194 ap

Page 1

udal aldizkaria

Xanistebanak Iraitz Arabolazaren ‘Non zozte?’ kartelak iragarriko ditu

2018ko EKAINA • 194. ZENBAKIA

IRITZIA

Txupinazoa Arraguako Aldeguna Elkarteak botako du

HIZKUNTZEN KUDEAKETA ONAK ESKAINTZEN AL DIE ONURARIK ENPRESEI?

Iraitz Arabolazaren kartelak iragarriko ditu aurtengo xanistebanak, aste honetan bertan Jai Batzordeko kideek osatutako epaimahaiak hala erabakita. Aurtengoan, 27 lan aurkeztu dira lehiara.

Zer gertatuko litzateke Oiartzungo 500 enpresek webgunea euskaraz jarriko balute? Nola hartuko lukete bezeroek? Zer sentituko herritarrek? Nola biziko langileek?

Jai Batzordeko kideek osatu dute epaimahaia: Aldeguna Elkartea; Antiju Morik; Ardi Latxa elkartea; Arraztalo; Artaso Elkartea; Auzokalte Elkartea; Bizardia Elkartea; Girizia Elkartea; Girizia pala; Haurtzaro Atletismo Taldea; Haurtzaro Dantza Taldea; Haurtzaro Ikastola; HELTA; Honbu kenpo kai; Ibargain Elkartea; Lartaun abesbatza; Mindara; Xanistebanetako Pregoia eta Txost.

SARITUAK: Irabazlea: Iraitz Arabolaza Etxenagusia. Oiartzuar onena: Eneko Salaberria Gonzalez. Akzesitak: Fabian Iraola Poirotte eta Onintza Etxebeste Liras. 100TZE Sortze Espazioko beka: Saioa Iñarra Hernandez eta Janire Perurena Oiartzabal. Txupinazoa, Aldegunak Aurten, xanistebanak iragartzeko txupinazoa Aldeguna Elkarteak botako du, Jai Batzordeak hala erabakita. 50. urteurrena ospatzen ari da Arraguako elkartea eta xanistebanetan ekintzen antolatzaile gisa urteetan egin duen lana aitortzeko ere bada izendapena.

LANIN egitasmoan ari garenok uste dugu enpresa txiki askok ekintza txiki asko eginez gero, ondorio handiak lortzen dituztela, eta horrek etekina dakarkiela haiei eta gizarte osoari. Izan ere, enpresa baten zeregin nagusia kalitatezkoa eta lehiakorra den produktua saltzea bada ere, hori ez da nahikoa dirua irabazteko. Erantzukizunez jokatzen ez duenak, prezio ona izan arren, langileen zein bezeroen fideltasuna gal dezake, gero eta jende gehiago kezkatzen baita erosten duenaren ezaugarriez. Hizkuntza da plusa ematen duen aldagai horietako bat. Euskarak bertakotasuna, berezkotasuna, begirunea... adierazten ditu eta bezero askorentzat balio erantsia da. Kudeaketa egoki batek: - Enpresaren ospeari eragiten dio. Produktuak ez ezik, langileek, hornitzaileek, bezeroek eta herritarrek laguntzen diote enpresari marka eta ospe bereizgarria eraikitzen.

Elizaldeko ikasleak, bizikletaz

Elizalde Herri Eskolako ikasleak izan dira 2017/2018 ikasturtean Oarsoaldeko Eskola Kirolako jardunaldietara bizikletaz gehien joan direnak. Horregatik, eskolak bi bizikleta jaso ditu.

Euskaraldia prestatzen hasita

Euskaraldia aurkezteko bilera egin da. Euskal Herri mailan euskararen erabileran eragiteko egingo den ekimena Oiartzunera egokitzeko lantaldea sortu da bertan.

- Langileen atxikimendua areagotu eta produktibitatea hobetzen ditu. Langile askok lana eta bizitza-proiektuaren arteko uztarketari erreparatzen diote. Nahiago dute familiarekin, gizartearekin eta ingurunearekin konprometituta dauden enpresetan lan egin, eta horrek lan giroari, produktibitateari eta lehiakortasunari eragiten die. - Bezeroen fideltasuna landu eta arriskuak saihesten ditu. Legea bete eta praxi txarrak ekiditen saiatzen denak langileen, sindikatuen, bezeroen edota administrazioen kexak gutxituko ditu. Publizitate negatiboa jasotzeko aukerak murriztuko ditu. - Aitorpenak eta sariak errazten ditu: asko dira gaur egun ardura sozialez jokatzen duten enpresak saritzen dituztenak. Horrek ingurukoekin harremanak hobetu eta asmo berriak zabaltzeko aukerak eskaintzen ditu. Aipatutako onura horiek guztiak kontuan edukita jaio zen LANIN proiektua, Oiartzungo enpresa txiki eta ertainei hizkuntza kudeaketa hobetzen laguntzeko zerbitzua, enpresa bakoitzaren erritmo eta egoerara egokitzen dena.

Udalekuetako hezitzaileak hezkidetzan trebatuz

Euskara ikasleek laguntzak eskatzeko epea, irekita

Chavela Vargasi buruzko dokumentala, ikusgai

Udaleku irekietan hezitzaile izango diren 40 gaztek oinarrizko hezkidetza formakuntza jaso dute, Berdintasun eta, Gazteria eta Kirol sailek eskainita. Urtxintxa Bizkaia elkarteko dinamizatzaileekin hezkidetzaren oinarrizko kontzeptuaz, udalekuetako programazioaz eta hezitzaileen garrantziaz hausnartu dute, sexuak mugatu eta markatu gabeko heziketa aske eta balore hezkidetzaileak txertatzeko Oiartzungo udaleku irekietan. Udaleku irekietan 3 eta 12 urte arteko Oiartzungo 458 haurrek parte hartuko dute.

2017/2018 ikasturtean Oiartzungo euskaltegi homologatuan ikasle izan diren oiartzuarrek laguntza jasotzeko eskaera egin dezakete uztailaren 6a arte. Oiartzunen erroldatutako euskara ikasle guztiei matrikularen %50a ordianduko die Udalak. Baldintza bereziak betetzen dituztenei (pentsiodunak; langabetuak; ikasleak; 12 urte arteko haurren guraso eta zaintzaileak; haurdun dauden emakumeak eta euren bikoteak; pediatrak; elkarteetako kideak; enpresetako eta komertzioetako langileak) %70 arteko laguntza jasotzeko aukera izango dute.

Chavela Vargas abeslari ospetsuari buruzko Chavela dokumentala ikusteko aukera izango da hilaren 29an, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian Udalak eta Oiartzungo Feministen Asanbladak antolatuta. Catherine Gund eta Daresha Kyik egindako dokumentala Berlinalen, Malagako Nazioarteko Jaialdian eta Mexikoko Guadalajarako Nazioarteko Film Jaialdian (FICG) erakutsi dute, besteak beste. Sexu Askatasunaren aldeko Nazioarteko Egunaren harira, lesbianismoaren ikusgarritasuna gizarteratzeko emango da dokumentala.

Dagoeneko 67 enpresekin izan dugu harremana, 33 bisitatu ditugu, eta horietatik 20k adierazi digute LANIN egitasmoak eskaintzen dituen zerbitzuak erabiltzeko gogoa dutela. Batzuek, webgunea itzultzeko diru-laguntza jasoko dute; beste batzuek, errotuluak aldatuko dituzte. Badira katalogoak itzultzea eskatu digutenak, eta baita langileentzat euskara eskolak antolatu dituztenak ere. Beraz, Oiartzungo enpresa txikietako batean lan egiten baduzu, hizkuntza eskubideen aurka ez bazaude eta gizartearekiko, bezeroekiko zein langileekiko arduraz aritu nahi baduzu, LANIN egitasmoak lagunduko dizu zuk erabakiko duzun ekintza txiki hori gauzatzen. Informazio gehiago nahi baduzu, http://oiartzun.eus/eu/Euskara/LANIN_EGITASMOA orrialdean duzu informazioa. Email edo telefonoz bidez ere jar zaitezke gurekin harremanetan: lanin@ oiartzun.org edo 943254290/687030963/630889428. Aitzol Perez de San Roman Uria (LANINeko dinamizatzailea).


!

aski prexk aldizkaria

I. IBARGUEN eta U. MADARIAGA: “Auzoetan suaren inguruan sortzen zen giroak inbirituta hasi gara” Doneztebe plaza inguruko zenbait bizilagun elkartu eta sanjuan sua indartezko asmotan dabiltza. Horietako bi dira Ixi Ibarguen eta Udane Madariaga. Plaza inguruko bizilagun batzuk elkartu zarete sanjuan sua indartzeko asmoz. Zergatik? IXI IBARGUEN: Ikusten genuen auzoetan giroa sortzen dela suaren inguruan, aitzakia horrekin jendea elkartu egiten dela eta pixka bat inbirituta hasi gara. Ibintzak (Iragorri) komentatu zidan zeozer egiteko asmoa zegoela eta animatu nintzen. UDANE MADARIAGA: Oihana (Mujika) aspalditik ari zitzaidan komentatzen plazan zerbait egin beharko genukeela. Nik orain arte Gurutzen ospatu izan dut sanjuan sua. Baina egia da falta sumatzen genuela, batez ere umeak dauzkagunok. IXI: Orain arte oso su ttikia izaten zen, segituan bukatzen zen festa, triste xamarra zen... Zer da prestatu duzuena? IXI: Ideia pila bat bota ziren elkartu ginenean. UDANE: Festa, beti bezala, ikastolako dantzariekin hasiko da. Gero, su handia muntatuko dugu. Trastoak izkina batean izango ditugu eta denon artean jarriko ditugu. Gero, sua piztuko dugu. IXI: Killirikupen joango gara trastoak jasotzen. UDANE: Gero, afaria izango da: etxetik eramandakoa eta sardina erreak. Jon Martinek aipatu zuen erritual bat, berak umetan Ugaldetxon ezagutua: ohitura omen zen patatak bildu, sutara sartu, eta gero, haiek jatea. Herri batzutan agertzen da ohitura hori. Berreskuratu egingo dugu. Jan ondoren, musika saio inprobisatua izango da. IXI: Udanek zumitzezko kutxa bat ere lortu du gauza txarrak, beldurrak... idatzita han sartu eta sutara botatzeko. Noiz bilduko dituzue trastoak? UDANE: Gaur (ostirala) bakoitzak etxean duena eramango dugu Killirikupera. Eta ziurrenik, Nekanek (Martiarena) proposatuta, larunbat goizean haurrekin dendaz denda kaxa zaharrak bilduko ditugu, gauean erretzeko. Azken bilera gaur duzue, baina nola antolatu duzue festa? UDANE: Hilabete eskas da hasi garela. Berandu hasi gara eta ahal duguna egin dugu. IXI: Behin elkartu gara. Giro polita sortu da. Ia denak gurasoak gara. Dexente elkartu gara. UDANE: Gure artean harreman gehiegi ez dugunak elkartu gara. Jende ezberdin asko. Ezagunak, baina elkarrekin sekula ezertan aritu gabeak. Hori izan da politena. Elizalde da herriko auzorik populatuena, baina auzo-giro gutxien duena dela aipatzen da askotan. Ados al zaudete? IXI: Nik uste baietz. Orain arte, gu ere auzoetara mugitu izan gara sanjuan suan: Iturriotzera, Altzibarrera... Plazan geratu izan garen urteetan, etxekoekin zerbait egin dugu. Baina ez zen gauza handirik izaten... Haurtzaro Dantza Taldeak aurten ere dantzatuko du. Koordinazioa beharrezkoa izan da, beraz. UDANE: Bai, batez ere ordutegian. Dantzariek gero beraien auzoetara joan nahi izaten dute. Guraso asko elkartu zaretela aipatu duzue. Zuen seme-alabak nola ari dira bizitzen plazako sanjuan sua? UDANE: Nirea momentuz, haserre, bere etxeko

kutxa erreko dugulako, kar-kar! IXI: Guk ttikitan asko bizitzen genuen sanjuan sua auzoan. Gure seme-alabei esan diegu aurten zerbait berezia egingo dugula plazan. Ea eurek ere hemendik aurrera bizitzen duten sanjuan sua gauza berezi gisa!

Klixk! Ergoiengo festak, giro ederrean

Ergoiengo festak ospatu dituzte auzotarrek eta hurbildutako denek. Giro ederrean joan ziren antolatutako ekintza guztiak: bertso-afaria, truk txapelketa, ume jolasak, danborrada... Auzoko bazkarian ergoiendar helduenek opari bana jaso zuten. Buenabistako Mari Carmen Arruti eta Errekarteko Avelino Saavedrak izan zuten ohore hori.

Plazaren erdi-erdian piztuko duzue sua, ezta? IXI: Pentsatu genuen plaza ez zen tokiren batean egitea sua eta aritu ginen aukerak begira ere. Baina oso zaila zen... UDANE: Araudiarengatik, plazan sua hesiz inguratu behar dugu eta haurrentzako ez da hain polita. Eremu pribatuetan, adibidez, ez dago halakorik egin beharrik. Xabik (Salaberria) kontatu zuen Arizkunen etxe atari bakoitzean lasto-fardo bati su ematen diotela eta bizilagunak atariz atari saltoka joaten direla. Polita zitekeen bibliotekatik behera hori egitea, baina ezinezkoa da... Plazako sanjuan suan parte hartu nahi duenak zer egin behar du? UDANE: Denei irekita dago festa. Kartelak jarrita daude eta ahoz aho ere zabaldu dugu. Arrimatu nahi duena ongietorria izango da. Aurtengoa horrela izango da eta datozen urteetan forma gehiago emango diogu festari.

Herriarteko pala txapelketako finala

Oiartzun izan da Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako irabazle, pala modalitatean. Oinatz Aizpuru eta Jon Irigoienek pala motzean, eta Antxin Ezkerro eta Orkatz Argotek larruzko paletan osatutako bikoteak Errenteriako pilotariak baino hobeak izan ziren.

Zergatik animatuko zenituzkete plaza inguruko bizilagunak hurbiltzera? UDANE: Hasteko, auzo girorako. Eta, bestetik, sanjuan suaren inguruan dagoenarengatik. Hurrengo urteari begira, solstizioa ospatze aldera, gauzak ongi landu eta buelta erdia ematea da gure asmoa, kristautasunak kutsatu gabeko ospakizun bat egite aldera. Gure amonek sanjuan berde, berde, berde, sorginak eta zapoak erre gisako abestiak abesten zituzten, baina guk ez diegu gure haurrei sorginak eta zapoak erretzen erakutsi nahi; beste gauza batzuk, baizik: inkisidoreak, amesgaiztoak, beldurrak... IXI: Aritu ginen sanjuan suaren inguruan zer dakigun elkarbanatzen eta Jon Martin baserrietan galdezka aritu da. Jakin dugu garai batean emakumeak zuela protagonismoa: suarekin zelaiak bedeinkatzen omen zituzten. UDANE: Ura ere asko erabiltzen omen zen. Hurrengo urterako etxekolan potoloa dugu ohitura hau ikasten eta ulertzen. Gainera, Jon Martinek bertso bat sortu du plazako sanjuan surako: Sanjuan sanjuan zu piztera nijuan/sanjuan sanjuan kixkal su bajuan.

GEDen giza katean 1.500 oiartzuar

Gure Esku Dagok erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko EAEko hiru hiriburuak lotzeko antolatutako giza katean, 1.500 oiartzuar baino gehiagok Orio eta Zarautz arteko bi kilometro bete zituzten: giza kateko 23. eta 25.ak (ARGAZKIA: Yurima Sagastuy).

EGITARAUA: 19:30: Soka dantza eta su txikiaren piztea. 20:15: Su handia prestatzea. 21:00: Auzoko sua piztea. 21:15: Auzo afaria. 22:00+: Musika saio inprobisatua.

TELEFONO BALIAGARRIAK: - Udaleko informazio bulegoa: 943 49 01 42 - Udaltzaingoa: 943 49 33 11 - Taxia eta taxibusa: 943 49 14 74 - Elorsoro udal kiroldegia:943 49 25 52 - Manuel Lekuona udal biblioteka: 943 49 38 64 - Osasun Zentrua: 943 00 65 05 - Urmendi Haur Eskola: 943 26 00 86 - Elizalde Herri Eskola: 943 49 01 93 - Haurtzaro Ikastola: 943 49 16 59 - Oiartzun Irratia: 943 49 37 11 - Helduen Heziketa Iraunkorra-EPA: 943 49 00 48 - Bidez Bide/Bidelagun programak: 690 769 466

GUARDIAKO FARMAZIA: Ekainaren 22tik 28ra

Egunez: Gorostiaga Ganzarain • Lartzabal, z/g • 943 49 43 48 Gauez: Arteche • Erdiko kalea, 26 (Errenteria) • 943 51 77 40


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.