195 ap

Page 1

udal aldizkaria

Arditurri Eguna zazpigarrenez ospatuko da Meategien azken urteetako lan-jardunaren argazki erakusketa inauguratuko da Arditurri Eguna ospatuko da meategien eremuan hilaren 15ean, igandea. Joan den ekainean 10 urte bete ziren Arditurriko Interpretazio Zentroa, museoa eta meategiak bisitarientzako ireki zirenetik. Eguneko egitarauaren baitan, aipagarria da erakusketa berezia inauguratuko dela. Meatzeetan lanean aritu ziren pertsonen lana balorean jartzeko intentzioz, iazko abenduan Arditurriko XX. mende hasierako argazkien erakusketa jarri zen. Oraingoan, Arditurriko mea-produkzioko azken urteetako argazkiak izango dira protagonista: 70. hamarkadakoak. Urria arte egongo da ikusgai. Manuel Domínguez langile ohiaren bitartez eskuratu dituzte Udalak eta Gipuzkoako Parketxe Sareak argazki hauek.

10. urteurrena ez da bereziki ospatuko, baina Arditurri Egunean bisitak dohainik egiteko aukera izango da. Egunean bertan osatuko dira taldeak. Bestalde, familia giroko plan aproposa izan dadin, haurrentzako jolasak eta erronkak ere antolatu dira. Txosna ere izango da, Oihartzun Guk gazte asanbladaren eskutik. EGITARAUA: 10:00: Argazki erakusketaren inaugurazioa. 10:30-14:00: Bisita gidatuak, dohainik. 10:30-12:30: Erronka, haurrentzat. 10:30-13:00: Tailerrak eta jolasak. 12:00: Hegazti-askatzea. 12:45: Erronkako sari-banaketa. 13:00: Emarriren erakustaldia.

2018ko UZTAILA • 195. ZENBAKIA

ABARAXKA UDALEKUAK eta HERRIKO EMAKUMEAK Ludoteka itxi eta beste urte batez udalekuetan murgilduak gaude Abaraxkako hezitzaile eta begiraleak. Urtero udalekuetako haur-talde bakoitzari izen bat ematen diogu eta gure herriarekin, kulturarekin, hizkuntzarekin zerikusia izan dezan saiatzen gara: sorgin eta intxixuen izenak, herriko baserriak, Oiartzungo hizkerako hitzak… Aurten HERRIKO EMAKUMEAK omendu nahi ditugu. Oiartzungo adin tarte, egoera eta bizimodu ezberdina izan duten emakumeak bilatu ditugu eta beraien biografia txiki bat osatu dugu, aukera izan dugunetan argazkiarekin. Modu honetara, bai guk eta baita herriko txikienek, haien existentzia jakin eta ikasi dezaten. Honela ezagutu ditugu Oiartzungo lehen emakume txirrindulari federatua, lehen segalaria, bertsolariak, ilustratzaileak, emagina, idazleak, arraunlariak… Nahiz eta lorpen handiak egin, inoren aitortza edo eskertzerik gabe pasa diren eta pasatzen diren emakumeak. Batzuk beraien jarduna dela eta herrian eta herritik kanpo ezagunagoak dira: Alaia Martin, Maider Zabalegi edo Lur Korta adibidez, baina nork ezagutzen du Maialen Oiartzabal? Nork du Irati Zabalaren berri? Maritxu Gaztelumendi ezagutzen? Ba al zenekien Oiartzungo emakume bat hiru Mundialetan izana dela? Eta herrian emakume raketista profesional bat izan dugula? Hau eta gehiago jakingo dute 2018ko udalekuetako partaideek!

Bisita gidatuak dohainik izango dira Arditurri Egunean.

Emarriren erakustaldia izango da.

Irakurle Taldearen azken saioa

Udako kirol jarduerak hasi dira

Irakurle Taldeak ikasturteko azken saioa Fermiñenen egin zuen, luxuzko gonbidatu batekin: Aintzane Galardi poeta oiartzuarra. Haren Mendafin usaineko iluntzeak lana izan zuten hizpide.

Udako eskualdeko kirol eskaintza hasi da. Uda guztian zehar izen-ematea irekita egongo da, bai Oiartzunen eta bai eskualdean antolatutako jardueretan. Irudian, padel Elorsoron.

Aurten herrian zehar begiraleak eta haurrak ikusiko dituzue MARTXELINA taldeari deika, lehen emakume bertsolaria; edo IDOIA taldeari deika, ilustratzailea; BALERIANA ere entzungo dugu, emagina izandakoa; LIDE ere izango dugu, eskiatzailea… 38 emakume-talde ezberdin oihukatu eta aldarrikatuko ditugu. Zein baino zein aipagarriagoa. Modu honetara ezkutuan dauden hauei guztiei gure omenaldi txikia eta xumea eskaini eta egingo diegu. Hori eta gehiago merezi baitute.

Xanistebanetako hesien zaintzarako lan-poltsa

LANINek Lanbarrengo 21 enpresa bisitatu ditu

Udako ordutegia Manuel Lekuona bibliotekan

Ikasle eta langabeentzat, UEUn ikasteko laguntzak

Turismo Bulegoa irekita dago Fermiñenen

Xanistebanetan hesiak zaintzen lan egin nahi dutenek hilaren 9tik (astelehena) 20a arte izango dute izena emateko aukera udaletxeko harreran, bi egun horiek barne. Zozketa publikoa hilaren 23an egingo da, 15:00etan udaletxeko areto nagusian. 18 urte beteta izatea, oiartzuarra izatea eta euskaraz jakitea ezinbesteko baldintzak izango dira. Euskararen gaitasun agiriren bat dutenek, izen-ematerakoan aurkeztu beharko dute ziurtagiria. Besteek, ahozko proba egin beharko dute hilaren 26an eta 27an.

Lanbarren poligonoko 21 lantegitan aurkeztu da LANIN, enpresa ttiki eta ertainak euskalduntzeko egitasmoa. 36 enpresarekin harremanetan jarri ondoren, 21ekin zuzeneko harremana izan dute LANINeko dinamizatzaileek. Horietako 12k interesa agertu dute euren euskararen hizkuntz-kudeaketa hobetzeko eta enpresa batek dagoeneko sinatu du hitzarmena. Orain, enpresa bakoitzari dagokio bere aukera eta beharren arabera, zein konpromiso hartu erabakitzea. Lanketa bera hasi da Makarrastegi eta Lintzirin poligonoetan LANIN aurkezteko.

Manuel Lekuona bibliotekaren ordutegia 09:00etatik 14:00etara izango da uztailean eta abuztuan. Abuztuaren 3an eta 4an, herriko festa egun ofiziala dela eta, itxita egongo da. Ohiko ordutegia irailaren 1ean hasiko da berriz (astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan, 09:00etatik 13:00etara). Honez gain, Ikasle Gelaren ordutegia 09:00etatik 17:00etara izatera pasatu da berriz, unibertsitatzeko azterketa garaia bukatu ondorenean.

Udako Euskal Unibertsitatean (UEU) ikastaroak egiten dituzten ikasle eta langabetu oiartzuarrek Udalaren diru-laguntza jasotzeko aukera dute. Horretarako, ikastaroaren parte-hartze ziurtagiria, matrikularen ordainagiria eta ikasle edo langabetua dela frogatzeko agiriak aurkeztu beharko dituzte udaletxean. Matrikulaz gain, egoitza gastuak ere laguntzen ditu Udalak, guztira, gehienez ere 185 € arte. Udalak UEUko ikastaro guztietarako ematen du laguntza, bai udakoetarako zein negukoetarako.

Oiartzungo Turismo Bulegoak uda sasoian Fermiñeneko beheko solairuan izango du egoitza, bisitarientzako zerbitzua eskainiz. Astelehenetik igandera egongo da irekita, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Oiartzuni eta eskualdeari buruzko informazioa emango dute bertan Oarsoaldea Garapen Agentziako Turismo saileko langileek. Irailaren 2a arte egongo da irekita Turismo Bulegoa. Ongi dago oiartzuarrek zerbitzua non dagoen jakitea, gure herria ezagutzera datorren turistaren batek galdetuz gero zuzen bideratzeko dagokion tokira.


!

aski prexk aldizkaria

AITOR BEREZIARTUA: “Dauzkadan ezinegonak erantzuteko sorkuntzaren bidea aukeratu dut”

Klixk!

Aitor Bereziartua Mirokutanaren erdia da. Ikusentzunezkoen munduan bidea egiten ari da poliki, baina ilusioz.

Altzibarko festak giro politean pasatu dira aurtengoan ere eta antolatutako ekintzetan jende mordoxkak parte hartu du. Jai Batzordeko kideek aurten hil den Pedro Cousillas gogoan izan dute, urtetan auzoko festetan egin duen lanarengatik.

Ikus-entzunezkoen erraza al da?

munduan

bidea

egitea

Ikus-entzunezko mundua oso zabala da. Kazetaritza munduan sartzen da, gidoigintza, zuzendaritza, argazkilaritza... Erraza ez da, baina gazteak gara eta jauzia egitea erabaki genuen. Ikus-entzunezko sorkuntza aldera bideratua zaudete. Hasieratik argi zenuen hori zela zure bidea? Argi nuen mundu hau gustatzen zitzaidala eta aurrera egingo nuela. Kirol ekimenetarako bideo promozionalak egiten, publizitate kanpaina txikiak egiten... hasi nintzen. Pixkanaka labur eta zinema aldera eboluzionatzen joan naiz. Bakoitzak bere ezinegonak ditu eta horiei erantzuteko, bide hori aukeratu dugu. Denetik egiten dugu, dena ez da sorkuntza. Mirokutana Ander Iriarte eta biok osatzen duzue. Enkarguzko lanak eta lan pertsonalagoen arteko oreka bilatzea erraza da? Eguneroko gerra da hori. Anderrek ibilbide luzeagoa du zinema munduan eta nire profila teknikoagoa da. Gidoigintzan eta zuzendaritzan ez dut halako eskarmenturik. Horra iritsi nahi dut. Bi gazte izanik, pribilegiatuak zarete mundu honetan lan egiteko aukera sortu duzuelako? Hein batean pribilegiatua sentitzen naiz eguna bukatzean. Orokorrean, ez dakit nolakoa izango den hurrengo lan-eguna: ez da batere errutinarioa. Alde horretatik, asko gustatzen zait. Guk apustu bat egin dugu, ordu asko egiten dugu lan gure proiektuak aurrera ateratzeko. Borrokatu dugun zerbait da, ez digute ezer erregalatu. ‘Lisbeth’ film laburra egin zenuen iaz, zure estreineko bakarkako lana. Pausoa ematera zerk animatu zintuen? Ezinegon bat neukan. Lisbethen istorioa aspalditik ezagutzen nuen, laguna dudalako. Bere nahia ere bazen istorio hau kaleratzea. Behar pertsonal horiei erantzuteko garatu nuen proiektu hau. Asko ikasi dut eta aurreneko lan bezala, gustura geratu naiz. Bere ibilbidea egiten ari da. Gidoia ere zurea da. Nola moldatu zara gidoigintzan? Fikziozko pelikula batek askoz markatuagoak ditu denborak, pertsonaien sorrera, aurkezpena, konfliktoa... Dokumentalaren munduan zabalagoa da aukera. Ez dago jarraitu beharreko arau bat eta esperimentatzeko aukera ematen du. Nahiko fidela izan da nik pentsatzen nuena eta emaitza. Momentu hartan Berlin: iragan gunea-n ari nintzen muntaia egiten eta eragin zidan estilo aldetik. Lisbeth-en kontatzen den istorioa da aurrera atera nahi genuena. Istorio gogor bat dago atzean, ikerketa lana egin genuen baina ez genekien noraino luzatuko zen: ez genekien film luze bat edo bi minutuko labur bat izango zen. Hasieratik ez zegoen gidoia itxita. Gerra ondorengo Bidebietako istorio batzuk kontatzen dira. Memoria historikoaren inguruan da. Lan hau Hurdesetako Film Laburren Nazioarteko Jaialdian eta Errenteriako Film Laburren Jaialdian erakutsi duzu. Gisa honetako jaialdiak erakusleiho onak dira? Esan ohi da laburrak entseguak direla filmak egiteko, baina laburrek beren mundua, tokia eta lengoaia propioa dute. Nire helburua istorio hori

kontatzea zen eta jendeari helaraztea, beraz, Errenteriako jaialdian parte hartzea ederra izan zen, jendeak horren gertu daukan istorio horren berri izateko. Gaur egun jaialdi asko daude eta Internetekin gauzak asko aldatu dira: klik batekin bidal daitezke. Hego Ameriketako zenbait jaialditan onartu dute. Txilen giza eskubideen inguruan pentsaratzeko balio izan badu, oso ondo.

Altzibarko festak, giro politean

Film laburrak apreziatzen badaki ikusleak? Nik uste baietz, eta geroz eta gehiago. Uste dut Internetek eragin duela: labur asko ikus daitezke, batez ere zaharrak. Jaialdietara laburrak ikustera joateko oso eskura jarri behar dira. Industria honetako film handienek mobilizatzen dute jendea. Laburren kasuan, errekurtso gutxi daude jendearengana heltzeko. Jasotzen dugun informazio eta gisa guztietako publizitatearen erdian ezinezkoa da lehiatzea. Nola ikusten duzu Euskal Herrian dugun panorama ikus-entzunezko sorkuntzaren arloan? Moriarti eta Irusoinek Loreak eta Handia-rekin egin duten iraultzarekin, badirudi euskarazko zinemak bultzada izan duela. Sortzaile gazteak mugitzen ari gara, geroz eta izen gehiago entzuten dira. Lan esperimental geroz eta gehiago daude. Emakumeak buelta handia ematen ari zaizkio mundu honi, Maider Oleagak egiten duen lana harrigarria iruditzen zait. Kimuaken zazpitik hiru emakumeen lanak aukeratu dituzte aurten. Euskal zineman, azken urteetako frogak hor daude: Loreak Oscarretarako aurreaukeraketan izan zen, Handia-ren 10 Goyak izugarria izan dira...

Sanjuan sua, auzo bizitzaren erdian

Auzo mailakoak sanjuan suak egin dituzte Altzibarren, Arraguan, Elizalden, Iturriotzen eta Ugaldetxon. Aurten, Elizaldeko sua indartzeko egin den ahaleginak berezi bihurtu du Doneztebe plazan sortu den giroa.

Zein lanetan zabiltza momentu honetan? Bihar dok 13 dokumentala bukatu berri dugu Mirokutanan. 2016ko urtarrilean sortu zitzaigun ideia eta oraintxe muntaia bukatu dugu: Basque Culinary Centerreko bost sukaldarik 60. hamarkadako Ez Dok Amairu eta Gaur mugimenduetara bidaia egin dute. Arantzazuren; Artzeren eta Laboaren unibertsoan oinarritutako Ikimilikiklik ikuskizunaren; Basterretxea eta Larruquerten Amalur filmaren; Oteiza eta Chillidaren eta, Zumetaren inguruan menu bat sortu dute. Orain saltzeko fasean gaude. Guretzako marko perfektoa Donostiako Zinemaldia izango litzateke: Culinary sekzioa badago, Donostiako kulturarekin lotura du, Basque Culinary Center bertan dago...

Haur sahararrei ongietorria

Sahararren errefuxiatu guneetatik bost haur etorri dira Oiartzunera uda pasatzera, Oporrak bakean programaren baitan. Etxean hartu dituzten familiek, El-Watan elkarteak eta Udalak ongietorria eskaini zieten haur hauei Ergoiengo Auzokalte elkartean. Uztailean, udaleku irekietan ibiliko dira, herriko haurrekin batera.

Eta baduzu bakarkako beste proiekturik? Gidoi bat idazten ari naiz beste film labur bat egiteko. Esperimentalagoa izango da. Fikzionalagoa eta lengoaia aldetik bereziagoa. Komikiaren influentzia handia izango du. Puskatu egin nahi dut betikoarekin. Orain, borobiltzea falta zait.

TELEFONO BALIAGARRIAK: - Udaleko informazio bulegoa: 943 49 01 42 - Udaltzaingoa: 943 49 33 11 - Taxia eta taxibusa: 943 49 14 74 - Elorsoro udal kiroldegia:943 49 25 52 - Manuel Lekuona udal biblioteka: 943 49 38 64 - Osasun Zentrua: 943 00 65 05 - Urmendi Haur Eskola: 943 26 00 86 - Elizalde Herri Eskola: 943 49 01 93 - Haurtzaro Ikastola: 943 49 16 59 - Oiartzun Irratia: 943 49 37 11 - Helduen Heziketa Iraunkorra-EPA: 943 49 00 48 - Bidez Bide/Bidelagun programak: 690 769 466

GUARDIAKO FARMAZIA: Uztailaren 6tik 12ra

Egunez: Antunez • Doneztebe plaza, 5 • 943 49 03 52 Gauez: Artetxe • Erdiko kalea, 26 (Errenteria) • 943 51 77 40


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.