200. Aski Prexko!

Page 1

udal aldizkaria

Auzo batzarretan 133 herritarrek parte hartu dute Auzo guztietako aktak www.oiartzun.eus-en daude herritarren eskura Auzo batzarren erronda bukatu berri da. 134 herritarrek parte hartu dute herriko zortzi auzoetan egin diren bileretan eta horiei guztiei eskerrak eman nahi dizkie Udalak.

2018ko URRIA • 200. ZENBAKIA

Taxibusa elektrikoa izango da

Ergoien, Gurutze eta Karrika auzoei zerbitzua ematen dien taxibusa elektrikoa izango da aurrerantzean. Txartelaren prezioa berdin mantenduko da: 0,50 € bidaiako.

2019ko aurrekontu proposamena azaldu zitzaien bertan bildutako guztiei, legegintzaldiko balorazio orokorra partekatu eta auzoetan egindakoak errepasatzeaz gain, herritarren iritziak eta eskaerak jaso dituzte udal ordezkariek. Akta guztiak, www.oiartzun.eus-en www.oiartzun.eus webgunean batzar guztietako aktak daude ikusgai, Udala ataleko Auzoak sailaren barruan.

Garabiderekin elkarlanak jarraituko du

Udalak eta Garabidek beste lau urterako hitzarmena sinatu dute, hizkuntza gutxien kooperazioan elkarlanean jarraitzeko. Horrez gain, Aditu Titulu ikasketak egiten ari diren 19 lagunei harrera egin zien Jexux Leonet alkatea.

Euskaraldian izen-ematea, Fermiñenen

Euskaraldiko Oiartzungo lantaldeari esker, ekimenean izena emateko aukera dago ostegunero Fermiñenen (10:30etik 13:30era eta 16:30etik 19:30era). Oraingoz, 150 oiartzuarrek izena eman dute ahobizi edo belarriprest izateko.

Gazte batzarra, gazteen esku 5.000 € utzita

Bihar, Arditurrira txu-txu trenean joateko aukera

Etxeko hondakin berezientzako aukerak

Irakurketa Taldea, ikasturtea hasteko puntuan

Datorren ostegunean, hilak 18, gazte batzarrera deitu ditu Udalak herriko gazteak. Kataxulo gaztetxian izango da saioa, era dinamiko eta informalean, luntx eta guzti (19:30ean). Herriaren eta Udalaren egoera orokorra partekatzeaz gain, Oiartzungo gazteen kezkak eta iritziak jaso nahi ditu Udalak. Gainera, 2019an Gazte Politikako 5.000 € zertara bideratu erabakitzeko aukera emango die Udalak herriko gazteei.

Bihar, hilak 12, Arditurriko meategiak txu-txu trenean ezagutzeko aukera izango da. 10:00etan, 11:00etan eta 13:00etan abiatuko da trena Pagoaldetik (Ergoien). Ondoren, meategietan sakoneko bisita edo oinarrizkoa egiteko aukera izango da. Konbinazioek prezio bereziak izango dituzte: trena eta oinarrizko bisita 5 € (3 € 5 urtez beheitiko umeek), eta trena eta sakoneko bisita, 7 €. Erreserba egitea komeni da.

Urkabe bidean gaizki botatako hondakinak agertu dira. Ez da lehenengo aldia landa eremuan gaizki botatako hondakinak agertzen direla eta Udalak kezka agertu nahi du. Oiartzungo Udalak herritarrei bi zerbitzu eskaintzen dizkie etxeko hondakin bereziak ongi sailkatzeko: hileko lehenengo eta hirugarren ostegunetan etxez etxeko zerbitzua (aurretik 900 49 11 11ra deituta) eta Talaiako Garbigunea (astelehenetik igandera).

Datorren asteartean, hilak 16, hasiko da martxan Irakurketa Taldearen 2018/2019 ikasturtea. Manuel Lekuona bibliotekan izango den lehenengo saio honetan Esteban Agirre itzultzailea izango dute gonbidatu, hark euskarara itzulitako Guaraguo eta beste istorio batzuk izango baitute hizpide. Irakurketa Taldeari buruzko informazio nahi duenak, Manuel Lekuona bibliotekako harreran eskatu dezake.


!

aski prexk aldizkaria

JURDANA MARTIN: “Hizkuntzaren aldeko lan eta borrokan komunitate asko ari gara, Europan bertan”

Klixk!

Hizkuntzak dira Jurdana Martinen pasioa. Euskaltzaleon Topagunean egiten duten lanetik abiatuta, elkarrizketa interesgarria izan dugu.

Ugaldetxoko festek auzoari bizipoza emateko balio izan dute berriz ere. Aurtengoan, urtetan Ugaldetxoko festen ikur izan den goitibehera txapelketarik ez da egin, zenbait arrazoi tarteko erabaki hori hartu baitu Jai Batzordeak. Hala ere, ugaldetxotarrek izan dute zertan gozatua.

Hizkuntzekiko duzun sentsibilitatea badakizu kokatzen? Tiraka, hasi naiz konturatzen aitaren aldekoek badutela gauza artistiko eta humanitateekiko lotura. Hortik ote dator? Ingeles Filologia ikasten ari nintzela Erasmusen Galesera joan nintzen, gure antzeko egoera duen herrialde batera, eta han konturatu nintzen ez ginela bakarrak. Kultur arteko lehenengo kontaktua izan zen. Galesera gutxienekoa ikasi nuen. Hizkuntzen bitartez harreman-sareak sortzea gauza ederra da. Batzuetan badirudi hizkuntza handiek eta ttikiek ezin dutela elkar elikatu. Hala da? Ingeles filologian ingelesaren historia, literatura eta hizkuntzalaritza ikasi nituen. Hizkuntzalaritza eta soziolinguistikan munduko beste hizkuntzek nola funtzionatzen duten eta zergatik den hizkuntza gizartearen parte ere ikasten da. Hizkuntza mundua ulertzeko tresna bat da eta ingelesak beste hizkuntzak ulertzeko tresnak ere eman dizkit. Hizkuntza handietan hizkuntza txikiei buruz hitz egin daiteke, eta alderantziz ere bai. Topagunean ‘Gida ez perfektua’ sortu zenuten nazioarteko kooperazioan hizkuntza gutxituak errespetatzeko. Zein da aholku nagusia? Donostia 2016 Kultur Hiriburuko Tosta proiektuan hizkuntza gutxituak dauzkaten Atlantikoko zazpi komunitateren arteko elkarlana bilatu zen. 2016an, komunitate horietako artista batek elkartrukea egin zuen beste herrialde batekin. Adibidez, Euskal Herrira Eskoziako dantzari bat etorri zen. Hasieratik konturatu ginen hizkuntza handietara joko genuela elkarrekin komunikatzeko. Hizkuntza eta kultura gutxituen elkartrukea bultzatu nahi zenez, irizpide batzuk jarri ziren hizkuntza gutxituei espazioa emateko. Gida ez perfektua-k ez du kultur arteko egitasmo guztietarako balioko, baina guri balio izan zigun. Aholku izarra hizkuntza gutxituei beti espazioa ematen saiatzea da. Adibidez, saiatzea hitzaldiak norbere hizkuntzan ematen. Noski, gero bakoitzak dituen baliabideak ditu. Askotan ahazten dira hizkuntza txikituak horrelako kasuetan? Uste dut guk asko zaintzen ditugula. Baina hizkuntza handi batetik datorrenak, akaso ez zapalkuntzaren izenean, ohikoa da esatea total, denok ulertzen dugu gazteleraz, beraz zergatik ez dugu erdaraz egingo?. Garrantzitsua da hizkuntza txikituaren presentzia mantentzea. 2018ko Europako Kultur Hiriburuan izan zara, Leeuwardenen. Askotan, euskaldunoi iruditzen zaigu gu bakarrik gabiltzala gure hizkuntzaren aldeko lanean, eta ez da hala. Han bada AFUC izeneko elkarte bat, gure AEK eta Topagunearen arteko nahasketa moduko bat litzatekeena. Topagunearekin elkarlanean aritu zen Tostan. Aurten kafetegi moduko bat eduki dute eta astero hizkuntza gutxitu edo barietate bati eman diote lekua. Uztailean, euskararen eta euskal kulturaren txanda izan zen. Hizkuntzaren aldeko lan eta borrokan komunitate asko ari gara Europan bertan. Horrek indarra ematen du. Asier Basurtok esaten duen gisa, euskaraz ari naiz beste hizkuntza gutxituen alde. Elkarlan hauetan pila bat ikasten da. Hasteko, ez gaudela bakarrik eta euskarazentrismotik ateratzen. Euskaraldiko formakuntza arloa antolatzen aritu zara. Zertarako prestatu behar dira

‘ahobizi’-ak eta ‘belarriprest’-ak? Euskaraldiaren gisako esperientzia batzuk izan dira aurretik. Horiek oinarri hartuta, ikusten genuen ez zela erraza txapa bat eman, kalera atera eta hizkuntza ohiturak aldatzea. Ohiturak aldatzeko trebatu egin behar da eta herritarrei tresnak eman behar genizkiela sentitzen genuen. Ahalik eta orokorrena izaten saiatuz, gida bat egin dugu. Jende pila ari da lanean Euskaldiaren atzean eta sormena harrigarria da. Euskararen aitzakiarekin jende asko bildu da. Euskaldunok uste izan dugu hizkuntza ttiki bat ginenez ezin genituela gauza handiak egin eta hori ez dela horrela erakusten du jende askok. Ea jarraitzen duen abenduaren 4tik aurrera ere.

Ugaldetxoko festak izan dira

Zuk zein roletan hartuko duzu parte? Ahobizi izango naiz, baina zalantzak izan ditut. Harreman batzuk izan ditzakezu gazteleraz edo frantsesez, eta ez badituzu aldatu nahi, belarriprest zara. Edo euskaraz ikasten ari den batek badu motibazioa ahal duen guztietan euskaraz egiteko, ba ahobizi da. Helburua da ulermenaren markoa zabaltzea, uste dugunak baino gehiagok ulertzen baitute euskaraz. Euskaraldiarekin asko ikasi dut nire hizkuntza ohiturei buruz. Niri gaztelerak edo frantsesak plazer handiak ematen dizkidate: literatura, musika... Oiartzunen ahobizi asko gara, beraz, erronka da gure egunerokoan zer egiten dugun pentsatzea. Nik asko kontsumitzen dut beste hizkuntzetan, handietan eta txikietan. Hizkuntza ohiturak ez dira kalean erabiltzen ditugunak bakarrik.

Motxiladun umeak erdigunean

Motxiladun umeen -gurasoetako bat edo biak kartzelan dituzten haurrak- inguruan Sarek egitarau zabala antolatu du herrian azken egunetan, haurrei eta helduei begira sentsibilizazio lana egiteko. Oiartzunen bi motxiladun ume daude eta beste lau, gurasoetako bat epaiketaren zain daukatenak.

Topaguneko aniztasun lantaldeko kide zara. Zer esan nahi du aniztasunak Topagunean? Aniztasunak esan nahi du geroz eta Euskal Herri kulturanitzagoa eta eleanitzagoa daukagula, baina euskara dela partekatzen dugun kohesio hizkuntza. Saiatzen gara proiektuen bitartez euskaratik urrun sentitzen den jendea gerturatzen. Ez da euskara ikastea, horretarako daudelako euskaltegiak eta eskola formalak, baizik eta gizarteratzea. Euskaratik urrun dagoena ez da Marokotik lehengo hilabetean etorritakoa, izan liteke hemen betidanik bizi izan dena, baina euskara urrun sentitzen duena.

Elkarrekilan, Aloze eta Oiartzun

Udalbiltzak eta Ikastolen Elkartearen Elkarrekilan Euskal Herria hitzarmenari esker, Alozeko (Zuberoa) ikastolako ikasleek zenbait egun pasatu dituzte Haurtzaro Ikastolan. Ikastolen eta familien arteko elkarlana egonaldi honetatik haratago doa: Haurtzarok zuberotarrentzako gabonetako saskiak salduko ditu laster, Alozeko ikastola diruz laguntzeko.

Zer duzue eskuartean momentu honetan? Zubideiak bigarren edizioa prestatzen ari gara urriaren 20rako. Elkarrizketa gune bat izango da Zuk nola bizi duzu euskara? galdera erantzuteko. Helburua bakoitzak bere kezkak planteatu eta hitz egitea da, ea aurrera begira zer egin daitekeen. Dena puzle bat da. Euskaraz ez dakiena sentitu daiteke Euskaralditik kanpo, horregatik, horrelako hausnarketa guneak garrantzitsuak dira. Zergatik jende askok ez du euskara ikasi? Zaila delako, diru edo denbora faltagatik, lehentasuna ez delako...? Miraririk ez dugu lortuko, baina agian ulertuko dugu zerbait. Oiartzuar guztiak daude gonbidatuak, euskaraz jakin edo ez. Topaguneko webgunean dago izena emateko aukera, dohainik.

TELEFONO BALIAGARRIAK: - Udaleko informazio bulegoa: 943 49 01 42 - Udaltzaingoa: 943 49 33 11 - Taxia eta taxibusa: 943 49 14 74 - Elorsoro udal kiroldegia:943 49 25 52 - Manuel Lekuona udal biblioteka: 943 49 38 64 - Osasun Zentrua: 943 00 65 05 - Urmendi Haur Eskola: 943 26 00 86 - Elizalde Herri Eskola: 943 49 01 93 - Haurtzaro Ikastola: 943 49 16 59 - Oiartzun Irratia: 943 49 37 11 - Helduen Heziketa Iraunkorra-EPA: 943 49 00 48 - Bidez Bide/Bidelagun programak: 690 769 466

GUARDIAKO FARMAZIA: Urriaren 12tik 18ra

Egunez: Gorostiaga Ganzarain • Lartzabal, z/g • 943 49 43 48 Gauez: Arteche • Erdiko kalea, 26 (Errenteria) • 943 51 77 40


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.