OIARTZUNGO XXIV. PROSA ETA POESIA LEHIAKETA 2011
Sarrera xiki-txikiak garenetik entzuten ditugu ipuinak aitona edo amonak kontatuak, gurasoek, irakasleek edo anai-arreba zaharragoek. Poesia ere urbilean izaten dugu. Poesia dela ohartu gabe, kanta askoren letrak ikasten baititugu esate baterako. Beraz, txikitatik murgiltzen gara poesia eta ipuinen munduan.
T
Zahartxeago garenean, ipuinak nola idazten diren ikasten dugu. Ipuin batek nahitaez izan behar dituen zatiak: hasiera, gertakaera edo korapiloa eta amaiera. Zenbat aldiz errepikatzen ote du hori irakasleak! Poesia osatzeko beharrezko elementuak ere ikasten ditugu, hala nola, metaforak, hiperboleak, parabolak, konparazioak eta beste hainbeste. Hasieran hain arrotz diren hitzak, ondoren tresna bihurtzen dira. Baina guzti hori alperrikakoa da, irudimenik ez badugu. Ipuin edo poesia bat idazterakoan, irudimenaren botoia zapaldu eta ideien zaparrada hasten da. Zaparrada horretatik ideia gustukoenak aukeratu eta hor hasten da ipuinaren zein poesiaren hari guztien joskera. Hitzekin jolas eginez istorioa osatu arte. Aurten ere, beste behin, Oiartzungo udalak antolatutako Prosa eta Poesia Lehiaketaren XXIV.aldirako, haur zein nerabe askok osatu dute euren istorioa eta esku artean duzuen liburuxka honetan dituzue saritutako lanak. Hala ere, ez genuke aipatu gabe utzi nahi, parte hartzaile guztiek egin duten ahalegina. Eskerrak eman nahi dizkiegu lehiaketan parte hartu duten ikasle guzti-guztiei. Horrez gain, lehiaketa aurrera ateratzeko laguntza handia eman duten irakasle guztiei eta baita epaimahaikideko kideei ere, ez baitzen lan xamurra izango lan guztietatik batzuk aukeratzea. Irati Etxebeste Madariaga Euskara Zinegotzia
Š Oiartzungo Udala Lege gordailua: SS-302-2012 Fotokonposaketa eta inprimaketa: Antza komunikazio grafikoa
Oiartzungo Prosa eta Poesia Lehiaketaren 2011ko saridunak
2011ko epaimahaikideak Pello A単orga, ipuin kontalaria Goiatz Labandibar, kazetaria eta idazlea Antton Kazabon, idazlea eta irakaslea Ane Badiola, Euskal Filologia ikaslea I単aki Arbelaitz, Oiartzun irratiko kolaboratzailea Sohalge Arbelaitz, dokumentalista eta filologoa Imanol Irigoien, poeta Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea Udal Bertso Eskola Lehendakaria: Irati Etxebeste Madariaga (Euskara Zinegotzia) Idazkaria: Aitziber Arnaiz Garmendia (Euskara Teknikaria) Zuzenketak: Arkaitz Goikoetxea Arriola
5
2011ko saridunak SAILA / MAILA 1. SAILA LH 3
PROSA
POESIA
Lohizune Telletxea Delgado Telmo Dolado Treku Olaia Ventura Usabiaga
2. SAILA LH 4
Julen Lasarte Eskudero Izaro Telletxea Delgado Jara Campano Garcia
3. SAILA LH 5-6
4. SAILA DBH 1-2
5. SAILA DBH 3-4
6. SAILA 16-18
Leire Hernandez Lekuona
Luix Mitxelena Mitxelena
Markel Urkia Unanue
Ane Iragorri - Leire Caballero
Ekain Lopez Fraile
Oroitz Sein Lasa
Maddi Velez Del Burgo Zalakain Larraitz Etxebeste Ohian Lopez
Maddi Ibarguren
Izaro Idarreta Cardona
Ekhi単e Irazusta
Maialen Elorza Otaegi
Maialen Elorza Otaegi
Aroia Altuna Ibarguren
Ane Dehesa Urkia
Maria Lizarraga Garmendia
Ainhoa Iragorri Aizpurua
Unai Odriozola Zugarramurdi
Unai Odriozola Zugarramurdi
Laida Elorza Otaegi
Laida Elorza Otaegi
Naroa Oiartzabal Iturain
Naroa Oiartzabal Iturain
6
Aurkibidea PROSA Olaia eta espiritua Ardi bidaiaria Argitxoren abentura Klaudius Jenerala. Erromatar inperioko konkistak Ainhoa Egipton Maialenen ezustekoa Martintxo Joxeren ipotxa Marterako bidaia bat Harrapatuko bazintut, Kalpaimer Irrixten abenturak Ez etsi!, eutsi! Pierren oparia Bizi gabeko amesgaiztoa Kale berria Naizena izaten hasteko Eser naiteke? Egin du!
11 12 13 14 16 18 19 22 25 28 32 34 38 43 47 52 55 61
POESIA Haizea Umeen bizitza Koloreak Jakin Zuri begira Laguntxo bat Zer da denbora? Zure alboan, laztana Zelai loretsua Etorkizunaren idazle kuttunei Ahul egin zintuena Irribarre hori? Zergatik?
69 70 71 72 73 74 76 78 80 82 84 86
7
8
Prosa OIARTZUNGO PROSA ETA POESIA LEHIAKETA
9
10
Olaia eta espiritua 1. saila | Prosa Lohizune Telletxea Delgado
Udako egun batean, futbol zelai batean, Olaia izeneko neska bat zegoen bere lagunekin. Olaia izeneko neska hori oso ausarta zen. Olaiak soinu polit bat entzun zuen, eta esan zien bere lagunei: – Goazen musika hau zer den aztertzera! Baina lagunek ez zuten joan nahi, eta orduan, Olaiak eta bere lagunek jolasten jarraitu zuten. Bere lagunak etxera joan zirenean, Olaia misterioa argitzera joan zen. Futbol zelai ondoko leihoa irekia zegoenez, leiho hartatik sartu zen Olaia. Bat-batean, ate berezi bat ikusi zuen, eta sustoarekin salto egin zuen atzera. Hortik zetorren musika. Olaiak atea ireki zuen, baina han ez zegoen inor. Baina, bat-batean, soinu bat entzun zen eta espiritu bat azaldu zen: – Ni espiritua naiz, eta zu nor zara? –esan zuen espirituak. – Ni Olaia naiz. Ordu erdiz hitz egin ondoren, Olaia etxera joan zen. Hurrengo egunean ere joan zen Olaia espirituarengana eta hurrengoan ere bai. Oso lagunak egin ziren. Behin. eskolaz kanpoko ekintza batean apuntatu zen Olaia. Orduan triste jarri zen espiritua Olaia bera bisitatzera joan ez zelako. Orduan. espirituak bere burua hil zuen. Olaia. espiritua hil zela konturatzean. oso triste jarri zen. Handik aurrera, espiritu bat azaltzen zaion bakoitzean, beti gutxienez bost minututan egoten da harekin hitz egiten, marrazten… Misterioa
11
W
Ardi bidaiaria
1. saila | Prosa Telmo Dolado Treku
Bazen behin, udazkeneko egun batean, Oiartzungo mendi handienetako batean, ardi txabola txiki bat. Han, ardi pila baten artean, ardi berezi bat zegoen, Zerri izena zuena. Asko gustatzen zitzaion bidaiatzea, eta beti poz-pozik kantari eta saltoka egoten zen. Egun batean, autoa hondatu zitzaion, eta bidaiatu ezinik geratu zen. Orduan, motoarekin probatu zuen, baina gasolina gastatu zitzaion. Patinetearekin probatu zuen ondoren, baina ezin zuen leku guztietara igo. Orduan, bizikletarekin probatu zuen, baina azkar nekatu zen. Pentsatzen eta pentsatzen hasi zen, baina ez zitzaion ezer bururatzen. Azkenean, ideia bat eduki zuen: liburuekin bidaiatzea. Irakurri eta irakurri hasi zen Zerri, eta abentura berriak bizitzen. Handik aurrera, istorio politak eduki zituen poz-pozik liburu artean bidaiatzen.
Trok
12
W
Argitxoren abentura 1. saila | Prosa Olaia Ventura Usabiaga
Bazen mendian etxetxo txiki bat. Badakizue nor bizi zen etxe txiki hartan? Argitxo. Badakizue nolakoa den, ezta? Ba, Argitxo oso jostaria eta alaia da. Beti prest egoten da norbaiti laguntzeko. Egun batean, Zirri Lantz intxixua galdu egin zen basoan, eta, bat-batean, Zirri Lantzek etxetxo bat ikusi zuen. Orduan, Zirri Lantz intxixua etxe hartara joan zen. Etxe hura Argitxoren etxea zen. Zirri Lantzek atea jo zuen: – Kan, kan, kan! – Nor da? –esan zuen Argitxok. – Ni Zirri Lantz intxixua naiz, eta laguntza eske nabil. Nola Argitxo oso ausarta zen, laguntzea pentsatu zuen, eta hortxe joan ziren biak Zirri Lantzen lagunak bilatzera. Eta Argitxok esan zion Zirri Lantzi: – Begira, Zirri Lantz, uste dut zure lagunak direla. Poz-pozik Zirri Lantz haiengana joan zen. Argitxok ere joan nahi zuen, baina lotsa ematen zion, denak intxixuak eta sorginak zirelako. Orduan, etxera joan zen Argitxo. Jantzi zuen sorginaren mozorroa, eta han joan zen bera ere intxixu eta sorginekin dantza egitera. Momia
13
W
Klaudius jenerala. Erromatar inperioko konkistak 2. saila | Prosa Julen Lasarte Escudero
Behin batean, bazegoen Klaudius izeneko jeneral erromatar bat, oso kargu handia zeukan: hamar mila legionario, bi mila arkulari eta hogei mila zaldizko. Inperioko jeneral onenetakoa zen, ahal zituen 10 soldadu minutu batean hil. Klaudius Erroman bizi zen, eta ez zegoen ezkonduta, baina neska-laguna bazuen, Veni izenekoa, eta hogeita bat urte zituen. Klaudiusek hogeita zortzi urte. Klaudius mutil jatorra eta alaia zen, baina borrokan hilgarria; mutil ilehori eta gihartsua zen, eta inperioko hiru jeneralen artean zegoen. Bere lagunik onenak jeneralak ziren: Gus, Frank, Roki, Kani eta Kobani. Gus eta Frank, Klaudius bezala, lehenengo hiru jeneralak ziren. Egun batean, Koliseoko torneo batean hartu zuen parte; hogei jokalari zeuden, eta lehenengo hamabostei erraz irabazi zien. Azkenean, hiru gelditzen ziren, Gus, Klaudius eta Gongor. Gongor eliminatu egin zen, eta Klaudiusek bere lagunaren kontra egin zuen. Klaudiusek irabazi zuen, baina zaurituta. Eta lehen jenerala izendatu zuten inperio osoan. Zauriak sendatzean, ezpata berri bat lortzera joan zen, eta dendakoak esan zion berak bildu behar zuela materiala. Egun batean, mendian zegoela, urrezko harri handi bat ikusi zuen, eta horrekin ezpata egitea pentsatu zuen, eta egin zuen ezpata. Munduko ezpatarik onena bere esku zegoela, herri eta hiri asko konkistatzera joan zen bere lagun onenekin. Lehenengo Egiptora joan zi-
14
ren. Egiptoko soldaduek gogor eutsi zioten, baina, azkenean, Kairora iritsi ziren, hango jeneralak hil eta Egipto konkistatu zuten. Eta gero Afrika konkistatu zuten. Geroago Txinara joan ziren, kostatu zuen hura ere, baina Kobani hil egin zen, eta haserretuta, Shangai ere konkistatu zuten. Eta bukatzeko, Asia guztia. Gero Kolonbiara joan ziren, eta soldadu batek Kaniri ziztako bat egin zion: Auuuuuuuuukoa! Eta Kani zaurituta Erromara joan zen. Gero Kolonbia konkistatu zuten eta gero Amerika osoa. Gero Europara itzuli eta Erromara joan ziren. Europako zati handiena konkistatuta zuten, baina Hispania gelditzen zen, eta konkistatu zuten, baina Roki eta Frank etxera zaurituta itzuli ziren. Gero Gali Herria (Euskal Herria) falta zen, eta joan ziren konkistatzera, baina Galipuzkoan (Gipuzkoa), Astolonis eta Boronisek, soldaduak hil zituzten, eta Gus eta Klaudius geratu ziren. Astolonisek Gus airera bota zuen: Paf! Eta Erromako ospitale batean lurreratu zen. Eta gero Boronis eta Klaudius borrokatu egin ziren, eta gero Boronisek puzkerra bota eta Klaudius hil egin zen. Eta horrela hil zen Erromako jeneralik onena, eta hil baino lehenago esan zuen “Inoiz ez usaindu Boronisen puzkerrak�.
Ander
15
W
Ainhoa Egipton
2. saila | Prosa Izaro Telletxea Delgado
Bazen behin Ainhoa izeneko neska ile beltz bat. Eta begi marroi argiak zituen. Ezpainak gorri-gorriak eta polit-politak zituen, eta betileak eta bekainak zer esanik ez. Oso neska jatorra, ona eta goxoa zen, eta asko gustatzen zitzaizkion beldurrezko kontuak. Kontua da ekaina iritsi zela eta Ainhoa Egiptora joan zela oporretan. Bidaia luze-luzea egin zitzaion, baina polita ere bai. Egiptora iritsi orduko, dena desberdina egin zitzaion, eta hango erara ohitu behar izan zuen (udarako, behintzat). Lehen egunean, paseo bat eman zuten Ainhoa eta bere gurasoek Egiptotik barna. Dena zen harrigarria Ainhoarentzat, baita bere gurasoentzat ere: hango ohiturak, hango eraikuntzak‌ eta, batez ere, Nilo ibai luzea. A zer-nolako ibai polita! Eta, gainera, barku pila bat Nilotik barna! Zeuden hotela ere oso txukuna eta garbia zen. Baina Ainhoak misterio edo beldur pixka bat nahi zuen. Bigarren egunean, berriz, Piramideak ikustera joan ziren. Hura bai zela harrigarria. Hala ere, sartu aurretik gauza bat esan zieten; hauxe: “Kontuz ibili, esaten dute piramide honek faraoi bat duela zaindariâ€?. Ainhoaren gurasoak erdi sinisturik sartu ziren. Ainhoa, berriz, ausartausart sartu zen. Batere beldurrik gabe. Hura zen, hura, gauza ederra, zenbat altxor eder zituzten egiptoarrek. Ordu erdiz ibili ondoren, 16
atera egin ziren Piramidetik. Ainhoa oso triste atera zen, faraoi momia ikusi ez zutelako, eta zera pentsatu zuen: bihar goizean goiz jaiki eta piramidera joango naiz, eta han ibiliko naiz faraoi momia nire begi bistan azaldu arte. Esan eta egin, hantxe joan zen goizean goiz. Bueltaka eta bueltaka ibili ondoren, faraoi baten kutxa ikusi zuen, hantxe ari zitzaion Ainhoa hautsa kendu eta kendu, zer jartzen ote zuen argitzeko. Baina ez zuen ezer ulertzen, hauxe jartzen baitzuen hieroglifikoz: FARAROI NAGUSIA Hieroglifikoak irakurtzen bazekien Ainhoak, baina ez zekien irakurtzen hortxe jartzen zuena, ze letra batzuk falta ziren. Eta pentsatzen ari zela, bat-batean, norbaitek egiten dio: BU!!!! Ainhoak, sustoarekin, salto bat atzera ematen du eta galdetzen dio hitz totelka: “Nooor zaara zuuu?”. “Ni faraoi espiritua naiz, eta min emango dizut oraintxe joaten ez bazara piramide honetatik”. “Amaaaaa! Lagundu!!!”, esan zuen Ainhoak, eta bat-batean bere logelan zegoela konturatu zen, eta esan zuen: “Eskerrak ametsa zela. Baina nire diadema ez dago nire buruan eta beti eramaten dut, baita lotarako ere. A, baina faraoiak sustoa eman zidanean erori egin zitzaidan diadema, eta orain ez daukat buruan, orduan egia izango zen dena…”.
Irati
17
W
Maialenen ezustekoa 2. saila | Prosa Jara Campano Garcia
2002ko otsailaren 24a, astelehena. Italian bazen Maialen zeneko neskato bat. 10 urte zituen, baina oso jakintsua zen bere adinerako. Ile kizkurra zuen, begi marroiak, sudur txikia eta aho ertaina. Ez zen oso handia bere adinerako, baina berari ez zitzaion inporta. Behin, ikastolan, aita eta ama bila joan zitzaizkionean, amak honela esan zion: – Maialen, bada garaia hau esateko: ahizpa txiki bat edukiko duzu. – Nik ez dut nahi ahizpa txiki bat eduki!! –esan zuen Maialenek haserre bizian. Eta etxean zeudenean, bere logelan sartu eta negarrez pasatu zuen ordu oso bat. Aita eta ama, egoera ikusirik, arrazoiak pentsatzen egon ziren, eta inbidia zuela konturatu ziren. Maialenen logelara sartu aurretik atea jo zuten, baina Maialenek ez zien pasatzen uzten. Hala ere, sartu egin ziren eta hau esan zioten: – Maialen, lasaitu zaitez, oso ondo pasatuko duzu umearekin. Pasatu gaua horrelako gauzak pentsatzen, eta goizean esan ahizpa eduki nahi duzun. – Bale! –esan zuen Maialenek. Pentsakor egon zen gau osoan. Eta hurrengo egunean ahizpa txiki bat eduki nahi zuela esan zien. Eta, ahizpa txikia jaio zenean, berak erakutsi zion hitz egiten. Txikia
18
W
Martintxo
3. saila | Prosa Leire Hernandez Lecuona
Bazen behin euskaldun txiki bat, urte batekoa. Berak Martin izena zuen, baina Martintxo deitzen zioten. Martintxok ile marroia eta begi berdeak zituen, bere gurasoek bezala, astronauta izan nahi zuen eta oso-oso bihurria zen. Jakin nahi al duzue nolako bihurria zen? Jakin nahi baduzue, jarraitu irakurtzen. Esaten ari nintzen bezala, oso-oso bihurria zen. Aita lo zegoenean, hozkailura joan eta nata hartzen zuen. Gero, aitari aurpegian marrazki bat egiten zion natarekin. Beste gauza bat egiten zuena, txakurraren gainean jartzen zen, eta bizilagunaren baratzera (lorategian baratzea baitzuen) joaten zen barazkiak lapurtzera eta abenturak pasatzera. Gauza asko eta broma gehiago egiten zizkien bere gurasoei, anaiari, a, eta txakurrari. Egun batean, bere anaiak espazio-ontzi bat nola aireratzen zen ikustera joan behar zuen ikastolarekin, eta Martintxok ere joan nahi zuen. Orduan, bere anaiaren motxilaren barruan ezkutatu zen, eta bere anaiak motxila hartzerakoan esan zuen: – Zenbat pisatzen duen motxila honek! Amak muxu bat eman zion eta hau esan zion: – Ez ahaztu hamaiketakoa jatea, ezta motxila hartzea ere...
19
Eta anaiak erantzun zion: – Bai, bai, badakit, atzo esan zenidan. Anaia ikastolara iritsi zenean, Martintxok lo hartu zuen eta ez zuen soinurik egin. Martintxo esnatzerakoan, autobusean zeuden, eta autobusa aparkatzen ari zen. Anaia, bere gelakoekin, leku oso-oso handi batera sartu zen eta Martintxo ere haiekin sartu zen. Martintxo motxilatik atera zen. Leku batetik bestera ibili zen Martintxo, eta espaziora joateko jantzia aurkitu zuen (urte batekoa noski); jantzi egin zuen eta, ahoa ireki egin zitzaion espazio-ontzia ikusterakoan. Katuka hurbildu zen, inork ikusi gabe. Denbora pasatu zen eta ematen zuen ez zela bukatuko denbora hori eta, azkenean, entzun zuen: – Hartu al duzue dena? –esan zuen han zegoenetako batek. – Bai den-den-dena!Bat-batean atea ireki zen eta hiru pertsona sartu ziren, baina Martintxok ez zuen inor oso ondo ikusi, eta soinu desatsegina entzun zuen: – BRRRRUNNNNRRRBUM!Martxan jartzen ari zen espazio-ontzia. Bide luzea izan zen eta Lurretik atera eta gero, jateko gogoa eman zion Martintxori, eta espaziotik ibili zen bueltaka janari bila. Azkenean, poto bat ikusi zuen. Poto horrek pajita antzeko bat zeukan handik jateko. Martintxo janaria jaten hasi zen (beretzat goxoa zegoen). Jaten ari zen bitartean, elkarrizketa bat entzun zuen: – Iristerakoan, leku guztietan begiratu behar dugu, soinu bat entzun dut eta –esan zuen batek. Eta beste batek erantzun zuen korri eginez, beldurtua mahai baten gainean jartzen zela: – Saguak, saguak! –(saguek beldurra ematen diote, dirudienez).
20
Eta beste batek esan zuen, haserre xamar: – Nola egongo dira saguak espazioan?! Horrela pasatu zuten bide osoa. Ia osoa, zeren Martintxo aspertua zegoen eta haiengana joan zen jolastera. Hiru pertsona horiek Melon, Melokoton eta Sagarto deitzen ziren, eta Martintxo ikusterakoan haserretu eta lotu egin zuten. Melon, Melokoton eta Sagartoren planak paper zahar batean idatzita zeuden (marrazkiak ere bazeuden, eta horregatik Martintxok jakin zuen zein zen haien plana): Eguzkia itzali egingo zuten mangera erraldoi batekin! Pentsatu zuen Martintxok oso harrituta: – “Plan on bat?”. Oso zoratuta daude, eta ez nuen uste plan on bat egingo zutenik –pentsatu zuen berriro. Martintxok izkina batean soka harraskatu eta libre geratu zen, kaskoa jarri eta kanpora atera zen. Han zeuden hirurak (Melon, Melokoton eta Sagarto) mangera handi batekin Eguzkia itzaltzeko. Martintxo mangera zulatzen saiatu zen, baina alferrik, ez zen zulatzen. Ordu horretan harri bat pasatu zen, eta Martintxok ideia bat izan zuen. Harria hartu eta mangeran sartu zuen. Ura mangeran trabatu eta gelditu egin zen. Beraien plana hondatu zuen!! Martintxo eta hirurak espazio-ontzira sartu eta Lur planetara joan ziren. Han Martintxoren familia eta polizia zegoen zain. Hirurak kartzelara eraman zituzten eta Martintxo, berriz, familiarekin etxera joan zen.
Ipotsa
21
W
Joxeren ipotxa
3. saila | Prosa Markel Urkia Unanue
Bazen behin Joxe izeneko gizon bat. Bihotz ona zuen, baina batzuetan bihurrikeria batzuk egiten zituen. Ilea motza eta horixka zuen. Kirola egitea gustuko zuen eta bere kirolik gustukoena bizikletan ibitzea zen. Joxek bazuen ipotx bat, Rufus izenekoa, eta ipuin honetan kontatuko dizkizuet Joxe eta Rufusi gertatutako pasadizo xelebreenak. A!!, baina itxaron, ipuin honen gauza garrantzitsuena kontatzea ahaztu zait: Rufus ez zen ipuinetako betiko ipotx horietako bat, Rufus ipotx modernoa zen eta, beno, ez zuen oso jokamolde fina. Egun batean, Joxek, hiritik bizikletan zihoala, zerbait ikusi zuen errepide erdian. Hurbildu zen hobeto begiratzeko eta ipotx bat zela ikusi zuen: Ipotxak kazadora eta galtza bakeroak zituen jantzita. Joxe berehala laguntzera joan zen. Baina justu eskutik hartu zuenean, kamioi bat berengana hurbiltzen ari zela erreparatu ziren. Kamioiak bat-batean geratu behar izan zuen, eta ozta-ozta libratu ziren. Orduan, kamioilaria jaitsi zen eta esan zien: – Aizue, kendu zaitezte bide paretik! Momentu horretan, Rufus beregana joan zen eta ostiko batez kamioilaria kalearen beste puntaraino bidali zuen, eta esan zion:
22
– Hori esker txarrekoa izateagatik! Joxeri ez zitzaion ondo iruditu Rufusek egindakoa, eta barkamena eskatzen ibili behar izan zuen. Beste egun batean, parkean zeudela, ume bat zabuan zebilela, esan zion: – Joan egin behar zara hemendik! Nik nahi dut ibili eta! Eta umeak esan zion: – Zergatik? Oraintxe jarri naiz zabuan! Baina Rufus ez zegoen ados, eta esan zion: – Alde hemendik oraintxe! Bestela kaka egingo dizut gainean! Eta umeak, dagoeneko nahiko beldurturik, erantzun zion: – Baina nik hemen egon nahi dut, zabuan. Eta Rufus, inongo lotsarik gabe, denen aurrean, kaka egiten hasi zen umearen gainean. Txanda hartan ere, Joxek barkamena eskatu behar izan zuen. Baina Rufusek bazuen bere alde ona ere, zeren nahiz eta ipotx modernoa izan, bazituen ipotx normalen gaitasunak; hau da, gurariak egiteko gaitasuna. Horrela, janaria, arropa, garraioa… dohainik zituen. Je, a ze pagotxa, ezta? Egun batean, menditik zihoazela, eztanda handi bat izan zen, eta soinu izugarria entzun zuten. Orduan konturatu ziren ipotxez inguraturik zeudela. Bat-batean, haietako bat hitz egiten hasi zen, eta esan zuen: – Zu zara orain dela hogei urte hirian galdu genuen ipotx hura. Biak harrituta gelditu ziren. Eta luze eztabaidatu ondoren, erabakia hartu zuten; Rufus haiekin joan behar zela erabaki zuten. Baina hori esatean, esan zuen ipotx taldeak: – A! Baina guk ez dugu gurekin etortzeko esan.
23
Orduan ipotx taldea eztabaidatzen hasi zen. Azkenean erabaki zuten haiekin joatea izango zela gomendagarriena, horrela ezingo zuelako berriro jendearekin jokamolde txarrik eduki. Eta horrela izan zen; haiekin eraman zuten, eta handik aurrera Joxek ez zuen inoiz gehiago ikusi. Hasieran faltan sumatu zuen, beno Rufus bera ez, haren gaitasunak sumatzen zituen faltan, baina handik aurrera askoz lasaiago bizi izan zen. Baina ez pentsa, badago istorio zahar bat esaten duena batzuetan Rufus hirira jaisten dela barrabaskeriak egitera.
Mista
24
W
Marterako bidaia bat 3. saila | Prosa Ekain Lopez Fraile
Bazen behin, Oiartzunen, atso zahar bat Maritxu izenekoa. Ile zuria, sudur zorrotz-zorrotza eta belarri handiak zituena. Egoskorra zen, baina jakintsua eta jatorra ere bai. Egun eguzkitsu horietako batean, kalean zebilen gure Maritxu. Halako batean, estropezu egin eta lurrera erori zen,eta inork ez zuen lagundu. Orduan, Mikel iritsi zen plazara, eta esku bat bota zion. Mikelek 10 urte zituen. Ile beltza zeukan, sudur kamutsa eta belarri politak. Ez zen oso ausarta, nahiko beldurtia, hobeki esanda, baina benetan jatorra eta eskuzabala zen. Bolada hartan, ordea, ikastola zela eta, ia beti umore txarrean ibiltzen zen. Izan ere, aspertuta bizi zen, eta egunak oso luzeak egiten zitzaizkion. Maritxu segituan konturatu zen gertatzen zitzaionaz, eta esan zion: – Mutiko, borondate ona agertu duk, eta nahi al duk Martera bidaia harrigarri bat egin? Gustatuko zaik! Mikelek ez zuen sinesten, baina jakin-mina piztu zitzaion, eta esan zuen: – Bai, gustura joango nintzateke zurekin! Maritxuren etxera iritsi bezain laster, Mikel harri eta zur geratu zen: sorgin edo azti baten etxea zen, inongo dudarik gabe; izan ere, etxearen erdian kolorez aldatzen zen zirkulu biribil bat zegoen, gainean kalabaza itxurako zerbait zeukana. 25
– Kalabaza horretan esertzen bahaiz, Martera joango haiz! –esan zuen Maritxuk–. Probatu nahi al duk? Mikeli oraindik jakin-min handiagoa piztu zitzaion; hala, kalabaza gainean esertzekotan zela, esan zion Maritxuk: – Gazte, entzun ezak arretaz: berriro noizbait Lurrera itzuli nahi baduk, LURRAMA!! esan behar duk. Ez itzak ahaztu sekula hitz horiek, bestela ezingo haiz inoiz itzuli. – Ongi da –esan zuen Mikelek. Eta kalabaza gainean eseri zen. Bat-batean, hegan zihoala sentitzen zuen, bere burua bueltaka ari zela ere bai,eta, azkenik, konortea galdurik lurrera erori zen. Esnatu zenean, mendiz inguratutako haran batean zegoen, ondoan erreka bat eta zuhaitz batzuk zeuden, baina… zer arraio gertatzen zen? Zuhaitzak buruz behera zeuden, eta errekako urak behetik gora zihoazen! Mikel harri eta zur geratu zen. Marte oso arraroa iruditzen zitzaion, eta ideia bat bururatu zitzaion: itsasoa non zegoen jakiteko irrika sortu zitzaionez, kalabaza hostoekin txalupa bat egin, eta errekan goiti abiatuko zen. Bidaian gauza harrigarri asko ikusi zituen: hegalak zituzten erroskilla antzeko animalia batzuk, harri karrakeladunak, mokorik gabeko txoriak, hitz egiten zekiten euri-tantak… Bat-batean, kobazulo batean izaki gorri batzuk ikusi zituen. Gizakiaren antz handia zeukaten, baina jelatina bezain bigunak ziren. Gainera, bazuten beste gauza bitxi bat ere: familia bakoitzak begi bakarra eta hortz bakarra zuen, eta begia txandaka erabiltzen zuten gainerako kideak lo seko zeuden bitartean. Izaki horiek ikustean, Mikel aho bete hortz geratu zen. Orduan, han gelditzea erabaki zuen atseden hartzen. Halako batean, izaki gorri batek ikusi eta esan zuen: – Munstro bat!!! Goazen igel erraldoiari jana ematera!!! Eta begia zeukaten izaki guztiak atzetik abiatu ziren ziztu bizian. – Lagundu!! –esaten zuen Mikelek korrika ihesi zihoan bitartean–. Laguntza!!
26
Ozta-ozta lortu zuen Mikelek txalupara iristea. Arnasa sakon hartu, lasaitu, eta errekan aurrera jarraitu zuen. Handik ordu batzuetara, tontorrera iritsi zen, eta izaki gorriak ikusi zituen berriro. Oraingoan azkar ezkutatu zen, eta haiei begira jarri zen. Ikusitakoa ezin zuen sinetsi: izaki gorriek edozein tamainatako igelak zituzten, eta janaria botatzen zieten ahora, gero ahalik eta errautsik gehien egiteko. Gero izaki gorriek errautsak saskietan bildu eta leize zulora eramaten zituzten bazkaritan jateko. Mikel ikastoletako lagunez gogoratu zen, eta pentsatu zuen inork ez ziola ikusitakoa sinetsiko. Pentsamendu horiek zituela buruan, gauza gorri eta gelatinatsu batek atzetik heldu eta arrastaka eraman zuen igelaren ondoraino. – Lagunduuu!!! –esan zuen Mikelek. Baina inork ez zuen bere hizkuntza ulertu. Orduan, igelak mihia luzatu eta Mikel oso-osorik irentsi zuen. Mutikoak, ordea, igel errauts bihurtu aurretik “LURRAMA” esatea lortu zuen. Kalabaza gainean esnatu zen orduan, erdi zorabiatuta, Maritxuren etxean. – Zer moduz ibili haiz? –galdetu zion Maritxuk–. Nahi al duk hurrengo batean Martera bidaia egin, edo Saturnora edo Ilargira? – Beldurra pasatu dut, baina pozik itzuliko nintzateke –esan zuen Mikelek. Geroztik, Mikel ez da sekula aspertzen ez ikastolan, ez lagun artean, ezta Oiartzungo plazan ere. Izan ere, Marten pasatako abentura zirraragarriak irribarrea sortzen dio zer egin ez dakienean, eta badaki hamaika abentura zain dituela. Orain Mikel oso ausarta da.
Artzai
27
W
Harrapatuko bazintut, Kalpaimer 4. saila | Prosa Maddi Velez Del Burgo Zalakain
Bart gauean, etxeko leihotik ilargiari begira nengoen. Eta ilargiaren argipean, amonaren irudia etorri zait gogora. Berarekin arratsalderoarratsaldero pasatu nituen momentu haiekin hasi naiz amets esnatu batean. Nire amona asko maite dut; izan ere, ni txikia nintzenean, nire gurasoak oso lanpetuta egon izan dira beren lanetan, eta nik, bitartean, amonarekin pasatu ohi nituen egunak. Urteak pasatuz joan ziren heinean, eta lau urte bete nituen egunean, amonari gauzak ahazten hasi zitzaizkion; gehienbat, istorioak kontatzen zizkidanean nabaritzen nuen. Arratsaldeak pasatzen zituen ipuin kontari. Gehien gustatzen zitzaidan ipuina txanogorritxuren ipuina zen, egunero-egunero, ni nengoenean behintzat, ekintza berberak egiten zituela gogoratzen dut: Kafe bero hura edan ondoren, sua pizten zuen tximinian, argiak itzaltzen zituen, kontatuko zidan ipuinak inpresio handiagoa emateko edo, baina, hala ere, suaren argiak goiargitzen gintuen. Gero, sutondoan zuen besaulkian esertzen zen, eta ni bere magalean esertzen nintzen, eta gustura-gustura, begiak itxiz, bere istorio zoragarrian murgiltzen nintzen.
28
Urteak pasatuz joan ziren, eta bere istorioak gero eta arraroagoak zirenez, beldurtzen hasi nintzen amonari zerbait gertatu ote zitzaion pentsatuz. Gau hartan ama sukaldean entzun nuen, amonaren medikuarekin telefonoz hizketan, agian ez nuen ongi ulertu, baina amak zioen gero eta ikaratuago zegoela amonaren “Kalpaimer” edo hark niri zerbait egin ziezadakeelakoan. Baina ni amonaren etxetik etorri berria nintzen, eta haren etxean ez nuen “Kalpaimerrik” ikusi. Telefonoa eseki eta nire ondora etorri zen ama, besarkada handi bat eman zidan. Begi gorri haiek negar egin zutela begi bistan zegoen, baina disimulatzen saiatzen ari zen irribarre ezegonkor batekin. Eta hau xuxurlatu zidan belarrira: “Indartsuak izan behar dugu”. Nik baietz egin nion buruarekin, baina, egia esan, ez nekien zertaz ari zen hizketan, baina zerbait serioa zela behintzat ziur nengoen. Gero amak eskutik heldu zidan eta, asko sentitzen zuela esan ondoren, amonarekin egotea debekatu zidan. Hori esan ondoren, asko haserretu nintzen (haur bat nintzen eta haurrok ez dakigu kontrolatzen), eta ostiko gogor bat eman nion. Ez zion hankan min handirik emango, bihotzean bai, ordea. Gauean etxetik ihes egin nuen amonari azken bisita egiteko asmoz. Begiak malkoz beterik nituela joan nintzen korrika kaletik. Eta, azkenik, amonaren etxera heldu nintzen; atetik sartu baino lehen, alboetara begiratu nuen “Kalpaimer” hura han ez zegoela ziurtatzeko. Zorte handia izan nuen, han ez zegoen inor eta. Amonaren etxera sartu nintzen, etxe barruan ere ez zegoen “Kalpaimer”. Amona ohe gainean zegoen etzanda; ikusi orduko harengana korrika joan, eta ohe gainera salto batez igo nintzen, amonak ez zituen begiak irekitzen. Ukitu egin nuen, amona ez zen mugitzen. Malko bat erori zen ohe gainera, eta larrituta amari deitu nion telefonoz.
29
Amak azkar hartu zuen telefonoa, eta gertatutakoa kontatu nion. Amak larrialdietara deitu zuen, eta hamar bat minuturen buruan, etxea autoz eta jendez inguratuta zegoen. Ama laster etorri zen, eskutik heldu ninduen anbulantziakoak amona nola eramaten zuten nik ez ikusteko, baina nik eskua askatu nion, amonarekin egon nahi bainuen bere azken ordu edo minutuetan... Baina ez nuen ezer ulertzen, “Kalpaimer� han ez bazegoen, zerk eman zion min amonari? Ama eta biok anbulantzian sartu ginen amonarekin batera. Ospitalera bidean gindoazela, sirena hotsa besterik ez nuen entzuten, oso azkar zihoan autoa (amonagatik ez balitz, ondo pasatzen ariko nintzen). Guk geneukan lehentasuna errepide guztietan, zoragarria zen itxoin behar izan gabe azkar-azkar joatea. Eta amari, etorkizunean, anbulantzia bateko gidari izan nahi nuela esan nion. Aurpegian nabaritzen zitzaion oso triste zegoela, baina nire aurrean ez zuen inola ere negar egiteko asmorik, eta irribarre xume bat egin zidan. Ospitalera iritsi ginen, eta denak ziztu bizian atera ziren autotik amonaren kamilarekin. Ospitalera sartu ginen eta denok, hau da, ama, amona, mediku bat eta ni, gela arraro batera eraman gintuzten. Amonari makina ugari jarri zizkioten gorputzean zehar. Gela hark hotzikarak sortzen zizkidan, oro har, ez zitzaidan batere gustatzen. Amak gau osoa pasatu zuen amonari begira, mugitu gabe, begiak noiz irekiko zain. Ni, bitartean, bere gainean nengoen, hasieran amonari begira egon nintzen, baina segituan hartu nuen lo. Esnatu nintzenean, goizeko bostak-edo izango ziren, ez baitzen eguzkia oraindik atera, baina ama eta amona hizketan ari ziren, ez nintzen ongi konturatu zertaz hitz egiten ari ziren, baina “Kalpaimer� edo dena delako hitza 2 aldiz gutxienez entzun nuela iruditu zitzaidan.
30
Amona esna zegoela konturatu bezain laster joan nintzen hari muxu handi bat ematera. Gertatu zena kontatu nion amak lo-kuluxka bat egiten zuen bitartean. Eta gero, txanogorritxuren ipuina azken aldiz kontatzeko erregutu nion, baietz esan zidan, baina ez zela ondo gogoratzen zioen, (normala zen ez gogoratzea “Kalpaimer” horrek harrapatzen bazaitu...), baina beno, laster hasi zen kontu kontari: “Ongi gogoratzen baldin badut, Otsotxuritxo izeba bisitatzen ari zela...”.
Txanogorritxu
31
W
Irrixten abenturak
4. saila | Prosa Ohian Lopez Fraile
Sagardi baten erdian jaio nintzen, sagar-hosto zapal batean, nire anai-arrebez inguratuta. Gurasoek, erabat maitemindurik, hegan alde egin zuten urrutira, eta pozik ziren tximeleta bihurtu zirelako. Gu oraindik larba geundela, bakarrik utzi gintuzten, inolako babesik gabe. Azkenean, ekaineko egun luzeekin batera jaiotzen hasi ginen. Nire anai-arrebek esaten dutenez, har bat naiz, baina oso bizkorra. Nire gorputza luzea eta zilindro formakoa da, baina oso azkar uzkurtzen naiz, eta horregatik deitzen didate “Irrixt”. Pago-hosto baten kolorea izan nahiko nuke, sagar-hostoetan ezkutatzeko, baina arrosa kolorekoa naiz, eta burua arre kolorekoa dut. Ipurdi-aldean, berriz, zauri bat daukat. Gizakiek “sagar-harra” deitzen didate. Behin batean, errege-sagar izugarri baten barruan gosaltzen ari nintzela, sagar-biltzaileak etorri ziren kizkiak eskuetan zituztela: – Euup! Nondik hasiko gaituk? Neska-mutiko talde bat inguratu zen beren gurasoekin, lanari ekiteko asmotan. Halako batean, mutikorik zaharrena zuhaitzera igo zen, eta erregesagar ederrenari kolpe egin zion. Zoritxarrez, mutikoak hartu zuen sagarra nire etxea zen. – A zer zoritxarra nirea, ezin nire anai-arrebei laguntza eskatu, ezin lurrera salto egin! Lagunduuuu! Lagundu, arren!
32
Bat-batean, aho baten barruan aurkitu nintzen. Ilun-iluna zegoen, kobazuloan agertzen diren estalagmitak eta estalaktitak ikusi nituen. Mutil kozkorraren hortzak ziren: hortzak, letaginak eta haginak. Halako batean, Jonen hortzak nire gerrian sumatu nituen. Beldurrak airean nengoen, ezin inora alde egin. Orduan, Jonen garrasi batzuk entzun nituen: – Haaa, lagunduuuu! Har bat zegok nire sagarrean! Nazkagarria! Momentu horretan, Jonek ukabilarekin bildu eta sagarra bere indar guztiarekin bota zuen sagardiaren erdirantz. Hala, sagardiaren erdira erori nintzen. Nire etxea sagar multzo handi batera bota zuen. Oso pozik nengoen klase guztietako sagarrak nire alboan zeudelako: manttoni, boskantoi, errege-sagarrak, errezil-sagarrak, libra-sagarrak‌ Batzuk gaziak, besteak gezak, gozoak, gazi-gezak, garratzak‌ Sagar mota bakoitzean pintxo bat jan nuen leporaino bete arte. Halako batean, ordea, baserritarra etorri zen, eta bere kizkiarekin sagar guztiei zuloak egiten hasi zen. Ni hantxe izuak hila nengoen. Momentu horretan, baserritarrak bere kizkiarekin ni nengoen sagarra zulatu, eta ipurdian zauri bat egin zidan. Izugarrizko mina sentitu nuen, baina ihes egitea lortu nuen, oso bizkorra naizelako. Gizakientzat ni madarikatua izan naiz, eta egoera arriskutsu asko eduki ditut. Hori bai, orain dela 20 urteko haurrek ni hantxe harrapatu izan banindute, labainarekin puska kendu, eta lasai jaten segituko zuten ni bi puska eginda. Nire aurreko asko horren ondorioz hil izan dira. Oraingo haurrak, ordea, milinga xamarrak dira, eta horregatik nago ni oraindik bizirik, historia hau horregatik konta dezaket. Anai-arrebak, entzun, zuentzat idatzi dut istorio hau, etsaiez inguratuta gaudenez, zuei lagundu nahi dizuedalako. – Zoazte lehenbailehen makatz batera, han ez baituzue ez sagardo-zalerik, ezta fruitu-biltzailerik ere aurkituko!
Pago hostoa
33
W
Ez etsi!, eutsi!
4. saila | Prosa Izaro Idarreta Cardona
Goiza zen, eguna ez zen argi. Zerua laino ilunez estalita zegoen. Nire babes bakarra neguko manta epela zen. Horma ertzak hondaturik zeuden, eta gelako leihoko zirrikitutik haize hotza sartzen zen. Jose Manuel oilarra, goizero bezala kantari ari zen, altxatzeko ordua iritsi zitzaidan. Konturatu orduko, berandu zen. Ezkerreko hankarekin jaiki nintzenez, ez nuen egun ona izango zen esperantzarik. Gona jantzi eta lanerako prest jarri nintzen. Eskaileretatik behera jaisten hasi nintzen. Baserriko lur zaharrak soinu misteriotsu bat sortzen zuen ematen nuen pauso bakoitzeko, pipiak jandako egur hartatik. Sukaldera jaitsi orduko, ama lanean ikusi nuen, egunero egin ohi zuen bezala. Ogi zati bat hartu nuen sukaldetik eta, amari egun onak eman ondoren, aitak lehen egiten zituen lanak betetzera jaitsi nintzen ukuilura. Behiak jetzi, belarra moztu eta garbiketak egin ondoren, berriro ere sukaldera igo nintzen. Ama goibel zegoen, eta berri txarrak emango zizkidalakoan nintzen. Eta bete-betean asmatu nuen. – Zer, ama, nolatan zu hain goibel? – Berri txarrak ditut. Atzo medikuarengana joan nintzen. Badakizu dagoeneko badirela bi hilabete gaizki sentitzen naizela. Bizitza laburra gelditzen zait, alaba. Zergatik esan gezurra egia bada biderik onena? Minbiziak jota nago, Miren, ez dut bizitzeko gogo handirik, nire hezurrak zahartu dira, giharrak ere ez ditut lehen bezain gogorrak, eta dagoeneko azala ximurrez beterik daukat. Medikuak esan zidan gehie-
34
nez hilabete bat falta zaidala bizitzaz gozatzeko, eta nire azken uneak igarotzeko zurekin. – XX. mendean eta medikuek ez dute zereginik horrelako desgrazien aurrean! – Zer nahi duzu medikuek egitea minbiziaren aurrean, zuk egin behar duzu ahalegina, zu zera nire bizipoza, eta azken momentuak nirekin igarotzeko eskatzen dizut, hori besterik ez, mesedez. – Ongi da, ama, zurekin egongo naiz azken segundoraino. Nire hitza ematen dizut. – Mesedetxo bat, noizbait ez banauzu aurkitzen, ez larritu: nire mesanotxeko kobrezko kaxa ireki. – Bai, ama. Amaren begirada tristea zen, nik ezin nuen gehiago jasan zintzurreko korapilo hori, eta korrika batean joan nintzen gelara. Ohean bota eta sentimenduz beteriko malkoez busti nuen burukia. Ama berehala etorri zen nire gelara, atea jo zuen “kox-kox” eta barrura sartzeko baimena eman ondoren, salto egin zuen nire aldamenera. – Bizitzak zati asko ditu, alaba, bakoitzaren bizitza bidexka bat da, nire bidea ez da hain luzea tokatu. Ukuilutik atera eta eskuinetan dauden sasien artean dagoen bidexka da nire bizitzako bidea, alaba. Zure aitak egun batean bukatu zuen bere bidea, bakoitzak behin asten baitugu, bukatu arte. Zuk ere baduzu bide bat. – Nik? Nik ez dut biderik, ama. – Bai, alaba, zuk baduzu bidea, oraindik ez duzu aurkitu, baina jaio zinen egunean hasi zenuen bide hori. Gaur arratsaldean lagunduko dizut bide hura aurkitzen, maitea. Ni ziur nago bide egoki bat aukeratuko duzula. Amak esan bezala, arratsaldean nire bidea aurkitzera joan ginen. Hankak mindurik neuzkan; ama, ordea, zeuzkan indar guztiak agortzeko prest zegoen, niri bidea aurkitzen laguntzeko. – Aski da, ama! Ezin dut gehiago, urrats gehiegi eman ditut eta dagoeneko nire hankak mindurik daude.
35
Amak hiru hitzezko agindu bat eman zidan: “Ez etsi!, eutsi!”. Amari jaramon egiten saiatu nintzen. Nire bidea aurkitu behar nuen, eta hori ez zen hil edo biziko proba bat, baina bai bizitza zoriontsu bat izateko behar-beharrezko gauza bat. Eta hori dena egia da. Zer da gure bizitza biderik gabe? Ezer, ezertxo ere, ez. Non jarraituko genituzke gure urratsak pausoz pauso, gure hankek ezin badute lurrik zapaldu? Ama jakintsua zen, eta ni ere edozertarako prest nengoen berak egin bezalako urratsei jarraitzeko. Gaua gainean genuen, eta oraindik ere ez genuen etsi. Harri batekin muturkatu nintzen, zulo sakon eta beltz batera erori nintzen, ez nuen irtenbiderik, hori zirudien, baina gorputza tente jarri nuen eta altxatzea lortu nuen. Une horretan konturatu nintzen, bide bat aurkitzeko, itxaropena behar dela, eta itxaropena galduz gero ez dagoela bizitzaren beste erantzunik. Ama aldamenean zegoela, ea ondo nintzen galdetu zidan, eta baietz esan nion burua gora eta behera astinduz. Lortu nuen nahi nuena, lortu nuen bide bat, eskarmentu eta errealitateak erakutsiko zizkidana. Bide luzea zirudien; gaua zenez, iluntasunaren inguruek begiak estaltzen zizkidaten, hotza nuen, ama aho zabalka zebilen. – Zer, ama, bihar ere itzuliko gara, ezta? Dagoeneko ilun dago, nire bidea aurkitu dugu, badugu ordua etxera abiatzeko, ez da hala? – Arrazoi duzu. Iritsi ginen etxera, gaueko 23:46 ziren. Ohean sartu nintzen, eta nire artean bakarrizketa batzuk eduki nituen, hori bai isilpean, ez nuen ama esnatu nahi. Iritsi zitzaidan neuronak martxan jartzeko unea. Hurrengo egunean, bidea nolakoa zen ikustera joateko gogoa nuen. Amak dio bidea bukatzen oso zaia dela, kilometro asko baititu. Esaten duenez, aita bidearen bukaeran hil zen, eta bere ametsa bidea bukatzean aitaren ondoan bukatzea da. Hau da, aitaren gorpua bidearen amaieran dago, eta berak ere bertan hil nahi du, bere txoko
36
kuttuneko lekuan, aitaren aldamenean eternitatean zoriontsu izateko biak. Ez nien buelta handiagorik eman nahi buruko kezkei, eta ez nuen nahi amaren gaixotasunean pentsatu, eta, horregatik, lo egitea erabaki nuen, berriz ere egunsentiarekin batera, eta berriz ere esperientzia berri bat dastatzeko. Eguna argitu zuen, beti bezala gona jantzi eta lanerako prestaturik nintzen. Plana izugarrizkoa zen, benetan gustatuko zitzaidana. Sukaldera jaitsi nintzen; ama ez zen han eta momentu horretan burua bero-bero jarri zitzaidan. Eta zintzurreko korapiloa inoiz baino gehiago estutu zitzaidan. Amaren gelako atea jo nuen. Ez zuen inork erantzun. Kolpe batez ireki nuen atea eta ama ez zegoen han. Gero eta larrituagoa nengoen, korrika nenbilen gora eta behera ama bilatzen. Pentsatzen jarri nintzen, eta amak esandakoaz oroitu nintzen. Korrika batean joan nintzen haren gelara, eta kobrezko kaxa ireki nuen. Bertan amak idatzitako mezu bat zegoen, hauxe bera jartzen zuen: “Kaixo, Miren; bueno, kaixo ala agur. Gaur goizean nire bidea bukatzera joan naiz. Ibilbide luzea zen, eta nire bihotza gero eta astiroago zebilen. Zure aita ikusi dut ertz batean, atea irekitzera etorri zait, eskuak zabaldurik zituen, eta begiak malkoz josiak, ilusioz. Pozik nago berarekin hizketa bat izateko aukera izan dudalako, eta onena da hemendik aurrera haren aldamenean egongo naizela betirako. Nire ametsa bete dut eta, egia esan, harro nago, azken arnasa zure aitaren magalean eman dudalako, eta dagoeneko nire minak eta nekeak bukatu direlako. Ez egin negarrik, alaba, egunen batean zuk ere bukatuko baituzu zure bidea, eta berriz elkartuko baikara familia guztia. Berriz ere elkartuko dira gure bideak, eta aitaren eta nire aldamenean beste izar bat piztuko duzu. Bitartean, jarraitu itxaropena izaten bizitzan, eta gogoratu: Ez etsi!, eutsi!�
Kroki
37
W
Pierren oparia
5. saila | Prosa Maialen Elorza Otaegi
Egunsentiko eguzki printza ahulek Parisko etxerik altuenak poliki-poliki laztantzen hasten ziren bitartean, ni nire maleta zaharra eskuan nuela lanera nindoan. Oraindik erabat argitu ez bazuen ere, metroko geltokia lepo beteta zegoen lanera zihoazen pertsona trajedunez. Denek zituzten aurpegian estresak uzten dituen zimurtxo horiek, eta denak saiatzen ziren ezkutatzen, irribarre faltsuz jantzitako maskara baten atzean. Nik ez nuen horrela bukatu nahi. Agian beraiek zituzten etxeei, arropei, diru hari guztiari... uko egin beharko nion, baina horrela beren bizimodu monotonoari ere uko egingo nion. Goizero bezala, pertsona haien guztien ondotik pasatu eta metro geltokiko txoko hartan jarri nintzen. Leku hura gustuko nuen. Ez zen garbia, ezta handia ere, eta ez zuen oso usain ona, baina nonbaitetik zetorren eguzki izpi xume batek argitzen zuen egunik ilunenetan ere. – Egun on, Pier! Pier, nire txoko haren ondoan, kartoi batzuen gainean, lo egiten zuen agure txiro bat zen. Ez nekien nola bukatu zuen leku hartan, baldintza horietan, baina oso gizon jakintsua zen, eta nire musika ikaragarri gustatzen zitzaion. – Egun on zuri ere, Magali.
38
– Zer moduz joan da gaur gaua? – Ezin naiz kexatu. Baina laster negua dator, eta ni bezalako agure zahar batentzat halako hotzarekin kalean lo egitea arriskutsua da. Egunen batean... – Ez ezazu hori esan! Oraindik denbora askoan entzun beharko duzu nire biolinaren soinu zatarra! – Ea hala den. Bitartean, emaiozu gelditzen zaidan bizitzari musika pittin bat! Denbora gutxi zen leku hartan nengoela, eta jada gizon hura ikaragarri miresten nuen. Nire maletatik biolin zahar hura atera eta Pierri hainbeste gustatzen zitzaion kantu hura jotzen hasi nintzen. Ia kantu hori zergatik zuen hain gustuko galdetzen nion bakoitzean, zoriontsu izan zen garai bat gogorarazten ziolako zela esaten zuen. Hiri bat, udazken bat, neska bat eta jada arrastorik gelditzen ez den oroitzapen hautsi batzuk. Bals malenkoniatsu hura jotzen nuen bitartean, eskolara zihoan mutil bat pasatu zen. Bere eskola garestiko uniforme pijo harekin eta begian ubeldu itsusi batekin. Elkarrekin bat ez zetozen bi gauza ziren haiek. Mutiko hark seguruenik oso bizitza perfektua edukiko zuen, baina arrazoi ezkutu batengatik, ubeldu hura zuen begian. Nork egina izango ote zen? Zergatik? Begira nengoela konturatu zenean, gelditu eta berak ere begiratu egin zidan. Ederra zen. Baina itzal bat zegoen haren oliba begietan. Itzal sakon eta ilun bat. Irribarre txiki bat eskaini nion, eta kantu triste hura utzi eta alaiago bat jotzen hasi nintzen. Mutilak nire opariari irribarre triste batekin erantzun zion. Ia ikusi ere ezin zen irribarre bat. Baina irribarre zintzo bat. Eskua poltsikoan sartu eta diru pixar bat atera zuen. Lurrean, nire aurrean zegoen ontzian dirua botatzera zihoanean, nik buruarekin ezezkoa egin nion. Opari bat zela. Beraz, mutila dirua niri bota beharrean Pierri bota eta, azkeneko aldiz niri begiratu ostean, metro geltokiko jendetzan desagertu zen.
39
Goiza, obraz obra, txanponez txanpon, aurrera zihoan heinean, estazio hartan atzera eta aurrera zebilen jendeak baldintzatzen zuen nire biolinaren doinua. Pierrentzat jo nuen balsetik, mutil tristearentzat jo nuen allegrora. Metroko arratoi nazkagarriak bagina bezala begiratu zigun gizon gizenarentzat jo nuen kantu mantso hartatik, amonarekin eskolara zihoan neskato batentzat jo nuen sttacato azkar eta argitsura. Baita nora ezean zebilen txakurtxo batentzat jo nuen pizzicatoa ere. – Barkatu! Goiz lasai hura eta gero, egunero bezala, lurrean eseri eta Pierrekin etxetik ekarritako ogitartekoa erdibana bazkaltzen ari nintzen. Nire kidearekin bataz eta besteaz hitz egiten nuen bazkaltzeko orduan: politikaz, guretzat dirurik uzten ez zuten politikari muturluze haietaz. Ekonomiaz, nola laster denak egongo ziren gu bezala metroko geltokietan diru eske... eta halako batean, Pierrek niri begiratzeari utzi eta nire gainetik begiratu zuen, ni ez nintzen beste zerbaiti. Bat-batean, Pierren espresioa erabat aldatu zen. Urduritu, beldurtu egin zen. Ahots ezezagun bat guri zuzentzen ari zela konturatu nintzen. Atzean norbait nuen guri deika. Nor izango ote zen? Parisen ez nuen inor ezagutzen. Burua jiratu nuen, gorantz begiratu eta Pierren urduritasuna ulertu nuen. Polizia. Gizon bat eta emakume bat ziren. Ez batak eta ez besteak ez zuten ez aurpegi beldurgarririk ezta pertsona normal batena baino gorputz eta gihar handiagorik ere. Baina inoiz baino gehiago larritu nintzen. Zutitu eta zerbait esaten saiatu nintzen, baina garrantzitsua den zerbait esan behar dudanetan bezala, neure burua ez zen esaldi zuzen bat egiteko gai. Gizona izan zen hitz egiten lehena: – Egun on! Esan zuen aurpegi irribarretsu batekin. – Egun on. Esan nuen gogo handirik gabe.
40
– Negua datorrela eta, Parisko Udala kalean bizi den jendeari aterpe bat eskaintzen ari da, eta zuek ere bertara joateko aukera ederra duzue. Esan zuen Pierri eta niri zuzenduz. – Ez, ez, nahastuta zaudete! Nik etxe bat dut, hona diru pixar bat ateratzera soilik etortzen naiz. Eta bera... Orduan Pierri begiratu eta bere beldurra ikusi nuen. Berak ez zuen leku hartara joan nahi. – Ez dago interesatuta –esan nuen. Gizonak, bat-batean, gizon irribarretsua izateari utzi eta gizon beldurgarri bat izaten hasi zen. – Uste dut ez duzula ongi ulertu. Berak ezin du kalean geratu, eta ez badu leku hobe bat bizitzeko, gurekin aterpera etorri beharko du –esan zuen tonu autoritarioan. Pierri begiratu eta bere beldurrak erabat zapuztu ninduen. Berak ez bazuen leku hartara joan nahi, zerbaitegatik izango zen, eta nik ezin nuen han utzi, ezta polizien esku ere. Berriz poliziari begiratu eta ziurtasun osoz aurre egin nion. – Baina badu leku hobe bat bizitzeko. Nirekin biziko da! Halako batean, nire atzetik Pierren ahotsa entzun nuen: – Ez! Zergatik ez? Akaso nahiago zuen pertsona haiekin joan nirekin bizi baino? Ez nuen ezer ere ulertzen, eta erantzun bila Pierri begiratu nion. Pier jada lurretik altxatzen ari zen. Ez zen ia inoiz altxatzen. Nik behintzat beti eserita ikusi nuen. Uste nuen baino askoz altuagoa zen, eta nire eta polizien ondoan jarrita, izugarrizko indarra hartzen zuen jada indarrik gabeko agure hark. – Lasai, Magali, polizia hauekin joango naiz. Inoiz ez dira ongi gelditu gu bezalakoak turisten argazkietan. Orain hitz egin dezaket momentu bat Magalirekin bakarka? –galdetu zien Pierrek poliziei mespretxuz. Eta gizonak ezetz esango bazuen ere, emakumeak buruarekin baiezkoa eman zigun.
41
– Baina Pier! Niri ez zait inporta zu etxean geratzea! Ez dago leku handirik, baina moldatuko gara! – Ez. Begira, Magali. Eskertzen dut zure kezka niregatik, baina jada urte asko dira gizarteko arauetatik kanpo bizitzen saiatzen naizela, eta nekatuta nago. Uste dut jada ordua dela niretzat egokituta dagoen leku batera joateko. Ez kezkatu, ongi egongo naiz. Eta, agian, hurrengo udaberrian berriz elkar ikusiko dugu. – Baina, Pier... – Magali, zuk jarraitu biolina jotzen, eta agian egunen batean nik lortu ez nuena lortuko duzu zuk. – Zer esan nahi duzu? – Magali, ni duela urte asko biolinista ezaguna izan nintzen New York hirian. Baina nire neska-laguna galdu nuenean, nire bizitzako amets guztiak erabat abandonatu nituen: musika utzi egin nuen betiko, nire etxea eta dirua jokoan galdu nituen, eta gelditzen zitzaidan diru pixarra Pariserako hegazkin-txartel batean xahutu nuen. Harrezkero hemen bizi naiz, nora ezean, gizartearengandik ihesean. Bere supermerkatuko karrotik maleta zahar bat atera zuen. Kopetan musu leun batekin batera niri eman eta, ezer esan gabe, poliziekin jendetzaren artean desagertu zen. Maleta zahar hura zabaldu nuenean, barruan biolin zahar bat zegoela ikusi nuen. XVII. mendean Cremonan egindako Stradivarius biolin bat zen. Nola gorde ote zuen Parisko kaleetan hainbeste balio zuen biolin bat? Egun hura izan zen Pier ikusi nuen azken eguna. Ez nuen gehiago ikusi, baina nik, egunero bezala, nire txoko hartara biolina jotzera joaten jarraitu nuen. Eguneko azken eguzki printza ahulek Parisko etxerik altuenei poliki-poliki azken laztanak ematen zizkieten arte. Magali
42
W
Bizi gabeko amesgaiztoa 5. saila | Prosa Aroia Altuna Ibarguren
Begiak ireki ditut, eta ikusi dudan lehenengo gauza nire gelako sabaia izan da. Erabat nahastuta nago, eta besoak minduta dauzkat. Bakarrik nago etxean, bera jada lanera joan da. Bera nire bikotekidea da. Mutil gaztea, garaia eta sendoa. Azal beltzarana du, ile marroia eta begi beltz handiak. Etxetik kanpo nahiko irribarretsua da, eta elkar ezagutu genuenean, alaia eta jatorra zirudien. Erabat maitemindu ninduen. Denborarekin, ordea, bere haserrealdiak areagotu egin dira, eta ia egunero kopetilun eta edanda itzultzen da etxera. Ohetik altxatu naiz, eta zuzenean komunera sartu. Argia piztu eta nire aurpegia ispiluan islatua ikusi orduko, errealitatera itzuli naiz. Nire bizitza nolakoa den antzeman dut. Nik ez dut hau merezi, ez nik, ezta beste inork ere. Nire begi berdeak putzu sakon bilakatu dira, baina ez dut negar egin nahi. Nik maite dut, eta badakit berak ere maite nauela. Buruari buelta gehiagorik eman gabe, goizero bezala, nire aurpegiko ubelduak tapatzeari ekin diot. Lehenengo, masailezurrekoak eta, ondoren, betondokoak. Ahal dudan moduan nire aurpegi tristatuan irribarre bat marraztu, eta hau guztia aldatuko dela agindu diot neure buruari. Komunetik atera eta ohearen aurreko armairua ireki dut, arropa garbi eta erosoa janzteko. Logelari begiratu bat eman eta, une batez, kartzela itxura hartu diot, oso ilun baitago. Beraz, armairuaren ezkerre-
43
tara dagoen leiho txikia zabaldu dut argia sar dadin. Buelta erdia emandakoan, ohearen gaineko apalean dagoen argazkiari begira geratu naiz. Biok agertzen gara, oporretan, zoriontsu eta maitemindurik diruditen bi neraberen antzera. Elkarrekin ibiltzen hasiberriak ginen garai hartan, baina jada bost urte igaro dira, eta badirudi dena okerrera doala. Baina orain, denbora gehiegi galdu baino lehen, etxeko lanak egiten hasi behar dut. Dena hankaz gora dago. Etxearen garbiketa azkar bat egin dut, eta leher eginda nago. Oraindik goizeko bederatziak besterik ez dira. Lanean jarraitzeko beharra nabaritzen dut, hori baita nire eginbeharra etxe honetan: goizean goiz jaiki, etxea txukundu eta garbitu, erosketak egin, arropa garbitu eta lisatu, bazkaria prestatu, harrikoa egin‌ A! Eta gure arteko iskanbilak eta haserrealdiak ezkutuan gorde, dena aldatuko delako itxaropenez. Horretarako omen naiz emakumea. Berak ez du ezer egiten etxe santu honetan, goizean lanera joan eta dirua ekarri besterik ez. Iristen denerako, bazkaria mahai gainean prest dauka, eta arropak beti garbi, logelako besaulkian. Hala ere, beti badu kexaren bat, egunero haserre etxeratzen da, erdi mozkortuta, eta nirekin ordaintzen du barruan daraman gorroto guztia. Hortik datozkit niri hezurretako minak eta aurpegiko ubelduak. Sukaldeko aulki batean eseri eta telebista ikustea erabaki dut, egoera nazkagarri hau burutik kentzeko. Aparatuko argi berdea piztu da, eta emakume dotore eta argal bat agertu da pantailan eguneko berriak ematen. Zoriontsua dirudi, aurpegian erakusten duen irribarre zabalagatik. Ziur naiz maite duen norbait duela ondoan, eta ez lukeela ezergatik aldatuko. Zergatik ez zait niri horrelako bizimodu bat egokitu? Ezin diot pentsatzeari utzi. Badakit egoera hau ez duela inork merezi, ohartu naiz, baina orain arte horrela bizi izan naiz eta jarraitzeko gai naiz. Ezin dut itxaropena galdu. Telebista itzali dut, ezin baitut emakume horrekiko inbidia jasan. Jantzi eta kalera irten naiz, bazkaria prestatzeko erosketak egitera. Lehenik eta behin, barazki dendara joan naiz; gero, arrandegira; beharrezkoa erositakoan, harategira; azkenik, ogia erostera. Gogorra egi-
44
ten zait kaleetan zehar ibiltzea, ikusten dudan ezagun bakoitzari dena ondo doakidala esan behar izaten diodalako eta gezurrezko irribarre bat eskaini. Ez naiz gai egia esateko, lotsagatik eta beldurragatik, beharbada. Okindegitik irteterakoan, ogia eskuan dudala, urrutian nire ama datorrela ikusten dut, baina aurpegira begiratu ere egin gabe nire bidean aurrera jarraituko dut. Halako batean, norbait nire aurrean geratu da. Burua altxatu dut, eta begien aurrean egunkariko horri bat daukat: “Gizon bat espetxeratua izan da bere emazteari tratu txarrak emateagatik�. Nire ama da, badakit, bera delako niri buruz egia dakien bakarra. – Hauxe da zeuk ere egin beharko zenukeena, baina orain dela hiru urte. Dena hasi zen unean. Hori esandakoan, egunkaria itxi ere egin gabe alde egin du. Kristalezko malko bat masailetik behera irristatzen zaidala sumatu dut. Bera ama da, eta badakit zuzen dabilela. Aspaldi esan zidan epaiketa zela bide zuzenena, lehenengo kolpeak jaso nituenean. Baina ez dit behin bakarrik esan, une orotan eta aldiro esaten zidan, egun batean nirekin haserretu eta etsi zuen arte. Izan ere, nik ez nion entzun nahi izaten, eta ez dut nahi inork tratu txarrak jasotzen ditudala esaterik. Ez nuen inolaz ere onartu nahi; hortaz, amarekin nuen harremana galdu nuen erabat. Denborarekin, ordea, errealitatera itzultzen ari naiz, eta geroz eta argiago daukat ez dudala horrela jarraitu nahi. Dagoeneko onartu dut nire bizitza ez dela besteena bezalakoa, eta honek amaitu behar duela. Etxerantz noa, bazkaria prestatu behar dut bera etortzerako. Etxeko sarrailan giltzen soinua entzun dut, badator. Beldur naiz, ezer txarrik egin ez dudan arren, beste jipoi bat jasotzeko beldur. Alkohol usaina dakar, auskalo non demontre ibili den. Berokia erantzi eta sukaldeko aulki batean eseri da, bazkaria mahai gainean duelarik. Ezer esan baino lehen, begirada hotz batez behatu dit, goitik behera. Babarrunak jaten hasi da, bazen garai! Koilarakada bat ahoan sartu orduko platera lurrera bota du.
45
– Ez dut goserik! Txarrak daude, ez dakizu sukaldatzen! Ni, bitartean, lurra garbitzera eta platera jasotzera makurtu naiz. Baina ez, ez naiz isilik geratuko. – Hurrengoan, tabernaz taberna ibili ordez, etor zaitez lehenago etxera, eta prestatu zeuk zure gustuko janaria. Hori entzundakoan, salto batez jaiki da aulkitik. Ziztu batean nire ondora etorri, eta muxuka hasi zait. Nik ez ditut bere muxuak nahi, harreman hau betirako bukatu behar dut gaur eta orain. Beraz, bere beso indartsuetatik ihes egiten ahalegindu naiz gogor eta estu heltzen ninduen artean. Alferrikako saiakera izan da. Uko egiten diodala ikusi duenean, bere indar guztiarekin ukabilkada bat jotzeko asmoa antzeman diot. Negar zotinka hasi naiz, garrasika, amari kasu ez egiteaz damututa. Jada berandu da. Masailean kolpe latz bat jaso eta lurrera erori naiz, konorterik gabe. * * * – Aaaaaaaaa! Garrasi egitearekin batera begiak zabaldu ditut eta ohean etzanda nagoela ohartu naiz. Amesgaiztoa besterik ez da izan. 15 urte besterik ez ditut, ez daukat bikotekiderik eta gurasoekin bizi naiz etxean. Gauza bat argi geratu zait: etorkizunean nire bikotekidearengandik tratu txarrak jasoz gero, zuzenean epaitegira joko dut.
Amets
46
W
Kale berria
5. saila | Prosa Maria Lizarraga Garmendia
Faborez, a ze lanak bidaltzen dizkiguten batzuetan! Nire familia deskribatzea, hori bai txorakeria, Lehen Hezkuntzako ikasleak izango bagina, gutxienez‌ Baina ez da kasua. Gehienok gaizki idazten omen dugu eta astero-astero gai bati buruz orri erdi bat bete beharko dugula besterik ez du errepikatzen Pilarrek, euskarako irakasleak. Eta nik nola egingo dut hori? Nola deskribatuko dut nire familia, ez badut hitz horren esanahia ulertzen ere? Etxera iristerakoan ama plantxatzen topatu dut, hain gorrotagarria dudan alkandora urdin iluna esku artean duelarik. Masailean musu bat eman diot eta irribarre goxo bat eskaini dit, baina nire gelako atea itxi orduko, barren-barrenetik atera zait lehenengo malkoa. Jada aspalditik agortu zitzaizkidala uste nuen, une hori iritsi arte. Dena familia hitza izan da, nire etxeko egoera gogorarazi baitit. Berehala lehortu dut malkoa etxeko atea irekitzen hasi denean. Nire aita da, etxeko “gizonâ€? nazkagarria. Nire ama iraintzen, beldurtzen, jotzen duen gizakia. Zerk itsutuko zuen ama, bere garaian, horrelako batez maitemintzeko? Maitasunak berak, suposatzen dut. Egia esan, nire aita lehen ez zen horrelakoa. Lehen ama eta ni primeran zaintzen gintuen, osaba kartzelatua izan zen arte. Hura preso denetik, aldiz, dena beltz bilakatu da. Amak eta biok aitak bezalaxe maite dugu osaba, eta min ematen digu horrela egoteak, txoria bere
47
kaiolan egongo balitz bezala. Baina aitak hori ez du ulertzen. Berak anaiarengatik sufritzen duen guztia gurekin ordaintzen du. Gorroto dut. – Arratsalde on, Jaione –gelako atea ireki du, baina ez diot ezer erantzun. Duela hilabete ez diodala ezer esaten, begiradekin dena azaltzen baitiot. Arratsaldean lan pare bat egin eta lotaratu egin naiz. Musika jartzen dut belarrietan gauetako liskarrak eta jipoiak tapatu nahian. Hurrengo egunean, Janirerekin arratsaldea pasatu ondoren, etxerako bidean kale berri batetik pasatu naiz. Izan ere, etxebizitza berriak egin dituzte eta beste bide batetik joan beharra daukat. Etxebizitzak, etxebizitzak eta etxebizitzak; eraikinak eta eraikinak. Gris bilakatzen ari da mundu berdea, baina, tira, hori beste kontu bat da. Gauza zera da: gitarra bat entzun dudala. Gitarra elektriko bat entzun dut kalean, baina ez du edozeinek bezala jotzen, benetan modu harrigarrian sentitzen du instrumentua. Musika hori entzun dudanean sentitutakoa esplikaezina da. Beraz, oraingo hau ikusi dut momenturik egokiena nire familia deskribatzeko, eta ditxosozko lan hori egiteko. Familia perfektu bat asmatzeko eta errealitatea gorderik uzteko, surrealismo hutsean murgildurik. Kalearen txoko batean eseri eta hitzak idazten jarri naiz, ezkerretik eskuinerantz, musikarekin batera. Gitarra jotzen duenak ulertuko banindu bezala sentitzen dut. Izugarria da sentsazioa. Eta bukatzeko, nire deskribapen faltsuko azken hitza idatzi dut: errespetua. Orduantxe bukatu du gitarra joleak kanta. Sinestezina. Etxean sartu naizenean, ama leihotik begira aurkitu dut. Kaleko euriari begira dago. Zerutik hasi eta bidaia luzea eta, aldi berean, motza egiten duen tanta bakoitzari begira. – Ama, ezin dugu horrela jarraitu.
48
– Bolada bat besterik ez da, alaba. Ahal den guztietan joango gara osaba ikustera, eta aitari berehalaxe pasatuko zaio haserrealdia. – Baina, baina nola esan dezakezu hori? Haserrealdia? Jo egiten zaitu, ama, jo! Nola esan dezakezu hori “haserrealdi” bat bakarrik dela? Egunero negarrez zaude, eta jada nekatu naiz, gorroto dut aita! Ama hitzik gabe gelditu da. Begietara begira nigana hurbildu eta besarkatu egin nau. Une batez, ongi sentitu naiz, aspalditik nenbilen kontaktu horren beharrean, maitasunaren beharrean. Asteazkena, gaur igeriketa arratsaldean. Hau ere okerrera joan da. Lehen oso ona nintzen, ia txapelketa gehienak irabazten nituen, eta primerako harremana nuen entrenatzailearekin. Orain, ordea, agurtu eta igerilari gisara hobetzeko aholkuak besterik ez dizkit ematen, edozein entrenatzailek bezala. 8:17, atzoko ordu berdina, kale berbera. Oraindik ez dut gitarra soinurik entzun, baina seguraski berehalaxe hasiko dela musikaria sokak bibrarazten. Hamabost minutu daramatzat dagoeneko itxaroten, eta oraindik ez dut ezta nota bat ere entzun. Badaezpada, gehiago geldituko naiz zain. 44 minutu… 45… banoa. A ze nostalgia atzokoa, ea gaur zortea edukitzen dudan. Lau, hiru, bi… bat eta eman dut lehenengo pausoa kale berrian. Begiak itxi eta bai, sentitzen dut melodia. Gaurkoan bai. Beraz, begiak ireki ditut eta gora begira jarri naiz. Musika nondik etorriko ote den galdetzen diot neure buruari. Eraikin berrietan ez da ezer arraroa ikusten, baina eraikin zahar batean ipini dut arreta. Hau ez da oso altua ingurukoekin alderatuta, nahiko utzia dagoela ematen du, eta katu beltz batek azaleratzen duen misterio bera sentiarazten dizu. Leiho guztietako kristalak nahiko hautsiak daude, batenak izan ezik, eta bertatik argi xume bat nabaritzen da. Argi daukat, hortik dator musika berezi hau. Herenegungo txoko berean eseri eta, beste egitekorik gabe, musika entzuten jarri naiz. – Agur, ama –goiz guztietako musua eman eta etxeko atea itxi dut.
49
Ikastolan orduak azkar pasatu zaizkit, beti bezala. Orain ikastola gogoko dut. Etxea ez den beste leku guztiak ditut gogoko. Baina gaurkoan ere iritsi da eguneko azken arloa. Arratsaldea liburutegian pasatu ostean, ohiko lekura joan naiz, ohiko orduan. Oraingo honetan beste pauso bat eman nahi dut, musikaria nor ote den jakin. Gehiegi miresten dut ezezagun bat izateko. Ondorioz, eraikin zaharrera hurbildu eta bertako ate handiaren aurrean gelditu naiz. Irekia dagoenez, barrura sartu eta eskailera batzuk ikusi ditut. Lehenengo aldiz beldurra sentitu dut; hala eta guztiz ere, ibiltzen jarraitu dut gela egokia aurkitu arte. Hamaika galdera etorri zaizkit bat-batean burura, nahiz eta jakin ate horren beste aldean ezin duela pertsona gaiztorik egon. Tira, Jaione, animo! Oandik ez dakizula zein ostia den gitarra modu hortan jotzen dun tipo o tipa! Ezin tzu hola jarraitu. Gelan Jon Anderrek saten dun bezela, euki potruk! Ba, ba ireki atia. Ate zahar hau bultzatzia besteik ez dela, jode! Ausardiya, ausardiya. Bueno bat, bi ta hiru! Musikak jotzen jarraitzen du eta oraindik atearen beste aldean nago. Ez naiz ausartzen. Zer esango diot? “Apa, zure gitarra jotzeko modua maite dut eta jakin-mina nuen, besterik ez”. Ez da ohiko gauza bat. Halako batean, musika gelditu eta isiltasuna nagusitu da. Ezustekoarekin, gehiegi ikaratu eta eskailerak korrika jaisten hasi naiz. – Tuntuna, tuntuna! –esan diot neure buruari. Erlojuari begiratu eta etxera joateko ordua dela ikusi dut. – Non ibili zara, maitea? – Berandutu egin zait ama, barkatu –benetan sentitzen nuen. Ez diot aitari buruz galderarik ere egin, ohean egongo dela pentsatzen dut, beti bezala. Denbora aurrera joan ahala, Janireri kontatu diot kale berriko nire gitarra jolearen istorio guztia. Berak ez du ulertzen musika horrengatik
50
sentitzen dudan guztia, are gutxiago oraindik ezezaguna dudala musikaria: – Eta, ez al duzu jakin nahi nor den musika horren sortzailea? Beharbada, gainera, mutil gazte bat da… – Ez dut uste, Janire… Baina, egia esan, badut jakin-min pixka bat. – Lasai, Jaione, egunen batean ezagutuko duzu eta; seguru nago! Janire agurtu eta etxerako bidean nindoala, kale berritik pasatzerakoan, eraikin zaharraren parean jarri naiz. Badakit musikaria ordu honetan ez dagoela bertan. Besterik gabe gelditu naiz eraikinari begira. Gustuko dut tokia. Baina, bat-batean, norbait eskailerak jaisten nabaritu dut. Baztertu egin naiz ikus ez nazan, eta atea ireki du. Ezin dut sinetsi, nire aita da.
Kale
51
W
Naizena izaten hasteko 6. saila | Prosa Unai Odriozola Zugarramurdi
Aspaldidanik idatzi behar nuen zerbait zuretzat, aspaldi zin egin nion neure buruari hurrena idazten nuen liburua zuri eskainiko nizula; behingoagatik egia jakingo zutela auzoko, herriko eta inguruko ahobero guztiek. Baina badakizu nolakoa naizen, zuk inork baino hobeki ezagutzen nauzu. Beti izan naiz koldar xamarra eta, oraingoan ere, hala izan naizela argi geratu da enegarren aldiz. Txikia nintzenean aitak oilobustia nintzela esaten zidan, ez zekiela zergatik jarri zidan Peru izena Miren egokiago bazitzaidan; neska ematen nuela edozeren aurrean zure gonapean sartzen nintzelako, malkoak isurtzen zitzaizkidalako, galtzak beharrean gonak maite nituelako eta hainbeste gustatzen zitzaidan zure ezpainetako gorriarekin nireak koloreztatzen nituelako. Eta arrazoi izango zuen agian oilobustia nintzela zioenean. Oilobustia, bai. Zuk beti esaten zenidan ez kasurik egiteko, gogoratzen? Baina aitaren orroek zu ere beldurtzen zintuzten, badakit. Nire aurrean negarrari tinko eusten saiatu arren, badakit zure barrua ere izuak astintzen zuela. Nik ez nuen berari aurre egiteko kemenik izan sekula, koldar hutsa nintzen, oilobustia. Oilobustia izan nintzen hamar urte bete nituen egunean ere; aitak “Gizondu haiz�, esan zidan, “ez duk negarrik egin behar eta inork hi zapaldu baino lehen, heuk zapaldu behar dituk besteak�. Zuk atearen ertzetik ezetz-ezetz egiten zenidan buruarekin, kasurik ez egiteko; biho-
52
tzik ez zuen mamutzar haren hitzak belarri batetik sartu eta bestetik atera behar nituela. Eta oparia jaso behar nuen unean, eskatutako panpinaren ordez, eskopeta txiki bat eman zidan aitak; “Behar baduk honekin defendatuko haiz. Zin egidak norbaitek zerbait egiten badik, erantzuten jakingo duala”. Eta ezin izan nien begietara zetozkidan olatuei eutsi; nire panpina nahi nuen, hori bakarrik. “Eta panpina?”, esan nuen orduan. Pentsatu bakarrik egin nuela uste nuen, baina aitaren belarrondokoa jaso eta haren garrasiak entzundakoan ohartu nintzen pentsatzearekin batera esaten ari nintzela. Egun guztia pasatu nuen eskopetari begira, egongelako mahaiaren gainean pausaturik zegoen, aitak utzi zuen bezala. Ez nuen ulertzen zergatik ezin zidan panpina madarikatu bat oparitu. Zuk arratsalde osoa besaulkian eserita igaro zenuen, josi eta josi. Egunero aritzen zinen aitaren galtzak konpondu, nire jertseari botoiak jarri, petatxu bat hemen, kremailera han… Eta tarteka burua altxatu eta ulertzen ninduzulako aurpegia jartzen zenidan, aurpegi triste eta begizuloduna. Gauean lotara lagundu ninduzun, eta beste behin ere irribarrea marraztu zenuen nire ezpainetan. Arratsalde hartan ez zinen galtzak edo botoiak josten aritu, trapuzko panpina bat egin zenidan, eta musu batekin eskertu nizun; ez genuen hitzik egin, gure sekretua zen. Sekretupean gorde zenuen nire lehen maitasun istorioa ere, banekien ez zeniola inori esango, ez lotsatzekoa zelako (maitemintzeak ez baitu lotsarekin zerikusirik), aitak jakingo balu joka txikituko ninduela bazenekielako baizik. Beno, maitasun istorioa esan dut, baina maitemin istorioa esan behar nukeen agian; Aitorri inoiz ere ez bainion esan berarekin maitemindurik nengoenik. Oilobustia nintzen. Eta nire homosexualitatea ezkutatzea erabaki nuen. Aitak txikitatik esaten zidan gizonezkoei emakumeak soil-soilik gustatzen zaizkiela eta gustatu behar zaizkiela. “Marikoiak modan zaudek, baina hori bolada duk, sendatuko dituk”, esaten zidan bizkarra kolpeka ubeltzen zidan bitartean; noski, gizonek eskuarekin bizkarrean kolpeka hitz egiten baitiete elkarri. Nik ere sendatu egin behar nuela sartu zitzaidan buruan aldi batean, gaixo nengoela. Zuk gaixotasuna aitak zuela esaten ze-
53
nidan, kronikoa, gainera, eta munduko gaitzik txarrena: bera zoriontsu ez eta besteon zoriontasuna ezin ikusia. Hogei urterekin, Maitanerekin ezkondu nintzen. Zoriontsu egiten nuen eta ni ere gustura nengoen berarekin, lagun ona zen. Aitor ere gonbidatu genuen ezkontzara, eta oso egun berezia izan zen; berezia, Maitaneren pozezko malkoengatik, nire maitemindu begiengatik (Aitorri begiratzen nionean) eta nire negarrengatik (zein koldarra nintzen gogoratzen nuenean). Neure burua engainatu nuen ustez, baina banekien zu ez zintudala engainatzen. Aitak “Harro nagok hirekin” esan zidan “gure odolak badik etorkizuna”. Etxetik alde egiteko aitzakia polita zen ezkontzarena, ezin nuen gehiago, eta bakarrik utzi zintudan aitarekin. Gutxitan deitzen nizun, badakizu ni ere ez nengoela batere ongi… Eta, pixkanaka, itzaltzen joan zinen. Hamar urte luzez bizi izan zinen itzaletan eta, hura baino itzal handiagorik ez zegoela sinetsita, antidepresibo haiek irentsi zenituen, eta haiek irentsi eta eraman zintuzten zu. Ohean topatu zintuen aitak, ohean etzanda eta nire panpina eskuetan. Kartazal batean ohartxo bat utzi zenidan, ohar bat ezpainetako gorriz sinatua. “Maitea, zu ez zara koldarra, ez zara oilobustia. Ni bai, ordea. Atera zaitez hortik, izan zaitez zu”. Ordutik gauza asko gertatu da. Aitak ez dit oilobustia deitzen, egia esan ez du inortxorekin hitz egiten. Tarteka bisitatzen dut; ongi zaintzen dute zahar-etxean. Maitane eta nirea bukatu zen. Inoiz hasten ez dena ez dago bukatu beharrik. Dibortzioaren paperak egin genituen, besterik ez. Inguruko guztiak harremana uztearen arrazoia adarren kontua izan zela diote. Oraintxe isilaraziko ditut denak. Bada garaia naizena izaten hasteko, ez duzu uste? Mila esker denagatik, ama, oraintxe ia panpina eman zenidanean bezalako irribarrea dut ezpainetan.
Naizena
54
W
Eser naiteke?
6. saila | Prosa Laida Elorza Otegi
– Eser naiteke? Burua altxatu eta harriduraz begiratzen didazu. Kaleko banku batean eserita zaude. Ilun eta hotz dago, hutsik kaleak. Ez zenuen ni hemen ikusterik espero, nik zu ere ez. Nekatuta dirudizu; segur aski, ez duzu lorik egin denbora luzean, ez behar bezala, behintzat. Ez daramazu makillajerik, eta gaztetako orbainak agerian uzten dizkizu aurpegiko gorritasunak. Galdutako begiak, ez baituzu ezer ulertzen, ez zaude ezer ulertzeko moduan. Vodka merke eta tabako usaina darion hatsa duzu ahoan. Zikina duzu ilea. Nabaria da hainbat egunetan kanpoan izan zarela, eta zure adats beltzek ia guztiz estaltzen dituzte zure begi ilunak. Zure txupa beltza daramazu hainbat kamisetaren gainean, baina ez dizu askorako balio zure galtza hautsietatik sartzen den aireari aurre egiteko. Ez duzu tatuaje berririk, ezta zulotxo berririk ere. Berdin-berdin zaude joan zinenetik. Apur bat makalago, hori bai. – Noski. Eseri egin naiz, zure gauzez beteta dagoen poltsa lurrean utziz. Nik ez dut zuk bezalako hotzik. Ezagutzen dut leku hau, baita neguan egiten duen eguraldia ere, eta hemen inguruan inork ezagutzen ez nauenez, ez naiz kalera apainduta ateratzeaz arduratzen. Harrigarria zaizu, beraz, txandala daramadala ikustea. Bufandak lepoa estaltzen dit, ia ahoa ere estaltzeraino, eta ile-orde luzea daramat. 55
"Kool-roff" dioen botila erdi-hutsa duzu ondoan. Eskua txamarraren poltsikotik atera eta horri heldu diot ondoren lurrean jartzeko. Ez duzu edari gehiagoren beharrik izango. Behera begira zaude, suak jaten duen zigarroari begira. Ahora eraman, arnasa hartu eta punta nola pizten zaion begiratzen duzu. Kea bota eta berriro zigarroari begira jarri zara, noizbehinka kolpetxoak emanez zigarro hautsa lurrera eror dadin. Ez duzu hitzik egin oraindik, esertzeko baimena eman didazunetik. Ez dakit zer gertatu zaizun orain, hemen eta horrela egoteko, baina ez dakit jakin nahi dudan ere. Ez dakit nire egoera zein den badakizun, nik orain arte ezer esan ez dizudan arren. Galdetzeko beldur naiz, erantzunaren beldur. Azkenean bukatu zaizu zigarroa. Soberan duzun filtroa lurrera bota, eta zapaldu egin duzu. Eskuak elkarrekin igurtzi eta mauketan sartu dituzu, ea horrela berotzen dituzun. Geldi geratu zara, azkenean, eta poliki, zeharka burua altxatu eta alboan eseri zaizun neskari begira geratu zara. Ezagutzen dut nik begirada hori. Baina ez guztiz, badaude hainbat ùabardura oraindik ikusi gabeak nituenak zure begietan. Pena duzu, nekea, gosea, damua... Baina pozten zara ni ikusteaz, oso nabari zaizu. Baita oraindik gogoan nauzula ere, baina hori ez da berri, beti izan gara salbuespen bata bestearentzat. Beti izango gara. – Zer moduz zaude? Ahotsa ere ez zaizu aldatu. Badituzu hotzaren, alkoholaren eta, batez ere, erretzearen eraginak, baina bazenituen ezagutu zintudanean ere. – Hala hola, baina ondo. Eta zu? "Hala hola" ironiko bat atera zaizu. Berriro jaitsi duzu burua, ukalondoak belaunetan bermatuta dituzularik. "Hala hola". Bai, bistakoa da. Badira hiru urte elkar ikusi ez dugula. Istorio luzea dugu atzetik, baina luzeegia da orain guztia gogoratzeko, egiatan egunero gogoratzen badut ere. Kontu guztia laburtzeko, badira hiru urte berarekin bizitzera
56
joan zinenetik. Zure neska-laguna zen, eta oso maitea, gainera, baina niri begira egoten zinen hura besarkatzen zenuenean edo begira ez zegoenean. Zurekin ez zegoenean, berriz, beti aprobetxatzen zenuen nirekin zenituen fantasiak egia bihurtzeko. Banekien maite ninduzula, baina gaztea nintzen oraindik, ikasketak bukatu gabeak nituen, eta zuk ezin zenuen gehiago itxaron. Etxetik atera beharra zenuen. Beraz, behin eta berriro engainatu zenuen neska harekin bizitzera joatea erabaki zenuen. Behingoagatik, gauzak ondo egiten saiatu zinen, etorkizun dezente bat eraikitzen. Eta berak etxean hartu zintuen, nik bezain maite zintuelako. Zergatik ez zaude berarekin orain? Ez zenidan inoiz esan utzi egin zenutenik. Non dago? Zergatik zaude hemen? Zergatik bakarrik? Zer gertatu da? Zer egin duzu oraingoan? – Non dago? Berehala ulertu didazu nortaz ari naizen. – Etxean. – Nora zoaz? Isilik geratu zara une batez, pentsatzen bezala, nora zoazen ziur ez bazeneki bezala. Lurrera begira jarraitzen duzu. Gorputza atzera bota, oraindik burumakur, eta zure eskuei begira geratu zara. Gitarra jotzen jarraitzen duzula pentsatzen dut. Gogoan dut oraindik zeinen ondo jotzen zenuen, zenbat gustatzen zitzaidan Knocking on heaven's door jotzen zenuenean. Gogoan dut, baita ere, esku horiek eman zidaten laztan bakoitza: Aurpegian, eskuetan, gerrian. – Gogorra izan da, Ane –diozu bat-batean. Orain bai ez dakidala zertaz ari zaren. Nire isiltasunak adierazi dizu azalpenen bat eman behar didazula. Gogorra? Zer? Zure neskarekin bizitzea? Etxetik alde egitea berriro ez itzultzeko? Zure lagunak ez ikustea? – Gogorra izan da zu ahaztea.
57
Hara! Oso ondo! Ea noiz egiten dizuten niri egin zenidana. Kontatuko didazu orduan zer den "gogorra". Isilik jarraitzen dut, "jarraitu hitz egiten" esango banu bezala. – Saiatu naiz, Ane, benetan diotsut. Harengana joan nintzen, orduak eta orduak trenean bidaiatuz. Gauza ugari saldu behar izan nituen berarenganainoko bidea ordaintzeko, nire gitarra bat barne. Ondo zihoazen gauzak, harreman ona genuen. Ondo pasatzen genuen elkarrekin, guztia kontatzen nion... beno, gurea izan ezik, jakina. Asko maite nuen, eta oraindik maite dut. Zure argazkiak begiratzeari utzi nion zutaz ahazteko. Zure zapia zubi batean lotuta utzi nuen. Ez neramala ikusi zuenean, asko poztu zen. Gehiegi, gauza onerako, gurea bazekiela pentsatu nuen une batez. Baina ez. Guztia zoragarria zen, ia perfektua. – Baina...? Isilik berriro ere. Hartu behar duzun denbora. Hotzak akabatzen ez gaituen bitartean, munduko denbora guztia dugu hitz egiteko. – Ez dago "baina"-rik. "Baina", arazoei esaten zaie, eta zu ez zara arazo bat. Sinplea da ulertzeko, erraza. Hasieran, ahaztu egin zintudala uste nuen. Baina hilabete batzuk pasatu ondoren, zure berririk gabe, ia zutaz gogoratu ere egin gabe... Zas! Neure buruan agertu zinen, ezustean, ezerezetik bezala. Neure buruari galdetzen nion zer moduz ote zihoakizun. Bukatu ote zenituen ikasketak, oraindik txoko hartan egoten ote zinen gauetan edo ezpainak gorriz margotuta eramaten ote zenituen, niri gustatzen zaidan bezala. Eutsi nion egoera horri urte eta hilabete batzuetan, baina obsesio bilakatu zinen. Beraz, neure buruari esan nion ezin nuela horrela jarraitu. Aukeratu egin behar nuela. Bera ala zu. Aukeratu nuen bera, egun batez, zutaz ahazteko gauza izango nintzela pentsatuz. Oker nengoela ikusita, zure bila joatea erabaki nuen. Eta hemen nago. Zu, eta bihozkadekin erantzuteko daukazun mania hori. Maitagarria da, erromantikoa. Baina noizbait zure alde erromantiko horrek gosea, loa eta zernahi egiteko gogo guztiak kendu zizkidan.
58
Ez dakit zer esan. Zur eta lur nago, ez bainuen horrelako ezer espero. Horrelakoa zara zu. Ezerezetik agertzen zara beti. Eta zure ideiak ere bai. Hirugarren aldiz altxatu duzu burua. Begietara begiratu eta esku izoztuarekin laztantzen didazu aurpegia. Ondoren nire "ilea" laztantzen duzu, behatzak adatsetan hondoratuz. – Benetakoa dirudi. Badakizu, beraz. Begirada jaitsi dut. Asko sentitzen dut ez ezer esana, baina ez zintudan kezkatu nahi. Zaila da maite dituzun pertsonei hilabete batzuetako bizitza baino ez duzula kontatzea. Horrelako berri bat zure buruak asimilatzea ere zaila da. Kokotsetik heldu eta aurpegia altxarazi didazu. Xarma berezia du zure begiradak, beti izan du. Ia zure irribarrea bezain erraza da irakurtzen. – Maite zaitut. Eskua aurpegitik kentzen dizudan bitartean erantzuna pentsatzen ari naiz. Ez da erraza burua hotz edukitzea sentimendu eta oroitzapen hauen guztien eromenaren erdian. – Hori esan zenidan azken aldian etxean utzi ninduzun hurrengo egunean. Berriro irribarrez. Auskalo zer drogaren eragina dela pentsatzen hasia naiz, hainbeste irribarre ez da normala zurea bezalako egoera batean. – Etxera. Etxera noa. Isiltasuna berriro. Oraindik hotz handiagoa egiten du, gau bete-betean baikaude. Erlojuari begiratzen diot. Gaueko hamaikak dira. Dardarka gaude biok, baina ez dakigu zer esan. – Nola zenekien hemen nengoela? – Ez nekien.
59
Lehenago lurrean utzi dudan poltsa hartu eta alde bateko poltsikotik billete bat atera duzu. Trenerako billete bat da, bihar goizeko hamaiketan ateratzen dena. "Lourdes - San Sebastien" jartzen du. Benetan etxera zindoazen, beraz, han aurkituko ninduzulakoan. Elur malutak erortzen hasiak dira dagoeneko. Besoak gurutzatzen dituzu gorputza kikilduz bero mantentzeko. Nazkagarria. Nazkagarria eta aspergarria da zeinen erraz biguntzen zaidan bihotza zure aurrean. Billetea poltsako patrikan sartu, kremailera itxi, eskuan hartu, altxatu eta eskua eskaini dizut. – Goazen. Ezertxo ere esan gabe hartu didazu eskua. Oinez abiatu gara nire apartamenturantz. Elurra ari du mara-mara. Nireak ez du erremediorik, baina aurkituko dugu zerbait zuretzat. Kalearen erdian gelditu zara bat-batean nire eskua askatu gabe. Burua itzuli dudanean, begira-begira aurkitu zaitut, zure begirada hori, zure erdi-irribarre hori. Badakit zer nahi duzun. – Bai, bai. Nik ere maite zaitut. Irribarre handi batez oinez hasi zara berriro. Etxera. Etxera goaz.
Rose
60
W
Egin du!
6. saila | Prosa Naroa Oiartzabal Iturain
– Heide, Heide. Esnatu eta altxatu. Goizero bezala errezatu egin behar dugu eta. Gaur, berriz ere berdin. “Bunker” deitzen dioten leku ilun honetan sartuta. Nik ez dakit zergatik deitzen dioten horrela. Osaba “H”-k eta aitatxok esaten dute hemen seguru gaudela. Hemen ez zaigula ezer gertatuko. Baina niri ez zait gustatzen hemen egotea. Dena oso ilun dago, eta beldurra ematen dit pasabideetatik ibiltzeak. Gainera, hotz handia egiten du, eta beldurtu egiten naiz, pertsona gaiztoren bat dagoela pentsatzen dudalako. Etxera joan nahi dut nire panpinatxoekin, eta Petrak egiten dizkidan txokolatezko gailetak jan. Nire ohean egin nahi dut lo berriro, eta ez nire ahizpa Holdinenaren azpiko ohean. Baina ez didate joaten uzten, beren ustez hemen hobeto nagoelako. Nire anaia Helmut-ek berriro jo nau. Erdi lo nagoela esaten dit, eta esnatzeko asmoz jotzen omen nau. Baina gezurra da, ni zirikatzeko egiten du. Beti jotzen nau, une orotan, txikiena naizelako. 4 urte izateaz nazkatuta nago. Hazi egin nahi dut! Orduan ikusiko du zer den ona. Hala ere, gaur besteetan baino min handiagoa eman dit, orain dela egun gutxi besoan ziztatu baininduten. Amatxok esan zigun txerto bat jarri zigutela, ez gaixotzeko, eta justu mina daukadan lekuan jo nau. Baina ezin naiz kexatu, bestela okerragoa izango da eta.
61
– Egin du! Egin du! –ez da isiltzen nire anaia. Ez dakit zergatik esaten duen hori behin eta berriro, baina ezin diot galdetu, bestela “tentela” deituko nau, eta ez dit grazia zipitzik egiten, ni ez naizelako tentela. Nik dakidan gauza bakarra da entzun genuen zarataz geroztik errepikatzen dituela bi hitz horiek. Zarata hark hemen barruan gauden guztiak isilarazi gintuen momentu batez. Hemendik kanpo zarata asko entzuten dira, baina atzokoa izan zen bortitzena. Ez dakit zer izan zen, baina ez zitzaidan batere gustatu. “Atzo, 14:30 aldera, osaba “H”-k bazkaltzea erabaki zuen. Izeba Evak, zurbil eta dotore (bere soineko urdin oreztadunarekin, ke koloreko galtzerdiekin, oinetako marroi italiarrekin, platinozko ordulari harribitxidun batekin eta harri berde bat duen urrezko eskumuturrekoarekin), jantokira lagundu zion. Osabak jantzi beltz bat eta kolore bereko galtzerdiak eta zapatek zeramatzan. Bizitasuna emateko asmoz, alkandora berde argia zeraman soinean. Izeba Evak jantokiko ateraino lagundu zion eta, ondoren, bere logelara itzuli zen, ez zuelako batere goserik. Bazkari hartara bere idazkariak eta sukaldari barazkijaleak lagundu zioten. Bazkari azkarra eta isila izan zen hura. Pasta tomatearekin jan zuten minutu gutxi batzuetan, eta denbora hartan ez zuten hitz bakar bat ere esan. Bazkaria bukatutakoan, Osaba “H” bere logelara itzuli zen. Denak tiro baten hotsa itxaroten ari zirenean, ahots fin eta zorrotz bat entzun zen pasabidean zehar. Magda bere mundua salbatzeko azken ahaleginak egiten ari zen, batez ere bere seme-alabenagatik, Günsche erraldoiarekin, ia bi metro neurtzen zuenarekin, borrokan ari zen, osaba “H”-ren bulegoan sartzen uzteko eskatuz. “Esaiozu esperantza badagoela oraindik, eromen bat dela bere buruaz beste egitea eta sartzen uzteko berarekin hitz egin nahi dut eta”. Logelara sartu zen Günsche. Bera zutik zegoen, bere bulegoko mahaiaren ondoan, Federiko III.aren erretratuaren aurrean. Hotz erantzun zuen: “Ez utzi sartzen. Ez dut ikusi nahi”. Hauexek izan ziren osabaren azkeneko hitzak. Hamar-hamabost minutu geroago, 15:30 eta 16:00ak artean, hilda zegoen. Izeba oinutsik zegoen, eserlekuan eserita, hankak osabaren gainean zituelarik eta aurpegia haren sor62
baldan jarrita. Zianuro potasioa zeukan kapsula hozkatu zuen, eta hankak uzkurtuta zeuzkan agian pozoiak eragindako minagatik. Osaba eserlekuan eserita zegoen Federiko Handiaren erretratuaren aurrean. Burua eserlekuaren bizkarraldean kokaturik zeukan eta ahoa okertuta. Bertatik zianuroa zeraman kristalezko kapsula ikus zitekeen. Odol-jario bat ateratzen zen eskuin aldeko lokian zulo beltz bat igartzen zen, eta inguruko ileak erreta zeuden tiroaren ondorioz.” “Gaur, pasabidearen erdialdean Goebbels-en haurrak bertan behera utziak ikusten ditut. Logelan ahazturik sentitzen ziren, inork ez zien jatekorik ematen. Beren gurasoen, izeba Eva eta Osaba Hitler-en, bila hasi dira”, pentsatzen du osabaren idazkariak, Traudl-ek. – Umeak! Etorri nirekin, nik emango dizuet jaten –esaten digu–. Helduek hainbeste gauza dituzte egiteko, ez baitzaie denborarik geratzen zuentzat. – Non dago izeba Eva? –galdetzen diot interes handiarekin. Izeba beti jolasten da gurekin, baita osabaren Blondi txakurra ere. Baina gaur ez ditut ikusi. Traudl ere gurekin jolasten da, baina nik nahiago dut izeba Evarekin jolastu. Gaur, atzo bezala, guri jaten ematera etorri da eta, noski, gurekin jolastera. Izan ere, azken egun hauetan gutaz ahaztu dira. – Izeba ez dago ondo, eta egun osoa ohean igaroko du. – Ondoezik dago? –galdetzen du Helgak. Helga nire ahizpa zaharrena da, eta pila bat daki. Osabaren kuttuna da. Ni handia naizenean, izeba Eva edo Helga bezalako pertsona bat izan nahi nuke. – Bai, antzeko zerbait. Baina ez kezkatu, segituan itzuliko da bere onera. Denak batera jolasten hasi ginen, baina nik izebarengana joan nahi nuen. Traudl-ek jateko zerbait prestatu bitartean, ni korrika irten naiz izebaren logelarantz. Atea ireki eta ez dut inor ikusten. Ohea eginda dago, arropak ongi antolaturik, hautsa kenduta… Dena garbi-garbi. Ahots batzuk entzun ditut. Biak ezagunak. Bat amaren ahotsa da, bestea, berriz, gaixotzen garenean sendatzen gaituen medikuarena.
63
– Zenbat irauten du? –galdetzen du amatxok. – Lau ordu inguru. Zertaz hitz egiten ari dira? Auskalo. Ez dut ezer ulertzen, eta inork ikusi, usaindu, ukitu, sentitu edo entzun aurretik, nire neba-arrebengana abiatu naiz. Atea kontu handiz ireki eta barrura sartu naiz isiltasun osoz, Traudlek ez harrapatzeko. Zorte txarra! Atearen atzealdean dago. – Non ibili zara? – Izeba Eva bisitatzera joan naiz, baina ez dut aurkitu; Osaba “H” ere ez dut ikusi. Momentu hartan, nire ahizpa Helgari begiratu diot, eta aurpegi arraroa sumatu diot. Mesfidati egongo balitz bezala, baina ez diot garrantzirik eman. Askaria hartu bitartean, “Bunker”-aren segurtasunari buruz hitz egin dugu. Soinu bortitz asko entzuten dira hemendik kanpo, baina guri ez zaigu ezertxo ere gertatuko. Ondo pasatzen dut kanpoko soinu bortitzak entzunez, badakidalako ez zaigula ezertxo gertatuko, nahiz eta kanpoko soinuak gero eta bortitzagoak izan. Gure logela txikira itzuli gara, eta ohe-jantzi zuria jantzi ondoren, Helga ipuin bat irakurtzen hasi zaigu. – Nahikoa, Helga –amatxo logelan sartu da medikuarekin–. Stumpfegger doktoreak esan nizuen sendagaia ekarri dizue –liburua kendu dio eskuetatik eta mahai gainean utzi du. – Zapore mikatza du, baina on egingo dizue. Zurrupada bana bakarrik -esan du edalontzia esku artean duelarik guri eskainiz. Isilune bat. – Heide, zu zara ausartena –esaten dit amatxok edalontzia niri eskainiz. Eskuen artean heldu diot eta zurrupada bat ematen diot. Nazkagarria dago. Oso zapore txarra du–. Apur bat gehiago –esan dit, eta beste zurrupada bat eman diot–. Ikusten, ez da hainbesterako! –eta aurpegia laztandu dit eskuarekin.
64
Ondoren Holdine, Hedda, Hilda, Helmut eta, azkenik, Helgak edan dute. Azken horrek zailtasun gehiago jarri ditu sendagaia hartzerakoan. Amatxok ea gaixorik jarri nahi ote duen galdetu dio. Bere ondoan eseri eta aurpegia laztandu dio, niri bezala. Medikuak edalontzia hartu eta amak burutik heldu dio, ahoa irekitzera behartuz. ”Aita!, Aita!” egin du garrasi Helgak, inolako arrakastarik gabe. Medikua edalontzia eskuan duela hurbildu eta “sendagaia” edatera behartu du. Amatxok ahoa itxi dio, irenstera behartuz. Helgak gutxigatik ez du oka egin, baina, azkenean, irentsi egin du. Nire ahizpa zaharrena ohe gainean geratu da negarrez, amatxok “ondo lo egin!” esan digunean. Argia itzali eta logelatik atera da. Ohean sartu naiz. Gaur ezer berezirik ez egin arren, atzo baino nekatuago nago, eta segituan hartu dut lo, amets sakon eta maitagarri batean murgildurik. “Ume haien ama denbora gutxiren buruan, logela hartara itzuli zen, kapsula gris ilun batzuk eskuan zituelarik. Banan-banan ahoa ireki zien, kapsula barnean sartu eta irentsarazteko, azkeneko muxuak emanez (beren bizitzan jasoko zituzten azkenak) eta burua oheko izararekin estaliz hanka zuriak agerian utziz. Hau egin eta gero, negar eta negar egin zuen, malko guztiak bukatu zitzaizkion arte, baina beranduegi zen. Bere buruaz beste egin zuenetik, ez zegoen atzera bueltarik. Gau hartan, emakume hark bere seme-alabei pertsona batek eduki dezakeen gauzarik preziatuena kendu zien: bizitza. Ondoren, bere buruaz beste egin zuen senarrarenarekin batera. Familia eder hau salbatua izan zitekeen. Jende askok proposatu zien ihes egitea, baina gurasoen ohore eta harrokeria denaren gainetik zegoen. Baita beren sei semealaben bizitzen gainetik ere”. Goebbles Familia. 1945eko maiatzaren 1a*
Rose
65
W
66
Poesia OIARTZUNGO PROSA ETA POESIA LEHIAKETA
67
68
Haizea 3. saila | Poesia Luis Mitxelena Mitxelena Zure indarrek eta usainek nire gorputza inguratzen dutenean zirrara izugarri horrek lasaitu egiten nau. Kili-kiliak egiten dizkidazula gorputzean nabaritzen dut orduan ohartzen naiz hor zaudela, ni babesteko. Egiten duzun txistuak txoriaren kantua gogorarazten dit eta txoriak bezala aske sentitzen naiz. Daukazun energiak oso indartsua zarela erakusten dit eta oroitzapenekin bat egiten dut nik. Zu Eguraldi handien artean inguraturik zaude eta denenetatik hoberenetakoa Zara zu. Udazkenean zurekin batera hostoak daramatzazu eta zuk ni urrutira eramatea nahi dut.
69
Mitxe
W
Umeen bizitza 3. saila | Poesia Ane Iragorri Pikabea eta Leire Caballero Artola Bizitza berri bat sortu da. Umeari lehen izpiak gurasoak hunkituta malkoekin begiak. Gurasoekin lehen jolasak eta segituan algarak. Gosea etorri eta ondoren negarrak. Katuka hasieran, beranduago pausoak. Lehenengo erorketak ondoriozko kolpeak. Hitzak ikasiz mintzatzen ahaleginak, hori bai buruhaustea! Denontzat ulertezinak. Lagunekin jolasean irribarrea irabaztean, haserre galanta, ordea, “joe� galtzerakoan. Denbora aurrera doa, eta poza bihotzean. Gaur hamaika urterekin lagun pila ikastetxean. Egunez pozik bizi eta gauez lo ametsak beteko ote dira? Zeinek jakin. Auskalo!
70
Leianes
W
Koloreak 3. saila | Poesia Oroitz Sein Lasa Sua da gorria, gorria dena sua da. Belarra da berdea, berdea dena belarra da. Lurra da marroia, marroia dena lurra da, Horia da hondartza, horia dena hondartza da Zuria da elurra, zuria dena elurra da. Laranja da basamortua, basamortua dena laranja da. Grisa da harria, harria dena grisa da. Zein kolorekoa da iluntasuna? Iluntasuna ez da ezer, ezer ez dena iluntasuna da.
71
Arbide
W
Jakin 4. saila | Poesia Larraitz Etxebeste Lizaso Asko nekien, irakurtzen nekien, banekien zenbakiak korapilatzen, geografiaz dena nekien, ingelesez oso ondo hitz egiten nuen, naturako loreak aztertzen nekien, matematikako problemak egiten nituen, euskArako aditzak buruz nekizkien, gaztelaniaz primeran nekien jakin, jakin ustez dena nekien.
Baina, ez nekien askotan amaren begirada irakurtzen, ez nekien lagunen hitzak ulertzen, ez nekien sentimenduak adierazten, ez nekien askotan gauzak ulertzen, ez nekien malkoak askatzen, ez nekien askotan barre egiten. Horregatik, Ez dut asko jakin nahi, bakarrik amaren begirada irakurtzen, lagunen hitzak ulertzen eta sentimenduak adierazten jakin. Udaberria
72
W
Zuri begira 4. saila | Poesia Maddi Ibarguren Elosegi Zeru altura begiratzen nuen eta ez nuen zeruaren urdinik ikusten Itsaso zabalera begiratzen nuen eta ez nuen itsasoko kresalik usaintzen Erreka bareari begiratzen nion eta ez nuen errekaren urik entzuten Su gorrira begiratzen nuen eta ez nuen suaren berorik sentitzen Mendi garaietara begiratzen nuen eta ez nuen mendiaren berderik ikusten Lore hauskorretara begiratzen nuen eta ez nuen lore hautsaren laranja usaintzen Zoriak zure begietara eraman ninduen Han topatu nituen Zeruaren urdina Itsasoaren kresala Errekaren soinua Suaren beroa Mendiaren berdea Eta lorearen usaina Niregana hurbildu Eta musu eman zenidanean Izarrekin egin nuen lo Zure ezpainetan Ddima
73
W
Laguntxo bat 4. saila | Poesia Ekhine Irazusta Arozena
Bada mundu guztiak, denek, gure barruan dugun laguntxo txiki bat. Lagun bati sekretu bat esan nahi diogunean, ez, ez, ez, hobe ez, denei esango die eta. Gustuko pertsonari, gustuko duzula esan nahi diozunean, ez, ez, ez hobe ez, berak ez du zurekin nahiko eta. Gelakideen aurrean zerbait esan nahi duzunean, ez, ez, ez, hobe ez, trabatu eta burla egingo dizute eta.
74
Amonak egindako jertse goxo hura jantzi nahi dugunean, ez, ez, ez, hobe ez, esaten digu, denek barre egingo dizute eta. Futbolean jolastu nahi dugunean, ez, ez, ez, hobe ez, hanka azpitik sartuko dizute gola. Gure barruko laguntxo horrek hori esaten digu,egunero-egunero, eta nik gauero-gauero esaten diot ez, ez, ez, inola ez, bihar ez zaitut nirekin eramango, etxean utziko zaitut, baina, egunero gurekin eramaten dugu. Gure barruan dugun, laguntxo txiki horren izena lotsa da.
Lotsa
75
W
Zer da denbora? 5. saila | Poesia Maialen Elorza Otaegi
Denbora zer den galdetu zenidan haurra nintzenean. Erlojua zela erantzun nizun. Erlojuaren orratzen joan-etorriak, beti biraka, nora ezean. Segundoz segundo, minutuz minutu orduz ordu egun, hilabete, urte... beti aurrerantz doan etengabeko tik-tak horretan. Denbora zer den galdetu zenidan gazte nintzenean. Erlatiboa zela erantzun nizun. Batzuetan mantsoegi, besteetan azkarregi zihoan tren luzea. Amaierarik gabeko amildegi sakona. Ibilitakoari, ibili beharrekoari begiratuz gero preso hartzen zaituen ziega iluna. Iraganetik ikasiz, gaurkoa biziz, etorkizunarekin amesteko aukera.
76
Denbora zer den galdetu zenidan heldua nintzenean. Esku artetik ihes egiten didan zerbait dela erantzun nizun. Beti faltan, inoiz nahikoa ez dudan hori. Nahigabean hegan doan txori txikia. Gure kontra egiten duen aurkari gogorra, eta irabazi diogula pentsatzen badugu ere, beti aurretik doan erbi azkarra. Denok gehiago nahiko genukeena, diruak ere erosi ezin duen luxuzko altxorra. Denbora zer den galdetu zenidan zahartu nintzenean. Azkar bukatzen den bonboi kaxa beltza. Irribarreetatik malkoetara, malkoetatik muxuetara, batetik eta bestetik dastatuz, ia oharkabean bukatzen dena. Atzean utzitako bide luzearen oroitzapenak, gelditzen den ibilbide motzaren itxaropenak. Maitasunez gogoratuko dudan bizitza batek utzitako ilusio eta penak. Zer da denbora? Kronos
77
W
Zure alboan, laztana 5. saila | Poesia Ane Dehesa Urkia Egunero, egunsentiko ihintZaren freskuran, koldarkeriaren itzal naiz, bakardadearen lagun. Eta hitz hauek idazten ditUdan bitartean, gogoan zaitut, gogoan ditut, nire herriko maiteak. Baina, belduR naiz, beldurra dut, zure irribarrea ahaztuko dudan beldur. Zure ahots gozoa, lEuna, isila, ahantziko dudan beldur. GAu gozo honetan zaitut laztana desira. Gela iLun honetako leiho barradunetik itsasoaren altxorrik isilena dastatzen dut, pausoz pauso, segundoz segundo, askatasunaren zain.
78
Une batez, Bederen, hau guztia amaitzea nahiko nuke, etxera itzuli nahiko nuke. Errealitate gOrdin honek nire amets iheslariak harrapatzen baititu, espetxeratzen, zigortzen, bereak izango balira bezAla. Ez, jada beraNdu da, ez, egindakoak ez du barkamenik. Goi iLuneko distira bakoitzak zentzurik ba al du? Ez, ezerk ez du zentzurik zu gabe, nire bihotzeko lAztana.
Zuk, zuk bakarrik dasta dezakezu nire arimaren oihartzuna, garrasi mingarria, malko busTia, oihu itoa, soilik zuk. Eta hitz hauek idAzten ditudan bitartean, maitasunaren errailak herdoilduz, askatasunaren egarriz, jaioterrira itzuli gura dut, Nire bihotzeko laztana, oroitzapen galduak berreskuratzeko, aurkitzeko, zure alboan, laztanA. Iheslari
79
W
Zelai loretsua 5. saila | Poesia Ainhoa Iragorri Aizpurua Argi izpi zuri distiratsuak itsuturik utzi ninduenean, inoiz amestu ez nuen lekurik ederrena nuen nire aurrean. Txoritxoak kantuan, haizea firin-faran, zuhaitzaren itzalpean, milaka loreren artean, zerua urdin-urdin eguzkiaren begiradapean. Lasai, oso lasai, egoteko lekua. Loredi zabal koloretsuan, zoritxarrak atsegin bilakatu dira; mina urdin, haserrea laranja, tristura hori, lotsa arrosa, melankolia berde, beldurra zuri. Lasaitasunean, naturarekin kontaktuan, inoiz dastatu ez ditudan usain gozoekin, ortzadarrean baino kolore gehiagorekin, nire paradisura iritsi naiz.
80
Tulipan, magnolia, orkidea eta jasmin loreekin dantzan; nartziso, petunia, lili eta krabelin loreekin kantuan. Lasai, oso lasai, egoteko lekua. Txoritxoak kantuan, haizea firin-faran, zuhaitzaren itzalpean, milaka loreren artean, zerua urdin-urdin eguzkiaren begiradapean. Hamaika sentsazio eragiteko gai, lorategi amaigabean zoritxarra bare, bizitza ederrenaren pare.
Lore
81
W
Etorkizunaren idazle kuttunei 6. saila | Poesia Unai Odriozola Zugarramurdi
Bizi apur bat emateko bide dira hil gabeko hilotzen loreentzat txori ttipien goizeroko kantu eztiak. Bizi apur bat kentzeko bide dira zergati bat izan gabe kaiola hotzetan sartzen dituzten txori hegalari guztiak. Halere, txoriek badute halako grina bat, berezko indarra, hegalari dira. Atzean utzi behar izan duten lurraldea dute beren biriken hauspo, indar, aurrerabide, kemen eta adore. Berdez (edo gorriz‌) jantzitako ehiztariek, ordea, moztu egin nahi dizkiete beren hego lokabeak eta betirako apartatu hemengo lurretik.
82
Alabadere, txoriek esperoko dute, eta ikusiko, etorkizun aberkoirik. Zazpigarren txori-kantua aditzen duen guztiak jakingo du zazpi kantu horiek izan direla laudorioz bustiak. Aberri gorri honetan iragandako guda lazgarriak azkenik eman baitituzte txori eta esperantza berriak. Eta horregatik, horregatik soilik, eta horregatik, horregatik guztiagatik (eta askozaz gehiagogatik), eskaintzen dizuet zuei bi pezeta balio ez duen poema xalo hau kaiolapeetan hemendik urrun zaudeten etorkizunaren idazle kuttunei.
Hegalari
83
W
Ahul egin zintuena 6. saila | Poesia Laida Elorza Otaegi Negarrez ari zara baina inork ez daki zein den malkoen bidea. Garrasika ari zara isiltasunak itotzen zaitu, ordea. Zure bihotza entzuten dut mingarria da bere bakardadea. Zeure burua erortzen utzi ondoren errazagoa izango zaizu begiak ixtea. Entzun, zenbat musika duzun belarrietan. Ikusi, zein bizitza laburra duzun begietan. Dastatu, zenbat hitz duzun oraindik ezpainetan. Sentitu, zenbat denbora geratzen zaizun eskuetan. Dena ondo aterako dela diotsut, baina zuk ez duzu hori sentitzen. Eskua emateko eskatzen dizut, baina ez duzu zirkinik egiten. Beltza da zure begirada, bidean galdu da behar zenuen haize ufada. Arropa bustiarena duzu azken besarkada, eta aspaldi ikusi ez duzun eguzkia izoztu da jada.
84
Denbora pasatu ahala hor jarraitzen duzu, zutunik. Ez du ematen ezer senti dezakezunik. Erlojuaren orratzek zure denbora jaten dute gosez amorraturik, baina ez du ematen asko axola zaizunik.
Azkenean, leihotik aldendu eta nire besoak bilatu dituzu iluntasunean barrena. Badakit ez dela lehen aldia, zeure burua hiltzen saiatzen zarena, baina lehen aldia izango da gaur apur batean zurekin geratuko naizena. Orain bai baitakit ni izan nintzela hain ahul egin zintuena.
Liv
85
W
Irribarre hori? Zergatik? 6. saila | Poesia Naroa Oiartzabal Iturain Barre egin ezazu zure sabelak min eman arte Salto egin ezazu zure hankak gelditzen zaizkizun arte Garrasi egin ezazu zure eztarriak erantzuten ez dizun arte Negar egin ezazu zure begiek malko gehiago ez daukaten arte Igerileku batera salto egin arropa eta guzti Hondartzara joan euria ari duenean Itsas barneko mundu miragarria ezagutu Euriaren azpian egin ezazu dantza Disfrutatu edozer tontakeriarekin Abestu hainbeste aldiz abestu duzun abestia Itzulipurdika jaitsi mendi magal bat Animaliak maitatu pertsonak errespetatu Munduko txokolate guztia jan ez izan inolako lotsarik arazoez ahaztu Zure bizitza bizi eta ez besteena ez entzun besteek esandako gauza txarrik aurreiritziekin ez jokatu arauak apurtu Desberdina izan zu zeu jaurti dituzun malko bakoitzarengatik marraztu irribarre polit bat
86
Umeen antzera usoak izutu parkean marraztu zentzurik ez duten marrazkiak galderak egin gauzak ulertzen ez dituzunean Ipini belarrietan entzungailuak jaurti zeure burua ohera entzun doinua eta deskonektatu Bizitza bakarra dago Bizitza urrea da Bizitza bizitzeko dago eta ez xahutzeko edozein arazo txorotan Edozein pertsonarekin Edozein erokeriarekin Edozein hanka sartzerekin Edozein ergelkeriarekin Edozer gauzarekin‌ Gozatu! Bizitzaren sekretua bizitzean datza Momentu guztiak xurgatu behar dira laranja baten zukua bezala Dastatu egin behar da momentu oro oroimenean suarekin idazteko Soinu bakoitza hauteman behar da baita barnetik ateratzen diren horiek ere Bizitza ez da hain konplexua geure buruak bihurtzen du gauza bakar bat eskatzen du Baina bakoitzak jakin behar du zer Bizitzak ez du inongo zentzurik ez baduzu zatirik garrantzitsuena aurkitu, ez baduzu bizitza bizitzeko behar dena aurkitu, ez daukazu infernua baino gauza gehiagorik Horregatik, ZORIONTSU IZAN behar da eta Barre egin ezazu zure sabelak min eman arte. Maria
87
W