udal aldizkaria
Auzo batzarrak, urriko lehenengo astean 2019ko aurrekontua, balorazioa eta auzoak izango dira saioetan hizpide Urriaren 1etik 8a bitartean, Gobernu Taldeak eta herritarrek zitak dituzte, bakoitzak bere auzoan. 2019ko aurrekontu proposamena aurkeztuko die Udalak auzotarrei eta balorazio orokor bat ere partekatuko dute.
Gazteekin saio berezia egingo da Gazteekin saio berezi bat egingo da hilaren 18an (osteguna) Kataxulo gaztetxian. Formatu dinamiko batekin hurbilduko zaie udala eta herriaren egoera, iazko esperientzia positiboaren ondoren.
Horrez gain, auzoari buruz ere hitz egingo da batzar hauetan: egoera, beharrak, egindakoak... partekatzeko momentua eta tokia izango dira.
Gazteek, gainera, datorren urtean Gazte Politikako 5.000 € zertara bideratu erabakiko dute parte-hartze saio horretan. EGUTEGIA: Altzibar: Urriak 4, osteguna, Olatxo auzo lokalean. Arragua: Urriak 1, astelehena, frontoi ondoko lokalean. Elizalde: Urriak 8, astelehena, Manuel Lekuona bibliotekan. Ergoien: Urriak 8, astelehena, Auzokalte Elkartean. Gurutze: Urriak 2, asteartea, Bizardia Elkartean. Iturriotz: Urriak 1, astelehena, auzo lokalean. Karrika: Urriak 3, asteazkena, Artaso Elkartean. Ugaldetxo: Urriak 2, asteartea, eskoletan. Batzar guztiak 19:30ean izango dira.
2018ko IRAILA • 199. ZENBAKIA
Oiartzunen erosteak saria du
Urriaren 11 arte, Oiartzunen bizi, Oiartzunen erosi kanpaina gauzatuko da Itturriko komertzioetan, Udalaren babesarekin. Komertzio ttikiko bezeroen artean 100 €ko bost txartel zozkatuko dituzte.
Arditurriko Bide Berdearen Eguna
Arditurriko Bide Berdearen Egunean, Oiartzundik eta Errenteriatik bizikleta martxak antolatu ziren Arditurrira. 80 lagunek parte hartu zuten ibilaldian -gehienak Errenteriatik eta Donostiatik- baina beste 60 lagun beren kabuz hurbildu ziren Arditurrira txirrindan.
Oiartzun, Euskaraldirako prest ‘Ahobizi’ eta ‘belarriprest’ gisa ekimenean izena emateko aukera irekita dago Euskaraldian izena ematen hasi daitezke oiartzuarrak. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra ahobizi (11 egunez ahalik eta gehien euskaraz egingo dutenak) edo belarriprest (beraiei euskaraz egitea onartzen dutenak) izango diren oiartzuarrek euskaraldia. eus-en edo ostegunero Fermiñenen (10:30etik 13:30era eta 16:30etik 19:30era) izango dute horretarako aukera. Euskaraldian parte hartzeko bi baldintza dira ezinbestekoak: 16 urtez goiti izatea eta euskaraz ulertzea. Euskaraldia Euskal Herriko 350 herri baino gehiagotan gauzatuko da. Oiartzungo Hamaikakoa Oiartzunek ere badu bere hamaikakoa, herrian Euskaraldian enbaxadore izango diren ahobizi eta belarriprest koadrila. Hauxek dira: Olaia Azpiroz; Marisa Gonzalez; Bassiri Hamadi; Ander Imaz; Izaskun Madariaga; Iraitz Mateo; Xabier Martin; Anton Mendizabal; Luix Mitxelena; Sandra Mosquera eta Harkaitz Oliveira.
Udalak bat egin du Euskaraldiarekin Oiartzungo Udalak ere bat egin du Euskaraldiarekin, uztaileko udalbatzarrean ahobatez onartu zen adierazpen baten bidez. Honela, Udalak eta zinegotziak eredugarri izan eta erantzukizunez jokatuko dute Euskaraldian. Era berean, herritarrak gonbidatu dituzte Euskaraldian parte hartzera eta horretarako bideak errazteko konpromisoa hartu dute.
Udako igerilekuan denboraldia bukatu da Igerileku irekiak aurtengo udako denboraldiari agur esan dio. Azken asteburuan ere eguraldi ona lagun, jolasak, txokolatada eta pintxopoteaz gozatzeko aukera izan zuten erabiltzaileek.
Euskaraldia aurkezteko agerraldi jendetsua egin da.
Bi zerga ordaintzeko epea hasiko da astelehenean
Euskara ikasleentzako bekak emango ditu Udalak
Arritxuloko teilatuaren konponketa hasi da
Prosa eta Poesia lehiaketan parte-hartzea, irekita
Datorren astelehenetik (urriak 1) aurrera jarduera ekonomikoen gaineko zerga eta hondakinen tasa ordaintzeko epeak irekiko dira. Bi kasuetan, azaroaren 10a izango da ordainketak egiteko epe-muga. Udalarekiko zerga-betebeharren ordainketak helbideratuak dituzten herritarrei urriaren 29an kobratuko zaizkie dagozkien kopuruak. Oraindik zerga-betebeharrak helbideratuak ez dituzten oiartzuarrek eta hala egin nahi dutenek, udaletxeko kontu-hartzailetzako bulegoan egin behar dute eskaera.
Herriko euskaltegi homologatuan (Intxixu AEK) edo bertan ez dauden ikastaroak kanpoko euskaltegi homologatuetan ikasten duten oiar-tzuarrak diruz lagunduko ditu Udalak, euskara ikasteko edo hobetzeko hartu duten erabakian laguntzeko eta bidea errazteko. Honela, ikasturteko kostuaren %70a arte finantzatuko du Udalak eta Intxixu AEK-ko ikasleen kasuan, ikasturte hasieran matrikularen erdia ere aurreratuko die Udalak. Informazio gehiago Euskara zerbitzuan edo Intxixu AEK-n eskatu dezakete herriko euskara ikasle helduek.
Ergoien auzoan dagoen Arritxulo udal aterpetxeko teilatua konpontzeko lanak hasi dira aurreko astean. 21.720 €ko inbertsioa egingo du Udalak mantenu lan hauetan eta lau asteko aurreikuspena dute egin beharreko lanek -eguraldiak baldintzatzen ez badu, behintzat-. Lanak uda pasatu ondoren egitea erabaki da, udako denboraldia izaten baita aterpetxean sasoirik jendetsuena eta erabiltzaile horiei ahalik eta eragozpen gutxien sortzeko. Añarre eraikuntzak izango da teilatuko lanak egitearen arduraduna.
Udalak XXXI. Prosa eta Poesia lehiaketa antolatu du. 8 eta 18 urte arteko haur eta gaztetxo oiartzuarrek (bertan erroldatuek) edo herrian ikasten dutenek hartu dezakete parte lehiaketan. 50 € eta 120 € arteko sariak banatuko dira, ttikienentzako liburutan gastatzeko txartel moduan eta helduenentzako, esku-dirutan. Lanak udaletxeko harreran edo Euskara zerbitzuan aurkeztu beharko dituzte urriaren 30a baino lehen (egun horretako 12:00etan gehienez ere). Aurten, sari banaketa abenduaren 4an izango da, Xabier Lete poeta oiartzuarra hil zen eguna gogora ekarriz.
!
aski prexk aldizkaria
AINARA OÑATIBIA: “Migratzaileei esaten zaien lehenengo gauza ‘ongi etorri’ da”
Klixk!
Bizitza hobe baten bila euren sorterritik atera diren migratzaile batzuek Irungo gaztetxean topatu dute aterpea. Hango harrera sarean dabil Ainara Oñatibia.
Gurutzeko Jai Batzordeak eta Bizardia Elkarteak duela urte gutxi batzutatik hona, abuztu bukaeran beharrean irailaren erdialdean ospatzen dituzte auzoko festak. Aurtengo santakrutzak ere giro politena pasatu dituzte gurutzetarrek, egitarauan nobedade eta guzti: mazka biltzea.
Zerk motibatuta ari zara harrera sare honetan laguntzen? Telebistan ikusten dira irudi gogorrak, baina etxetik oso urruti geratzen dira. Pentsatzen duzu ea nola lagundu dezakezun, baina asmoetan geratzen da. Oporretatik bueltan, Irungo lagun batek honen berri eman zidan eta erabaki nuen momentua zela laguntzeko. Zure begiekin ikusten duzunean egoera zeinen gordina den, pausoa ematen duzu bi aldiz pentsatu gabe. Zein da Lakaxitan dauden migratzaileen egora? Irunen azaltzen dira Frantzia aldera jarraitu nahi dutelako. Askok ez dute bidaiari buruz hitz egin nahi, oso gogorra egiten zaie. Leher eginda datoz. Kaletik galduak ikusten dituzu, ez dakite mapan non dauden kokatzen. Ez dute ezer, batzuk ezta motxila ere. Lakaxita atseden toki bat bihurtu da, indarrak hartu eta bidaiarekin jarraitu ahal izateko; aterpe bat; egoteko toki bat; norbaitek entzungo dien toki bat... Egunetik egunera aldatzen da migratzaileen kopurua. Atzo, adibidez, 32ri eman zitzaien jaten, lo 15k egin zuten... baina duela bi egun 25 ziren, gaueko 11 eta erdietan 10 pertsona agertu zirelako galduak. Lakaxita kanpoan egiten dute lo, plastiko baten azpian, gaztetxea oso egoera kaxkarrean dagoelako. Gehienak Mali, Kamerun, Ginea Konakry eta Boli Kostatik datoz, baina badaude Nigeria, Sudan eta Senegalgoak ere... Bakarrik atera dira etxetik, ez datoz elkarrekin eta hori harrigarria egin zitzaidan. Beraien egoera bakardadea da. Zure etxea uzten duzun momentuan, egoera oso larria da. Bestela, nork uzten du bere etxea? Harrera sare hori nola dago antolatua? Zein da zuen egitekoa? Harrera sareak asanblada bidez funtzionatzen du. Sei-zazpi azpitalde daude: komunikazikoa, harrerakoa, arroparena, sukaldekoa, gaztelerako eskolak emateko taldea sortu zen... Nire kasuan, sukalde taldean menuak prestatzen ditugu eta txandak egiten ditugu. Beraiekin batera sukaldatzen dugu. Hala ere, harrera ez da lotarako toki bat, janaria edo arropa ematea bakarrik, ezta? Migratzaileen gehiengoak bidea jarraitu nahi du eta atsedena da behar dutena, edo senidelagunekin kontaktuan jarri dirua jaso eta jarraitzeko -batzuk badituzte senideak Frantzian... Gutxi batzuek hemen gelditzeko asmoa dute. Horientzako eguna oso luzea da eta atxilotuko ote dituzten beldur dira. Txango bat egin genuen San Martzial mendira beraiekin hitz egiteko, beraien kezkak pixka bat baztertzeko... Guk ere jakin nahi dugu zer bizitu duten, beraien larruan jartzeko eta ulertzeko. Hondartzara joan izan dira, dominoan aritzen gara... Harreman handia sortzen da. Hizkuntza zailtasun handia da. Migratzaile gehienek frantsesa hitz egiten dute, garai bateko Frantziaren kolonietakoak direlako, eta Irunen jende askok daki, eta ez dakigunok moldatzen gara nola edo hala. Nola heltzen dira migratzaileak harrera sarera? Harrera taldeko bolondresak egunero, migratzaile batekin edo birekin, tren geltokira eta mugara joaten dira. Topatzen dituzten migratzaileengana hurbiltzen dira eta azaltzen diote zer egiten dugun. Askok ez dute ezer jakin nahi. Baina beste batzuk hurbiltzen dira. Lehenengo gauza esaten zaiena ongi etorri da eta gero,
Europan zaude eta hemen, gizonok eta emakumeok eskubide berdinak ditugu. Lakaxitara joaten direnean hitzaldi bat ematen zaie: zer egin dezaketen gure artean dauden bitartean, zer eskaintzen diegun, Gurutze Gorriaren dispositiboari buruzko informazioa, egin nahi duten bideari buruzko informazioa eman...
Gurutzeko festak ere izan dira
Migratzaileen inplikazioa badago, beraz. Pasaeran daudenak ez dira gehiegi bustitzen, baina hemen gelditzekoak direnak, bai. Horien inplikazioa handia da. Eta eskerrak eurei. Desberdina da lau txuri hurbiltzea migratzaileengana, edo bi txuri eta beltz bat hurbiltzea. Zuk oiartzuarrengana jo duzu laguntza eske. Zer harrera jaso duzu? Harrera ona izan dut. Lehenengo Arraztalokoengana jo nuen. Eskuak zabalik hartu gintuzten eta barazki pila bat eraman nituen. Astero pasatzen naiz Arraztalotik eta Elikatik. Lankideengana jo dut eta hamabostero janaria bilduko dugu. Horrez gain, herri mailan bi talde sortu ditugu janaria biltzeko. Atzo bertan, bi patata tortilla eskatu nituen eta orduerdian prest zeuden! Badirudi jendea laguntzeko prest dagoela, baina itxura du luzarorako izango dela harrera sare hau. Nahi genuke desegitea eta beharrik ez izatea, baina...
Hirukide, familia ugarien bilgunea
Oiartzunen 160 familiak dituzte 18 urtez beheitiko hiru semealaba edo gehiago. EAEn, Hirukide elkartean biltzen dira guraso hauek eta aurreko astean, Oiartzunera hurbildu ziren egiten dutenaren berri ematera eta Oiartzungo familia ugariei ateak irekita dituztela esatera.
Saretik kanpo dagoen oiartzuarren batek lagundu nahi balu, zer egin dezake? Lakaxitara joan edo nigana zuzendu. Taldean dagoen edonork sartu dezake beste bat sarean. Zer nahiko zenuke oiartzuarrek migratzaile hauen egoeraren inguruan ulertzea? Nahi nuke ulertzea munduaren alde politean bizitzea tokatu zaigula, baina hau edonori gerta dakiokeela. Gaur afrikarrak dira, baina batek daki, gu geu izan gaitezke. Duela hamabost bat egun 16-17 urteko neska bat zegoen, bakarrik. Nire alaba izan daiteke! Irudikatzen duzu zure alaba etxetik milaka kilometrotara, hizkuntza ez dakiela, galduta... pufff... oilo ipurdia jartzen zait. Istorio hau ez da berria, hori argi dago, eta nik badakit ez dudala konponduko. Adingabe pila bat ari dira azaltzen. Gehiengoa gizon gazteak dira, baina emakumeak ere geroz eta gehiago dira. Lehengo astean zortzi hilabetez haurdun zegoen emakume bat etorri zen, bi ume ttikirekin, eta Gurutze Gorriak ez zuen hartu nahi. Momentu honetan daukagun kezkarik handiena negua datorrela da eta kalean daude lotan, beraz zer egingo dugu euria, hotza, haizea... datorrenean? IRUNGO HARRERA SAREA diruz laguntzeko kontu korrontea: ES17 3035 0059 8905 9011 4903 (Euskadiko Kutxa).
Goya Anduaga emaginari omenaldia
Goya Anduaga, herriko osasun zentroko emaginak, erretiroa hartzen duela eta, omenaldi sorpresa antolatu zioten Oiartzunen lanean aritu den 10 urte hauetan lagundu dituen amek. Guraso eta ume asko hurbildu ziren agur hunkigarrira.
TELEFONO BALIAGARRIAK: - Udaleko informazio bulegoa: 943 49 01 42 - Udaltzaingoa: 943 49 33 11 - Taxia eta taxibusa: 943 49 14 74 - Elorsoro udal kiroldegia:943 49 25 52 - Manuel Lekuona udal biblioteka: 943 49 38 64 - Osasun Zentrua: 943 00 65 05 - Urmendi Haur Eskola: 943 26 00 86 - Elizalde Herri Eskola: 943 49 01 93 - Haurtzaro Ikastola: 943 49 16 59 - Oiartzun Irratia: 943 49 37 11 - Helduen Heziketa Iraunkorra-EPA: 943 49 00 48 - Bidez Bide/Bidelagun programak: 690 769 466
GUARDIAKO FARMAZIA: Irailaren 28tik urriaren 4ra
Egunez: Antunez • Doneztebe plaza, 5 • 943 49 03 52 Gauez: Artetxe • Erdiko kalea, 26 (Errenteria) • 943 51 77 40