udal aldizkaria
Arditurriko Bide Berdearen Eguna, igandean Doneztebe plazatik eta Errenteriatik bizikleta martxak antolatu dira Datorren igandean, hilak 16, Arditurriko Bide Berdearen eguna izango da. Zazpigarren aldia izango da garai bateko trenbide zena eta gaur egun bidegorri bihurtutakoa balorean jartzeko egun berezi hau antolatzen dutena Oiartzungo Udalak eta Gipuzkoako Parketxe Sareak. Bizikleta martxak antolatu dira Oiartzundik eta Errenteriatik. Familian egiteko moduko ibilbide errazak izango dira, gidari baten laguntzarekin. Hala ere, kaskoa eramatea derrigorrezkoa izango da segurtasun neurriak betetzeko eta argia eramatea, gomendagarria.
EGITARAUA: 10:00: Bizikleta martxen irteera. Oiartzunen, Doneztebe plazatik eta Errenterian, Gamon Zumarditik. 10:00-13:00: Segway zirkuitua eta jolasak. 10:00-14:00: Meategietara bisitak. 12:00-13:30: Trial erakustaldia.
Arditurrin, goiz guztiko egitaraua Behin Arditurriko meategian, bizikletak uzteko tokia eta hamaiketakoa izango dituzte prest bizikleta martxan parte hartu duten txirrindulariek.
2018ko IRAILA • 198. ZENBAKIA
Urmendi Haur Eskolan hasi da ikasturtea
Urmendi Haur Eskolan hasi da 2018/2019 ikasturtea. Oraingoz, 125 haur hartuko ditu Urmendin, Haurtzaro Ttikin eta Harri Gainen. 21 irakasle eta hiru sukaldari arduratuko dira haien heziketaz.
Euskaraldiko eragileak formatzen
Euskaraldia prestatzeko lantaldean dabiltzan oiartzuarrek formakuntza saio bat jaso dute aste honetan, Axun Larburu eta Goizane Arana UEMAko teknikarien eskutik.
Goiz guztian zehar, jolasak (bizikletekin eta herri kirolak), segway zirkuitua (meategiko sarrerarekin, dohainik) eta Arditurriko meategiak prezio berezian bisitatzeko aukera izango da. Oinarrizko bisitaren prezioa 3 € izango da eta sakonekoarena, berriz, 5 €. Bizikleta hartu eta Oiartzungo bide berdean barrena Arditurrira heltzeko gonbidatuak daude oiartzuar guztiak.
Ormazabal-enean Elizalde auzorako 87 toki izango dituen aparkalekua txukuntzen hasi da Sei asteko aurreikuspena dute lan hauek Beheko Plaza inguruan, Ormazabal-enea eremuan Elizalde auzorako aparkaleku publiko berria prestatzeko lanak hasi dira. Guztira, 87 ibilgailurentzako tokia antolatuko da.
Errepresioaren izenak azaleratzen
Euskal Memoriaren Gogoan hartzeko izenak erakusketa dago ikusgai hilaren 16a arte udaletxean, azken 50 urteetan estatuaren eta poliziaren errepresioaren biktima izan diren euskal herritarrei izena jartzen diena.
Sei asteko iraupena izango dute lanek, aurreikuspenen arabera, eta 175.000 € inbertituko ditu Udalak lan hauetan. 2008ko diagnostikoa, abiapuntua Behin lan hauek bukatzen direnean, Iparralde Etorbidean aldaketak izango dira: ezingo da aparkatu Legarreatik Gurutzera, ezkerreko aldean, Gipuzkoako Foru Aldundiak bere eskumenekoa den errepide horretan jarritako baldintza baita.
Txinalkan izen-ematea gaur bukatuko da
162 hektarea mendi publiko garbitu dira
Ugaldetxoko Iradi bidea konpontzeko lanak
Etorriberrientzako AISA ikastaroan izen-ematea
Txinalka, helduen antzerki taldean izen-ematea bukatuko da gaur (hilak 14). Ikasturte honetan ere Tessa Andonegi aktoreak gidatuko ditu asteazkenero (19:00-21:00) Karaez 4ko lokalean izango diren antzerki-eskolak. Izena emateko Euskadiko Kutxako 3035 0126 60 60 1260900006 kontu korrontean egin behar da ordainketa eta izen-emate orria behar bezala beteta udaletxean edo Elorsoro kiroldegian aurkeztu. Oiartzuarrek 60 € ordaindu beharko dute ikasturteko matrikula eta Oiartzundik kanpokoek, pixka bat gehiago: 80 €.
Larre Planaren baitan, uda honetan 162 hektarea mendi publiko garbitu dira. Batez ere mantenu lanak izan dira egin direnak eta iaz garbitutako eremuak errepasatu dira, Ergoiengo eta Karrikako eremuetan: Urmendi; Pagolarre; Oianleku; Bianditz; Kauso eta Zaria. Garbiketa lanak eskuz eta makinaz egin dira. Lan hauek egin ahal izateko, Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, bakoitzak, 30.000 € bideratu dituzte egitasmora, guztira 60.000 €. Hilaren 24an Abeltzainen Elkarteko ordezkariekin bilduko dira lanen balorazioa eta jarraipena egiteko.
Ugaldetxoko Iradi bidea konpontzeko lanak hasi dira aste honetan. Aurreikuspenen arabera, hilabete eta erdiko iraupena izango dute konponketa lanek. Errepidea konpontzea da helburua, bideak dituen zuloak tapatu eta asfalto berria botatzea. Lanek egin bitartean irekita egongo da bidea; txandaka bideratuko dute trafikoa lanek dirauten bitartean. Udalak 120.000 € bideratuko ditu lan hauetara. Matteoko bidegurutzetik goiti, Txikierdi aldera joateko bidea da Iradi, Txipitoko malda gisa ezagutzen duguna oiartzuarrok.
16 urtez goitiko etorriberrientzako AISA ikastaroa eskaini da ikasturte honetan ere, euskarara lehenengo hurbilketa egin dezaten. 60 orduko ikastaroa motza eskainiko da Intxixu AEK-n, urriaren 1etik urtarrilaren 31 arte. Izen-ematea hilaren 21a arte (ostirala) egin daiteke Euskara zerbitzuan (Fermiñene etxea; euskara@oiartzun.eus edo 943 49 38 42 telefonora deituta). Ikastaroaren matrikula 5 € kostako da, baina Udalaren diru-laguntza sistemaren barruan egongo da. Ikastaroaren %80a egiten dutenek ziurtagiria ere jasoko dute.
!
aski prexk aldizkaria
URTZI AREVALILLO: “Askotan, gusturago aritzen naiz nesken taldeekin lanean mutilenekin baino” Urtzi Arevalillo Eibar Futbol Taldeko nesken talde nagusiaren prestatzaile fisikoa izango da hasi berri den 2018/2019 denboraldi honetan. Eibarko nesken talde nagusiko prestatzaile fisikoa zara hasi berri den denboraldi honetan. Nola heldu zaizu proposamena? Duela hiruzpalau urte Añorgan hasi nintzen. Hango koordinatzailea iaz Eibarrera joan zen. Hortik sortu zait aukera. Asko pentsatuta hartu dudan erabakia da. Baina orain da garaia, gaztea naiz eta probatzeko momentua da. Talde erdi-profesional bat da Eibar. Nesken sekzioa oraindik garatzen ari da, baina kasu askotan nabaritzen da beste maila bateko taldea dela. Denboraldia oraintxe hasi da baina prestaketak lehenago. Lehenengo kontaktua taldearekin nolakoa izan da? Abuztuaren 1ean hasi genuen aurredenboraldia. Jokalari dexente ezagutzen nituen aurretik. Harrera ona egin didate. Neskak, mutilekin alderatuta, esker hobekoak dira eta asko baloratzen dute beraiengatik egiten duzun lana. Taldearekin oso gustura nago. Jende askok galdetzen dit, “neskekin aritu nahi duzu...?”. Ba askotan, gusturago aritzen naiz nesken taldeekin lanean mutilenekin baino. Bigarren Mailan jokatzen du taldeak. Nolako taldea da? Hurrengo urtean maila berri bat sortuko du Espainiako Futbol Federazioak, geroz eta lizentzia gehiago daudelako emakumeetan eta profesionalizatze aldera: 1. B izango dena. Aurten 2. mailan sailkatzen diren lehenengo lau taldeak 1. B maila horretara igoko dira. Egitura profesionalak dituzten taldeak -Eibar, Alaves, Athletic...- apustu garrantzitsua egiten ari dira 1.B maila horretan egoteko datorren denboraldian. Gure taldean aurten fitxaketa dexente egin dira eta uste dut maila altua dugula teknikoki, profesionaltasunean... Bere garaian OKEn pasatu zen Realetik jende asko etorri eta bloke sendo horrekin Superligara igotzea lortu zutela, ba, antzeko zerbait gertatu da: jende asko etorri da Realetik edo lehenengo mailan jokatu izan dutenak, oinarri onarekin. Talde sendoa da eta apustu garrantzitsua izan da Eibarren aldetik. Prestatzaile fisiko zaren aldetik, zein da zure egitekoa? Argi dago fisikoki ongi egon behar dutela kirolariek, baina hori nahiko abstraktua da. Ni prestatzaile fisiko nagusia naiz eta laguntzaile bat dut, erreadaptatzailea ere badena. Bien artean saiatzen gara lesioak ekiditen eta jendea jokatzeko prest egoten. Ez da bakarrik jokatzeko prest egotea, baizik eta egotea bera. Entrenatzaileak 16ren artean baino 20ren artean aukeratu badezake, hobe izango da. Gure helburua hori da. Test asko egin ditugu artikulazioen mugikortasunaren inguruan, muskularki egon daitezkeen desajusteen inguruan... Horrekin lan prebentibo indibidualizatua egin dugu, zelaitik aparte jokalari bakoitza ahalik eta hoberen egon dadin. Astean lau egunetan entrenatzen dute eta denetan egoten gara, baita partidetan ere. Entrenamenduaren aurretik gurekin hasten dira kirolariak lanean, lan indibidualizatu horrekin. Ni prestatzaile fisikoa naiz, baina entrenatzaile maila ere badut. Fitxatu duten entrenatzailea, Jordi Telletxea, azken urteetan Gipuzkoako entrenatzaile onena izendatu dute eta berarengandik ikastea ere motibazioa da. Zelaian sartuta egoten naiz, beti laguntzeko prest. Prestatzaile fisikoa izan zara aurretik Elgoibar, Orioko edo Intxaurdin, mutilen zein nesken taldeetan. Desberdin egiten duzu lan mutile-
kin edo neskekin?
Nahiko antzeko. Egia da emakumeek, aldakaren forma eta zapaltzeko moduarengatik, joera gehiago izaten dutela belaunetan lesioak izateko, ligamentu gurutzatuak. Asko bigilatzen dugu. Hori da beldur gehien ematen diguna emakumeekin. Bestela, nahiko antzeko planteatzen dugu prestaketa.
Klixk! Karrikako festak izan ziren abuztuan
Karrikako festek xanistebanei hartu ohi diete erreleboa, abuztuaren erdialdean. Aurten ere primerako giroa izan da eta antolatutako ekintza guztiak izan dira arrakastatsuak. Bukatzeko, Donostiako Aste Nagusikoak baino su artifizial dotoreagoek argitu zuten Karrikako zerua.
Nola iritsi zinen prestatzaile fisikoen mundura? Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak bukatu nuenerako futbola erdi utzita nuen. Gasteizen ikasi eta Oiartzunen jokatzen nuen, fundamentu gehiegi gabe entrenatuta, eta zaila zen taldean ondo sartzea. Nire entrenatzaile izandako ezagun bat Elgoibarrera joan zen eta galdetu zidan ea animatuko nintzen. Argi nuen futbola gustatzen zitzaidala, eta jolastetik aulkira pasatu nintzen. Jokatzeko motibazioa besteengan sustatzea polita da. Barrutik ezagutzen duzunez, nolako osasuna ikusten diozu emakumeen futbolari Euskal Herrian? Argi eta garbi, goraka doa. Garai batean nesken futbola zenak eta orain denak ez du zerikusirik. Irene Paredes legazpiarrak nirekin ikasi zuen. Zortea izan nuen. Espainiako selekzioan oso jokalari garrantzitsua da. Europako hamaikako onenean sartu dute. Ikasten ari ginela, mutilen mailako jokalari bat zen, ez zegoen alderik. Orain, neskek gaztetatik askoz gehiago jokatzen dute futbolean. Futbol Eskoletan neska pila bat daude gaur egun; Añorgan ikusi dut hori. Horregatik, kirol maila onarekin iristen dira goiko mailetara. Ikusi besterik ez dago: uda honetan Espainiako selekzioak 17 urtez azpiko Europako Txapelketa eta 19 urtez azpikoa irabazi ditu, eta 20 urtez azpiko Mundialeko finalera iritsi da; eta datorren udan absolutu mailako Mundiala izango da. Talde polita dute estatu mailan. Batez ere Euskal Herrian eta Gipuzkoan, futbolerako lizentzia pila bat daude. Eta errekonozimendu aldetik?
Herriko dantza taldeak Kataluinian
Herriko hiru dantza taldeak -Haurtzaro Dantza Taldea, Elizalde Dantza Taldea eta Olarri Dantza Taldea- Herrialde Katalanetako Banyeres del Penedès herrian izan dira, hango dantza jaialdi batean parte hartzen, bertako dantza taldearen 35. urteurrenaren harira.
Felipe eta Jimenez, mundialak
Beñat Felipe Lekuona eta Ekain Jimenez Elizondok Munduko eta Europako pistako txirrindularitza txapelketetan esperientzia ederra bizitu dute. Mundialean, Felipek 17. postua lortu zuen Puntuazio frogan. Jimenezek, berriz, 31. eta 32. postuak abiadura eta erlojuaren kontrako frogetan.
Futbolean jokatzen duten nesken kopurua eta maila goraka doan heinean, errekonozimendua ere pixkanaka gehiago da. Telebista sartzen hasi da. Liga Iberdrolan -lehen Superliga zena- jardunaldiko hamar partidetatik lau emango dituzte aurten telebistan. Ez da gutxi alderatuz duela urte batzuk genuenarekin. 17 eta 20 urtez azpiko Mundialak ere eman dituzte telebistan, 19z azpikoaren finalerdiak ere bai... Geroz eta nesken futbol gehiago ikusten da telebistan. Irratian ere kirol saioetan hasi dira nesken futbolaz hitz egiten. Pixkanaka, nabaritzen da hobetzen ari dela.
TELEFONO BALIAGARRIAK: - Udaleko informazio bulegoa: 943 49 01 42 - Udaltzaingoa: 943 49 33 11 - Taxia eta taxibusa: 943 49 14 74 - Elorsoro udal kiroldegia:943 49 25 52 - Manuel Lekuona udal biblioteka: 943 49 38 64 - Osasun Zentrua: 943 00 65 05 - Urmendi Haur Eskola: 943 26 00 86 - Elizalde Herri Eskola: 943 49 01 93 - Haurtzaro Ikastola: 943 49 16 59 - Oiartzun Irratia: 943 49 37 11 - Helduen Heziketa Iraunkorra-EPA: 943 49 00 48 - Bidez Bide/Bidelagun programak: 690 769 466
GUARDIAKO FARMAZIA: Irailaren 14tik 20ra
Egunez: Gorostiaga Ganzarain • Lartzabal, z/g • 943 49 43 48 Gauez: Arteche • Erdiko kalea, 26 (Errenteria) • 943 51 77 40