udal aldizkaria
Osasun Pastoraleko bolondresak omenduko ditu Udalak xanistebanen atarian Soka dantzako gonbidatuak Oiartzungo Feministen Asanbladako kideak izango dira Xanistebanetako omenduak Osasun Pastoraleko bolondresak izango dira aurtengoan. Abuztuaren 1eko kultur ekitaldian jasoko dute Udalaren eta herriaren aitortza, urtetan zehar Petra Lekuona zaharren egoitzako egoiliarrei egindako bisitetan eskainitako akonpainamenduarekin, emakume hauek adinekoei ematen dioten bizipoza aitortzeko eta sozializatzeko. Osasun Pastoraleko kide guztiak emakumezkoak dira. Pozerako eta jaierako aitortza da Udalak egin nahi diena, egiten duten bolondres-lana balorean jarriz.
2018ko UZTAILA • 196. ZENBAKIA
Arditurri Eguna, primerakoa
Arditurri Egunaren zazpigarren aldia giro politean pasatu da. 500 lagun inguru hurbildu ziren antolatutako ekintzetara eta erdia baino gehiagok probestu zuen meategira sartzeko aukera. Eguraldia lagun izatea aldeko izan zen.
Soka dantzako gonbidatua, Asanblada Feminista Abuztuaren 2ko txupinazoaren aurretik udal korporazioak herritarrei eskaintzen dien soka-dantzako gonbidatuak, berriz, Oiartzungo Feministen Asanbladako kideak izango dira aurtengoan. Oiartzungo Feministen Asanbladak orain arte, eta batez ere azken urte honetan herrian egin duen lana aitortzeko (M8ko grebaren prestaketa, eraso sexistak salatzen, festa parekideen lanketa...) eta zoriontzeko, Udal korporazioarekin dantzatzera gonbidatu dituzte herriko militante feministak, emakumeak erdigunera ekarriz.
Euskaraldia itxura hartzen ari da
Euskaraldia prestatzeko azken saioan egingo diren ekintzak zehaztu, plagintza komunikatiboa eta Hamaikakoa osatzeko proposamenak landu ziren.
Barraketan jartzeko musika proposamenak egin dituzte 100 gaztetxok baino gehiagok Barraken eremuan euskararen presentzia bermatzeko ahalegina egiten du Udalak Xanistebanetan haur eta gaztetxoentzako jartzen diren barraketarako musika proposamenak egiteko aukera eman die aurten Udalak 12 eta 18 urte arteko gaztetxoei. 105 lagunek baino gehiagok parte hartu dute ekimenean eta 200 abesti baino gehiago proposatu dituzte. Bakoitzak gehienez 10 kanta proposatzeko aukera izan du, horietako zortzi gutxienez euskaraz. Urteak daramatza Oiartzungo Udalak barrak eremuan euskararen presentzia lantzen. Horretarako
arduradunei euskarazko musika helarazten zaie. Aurtengo nahasketan, herriko gaztetxoen gustuko proposamenak tartekatuko dira.
Legarreako lanak, azken fasean
Legarreako irisgarritasuna hobetzeko lanak azkeneko fasean sartu dira. Hilabete honen bukaera arte Neria Baitatik gorako zatia itxita egongo da. Horrekin, lanak bukatuko dira.
Parte hartu duten gaztetxoen artean barraketarako fitxak zozkatuko dira hilaren bukaeran. Talde aipatuenak Gaztetxoek egindako proposamenak anitzak izan dira: Glaukoma, Gatibu, Huntza eta Esne Beltza izan dira euskaraz abesten duten taldeen aipatuenak; erdarazko musikan, berriz, Aitana eta Ana Guerrero izan dira aipatuenak.
Identifikazio elektronikoa eskatu daiteke udaletxean
‘Oiartzun 2018’ urtekaria eta Mugarri salgai daude
Txinalka antzerki taldean izen-ematea irekita dago
Madalensoroko aparkalekuak, alokairuan
Datorren asteazkenean, Tren Berdea Arditurrira
Urriaren 2tik aurrera, udal tramite administratiboak on-line egiteko prestatzen ari da Oiartzungo Udala eta dagoeneko zenbait tramite egin daitezke www.oiartzun.eus bidez. Horretarako, herritarrek B@kQ identifikazio elektronikorako pasahitza behar dutenez, udaletxeko harreran langile bat egongo da identifikazio elektronikoko altak egiten. NAN-a, e-mail kontu bat eta telefono mugikor zenbaki bat behar ditu herritarrak B@kQ-a egiteko, eta norberak joan behar du eskatzera. Pertsona juridiko eta profesional kolegiatuek nahitaez beharko dut B@kQ-a.
Oiartzun 2018 eta Pilota Oiartzunen. Pilotasorotik Madalensorora Mugarri bildumako 25. zenbakia datorren asteazkenetik (hilak 25) aurrera egongo dira salgai 4 eta 12 €tan toki hauetan: Berezi janaridenda (Altzibar); Pikoketa estankoa (Arragua); Garmendi txokolategia, Garmendia okindegia, Urrats liburudenda eta Zapirain egunkarietan (Elizalde); Galdos taberna (Gurutze); Ibarreko gasolindegia, Martin harategia eta Pottolo janari-denda (Iturriotz); eta, Mamut merkatalguneko liburu-denda eta Intxixu tabernan (Ugaldetxo).
Helduen antzerki taldean, Txinalka, izena emateko epea irekita dago hilaren 30a arte. Datorren ikasturtean ere Tessa Andonegik gidatuko du taldea. Astean behin, asteazkenetan, bi orduko saioa egingo du taldeak: 19:00etatik 21:00etara, Karaez 4ko lokalean. Izen-ematea udaletxean edo Elorsoro kiroldegian egin behar da. Izen-emate orriarekin batera, ordainagiria ere aurkeztu beharko da. Ikasturteko prezioa, oiartzuarrentzako 60 € izango da eta 80 € oiartzuarrak ez direnentzat. Irailean berriz ere izen-emateko epea irekiko da.
Madalensoro frontoi azpiko udal aparkaleku itxiak errentan jartzeko lehiaketa martxan da. Eskaerak egiteko epea irailaren 20an bukatuko da, udaletxeko harreran edo www.oiartzun.eus webguneko Tramiteak atalean. Errentamendua 10 urterako izango da eta hilabetean 46,78 €ko kostua izango du. Oiartzuarrek eta herrian lan egiten dutenek izango dute plazetako bat errentan hartzeko eskubidea. Guztira, 46 plaza eskainiko dira, horietako bi ezintasuna duten pertsona garraiatzeko autoentzat.
Datorren asteazkenean, hilak 25, Arditurriko meatze gunera Tren Berdez joateko aukera izango da eta meategien bisitarekin konbinatzekoa, prezio berezian. Pagoaldetik 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan abiatuko da Tren Berdea. Txu-txu trena eta oinarrizko bisita, 5 € (3 € bost urtez beheitiko haurrek) eta trena sakoneko bisitarekin, 7 € kostako dira. Erreserba aldez aurretik egin behar da 943 49 50 69 edo 688 895 068 telefonoretara deituta. Abuztuan, asteazkenero eskainiko da Arditurrira Tren Berdean joateko aukera hau.
!
aski prexk aldizkaria
MYRIAM PEREZ: “Dantza garaikidea ikustera joateko beldurrik ez izateko eskatuko nuke” Myriam Perez Cazabon bederatzi urte arte Oiartzunen bizitu zen, familiarekin, Irunera joan arte. Hala ere, beti ibili da Oiartzun eta Irun arteko mugan. Dantzarekin duzun harremana nola hasi zen? Amak kontatzen du lau-bost urte nituela telebistan ballet klasikoa ikusi nuela eta hori egin nahi nuela esan omen nuen. Oiartzunen bizi ginen orduan eta Donostian bilatu zidaten akademia. Hasieran, Donostian dantza klasikoa egin nuen, eta gero, Donostia eta Irun artean dantza garaikidearekin hasi nintzen. Dantza klasikotik garaikiderako jauzi hori nolatan gertatu zen? Prozesu bat izan zen. Ttikitan, klasikoa oso idealizatua izaten da: ikusten denak ipuin eta maitagarrien mundua dirudi. Gustura egin nituen ikasketak, baina adin bat heltzen da non oso exijentea dena klasikoa fisiko aldetik. Gainera, oso mugatua da: beti pauso berdinak dira. Beste dantza mota batzuk probatzen hasi nintzen. Ikastaro batean dantza garaikidea probatu nuen. 16 urterekin, Donostian Iñaki Landaren eskoletan izena eman nuen eta Irunen Silvia Hoyosenean. Dantza klasikotik gertu, baina era berean, urrundu nahian zebilen. Nire tokia harrapatu nuen. Codartsen (Herbehereak) formatu zinen. Nolako esperientzia izan zen? Herbehereetako garaia nire bizitzako parterik garrantzitsuenetako bat izan zen, eta hiru urte besterik ez ziren izan! Nire bidea aurkitzea lortu nuen, eta, era berean, dantzari batentzako txarrena ere han pasatu zitzaidan: lesio bat. Oso gogorra behar du izan, ezta? Psikologikoki nola zauden, errazagoa izango da gainditzea edo ez. Niri ikasketen bigarren urtean gertatu zitzaidan. Oso lotsatia naiz eta asko kostatu zitzaidan atzerrira joatea. Integratzea lortu nuenean, lasai sentitu eta nire bidea egitea, pauso ttikiak ematea konpainiengana gerturatzeko... belauna hautsi nuen! Galduta sentitu nintzen. Euskal Herrira itzuli nintzen operatzera eta errehabilitatzera. Gero, ikasketak bukatzera itzuli nintzen. Bukatu nituenean, desanimatuta nengoen. Psikologia ikasten hasi nintzen, baina dantza-eskolak emateko eskaintzak jasotzen hasi nintzen: dantza tiraka hasi zitzaidan. Ikastaroak hartzen hasi nintzen berriz. Dantzarekin harremana berreskuratu nuenean, lagun batzuekin pieza batzuk sortzeko elkartu nintzen. Beste batzuekin lan egiteak zer erakutsi dizu? Disziplina desberdinek elkar aberasten dute eta entzumena lantzen da. Maite Arroitajauregi eta Victor Iriarterekin bi lan egin nituen eta hirurak izan ginen zuzendariak. Gero, bakoitzak bere bidea segitu zuen. Ni dantza-irakaskuntzan zentratu nintzen; parte-hartze ttikiak egin nituen Hikarekin, Kresalarekin...; ama izan nintzen... Bakarkako lanak sortzeko pausoa nola heldu zen? Eskoletan eskaintzen eta ematen zaude erabat, eta estankatu egiten zara. Ama izanda, berdin. Momentu batean, gorputzak nire buruari entzuteko eskatu zidan. Haurdunaldiaren ondoren, gorputza aldatzen da eta mugimendu fisiko batzuk egiteko ez nintzen gai sentitzen. Lehenengo eta bigarren haurraren artean, Iker Arrue koreografo donostiarrarekin kolaboratzen hasi nintzen eta bere estiloa oso gertukoa eta erosoa egin zitzaidan. Bere pieza batean dantzari gisa parte hartzea eskaini zidan eta gorputza sentitzen nuenez berriz, salto egitea erabaki nuen.
‘Hutsunea’, ‘Nere azalean arrotz’ eta ‘Mutu’ren sorkuntzak errazak izan dira? Hutsunea lan puntual bat izan zen. Gero, Eusko Jaurlaritzako diru-laguntza bat lortu nuen eta Dantzagunea ere oso sendo dago, Errenterian. Oso toki interesgarria da harremanak sortzeko, besteak zer egiten ari diren ikusteko... Horrek oinarri sendoa eman zidan aurrera egiteko. Nere azalean arrotz-en kanpoan nintzen eta oso erraza egin zitzaidan, baita Leire Otamendi eta Oihana Vesgarekin lan egitea ere. Dueto motz bat da eta ideiak oso argi nituen. Mutu zailagoa izan da. Hiru pertsonarentzako lana da, eta ni barruan eta kanpoan egon naiz.
Klixk! Hipatia, Lartaunen eszenatoki bihurtuta
Lartaun abesbatzak maitasuna hizpide hartuta, saio goxo eta berezia eskaini zuen Hipatia lorategian. Tokiak ematen dion berezitasunarekin, abesbatzkako kideek, Maddalen Dorronsoro zuzendariaren gidaritzapean, sorpresaz betetako emanaldia eskaini zieten bertaratutakoei.
Koreografo lanetan zer bilatzen duzu? Pieza hauetan bilatu nahi izan dut eszenaratzea dantzariek transmititzea pertsonaia edo esentzia. Egoera batzuk adieraztea. Garrantzia handia eman diot adierazteko kalitateari, interpretatzeko moduari, eszenatokian egoteko moduari. Dantzaren bidez adierazi nahi dudana alde fisikotik haratago doa: alde emozional edo psikologikoa; dramaturgia bat...
Bizkaitik eta Okzitaniatik, udako doinuak Soinueneak antolatuta, Bizkaiko Laguntasuna fanfarrearen eta Okzitaniako Bohas Orchestra taldeen eskutik joan da Udako Kontzertua. Ondoren, afari herrikoi batekin borobildu zuten festa ederra.
Dantza garaikideak zein kalitate du Euskal Herrian? Mugimendu asko dago, nahiz eta horrek ez duen esan nahi erraza denik. Uste dut kalitate ona dagoela. Konpainia ttikiak dira, proiektu ttikiekin. Ez dago azpiegiturarik konpainia handiak mantentzeko. Zer da koreografo izatearen onena eta txarrena? Eta dantzari izatearena? Koreografo izatearen gauzarik onena da zure buruari entzun eta zurea erakusteko aukera duzula, zure mugimenduan eta adierazi nahi duzunean ikertzeko eta sakontzeko aukera. Niri asko gustatzen zait lortu nahi dudana besteengandik ateratzea. Zailena, dena zure gain dagoela: zuzendari zara, produktorea, banatzailea... Beso asko behar dituzu, eta buru bat baino gehiago badituzu ere, hobe! Dantzari izatearen politena koreografoengandik beste hizkuntza edo mugimendu batzuk barneratzea da eta lasaitasuna, zure gain ez baitago ardura guztia. Jolas antzeko bat da koreografoak eskatzen dizuna bilatzea. Niretzako orain zailena fisikoki mantentzea da.
Txost, Gipuzkoako txapeldunorde
Gipuzkoako Errebote Txapelketako finalera heldu da aurten Txost, baina Zubietako taldea gehiago izan zen. Hala ere, oso duina den txapeldunorde postua lortu zuten herriko pilotari gazteek. Ugaitz Susperregi, Josu Leonet, Joseba Azpiroz, Andoni Zabala eta Txomin Nazabalek osatu zuten taldea.
Nola ikasten da koreografo izaten? Ikasketa zehatzak badaude, baina uste dut praktika dela sekretua: besteekin lan egitea, nola lan egiten duten ikustea, nola konposatzen dituzten koreografiak... eta zure bidea bilatzea. Saiatzen naiz dantza kontsumitzen eta uste dut inportantea dela. Dantza garaikidea ikustera joateko beldurrik ez izateko eskatuko nuke, eta probatzera ere ausartzeko. Dantzari bat. Leire Otamendi. Koreografo bat. Daniel Abreu. Pieza bat. Daniel Abreuren La desnudez. Eszenatoki bat. Gazteszena.
TELEFONO BALIAGARRIAK: - Udaleko informazio bulegoa: 943 49 01 42 - Udaltzaingoa: 943 49 33 11 - Taxia eta taxibusa: 943 49 14 74 - Elorsoro udal kiroldegia:943 49 25 52 - Manuel Lekuona udal biblioteka: 943 49 38 64 - Osasun Zentrua: 943 00 65 05 - Urmendi Haur Eskola: 943 26 00 86 - Elizalde Herri Eskola: 943 49 01 93 - Haurtzaro Ikastola: 943 49 16 59 - Oiartzun Irratia: 943 49 37 11 - Helduen Heziketa Iraunkorra-EPA: 943 49 00 48 - Bidez Bide/Bidelagun programak: 690 769 466
GUARDIAKO FARMAZIA: Uztailaren 20tik 26ra Argazkia: Nagore Legarreta
Egunez: Gorostiaga Ganzarain • Lartzabal, z/g • 943 49 43 48 Gauez: Arteche • Erdiko kalea, 26 (Errenteria) • 943 51 77 40