik hasi gara. Ordiziaren kontra hasi ginen eta finalerdian, Lazkaoren kontra. Talde polita dugu, eta ea finalean sartzeko aukera badaukagun. (OiartzunErrenteria finala gaur jokatuko da). Pala modalitate ezezagunagoa da, baina Oiartzunen bada jokatzeko ohitura, ezta? ORKATZ: 1994an antolatu zen aurrenekoz palako Herriartekoa eta ordutik Oiartzun urtero atera da. Oiartzun bi bider izan da palaz Herriartekoaren irabazle, 1996an eta 2001ean. Geroztik, lau edo bost aldiz finalista izan da. 1994tik 1997ra ere finalista izan zen. Izan ziren final batzuk, Oiartzun Errenteriaren kontra, non pilotari guztiak Girizia Kirol Elkartekoak ziren. Zeintzuk osatzen duzue taldea? ORKATZ: Titular gisa Oinatz Aizpur eta, Jon Irigoienekin pala motzean eta paleta larruz, Antxin Ezkerro eta ni. Nik normalean pala motzean jokatu izan dut, baina Jon Irigoien ni baino hobea da. Ordezko gainontzeko guztiak daude: Iker Mujika, Aitor Leonet, Joseba Azpiroz, Iñaki Juaristi, Aitor Estefano, Iñigo Erkizia... EKAIN: Guk hiru kategoriatan jokatzen dugu, Kadeteak -15-16 urte-; Jubenilak -17-18 urte- eta Seniorrak, 18tik gora. Ni aurten pasatu naiz Senior mailara. Kadetetan, Ekain Sein eta Xabier Aburuza dira bikote titularra, eta ordezko, Mikel Aranburu. Jubeniletan, titular Oroitz Sein eta Josu Azpiroz, eta ordezko, Ekaitz Salaberria. Seniorretan, ni atzelari nabil eta Jokin Hernandez eta Zigor Salaberria aurrelari. Talde bat gara eta bakoitzak berea aportatzen du. Herriartekoan herriaren izenean jokatzen da. Berezia egiten al du horrek? ORKATZ: Herriarteko Txapelketak badu zerbait berezia. Pilotariengan baino, eta batez ere eskuan, ikusleengan sortzen du halako zerbait. Urtean zehar Madalensoron partida pila izaten dira, baina Herriartekoa denean bezainbeste jende ez da joaten ikustera. Palaren kasuan, finalera iritsi izan garenetan ingurukoak hurbildu izan dira, baina bestela ez du tiradarik. Betidanik horrela izan dela esatera nindoan, baina aurtengo Mugarrirako argazki batzuk ikusten aritu naiz eta 50. hamarkada hasieran frontoia lepo beteta agertzen zen pala partidetarako. EKAIN: Oso ados nago esan duenarekin. Urtean zehar partida mordoa jokatzen ditugu Madalensoron eta asko kostatzen da jendea frontoira hurbiltzea. Herriartekoa jokatzen dugunean, askoz jende gehiago hurbiltzen da. Maila batean, sentitzen duzu zure herria defendatzen ari zarela. Denok jokatu nahi izaten dugu Herriartekoa. Gainera, azken urteetan nahiko belaunaldi txukunak suertatu dira, talde onak atera ditugu. ORKATZ: Txapelketa honetan ohitura izaten da herri batek besteari afaria edo bazkaria ematea. Pilotarientzako hori da politena. EKAIN: Guk hemen jokatzen dugunean, kontrarioekin Iturriozko Iturri Berri elkartean afaria egiten dugu. Azkenean, kantxako etsaitasuna kantxan utzi eta harmonia on bat sortzen da.
Oiartzun palazko eta Oiartzun eskuzko taldeen artean harremanik baduzue? ORKATZ: Ni ahal dudanetan joaten naiz eskuzko partidak ikustera, baina bi talde egote horretan, bakoitza bere aldetik dabil. Harremana nik faltan botatzen dut.
Euskal Jaia eta Sagardo Eguna, batera
Zenbatgarren Herriartekoa da zuotako bakoitzarentzat? ORKATZ: Nik eskuz jokatu izan dut. Bost bat aldiz parte hartu nuen modalitate horretan, eta palaz 2003tik urtero parte hartu dut -2008an izan ezik-. EKAIN: Aurtengoa seigarren urtea dut jarraian. Infantila nintzela hasi nintzen, Kadetetan sartu nindutelako. Seniorretan ardura gehiago sentitzen da. Puntuak berdina balio du, baina ttikiago nintzenean ez nion garrantziarik ematen, gustura jokatzea zen inportantea. Lehenengo partida galduz gero, zaharragoek hobetuko zutela pentsatzen nuen. Orain pisu hori gure gain dago. Iaz finalera iritsi zen Oiartzun eskuz. Aurten nolako panorama duzue?
Oiartzunen bizi eta erosteak saria du
Itturri Merkatari Elkarteak Oiartzunen bizi, Oiartzunen erosi kanpaina martxan jarri du eta elkarteko kide diren zerbitzu eta komertzioen bezeroen artean 100 €ko bost bono zozkatu dituzte: Cristina Rueda, Oihana Muxika, Ainara Oñatibia, Josefa Olaizola eta Mari Carmen izan dira zortedunak.
EKAIN: Aurten panorama oso zaila dugu. Hasieran herrien artean adarrak egiten dira zozketa bidez. Finalerdietara iritsiz gero, Azpeitiarekin gurutzatuko gara, gure iazko borreroarekin. Urtetik urtera talde hobea ateratzen dute, eta aurtengoa inoiz atera duten onena da. Edozer gauza gerta daiteke, baina oso zaila dugu finalera heltzea. Eta, palan, badago destakatzen duen herririk? ORKATZ: Azkeneko urteetan Andoain izan da. Aurten batek utzi du eta taldea pixka bat ahuldu da, baina azkeneko 10 urteetan 8-9 aldiz iritsi dira finalera. Donostia ere txukun ibiltzen da. Madalensoron jokatzea abantaila izaten al da Herriartekoan? EKAIN: Bai, eta ez. ORKATZ: Chauvinismoa dirudi, baina Madalensoro dagoen frontoirik onena da. Noblea da. EKAIN: Frontoi honek dituen ezaugarriak oso leku gutxitan aurkitzen dira. Lurra ona da, frontisa ere bai... Gustura jokatzen dugu guk, baina kontrarioek ere bai. ORKATZ: Beste frontoietan handicap gehiago egoten dira lurrarekin, argiekin, irteerekin... Zerbait arraroa beti izaten da. Kanpotik datozenek Oiartzunen ongi jokatzen dute. EKAIN: Oiartzunen jokatzen ari zarenean ongi jokatu nahi duzu, zure jendea dagoelako ikusle eta batzuetan nerbioek pasada txarra ematen dute.
Ikastola Eguna, Haurtzaron festa
Haurtzaro Ikastolak bere eguna ospatu du. Ikastola Egunean ikasgela barruan eta kanpoan egiten dituztenak izan zuten protagonismoa. Haurtzaro Atletismo Taldearen sortzaile izan zen Periko Sanroma zenari eskertza berezia egin zioten. DBH 4 bukatzen ari diren ikasleek ere protagonismo berezia izan zuten.
TELEFONO BALIAGARRIAK: - Udaleko informazio bulegoa: 943 49 01 42 - Udaltzaingoa: 943 49 33 11 - Taxia eta taxibusa: 943 49 14 74 - Elorsoro udal kiroldegia:943 49 25 52 - Manuel Lekuona udal biblioteka: 943 49 38 64 - Osasun Zentrua: 943 00 65 05 - Urmendi Haur Eskola: 943 26 00 86 - Elizalde Herri Eskola: 943 49 01 93 - Haurtzaro Ikastola: 943 49 16 59 - Oiartzun Irratia: 943 49 37 11 - Helduen Heziketa Iraunkorra-EPA: 943 49 00 48 - Bidez Bide/Bidelagun programak: 690 769 466
GUARDIAKO FARMAZIA: Ekainaren 8tik 14ra
Egunez: Antunez • Doneztebe plaza, 5 • 943 49 03 52 Gauez: Artetxe • Erdiko kalea, 26 (Errenteria) • 943 51 77 40