197. Aski Prexko!

Page 1

udal aldizkaria

Kultur ekitaldia, xanistebanen iragarle

2018ko ABUZTUA • 197. ZENBAKIA

ABARAXKA

Osasun Pastorala osatzen duten emakumeak izan dira aurtengo omenduak Xanistebanen iragarle, kultur ekitaldia izan zen atzo. Bertan izan dira herriko kulturgintza, elkarte eta udal ordezkaritzetako jende ezagun asko: Xabier Iragorri eta Aiora Perez de San Roman alkate ohiak; Xabier Landa eta Asier Legorburu zinegotzi ohiak; Aritz Gonzalez Haurtzaro Ikastolako zuzendaria eta Arantza Manterola lehendakari ohia; Joxe Mari Isasa margolaria; Imanol Irigoien poeta; Joxe Mari Sanzberro eta Jaione Ugaldebere Urtekari Batzordeko kideak; Aldeguna elkarteko, Lartaun abesbatzako eta Petra Lekuonako ordezkariak... Osasun Pastoraleko bolondresak, omenduak Osasun Pastoraleko emakume bolondresak izan ziren omenduak, Petra Lekuona zaharren egoitzako egoiliarrekin azken 21 urteetan egin duten akonpainamendu eta zaintza lan bolondresa gizarteratu eta balorean jartzeko. Gaur egun taldean dabiltzan zortzi emakumeak igo ziren oholtzara: Txaro Cerezo, Kontxi Erize, Milagros Garaño, Pili Gerendiain, Begoña Goñi, Koro Labandibar, Arantxa Madariaga eta Maite Sarasti.

Opari bat jaso zuten Jexux Leonet alkatearen eskutik.

ABARAXKA, OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Oiartzun urtekaria eta Mugarri Oiartzun urtekariaren 48. zenbakia eta Mugarriren 25. ere aurkeztu ziren atzo. Antton Kazabonek, Anton Mendizabalek, Joxemari Mixtelenak eta Joxan Unsainek ondu dute pilotaren inguruko Pilota Oiartzunen. Pilotasorotik Madalensorora Mugarria. Unsainek Oiartzunek “ia modalitate guztietan jokatzeko pilotaleku duinak eta pilotariak” izan dituela gogora ekarri zuen, eta etorkizunean “aniztasun hori mantentzea” jarri zuen erronkatzat. Kazabonek, irakurleak liburu honek “zerbait ikasiko duenaren” esperantza aipatu zuen.

Irailean garbiketa, material berritzea, antolaketa, aurreprestaketak, plangintzak, bilerak…

Pilotarekin lotuta egongo da aurtengo erakusketa: raketistei buruzkoa. Jon Juanes Raketistak Lehen eta Orain Elkarteko kideak aurkeztu zuen: “dugun pilota-kulturarekin nolatan ez gara gauza izan modalitate hau berreskuratzeko”, galdetuz.

Otsailean ihoteak, inauteriak, jai-giroa…

Kartel lehiaketako sariak ere banatu ziren.

Urrian izen-ematea, ate irekiak, hasiera festa, haurrak, familiak, GAU BELTZA… Azaroan Soinuenea, Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna… Abenduan euskararen maratoia, gabonak, puzgarriak… Urtarrilean ekintzak, hitzaldiak, lagunak, larunbatak…

Martxoan udalekuetan izen-ematea, Emakumearen Eguna… Apirilean Aste Santua, Torri Gukin-ekoen bisitak… Maiatzean urteko ebaluaketa haurrekin, haurren udalekuetako bilera, jolasak… Ekainean itxiera festa, agurra, eskertza, gurasoen udalekuetako bilera… Uztailean udalekuak eta OPORRAK. Hauxe, oso laburtua, Abaraxka ludotekako ikasturtea. Hau eta gehiago baita Abaraxka Ludotekan egiten duguna!

Kartel lehiaketako sarituak.

Kazabon, Unsain eta Mendizabal, Mugarriren egileak.

Oporretara goaz, bai, ederki merezitakoak. Deskantsatu ondoren, ideia berriekin berriz ere irailean aurreprestaketan eta plangintza berriei indar berrituz heltzeko asmoz. Jakin irailean, urrian, hor izango gaituzuela beso zabalekin zain, zuen irribarre, besarkada, muxu eta kontu guztiak jasotzeko eta entzuteko prest. Aisialdia hezitzailea dela ulertzen eta sinisten dugu eta gure helburua horixe da, herriko haur eta txikiak modu jostagarri eta dibertigarrian baloreetan hezitzea. Bitartean, jaso gure ziztada goxoak, goxoak bezain maitakor eta atseginak.

Xanistebanen aurrekontua oiartzun.eus-en

Hondakin bilketan aldaketak xanistebanengatik

Politika Feministen I. Plana egiten ari da Udala

Udako igerilekuaren abuztuko ordutegia

Indarkeria matxistaren prebentziorako gunea

Xanistebanetako aurrekontua publikoki ikusgai dago www.oiartzun. eus webgunean, UDALERRIA ataleko FESTAK sailean. Gardentasun Legearen irizpideak jarraituta, Jai Batzordeak osatutako egitaraua eta udalbatzarrak onartutako aurrekontua herritar guztien eskura jarri da. Xanistebanetako ekintzetara 98.293 € bideratu ditu aurten Udalak, Kultura sailetik. Webgunean aurrekontu orokorra, musikara bideratutakoa eta festetan ekintzak antolatzen dituen elkarte bakoitzak jasotzen duen kopurua ikusi daitezke.

Elizalde auzoko zenbait plaza eta kaletan aldaketak izango dira hondakinen bilketan abuztuaren 2tik 7ra. Egun horietan bilketa goizez egingo da, 09:00etatik aurrera. Hori dela eta, hondakinak 08:00 eta 09:00ak artean utzi beharko dituzte bizilagunek dagokien zintzilikarioetan. Kale eta plaza hauei eragingo die ordutegi aldaketak: Aialde, Donibane, Mendiburu, Putxutxoerreka, Kontzejupe eta Kontzejuerreka kaleak; Rafael Pikabea kaleko 1, 3, 5, 7 eta 10 zenbakiak; eta, Doneztebe, Landetxe, Euskal Herria eta Kaskazuri plazak.

Politika Feministen I. Plana egiten ari da Udala, Feminismo sailetik. Parekidetasunaren arloan datozen urteetarako helburuak, lehentasunak eta esku-hartzeak zehaztea da planaren helburua. 14.634 €ko aurrekontua du lan honek eta %75a Emakunderen diru-laguntzaren bidez finantzatuko da. Besteak beste, 2008an egindako diagnostikoa eguneratu eta udaleko sail bakoitzaren genero-egoera aztertuko da. Plana egin bitartean, Feminismo saila formakuntza tailerrak ematen hasi da udaletxeko sail ezberdinetan.

Udako igerilekuaren abuztuko ordutegia 11:00etatik 20:00etara izango da -ekainean eta irailean bezala-. Herritarrei gogorarazi nahi diegu abuztuaren 3an, xanisteban eguna, itxita egongo dela, herriko jai egun ofiziala delako. Elorsoro kiroldegia, berriz, hilaren 3tik 19ra itxita egongo da. Urtero bezala, mantenu lanak eta sakoneko garbiketa egiteko baliatuko dira egun horiek kiroldegian. Hilaren 20tik aurrera, berriz irekita egongo dira Elorsoro kiroldegiak eskaintzen dituen zerbitzu guztiak.

Xanistebanetan indarkeria matxistaren prebentziorako gunea jarriko da Killirikupen. Abuztuaren 2tik 4ra, 18:00etatik 21:00etara eta abuztuaren 5ean, 17:00etatik 20:00etara. Gunean, batetik indarkeria matxistaren eta feminismoaren inguruko informazioa emango da. Bestetik, sexu harreman parekide eta osasuntsuei buruzko informazioa ere emango da. Txapa feministak egiteko aukera ere izango da. Emakumeentzako jai eremua oraindik ez denez askatasun eremua, beharrezkoak dira kontzientziaziorako, ahalduntzerako eta feminismora hurbiltzeko guneak.


!

aski prexk aldizkaria

E. AZPIROZ eta J. M. GEZALA: “Aldegunaren jarduera guztiek oiartzuartasuna aldarrikatzera jo dute”

Klixk!

Arraguako Aldeguna Elkarteak 50 urte bete ditu eta gaur xanistebanei hasiera emango diote bertako bazkideek.

Santioek eta saninazioek Iturriotz auzo guztia jarri dute festa giroan. Iturrioztarrek ongi dakite zer den auzoarentzako lana egitea, baina ongi pasatzea ahaztu gabe.

Aldegunak 50 urte bete ditu. Ze osasun du? JOXE MARI GEZALA: Beste elkarteen modura, gazteekin dugu arazoa. Gaur egun, 83 bazkide gara eta bakarra dugu 25 urtekoa. 18 urtetik gora badute aukera bazkide egiteko baina ez da inor arrimatzen. EUXTAKI: Garai batean koadrilan juntatuta sartzen ginen elkartean. JOXE MARI: Bazkide guztiak Arraguan edo Larzabalen bizi edo jaioak gara. Nola sortu zen Aldeguna? JOXE MARI: Lokalik gabe hasi zen. Gero, ukuilu batean lortu zen lokala, auzolanean jarri eta halaxe hasi ziren. Han 10 urte pasatu zituzten. EUXTAKI: Hasiera hartan ez ziren asko, 20 bat gehienez. Bazkide horietako asko hilak daude. Ganboxa egin zutenean, eta eskaera bazegoenez, lokal honetara etortzea erabaki zen. Zuek zergatik egin zineten bazkide? EUXTAKI: Urte pila bat dira bazkide naizela. 1968an hasi zen Aldeguna eta orduan ez nintzen bazkide. Ni Familiako Amen Elkartearen garaian sartu nintzen. JOXE MARI: Auzoan hauxe zen zegoena. Neskamutil talde bat juntatu ginen, izugarrizko gogoarekin. Elkartean sartzeko adin nagusia izan behar zen, orduan 21 urte, eta ezin genuen. 1974 inguruan, taldeko bi egin ziren bazkide eta batzorde gisa funtzionatzen hasi ginen. Haiekin elkartera sartu gintezkeen. EUXTAKI: Senarra egin zen bazkide lehenengo. Bazkideen emazteei ez zitzaien kobratzen elkarteko sarrera eta halaxe egin nintzen gero ni.

zen. Jarduera asko egiten ziren, oso animatua izaten zen: bertsolariak, txikorta apustuak, toka, aizkolariak... JOXE MARI: 25 urtean antolatu dugu. Abuztuaren 5ean hori bakarrak zegoen ilunabar arte. Kexak egon ziren herrian ez zegoelako deus eta gauzak antolatzen hasi ziren. Hara igotzea ere ez zen erraza, jendeak autoz igo nahi baitzuen. Baina urte oso-oso onak izan ditu. Azkenekoa 2001ean egin zen. Gaur egun, dantza txapelketa antolatzen du Aldegunak. JOXE MARI: Aurten 28. aldia izango da. Urkabeko erromeriatik dator. Pentsatu genuen haurrentzako dantza txapelketa antolatzea, haien aitzakian ingurukoak etortzen baitira. Urkaben zazpi bat edizio egin genituen eta gero herrira jaitsi genuen. Gipuzkoa osoko bikoteak etortzen dira. Aurten, hamar bat izango dira. Giro polita izaten da. Bakailao lehiaketa ere antolatu izan duzue... JOXE MARI: Dantza txapelketaren urte berean hasi ginen horrekin. Herriko elkarteen arteko txapelketa izaten zen. 1997an, ganadu erakusketa antolatu genuen Urkaben. Bost urteren ondoren, herrian zementerio zaharrera jaitsi genuen. 10 bat urtean antolatu genuen. EUXTAKI: Izugarrizko lanak hartzen genituen. Eskerrak juntatzen ginen lanerako!

EUXTAKI: Lan asko egin dugu, baina ondo pasatu ere bai. Gauza asko egin dira Aldegunan, baina niretzako Urkabeko erromeria izan da politena. Asko disfrutatu dut Urkaben. Amen Elkartea genuenean gauza asko egiten genituen: hitzaldiak, sukaldaritza tailerra... JOXE MARI: Nire helburu garrantzitsuenetako bat Oiartzunekin lotura mantentzea izan da. Arragua Errenteria edo bazterreko auzoa kontsideratu izan da. Horregatik, garrantzia asko eman diot gu ere oiartzuarrak garela markatzeari. Egin diren jarduera guztiek hortik jo dute, oiartzuartasuna aldarrikatzera.

JOXE MARI: Inportantzia eman nahi diegu emakumeei, Aldegunan hasiera-hasieratik izan baitira bazkide. Bazkide den emakume zaharrena, Feli Garaño, egongo da balkoian. Mikel Bergaretxe bazkide sortzailea ere bai. Euxtaki, Urkabeko erromeriaren kontuarengatik, eta ni, Jai Batzordeko ordezkari naizelako. Bi hitz esango ditugu. EUXTAKI: Ni behin ere ez naiz igo balkoi horretara. Urte batean soka-dantza dantzatu genuen Aldegunakook.

Auzoko festak noiztik antolatzen ditu Aldegunak? JOXE MARI: Aurretik Joxe Kalparsorok-eta antolatzen zituzten, uztailaren 19aren bueltan. Aldeguna sortu zenetik bere gain hartu zuen ardura. Urkabeko Erromeria urte luzetan antolatu duzue xanistebanen egitarauaren barruan. EUXTAKI: Jende asko joaten zen, oso famosoa

EHUko Udako Ikastaroa izan da Gorputz deserosoak, EHUko irakasle eta Aranzadiko kide Pako Etxeberriak gidatua. Iaz bezala, Katin Txikirekin elkarlanean, Oiartzunen 36ko Gerran gertatutakoa ezagutu eta eraildako errepublikazaleen hobiak ezagutu dituzte.

EUXTAKI: Zoragarria da, horrenbeste urteren buruan detaile handia da. JOXE MARI: Egindako lana herriak errekonozitzea izugarrizko poza da. 50. urtebetetzea behin bakarrik izaten da. Oso handia da. Nolakoa izango da txupinazoa?

EUXTAKI: Garrantzitsua da auzoan. Urte asko daramatzagu hemen. Oso tristea izango litzateke Arragua Aldeguna gabe. JOXE MARI: Aldeguna ez balitz existitu, auzoa oso ezberdina izango zatekeen. Arragua goia eta behea oso bereiziak egon dira beti, eta Aldeguna biak elkartzeko gunea izan da. Auzo zaila izan da Arragua. Poligonoa egin zenean auzoan bizi zenaren jende bikoitza etorri zen. Fisikoki ere, topoak separatu izan du. Aldegunaren estrategiak funtzionatu du kohesioa sortzeko.

Gorputz deserosoak eroso bihurtzen

Aurten txupinazoa Aldegunak botako du. Nola hartu zenuten albistea?

Zer ematen dizue Aldegunak?

Aldegunak Arraguan ze paper betetzen du?

Iturriotz, festarik festa

Euskarabentura Oiartzundik pasatu da

Euskarabenturan parte hartzen ari diren 120 gazteak Oiartzundik pasatu dira Euskal Herrian barrena egiten ari diren ibilaldian. Hernani eta Irun arteko etapa egin zutenean, oinez Doneztebe plazara iritsi eta Urkaben barrena jo zuten Bidasoara.

Nola bizitzen dituzue xanistebanak? EUXTAKI: Ni oiartzuar peto-petoa naiz. Bezperan, erretiratuok bazkaria egiten dugu. Erretiratuen elkarteko beste andre batekin marmitako txapelketan parte hartzen dut. Lehen Lartaun abesbatzan abesten nuen, eta pena handiarekin, baina utzi egin behar izan nuen, anaia bat zaintzen dudalako. Xanistebanak beti izan dira garrantzitsuak niretzat. JOXE MARI: Koadrilako afari pare bat egiten ditugu. Dantza txapelketan aritzen naiz lanean. Arkume jatean ere, txinpun! Pintxo txapelketan ere parte hartzen dugu Aldegunatik. Beti izaten da zer egina xanistebanetan!

TELEFONO BALIAGARRIAK: - Udaleko informazio bulegoa: 943 49 01 42 - Udaltzaingoa: 943 49 33 11 - Taxia eta taxibusa: 943 49 14 74 - Elorsoro udal kiroldegia:943 49 25 52 - Manuel Lekuona udal biblioteka: 943 49 38 64 - Osasun Zentrua: 943 00 65 05 - Urmendi Haur Eskola: 943 26 00 86 - Elizalde Herri Eskola: 943 49 01 93 - Haurtzaro Ikastola: 943 49 16 59 - Oiartzun Irratia: 943 49 37 11 - Helduen Heziketa Iraunkorra-EPA: 943 49 00 48 - Bidez Bide/Bidelagun programak: 690 769 466

GUARDIAKO FARMAZIA: Abuztuaren 3tik 9ra

Egunez: Antunez • Doneztebe plaza, 5 • 943 49 03 52 Gauez: Artetxe • Erdiko kalea, 26 (Errenteria) • 943 51 77 40


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.