20
ALVARO ARAGON RUANO
ABELTZAINTZA OIARTZUNEN XX. MENDEAREN HASIERA ARTE
LA GANADERÍA EN OIARTZUN HASTA COMIENZOS DEL SIGLO XX
2013
ABELTZAINTZA OIARTZUNEN XX. MENDEAREN HASIERA ARTE
Euskeraz, gazteleraz eta ingelesez idatziriko liburu eta artikulu asko argitaratu ditu argitaletxe eta aldizkari zientifikoetan, eta horien artean goraipatu behar dira El bosque guipuzcoano en la Edad Moderna: aprovechamiento, ordenamiento legal y conflictividad, Donostia, Aranzadi Zientzia Elkartea, 2001; Iturriozko Torrea. Historia eta Kultur ondarea, Oiartzun, Oiartzungo Udala, 2003 eta La ganadería guipuzcoana durante el Antiguo Regimen, Bilbo, EHU, 2009. Bere ikerketa historikoen gai nagusienak Gipuzkoako eta Euskal Herriko ekohistoria, baso historia, abeltzaintzaren historia eta merkataritzaren historia dira. 2001. urtetik Euskal Herriko Unibertsitateko Erdi Aroko, Aro Berriko eta Amerikako Historia Saileko partaidea da eta 2011tik Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasle Agregatua da. Alvaro Aragon Ruano Oiartzunen jaio zen 1969. urtean. Deustuko Unibertsitatean egin zituen bere ikasketak eta bertan lortu zuen Historia Lizentziatura 1992an eta Euskal Herriko Unibertsitatean Historia Doktoradutza 2000ean.
LA GANADERÍA EN OIARTZUN HASTA COMIENZOS DEL SIGLO XX
Álvaro Aragón Ruano nació en Oiartzun en el año 1969. Cursó sus estudios en la Universidad de Deusto, donde consiguió la Licenciatura en Historia en el año 1992. Posteriormente, en el año 2000 obtuvo el título de Doctor en Historia en la Universidad del País Vasco. Desde 2001 imparte docencia en la Universidad del País Vasco, adscrito al Departamento de Historia Medieval, Moderna y América, y desde 2011 es Profesor Agregado. Los temas principales a los que dedica su investigación histórica, son la ecohistoria, la historia forestal, la historia de la ganadería y la historia del comercio, principalmente de Gipuzkoa y el País Vasco. Ha publicado diversos libros y artículos en euskara, castellano e inglés en diferentes editoriales y publicaciones científicas, de entre las cuales caben destacar El bosque guipuzcoano en la Edad Moderna: aprovechamiento, ordenamiento legal y conflictividad, Donostia, Aranzadi Zientzia Elkartea, 2001; Iturriozko Torrea. Historia eta Kultur ondarea, Oiartzun, Oiartzungo Udala, 2003 y La ganadería guipuzcoana durante el Antiguo Regimen, Bilbo, EHU, 2009.
ÁLVARO ARAGÓN RUANO
Egilea: Alvaro Aragon Ruano Argazkiak: Alvaro Aragon Xabier Eskisabel Elosegi Fondoa Kutxateka Oiartzungo Argazki Artxiboa Ojanguren Fondoa Luis Mari Zaldua Itzulpenak: Alvaro Aragon. Jabi Elizasu, Hitzurun Hizkuntz Zerbitzuak, SL. Lehen argitalpena: 2013ko abuztua Ale-Kopurua: 500 Argitaratzailea: Oiartzungo Udala, Kultura Batzordea ISBN: 978-84-88917-38-6 L.G. SS 1023-2013 Fotokonposaketa, inprimaketa eta koadernaketa: Michelena artes grรกficas Oiartzungo Udalak ez du derrigorrez bat egiten liburuaren egileek egin ditzaketen adierazpenekin.
ABELTZAINTZA OIARTZUNEN XX. MENDEAREN HASIERA ARTE
ALVARO ARAGON RUANO
Bianditzeko magaletik amesten zaitut‌
Oiartzungo abeltzain guztiei eta batik bat Oiantzabalko Itziar Aburuza Rezolari
AGURRA
Esku artean duzuen hau gure herriko ondarea berreskuratu eta herritar guztiontzat eskuragarri jartzeko ahaleginean Oiartzungo Udalak kaleratzen duen Mugarri bildumaren hogeigarren alea duzue. Mugarri bildumaren lehen alean Lehen Libelalismoan Oiartzun Haranean hartu genuen gai gisa, eta ordutik hona asko izan dira gure herriko iragana eta oraina ezagutzeko bidean landu ditugun gaiak: Oiartzungo hizkera, geologia, kantutegia, natura, baserriak, Kontzeju Etxeak, toponimia, memoria historikoa… Oraingo honetan Erdi Arotik hasi eta XX. mendeko lehen hamarkadak bitarte Oiartzungo abeltzaintzak bizi izan duen bilakaera eta aldian aldiko errealitatera egokitzeko eman behar izan dituen urratsez arituko gara, Álvaro Aragón Ruano oiartzuarraren ikerketa lanean murgilduz. Alvaro Aragón Ruanok Gipuzkoako eta Euskal Herriko ekohistoria, baso historia, abeltzaintzaren historia eta merkataritzaren historiaren inguruko ikerketa lanak kaleratu ditu. Oiartzungo Udalaren izenean, eskerrik asko Alvaro, gure herriko iraganaren ezagutzan sakontzen laguntzeagatik, eta noski, Mugarri honen bitartez, oiartzuar guztiontzat eskuragarri jartzeko aukera eman izanagatik. Gure herriaren historia zatitxo bat da lan hau, azken mendeetako Oiartzun ezagutzeko erakusleihoa, izan ginenaren eta garenaren ezagutzan sakontzen lagunduko digun tresna.
Asier Legorburu del Sol Kultura Batzordeburua
7
Álvaro Aragón Ruano
LABURDURAK A.H.N.: Agiritegi Historiko Nazionala A.U.A.: Azkoitiko Udal Agiritegia Azp.U.A.: Azpeitiko Udal Agiritegia D.E.A.: Donostiako Elizbarrutiko Agiritegia D.M.A.: Donemiliagako Markesen Agiritegia E.U.A.: Errenteriako Udal Agiritegia G.A.O.-A.G.G.: Gipuzkoako Agiritegi Orokorra G.P.A.H.: Gipuzkoako Protokoloen Agiritegi Historikoa G.U.A: Goizuetako Udal Agiritegia H.U.A.: Hernaniko Udal Agiritegia Ho.U.A: Hondarribiako Udal Agiritegia I.E.A.: Iruñeako Elizbarrutiko Agiritegia I.U.A.: Irungo Udal Agiritegia L.U.A: Lesakako Udal Agiritegia O.E.K.A.: Orreagako Errege Kolegiatako Agiritegia O.U.A.: Oiartzungo Udal Agiritegia Or.U.A.: Ordiziako Udal Agiritegia P.U.A.: Pasaiako Udal Agiritegia Parz.A.: Gipuzkoako Partzuergoaren Agiritegia S.A.O.: Simancasko Agiritegi Orokorra V.E.T.A.: Valladolideko Errege Txanzileriako Agiritegia Z.A.: Zabalatarren Agiritegia BEHSS: Donostiaren inguruko Ikerketa Historikoen Buletina BRSBAP: Euskalerriko Adiskedeen Elkartearen Buletina al.: alea, aleak C.: Kutxa dok.: dokumentua, dokumentuak Esp.: espediente f.: folioa ff.: folioak Ibidem: egile eta obra berdina INE: Estadistika Instituto Nazionala L.: legajoa Op.cit: aipatutako obra or.: orrialdea, orrialdeak Perg.: pergaminoa rº: zuzena vº: okerra
1
9
Álvaro Aragón Ruano
SARRERA “En todos se cuentan 350 casas, otros tantos caseríos, y en ellos 100 solares, 4 ferrerías y 19 molinos, extendiéndose á 7 leguas de circunferencia su jurisdiccion…Cabeza del valle de su nombre, de la provincia de Guipuzcoa, del arciprestazgo Menor y obispado de Pamplona, en el camino real de Madrid á Francia, é inmediato á las peñas en que fenece el Pirineo occidental. Confina por norte con el monte Jaizquivel, por este con Irun y Lesaca, por sur con Goizueta y por oeste con Rentería. Es pueblo abierto con buenas calles, todas empedradas y en algunos barrios con losas en las aceras… Llámase valle todo su término, y se exerce la jurisdiccion civil y criminal por dos alcaldes ó jueces ordinarios y tiene el 63° asiento en las juntas de provincia y vota con 56 fuegos, y ademas hay otro alcalde de hermandad: las casas de ayuntamiento son capaces y hay buenas posadas, plazas y juego de pelota, el mejor de Guipúzcoa, y quizá de toda España, cuyas medidas han servido para el que se ha formado en Madrid. Se coge poco trigo y la gente comun se alimenta de ordinario con maíz, cuya cosecha es de 8 fanegas: abunda el ganado vacuno y caballar, el de lana llega a 4.000 cabezas. Como todo el territorio es quebrado y montuoso, son muchas las fuentes y regatas que corriendo sin nombre particular, forman el rio de Oyarzun, que desagua en el puerto de Pasages. Merece memoria particular la fuente de Urdaide en sitio propio de la casa de este nombre, á medio quarto de legua del pueblo, por ser medicinal y de especial uso en el dolor de ijada y mal de piedra. Esta copia de aguas hace frondosos los montes que lo rodean por este y sur y son la peña de Aya, Biandiz y Zaria. Abundan los castaños, manzanos, nogales, robles y otros árboles de construcion. Las huertas producen regaladas frutas, y en particular peras, que se cultivan de cuenta del comun; las hortalizas y legumbres son suficientes. Los naturales se aplican á la agricultura, á hacer carbon y á la arriería. Hay minas de hierro, algunas de estaño, plomo y cobre, canteras de yeso y jaspe, y no falta caza de corzos, jabalies, raposas, liebres, perdices, becadas, codornices, palomas, ánades; la pesca es mas copiosa. En todo el valle no hay mas de una iglesia parroquial, dedicada á San Esteban, de fábrica moderna, porque la antigua la quemó el exército francés en 1638 con 247 casas; sirven en ella un cura y 8 beneficiados, todo de provision del valle…”.
Hori da 1802an Historia Errege Akademiak bere Diccionario geográfico-histórico de Españan Oiartzuni buruz emandako deskribapena. Gipuzkoako herri arrunt baten deskribapena egiten zen bertan, bere ekonomia artoan, 19 errotei esker, eta burdingintzan, biziraun zuten 4 burdinolei esker, oinarrituta zegoela. Deigarriena, berriz, abelgorrien, zaldien eta artaldeen garrantzia da. Orduko Oiartzungo paisaia gaurkoaren antzekoa zen1, menditsua eta malkartsua, basoz betea, ezegokia eredu mediterraneoko nekazaritzarentzat, baina oso egokia belardiak, larreak, abeltzaintza eta basogintza garatzeko. Deigarria ere eta, egungo egoerarekin konparatuta, nahiko bestelakoa bere basoen oparotasuna; batez ere, gaztainondoak eta hariztiak kontuan harturik. Pagadiak, nahiz eta anitzak izan, ez dira ez eta aipatzen ere; oraindik beren ekoizpen intentsiboa abian jarri ez zen seinale. Oiartzuarren jarduera nagusienak artoaren nekazaritza, barazkigintza, ikazkintza eta mandazaintza ziren, orduan. Azken hori da guri gehien interesatzen zaiguna. Hiztegiak egindako deskribapenean, abereak aipatzen direnean, beti lehen postuan abelgorriak eta zaldiak aipatzen dira, eta gero artaldeak, ugarienak eta 4.000 buru izan arren. Honen arrazoia bertako nekazaritzaren, mandazaitzaren eta garraioaren garrantzia da, eta horietan jarduteko idi, behi pareek eta mandoek zuten paper nagusiena. Ikusiko dugun moduan, 1810 eta 1811 urteen 1
ALBERDI COLLANTES, J.C. – CENDOYA, M. eta AMUNDARAIZ, A.: Oiartzungo baserria. Kalea eta nekazal iharduera artean. Oiartzun: Oiartzungo Udala, 2004, 16-17 or.
10
2
Álvaro Aragón Ruano
bitartean Irungo eskualdeak, non Oiartzun zegoen kokatuta, ez zituen idi pare asko Gipuzkoako beste herriekin alderatuta, baina bai zaldi kopuruari erreparatuta, Ordiziarekin batera. Orduan Oiartzunek 83 idi pare eta 101 zaldi zituen; azken horiek lehen postuan kokatzen zuten Gipuzkoa mailan, Ataunekin batera -Nafarroako mugan ere eta Arabatik gertu-. Dena den, Oiartzun nahiko berezia zen Gipuzkoako beste herriekin alderatuta, aldi berean muga egiten baitzuen Gipuzkoako zein Nafarroako beste hiribilduekin (Errenteria, Lezo, HondarribiaIrun, Lesaka eta Goizueta), eta Frantziatik gertu zegoen. Horrek guztiak bere historia baldintzatu du, gutxienez XX. mendearen erdira arte, kontrabando gisako fenomenoekin. Oiartzun Bidasoako mugatik kilometro gutxira eta Penintsula Iberiar eta Europear Kontinentearen arteko bidean egoteak -XVIII. mendeko Kotxeen Errege Bidean, gero N-1 izango zena- kokagune estrategiko bihurtu zuen penintsulatik zein Europatik garraiatzen ziren produktuentzat. Gauzak horrela, bere biztanleak -mugetako beste komunitate askok egin ohi duten moduan-, mandazaintzan espezializatu ziren, eta horretarako ezinbestekoak ziren abelgorriak eta mandoak. Aldi berean, bere kokapen mugatarrak abere talde bizien pasabide izatea ekarri zuen; izan ere, Frantziatik, Nafarroatik, Ipar Euskal Herritik -Lapurditik, baina batik bat Nafarroa Beheretik eta Zuberoatik- Gipuzkoara eta Bizkaira iristen ziren, bazkatzeko eta harategietan saltzeko. Halere, gai garraiatuenetarikoa Gipuzkoako burdinoletan ekoiztutako burdina zen. Hain zuzen ere, Oiartzun Gipuzkoako gune garrantzitsuenetariko bat zen, XV. mendean, eta 9 burdinola izatera ailegatu zen. Are gehiago, burdingintza izan zen haranaren jarduera nagusia, XVIII. mendera arte, bederen. Bertako biztanleen onura burdingintzan zetzan, 1623ko Gaztainondoen Ordenantzen hitzaurreak -pittin bat ahozabal dena- adierazten zuen moduan: “La consideración de la grande diferencia del estado del Valle, y Concejo de los tiempos passados al que tiene al presente de diminucion (sic), y peoría, nos obliga a pensar el modo, y forma de su restauración; que entonces tenia labrantes, y corrientes tantas Herrerías, que entretenian mas de ochocientos hombres de pelea, sin necesidad de salir de la Tierra…y ahora ha venido a despoblarse, de suerte, que apenas se hallan en èl cuatrocientos hombres de pelea, y otros tantos, y mas Hijos propios del Valle, que están ausentes en otras Tierras, y Provincias, por averles faltado la comodidad de trabajar, y ganar, con que se sustentar, y esto va cada dia de mal en peor; con que esta patente el grandissimo daño, que dello se le sigue al Lugar, y juntamente al servicio de su Magestad, cuya causa, y ocasión ha sido averse perdido, y arruinado muchas de las dichas Herrerías, y destruído, y assolado mucha parte de los Montes, que eran el sustento de ellas,…”2.
Hiztegia argitaratu zen garaian, Oiartzunek 4 burdinola zituen; tartean, Olaberriako udal burdinola zegoen, XIX. mendera arte iraun zuen bakarrak. Horrela ikus daiteke, 1845. eta 1850. urteen bitartean, Pascual Madozek idatzitako obran; orduan, Olaberriakoak ziharduen bakarrik 1883. urtean gelditu eta enkantean jarri zuten3-. XIX. mendeko erdialdeko Oiartzun asko aldatu zen, mende hasierakoarekin alderatua. Hedakuntza demografikoa gertatu zen, ordurako 600 etxe, horien artetik 300 baserri sakabanatu, eta 400 oinetxe baitzituen -1809. eta 1825. urteen bitartean, 50 baserri eraiki ziren-. Zuhaitz motzekin zeuden hornituta bertako mendiak, ikatza eta su egurra 2 3
O.U.A., A, 6, 1, 6. O.U.A., C, 4, 15, 6.
3
11
Álvaro Aragón Ruano
lortzearren, eta ia zuhaitz tantairik ez zen geratzen Konbentzio Gerra, Independentzia Gerra eta Lehen Karlistadan gertaturiko suntsiketak zirela medio. Ekoizpen nagusiak artoa, garia eta sagarra ziren, gaztaina, babarrun, patata eta arbi uztak lortzen ziren arren. Abereei dagokienez, abelgorriak, artaldeak, txerriak eta zaldiak -eskasa eta kalitate txarrekoak- aipatzen dira, ordena horretan. Aipamenetan beti abelgorriak azaltzen dira lehenbizi, beren garrantzi ekonomikoa dela eta -garraioa, nekazaritza, elikadura, ongarria, etab.-, beren kopurua artaldeena baino txikiagoa izan arren. Interesgarriak dira ere zaldien inguruko datuak, ordurako garraiatzearen gainbehera adierazten baitute. Beraz, 1850erako nekazaritza zen jarduera nagusia, behin betiko industria jarduera baztertuz, kontuan izanik 2 burdinola zeudela -lanean bakarrak jarraitzen bazuen ere-, 12 irin errota, ehundegi bat, bi igeltsu fabrika eta teileria bakarra4. Landa eremuari buruz hitz egiten dugunean denbora gelditu edo motelago pasatzen dela ematen du. Irudi hori, non mendeetan zehar, antzina-antzinatik, nekazaritza zein abeltzaintza munduak eta baserriak aldagaitz irauten duten, ez da benetakoa. Gaur egun badakigu nola jardun duen abeltzaintzak, eta, ikerketa etnografiko eta antropologikoei esker, nahiko ongi ezagutzen dugu azken mendeko abeltzaintza; alabaina, nolakoa izan zen XX. mendearen hasiera arte? Euskal Herriko eta Oiartzungo landa eremua aldatu egin da denboran zehar; betiere, garai eta inguru bakoitzean izandako aldaketa berriei egokituta. Ikusiko dugun moduan, abeltzaintzan aldaketa asko gertatu ziren, eta horiek bermatu zuten haren bizirautea eta sendotasuna. Gainera, aldaketak arlo eta alderdi guztietan eman ziren, hala nola: abere taldeen nagusitasuna, jabegoa, abeltzaintza sistema, gaien merkaturatzea, etab. “Aurrerapen” hitza beti lotu izan da industria eta merkataritzarekin; aldiz, nekazaritzari eta abeltzaintzari kutsu “kontserbadorea”, “atzerakoia” eta berrikuntzen aurkakoa eman zaio beti. Irakurleak ikusi ahal izango du hori guztia erabat faltsua dela, abeltzainek eta jabeek aldaketei egokitzen jakin zutela eta jarduera profitagarria eta bideragarria egiteko behar beste aldaketa eta estrategia abian jartzeko gai izan zirela. Ikerketaren helburua epe luzekoa da, hori baita modu egokiena jardueran emandako aldaketak antzemateko. Horregatik, Erdi Aroan hasi, eta XX. mendearen lehen hamarraldietaraino ailegatzen da. Azken muga horren aukeraketa ez da zorizkoa izan, justu kontrakoa baizik, hiru arrazoi kontuan hartu baitira. Lehenik, XX. mendearen hasieran sortu zen Gipuzkoako Aldundiko Baso Zerbitzua (1902), abeltzain eta nekazari ustiategien berrikuntza prozesua abian jartzeko eta bazka eremuak murriztuko eta ukuiluratzea behartuko zituzten zuhaitz arrotzen hedakuntza baliatzeko. Bigarrenik, XX. mende osorako Euskal Herriaren kasurako erreferentzia-obra aparta dugu, Ganadería y pastoreo en Vasconia izenekoa5. Azkenik, Oiartzungo kasuan; batik bat, XX. mendearen azken hamarraldia eta XXI. mendearen hasiera bitarteko baserriari buruzko obra dugu, liburu honen azken ohartzat erabil genezakeena6.
4 MADOZ, P.: Diccionario geográfico-Estadístico-Histórico de España y sus posesiones en Ultramar. Guipúzcoa. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia-Ámbito, 1991, 141-144 or. 5 MANTEROLA, A. eta BARANDIARÁN, J.M.: Ganadería y pastoreo en Vasconia. Bilbo: Etniker Euskalherria, 2000. 6 ALBERDI COLLANTES, J.C. – CENDOYA, M. eta AMUNDARAIN, A.: Oiartzungo baserria…Op. cit.
12
4
Ă lvaro AragĂłn Ruano
Liburu hau ikerketa luze eta orokorrago baten eta Gipuzkoako lurralde osoari buruzko beste argitalpen baten emaitza da. Oiartzuni dagokionez, basogintzari eta abeltzaintzari buruzko bibliografia oparoa biltzeaz gainera, Estatu espainiarreko zein Gipuzkoako agiritegi nagusien bildumak aztertzea ezinbestekoa izan da. Dudarik gabe, ikerketaren oinarria Oiartzungo Udal Agiritegia eta Gipuzkoako Agiritegi Orokorra izan dira, baina gure herriari buruzko informazioa duten beste agiritegi batzuk ere arakatu ditugu, hala nola Orreagako Andra Maria Errege Kolegiatako Agiritegia, Agiritegi Historiko Nazionala eta Valladolideko Errege Txanzilleriako Agiritegia eta inguruko herrietako agiritegiak. Egia da informazio asko galdu dela eta herri mailako ikerketa honek zailtasun handiak dituela alderdi guztiei buruzko datuak aurkitzeko. Nolanahi ere, bibliografia eta dokumentuen informazioa alderatzeak eta inguruko hiribildu eta herrien adibideek aukera eman digute, Oiartzungo abeltzaintzak Erdi Arotik XX. mendearen hasiera arte izan duen bilakaera osatzeko. Ikerketa guztien atzean izaten da beti goraipatu eta eskertu beharreko laguntza eta babesa eman duten laguntzaileen zerrenda ahaztezin bat. Lehenbizi, beraz, eskerrak eman behar dizkiet Joxean Eizmendi eta Adolfo Leibarri Mugarriko hogeigarren alea idazteko aukera emateagatik. Bigarrenik, Oiartzungo Udal Agiritegiko Koro Paskual artxibozainari, bere prestutasunagatik eta ikerketa lana errazteagatik aspalditik, nolabaiteko adiskidetasuna sortu duena. Adiskideak eta senideak ondoan izan gabe ezinezkoa litzateke hain luzaroan landutako lan hau burutzea. Nola ahaztu ere, Aritz Etura eta Lorena Ordas, Alioxia Rodriguez, Aitor Maritxalar, Arritxu Egilegor, Oihane e Iraitz, Andoni Albisu, Maider Belarra, BeĂąat eta Goiuri, Eli eta Esther Aduriz, eta nire digresio eta burutapen aspergarriak nozitu dituzten beste hainbeste. Eskerrak ere nire arreba Martari eta haren Jonatan, Jontxu eta Ikerri, eta, noski, nire gurasoei Aiako Harriko edo Aiamendiko Intxisuen pean jaioarazi baininduten eta oiartzuarra izateko parada eman baitzidaten. Eta nola ez, Karmeni bere baldintza gabeko maitasunagatik eta nire jarraitzaile sutsuena izateagatik. Martxeleteri...bere aitatxori bizitza beste era batera ikusten laguntzeagatik, jaiotzen ikusi gaituen amalurra, Euskal Herria eta Oiartzun, beren mendiak eta basoak, beren baserriak, beren behiak, behorrak eta zaldiak, ardiak...berak ere nik bezain beste maitatuko dituen esperantzarekin.
5
13
Álvaro Aragón Ruano
1. Abere taldeak Gizakiaren eta abereen arteko lotura aspaldikoa da, haiek etxekotzen ehizatzen eta harrapatzen baino abantaila handiagoak lor zitzakeela jabetu zenekoa. Aztarna arkeologikoek erakutsi digutenez, lehen etxekotzeak Gipuzkoan Neolito garaian gertatu ziren. Zorionez, azken hamarraldietan, lehen abere talde neolitikoen gaineko ezagutzan sakontzen ari gara, baita Brontze Aro, Burdin Aro, Erromanizazio eta Erdi Arokoaren gaineko ezagutzan ere7. 1.1. Behi azienda Agirien arabera, gutxienez, XVI. mendera arte, Gipuzkoako abere taldeak; batez ere, abelgorriek eta txerriek osatzen zutela esan dezakegu. Erdi Aroko dokumentuek saroiak aipatu bertan behi “bustoak” edo taldeak gordetzen ziren-, eta behi eta txerri azienda nabarmentzen dituzte. Azienda xehea (ardiak eta ahuntzak) ia aipatzen ez den arren, egon bazegoen, haren kopurua eta garrantzi ekonomikoa, ordea, askoz txikiagoak ziren. XIII. eta XIV. mendeetan, gehienetan saroiez hitz egiten da, behiez eta txerriez, eta bigarren maila batean geratzen da azienda xehea. XV. mendetik aurrera, hedakuntza demografikoarekin eta ekonomikoarekin batera, abelgorrien aziendaren hedakuntza ere nabarmendu zen8. Gertakari hori Oiartzungo saroien ugaltzean ere ikus daiteke, XIV. eta XVI. mendeen artean: 1389an 29 saroi zeuden, 1411n 34 zeuden, eta 1508-1514. urteen bitartean 43 saroi izatera iritsi ziren. Beraz, abelgorriaren une gorena XVI. mendeko lehen erdian gertatu zen: saroi bakoitzean 20 bat abelburu eduki zitezkeela kontuan harturik -batezbestekoa atera dugu Orreagak Aralarren XV. mendean zituen 22 saroiren kasutik, bertan 350 abelburu baitzituzten-, 1514rako Oiartzunen 860 abelburu inguru izango genituzke; ukuiluratuak eta saroietatik kanpo zeudenak kontatu gabe. Garai hartatik aurrera, burdinolen eta behi azienden jabe ziren olagizonak eta ahaide nagusiak udal boteretik baztertuak izan ziren, “gizon zintzoen” etorrerarekin. Hortaz, ez litzateke zentzugabea izango pentsatzea orduan hasi zela behi aziendaren gainbehera eta artaldeen hedakuntza. Agian, orain beste jarduerekin partekatu behar zuten Oiartzungo baso aberastasunaren gaineko monopolioa galtzeak, orain beste jarduera batzuekin partekatu behar baitzuten, olagizonak behiak saltzera behartu zituen; izan ere, aurrerantzean baliabide gutxiago izango zituzten eta behiek kalteak egiten zituzten beren erreserbetan. Abelgorriak, idiak zein behiak, esnea, larrua eta haragia emateaz gain, ezinbestekoak ziren nekazaritzan eta garraioan aritzeko. Behiak haragi edo esneki ekoizpenerako edo hazkuntzarako erabil zitezkeen. Oiartzungo kasuan, behi azienda hiru motek osatzen zuten: “baserrikoak”, beti 7
ALTUNA, J.: "Historia de la domesticación animal en el País Vasco desde sus orígenes hasta la romanización", Munibe. Sociedad de Ciencias Aranzadi, 1980, fasz. 1, 38-39 or.; CASTAÑOS UGARTE, P.M.: "El pastoreo y la ganadería durante la romanización en el País Vasco", Primer coloquio internacional sobre la Romanización en Euskal Herria. I al., Donostia: Eusko-Ikaskuntza, 1996, 661 or.; MARIEZKURRENA, K. eta ALTUNA, J.: "Alimentación de origen animal de los habitantes del Castillo de Aitzorrotz", Munibe. Sociedad de Ciencias Aranzadi, 1981, fasz. 3-4, 200 or. eta PADILLA, I.: “Intervenciones arqueológicas en los castillos de Mendikute (Albiztur) y Ausa (Zaldibia)”, Castillos medievales de Navarra y Gipuzkoa. Un ámbito compartido hace 800 años, Tolosan ospatutako jardunaldia 2001ko urtarrilaren 13an. 8 ARAGÓN RUANO, A.: La ganadería guipuzcoana durante el Antiguo Régimen. Bilbo: EHU, 2009, 61-62 or. 14
6
Álvaro Aragón Ruano
ukuiluratuak, noizean behin udal mendietan bazkatzen zutenak, hazkuntza, haragia edo nekazaritza lanetarako erabiltzen zirenak; “bustoak”, saroietan zaintzen zirenak; eta, betizuak, erdi basatiak, askotan jabetza ezezagunekoak eta udal mendietatik aske zebiltzanak9. Betizuek arazoak ematen zituzten, eta gauetan aldaxkak jaten zituztela leporatzen zitzaien. Garrantzi handikoak izan ziren iraganean, XVI. eta XVII. mendeetan Oiartzundik Nafarroa eta Aragoi aldera esportatzen baitziren. XIX. mendean zehar haren kopurua txikia zen; horrela adierazi zuen 1843an Errenteriak Aldundiari idatziriko gutun batean: “…varios propietarios de terrenos labrantíos y otros de plantación joven y heriales se quejan al ayuntamiento de los daños que en sus propiedades les causa el ganado vacuno montesino o llamado en el país vetizus. Esta clase de ganado era antiguamente de alguna consideración por motivo del abundante pasto que tenían en los montes heriales de propios de aprovechamiento común, donde podía pacer con bastante libertad y, sin embargo, estaba sujeto a varias restricciones por lo que hacía a jarales de reciente corte, viveros, parajes de plantación joven, etc., y sus dueños tenían que abonar frecuentemente los perjuicios. Pero en el dia es el ganado de corto numero, atendida la escasa utilidad que da, y tras de las ningunas ventajas que tiene causa continuos daños y quejas por efecto de que, habiéndose trasmitido a dominio particular muchos de aquellos terrenos heriales, varios están en el día labrantes y otros destinados a diferentes producciones, donde dichos ganados entran y destruyen cuanto encuentran sin que sea fácil conocer de quién sean para exigirles los perjuicios…”10. Behi azienda hobeto egokitzen zen elikadura anitz batera; ardiek, ordea, belarra bakarrik jaten zuten. Behi aziendak belarra, ezkurrak, gorostien, haritzen eta pagoen adar eta hostoak -batik bat udaberrian, bigun zeudenean- eta iratzea jaten zituen. Gainera, zuhaitzen itzala behar zuen, atseden hartu, eta euli zein bizkarroiez babestearren. Martin Austegitaren aburuz, 1508. eta 1514. urteen bitartean, Oiartzungo Udalaren eta haraneko olagizonen artean izandako auzian, behi azienda “Varcaardastegui” izeneko lurrean sartzen zen, eta bertan “...uda partean zenbait behi eta ahuntz eta abere kuluxka hartzeko eta euliengandik eskapo egiteko zuhaitzen gerizpean etzaten ziren...”11. Negu gorrian, bazka urriko sasoian, baimentzen zuten lehendik inausitako zuhaitzen adarrak, gorosti eta erramuen adaburuak, artelatzen kortxoa eta gurbitzaren garangorria moztea, abereen sostengurako. Oiartzungo 1501eko Udal Ordenantzek gorostiak hondotik edo adarretatik moztea debekatu zuten. Enbor bakoitzagatik zilarrezko erreal bateko isuna ordaindu beharko zen, eta adar bakoitzagatik, berriz, 3 marai12.
9
Or.U.A., Auzi gai zibilak, Ordizia, Liburua 3, Esp 1. AYERBE IRIBAR, M.R.: Origen y desarrollo del derecho y de la administración forestal en España y en Guipúzcoa. El Servicio Forestal de Guipúzcoa. I. al.: Desde los orígenes a 1925. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2005, 504 or. 11 O.U.A., C, 4, 2, 1, f. 346 vº. 12 LEMA PUEYO, J.A. et Alii: El triunfo de las élites urbanas guipuzcoanas: nuevos textos para el estudio del gobierno de las villas y de la Provincia (1412-1539). Donostia: Gipuzkoa Foru Aldundia, 2002, 189-190 or. eta O.U.A., A, 6, 1, 1. 10
7
15
Álvaro Aragón Ruano
Pascual Madozek esaten digun moduan, XIX. mendean ohitura zen oraindik abereak zuhaitzen hostoekin elikatzea: “…ganadua udan zehar lizarra, haritza eta beste zuhaitzetako hostoarekin mantentzen da, eta elur garaian basaerramuaren hostoarekin, batik bat ardiak…”13. Behi zein txerri aziendak ezkurrak jaten zituzten. Txerriek haritz ezkurra zein pagatxak jaten bazituzten ere, behien elikadura pagatxetan oinarritzen zen14. 1799ko Batzar Nagusiek hautatutako ordezkariek argi asko adierazten zuten moduan, baso soilketak behi aziendaren murrizketa ekarri zuen. Izan ere, basoak atzera egin zuenetik, “...behi aziendak ez zuen ezinbestekoa zuen aterpea; batez ere, neguan, ukuiluratu egin behar zenean eta bertan nekazariak metatutako arbi, belar eta bestelako bazka ematen zitzaionean. Horrek abelgorrien murrizketa eta ardien ugalketa ekarri du, errazago baitzaio abeltzainari mendi bazkaz baliatzea, eta horrela etekin gehiago ateratzea, hori baita azken batean bere helburua...”. XVI. mendean jada, ohitura zen harategietan salduko ziren idiak galkatzea -Frantzian egiten zen lez- arbia, artatxikiaren lastoa, sagar eta babekin, eta hortik dator orduan emandako izena: harakaiak. XVIII. mendean zehar, behi aziendaren elikadura aniztu egin zen lasto berdea edo arto landarea, arbia, arbi hostoak, aza eta ailorbea erabiliz. Artoa udazkenean erabiltzen zen. Arbia, berriz, abelgorri guztiei ematen zitzaien, baina, batik bat, idiei -baita txerriei ere-, negu gorrian; hostoa azaroan banatzen zen, eta sustraia eta gorputza azaroa eta apirila bitartean. Ailorbea eta aza, irailean eta urrian ereinak, apirilaren bukaeratik maiatzaren erdira arte jasotzen ziren, idientzat ezinbesteko jana izanik15. Nolanahi ere, XVIII. mendeko nekazari gipuzkoar guztiek ez zuten aukera berdina beren abereentzat behar besteko bazka lortzeko; besteak beste, muga teknologikoen eta jabego sistemaren eraginez. Nekazari gehienek -maizterrak gehienak- laborantza lur gutxi zituzten, batez beste 4 hektarea baino gutxiago; hortaz, lehentasuna gariari (azaro-uztaila) eta artoari (maiatzaazaroa) eman behar zieten, eta leku gutxi geratzen zitzaien bazka jartzeko. Arbia (uztaila-azaroa), ailorbea (iraila-maiatza16) eta horren antzekoak urtaro jakinetan muga horiek gainditzeko lagungarria baziren ere, nekazari guztiek ez zituzten lur eta gaitasun berdinak. Cruz Mundetek XVIII. mendeko Errenteriarentzat ekarritako datuek adierazten dutenez, nekazari gehienek lurraren bi heren laborantzarako eta ereiteko erabiltzen zituzten, eta heren bat, berriz, otalurra eta larreak edukitzeko. 1876-1915. urteen artean, espezializazio bat eman zen landa eremuan behi aziendaren eta bazka larreen inguruan, hirietako haragi eta esne eskariari esker17. Horregatik, nekazarien gutxiengo batek mantendu zitzakeen behi talde handiak, baina gehiengoarentzat ezinezkoa izango zen. Horren erakusle dugu, 1886. eta 1920. urteen bitartean, Oiartzungo ustiategietan izandako murrizpena eta abere taldeen jabegoaren kontzentrazioa. Laburbilduz, nekazari gehienei erosoago, merkeago eta errentagarriago suertatzen zitzaien behien hazkuntza uztea eta ardiekin aritzea, bazka gehiago baitzuten, basoa atzera egiten ari zen garai hartan. 13
MADOZ, P.: Op.cit., 64 or. G.A.O.-A.G.G., PT 1911, f. 594 rº eta PT 1925, ff. 267 rº-268 vº. URRUTIKOETXEA, J.: “En una mesa y compañía”. Caserío y familia campesina en la crisis de la “sociedad tradicional”. Irún, 1766-1845. Donostia: Deustoko Unibertsitatea, 1992, 324-326 or. 16 Laborantzen sasoi antolaketarako Josetxo Urrutikoetxeak argitaratu zuen Mutrikuk 1771ean Gaztelako Kontseilu Nagusiari igorritako txosten batean oinarritu gara. URRUTIKOETXEA, J.: Op. cit., 324-326 or. 17 CRUZ MUNDET, J.R.: “Caserío, familia y explotación agraria en Guipúzcoa: el ejemplo de Rentería (17501845)”, Boletín de la Asociación de Demografía Histórica, XV, I (1997), 13-39 or. 14 15
16
8
Álvaro Aragón Ruano
Basoek Gipuzkoa bete zuten bitartean, behi eta txerri azienda izan ziren nagusi, baina baso soilketarekin batera artaldeek hedatzeko aukera izan zuten18. Villafuerteseko Kondeak, 1817an, soildutako herri mendietan berak proposatutako birpopulatzeak eta hesitzeak abereen larreratzea kaltetuko zutela onartzen bazuen ere, honako gaineratu zuen: "...proposatutako itxituren bidez, kaltetuko zena artalde transhumantearen larreratzea izango zen, ez bakarrik itxiturengatik, baizik eta baita aldatutako lurretan emango zen bazka ezegokiagatik ere; Gipuzkoan artalde transhumanteak, etekin gutxikotzat eta errentagarriagoak diren behi aziendarentzat kaltegarritzat jotzen direnak, asko ugaldu dira baso soilketarekin...”19. Hala ere, feria eta azoka berri asko agertu zirela ikusita, badirudi XVIII. mendean behi aziendak beste bultzada bat izan zuela. Seguruenik, artoa, arbia eta horrelako landareen hedakuntzak aukera ema zuen; batetik, baso soilketak eta laborantzaren hedakuntzak ekarritako larreen eta elikagaien murrizketa osatzeko, eta, bestetik, ukuiluratzearen bidez elikaduraren aukerak zabaltzeko. Zenbait adierazlek erakusten digutenez, XVII. mendearen erditik aurrera, ukuiluratutako behi taldeak hedatu egin ziren, mendiko eta saroietako behi aziendaren kaltetan, eta udal bazkaren erabilera, desagertu ez arren, osagarri izatera aldatu zen20. Zenbait kasutan, behi aziendaren atzeratzea eta artaldeen hedatzea ondo hausnartutako programa baten ondorioak izan ziren. Hain zuzen ere, Oiartzun gertakari horren adibidea da. XVI. mendearen bukaeran, abelgorri eta burdinola jabeen aurkako ahotsak entzuten hasi ziren, eta, gauzak horrela, 1610erako gehienek abelgorriak kendu zituzten. Olagizonek, beren inbertsioei lehentasuna eman nahian eta behiek moztutako txaradietan egindako kalteez nolabait nazkatuak, abereak saldu zituzten pixkanaka, Santa Katalina Kofradiaren liburuek adierazten duten moduan. Bestalde, Oiartzungo udalean zuten eraginari esker, dekretu bat aterarazi zuten behi jabeek beren abereak udalari saldu ziezaioten. Dokumentuek Oiartzungo mendietan 6.000-14.000 ardi zebiltzala -gure ustez, asko puztutaadierazten duten bitartean, aipatutako 1610eko ordenantzak txabolak eta eskortak eraikitzea debekatu zuen, unaiek zuhaitzetan eginiko kalteen ondorioz burdingintzan eta ontzigintzan nahitaezkoak ziren su egurra eta zura gutxitzen ari zirelako21: “Ordenamos que ninguna perssona eclessiastica ni seglar de cualquier calidad prominencia condicion que fuere de oy en adelante pueda traer ganado bacuno roçando y apaccentando en los montes jarales ni brauos de la juridicion de los dichos concejos ni puedan tener ni haga barraca ni choza para bibir en ellas y para efeto de asistir guardando el dicho ganado bacuno ni para otro efeto ninguno ni se agan aprisco abrigo ni çeto enbarrada ni cercado para guardar ni encerrar el dicho ganado so pena de doze reales por cada cabeça que se prendare y diez mil maravedis con diez dias de carcel por cada choza e barraca e aprisco enbarrada e seto que hizieren…”. 18
FERNANDEZ DE PINEDO, E.: "Estructura de los sectores agropecuario y pesquero vascos (1700-1870)”, IX Congreso de Estudios Vascos, 1983. Antecedentes próximos de la sociedad vasca actual. Siglos XVIII y XIX. Bilbo: Eusko Ikaskuntza, 1983, 100 or. 19 Z.A., 104-14. 20 ARAGÓN RUANO, A.: La ganadería guipuzcoana…Op.cit., 207 or. 21 G.A.O.-A.G.G., CO MCI 893.
9
17
Álvaro Aragón Ruano
Debekuak gauez muskilak jaten zituzten saroietako behiei eta betizuei eragin zien, eta ez artaldeei eta baserrietako behiei. Aurkeztutako alegazioen aburutan, ardiek belarra jaten zuten herri mendietan, eta ez zuten txabolarik behar, gauak baserrietan pasatzen baitzituzten. Ordenantza plazaratzean, auzia sortu zen Oiartzungo eta Errenteriako udalen eta bi herrietako abeltzainen artean, eta Filipe IIIak 1611ko abenduaren 7an emandako Errege Epai batekin bukatu zen. Abeltzainen eta haien ingurukoen artean, honako hauek zeuden: Miguel Iartua errenteriarra, Martin Etxeberria, Francisco Martinez Arburu, Joan Saez, Antonio eta Joan Arpide, eskribaua, Francisco, Joanes eta Ramus Sein, Bartolome eta Tomas Portu, Ramus eta Joanes Sarasti, marinela, Joanes, Pedro eta Martin Pikoketa, Pedro Baliarrain, Esteba Soraburu, Anton Feloaga, Tomas Aristizabal, Ramus eta Joanes Ala, Francisco Zuloaga, Martin Aranaburu, Juan Lopez Zuaznabar, Domingo Garbuno, Miguel eta Esteban Arizabalo, Joanes Lesanko, Esteban Laskanburu, Juanes Isasti, Jeronimo, Hernando eta Juan Perez Retegui, Pedro eta Joanes Aranburu, sarrailagile, Gregorio Ribera, Joanes Oiartzabal, Martin Perez Indarte, Bartolome eta Miguel Olaziregi, Joanes Makutso, Joanes Lekuona Azpikoa, gaztea, Joanes Aldako, Esteban Amolatz eta Miguel Olaiz. Oiartzungo bizilagunak ziren eta, zenbait kasutan, bailarako burdinolen jabeak. Abeltzainek udalari azpikeriaz eta jakinaren gainean aritu izana leporatu zioten, ez baitzitzaien deitu udal ordenantza eztabaidatzeko eta erabakitzeko Arragoan egindako bilerara, baina bai burdinolen jabeei eta haien lagunei eta aldekoei. Hasteko, ordenantzarekin ongarria urrituko zela zioten, eta horrek ekarriko zituen parrokiak kobratzen zituen hasikinen galera eta gari, liho eta sagar uztaren gutxitzea. Gero, harategiak hornitzearren, inportazio handiagoa iragarri zuten. Azkenik, ukatu zituzten “mendi berrietan” edo baso soilduetan leporatzen zitzaizkien kalteak, eta adierazi zuten loturarik ez zutela Errenterian eta Oiartzunen gainbeheran zeuden burdinoletarako behar ziren su egurraren eta ikatzaren murrizketarekin. Taula 1. Oiartzungo burdinolen ekoizpena XVI. eta XVII. mendeetan22 Burdinola
Data 1508 1603-1605 1567 1574-1578 1579-1588 1567 1562-1588 1574-1586 1587-1588 1574-1578 1582-1588 1574-1578 1579-1583 1584-1588
Oiartzungo burdinola bakoitza Aranburu Olaizola Fagoaga Zuaznabar Iurrita Ugarteola
22
Ekoizpena (kintalak) 1.000 1.700 960 500-1.200 1.000-1.500 1.200-1.620 1.500 800 1.300 1.400-1.500 1.200 600 1.000 1.900
DÍEZ DE SALAZAR, L.M.: Ferrerías en Guipúzcoa…Op.cit., 270 eta 269 or; V.E.T.A., Auzi Zibilak, Lapuerta, Ahaztuak, 576/4; G.A.O.-A.G.G., CO LEJ 596.
18
10
Álvaro Álvaro Aragón Aragón Ruano Ruano
Udalak Udalak ikatzaren ikatzaren eskasiak eskasiak azken azken berrogeita berrogeita hamar hamar urtean urtean bost bost burdinolaren burdinolaren itxiera itxiera eta eta biztanle biztanle erdien erdien emigrazioa emigrazioa ekarri ekarri zuela zuela esan esan arren, arren, abeltzainek abeltzainek ukatu ukatu egiten egiten zuten zuten horrelakorik, horrelakorik, eta eta azken azken urteetan urteetan bizpahiru bizpahiru burdinola burdinola martxan martxan jarri jarri zirela zirela zioten. zioten. Horrez Horrez gain, gain, arazoaren arazoaren erantzukizuna erantzukizuna jabeen jabeen arduragabekeriari arduragabekeriari leporatzen leporatzen zioten, zioten, ikatzaren ikatzaren edo edo su su egurraren egurraren gabeziari gabeziari baino baino gehiago. gehiago. Testigantza Testigantza askori askori esker esker badakigu badakigu 1623an 1623an Oiartzunen Oiartzunen bederatzi bederatzi burdinola burdinola zeudela zeudela lanean, lanean, eta eta ia ia kopuru kopuru bera bera aipatzen aipatzen da da 1508tik 1508tik 1514ra 1514ra eta eta 1560tik 1560tik 1588ra. 1588ra. Horien Horien artetik, artetik, Lope Lope Martinez Martinez 23 Isastiren Isastiren esanetan, esanetan, 1625ean 1625ean lau lau handiak handiak ziren, ziren, eta eta bost bost gabiolak gabiolak 23 .. Horrek Horrek adierazten adierazten du, du, krisialdia krisialdia baino baino gehiago, gehiago, mende mende aldaketak aldaketak oparoaldia oparoaldia ekarri ekarri ziela ziela haraneko haraneko burdinolei, burdinolei, beren beren jabeei. jabeei. Hala, Hala, jabeek jabeek abeltzaintza abeltzaintza baztertu, baztertu, eta eta burdingintzara burdingintzara bideratu bideratu zituzten zituzten ahaleginak, ahaleginak, zerzernolako nolako errentagarritasuna errentagarritasuna ematen ematen zuen zuen ikusita. ikusita. Jarrera Jarrera horien horien atzetik, atzetik, burdinoletako burdinoletako jabeen jabeen interes interes berriak berriak topa topa ditzakegu; ditzakegu; alegia, alegia, ohartu ohartu ziren ziren ardi ardi azienda azienda gero gero eta eta errentagarriagoa errentagarriagoa zela zela artilearen artilearen merkataritzak merkataritzak eta eta haragiaren haragiaren espekulazioak espekulazioak eskainitako eskainitako aukerei aukerei esker; esker; beraz, beraz, nahiago nahiago izan izan zuten zuten abelgorriak abelgorriak saldu, saldu, arreta arreta ardietan ardietan jartzeko. jartzeko. Egia Egia esan, esan, abeltzaintzan abeltzaintzan gertatutako gertatutako aldaketak aldaketak testuinguru testuinguru orokorrago orokorrago batean batean kokatu kokatu behar behar dira; dira; hots, hots, nekazaritzan, nekazaritzan, basogintzan basogintzan eta eta burdingintzan burdingintzan gertatzen gertatzen ari ari ziren ziren aldaketetan. aldaketetan. “Izotz “Izotz Aro Aro 24 Txikia”ren Txikia”ren24 eraginen eraginen eta eta nekazaritzan nekazaritzan sortu sortu zituen zituen zailtasunek zailtasunek artoaren artoaren orokortzea, orokortzea, nekazaritza nekazaritza etekinen etekinen hobetzea hobetzea eta eta mendi mendi bazka bazka artaldeentzat artaldeentzat utziko utziko zuen zuen abelgorrien abelgorrien ukuiluratzea ukuiluratzea ekarri ekarri zuten. zuten. XVI. XVI. mendearen mendearen bukaeran bukaeran eta eta XVII. XVII. mendearen mendearen hasieran hasieran hasiko hasiko zen zen “artoa” “artoa” hitza hitza espresuki espresuki erabiltzen, erabiltzen, Gipuzkoan Gipuzkoan eta eta Oiartzun Oiartzun inguruan. inguruan. 1600. 1600. urtean, urtean, Hernaniko Hernaniko Lastola Lastola baserriko baserriko Martin Martin Garañori Garañori 12 12 zaku zaku bahitu bahitu zitzaizkion: zitzaizkion: sei sei gariarekin, gariarekin, lau lau artatxikiarekin artatxikiarekin eta eta bi bi artoarekin. artoarekin. Hondarribiko Hondarribiko 1619ko 1619ko udal udal aktetan aktetan artoaren artoaren ehoketa ehoketa aipatzen aipatzen da, da, eta eta 1622. 1622. urtean urtean beste beste alde alde batzuei batzuei gailentzen gailentzen ari ari zaiela zaiela ematen ematen du. du. Oiartzunen, Oiartzunen, Fagoaga Fagoaga baserriak, baserriak, 1623an, 1623an, Penadegi Penadegi baserria baserria edukiaz edukiaz gainera, gainera, burdinola, burdinola, errota errota eta eta eguterazko eguterazko laborantza laborantza lurrak lurrak zituen, zituen, non non “garia, “garia, artoa artoa eta eta beste beste ekoizpen ekoizpen batzuk” batzuk” ekoizten ekoizten 25 zituen zituen25 .. Azkenik, Azkenik, 1625ean, 1625ean, Lope Lope Martinez Martinez Isastik Isastik zioenez zioenez “orain “orain dela dela gutxi gutxi hasi hasi da da egiten egiten artozko artozko ogia”; ogia”; horrek horrek erakusten erakusten du du ordurako ordurako kostaldean kostaldean artoaren artoaren laborantza laborantza guztiz guztiz finkatuta finkatuta zegoela zegoela eta eta ordura ordura arte arte nagusi nagusi izandako izandako garia garia bezain bezain garrantzitsua garrantzitsua zela zela edo edo garrantzitsuagoa. garrantzitsuagoa. Dena Dena den, den, bi bi aleak aleak ez ez ziren ziren parean parean geratu geratu 1640-1680 1640-1680 urteen urteen bitartera bitartera arte. arte. Baserriak Baserriak eta, eta, batik batik bat, bat, burdinolak burdinolak -artoari -artoari eskeresker- ekoizpen ekoizpen gune gune integral integral bihurtu bihurtu ziren, ziren, non non zenbait zenbait jarduera jarduera batera batera egiten egiten baitziren baitziren (siderurgia, (siderurgia, nekazaritza, nekazaritza, abeltzaintza). abeltzaintza). Horrek Horrek ekoizpen ekoizpen gune gune kopurua kopurua murriztu murriztu zuen, zuen, baina baina ekoizpena ekoizpena eta, eta, ondorioz, ondorioz, ikatzaren ikatzaren kontsumoa kontsumoa areagotu. areagotu. Hain Hain zuzen, zuzen, ikatzaren ikatzaren kontsumoa kontsumoa areagotzean, areagotzean, berrikuntzak berrikuntzak egin egin behar behar izan izan ziren ziren basogintzan. basogintzan. Abelgorriek Abelgorriek eragiten eragiten zituzten zituzten kalteak kalteak eragozteko; eragozteko; alde alde batetik, batetik, olagizonek olagizonek beren beren behi behi taldeak taldeak kendu kendu zituzten, zituzten, eta, eta, bestetik, bestetik, inausketa inausketa sistema sistema aldatu aldatu zuten, zuten, txaradiak txaradiak zuhaitz zuhaitz motz motz bihurtuta. bihurtuta. Halaber, Halaber, artoaren artoaren eta eta nekazaritzaren nekazaritzaren hedakuntzak hedakuntzak eragindako eragindako soilketa soilketa nabarmena nabarmena pairatzen pairatzen ari ari
23 23
O.U.A., O.U.A., A, A, 6, 6, 1, 1, 6; 6; C, C, 4, 4, 2, 2, 11 eta eta C, C, 4, 4, 3, 3, 1. 1.; G.A.O.-A.G.G., G.A.O.-A.G.G., CO CO LEJ LEJ 164. 164. DÍEZ DÍEZ DE DE SALAZAR, SALAZAR, L.M. L.M. Ferrerías Ferrerías guipuzcoanas. guipuzcoanas. Aspectos Aspectos socio-económicos, socio-económicos, laborales laborales yy fiscales fiscales (siglos (siglos XIV-XVI). XIV-XVI). Donostia: Donostia: Kutxa, Kutxa, 1997, 1997, 29-58 29-58 or. or.; GONZÁLEZ GONZÁLEZ GONZÁLEZ, GONZÁLEZ, A.F. A.F. La La realidad realidad económica económica guipuzcoana guipuzcoana en en los los años años de de superación superación de de la la crisis crisis económica económica del del siglo siglo XVII XVII (1680-1730). (1680-1730). Donostia: Donostia: Gipuzkoako Gipuzkoako Foru Foru Aldundia, Aldundia, 1994, 1994, 250 250 or. or. 24 24 FAGAN, FAGAN, B.: B.: La La Pequeña Pequeña Edad Edad de de Hielo. Hielo. Cómo Cómo el el clima clima afectó afectó aa la la historia historia de de Europa, Europa, 1300-1850. 1300-1850. Bartzelona: Bartzelona: Gedisa, Gedisa, 2008. 2008. 25 25 G.A.O.-A.G.G., G.A.O.-A.G.G., CO CO ECI ECI 833 833 eta eta 1073. 1073.
11 11
19
Álvaro Aragón Ruano
ziren basoak berreskuratu nahian, udalek, gehienetan olagizonek menperatzen zituztela, basoberritze politika jarri zuten abian, udal mintegiak eraikiz26. Oiartzunen, 1656. eta 1691. urteen bitartean emandako erremate guztietan, baldintzek olagizonak behartzen zituzten txaradietan zuhaitz lepatuak edo gidoiak lortzeko haritz egokiak uztera, 12 ukondoko (6’5 metro). Nolanahi ere, ordurako moarratutako basoak zeuden. Aipatutako zenbait errematek deskribatzen zuten nola aplikatu behar zen teknika eta moarratzea: “…hamabi ukondoko moarrak eta gidoiak lortzeko dauden haritzak adarren hondarrak kenduz, alegia, gidatuz, hala txikiak nola handiak…”27. XVII. mendeko 60ko hamarkadaren bukaeran, batera ageri zaizkigu jada moarrak eta txaradiak; baso horietan, txaradien eremuan, zuhaitz egokienak gordetzen ziren gidoiak lortzearren. Mozketa iraileko ilbeheratik martxoko ilbehera arte egin zitekeen; alabaina, inoiz ez, martxotik ekaineko San Joanera. Aizkoraz markatutakoak hondotik ebakiko ziren, eta azalik gabekoak, berriz, lepatu. Pagoei ere aplikatzen zitzaien, zurtoina utziz, “...aldameneko adarrak kenduz edo moztuz...”. Ordurako, haritz motzei çuariçes deitzen zitzaien -egun su haritzak hitza erabiliko genuke-, hau da, su egiteko haritzak: “…badira Çuariçes izeneko haritzak, gidatu behar direnak, buru osoa moztu beharrean…”. Horrela, zuhaitz motz gazteak su haritzak lortzeko utzi behar ziren, gidatuak baina adar guztiak kendu gabe, “…buruan ukondo erdia utzirik (27’8 zentimetro) eta beharrezko besangak eta erabilpen komuneko arbasta…”28, eta zuhaitz motz zaharrak moarratu behar ziren. Horretarako Oiartzungo Udalak “...haritzak gidatzen dakien...” adituren bat hautatu behar zuen. Inoiz ez da adarra edo ipinabarra uzteko betebeharra aipatzen; hau da, gaztelerazko “dejar horca y pendón”; izan ere, errematatutako basoen helburu nagusia ez zen ontzigintza, haraneko burdinolak baizik -horien artean Olaberriko udal burdinola-, ematen zitzaien izenak berak egiaztatzen duen moduan. Ondoren, 70eko hamarkadan, gidoien arteko tartea 12tik 6 ukondora aldatu zen, txaraditik zuhaitz motzerako aldaketari azken bultzada ematearren. Lepatzea errematatutako beste espezieetan ere aplikatzen zen (pagoak, haltzak, hurritzak, gaztainondoak eta urkiak); ordura arte hondotik ebaki arren, aurrerantzean “...lepatu egin behar ziren, eta ez hondotik moztu, Udalaren probetxurako gidatu egin behar baitziren...”. Teknika hori aplikatuta, helburu bikoitza lortzen zen: su egur gehiago lortzea eta haritzen hazkuntzari laguntzea, aldizka inausi ezean, adarrek eta horiek sortutako itzalak inguruko haritzen muskilak kaltetuko bailituzkete29. XVIII. mendearen lehen hamarkadetan, batera ageri dira zuhaitz motzak eta txaradiak, baina azkenekoen kopurua murrizten joan zen lehenengoen mesederako, probintziako beste herrietan gertatzen ari zen legez30.
26
ARAGÓN RUANO, A.: “Una longeva técnica forestal: los trasmochos o desmochos guiados en Guipúzcoa durante la Edad Moderna”, Espacio, Tiempo y Forma, Serie IV, Historia Moderna, 22 (2009), 73-105 or. 27 O.U.A., C, 5, 1, 1. 28 Besangak zuhaitzaren adar nagusiak dira eta arbasta, behin moztuta, geratzen diren adartxoak. Agi denez, suariçe edo suaritza hitzek antzekotasun nabaria dute egun euskeraz zura duten landareak deskribatzeko erabiltzen den zuhaitz hitzarekin; arbola fruituak ematen dituztenetan erabiltzen den bitartean. Ez gara filologoak eta, beraz, ez gara ausartzen kategorikoak izaten, baina zilegi litzateke pentsatzea egungo zuhaitz hitzaren jatorria suaritza izatea, eta sua egiteko zuhaitza izatea bere esanahia, hau baitzen haritz, gaztainondo eta pagoen helburu eta erabilpen nagusiena XIX. mendearen bukaerara arte. 29 O.U.A., C, 5, 1, 2. y 3. 30 O.U.A., C, 5, 1, 4. 20
12
ร lvaro Aragรณn Ruano
Berriro abeltzaintzara itzuliz, denboran zehar hedatzen joan ziren artaldeek bazka gehiago eta hobea eskatzen zuten, eta unaiek txabolak eraiki behar izan zituzten, udal eta probintziaren ordenantzen aurka. Artaldeei ere, denborarekin, bazkaren gaineko presioak eragin zien. Horren froga dugu Juan Bautista Zubieta eta Zabaleta Errenteriako alkateak 1659an Oiartzungo Juanes Aristizabal atxilotu izana, oiartzuarra Errenteriako lurretan egunez zein gauez egon zelako zenbait ardi eta ahuntzarekin txabola batean eta sua egiten31. Epai betearazlea lortu ondoren, Oiartzungo udalak eskuak aske zituen, arazoari behingoz irteera emateko. 1614ko ekainaren 22an, udalak behiak saldu nahi zituztenei erostea erabaki zuen, mendietan egiten zituzten kalteak ekiditeko eta burdinolen interesak babestu ahal izateko. Erosteko arduradunak; hain justu, Juan Zuaznabar, Sancho Ubilla eta Miguel Perez Anbulodi izan ziren. Olagizonak ziren hirurak, behi aziendaren jabe ohiak eta Santa Katalina kofradiako maiordomoak, non, seguruenik, aldaketaren eragileak izango ziren, kofradiaren liburuetan 1618rako ez baita agertzen abelgorriei buruzko salerosketen erreferentziarik. Aurrerago ikusiko dugun moduan, Oiartzungo udala ez zegoen oso kezkatuta bertako behi aziendaren bidez egin beharreko haragi horniketarekin; izan ere, Frantziako merkatuaren gertutasunak harana ondo hornitzea bermatzen zuen, eta tasazio sistemak inflazio prozesuak eragozten zituen, haragiak inportatuak izanda ere. Aipatutako ordezkariek 46 behi abelburu erosi zizkioten Francisco Martinez Arburu eskribauari, 525 dukaten truke, eta 84 abelburu Martin Etxeberriari, urrezko 990 dukaten truke. Erositako abereak ordaintzeko, udalak 300 dukaten truke saldu behar izan zuen Oiartzungo Bartolome Porturekin zuen zentsu bat, urtean urrezko 15 dukateko balioa zuena. Halaber, zentsu bat ezarri zen, udalaren eta zinegotzien ondasun hauek hipetekatuz: Olaberriako udal burdinola, Mandabidegi, Elusandia, Urrimendi, Zangio eta Altzateko mendiak -azken biak, 1411n eta 1508an saroi gisa agertzen zirenak-; Juan Zuaznabarren Zuaznabar etxea, burdinola, errota, lur eta mendiak; Sancho Ubillaren Isasi etxea, gabia, errotak, lurrak eta mendiak; Martin Perez Anbulodiren Auspagindegi etxea, dolarea, upak eta baratzea, Lasao baserria, errota, lurrak eta mendiak; Sebastian Barrenetxearen ondasunak, besteak beste, Erriberako lurrak eta sagastiak, zenbait mendi, Berindoitz Azpiko baserria -1508an saroia zena- eta bere lurrak eta mendiak, Floresta etxea, eta Larrea Azpikoaren gaineko eskubidea; Martin Perez Urdinolaren; Agirre Azpikoa etxea, lurrak eta mendiak; Joanes Bizkaiaren Juansendo etxea, errotak, baratzea eta mendiak; Juan Esteban Lartzabalen Lartzabal etxea; Gregorio Telleriaren Katalintxorena bere baratzea eta mendiekin; Pedro Arana eta bere Bixentenia, Arraskue etxea, bere errotak eta mendiekin; San Juan Mendaro eta Maria Auztegirenaren etxearen gaineko eskubideak. Halaber, Martin Oiartzabal, Esteban Arburu, Tomas Olaziregi, Miguel Olaziregi, Francisco Aranbide, Juan Perez Altza, Martin Perez Intxaurrandieta, Miguel Fagoaga eta Joan Perez Arbelaitz oiartzuarrek beren ondasunen zati bat hipotekatu zuten32. Gero, Oiartzungo udalak, bere ordezkarien bidez, 1614an erositako abelburuak herriko elizgizonei eta kanpoko abeltzainei saldu zizkien. Hala, Lesakako Juanes Irisarriri 79 abelburu saldu zizkion, 550 dukat eta 7 errealen truke; parrokiko presbitero benefiziodun On Miguel
31 32
G.P.H.A., 3/2079, f. 112 rยบ. G.P.H.A., 3/2053, ff. 50 rยบ - 52 vยบ.
13
21
Álvaro Aragón Ruano
Arbideri, 40 abelburu 289’5 dukaten truke; Joan Perez Bizkaia presbiteroari, 7 abelburu 49 dukaten truke; eta, Irungo Lazaro izeneko bati, 4 abelburu beren kumeekin 48 dukaten truke33. Oiartzungo behi aziendako jabe guztiek, ordea, ez zituzten saldu beren abelburuak. Haraneko abeltzain handietako batek, hiltzean, zilarrezko 30.986’5 erreal balio zuen abere taldea utzi zuen. 1656an, Joan Perez Oiartzabalen heriotzaren harira egindako ondasunen azterketan, honako hauek aipatu ziren: 217 abelgorri (90 behi kumeekin, 65 behi kumerik gabe, 60 zekor eta 2 zezen), 191 ardi abelburu (140 ardi eta 51 arkume), 141 ahuntz abelburu (138 ahuntz eta 3 aker), 64 txerri abelburu (62 txerri eta 2 txerrikume) eta 10 zaldi abelburu (8 behor eta 2 zaldi)34. Datu horiek erakusten digute behi aziendak garrantzia handia zuela oraindik haranean eta zenbait familiarentzat -logikoa kontuan hartzen bada nekazaritzan eta haragi horniketan zuen eragina-, Oiartzungo udala behi aziendaren aurka eta burdinolen interesen alde egon arren. 1688an, Oiartzungo udalak hitzarmen bat sinatu zuen haraneko abeltzainekin, Orreagako Kolegiataren behizainek 40 txahal bahitu, eta 800 errealeko isuna jarri ondoren. Hitzarmenaren arabera, abeltzainek eta udalak erdibana ordainduko zituzten sortutako gastuak35. Oraindik 1692ean, Andres Zubietak, haraneko diruzainak, belloizko 100 dukateko ordainagiria -aurretik haraneko abeltzainek ordaindu zutenak- eman zion Matias Elizegiri, Anizlarrea eskualdeko unanmaizterrari, Urraide eta Berdabio zubien bitarteko txaradietan aurkitutako 52 behiren bahituragatik, bertan egindako kalteengatik eta, beren behiak argalegiak eta hilzorian zeudela argudiatuta, unaiek mozten zituzten gorostiengatik36. Taula 2: Gipuzkoako garraiorako pareak (1810-1811)
Behi pareak
Zaldiak
Idi pareak
Behi pareak
Zaldiak
Donostia Pasaia Altza Zubieta Igeldo Aduna Orio GUZTIRA
112 7 16 17 6 32 6 196
201’5 97 19 26 23 366’5
37 11 2 50
65 13 6 8 28 4 124
187’5 7 82’5 11 25 20 20 353
21 12 33
Irun Oiartzun Errenteria Lezo Hondarribia GUZTIRA
144 83 29 9 28 293
19 28 25 32 104
27 101 22 8 32 210
141 83 28 13’5 25 290’5
18 33 11 29 91
29 96 23 5 46 199
Irungo barrutia
Donostiako barrutia
Barruti
Herria
33
G.P.H.A., 3/2053, ff. 56 rº-59 rº. G.P.H.A., 3/2105, ff. 205 rº - 206 rº. 35 G.P.H.A., 3/2168, ff. 44 rº - 45 vº. 36 G.P.H.A., 3/2171, ff. 119 rº eta vº. 34
22
1811ko maiatza
Idi pareak
1810ko maiatza
14
Ordiziako barrutia
Tolosako barrutia
HernaniKO barrutia
Álvaro Aragón Ruano
Hernani Astigarraga Urnieta Andoain Aia Zarautz Sorabilla Usurbil Zumaia Getaria GUZTIRA
49 32 117 110 94 31 26 129 34 38 660
120 37 10 147 67 73’5 50’5 504
60 11 10 36 4 10 6 137
49 28 66 74 92 134 11 19 34’5 19 526’5
107 30 46 41 116 12 120 79’5 53 604’5
53 14 9 48 5 8 7 3 147
Albistur Alegia Alkiza Altzo Amezketa Anoeta Asteasu Belauntza Berastegi Berrobi Zizurkil Elduaien Gaztelu Goiatz Hernialde Ibarra Ikaztegieta Irura Larraul Leaburu Lizartza Orexa Tolosa Bidania Billabona GUZTIRA
100 31 9 35 85 8 27 5 19 27 4 17 10 3 19 15 4 96 98 612
18 68 31 35 64 32 97 72 21 12 36 55 44 8 16 31 18 10 136 83 885
14 56 17 2 11 1 3 8 8 32 12 164
29 7 35 31 6 24 12 25 19 35 3 6 17 11 3 20’5 17 4 90 79 30 503’5
86 14 69 25 25 32 86 21 69 63 21 13 34 44 42 5 16 31 34 10 163 68 971
11 45 6 22 2 2 11 2 6 8 22 22 159
45 21 156’5 25 6 6 45 9 30 27 34 44
85 16 50 10 18 12 57 15 72 -
7 2 1 3 18 12 1
40 17 17 27 6 8 13 9 28 26 35 66
85 28 61 124 3 9 16 31 12 58 19 72 -
6 2 3 3 19 2 -
Beizama Legorreta Itsasondo Zaldibia Arriaran Arama Baliarrain Orendain Altzaga Itsaso Ordizia Zestoa Olaberria
15
23
Arrasateko barrutia
Urretxuko barrutia
Álvaro Aragón Ruano
Abaltzisketa Idiazabal Beasain Gudugarreta Gaintza Lazkao Errezil Ataun GUZTIRA
10 123 134 11 12 60 4 30 832
57 1 52 40 179 85 849
77 2 7 1 12 95 238
11 103 134 8 4 54 6 23 635
43’5 2 47 48 155 215 1028’5
56 2 7 1 8 7 147 263
Urretxu Zumarraga Astigarreta Segura Mutiloa Zerain Zegama Gabiria Ormaiztegi Ezkio Legazpi Azpeitia Azkoitia GUZTIRA
23 125 5 108 60 78 152’5 127 66 35 120 65 360 1324’5
46 23 26 67 249 25 436
7 8 21 2 4 9 4 6 15 11 12 12 111
24 36 4 76 47 44 104’5 65 35 44 73 63’5 361 977
50 78 28 17 7 15 39 42 32 67 47 385’5 807’5
10 5 15 2 2 4 1 3 12 7 15 12 88
Antzuola Aretxabaleta Eskoriatza Arrasate Leintz Bergara Elgeta Eibar Elgoibar Deba Mutriku Oñati Soraluze GUZTIRA
58 183 170 209’5 33 229 134 17 64 83 37 405 6 1628’5
98 3 176 143 92 170 159 98 61 88 1088
9 9 5 36 14 8 12 65 158
60 167 153 176 33 218 93 22 32 94 43 372 7 1470
79 7 7 148 179 102 204 199 101 86 84 1196
6 10 4 33 42 8 1 3 7 7 15 63 199
Iturria: O.U.A., E, 5, III, 1, 2.
XVII. eta XVIII. mendeetan, abeltzaintzak aurrera egin zuen, haren hazkundea biztanleria edo nekazaritzarena baino motelagoa izan arren37. XVIII. mendearen bukaeran eta XIX. mendearen hasieran, Espainian bezala38, nolabaiteko geldialdia ekarri zuten gerrak eta epizootiak -tokian tokiko eragina eta ezberdintasun geografiak eman baziren ere- gertatu arren, behi aziendak garrantzitsua izaten jarraitu zuen; betiere, artaldeen atzetik. 37
CRUZ MUNDET, J.R.: Rentería en la crisis del Antiguo Régimen (1750-1845). Errenteria: Errenteriako Udala, 1991, 239 or. 38 FERNÁNDEZ CLEMENTE, E.: “Sobre la crisis de la ganadería española en la segunda mitad del siglo XVIII”, Brocar, 12 (1987), 89-101 or. 24
16
Álvaro Aragón Ruano
Zenbait daturen arabera, 1774ko izurritearen ondoren, agian Euskalerriaren Adiskideen Elkarteari esker, idi pareen kopurua berreskuratu, eta hedatu egin zen. Billabonako kasua dugu horren erakusle, non 1797an 55 idi pare zeuden, eta 1810-1811. urteetan, berriz, 98; hots, % 50eko hazkundea39. XIX. mende hasierarako zenbait estatistika ditugu, mende aldaketan behi aziendaren egoerari buruzko ikuspegi nahiko erreala eman dezaketenak. Gipuzkoako garraioan erabiliko ziren idi pare, behi pare eta zaldien zerrendek aldaketa gutxi dituzte, 1810. eta 1811. urteen bitartean: 9.578-9.681 idi eta behi pare eta 1.068-1.088 zaldi. Hortaz, XIX. mendearen lehen hamarkadan, 20.000 abelburu inguru izango ziren. Eskualdeen arabera, idi eta behi pareei dagokienez, Goierri da nagusi Arrasate, Urretxu, Ordizia, Tolosa, Hernani, Donostia eta Irunen aurretik; zaldiei dagokienez, ordea, Ordizia da nagusi Irun, Tolosa, Arrasate, Hernani, Urretxu eta Donostiaren aurretik. Halere, aurreratu dugun moduan, herriak kontuan izanik, Oiartzun zen zaldi gehien zituena. Pareen kasuan, Deba Garaiko herriak -Oñati, Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzara- eta Urola Erdikoak dira nagusi -Azkoitia, Azpeitia eta Zumarraga- Errege Bideari lotutako herriak baitziren, nekazaritzan oinarritzen zirenak. Taula 3: Behi kopurua Gipuzkoan 1882-1932 bitartean40 Urtea 1882 1901 1905 1914 1921 1932
Kopurua 53.595 55.640 70.212 78.685 71.212 90.000
XIX. mendean, behi azienda hedatzen joan zen, Gipuzkoako ekonomia landatar bihurtu eta nekazaritzak aurrera egin ahala. Hala, abelgorriek lehen zuten lekua berreskuratu zuten, nekazarien lanean eta soroen ongarritzean zuten garrantziari esker. Bizkaian eta Gipuzkoan, abeltzaintzaren espezializazioa eman zen; batik bat, behi aziendari lotuta, industrializazioak sortutako eskaerari esker. Gipuzkoarrek izandako errenta igoerak esnekien kontsumoan eragin zuen; alde batetik, kostaldeko -batez ere Donostiako- turismoaren eskariari esker, eta, bestetik, ugaltzen ari ziren galletaren eta txokolatearen industriek eragindako zeharkako eskariari esker. Halaber, ematen du langile familien elikadurak eta laguntza erakundeek hobera egin zutela, XIX mendearen azken hamarkadetan, haragiaren eta esnearen kontsumoak gora egin baitzuen41. XIX. menderako zenbait abere errolda ditugu, baina arreta handiz erabili behar dira, gauza ugari ezkutatzen baitituzte. 1865eko erroldak emandako zenbaki altuek erakusten dute hedaldi labur bat izan zela Lehen Karlistadaren bukaeratik, hots, 1840az geroztik. Baina zenbait gertakari politikok eta ekonomikok hedakuntza eten, eta abere talde guztien murrizketa ekarri zuten, 1891ko erroldak erakusten duen moduan; Gipuzkoa, ordea, salbuespena izan zen, Espainiaren batezbestekoaren gainetik mantendu baitzen.
39
G.A.O.-A.G.G., PT 2754, ff. 66 rº - 71 rº eta O.U.A., E, 5, III, 1, 2. BERRIOCHOA AZCÁRATE, P.: El sector agrario guipuzcoano y las políticas provinciales durante la Restauración. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2009, 77 or. 41 LANZA GARCÍA, R.: “La ganadería vacuna del País Vasco (1850-1950): Principales caracteres y factores de su evolución”,; DOMÍNGUEZ MARTÍN, R.: La vocación ganadera del norte de España. Del modelo tradicional a los desafíos del mercado mundial. Madril: Nakazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa, 1996, 149-155 or. 40
17
25
Álvaro Aragón Ruano
Ondoren, XX. mendean, berreskuratze motela gertatu zen. Hala, 1906-1910. urteen bitartean hasi zen berreskuratzen, eta 1911-1915. urteen bitartean igoera nabarmena izan zen. 1911ko erroldan, Gipuzkoako behi azienden kopuruak 1856koak gainditzen zuen. Beraz, 1891tik 1915era doan aldian hedakuntza nabarmena gertatu zen, egiturazko aldaketak tartean zirela; batik bat, behi aziendaren izaerari eta orientazioari lotutakoak. Hedakuntzak aurrera egin zuen, 1936ko Gerra Zibilaren hasierara arte42. XX. mendeko estatistikei erreparatuz, Espainiako behi azienda dentsitate handieneko lurraldeen artean, Gipuzkoa zen nagusi, 31’3-37 abelburu/Km2-ko zituela. Probintzian bertan, indartsuenak Oñati eta Azpeitia ziren, 2.000 abelbururekin; Aia, Donostia, Oiartzun, Bergara, Irun eta Azkoitian 1.500 abelburu zeuden, eta Zestoa, Tolosa, Hernani, Elgoibar, Deba, Usurbil eta Elgetan, berriz, 1.00043. Behi aziendaren une bateko hedakuntzak eragina izan zuen haragi horniketan; nolabaiteko autohornikuntza erraztu zuen; beste lurraldeetako inportazioak saihestu zituen; eta, hortaz, ganadu feria eta merkatuen ugaltzea ekarri zuen44. Ganadu feria eta azokak ohikoak ziren Gipuzkoan Erdi Arotik, eta jarraipena izan zuten XVIII. mendean. Behi aziendaren hedakuntzari erantzuteaz gainera, probintziako barnealdeko haragi merkatuaren berrantolaketa sustatu nahi zuten45, Gipuzkoako herri askotan hiltegien eraikuntza bultzatuz. XIX. mendean zehar, azokek beren garrantzia areagotu zuten eskualde mailan, abeltzainak etortzen zirelako inguruko herrietatik zein Nafarroatik. Baina merkatuekiko interesa harago zihoan; izan ere, bertako ekonomiak dinamizatzen zituen, tokian tokiko industriak bultzatuz, bertara etortzen zirenak mota askotako produktuak erosten zituztelako eta osatuta hartu behar izaten zutelako. Hori zela eta, garrantzitsua zen elkarren ondoan zeuden bi azoka egun berean ez egitea, bisitarien kopurua eta diru sarrerak murriztu egiten baitziren. Gauzak horrela, herri bakoitza egun ezberdinetan izatea saiatzen ziren. Arrazoi hori zela eta, Oiartzunek eta Errenteriak tupust egin zuten, 1878tik aurrera. Oiartzunen azoka astelehenetan egiten zen, eta Errenterian larunbatetan, eta Oiartzungo bizilagunek eskatzen zuten zortzi egunean behin egin beharrean hamabostean behin egiteko. Eskaerak, ordea, ez zuen harrera ona izan dendari, tabernari eta beste tratularien artean, zeinek astelehenero eta zortzi egunean behin ospatzeko eskatzen baitzuten. Errenteria kexu agertu zen, Oiartzungoa astero egiten zelako eta bere azokari bisitariak kentzen zizkiolako. Errenteriak zioen desabantailan zegoela Oiartzunekin, bera industrian oinarritutako herria zelako eta Oiartzun, berriz, nekazaritzan. Horregatik, Errenteriak salmenta gutxiago izango zituen beti. Oiartzunen ganadu feria hamabostean behin egiten zen, “aspalditik”, baina Lehen Karlistadan astero hasi zen egiten, astelehenetan. Oiartzungo udalaren esanetan,“herriko biztanleriaren eta nekazaritzaren hedakuntzak eta, beraz, elkar trukeen beharrak aspalditik eskatzen zuten azoka gehiago ospatzea, eta azken gerran asteroko astelehenetan ezarri zen…”. Izan ere, tratulari asko etortzen ziren Nafarroatik zein Frantziatik, herrian diru asko utziz eta merkatarien mugimendua areagotuz46. 42
Ibidem, 158-166 or. BERRIOCHOA AZCÁRATE, P.: Op.cit., 77-78 or. 44 G.A.O.-G.A.O., JD IM 2/17/134. 45 FERNÁNDEZ ALBALADEJO, P.: La crisis del Antiguo Régimen en Guipúzcoa, 1766-1833: cambio económico e historia. Madril: Akal, 1975, 96 or. 46 O.U.A., A, 9, 1, 6. 43
26
18
Álvaro Aragón Ruano
Arestian aurreratu moduan, baso soilketek, epizootiek, hala nola 1774ak, eta abereen ezaugarriei ez erreparatzeak ekarri zituzten behi aziendaren garrantziaren urritzea eta bertako espezieen endekapena. Zenbait ahots entzun ziren jada XVIII. mendean. Halere, benetako kezka ez zen nabarmena izan, XIX. mendera arte. Lehen kexak XIX. mendeko berrogeigarren hamarkadan entzun baziren ere, 1850eko Hondarribiko Batzar Nagusiek bertako behi aziendaren arraza hobetzeko proiektua idazteko batzorde bat hautatu zuten. Batzarren ustez, behi azienda, kalitate onekoa izanagatik, ahula zen; besteak beste, ugalketan erabilitako zekorren kalitate txarra zela medio. Izan ere, bi urtetik pasatzen ez ziren zekorrak erabiltzen ziren, eta, indartsuak izan arren, 100 edo 200 bat behi eta txahal estali behar zituzten. Irtenbideetako bat izan zen erakusketetan bertako arrazako zekor, zezen eta behi onenak aurkezten zituztenei sariak eskaintzea. Arraza arrotzekin frogarik egitea ez zen gomendatzen, ordura arte egindakoak emaitza txarrak izan baitzituzten. Bertako klimak eta beharrek ganadu otzana, lanerako sendoa eta jangartxua eskatzen zuten. 1850. urteaz geroztik, ganadu feriak eta azokak hasi ziren antolatzen, zekor hazkuntzan espezializatutako abeltzainen talde bat sortzeko, sariak eskuratu ahal izango zituena. 1850etik aurrera, Gipuzkoako erakundeek erakusketak hasi ziren antolatzen urtero, eta 4000 errealeko saria ematen zioten hiru urtetik gorako zezen onenari, bertako arrazaren ezaugarrien arabera. Ezaugarri horiek garai hartan bertako behi arraza nolakoa zen erakusten digute; alegia: inoiz ugalketan erabilia ez izana, otzana eta manakorra, deformazio fisikorik gabekoa, zabalera eta altuera aproposekoa (1’68 metro gutxienez), adar zuzenak eta naturalak, sokak erabili gabe, gorputz sendo eta motza, haragi trinkoa, buru motza, kopeta eta aurpegi zabalak, begi beltzak edo nabarrak, begirada basatia, belarri luzeak eta iledunak, mutur handia eta karratua, sudur motza eta zuzena, lepo sendoa eta nerbioduna, bizkar zabala eta zuzena, bular handia, hanka motzak, buztan luzea eta iletsua, lepape handia, ile fina, distiratsua eta kolore gorri iluna. Gainera, 2.000 errealeko bigarren saria eta aipatutako ezaugarriak betetzen zituzten bi urte baino gehiagoko zekorrentzat 640 errealeko launa sari sortu ziren. Egia esateko, sari horiek abelburuen jabego aldaketa eragiten zuten, lehen eta bigarren sariak eskuratzen zituzten zezenak Aldundiaren jabegora pasatzen baitziren, ugalketan erabiliak izateko. Lehen erakusketa Lazkaon egin zen 1850eko ekainaren 3an, astelehenean, eta bigarrena ere herri hartan egin zen. Handik aurrera, txandaka egin ziren herri horretan, Azpeitian, Bergaran eta Hernanin. 1864. urtean, ordea, horrelakoak bi urtean behin egingo zirela erabaki zen, lau herrien arteko txanda mantenduz47. Aldundiko albaitariak, Francisco Xavier Aranburuk, Goierriko idiskoak Beterriko urrixekin batzea gomendatu zuen. Horretarako, sarietan hiru maila bereiziki zituen: lehen, bigarren eta hirugarren mailakoak; eta, ganadua hiru multzotan sailkatzea proposatu zuen: erdipurdikoa, ona eta bikaina. Gomendatzen zuen ere lehen mailako bi sari banatzea, bat zezenarentzat eta beste bat behiarentzat; sari txikiagoak, abere onentzat; eta, sari txiki asko, erdipurdikoentzat. Halaber, Beterri zein Goierriko nekazarientzat erdipurdiko mailan sari txikiak ezartzea gomendatzen zuen; zehazki, hasierako edizioetan emandako saria hogeita hamar sari txikitan 47
G.A.O.-A.G.G., JD IT 620 b, 1 eta SAIZ, L.: “La ganadería vacuna en Guipúzcoa”, Euskalerriaren Alde, 1 Urtea, 2 zbk., 652-662 or.
19
27
Ă lvaro AragĂłn Ruano
zatitzea nahi zuen. Aranbururen esanetan, okerra zen pentsatzea ugalketarako altuera txikiko zekorrek -OĂąati eta Leintz-Gatzagan ohikoak- ez zutela balio eta bakarrik handiak erabil zitezkeela; Europako handienak ziren Danimarkako zekorrak ekarrita ere arraza ez zen hobetuko, kontuan izanik gainera altuerak ez zuela hobekuntza bermatzen, justu kontrakoa gerta zitekeen; hots, endekapena48. Orduz geroztik, Aldundiak Gipuzkoako udalak deitu zituen urtero, Probintziako txapelketan bi zezenekin parte har zezaten. 1850ean sortutako nekazaritza eta abeltzaintza txapelketak 1870ean desagertu ziren, 26 urteren buruan, eta 1896an berriro hasi ziren. 1894an, Aldundiak berrira erakusketak ekiteko proposamena egin zuen, eta onartu zitzaion; hala, erakusketak egiten hasi ziren berriro, Euskal Jaien izenpean, 1896tik aurrera. Bigarren ekintza gisa, Aldundia, bere zailtasun ekonomikoez jakitun, ekintza partikularrak indartzen saiatu zen. Horretarako, zenbait sari sortu zituen diru laguntza moduan, estalketak baldintza berezietan egiten zituzten abeltzainentzat. Aldundiaren eta interesatuta zegoen udalaren artean ordaindutako 200 errealeko sariak probintzian egindako estalketen kopuruaren areagotzea ekarri zuen, epe motzera. Goierrin, non atzerriko arrazek ez zuten emaitza onik ematen, Pirinioetako arrazaren hobekuntzarekin jarraitu zen, abelburu onenak aukeratuz. Kasuren batean bakarrik Frantziako Behe Pirinioetako hazitarako zekorrak erosi ziren, odola berritzeko. Honela, Azkoitian, Azpeitian eta Goierrin ale ederrak lortu ziren, ezaugarri aldatuak eta hobetuak zituztela49. Hirugarren aukera bat, txapelketa eta sariekin batera, behi arrazaren hobekuntza eta ugalketarako kanpoko arrazako zezenen erosketa izan zen. Aldundiak baldintza batzuk betetzen zituzten nekazarien eskuetan jartzen zuen zezena, doan. Aukeratutako nekazariarengana joko zuten inguruko nekazari guztiek beren behiak estaltzeko. 1858an eta 1861ean, Aldundiak Normandiako eta Duran arrazako zezenak erosi, eta honako baldintza hauetan eskaini zituen: egunean gehienez bi estalketa egitea, estalketa bakoitzagatik pezeta bat baino gehiago ez eskatzea, eta zezena bost urte eta erdiz zaintzea. Baldintzak bete ezean, zainketa galduko zuten, eta beste batek hartuko zuen. Gainera, batzorde batek ikuskatuko zuen zezena. Urtearen bukaeran, nekazari zaintzaileak estalitako behien zerrenda aurkeztu beharko zuen50. Frogak egiteko erabili ziren arrazen artean, Suitzako Schwitz kantoikoek eman zuten emaitzarik onena, Gipuzkoako topografia eta baldintza klimatikoak kontuan hartuta. 1863an, Aldundiak Iurramendi Eskolako zuzendariari enkargua eman zion Suitzara joateko eta bertan ganadua erosteko Aldundiaren kargura, eskolan bertan edukitzeko eta Beterritik zabaltzeko; ez ordea Goierritik, ez baitzen egokia. Baina kostu handien eraginez, ezin izan zituzten behar adina abelburu banatu. Beterriko abeltzainak, batik bat, Hondarribia, Errenteria, Pasaia, Irun eta Oiartzungoak, kexu azaldu ziren, 1869an eta 1871n. Politika horren eraginez, Adolfo Combak bi arraza nagusi aipatzen zituen Gipuzkoan 1882rako, Pirinioetakoa eta Schwitz, suitzarra edo nabar alpetarra. Izan ere, 1917rako bi arrazen arteko lehiak bigarrenaren alde egin zuen: erroldatutako 68.534 behien artean, % 63 Schwitz arrazakoak ziren, eta % 36, berriz, Pirinioetakoak51. 1868an itxi zen 1857an irekitako Tolosako Iurramendiko Eskola, baina estalketek Bigarren Karlistadara arte iraun zuten. Gerrak eragindako etenaldiak, birpopulatze beharra eta dirurik eza 48
G.A.O.-A.G.G., JD IT 620 b, 1. SAIZ, L.: Op.cit., 656 or. 50 O.U.A., B, 5, 3, 1 eta SAIZ, L.: Op. cit., 657 or. 51 BERRIOCHOA AZCĂ RATE, P.: Op.cit., 76-77 or. 49
28
20
Álvaro Aragón Ruano
zirela-eta, behe mailako arrazen erabilera ekarri zuen52. 1896an, Aldundiak txapelketak berriro abian jartzea erabaki zuen, baina txapelketa bakarra ezartzea ezinezkoa zela ikusita, azkenean Schwitz arrazako zezena sartzeari baiezkoa eman, eta 25.000 pezeta gastatu zituen lurralde osorako zezenak erostearren. 1894an zirkular bat atera ondoren, 1896ko urriaren 20an araudi berri bat ezarri zen, zezenen estalketarako. Eskatzaileak akatsik gabeko jarrera izan behar zuen eta, haren ganaduak ondo zaindua, egoera onean, ondo elikatuta eta garbia egon behar zuen. Nekazariak doan eskuratuko zuen zezena, eta haren jabe izango zen, zezenak hiru urte bete eta bi zerbitzuan igaro ondoren, edo lau urte bete eta hiru zerbitzuan igaro ondoren. Estalketa bakoitzagatik nekazari ugaltzaileari 2 pezeta ematen zitzaizkion, eta horrek zezena behiengandik gertu utzi behar zuen, ukuilu osasuntsu eta aireztatu batean. Zezenak behiekin batera ibili behar zuen larreetan, eta haiekin edo idiekin batera ekintza arinetan aritu, haren sendotasuna, indarra eta sena bermatzeko. Estalketa kopurua urtean 182koa zen; hau da, bi egunean behin, baina behatzaileak alda zezakeen. Behi ahulak, gaixoak edo itxura fisiko txarrekoak ez ziren ametitzen, ez eta hamabost hilabete baino gutxiagokoak edo hamar urte baino gehiagokoak ere. Ohikoak ziren praktika txarrak alde batera uztea gomendatzen zen, eta estalketa bakarra egitea; lehen estalketak kale eginez gero, beste bat doan egiteko aukera zegoen, eta ez zen onartuko aberea zigortzea eta gaizki tratatzea. Bestalde, leku isolatuan eta erdi ilunean jarri behar zen. Abere ugaltzailearen zaindariak estalketa bakoitzaren data errolda batean jarri behar zuen, baita behiaren adina eta datuak, jabearen izena, baserria eta herria ere, erakusketetan aztertuak izan zitezen. Hitzarmena bertan behera geratuko zen, zaindariak baldintzetako bat bete ezean53. 1905ean, estalketen metodoan zenbait aldaketa eman ziren, gertatutako hobekuntzari esker. Aldundiarentzat gastu handia zenez, estalketa metodoa ez zen berritu, eta 1911rako estalketen betebeharra bukatutzat eman zuten; estalketa askeek eta partikularrek iraun zuten bakarrik 54. Esfortzuak esfortzu, Pirinioetako arrazari55 buruzko iritziak nahiko ezkorra izaten jarraitu zuen, XX. mendearen hasieran, 1906ean Juan Olasagasti Probintziako Batzordearen lehendakariaren eta 1918an Serapio Mujikaren hitzek frogatzen duten moduan; azken horrek ez zizkion ia bertuterik aurkitzen bertako Pirinioetako arrazari, idi kopurua justifikatzen zuen, eta atzerriko espezien alde agertzen zen56. Batzordeak atzerrian bezala hemen ere Herd-Book elkarteak sortzea proposatu zuen; izan ere, oso emaitza onak lortzen ziren -Frantziako Pirinioetako arrazan adibidez-. Herd-book elkarteak ezartzeak izen ona eta ospea ematen zien bertan erroldatutako abereei eta beren produktuei, eta nekazariei aholkularitza ematen zitzaien, ugaltzaile onenak hautatzen ikasteko; azken batean, produktuak hobetzeko metodo bat zen. Horregatik guztiagatik, 1906an, Gipuzkoako Probintzia Batzordeak, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Batzar Nagusiaren 52
SAIZ, L.: Op. cit., 658-659 or. O.U.A., B, 5, 3, 1. 54 SAIZ, L.: Op. cit., 660 or. 55 Pirinioetako arrazaren aleek “…erdi tamainakoak eta proportzio zuzenekoak dira, Kolore argikoak, batik bat begiak, muturra, azpizuria, besapea eta hankak. Musugorriak, burua bitartekoa, kopeta zabala eta ile kixkurrekin. Adarrak sendoak dira, garondoa jarraituta, zuri zuriak punta horixka dutela, kiribil formarekin. Belarriak ere bitartekoak ile finarekin barrenean. Bizkar zuzenekoa, bular zabala eta isatsa arkuan ditu”. MANTEROLA, A. eta BARANDIARÁN, J.M.: Op. cit., 138 or. 56 MÚGICA, S.: “Guipúzcoa…Op. cit., 473 or. 53
21
29
Álvaro Aragón Ruano
aholkuari jarraituta, erabaki zuen Gipuzkoako Pirinioetako behi arrazaren Herd-booka edo errolda genealogikoaren batzordea sortzea, non Gipuzkoako Pirinioetako arrazaren barietateak azalduko ziren57. Nolanahi ere, denak ez zetozen bat ikuspegi ezkorrarekin. Luis Saiz Probintziako Aseguru Kutxaren ikuskariak eta Abeltzain Txapelketaren partaideak deitoratzen zuen gipuzkoar nekazarien eta abeltzainen behi azienda hobekuntzaren aldeko izpiritu eskasa. Dena den, haren esanetan, abeltzainek, egoeraz jabetuta, ordura arte erabilitako ugalketa sistemen aldaketa aldarrikatzen zuten58. Iritzi horren ondorioz, 1902an Gipuzkoako Aurrezki Kutxak 25 zezen ugaltzaile erosi zituen, probintziako udal eta nekazarientzat, aberearen kostuaren erdiaren truke. Ugaltzailearen zaindariak 2 pezeta kobratuko zituen, estalketa bakoitzeko. Gipuzkoako Probintzia Batzordeak hiru urteren buruan eskura zezakeen zezena, 600 pezetaren truke edo jabetza nekazariari eman. Hiru urteren ondoren, Batzordeak zezenak ugaltzen jarrai zezakeela uste bazuen, nekazaria behartu zezakeen ugalketan jarraitzea, urtean 25 pezetaren truke. Ugalketarako zezenak Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Herrietako Batzarren ikuskaritzapean egon behar zuen. Halere, nekazariak ekimen horren aurka agertu ziren, zezenaren balioaren erdia ordaintzea gehiegi zela iritzita; hartara, laurden batera jaistea eskatu zuten. Bestalde, estalketa bakoitzeko eskatutako 2 pezetekin ez zetozen bat, eta, zezen suitzarren kasuan bezala, bakarrik 50 zentimo eskatzea proposatu zuten. Baldintzak aldatzeko Aldundiaren ezezkoari erantzun nahian, Oiartzungo nekazariak ez ziren joan zezenak eskuratzea. Azkenik, 1906ko apirilaren 16an, Probintziako Batzordeak hazitarako Schwitz arrazako 27 zezen lortzea erabaki zuen, Alegi, Altza, Andoain, Asteasu, Aia, Berastegi, Zestoa, Zizurkil, Deba, Hondarribia, Hernani, Irun, Lasarte, Lazkao, Legorreta, Ikaztegieta, Mutriku, Ormaiztegi, Oiartzun, Errenteria, Donostia, Segura, Urnieta, Usurbil, Ordizia, Zarautz eta Zumaian banatzeko. Zenbait hilabete lehenago, 1905ko abenduaren 16an, Zezenen Estalketarako Probintziako Zerbitzuaren Araudiaren zirriborroa aurkeztu zen. Probintziako Aseguru Batzordea kalte-ordainketaz arduratuko zen, heriotza kasuetan. Hain zuzen ere, 1909an “Anaitasuna” izeneko behi azienden heriotzen aurkako Aseguru Elkartearen Araudia ezarri zen59. 1.2. Txerri azienda Txerriaren presentzia Kantauri isurialdean garrantzitsua izan zen, XX. mendera arte. Egia esateko, baserri gehienek eta hiribilduetako etxe askok 1 edo 2 abelburu zituzten. Abere talde hori Gipuzkoako familien elikaduraren zati garrantzitsua zen, baina XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran, gaztainadiek eta hariztiek nozitutako gaitzek eragin handia izan zuten harengan. Hain zuzen ere, gaztainondoen kasuan “tinta” izeneko gaitzak 300.000 zuhaitz hondatu zituen Gipuzkoa osoan, 1860. eta 1890. urteen bitartean -horietatik 100.000, Oiartzungo ondazilegietan, ondoren artaldeek erabiliko zutenak bazkarako60-, eta oidiuma, berriz, hariztien artean hedatu zen, 1907an. Txerri taldeen gainbeheraren beste arrazoietako bat osasunaren aldeko 57
SAIZ, L.: Op. cit., 660 or. eta MENDIZABAL AIZPURU, J.A. – IBARBIA BARRERAS, J.R. eta ETXANIZ MAKAZAGA, J.M.: “Aportaciones a la historia de la raza vacuna pirenaica. Paradigma de la zootecnia española”, Archivos de Zootecnia, 54, 205 (2005), 39-50 or. 58 SAIZ, L.: Op. cit., 661-662 or. 59 O.U.A., B, 5, 3, 1 eta ETXANIZ MAKAZAGA, J.M.: “De Herradores, capadora, albéitares y veterinarios municipales en Oiartzun (1850-1980), BRSBAP, LXIII, 2006-2, 493 or. 60 O.U.A., B, 5, 3, 1. 30
22
Álvaro Aragón Ruano
politikak izan ziren, Gipuzkoako herrietan abian jarri zirenak, XIX. mendeko azken hamarkadetan61. XIII. mendetik aurrera, behi aziendarekin batera, abere talde garrantzitsuena izan zen, XVII. mendera arte. Erdi Aroan urdaldeak garrantzitsuak ziren, eta ahaide nagusien artean oso estimatuak, diru eta ustiapen iturri modura. Oro har, txerri taldeen bazka mendi sail zehatz batera zegoen mugatuta, non bazka oparoak urdaldeak gizentzea bermatzen baitzuen. Txerriak ohikoak izan ziren gipuzkoar hiribilduetan XVII. mendera arte, oso emankorrak zirelako; izan ere, txerritik ia guztia erabiltzen zen. Gipuzkoako hiribilduetako biztanle askok zuten ukuilu bat etxearen beheko solairuan abereak zaintzeko; batik bat, behiak eta txerriak. Dirudienez, ohikoa zen txerriak kaleetatik lasai asko ibiltzea, zikinkeria sortuz. Txakurrarekin batera, abererik satsuena zen txerria, eta gaixotasunak oso erraz transmititzen zituen. Iraizkinak, zaborrak eta hondakinak, barazkiak, artoa, arbi egosia, sustraiak, ezkurrak eta gaztainak jaten zituen, Aita Larramendik adierazi zuen moduan62. XVII. mendean zehar txerria kristau zaharren ikur bihurtu zen, kaparetasun eta odol garbitasunaren sinonimoa, semitek eta musulmanek muzin egiten baitzioten haren haragiari 63. Horregatik, hiribilduen zehar txerrien mugimenduak arautzeko lege asko sortu ziren. Arazoak, ordea, bere horretan zirauen, XVIII. mendean. Irungo Unibertsitatearen kasuan, jabeek txerriak etxeetatik ateratzea debekatuta zuten, kaleetatik ibiltzeko eta, are gehiago, parrokiko zimitoriotik ibiltzeko64. Gipuzkoako leku gehienetan, txerrien bazka bertako mendietara mugatua zegoen. Txerriak ezkurra, pagatxa, “glande” edo “lande” zegoenean bakarrik sartu zitezkeen mendietan. Leku batzuetan irailaren 29tik azaroaren 11ra sartzen ziren; hots, San Migeletik San Martinera, eta beste batzuetan, berriz, irailaren 1etik urtarrilaren 30a arte eta abuztuko Andra Mariatik Gabonak edo Urteberrira arte, fruitua goiz ala berandu etortzea eragiten zuten altitudearen eta baldintza orografikoen arabera. Txerri taldeak zuhaitzetako fruituen menpe zeuden, eta horregatik, hain zuzen, basoak soildu ahala, txerrien gainbehera iritsi zen. Gizendutako txerrien kasuan, bazka arruntaz aparte, XVI. mendean ohikoa izan zen babak ematea. Alabaina, baziren zuhaitzarentzat oso kaltegarriak ziren zenbait jarduera; adibidez, haritza nahiz pagoa astintzea edo hagarekin jotzea, ezkurrez betetako adarrak moztea edo “…haritz eta pagoetara igotzea eskuekin fruituak botatzeko…”. Bahitutako txerriek bostena ordaindu behar zuten; hau da, jabeek bahitutako abelburuaren baloiaren % 20 ordaindu behar zuten. Txerrien urtaroko mugimendua bestelakoa zen, beste taldeekin alderatuta; izan ere, udazkenean mugitzen zen, bazka eta ezkurrak egoteari edo ez egoteari lotuta65. Haragi 61
ARAGÓN RUANO, A.: “Basoaren Historia”, ASEGINOLAZA, C.: Oiartzungo Natura. Oiartzun: Oiartzungo Udala, 2044, 67 or. eta “El patrimonio humano civil de Hondarribia en el antiguo Régimen: una sociedad piadosamente violenta”, ORELLA UNZUE, J.L.: Historia de Hondarribia. Hondarribia: Hondarribiko Udala, 2004, 376-377 or. 62 LARRAMENDI, M. de: Corografía o descripción general de la muy noble y muy leal Provincia de Guipúzcoa. Donostia: Larrun, 1982, 61 or. 63 Véase al respecto GÁZQUEZ ORTÍZ, A.: Porcus, puerco, cerdo. El cerdo en la gastronomía española. Madrid: Alianza Editorial, 2000, 14,15 eta 43 or. 64 Ho.U.A., A, 5, 2, 1. 65 LAFFONT, P.Y.: “Trashumante et estivage: quelques conclusions”, LAFFONT, P.Y. (Ed.): Trashumance et Estivage en Occident. De la Préhistoire à nos jours. Flaran, 26. Toulouse: Presses Universitaires du Mirail, 2006, 407 or.
23
31
Álvaro Aragón Ruano
preziatuenak behiarena eta arkumearena izan arren, txerria ere jaten zen, eta “txerri hondakinak” eta urdaia zati txikietan, pisura eta libretan saltzen ziren, 1501eko Oiartzungo Udal Ordenantzetako 65. tituluak adierazitakoaren harira66. XVIII. mendean, Ilustrazioa zela-eta, kaleetako garbitasunaren eta osasunaren aldeko neurriak hartzen hasi ziren. Txerria zen bi kontzeptu horien areriorik nagusia, dagoeneko esan dugun moduan. Izan ere, kaleetatik aske ibiltzen zen; gorotzak eta pixak uzten zituen, eta bazterrak nahasten zituen. Hortaz, XVIII. mendean eta, batik bat, mendearen erdialdetik aurrera, gobernu egokirako dekretuek txerri aziendaren aurka egin zuten. Bertan, behin eta berriz, honako hau agintzen zuten: “Haraneko hiru enparantza eta auzoetan inork txerririk etxetik kanpo ez eramatea, bi dukateko isunpean lehen aldian eta hiltzeko zigorpean berriro gertatuz gero”67. Behi aziendarekin gertatutako antzeko zerbait gertatu zen txerri aziendarekin. Bertako arrazaren kalitatea pixkanaka endekatzen joan zen, eta horregatik erakundeek neurriak hartu zituzten. 1858an eta 1862an Aldundiak, Nekazaritzako Batzorde Egonkorraren aholkuari jarraituta, Iurramendin zeuden 8 ordots erabili zituen, bederatzi edo hamabi hilabete bitartean. Ordotsak erabiltzeko baldintzak hauek ziren: egunean bi estalketa baino ez egitea, estalketagatik adostutako kopurua baino gehiago ez eskatzea eta zerbitzuan hiru urte irautea, ondoren nekazariaren eskuetan geratzeko, eta urtearen buruan egindako estalketen errolda egitea. Baldintzak bete ezean, zezenekin gertatzen zen bezala, Aldundiak beste erabilera bat emango zien. Azkenik, Batzordeko ordezkariek ordotsa ikuskatuko zuten68. Hortaz, XIX. mendearen bukaeran, arraza nagusia bertakoa izan arren, askotan ingeles (Hamshire, Berkshire, Leicester edo Cork) edo frantziar arrazekin (Normandiarra edo Craonnaise) nahastuta agertzen ziren. Horiek, ordea, ez ziren bertakoak bezain onak. Laffiten esanetan, kanpokoak goiztiarrak ziren, eta koipe gehiegi zuten. XX. mendearen hasieran, baserritar gehienek hazkuntzara bideratzen zituzten ferietan eta azoketan edo Fraisoron erositako txerriak. Txerri haragia, merkaturako erabiltzeaz gainera, urte osorako osagarri garrantzitsua zen baserritarrentzat, urinean ondo emanda, gatzatua edo koipean. Gipuzkoan txerrien kopuruak egonkor iraun zuen, XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran. Hala, 1886. eta 1924. urteen bitartean, 13.000-14.000 abelburu inguruan zeuden. Haatik, Oiartzungo kasuan, estatistikei so eginez gero, 1886. eta 1920. urteen bitartean kopurua % 50 baino gehiago urritu zen; joera horrek XX. mendean ziraun zuen, haraneko baserrietan desagertu arte69. 1.3. Ardi azienda Historian zehar ardi aziendak hirugarren postua izan zuen, kopuruari eta garrantziari dagokienez, behi eta txerri aziendaren atzetik. XVII. mendetik aurrera, ordea, joera irauli egin zen, ikusiko dugun moduan. Ardiei buruzko lehen aipamen idatzia Lope Ibañez Durangok 1364an Errenteria hiribilduaren eta Oiartzungo Lurraren arteko gatazkak baketzearren emandako laudo arbitrala dugu; bertan, “Oiartzungo Lurreko edozein auzokok etxean edo mendian hazitako
66
O.U.A., A, 6, 1, 1. O.U.A., A, 1, 1, 46, 47 eta 48. 68 O.U.A., B, 5, 3, 1 eta SAIZ, L.: Op. cit., 657 or. 69 BERRIOCHOA AZCÁRATE, P.: Op.cit., 81-82 or eta G.A.O.-A.G.G., JD IT 3241b, 5. 67
32
24
Álvaro Aragón Ruano
eta bertan egindako zuloetan hildako behiak, ahariak, arkumeak, ardiak, antxumeak edo bestelako abereak saltzeko baimena duela...” esaten da 70. XVI. mendera arte bakanduak agertzen zaizkigun aipamenek adierazten digute Behe Erdi Aroan ardi eta ahuntz aziendek garrantzi kualitatibo eta kuantitatibo gutxi zutela. Artaldeen presentzia ohikoa izango zen Gipuzkoako hiribilduetako behe eta erdi mailako gizarte klaseetan, goiko klaseek, hots, ahaide nagusiek eta olagizonek nagusiki behi taldeak ukan baitzituzten, XVI. mendera arte. Ardi azienda bazkatzeko, seguru asko, jabeek euren lursailak edo maiztertzan hartutako lurrak erabiliko zituzten, dokumentazioak aditzera ematen duen moduan. Izan ere, behi eta txerri azienda nagusi zen komunaletan eta saroietan -ardiak ere bertan ibili arren-, eta ardiek nahiago zituzten belardiak, basoetan ez baitziren hain ongi moldatzen. Testigantza batzuek udal eremuetako behealdean kokatutako txabolaz edo “ardi etxolaz” hitz egiten digute71. Edozein kasutan, ezin da alde batera utzi artalde txikien presentzia mendi gainetan, osagarri moduan, non behi eta txerri aziendarako egokiak ez ziren lursailak hartuko zituzten. Oraindik 1830ean, Peñafloridako kondeak, Jose Maria Munibek, mendi zaintzarako idatziriko araudi batean “…neguan zehar edozein diruren truke beren ardiekin txaradietan sartzeko baimena eskatzen zuten artzainei…” debekua luzatzea eskatzen zuen; izan ere, ardiek bertako orbela lurperatzen zuten, eta, hartara, nekazarientzako ongarria gutxitzen zien72. Dokumentazioari erreparatuz, XIV. mendetik aurrera ganadu txikia hedatzen hasi zela ematen du; betiere, ganadu nagusiaren atzetik. Ganadu txikia ohikoa izaten hasi zen baita saroi eta kortetan ere, behi eta idi taldeen osagarri gisa73. Ardi azienda lehendik ere bazen, baina besteen itzalpean; orain, berriz, hedatzen hasi zen baso soilketarekin batera eta larreen hedakuntzarekin batera. Arkumeen haragia, esnea, gazta, koltxoiak egiteko eta oihalgintzarako artilea, eta nekazaritzan beharrezkoa zen gorotza ematen zuen ardi azienda74 geroz eta garrantzitsuago bihurtu zen, eta aldaketak sorrarazi zituen abeltzaintzaren ohitura eta zikloetan. XVI. eta XVII. mendeen artean, lugorriak eta larreak hedatzearekin batera, ardien kopuruak gora egin zuen nabarmenki75. Argi dago artaldeen hedakuntzak baso soilketarekin zuela lotura. Hartara, behi aziendak atzera egin zuen, XVI. mendean; txerri azienda, ordea, mantendu egin zen, eta ardi aziendak gora egin zuen, hirurogei eta hirurogeita hamargarren hamarkadetan, klima faktoreek harengan eragina izan bazuten ere. Horren harira, 1565. eta 1572. urteen bitarteko negu hotz eta latzen ondorioz, “…probintziako ganadu xehearen hondamena gertatu zen, abelburu 70
MARTÍNEZ DÍEZ, G. - GONZÁLEZ DÍEZ, E. eta MARTÍNEZ LLORENTE, F.: Colección de documentos medievales de las villas guipuzcoanas (1200-1369). Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 1991, 330 or. 71 Ibidem, 327 or. 72 AYERBE IRIBAR, M.R.: Origen y desarrollo del derecho y de la administración forestal en España y en Guipúzcoa. El Servicio Forestal de Guipúzcoa. Tomo I: Desde los orígenes a 1925. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 89 or. 73 MARTÍNEZ DÍEZ, G. - GONZÁLEZ DÍEZ, E. eta MARTÍNEZ LLORENTE, F.: Colección de documentos medievales de las villas guipuzcoanas (1370-1397). Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 1996, 309 or. 74 G.A.O.-A.G.G., JD IM 2/17/146. 75 Oso aplikagarria ez izan arren, Alduide mendien kasua nahiko adierazgarria da. Fernando Arvizuren esanetan, Alduide mendien ustiapenaren inguruan Baztanek, Luzaidek eta Baigorrik 1615-1616 bitartean sinatutako hitzarmena “ardien kopurua behiena baino txikiagoa izan zen bitartean bete zen. Baina, XVII. mendetik aurrera, Colbertek artilearen esportazioa bultzatu zuenean, ez zitzaion jaramonik egin,...”. ARVIZU AGUADO, F.: El conflicto de los Alduides (Pirineo Navarro). Iruñea: Nafarroako Gobernua, 1992, 104 or.
25
33
Álvaro Aragón Ruano
asko hil baitziren”. Alabaina, ardi azienda hedatzen joan zen, Oiartzungo kasuak frogatzen duen moduan, non 1611n Oiartzungo zein Errenteriako artzainek 6.000 edo 14.000 ardirekin -datu hauek gehiegizkoak dira gure iritziz- larrez aldatzen baitzuten, etxeko nahiz saroietako behien kopurua jaisten ari zen bitartean. Artalde horiek mendietara igotzen ziren apirila edo maiatzean, bertan eguna eta gaua igarotzeko, eta irailaren bukaeran bueltatzen ziren "...bidea luzea da eta mendietan egotea beren jabeen etxeetara bueltatzea baino probetxugarriagoa baita..."76. Oiartzunen, XVI. mendean burdinolen jabetzak behi taldeak edukitzea eta ustiatzea zekarren, saroien eta behi taldeen jabeek eta alokatzaileek burdinolak zituztelako77. Ostera, XVII. eta XVIII. mendeetan, burdinaren sektorearen berrantolaketa zela medio, langileak aldi berean aritzen ziren burdingintzan eta ardien hazkuntzan, edo bakarrik azken horretan ziharduten -horrek egiaztatzen du ordurako artaldeen ustiapena errentagarria zela, artilea, haragia eta esnekien merkaturatzeari esker-. 1798ko Zarautzeko Batzar nagusietan, Ataunek eskaera bat egin zuen behi aziendari lehentasuna emateko ardi aziendaren aurretik, lehenengoak kalteak jasaten zituelako bigarrenaren hedakuntzaren ondorioz -besteak beste, artzainek txakurrak erabilita behiak uxatzen zituzten-, eta horrek behi aziendaren gainbehera eta haragiaren salneurrien gorakada ekarri zituelako. Artaldeak elikatzeko larre nahikorik ez zuten herriei hazkuntza mugatzeko arauak ematea eskatu zien Ataunek Batzarrei. 1799an Ordizian eginiko Batzar Nagusietan, gaia aztertzeko aukeratutako batzorde batek hauxe onartu zuen: "Ciertamente, Señor, en tiempo pasado era mas la abundancia del ganado Bacuno, que el del Obejuno en el distrito de vuestra señoria, a causa de ser sus pastos mas a proposito para la manutencion del primero por reducirse sus terminos, y Montes a Bosques, y estar muy poblados de Arboles; por cuyo motivo, no era posible sustentar el numero de Obejuno, que en el dia se encuentra; pero como por la Construccion de Reales Bageles, y reducion de Carbones para las muchas Ferrerias, se han despoblado, y rasado la mayor parte, como no ignora vuestra señoria, no tiene el Ganado Bacuno el necesario alvergue para sostenerse...lo que ha precisado a aminorar esta especie de ganado, y valerse del Obejuno, respecto de que, por el motivo expresado, son mas del caso los Pastos de los Montes en la 78 actualidad para lanar, y el que rinde mayor utilidad, y ventaja al Ganadero..." . Taula 4: Gipuzkoako behi eta ardi azienden bilakaera (1859-2009)
DATA
Behi azienda
Ardi zienda
Txerri azienda
Astoazienda
Zaldiazienda
Mandoazienda
1859 1865 1916 1929 1940 1948
47.490 76.361 66.428 89.409 51.888 57.967
107.416 160.209 108.380 108.337 140.693 70.622
13.642 30.724 27.650 35.241 49.262 6.120
3.296 6.126 6.210 9.498 8.526 7.157
2.499 2.452 1.944 3.248 3.618 3.964
635 738 240 291 383 354
76
Or.U.A, Auzi Zibilak. Ordizia, Liburu 3, Esp. 1. O.U.A., C, 4, 2, 1. 78 G.A.O.-A.G.G., JD AJI 5/7. 77
34
26
Ă lvaro AragĂłn Ruano
1986 1994 1999 2009
54.866 74.478 69.365 49.596
115.011 162.073 158.426 142.451
27.958
5.451 5.451
6.444 6.444
225 225
7.504 4.706
Iturria: INE (.http://www.ine.es/inebaseweb/hist.do).
Egia esan, estatistikak geroz eta fidagaitzagoak dira, denboran urruntzen garen heinean, eta batzuetan oso datu kontrajarriak dira; koherentzia pittin bat mantentzearren, INEren estatistikak erabiltzea erabaki dugu, berezko arazo nabarmenak izan arren, Gipuzkoako ganaduaren bilakaera ezagutzea ahalbidetuko baitigute. Oro har, deigarria da azienda guztien hedakuntza, XIX. mendean, Gipuzkoako ekonomiari nekazaritza izaera emango zion prozesuaren ispilu -lursail eta larreen hedakuntzaren bidez-. Nolanahi ere, ardi abelburuen hedakuntza nabarmena izan zen, behi aziendarekiko aldea handituz, mendeak aurrera egin ahala. Txerri aziendak ere hedakuntza nabarmena izan zuen, 1936ko Espainiako Gerra Zibilera arte, non joera aldatuko zen. Halaber, deigarria da asto, zaldi edo mandoen kopuru handia, lehenengoa nagusi den arren. Garraiatze lanetarako erabiltzen ziren. Azkenik, ahutz aziendaren ahulezia nabarmendu behar da, kopurua milatik beherakoa baita; hau da, Gipuzkoako abere taldearen % 0’78, XVIII. mendearen azken hamarkadetan ezarritako jazarpenen eragina frogatuz. Beraz, ikus daiteken moduan, behi eta ardi azienden arteko proportzioa handitzen joan zen, denboraren poderioz. Behi aziendaren kasuan, bultzada nabarmenena XX. mendearen hasieran gertatu zen, epizootia gainditu, eta kanpoko espezieak sartu ondoren; izan ere, Oiartzunen 1906an adierazitakoaren arabera, duela gutxi arte Gipuzkoako behi abelburu gehienak bertako arrazakoak ziren; hots, Pirinioetakoa, baina ugalketa metodologia okerrak erabiltzeak arrazaren gainbehera ekarri zuen, probintziako ezaugarri geografikoetara hobekien moldatzen zena izan arren79. Ardi aziendaren kasuan ere, garai hura izan zen hedakuntzaren une gorena, lehen sektoreko jarduerek izan zuten bultzadaren adierazle. Taula 5: Euskadi Autonomi Erkidegoko abelburuak (2008) Euskadi Abere mota Behiak Ardiak Ahuntzak Txerriak Zaldiak Hegaztiak Untxiak Erlauntzak
Araba
Bizkaia
Gipuzkoa
Ustiategi
Buruak
Ustiategi
Buruak
Ustiategi
Buruak
Ustiategi
Buruak
7.022 4.691 1.614 1.477 3.604 8.904 2.439 122
155.111 293.442 19.266 36.794 18.257 1.575.503 31.648 1.971
579 569 49 299 221 836 150 17
36.955 80.005 4.326 16.130 3.147 315.140 1.140 361
3.597 1.758 1.076 733 1.898 4.088 1.332 29
60.835 62.698 10.782 13.534 7.596 509.107 10.518 1.002
2.846 2.364 489 445 1.485 3.980 957 76
57.321 150.739 4.158 7.130 7.514 751.256 19.990 608
Iturria: Eustat
Dudarik gabe, gaur egungo joera argia da. 1994an lortu zen kopuru handiena, eta orduz geroztik, abere talde guztiak, salbuespenik gabe, abelburuak galtzen joan dira. Agian, nabarmenagoa izan da behi aziendaren galera, eta ez hainbeste ardi aziendarena, zeinak kopuruari 79
O.U.A., B, 5, 3, 1.
27
35
Álvaro Aragón Ruano
eutsi baitio gazta industriaren berpizteari eta Idiazabal gisako jatorri deiturei esker. Murrizketa kuantitatibo horren atzetik; alde batetik, XX. mendearen 50eko eta 60ko hamarkadetan Espainian gertaturiko ekonomia eta industria modernizazioa eta mugen irekitzea dago; eta bestetik, 1986. urteaz geroztik, Europar Batasunak ezarritako eskakizunek eragindako nekazaritza berregituraketa dugu, esplotazio kopuruaren gutxitzea eragin zuena. Hasiera batean, sektorearen berregituraketak iraungo zuten ustiategiei lagunduko ziela uste izan zuten, hedatzen ari zen merkatu askeari aurre egiteko oinarri ekonomiko eta zabalera egokiagoak izango zituztelakoan; alabaina, azkenean guztiz kontrakoa gertatu zen: ustiategien kopuruak eta neurriek bera egiten jarraitu zuten –batez beste % 36-, batik bat, azken hamarkadan (1999-2009); larreek eta zelaiek atzera egin ahala, basoek eta sastrakadiek aurrera egin zuten. Nahiko bitxia bada ere, aldaketa berrien aurrean Donostialdeako ustiapenak eutsi diote ongien, bai kopuruan bai tamainan80. Taula 6: Euskadiko abelburuak (2012) Aziendak Behi Ardi Ahuntz Txerri
E.A.E. 150.353 324.223 26.539 18.817
Araba 40.066 71.415 4.589 11.398
Bizkaia 53.107 78.850 13.923 2.713
Gipuzkoa 56.954 178.771 6.235 4.706
Iturria: Eustat
Antzeko joerak ikus daitezke Oiartzunen, non artaldeen nagusitasuna ukaezina da, behi aziendaren kopurua halako bi baita. Alde horrek bere horretan iraun du, 1878-1910 urteen bitartean. Gipuzkoan bezala, INEren datuen arabera bederen, Oiartzunen abere taldeak beherakada bat izan zuen, XIX. mendearen 80ko hamarkadan, gero berriro osatzeko eta aurrera egiteko. 1889-1890 urteen bitartean gertatutako kopuru murrizketa baso gaixotasunek eta 18891898 urteen arteko epizootiek eragingo zuten, seguruenik. 1867. eta 1883. urteen bitartean, sekulako sarraskiak egin zituen pleuropneumonia epizootikoa azaldu zen. Oiartzunen, 1888an hauteman zuten, eta Lezon, berriz, 1892an. Ordurako, Hernanin ez zegoen glosopeda edo sukar aftosorik. 1900an sukar aftosoko eta 1901ean sukar karbunosoko kasuren bat agertu arren, isolatua eta bakarra izango zen, berrosatzeak ez bitzuen etenik izan81. Taldeei erreparatuz gero, behi aziendak ere XIX. mendearen 80ko hamarkadaren estutasuna nozitu zuen; gero, ordea, berriro osatu, eta hedatzen jarraitu zuen pixkanaka. Halere, artaldeen kasuan, hedakuntza iraunkorra eta erregularra izan zen, beti 3.000 abelburutik gora. Gauza bera gertatu zen txerri aziendarekin. Hartara, berriro ere azpimarratu behar dugu txerriak garrantzitsuak izan zirela, XX. mendera arte. Aitzitik, ahuntz aziendak atzerapen nabarmena izan zuen, hilketa programen eraginkortasuna agerian utziz eta nekazarien artaldeekiko begikotasuna frogatuz82. Izan ere, Oiartzungo 1908ko udal arauek, 114. kapituluan, ahuntzak larreratzea galarazten zuten, herri mendietan83. Ikus daitekeenez, astoen eta zaldien kopuruak gora egin 80 RUIZ URRESTARAZU, E. eta GALDOS URRUTIA, R.: “La crisis que no cesa. Perspectiva territorial del abandono de la explotaciones agrarias en el País Vasco (1999-2009)”, Lurralde, 34 (2011), 301-313 or. 81 O.U.A., B, 5, 3, 1. 82 ARAGÓN RUANO, A.: “Naturaren…Op. cit., 67-68 or. 83 O.U.A., A, 6, 2, 1.
36
28
Álvaro Aragón Ruano
zuen; dudarik gabe, Oiartzunen bertan eta inguruan industria jarduerek izandako garapenari esker (Arditurriko meategiak, eta Errenteriako eta Pasaiako portuko lantegiak). Joera horri eutsi zitzaion, gutxienez, motorrezko ibilgailuak orokortu arte. 1886-1920 urteen bitartean Gipuzkoako Foru Aldundiak jasotako datuak aintzat hartuta, ondorioak berdinak dira, zenbait ñabardurekin. Hasteko, ganadu jabeen kopurua jaisten doa nabarmen; hau da, jabegoaren kontzentrazioa gertatu zen: 1886an 106 jabe izatetik 1920an 74 izatera; beraz, % 30eko murrizketa. Bigarrenez, nabarmena da garraioari lotuta zegoen ganaduaren hedakuntza; hau da, zaldien, mandoen eta astoen kopuruaren igoera, lehenago esan denaren harira. Izan ere, Oiartzun gertu dago Pasaiako portutik, Frantziako zein Nafarroako mugetatik, eta baserri nahiz baratzetako produktuak eskuratzeko Errenteria, Hernani eta Irungo azoketatik. Hirugarrenez, nabariak dira ahuntzen ia erabateko desagerpena eta hiru hamarkadetan ia erdira jaitsitako txerri aziendaren atzerapen gogorra. Azkenik, XIX. mendeko epizootiak gertatu arren, behi aziendaren iraunkortasuna aipatu behar da, Gipuzkoako esne industrian gertatzen ari ziren aldaketei esker gertatuko zena, seguru asko. Horrek artaldeen kopurua murriztea ekarri zuen, baina XX. mendearen 20ko hamarkadan aldaketak eta susperraldia abian ziren. Aipatutako hiru hamarkadetan, behi aziendari dagokionez, Gipuzkoa mailan Oiartzun hirugarren lekuan zegoen, Oñati, Azpeitia, Bergara, Irun edo Azkoitiarekin batera. Hala ere, ardi aziendari dagokionez, Oiartzun nahiko aldenduta zegoen 6.000-7.000 inguru abelburu zituzten Oñatik, Amezketak edo Zaldibiak osatutako lehen postutik; horrek argitzen digu zergatik izan zen Oiartzun XVIII. eta XIX. mendeetan aipatutako herrietako abere taldeen harrerako eta negua igarotzeko lekua. Taula 7: Oiartzungo abere taldeen bilakaera (1878-1910) Abereak Behiak Ardiak Txerriak Astoak Zaldiak Mandoak Ahuntzak GUZTIRA
1878-1879 1.696 3.462 738 118 69 41 93 6.217
1889-1890 1.493 3.154 641 127 117 50 42 5.623
1899-1900 1.562 3.933 654 93 137 5 6.371
1906 1.562 3.900 650 93 142 25 5 6.377
1910 1.735 3.446 816 200 148 24 27 6.396
Iturria: O.U.A., B, 3, I, 1, 8; B, 3, I, 2, 13; B, 3, I, 4, 20; B, 3, I, 12, 3 eta B, 5, 3, 1. Taula 8: Oiartzun abere taldeen bilakaera, probintzi estatistiken arabera (1886-1920)
1886 1908 1920
Baserri jabedunak 106 90 74
Behiak
Zaldiak
Mandoak
Astoak
Ardiak
Ahuntzak
Txerriak
1.351 1.619 1.598
140 137 153
6 25 41
155 165 260
4.188 2.961 3.116
61 28 12
781 568 349
Iturria: G.A.O.-G.A.O., JD IT 3241b, 5.
29
37
Álvaro Aragón Ruano
Azken hamarkadetan, nekazaritza eta abeltzaintza ustiategiak berrantolatzen ari dira Oiartzunen, Gipuzkoan eta Euskadiko Autonomia Erkidegoan gertatzen ari den bezala, hiru ezaugarri hauekin: hasteko, ustiategi kopuruaren murrizketa, 1989-1999. urteen bitartean % 30ekoa; bigarrenez, ustiategien joera, esne ekoizpenetik haragi ekoizpenera; eta, azkenik, ardi ustiategien hedakuntza, haien etorkizuna oso itxaropentsua ez izan arren, kasu gehienetan oso txikiak baitira -errentagarri izateko 300 abelburu gomendatzen badira ere, batezbestekoa soilik 57ra iristen da84 . Taula 9: Oiartzungo ganadua 1989 eta 1999 bitartean Aziendak Behi Ardi Ahuntz Txerri Zaldi
1989 2.012 5.737 183 151 272
1999 1.479 7.365 440 61 216
Iturria: Eustat
1.4. Ahuntz azienda “Auntzak dira gogorraguak, euri ta otzari obeto jarkiten jakozanak, simaurtijak, eznetsubak, ta atia idigi ezkero, laster topauko dabee zer jan. Baña dira kaltegarrijak, ondo zainduten ezpadira. Zutinduten dira landara gazteen orri samurra jaateko. Eztago eurentzat esi ondo egiñik. Etxian daukadazanak eztabe geure irabazijetati urteten, ta jagoten ditugu aleginez.”
Horrelaxe deskribatzen zuen Peru Abarkak ahuntz aziendak ematen zituen onurak eta kalteak, 1803an Juan Antonio Mogelek idatziriko eleberrian. Ahuntza izan zen, dudarik gabe, ganadu kaltegarriena basoarentzat85, aztertzen ari garen aldirako behintzat, behorren, behi aziendaren, txerrien eta ardien aurretik. Ahuntza “...biziosoa den eta aho pozoitsua duen ganadua da hosto berri, txaretako aldaxka eta zuhaitz gazteekin elikatzen dena, eta bi motatakoak izanik herri honetan aldatzen direnak, hots, gaztainondoak eta haritzak, azala kentzen diote lehenengoei, bizirik gabe utziz, eta bigarrenei hosto berri guztiak edo gehienak jaten dizkiete, horretarako zuhaitzak tolestuz. Hori dela, edo adarretan eta puntetan uzten duten pozoia dela, batzuk, amaiezinak badira ere, lehortu egiten dira, eta besteak ahuldu egiten dira, zuhaitza zabaltzeko beharrezkoa den sendotasun naturala galduz”, berez sortzen ziren aldaxkak janez, eta txaradietako su egurraren ekoizpena bi edo hiru urte atzeratuz86. Ahuntzen jabeak nekazari pobreak izaten ziren, 1801ean Pasaiako alkateak, Jose Mari Arizabalok, probintziari bidalitako txostenak erakusten duenez. Bertan, Lezoko eta Oiartzungo auzokoei ezarritako isunekin salbuespen bat egitea eskatzen zuen. Gehienak maizterrak eta baliabide gutxikoak zirenez, ezin zituzten ordaindu ahuntz bakoitzeko eskatutako 20 errealak, 84
ALBERDI COLLANTES, J.C. – CENDOYA, M. eta AMUNDARAIN, A.: Op.cit., 71 or. Ahuntz bat kapaza zen 70 kanoietako ontzia egiteko behar zen zuhaiztia jateko udaberri bakar batean. SANSINENEA, J.M.: “La cabra enemiga de los forestales. El comportamiento de los vascos con ella, cabra suelta, cabra muerta”, Munibe, VII (1955), 16-18 or. 86 A.H.N., Ezabatutako Kontseiluak, Gobernu Ganbara, L 1657, ff. 2 rº-3 rº. 85
38
30
Álvaro Aragón Ruano
baina bai gastuak87. Ganadu horren zainketak ez zuen gastu handirik eskatzen; horregatik, Oiartzungo jabeek otadietara botatzen zituzten neguan, eta zuhaitz motzetara Donibanetik (ekainak 24) San Miguel arte (irailak 29)88 -orduan hasten baitzen zuhaitzetako bazkaren larreratzea-. Bestalde, etekin ugari ateratzen zitzaion ahuntzari: haragia, esne osasungarria, argizariak egiteko gantza -ahari eta behien gantza oinetakoen mantenurako, eta argizariak eta sagardo upeletako tapoiak egiteko erabiliko zen-, larruak, ongarria, eta artzainen beharrak89. Garrantzitsua zen ere haren simaurra, lursailak ongarritzeko. Horrela adierazi zuten 1846an Goizuetako zenbait ahuntz jabek: “...herri mendietatik ahuntzak kenduz gero, bertako biztanle gehienek kalte nabarmenak izango lituzkete, ahuntzek ematen duten esnea azokan saltzetik bizi diren famili pobre asko baitaude, eta baita lur jabeek ere, hamabi ahuntzek laurogei ardiek eman lezaketen ongarria ematen baitute…”90. Ahuntzak ezinbesteko osagarria ziren baserritarren ekonomiarentzat; betiere biziraupenaren mugan. Oiartzunen, non gari ekoizpena txikia zen eta gehiena errenta eta hamarrenen ordainketan erabiltzen zen, baserri bakoitzak 10 edo 12 ahuntz zituen, eta esnearen eta antxumeen salmentak baserritarrei laguntzen zien, familiak sostengatzeko behar zuten artoa erosten91. Nekazariek beren baserrietan batez beste 6-8 ahuntz zituzten92, ahuntzainik ordaintzeko dirurik ez zutenez oso zaila baitzen haientzat ahuntz taldeak sortzea. Beraz, ahuntz aziendak basoak suntsitzen egiten zuen kalterik handiena, burdingintzaren eta ontzigintzaren kalterako. Hartutako neurrien atzean, abelburuak hiltzearen edo mugatzearen alde zeudenak aurki ditzakegu, ondo ordezkatuak Gipuzkoako udaletan; ahuntz aziendak, batik bat neguan, behi aziendaren bazka jaten zuen, eta beraz ahuntzen ugaltzeak behien gainbehera ekar zezakeen. Gipuzkoako kontzejuek behi aziendaren aldeko defentsa susmagarria egin zuten, ahuntz aziendaren aurrean: “No surten estos Pueblos de la Carne de cabra y macho cuia venta esta prohivida, sino de la del ganado Bacuno, y la jente Labradora ademas de la de obeja que es la comun, ni jamas en este Pais se ha visto venderse, ni reservar Sevo de cabra para ningun vso, sirviendo principalmente sus pieles para botas, con que se hace la conducion de la sidra la que puede executarse comodamente en barriles, como se practica en otras partes: Lo 5º. No presta el ganado cabrio auxilio alguno a las jentes de estas Republicas, que llegue al de las Bacas, de 93 que hai suma abundancia en estos dos pueblos...” .
Oro har, hiru izan ziren hartutako neurriak arazoei irtenbidea eman nahian: isunen igoera, ahuntzen hortzak moztea,94 eta ahuntzak hiltzea eta mugatzea. Ahuntzei eta behorrei lotutako arazoak dagoeneko 1457ko Foru Bilduman ageri dira, arlo espezifikoa izanik. Garai hartan, ahuntzen eta behorren larreratzea jabeen lurretara mugatzen zen, eta horrela egin ezean isun hauek jartzen ziren: urrezko florin erdia behor bakoitzeko, hamar blanka ahuntz heldu bakoitzeko 87
G.A.O.-A.G.G., JD IM 2/17/124. A.H.N., Ezabatutako Kontseiluak, Gobernu Ganbara, L 1657, f. 28 vº. 89 G.A.O.-A.G.G., JD IM 2/17/93. 90 G.U.A., Sorta 017. 91 A.H.N., Ezabatutako Kontseiluak, Gobernu Ganbara, L 1657, f. 28 vº. 92 Ibidem, f. 84 rº. 93 A.H.N., Ezabatutako Kontseiluak, Gobernu Ganbara, L 1657, ff. 5 vº-6 rº. 94 Oriamendin 1657an ezarritako dekretua ahuntzek Mendi Frankoetan egiten zituzten kalteak ekiditearren. H.U.A., C, 5, I, 3, 4. 88
31
39
Álvaro Aragón Ruano
eta bost blanka antxume bakoitzeko95. Halaber, herri mendietan ahuntz eta zaldi azienden larreratzea debekatuta zegoen. XVI. mendean, arrangurak areagotzen joan ziren. 1555ean Azpeitian eginiko Batzar Nagusietan, Azpeitiak berak eskatu zuen ahuntzak hiltzeko ordenantza bat osatzea, mahasti, txara eta sagardietan egiten zituzten kalteak ikusita. Gipuzkoako hiribilduak banatuak agertu ziren: Azpeitiarekin batera Arrasate, Bergara, Ordizia, Elgoibar, Areria, Errenteria, Hondarribia, Hernani, Zumaia, Zarautz, Eibar, Elgeta, Urretxu eta Orio agertu ziren (baso, burdingintza eta ontzigintzaren, baina baita abelgorrien aldeko interesak bermatzearren); haatik, ordenantzaren kontra zeuden Donostia, Saiatz, Deba, Mutriku, Getaria eta Oiartzun; bestalde, garai batean ahuntz asko izan zituzten Tolosak, Segurak, Zestoak eta Leintz-Gatzagak ahuntzen beharra aldarrikatu zuten. 1582ko Zarautzeko Batzar Nagusietan Probintziak ahuntzen inguruko ordenantza errespetatzea erabaki zuen, baina isunak igo zituen antxumeko 12 maraira eta ahuntzeko 24 maraira, gauez bikoitza izanik96. Hala ere, ordenantza horrek ezberdintasun nabariak sortu zituen probintzia mailan; izan ere, 1588an eztabaidatzen ari ziren oraindik 1585eko apirilaren 15eko Errege Probisio bat, isun hauek berresten zituena: 24 marai ahuntzeko, 12 marai antxumeko, gauean bikoiztuta, 2 erreal behi, idi edo behorreko, gehi kalteen ordaina97. Behin betiko Errege Onespena 1589ko apirilaren 15ean eman zen. Berriz ere, bi bloke kontrajarriak sortu ziren, Elgoibar eta Tolosa buru zutela. Oraingo honetan, Elgoibarren alde basoaren eta, beraz, ontzigintza eta burdingintzarako materialen kontserbazioan interesaturik zeuden herri guztiak azaldu ziren: Donostia, Arrasate, Bergara, Deba, Mutriku, Errenteria, Hondarribia, Getaria, Hernani, Zumaia eta Oiartzun. Horien kontra, berriz, abeltzaintzaren aldeko herriak zeuden: Tolosa, Segura, Azpeitia, Azkoitia, Ordizia, Areria, Zestoa, Zarautz, Eibar, Elgeta, Urretxu, Saiatz eta Aiztondo. Bestalde, Areria, Elgeta eta Urretxu bezalako herrien jarrera aldaketaren azalpena behi aziendaren beheraldian eta krisialdian bilatu behar dugu. Nekazari askok ahuntzak erosi zituzten bizirauteko, behien osagarri modura, baita XVIII. mendean ere98. Bozketaren ondoren, Tolosa buru zela, isunen igoera ahuntzei bakarrik aplikatzearen aldeko herrien blokea nagusitu zitzaion, Elgoibar buru zela, Ordenantza osorik betetzea eskatzen zuen beste blokeari99. Donostian 1661ean eginiko Batzar Nagusietan, isunak bikoizteko eskaera egin zen; hau da, 4 erreal behi, idi eta behorrentzat, eta 2 erreal txara moztu berrietan oso kaltegarri ziren ahuntz100, ardi eta txerrientzat. XVIII. mendean, ezarri ziren ahuntzek eragindako kalteak ekiditeko neurri gehienak; batez ere, ontzigintza eta burdingintzaren interesak bermatu nahian. 1728ko uztailaren 5ean, jabearen 95 1457ko Foru Bildumaren XXXV. eta LXIII. tituluak. BARRENA OSORO, E.: Ordenanzas de la Hermandad de Guipúzcoa (1375-1463). Documentos. Donostia: Eusko-Ikaskuntza, 1982, 101 eta 111 or. 1583ko Bildumatik aurrera behor eta ahuntzen inguruko legeak XL. tituluaren V. eta VI. kapituluak. Nueva recopilación de los Fueros. Privilegios, Buenos Usos y Costumbres, Leyes y Órdenes de la Muy Noble y Muy Leal Provincia de Guipúzcoa (1696). Bilbo: La Gran Enciclopedia Vasca, 1980, 325 or. 96 DÍEZ DE SALAZAL, L.M. eta AYERBE IRIBAR, M.R.: Op.cit., VIII. al., 265-266 or. 97 G.A.O.-A.G.G., R 29. 98 A.H.N., Ezabatutako Kontseiluak, Gobernu Ganbara, L 1657, f. 5 rº. 99 DÍEZ DE SALAZAR, L.M. eta AYERBE IRIBAR, M.R.: Op. cit., X. al., 222-223 or. 100 G.A.O.-A.G.G., R 29.
40
32
Álvaro Aragón Ruano
lurretatik at aurkitutako ahuntzak hiltzeko Probintziak hartutako neurria ezeztatu zuen Errege Probisio batek, baina isuna ahuntzeko 4 maraitik 4 belloizko errealetara pasatu zen101. Mota guztietako ganaduaren ugaltzeak bazkaren murrizketa ekarri zuen, eta, horregatik, 1773an, Mutiloa, Gabiria, Ormaiztegi, Azpeitia, Idiazabal, Amezketa, Zaldibia eta Albistur herriek larreratze askatasuna eskatu zuten102; ordurako eguzkiz eguzki larreratzea ez baitzen nahikoa. Larreratze askea ezarri ez arren eta forua errespetatzea agindu arren, urraketek bere horretan jarraitu zuten103. Tokian tokiko erakundeak industria kaltetzen zuten ahuntzekin bukatzeko interesa izan arren, auzokoen presioa indartsuagoa izan zen. 1790ko maiatzaren 15ean, Oiartzungo alkateak ahuntz jabeen aurkako neurriak hartzea eskatu zuen, Aldundiari bidalitako txostenak frogatzen duen modura: “...y aunque quise decretar el exterminio de este nocivo ganado, no pude contener la furia de los vecinos interesados en su conservacion, que con modales nada correspondientes a la seriedad del asumpto, y faltando al respecto deuido al ayuntamiento se leuantaron a estoruar mis ideas, y a vista de que crecia el alboroto, y llegaba ya a tanto punto, que podian temerse resultar fatales, no tuve otro arbitrio que el de procurar el sosiego por 104 medio de una proposicion que cuadraba a los ganaderos...” .
Leku batzuetan ahuntzak akabatzeko eta beste batzuetan haien kopurua mugatzeko Probintziaren eskakizunaren aurrean, 1790eko maiatzaren 27an, Errege Zedula batek foru erabakiekin jarraitzeko agindu zuen, baina korrejidoreei agindu zitzaien, ahuntzek sarrera debekatua zuten lekuak finkatzeko. Ordenantza egonagatik, Oiartzun eta Errenteria gisako zenbait herrik ahuntz kopurua mugatzeko eskatu zioten erregeari -hain zuzen ere, mugetan bizi ziren baserritarrentzat 25 ahuntz, baina sokatik helduta-, basoan egiten zuten kalteagatik, su egurraren eskasiagatik, eta su egurraren eta bertako jarduera nagusia zen burdinaren salneurrien gorakada eragiteagatik. Alegatzen zuten bi herrietan bizi ziren 1.000tik gorako familien artean 80 edo 86 familiek 3.000 ahuntz zituztela, lurralde osoak suntsitzeko gai zirenak105. Probintzia ez zen suntsiketa osoaren aldekoa, baina bai mugatzearen aldekoa106. Hernaniko Batzar Nagusiek isunak 20 belloizko errealetara igo zituzten, 1790eko abuztuaren 11n; gero, urriaren 30ean, Errege Probisio batek onetsi zuen agindu hori107. 1797ko Aldundiak sei arau proposatu zituen, ahuntz eta behorren larreratzea eta hostoen ustiaketa kudeatzeko108, eta Zarautzeko Batzar Nagusiek arauak berretsi zituzten, 1798an109. Ordenantza horien ondorioz, ahuntzak eta behorrak lur propioetan larreratuko ziren; maizterrek jabearen baimena eskuratuko beharko zuten; bazkak eta lur eremuak jasan zezaketen abelburuak baino gehiago ez ziren sartuko, eta, kasu guztietan, Aldundiaren baimena jaso beharko zen, aldez aurretik udalen txosten batekin. Era berean, ahuntzaina jarriko zuten, eta udal bakoitza arduratuko zen, sortutako kalteez.
101
G.A.O.-A.G.G., JD IM 2/17/21. G.A.O.-A.G.G., JD IM 2/17/64. 103 G.A.O.-A.G.G., CO MCI 4432. 104 G.A.O.-A.G.G., JD IM 2/17/93. 105 A.H.N., Ezabatutako Kontseiluak, Gobernu Ganbara, L 1657, f. 4 rº. 106 Ibidem, ff. 83 vº-84 rº. 107 G.A.O.-A.G.G., JD IM 2/17/110. 108 G.A.O.-A.G.G., R 72, ff. 156 vº-157 vº. 109 G.A.O.-A.G.G., R 73. 102
33
41
Álvaro Aragón Ruano
Dudarik gabe, ordenantza hori Armadako Intendentearen presioaren aurrean sortu zen, Gipuzkoan horrelako ganaduaren gehiegizko kopuruaz kexu azaldu baitzen. Aldundiak, gainera, hil beharreko kopurua ezarri behar zuen, ahuntz azienda murrizteko eta jasangarria egiteko. Are gehiago, Aldundiak beste probintzietako herriekin bazka konkordiak zituztenei akordioen kopia bat eskatu zien, behorren kasuan foruaren aurkakoak ote ziren ikusteko. Oraindik ere 1799an, Vicente Ruiz Apodacak, Armadako Intendenteak, Oiartzunen zegoen ahuntzen gehiegizko kopuruaz ohartarazi zuen110. Haren kexu entzungor geratu ziren, 1803an berriro kexatu baitzen, 5.000 ahuntz Oiartzungo eta inguruko mendiak suntsitzen zebiltzala salatuz111. Oiartzungo udalak gezurtatu egin zituen datu horiek, 1.317 ahutzeko eta 157 antxumeko estatistika aurkeztuta112; dena den, akabatu egingo zituela agindu zuen. Alabaina, eginkizun hori ez zen batere erraza izan, bi espedizio bidali arren, ahuntz jabeek, aurka eta haserre, haien egitekoa eragotzi baitzuten. 1806ko urriaren 30eko egunsentian atera ziren bi espedizio, eta “...beste gertakarien artean, makilaz armatutako zenbait abeltzainek bidera atera, eta Nicolas Arpide herri ordezkariari eta haren lau kideri eraso egin zieten, haranean bertan bahiturik zeramatzaten berrogeita bederatzi ahuntz lapurtuz eta eramanez.”113. Neurriak neurri eta XIX. eta XX. mendeetan kopurua murriztu arren, ahuntzen arazoek iraun zuten114. Zenbait partikular saiatu ziren bertako arraza hobetzen, kanpoko espezieak sartuz, emaitzak oso itxaropentsuak ez izan arren. Joaquín Maria Barroeta Aldamar izan zen lehenengoa, Tibeteko ahuntzak Espainian eta euskal lurretan sartzen; hain zuzen, sei ekarri zituen Paristik XIX. mendeko hogeigarren hamarkadaren hasieran, eta 1826an hamabi zituen bere lurretan115. 1.5. Zaldi-, asto- eta mando-aziendak Garai historikoetan, behorrak behi azienda bezain kaltegarriak izan ziren. Izan ere, beren txizarekin belarra erre, eta bazkaren hazkundea moteltzen eta hondatzen zuten, eta mintegietan igurtzi, eta, haizearekin batera, aldaxkak okertzen eta hondatzen zituzten. Txaradietan sartzen baziren ere, muskilentzat ez ziren, nonbait, kaltegarriak, bakarrik belarra eta otea jaten baitzituzten. Behorren onurak, berriz, lurra ongarritzea eta “saguak uxatzea” ziren116. Udal legedian ohikoak dira behorren aurkako aginduak edo haien larratzea mugatzen dutenak. Foruek eta Probintziako legediak leku berezia eman zieten, hondatzeko ahalmen handia zutelako. Hala eta guztiz ere, 1457ko Foru Bildumako legeen urratzea etengabea izan zen. Behorrek eta ahuntzek eragindako kalteengatik jarritako isunak beti ziren handienak, eta beste espeziei batzuei jarritakoak baino nabarmen handiagoak. Lursailen eta baratzeen kasuan, isunik handienak, ordena honetan, idiei, behiei, zaldiei, astoei, mandoei eta txerriei ezartzen zitzaizkien117.
110
G.A.O.-A.G.G., JD AJI 5, 7. G.A.O.-A.G.G., R 78. G.A.O.-A.G.G., JD IM 2/17/130. 113 G.A.O.-A.G.G., JD IM 2/17/142. 114 SANSINENEA, J.M.: Op. cit., 11-18 or. 115 G.A.O.-A.G.G., JD IM 2/17/179. 116 G.A.O.-A.G.G., CO ECI 245. 117 LEMA PUEYO, J.A. et Alii: El triunfo de las elites…Op. cit., 217 or. 111 112
42
34
Álvaro Aragón Ruano
XVIII. mendearen bukaeran, zaldi, asto eta mando aziendaren kopuruak gora egin zuen nabarmenki, eta XIX. mendean igotzen joan zen, estatistikek adierazten duten moduan. Asto azienda nabarmen gailendu zitzaion mando eta zaldi aziendari. 1810-1811.urteetako estatistikan, 1.068-1.088 zaldi agertzen badira ere, 1865. urterako zaldi aziendak 865 abelburu ditu, mando aziendak 247, eta asto azienda 2.747 izatera iristen da. XIX. mendean, nagusitasun horrek bere horretan jarraitu zuen, eta erakusten digu astoak erostea merkeagoa eta errazagoa zela gipuzkoar nekazarientzat eta ganadu hori besteak baino hobeto moldatzen zela garraio eta nekazaritza lanetarako. Garraio eta zama jardueretarako garrantzitsuak zirenez, erraz hedatu ziren astoak zaldiak eta mandoak, baina, betiere, behi aziendaren kopurutik urrun. XIX. mendean, zaldi aziendak garrantzi eskasa izan zuen. Herri mendietan aske larreratzen zen, eta neguan bakarrik ukuiluratzen zen lasto, olo eta belarrarekin. Oro har, ordurako ez zuten garraio lanetan parte hartzen, eta zenbait abelburu Frantziara, Nafarroara eta Arabara ateratzen ziren. Mutrikun 1851ko uztailaren 7an eginiko Batzar Nagusietan, adierazi zuten Gipuzkoako herri mendietan; gutxienez, 1’36 metro zituzten ugalketarako zaldiek aske ibili behar zutela. Ugalketa metodo egokiena, haien ustez, zaldi bat eta behor bat itxitura batean aske uztea jotzen zen. Estatistikek adierazten digutenez, XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran oparoaldi bat egon zen. 1886an, 926 abelburu zeuden, eta 1924an gorenera iritsi ziren, 2.500 abelbururekin. Hain zuzen ere, Oiartzun eta Irun arteko zonaldean, Gipuzkoa osoaren % 15 biltzen zen. Mando azienda nahiko urria zen, eta zama eta gurdi lanetan, eta ikatza nahiz beste gai batzuk garraiatzeko erabiltzen zuten. Astoak, berriz, jarduera hauetan erabiltzen ziren nagusiki: aleak errotara eramatea, eta barazkiak eta esnea, berriz, azoketara. Garraiorako beste ganadua bezala, XIX. mendearen bukaeran eta XX.aren hasieran, hedaldia izan zuen, eta bikoiztu egin zen hiru hamarkadetan. Beste autore batzuek bezala, guk ere uste dugu asto aziendaren ezohiko hedaldiak zerikusi handia izan zuela garai hartan nabarmen hedatzen ari ziren hiri merkatuekin. Baserrietako emakumeak arduratzen ziren jarduera horietaz, eta haiek joaten ziren merkatuetara, esne soberakina, fruta, arrautza, hegaztiak, untxiak eta barazkiak eramanda118. Zaldi aziendaren garrantzi ekonomikoa handitu baina kopuruak, astoaren mesedetan, behera egin ahala, gero eta nabarmenagoa egin zen zaldi arrazarekiko ardura. Nahiko goiz, 1601eko Azkoitiko Batzar Nagusietan, hain zuzen, Tolosak ohartarazi zuen zaldi ugaltzaile onik ez zela eta proportzio txarreko zaldiak ematen zituztela. Bertako udalak behorrak ugaltzeko zaldi onak eta proportzio onekoak eskatu zituen, eta, horrelakoak ez zirenak zikiratzeko119. Ondoren, XIX. mendean, Francisco Xabier Aranburu aretxabaletarrak, Aldundiaren albaitariak, 1851ko urriaren 12an aurkeztutako txosten batean, probintziaren erdigunean eraikin aproposa aukeratzea aholkatu zuen. Bertan, apirila eta ekaina bitartean, pertsona batek zaldi ugaltzaileak zainduko zituen, eta hara eramango ziren behorrak, ernalketa aurrera eramateko. Behin ugalketa bukatuta, zaldiak beste leku batera eramango ziren, bigarren aldiari begira egoera onean hezi eta zaindu zezaten. Behor basatien kasuan, jabeei, negutik apirila bitartean, abelburuak biltzea eta ukuiluratzea gomendatzen zitzaien. Praktikan sistema uste baino zailagoa eta garestiagoa zela ikusita, Aldundiak Araban abian zen metodoa hartu zuen: partikular batek kudeatutako ugalketa etxea sortzea. Gipuzkoako zaldi arrazak berezko zenbait ezaugarri zituen, bertako baldintza klimatikoak eta orografikoak kontutan izanik:
118 119
BERRIOCHOA AZCÁRATE, P.: Op.cit., 82-84 or eta CRUZ MUNDET, J.R.: Rentería...Op.cit., 242-243 or. DÍEZ DE SALAZAR, L.M. eta AYERBE IRIBAR, M.R.: Op. cit., XV. al., 228 or.
35
43
Álvaro Aragón Ruano
“…En las descripciones que los historiadores hacen de las diversas razas de caballos, no incluien al caballo Guipuzcoano, lo que es debido sin duda por que siempre se le ha considerado inepto para las operaciones guerreras, faenas de carruages y ejercicios galantes: efectivamente su extremada pequeñez, falta de elegancia, gallardia y magestad en su paso y movimientos le priban o le escluyen de los servicios de esta naturaleza, pero en recompensa le ha concedido su creador facultades y susceptivilidad para prestar al hombre en otro sentido o por otra via servicios de la mayor utilidad e importancia…”.
Aranburu albaitariaren hitzetan, arabiar arrazak, liraintasun eta edertasunaren prototipoa, ezer gutxi egin zezakeen Gipuzkoako haran estuetan. Gipuzkoar zaldiek, berriz, mendietan nahiz lautadan egin zezakeen lan; beraz, haren gorputz egokiari esker, arraza ezin hobea zen, Gipuzkoa bezalako leku menditsu batean zama lanak egiteko. Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen idien aldeko gomendioen aurka, Probintziako albaitariak, seguru aski beste aditu garaikideekin batera, gipuzkoar zaldia erabiltzea aholkatzen zuen, nekazaritzan eta irmotasuna nahiz sendotasuna eskatzen zuten merkantzia eta pertsonen garraio luzeetan egokiena izateagatik; izan ere, “…beti izan dela eta gaur egun feria eta azoka guztietan preziatuena eta irteera onena duena izaten darraiala …”. Atzerrian egiten ari zen bezala, non zaldi arraza hobetzeko plangintza jarri baitzen abian, Aramaioko arrazan hobekuntzak egitea eta espeziearen pixkanakako endekapenari irtenbidea ematea proposatu zuen: “…vemos con dolor, que la hermosa y apreciable raza de sus caballos va degenerandose y desviandose a larga distancia, de las formas y caracteres de su tipo primitivo: destituida de su honroso y legitimo apellido, no se conocen sus individuos vajo la denominacion de caballo Guipuzcoano sino de Aramaiones o de raza Aramaionesa, substitucion que choca mucho a los que tienen una verdadera idea de la Raza de caballos de Guipuzcoa y Alava…”.
Gipuzkoar zaldiak ezaugarri bereziak zituen: ile beltza edo gaztaina-kolore ilunekoa, orban zuriekin aurpegian eta hanketan; buru eta belarri txikiak; lepo arrunta eta gihartsua; bular zabala; saihets gutxi kakotuak atzealdean; bizkarralde zuzena; hanka lodiak; gorputz motza; buru sendoa; eta, 1’26 metroko altuera. Otzantzeko arraza zaila zen; hortaz, hori zen egin beharreko lehenengo gauza. Behin lortuta, zaldia otzana, zintzoa, manakorra eta bizitasun handikoa zen. Abere horrek jana gutxi behar zuen, eta oso sendoa zen gaixotasunen aurrean. Aranburu albaitariaren esanetan, hobekuntzak altuera areagotzea eskatzen zuen. Bertako eta kanpoko abelburuen arteko nahasketa eraginkorra izan ez zenez, arraza eredutik gertuen zeuden abelburuak nahastea proposatu zuen. Arraza hobetzea lortuz gero, Aranburuk etorkizun oparoa iragartzen zion, garai hartan Gipuzkoan indarrean jarraitzen zuen azoka bakarrean -Urretxun, abenduaren 13an, Santa Luzia eguneanabelburu bakoitzeko ordaindutako 12 edo 14 dukateko balioa erraz gaindituz120. 1916tik aurrera, Oiartzungo udalak Aldundiaren baimena eskuratu zuen arabiar edo ingeles zaldi batekin ugalketa egiteko, Hondarribia, Irun, Lezo, Pasaia, Errenteria eta Oiartzungo abeltzainentzat, oso garesti ateratzen baitzitzaien behorrak Fraisorora eramatea121.
120 121
44
A.G.G.-G.A.O., JD IT 620 b, 1. O.U.A., B, 5, 3, 1.
36
Álvaro Aragón Ruano
2. Jabego eta ustiaketa erregimena Jabego eta ustiaketa erregimenek, hala larre nola abere taldeentzat, eredu ezberdinak izan zituzten. Haatik, abere taldeen kudeaketaren kasuan, banakako eredua nagusi zen, jabea taldeak, erakundeak edo jabe partikularrak izan arren. Askotan, abere eta abere taldeen zaintza ez zegoen jabearen esku, eta horrek abeltzaintzan espezializatuta zegoen norbaiten esku uzten zuen. XVI. mendearen erditik aurrera behintzat, ustiaketa eredu nagusiak partzuergoa122, ameteria eta erdi banako irabazia izan ziren. Ez dirudi ordura arte horrela izan zenik, aipatutako zailtasun ekonomiko eta klimatikoekin batera, zenbait aldaketa gertatu baitziren. Ordura arte, ganaduaren jabetza zuten nekazarien kopurua altua izan bazen ere, handik aurrera maizterrentzat hain zamatsuak ez ziren ameteria eta erdi banako irabazia kontratuak erabiltzeko ohitura orokortzen hasi ziren. Bestalde, larreei dagokienez, jabego partikularrekoak -banakakoa edo taldekoa- edo udalekoak -berezkoak eta komunalak- izan bazitezkeen ere, ustiapen formulak anitzak izan ziren. 2.1. Cubilar, bustaliza, sel, korta, saroi, sarobe, soro eta ola Kantauri itsasoko ertzean eta Pirinioetan saroien fenomenoa oso ohikoa da. Erabilera kolektibo eta komunaletan kokatutako erabilera partikularreko lursail horiek izen asko izan dituzte, historian zehar. Oiartzuni buruzko dokumentazioan agertzen den lehenetariko bat cubilarak dira, 1389ko Orreagako Kolegiata eta Ugarteko jaunaren arteko auzian agertzen direnak. Bertan adierazten den moduan, zuhaitz askoko eremuak ziren, non abere talde batek bertako urak eta belarrak hartzen baitzituen, abeltzain baten zaintzapean. Era berean, eremu horietan araututa zegoen egur eta su egurraren mozketa. 1396an, cubilar horiek sel edo saroi bihurtuko dira, Ugarteko Ayerok eta haren emazte Emiliak beren iloba Juan Sanchezi, Amigo Ugarteren semeari, dohaintzan eman ziotenean Ugarteko oinetxea eta haren ondasun guztiak123. Cubilar hitza Nafarroako dokumentuetan azaltzen da beti. Han, ohikoagoa izango zen; izan ere, XIX. mendean oraindik Goizuetan eta Anizlarrean azaltzen zaigu. Halaber, 1389ko dokumentuan, eskribaua Iñigo Perez Urdaniz nafarra izan zen, eta ohituagoa zegoen cubilar hitzera, selera baino. Behe Erdi Aroko dokumentazioak saroi, bustizas edo bustalizas124 -non eliak edo erpikak, hau da, behi bustoak edo taldeak, zaintzen ziren-, eta txerri azienda aipatzen ditu, lande edo ezkur garaian125; horrek ez du esan nahi ganadu txikia (ardiak, ahuntzak) ez zegoenik, baina haren kopurua txikia izango zela adierazten digu.
122 Gaztelaniaren Errege Akademiaren esanetan “ameteria” erdibana irabaziko hitzarmena edo tratua da; kontratu mistoa, lursailen alokairura aplikatutako elkarte-kontratura lotuta, eta jabearen eta lur ustiatzailearen artean hitzarmen osagarriak dituena; elkarte-kontratua ganadu etekinak jabearen eta zaintzailearen artean erdibitzeko. Beraz ameteria kontratua ondasun konkretu bat denboraldi baterako ematera eta horren truke etekinen zati bat jasotzera behartzen duena izango zen. 123 LEMA PUEYO, J.A. et Alii: Los señores de la guerra…Op. cit., 226-228 or. 124 “Bustaliza” “busto” hitzatik dator, eta honek gehienez 800 ale dituen behi taldea esan nahi du. YANGUAS MIRANDA, J.: Diccionario de Antigüedades del Reino de Navarra. Iruñea: Bianako Printzea, 1964, 122 or. 125 Seguruenik “ezkur”, “lande” edo “glande” sinonimoak dira. Alduides mendien kasuan, Arvizuk “Ezkur eskubidea” aipatzen du, “frantseseko “glandage”-tik datorrena, fruitu garaian txerri aziendak hariztietara eta pagadietara eramatea esan nahi duena”. ARVIZU AGUADO, F.: Op. cit., 120 or. Gaztelaniaren Errege Akademiaren XVIII. mendeko hiztegi zaharrek “glande” ezkurratzat jotzen dute.
37
45
Álvaro Aragón Ruano
XVI. mendean, hiru terminoak kontzeptu bera adierazteko sinonimotzat jotzen dira; horrela ematen du, behintzat, 1514ean Oiartzungo udalaren eta olagizonen arteko auzian egindako testigantzetan, non lekuko batek honako hau adierazi baitzuen: “…saroi eta bustalizas edo cubillamientos deitzen ziren, hirurak kontratu berean agertzen ziren…”126. Auzi horretan egindako frogaketetan, Oiartzungo auzokoek “...zuhaitz multzo edo hazitako mendiei saroi deitu ohi zioten...”. Gauza bera gertatzen zitzaien “Olaiz”, “Ardoz” eta “Arrascue” -garai hartan Altzibarko auzoan eta egun Ergoien eta Karrikan- izeneko lekuei, “…saroietan ez bezala, bertan haustarririk edo behi eskortarik ez egon arren…”127. Beraz, saroia ganaduaren ustiapenari lotutako eremua zen, erdian mugarri bat zuena eta jabego eskubideak zituena. Askotan, zeharka erabiltzen zenean, saroia erabiltzearen truke zerbait ordaindu behar zen. Oiartzungo haranean, egungo Ergoiengo auzoan, Fagoagako burdinolaren aldamenean, bazegoen Olaitzko saroia izeneko lursail bat (egungo Olaitzmaria) Mariatxo Olaitzen jabegokoa. Izen hori izan arren, lekuko gehienek ez zuten saroitzat hartzen, lursailtzat baizik, “…gutxi gorabehera hogeita hamabost edo hogeita hamasei urte izango dira Olaitzko lursaila Olaitzko saroi izendatzen dela…”. Frogatze aldian aurkeztutako Gracia Berindotzen aburuz, izen hori izan arren, orduan ez zen eta ez zen inoiz saroia izan, edo ez, behinik behin, azken 60 urteetan, ez baitzuen erdiko haustarririk beste saroiek bezala. Lekukoak Mariatxo Olaitzi entzun omen zion “…iraganean lursail horretan borda izeneko etxola bat zegoela eta bertan ogi edo gari asko erein eta ekoizten zela eta oparoa eta ale asko ematen zuen lurra zela eta, horregatik, lekuko honen aitak “oguisaroe” edo gari saroi izena jarri ziola eta izen horrekin geratu zela, inoiz saroia ez izan arren, badakiela beste saroietan ezkutuan eta publikoki mozten diren zuhaitzak edo egurra saroi honetan ez direla mozten, beti ikusi baititu bere jabeak askatasun osoz mozten…”128. Azaldutako kasua saroia izan ala ez, gari saroi edo oguisaroe kontzeptuak ederki asko adierazten du XV. mendearen erditik aurrera saroiek izandako bilakaera eta aldaketak. Saroi asko, saroi itxura eta erabilera izan zutenak, XV. mendetik aurrera aldatu egin ziren, hedakuntza demografikoaren eraginez. Basogintza eta abelazkuntza ustiategi izatetik nekazaritza eta abeltzaintza ustiategiak izatera pasa ziren, non abelazkuntza estentsiboa baztertzen hasi baitzen, lehendabizi, aleak eta, gero, artoa landatzeko. Hortik sortuko ziren gero abeltzaintza intentsiboa eta ukuiluratzea. Hau da, saroi edo bustaliza asko gari saroi bihurtu ziren. Errealitate hori, ordea, Olaitzko saroiak frogatzen duen moduan, saroiei zein abeltzaintzarako erabilitako bestelako lurrei egokitu zitzaien, erdiko mugarririk, haustarririk edo arta-mugarririk ez izanagatik, bordak eta eskortak baitzituzten. Olaitz noizbait saroia izan ote zen edo, hala izanda ere, bere eginkizuna galdu ote zuen ez badakigu ere, jakin badakigu abeltzaintzarako erabili zela eta laborantza sail bihurtu zela, XV. mendearen erdialdean -egun baserri gisa dihardu. Handik gutxira, aleak eta garia ohiko laborantza bihurtu zirenean, XV. mendearen 90eko hamarkadan, lursail horiek “ogi saroi” izena hartu zuten lursail horiek. Are gehiago, beste lekuko batek, Remona Gurtzegik, Miguel Gurtzegiren emazteak zioenez, Maria Olaitzen aitak, Machichabarrik “...Olaiz etxea zegoen lekutik Olaizko lursailetik gertuago zegoen lur emankor 126
O.U.A., C, 4, 2, 1, f. 340 vº. Ibidem, f. 345 vº. 128 Ibidem, ff. 352 rº-353 rº. 127
46
38
Álvaro Aragón Ruano
batera mugiarazi zuen, gari asko ematen zuen lekua zelako eta horregatik nahi zuen bere etxea lursail hartatik gertuago egotea…”. Saroi horrek muga egiten zuen Juan Fagoagaren burdinolaren jabego eta lurrekin, non zuhaitzak, udareondoak eta sagarrondoak zeuden eta gari nahiz artatxikia ekoizten zuten129. Antzeko zerbait gertatu zen Ardotzekin. Aipatutako burdinolatik gertu eta Olaitzeko saroiaren ondoan kokatua, Ardotzen garia, artatxikia, lihoa, barazkiak, sagarrondoak eta zuhaiztiak ekoizten zituzten, XV. mendearen bigarren erditik aurrera. Ardotzekoek, lursailaren jabeek, inguruko lurrak erosi, batik bat, Gurtzegi oinetxekoak, eta Ardotzeko oinetxera batu zituzten130. Ardotz familiako Remona Gurtzegiren aburuz, Ardotzeko jabeak oinordekorik gabe hil ziren, eta Oiartzungo elizari eman zizkioten beren ondasun guztiak. Haien anaia batek erosi zizkion elizari. Lekuko haren esanetan, 1460. urte inguruan, Juanxe Ardotzi, Mariatxo Ardotzen birraitonaren aitari, Ardotz oinetxearen eta lurren erosketa eskritura ikusi omen zion. Nonbait, saroien eta lursail arrunten arteko alde nagusia zerga ordainketa zen, lehen kasuan ordaindu egiten baitzen baina ez bigarrenean131. Gauza bera gertatu zen “Varcaardastegui”rekin, Martin Perez Gabiriaren jabegokoa, “zuhaizti partikularra eta lursaila” zena eta ez saroia. Martin Austeguik, Pasaiako auzoak, “…Martin Perezi eta bere aitari eurek erosi zutela entzun omen zien, baina ez zuen gogoratzen nori, eta berak ez zuen inoiz haustarririk ikusi Varca ardasteguin, itxita dagoela eta beste jabeen lurrekin mugan dagoela, eta beraiek udan zenbait behi, ahuntz eta ganadu bertan kuluxka egiten ikusi dituztela Varcaardasteguiko zuhaiztiaren itzaletan, eta inoiz ez duela ikusi saroi izena edo seinalerik izan duenik…”132. Gaur egungo Barkaiztegi lur hauek osatzen zuten: “Varcardaztegui”, “Apayçoyana” eta “Ildoquioyana”. Lekukoen arabera, “…Donostian, Hernani, Hondarribian, Irunen, Oiartzun honetan eta Murguian (Astigarragan) eta probintziako beste herri batzuetan badaude Varcardastegui bezalako lurrak, saroiak ez direnak eta pertsona partikularren jabegokoak…”133. Lekuko gehienek erdiko mugarriaren garrantzia azpimarratzen bazuten ere, auzipetutako Oiartzungo saroi gehienetan ez zen horrelakorik aurkitu -jabeek eurek ateratzen zituzten saroiak, herri mendietarantz zabaldu ahal izateko-. Asko neurtu behar izan zituzten unaiek behiak zaintzeko eraikitako txabolatik edo bertako zuhaitz batetik. Arazoa zera zen, “…behizainek eta bustoek (behitaldeek) txabolak aldatzen zituztela leku batetik bestera eta saroia neurtzeko balio zuten zuhaitzak mozten zituztela…”. Horregatik, saroiren bat, Penadegikoa adibidez, “…burdinolako burdina lantzen zen ingudetik…” neurtu zuten134. Saroiak (korta, sarobe, soro, xabe edo ola135) basogintza eta abeltzaintza ustiatzeko lur eremu borobilak ziren, denborarekin burdingintzari eta nekazaritzari lotuta egongo ziren arren. Eremu horietan zuhaiztiak eta larreak tartekatzen ziren. Saroietako zuhaitzak bertako behizainek erabiltzen zituzten, su egurra, hostoak eta zurmaia lortzeko136, saltzeko edo emateko, baimena ez
129
Ibidem, f. 354 rº. Ibidem, ff. 340 rº-360 rº. Ibidem, f. 361 rº. 132 Ibidem, f. 346 vº. 133 Ibidem, f. 371 rº. 134 Ibidem, ff. 411 vº-440 rº. 135 Deitura hau Debako 1412ko ordenantzen 111. kapituluan agertzen da. 136 Egun “zurmaila” eskaileretako mailari deitzen zaio. 130 131
39
47
Álvaro Aragón Ruano
izan arren. Bestalde, herri mendietan, behar beste ohol eta egurra moztu zezaketen137. Oiartzunen -Gipuzkoako beste herrietan bezala- bi aukera: saroi handiak, negukoak, “Beyerdisaroe” (edo ernari dauden behien saroia) izenekoak, eta saroi txikiak, udakoak. 1583ko Foru Bildumaren XX. tituluko 3. Legearen arabera, saroi handiek 72 gorabileko (824’5 metroko) zirkunferentzia izan behar zuten; hau da, 12 gorabileko (140’43 metro) erradioa, eta txikiek, berriz, 6 gorabileko (70’21 metro) erradioa138: Del grandor y medida del sel y su manera de servir. Otrosi, conforme a las ordenanzas y al uso y costumbre que sobre ella había, dijeron que ordenaban mandaban y establecían por la ley que en toda esta provincia de Guipúzcoa el sel común haya de tener y tenga en el remate y circunferencia setenta y dos gorabiles de a siete brazadas cada gorabil, midiéndolo con un cordel de doce gorabiles tirada desde el mojón como de centro al derrededor” 139.
Saroiak neurtzeko erabilitako besaldia Zizurkilen zegoen, eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek eta Valladolideko Txanzileriak emandako epaiek berretsi zuten. Neurri hori da antzina Gipuzkoako Merioak Oiartzunera eraman, eta “…Oiartzungo Lurreko Lartaungo Don Eztebe jaunaren elizako ate nagusiaren karezko eta harri koxkorreko horman jarri” zuen140. Kasu honetan, saroi handiek izan behar zituzten 168 besaldiko erradioa eta 336 besaldiko diametroa, eta txikiek, berriz, 42 besaldiko erradioa eta 84ko diametroa, eta, bat zetozen foruan adierazitakoekin. 1583ko Ordenantza ohituran zegoen oinarrituta, Oiartzun eta Irungo olagizonei emandako burdinoletako foruan esaten zen moduan: “…kapareen saroiak Gipuzkoako foruaren arabera neurtu behar ziren.”. Saroiek “korta mugarria”, “arta mugarria”, “haustarria” edo “hausterriza” izeneko mugarria zuten erdian, eta lau eta hogeita bi “bazter-mugarri” artean bazterretan 141. Errealitate horrek denboran atzera egiten duela badirudi ere, harrizko mugarriak jartzeko ohitura nahiko berantiarra da; agian XV. mendekoa -oro har, saroien jabetza eta neurrien inguruko gatazken ondorioz sinatutako hitzarmenen eta mugarriztatzeen ondorengoa-. Ordura arte, saroien mugak zuhaitzetan egindako gurutzeen bidez seinalatzen ziren, ez mugarrien bidez. Gogorarazi behar dugu harria oso garestia zela garai hartan eta dorretxeak eta elizak ez beste eraikin guztiak egurrez egiten zirela, ez harriz. Sute asko eta jarraituak gertatu ondoren hasi ziren harrizko etxeak eraikitzen, XV. eta XVI. mendeetan142. Agian, horren froga izan daitezke XV. mendearen bukaeran eta XVI.aren hasieran mugarriztatutako saroiak. Ikurren mugitzeak eta saroien benetako tamainaren inguruko eztabaiden harira sortutako tirabirek zenbait udal behartu zituzten, mugarriak jartzera. Haustarriaren (hauts harriaren) ondoan, harrizko eskortak eta egurrezko txabolak egiten zituzten. Horrela ikus daiteke saroietako su egur eta egur mozketaren inguruko auzi askotan. 137 GONZÁLEZ, T.: Colección de Cédulas, Cartas-Patentes, provisiones, reales órdenes y otros documentos concernientes a las Provincias Vascongadas, III. alea: Gipuzkoa. Madril: Errege Imprimategia, 1829, 320 or. 138 Luis Mari Zalduak besaldiari 1’96 metroko baliokidetza ematen dio, azalerak nabarmenki handituz. Neurri aniztasuna handia da: 6, 9, 12, 18 eta 24 gorabiletakoa izan zitezkeen. ZALDUA ETXABE, L.M.: Saroiak eta kortak. Mendialdeko antzinako gizartearen oinordeak. Urnieta, 2006 (edizio digitala), 99-124, 180 or. eta CARRIÓN ARREGUI, I.: “Los antiguos pesos y medidas guipuzcoanos”, Vasconia, 24 (1996), 59-79 or. 139 LÓPEZ DE ZANDATEGUI, C. eta CRUZAT, L.: Recopilación de leyes y ordenanzas de la Muy Noble y Muy Leal Provincia de Guipúzcoa. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 1983, 125-126 or. 140 O.U.A., C, 4, 2, 1, ff. 418 rº - 443 vº. 141 ARAGÓN RUANO, A.: El bosque guipuzcoano en la Edad Moderna: aprovechamiento, ordenamiento legal y conflictividad. Donostia: Aranzadi Zientzi Elkartea, 2001, 46 or. 142 ARÍZAGA BOLUMBURU, B.: Urbanística Medieval (Guipúzcoa). Donostia: Kriselu, 1990, 233 or.
48
40
Álvaro Aragón Ruano
Saroiek tirabira, eztabaida eta ika-mika luze eta asko sortu zituzten, gehienetan muga fisikoen eta juridikoen zehaztasunik ezagatik. Oiartzunen urduritasuna nabari zen, XVI. mendearen hasieratik edo are lehenagotik. XV. mendearen erditik aurrera, usurpatze eta legez kontrako okupazio asko gertatu ziren; batetik, hedakuntza demografikoaren eta ekonomikoaren eraginez, eta, bestetik, garai hartan herri lurrek zuten zehaztasunik ezak eraginda. Horren erakusle dugu Oiartzungo 1501eko udal ordenantzen 85. titulua, zeinak bideak ixtea debekatzen baitzuen, Errege bide nahiz bestelakoa izan, lurren mugak zabaltzea eta bideak ere hartzea ohikoa zela frogatuz. Dena den, ordenantzen 87. eta 88. tituluek aztertzen dituzte XV. mendearen bigarren erdian egindako usurpatzeak. Lehenengoa saroien jabego eskubideei buruzkoa zen, eta bi hilabeteko epean haraneko saroi jabe guztiak behartzen zituen esatera zenbat saroi zituzten eta zer neurritakoak ziren. Aldi berean, adierazpen horien azterketa eta egiaztapena egitea agintzen zen, gero datuak ordenantza liburuan ezartzeko, eta horrela egin ezean 2.000 maraiko isuna jartzen zuen. Bigarrenak herri lurrak okupatu zituztenei agintzen zien jabetza egiaztatzeko eskriturak, ordainagiriak eta frogaketak aurkezteko. Ordenantzen idazleek saminki salatzen zuten herri lur eta saroi asko galdu eta besterendu zirela, iraganean senideei eta lagunei mesede eta dohain gisa horrelakoak eman zizkieten udal zinegotzien oniritziarekin. Hain zuzen ere, 1501eko ordenantzen idazketak argi erakusten du nola iraganean olagizonek udal boterearen gaineko monopolioa izan zuten eta nola“gizon zintzoek” haiek ordezkatu zituzten. Aldaketa horren une gorena 1508-1514. urteen bitartean izan zen, botere berriek usurpatutako eta besterendutako lurrak berreskuratzeko eginiko saialdietan zenbait gatazka sortu baitziren. Hain zuzen, olagizonei leporatzen zitzaien burdinoletan behar zuten ikatza ekoizteko zuhaitzak lortzearren mugarriak mugitzen zituztela Orreagarekin partekatzen zituzten saroietatik herri mendietara143. Saroiak ezinbesteko erreferentea izan ziren udalen lurraldetasun prozesuan, hiriak saroien jabetza eta kokalekua kontuan izanik eratu baitziren. Saroiak hasiera batean jabego pribatukoak ziren herri eremuetan eratu ziren, seguruenik botere nagusien babesarekin, hots: erregeak, jaunak eta monasterioak. Dirudienez, pribatuek bultzatutako ekimenak izan ziren -askotan, lur berrien kolonizatzaile moduan-, azkenean bertako botereen esku erori arren. Lehen fase batean, eremu horien jabegoa goi gizarte klaseei zegokien, jabeak gehienetan erregeak edo jaunak baitziren, gero erakunde erlijiosoei emango bazieten ere. Oiartzungo eta Irungo burdinolen foruak iragartzen zuen moduan -gero Gipuzkoako Merindadeko burdinolen foruan errepikatuko zen klausula144-, saroiak kapareen eta landako aitoren semeen ondasunak ziren. Saroiak, cubilareak, bustalizak, eta kortak erreferentzia puntu izan ziren, haranetan sortzen eta banatzen joan ziren eta gero hiribildu bihurtuko ziren komunitateentzat. Hiribildu batzuen eta besteen arteko mugak saroiez beteta egotea ez da kasualitate hutsa -mugarriztatzeak irakurrita erraz konproba daiteke-. Saroi zaharren zerrenda hartuko bagenu, gehienak hiribilduen arteko mugetan zeudela egiaztatuko genuke. Gipuzkoako arta mugarri batzuetan egindako indusketa arkeologikoetan lorturiko ikatz laginen datazioek Erromatarren garaira edo lehenago eramaten 143 O.U.A., C, 4, 2, 1 eta AYERBE IRÍBAR, M.R. – IRIJOA CORTÉS, I. eta SAN MIGUEL OSABA, A.: Documentación medieval del archivo municipal de Oiartzun. II. Pleito de los ferrones (1328-1514). Donostia: Eusko Ikaskuntza, 2012. 144 MARTÍNEZ DÍEZ, G. - GONZÁLEZ DÍEZ, E. eta MARTÍNEZ LLORENTE, F.: Colección de documentos medievales de las villas guipuzcoanas (1200-1369)…Op. cit., 203 or.
41
49
Álvaro Aragón Ruano
gaituzte, eremu horiek -formatu berdina ote zuten ezin badugu zehaztu- garai haietatik Aro Berrira arte -beraz hiribilduen sorrera baino lehen- etengabe erabili zirela adieraziz. Herri mendietan eginiko pribatizazio formulen modura, saroiak erreferentzia izan ziren komunitate bakoitzaren lurraldeak eta jurisdikzioak ezartzeko eta bereizteko. Horren erakusle dugu 1389ko hitzarmen bat, non Oiartzungo eta Errenteriako mugetako saroien zerrenda ageri den. Hitzarmen hura Ugarteko jaunak -gutxienez 1357tik-, Nafarroako Erregearen kapitaina edo ezkutaria -1364tik, 1366an Libourneko Hitzarmena baino lehen- eta Ayero zenak, eta Orreagako Ospitaleak egin zuten, “Oiartzunen kokatutako Urumeako kubilar”en ustiaketa erregimenaren eta jabetzaren inguruan145. Aipatutako saroietako asko 1320an sortutako Villanueva de Oiarsoko (Errenteriako) hiribilduan zeuden. Oiartzungo Lurrekoak horren barruan zeuden, garai hartan Errenteriaren menpe baitzegoen. Dirudienez, Ugarteko jaunak haranaren hegoaldean zeuden Urumeako saroiak bereganatu nahi zituen, Hernani, Arano eta Goizuetan ondoan. Argudiatzen zuen jabetza partekatuak izan behar zuela, bere arbasoek Hondarribiko mugan aspalditik zituztenak bezala. Mapan ikus daiteken moduan, saroi gehienak gaur egungo Errenteria eta Oiartzun arteko mugetan kokatuta zeuden. Aipatutakoren bat, Errenga adibidez, 1270. urtea baino lehenagokoa zen -data horretan Bizkaiko Jaunak, Haroko Lope Diazek, bertan eta Anizlarrea eta Beracoyanako saroietan zegokion zatia Orreagako Kolegiatari dohaintzan eman zion- eta 1411n hor ziharduen146. Zaila da zehaztasunez jakitea 1389an aipatutako saroiak Errenteriako hiribildua sortu baino lehen ote zeuden edo ondoren sortu ziren. Gogoratu behar dugu hiri gutunean hiribilduari –zeinaren jurisdikziopean geratu baitzen lehen kontzejua izan zen Oiartzungo Lurra eta Harana- eman zitzaizkiola “bere mendiak eta larreak eta lurrak eta kaiak eta iturriak eta saroiak”147. Testua zer saroiri buruz ari den zehazteke geratzen da. Ia hiribilduaren sorreratik, gatazkak izan ziren Errenteriako hiribilduko eta Oiartzungo kontzeju eta Lurreko biztanleen eta erakundeen artean; besteak beste, mendi eta baso ustiaketaren inguruan. Beraz, badirudi kontrajarritako bi komunitate sortzen joan zirela hasiera hasieratik, gero XV. mendearen erditik bi giza eta udal entitate ondo bereiziak emango zituztenak: Errenteria edo Villanueva de Oiarso eta Oiartzungo harana. Dirudienez, 1389 arte, saroiak haraneko biztanleek, hiribildukoek zein Oiartzungo Lurrekoek, erabili zituzten, eta, 1411tik aurrera, sortzen ari ziren bi komunitateetako biztanleei egindako lagatzeek eta akuratzeek nolabaiteko lurraldetasuna eratu zuten. Izan ere, hiribilduaren mugen zehaztasunik ezak arazoak, gehiegikeriak eta usurpatzeak ekarri zituen, XV. mendearen hasiera arte konponduko ez zirenak. Errenteria 1425-1495. urteen bitartean hasi zen bere lurra mugarriztatzen eta zehazten. 1409. eta 1425. urteen bitartean, Errenteriak eta Murgiako Jaurerriak, egungo Astigarragak, partekatzen zituzten lurren zedarriztatzea burutu zuten, “Alviçungo”, “Insusaga”, “Mariola” eta “Hurreyçaga”ko saroiak barne, besteak beste148. Aurrerago ikusiko den lez, 1495ean Errenteriak eta Oiartzunek, zenbait mende gatazkatsuren ondoren, bien arteko lurrak mugarriztatu zituzten. 145
LEMA PUEYO, J.A. et alii: Los señores de la guerra y de la tierra: nuevos textos para el estudio de los Parientes Mayores guipuzcoanos (1256-1548). Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2000, 144 eta 222-226 or. 146 MUTILOA POZA, J.M.: Roncesvalles en Gupúzcoa, Vol. I. Donostia: Gipuzkoako Aurrezki Kutxa, 1976, 39 or. eta O.E.K.A., Gipuzkoa Sorta 01, 02, Perg. 090. 147 MARTÍNEZ DÍEZ, G. - GONZÁLEZ DÍEZ, E. eta MARTÍNEZ LLORENTE, F.: Colección de documentos medievales de las villas guipuzcoanas (1200-1369)…Op. cit., 143 or. 148 ARENZANA, T.: Errentería a través de sus mugas. Errenteria: Errenteriako Udala, 2004, 53-55 or. 50
42
Álvaro Aragón Ruano Taula 10: Saroiak Errenterian eta Oiartzunen (1389-1714) 1389 Oquilagi de Suso Oquilagui de Yuso Iraurgui de Suso Iraurgui de Yuso Suerrin Ezpalaurgui Garayuri Aunçue Oreinaga Cuin Narvaçur Çuelqueçu Elgueta Çucola Gaynarbe Aguinaga Idisso Ayncillos Alçi Alcoça Lerrun Belliz Urpuru Urpiondo Gaztelu Çarayo Leçon Errengaguren Issue
1411
1425
1495
1508-1514
Oquilhogui
1521
1714
Oquellogui
Egungo deitura Okillegi Okillegi
Iraurgui de Suso Yraurgui de Yuso Suerrin
Iraugui Berecoa Iraurgui Garaycoa Suerrin Ezpalaurgui Garaynu Onçue Onin
Iraurgi Iraurgi Suerrin Espalaurguin Garaño
Suerrin Ezpalaurgui Garaño
Onin
Orin
Narbaçar Çuelqueço
Nabaçar Cuelqueçu Elgueta
Zuelkazu Elgueta
Çutola
Çutola Aynarbe
Zutola Añarbe
Sorarreaga
Sorarreaga
Espalaurgui Unçue
Çuelqueçu Elgueta de Yuso Elgueta de Suso Çutola Aynarbe Aguinaga Ydisso Aynçilax Alçi Arcocca Leheraun Velliz Turpuru Turppiondo Aldave Gaztelu
Idiso Ansilaz
Uspuru Gaztelu Hunaylecu
Çarayo Errengaguren Yxuegurbilmendia Alçate Soraçarreaga Xaradia Aniaga Mugi Narçain Estoñeni
Alçate Sorarriaga
Insusaga Mariola Hurreyçaga
Insusaga
Alviçungo Osametegui Sanguio Olagonditu Ariçuregui Osandola Farola Yrraraçu Galarrolegui Olaberriaga Hemeta Fallegui Escorrin Çumaliçarreta Yanci
43
Suerrin Ezpalaurgui Garaño Untzue Olin Malbazar Zuarkazo Elkieta Elkieta Zutola Añarbe ¿Agiñebaso? Iriso Antsilles Altzi Alkotz ¿Leun? Belitz Uzpuru Uzpuru Aldave Gaztelu Unaileku Garaño ¿Lezoiazpi? Errenga ¿? Altzate Solarriaga Txaradia ¿? ¿? ¿? ¿Ezkonsegi? Intsusaga Mariola Urritzaga San Marcoseko zabortegia Otsamantegi ¿? Olanditu ¿Aritxulegi? Otsandola Pagola Illarratzu Karalugarri Olaberriaga Emieta ¿? Azkorrin Zumalakarreta Igantzi
51
Álvaro Aragón Ruano
Harvazaun Enzizabal Gorosgarate Causue Herain de Suso Cachine Abracue Oyalecu Vasata Biandiz Çorrola Gorrizuloaga Arandauren Eldoz Çaria Ayçaran Larrandi Feloaga Lascamburu Berindoiz de Suso Beerin Liardisabel
¿? ¿? Gorosgarate Kauso Erain ¿? Oialeku Basate Bianditz Zorrola Gorrinzulo ¿Aranguren? / ¿Arandaran? Eldotz Zaria ¿? Larraundi Beloaga Lazkanburu Berindotz Berin ¿Larrazabal? / ¿Larzabal?
1389an aipatutako saroiak kokatzen ziren gaur egungo Oiartzun eta Errenteriako mugetan, eta horiek Lezo, Irun (orduan Hondarribia), Hernani, Donostia, Arano eta Goizuetarekin zituzten udal mugetan. Orduko saroien zerrenda 1411koa bezalakoa da, zeinean Amigo Ugarteko jaunak eta haren seme Angel, Pedro eta Martin Sanchez Ugartek Orreagako Dona Maria Ospitaleari beren saroiak eman baitzizkioten, behin betiko eta zergarik gabe149. Zerrenda hori 34 saroik osatzen zuten, eta 1389an aipatutako 29 saroietatik Ugartetarrek Orreagarekin partekatutako gehienak zeuden -horrek esan nahi du, 1389tik 1411rako tartean, Ugartetarrek eskuratu zituztela lehen data horretan Orreagari eskatutako saroiak-. Batzuk, ordea, desagertu, eta beste berri batzuk agertu ziren. Azken horiek dira gehien interesatzen zaizkigunak; izan ere,, frogatzen dute Ugartetarrek saroi horien eraketa bultzatu zutela edo, behinik behin, horien jabe egin zirela, gero Orreagako Kolegiata bezalako erakunde bati emateko. Beraz, haraneko komunitatearen lurretan eginiko pribatizazioak -saroi bihurtuz- bultzatu zituztenak haraneko kapareak izan zirela esan dezakegu beste behin; kasu honetan, gainera, horien ordezkari nagusiak ere baziren. Saroi horietako batzuk aurki ditzakegu gaur egun Oiartzungo eta Errenteriako toponimian: Okillegi, Iraurgi, Altzate, Zumalakarreta eta Bianditz, Oiartzun eta Goizuetaren arteko mugan; Suerrin eta Ezpalaurgi, Oiartzun eta Errenteriako mugan; Iriso, Antsilles, Altzi, Leun, Belitz, Gaztelu, Oiartzun eta Irun artean, garai hartan Hondarribiko jurisdikzioan, eta Errenga, Lesakako mugan; Zuarkazo, Malbazar, Elkieta eta Untzue, Errenteria eta Hernanin arteko mugan; Mariola, Intsusaga eta Urritzaga, Errenteria eta Astigarraga artean; eta Albizungo (San Marko), Donostia eta Errenteria artean. 1514. urtean, Orreagako Monasterioak Oiartzungo lurretan, Oiartzun, Goizueta eta Errenteria artean kokatutako Urumeako saroien erabateko jabetza zuen; haatik, Oiartzun eta Hondarribia artean zeudenak zenbait partikularrekin partekatzen zituen. Azken horiek dira, hain zuzen, garai batean Ugarterrekin partekatu zituenak; ordurako, ordea, horiek baztertu, eta beste kapare 149
52
O.E.K.A., Gipuzkoa, Sorta 01, 05, Perg. 302.
44
Álvaro Aragón Ruano
batzuek hartu zuten haien lekua. Ez dakigu baztertze horrek zerikusirik izan zuen Nafarroako erregearentzat eginiko zerbitzuekin150 edo garai berriekin eta hiritartze prozesuarekin, non boterea “gizon zintzoek” eskuratu baitzuten, Ahaide Nagusiak baztertuta. Bigarren aukera horrek ematen du balizkoena -nahiz eta lehenengoa ezin dugun guztiz baztertu-. Edozein kasutan, Errenteriako hiribildua 1320an sortu eta gutxira, eta XV. mendean Ugartetarrak udal postuetan ageri ziren151. Arestian aipatutako saroi asko, 1508-1514. urteen bitartean, Orreagako Donamaria Monasterioak eta Zizurreko Rodasko San Joan ospitaleak Oiartzunen eta Errenterian zituztenen zerrendan agertzen dira. Rodasko San Joan ospitaleak honako hauek zituen: “Osametegui” (Otsamandegi), “Sanguio”, “Olagonditu” (Olanditu), “Ariçuregui” (Aritxulegi?), “Osandola” (Otsandola), “Fagola” (Pagola), “Yrarraçu” (Illarratzu), “Galarroleguia” (Karalugarri) –gaur egun hiru toponimo horietan etxolak edo bordak daude, eta gomendagarria litzateke indusketak egitea-, “Olaberriaga” (Olaberriaga), “Hemeta” (Emieta), “Fallegui”, “Escorrin” (Azkorrin), “Çumaliçarreta” (Zumalakarreta), “Yanci” (Igantzi) eta “Alçate” (Altzate). Azken hori 1411n Ugartetarrek Orreagari emandako saroien artean zegoen, eta horrek esan nahi du XV. mendean jabez aldatu zela. Saroi horiek haraneko hegoaldeko mugan zeuden, gaurko Ergoien eta Karrika auzoetan, 400 metrotik gora. 1514. urtean, Orreagak Ugarte oinetxearekin partekatuta zituen saroietatik, “Ansilaz”, “Idiso”, “Gaztelu”, “Hunaylecu”, “Oquellogui”, “Yraurgui de Suso”, “Yraurgui de Yuso” eta “Suerrin” bakarrik zeuden; hau da, 1389ko 28 saroietatik 7 bakarrik geratzen ziren, eta bat berria zen. Gainera, Orreagak Martin Martinez Lastolarekin (Hondarribiko Lastaolako jaunarekin?) partekatzen zituen “Gorosgarate” -Martin Perez Gabiriarekin batera-, “Causue” (Kauso), eta “Herain de Suso” (Erain). Azkenekoa Pedro Goizuetarekin batera partekatzen zuten, eta honek “Cachine Abracue” partekatzen zuen ere- Orreagarekin. “Oyalecu” (Oialeku), “Vasata” (Basate), “Biandiz” (Bianditz) eta Çorrola (Zorrola) Juan Fagoaga eta Miguel Olaizenak ziren, zeina “Gorrizuloaga”ren (Gorrinzulo) jabe ere bazen. Azkenik, “Arandauren” (Aranguren), “Eldoz” (Eldotz), “Çaria” (Zaria), “Ayçaran”, “Uspuru” (Uzpuru), “Larrandi” (Larraundi?) eta “Vigandiz” (Bianditz) Petri de Aranguren, Juan Torres -“Feloaga” (Beloaga) zuena- eta Juan Nuñezenak ziren –azkenekoak “Lascamburu” (Lazkanburu) ere bazuen-; “Berindoiz de Suso” Esteban Olaizena; “Çaria” (Zaria) Martin Perez Gabiriarena; “Beerin” (Berin) Lopecho Lekuona, 150 Ugarteko Ayerok Nafarroako erregearen kapitain edo ezkutari gisara agertzen zuen bere burua 1364 urtean, Ehun Urteko eta Gaztelako Gerra Zibilaren testuinguruan, Gaztelako Pedro I.ak Nafarroako Karlos II.ari 1366ko Libourneko Hitzarmenean Gipuzkoako lurrak behi behineko itzuli bazizkion ere. Halere, 1369an Pedro Ia bere sasianaia Enrike II.aren eskuetan hil ondoren, aipatu hitzarmena bertan bera geratu zen eta Enrike II.ak itzulitako lurrak eskatu zituen, 1373 arte, epai-arbitral bati esker, behin-betiko berreskuratu ez bazituen arren. Datu honek Oiartzungo harana Nafarroako erregeraren menpean Libourneko Hitzarmena sinatua izan baino lehen sartu zela egiaztatzen duela ematen du. Oraindik 1389an Ayero Ugarteko jauna izaten ziharduen; 1396an bere hiloba Juan Sanchez Ugartek ordezkatu zuen eta 1411ean Amartingo edo Martingo Ugartek, Miguel, Pedro, Martin Sanchez eta Maria semealabak zituela. LARRAÑAGA ZULUETA, M. eta TAPIA RUBIO, I.: Colección Documental del Archivo Municipal de Hondarribia. Tomo I (1186-1479). Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1993, dok. 28. 1470 eta 1474 bitartean, seguruenik leinuaren partaideak ziren Oiartzungo auzokoa Rojer edo Ojer Ugarte eta Errenteriako zinegotzia Amigo Ugarte aurkitzen ditugu. CRESPO RICO, M.A. – CRUZ MUNDET, J.R. eta GÓMEZ LAGO, J.M.: Colección documental del Archivo Municipal de Renteria (1237-1500). Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, dokk. 54 eta 58. 1527an Ugarteko jauna Tristan Errenteriako auzoa zen. IRIJOA CORTÉS, I. eta MARTÍN SÁNCHEZ, D.: Errenteria a inicios de la Edad Moderna (1495-1544). Errenteria: Errenteriako Udala, 2012, 39 or. Edonola ere, zenbait autoreek emandako genealogia ez dirudi oso zuzena. ITURRIOTZ, J.: “Ahaide nagusiak: Oiartzungo Huarte edo Ugarteko jaunak” , Oiartzun, 42 (2012), 33-38 or. 151 IRIJOA CORTÉS, I. eta MARTÍN SÁNCHEZ, D.: Op.cit., 350 or.
45
53
Álvaro Aragón Ruano
Jacue Arbide eta Tomas Oiartzabalena; “Emeta” (Emieta) Juan Goiarena; “Liardisabel” (Larrazabal?) Martin Olaizola eta Martin Garaibururena152. Saroi berri horiek guztiak, Orreagakoak zein Rodaskoak, seguruenik 1411tik 1508ra eratuko zituzten, eta partikularrekin partekatutako batzuk XIV. mendearen bukaeran erositakoak izango ziren -auzian bertan argudiatzen zen gisara, salerosketa kontratuak aurkeztuz-. Aipatutako demografia, abeltzaintza eta nekazaritza hedakuntzaren ondorioz eratuko ziren, eta guztiak zeuden haraneko jurisdikziotik gertu, baina altuera gutxiagora lehen baino, baina inoiz ez 100 metrotik bera, salbuespenak salbuespen. Haran hondora eta ibaietara jaitsi ziren; hau da, ordura arte nekazaritzak edo abeltzaintzak kolonizatu ez zituen edo libre ziren lur egokiak okupatzen saiatu ziren. 1389-1411. urteen bitarteko toponimoetatik abiatuta, bigarren kolonizazio lerro bat osatu zuten, Oiartzungo kontzejuaren mugak borobildu nahian. Ezin da ahaztu garai hartan, hain zuzen, Oiartzunek bere jurisdikzioa eta lurraldea erreklamatu zizkiela Errenteriari -harekiko mugak ez ziren finkatu XV. mendera arte-, Hondarribiari edo Goizuetari. Azken hori Nafarroako erresuman egon zen, 1512an konkistatua izan arte, eta XIII. mendearen bukaeran eta XIV. Mendean, ganadu lapurretak egin zizkioten elkarri oiartzuarrek eta goizuetarrek. Saroi dentsitaterik handiena 500-200 metro artean zegoen, haraneko hegoaldean -maparen bidez ikus daitekeen moduan-, eremurik menditsuen eta aldapatsuenean. Garai horretan ez dugu Oiartzungo ibaiaren ondoan kokatutako saroien berririk, haraneko alderdi ordokiena -alubioiaeta aproposena izateagatik. Nekazaritzarentzat erreserbatu nahi izango zutela ematen du. Gainera, kontuan hartu behar da ordurako hartuta eta pribatizatuta zeudela beheko eta ibai ondoko eremu gehienak, eta leku aldenduenak kolonizatzen hasi zirela. Izan ere, 1491-1514. urteen bitarteko agirien arabera, Oiartzungo jurisdikzioan, Errenteriako mugan, 40 baserri berri eraiki zituzten, azken urte horretan 70 izatera iritsiz153 . Saroi batzuk aurreko erabilera galdu, jabegoa aldatu, eta herri lur, lursail, baserri edo burdinola bihurtu ziren154. 1521ean, Orreagako monasterioak, “Suerrin”, “Sorarreaga”, “Garaño”, “Çutola”, “Espalaurguin”, “Nabaçar”, “Cuelqueçu”, “Onin”, “Aynarbe” eta “Elgueta”ko saroiek emandako etekin txikia ikusita, erabaki zuen Errenteriako hiribilduari ematea, enfiteusi zentsuan155. 1714ean Orreagak eta Ugarteko oinetxeak Errenterian zituzten saroien zerrenda egin zen, eta “Suerrin”, “Sorarreaga”, “Garaño”, “Zutola”, “Ezpalaurgui”, “Harvazaun” edo “Enzizábal”, “Zuelcazu”, “Orin”, “Añarbe” eta “Elgueta” aipatzen ziren156. Asko aldizka mozten ziren Añarbeko burdinola hornitzeko mendi sail bihurtu ziren, hamabi apostoluen izenak hartuta: “…kontzejuak mugarriztatzeko ordenantza ezarri zuen hamabi zatietan banaturik, sailak deritzanak, mendi zati batzuk... mugarrietan hamabi apostoluen izena jarriz; horien artean bederatzi saroiak eta hamargarrenaren izena eta zein sailetan dagoen ezezaguna denez, ez dakigu hamabien artean dagoen edo hamabi zatietatik at…”. Saroiak eta sailak hauexek ziren, egungo izenekin: San
152
O.U.A., C, 4, 2, 1. ARAGÓN RUANO, A.: La casa “Torrea” de Iturriotz. Historia y Patrimonio cultural. Oiartzun: Oiartzungo Udala, 2003, 169-170 or. 154 O.U.A., C, 4, 2, 1. 155 O.E.K.A., Gipuzkoa, Sorta 01, 12, Perg. 470. 156 O.E.K.A., Gipuzkoa, Sorta 01, 45, C. 042. 153
54
46
Álvaro Aragón Ruano
Pedro-Suerrin; San Paulo-Ezpalaurgi-Idurieta; San Andrés-Garaño-Pertsebel, San Felipe-OrinBordazar (Zuarkazo eta Esperiaga); San Mateo-Elkieta-Untzue (Zutola eta Añarbe)157. Saroi jabeen artean aniztasun handia zegoen, hala nola erregeak -behintzat hasiera batean-, monasterioak eta erlijio erakundeak, udalak eta partikularrak. Iruñeko Apezpikua bezala, Orreagako Errege Kolegiatak ere ondasunak izan zituen Gipuzkoan: saroiak, mendiak, larreak, lursailak eta lurrak Oiartzun, Zumaia, Deba, Usurbil eta Aralarren. XIV. mendearen bukaeran, usurpatzeak eta gatazkak ohikoak bilakatu ziren. Orreagak berak ez zituen Gipuzkoako saroiak zuzenean kudeatzen, eta askotan jabegoa pribatua zen, edo bertako boteretsu batekin partekatzen zuen. Gehienetan, bertako partikularrei alokatzen zizkien, edo bertako unanmaizterrak kontratatzen zituen, abere taldeak zaintzako. Badakigu Orreagak unanmaizterrak zituela Oiartzunen eta Usurbilen. Oiartzungo kasuan, Ugarteko jaun Ayeroren eta Orreagako Ospitalearen arteko 1389ko hitzarmenaren arabera, zenbait saroi edo bustaliza monasterioaren jabegokoak ziren, eta beste batzuek, berriz, jabego eta erabilera partekatua zuten. Partekatutako saroien bazka eta ura partikularrei alokatzen zitzaien, garaiko 12 liberen truke. Irabaziak erdibanatu egiten ziren: sei libera monasterioarentzat eta beste sei Ayerorentzat eta haren oinordekoentzat, abeltzainen kostua haien kontura geratzen zela. Saroietako egur eta su egur salmentaren bat gertatuz gero, emaitzak ere erdibanatu egingo ziren. Azkenik, Ayerok Lezo zuen etxearen suarentzat saroietako su egurra mozteko eskubidea zuen158. Gero ere badugu unanmaizterren berri Oiartzungo kasuan. Domingo Sarasti unanmaizterra zen Orreagako Andra Maria monasterioaren eta Rodasko San Joan ospitaleren saroietan. Sarasti hura 1508-1514. urteen bitartean herri mendien eta saroien neurrien inguruan Oiartzungo udalarekin auzitan ibilitako olagizonen hurbilekoa zen. Talde horrek soldatapeko langileen eta morroien sare bat zuen kontrolpean: “atxikiak”, “senideak”, “hurbilekoak”, “ahaideak”, “morroiak”, “ikazkinak”, “mandazainak”, “behizainak”, “nekazari morroiak”, “…pertsona pobre eta makurrak, mendietan bizi zirenak ikatza egiten eta ganadua eta bustoak zaintzen…”. Domingo Sarasti, halaber, Oiartzungo udal mendietan bazkatzen zuen ganaduaren unanmaizterra izan zen, XV. mendeko 80ko hamarkadatik, gutxienez, 1530. urtera arte159. Pertsonaia honek izandako bizitza interesgarria eta gorabeheratsua ezagutzeko aukera izango dugu. Bere aldetik, Jerusalengo San Joan Ospitaleak eta, zehazki, Zizurreko enkomiendak, zeina Gipuzkoako ondasunaz arduratzen baitzen, ordezkariak hautatzen zituen beren ondasunak defendatzearren. Horrela, 1364an, Pedro Alaizek, Zizurreko ordezkariak, Miguel eta Martin Perez Etxarri anaiak aukeratu zituen, “…Arantza, Oiartzun, Sorsaraitz eta Hondarribiko saroietako mendiak, saroiak, arbolak eta fruituak zaintzeko...”. Horrek esan nahi du, seguru asko, ustiapenaren inguruan arazoak egon zirela; besteak beste, beste partikular batzuk usurpatzen saiatuko zirelako, saroikoa ez zen ganadua sartuko zelako eta saroietako basoen
157 Mendi sailak hauxek ziren: 1-San Pedro-Suerrin; 2-San Paulo-Idurieta=Espalaurgui; 3-San AndresGaraño=Percebes; 4-Santiago-Machillandegui=Aseguin Sarobe; 5-San Joan-Yanci=Ardinaz eta Ostraiz; 6-Santo Tomás-Malmazar=Aldura; 7-San Felipe-Orin=Bordazar; 8-San Bartolome=Zuelcazu; 9-San Mateo-Elgueta=Unzue; 10-San Simon-Urteta=Oaran; 11-San Tadeo-Mendazar=Sarovechar=Eloria; 11-San Matias-Arvitarte=Illarrasuain. 158 LEMA PUEYO, J.A. et Alii: Los señores de la guerra…Op. cit., 222-226 or. 159 ARAGÓN RUANO, A. eta AGUIRRE MAULEÓN, J.: La casa “Torrea” de Iturriotz. Historia y patrimonio cultural. Oiartzun: Oiartzungo Udala, 2003, 28 or.
47
55
Álvaro Aragón Ruano
suntsituko zituztelako; izan ere, ordezkari hautatu berrien egitekoen artean, honako hauek zeuden: “... inork bertan ez bazkatzea, zuhaitzak ez moztea eta inongo kalterik ez egitea…”160. Alokairua banakakoa edo taldekakoa izan zitekeen, eta akuratzaileak ustiapena hirugarren bati berriro alokatu ziezaiokeen. 1508an, Orreagako Monasterioak eta Rodasko San Joan ordenako Zizurreko ospitaleak, biek egoitza Nafarroan zutela, Oiartzungo eta Errenteriako saroiak alokairuan zituzten: Martin Perez Gabiriak Zariako saroia eta Gorosgaratekoaren erdia zituen, Orreagarekin; Juan Fagoagak, Zorrola, Oyalecu, Basate eta Biandizeko saroien herena; eta, beste bi herenak, berriz, Miguel Olaitzen oinordekoek; Esteban Olaitzek, Berindoiz de susoko saroia; Juan Nuñezek, Aranguren, Eldoz, Aiaran, Uzpuru, Larrandi, Zaria, Biandizeko saroien herena eta Lascanbururen erdia; gainerako zatiak Juan Torresen eta Petri Arangurenen esku zeuden; Pedro Goizuetak, Cachine Abracue eta Erain, erdibana Orreagarekin; Lopecho Lekuonak, Beringoa; Martin Olaizolak eta Martin Garaiburuk, Liardisabelekoa; Miguel Olaitzen oinordekoek, Gorrinzuloagako saroia eta Biandiz de suso, Oyalecu, Basate eta Zorrolakoen bi heren; Juan Goiak, Emetakoa; Jacue Arbidek eta Tomas Oiartzabalek, Beringoa; Juan Torresek, Aranguren, Eldoz, Aiaran, Larrandi, Zaria, Biandiz de yuso, Uzpuru eta Feloagako sarioen bederatzirena; eta, Petri Arangurenek, Aranguren, Eldoz, Aizaran, Zaria, Larrandi, Biandiz eta Uzpurukoen herena161. Nolanahi ere, Orreaga bere ondasunen errentagarritasuna lortzen saiatu zen; horrela, zenbaitetan, lursaila saldu, edo enfiteusi zentsuan ezarri beharrean, erdibideko konponbidea bilatzen zuen. XVI. eta XVII. mendeen artean, erakunde horiek beren saroiak saltzen hasi ziren, lehenbizi zentsuak ezarriz eta gero salmentaren bidez. Oro har, bertako udalei saltzen zieten. 1571n, Oiartzungo udalak Orreagak herrian zituen saroien salmenta eskritura sinatu zuen, beren larre, belar, mendi, txaradi, sarrerak eta irteerak barne, 150 urrezko dukaten truke162. Bestalde, udal saroiak berezko ondasunak balira bezala ustiatzen ziren. Auzokoek ez zuten saroien gaineko ustiapen eskubiderik, alokairuan edo enkante publikoaren bidez eskuratu ezean. Oiartzunen, saroiak herrien arteko mendietan zeuden kokatuak, eta Hondarribia, Errenteria edo Lesakarekin partekatzen ziren; beraz, horien kudeaketa ere komunitateko partaide guztien esku zegoen. Aitoren semeek ere saroi asko zituzten. Saroien ustiapenari eta kudeaketari buruzko datu gutxi baldin baditugu ere, oro har, monasterioek, alokatzaileek eta partikularrek unanmaizterrak zituzten abere taldeak zaintzeko edo morroiak saroien lanez arduratzeko. XIV. mendetik aurrera, saroiak baserri eta laborantza lur bihurtu ziren163. Hedakuntza demografikoarekin batera, labore lurrak edukitzeko beharrek saroien gaineko ikuspegia aldatu zuten. Saroiak laborantza lur bihurtu zitezkeen nahiko erraz, diru askorik gastatu gabe eta lan eta denbora gutxirekin. Larre eta bazkarako gune zabalak zituzten, basoetan ez bezala, non lehenbizi zuhaitzak moztu, eta gero luberritu behar zen. Saroi zaharren desagerpenak, ordea, saroi berrien eraketa ekarri zuen, ordura arte erabili gabeko eremuetan. Oiartzunen, non XV. mendeko saroi gehienak XVI.aren hasierarako desagertu baitziren, izen berriak azaldu ziren. Hala, garai bateko 160
LEMA PUEYO, J.A. et Alii: Los señores de la guerra…Op. cit., 165-166 or. O.U.A., C, 4, 2, 1. 162 O.E.K.A., Gipuzkoa, Sorta 01, 21, C 42 eta MUTILOA POZA, J.M.: Op.cit., I. al., 101 or. 163 DÍAZ DE DURANA, J.R.: “transformaciones en la titularidad y aprovechamiento de los seles de Guipúzcoa (1450-1550)”, Zainak, 17 (1999), 19-31 or. eta UGARTE, Félix María: “Los seles en el Valle de Oñate”, BRSBAP, XXXII, 3-4 (1976), 447-510 or. 161
56
48
Álvaro Aragón Ruano
Oquillegui, Iraurgui, Gayñarbe (Añarbe), Idiso, Antsilles eta abar baserri bihurtu ziren -gaur egun diharduten bezala-, eta berriak sortu ziren, hala nola Zaria, Gorosgarate, Biandiz, Berindoiz, Aranguren, Uzpuru eta Beloaga. Baserri asko eraiki ziren haustarriaren gainean, garai batean egurrezko etxola egon zen leku berean. Karezko eta harrizko etxe bat eraikitzea aldaketa nabarmena zen, nekazaritzara bideratutako jabetza eta eraikin iraunkorraren adierazle baitzen. Zenbait teoriaren arabera, gaur egun ezagutzen ditugun baserriak sagardoa egiteko industria edo dolare gisa sortu ziren164. Halaber, Gipuzkoako ekonomia XVII. mendean landara bideratu zen nagusiki, eta horren ondorioz labore lur bihurtu ziren, garai batean basogintzan edo abelazkuntzan erabilitako saroiak. 2.2. Mendi eta jabego partikularrak Oro har, Gipuzkoako hiribilduen eta herrien udal ordenantzek, 1456ko Bazka eta Larreen ordenantzaren edo foruaren ildotik, ganadua jabego partikularretan sartzea debekatu zuten: “…pero que esta prestaçion no aya de aqui adelante los tales ganados en las viñas ni en los biberos ni en los mançanales ni en las huertas ni en las heredades sembradas ni cerradas ni en los montes en que hobiere pasto en el tiempo que hobiere y este tiempo sea del dia de Santa Maria de Agosto hasta el dia e fiesta de nabidad seguiente e si por aventura alguno o algunos de los señores de las dichas heredades o terminos o monte hallaren los tales ganados en las dichas sus heredades e terminos e montes de noches o los hallase en el dicho tiempo de Santa maria de Agosto hasta Nabidad en los montes que fuesen pastos es a saber vellota lande o ho y no por pasçer las yerbas y beber las aguas o los hallaren en las viñas o en los mançanales o biberos o en las huertas o en las heredades sembradas que el tal señor o señores de las tales heredades o terminos o montes puedan tomar e tomen por si mismo los tales ganados que hallaren en la forma susodicha e que los puedan tener y tenga en su poder hasta que el señor o los señores de los tales ganados les pague todo el daño que los dichos ganados ayan fecho en tal tiempo en las tales heredades en que fueren tomados a vista de dos homes comunes y esgogidos por las partes hasta que den y paguen en pena por cada cabeça de los tales ganados veynte e çinco dineros de moneda bieja y que esta pena sea para el dicho señor o señores de las tales heredades.”
Jabe batzuen ardura eskasa eta herri mendien eta jabego partikularrekoen arteko zehaztasunik eza zirela-eta, abelburuak ia hesirik edo babesik gabe zeuden jabego pribatuetan sartzen ziren, eta kalte handiak egiten zituzten. Egoera horren aurrean eta kexa ugari jasotzen zirela ikusita, udal gehienek, hala nola Oiartzungoak eta Irungoak, erabaki zuten ereinda zeuden edo fruituak zituzten lurretan sartutako abereen gaineko isunak gogortzea. Gauez bikoiztu egin zituzten. Gai horrek Oiartzunen zuen garrantziaren erakusle ditugu 1501eko ordenantzetan gai horri buruz jasotako zortzi tituluak (95, 98, 99, 100, 102, 105, 106 eta 110); batzuek 1536ko ordenantzetan iraungo zuten (74tik 81ra). Egindako kalteen ordainketari zenbait isun gehitzen zitzaizkion, denborarekin eguneratzen joango zirenak. Isunek mailaketa bat ezartzen zuten, ganaduaren kaltea egiteko gaitasunaren arabera, hala: isun handienak behi aziendari zegozkion, eta ganadu txikiari haien erdia ordainarazten zitzaion; ahuntzei izan ezik, gehien ordaintzen zutenak baitziren. Gauez egindako 164
SANTANA, A. et Alii: Euskal Herriko Baserrien arkitektura. Gasteiz: Eusko-Jaurlaritza, 2001.
49
57
Ă lvaro AragĂłn Ruano
kalteen ordaina bikoiztu egiten zen. Egoerak anitzak ziren: ereinda zeuden edo fruituak zituen lurretan ganaduak hesiak apurtzea; hesitutako sagasti eta sailetan sartzea, fruitua, laborea edo hazia ez egon arren; mintegiak ere babesten saiatzen ziren, eta horretarako ganaduaren jabeari isuna ezartzen zitzaion kaltetutako aldaxka bakoitzagatik, isun handienak txertatutako zuhaitzen kasuan izanik; zuhaitzen azala kaltetu, aldaxka bota, edo adarrak kenduz gero, jabeak oin bakoitzeko ordaindu behar zuen, eta sei urte baino gehiagoko sagarrondoetan, adar bakoitzeko. 1501eko ordenantzek abelburu bakoitzeko 5 maraiko isuna ezartzen zioten larre, harizti eta gaztainondoetan sartutako ganaduari; 10 marai, ereindako sailetan, mintegietan edo sagastietan sartutakoari; 5 marai, kaltetutako txirpi bakoitzeko; 6 marai, txertatuta egonez gero; 20, marai sagarrondoetako adar bakoitzeko; 30 marai, txertatuak egonez gero; 2 marai, ahuntz abelburu bakoitzeko; 1 zilarrezko erreal, gorosti bakoitzeko, eta 3 marai, gorosti adar bakoitzeko. Bestalde, 1532an, ereindako lurretan, sagastietan, baratzetan, mintegietan edo mahastietan sartzeagatik isun hauek jarri ziren: behi abelburuari egunez 10 marai eta gauez 20 marai; ardiei 5 marai, eta, nahita sartuz gero edo ahuntza izanez gero, 1 zilarrezko erreal. Beren txerri aziendari jaten emateko zuhaitzak makilaz jo eta fruitua botaz gero, isuna 50 maraikoa zen. Heskaia egon arren, sartutako ganaduak egunez erreal erdia eta gauez erreal bat ordainduko zuen. XVIII. mendean, bere horretan jarraitu zuten arazoek eta arau urraketek. Hori erakusten digute Oiartzungo udalak ezarritako dekretuek; izan ere, behin eta berriro agintzen zuten honako hau: “Inork ganadurik ez sartzea besteen labore lurretan eta jurisdikzioetan zilarrezko 5 errealen zigorpean mando, zaldi, behor, idi, behi edo zezen abelburu bakoitzeko eta zilarrezko 4 erreal ahuntz eta ardi buru bakoitzeko ordenantzak isun txikiagoak agindu arren, ez baitzitzaion jaramonik egiten�165. Beraz, zigorrak igotzen ziren, ordenantzan ezarritakoek ez baitzuten behar besteko indarra eta errespetua sortzen. Bestalde, dekretu horiek ganadu mota bakoitzak egindako arteko aldea azaltzen digute; hartara, zaldi azienda zen kaltegarriena eta isun handienak ordaintzen zituena, eta haren atzetik behi azienda zegoen; bigarren maila batean, ahuntz azienda zegoen, eta azken mailan, tarte handira, ardi azienda. Isunen arteko aldea nabarmena zen, batzuen eta besteen artean. Dudarik gabe, ardiek egiten zuten kalte gutxien. Txerri aziendari arreta berezia eskaintzen zitzaion. Hala, hazia, ezkurra, fruta edo aldaxkak zeudenean, sagasti, harizti, gaztainondo zein labore lurretan sartutako txerriak kaltea ordaindu behar zuen; are gehiago, hiribilduko eta errebaletako baratzetan. Txerrien jabeek etxe barruan edo ondoan eraikitako txaboletan eduki behar zituzten txerriak, kalera atera gabe, erreal erdiko zigorpean. Moztutako txaradietan lehenengo lau urteetan eta moztutako hariztietan sei urteetan sartuz gero, abelburuak kaltearen balioa gehi diru kopuru bat ordaindu behar zuen. Kopuru hori gutxitzen zihoan, hurrenez hurren, idia, behia, astoa, ahuntza eta ardia izanez gero. Epe mugak agortzean, udalari baimena eskatu behar zitzaion. Labore lurren jabeek beren lurretan sartutako ganaduak bahitu zitzaketen, ganadu jabeak egindako kalteak ordaindu edo bermea utzi arte. Harrapatzailea hiribildu edo errebalekoa izanez gero, hiribilduko sarreran eduki zezakeen ganadua, baina harrapatzailea baserritarra bazen, hurrengo igandean edo jaiegunean iragarri beharko zuen. Beste baten lurretan edo kalterik egiten aurkitu ezean, debekatuta zegoen ganadua kortan sartzea edo giltzaperatzea, kaltea egindako lurretan harrapatu ez eta beste baten lurretan harrapatzen zenean izan ezik, 100 maraiko isuna jasotzeko zigorpean horrela egin ezean. Ganadua sartzea saihesteko, labore lurretako jabeak hesi eta heskai onak jartzera behartzen 165
58
O.U.A., A, 1, 1, 46, 47 eta 48.
50
Álvaro Aragón Ruano
zituzten; bestela, ganaduaren jabeak ez zuen isunik jasoko. Azkenik, debekatuta zegoen besteen lurretan belarra egitea edo iratzea moztea, heskaiak eta adarrak eramatea, jabeen baimenik gabe166. Baserri edo burdinola baten alokairuarekin batera, nahiko ohikoa zen, ondasunak eta lurrak alokatzea, larreak barne. Oro har, alokatzaileak maizterrari baimena ematen zion bazka, larreak eta urak bere ganaduarekin partekatzeko, egunez eta gauez; beraz, ukuiluratua. Alokairuzko etxe eta baserrien kasuan, aldameneko eta, noski, herriko larreak ustiatzeko baimena ere ohikoa zen. Aurrekoan bezala, oraingoan ere baserriko ganadua partekatu egiten zen, ekoizpenaren zati baten truke. Horrez gainera, urtean behin, Aste Santuan, maizterrak bere esku zeukan ganaduaren berri eman behar zuen, abelburu batzuk hil eta beste batzuk jaiotzen zirela kontuan hartuta167. Partikularren artean, irabazi-galerak erdibanatzeko elkartea edo konpainia sortzeko hitzarmena sinatzea zen. Eredu horretan, ordea, aldera ugari zeuden: batetik, zainketa banatu egiten zen, ganaduari urtaroka jurisdikzioz eta larrez aldatzeko moduan; bestetik, ganaduaren jabeak erabilera beste pertsona bati uzten zion urtaro zehatz batean, abere taldea zaindu, eta hobetu zezan, eta, horrela, ganaduak neguan zein udan bazka onenaz baliatzeko aukera izango zuen, seguruenik jabeak bere larreak izango zituelako eta ez zuelako herri larreak ustiatzeko aukerarik izango; eta, azkenik, herri berdineko bi auzokoek kontratua sinatzen zuten, eta, horrela ganaduaren jabe batek, nahiko larre ez zuenez, zaintza beste partikular bat ematen zion, hark bere baserrian eta larreetan edukitzeko. Elkartea edo konpainia osatzen zuten dirua jartzen zuen kide kapitalistak eta zaintzaz arduratzen zen baserritar batek. Kideek erdibanatu egiten zituzten galerak eta irabaziak: 1- Baserritarrak urte osoan ganadua eduki eta zainduko zuela hitz ematen zuen. Salbuespena larre aldaketarako behorrak ziren, horiek “...kontzientzia oneko...” abeltzain baten eskura geratzen baitziren. Behortzainak herri eta partikular askoren abelburuak zaintzen zituen, guztiek ordaindutako soldata baten truke. 2- Abelbururen bat galdu edo otsoek hilez gero, abeltzainak zehaztasunez jakinarazi behar zuen. 3- Abelbururen bat baserritarraren edo abeltzainaren erruagatik galduz gero, kideari balioaren erdia eman beharko zion. 4- Abeltzainak kide kapitalistari ganaduaren balio tasatuaren erdia ordaindu beharko zion. 5- Hitzarmena bukatu ondoren, produktua, irabaziak eta galerak banatuko ziren. 6- Salmentek edo trukaketek bi aldeen onarpena izan behar zuten. 7- Hitzarmenek sei urteko iraupena izaten zuten. Horrela, 1568an, Joanes Aranburu, Oiartzungo Aranburu oinetxearen jabea, Lope Sagastiri, Hondarribiko bizilaguna eta Lezon bizi zenari, 69 ardik eta bi ahuntzek (42 ardi ernari, 6 ahari zikiratu, 19 bildots, ahuntz bat, aker zikiratu bat eta beste 2 ahari zikiratzeko) osaturiko abere taldea alokatu zion lau urtez, Sagastiko etxean eduki zezan. Lope Sagatik denbora horretan abereek ekoiztutako simaurra, artilea eta kumeak ustia zitzakeen, baina ezin zuen abelbururik saldu. Trukean, epea bukatzean, Sagastik Aranbururi abere taldea berdin-berdin emango zion, eta abelburu bat gehiago, urteko eta hamar abelburuko. Abelbururen bat galduz gero, Sagastik
166 167
O.U.A., A, 6, 1, 1; A, 6, 1, 6 eta Ho.U.A., A, 5, 2, 1. LEMA PUEYO, J.A.: Los señores de la guerra…, Op. cit., 323-328 or.
51
59
Álvaro Aragón Ruano
aztertzaile batek ezarritako balioa ordaindu beharko zuen168. XVIII. eta XIX. mendeetan, aldiz, aukerak zabaldu egin ziren. Cruz Mundeten esanetan, hiru ziren garai hartan artaldeekin erabilitako kontratu motak: erdibanatzeko sistema; lagatzea, interes batekin, zeinean, artaldearen balio metalikoa adostu ondoren, % 5 eta % 12 bitarteko urteko interesa ezartzen baitzen; eta, azkenik, interesaren araberakoa ere, baina oraingoan maizterrak ganadua erosteko aukera zuen, hitzarmenaren amaitzean169. Transhumantziako ardiei dagokienez, hitzarmena, adibidez, Amezketa edo Abaltzisketako herritarren eta Oiartzun edo Hondarribikoen artean sinatzen zen, eta azkenekoek lehenengoen artaldeak zaintzen zituzten neguan, beren lurretan. 2.3. Herri-mendiak: komunalak eta udal mendiak Gipuzkoan, Behe Erdi Aroan eta Aro Berrian, mendietako jabetza herrietako auzokoen eta biztanleen esku egon zen, gehienetan. XIX. mendeko desamortizazioak iritsi arte, herri mendiek azaleraren % 80 hartzen zuten, eta mendi partikularrek, berriz, % 20a. Gaur egun, ordea, alderantziz gertatzen da; hots, herri mendiak % 20 dira, eta partikularrak, berriz, % 80a. Mendi partikularretan, jabeek ustiapen eta erabilera eskubideak oso osorik zituzten; betiere, errege, foru eta udal legeek ezarritako mugetan. Herri mendietan, berriz, mendien titulartasuna auzokoen eta biztanleen komunitatean zetzan. Herri ondasunak, hots, kontzejuarenak zirenak, ondasun komunalek, udal mendiek eta lugorriek osatzen zituzten. Ondasun komunalak ziren auzokoek zein biztanleek askatasunez ustiatzen zituztenak. Udal mendiak, berriz, kontzejuaren ondarea ziren, eta haien ustiapena ez zen askea. Udal mendiak, azkenik, kontzejuek edukitzen zituzten alokatzeko edo saltzeko, eta horrela gastuei aurre egiteko. Mendi horiek kanpoko erosleek eta errentariek erabil edo ustia zitzaketen, diru kopuru baten truke. Beraz, kontzejuen lurrak eta ondareak ziren, non auzokoek ez zuten inolako ustiapen zuzenik; izan ere, kontzejuek mendiko produktuak enkantean saltzen edo errentan jartzen zituzten. Beraz, horien jabegoa kontzejuarena zen, eta erabilera, berriz, mugatua. Lugorriak jaberik gabeko lurrak ziren, eta haien titulartasuna ez zen kontzejuarena erregearena baizik; dena den, lur horien eta komunalen arteko desberdintasuna oso lausoa zen170. Rosa Ayerberen hitzetan, komunaletan, komunitateko kide guztiak dira jabeak, zatiketarik gabe, baina bi baldintza hauek bete behar dituzte: lehendabizikoa, erabilera eta ustiapena komunitatea osatzen duten kideen esku egotea, ez giza entitatearen esku herri mendietan gertatzen den bezala. Bigarrena, komunalek komunitateari lotuak egon behar dute, eta ezin dira suntsitu edo besterendu171. Nolanahi ere, Behe Erdi Aroan eta Aro Berrian, udal entitatea, teorian behintzat, auzoek eta biztanleek osatutako komunitatearen eskumendun gisa ageri da; beraz, taldeak duen jabego kolektiboaren tresna gisa. Halere, XV. mendetik aurrera, kontzejuen pixkanakako itxiera eta oligarkizazioa zirela-eta, kontzejuak sartu ziren, biztanleen komunitatearen eta haien ondasunen artean. Hala, komunalen erabilera eta ustiapena hasi ziren arautzen, zinegotzien
168
G.P.A.H., 3/2019, ff. 26 rº eta vº. CRUZ MUNDET, J.R.: Rentería…Op.cit., 238 or. 170 VASSBERG, D.: La venta de tierras baldías. El comunitarismo agrario y la corona de Castilla durante el siglo XVI, Madril, 33 or. 171 AYERBE IRIBAR, M.R.: “La Unión o Mancomunidad de Enirio y Aralar. Un caso modélico de montes comunales intervenidos por el Servicio Forestal de la Diputación de Gipuzkoa”, BRSBAP, LXI, 2005-1, 6 or. 169
60
52
Álvaro Aragón Ruano
interesak babestuz. Hartara, astiro-astiro, zinegotziek komunaletako zati batzuk berenganatu zituzten, udal mendi bihurtzeko172. Agi denez, denboraren poderioz, Koroak egindako dohaintza zena herri jabego bihurtu zen batik bat, XIV, XV eta XVI. mendeetan sinatutako eta berretsitako konkordia eta hitzarmenez ondorioz-. Gehienetan, hiribilduak erregearenak zirela onartzeak errege jabegoaren lausotzea eta ahaztea ekarri zituen, nahiz eta batzuetan horrelakotzat onartzen zen. Bestela esanda, azkenean bi kontzeptuak gainezarri egin ziren, udal eta kontzejuaren alde, herri jabegoak errege jabegoa ordezkatu baitzuen. Horren froga ukaezina 1508-1514. urteen bitartean, Oiartzungo udala eta haraneko olagizonen arteko auzia dugu. Bertan, “Beerin” edo Beringo saroiaren mugei buruz hitz egiten denean, “…aipatutako saroia, lurra eta mendia errege herri lurraz inguraturik dagoela…” aipatzen da173. Beraz, mendien azken jabea edo jabe urruna zen Koroa, zeinak horrela aldarrikatu eta erreklamatu baitzuen askotan. Horrek azaltzen digu, adibidez, Koroaren jarrera Itsasaldeko mendien inguruan Aro Berrian174. Oro har, hiribilduetako auzokoek eta biztanleek, harresiaren barruan nahiz kanpoan bizi zirenek, askatasun osoz erabil eta ustia zitzaketen komunalak eta herri larreak, egunez zein gauez. Arrotzek, ordea, ezin zuten horrelakorik egin, ezta bertakoen etxeetan ganaduak gordetzen zituztenek ere. Larreratzeko auzokoen eskubideek oso osorik iraun zuten, udalek zorrak kitatzeko eginiko deslotura partzialen edo iraunkorren gainetik. Ganadua zaintzeko etxolak eraikitzen ziren udal lurretan. Etxola eta txabola horiek egurrezkoak ziren. Dena den, egurra lortzeko eginiko hondamenen aurrean, udal askok oholaren mozketa mugatu zuten herri lurretan. Egurrezkoak ziren, halaber, komunaletan zein mendi partikularretan, adibidez saroietan, eraikitako etxolak eta bestelako eraikinak. Material galkorrekin eraikitzeak aldi baterako gozatzea, edukitzea eta erabiltzea esan nahi zuen, inoiz ere jabegoa eskuratzea. Hortaz, larreez gozatzen zuten partikularrak karez eta harriz egindako eraikin finkoak eraikitzen hasi zirenean -jabego seinale-, gatazkak sortu ziren. Irungo Unibertsitateak 1773an175abeltzainak behartu zituen, mendi behatzaileak aukeratutako lekuetan bi urteko lau haritz aldaxka landatzera, etxolen eskortak eta itxiturak egiteko eta sua egiteko mendietan eta basoetan egindako kalteengatik. Asunción Urzainquiren iritziz, XVIII. mendearen hasieran hasi zen Gipuzkoan176 harria erabiltzen, abeltzainen eraikin horiek egiteko. Gipuzkoako kasuan, zuhaitzen mozketa saihestu nahian, “angio” izeneko eremu mugatuak eta hesituak ezarri ziren, etxeak eraikitzeko edo berreraikitzeko zura bermatzearren; ezinbestekoa, kontutan harturik garai hartan suteak ohikoak zirela Gipuzkoako hiribilduetan, “…gertu dauden herrietan eta etxeetan sua zer arriskutsu izan daiteken ikusita, oholez eta egurrez eraikitzen baitira, lur honetan sute handiak gertatzen dira, mailuz eta sutegiz hornitutako burdinola asko baitago, behar beharrez suteak egon behar dira, eta liho eta lasto asko biltzen baita, arriskua
172 ARAGÓN RUANO, A.: El bosque guipuzcoano…Op. cit., 91-97 or.; GARCÍA DE ENTERRÍA, E.: Las formas comunitarias de propiedad forestal y su posible proyección futura, Santander, 1986, 15 or. 173 O.U.A., C, 4, 2, 1, f. 328 vº. 174 ARAGÓN RUANO, A.: El bosque guipuzcoano…Op. cit., 47-48 or. 175 Ho.U.A., A, 5, 2, 1. 176 URZAINQUI MIQUELEIZ, A.: Comunidades de montes en Guipúzcoa: las parzonerías. Donostia: Deustuko Unibertsitatea, 1990, 221 or.
53
61
Álvaro Aragón Ruano
erreala da, gehien bat jende asko eta axolagabekeria daudenean, etxe bat erretzen denean segituan erretzen da bestea…”177. XVI. mendetik aurrera, udalek bereizitako udal lurrak, usak eta angioak eratu zituzten, non erabilera eta ustiapen askeak ez ziren onartzen. Herri mendiak bezala kudeatzen ziren. Mendi ekoizpenen salmenta ere herri lurren zatia zen. Gipuzkoako herrietako udal lurretan auzokoei gaztainondoak aldatzeko baimena ematen zitzaien. Gero, landatzaileek jasotzen zituzten onurak larreratze eskubideak errespetatuz; hau da, bideak aske utzita eta itxiturak jarri gabe. Gauza bera gertatzen zen Gipuzkoako beste leku batzuetan eta ondazilegietan (goiburuak, ipinogiak, ostabasoak, etab.): auzokoen eta biztanleen ganaduaren larreratzea askea zen178. Udal mendietako bazka enkantean jartzen zen, osorik edo sailka. Ezkur bazkaren arautzea egiten zen, mendiak aztertuko zituzten perituak hautatu ondoren. Perituek aurkitutako ezkur bazkari buruzko txosten bat aurkezten zuten, zenbat txerrirentzako ezkurra zegoen kontuan hartuta, betiere. Hurrengo pausua mendi bateko larreratzearen enkantea egitea zen, ordainketari, ustiapenari eta erabiltzeko epeari buruzko zenbait baldintza ezarrita. Azkenik, ohikoa zen ere ezkurren “hondarrak” errentan jartzea. Horrelakoetan ere, ustiapena enkantean jartzen zen, zenbait baldintzapetan; eta, noski, ezberdintasun nagusiak salneurria, ustiapen epea eta errematea ziren, San Andres egunean (azaroak 30) egiten zena, ezkur arrunten larreratzea bukatzen zenean179. Abere taldeen zaintzari eta kudeaketari dagokienez, antzeko formulak erabili ziren Gipuzkoa osoan. Ikusi dugunez, abere talde partikular gehienek beren lur propioetan eta, hitzarmenen bidez, beste partikularren, auzokoen zein inguruko herrietakoen lur sailetan larratzen zuten. Lur horien urritasunak abere talde handiei larratzen uzten ez zienean, ordea, udal bazka, belardi eta urak ustiatzen eta partekatzen zituzten. Bada hirugarren eredu bat, herri saroi eta kortarena eta dagoeneko aztertu duguna. Gipuzkoar abere taldeak zaintzen zituzten abeltzain asko iparraldekoak eta nafarrak ziren. Egonaldiaz baliatuta, bertan ezkontzen ziren, eta lortutako soldatekin behiak erosi, eta zaindu egiten zituzten. Beren soldata osatzeko, egurrezko oinetakoak, eskalapoiak eta lanabesak egin, eta etxolak eraiki ohi zituzten. Nafarroako eta Iparraldeko -azken horiek, batez ere, XVIII. mendetik aurrera- soldatapekoak abeltzain ibili ohi ziren, abere taldeak zaintzen eta soldatapean lana egiten, otea eta iratzea mozten eta biltzen, edo aizkolari. Halaber, Iparraldeko emakume asko aritzen ziren abeltzain lanetan180. Domingo Sarasti unanmaizterraren kasua horrelako kargu batek lortu zezakeen arrakasta ekonomikoaren eta sozialaren adierazkorra da. Domingo Sarasti Oiartzunen bertan jaio zen, 1458. urte inguruan; izan ere, 1514ean 56 urte zituen, eta 1528an, berriz, 70. Azken urte horretan, odol garbitasunarekin lotutako afera zela medio, Aldundiak inkesta bat egin zuen, eta Oiartzunen, Martin Etxeberria, Nicolas Makuso, Martin Arburu, Clemente Olaitz, Miguel Etxeberria, Juan Pagoaga, Lope Saez Lekuona eta Domingo Sarasti elkarrizketatu zituen181: 177
ARÍZAGA BOLUMBURU, B.: Urbanística Medieval…Op. cit., 233 or. ARAGÓN RUANO, A.: El bosque guipuzcoano…Op. cit., 44 or. 179 Idem: La ganadería guipuzcoana…Op. cit., 161-164 or. 180 G.A.O.-A.G.G., CO MCI 893. 181 ORELLA, J.L.: Las raíces de la hidalguía guipuzcoana. El control de los judíos, conversos y extranjeros en Guipúzcoa durante el siglo XVI. Donostia: Deusto Unibertsitatea, 1995, 18 eta 74 or. 178
62
54
Álvaro Aragón Ruano
“(VI testigo) El dicho Domingo de Sarasti vezino del valle de Oiarçun testigo sobre dicho jurado en forma / devida de derecho secreta e apartadamente, respondiendo a lo que fue preguntado / dixo que de hedad de setenta annos poco mas o menos tiempo; …”.
Domingo Sarastik sona handiko gizona izan behar zuen Oiartzunen, arestian aipatutako inkestan parte hartzeko. Zestoan, 1509an eginiko Batzar Nagusietan, Oiartzun Gipuzkoako Anaidian sartu zen, boto eta eserleku eskubideekin182, eta Domingo Sarasti izan zen haraneko ordezkariei emandako boterearen sinatzaileetako bat. Bertan, Domingo Sarasti Anaidian sartzearen aurka azaldu zen; agian, 1508-1514. urteen bitartean, Oiartzungo Kontzejuaren aurka izandako auziarengatik, haren pribilejioak eta boterea kolokan jarri baitziren auzi hartan. Domingo de Sarastik, maila ekonomiko altua izango zuenak, Iturriotzeko auzoan dorretxe bat eraiki zuen (Iturriotz dorretxea), non ederki asko adierazi zuen zein zen bere lanbidea. Data zehatza ez jakin arren, 1480an Domingo Sarasti pertsona heldua izango zela kontuan hartuta, dorretxearen 14801499. urteen bitartean eraiki zela pentsa dezakegu. Seguruenik, dorretxea jauregi modura eraiki zen, eta ez gotorleku modura, ordurako errege legeek horrelakoak eraikitzea debekatzen baitzuten. Domingo Sarasti bigarren mailako Ahaide Nagusi bat zen, agian beste Ahaide Nagusi handi batzuen itzalpean sortutakoa; edozein kasutan, Ugartetarrekin harremanik izan ote zituen ezin da zehaztu, baina zaila iruditzen zaigu kontuan hartzen bada ordurako ospea eta presentzia galdua izango zutela Ugartetarrek183. Talde horren aberastasunaren oinarri burdingintza, abelazkuntza, nekazaritza eta basogintza ziren. Aipatutako auzian, 1508-1514. urteen bitartean Udalaren eta herriko olagizonen artean izandakoan, Martin Perez Gabiria, Juan Fagoaga, Esteban Olaitz, Juan Esteban, Juan Torres, Sebastián Elduaien edo Domingo Sarasti aurkitzen ditugu184. Oiartzungo udalaren prebosteek Domingo Sarasti atxilotu zuten, saroien mugak ez errespetatzeagatik eta udal mendietan baimenik gabe egurra mozteagatik. Olagizon horiek beren burua Ahaide Nagusitzat zuten: “…mairuek Espainia hartu zutenean hango mendi eta mortuetan aitoren seme batzuk babestu ziren, eta haietatik datoz aipatutako Ahaide Nagusiak eta burdinolak, erregeek pribilejio asko eman zietela, lehen biztanleak izateagatik…”. Horietako asko agertzen dira Lope Martinez de Isastik argitaratutako Errenteriako eta Oiartzungo oinetxeen zerrendan185. Auzian egindako itaunketen arabera, Domingo Sarasti Orreagako Andra Maria Monasterioak eta Zizurreko Rodasko San Joan Ospitaleak Oiartzunen zituzten saroien unanmaizterra zen, eta haien ordezkaria auzian186. Beren aberastasuna eta botere ekonomikoa erakusteko, negozio gizon horiek Ahaide Nagusien bideari jarraitzen saiatu ziren, dorretxeak eta jauregiak eraikiz. 182 BARRUSO BARÉS, P.: “La formación del espacio guipuzcoano a través de la documentación de las Juntas Generales”, ORELLA UNZUE, J.L. (Zuz.): Las Juntas en la conformación de Gipuzkoa hasta 1550, Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 1995, 17-40 or. eta TRUCHUELO GARCÍA, S.: La representación de las corporaciones locales guipuzcoanas en el entramado político provincial (siglos XVI-XVII), Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 1997, 65-71 or. 183 IRIJOA CORTÉS, I. eta MARTÍN SÁNCHEZ, D.: Op.cit., 97 eta 388 or. 184 O.U.A., C, 4, 2, 1 eta ARAGÓN RUANO, A: El bosque guipuzcoano…Op. cit., 62 or. 185 MARTINEZ DE ISASTI, L.: Compendio historial de Guipúzcoa. Bilbo: Editorial Amigos del Libro Vasco, 1985, 73-75, 93-119 or. 186 ARAGÓN RUANO, A.: “Oiartzungo Haraneko olagizonen eta udal kontseiluaren arteko auzia 1508-1514”, Oiartzun, 25 (1995), 36-38 or. eta Iturriotz torrea. Historia eta kultur ondarea. Oiartzun: Oiartzungo Udala, 2003, 19-32 or.
55
63
Álvaro Aragón Ruano
XV. mendean, Domingo Sarasti eta horrelako pertsonaiak beren boterea zabaltzen saiatu ziren, lurrak erosiz eta ezkontzen bidez -beste Ahaide Nagusi batzuekin, “gizon zintzo” eta merkatariekin, Domingo Sarastiren eta haren oinordekoen kasuan ikus daitekeen modura-. Domingo Sarastik berak, hasiera batean dorrea, aldameneko sagastia eta zenbait lursoro bazituen ere, lur soro eta lur berriak erosi zituen, 1499ko eta 1502ko agiriek azaltzen diguten moduan, zehazki: Garaño, Maria Bikuña eta Martin Elizalde Porturen lurren artean kokatutako Burunda izeneko lur soroa Kamio Handiari erosi zion; Dorrea eta Esteban Arbururen ondasunen arteko lurrak, Gogorretxeko oinordekoei; eta, Anbulodi inguruko lurrak, Udalari. 1585eko Joan Perez Garbuno eta Catalina Errezil Basaberen arteko dohaintzan “…eraikin berri eta berrikuntza asko egin zituela…” esaten da, hain zuzen ere187. XV. mendeko 90eko hamarkadatik, herri mendietan larratzen zuen ganaduaren unanmaizterra izan zen. Horrek azaltzen ditu Iturriotzeko dorretxearen ate nagusiaren dobeletan abelazkuntzari buruz ageri diren irudiak. Manuel Lekuonarentzat, dobeletan azaltzen diren marrazkiak heraldika motiboak ziren soil-soilik, eta ez zeuden emankortasunari lotuak. Satrustegik, ordea, dorrearen marrazkiak abeltzaintzari lotuta zeudela adierazi zuen: “Gure Torrean ere, ain zuzen, marrazkiak ate-arkuaren giltzarrian eta dobeletan daude…Eta marrazkietan azaltzen zaizkigun gaiak berak ere, heraldikan erabiltzen diran gaiak dira, gure heraldikan, unean-unean ikusten ditugun gai jatorrak…itzai bat eskuiko eskuan akullua duala, eta ezkerreko eskuz idi bati aderretik eltzen diola…Dobela ortan bertan ageri dan beste troxoa ere, ari berekoa degu: Iturrioztarrak ganadutan oso aberatsak ziran adierazgarri bat, alegia. Goi-aldean zezena ageri da, eta beerago bei bat, eta beiaren errapean txekortxo bat, amari esnea edaten…Eskuitaraxeagoko baxtarrean ager zaigun marrazkiak ere, gai bera du: beia bere txekorrarekin…Iturrioztar jendeak, jende aberatsak -<<aberatsuak>>- zirala adierazten digun armarria.”. Horrez gain, ehizari buruzkoak ere badira: basurde ehiza, aztore ehiza eta zezen ehiza edo zezen uzkailtzea, itxuraz. Oker zen Lekuona dorretxea Iturriotz familiarena zela esan zuenean eta oker zen ere Satrustegi, Lekuonarekin batera, dorrea XV. mendearen hasierakoa zela esatean188. Oiartzungo behien jabeek beren abelburuak unanmaizterraren esku uzten zituzten, babestu eta larratu zitzan. Behiek jandako belarraren truke unanmaizterrak “belar saria” izeneko zerga kobratzen zien jabeei; ordaindu ezean, unanmaizterrak bere zaintzapean utzitako abelburuak saltzeko aukera zeukan, zor zitzaion dirua eskuratzeko. 1522 -1530. urteen bitartean, Domingo Sarastik auzi bat izan zuen Pasai Donibaneko Graciana eta Marota Auztegiren aurka, biak ere Martin Auztegiren semeak. 1509ko apirilaren 16an, Martin Auztegik eta Domingo Sarastik bien arteko kontratu bat sinatu zuten: Juan Auztegik urrezko 53 florin eman zizkion Domingo Sarastiri, eta honek zor hori behi haragitan ordaindu beharko zion; hain justu, 300 arrelde haragi189. Domingo Sarastik Auztegitarren 5 behi zituen bere behi taldean. Martin Auztegik, belarretan, 72 eta 162 txanfoi zor zizkion Sarastiri, eta, horiek eskuratzeko, Sarastik behiak saldu zituen. Zorra kitatzeko, Domingo Sarastik 14 pipa sagardo eman omen zizkien Juan Auztegiren 187
G.P.H.A., 3/2034, ff. 115 rº-116 vº. LECUONA, M.: “Oiartzungo Iturrioz-torreko marrazkiak”, Zeruko Argia, nº 420 (1971); Del Oyarzun Antiguo (monografía histórica). Donostia, 1959 eta “Torre de Iturriotz de Oyarzun (Interesantes figuras en el dovelaje de su puerta)”, Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, 18 (1974), 445-449 or. SATRÚSTEGUI, J.M.: “Oiartzun Iturrioz hauzoko harri marratuak”, Zeruko Argia, nº 417 (1971) eta “Símbolos culturales en la Torre de Iturrioz”, Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, 8 (1971), 105-112 or. 189 “Arrelde” bakoitza lau libera dira. Haragia pisatzeko neurria da. Diccionario de la lengua española. Madril: Gaztelania Errege Akademia, 1999. Edozein kasutan, oraingo honetan “arreldea” 10 libera dira. 188
64
56
Álvaro Aragón Ruano
semeei. Korrejidoreak 1522ko martxoaren 13an emandako epaiak Domingo Sarasti kondenatu zuen Marota eta Graciana Auztegiri 300 arrelde, 53 florin, lau behi eta txokor baten bi heren ematera, eta Juan Auztegiri beste herena -eta horretarako 15 pipa sagardo-. Apelatu arren, Domingo Sarastik, 1530ko ekainaren 13an, Errege Epai Betearazle jaso zuen, bere aurka190. Udalaren eta Orreagako Kolegiataren unanmaizterra izateaz gainera, Domingo Sarastik tratuak egiten zituen abereekin. Mariacho Ardotzekin izandako auzian aipatzen den modura, Ardotz baserriak 4 idi, 50 ardi, 30 ahuntz eta 6 behi zituen, Domingo Sarasti bertara bizitzera joan zenean. Domingo Sarastik 3 behi eta 3 idi hil zituen, baina gero 11 behi ekarri zituen191. Domingo Sarasti haraneko jabe boteretsuenetako bat zen, 8 milako handiak baitzituen gainerako oinetxe boteretsuek 6-12 milako bitartean zituzten-. Pertsonaia horiek eta olagizonek Oiartzungo udala menperatu zuten, XV. Mendean zehar: “…burdinolen jaunak eta jabeak eta haien semeak eta morroiak alkateak eta epaileak izan ziren, eta bere esku izan zuten botere osoa aipatutako mendiekin eta lurrekin nahi zuten guztia egiteko…”. Baina, XV. mendearen bukaeran eta XVI.aren hasieran, Udalean gauzak aldatu ziren, “gizon zintzoak” azaldu zirenean. Hauen boterea hirien hedapenarekin batera garatutako merkataritzan eta garraioan oinarritu zen, eta udal egitura indartu zuten, Ahaide Nagusien aurrean. Nolanahi ere, Ahaide Nagusien garrantzia ez zen gutxitu, eta botereari eutsi zioten. Domingo Sarastik Oiartzungo udalean lehengusu eta iloba asko zituela onartu zuen192. Domingo Sarasti hiru aldiz ezkondu zen. Lehenengo emazteari buruz gutxi badakigu ere -lehen ezkontza horretatik, Domingo izeneko seme bat izan zuen, seguruenik gazte hil zena-; bigarren aldiz, Lopeiza Lekuonarekin ezkondu zen. Lopeizarentzat ere bigarren ezkontza zen; izan ere, lehen aldiz Miguel Ardotzekin ezkondu zen 1489ko maiatzaren 28an, eta bi seme-alaba izan zituzten: Miguel Ardotz, 6 urterekin hil zena, eta Mariacho Ardotz. Miguel edo Miguelcho Ardotz, Ardaoz edo Ardoiz 1497an hil zen. Domingo Sarastik eta Lopeiza Lekuonak 1502ko azaroaren 13an sinatu zuten ezkontza kontratua; ezkontzara, Lopeizak bere dotea zeraman eta Domingo Sarastik berea: “...lehenbizi bere dorrea barnean dituen hiru kupelekin, bereak dituen baratze eta lurrekin, dorretxetik Sarrae eta Esteban Arbururen lurra, sagastia eta baratzea arte, Gogorretxe oinordekoei erositakoak, gehi oinetxe horren baserria, sagastiak, lurrak eta hariztiak, denak Domingo Sarastirenak, Oiartzungo udalari erosi zizkionak, gehi Burunda izeneko beste zati bat, Kamio Handiari erositakoa, guztiak Oiartzungo lurrean...”. Aipatutako ezkontza kontratuan, Mariacho Ardotzek, Miguel Ardotz eta Lopeiza Lekuonaren alabak, Domingo Sarastiren seme batekin ezkondu behar zuela agintzen zen, baina azkenean ez zuen egin. Miguel Ardotzek ondasunak alaba Mariachori utzi zizkion, baina Domingok eta Lopeizak, ezkontzaren ondoren, bereganatu egin zituzten. Horien artean Ardotz etxea bera eta haren ondasunak zeuden, eta bikotea bertara joan zen bizitzera -beraz, Iturriotzeko dorrea hutsik geratu zen-. Gauzak horrela, 14 urteko Mariachok eta haren tutore Martin Irizar Errenteriarrak auzi bat hasi zuten Domingo eta Lopeizaren aurka, 1509-1512. urteen bitartean. Azkenean, Donostian, 1510ko irailaren 7an, Francisco Tellez Ontiberos korrejidoreak emandako epaiak Mariacho Ardotzen alde egin zuen. Domingo Sarastik apelatu egin zuen, baina Errege Auzitegiaren entzuleek Mariacho Ardotzen alde eman zuten epaia, 1511ko irailaren 12an, 190
V.E.T.A., Auzi Zibilak, Masas Eskribautza, Bukatutako Auziak, C448 / 1. V.E.T.A., Auzi Zibilak, Quevedo Eskribautza, Bukatutako Auziak, C4540 / 4, L 327. 192 O.U.A., B, 3, I, 1, 1. 191
57
65
ร lvaro Aragรณn Ruano
Valladoliden. Berriz apelatu zuen, baina azkenik Errege Auzitegiak haren kontra egin zuen behin betiko, 1512ko martxoaren 16an193. 1512ko martxoaren 30ean, Mariacho Ardotzek, hala eskatuta, bere aldeko Errege Epai Beterazlea erdietsi zuen194. Ahaide Nagusien eta olagizonen arteko 1514ko auzian, Mariacho Ardotz Penadegiko Burninolaren jabe gisa eta saroien errentari eta unanmaizter gisa ageri zen. Gero, Domingo Maria Lopez Aranederrarekin ezkondu, eta bi alaba izan zituzten: Domenja eta Estebania Sarasti. Estebania Sarasti Joanes Errezilekin ezkondu, eta bi alaba izan zituen: Catalina eta Ana Errezil195. Beraz, Domingo Sarasti Catalina Errezilen aitona zen. Domingo Sarastiri buruzko azken aipamena 1535ean dugu; hain zuzen, 1535eko ekainaren 30ean berritutako udal ordenantzetan, batzarra edo udal irekiaren partaideen eta zinegotzien artean zegoen, ordurako 77 urte zituela196. Behi aziendak Oiartzunen izandako garrantziaz jabetzeko, Santa Katalinaren Kofradiak udal mendietan larratzen zituen behien eta zekorren kopuruari erreparatu behar diogu197. 1559-1649. urteen bitarteko datuak ditugu, eta horrek kofradiaren behi aziendaren bilakaera ezagutzen laguntzen digu. Agi denez, kofradiaren abelburuen kopuruak gora egin zuen, XVI. mendeko 80. hamarkadara arte, eta horrekin batera abelburu eta larruen salmentak emandako etekinak. Ez du ematen erosketak egin zirenik; beraz, bustoaren hazkundea jaiotako kumeei eta zekorrei esker gertatuko zela susmoa dugu. Halere, XVI. mendeko 80. hamarkadatik aurrera, abelburu kopuruak eta horien salmentek sortutako irabaziak bera egiten hasi ziren, eta 1618an erreferentziak desagertzen dira. Taula 11: Oiartzungo Santa Katalina Kofradiaren bustoren bilakaera (1559-1649) 1597 Urtea 1559 1562 1563 1570 1576 1577 1579 1580 1581 1586 1589 1597
Buru kopurua 14
Ale salmenten emaitza (maraiak) 6.800
17 5.029 11.968 14.696 20.485 40 36 60 40
Iturria: D.E.A., Oiartzun, San Esteban, 06.124-4137 / 001-00.
Kofradiak behi aziendaren zati bat kudeatzen zuen bere saroian bertan, baina abelburu gehienak partikularren bustoetan edo taldeetan banatuta zeuden hala nola Tomas Oiartzabalen Oiartzungo alkate eta kofradiako partaidearena -1508an saroi jabeen zerrendan azaltzen zen, Berin saroiaren jabe moduan-, Joanes Oiartzabal, Bartolome Oiartzabal, Joanes Ibarburu udal zinegotziena, Joan 193
V.E.T.A., Auzi Zibilak, Quevedo Eskribautza, Bukatutako Auziak, C 4540 / 4, L 327. V.E.T.A., Erregistro, Errege Epai Beterazleen Erregistroa, C 272 / 22. 195 G.P.H.A., 3 / 2034, ff. 115 rยบ-116 vยบ. 196 O.U.A., A, 6, 1, 6. 197 Xabier Alberdi Lonbideri esker izan dugu datu hauen berri. 194
66
58
Álvaro Aragón Ruano
Arburu elizgizonarena, Miguel Arburu edo Bartolome Olano partikularrena. Behitalde edo busto propioa zuen ordezkari bakoitzak behiak zaintzen zituen, eta behizain bat zuen -horietako asko Ipar Euskal Herrikoak ziren-. Abeluru bakoitzak jabearen ikurra zeraman, unanmaizter aldaketan “...kofradiaren behiak markatzeko burdina...” ematen baitzen. Kofradiak beste erlijio erakunde batzuekin zenbait abelburu partekatzen zituen, Errenteriako Maddalen basilikaren kasuan bezala. Santa Katalina Kofradiaren maiordomoen artean, Oiartzungo burdinola jabe eta negozio gizon garrantzitsuenak aurki ditzakegu, hala nola Joanes Urdiñola, Miguel Perez Anbulodi, Joanes Zuaznabar, Martin Portu, Joanes Arbide, Miguel Arburu, Joanes Isasa, Joanes Iurrita eta Domingo Sarastiren senide Lope Aranederra. Kofradiako bustoaren diru iturri nagusia abelburuen salmenta zen, haraneko harategia eta larrugintza hornitzearren. Oro har, abelburuen salmenta enkante publikoan egiten zen. Kofradiak burututako azken salmentari buruzko aipamena 1618koa da198. Gogorarazi behar dugu; hain justu, garai honetan hasi zirela jabe nagusiak izandako olagizonak behi azienda baztertzen eta gainetik kentzen; izan ere, XVI. mendearen 80. hamarkadaz geroztik, behiek kalteak egiten zituzten txaradi eta mendietan eta, beraz, burdinolen ekoizpenean. 1610eko urtarrilaren 3an, udal agindu batek etxolak eraikitzea eta eskortetan zeuden behiak udal mendietan sartzea debekatu zuen. Auzipetutako 8 abeltzainei eta haien ingurukoei -guztira 40 auzoko- hauxe leporatzen zitzaien: txaradi moztu berrietan ganadua sartzea, muskilak jatea, eta normalean 8 urtean behin moztutako zuhaitzen hazkuntza 18-20 urte arte atzeratzea, eta, aldi berean, etxolak, sua, eskortak eta lanabesak (esnea edateko ontziak, adibidez) egiteko txaradi asko moztea, burdinolen -400 bat pertsona bizi ziren horiei esker- eta ontzigintzaren interesak kaltetuz199. Denboran askoan, udal mendietako bazka eta larreratzea doan izan zen arren, badirudi XX. mendean ustiatu ahal izateko ordainketak ezartzen hasi zirela bai neguan Oiartzunera ailegatutako abere talde arrotzentzat bai bertakoentzat. XX. mendearen 40ko eta 50eko hamarkadetan ezer ordaintzen ez bazen ere, 1961-1981. urteen bitartean, Oiartzungo abeltzainek ardiko 25 pezeta eta behorreko 140 pezeta ordaintzen zituzten urtean, haranaren goialdean kokaturiko belardien “Mendi Sariya”, “Belar sariya” edo “Mendi belarra”ren truke. Ondoren, urtean 5 pezeta ordaintzen hasi ziren200. 2.4. Mendi komunitateak Euskal Herrian ohikoa izan zen mendi partzuergoak eta partekatuak osatzea; hau da, zenbait herrik edo komunitatek partekatutako mendiak. Mendi komunitateak eta partekatutako mendiak bi herri mugakideren artean eratzen ziren. Herriek mendi horiek erabiltzeko eta kudeatzeko hainbat baldintza adosten zituzten, hitzarmenen bidez. Partzuergoak, mendi komunitateak eta partekatuak nahiko berriak dira, XIV. mendearen bukaeran eta XIX. mendearen bitartean sortu baitziren. Gehienetan, mugen zehaztasunik ezak eta mendietako egur, su egur, bazka eta belardien ustiapenak sortutako gatazkak ekidin ahal izateko sortu ziren. Ereduen arteko antzekotasunak egon arren, aldeak ere nabarmenak dira. Mendi komunak, partekatutako mendiak eta mendi frankoak herri askoren artean ustiatutako eta kudeatutako komunalak dira; beraz, 198
D.G.A., Oiartzun, Donestebe, 06.124 – 4137/001-00. O.U.A., C, 4, 10, 2. 200 ARBELAITZ, I.: “Notas sobre el pastoreo en el Valle de Oyarzun”, Oiartzun, 11 (1981), 75-78 or. eta ARBELAITZ, I. eta SANZBERRO, J.M.: “Pastoreo en Ayako Arria”, Oiartzun, 12 (1982), 107-115 or. 199
59
67
Álvaro Aragón Ruano
jabegoa ez da herri bakar batena, herri askorena baizik. Kasu horretan, parte hartzea proportzionala bada ere, oro har, su sistema fiskalaren arabera, administrazio eta ekonomia erabakiak partekatuak eta koordinatuak ziren, inork nagusitasuna edo ordezkaritza izan gabe eta kudeaketaz arduratzeko erakunde espezifikorik gabe. Nolanahi ere, kudeaketa eredu hori ez zen beti horrela izan, eta prozesu luze baten ondoren finkatu zen. Hala, Behe Erdi Aroan horri lotutako gatazkak ere izan ziren, eta parte hartzaileek akordioak eta hitzarmenak egin behar izan zituzten, basoaren zein larreen eta bazkaren erabilera arautzeko. Gipuzkoan diren mendi komunitateen artean, aipagarrienak Araba eta Gipuzkoako Partzuergo Orokorra eta Enirio-Aralarko Batasuna dira. Halere, baliabideak eta harremanak antzera kudeatzen dituzten eta eredu partekatuan oinarritzen diren komunitateak ere badira. Mendi partekatuak larratze hitzarmenen bidez ustiatzen zituzten Gipuzkoako herriak hauexek ditugu: Zumaia-Deba (1391), Azkoitia-Azpeitia (1458) eta Errezil-Bidegoian-Albiztur (1545)201. Kasu gehienetan, auzi luzeen ondoren, partekatutako mendien erabilera komunala finkatzen zen, eta mendiaren ekoizpena banatu egiten zuten, herri bakoitzak bertan zuen zatien arabera. Nolanahi ere, herri bakoitzak bere zatiaren gaineko jabetzari eta jurisdikzioari eusten zion. Batzarlekua bi herrien arteko mugan zegoen baseliza edo baserriren bat zen (Anderregi, Oiartzun eta Hondarribia artean; Arizmendi, Oiartzun eta Errenteria artean; Berdabio-Exkax, Oiartzun eta Orreaga-Goizueta artean, eta Aritxulegi, Oiartzun eta Lesaka artean). Jarraitua eta erregularra ez bazen ere, elkartzeko deia beharren arabera egiten zen. Azken eredu horretan sartu behar ditugu ere Oiartzunek mugetako herriekin (Errenteria, Hondarribia, Goizueta eta Lesakarekin) partekatutako mendiak. Gatazka latzenak Oiartzunen eta Errenteriaren artean gertatu ziren. Orereta auzoan, 1320. urtean, Donostiako foruarekin eratutako Errenteriako edo Villanueva de Oiartzungo hiribilduaren sorrerarekin hasi ziren gatazkak. Mugetako mendien inguruko eztabaidak; besteak beste, sortu ziren Errenteriari hiri gutunean Oiartzungo kontzejuarenak ziren mendiak egokitu zitzaizkiolako: “Halaber, agintzen eta ematen dizkiegu beren mendiak, larreak, lurrak, kaiak, iturriak, saroiak, eta pribilejio edo gutunen bidez emandako erregaliak eta askatasunak oso osorik izateko aurreko erregeekin, Oiartzungo kontzejua izena zutenean eta orain arte izan duten bezala”. Oiartzungo kontzeju zahar horren foruak, erakunde eta jurisdikzio propioarekin, Gaztelako Alfontso III.ak eman zizkion, zehaztu gabeko data batean -seguruenik errege berak Hondarribiari 1203an emandako erregaliekin batera, eta inoiz ez 1214. urtearen ondoren-, eta 1237an Fernando III.ak berretsi zituen: “…zuen lurrak, mendiak, angioak eta larreak, nire aurrekoek eman zizkizuenak eta orduz geroztik bakean eta lasaitasunez izan dituzuenak...”202.
201
ARAGÓN RUANO, A.: El bosque guipuzcoano…Op. cit., 51 or. MARTÍNEZ DÍEZ, G. - MARTÍNEZ DÍEZ, E. eta MARTÍNEZ LLORENTE, F.: Colección de Documentos Medievales… (1200-1369)…Op. cit., 142-144 or. José Antonio Munita Loinazen hitzak harira datoz: “Oiartzungo Kontzejuari hasieran egokitutako barrutiari dagokionez, zaila da zehaztea, ez baitago ia dokumenturik eta Oiartzun ibaiaren arro naturalak sortzen zuena, Nafarroako mugako jaiotzatik Pasaiako bokale arte, da hipotesi balizkoena. Hau da, 1328an, “Villanueva de Oiarzo” hiribildua sortu ondoren, “Oiartzungo kaia”izenarekin ezagutzen zena, “Pasaiatik” bereiztuta…“Belfa” Beloagako gaztelutzat jotzen badugu, behin betikoa ez bada ere, sinesgarria den hipotesia, Hondarribiaren hegoaldeko muga Oiartzun eta Bidasoa ibaien arteko banalerro naturaletik pasarazten arituko ginateke, eta horrek 1203an Alfontso VIIIak haranaren barrutia errespetatu zuela esan nahi du, Hondarribiari eman gabe”. MUNITA LOINAZ, J.A.: “El original más antiguo del Archivo Municipal de Rentería: el privilegio rodado de Fernando III al concejo de Oyarzun (20.marzo.1237)”, Bilduma, 2 (1998), 94 eta 98 or. 202
68
60
Álvaro Aragón Ruano
Nolanahi ere, 1453an, Oiartzungo haranak bere hiri gutuna eskuratu zuen,203 eta handik aurrera gatazka nabarmena sortu zen, bai oraindik Errenteriaren esku zegoen Gipuzkoako Batzar Nagusietako ordezkaritzaren harira, bai mugetako mendien erabileraren eta ustiapenaren harira 1509an konpondu zena-. Edozein kasutan, mugak ez ziren inoiz zehazten; izan ere Errenteriaren eta Oiartzunen arteko lehen mugarriztatzea 1495ean egin zen. 1491ko apirilaren 7an, Sevillan errege-erregina katolikoek emandako epai arbitralaren arabera, hiru zatitan banatu ziren bi herriren mugetako mendiak, bi Oiartzungo kontzejuarentzat eta bat Errenteriako kontzejuarentzat. Halaber, erabilerak zein ustiapenak komuna izaten jarraitu zuten, hala su egur eta zura mozteko nola ganaduaren larratzerako. Bietako batek salmenta edo besterentzea egin nahi izanez gero, bestearen adostasuna behar zuen. 1495eko otsailaren 28an, aipatutako 1491ko epaiari jarraituta, Errenteriako eta Oiartzungo mugen banaketa eta zatiketa egin zen. Azkenik, 1495eko uztailaren 11n, barrutien mugarriztatzea burutu zen, eta Errenteriak berari egokitutako mendien jabe egin zen204. Epai honen ondoren, ordea, bere horretan jarraitu zuten arazoek, eztabaidek bai eta heriotzek ere, Oiartzun ez baitzegoen batere ados egindako banaketarekin. 1491ko epaitik 1508an Errege Kontseiluak emandako epaira arte igarotako 17 urteetan, Iturriotz auzoan 40 baserri eraiki ziren. Hortaz, 1491 baino lehen, 30 etxe zeuden inguru hartan, eta 1508an 70era iritsi ziren. Lekukoen hitzetan, hazkunde horrek eragin zuen Oiartzuni egokitutako bi herenak azkar agortzea. Arazoari irtenbidea emateko, 1505ean, Joana I.ak, Errege Agindu baten bidez, behin betiko zatitu zituen ordura arte komuna izandako su egurraren eta zuraren erabilera; horrela, Oiartzungoek “…ezin izango zuten Errenteriaren baimenik gabe bere mendiak ustiatu…”. Ganaduaren larreratzeak, ordea, komuna izaten jarraitu zuen: “…Errenteriako hiribildua eta Oiartzungo Lurraren lurrak komunak izanik, Oiartzungo eta Errenteriako ganaduen larreratzearentzat eta ez beste inorentzat…”. Oiartzunek alegatu bat bidali zuen, kaltetua sentitzen zela adieraziz; izan ere, Errenteriari zati zabalena eta baso gehien zituena egokitu zitzaion, mugetako etxe eta burdinolen kalterako; irtenbiderik aurkitu ezean, ingurua jendez hustuko zen. Hain zuzen ere, Oiartzungo Lurrak eskubidea izan nahi zuen, Errenteriako mugan kokatutako 70 baserriek inguru hartako mendietako su egurra erabili ahal izateko, sukalderako eta etxeko gauzetarako. Horri erantzunez, Errege Kontseiluak, 1508ko apirilaren 11n, Errenteriako mugan zeuden 70 etxeei “…bakarrik etxeko suarentzat eta ez bestelako erabilerentzat besotan eraman zezaketen su egurra mozteko…” eskubidea eman zien. Epaiari erantzunez, egurra mozteko eta saltzeko ez bazen ere, behintzat mandoetan eraman zezaketen su egurra mozteko eskubidea emateko eskatu zuen Oiartzunek; izan ere, mugarriak etxeetatik gertu egon arren, su egurrera iristeko bidea luzea zen, erdian zeuden partikularren saroiak eta lurrak zirela-eta. Berrikuskatze epaiak eta 1508ko abuztuaren 7ko Errege Epai Beterazleak, aurreko epaiari gehituta, mandoetan su egurra eramatea baimentzen zieten, behar zutena baino gehiago ez ateratzeko baldintzapean. 1516ko Foru baimen batek 1505ean egindako banaketa berretsi zuen, 1544ean Joan II.aren eta Enrike IV.aren garaian bi herrien artean hasitako gatazkak oraindik irauten bazuen ere. 1574an eta 1591n, bi aldeak Arragua auzoko Arizmendi baserrian bildu ziren, eta mugen zehaztasunik ezaren -mugarriak lekuz aldatzen baitziren- eta horrek eragindako arazoen aurrean, larreratze hitzarmen bat sinatu zuten, baita etxeko su egurra ustia zezaketen 70 etxeren errolda egin ere. 203 TENA GARCÍA, M.S.: La sociedad urbana en la Guipúzcoa costera medieval: San Sebastián, Rentería y Fuenterrabía (1200-1500), Donostia, Doctor Camino, 1997, 269 or. 204 ARENZANA, T.: “Errenteria a través de sus mugas”, Bilduma, 15 (2001), 14 eta 118 or.
61
69
Álvaro Aragón Ruano
Halere, XVIII . mendean, izan ziren artean bien arteko gatazkak su egur eta iratze mozketaren inguruan205. Oiartzunek arazo gutxi izan zituen Hondarribiarekin -Irun haren menpe egon zen, 1766an burujabetza eskuratu zuen arte-, garai hartan biztanle gutxi zeudelako mugan; batik bat, Irun aldean. Anderregi edo Adrearriagako baselizan elkartzen ziren, eztabaidei irtenbidea emateko. 1396an, Pasaiako portuaren inguruko gatazken testuinguruan, Donostiak, Hondarribiak eta Errenteriak -Oiartzun barne- mugarriak eta mugak hitzartu zituzten206. 1470eko abenduaren 21ean, gertatzen ari zen hedakuntza demografikoa eta Hondarribia, Errenteria eta Oiartzunen arteko mugen inguruko eztabaidak zirela medio, zenbait bitarteko epailek, Gipuzkoako Batzar Nagusiek bultzatuta, Anderregin epai arbitral bat eman zuten, barrutiak bananduz207. Azkenik, Bidasoa, Irungo Bentak eta Urdanibia auzoen aldera -azken hori garai hartan, padurez beteta208XVIII. mendean gertatzen ari zen hedakuntzak eta kanpoko lehen artalde transhumanteen etorrerak Oiartzungo eta Irungo auzokoen arteko iskanbilak sortu zituzten, eta larreratze hitzarmena eta komunitatea ezarri behar izan zuten 1750ean, 1820an berretsiko zutena 209. Dena den, hitzarmenak egiteko saialdiak askoz lehenago hasi ziren. 1746an, Hondarribiko eta Oiartzungo ordezkariak Anderregin elkartu ziren, aurretik proiektatutako larreratze hitzarmenari buruz hitz egiteko. 1748an, Oiartzunek hitzarmena sinatzeke zutela gogorarazten zion Hondarribiari, baina honen susmoa zen hitzarmen hura probintziako ordenantzen kapituluren baten aurka egon zitekeela. Kontua argitzeko, Jose Ignacio Orobio probintziako aholkulariarengana jo zuten, eta horrek inongo arazorik ez zegoela adierazi zien. Horregatik, azkenean, 1750eko maiatzaren 26an, Ama Guadalupe basilikan, Pedro Salazar Hondarribiko alkatea eta Manuel Zuaznabar eta Gregorio Sarasti Oiartzungo ahaldunak bildu ziren, larreratze hitzarmenaren eskritura finkatzearren. Haiek adierazitakoaren arabera, bi herriek aspalditik zuten “beren mendietan ganadu handiak zein txikiak larreratzeko elkar ulertzea eta elkarrekikotasuna”, arazorik gabe eta gau eta egun egiten zena; alabaina, zenbait kanpotarren erruz -seguruenik, artalde transhumanteak-, Hondarribia haraneko zenbait auzokoren ganadua bahitzen hasi zen. Bi aldeek larreratze askatasuna eta komunitatea berretsi zuten210. Seguru asko, Behe Erdi Aroan, nahiko maiz izan ziren gatazkak Lesakarekin, kontutan hartuta bi herriak muga politikoan zeudela. Izan ere, 1512ko konkistara arte, bi koro eta erakunde politikotan banatuta zeuden, “Gaizkileen” mugan, alegia, non ohikoak izan ziren elkarren arteko ganadu lapurretak. XVI. mendetik aurrera, koro beraren barruan egon arren, Lesakak Nafarroako Erresumaren jurisdikzio esparrukoa izaten jarraitu zuen eta bien arteko liskarrek bere horretan iraun zuten. Hala, azkenean, larreratze hitzarmen bat egin behar izan zuten. Ezinezkoa izan zaigu aipatu hitzarmena eskuratzea, baina egon bazegoela dakigu ondoren jasotako aipamenei esker. Izan ere, 1613an, Lesakako kontzejuak adierazi zuen behorren inguruko bahiketak eta tratu txarra 205
ARAGÓN RUANO, A.: “Basoaren Historia”, ASEGINOLAZA, Carlos: Oiartzungo Natura. Oiartzun: Oiartzungo Udala, 2004, 43-72 or. 206 LARRAÑAGA ZULUETA, M. eta TAPIA RUBIO, I.: Op.cit., 50-53 or. 207 CRESPO RICO, M.A., CRUZ MUNDET, J.R. eta GÓMEZ LAGO, J.M.: Colección Documental del Archivo Municipal de Rentería. Tomo II (1470-1500). Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 53-57 dokk. 208 URRUTIKOETXEA, J.: “En una mesa y compañía”. Caserío y familia campesina en la crisis de la “sociedad tradicional”. Irún, 1766-1845. Donostia: Deustuko Unibertsitatea, 1992, 337-376 or. 209 G.P.H.A., 3 / 3402, ff. 30 rº eta vº. 210 O.U.A., A, 1, 1, 47, ff. 122 rº - 126 vº. 70
62
Ă lvaro AragĂłn Ruano
arautzen zuen Oiartzungo eta Lesakako auzokoen arteko hitzarmenari muzin egiten zitzaiola; horregatik, Oiartzungo udalari ordezkari bat hautatzeko eskatzen zion, bere ordezkariekin bilduko zena hitzarmen berri bat sinatzearren. Nolanahi ere, bien herrien arteko gatazken une gorena XVII. mendearen erdialdean hasi zen, debekuen gainetik, Arditurriko mehatzeetatik mea idi pareetan ateratzen zelako eta larreratzera beste herrira sartutako ganaduaren bahiturak gertatzen zirelako. Horrela, 1652ko ekainaren 23an, Donibaneko kaperan, Oiartzuarrek dekretu bat sinatu zuten, Lesakari bahitutako ganaduari buruz. Sebastian Altza zinegotziak Lesakako Sebastian Endara eta Juanes Irisarriren hiru idi pare eta gurdi eta hiru mando salatu zituen, Aiako Harriko mea eramaten baitzuten Lesakara eta Nafarroako beste zenbait lekutara. Dekretuak Oiartzunen eta Lesakaren arteko larreratze hitzarmenaren beharra adierazten zuen, bi aldeek larreak, belardiak eta urak ustia zitzaten, bahiketarik gabe211. Tamalez, ez dakigu azkenean larreratze hitzarmenik burutu ote zen, geroko datuek hala egin zutela pentsarazten badigute ere. 1664ko abuztuaren 16an, Lesakak gutun bat bidali zuen, Oiartzungo ganaduek egindako kalteak adierazteko. Segituan, Oiartzungo udalak ganadu jabeei eman zien horren berri, ganadua Lesakako mendietatik atera zezaten. Abuztuaren 17an, Oiartzungo udalak adierazi zuen, hala behar izanez gero, Lesakak bezala jokatuko zuela; hortaz, bahiketak egin, eta Lesakako ganadu jabeak presatuko zituen, beren ganaduak Oiartzungo mendietatik ateratzeko, isunik jarri gabe. Beraz, larreratze hitzarmena egon bazegoen, baina ez dakigu idatziz gordetzen zen ala ez. Dena dela, bi aldeek onartzen zuten, modu berean jardutera konprometitzen baitziren. Hurrengo urtean, 1665ean, Lesakaren kexek bere horretan jarraitzen zuten. Izan ere, Lesakak Oiartzungo zenbait ganadu bahitu zituen, eta horrek Lesakakoak bahitu zituen, ordainetan. Gauzak okertu baino lehen, ordea, adiskidetzeko neurriak hartu ziren, batasuna eta hitzarmena bermatzearren. Oiartzungo zenbait auzoko, ganaduzaleak ziurrenik, ez zeuden hitzarmenaren alde, baina beste batzuk bai. Azkenean, azken aukera hori atera zen garaile, eta Lesakarekin Aritxulegin biltzeko erabakia hatu zuten, 1665eko irailaren 7an 212. Dirudienez, XVIII. eta XIX. mendeetan, bi aldeek hitzarmena errespetatu zuten, mugarriztatze akordioak ezarriz 1730ean eta 1840an, Lesakatik zenbait kexa egon ziren arren. 1750ean, adibidez, Lesakako alkatea Oiartzungo udalari bidalitako gutunean kexu azaltzen zen, Oiartzungo zenbait auzoko eta biztanle Lesakako mendietara sartu zirelako bertako gorostiak moztera seguruenik ganaduari jaten emateko- eta bertan egoten ziren Oiartzungo behorrek kalteak egin zituztelako. Lesakak ganaduzaleak jakinaren gainean jartzeko eskatzen zion adiskidetsuki, gauzak okertu baino lehen. Era berean, aurreko akordioen aurka, bien arteko mugan zegoen etxola bat botatzeko eskatu zuen213. Edonola ere, horrelako kexak Gipuzkoako mugako herri guztietan gertatzen ziren garai hartan, hedakuntza demografikoa zela medio. Aztergai dugun kasu honetan, 1730eko mugarriztatzea Lesaka Gipuzkoako herri mugakideekin sinatzen ari zen akordioen testuinguruan kokatu behar dugu. Irunekin hainbat hitzarmen sinatu zituen, XVIII. mendean (1698, 1742 eta 1770), facerĂa edo mendi partzuergoa ezartzeko. Hitzarmen horietan, Oiartzunen bezala, bestearen lurretan sartutako ganadua itzultzea adostu zuten, isunik jarri gabe eta modu baketsuan214. 1840an, 211
O.U.A., C, 5, 1, 1. O.U.A., A, 1, 1, 2. 213 O.U.A., A, 1, 1, 47. 214 L.U.A., C 158, 6. 212
63
71
Álvaro Aragón Ruano
mugarri batetik bestera utzi beharreko tartea adosteaz gain, bi herrietako mugetatik 300 estadu215 edo 600 bat metrora etxolak, eskortak edo abere taldeak jartzea debekatu zuten. XX. mendearen hasieran, 1907an hain zuzen ere, Oiartzun, Lesaka eta Irun Arrizko-etxolagainan bildu ziren, puskatutako eta eroritako mugarriak berriro jartzeko. Dena den, badirudi liskarrek bere horretan iraun zutela, hitzarmenak egon arren, hala: 1912an, Oiartzungo zenbait ganaduzale (Jose Esteban Artola, Jose Antonio Zugarramurdi, Jose Aranburu, Jose Manuel Mitxelena eta Manuel Odriozola) kexu azaldu ziren; izan ere, beren ganaduak Artikutzan sartu, eta kalteak egin zituzten, Lesakako aldean hesirik ez zegoelako. Hortaz, hesi bat jartzearen alde agertu ziren; horrela, Oiartzungo zein Lesakako ganaduak ez zituen kalte gehiago egingo, eta Artikutzako jabeari ez zizkioten isunak ordaindu beharko. Halere, Lesakako udalak erantzun zien ezin zuela horrelakorik egin, hala eginez gero, kaltetu egingo zituelako Lesakaren eta Artikutzaren arteko larreratze hitzarmena eta Lesakako auzokoek Artikutzako larreetan eta Artikutzakoek Lesakakoetan zituzten eskubideak. 1928an, hiru herriak bildu ziren berriro, mugak eta mugarriak berriro jartzeko216. Pentsa dezakegu, halaber, gatazkak egon zirela Goizuetaren eta Orreagaren kasuan, Behe Erdia Aroan. Dena dela, goizuetarrekin eta Orreagako behizainekin izandako gatazka handienak XVII. mendean gertatu ziren. 1646an, Oiartzungo bizilagunek, Nafarroako unaiek Oiartzungo behorren eta behien artean egindako bahiketei erantzunez, Anizlarreako ganaduaren bahiketa handi bat burutu zuten. Hortik aurrera, gatazkak areagotu egin zirela ematen du. Horrela, 1662an, Lizardik, Anizlarreako behizainak, Orreagako Errege Kolegiatak bidalitako gutun bat eman zion Oiartzungo udalari, eta bertan mendietan bazkatzen ari ziren Orreagako abere taldeei egindako gehiegikeriak salatzen zituzten: “…indarrez beren ganaduak behartuz eta bahituz eta beren abeltzainei tratu txarra emanez…”. Dirudienez, bi urte lehenago, Exkas saroiko etxolan mozorrotutako gizonak sartu, eta bertan zegoen baserritarrari belarria moztu zioten. Errudunak Nafarroan atxilotu zituzten, eta horietako bat Iruñeko kartzelan hiltzera zigortu zuten. Salatuen artean, Joanes Oiartzabal zegoen -gogoratu, 1611n, Oiartzun eta Errenteriako udalen aurka aritu zenetako bat zela, edo behintzat haren semea-. Oiartzungo udala harrituta zegoen, Joanes haraneko gizon “lasaienetariko” bat zelako. Udalak onartu zuen oiartzuar batzuek eztabaidak izan zituztela Anizlarreakoekin, baina garrantzi gutxikoak izan zirela adierazi zuen. Dirudienez, Oiartzungo auzokoek urtean bitan ordaintzen zituzten Anizlarrean bazkatzen zuten Baztango eta Baigorriko abere taldeen unaiek egindako bahiturak, auzirik jarri gabe. Neguan, Orreagako eta Baztan nahiz Baigorriko bustoak edo behi taldeak Anizlarreako behizainen zaintzapean egoten ziren, eta Oiartzungo mendietan sartzen ziren, inongo arazorik gabe. Lizardiren gutunari erantzunez, Oiartzungo udalak adierazi zuen ez zuela arrazoirik ikusten“…ordura arte etxe santu horrekin izandako batasuna eta tratu ona mozteko” 217. Aurreko atalean ikusi bezala, 1688an eta 1692an, hurrenez hurren, Anizlarreako mendizainek Oiartzungo 40 zekor eta 52 behi bahitu, eta ordaintzera behartu zuten218. 1797an, Anizlarreako mendizain Manuel Etxebestek esaten zuen bezala, Goizuetak Oiartzungo haraneko zenbait ahutz
215
CARRIÓN ARREGUI, I.: “Los antiguos…Op.cit., 62 or. O.U.A., C, 4, 20, 4 eta L.U.A., C 547, 5. 217 O.U.A., A, 1, 1, 2. 218 G.P.H.A., 3/2168, ff. 44 rº - 45 vº eta 3/2171, ff. 119 rº eta vº. 216
72
64
Álvaro Aragón Ruano
bahitu zituen, Azkoteko barrutian. Jabeak azaldu orduko askatu egin zituen fidantzak ordaindu ondoren, hori egiteko baimenik ez izan arren219. XIX. mendean, gatazkak areagotu egin ziren. Oiartzungo abeltzainek aldarrikatzen zuten Anizlarrean eta Orreagako Kolegiataren mendietan aske ibiltzeko aspaldiko hitzarmenak zeudela. Anizlarrean txabolarik ez zutenei debekatzen zitzaien bakarrik. 1816an, ganaduzaleek bahiketak jasan behar izan zituzten berriro, Anizlarrean. Halere, Goizuetaren esanetan, ustezko eskubide hori ez zen inoiz egon, derrigorrezko baimena eskatu eta dagokion ordainketa egin ezean. Hiru hamarkada geroago, gatazkak bere horretan ziharduen: 1846an, Goizuetako udalak mugan etxolak zituzten abeltzainei bere mendietan larreratzea debekatu zien. Oiartzungo udalak “…bertako lurra eta hori baino handiagoa den ganadu jabetzaren banaketa ezagutzen duenak badaki, ganaduzale bakoitzari abeltzain bat edukitzera behartzea eta zentzurik gabekoa izango litzatekeela, herri batetik bestera joateko eta hesitu gabeko lurretan harrapatuak izan gabe aritzeko eskubidea izan ezean.”. Oiartzunek eta Goizuetak ez omen zuten larreratze adostasunik, baina Oiartzungo biztanleek “…aspalditik…” ordaintzen zioten Goizuetari, 1 belloizko erreal ardiko eta 4 erreal behiko, Goizuetako mendiak zabalagoak eta hobeak izateagatik. Aldiz, Oiartzungo udalak ez zien ezer eskatzen bere mendietan larreratzen ziren Goizuetako abere talde gutxiei, gehienak Berastegin eta Elduainen aritzen baitziren, inolako ordainketarik gabe. Halere, Goizuetako mugan bizi ziren zenbait oiartzuar 1846an kexu azaldu ziren, Goizuetak bere mendietan larreratzen uzten ez zielako eta abereak bahitzen zituelako. Dirudienez, Goizuetako aziendaren hedakuntzak sortu zuen arazoa. Horren harira, 1846ko ekainean, zenbait goizuetarrek bertako udalari eskatu zioten Oiartzungo mugan zeuden larreetan bazkatzeko eskubidea izateko, diru kopuru baten truke. Goizuetak haraneko aberezaleei bere barrutira sartzea galarazi zien, Oiartzungo familia askori Goizuetako eta mugetako larreetarako transterminantzia eragotziz. Gatazka gori-gorian zela, Oiartzungo udalak Berastegiko udalari parte hartzeko eskatu zion, nolabaiteko gipuzkoar zaletasuna aldarrikatuz etsai nafarraren aurrean, eta Goizuetako abere taldeei Berastegiko mendietara egiten zuten transterminantzia debekatzeko eskatu zuen, oiartzuarrei debekua kendu ezean. Ekintza hori burutzeko, “…ezinbestekoa dut berorren laguntza; bere begirunea eta borondatea jasoko dudala zalantzarik ez daukat, Gipuzkoako anaidikoak eta probintziako anaiak diren herrien artean elkarri laguntzea eta babestea ohikoa den bezala” Orduko auzi hura Oiartzungo interesekoa zen, baina agian etorkizunean Gipuzkoako edozein herriri eragingo zion220. 1846ko maiatzaren 10ean, Goizuetak gutun bat bidali zion Oiartzungo udalari, ordenantza berri bat ezarri zuela jakinarazteko eta Oiartzungo abeltzainei eta aberezaleei horren berri emateko. Bertan adierazitakoaren arabera, abeltzain arrotzei sarrera galaraziko zitzaien, baldin eta Goizuetako abeltzainek San Marko egunerako (apirilak 25) bi ontza urre ordaintzen bazituzten. Baldintza bete egin zen, eta goizuetarrek eskuratu zituzten larreak. Neurri hori, nonbait, kanpoko ganaduak Goizuetako mendi eta basoetan egindako kalteen ondorioz hartu zen. Egia esan, neurri hori ezinbestekoa zen, inguruko herriak basoa sustatzeko hartzen ari ziren neurriak eta Goizuetara joandako abeltzain arrotzen kopurua kontuan harturik. Aipatutako ordenantzak enborrak eta egurrak ateratzea galarazi zien mandazainei221. Oraindik orain, 1909an, azienda Artikutzara, 219
G.U.A., Sorta 040. O.U.A., B, 5, 3, 1. 221 G.A.O.-A.G.G., JD IT 22 A-8. 220
65
73
Ă lvaro AragĂłn Ruano
Lesakara eta Goizuetara eramatea galarazi zitzaion Oiartzuni, ganaduak aldaxketan eginiko kalteengatik sari bat ordaindu arren. Gauza bera gertatu zitzaion 1912an, Irunen eta, 1914ean, Hernanin222. 1956. urtean, Oiartzungo artzainek Goizuetan ardiko pezeta bat ordaintzen zuten, eta 50 pezeta, berriz, 100 ardiko artaldeko; Lesakan, ordea, ez zuten ezer ordaintzen223.
222 223
74
O.U.A., C, 4, 9, 4. ARBELAITZ, I.: Op.cit., 75-78 or, eta ARBELAITZ, I. eta SANZBERRO, J.M.: Op.cit., 107-115 or.
66
Álvaro Aragón Ruano
3. Abeltzaintza sistemak 3.1. Abeltzaintza egonkorra Dokumentuetan aztarna gutxiago izan arren, XIX. eta XX. mendeetan ere nagusi zen abere egonkorra, kopuruari eta ekonomiari zegokienez. Nolanahi ere, aurreko kasuetan bezala, abere egonkorren jabetza edo jabegoa askotarikoa izan zitekeen. Egiaztatu ahal izan denez, abere mota horren kopurua askoz ere handiagoa izan zen Gipuzkoa ekialdean; hots, Bidasoa, Urumea eta Oria ibaien arroetan. Han, Larreen Ordenantza geroago aplikatu zen, mendebaldeko Urola eta Deba ibaien arroetan baino, non, aspalditik, XVI. mendearen hasieratik, onartuta baitzegoen nolabaiteko transterminantzia, eta horrek, jakina, abere egonkorren kopurua murrizten zuen. Egonkorraz mintzatzean, ez dugu esan nahi ukuiluratua; alegia, abereak etengabe ukuilu, korta edo baserri bateko lurretan egotea. Abere egonkorraren kudeaketa eta ustiapena hainbat modutan egiten zen. Lehenengoan, aberea baserri baten lurretan egoten zen. Baserri hura abere taldearen jabe zen abeltzain edo laborariarena edo, bestela, partikular batena zen; horrelakoetan, lehenengoek hitzarmen bat sinatzen zuten harekin, aurreko atalean deskribatu dugun moduan. Modu horren aldaera baten arabera, abere taldearen jabea abeltzaintzako produktuak eskuratu nahi zituen inbertitzaile bat zen, eta abere taldea bere jurisdikzioko edo beste jurisdikzio batzuetako partikularren esku uzten zuen; izan ere, berak ez zuen parte hartzen abereen kudeaketan jabetzak edo abereak zaintzeko langileak ez zituelako; hala, irabaziak erdibanatzeko kontratuak sinatzen zituzten, urtero irabaziak ematen zituztenak. Bigarrenean, erabiltzeko larrea nahikoa ez zenean, joan-etorriak egiten ziren egunero, bailararen hondoaren, non kokatuta baitzegoen ukuilua, eta mendien artean, herri larreak erabiltzeko. Hirugarrenean, suposamendu horretan bertan, zegokien jurisdikzioaren herri mendietan larreratzen ziren abereak gauez eta egunez, urtaroka. Ikusi dugun moduan, Oiartzungo artaldeak Arraskularre inguruan elkartzen zituzten goiko larreetara joateko224. Laugarren aukera saroietako abeltzaintza zen, abantaila handiak zituena eta “eguzkiz eguzki” arteko larreratzearen mugak gainditzeko aukera ematen zuena. Ukuiluan hazitako abereen jabeak nekazari eta abeltzain txikiak izan zitezkeen, baina tartean baziren hainbat negozio batera egiten zituzten lurjabe edo inbertitzaile handiak ere. Azken horiek beren edo beste jabe partikular batzuen baserrietan bizi ziren baserritarren eta kolonoen esku uzten zituzten abereak, baserri horietan mantenurako larreak eta instalazioak zituztelako. Nolanahi ere, horrelakoetan oso gauza arrunta zen jabetza partekatua izatea, irabaziak eta galerak erdibanatuta. Kolonoak, ordea, bere jabetzaren zatia galdu ohi zuen, abereak erabiltzen zituelako ugazabari zor zizkion zorrak ordaintzeko. Dena den, jabetza eta ustiapena haren esku jarraitzen zuten.
224
Badirudi ohitura hau iraun zuela, baina zeozer aldatuta, ia XX. mendera arte. 1976an egindako elkarrizketan Berinberriko Manuel Ignaziok zioenaren arabera Arraskularren -herri lurra baitzen- biltzen ziren haraneko ahari guztiak artzain baten zaintzapean, bi pezeten truke. IRIGOIEN, X. eta LEKUONA, J.M.: “Artzaien mundua”, Oiartzun, 6 (1976), 74-76 or.
67
75
Álvaro Aragón Ruano
Isabel Mugartegi Egiak225 dioen moduan, XVI. mendearen amaieraz geroztik, baina, batik bat, XVII. mendearen erdialdetik, ukuiluratutako abereen kopurua gora egiten hasi zen, udal lurretan larreratzen zenaren aurrean. Hortaz, behi aziendaren ustiapena estentsiboa izatetik intentsiboa izatera aldatu zen, hiru errealitate hauei erantzuten: alde batetik, larreen gutxitzea, basoa murriztearen eta ereintza alorren nahiz laborantza lurren areagotzearen ondorioz -batik bat, artoa zabaltzearekin batera-; bestetik, aurrekoaren ondorio gisa, ardien kopurua handitzea, behiei pixkanaka lekua kenduz; eta, azkenik, behi aziendaren espezializazioa, “ogi idiak” edo “idi eta behi gizenduak” izenekoen bitartez. Funtsean, arto eta bazka landareekin hazten eta gizentzen ziren, Gipuzkoako herrietako harategiei haragia hornitzeko. Haragiaren ustiapenari buruzko kapituluan egiaztatuko dugu gertaera hori. Pixkanaka, ardiek behiak ordezkatu zituzten larre naturaletan, eta behi aziendentzat urtaroen araberako sistema osagarri bat garatu behar izan zen, non konbinatu egiten baitziren larre naturalak eta, neguan gehienetan, bazka bidezko mantenua. Ukuiluratutako aberea hedatzeko joera finkatu egin zen, honako hauek eraginez: XVI. mendearen amaierako artoaren hedapena, XVIII. mendean hasitako bazkaren ekoizpena eta haren orokortzea XIX. mendean, eta behi aberearen espezializazioa -batez ere haragia lortzeko eta garraiatze-lanak egiteko-. Hortaz, 1865. erroldan egiaztatu ahal izan dugunez, abere ukuiluratuaren kopurua nagusi zen XX. mendearen hasieran, eta mendiko larreen bidez mantendutako ganaduaren kopurua, berriz, oso txikia. Hain zuzen, bazken baliabidea asko erabili zen, abere transhumante nahiz egonkorraren larreen eskaerari erantzuteko. Izan ere, larreratzeko eremuak ezin ziren areagotu; haatik, gero eta urriagoak ziren, desamortizazioen eta nekazaritzako ustiapenen eraginez. Bazka artifizialak XVIII. mendearen erdialdean zabaldu ziren, probintziako hainbat herritan bazka landareak226 jartzeko lehen saialdiak egiten hastearekin batera. Mutrikuko herriak 1771eko abenduaren 31n Gaztelako Kontseilu Gorenak eginiko galderei erantzuteko igorritako txostenean, ailorbearen227 laborantza aski errotuta zegoela adierazten da. Dena den, benetako bultzada probintziako erakundeen ekimenez iritsi zen, abereen epizootia prozesuek eta espezieak hobetzeko eztabaidek eragindako une larrian. Merkatuen eskakizun berrien aurrean, erakundeek ustiapenak aldatzen lagundu zuten, eta pixkanaka baserritarrak abeltzaintzan eta bazka laborantzetan espezializatzen hasi ziren, zerealen kaltetan. Aldi berean, abeltzainek ahaleginak egin zituzten otadiak edo lur ez oso emankorrak egokitzeko, iraultzeko eta eraldatzeko. Horrela, belardiak lortzen zituzten, ganadu hobetuen228 mantenurako belarra eskuratzeko. Herri lurren belarra urtero saltzen zitzaien eskatzen zuten partikularrei, XIX. mendearen hasierara arte urria zelako. Alabaina, abereen kopurua handitu zen, eta larre naturalak murrizten 225
MUGARTEGUI EGUÍA, I.: “Nobleza y terratenientes en la Castilla interior y en el País Vasco costero: soluciones a la crisis del siglo XVII”, DÍAZ DE DURANA, J.R. (ed.): La lucha de bandos en el País Vasco: de los Parientes Mayores a la hidalguía universal. Guipúzcoa, de los bandos a la Provincia (siglos XIV a XVI). Bilbo: EHU, 1998, 478-480 or. 226 FERNÁNDEZ DE PINEDO, E.: Euskal Herriko ekonomi hazkundea eta gizarte-aldaketak (1100-1850). Bilbo: EHU, 1999, 200 or. 227 URRUTIKOETXEA, J.: “En una mesa y compañía”. Caserío y familia campesina en la crisis de la “sociedad tradicional”. Irún, 1766-1845. Donostia: Deusto, 1992, 324-326 or. 228 SAIZ, L.: Op.cit., 658 or. 76
68
Ă lvaro AragĂłn Ruano
joan ziren desamortizazioen, nekazaritzaren hedapenaren eta, batik bat, XIX. mendearen erdialdetik abian ziren espezieak hobetzeko politiken ondorioz. Horrela, larre artifizialen eskaera handitu zen, eta udalek lehiaketa publikoak edo enkanteak antolatu behar izan zituzten, horiek esleitzeko. Hori gertatu zen Oiartzunen, 1885. eta 1889. urteen bitartean. Udalak Madalensoro, Iturriotz eta Urkaben zituen larreetako belarra saldu zien lau herritarri. Kasu bakoitzean, 25 pezeta ordaindu zituzten, eta bi ebaketa egiteko eskubidea zuten, bat maiatzean eta azaroan229 bestea. XX. mendearen hasieran, Oiartzunen bertan, alpapa eta hirusta ereiten ziren belardi iraunkorretan, eta txandakako belardietan, berriz, artoa, faosha eta arbia. Artoaren uzta jaso ondoren, ailorbea ahurtaraka eraiten zuten; dena den, antza denez, ez zuten hura gehiegi erabiltzea gomendatzen. Donostiako udalak, 1900eko uztailaren 5ean, aldez aurretik mediku azterketa egiteko eskatu zien ailorbe zaporeko haragia saltzen zuten harakinei. Izan ere, bazka landare horrek zapore txarra uzten zuen giza kontsumorako haragian, eta udalak saldu aurreko hamar egunetan ailorberik ez emateko gomendatzen zuen. Hiriak eskaera bera egin zien Donostian jandako haragia erosten zen herrietako udalei, debekua eraginkorra izan zedin. 1900eko uztailean, TorreMuzquiz kondeak Oiartzungo alkateari eskatu zion bere abeltzainei esateko behi azienda bazka landare horrekin ez elikatzeko edo, gutxienez, saldu230 baino hamar egun lehenago gehiago ez emateko. Zirkularrak eta eskaerak egin arren, debekua ez zen betetzen; hortaz, 1901. urtean, Diputazioak isun handiak jartzeko erabakia hartu zuen. Protestak izaten ziren oraindik 1905ean231. Alpapa zen, zalantzarik gabe, laborantzarik emankorrena eta hedatuena. Agirre ingeniari agronomoaren arabera, 1903an, lur eremu emankorrek 2.000 kintal metriko edo hektareako 200 tona alpapa ematen zituzten; kalitate ertainekoek 100 kintal edo 10 tona, eta kalitate txarrekoek, berriz, 50 kintal edo 5 tona. Horrek abere talde handi bat mantentzea ahalbidetzen zuen. Hogeita hamar metro koadroan, 5 arroba alpapa jasotzen ziren; hau da, 57,5 kilo, eta, lehortu ondoren, horren laurdena geratzen zen; hots, 14 kilo. Urtean bost ebaketa egiten ziren, baina lehena eta bosgarrena ertainak ziren; beraz, hektareako 208 kintal metriko lortzen ziren; hots, 20,8 tona. Ingeniari berak kalkulatzen zuen Oiartzunen lugorriak eta herri-mendi landugabeek 2.000 hektarea hartzen zituztela eta itxitako lur partikularrek 30 hektarea; hau da, hektarea bat abelburuko. Ardi eta zaldi aziendak urte osoan larreratzen ziren; behi azienda ez, ordea. Behi gehienak ukuiluan gordetzen ziren, eta gutxi batzuk baino ez ziren mantentzen mendiko larreen bidez. Ukuiluratutako ganadua bi hilabetez eramaten zuten mendira, bat udaberrian eta beste bat udazkenean. Ardi azienda zen artzainen zaintzapean zegoen bakarra; gehienetan jabearen senideak ziren. Garai hartan, larre artifizialeko 90 hektarea zeuden Oiartzunen, eta hori nahikoa zen jurisdikzioko abereak mantentzeko. Hilabete batzuk lehenago, ordea, 1903ko abuztuan, Oiartzungo zazpi abeltzainek ez zieten utzi mendizainari eta lurra jorratzen eta presatzen ari ziren langileei 12.000 haritz landatzen Bidamakoetan, lehen gaztainondoz landatutako ondazilegian. Izan ere, ekaitz egunetan eta neguan lur horietan babesten zituzten abere taldeak. Eskatzen zuten sortak mendi altuago eta urrunagoetan kokatzeko. Ordura arte, XIX. mende amaiera, abeltzainek larreak erabili 229
O.U.A., C, 4, 13, 6. O.U.A., B, 5, 3, 1. 231 ARAGĂ&#x201C;N RUANO, A.: La ganaderia guipuzcoanaâ&#x20AC;ŚOp.cit., 93-94 or. 230
69
77
Álvaro Aragón Ruano
zituzten gaztainondoak, gaixotuta, galtzen joan zirelako pixkanaka. Abeltzaintzan ez ziharduten bizilagunak, ordea, kexu ziren aipatutako lurrak ez zirelako emankorrak. Gauzak horrela, udalak hiru zati antzuenak hautatu, hesi artifizialez itxi, eta zuhaitzak landatu zituen, denborarekin udalerriari232 onurak emango baitzizkioten. Behi aziendaren beharrak, ordea, gehiago handitu ziren, herriko bazka landareen ekoizpena baino. Horrez gain, hazkuntza bizkorreko zuhaitzak sartu eta hedatzearekin batera, mugatu egin ziren basoak eta mendiak ustiatzeko aukerak. Hartara, inportatu behar izan zituzten zereal ebaketen lastoa, zahia, Argentinako artoa, birzaia, babak eta opil oliaginosoak, neguan batez ere. Nolanahi ere, ganaduak ez zuen behar besteko janaria jasotzen haragitan eta esnetan errendimendu onena emateko, garraiatze lanetan behiak idiak ordezkatzen ari ziren une hartan. Hura konponduko zen bai bazka laborantza hedatuta, zerealen eta artoaren laborantzen kaltetan, bai berezko belardien emankortasuna areagotuta, ongarritze intentsiboaren bidez -gaur egun egiten den moduan-. Gipuzkoan, ordea, 1930ean lortu zen azalerarik handiena, eta gero atzera egin zen233. Aurreko mende eta garaietan bezala, XIX. mendean ez zuten artalde guztiek transhumantzia egiten. Berezko larreak ez zituztenean edo herri larre nahikorik ez zegoenean soilik eramaten zituzten artaldeak jurisdikziotik kanpo eta ez oso urrutira, lehen egiaztatu dugun moduan. Hain zuzen ere, 1865eko estatistika datuen arabera, abere egonkorraren kopurua nabarmen handiagoa zen transhumantzia edo transterminantzia egiten zuena baino, hala behi aziendaren kasuan nola ardi aziendaren kasuan, eta % 90 baino gehiago izatera iritsi zen234. 3.2. Transterminantzia sistema. Espainiako Errege Akademiaren hiztegiaren arabera, abere “egonkorra” beti leku beretan larreratzen dena da, eta haren zergapeko herriaren barruan larreratzen den abereari, ardiei gehien bat, aplikatzen zaio. Horren kontrakoa da abere “transhumantea”, eta esaten zaio, larreak erabiltzeko udan eremu hotz eta hezeetara eramaten den abereari, edo udako larreetatik negukoetara, eta alderantziz, eramaten denari. Azkenik, abere “alderraia” dugu, transhumantea izan gabe, dagokion bizilekutik aldi baterako atera eta hurbileko larreetara eramaten dena, eta abere “transterminantea”, jurisdikzio barruti batetik bestera igarotzen dena edo markatuta dagoen barrutitik ateratzen dena. Pierre-Yves Laffont historialariak lekualdatzeen antzeko sailkapen bat proposatzen du. Transhumantzia abereen aldizkako mugimendu pendular gisa definitzen du; batez ere, behi eta ardi aziendak egiten du, baina baita ahuntzek, txerriek eta erleek ere. Mugimendu horren bidez, janari hobea eskaini nahi zaie abereei, haragi, gazta, artile, ezti eta ezko etekin handiagoak lortze aldera. Laburbilduta, txerriak eta erleak alde batera utzita, abereak udan igo (udatea) eta neguan (negutea) jaitsi egiten ziren lautadan larreratzeko, elurra eta gelaren eraginez goialdean larreratzea ezinezkoa zenean. Lekualdatze horiek luzeak izan zitezkeen (transhumantzia horizontala edo ekintza-radio luzekoa) oso urrun zeuden bi eremu geografiko osagarri lotuz, edo
232
O.U.A., B, 5, 3, 1. LANZA GARCÍA, R.: Op.cit., 187-189 or. 234 INE (http://www.ine.es/inebaseweb/pdfDispacher.do?td=194283&ext=.pdf). 233
78
70
Álvaro Aragón Ruano
laburrak (transhumantzia bertikala, hurbileko udate-negutea), abere taldeak bailara hondoetatik leku garaienetara eramanez235. Baiezta dezakegu Behe Erdi Aroan Gipuzkoako eta Oiartzungo abereen ustiapenean elkar baztertzaileak ez ziren lau modu horiek bereizten zirela: abere egonkorra, abere alderraia, abere transterminantea eta ibilbide laburreko abere transhumantea. XVIII. eta XIX. mendeetatik aurrera, lau eredu horiei ibilbide ertaineko abere transhumantea batu zitzaien, barrualdeko mendilerroen eta kostaldearen artean mugitzen zena. Kantauriko kostaldearen gainerako eremuetan bezala236, dokumentuek erakusten dute Gipuzkoako lurraldean abeltzaintza izan zela jarduera nagusia XI. eta XIII. mendeen artean. Dena den, poliki-poliki goraka ari ziren beste jarduera batzuk ere ematen ziren, hala nola nekazaritza eta arrantza. Garai hartarako, itxuraz, osagarriak ziren jada abeltzaintza eta nekazaritza; izan ere, erreferentzietan batera ageri dira larre eta urei, lur landu eta landugabeei eta fruta arbola eta ez fruta arbolei buruzko terminoak. Nekazaritzaren jarduera nagusietako bat sagardien laborantza zen237. Jarduera hori eta abeltzaintza osagarriak ziren, zalantzarik gabe. Sagarrondoak landatzean batetik bestera tarte jakin bat utzita, belarra hazten zen, eta abeltzaintza egin zitekeen. Abereek, gainera, ongarria ematen zieten zuhaitzei. Beraz, ustiapen sistema intentsiboa zen, eta ziur asko nekazaritza ekoizpen handia ahalbidetuko zuen. Abereen urtaroko joan-etorrian, eguzkiz eguzki larreratze sistema zen arruntena, eta haren parekoa zen Aragoiko alera foral izenekoa. Egia esanda, eredu hori Pirinioetako bi aldeetan zegoen zabalduta. Aragoin, erreinu osoan zabaldu zen espezialitate hori. Horren arabera, herri bateko abereei herri mugakidearen zati bateko izakinez baliatzeko aukera ematen zitzaien, herri biak elkartzen ziren lekuetan eta larretaraino. Eskubide horri -batzuetan elkarrekikoa zena eta besteetan ez- hainbat muga jarri behar zitzaizkion, gehiegikeriak saiheste aldera. Muga horiek laburbilduta zeuden “eguzkiz eguzki eta larrainez larrain”238 apotegman. Nafarroan, herri mugakideen artean, elkarrekiko larreak, morrontzak edo larre komunitateak zeuden. Mugatutako barrutien artean ezartzen baziren, morrontzak ziren eta eguzkiz eguzki larreratzen ziren, fruituetan eta zaldi eta idientzako larreetan (idi larreak) kalterik egin gabe. Ostera, elkarrekiko morrontza zuten herrietako barrutiak mugatu gabe zeudenean, komunitateak ziren. Horrelakoetan, herri baten abereek bestearen belardietan eta uretan bazkatu eta edan 235 LAFFONT, P.Y.: “Trashumante et estivage: quelques conclusions”, LAFFONT, P.Y. (Ed.): Trashumance et Estivage en Occident. De la Préhistoire à nos jours. Flaran, 26. Toulouse: Universitaires du Mirail, 2006, 405 or. 236 « PASCUA ECHEGARAY, E. eta FERNÁNDEZ MIER, M.: “Seminario <<Paisajes de montaña y espacios » Instituto de Historia, CSIC, Madril, 19 de mayo de 2006”, pastoriles en la Edad Media: perspectivas y proyectos>>: Historia Agraria: Revista de agricultura e Historia rural, 39 (2006), 379-385 or. CORBERA MILLÁN, M.: “Técnicas pastoriles y paisaje rural: origen y evolución de las praderías invernales en los valles del Nansa-Lamasón”, Ería, 71 (2006), 301-318 or. eta “Resistencia de un sistema milenario de trashumancia ganadera de corto recorrido en el valle de Cabuérniga (Cantabria)”, Scripta Nova, X, 218 (2006). LANZA GARCÍA, R.: “El crecimiento de la ganadería de Cantabria entre los siglos XVI y XIX: una temprana especialización regional”, Historia Agraria, 23 (2001), 79-118 or. PÉREZ GARCÍA, J.M.: “Niveles y transformaciones de la ganadería de Galicia en el siglo XVII”, Cuadernos de Estudios Gallegos, XXXIII, 98 (1982), 87-177 or. 237 BARRENA OSORO, E.: La formación histórica…Op. cit., 419 or. 238 FAIRÉN GUILLÉN, V.: La Alera Foral. Zaragoza: Institución Fernando el Católico, 1951, 6-12 or.
71
79
Álvaro Aragón Ruano
zezaketen, eta mendiak erabiltzeko aukera zuten, bakar bat bailiran. Hasieran aipatutako alera foral izenekoarekin alderatuz gero, Aragoikoa “larrainez larrain” egiten zen, eta Nafarroakoa, berriz, “larrainetaraino”. Asturiasen ere baziren morrontzak, baita laboreen bideak ere, baina ez dugu eguzkiz eguzki eskubidea erabili izanaren berri. Bide horien, hau da, uztak jaso ondoren herri baten abere guztiak komunitatean lursail irekietan eramateko joera horren jatorria eta iraupena bilatu behar dugu minifundioan eta nork bere abereak bakarka larreratzeko ezintasunean. Transterminantziako foruaren idazkera eta edukiak Erdi Aroko tradizio juridiko luze batean oinarritzen ziren: Pirinioetako zuzenbidea, desagertu arte Gipuzkoako foru sisteman iraun zuena, batik bat, Jacako eta Logroñoko foruen transmisioari esker. Abeltzaintzan ez ezik, beste alderdi juridiko batzuetan ere aplikatu zen, esate baterako, oinordetzako zuzenbidean aukeratzeko askatasunak gizonak nahiz emakumeak aukeratzea ahalbidetzen zuen239. Jacako foruan agertu zen lehenengoz eguzkiz eguzkiko larreen sistema. Foru horrek, Antso Ramirez erregeak 1077. urtean emandakoak, Pirinioen zati handi bat hartzen zuen, eta Gipuzkoako hiribildu gehienen hiri gutunek jaso zuten. Herri mugakideei baimena ematen zien larre komunitatea egun osoan egiteko, animaliak gauez beren barrutietara eramanez, hau da: “auzokoen abereak larreratzen ahal ziren, egunean joan-etorria ahal izateko lekuetan, hiribildutik edozein norabidean aterata”240. Tradizio horren jatorria Goi Erdi Aroan dugu, eta, Victor Fairenen arabera, bisigodoen legediari lotuta dago; dena den, egile horrek ohartarazten duenez, transterminantziako foruaren titularrak herritarrak ziren, eta ez kontzejuak. XVII. mendetik XIX. mendera, eguzkiz eguzki terminoa lasaitzen joan zen. Hala, XVI. mendean esan nahi zuen eguzkiarekin batera ateratzea eta norberaren larrainetara hura gorde aurretik itzultzea, eta XVII. mendetik aurrera, ordea, harrera lekuetan ez lo egitea esan nahi zuen. Kasu batzuetan, transterminantziako forua alde bakarreko erabaki batez amaitu zen, eta beste batzuetan gau eta eguneko larre komunitate bihurtu zen. Transterminantziako foru batzuk, ordea, lege orokorrekin eta desamortizazioekin batera amaitu ziren241. Jacako Foruak jarraipena izan zuen Lizarrako eta Donostiako foruetan, eta azkenekoa ia Gipuzkoa osora hedatu zen XIII. mendean. Horrela iritsi zen, esate baterako, Hondarribia, Errenteria eta Oiartzunera. Antso Ramirez erregeak 1090ean eman eta Antso Jakitunak 1164an berrikusitako Lizarrako foruak aipatzen zuen ere transterminantziako forua. Horrek aldaketa txiki baina garrantzitsuak eragin zituen Jacako klausulan. Izan ere, lehenik eta behin, transterminantziako foruaren aldia bi egunera luzatu zen. Egun bat joateko eta bestea itzultzeko242; ziur asko, abere taldeek distantzia luzeagoak egin behar zituztelako, larre onetara iristeko (Korresko mendiak, Andia, Entzia eta Urbasa). 239 ARAGÓN RUANO, A.: “Familia, mujer y conflictividad en Guipúzcoa durante la Edad Moderna”, BRSBAP, 67, 1-2 (2011), 43-86 or. 240 UBIETO ARTETA, A.: Jaca: documentos municipales (971-1269). Valentzia: Anubar Ediciones, 1975, 50 or. eta BUESA CONDE, D.J.: Sancho Ramírez, rey de aragoneses y pamploneses (1064-1094). Zaragoza: Ibercaja, 1996, 139-140 or. 241 FAIRÉN GUILLÉN, V.: Op. cit., 12, 20, 67, 103, 105 eta 109 or. 242 BARREIRO GARCÍA, A.M.: “La difusión del fuero de Jaca en el Camino de Santiago”, VV.AA.: El Fuero de Jaca. II: Estudios. Zaragoza: El justicia de Aragón, 2003, 151 or.
80
72
Álvaro Aragón Ruano
Bigarrenez, larreen erabilera mugatu zen; hala, edozein leku eta jurisdikzioko larreak izatetik Lizarrako jurisdikzioko larreak izatera aldatu ziren. Eta, hirugarrenez, larre eta basoekin batera urak sartu zituen; erabaki zentzuduna Lizarrako herriaren ingurune geografikoa eta kokalekua kontuan hartzen baditugu243. Donostiako forua Antso Jakitunak eman zuen 1180. urte inguruan, 1164ko Lizarrako foru luzea eta Oloroeko forua eredu gisa hartuta. Bitxia bada ere, Donostiako foruan, transterminantziako foruari buruzko artikulua osorik aldatu zuten: “ Eta eduki ditzaten beti eta lurralde osoan (eman berri zaien erregearena) larreak, basoak eta urak, inguruan bizi diren gizonek dituzten bezala”244. Ez dakigu zergatik ez zen behin ere aipatu abereak larreratzeko erregimena, Jaca eta Lizarrakoan egiten zuten bezala. Beharbada, klausula hura ez zen beharrezkoa izango, Donostia Gipuzkoako lehen fundazioa izan zelako eta haren hiri gutunaren bidez jurisdikzio zabala lortu zuelako: “…Donostiako biztanleei ematen diet Hondarribia eta Oria arteko barrutia eta Errenga eta San Martin Arano artekoa, nik barruti horretan ditudan mendi guztiekin eta han erregearena den guztiarekin”245. Hiri gutunean emandako barrutiek lur eta larre nahikoak emango zizkieten Donostiako abereei, eta ez zituzten bilatu beharko beste barruti batzuetan. Teoria hori berretsi egiten da Donostiako foru bera jaso zuen Hondarribiko 1203ko hiri gutuna aztertzen dugunean. Horretan, hiriaren baimena izan ezean, erabat debekatuta dago Hondarribiari esleitutako barrutietan abereak (kanpokoak ulertzen da) larreratzeko sartzea; hain zuzen, Hondarribia Donostiako lurraldean eta jurisdikzioan sortu zelako. Transterminantziako foruaz baliatzeko ezinbestekoa zen iristen den barrutiaren erakundeen berariazko baimena edukitzea. Hortaz, kasu honetan zera pentsatu behar dugu: Hondarribiko hiriak emandako baimena abereak sartzeko eta eguzkiz eguzki larreratzeko izango zen, eta epe hori igarotzean abereek beren barrutietara itzuli beharko zuten. Kanpoko abereak Hondarribian sartzeko debekua indarrean zegoen XIII. mendearen amaieran. 1299an, Hondarribiko hiriak eta Juan Martinez Lastaolak sinatutako bake eta adostasun itunean, honela ezarri zen: “… que el ganado que será en la casa del dicho solar que puedan entrar e vsar en lo que fuere fuera del poblado e labradío y parecer en los herbajes francamente, así bien como lo de vn otro vecino de Fuenterravía, por tanto que el señor de Lastaola no aya poder de tener avío en ninguna manera ni otro ganado por dinero ni por salario que tome en 246 encomienda de hombre estraño de cincuenta cavezas de bacas arriva.” .
Beraz, testu horren edukiaren arabera, herriko barrutietan larreratzeko eskubidea eta askatasuna bertako biztanleek zuten bakarrik, eta ez kanpokoek. Nolanahi ere, azken horiek larreratzeko baimena eskuratu zezaketen, baldin eta berrogeita hamar abelburu baino gehiago ez baziren eta herriko norbaiten zaintzapean bazeuden. Ganadua zaintzen zuen herritar horrek kanon bat kobratzen zion jabeari. Horrek erakusten du abereen nolabaiteko joan-etorria izaten zela; ziur 243 LACARRA, J.M. eta MARTÍN DUQUE, A.J.: Fueros derivados de Jaca, 1. Estella-San Sebastián. Iruñea: Nafarroako Foru Aldundia-Bianako Printzea, 1969, 88 or. 244 BASABE MARTÍN, A.: “Estudio lingüístico del Fuero de San Sebastián”, CONGRESO “El Fuero de San Sebastián y su época”. Donostia: Eusko-Ikaskuntza, 1982, 15 or. 245 MARTÍN DUQUE, A.J.: “El Fuero de San Sebastián. Traducción manuscrita y edición crítica”, CONGRESO “El Fuero de San Sebastián y su época”. Donostia: Eusko-Ikaskuntza, 1982, 15 or. 246 MARTÍNEZ DÍEZ, G. – GONZÁLEZ DÍEZ, E. eta MARTÍNEZ LLORENTE, F.J.: Colección de documentos medievales de las villas guipuzcoanas (1200-1369)…Op. cit., 87-89 or.
73
81
Álvaro Aragón Ruano
asko, inguruko herrietatik etorriko ziren, eta, kopuru handiak ez izan arren, udalaren eta lurjabearen baimena eta lizentzia beharrezkoak izango ziren beti. Gipuzkoako dokumentuetan ez da aipatzen hitzez hitz transterminantziako forua, XIV. mendearen amaiera arte. Dena den, XIII. mendean indarrean egongo zela pentsatu beharko dugu, hainbat arrazoirengatik. Lehena: transhumantzia ertaina edo luzea ez da inoiz aipatzen, eta, hiri gutunen bidez, herri bateko biztanleei lur eremu zehatz bat ematen zaie, larreekin eta urarekin. Aipatutako herri foru guzti-guztietan, koroak -nafarra nahiz gaztelarra izan- hiribildu berriaren abereei koroaren mendiak, larreak, saroiak eta urak ematen dizkie emandako lur eremuaren barruan; ez, ordea, hortik harago. Alfontso VIII.ak Donostiako forua eman zion Getariari 1209an, baita denbora luzean erabili izandako mendiak, larreak eta urak ere. Fernando III.ak, berriz, 1237ko martxoaren 23an, “...terminoak, mendiak, defesak eta paskoak...” gehitu zituen. Klausula hori egun batzuk lehenago agertu zen lehenengoz, martxoaren 20an, Fernando III.ak Alfontso VIII.ak Oiartzungo bailarari emandako foruak berretsi zituenean. Haren Kantzelaritzak klausula errepikatu zuen Mutrikuko foruak berrestean, 1237an. Deigarria da defesa hitzaren erabilera, latinezko defensa hitzetik eratorria baita. Gaztelaniazko hiztegi akademikoek soilik abereak larreratzeko erabiltzen zen laborantzarik gabeko lur zati gisa definitzen dute, eta lurjabearen edo hark errentan emana zuen pertsonaren abereak bakarrik larreratu zitezkeen eremu horietan. Larreak, mugak eta herri lurrak eremu mugarritu bihurtu ziren, eta basoko aberastasuna bermatzeko lanetarako erabili ziren. Horrez gain, horiei esker diru-sarrera garrantzitsuak lortzen zituzten jabeek; hau da, kontzejuek247. Barruti mugarrituak izateak agerian uzten du aspaldi agertu zirela mendi eta barrutietatik bereizitako ondasun propioak. Denborarekin, defesa batzuk yssido edo exido bihurtu ziren; hau da, herri lur. Larreak eredu ia ukuiluratu baten arabera zeuden antolatuta. Abere taldeak ukuiluetatik larreetara joaten ziren, gau eta egun larreratzeko, eta urtaroaren arabera udako eta neguko larreen artean mugitzen ziren. Bigarren arrazoia: Pirinioetako tradizioaren adibideek argi erakusten dute mendietan -Aragoi eta Nafarroako Pirinioak eta Errioxako mendialdea- aplikatutako transterminantziako foruaren eredua zela nagusi. Hirugarren arrazoia: une horietan ez zen beharrezkoa transhumantzia ertaina egitea; izan ere, jurisdikzio bakoitzak behar adina larreak zituen abere taldeen mantenurako, aipatutako dokumentazioaren arabera abere taldeak ez baitziren oso ugariak. Arazoak XIII. mendearen amaieran agertu ziren, azienda kopuruak, nekazaritzak eta industria jarduerek, hala nola ontzigintzak eta siderurgiak, gora egitearen ondorioz. Laugarren arrazoia: dagoeneko aipatutako abeltegiak, bustoak eta saroiak izate hutsa. Izan ere, sistema onak ziren larreratzea eguzkiz eguzki luzatzeko eta jurisdikzio baten zein inguruko beste baten larre urrun eta onenetara iristeko. Saroi bat erabili ahal izateak nolabaiteko abantaila ematen zion onuradunari, ez zituelako arratsaldean abereak etxeratu behar; haatik, gaua han 247 BILBAO, L.M.: “Introducción y aplicación de la energía hidraúlica en la siderurgia vasca, siglos XIII-XVII”, Stvdia Historica, Historia Moderna, 5 (1987), 67 or. eta ARAGÓN RUANO, A.: El bosque guipuzcoano…Op. cit., 43-45 or.
82
74
Álvaro Aragón Ruano
igarotzea uzten zitzaien; hau da, saroi eta bordetan geratzen ziren; hortaz, tarteko sistema bat izango litzateke: erdi-ukuiluratua. XVI. mendearen bigarren hamarkadan, eredu bera erabiltzen jarraitu zuten, eta horrela adierazi zuten Oiartzungo udalaren eta bertako olagizonen arteko auzi baten lekukoek: “…la dicha syerra de Aralar esta entre la dicha provincia de Guipúzcoa e el dicho Reyno de Navarra a donde no avia ni avia abido ninguna ferreria e solamente se aprovechaba de la dicha tierra los cient vecinos de yerba e de pasto para los ganados e del cubillamiento para ellos e non de tala ninguna de montes porque no avia donde los llevar ni gastar que avn en la dicha Syerra avia poca arboleda e vn solo sel le bastaba para el avillamiento e para comer dende el pasto e yerva de toda la syerra e acogerse a las tardes a los dichos 248 seles e acubillamiento…” .
Bosgarren arrazoia: XVI. mendetik aurrera transterminantzia ageri zaigu; hau da, inguruko jurisdikzio edo jurisdikzio mugakideen arteko eguzkiz eguzki arteko larreratzea. Nekez pentsa daiteke egoera hori bat-batean sortu zenik, XIV. mendean. Errazagoa da pentsatzea XIV. mendetik aurrera aspaldiko abeltzaintza ohiturak idatzien bidez legeztatu beharko zituztela, Gipuzkoan -lehen beste batzuei esleitutako lurraldeen gainean- sortzen joan ziren hiribilduen arteko muga jurisdikzionalen zehaztu gabetasunaren ondorioz eta horien harira sortutako gatazken ondorioz. 1457ko Larreen Ordenantza egin zen; alde batetik, aziendaren kopurua handitzen ari zelako eta larre eta belardi gehiago behar zirelako; eta bestetik, abeltzaintza jarduera uztartu nahi zelako nekazaritza eta basogintza jarduerekin (eta hortaz, aziendaren aurrerapen hura mugatu nahi izango zuten nolabait, ontzigintzaren eta siderurgiaren interesen alde). Dirudienez, abeltzaintza hedatzen ari zen XIV. mendearen amaieraz geroztik. Horren erakusle da “eguzkiz eguzki” abeltzaintza mugatu izana, Gipuzkoan 1457ko Larreen Ordenantza ezarri aurretik. Dokumentuen arabera, eguzkiz eguzki larreratzea errespetatu egiten zuten Oñatin, Araban eta Gipuzkoan. Nolanahi ere, Gipuzkoan bi tradizio zeuden. Batak aipatutako Larreen Ordenantza eta “eguzkiz eguzki” arteko oharra errespetatzen zuen. Zehazki, kostaldeko udalerriek, Zarautzetik Mutrikura, eta Deba eta Urola bailaretako udalerriek baimena ematen zieten kanpoko abereei (ingurukoak) beren jurisdikzioetan eguzkia gorde arte larreratzeko, une horretan jatorrizko bizileku edo txaboletara itzuli behar baitzuten. Aitzitik, Gipuzkoa ekialdeko udalerriek; hots, Bidasoa, Oiartzun, Urumea eta Oria ibaien haranetako udalerriek, Orio eta Hondarribi arteko kostaldekoek barne, ez zuten onartzen aipatutako ordenantza betetzea, eta inguruko herrietako abelburu guztiak bahitzen zituzten. Larreen Ordenantzaren XXIII. kapituluak debekatu egiten zuen baimenik gabe larreratzea mahasti, hazitegi, sagardi eta baratza partikularretan eta larreak zituzten basoetan (ezkurra edo lande) -Abuztuko Santa Maria eta Eguberri eguna artean-; haatik, eguzkiz eguzki belarrak jatea eta ura edatea uzten zuen249:
248
O.U.A., C, 4, 2, 1, f. 68 vº. BARRENA OSORO, E.: Ordenanzas de la Hermandad de Guipúzcoa (1375-1463). Documentos. Donostia: Eusko-Ikaskuntza, 1982, 96-97 or. 249
75
83
Álvaro Aragón Ruano
"Que los ganados de qualquier natura saliendo de mañana de sus casas y moradas do moran que puedan pazer y pazcan las yerbas y puedan beber y beban las aguas en qualquier terminos e montes de tierra de Guipuzcoa de sol a sol tornandose a la tarde a sus casas y moradas donde salieren de mañana aunque los tales terminos e montes sean seles e otros terminos amojonados si quiera de concejo si quiera de hijosdalgo o de otras personas singulares o que los tales señores de los tales terminos e montes ni alguno ni algunos de ellos no puedan vedar ni biedan ni defiendan la tal prestaçion a los tales ganados.”
Aziendaren hazkundeak eta abereentzako janariaren beharrak pertsonen eta herrien arteko eztabaidak eragin zituen, 1457ko Ordenantzaren XXXIV. tituluak erakusten duenez. Titulu horrek debekatu egiten zuen abereak bahitzea larrerik ez zegoela frogatutako eremuetan250. Larreen gaineko auziak Batzarrek epaitu zituzten, sortutako arazoak ordenantzen aurkakotzat jotzen zituelako eta, beraz, haien eskumenekoak. Kexak eta erreklamazioak Batzar Nagusietako saioek iraun bitartean aurkez zitezkeen. Kausen zehaztapen eta ikustaldietarako, aholkuari edo abokatu baten aholkularitza jasotzen zuten251. Nolanahi ere, jurisdikzio bakoitzaren alkateek lehen auzialdiko epaile gisa jokatzen zuten, eta horren ondorioz epai kontrajarriak izaten ziren batzuetan. Larreen Ordenantza 1457ko martxoaren 30az geroztik izan arren, probintziaren zati handi batean ez zen bete, eta abereen bahiturek bere horretan jarraitu zuten. Ez-betetze hori auzi askoren iturburua izan zen. 1519an Lazkao eta Olaberriaren artean auzi bat sortu zen, lehenengoek bigarrengoen abereak bahitu zituztelako. Auzi horretan argi ikus daiteke, Ordenantza ezagutu arren, probintziako herri eta leku gehienetan ez zutela errespetatzen. Adierazpenen arabera, probintziako Ordenantza ez zen betetzen, gutxienez, herri hauetan: Ordizia, Ataun, Lazkao, Olaberria, Idiazabal, Zaldibia, Tolosa eta haren jurisdikzioa (Ibarra, Belauntza, Berrobi, Elduain, Eldua, Berastegi, Gaztelu, Orexa, Lizartza, Orendain, Altzo, Baliarrain, Abaltzisketa, Amezketa, Ikaztegieta, Alegria, Albistur, Anoeta, Zizurkil, Andoain, Amasa, Irura eta Hernialde), Hernani, Donostia, Altza eta Oiartzun. Bahiturak ahuntzei eta behiei aplikatzen zitzaizkien, baina ez ardiei, haien kopurua txikia baitzen252. Era berean, bahiturak zirela-eta, etengabe jartzen ziren salaketak Batzar Nagusietan. Batzarrek, ordea, ez zuten epairik ematen; batetik, zatituta zeudelako -Donostia, Hernani, Tolosa eta Ordizia buru zituen multzoa aplikatzearen aurka zeuden (XVI. mendean gehiengoa zena253); eta bestetik, Ordenantza “probintziaren zatirik handienean ez zela aplikatzen” jakitun zirelako. Horrela berretsi zuen Anton Martinez Arraliak, Tolosako eskribauak: lekuko gisa, berresten zuen, Probintziako eskribauorde zela, Batzar askotan parte hartu zuela eta horietara abereen jabe asko joaten zirela kexuka ordenantzak betetzen ez zirelako eta Probintziak uko egiten ziola auzietan sartzeari, bazekielako Ordenantza ez zela betetzen probintziaren zati handi batean. 250
Ibidem, 100 eta 101 or. CILLÁN APALATEGUI, A.: La Comunidad Foral de Pastos en Guipúzcoa. San Sebastián: Diputación de Guipúzcoa, 1959, 56 eta 58 or. 252 Bahiketak ahuntz, behor eta behien kasuan egiten ziren gehienbat kaltegarrienak izateagatik. Ahuntzak ziren okerrenak, muskilak jan, eta zuhaitzei azalak eta izerdia kentzen baitzizkieten, galduaraziz. Behorrak, belarra eta otea jaten bazuten ere, larreak suntsitzen zituzten beren txizarekin. G.A.O.-A.G.G., JD IM 3/9/43. Behiek, aldiz, muskilak jaten zituzten. G.A.O.-A.G.G., CO ECI 245. Ahuntzek zein behorrek eragindako kalteek legedi berezia eragin zuten (Foruen XL. tituluaren V. eta VI. Kapituluak). 253 TRUCHUELO GARCÍA, S.: La representación de las corporaciones locales guipuzcoanas en el entramado político provincial (siglos XVI-XVIII). Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 1997, 103 or. 251
84
76
Álvaro Aragón Ruano
Espediente berean, lekuko gisa aurkeztutako Altzako biztanle batzuek adierazi zuten berezko mendiak ez zituztenez goizean goiz ateratzen zirela beren etxeetatik Errenteria eta Oiartzungo mendietan larreratzeko eta gauez itzultzen zirela beren ukuiluetara, horrela egin ezean bahiturak jasaten zituztelako. Are gehiago, adierazi zuten Altzan bertan, Donostiako jurisdikzioan, bahiturak jasan zituztela: “…los duenos e señores de la casa de Echipez que es en el mismo lugar de Alça solian prendar a este que depone sus ganados en sus propios terminos e Yharrças que son ysasys qualquier genero de ganado de dia e de noche y en qualquier tiempo del Año que los hallasen asy en tiempo de pasto como en los tiempos que no auia pasto e auiendo sallido en 254 la mañana de sus casas…” .
Urola eta Debako bailaretan ordenantza aplikatzen zuten, baina salbuespenekin. Azkoitiko 1573ko udal ordenantzek 100 maraiko isuna jartzen zuten, gauez jurisdikzioan larreratzen zebilen kanpoko behi edo idi bakoitzeko255. Ez dirudi, ordea, isun hori oso aspaldikoa zenik; haatik, arian-arian ezartzen joango zen, XV. mendearen lehen erdialdean eta XVI. mendearen hasieran. Beraz, Larreen Ordenantza soilik aplikatzen zuten besteen larreen egiazko beharra zutenek, beren larreak urriak zirelako edo abere talde handiak zituztelako. Hartara, kanpoko abereei sartzen uzten zieten, eta horrela beren abereak eramaten zituzten gero besteen larreetara. Ez da harritzekoa, gero, XVI. mendearen erdialdetik aurrera eta XVII. eta XVIII. mendeetan, Deba arroako abereek negua Bizkaiko kostaldeko larreetan igarotzea; izan ere, behi azienda gehiena eremu horretan zegoen, Urola bailararekin batera. Oraindik ere, 1551ko apirilean Donostian eginiko Batzar Nagusietan, Oiartzungo eta Errenteriako prokuradoreak kexu ziren, Donostiako eta Hernaniko herritarrek probintziako Ordenantzaren aurka eginiko bahiturengatik. Donostiako eta Hernaniko prokuradoreek alegatzen zuten Ordenantza hura ez zela inoiz bete eta beren ordenantzen arabera gidatzen zirela256. Beraz, XVI. mendean, salbuespen gutxi batzuk kenduta, probintziako Ordenantza ez zen betetzen probintziaren ekialdean (Nafarroako muga, Bidasoa, Oiartzun, Urumea eta Oria ibaien bailarak), eta betetzen zen lekuetan (Urola eta Deba bailarak) soilik eguzkiz eguzki larreratzea baimentzen zen, eta abereak atzera eraman behar ziren iluntzean jatorrizko barrutietara. Larreen Ordenantzak eta haren aplikazioak baztertu egiten zuten, beraz, barrualdeko mendilerroen eta kostaldearen arteko transhumantzia. Liskarrak eta bahiturak konpontzeko, larreen adostasunak sinatzen zituzten udalerri mugakideek, lehen aztertu ahal izan dugun moduan257. XVI. mendeko bahiturak kaltetuaren ondoko udalerrietan edo udalerri mugakideetan
254 G.A.O.-A.G.G., CO MCI 15. Isasiak, ere yarak edo igartzak bezala ezagutuak, ganaduaren sarrera eragozteko eta zuhaitzen hazkuntza ahalbidetzeko bi urtez hesitzen ziren baso eremu moztu berriak ziren. 255 A.U.A., 1/1.2. 256 DIEZ DE SALAZAR, L.M. eta AYERBE IRIBAR, M.R.: Juntas y diputaciones de Gipuzkoa. Vol. I. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 1991, 140 or. eta AYERBE IRIBAR, M.R.: “Sobre el hábitat pastoril y la pasturación de ganado en el Valle del Urumea (Guipúzcoa)”, Acta Historica et archaeologica mediaevalia, 7-8 (1986-1987), 312 or. 257 A.M.E., C, 5, II, 8, 2. LEMA PUEYO, J.A.: Colección documental del Archivo Municipal de Bergara. II. Fondo Municipal: Subfondo Histórico (1335-1520). Donostia: Eusko Ikaskuntza, 2007, 239-242 or.
77
85
Álvaro Aragón Ruano
gertatzeak eta larreen adostasunak udalerri mugakideen artean sinatzeak berretsi egiten dute garai hartan transterminantzia258 jokoan zela. Lekualdatzeen zikloa tarte laburrekoa zen bailaretatik gailurretara, eta herrien arteko mugetan gertatzen ziren. Ez da inon aipatzen barruko mendien eta kostaldearen arteko transhumantzia ertaina zenik. Neguko saroiak (hamabi gorabilla) eta udako saroiak (sei gorabilla) izate hutsak frogatzen du urtaroen baitako ibilbide laburrak zirela, guztiak lurralde berean zeudelako. Itxuraz horrela ematen badu eta zenbait egilek259 hori adierazi duten arren, udako saroiak ez zeuden beti negukoak baino leku garaiagoetan. Urtaroaren araberako desberdintasuna saroien tamainari lotuta zegoela dirudi. Oiartzunen eta Errenterian260 hori gertatzen zen, neguko saroiek udakoek halako bi neurtzen baitzuten. Borden eta saroien sistemak kanpoko abereei -une jakin batean jatorrizko lekutik hara joandakoak- gauez eta egunez bertan egotea uzten zien arren, debekatzen zuen horien abeltzaintza gauez egitea herri lurretan eta herri mendietan. Hau da, kasu horretan ere, kanpotarrak behartuta zeuden eguzkiz eguzki larreratzera eta eguzkia gordetzean jatorrizko borda eta saroietara itzultzera. Nolanahi ere, saroien eremuetan jarritako mugek ez zuten kanpoko abere talde handiak ekartzeko aukerarik ematen. Eztabaidaren puntu nagusietako bat Ordenantzan aipatutako “bizileku” terminoa izan zen, eta abiapuntuari eta larreratzearen ondorengo ostatuari egiten zion erreferentzia. Seguran 1600. urtean eginiko Batzarrek erabaki zuten “bizileku” hitzak abereak gauez jasotzen ziren saroiari eta aterpeari egiten ziela erreferentzia. Hartara, goizean aterata, iristen ziren lekuetako belardietan larreratu eta hango ura edan ahal izango zuten abereek, baina gauez hasierako lekuetara itzuli beharko zuten. Bahituren arazoari irtenbide bat eman nahian, 1609ko azaroaren 24an Zarautzen eginiko Batzar Nagusiek honako hau erabaki zuten: "Hatendiendo a la conseruacion y aumento del ganado de que esta prouincia tiene tanta necesidad y deseando atajar y quitar las diferencias y enquentros que vnos vecinos con otros suelen y podrian tener sobre pastos Hordenamos y mandamos que de aqui adelante qualquier dueno de ganado vezino d'esta prouincia pueda apacentarle de dia y de noche en los pastos y aguas e yerbas comunes y publicos de las villas y lugares donde fuere araygado y tuuiere patrimonio sujeto a las contribuciones para las necesidades publicas avnque no tengan alli su abitacion y familia avnque tampoco tengan de asiento el ganado en la jurisdicion de la tal villa o lugar sino entrando y saliendo.".
258 Angel Martín Duqueren esanetan, Nafarroaren kasuan, hitz hau Erregearen, jauntxoen eta monastegien artaldeek eginiko epe motzeko larraldaketei dagokie. Autore honek gogorarazten digunez, Pirinioa eta Bardeen arteko trashumantzia ez zen aspaldi hasi, Nafarroan XII. mendearen inguruan baizik, artilearen merkaturatzea helburu zuela. Halaber, trashumantziak ez du nomadismoa esan nahi, giza egitura egonkorrean eta nekazaritzan oinarrituta dagoen sistema ekonomiko baten barruan dagoen sasoiko jarduera baizik. MARTÍN DUQUE, A.J.: “Imagen histórica medieval de Navarra. Un bosquejo”, Príncipe de Viana, 217 (mayo-agosto 1999). Iruñea: Nafarroako Gobernua, 426-427 or. 259 “Udako saroiak goiko larreetan kokatzen ziren eta negukoak baino txikiagoak ziren -normalean erradioaren erdia-, azken hauek haranaren azpialdean kokatzen zirela, herrigunetik gertu…”. FERNÁNDEZ DE LARREA, J. A.: “Crisis y recuperación del mundo agrario en el País Vasco (siglos XIII-XV)”, BARRUSO BARÉS, P. eta LEMA PUEYO, J.A.: Historia del País Vasco. Edad Media (siglos V-XV). Donostia: Hiria, 2004, 398 or. 260 O.U.A., C, 4, 2, 1 eta H.U.A., C, 5, I, 3, 10.
86
78
Álvaro Aragón Ruano
Errege Agindu batek konponbide hori berretsi zuen, 1609ko abenduaren 3an. Ordiziako hurrengo Batzar Nagusiek, ordea, baliogabetu egin zuten. Gero, Azkoitian, Batzar Nagusiek berriro ezarri zuten, 1610eko azaroaren 24ko bileran. Abeltzaintzako interes handiko herriek alde bozkatu zuten, hala nola: Azkoitia, Tolosa, Arrasate, Bergara, Mutriku, Areria, Errenteria, Hondarribia, Getaria, Zarautz, Urretxu, Saiaz, Leintz-Gatzaga eta Oiartzun. Kontra agertu ziren, ordea, Donostia, Segura, Azpeitia, Elgoibar, Hernani, Zestoa, Zumaia eta Orio. Horiek guztiek, beste interes batzuk izateaz gainera, inguruko herrietako abereak hartzen zituzten261 garai haietan. Transhumantzia, beraz, herri mailan egiten zen; hau da, bailararen hondotik gailurretara, jurisdikzio beraren barruan edo inguruko jurisdikzioen artean eta, gehienez, 14 edo 18 kilometroko ibilbideak eginda. Urumeako mendi frankoak, esate baterako, Donostia eta Hernaniko abereen larre eskaerei aurre egiteko gai ziren, baita herri mugakideen eskaerei ere: Oiartzun, Errenteria, Astigarraga, Arano, Elduain, Berastegi eta Andoain. 1695. urtean, 400-500 behi inguru zeuden larreratzen Urumeako mendi frankoetan. Horien artetik, 200 bat Arizkuneko (Baztan bailara) Pedro Elorgaren zaintzapean zeuden, eta jabeak Donostia, Errenteria, Astigarraga eta Igeldokoak ziren262. Oraindik ere, XVIII. mendean, ibilbide hori egiten zen. Altzako Juan Angel Paradaren 1745eko lekukotza dugu horren erakusle. Altzakoak, gehiegizko larreratzeengatik jasotako kexei erantzunez, Hondarribiko alkatearen aurrean alegatu zuen hango abeltzainek kalte handiagoa egiten zutela Urumeako mendietan, Altzakoek Jaizkibelen baino263. Horrek erakusten du, gero egiaztatuko dugun moduan, kanpoko abereak iristen hasiak zirela ordurako herriaren jurisdikziora. Nolanahi ere, garai hartan salbuespen bat aplikatzen zitzaien behorrei. Hortaz, orokorra ez izan arren, XVII. mendean gutxienez, transhumantzia egin zen Aralarrera joateko, baina soilik zaldi abereekin264. XVIII. mendean, adierazle guztiek erakusten digute abereen kopurua handitzen joan zela gutxienez 70eko hamarkada arte. Horrek larre gehiagoren beharra ekarri zuen, eta, horren ondorioz, beste aldi bat hasi zen, non larreratzeko askatasunari lotutako gatazkak eta eztabaidak emango ziren. Amezketako abereak izan ziren Oiartzungo mendietara eta Jaizkibelera265 iristen lehenak, 1726-1728 urteen bitartean. Hondarribia, Pasaia eta Oiartzungo herritarrek eta kontzejuek berehala erantzun zuten, eta kanpoko abere taldeen kanporatzea eragin zuten. Ika-mika Foruen XL. tituluaren I. kapituluaren interpretazioaren harira sortu zen; hots, Larreen Ordenantzaren harira. Interpretazioan, aurrez aurre jarritako bi multzo zeuden: probintzia osoan larreratzeko askatasunaren aldekoak (abeltzainak) eta horren aurkakoak. Azken horiek nekazaritza, ontzigintza eta siderurgiako interesak ere defendatzen zituzten, eta soilik onartzen zuten jurisdikzio bakoitzaren edo ingurukoen herritarren abereei eguzkiz eguzki larreratzen uztea. 1729ko maiatzaren 6an, Azkoititik bidalitako gutun batean, Francisco Goenaga aholkulariak interpretatu zuen Foruak onartzen zuela abereak ukuiluetan gordetzea, jatorrizko lekura itzultzeko 261
G.A.O.-A.G.G., CO MCI 892. H.U.A., C, 5, I, 3, 8. 263 Ho.U.A., C, 5, II, 10, 1. 264 AYERBE IRIBAR, R. M.: Origen y desarrollo del derecho y de la administración forestal en España y en Guipúzcoa. El Servicio Forestal de Guipúzcoa. Tomo I: Desde los orígenes a 1925. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2005, 102 or. 265 G.A.O.-A.G.G., JD IM 2/17/26. 262
79
87
Álvaro Aragón Ruano
beharrik izan gabe; hots, jurisdikzioko herritarren etxeetan gera zitezkeen, haienak ez izan arren. Interpretazio hori egiteko, Ordenantzaren pasarte hau hartu zuen oinarritzat: “…itzul daitezela atera diren etxe eta bizilekuetara…”. Hondarribiko eta Lezoko herritarrak kexatu ziren kanpoko abere taldeak iritsi zirenean, bertako abereek leku gutxietara joateko aukera zutela argudiatuta. Kanpoko abereak baserri partikularretan geratzen ziren, kanon bat ordaintzearen truke. Baserri batetik bestera ibiltzen ziren udal lurretan barrena, eta gauez gordetzen zituzten; hau da, soilik barruti partikularretan larreratzeko aitzakiarekin, udal lurretara sartzen ziren. Horrek esan nahi du transhumantzia ertaina hasita zegoela, baina kasu bakanetan; izan ere, lur eremu partikularretan ez ziren onartzen abere talde handiak. Goenaga aholkulariak alegatzen zuen Foruen XL. tituluaren I. kapituluak ez ziela ematen lehentasunik errepublika bateko herritarrei beren jurisdikzioko larreetan, beste jurisdikzio bateko herritarren aurrean. Haren ustez, aipatutako legearen bidez: “…se indujo una comunión de pastos en toda la Provincia, en que el derecho se atribuie al extraño, como al vezino, al que no es dueño, como al que lo es, para que de esta suerte, 266 siendo igual el derecho de todos cesasen todas las contiendas, y diferencias…” .
Oiartzunen, arazoa berriro agertu zen 1734an, kontzejuak Amezketako ardi azienda kanporatu zuenean, oiartzuarrak kaltetzen zuela argudiatuta. 1736an hiru artalde gehiago etorri ziren bailarara, negua bertan pasatzera. Tradizionalki, XVIII. mendetik hasita eta XX. mendean, artalde horiek abendutik urtarrilera iristen ziren Oiartzunera eta kostaldera, eta bertan geratzen ziren maiatzera arte; hots, beren jatorrizko lekuetara uda igarotzea itzuli arte267. Herritarrek alegatu zuten Larreen Ordenantza bailararen inguruko herrietarako uler zitekeela, baina ez Amezketa bezain urrun zeudenetarako: “…adierazten duelako larreratu behar direla eta gauez beren etxeetara itzuli behar dutela…”268. Kontzejuak, ordea, 1736ko urtarrilaren 21eko dekretuaren bidez, ez zuen kexarik onartu, eta Larreen Ordenantza nahitaez errespetatzera derrigortu zuen. Gauzak horrela, Amezketako abere taldeak Oiartzunen geratzea onartu zuen -ziur asko haien kopurua txikia zelako-. Herritarrek, ordea, behin eta berriro errepikatzen zuten Foruak haien nahiak babesten zituela, eguzkiz eguzki larreratzea ezartzen baitzuen: “…y no para que puedan mantenerse de continua residencia, y sin restituirse a la tarde a sus casas, porque es imposible que biniendo a pascer al distrito de vuestra señoria el ganado de Amezqueta, y de otros lugares de su cercania, puedan bolber a la tarde a su cassa y morada…que si hubiese el ensanche de poder mantenerse de continua residencia, los ganados de vn lugar en la juridicion o terminos del otro, no tenia vuestra señoria necesidad de otorgar el combenio que tiene vuestra señoria con la villa de Renteria confinante con vuestra señoria para que sean comunes las aguas y yerbas de ambos conzejos…”
Jakina, Oiartzunek eta Errenteriak partekatutako mendiei egiten zaie erreferentzia.
266
G.A.O.-A.G.G., JD IM 2/17/25. G.A.O.-A.G.G., JD IM 2/17/111 eta Adolfo Leibarrek ekarritako informazioa. 268 A.G.G.-G.A.O., JD IM 2/17/26. 267
88
80
Álvaro Aragón Ruano
XVIII. mendearen erdialdean, 1749. urtean zehazki, “bizileku” hitzari buruzko eztabaida sortu zen berriro. Hitza adiera zabalean hasi zen ulertzen, eta horrek larreratzeko askatasuna eta egin beharreko ibilbideak handitzeko aukera eman zuen. Izan ere, abere taldeak ez zeuden behartuta jatorrizko lekura itzultzera; haatik, aterpe hartzen zuten lekutik ateratzea eta hara itzultzea onartzen zitzaien, bertakoak ez izan arren. Azken Batzar Nagusiaren igorpenez, Diputazioan Zizurkilgo alkate Juan Francisco Etxeberria jaunaren memorial baten ikustaldia egin zen. Bertan adierazten zen Bernardo Ignacio Aroztegi lizentziaduna izendatu zela aholkulari gisa, Juan Martin Larrondobunoren eta Juan Milian Zabalaren artean erabaki gabe zegoen auzi bat ebazteko. Auzia ardien bahitura bati buruzkoa zen, eta Aroztegi aholkulariak eskatu zuen Foruen XL. tituluaren I. kapituluari erreparatzeko, eta honako hau adierazi zuen: “…se haga exsacta e indibidual declaracion, decretando y mandando que en adelante segun su tenor y no de otra manera se guarde y cumpla por todos lo ganaderos, y qualesquiera otros que de vna republica a otra intentasen sacar rebaños y demas Ganados a Pastar de sol a sol en sus respectivos terminos y Montes.”.
Diputazioak, 1729ko maiatzaren 16ko Aroztegiren diktamenaz gain, kontuan hartu zuen Ignacio Francisco Goenaga lizentziadunaren 1736ko otsailaren 28ko diktamena. Bi horietan oinarrituta, 1749ko abenduaren 14an erabaki zuen bizilekua irteera lekutzat ulertu behar zela, leku hura abereen jabetzakoa ez izan arren269: “…que en adelante en quanto al Ganado Guipuzcoano se entienda que pastando libremente de sol a sol, aya de volber de noche a la casa de donde salio por la mañana, y no a la de su dueño…”
Getariako matxinoek 1766an beren aldarrikapenak aurkeztu zituztenean, ahuntz, behor eta behien larreratzerako askatasuna jurisdikziora mugatzen zen, “gainerako aziendarena bezala”. Horrek agerian uzten du gero eta zailagoa zela norberaren jurisdikzioaren barruan abereak larreratzea, herri lurren pribatizazioaren eraginez. Hasieran, ondasun propio bihurtu ziren, eta arian-arian jabe pribatuen eskutan geratzen joan ziren. Hala, etorkizunean abereak kanpoko larreetara eraman beharko zituztela ikusten zen. Are gehiago, behi eta ardi aziendari edozein lekutan ibiltzeko eragozpenik ez jartzeko eskatzen zuten. Horrela, laborantza lurretan kalteren bat eginez gero, jabeari kalteak ordainduko zitzaizkion eremua ongi hesitua edukiz gero, bestela ez270. Larreen gabezia zela-eta, XVIII. mendeko 70eko hamarkadan, beste liskar bat sortu zen, kostaldearen eta barneko mendien arteko igarotze askatasunaren harira. Hernanin, 1772an eginiko Batzar Nagusietan, Olabe aholkulariak proposatu zuen, ahuntzei eta behorrei izan ezik, gainerako abere guztiei askatasuna eman behar zitzaiela herri larreetan eta udal barrutietan egoteko eta larreratzeko -pentsatzekoa da partikularretan uzten zitzaielamaiatzeko Santa Gurutzetik iraileko Santa Gurutzera, gauez eta egunez. Horretarako, Kontseilu Gorenaren errege berrespena eskatu zuen. Alegatzen zuenez, udal lur edo herri larre asko herritik oso urrun zeuden; hartara, jabeek egunero nahitaez herri larretatik beren etxeetara abereak jaso 269
G.A.O.-A.G.G., JD IM 2/17/171. SÁNCHEZ, J. eta PIQUERO, S.: “El Zarauz tradicional”, AA.VV.: Zarautz a través de la Historia. I. al. Zarautz: Zarautzko Udala-Gipuzkoako Foru Aldundia, 1987, 288-294 or. 270
81
89
Álvaro Aragón Ruano
behar izanez gero, larreetan eguzkiz eguzki bakarrik edukita, hutsaldu egiten ziren Foruen XL. tituluaren I. kapituluaren helburua eta edukia, eta abereei ez zitzaien egiazko aukera ematen aipatutako eremuetan larreratzeko, denbora gehiena joan-etorrietan igarotzen baitzuten. Udan, abereek mendi berean hartu behar zuten atseden gauez, egunez jasandako berotasunaz babesteko eta gaueko freskuran eta egunsentiko lehen orduetan hobeto larreratzeko. Horrela, eguneroko bi ibilaldietako nekea saihesten zen. Aipatutako mugen eraginez, abereen kopurua murrizten bazen, nekazaritzak ere behera egingo zuen; izan ere, Gipuzkoako lur antzuek ongarriaren beharra zuten. Nolanahi ere, proposamen horrek ez zuen aurrera egin, eta 1773. urtean berriro iritsi ziren aldatzeko eskaerak. Orduko hartan, Mutiloa, Gabiria, Ormaiztegi, Azpeitia, Idiazabal, Amezketa, Zaldibia eta Albistur herriek eskatu zuten “eguzkiz eguzki” klausula handitzeko, ordurako ez baitzen nahikoa abere taldeen mantenurako. Elgoibarren 1773an eginiko Batzar Nagusietan, Elduain eta Berastegi herriek, 1772. urtean egin bezala, larreratze askatasunaren arriskuez ohartarazi zuten, eta kexatu ziren ika-mika berritu egin zelako urte askoren buruan: “…hirurehun urte dira Probintzia osoan edo zatirik handienean eztabaida sortu ez dela I. kapituluak ezarritako xedapenaren harira…”. Aldaketa horrek aurrera egin izan balu, basoa eta haren inguruko industria jarduerak izango ziren kaltetuenak271. Ordurako begien bistakoa zen aldameneko udalerriek larreei buruz ezarritako hitzarmenen eta Larreen Ordenantzaren eraginkortasunik eza; izan ere, abereen egoera hau zen: “…ezin du bizirik iraun Errepublika askotan, soilik eguzkiz eguzki arteko larreratzearen muga zorroztasunez betetzen badu…”. “Eguzkiz eguzki” araudia larreen premiazko beharraren aurkakoa zen, ez baitzuen aukerarik ematen abere taldeak urruneko jurisdikzioetara eramateko eta egun berean itzultzeko. XVIII. mendearen erdialdera arte, ez ziren iritsi Aralarrera abere talde transhumante asko -ez gutxienez behi eta ardienak-. Amezketak, Orreagako Errege Etxearen eskubidedun gisa, honela zioen: “…empezó mucho despues de mediados del presente siglo a introducir rebaños de ganados de los naturales de Andoain y de otros pueblos forasteros en los sitios mas proporcionados y ventajosos de Aralar diciendo que eran seles que compro a dicha Real Casa de Roncesvalles…”
Bien bitartean, Batasunen abeltzain batzuk Bizkaira joaten ziren negua igarotzea, eta beste batzuk, berriz, belardietako laborantzaz arduratzen ziren, udan Aralarrera igo arte272. Elgoibarreko Batzar Nagusietan, Azpeitiko prokuradoreek, abuztuko Santa Maria egunetik Gabonetara larreratze askatasuna defendatzeko, Idiazabal, Amezketa eta beste herri batzuetako abeltzainen portaeraren berri eman zuten: “…negua itsasaldeko Errepubliketako eta Azpeitiko larreetan igarotzen zuten, eta udaberrian aipatutako herrietako larreetara itzultzen ziren…”. Azpeitiak larreak erabiltzeko askatasuna eskatzen zuen; izan ere: “…itsasaldera joan gabe, ezin dira (abereak) mantendu neguan, oso gogorra baita Idiazabalen eta beste herri batzuetan…”. 271 272
90
G.A.O.-A.G.G., JD IM 2/17/64. Or.U.A., Enirio-Aralar Batasuna, 3. Liburua, Esp. 3.
82
Álvaro Aragón Ruano
Bestalde, neurri horren aurka zeudenek alegatzen zuten jurisdikzio bateko nahiz besteko abere taldeak nahastu egingo zirela. Konponbide gisa, herri bakoitzaren abereak bereizgarri batez markatzea proposatu zuten. Batzar Nagusiek Forua betetzea agindu, eta haren interpretazio murritza egin zuten, 1736an Oiartzungo kontzejuak egin zuenarekin alderatuta273. Kanpoko abere taldeen iritsiera eta mehatxuaren aurrean, udalen erantzuna gogortu zen XVIII. mendearen azken hamarkadan, eta bahiturak areagotu egin ziren, bai kostaldeko herrietan bai Aralarko eta Aizkorriko mendilerroetan274. 1785. urtean, Errenteriako Udalak, hainbat abeltzainek hala eskatuta, kanpoko abereak kanporatzea erabaki zuen, eta bertakoei abere horiek beren baserrietan eta lur eremu pribatuetan hartzea debekatu zien. Handik lau urtera, 1789an, Errenteriako abeltzainek udalari ohartarazi zioten Goierri eta Frantziatik abere asko ari zirela iristen eta arriskuan jartzen zituztela bertako abereak, belarra gutxi zegoelako. Lehorte handiko garaia izan zen hura penintsula osoan eta Frantzian, gero egiaztatuko dugun moduan275. 1797. urtean, Bartolome Sasiain amezketarrak gutun bat bidali zion Diputazioari. Gutunean kexatu egiten zen; izan ere, Oiartzungo jurisdikzioan artaldea larratzen ari zela eta foruak agindu bezala eguzkia gordetzean alde egiten zuela, Oiartzungo justiziak artaldea mendietatik ateratzea agindu zion, eta horrek nabarmen kaltetu zituen haren interesak, inguruan larre batzuk erosiak baitzituen. Oiartzungo alkate Andres Indartek erantzun zuen bailarako abeltzain batzuen kexak jaso zituela, urtarril aldera artalde bat iritsi zelako Oiartzunera bailarako larreetan geratzeko asmoz. Horregatik, herrian sartzea debekatu, eta Amezketara itzultzera behartu zuen, Sasiain derrigorrezko hamarrena ordaintzeko prest egon arren. Oiartzungo udalak bere alde alegatzen zuen Foruen XL. tituluaren 1. kapituluko literalari eusten ziola eta Bartolome Sasiainek artaldea bailararako herri lurretan larreratzen zuela “arratsaldean bere etxe eta bizilekura itzuli gabe, ezin zuelako horrelakorik egin”. Amaitzeko, Diputazioak iritzia eskatu zion Jose Vicente Heriz aholkulariari. Aholkulari horren eta Oiartzungo alkatearen interpretazioak oso bestelakoak ziren. Aholkulariak zioen foruaren literaltasunak adierazten zuela abereak eguzkiz eguzki larreratu daitezkeela, goizean beren etxe eta bizilekuetatik aterata: “do moran, (no dice do moraron..”, alegia, “los ganados de los naturales de las villas de Salinas, Escoriaza, Mondragon, Elgueta, Bergara puedan pascer y pascan las hyerbas y puedan beber y beban las agoas en los terminos y montes de Irun, Fuenterrabia, Oiartzun, Renteria libremente de sol a sol y lo propio los de los naturales de Renteria, Oyarzun, Fuenterrabia Irun en los terminos y montes de Bergara, Elgueta, Mondragon, Escoriaza, Salinas sin que los señores de tales terminos y montes puedan vedar, ni veden ni defiendan la pasturacion a los tales ganados”.
Aholkulariaren arabera, eztabaida adierazpide honetan zetzan: “eguzkiz eguzki larreratzea, eta arratsaldean goizean ateratako etxe edo bizilekura itzultzea”. Hau da, larreratu daitezke goizean zeuden bizilekuetatik aterata, “bizileku hura abereen jabearena ez izan arren”276.
273
G.A.O.-A.G.G., R 55. Or.U.A., Enirio-Aralar Batasuna, 3. Liburua, Esp. 8 eta G.A.O.-A.G.G., JD IM 2/17/111. 275 CRUZ MUNDET, J.R.: Rentería…Op. cit., 246-247 or. 276 G.A.O.-A.G.G., JD IM 2/17/11. 274
83
91
Álvaro Aragón Ruano
Urte berean, Ataungo herriak eskatu zuen Aralar eta Enirio Batasunaren mendietan kanpoko abere taldeen sarrera debekatzeko. Halere, salbuespen gisa, haien sarrera baimentzeko eskatu zuten kalte gutxien egiten zuten lekuetan -Ordiziako Batasunaren zorrei eta obligazioei aurre egiteko-, abeletxeetan gordetzeko aukera emanez ariel edo kanon baten truke. Zailtasun ekonomikoak gainditu eta mendiko ebaketak saldu ondoren, berriro kanporatuko zituzten. Zaldibiak, ordea, kanpoko abererik inola ere ez onartzeko eskatu zuen, ezta zorrak ordaintzeko ere. Obligazioak ordaintzeko, larre sariak saltzeko eskatzen zuen, eta bertakoei dagokienez: “…naturales a que se dediquen con el maior esmero al fomento del Ganado; mas ningun adelantamiento podrian conseguir si se les privase de las prerrogativas de que ha gozado en tiempo inmemorial la Vnion de Villafranca, en orden a disfrutar la pastura de los Montes de Enirio y Aralar privativamente, y sin que se haya permitido introducir bajo ”277 pretexto alguno Ganado de fuera de la Union. .
Bitxia da Zaldibiaren jarrera hori, 1773an “eguzkiz eguzki” larreratzea handitzeko erreklamazioen gidari izan baitzen. Nolanahi ere, horrek erakusten du, besteak beste, jurisdikziotik kanpoko abere taldeen transhumantziarik ez zela izan Aralar eta Enirio mendietara -salbuespen gutxi batzuetan eta lur eremu partikularretan izan ezik-. 1799. urtean, aldaketak egiteko eskatu zen berriro, eta, horretarako izendatutako ordezkariek proposatu bezala, erabaki zuten herri bakoitzak erabakiko zuela abere talde transhumanteak nola larreratu behar ziren bere jurisdikzioan eta zenbat ordaindu behar zuten abeltzainek abereak gauez uzteagatik278. 3.3. Larratzeko askatasuna, transhumantzia eta tokian tokiko abere taldeen defentsa Larreratzeko askatasunari buruzko ika-mika behin betiko konpondu zen, 1800eko Azkoitiko Batzar Nagusietan. Han, puntu bat altxatu zen Angiozargo jurisdikzioaren eskariz, Elgetako alkateak, Forua urratuta, debekatu egin ziolako Gipuzkoako behi eta ardi azienda ibiltariari jurisdikzio horretan larreratzea. Ordurako, egoera bestelakoa zen; izan ere, Ramon Maria Moya eta Joaquin Antonio Mendizabal aholkulariek adierazi zuten gauean larreratzeko debekua inguruko herrietako abereei soilik aplikatu behar zitzaiela, belloizko bi errealen isuna jarriz horrela egin ezean, eta librea zela bertako biztanleentzat. Abere transhumanteari -terminoa lehenengoz agertu zen- dagokionez, udalen esku utzi zen gaua pasatzen uzteko edo ez uzteko erabakitzea279: “…declaro que la prohibicion del Capitulo primero Titulo quarenta en quanto a que los ganados no puedan pacer de noche, sino de sol a sol, bajo la calumnia de los 25 dineros de moneta vieja por cada cabeza, que equibalen a 2 reales de vellon, solo debe entenderse respecto de el ganado forastero de los pueblos circunvecinos a el, de cuia jurisdiccion sea el pasto, siendo libre este dia, y noche para el ganado de los vecinos y moradores del Pueblo mismo. Y que por lo que respecta al ganado trashumante, los Aiuntamientos de los Pueblos sean arbitros de admitirlo, o no a pernoctar en sus respectivas jurisdicciones…”.
Testuak argi bereizten zituen abere transhumanteak eta inguruko herrietako abereak; hau da, desberdinak ziren. Horrek iradokitzen digu abere transhumanteak garrantzi handiko errealitate bat 277
Or.U.A., Enirio-Aralar Batasuna, 7. Liburua. CILLÁN APALATEGUI, A.: Op. cit., 122 or. eta G.A.O.-A.G.G., R 74, f. 58. 279 G.A.O.-A.G.G., JD IM 2/17/128 eta R 75, ff. 37 eta 353. 278
92
84
Álvaro Aragón Ruano
zirela ordurako. Kontzeptu horretan adierazitako abereak urrunetik etortzen ziren, ez inguruko herrietatik; hau da, harrera lekutik 14 edo 18 kilometro baino gehiagora zeuden. Dena den, legediaren eta abeltzaintzako ohituren aplikazioa ez zen berdina izango probintzia osoan. Batzar Nagusiek abereak larreratzeari buruzko gaia aztertzeko ordezkariak hautatu zituzten, eta haien lekukotzari esker hartu zen aipatutako erabakia. Ordezkari horiek oso ongi aurreikusi zuten moduan, jurisdikzioen egoerak oso anitzak ziren; hartara, ezinbestekoa zen sistema proportzional eta orekatu bat egokitzea; hau da, egiazko larreen komunitate bat sortzea probintzia osoan. Horrek esan nahi zuen larre urriko jurisdikzioetako abere transhumanteek uda osoa igaro ahal izango zutela larre asko zituzten jurisdikzioetan, kopuru bat ordaintzearen truke. Garrantzitsua da aipatzea -gure ustez gakoa baita- ez zutela larreratzeagatik ordaintzen, gaua igarotzeagatik baizik: “…que muchos de sus pueblos, tienen los necesarios pastos, y aun sobrantes para tiempo de Verano, y otros unicamente para Invierno, lo que les precisa a tener una reciproca, pasando en estas temporadas el Ganado de los unos a los otros, pagando aquella cantidad, que juzguen conveniente los Pueblos, o Propietarios de Terrenos por pernoctar, y no por pacer…; y asi, es indispensable el que el Ganado trashumante de un Pueblo a otro, y haya la reciproca, y buena armonia que hasta aqui, por ser una Hermandad todo el Territorio de 280 Vuestra Señoria…” .
Mende aldaketarekin batera, kostaldeko udal batzuek -lehen guztiz aurka zeudenak- kanpoko abere transhumanteen sarrera onartu zuten, Azkoitiko 1800eko Batzar Nagusietan hasitako bideari esker. Hain zuzen, abere transhumanteari buruzko erabakiak udalen esku uzteko aginduak, 1799an eta 1800an ezarritakoak, oso jarrera bestelakoak eragin zituen udalen artean. 1800eko dekretua gorabehera, une nahasiak ziren, eta interpretazio desberdinek talka egin zuten. Pasaiako hiribilduak -sortu berria eta Hondarribitik bananduta- larreratzeko hainbat lizentzia eman zizkien 1805ean Billabona, Amezketa eta Errezilgo herritarrei Jaizkibelen larreratzeko, elizako kabildoaren hamarrenean laguntzearen truke. Etxe partikularretan gordetako abere taldeak herri lurretan larreratzeko askatasuna lortzen joan ziren astiro-astiro, tarteka kanporatzen zituzten arren. Basoak urritu eta egurraren prezioak jaistearen ondorioz mendien errentagarritasuna jaisten ari zela ikusita, kontzejuek ordezko jarduera gisa ikusi zuten abeltzaintza. Kanporatzeko eskatzen zuten bertako abeltzain batzuk mesfidati eta aurka agertu arren, jarrera aldaketa bat hautematen da herritarren artean. Izan ere, kanporatu ezean, eskatzen zuten kanpoko abereak udal mendietan, inola ere partikularretan, onartzeko, “…baldin eta beti larreak bazeuden eta abeltzainak beti bertan badaude…”, jurisdikzioko abere taldeak ez kaltetzeko281. Pasaiak ez bezala, Hernanik beste herri batzuetako abereak larreratzea debekatu zuen, hernaniarren kexak ikusita. Gehienetan, nekazariak ziren, eta kexu ziren artaldeek beren behientzako larrea kentzen zietelako. 1803ko apirilaren 3an, Hernaniko kontzejuak herrian finkatutako Elduaingo artalde bat herritik berehala ateratzeko agindu zuen. Elduain herriak, gainera, ez zuen abere mota hori onartzen, bertakoa ez baldin bazen. Gauza bera gertatu zitzaien Amezketa eta Abaltzisketako artzainen artaldeei, Irungo mendietan282. 280
G.A.O.-A.G.G., JD AJI 5/7. P.U.A., C, 5, II, 2, 2. 282 H.U.A., A, 1, 11. 281
85
93
Álvaro Aragón Ruano
Era berean, Hondarribiko udala kexatu egin zen aurreko urteetan Amezketako, Goizuetako eta beste herri batzuetako artaldeen artzainek kalte nabarmenak egin zituztelako mendiak erretzean283. 1804an, Hernaniko udalak bere jurisdikziotik 6.000 inguru ardi igaro zirela kalkulatu zuen. Amezketako Miguel Ignacio Agirrek adierazi zuenez, azaroan Hernaniko mendietan larreratu zuen artaldea, azken hogei urteetan egin bezala, eta herriko biztanleek herritik alde egitera behartu nahi izan zuten. Hernaniko larreak ustiatu ahal izateko, belardi itxiak eta hesituak erosten edo alokatzen ziren. Hernaniarrak azken urteetan kanpoko abereak sartzen eta larreratzen uzteko hartutako erabakiaren guztiz aurka zeuden. Batez ere, negua jurisdikzioan igarotzera joandako ardi azienda zen, eta kexu ziren belarra jaten zutelako, bertako biztanle batzuekin sinatutako hitzarmenen aitzakiaz baliatuta. Hitzarmen horien bidez, eremuak uzten zizkieten bordak egiteko; horrela, eguzkiz eguzki larreratzen, eta gero bordetara itzultzen ziren. Hernaniko udala kexatu egin zen ardi azienda sartzen hasiz geroztik kaltetua izan zelako, bertako herritarren behi azienda ezin izan baitzen “ondu”, eta horrek eragina izan baitzuen gero haragiaren prezioan; izan ere: “…nire harategian kontsumitzen zen haragi fresko gehiena herriko abeltzainen aziendatik zetorren …”. Une horretan, ordea, azaldutakoa zela-eta, ezin zion horri eutsi, eta haragia kanpotik ekarri behar zuten, lehen baino garestiago. Hernaniko kontzejuak bere erara interpretatzen zuen Forua: “…que la palabra pernoctar es aplicable a los ganados que pasan de transito, y no a aquellos que van fuera de un Pueblo de Guipuzcoa para establecerse en otro por temporada, en cuio caso no pueden pernoctar ni pasar la noche sin preceder el permiso, o licencia de la justicia del Pueblo en que va a establecerse, sea que pretendan pasar la noche en el campo, o recojiendose o alguna casa, o caserio”
Amaitzeko, Hernaniko kontzejuak abere transhumantea kanporatzeko agindu zuen, sei eguneko epean284. Era berean, Arabako eta Gipuzkoako Partzuergo Orokorrak dekretu bat eman zuen 1806ko apirilaren 19an, mendizainek “kanpoko behi eta ardi azienda” sartzea galeraz zezaten, 50 errealeko isuna jarrita behientzat eta 10 errealekoa, berriz, ardientzat285. Bertako abere taldeentzat, behientzat nagusiki, larreak behar izatearen argudioa maiz erabili zen garai horretan. 1802ko ekainaren 10ean, Lazkaoko alkate Santiago Ramon Zeberiok memorial bat bidali zuen Diputaziora, ahuntzek mendietan eginiko kalteak saihesteko hartutako erabakiei buruz. Dokumentu horretan, behi aziendaren kalterako hedatzen ari zen ardi aziendaren aurkako alegatu garratza eta guztiz argigarria ematen zen: “…sin embargo se ha aumentado considerablemente de algunos años a esta parte esta clase de indigentes y segun se ha ido (llenando) el monte de Aralar de obejas se ha disminuido el ganado bacuno en este pueblo y en otros de este contorno como expuso a vuestra señoria la villa de Ataun en una representacion que dirigio a su junta general ahora pocos años solicitando alguna providencia que evitase la decadencia de carnes que iba a ocasionar los pastores con hacer comer a sus obejas los mejores pastos auyentando de ellos el ganado vacuno incomparablemente mas vtil que el lanar: lo exponen asi a ser prendado por los navarros y cada vez va en menos por lo mucho que desanima a los labradores que antes
283
G.A.O.-A.G.G., JD IM 2/17/128. G.A.O.-A.G.G., JD IM 2/17/134. 285 Parz.A., A, 4, IV, 1, 1. 284
94
86
Ă lvaro AragĂłn Ruano
mantenian bacadas en Aralar el ver y experimentar que los pastores de ovejas les han 286 usurpado y disfrutan exclusivamente los mejores pastos de este monteâ&#x20AC;Śâ&#x20AC;? .
1799ko eta 1800eko dekretuen ondorioz Foruen XL. tituluaren I. kapituluari buruz sortutako eztabaidak eta interpretazioak eman ziren ere zuzenbidearen arloan. 1803. urtean, Mendizabalek zioen ardi azienda transhumantea larreratu zitekeela egunez, baina ez gauez harrerako herriaren lizentzia izan ezean. Hortaz, udal batek Ordenantza urratuko zuen, premisa hura betetzen zuen artalde bat bere jurisdikziotik kanporatuz gero. Moya, ordea, ez zegoen ados eta bereizten zuen; alde batetik, gaua igarotzeko baimena, kontzejuen erabakimenaren mende zegoena; eta bestetik, gauez larreratzeko ezintasuna, isun bat ordaindu gabe287. Garai hartan udalek hartutako erabakietan, bi faktore hauek eragin zuten: lehena, desamortizazio legeak, lur eremu pribatuen onurako abeltzaintzarako herri eremuak murriztea ekarri zutenak; eta, bigarrena, tokian tokiko abere taldeak babesteko saialdiak; izan ere, haien beharrak aseko zirela bermatuz gero, kanpoko abereak sartzea baimentzen zen. Hain zuzen, udal lurren desamortizazioek eta lurren pribatizazioek kanpoko abere talde gehiagoren etorrera ahalbidetu zuten, baina ez zuten larreen eskaerarekin amaitu, kontrakoa baizik. Udal mendi asko jabe pribatuen esku geratzean, errazago etorri ziren kanpoko abere taldeak, larre horietan sartzeko ez baitzen beharrezkoa udal lizentzia edukitzea. 1813ko ekainaren 8an, Espainiako Gorteen dekretu batek itxitzat eta mugatutzat onartu zituen materialki itxita egon gabe erabilera pribatu eta esklusiboa zuten lurrak. Gauzak horrela, larre eta lur partikularrak izendapen horren barruan garatu ziren; aurrerantzean hesitu ahal izan zituzten abelbideei, askei, bideei edo morrontzei kalterik egin gabe, eta jabeak egokitzat irizten zuen erabilera emango zien. 1816an, jabetza partikularreko mendiak jabeen eskura uztea erabaki zen. Hartara, jabeek barrutiak eta basoak itxi zitzaketen, zuhaitzen eta lurraren jabeak ziren neurrian. Aldi horretan kexak izugarri ugaldu ziren. Udalen esku geratu zen kanpoko abere talde transhumanteak onartzeko edo ez onartzeko erabakia. Jarduteko modua nahiko anitza izan arren, gehien-gehienetan larreratzeagatik hainbat eskubide jarri ziren edo berariazko lizentzia eman zitzaien kanpoko abeltzainei, udal mendietan larreratzeko288. Lekuko guztien deskribapenaren arabera, artaldeen jabeak nekazari edo abeltzain txikiak ziren, eta haien biziraupena jatorrizko bizilekutik kanpo zeuden larreen mende zegoen; bestela esanda, transhumantzia soilik egiten zuten artzain apalenek eta behartsuenek. XIX. mendean, kapituluaren hasieran aipatutako lau abere mota hauek zeuden: distantzia ertaineko transhumantzia egiten zuten abere taldeak, 40-60 kilometro arteko ibilbideak egiten zituztenak, urtaroaren araberako egonaldiak egiten zituztenak eta kanona ordaintzen zutenak; inguruko herrien arteko transterminantzia egiten zuten abere taldeak, 14-18 kilometroko distantziak gainditzen ez zituztenak; jurisdikziotik atera gabe urtaroka larreak aldatzen zituzten abere taldeak, beste baserri bateko larreak partekatzen zituztenak - irabaziak eta galerak erdibanatzeko kontratu edo lagundiaren bidez- edo abereak jurisdikzio beraren goiko larreetara 286
G.A.O.-A.G.G., JD IM 2/17/126. G.A.O.-A.G.G., JD IM 2/17/128. 288 1817ko apirilaren 22an Pedro Aranburuk, Oiartzungo ganaduzaleak, Jaizkibelen bere aberetaldearekin larratzeko baimena eskatu zion Hondarribiako Udalari. O.U.A., B, 5, 3, 1. 287
87
95
Álvaro Aragón Ruano
eramaten zirenak, tarte laburreko transhumantzia eginez; eta, azkenekoa, beren jabegoko edo erabilerarako -alokairuen kasuan- lurretan larreratzen ziren abere taldeak. Ardi aziendaren hazkundea udal larreak arriskuan jartzera iritsi zen. Hala, udal askok larreratzea arautu behar izan zuten, eta, batetik, ardi aziendarentzako, eta, bestetik, behi eta zaldi aziendentzako larreratze eremuak bereizi zituzten, nekazaritzarako eta garraiatze lanetarako garrantzi handia zuen zaldi azienda babestu nahian. Horrez gain, XIX. mendearen hasieratik, kanon konpentsatzaileak jarri behar izan zituzten, larreak erabiltzearen truke. Halere, prozesu hori ez zen aldi berean gertatu Gipuzkoako herri guztietan. Irungo adibidea dugu horren erakusle. Hango udalak, kanpoko ardien larreratzeei lotutako herritarren kexak jaso ondoren, galdera bat egin zion Diputazioari 1844an, kanpoko abereen larreratzea zilegi ote zen eta zergaren bat jarri ote ziezaien jakiteko herritarren ekarpenak berdintze aldera289. Oro har, distantzia ertaineko transhumantzia astiro ezartzen joan zen, Gipuzkoako kostaldearen eta hegoaldeko mendilerroen artean. Abeltzaintza sistema hori ezartzeko interes gehien zutenen artean, Bozueko Batasunak zeuden, garaiko lekukoen arabera Gipuzkoako abereen erdia haien esku baitzegoen -lehen kapituluan egiaztatu ahal izan dugun moduan-. Batasunek interes handia zuten neguan kostaldean larreratzea utz diezaieten -ikusi dugun bezala, ordea, ez zuten beti lortu-. Horregatik, kostaldeko abere taldeei beren larreak erabiltzen uzteko erabakia hartu zuten. Nolanahi ere, udan Aralar eta Enirioko mendietan larreratzen ziren Batasuneko eta kostaldeko abere guztientzako ez zegoen nahiko larrerik, eta gipuzkoarrak Nafarroan hasi ziren sartzen modu klandestinoan. Horrek tirabira handiak eragin zituen Nafarroako herri mugakideekin. Horren harira, argigarriak dira 1829ko Araitz bailarako alkatearen hitzak, eta agerian uzten dute garai hartan abere asko eta asko joaten zela 290: “…En estas circunstancias me parece que no podemos entrar a hacer ninguna nueva concordia sin noticia del Señor Patrimonial y menos consentir en el libre pasturage que solicitan aquellas uniones porque si ahora acogen los vecinos de dichas uniones la mitad del ganado de la Provincia de Guipuzcoa entonces entraría todo quanto hay en ello, pues se sabe que muchisimos pastores de aquellos pueblos lleban sus obejas y bacas a las costas de mar el Inbierno y que el berano bienen no solamente las que ban sino tambien las que hay en dichas costas a disfrutar de las yerbas y aguas de nuestros montes haciendo un lucroso comercio a costa nuestra baliendose para ello del iniquo medio de otorgar una escritura de venta del ganado cuio documento berifican a todo ebento y por ello no nos conbiene aceptar lo que solicitan…”.
Desamortizazio eta deslotura prozesuak eta udal jabegoko lurrak esku pribatuetara igarotzeak gatazka eta aldaketa faktore berri garrantzitsuak sartu zituzten abeltzaintzan. Zentzu horretan, oso azterketa egokia egin zuen Joaquin Irizar y Moya aholkulariak, 1842ko abenduaren 26an bidalitako kontsulta batean: “…Es claro que según las antiguas leyes del pais todos los pastores podían pastar sus ganados libremente de sol a sol en cualesquier montes abiertos de la Provincia, pero entonces la masa de propiedades montanas, por decirlo así, era comun de las villas, mas 289 290
96
G.A.O.-A.G.G., JD IM 2/17/205. G.A.O.-A.G.G., JD IM 1/12/64.
88
Álvaro Aragón Ruano
ahora habiendose alterado esencialmente el derecho de propiedad territorial parece que el de pastación debe atenerse y someterse al de la propiedad particular…”.
Horrenbestez, larreen erabilera zela eta, gatazka ugari sortu ziren herrien artean. Batzuek larreratzeko askatasuna aldarrikatzen zuten bitartean, beste batzuek lurren jabegoaren partikulartasuna eskatzen zuten. 1833ko Errege Aginduak ezarri zuenez, jabeek beren edo besteen abereak sar zitzaketen beren lurretan, herri erabilerako ustiapeneko edo morrontzako eskubideei kalterik egin gabe. 1833ko Mendien Ordenantza gorabehera, Gipuzkoak, Bizkaiak eta Arabak kudeaketa beren foruen arabera egiten jarraitu zuten. 1855eko maiatzean izandako desamortizazioak Gipuzkoari eragin zion. Herri ustiapeneko lurrak, ordea, salbuetsita geratu ziren, baldin eta “… Gobernuak aldez aurretik izaera hori aitortzen bazien, Diputazioari eta Udalari entzun ondoren…”. Halere, 1856an herri ustiapeneko onura asko herritarren artean banatu zituzten udalek, eta beste onura batzuk ez ziren salmentetatik kanpo geratu, ezin izan zirelako ondasun propioetatik bereizi edo botere publikoen interesek ondasun mota guztien besterentzea bultzatu zutelako. Basoen desamortizazioa beste leku batzuetan baino handiagoa izan zen Gipuzkoan, mendien sailkapena egin gabe zegoelako. Hain zuzen, Diputazioak 1897an herriei eginiko kontsultak erakusten duenez, udal mendi gutxi batzuk libratu ziren desamortizaziotik, eta geratu zirenak nekazaritza eta abeltzaintzarako erabili ziren, batez ere. Hartara, mendi horiek erabiltzen ziren bai iratzea, orbela eta abereen ohatzea egiteko baserritarrek erabilitako beste produktu batzuk lortzeko, bai behi eta ardi aziendei jaten emateko, garai horietan azienda mota horien hazkuntza jarduera nagusietako bat zelako 291. 1862ko beste Errege Agindu batek azpimarratu zuen desamortizazio zibila egin behar zela hiru euskal probintzietan, eta horretarako lehendabizi herri mendien sailkapena egin behar izan zuten. 1863. eta 1865. urteez geroztik, Gipuzkoa foru legediaren erregimen orokorrean sartu zen. 1877ko azaroaren 29ko Errege Dekretuak ezarri zituen desamortizazioaren ondare salbuetsiak. Prozesu horretan “ondazilegi” asko jabez aldatu ziren; hortaz, larreratzeko aukerak mugatu egin ziren, eta abeltzain askok beste larre batzuk bilatu behar izan zituzten beren jurisdikzioetatik kanpo. Horrek abeltzainen presio handia eragin zuen mendi salbuetsietan. 1869ko Batzar Nagusietan, Tolosa, Albistur, Bidania, Errezil, Aia, Zizurkil, Larraul, Alkiza, Anoeta, Ibarra, Belauntza eta Hernialdeko herritar askok eskatu zuten probintziako herrietako alkateei jakinarazteko, Larreen Ordenantzaren arabera, ezin zutela oztopatu abereen larreratze askea. Horrek erakusten du artean nahi bezala jokatzen jarraitzen zutela. Batzar Nagusiek uko egin zioten Erreinuaren Lege Orokorra aplikatzeari, zeinak lur guztiak itxitzat eta mugarritutzat jotzen baitzituen. Izan ere, hura aplikatuz gero, nekazariek ezin izango zuten aberea etxetik atera, metro gutxira beste norbaiten hesiarekin topo egingo baitzuten. 1871n, Batzar Nagusiek Foruaren indarraldia berretsi zuten, Jaizkibelen larreratu nahian zebiltzan abeltzainek hala eskatuta292. Hogeita hamar urte igaro ziren azken xedapen horren eta abeltzaintzak nahiz trenbide lerroak eragindako kalteak eta ebaketak saihesteko 1899ko zirkularraren artean. Denbora horretan, pagadien azalera handiak moztu, eta behi aziendarentzako 291 292
AYERBE IRIBAR, M.R.: Origen y desarrollo…Desde los orígenes a 1925…Op. cit., 506 eta 508 or. CILLÁN APALATEGUI, A.: Op. cit., 175 eta 194-196 or.
89
97
Álvaro Aragón Ruano
belardi bihurtu zituzten, haragitako behien balioa izugarri igo zelako XIX. mendearen lehen herenaz geroztik. XIX. mendearen azken zatian, areagotu egin ziren inguruko herrien arteko gatazkak larreen erabilerari buruz. Gehien-gehienetan, tirabiren jatorrian zeuden, besteak beste, gogortutako isunak, pribatizatu berriak ziren jabegoen larreratze eskubideak, larreen eskubideen banaketa, eta herriko eta kanpoko abereen arteko bateraezintasuna293. 1894. urtean, Oiartzungo udalak Diputazioari eskatu zion Jose Maria Inziarteren aurkako auzian parte hartzeko. Inziartek Allangeko saroia erosi zion Errenteriako udalari, eta Francisco Mitxelena oiartzuarra salatu zuen, behiak han sartu zituelako. Oiartzungo udalak 1574ko adostasuna hartu zuen oinarri. Horren arabera, bi herrietako biztanleek larreratze komunitatea zuten, eta hura indarrean zegoen, partikular bati saldu arren. Oiartzungo udalak ez zuen zalantzan jartzen Inziarteren jabetza; bai, ordea, larreratzeari eta iratzeen erabilerari lotutako jabari erabilgarria, askea izan behar baitzuen bi herrietako biztanleentzat. Alegazioetan, Oiartzungo udalak 1879ko urtarrilaren 31ko Errege Agindua hartu zuen oinarritzat. Horren arabera, herri menditzat hartzen ziren Estatuaren, herrien edo establezimendu publikoen -jabari publikoa partikularra izan arren- jabari erabilgarriko mendiak. Oiartzunek eskatu zuen Donostiako epaitegia inhibitzeko, eta Probintziako Batzordeak arrazoia eman zion, 1894ko irailaren 24an294. Erabakien arbitrariotasunak, gure ustez aski frogatua geratu denak, bere horretan jarraitu zuen XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran. Probintziako Batzordeak 1901ean Diputazioan aurkeztutako kexa mingotsak agerian uzten du zenbateko garrantzia zuen nekazaritzak XX. mendearen hasieran. Halaber, basoetan egiten ziren kalteak saihesteko Baso Zerbitzu bat jartzearen beharraz mintzo da: “Los labradores, siguiendo costumbre inveterada en este país, después de talar el arbolado que cubre las laderas próximas a su vivienda, roturan estos terrenos, dedicándolos a pastos, ya sea en praderas artificiales o naturales, y no puede menos de ser así, si ha de procurarse el alimento necesario para el ganado. Pero cuando las praderas naturales se hallan en terrenos no muy feraces, quedan completamente esquilmados, y el estado precario en estos campos desalienta a los labradores que abandonan el arado, fundando todos sus recursos en los rebaños de ovejas. Estos rebaños apresuran la ruina del país, que perecería por esa misma parte de la riqueza. Si pudiéramos investigar datos estadísticos anteriores, se probaría que la cifra del ganado lanar existente hace veinte años, ha disminuido de una manera considerable, porque el afán de tala de los montes y el incendio sistemático de estos, destruyendo toda vegetación por obtener pasto para el ganado lanar, hacen que los terrenos, privados de aquella, se vean sin defensa contra los temporales y se apresure la denudación de los mismos. Así es que los habitantes que sacrifican todo su suelo a los rebaños, no dejarán ni siquiera esa herencia a sus descendientes...”.
1920. urtean, Herri Mendien Ordenantzak ezarri ziren. Hirugarren kapituluak, larreei buruzkoak, ahuntzen larreratzea debekatu zuen, eta herritarren gainerako abereentzako doakotasuna ezarri. Soilik soberan zegoen larrea jar zitekeen enkantean. Debekatuta zegoen, halaber, erretako lurretan belarra ustiatzea bost urteko epean, eremua eraberritu arte. Aurreikusten zen ere Diputazioak, jabe ziren herriek hala eskatuta, herri mendietan larreratzen zen abelburuko kanon bat jartzea, gero mendia basoberritzeko edo hobetzeko inbertituko zena. Era berean, mugarritu 293 294
98
G.A.O.-A.G.G., JD IT 1905. G.A.O.-A.G.G., JD IT 1905, Esp. 1002.
90
Álvaro Aragón Ruano
zen zuhaitzak jartzera bideratutako lurra, eta abereak zaintzen 14 urtetik gorako abeltzaina jartzeko obligazioa zuten finkatu295. Hortaz, ikus daitekeenez, 1800eko dekretuaren ondoren, larreratzeko askatasunaren aplikazioa Gipuzkoako udalerri bakoitzaren erabakimenaren baitan geratu zen, eta, bakoitzaren interes aldakorrek eraginda, oso erabaki arbitrarioak hartu zituzten, batzuetan irizpide bat eta besteetan horren aukakoa aplikatuta. Nolanahi ere, nagusitzen joan zen irizpidearen arabera, jurisdikzio bakoitzeko agintarien eta abeltzainen behar propioen mendean geratzen zen larreratzeko askatasuna. Nolanahi ere, udal lizentziak eta kanon konpentsatzailearen ordainketak larreratzeko askatasuna mugatzen zuten. Eredu bakoitzaren garrantzi mailaren proba nabarmenak ematen dizkigu 1865ean eginiko estatistikak. Gabezia nabarmenak zituen, ordea, estatistika horrek. Alde batetik, soilik 39 herriri buruzko informazioa jasotzen da, eta ez daude, esate baterako, Oiartzun edo Amezketa, biak ere abeltzaintza tradizio handikoak; bestetik, zenbait kasu eta herriri buruzko datuak falta dira. Hala eta guztiz ere, gure ustez, emandako datuak oso baliagarriak dira XIX. mendearen erdialdeko Gipuzkoako abeltzaintzaren errealitatea ezagutzeko. Emandako datuen arabera, eta gabezia nabarmenak kontuan hartuta, 1865ean 105.943 abelburu inguru zeuden Gipuzkoan. Gehiengehienak egonkorrak ziren, zehazki, 97.027; bestalde, transhumanteak 5.682 ziren, eta transterminanteak, berriz, 3.234. Hau da, erroldan edo gordetako erregistroetan ageri diren abereen % 91,5 egonkor gisa jotzen zen, eta soilik % 8,5 zen transhumantea edo transterminantea. Transhumantzia ereduan, non ardi eta zaldi azienda nagusi baitzen, Abaltzisketa eta Amezketa herriak nabarmentzen ziren, Enirio eta Aralarko mendietako larreen eta uren erabilerari lotutako herriak, negua kostaldean igarotzen zutenak. Horren arabera, suposa dezakegu Bozueko Batasunen beste herri batzuen datuak sartu izan balira askoz ere handiagoa izango zela abere transhumanteen kopurua. Azken finean, Probintziak abere egonkorraren nagusitasuna azpimarratu arren, eskura ditugun datuen arabera, iragar dezakegu alde geografikoak handiak izango zirela; izan ere, ziur asko abelburu transhumante eta transterminanteen kopurua abelburu egonkorren parekoa izango zen, XVIII. mendetik aurrera transhumantziako tradizio handia zuten herrietan, hala nola Bozueko Batasuneko herriak. Aldiz, gainerako herrietan handiagoa izango zen abelburu mota batzuen eta besteen arteko aldea.
295
AYERBE IRIBAR, M.R.: Origen y desarrollo...Desde los orígenes a 1925…Op. cit., 541 eta 646-647 or. eta Idem: Origen y desarrollo…Documentos…Op. cit., 792 or.
91
99
Álvaro Aragón Ruano
4. Ganadua arriskupean Historian zehar, Gipuzkoako eta Oiartzungo abereak hainbat mehatxu eta arriskuren eraginpean egon dira, eta horrek haien hilkortasuna areagotu du, une jakinetan. Ohiko faktoreez gain, hala nola adina, bat-bateko gaixotasunak, sarraskiak eta lapurretak -gatazka garaietan arruntagoak- eta ustekabeko istripuak, une jakin batzuetan gertaera batzuk izan ziren, abereen hilkortasun indizea areagotu zutenak. Faktore horien artean, piztiak, bat-bateko klima aldaketak eta horien ondorioz sortutako epizootiak ditugu. Horiek guztiek abereen heriotza eragiten zuten. Azkenik, suteak zeharkako faktoreak izan ziren. Hala, abeltzainek, gehienetan artaldeenek, salaketa asko jaso zituzten, legez kanpoko suteak eragin zituztelako larreak eraberritu nahian. Horrela, kalte handia egiten zioten behi aziendari, larreratzeko gero eta eremu txikiagoa zuelako. Izan ere, aurreratu denez, behiek behar zuten larrea eta ardiek erabiltzen zutena ez ziren berdinak. 4.1. Hartzak, otsoak, “tigreak” eta azeriak Egia esanda, zaila da dokumentuetan piztien harrapaketari lotutako datuak bilatzea. Dena den, eskura ditugunak nahiko adierazgarriak dira. Hartzak eta otsoak izan ziren harrapari nagusiak, Gipuzkoan, eta ia XIX. mendearen amaiera arte iraun zuten. Harrapari handi horiek abere mota guztiei egiten zieten eraso, ardietatik hasita, behi, idi eta zaldietara. Probintziako eremu garaietan barrena, hartza zen harrapari nagusia; hortaz, ez da harritzekoa datu gehienek Aralarko mendilerroan eta inguru hartan harrapatutako piezen berri ematea. Harrapari horiek ehizatzeko metodoak, antza denez, anitzak ziren: gehienetan, zelataldiak egiten ziren, eta zepoak, lazoak edo tranpak erabiltzen zituzten. Ematen du, ordea, su armak zirela eraginkorrenak, eta, XIX. mendetik aurrera, estrikninarekin batera erabili ziren. Pizti horien aurkako neurrien oinarrian, funtsean, sariak zeuden, eta pizti gazte edo heldu bat hiltzearen truke banatzen zituzten. Oro har, XIX. mendearen aldi jakin batzuk arte, udalerriek eta hiribilduek ordaintzen zituzten sariak, abereari kalte egiten zioten hartzak, otsoak eta beste pizti batzuk ehizatzeagatik296. Hartz batengatik ordaindutako kopurua otsoengatik eskainikoa hala hiru zen, hartza harrapari ahaltsuagoa baitzen otsoa baino. XVI. mendean, hartz gehienak lehen erdialdearen eta 90eko hamarkadaren artean harrapatu zituzten. Hortik aurrera, bakanagoak izan ziren harrapaketak; horrek ez du esan nahi, ordea, hiltzeko neurriak eraginkorrak izan zirenik. Hurrengo mendearen hasieran, harrapaketak ugaritu egin ziren berriro. Batzar Nagusietan iragarri bezala, harraparien kopuruak igoera ezohikoa izan zuen, 80ko urteetan. Hala, 26 urtean, Aralar edo inguruko mendietan 19 hartz hil zituzten, eta, horren eraginez, emandako sariak ere handitu behar izan zituzten. Bergarako 1585eko Batzar Nagusietan, Andres Mendia arrasatearra kexu zen Gipuzkoan lehen baino hartz, otso eta bestelako pizti gehiago zeudelako, inor ez zelako ausartzen haiek arkabuzez hiltzen. Izan ere, justiziak haien kontra egiten zuen, horren aitzakiaz baliatuta batzuek bestelako ehiza animaliak hiltzen zituztelako. Eskaera horren aurrean, Probintziak piztiak arkabuzez edo beste edozein modutan hiltzeko lizentzia eman zuen, zigorrik jarri gabe297.
296 297
DÍEZ DE SALAZAR, L.M. eta AYERBE IRIBAR, M.R.: Op. cit., XXII. al., 329 or. Ibidem, IX. al., 220 or.
100
92
Álvaro Aragón Ruano
Animalia mota horien ehizak hainbesteko garrantzia hartu zuen, ezen batzuek lanbidetzat hartu baitzuten. XVII. mendetik aurrera, hartzen ehiza bakanagoa eta bitxiagoa izan zen. Giza jarduera eraginkorra izan zela erakusten du horrek. Pixkanaka, Gipuzkoan zeuden edo Nafarroatik ihesian sartzen ziren hartzak setiatzen joan ziren. XVIII. mendean, hartzak ia erabat desagertu ziren Gipuzkoako lurretatik, eta, ordutik aurrera, arreta nagusia otsoak akabatzera bideratu zen. XIX. mendean, hartzen hilketak oso bakanak izan ziren298. Otsoek, ordea, denbora gehiago iraun zuten gure artean; izan ere, XX. mendearen 20ko eta 40ko hamarkadan oraindik tarteka agertzen ziren, Aizkorrin eta Aralarren299. Oiartzungo 1501eko udal ordenantzek ezarri zuten Oiartzungo jurisdikzioan eta lurraldean otso bat, haren tamaina edozein zelarik, hiltzen zuenari dukat erdia ordainduko zitzaiola eta 3,5 txanfoi, berriz, azeri bat hiltzen zuenari. Horrez gain, urtean bizpahiru uxaldi finkatu ziren -Loreen Pazkoan (Piztuera) eta Mendekosteko Pazko asteazkenean-. Egun osokoak ziren, eta lau lekutan banatutako 80 edo 100 herritar inguru behartzen zituzten joatera, 3 txanfoiko zigorra jarrita joaten ez zenari (55. titulua)300. XIX. mendearen hasieran, otsoen kopuruak gora egin zuen berriro, ziur asko Independentzia Gerrak iraun bitartean mendiak eta basoak uztearen ondorioz eta, batik bat, ehizari buruzko errege legediaren aplikazioaren ondorioz. Ehiza eta Arrantzako legedi orokorrak bultzada eta garapen handia izan zuen, XVIII. mendearen amaieratik aurrera, eta arduratu zen ere ehizaz eta piztien jazarpenaz; dena den, gure ustez, haren eragina lagungarria izan zen espezie batzuk berreskuratzeko. Zehazki, 1804ko martxoaren 31ko Errege Zedulak, Gipuzkoan urte bereko apirilaren 6tik aurrera indarrean sartu zenak, 13. kapituluan ezarri zuen ardi, ahuntz, aker, behor, moxal eta gainerako abereen abeltzainek abere taldeak otsoetatik eta beste animalia haragijale batzuetatik babesteko soilik postak edo balak erabil zitzaketela eta ez perdigoiak edo bestelako munizio txikirik, munizio hori ez zelako nahikoa horrelako animaliak ehizatzeko. Haatik, zedula beraren 11. kapituluak, 1795eko otsailaren 3ko Errege Zedulak ezarritakoarekin bat eginez, debekatzen zituen otsoen, hartzen eta beste pizti kaltegarri batzuen uxaldiak eta ehizaldiak. Zalantzarik gabe, neurri horrek otsoen eta beste espezie batzuen ugaritzea ekarri zuen. Gainera, posta erabiltzeko, punteria hobea behar zen, eta garestiago ateratzen zitzaien nekazariei eta abeltzainei; ostera, perdigoiak, akabatzen ez zituen arren, harrapariak abereetatik urruntzen zituen. Otsoen ugalketaren erakusgarri, 1814ko uztailaren 12an, Miguel Maria Zuaznabar Oiartzungo alkateak ofizio bat bidali zien inguruko herriei, otsoen jazarpena eta ehiza bultza zezaten. Izan ere, kalte eta hondamen ugari egiten ari ziren. Horretarako, 160 errealeko saria jarri zuen, abeltzainek ordaindu beharrekoa, haiek baitziren animalia horiek hiltzeko interes gehien zutenak: “Siendo muy graves los daños que causan los lobos en esta jurisdiccion y en las inmediaciones, En Junta de Ganaderos celebrada el dia diez del presente se ha 298 MÚGICA, S.: “La caza del oso en Guipúzcoa”, Euskalerriaren Alde, 1, 1 zbk. (1911), 53-58 or.; G.A.O.-A.G.G., JD SM 40, 1 eta PRADERE ARRUTI, B.: “Gipuzkoako abere basatiyak”, Euskal-Erria. Revista Bascongada, 77. al. (1917 bigarren astea), 393-395 or. 299 “El leopardo, la hiena, el tigre y el oso en nuestras montañas de Guipúzcoa”, Vida vasca, XVIII. zbk. (1941), 113118 or.; PRADERE ARRUTI, B.: “Ernioko otsoak”, Euskal-Erria. Revista Bascongada, 77. zbk. (1917 bigarren astea), 149-150 or. eta MÚGICA, S.: “La caza del lobo en nuestras montañas”, Euskal-Erria. Revista Bascongada, 32. zbk. (1895 lehen astea), 233-243 or. 300 O.U.A., A, 6, 1, 1.
93
101
Álvaro Aragón Ruano
determinado que por ahora se salga un dia a la semana a caza de lobos, determinando cual ha de ser este a fin de que todas las partidas salgan en el mismo, y que a este fin se convide a los pueblos de Irun, Fuenterrabia, Lezo, Renteria, Astigarraga, Hernani, Urnieta, Andoain, Aranao, Goizueta y Lesaca. Los ganaderos de aqui han puesto fondo para atender a los gastos y señalan 160 reales por cada lobo que se mate; espero que los
ganaderos de ese pueblo contribuiran gustosos al exterminio de un animal tan perjudicial, señalando tambien algun premio y de la conformidad espero aviso para señalar el dia y tomar las demas determinaciones que convengan…”301. Sistema ohikoa bilakatu zen, Gipuzkoa osoan. Abeltzainen Batzarrak -XVIII. mendearen amaieran formalizatutako abeltzainen konpainia eta kontratetan jatorria zutenak- laguntza organo gisa ari ziren sortzen Gipuzkoako udalerrietan, piztien arazoari eta, batez ere, epizootien ugalketari eta hedapenari aurre egiteko. Batzar horiek kideek ordaindu beharreko kanon batzuk finkatu zituzten, harraparien jazarpena finantzatzeko. 1814ko abenduaren 16an, hainbat herri bildu ziren Hernanin, artaldeetan kalte handiak egiten zituzten otsoak hiltzeko modua aztertzeko302. 1817an, Gipuzkoako korrejidoreak ofizio bat bidali zuen Irungo udaletxera, otsoen ehizari eta hilketari buruz. Ofizioa Antonio Maria Aranbururi jakinarazi zitzaion, Irungo abeltzainek izendatutako ordezkaria, hildako otso bakoitzeko ehiztariei eman beharreko saria biltzeko. Urtarrilaren 15ean Hernanin egin beharreko Batzar Orokorrera joateko deitu zioten, adostutako sariari zegokion kontu bat kitatzeko303. Oraindik ere, XIX. mendearen amaieran, handia zen otsoen arazoa. 1886ko negua oso gogorra izan zen; denborale handi eta ugari izan ziren, eta larreak gutxitu ziren. Horrek abeltzainen diru sarrerei eragin zien, eta Gipuzkoako Batzorde Iraunkorrari laguntza eskatu zioten, aipatutako kopurua ordaintzen lagun ziezaien. 1888an, oraindik 500 pezeta ordaintzen ziren, otso bakoitzeko304. XIX. mendea baino lehen, udalerriek eta hiribilduek ordaintzen zituzten abereak kaltetzen zituzten hartzak, otsoak eta piztiak ehizatzearen truke emandako sariak305. Diputazioak, gutxienez, XIX mendetik 1856. urtera arte, otsoen eta pizti kaltegarrien ehiza saritu zuen; alabaina, egiten ziren gehiegikeriak ikusita, urte horretan sariak kentzea erabaki zuen. Esate baterako, 1853. urtean, Diputazioak honako kopuru hauek ordaintzen zituen: otso bateko 40 belloizko erreal, otsemeko 60, otseme ernariko 80, otsokumeko 20, azeriko 20, azeri emeko 30, azeri ernariko 40, azerikumeko 10, lepazuri edo basakatuko 10, 15 espezie bereko emea bazen eta 20 ernari bazegoen306. 1877ko ekainaren 5ean, Irungo udalak hiriko jurisdikzioan hildako azeri, otso eta azkonar eme edo ar bakoitzeko, hurrenez hurren, 5 eta 3 pezetako saria ezarri zuen, eta 2 pezeta eta 1,50 pezeta basakatu eme eta ar bakoitzeko307. 1886ko apirilaren 28an, Batzordeak ehizatutako otso bakoitzeko 50 pezetaz saritzeko eskatu zuen, baldin eta eskatzaileak animaliaren larrua eta ehizatutako lekuaren alkatearen ziurtagiria aurkezten bazituen308.
301
G.A.O.-A.G.G., JD SM 40, 1. O.U.A., A, 8, 2, 3. I.U.A., A/01/06, f. 18 rº. 304 MÚGICA, S.: Op. cit., 233-243 or. 305 DÍEZ DE SALAZAR, L.M. eta AYERBE IRIBAR, M.R.: Op. cit., XXII. al., 329 or. 306 E.U.A., A, 8, 1, 1. 307 I.U.A., A/01/097, f. 41 rº. 308 G.A.O.-A.G.G., JD IT 1817a, 4. 302 303
102
94
Álvaro Aragón Ruano
Otsoarekin batera, azeriaren hilketa arautuenetako bat izan zen, XIX. eta XX. mendeetan. XIX. mendearen amaieran, otsoak ia erabat desagertu zirenean, azeria izan zen lehentasunez hil beharreko piztia. XVIII. mendearen amaieran eta XIX. mendearen hasieran, azeriak egiten zituen kalte gehien, hala etxeko hegaztien nola artaldeen artean. XIX. mendearen hasieran idatzitako Peru Abarka eleberrian, honako hau irakur dezakegu309: Baso-lapur, edo azerijak eztira azartuten auntzetara, ardijetara legez; baña bai bildots ta antxumeetara… baita ardijetara bere badira azeri zar, azi ta bein ardi aragija sabelera dabeenak; ta ikustekua da, damubaz bere, zelan dendatuten dirian zelatetako, bidiak ebagiteko, samapeti oratu ta itoteko. Zati bat janda, darue enparauba dandarras euren abija, edo leza zuluetara. Eta guztiz dira gaistuak umiak daukeezan aldi edo egunetan. Ezin aturau leite eurakaz. Ezpageunka txakur urrineti igarten deutsana piztija asko jakin, ta malmutz onen urebiltia, ta usaatuten ditubana billatu ta jarraitubaz, ezin eukiko genduke ez ardi ez ollorik.
XIX. mendearen amaieran eta XX.aren hasieran, azeri asko zeuden Irun, Oiartzun eta Errenteria inguruan; beraz, besteak beste, jaki pozoituak jarri, eta uxaldiak egin zituzten310. 1880an, Oiartzunen, 21 azeri eme eta 9 otso ehizatu zituzten; 1881ean, 17 azeri eta otso bakarra; 1913an, 4 azeri eta 3 basakatu; eta, 1917an, 5 azeri eta 4 basakatu. 1907an, oraindik ere azeri gehiegi zeudenez, pozoitzeari ekin zioten Arbium (Irun) inguruan, pozoitutako haragi bolen bidez311. Nahiko arrunta izan zen, halaber, felido handien ehiza. Dokumentuetan, “tigre” edo “lehoinabar” gisa aipatzen dira, baina ziur asko basakatu edo katamotz handiak izango ziren. Ustezko lehoinabarrei dagokienez, zalantzak ditugu haien existentziari buruz, Serapio Mujikak eta Blas Praderek defendatutakoa gorabehera. Izan ere, gure ustez, katamotz edo serbal katu oso handiak izango ziren. Serbal katua katu espezie bat da, 35 cm inguruko isatsa, buru lodia eta aurpegi inguruan ile luzeak dituena, katamotzak bezala; ilea, ordea, grisa, motza eta leuna dute; larruan orban beltzak dituzte, eta kolore bereko eraztunak isatsean. Horregatik nahastuko zituzten seguru asko lehoinabarrekin. Bestalde, katamotza serbal katuaren antzeko ugaztun haragijale bat da, baina hura baino handiagoa312. Hain zuzen, Lizartzan, 1777an, ustezko lehoinabar bat ehizatu zuten, eta lehen aipatutako egileek hala zela berretsi zuten. Gero, Madrilgo Historia Naturaleko Museora bidali zuten. Gipuzkoako Artxibo Orokorrean dagoen espedientean eginiko animalia horren deskribapenak honela dio: disekatutako “basa animalia bat”, “serbal katu bat” bat313. 1787an, Oiartzunen, 8 erreal ordaindu zizkioten herrira tigre baten larrua eraman zuen gizon bati. Lehoinabarrei dagokienez, lehen aipatutakoa 1777an hil zuten, Lizartzako Ilarrazu mendian -dena den, berriro diogu gure ustez katamotz handi bat izango zela-. Lehoinabar baten ehizari buruzko azken berria 1820koa da314.
309
MOGUEL, J.A.: Peru Abarka. Hernani: Orain, 1995, 103 or. E.U.A., A, 8, 1, 1. 311 O.U.A., A, 8, 2, 3. 312 Ikusi Espainiako Errege Akademiaren Hiztegiak ematen duen adiera. 313 G.A.O.-A.G.G., JD IM 1/23/25. 314 PRADERE ARRUTI, B.: “Gipuzkoako abere basatiyak…Op. cit. 310
95
103
Álvaro Aragón Ruano
Txakurrak ere arriskutsuak ziren abereentzat; izan ere, abelburuak erasotzen edo ikaratzen zituzten, eta, ikaratuta, amiltzeko edo galtzeko arriskua zuten. Hala, 1846an, Oiartzunen Gipuzkoako beste hainbat herritan gertatzen ari zen bezala- kaleko txakurrak arazo izatera iritsi ziren, baita herritarrentzat ere. Oiartzungo udalak ofizio bat bidali zion bikarioari, igandeko mezan argitaratzeko. Bertan, artzain batzuk jasaten ari ziren egoeraz ohartarazten zen, azken hogei egunetan, jatorri ezezaguneko hainbat txakurrek heriotzak eta kalteak eragin zituztelako artaldeetan. Txakurra harrapatuz gero, jabeak kalteak ordaindu beharko zituela ohartarazten zen315. 4.2. Sua eta suteak Suaren aurkako neurriak, oro har, ezagunak ziren Behe Erdi Aroan, baina artzainek nahita piztutako suteei aurre egiteko xedapenak XVI. mendearen erdialdean hasi ziren agertzen. Suteek eragindako kezkaren berri ematen digu Foruen XXXIX. tituluak, suteei buruzkoa baita osoosorik. I. kapituluak, 1397. urteaz gero indarrean zegoenak, heriotza zigorra eta kalteen ordainketa ezartzen zituen, asmo txarrez sua besteen jabetzen aurka pizten zutenentzat. II. kapituluak, berriz, suertatutako suteak itzaltzeko edozein likido (sagardoa edo ura) erabiltzea agintzen zuen. XXXVIII. tituluaren VI. kapituluak otadiei su ematea debekatzen zuen, askotan eta helburu partikularrak izanik, inguruko mendi eta etxebizitzetara zabaltzen baitzen sua. Isun bat eta sei urteko deserria finkatu zen zigor gisa316. Larreak urritzen hastearekin batera hasi ziren abeltzainak suteetan parte hartzen, eta eremuen erabilerari lotutako liskar gogorrak gertatu ziren. Garai hartan, XV. mendearen erdialdean, ekoizpen jarduerak zabaltzen ari ziren. Suteak pizten zituzten abeltzainen aurkako akusazioak eta neurriak XVII. mendean hasi, eta XVIII. mendean areagotu ziren; hain zuzen, ardi eta ahuntz aziendak zabaltzen ari ziren garai berean. Oiartzungo udalak, 1623an “ondazilegitan” zuhaitzak landatzeari buruz idatzitako ordenantzan, abeltzainek eta beste pertsona batzuek txaradietan piztutako suteak saihesteko modua erakusten zitzaien mendizainei317. Arazoa, beraz, areagotu egin zen, XVIII. mendean. Hain justu, garai hartan nabarmen handitu zen ardi eta ahuntz azienden kopurua, eta belarra behar zuten jateko. XVIII. mendearen erdialdeaz geroztik, abeltzainek piztutako sute gehien eta kezkagarrienak Irunen eta Hondarribian gertatu ziren. 1773ko Irungo ordenantzek erakusten dutenez, abereentzako larreak lortzeko piztutako suteak ziren udalaren kezka nagusia; hartara, honako debeku hau jarri zuten: “…poner incendio a los montes concejiles con titulo de pasto de ganado, ni por otra razon vaxo las penas establecidas por leyes reales y fueros de esta provincia contra los 318 incendiarios, y de proceder contra los contraventores” .
1803. urtean, Hondarribiko udalak Amezketako, Goizuetako eta beste herri batzuetako artzainak salatu zituen, jurisdikzioko mendiak erretzean eginiko kalte handiak zirela-eta. Horregatik, 315
O.U.A., B, 5, 3, 1. Nueva Recopilación…Op. cit., 319 eta 321 or. 317 O.U.A., C, 4, 8, 1. 318 I.U.A., A, 6, 1, 3. 316
104
96
Álvaro Aragón Ruano
udalak belarra eraberritzeko piztutako suteak egiteko modua arautu zuen nolabait, lizentziak emateko sisteman. Horren harira, udalak memorial bat aurkezteko betebeharra ezarri zion abeltzainari, mendi eremu bati sua emateko. Memoriala eta eskaera jaso ondoren, udalak, baimena eman aurretik, lekua aztertzea agintzen zuen, eta, sutearen ondoren, beste azterketa bat egiten zen. Hala eta guztiz ere, abeltzain askok lizentziarik eskatu gabe jarraitu zuten319. Suteek gehien kaltetutako mendietako bat Jaizkibel izan zen. XIX. mendean eta XX. mendeko 90eko hamarkada arte, suteen jomuga izan da mendi hori, irakurle askok gogoratuko duzuen moduan. Egoera jasangaitza izatera iritsi zen, une jakin batzuetan. Hartara, kontzejuek eta udalek erretako mendietan lau urtez segidan abereak larreratzeko debekua agindu behar izan zuten. Hori gertatu zen 1816an Pasaian, eta 1818an Irunen320. 1818. urtean, Jose Antonio Legorburu lezoarrak auzia jarri zuen Lucas Oronoz Pasaiako justiziaren kapitularraren aurka, bere abereen bahituragatik egindako kalteen ordainketa eskatzeko. Legorbururen artaldea, 88 ardik eta arkumek osatutakoa, Jaizkibelen aurkitu zuten, erretako eremu baten ondoan. Pasaiako udalak, 1816ko urtarrilaren 14an, 4 errealeko isuna jarri zuen abelburuko eta aldi bakoitzeko, eta debekatu egin zuen larreratzea eta sastrakei su ematea321. XIX. mendearen amaieran, oraindik sua zen modurik eraginkorrena, kalitatezko belardiak lortzeko. Irunen, udal belardiak enkantean ematen zituzten bederatzi urtetarako, eta derrigorrezkoa zen horiek irekita edukitzea irailaren 8tik martxoaren 25era, eta itxita, berriz, data horretatik irailaren 8ra arte. Horrez gain, errematatzaileak behar besteko lekua utzi behar zien abeltzainei, txabolak eta abeltegiak egiteko. Belardi horietan eginiko hobekuntza guztiak, behin bederatzi urteko epea igarota, udalaren esku utzi behar ziren, ordainketarik eskatu gabe. Enkantean emandako mendiak sastrakaz gainezka zeuden, abereentzako belarra haztea eragozten zutenak. Igitaiaz edo segaz guztia moztea ezinekoa zenez, errematatzaileek baimena eskatu behar izaten zuten, sastrakak erretzeko322. XX. mendean, ohikoa zen oraindik suteen arazoa. 1917. eta 1921. urteen artean, sute ugari izan ziren Oiartzunen, gehienak otadiak erretzearen ondorioz. Erre ondoren, eremuak abeltzaintzarako mugatzen ziren. Dena den, bestelako arrazoiak ere baziren suteen jatorrian323, hala nola trenetako tximiniak edo galderetan erretako egurrak botatako txinpartak, janaria berotzeko mendian eginiko suak, ikatza egiten sortutakoa, etab. Arazoa hain izan zen handia probintziako bazter guztietan, ezen 1925ean “Gipuzkoako Herri Mendietako Suteen Aurkako Aseguru Konpainia” sortu baitzen324. 4.3. Klima aldaketak eta meteorologia Espezie mota guztietako abereak; hots, behiak, txerriak, ardiak, ahuntzak eta zaldiak, arazorik gabe moldatzen ziren klima egoera onean eta muturreko aldaketak gertatzen ez zirenean. Gipuzkoako klima epela da, eta, aita Larramendik esan bezala, neguan ez du hotz handirik egiten, 319
G.A.O.-A.G.G., JD IM 2/17/128. G.A.O.-A.G.G., JD IM 2/17/157. 321 G.A.O.-A.G.G., CO MCI 5478. 322 G.A.O.-A.G.G., JD IT 1905, Exp. 1008. 323 O.U.A., AA, 12, 1, 1. 324 O.U.A., AA, 12, 1, 18 eta LAFFITE OBINETA, V.: La repoblación forestal en Guipúzcoa. Donostia: Gipuzkoako Aldundia, 1919. 320
97
105
Álvaro Aragón Ruano
ezta udan bero handirik ere325. Halere, muturreko egoerak izaten zirenean, historian hainbat aldiz gertatu den moduan, gaizki pasatzen zuten, oro har, espezie guztiek, baina batzuek okerrago besteek baino. Klima egoera oso txarrek abelburuen heriotza eragin zezaketen bai zuzenean, bai zeharka, sortutako epizootien eraginez. Zoritxarrez, ez ditugu lekukotza asko; izan ere, horrelako datuak puntualki agertzen dira, eta zaila da denak biltzea. Nolanahi ere, hemen emango ditugun datuak oso argigarriak dira, klimaren eraginari dagokionez. Oro har, behi aziendak gehiago sufritzen zuen bero eta lehorte aldietan; ardiek, ordea, okerrago jasaten zituzten hotza eta eurite handiak. XVI. mendearen erdialdean hasi, eta mende bereko 80ko hamarraldira arte, hotz handiko negu gorriak izan ziren nagusi, eta, batzuetan, bat-bateko kazkabar erauntsiek uztak hondatu, eta abelburu askoren heriotza eragin zuten, espezie guztietan, baina, batik bat, abere txikian, hau da, ardi eta ahuntzen artean. 1561. eta 1581. urteen arteko neguak -abereentzako larre eta janari gutxien dagoen urtaroa- oso hotzak izan ziren, eta elurte handiak izan zirela uste dugu. Egoera horren aurrean, ukuiluan gordetako eta udan eta udazkenean ebakitako larre lehorrez elikatutako abereak hobeto moldatzen ziren; haatik, erdi-ukuiluratutako eta transterminantziako sistemen bidez kudeatzen edo aske zebiltzan espezieek, hala nola ardiek eta ahuntzek, zailtasun handiagoak zituzten larreak lortzeko, eta, beraz, zuzen jasan behar izan zuten klima gogorraren eragina. 1565etik 1572. urtera izandako negu gorriek “…nabarmen kaltetu zuten probintziako ganadu txika, abelburu asko hil baitziren”. Juan Antonio Mogelek, XIX. mendean Bizkaiko nekazari baten bizitzari eta gorabeherei buruz idatzitako Peru Abarka eleberrian, honako hau zioen ardiei buruz: “Euri asko, ta otz andijak dirinian, ilten dira bein banaan.”326. Datu batzuek adierazten dute 1580an “gaixotasun orokorrak” izan zirela erreinu osoan. Horrek guztiak eragina izan zuen Gasteizko eta beste leku batzuetako azoketan, oso ahari gutxi zeudelako, edo batere ez. Gehienetan, Extremadura, Gaztela eta Errioxatik ekartzen zituzten. Gaixotasunak eragin zion, halaber, behi aziendari; hortaz, urte hartan ez zen saldu behi haragirik. 1600. urtea ere “urria izan zen haragitan”327, seguru asko klima hoztearen ondorioz. XVII. mendearen amaierako eta XVIII. mendearen hasierako neguak gogorrak eta eurite handikoak izan ziren. Horren erakusle ditugu, besteak beste, Oria ibaiak 1687ko eta 1736ko otsailean izandako uhaldiak328, ahari askoren heriotza Azpeitiko mendietan 1719an, edo 1729. urtea, non “abereen hilkortasuna aspaldian ez bezalakoa izan zen”329. Haatik, XVIII. mendearen erdialdean, klimak hobera egin zuela dirudi, aita Larramendik 1754. urtean emandako deskribapenaren arabera. XVIII. mendearen erdialdetik aurrera, gauzak aldatu ziren berriro, eta lehorte eta bero handiko uden aro bat hasi zen, XIX. mendearen lehen hamarkadak arte iraun zuena. Horren eraginez, epizootiak ugaritu, eta bazka landareen uztak galdu ziren; ondorioz, okerrera egin zuen abereen elikadurak, eta gaixotzeko arriskua handitu zen.
325
LARRAMENDI, M. de: Op. cit., 39-40 or. MOGUEL, J.A.: Op. cit., 103 or. Bixente Nazabalen, XX. mendeko 30ko hamarkadan uda Oiartzunen igarotzen zuten artzaietakoaren, arabera elurte handiek eta izotzaldiek asko sufriarazten zituzten ardiak. Datua hauek Adolfo Leibarri zor dizkiogu eta hemendik berriz ere gure eskerrak. 327 ARAGÓN RUANO, A.: La ganadería guipuzcoana…Op. cit., 292-295 or. 328 I.E.A., C/2081–nº 4. 329 Azp.U.A., 1132-01. 326
106
98
Álvaro Aragón Ruano
XVIII. mendearen amaieran eta XIX. mendearen hasieran izandako epizootien aldiak bat egin zuen beste batekin, non klima nolabait aldatu edo berotu zen, lehorte handiak eraginda. Horren guztiaren ondorioz, biziraute krisi ugari sortu ziren; tartean, Frantzian, Irinen Gerra (1774-1776) izenekoa, 1789ko Frantziako Iraultzaren aurreko aldian. Udak oso lehorrak izan ziren, ia euririk gabekoak, eta horrek abereen garapen egokia oztopatu, eta gaixotasunen hedapena erraztu zuen. Zehazki, 1792an, behi azienda asko garestitu zen, klima lehorraren eraginez330. Lekuko guztiek diote uda gaixotasunak hedatzeko eta kutsatzeko urtaro egokiena dela. Uraren gabezia ere aipatzen dute, zeinak eragin biderkatzailea baitzuen. Batzuetan, lehortearen ondoren, tanta hotz bat sartzen zen eurite handirekin, eta horrek intsektuen izurriteak ekartzen zituen; askotan, horien bidez transmititzen ziren gaixotasunak. Azaroan, hotzak hastean, gaixotasunak desagertzen hasten ziren. Urtero hiltzen zen abelbururen bat; alabaina, ur gabeziako aldietan kasu bakanak orokortu egiten ziren, eta epizootiak sor zitezkeen amaieran, 1776ko eta 1783ko kasuek erakusten duten moduan. Era berean, itxura denez, XIX. mendearen amaierako hamarkadetan eta XX.aren hasieran izandako epizootiak eta gaixotasunak bero eta lehorte handiko udetan gertatu ziren. Hala dirudi, behintzat, 1867, 1883, 1888 eta 1892. urteei dagokienez. Hain zuzen, nafarreriak ardi askoren heriotza eragin zuen Oiartzunen, 1886an. Aurreko negua oso gogorra izan zen, ekaitz ugari eta gogorrak izan baitziren, eta larreak nabarmen gutxitu ziren. Haren ondorenak 1888an hauteman ziren inguru berean izandako pleuropneumonia epizootikoan. Era berean, 1906ko sukar aftosoa edo ondorengo behi tuberkulosia udako bero handien eta tenperatura altuen eraginez hasi zirela ematen du -gogoratu behar dugu testuinguru horretan gertatu zela 1918ko gripe izurrite handia, heriotza asko eragin zituena Oiartzunen, Gipuzkoan eta Espainian-331. 4.4. Epizootiak eta ganaduaren gaixotasunak 1774, urtean, Nafarroatik eta Frantziatik iritsitako izurriak triskantza egin zuen Gipuzkoako ganaduan; haren eragina, ordea, ez zen berdina izan leku guztietan332. François Vallant-en arabera, epizootia gaixotasun kutsakor bat da, atmosferak eta elikadurak eraginda animalia batean edo batzuetan jatorria duena eta beti formatu desberdinez sortzen eta birsortzen dena, sortzeko baldintzak nabarmen aldatzen direlako aldiro. Oso bestelakoak dira gaixotasun kutsakorrak eta ez-kutsakorrak. Lehenengoen artean ditugu; besteak beste, izurria, sukar aftosoa, peripneumonia, behi mingainen karbunkoa edo glossanthraxa, eta behi nafarreria, eta bigarrenen multzoan, berriz, karbunko sintomatikoa eta parasitoek eragindako beste gaixotasun batzuk333. Animalien gaixotasunak nahiko arruntak ziren, Erdi Aroan eta Aro Modernoan, eta erraz hedatzen ziren. Zentzu horretan, lekukotzek erakusten dute Gipuzkoan, Deba inguruan, 330 1792ko ekainiaren 5eko arratsaldean labore lur guztiak suntsitu zituen ekaitz deigarria edo “…harri eta ur ekaitza” gertatu zen Bergaran. Kaltetuen artean Lasturrieta baserriko maizterra, Marcos Villar, zegoen, zeinek gari uzta galdu eta artoa berriro erein behar izan zuen, urte hartako errenta ordaintzeko gai ez zela. Horregatik, Bergarako udalari urte hartako errenta barkatzea eskatu zion. ARAGÓN RUANO, A.: La ganadería guipuzcoana… Op. cit., 294-295 or. 331 O.U.A., C, 5, 15. 332 Or.U.A., Dekretu Liburua 3. 333 VALLANT, F.: “Les épizooties en france de 1700 à 1850. Inventaire clinique chez les bovins et ovins”, Histoire et Sociétés Rurales, 15. zbk. (2001), 71, 73-95 or.
99
107
Ă lvaro AragĂłn Ruano
epizootiaren bat izan zela XV. mendearen hasieran. Halere, epizootien garai gogorrena eta haien eragin handiena Gipuzkoako ganaduan XVIII. mendearen azken laurdenean hasi zen. Kasu gehienetan, Frantzian izandako izurriteak iritsi ziren inguru hauetara. XVIII. mendean lau behi izurri handi izan ziren herrialde hartan. Europako erdialdetik zetozen, eta gerrek eragindako abereen mugimenduek paper erabakigarria izan zuten. Bestalde, XIX. mendearen lehen erdialdean, orokortu egin ziren sukar aftosoa, peripneumonia kutsakorra eta behi nafarreria. Unean-unean, karbunkoa edo eri gorria eta antzeko gaixotasunak hauteman ziren leku jakinetan334. Albaitaritzaren zientzia aski ezezaguna zen garai hartan, prebentzio neurriak ziren nagusi. Neurri nagusietako bat zen hornitzaileek Frantziatik herritarren kontsumorako sartutako abereak zaintzea. Era berean, peritu batzuk izendatzen zituzten, abereak aztertzeko. Neurri gogorrenetako bat zen sartutako abere guztiak hiltzea, baita ganadua sartzea edo ateratzea eta komertzio askea debekatzea ere. Izurriak iraun bitartean, debekatuta zegoen hiltegian idirik hiltzea, bertan medikua, zirujaua edo albaitaria egon ezean; haragia saltzea, haien oniritzia izan gabe; eta, kanpoko gazta eta esnekiak saltzea. Denborak aurrera egin ahala, beste neurri batzuk hasi ziren aplikatzen, hala nola zaindariak jartzea herriko mugetan eta Frantziako erreinuarekiko mugetan, kanpoko behi aziendarik ez sartzeko. Zenbait kasutan debekatu zen ere idi gurdien joan-etorria. Mendiko komunitateetan, mendi komunetan zaindariak jartzen ziren -haientzat txabolak egiten ziren- komunitateko kideak ados jarrita, eta mendi pribatuetan, berriz, zaindariak egoten ziren, gau eta egun. Probintzietako hainbat herrik partekatutako mendietan, debekatuta zegoen Nafarroatik eta Gipuzkoako gainerako lekuetatik zetorren behi azienda sartzea. Nafarren eta gipuzkoarren arteko larreratze komuneko herrietan, larreratzea baimenduta zegoen eremu komunetan, baina debekatuta eremu pribatuetan. Horrez gain, jurisdikzioko behi aziendaren jabeek abisua eman behar zuten udalean, larreetan ganadua zaintzapean egon zedin. Aldianaldian, herrietako ordezkariek inguruko herrietara joan behar izaten zuten, kutsatutako kasuren bat ote zegoen jakiteko. Horrelako egoeretan, oso arrunta zen itxitura bereiziak erabiltzea, kutsatutako abereak sartzeko. Kutsatutako abereekin kontaktuan egondako pertsonak arropak kentzera eta etxetik ekarritako arropa garbiak janztera behartzen zituzten. Arropa eta abere kutsatuen askak erre ohi zituzten, baina Donostian, adibidez, askak ozpin gogorrez eta baratxuri xeheez bustitzen ziren. Gaixotasun ezezagunei aurre egiteko, osasun baliabideak eta metodoak ezagutzen ez zirenez, edozein baliabideri heltzen zitzaion. Hala, IruĂąeko gotzainak hainbat aldiz eskatu zien apaizei erreguteak egiteko, eta herrietan prozesioak egiten ziren elizetara, ermitetara eta Arantzazura. Hil ondoren, kutsatutako abelburuak, baita erreka edo ibaietan aurkitutakoak ere, lurperatu egin behar ziren, zintzurra egin gabe; izan ere, horrela egin ezean, txerriek eta txakurrek jaten zituzten. Txakurrak lotuta eduki behar ziren, hildako abereen hezurrak karraskatzen zituztelako, gaixotasuna zabaltzeko arriskuarekin. Abereen sabela errekastoetan garbitzen zuten, ia urik gabe, eta haien odola ibaira isurtzen zen. XVIII. mendean, Gipuzkoan aplikatutako neurrien eragina Hendaia eta Baionako harategietara iritsi zen. Hala, batzuk itxi behar izan zituzten, inork ez zuelako jan nahi idi, behi eta txekorren haragirik. Pertsona gehienek ahari haragia jatea erabaki zuten, eta horrek ardi aziendaren hedakuntza ekarri zuen, Gipuzkoarren jateko ohiturak aldatzeraino. Neurri horiek guztiak ezarri arren, herri batzuetan jarduera arriskutsuak egiten ziren; 334
Ibidem, 67-104 or.
108
100
Álvaro Aragón Ruano
esate baterako, gauza arrunta zen abelburuak hiltzea zezina egiteko, kutsatuta zeuden ala ez kontuan hartu gabe335. 1769tik 1779. urtera, Turkiatik iritsita, behi izurriak Frantziako lurralde osoa hartu zuen; aurretik, gainera, izurri bera jasan zuten herrialdean, 1714an eta 1742-1748 urteen bitartean. Izurriak hondamen ikaragarriak egin zituen Frantzian, eta, kalkuluen arabera, hiru milioi inguru abelburu galdu ziren. Biarnon, abereen hilkortasun indizea % 85,4 izatera iritsi zen, 1775ean336. Hori izango da, agian, haragiaren merkatuan izandako aldaketa eta berrikuntza zenbaiten arrazoia. Lehenik eta behin, Frantziako behi azienda Gipuzkoara edo Bizkaira ekartzeko inportazioak gutxitu ziren, ia desagertzeraino. Bigarrenez, berriro abiarazi ziren espekulazio jarduerak Gipuzkoako behi azienda urria, besteak beste, Frantziara esportatzeko. Hirugarrenez, frantziar erakundeek kezka handia agertu zuten, Bizkaian 1776an hautemandako gaixotasun kasu gutxi batzuk zirela eta. 1772an, hainbat neurri hartu zituzten, Frantziako abereen gaitz kutsakorraren hedapena saihesteko; dena den, urte bereko azaroaren amaieran iritsitako albisteen arabera, abereen epizootia amaitu zen Bretainian, Bigorran, Biarnon, Behe Nafarroan, Lapurdin eta Frantziako beste barruti batzuetan337. 1774. urtean, ordea, izurritea berriro sortu zen Baiona inguruan, eta handik sartu zen Gipuzkoara. Garai hartako kaltegarriena izan zen, baina leku jakinetara hedatu zen, ondorioak ez baitziren berberak izan hiribildu guztietan. Kalteak oso handiak izan ziren, esate baterako, Aia, Billabona, Asteasu, Tolosa, Arrasate, Zizurkil, Eskoriatza, Beasain, Amezketa edo Alkizan, baita Aralarko mendietan larreratzen ziren abereen artean ere. Bestalde, epizootia ez zen beste herri batzuetara iritsi, hala nola Zarautz, Azpeitia, Segura, Zegama, Idiazabal, Zerain, Oiartzun eta Irunera. Azken herri horretara, ordea, uztailean iritsi zen, Frantziako eta Nafarroako zati handi batera bezalaxe. Gaixotasuna hauteman zuten, halaber, Nafarroako bailara mugakideetan, esate baterako, Araian, Lesakan eta Beran. Antza denez, gaixotasuna abelburuen arteko kutsaduraz iritsi zen; batzuen ustez, ordea, intsektu hegalari batzuk izan ziren kutsaduraren eragile nagusiak. Gaixotasuna udan hedatzen zen, batik bat, eta lehendabizi abelburuen adarretan agertzen zen. Gaixotasunari “idiaren antikoia” eta “disenteria kalenturarekin” esaten zitzaion lekuaren arabera, eta hainbat sintoma zituen: belarri eroriak, begi tristeak eta malkoz beteak, lepo eroria, ahoa eta sudurra adurrez betea, eztulak tarteka, arnasa hartzeko zailtasuna, jateko gogo gutxi, pauso motela eta neketsua, dardarak giharretan. Hiruzpalau egunen buruan beherakoak izaten ziren, batzuetan odol pikorrekin. 1850. urtera arte; hots, medikuntza esperimentalaren aroa hasi arte, herri medikuntzari lotutako sendabideak erabili ziren. Ez ziren sendabide unibertsalak, eta izugarri aldatzen ziren. Abeltzaintzaren zientzia gutxi aurreratuta zegoen, garai hartan. Hala, sendabide batzuek nolabaiteko ukitu zientifikoa zuten, eta, beste batzuk, ordea, petrikiloen sendabideetan oinarritzen ziren. Gehien erabilitako metodoak honako hauek ziren: abelburuaren gorputzean eginiko odol ateratzeak; erromero, ezkaia, mihilua eta antzeko belar aromatikoen bidez eginiko edabeak; eta, hozteko metodoak, abereak natur osagaiez prestatutako likidoetan bainatuta. Itxuraz, azkenekoak ziren eraginkorrenak.
335
G.A.O.-A.G.G., JD IM 2/20/15 eta 16. VALLANT, F.: Op. cit., 76 eta 78 or. 337 G.A.O.-A.G.G., JD IM 2/20/15. 336
101
109
Álvaro Aragón Ruano
Saka alkateak sendabide bat bidali zuen 1774an, Fray Miguel Agustin Perpiñaneko tenpluaren prioreak idatzitako Los secretos de la Agricultura, Casa de Campo y Pastos liburutik atera zuena. Sendabidea egiteko, hareatzetan hartutako astatipulako 3 ontza xehe-xehe eginda, “kueloien” sustrai xehatuen 3 ontza, gatz lodiko 3 eskukada eta ardo oneko 3 edalontzi nahastu behar ziren, eta edabea egunero aplikatu behar zen. Ematen du sendabide horrek emaitza onak izan zituela, Irunen erregistratutako hainbat kutsadura kasutan. Herri berean, ordea, zenbat maisu hainbat liburu. Donostian, albaitarietako batek garbitze tratamendu bat agindu zuen, egunean hiru aldiz aplikatu behar zena. Malbak, horma belarra eta oliba olioa egosi behar ziren; makila batean jarritako zapi baten bidez aplikatu beharreko garbiketa bat prestatu behar zen ozpinez, garagar urez eta gatzez; eta, edabe bat egin behar zen garagar ura, grana, osina, kuminoa eta garia egosita. Bestalde, hiriko beste albaitari batek ahoan garbiketak egiten zituen, ozpin urtsua, oreganoa, gatz arrunta eta azukrea erabilita; eta, ozpin eta lohi zuriko bainuak aplikatzen zizkien giltzurrunetan, lohia “enkonaz” sarri bustita. Enkona ardo beltz-gorriko edari bat zen, ogi xehea, irina, jengibrea eta kanela hautsak zituena. Amaitzeko, odol ateratzeak egiten zituen atzeko hanketan. Herri bakoitzean sendabide desberdinak aplikatu ziren arren, antzekotasunak zeuden batzuen eta besteen artean. Ataunen, sendabide eraginkor hau aplikatu zuten: ur epelez betetako galdara handi batean, mendafina, mihilua, osinak, aingeru belarren sustraiak, baratxuri xehatuak, erramu hostoak, porruak eta malbak ur epelean nahasten ziren, eta nahasketa hura sei egunez aplikatzen zen. Horrez gain, abereak ur aromatikotan bainatzen ziren, gorputzaren behealdean eta hankartean, eta tapakiz estaltzen ziren, asko izerditu zezaten338. Hala eta guztiz ere, epizootiak hedatzen jarraitu zuen, eta konponbideak probintziatik kanpo bilatu behar izan ziren, nahitaez. Diputazioak, 1775eko uztailean, Baionan bizi zen Amouko Markesaren sendabide bat jaso zuen, non ekintza hauek proposatzen ziren: adarren artean ukendu bat ematea (egosten ziren ontza bat terbentina, ontza bat kolofan, ontza bat argizari hori, ontza bat aker gantza, ontza bat arrain beltza eta hainbat ontza oliba olio; ateratako likidoa ehun batez iragazten zen, eta jengibrea, piperra eta beste belar batzuk botatzen ziren), inguruko ilea moztu ondoren, lau egunez; abelburuak perfumatzea, goizean eta gauean, hamalau egunez; abelburua estaltzea eta berotasunean edukitzea; dieta ona ematea, janari onen bidez, baina kantitate txikian; eta, abelburuak uretan bainatzea, gatza, erromeroa eta beste belar aromatiko batzuk nahastuta. Ukendu eraginkorrenetako bat Beizama inguruan topatu zuten, baina lehendik zaldi aziendarako erabiltzen omen zen. Aipatutako ukendua339, egunean bi aldiz ematen zen, eta eragina zuen soilik gaixotasuna oso barneratua ez zuten abereengan; beraz, ez zuen balio guztiz infektatuta zeuden abereentzat. Abere kutsatuarekin batera ukuiluan egondako abelburuak ere sendatzen zituen. Garondo inguruko ilea moztu ondoren, ukendua zabaldu behar zen. Gero, ardi larruzko edo oihalezko adabakiekin estali, eta lau egunez uzten ziren abelburuaren gorputzean. Ukenduaz gain, lurrin kea aplikatzen zitzaion ganaduari; hots, erramu eta belar gogorren bidez eginiko ke aromatikoz lurruntzen zen, goizean eta arratsaldean. Gainera, abelburuak tapakiekin estalita eduki behar ziren, eta janari gutxi baina kalitate onekoa eman behar zitzaien. Ahal zen neurrian, saihestu behar zuten abelburua hoztea eta arto hostoak jatea. Edari epela eta irinez nahastua eman 338
G.A.O.-A.G.G., JD IM 2/20/16. “Cammomill, ruthe, althe, lumbricorum, euforbii, vulpini, agripa, filis zacariae, aregon, martiaton, axungiae equini, pulvus cantharide, elebor albi, adarces, cera citrun”ez osatuta. 339
110
102
Álvaro Aragón Ruano
behar zitzaien. Amaitzeko, sendabide horretan, odol ateratze batzuk egiten ziren, belarrietan eta mingainaren azpian340. Aragoin, errezetak honako osagai hauek zituen: 1 edo 2 dragma alkohol (ardo espiritu) eta 1 edo 2 dragma ipuru olio. Nahasketa belarrietan ematen zitzaien abereei, eta likidoa barruan eduki behar zen hamabost minutuz. Hori bera egin behar zen bospasei egunez341. Baliabide asko erabili ziren arren, behi aziendaren hilkortasuna oso handia izan zen. Zoritxarrez, ez ditugu ez serieak ez estatistika datuak; dena den, emandako datuak oso adierazgarriak direla uste dugu. Hartara, ziurta dezakegu 1774ko epizootiaren ondorioak oso anitzak eta kontraste handikoak izan zirela geografikoki. Eremu batzuetan, aplikatutako neurriei esker, ia ez zen gaixotasunaren eraginik hauteman. Haatik, beste herri batzuetan, hala nola goi Orian, hilkortasuna izugarri handia izan zen, eta hilkortasun indizeak % 22-95 bitartekoak izan ziren. 1776an beste epizootia bat sortu zen, baina Bizkaian, eta, batez ere, behi eta txerri aziendari eragin zion. Izua berriro hedatu zen, ondoko erreinura ere iritsita. Egoeraren larritasunaz jabetuta, Frantziako gobernuak abere gaixotasunetan albaitari aditua zen Bastet jauna bidali zuen Bizkaira, gaixotasunaren egoera aztertzeko eta kutsakorra zen ala ez jakiteko. Era berean, Frantziako erakundeek sendagile bat bidali zuten, aberea auskultatzeko. Osasun egitura garrantzitsua zuen Frantziak ordurako. 1776. urteaz gero, herrialde hartan Epidemien Batzordea zegoen, Medikuntzako Errege Sozietatearen muina izango zena. Batzordea sortu zen 1774. urtetik Felix Vicq d´Azyr eta François Boissier de Sauvages sendagileek behi izurriari buruz ari ziren lanei esker. Dena den, lehenagotik ere, 60ko hamarkadan, albaitaritza eskolak sortzen joan ziren, hala nola Lyonekoa eta Alfortekoa342-albaitaritzako gaietan sona handia zuena oraindik XIX. mendearen hasieran343-. Gaixotasun hori, 1777ko azaroan desagertu zena, “karbunklo”, “charbon pestiletiel” edo “gorme” izenez zen ezaguna, eta bat zetorren lupu zuriarekin. Gaitz horrek, gainera, hainbat aztarna utzi zituen lehendik Nebouzan, Lapurdi, Bigorra eta Biarno inguruko zaldietan, eta handik sartu zen Behe Nafarroa osora344. 1780. urtean, alarma piztu zen berriro Bizkaian, udan Gorbeiako mendilerroan larreratzen ziren Arratiako abere taldeen artean. Ez zen epizootia bat izan, ordea. Izan ere, soil-soilik abereen % 1 gaixotu edo hil zen345. XVIII. mendean, gaixotasuna 1783ko udan agertu zen azkenekoz, eta, gainerako kasuetan bezala, urte bereko azaroan desagertu zen. Lupua edo karbunkoa Frantziatik hedatu zen, behi aziendaren artean; hain zuzen, Landetan eta Mont-Marsan inguruan “lubre” izeneko gaixotasun bat agertu zen, lupu mota bat, 40 bat abelbururen heriotza eragin zuena. Albi berean, Biarno inguruan, “salbotxa” hedatu zen mando, zaldi eta asto aziendaren artean eta ahari batzuen artean. Arriskuaren aurrean, Nafarroak hiru ordezkari bidali zituen mugara, Bera eta Erronkari artean, Frantziako abereen sarrera eragozteko, eta debekatu egin zituen Lergako eta Auritzeko azokak. Egia esanda, ez zen gaixotasun bat izan, lehortearen, udako bero handien eta ondoren abuztuan izandako eurite handiak utzi zituen tanta hotzaren ondorioak baizik. Sintoma nagusiak honako hauek ziren: tumoreak agertzea abereen 340
G.A.O.-A.G.G., JD IM 2/20/19. G.A.O.-A.G.G., JD IM 2/20/20. 342 VALLANT, F.: Op. cit., 69 or. 343 O.U.A., 13, 13, 1. 344 G.A.O.-A.G.G., JD IM 2/20/22 eta VALLANT, F.: Op. cit., 92 or. 345 G.A.O.-A.G.G., JD IM 2/20/25. 341
103
111
Álvaro Aragón Ruano
gorputzean, jateko gogorik ez izatea, triste egotea, eta gorputz adarrak ahul edukitzea. Izurri horri aurre egiteko, 1774ko neurri berberak aplikatu ziren346. XVIII. mendearen amaieran, behi aziendak jasan behar izan zituen gaixotasunak eta behi azienden abeltzainen egoera txarra zirela-eta, elkarri babesteko hainbat adostasun eta konpainia formalizatu behar izan ziren, zorigaitzak gertatzen zirenerako. Bitxia bada ere, herri bakoitzaren nekazariak elkartzeko San Isidroko kofradiak izan arren, abeltzainek beren erakundeak sortu zituzten, eta, batzuetan, kofradien antzeko dinamika zuten, izena bestelakoa izan arren. Abeltzainen helburua zen lanbideko eta laneko talde bat sortzea, unean-unean gertatutako ezbeharrei elkartuta aurre egin ahal izateko. Ezagutzen ditugun kasu guztietan, kontratak notario baten aurrean sinatzen ziren; hortaz, ekimen pribatu bat zen, kide bakoitzaren ekarpenen bidez finantzatutako funts komun baten eraketan oinarritzen zena. Funts horren bidez kideei laguntzen zitzaien, haien uztarriak eta animaliak gaixotzen zirenean edo arazoren bat zutenean. Oiartzungo kasua kontrata horietako batzuek hartutako erlijio kutsuaren adibide garbia dugu347. 1779an, adostasun bat hitzartu zen itzainen artean, idiak laborantza lanetan hiltzen edo zorigaitzen bat zuten kasuetarako. Sinatzaileen artean, bailarako abeltzain nagusietako batzuk zeuden: Nicolas Ignacio Lekuona, Miguel Antonio Lekuona, Juan Miguel Berrondo, Juan Jose Sein, Joaquin Oiartzabal, Sebastian Etxenagusia, Juan Jose Alzaga, Jose Ignacio Arizabalo, Luis Mitxelena, Jose Antonio Mitxelena, Jose Elizondo, Pedro Lekuona, Juan Jose Susperregi, Luis Lekuona, Manuel Sein Aldako, Miguel Arburua, Juan Antonio Aldako, Francisco Ignacio Aramburu Azkue, Ascensio Goya Arraskue, Agustin Isasa Eizagirre, Juan Jose Aramburu, Manuel Arpide, Manuel Aramburu Bunoa, Felix Urbieta Txopokone, Santiago Zozaya eta Juan Bautista Agirre. Zerrenda horretako familia batzuk ageri ziren jada, 1729ko otsailaren 10ean Oiartzungo Udalaren kontzeju aretoan San Isidro Laboraria kofradia eratu zutenen artean. Seguru asko, hitzarmenaren sinatzaile batzuk aipatutako kofradiaren sortzaileen semeak izango ziren. Sortzaileen artean zeuden, besteak beste, Jose Arizabalo, Francisco Antonio Sein eta Tomas Sein. 1729ko eraketa idatziei erreparatuz gero, hauteman daiteke laguntzari eta erlijioari buruzko gaiak lantzen dituztela soilik eta, gehienez ere, nekazaritza gaiak; izan ere, kofradiakideen jarduera behin bakarrik aipatzen da, eta honela dio: “Item que en sufragio de las almas de los hermanos difuntos de esta cofradía y por que nuestro señor se digne derramar sus bendiciones sobre los frutos de los campos se digan todos los años perpetuamente quatro misas solemnes…”.
Hartara, ez du ematen abeltzaintzak leku zehatza zuenik kofradian, edo, bestela, orokorki jasota egongo zen, “frutos del campo” multzoaren barruan. Oiartzunen -baita probintziaren gainerako eremuan ere- abeltzaintza ez zen behar beste landuko, eta, horregatik, herriko abeltzainek hitzarmen bat adostea erabaki zuten, gehienak, ziur asko, San Isidroko kofradiako kideak izango ziren arren. Ez dakigu abeltzainek San Isidro kofradiakideei beharren berri eman zieten ala ez, ezta zer erantzun zuten horiek ere. Kofradia terminoa ez erabili arren, horrela planteatu zen eta santu beraren izenpean; beraz, oso zaila iruditzen zaigu horrelako ermandade bat sortzea, 346
G.A.O.-A.G.G., JD IM 2/20/28. Mota honetako kofradiek iraun zuten XIX. mendean zehar eta ia XX. mendeko 90ko hamarkada arte, Tornola, Atamitx eta Txikierdikoek adieratzen duten moduan. ARBELAITZ, I.: “Cofradías de ganaderos en Oyarzun”, Oiartzun, 10 (1980), 56-64 or.
347
112
104
Ă lvaro AragĂłn Ruano
kofradiaren oniritzia izan gabe. Beharbada, biderik errazena hautatu zuten; izan ere, hitzarmen pribatu bat egin ezean, eraketak aldatu behar zituzten edo kofradia berriaren apezpiku berrespena lortu beharko zuten, eta horrek kostu handia zuen dirutan, izapidetan eta denboran. Gainera, hasiera batean, hitzarmena unean uneko beharrei erantzuteko sortu zen, haren desegitea aurreikusita baitzegoen inguruabar jakin batzuetan. Lehenik eta behin, sozietatea bere â&#x20AC;&#x153;anaiakâ&#x20AC;? babesteko sortu zen -hortaz, ermandade edo kofradia gisa ulertzen zen-, idiren bat hiltzen zitzaienerako. Ez zuten aurreikusi behien edo bestelako abereen babesa. Urtero, maiatzaren 15ean, zaindari zuten San Isidro Laborariaren jaiegunean, maiordomo bat hautatzen zuten, sozietateko kideen artean. Maiordomoak bi ordezkari hautatu behar zituen urtero, arauak betetzen zirela zaintzeaz arduratuko zirenak. San Isidro egunean, meza irakurri bat ospatu behar zen Oiartzungo eliz parrokian, zegokion errespontsuarekin, eta maiordomoak aukeratutako kapilauari bi pezetako meza saria eman behar zitzaion. Anaia guztiek joan behar zuten mezara, pezeta bateko zigorra jasota horrela egin ezean. Laugarrenez, egun horretan bertan, maiordomoak kontuak aurkeztu behar zituen, ermandadeko kide guztien aurrean. Kideren bat hiltzen bazen, haren familiak maiordomoari esan behar zion, eta horrek gero anaia guztiei eman behar zien heriotzaren berri. Guztiek joan behar zuten ehorzketara, pezeta bateko zigorra jarrita joaten ez zenari. Horrez gain, zazpigarrenez, hildakoaren arimari meza irakurri bat eskaini behar zitzaion San Isidro aldarean, anaien artean bildu beharreko bi pezetako meza sari batekin. Ermandadean sartzeko, anaia bakoitzak hiru pezeta ordaindu behar zituen sozietatean sartu beharreko idi pare bakoitzeko, idi pare bat baino gehiago zituen maiordomoak izan ezik, zeinak idi pare bakarra ordaindu behar baitzuen. Hain zuzen, sozietatea eratu zen datan, Nicolas Ignacio Lekuona maiordomoak, Juan Miguel Berrondok eta Jose Antonio Mitxelenak hiru eta seina pezeta ordaindu zituzten, hurrenez hurren, bi idi pare inskribatuta edukitzeagatik. Zortzigarrenez, idiren bat hiltzen bazen, jabeak abisua eman behar zion maiordomoari, eta horrek, hurrengo egunean, hamabost belloizko errealeko 24 peso eman behar zizkion, beste abelburu bat eros zezan, eta 48 peso, berriz, bi abelburuak hiltzen baziren, peso bateko isunarekin eguneko, ordaindu ezean. Sozietateko kideren batek beste anaia baten idiari tratu txarra ematen bazion eta idia uztarrian lana egiteko ezindua geratzen bazen, kaltetuak 5 peso jasoko zituen, idia gizendu eta haren haragia erabiltzeko moduan bazen, eta zortzi, berriz, animalia hil behar bazen. Heriotza gertatu, eta anaiaren bat laguntzeko dirua eman ondorengo lehen igandean, anaiek ekarpenak egin behar zituzten kopurua berreskuratzeko, berriro gerta zitezkeen heriotza edo tratu txarren kasuei erantzuteko, hala: idi bat hiltzen zenean, anaiek hiruna pezeta ordaindu behar zituzten; pezeta eta erdi bana, haragia erabiltzeko moduan geratzen zenean; eta, pezeta bana, idia gizentzen jarraitzeko moduan geratzen zenean, zilarrezko erreal baten zigorra jarrita eguneko, ordaindu ezean. Hamaikagarrenez, abelburua jabearen zabartasunez hiltzen edo kaltetzen bazen, ez zegoen inolako laguntzarik. Sozietatea utzi nahi izanez gero, aipatutako San Isidro egunean egin behar zen, gainerako anaien aurrean. Anaietakoren bat kanpora joaten bazen, materialak herrestan eramatera -besteak beste, Ultzamara- edo beste zeregin batzuk egitera, laguntzarako eskubidea galtzen zuen kanpoan zegoen bitartean, matxuraren zuen kasuetan izan ezik. Nolanahi ere, ezarritako tasa ordaintzen jarraitu behar zuen. Ordezkariek abelburuak aztertu behar zituzten honelakoetan: sozietatera sartzeko unean, abelburuak erostean edo aldatzean, eta denbora luzez 105
113
Álvaro Aragón Ruano
kanpoan egon ondoren itzultzean. Bailaratik kanpo bost eguneko egonaldia egiten zuten guztiei laguntzen ordainketa ukatzen zitzaien. Izurria gertatzen zenean, 1774an gertatu zen moduan, sozietatea desegiten zen, ezinezkoa zelako sortutako kasu guztien ordainketa egitea -horrek erakusten du zer-nolako eragin psikologikoa izan zuen epizootiak, herritarren oroimenean txertatuta geratu baitzen-. Amaitzeko, maiordomoak koaderno bat zeukan, non idatzita zeuden anaien zerrenda, maiordomoen eta ordezkarien hautaketa, eta urteko kontuak348. XIX. mendean, epizootiak gertatu ziren berriro. Europa osoan beste izurri bat izan zen 1792tik 1815era, baina ez dugu horri buruzko aipamenik bilatu Gipuzkoan349. 1816an, gaixotasun epidemiko bat sortu zen, kutsakorra eta oso hilgarria abelburu gazteentzat. “Karbunko” gisa ezaguna; ziur aski, lupu zuria izango zen -Vallant-en iritziz kutsakorra ez izan arren-. Clostridium chauvoei izeneko germen anaerobiko batek eragiten zuen, eta, Aragoitik iritsita, Nafarroako behi eta txerri aziendan agertu zen, eta gero Arabara, Gipuzkoara eta Lapurdira hedatu zen. 1817. urtean, Urruñako alkateak Oiartzungoari jakinarazi zion epizootia herrira iritsi zela. Errenterian ere agertu zen350. Aragoitik iritsitako behi azienda Zangozatik igaro, eta gaixotasuna merindade osora hedatu zen. Gaixotasunaren sintoma bizkarrean eta bularrean agertutako orban beltz gangrenatsu bat zen. Batzuetan, ordea, ez ziren agertzen kanpoko sintoma horiek. Horixe adierazi zuen Jose Passaman jaunak; izan ere, haren iritziz, “sukar ataxo-adynamiko karbunkosoa edo tifus karbunkoso” bat zen, eta Oiartzunen hildako hainbat idiri buruz hauxe esan zuen, Donostiako Osasun Batzordearen aurrean: “…el animal no tenia ningun tumor, ni mancha al exterior perceptible a la vista, ni al tacto, estaba extraordinariamente inchado: abrimos el vientre y expelio un tufo muy fetido, las carnes de color natural, la sangre muy rutilante, los intestinos algo inyectados de sangre, el estomago principal muy sano, el corazon en estado natural, el pericardio lleno de serosidad, tuberculos amarillos en el pulmon, pero muy superficiales, glandulas pancraticas, y mesentericas llenas de una mucosidad amarilla, el esofago y las fauces cubiertas de vn gluten blanco, y amarillo muy pegajoso.”
Gipuzkoako Diputazioak neurriak hartu zituen gaixotasunari aurre egiteko. Lehenik eta behin, gaixotasunaren eraginpeko eremuetatik abelburuak sartzea debekatu zen. Bigarrenez, Frantziatik iritsitako idi eta behi guztiei zortzi eguneko isolatze aldia ezarri zitzaien mendietan, eta gero aztertu egin behar ziren. Abelburu gaixoei, lagun egunean behin, tratamendu bat aplikatzen zitzaien zaurian, ozpinez, baratxuriz eta gatzez, eta azido nitriko sulfurikoz egina. Diputazioak gomendatzen zuen, behin gaixotasuna agertuta, karbunko tumoreari odola ateratzea eta gero burdina batez kauterizatzea. Kauterizatu ondoren, ukendu basilikoi bat eman behar zitzaion, euforbia hautsen heren batekin nahastuta. Animaliak aterpean eduki behar ziren, leku lehor eta ongi aireztatuetan, eta substantzia irintsuekin elikatu behar ziren. 1817ko otsailaren 10ean, eredutzat hartu ziren Arabako ahaldun nagusiak probintziako herrietara bidalitako prebentzio neurri hauek: harategietako maizterrek udal idazkarien aurrean adierazi behar zuten zenbat idi erosi zituzten herrirako, noiz eta nola erosi zituzten, zer belarditan larreratzen ziren, eta noiztik, herri ordezkariak eta errejidoreak bertan zeudela; Nafarroako edo Arabako idi eta behi haragia debekatu zen; perituek abelburuak aztertu behar zituzten, errejidore 348
G.P.A.H., 3/2310, ff. 35 rº-40 rº. VALLANT, F.: Op. cit., 79 or. 350 O.U.A., B, 5, 3, 1. 349
114
106
Álvaro Aragón Ruano
eta herri ordezkariekin batera, eta horien egoeraren berri eman behar zuen; gaixotutako abelburuak bereizi behar ziren, abeltzaina eta belarrak esleituta; egunero hiltegira bidali beharreko idiak aztertu behar ziren; hil ondoren orban beltz baten aztarna zuten abelburuak erre egin behar ziren; zaintza egin behar zen, probintziako herrietara abelburuak sar ez zitezen Nafarroatik eta Arabatik; 100 dukateko isuna jarriko zitzaien abelburu bat gaixo eduki eta jakinarazi ez zutenei, baita hori onartzen zuten justiziei ere; su handiak egin behar ziren, Egilazen eta San Romanen, giroa garbitzeko; gaixotutako abereen ukuiluak garbitu behar ziren, ozpin eta baratxuri ur irakinez; aska zaharrak erre, eta berriak egin behar ziren, ke lurrunak eginez otez eta landare aromatikoz; gaixotutako abereak izandako ukuilua ozpinez garbitu, eta karrakatu behar zen; gaixotutako abereen lepokoak eta baleztak erre behar ziren, eta uztarriak eta jantziak baratxuriz garbitu; hiltzen zen behi azienda erre behar zen, haien adarrak eta larruak inori erabiltzen utzi gabe; Diputazioari zortzi egunean behin gaixotasunaren egoera eta aurrerapenaren berri eman behar zitzaion. Epizootia Oiartzuneraino iritsi zen, baina 1815eko maiatzerako haren arrastorik ez zen. Hainbat pertsona, ijito gisa izendatuak, atxilotu, eta Nafarroako beren herrietara bidali zituzten, abereak lurpetik atera eta haien haragia jan izanaren salaketapean. Hirurogeiko hamarkada oso zaila izan zen Gipuzkoa osoan, abereak behin eta berriro gaixotu zirelako. 1862an, nafarreriko kasu bakan batzuk izan ziren Antzuolan, eta 1864an lurralde osora hedatu zen; 1865an, behien Cocotte edo muki sukarraren kasu ugari izan ziren, Gipuzkoa osoan, eta Bergaran, berriz, sukar aftosoa hauteman zuten; 1867an, probintziako hainbat lekutan, pleuropneumonia epizootikoko hainbat kasu hauteman zituzten, behi aziendan. Gaixotasun hori aldiro agertuko zen gero. Hain justu, 1888ko urtarrilaren 26an, pleuropneumonia kasu bat agertu zen, Oiartzunen. Behi aziendaren biriketako gaixotasun hori mikroplasma batek sortzen du, eta kalte handiak egin zituen, 1867. eta 1883. urteetan. Garai hartako Probintziako Batzarrak gaixotasunari aurre egiteko zirkular bat argitaratu zuen, 1883ko martxoaren 2an, eta emaitza onak lortu ziren. 1886ko neguan, Oiartzungo abeltzainek adierazi zutenez, ardi asko hil ziren “nafarreriak” jota351. Gaixotasun bera agertu zen Lezoko abelbururen batean, 1892an. Ordurako Hernanin ez zegoen ahoeririk, sukar aftosorik edo naparmiñarik. Oiartzunen, 1900an sukar aftosoa hauteman zuten, eta 1901ean, berriz, lupu beltzeko sukar foku bat. 1900. eta 1906. urteen bitartean, izurri handi bat izan zen, “nafarmina” edo “ahoeri” izenez ezaguna. Horren ondorioz, asko murriztu zen Pirinioetako arraza, eta kanpoko espezieen inportazioa behin betiko finkatu zen352. Epizootien segida horren aurrean, Gipuzkoako agintariek, Frantzian eta Europan bezala, prozesu bat abiarazi zuten, elikagaien kalitatea eta osasuna zaintzeko hierarkia egitura bat ezartzeko. XIX. mendera arte, ferratzaile-albaitariak arduratu ziren herrietan jandako haragiaren kalitatea zaintzeaz. Harrezkero, ordea, hobera egin zuten kontrol organoen azpiegiturek eta hierarkizazioak. Albaitaritzaren zientziak ez zuen benetako bultzada izan, XVIII. mendearen erdialdera arte. Hain zuzen, 1762. urtean, lehen albaitaritza eskola sortu zen Lyonen, eta 1766. urtean, berriz, Alforteko eskola ospetsua inauguratu zuten, Paris inguruan. 351
O.U.A., C, 5, 15. ARAGÓN RUANO, A.: “Naturaren…Op. cit., 67 or. eta ETXANIZ MAKAZAGA, J.M.: “Albéitares y Veterinarios Municipales de Bergara 1662-1985”, BRSBAP, LX, 2004-2, 449-450, 459-460 or. 352
107
115
Álvaro Aragón Ruano
Iberiar Penintsulako lehen arautegia 1475eko maiatzaren 24an egin zen, Isabel I.ak, Protoalbeiterato Errege Epaimahaia eratu, eta aztertzaileak izendatu zituenean. Pragmatika horrek albaitaritza berri bat ekarri zuen, tituluekin eta ezaugarri zientifikoekin, eta araututako lanbide baterako bidea finkatu zuen, horretan aritzeko beharrezkoa baitzen azterketa bat egitea epaimahai baten aurrean. Nolanahi ere, Felipe V.aren garaian hasi zen albaitaritza lanbide liberal eta zientifikotzat hartzen, 1739ko abenduaren 22ko Errege Zedula atera zenean. Gero, 1776ko azaroaren 5eko Errege Aginduaren bidez, Alforteko Eskolara albaitari bat bidaltzea erabaki zen, haren funtzionamendua ezagutzeko eta eredua Espainiara ekartzeko. Lehen albaitaritza eskola Madrilen egin zen, 1792an. Handik urte batzuetara, 1796an, Osasun Publikoaren Zaintzari buruzko Errege Zedula batek zehaztu zuen beharrezkoa zela elikagaien eta horiek prestatzeko edo saltzeko lokalen osasun azterketa egitea. Gipuzkoako lehen tituluduna Francisco Javier Aranburu izan zen, 1831n, eta harrezkero Gipuzkoan lan egin zuten albaitari gehien-gehienek Zaragozako Albaitaritza Goi Eskolan eta Madrilgo Albaitaritza Eskola Berezian ikasi zuten. 1836an, osasun ordezkariordetzak sortu ziren, hiriburu guztietan. Hiru albaitarik osatuta, lanbidearen jardueraz eta azterketez arduratzen ziren, Madrilgo epaimahaiaren izenean. Gipuzkoako Albaitaritzako lehen ordezkariordea Jose Joaquim Kamio izan zen, eta 1839an izendatu zuten, Donostiak hala eskatuta. Nolanahi ere, diru eta finantza kontuak zirela-eta, albaitariak berandu hasi ziren haragia aztertzen, Europako eta penintsulako hiltegietan. Cadizko 1812ko Konstituzioak udalen eginkizuna onartzen zuen jada, osasunaren zaintzan, eta Osasun Instrukzioak eginkizun hori berretsi zuen, 1813n. Gero, 1863ko azaroaren 10eko Errege Aginduak azpimarratzen zuen udalak derrigortuta zeudela haragi ikuskatzaileak hartzera, osasun publikoaren berme gisa. Izan ere, modu horretan, 1859ko otsailaren 24ko Haragien Ikuskaritza Arautegiak ezarritakoa betetzen zen, non adierazten baitzen, Europan lehenengoz, udal guztiek albaitari bat eduki behar zutela Haragi Ikuskatzaile gisa. Albaitariek behartu zituzten udalak Haragi Ikuskatzaile plazak sortzera, gobernadore zibilen laguntzaz. XIX. mendearen amaieran, udalerri guztiek zuten Haragi Ikuskatzailea edo udal albaitaria, hala jabegoan nola beste udal batzuekin partekatuta. Beste pauso garrantzitsu bat 1899an eman zen, Gipuzkoako Albaitaritza Elkartea eta haren behin-behineko Zuzendaritza Batzordea sortzearekin batera. Hortik sortuko zen gero Gipuzkoako Albaitaritza Eskola. 1906an, Albaitari Titular Kidegoen Araudia onartu zen. Gero, 1914ko Epizootien Legeak eta haren Araudiak (1915) 3.000 biztanletik gorako udalerri guztietan Abereen Higiene eta Osasun Ikuskatzaile bat izatea arautu zuten. Kargu hori Albaitaritzako Udal Ikuskatzailea edo Albaitari titularra bete beharrean bigarren albaitari batek betetzen zuen askotan, eta horrek kalte handiak eragin zituen udalerrietako diru kontuetan. Azkenean, 1935eko ekainean, Albaitaritzako Udal Ikuskatzaileen Araudia onartu zuten353.
353
ETXANIZ MAKAZAGA, J.M.: “De albéitares a veterinarios. La inspección de carnes”, BRSBAP, LVIII, 2002-2, 437-481 or.; “De Albéitares y Veterinarios municipales en el Valle de Iraurgi 1861-1990”, BRSBAP, LIX, 2003-2, 527-595 or.; “Albéitares y Veterinarios Municipales de Bergara…Op. cit., 441-472 or.; “De Albéitares y Veterinarios municipales en Beasain (1868-1990); BRSBAP, LX, 2005-1, 231-257 or.; “De veterinarios municipales en Zumaia.1892-1985”, BRSBAP, LXI, 2005-2, 525-549 or.; “Albéitares y Veterinarios Municipales de Eibar (18771977)”, BRSBAP, LXII, 2006-1, 81-114 or.; “De Herradores, Albéitares y veterinarios Municipales en Rentería (1866-1983)”, BRSBAP, LXIII, 2007-1, 231-276 or.
116
108
Ă lvaro AragĂłn Ruano
1855ean, Isabel II.aren erregealdian, lehen Osasun Legea atera zuten, eta Barruko Osasun Zerbitzuari buruzko XI. kapituluan Osasun Batzordeak eta haien motak aipatzen ziren. Alkateak, batzordeburu izango zenak, medikuntzako irakasle batek, farmaziako batek, kirurgiako batek, albaitari batek eta hiru herritarrek osatzen zituzten batzorde horiek, medikuntza zientzietako irakasle bat izanik idazkaria. Egia esanda, horrelako Osasun Batzordeak, izan, baziren Gipuzkoako hainbat herritan, esate baterako, Bergaran bat zegoen 1847an. Udal ekimen hori bere eginez, 1848ko uztailaren 24an, Gipuzkoako Diputazioak haragien salmentari buruzko Araudi bat ezarri zuen, non egitura hierarkizatu bat eratzen zen, abereen higienea zaintzeko eta haragiaren kalitatea bermatzeko. Araudiarekin batera, Udal Osasun Batzordeak eratu ziren barruti eta herri guztietan -bigarren karlistaldian eten ziren, eta, hura amaitutakoan, martxan jarri ziren berriro-, eta haragien mediku titularra edo albaitarien irudia finkatu zuten. Albaitaritzako ordezkariordearen mende zeuden, eta horrek, aldi berean, kontuak aurkeztu behar zizkion gobernadore zibilari. Osasun Batzordeak martxan zeuden oraindik 1904an, Osasun Publikoaren Instrukzio Orokorra dekretatu zenean. Hala eta guztiz ere, Oiartzunen eta antzeko herrietan ez ziren martxan jarri, eta lehengo erara jokatzen jarraitzen zuten; hau da, herritarren kontsumorako haragia ematen zuten abereak albaitarien azterketarik gabe hiltzen zituzten, aipatutako araudiak ezarritakoaren aurka. Jarduera horiek are arriskutsuagoak ziren izurrien garaitan. Hala gertatu zen 1859an, sukar beltzarekin. Javier Azkue Albaitaritza ordezkariordeak Oiartzungo alkateari hainbat aldiz eginiko erreklamazioen ondoren, bailarako Osasun Batzordea herriko abeltzainen kofradietako maiordomoarekin eta albaitari titularrarekin bildu zen, eta neurri osagarri hauek ezarri zituzten: bailarako abereen egoeraren berri eman behar zen; abereen osasun ziurtagiria eskatu zitzaien esne saltzaileei; kofradietako maiordomoek alkatea ohartarazi behar zuten, gaixotasun susmagarriren bat hautematen zutenean; azoketako abereari azterketa egin behar zitzaion; batez ere, Irungoari eta Errenteriakoari; aipatutako herrietako alkateei ofizioak bidali behar zitzaizkien, beren herrietan ahoeria edo sukar aftosoa ote zen jakinaraz zezaten; herritarren kontsumorako hil beharreko abereak zaindu behar ziren; eta, amaitzeko, Osasun Batzordea bildu behar zen, bailaran gaixotasun hori bazela jakinez gero. Gero, 1878an, Probintziak agindu zuen udal guztiek eduki behar zituztela haragi ikuskatzaileak eta mikroskopio bat, txerri aziendaren haragia aztertzeko. Halere, noizean behin, izurriteak agertzen ziren. 1900eko abuztuaren 2an, sukar aftosoa hauteman zuten, Oiartzunen. Udalak gaitzari aurre egiteko neurriak hartu behar izan zituen irailaren 10ean, udal araudi baten idazketaren bitartez. Araudi horrek ezartzen zuen abelburuak, azaro-apirila artean, edozein ordutan hil zitezkeela, baina, betiere, hiltegira iritsi eta hogeita hamar minutu igaro ondoren. Albaitariak hilabete horietan goizeko 11:30ean egin behar zuen azterketa, eta urteko gainerako hilabeteetan, arratsaldeko 17:30ean. Ahoeriaren beste agerraldi baten aurrean, gobernadore zibilak 1911n araudi berri bat iragarri zien Gipuzkoako udalerriei. Horren arabera, alkateek Herriko Osasun Batzordeak deitu, eta higienea zaintzeko neurri hobeak ezarri behar zituzten. Era berean, debekatuta zegoen txerri, ardi, ahuntz eta behi azienda ibiltzea berezko udalerritik kanpo, baldin eta abeltzainak ez aurkezten bazuen jatorriari eta osasunari buruz herriko albaitariak egindako ziurtagiria, alkatearen oniritziarekin. Debekua urratuz gero, 500 pezetako zigorra ordaindu beharko zuten. Ikuskatzaileek etengabe zaindu behar zuten xedapenak betetzen zirela, eta alkateek zirkular hori argitaratu behar zuten. 109
117
Ă lvaro AragĂłn Ruano
Azkenean, epizootien ondorio larriak ikusita, Probintziak Gipuzkoako Berraseguruen Kutxa sortu zuen 1911n, eritasun infekto-kutsakorrei aurre egiteko betebeharra izango zuena. Eskura zituen bitarteko guztiez baliatuko zen Kutxa. Besteak beste, abereak bainatzeko instalazioak jartzea agindu zuten, ganadu azoken barrutien inguruan, behi azienda belaun eta belaunburuetaraino bainatzeko. Dirudienez, eraginkorrak izan ziren hartutako neurriak; izan ere, ahoeriaren arrastorik ez zen 1911ko irailean. Hortik aurrera, erakunde horrek egin zien aurre epizootiei eta haien ondorioei354. Ahoeriak edo sukar aftosoak ondorio larriak zituen laborarientzat, pleuropneumonia edo lupua baino askoz ere hilgarriagoa baitzen. Haren agerpen onenean ere abereek ezin zuten lanik egin, eta, horren ondorioz, lan ugari galtzen zen, eta jornaletan inbertitu behar zen, nekazaritza lanak aurrera ateratzeko. Esnearen ekoizpena ere gutxitzen edo guztiz desagertzen zen; hortaz, horri lotutako diru sarrerak murrizten ziren, eta, esnea ateratzen jarraitu arren, bezeroek, kezkatuta, esnea hartzeari uzten zioten. Gaixotasuna modu larrian edo gaiztoan agertzen zenean, ondorioak are larriagoak ziren. Apatxak eta azkazalak erortzen zirenez, abereek ezin zuten lanik egin, eta nekosoa zen oso haiek gizentzea; beraz, haragiaren ekoizpenak behera egiten zuen. Horrez gain, kontuan hartu behar dugu gaixo zeuden abelburuak ezin zirela hiltegira eraman. Azkenik, bizirik atera arren, abelburuak oso ahul geratzen ziren, eta hurrengo urteetan hil zitezkeen, bero handiko sasoietan. Sintoma nagusiak honako hauek ziren: abereen zailtasuna mugitzeko, gorputz adarren ahultasuna, jateko gogoaren galera, muki eta lerde askoren agerpena, eta sukarra. Gaixotasuna geroago agertu zen Gipuzkoan, beste herrialde batzuetan baino. Frantzian, esate baterako, zalantzazko agerpen batzuk izan ziren XVIII. mendearen erdialdean, eta segurtasun osoz agertu zen, 1809. eta 1813. urteen bitartean. Dena den, Europan, pandemia handia 1834an eta 1842an izan zen, eta Frantzian berriro sortu zen 1870an eta 1893-1894. urteetan355. Gaixotasunaren tratamenduak metodologia bikoitza zuen. Sendabide profilaktikoari dagokionez, beste abelburuekiko kontaktua saihestu behar zen, eta gaixotutakoak isolatzen ziren, ukuiluetatik ateraz eta kutsatu gabeko larreetara eramanez. Era berean, kutsatutako ukuiluetan egunero aldatu behar ziren ohatzeak, eta lurzorua busti behar zen, likido antiseptikoarekin. Amarengandik zuzenean hartutako esnea eman beharrean, txahalei irakindako esnea eman behar zitzaien, eta amengandik behar ziren banandu. Abeltzainen jantziak, zapatak eta kutsatutako abelburuarekin kontaktuan egondako gorputz atalak desinfektatu behar ziren. Eskuak soluzio â&#x20AC;&#x153;hialinoâ&#x20AC;? batez garbitu behar ziren, eta arropak irakin edo suntsitu, sendaketak amaitu ondoren. Sendagarriari dagokionez, XX. mendearen hasieran, baliabide onenak medikuntza topiko antiseptikoa zuen oinarri. Agertutako babei eta tumoreei soluzio bat ematen zitzaien, 67 gramo ur irakinean botatako kromo azidoko 38 gramoz prestatzen zena, eta, horrez gain, beste soluzio bat, osagai hauez egina: azido pikrikoa % 5ean, ipuru brea eta olioa, sublimatu korrosiboa milako bat, hialinoa, zotala, kreolinoa, fenola eta formola. Botika horrek ez zuen ahoeria sendatzen, baina haren ondorioak saihesten zituen, hala nola apatxen erorketa.
354 355
O.U.A., A, 13, 13, 1. VALLANT, F.: Op. cit., 81-82 or.
118
110
Ă lvaro AragĂłn Ruano
Era berean, XX. mendearen hasieran, eta sukar aftosoarekin batera, tuberkulosia zabaldu zen, behi aziendaren artean, gehien bat. Gipuzkoako ukuiluen eta animalien higiene egoera osasungaitza izan zen gaixotasunaren jatorri nagusia. Ukuiluetan gizakien eta animalien gorotzak pilatzen ziren; leku heze eta ilunak ziren, ezin hobeak gaixotasunak transmititzen dituzten mikrobio patogenoak hazteko. Tuberkulosia hautematea zaila zen, kutsatutako abelburuek hilabeteak eta urteak igarotzen baitzituzten batzuetan sintomarik izan gabe. Koch-en tuberkulina erabiltzen zen gehienetan gaixotasuna iragartzeko. Gaixotasunak gizakia ere kutsa zezaken, esnea eta antzeko produktuak hartzean; izan ere, egosita egon arren -XX. mendean gomendatzen eta zabaltzen hasitako ohitura-, gaixotasuna transmititzen zuten. Horiez gain, beste arrazoi batzuk ere baziren gaixotasuna zabaltzeko, hala nola alkoholismoa, elikadura txarra, bizilagunen pilaketa etxebizitzetan eta askotariko gehiegikeriak. Hala, garai hartan, pertsona asko hil ziren Gipuzkoan, tuberkulosiak jota. Sendabide eraginkor bakarrak bovotxertoa, Alemanian emaitza onez erabiltzen zena, eta tuberkulasa ziren. Gipuzkoan, 1906an hasi ziren biak erabiltzen356.
356
O.U.A., A, 13, 13, 1.
111
119
Álvaro Aragón Ruano
5. Abeltzaintzako produktuak 5.1. Haragiaren industria Ez dugu informazio askorik Oiartzungo eta Gipuzkoako haragi kontsumoari buruz; dena den, zalantzarik gabe, jaki garrantzitsuenetako bat izango zen, ogia eta edari alkoholdunekin batera. Erdi Aroko gizakiak, Beatriz Arizaga Bolumbururen kalkuluen arabera, haragia jaten zuen urtean 217 egunean; hots, astean 5 egunean. Azarotik otsailera haragi freskoa nagusiki, eta maiatzetik uztailera haragi lehorra. Plater nagusia eltzekoa zen, azez egina, gehienetan. Horiekin batera, urdaia edo haragi lehorreko (zezina) pusketa bat egosten zen, elikadurarako beharrezkoa den gantza eskuratzeko. Haragia, beraz, funtsezko platera zen, eta eltzekoan jaten zen lehen plater gisa, edo bigarren plater gisa txingarretan egina, labean erreta, egosita, xehea edo erregosia. Haragi mota asko zegoen: behia, ardia, arkumea, ahuntza, antxumea, txerria, ehiza eta hegaztiak, hala nola oiloak, ahateak, antzarak eta usoak. Haragiaren kontsumoa baldintzatzen zuten; alde batetik, Elizak sinestunei urteko egun askoan derrigorrez ezarritako haragi uzteek -gero, behi haragiari lotutako salbuespenak zeuden-, eta, bestetik, familia bakoitzaren berezko aukerek357. Gipuzkoan, hobea zen haragiaren hornidura zerealena baino -defizita sortzen zuena- berezko aziendari esker. Dena den, animaliak maiz inportatzen ziren Frantziatik edo Nafarroatik. Probintziak errege lizentzia bat lortu zuen, Frantziako hiritar batzuei igarotzeko baimena emateko, baita gerra garaian ere. Ohitura hori orokortu egin zen XVI. mendetik aurrera.358 Etxeko hilketa eta ehizarekin batera, harategiak ohiko baliabideak ziren, hiribilduetan. Gipuzkoako hiribilduetan, funtsean, behi, txerri eta ardi haragia jaten zuten, eta hori guztia harategietan saltzen zen. Horiekin batera, hegaztiak eta ehiza ere jaten zituzten. Behi eta ahari haragia ziren salduenak; nolanahi ere, kontuan hartu behar dugu hiriko etxe eta familia bakoitzak txerri bat edukitzen zuela ukuiluan, San Martin egunean urtero hiltzen zutena eta neguaren zati handi batean jango zutena359. Ahariaren kontsumoa, ordea, Gipuzkoako harategietatik desagertu zen XIX. mendean, Independentzia Gerraren eta 20ko hamarkadaren artean, Oiartzungo haragiaren prezioen tauletan ikus daitezkeenez360. Gertakari horrek hainbat faktoreri erantzun zien, eta, itxuraz, harremanik ez izan arren, estuki lotuta zeuden. Alde batetik, eragina izan zuen Mestaren eta ardi merinoen krisiak eta horrekin batera artilearen esportazioarenak -oso handia Independentzia Gerraren ondoren-, besteak beste, larreen gehiegizko prezioaren eta artileen balio oso txikiaren ondorioz sortu zena. Bestalde, aldaketak gertatu ziren janarien gustuetan eta eskaeran, eta, horien bidez, ahari haragia alde batera geratu zen, behi haragiari lekua uzteko; izan ere, herritar gehienentzat merkeagoa eta eskuragarriagoa zen ahariarena baino. 357
1762an Oiartzunen 6’5 lauden / behi haragi librako ezarri ziren Iñauteri eta Paskoa artean, “haragia jateko baimena egon zedin...” baldintzapean. O.U.A., C, 5, 9. 358 BRUMONT, F.: “Mais où courent-ils tous ces cochons? Porcs gascons en Navarre au XVI siècle”, Vasconia, 51 (2006), 57-75 or. 359 ARÍZAGA BOLUMBURU, B.: “La comida en Guipúzcoa en el siglo XV”, BEHSS, 16-17 (I) (1982-1983), 176194 or.; Idem: “La alimentación en el País Vasco en la Baja Edad Media: el caso de Guipúzcoa”, Manger et boire au Moyen Age. II. al.: Cuisine, manières de table, régimes alimentaires. Niza, 1984, 201-204 or. eta ROLDÁN GUAL, J.M.: “Alimentos y recursos en la vida cotidiana donostiarra de 1180”, BEHSS, 16-17 (I) (1982-1983), 112-133 or. 360 O.U.A., C, 5, 14, 15, eta 16. 120
112
Álvaro Aragón Ruano
Amaitzeko, abereak eta artileak merkaturatzeari buruz hartutako gobernu neurriak aipatu behar dira. Independentzia Gerra igaro ondoren, garaiko pentsaera liberalak artile esportazioen gaineko muga zergak murriztea bultzatu zuen, horren galera saihesteko eta ganadua berreskuratzen hasteko. Prozesuaren amaiera 1834an iritsi zen, merinoak esportatzeko mendetako debekua bertan behera uztearekin batera; ardi merinoa babesteko, muga zerga bat ezarri zen, 40 errealekoa ar bakoitzeko eta 20 errealekoa eme bakoitzeko. Antxume eta arkume haragiak ere balio handia zuen, eta, oro har, behi haragiaren prezio berean saltzen zen. Akerraren eta ardiaren haragia, ordea, batzuetan arkumeenaren prezioan saltzen saiatzen ziren arren, ez zen hain estimatua; izan ere, “… ardien haragia saltzea debekatuta dago, jateko txarra delako eta gaixotasunak eta kalteak eragiten dituelako…”361. Jakin badakigu, esate baterako, XVIII. mendearen 30eko hamarkadan, Billabonako dieta, garrantziaren araberako hurrenkeran, behi haragiak, ahari haragiak, ogiak eta gariak, abadirak eta sagardoak osatzen zutela. Bijilia egunetan, arrain freskoa eta, hori izan ezean, abadira jaten zuten. Nahiko ohikoa zen, halaber, salda, hegaztiak, urdaia, sardinak, urdaia eta arrautzak jatea. Bi otordu egin ohi ziren: gosaria eta bazkaria, eguerdian362. Juan Antonio Mogelen Peru Abarka eleberriak kontatzen duenez, Bizkaian, XIX. mendearen hasieran, eltzekoa edo lapikoa zen plater nagusia, urdai, gantz, behi edo ahari haragi, erbi eta azarekin prestatutakoa. Peru Abarka beraren arabera, ikazkinena zen eltzerik onena. Ogia lapikoaren koipean igurtzi eta bustitzeko ohitura zuten, eta oletako nagusiek ere oso gustukoa zuten, izan ere: “…Andikijak eurak datoz nos bat olara beste zeregin baga, oneen lapikuan ogija beratu ta koipetuta jatera; eta esan darue euren etxeetan sesin ta urdai ederrakaz lapikua eginarren, ezin dabeela ain gauza gozorik jan… Saldia aututen da katillubaz, aragija txikindu ta aoratuten da atzamar Jangoikuak emonikuakaz; ura edaten da galletiaz, ta au da lau lau 363 bizi izatia ta asmo baga…” .
5.1.1. Hornidura eta salmenta Haragiaren hornidurari eta erabilerari buruzko lehen datua Lope Ibañez Durangok Errenterian eta Oiartzunen janarien hornidura eta salmenta arautzeari buruz 1364. urtean idatzitako laudo arbitralak ematen digu364. Besteak beste, haragiaren salmenta arautzen zen, eta Oiartzuarrei debekatzen zitzaien harategi bat edo antzeko establezimenduren bat sortzea edo haragia pisura birsaltzera, horrek arriskuan jar baitzezakeen Errenteriako harakinen negozioa. Salmenta soilik onartzen zen aberea norberarena zenean; hau da, nork bere etxean edo mendian hazten zuenean, aberea etxean bertan sal zitekeen zulora, baina ez pisura edo birsalduta. Ildo berean, oiartzuarrei nahiz kanpotarrei debekatzen zitzaien txerri helduak edo urdaia pisura saltzea; animalien jabeak salbuetsita zeuden, eta etxean nahiz mendian saltzeko aukera zuten. Haragia soilik eros zitekeen norberaren kontsumorako, animalia bertakoa edo kanpokoa izan; ezin zen erosi, ordea, pisura edo zulora, etxean saltzeko, urdai osoa izanik salbuespen bakarra. Horrela egin ezean, 1.000 maraiko 361 BILBAO, L.M.: “Exportación de lanas y finanzas públicas. La política arancelaria en el comercio lanero español, 1750-1827”, GONZÁLEZ ENCISO, A. (Ed.): El negocio de la lana en España (1650-1830). Iruñea: EUNSA, 2001, 347-386 or. 362 G.A.O.-A.G.G., CO MCI 2869. 363 MOGUEL, J.A.: Op. cit., 88 eta 111 or. 364 MARTÍNEZ DÍEZ, G. - GONZÁLEZ DÍEZ, E. eta MARTÍNEZ LLORENTE, F.: Colección de documentos medievales de las villas guipuzcoanas (1200-1369)…Op. cit., 329-332 or.
113
121
Álvaro Aragón Ruano
isuna jartzen zuten, honela banatuta: 450 marai Oiartzun edo Errenteriako Hiribilduaren Kontzejurako, 450 Oiartzungo Kontzejurako eta 100 zigorra exekutatzen zuen probestuarentzat. Salbuespen bakarra Ayeroa zen, Ugarteko Jauna, Gaskonia eta Ingalaterraren aurkako tropak eta konpainia zaindu behar zituen kaparea izanik, behar zuen haragi guztia eros zezaken hala Oiartzunen nola kanpoan, baldin eta birsaltzen ez bazuen365. Gutxi araututako eredu hori, non pisu eta neurri asko zeuden, iruzur ugariren iturburua izan zen, eta kontsumitzaileak babesik gabe geratzen ziren maiz. Gipuzkoan, XV. mendearen amaieran eta XVI. mendearen hasieran, behin betiko ekin zioten harakinen lanbidea arautzeari, arreta berezia jarriz abelburuen hilketetan eta pisaketan. Alvaro Porras korrejidorearen neurriei Rodrigo Vela Nuñez Avila korrejidoreak 1501ean ezarritakoak batu behar zaizkie. Azkenekoak udal hiltegiak jarri zituen martxan. Lehenik eta behin, neurri horiek osasun egoera hobetzea ahalbidetu zuten; izan ere, ordura arte abelburuak baserri ondoko lurretan eginiko “zuloetan” hiltzen zituzten edo harategiaren aurreko kalean. Agintariek gune batzuk egokitzeko beharra hauteman zuten, abelburuak gordetzeko eta hiltzeko. Bigarrenez, iruzurra saihestu nahi zen; izan ere, antzina leku jakinetan egin arren, azken urteetan harakinei aukera eman zitzaien abelburuak beren etxeen aurrean pisatzeko eta hiltzeko, eta horrek bi ondorio garbi zituen: osasunerako kaltegarria eta itsusi izatea, gorpuak begien bistan zeudelako, eta kontzejuaren ezintasuna, pisuen eta neurrien iruzurra saihesteko. Hirugarrenez, kontsumitzaileei eginiko eskaintza hobetu nahi zen; izan ere, taula komun bat ezarriz gero, bertako nahiz kanpoko kontsumitzaileek aukera gehiago izango zituzten, eta harakinek, lehiari lehia, eskainitako haragiaren kalitatea hobetuko zuten, eta ezin izango zuten iruzurrik egin, pisuak eta neurriak kontrola zitezkeelako udal kontrapisuarekin. Azken arrazoia hornidura erraztea zen; batik bat, kanpoko tratularien bidez. Izan ere, harategi finkoak izanik, ez zuten etxez etxe joan behar. Horrek, pentsatzekoa denez, asko zailtzen zuen negozioa, kontuan hartu behar baitugu orografia gorabeheratsua zela eta garai hartan Gipuzkoako eta Oiartzungo biztanleak barreiatuta bizi zirela366. Bitxia bada ere, urte horretan idatzi zituzten Oiartzungo udal ordenantzak, eta, zalantzarik gabe, neurri horiek aintzat hartu zituzten. 1501eko udal ordenantzetan 11 titulu daude haragiaren salmentari buruz, garai hartan jarduera horrek zer-nolako garrantzia zuen agerian utziz. Haragia kontzejuak agindutako prezioan saldu behar zen, eta debekatuta zegoen honenbestean saltzea, Pizkundeko Pazkoan eta zortzi egunez antxumeak eta arkumeak salbuetsita, 50 maraiko isuna jarrita debekua urratuz gero (58. titulua). Harakinek araudi hori errespetatu ez eta inguruko herrietan, hala nola Errenterian eta Hernanin, baino garestiago saltzen bazuten, aldea edo “gehiegikeria” ordaindu beharko zuten nahitaez, eta salmentaren alokairua galduko zuten, 1.000 maraiko isunarekin batera. Horrez gain, errenta beteko zuen beste harakin bati emango zion alokairua kontzejuak (59. titulua). Harakinek guztiz debekatuta zuten haragia ahoz puztea (60. titulua) eta abere gaixoak birsaltzea, salbuespen izanik amildutako abereak, gorputz adarren bat puskatu eta ezin osatutakoak edo otsoek nahiz artzek itotakoak; betiere, udaleko alkateek eta ofizialek aldez aurretik haien 365
Ibidem, 330-331 or. LEMA PUEYO, J.A. et Alii: El triunfo de las elites…Op. cit., 267-271 or. eta GARCÍA FERNÁNDEZ, E.: “La Cofradía de San Juan de “Arramele” y las ordenanzas de Tolosa de 1501”, Sancho el Sabio, 4, (1994), 301-312 or. 366
122
114
Álvaro Aragón Ruano
azterketa eginda eta, jakina, prezio txikiagoan salduta (61. eta 66. tituluak). Debekatuta zegoen haragia saltzea jai erlijioso batzuetan (Santa Maria, Igokundea, Gorpuzti egun, Pazkoa, Santu guztien eguna, San Joan Bataiatzailea, Apostoluak, Santa Maria Magdalena edo Santa Katalina) eta igandetan, 100 maraiko isuna jarrita horrela egin ezean (64. titulua). Harategi edo xehe saltzaile modura, haragi freskoa, urdaia, arraina edo olioa erraldeka edo libraka, pisura edo neurri erdira saldu nahi zuten partikularrek haragia eta arraina zatitu, eta tauletan nahiz egokitutako dendetan pisatu behar zituzten, inoiz ez beren etxeetan ordura arte egiten zen moduan (62. titulua). Abereen buruak eta gorpuz adarrak “junturatik” ebaki behar ziren, 50 maraiko isuna jarrita piezako horrela egin ezean. Ideiei eta behiei ez zitzaien isatsa utzi behar. Debekatuta zegoen haragia, gorputz adarrak eta erraiak batera saltzea, bereizita saldu behar baitziren; abere txikiaren giltzurrunen gantza, ordea, burmuinekin batera sal zitekeen (63. titulua). Txerri aziendaren “barrukiak” pisura saldu behar ziren, eta urdaia, berriz, kontzejuak ezarritako prezioan, xeheka eta libretan (65. titulua)367. Gipuzkoako udalek eta hiribilduek alokairuan ematen zuten haragien hornidura -baita jateko olioa, ardoa, ardoa, arraina, etab.-. Horretarako, apaizak, enkantearen aurreko igandean, pregoi bat egiten zuen meza amaitzean. Kandela piztuaren sistema erabiltzen zuten; hau da, gutxienez eskaintzak egiteko hiru saio egiten ziren, eta enkanteak irauten zuen kandelak eta argizariak itzali arte. Udalak, enkantea hasi aurretik, errematearen baldintzak ezartzen zituen; besteak beste, hiltegia eta harategia -gehienetan udalarena- erabiltzeko ordaindu beharreko errenta edo aldeala eta haragia zer preziotan saldu behar zen. Haragiaren hornidura errentarik handiena eta prezio merkeenak eskaintzen zituen pertsonari errematatzen zitzaion. Kontsumitzailearen babesa lehenesten zuen sistema tasatu hau, ordea, oso kaltegarria zen hornitzaile eta errematatzailearentzat, irabazien tartea murrizten zuelako. Hori dela-eta, Gipuzkoako hiribilduek zailtasunak zituzten hornidura errematatzeko, eta batzuetan horniduraren administrazio sistemara jo behar izan zuten. Errealitate horrek agerian uzten du, halaber, espekulazioa zegoela. Haragi prezioen tasatze sistemaren eraginez, espekulazioa jarduera arriskutsua, oso arautua eta jazarria izatera iritsi zen; alabaina, oso errentagarria; izan ere, hartutako arriskuak konpentsatzen ziren, eta haragi saltzaile askori arauak maiz urratzera bultzatu zien. XVI. eta XVII. mendeetan alokairua urte osorako zen, baina XVIII. eta XIX. mendeetan alokairuak sei hilabete, hiru hilabete eta horiek baino epe laburragoetarako izan ziren. Oiartzunen, XIX. mendetik aurrera, harategia alokatzen zen, baina ez haragiaren hornidura, hori maizterrak berak negoziatzen baitzuen368. Halere, batzuetan hain ziren laburrak epeak, non kaltetua kontsumitzailea baitzen; hortaz, kontzejuek, gutxienez, sei hilabetez alokatzeko betebeharra ezarri zuten. Haragia zer preziotan saldu behar zen ezartzeaz gainera, kopuru bat finkatzen zen hiltegia eta harategiaren eraikina errentan hartzeagatik, denborarekin aldatu eta handitu zena. Haragia kontzejuek egokitutako dendetan saldu behar zen. XVI. mendean, haragia hornitzeko alokairua garizuma pazkoan hasi eta hurrengo urteko garizuma pazkoan amaitzen zen. Alderdi zehatz horri dagokionez, alde nabarmena dago Goierri eta Beterriren artean; izan ere, lehenengora Extremadurako eta Gaztelako ahari eta behi haragi asko iristen zen, Gasteiz gertu zegoelako, eta bigarrenean, berriz, Frantziako ahari eta behi haragia zen nagusi, eta bestea ia ez zen iristen. 367 368
O.U.A., A, 6, 1, 1. O.U.A., C, 5, 14.
115
123
Álvaro Aragón Ruano
Garizuman onartuta zegoen ahari haragia jatea, baina ez behiarena, horretarako elizaren lizentzia izan ezean. Ardi eta aker haragia lau laurden garbitan -bi atzekoak eta bi aurrekoak- saldu behar zen, behi haragiaren prezio berean. Haragi librez gainera, harakin batzuek animalien zatiak saltzen zituzten, kontzejuak ezarritako prezioan. Aurreratu dugunez, gizarteko talde apalenentzat zaila zen behi eta ahari haragia erostea; hortaz, batez ere, barrukiak jaten zituzten, merkeagoak baitziren. XVI. mendearen lehen erdialdean, herri batzuetan gorputz atalak eta buruak saltzea debekatu arren, beste batzuek erraien eta gorputz atalen salmenta baimendu zuten. Denbora igaro eta janari gustuak aldatu ahala, barrukien eskaintza Gipuzkoa osora hedatu zen. Hala, XVI. mendean muturrak, hanka eta erraiak -tartean tripak, birikak, gatzagia eta txuringak- baino ez ziren saltzen, eta XVIII. mendean, berriz, bareak, gibela, tripakiak, hesteak, burua, masailezurrak, burmuinak eta hankak eskaintzen ziren. Dena den, herri batzuetan, hala nola Oiartzunen eta Errenterian, besoak, hankak, bareak eta “txofeak” saltzea debekatuta zegoen. Produktu horien salmentari dagokionez, askotariko egoerak ematen ziren; izan ere, herri batzuetan barrukiak harategian bertan sal zitezkeen, eta beste batzuetan, ordea, kanpoan saldu behar ziren nahitaez, Oiartzungo kasuan bezala. Salmenta egunero egin behar zen aldez aurretik ezarritako ordutegietan, goizez eta arratsaldez. Oiartzunen, igande eta jaiegunetan, arratsaldeko 14:00etan hasten ziren neguan, eta 16:00etan, berriz, udan. Bezeroari edozein ordutan egin behar zitzaion harrera, baita harakina bazkaltzen zegoenean ere. Haragi hornitzaileak ebakitzaile bat edo bi edukitzen zituen tauletan, jendeari harrera egiteko. Emakumeek ezin zuten, inola ere, horrelako lanik egin. XVI. mendean, aipatutako ebakitzaileen kostuak kontzejuak hartzen zituen bere gain, baina XVII. mendetik aurrera hornitzaileak ordaindu behar izan zuen369. Hornitzaile eta ebakitzaile gehienak horniketa alokatzen zen herriko biztanleak izan ohi ziren; alabaina, tarteka izaten ziren ere inguruko herrietakoak, probintziako leku urrunetatik etorritakoak edo Araba, Bizkaia eta Nafarroakoak. Denborak aurrera egin ahala, gauza arrunta bilakatu zen Iparraldeko hornitzaileak izatea; batik bat, muga ondoko herrietan, esate baterako, Errenterian eta Oiartzunen. Logikoa da horrelakorik gertatzea; izan ere, haien kontrolpean zegoen Frantziako abelburuen inportazioa, eta harreman onak zituzten herrialde hartako ganadu tratulariekin. Oiartzunera lapurtarrak, zuberotarrak eta baxenafarrak etorri ziren, hala nola Miguel Txares, Juan Iribarren, Pedro Irube, Pierres eta Juan Oianart “Txikiak” eta Domingo Berroeta. Hainbeste hornitzaile kanpotar izatea ez zen denen gustukoa, auzoko batek negozioa galtzea edo aberastasuna ez eskuratzea zekarrelako. Kasu asko gertatu ziren, non partikular batek, sindiko leialaren eta prokuradore orokorraren laguntzaz batzuetan, bere kontzejuaren aurkako auzia hasten zuen, kanpotarren aurrean jurisdikzioko herritarren lehentasun eskubidea eskatzeko. Haragi hornitzaileak ganadua erosten zuen, gero hiltegian ebakitako haragia ebakitzaileei emateko. Salmenta egin eta dirua jaso ondoren, ebakitzaileek kontuen berri ematen zioten harakinari. Hilabetean behin, harakina Frantziara, Behobiara edo Hernanira joaten zen, behar zuen haragia eskuratzeko. Batzuetan, haragi hornitzaileak eramaten zuen ganadua hiltegira bizirik, eta beste batzuetan peoiak kontratatzen zituen horretarako.
369
O.U.A., C, 5, 1, 2.
124
116
Álvaro Aragón Ruano
Erositako ganaduaren prezioaren zati bat metalikoan ordaintzen zen, eta beste zati bat, berriz, animalien trukearen bidez kitatzen zen. Askotan, salerosketak ahoz egiten ziren, tartean eskribau publikorik izan gabe. Nolanahi ere, harakin batzuek beren abere taldeak zituzten, eta jurisdikzioko mendietan larreratzen zituzten, abeltzain edo peoi baten ardurapean. Baldintza batzuk aldatzen joan ziren denborarekin, baina gehienek bere horretan jarraitu zuten. XIX. mendearen erdialdean, higienea eta osasuna zaintzeko probintziako erakundeen kezka areagotzearekin batera, eskakizun gehiago jarri zizkieten hornitzaileei. Haragiaren salmenta tasatuta egonda, espekulazioa eta haragia probintziatik kanporatzea negozio erakargarriak ziren; hartara, batzuetan, zaila zen norbait aurkitzea haragia horniketaren enkantean aurkezteko. Horrelakotan, kontzejuek eskribauak bidaltzen zituzten herriz herri enkantea iragartzeko, hiribildua hornitzeko interesa eduki zezakeen pertsonen bila. Ohikoa zen, halaber, epaimahai bat bidaltzea probintziako txandako hiribilduetara (Donostia, Tolosa, Azkoitia eta Azpeitia), haragia zer preziotan saltzen zuten jakiteko. Saiatu eta saiatu arren, kontzeju batzuek ez zuten lortzen horniketa errematatzea, eta udal agintariek sari bat eskaintzen zuten haragiaren prezioa merkatzen zuenarentzat. Oiartzunen zailtasun handiak izan zituzten hornitzailea bilatzeko, XVII. mendearen 50eko eta 70eko hamarkadetan; alde batetik, Bidasoako bi aldeetako merkataritzari eragin zioten Frantziaren eta Espainiaren arteko gerren eraginez, eta, bestetik, belloizko txanponaren debaluazioak ekarritako inflazioren eraginez. Hala eta guztiz ere, eskaintzailerik aurkeztu ezean, “bitarteko administrazio” bat ezartzen zuten, partikular batekin edo batzuekin hitzarmen edo itun bat negoziatzean zetzana. Horixe egin behar izan zuen Oiartzungo kontzejuak 1778an; izan ere, enkantea prezio altuetan, eta, beraz, erakargarrietan, egin arren, ez zen eskaintzailerik aurkeztu. Aste Santuaren hurbiltasunak egoera okertu zuen. Horregatik, haragien hornidura “administrazio” egoeran jartzea adostu zuten, eta Juan Miguel Berrondo herri ordezkariari mandatua eman zitzaion, beharrezkoa zen ganadua erosteko eta harakin edo ebakitzaile batekin hitzartzeko. Horrek ez zuen esan nahi, ordea, kontzejuak hornidura errematatzeko saialdiak egiteari utziko zionik. Aztergai dugun kasu zehatzean, haragiaren hornidura maiatzean errematatu zen, normalean otsailean eta martxoan egiten bazen ere. Egoera horrek gehiegikeriak eta legez kanpoko jarduerak eragin zituen azkenean; batik bat, 1744ko epizootiaren ondorioz haragia garestitu zenean. Hainbat hiribildutan -Donostia, Oiartzun eta inguruan-, hornitzailea bilatzeko zailtasunaren aurrean, gehiegikeriak gertatu ziren, tokian tokiko agintarien onespenez. Oiartzunen, horrelakoak egiten jarraitu zuten sasi-eskaintzen, hobekuntzen eta prezio jaitsieren bidez, harik eta 1782an Valladolideko Errege Kantzelaritzak epai bat eman zuen arte, biak debekatuta370. 1572. eta 1600. urteen bitartean, haragiaren prezioa nabarmen hasi zen igotzen -gogora dezagun aldi horretan abelburu asko hil zirela eguraldi txarraren eraginez-, bai eta 1625. eta 1680. urteen bitartean ere; hortaz, enkanteak eta erremateak maiz geratzen ziren hutsik. Horrenbestez, ikus dezakegunez, garrantzi handiko kontua zen haragia prezio “egokietan” saltzea; batez ere, gizarte bakeari eusteko eta “ekonomia morala” bermatzeko371.
370
O.U.A., C, 5, 11. “Ekonomia morala” bi aldeek onartutako nolabaiteko hitzarmena zen: jende xeheak agintariek erabakiak hartzeko zuten eskumena onartzen zuen, baina trukean beren horniketa bermatzea eskatzen zieten. THOMPSON, E.P.: “La 371
117
125
Álvaro Aragón Ruano
Arazoak XVIII. mendean iritsi ziren, sistema horren gainbehera hastearekin batera. Haragi gutxiko aldietan, haragiaren prezioa igotzen zen, eta, egoera horretan, tasatutako prezioetan saltzeko betebeharrak galera handiak eragiten zizkion hornitzaileari edo, gutxienez, horniduraren negozioa errentagarria izatea eragozten zuen. Errematatzaileek kontzejuari haragiaren prezioa igotzeko eskaera egin ohi zioten, baina hornitzaileen eskaerak ez ziren beti onartzen. Eguraldi txarren, abereen izurriteen edo gerren garaitan prezioak igo, eta eskaera horiek errepikatzen ziren. Hala gertatu zen, esate baterako, 60ko eta 80ko urteetan, negu gorrien eta uzta txarren garaia izan zelako, baita 1625. eta 1680. urteen bitartean ere, Frantziaren aurkako gerrek eta txanponaren nahiz zilarraren sariaren debaluazioak eraginda. Batzuetan, kopuru bat aurreratzen zitzaion harakinari, gero itzuli behar zuena. Are gehiago, haragia asko garestitzen zen aldietan, hiribildu batzuek haragia eskatu ohi zieten beste batzuei, eta une jakinen batean harategiak itxi behar izan zituzten, garestitzearen eraginez. Hornidura eta irabaziak lortzeko zailtasunen aurrean, hornitzaile asko saiatu ziren “katua erbitzat” saltzen, edo, kasu honetan, ardia aharitzat. Hori ikusita, udal askok erabaki zuten haragia derrigorrez ebaki beharko zela albaitari baten edo kontzejuaren epaimahai baten aurrean. Gainerako iruzurren artean, nahikoa arrunta zen, halaber, abere gaixoen haragia saltzea, osasun publikoa arriskuan jarriz. XVIII. mendean, maizago gertatzen ziren horrelako iruzurrak. Oiartzunen, Haragi Kontulari kargua lortzen zuen errematatzaileak, eta haragiaren hornidura hirugarren bati utz ziezaioken. Azken hori harategia hornituta edukitzeaz arduratzen zen, eta horretarako erosketa kontratuak sinatzen zituen hornitzaileekin. Oiartzungo eta Errenteriako kontzejuen eta bailarako abeltzainen artean sortutako auzi batean, abeltzainen aldeko lekukoek ziurtatu zuten, bailaran abererik izan ezean, asko garestituko zela Frantziatik eta Behe Nafarroatik harategietara iritsitako haragia, hala gerra garaian nola bake garaian372. 1594an, Miguel Heraso oiartzuarrak urdaia erosi zion Joan Galarraga baionarrari, Behe Nafarroako Joan Uart-en izenean. Adostu zutenez, kontratuaren data eta hamabost egunera, Pasaiako portuan, zehazki Errenterian, Iparraldekoek 250 kintal urdai ondua eta hezurrik gabe emango zizkioten Herasori, kintaleko 52 errealetan eta eskura373. 1668ko apirilaren 7an, dekretu bat ezarri zen Pierres Oianart Oiartzungo Haragi Kontulariak, hornidura Pedro Makusori utzita zeukanak, “bixigarri” izeneko behi eta ahari buruak osorik eta ebaki gabe sal zitzan, horrela egin ezean 100 zilarrezko errealeko isuna jarriko baitzitzaion. Haragia hotza saldu behar zuten eta ez beroa, eta larunbatetan, arratsaldeko ordu bietan hasita. Era berean, oiartzuarrek ezin zuten esnea saldu jurisdikziotik kanpo eta bailarako hiru plazetara eraman behar zuten (Elizalde, Iturriotz eta Altzibar). Saltzeko prezioa 3 maraikoa zen txaltxinako, apirilaren 3tik San Felipera, eta data horretatik aurrera 1 lauzurikoa txaltxinako; horrela egin ezean, zilarrezko 8 errealeko isuna jartzen zuten374. XVII. mendearen amaieratik eta XVIII. mende osoan, haragirako instalazioak hobetu, eta eraikin berriak egin ziren, harategia eta hiltegia bereizita jartzeko. Izan ere, garaian nagusi zen economía moral” de la multitud en la Inglaterra del siglo XVIII”, THOMPSON, E.P.: Tradición, revuelta y consciencia de clase. Barcelona, 1979, 62-134 or. 372 G.A.O.-A.G.G., CO MCI 893. 373 G.P.H.A., 3/2032, ff. 105 rº eta vº. 374 G.P.H.A., 3/2111, ff. 58 rº eta vº. 126
118
Álvaro Aragón Ruano
pentsaera ilustratuaren testuinguruan, hiribilduen eta hiriguneen osasun maila arrazionalizatu eta hobetu nahi zuten. 1684an, Errenteriak hiltegi bat zuen hiribilduaren harresietatik kanpo, eta haragi hornitzaileei erabiltzeko aukera ematen zien. Eraikin horretan haragia mozten zuten, eta gero hiribilduaren barruan zeuden taulara eta harategira eramaten zuten375. Eraberritze horiek egiteko, XVIII. mendearen hasieratik, Gipuzkoako udal asko hasi ziren harategi eta hiltegien ondoko lurrak erosten edo udal lurrekin trukatzeko permutak egiten; horrela egin zuten, adibidez, Hernanin 1706an, eta Asteasun 1735ean376. 1787. urtera arte, Oiartzungo bailarak ez zuen harategirako leku egonkorrik izan, baina On Ignacio Maleoren Maiorazkoaren etxe bat erabiltzen zen. Hornitzaileak, hura erabiltzeko, zilarrezko 26 dukat ordaintzen zizkion haren memorien administrariari377. Horren ondorio nagusietako bat izan zen haragia garestitu egin zela. Data horretan, kontzejuak proiektu bat hasi zuen, Amolaz edo Amolazene etxean hiltegi bat egiteko. San Joan ospitalearen (gaurko Kultur Etxea) eta Lartaungo Don Eztebe elizaren ondoko hilerriaren ondoan kokatuko zen, hirigunearen barruan, baina muga-mugan eta biztanle gutxieneko lekuan. 1788ko apirilaren 19an, kontzejuak Errege Agindua lortu zuen, aipatutako udal hiltegia egiteko. Horretarako, Amolaz baserriaren jabetza permutan eskuratu zuen kontzejuak. Trukean bere jabetzako Añarbe Petriene baserria eman zuen, Errenteriako mugan kokatua, Añarbe burdinolatik gertu. Izan ere, eskuratutako baserria Francisco Amolaz Indiako Kontseiluko ministroak 1694. urtean sortutako Amolaz Maiorazkoaren barruan zegoen, eta garai hartan Manuel eta Jose Manuel Retegi ziren horren jabeak. Horrela, Elizaldeko plazan kokatu ziren hiltegia eta harategia; leku erosoa auzokoentzat. Amolaz oinetxea -gaur egun desagertuta- erreta zegoen garai hartan. Amolazeneko paretak eta baratzea baino ez ziren geratzen. Harategiaz gain, eraberritutako eraikinean sukalde bat eraiki zen, gelak bi familiari alokatzeko. Familia horien ardurapean geratuko zen hil beharreko behi eta ardi azienda. XIX. mendean eta XX. mendearen hasieran, udal hiltegiak orube berean jarraitu zuen, hainbat aldaketa eta eraberritze egin zituzten arren. Lehen Karlistaldian harategia suntsitu zuten, eta 1840an hasi ziren hura osorik eraberritzeko lanak. Bigarren Karlistaldia amaitutakoan, lanak egin behar izan zituzten berriro. Azkeneko eraberritze lanak 1909en egin zituzten; hain zuzen, harategi zaharraren paretak bota, eta harategi berri bat eraiki zuten, instalazio berriak eta hobeak jarriz378. 5.1.2. Haragiaren prezioak Gipuzkoan, XVI. eta XIX. mendeen artean, haragi produktuen prezioak tasatze sistema batez finkatu ziren; izan ere, udalen merkaturatze politikak kontsumitzailearen babesa eta defentsa lehenesten zuen, bake soziala bermatze aldera. Horretarako, udalek sistema guztiz interbentzionista ezarri zuten, txerpolarien jarduera ere arautzen zuena. Prezioek gorako joera izan zuten, XVI. mende osoan. Halere, tasatze sistemak, XVIII. mendetik aurrera arriskuan egongo zenak, ahalbidetu zuen; batetik, prezioen bilakaeran gorabehera handiak ez izatea, eta,
375
E.U.A., E, 7, III, 3, 1. H.U.A., C, 5, IV, 2/9. 377 O.U.A., C, 5, 8. 378 O.U.A., D, 1, 1, 6 eta IKARDO, P.: “Matadero municipal. Antiguamente casa Amolazene. Su destino”, Oiartzun, 12 (1982), 60-61 or. 376
119
127
Ă lvaro AragĂłn Ruano
bestetik, bilakaera progresiboa izatea, inflazio erritmo neurritsuari, kontrolatuari eta arrazionalari eutsiz. Dena den, alderdi jakinen arabera, alde handiak egon ziren arlo batzuen eta besteen artean. Lehenik eta behin, kontuan hartu behar da haragiaren balioa aldatu egiten zela, jatorriaren arabera. Behi aziendaren kasuan, arbiarekin gizendutako idi edo behi â&#x20AC;&#x153;gizenduarenâ&#x20AC;? haragia gehiago estimatzen zen behi arruntaren haragia baino, Frantziakoa nahiz bertakoa izan. Hasieran oso txikia zen bata eta bestearen arteko prezioaren aldea; alabaina, denborarekin eta, gehien bat XVIII. mendearen azken herenenaz geroztik, aldea ia % 50 izatea iritsi zen lehenengoaren alde. Zalantzarik gabe, alde horien eragileak izan ziren Frantziako behiei, baita Gipuzkoakoei ere, eragin zieten izurriak eta bazka landareen koste handia, XVIII. mendean. Ahariaren kasuan alde handiak zeuden Extremaduratik, Gaztelatik edo Errioxatik ekarritako abereen eta Frantziatik inportatutakoen edo bertakoen artean. Jakina, lehenengoek balio handiagoa zuten bigarrengoek baino, haien haragiak kalitate hobea baitzuen. Nolanahi ere, Frantziakoak eta bertakoak baino estimatuagoak ziren Extremadurako eta Gaztelako ahariak lortzeko, Gasteizko azoketan eduki behar zituzten, eta, lehen aipatu dugunez, Oiartzunen eta inguruko herrietan gutxitan izaten ziren. Dena den, hori une jakinetan baino ez zen gertatu, eta prezioaren aldea ez zen izan behi haragiaren kasuan bezain nabarmena. Oro har, ahari haragia zen garestiena; behiarena baino garestiagoa -beraz, baita arkume edo antxumearena baino garestiagoa ere-. Ahari libraren eta behi gizendu edo arruntaren libraren arteko aldeak bere horretan iraun zuen gutxi-asko XVI, XVII eta XVIII. mendeetan. Oiartzunen, ordea, aldea murrizten joan zen ia parean geratu arte, XVIII. mendearen amaieran eta XIX.aren hasieran. Une horretan, ahari haragia Gipuzkoako tauletatik desagertu zen, eta soilik behi haragia eskaini zuten. Bigarrenez, prezioen aldeak urtaroen baitakoak izan zitezkeen, kontsumo mailaren eta aberearen jatorria eta kalitatearen arabera. Denborarekin, ordea, Gasteizko eta Behobiako azoken eskaintzaren menpe geratu zen prezioa. Beste eskualde batzuetan bezala, Gipuzkoan, haragi kontsumo eta erosketa gehienak udako hilabeteetan izaten ziren; maiatza eta iraila artean. Prezioek gorabehera handiak zituzten, urtaroaren arabera. Inflexio puntua inauteriak edo aratusteak ziren. Kontsumoa eta prezioak izugarri igotzen ziren data horien aurretik eta ondoren, garizumaren ondoren eta Pazkoan. Begian bistakoa da erlijio arrazoiak zeudela tartean, baina baita gero aipatutako ditugun beste batzuk ere. XVII. mendearen erdialdean, Gaztelako ahariaren prezioa urtaroka aldatu zen, eskaintzaren arabera. Hala, lehenengo sei hilabeteetan -martxotik zenbatzen hasita, orduan formalizatzen baitzen errematea-; hau da, martxotik abuztura, udaberrian eta udan, merkeagoa saltzen zuten, maiatzaren erdialdean iristen baitziren Gasteizko azoketara. Izan ere, udako transhumantzia egiteko, Extremadurako abere taldeak iparraldeko larreetara igotzen ziren, eta, beraz, Gasteizko azoketan erraz eta merke eskuratzen ziren. Neguan eta udazkenean, ordea, eskaintza txikiagoa zen, abere taldeak beren bizilekuetara itzultzen zirelako. Han, garestia zen ganaduaren mantenua, neguko larreak urriak zirelako. Antzeko zerbait gertatzen zen behi eta idi haragiarekin, XVI. mendean, Gabonen eta aratusteen artean ordaintzen baizen preziorik altuena; izan ere, garai horretan abere gizenduak eskaintzen ziren, eta, ekainetik Gabonetara, berriz, behi arrunta zen nagusi. XVII. mendean, gizenduak 128
120
Álvaro Aragón Ruano
hornitzeko aldia handitzen joan zen pixkanaka, arbiaren laborea eta nekazaritza hedatu ahala. XVIII. mendean, joera hori berretsi egin zen; izan ere, urteko zatirik handienean behi gizenduak hornitzen zituzten, eta behi arrunta, ordea, soilik saltzen zuten irailetik urrira. Horrek erakusten du XVIII. mendearen erdialdera arte behi aziendaren egoera nahiko ona zela eta arbiaren laboreak eta zabalkundeak ekarri zuela behi aziendaren ustiapenak hobetzea eta haragi gizenduaren eskaintza zabaltzea. Kasu honetan, behi gizendua merkeagoa zen Garizuman, urteko gainerako hilabeteetan baino, ziur asko erlijio obligazioen eraginez. Ahari haragia ez bezala, harakaien haragia garestiagoa zen lehenengo bost hilabeteetan, Pazkotik zenbatzen hasita martxoaren 22an eta apirilaren 25aren artean aldatzen dena-; hau da, apiriletik abuztura edo martxotik uztailera bitarteko hilabeteetan, udaberrian eta udan, hain zuzen. Horixe zen abere gizendua elikatzeko garairik txarrena, arbia udazkenean eta neguan jasotzen baitzen, haragiaren preziorik baxueneko garaian. Beharbada, kontuan hartu behar dugu, halaber, aldi horretan behi haragiaren eskaerak behera egingo zuela, azoketan ahari haragi gehiago eskaintzen zelako. Hirugarrenez, kontuan hartu behar dugu hiribilduek jakingo zutela probintziako gainerako eremuetan eta Gasteizko eta Behobiako azoketan zer preziotan saltzen zuten. Kontzeju bakoitzak epaimahai bat bidali ohi zuen, probintziako hiribildu nagusien prezioak ezagutzera. Herri baten eta haren ingurukoen prezioak oso antzekoak izaten ziren. Alde nagusiak Beterriren eta Goierriren artean gertatzen ziren; izan ere, kontuan hartu behar dugu azoka desberdinetatik hornitzen zirela, batzuetan partekatzen zituzten arren. Oria, Urumea eta Bidasoa arroek Frantziako merkatutik iritsitako abereak nahiz bertakoak erosten zituzten, Behobiako azokan. Gutxi dira Extremadurako eta Gaztelako aharien aipamenak, Beterri inguruan. Bestalde, Deba eta Urola ibaietako arroetan, non behi aberastasun handia zegoen, gutxiago aipatzen da Frantziako abere gizendua, baita herrialde hartako aharien kopurua ere; izan ere, eremu horretan eskura zituzten Gaztelako ahariak, Gasteizko azoken bitartez. Oiartzungo kasuan, haragiaren prezioak nahiko egonkorrak ziren, eta gorabehera handirik gabeko inflazio orekatuari eutsi zitzaion, Frantziako mugaren hurbiltasunari esker. XVII. mendearen bigarren erdialdean, prezioak ia ez ziren aldatu. Behiena 11 marai edo 3 lauko ingurukoa zen, eta ahariena, berriz, 17 marai edo 4,5 lauko ingurukoa. Kontuan hartu behar dugu, halere, zilarrezko txanpona zela erabilitako unitatea eta horri saria aplikatzen zitzaiola, garai hartan oso aldakorra izan zena, beste leku batzuetako mailara ez iritsi arren. Izan ere, Frantziara zihoan Errege Bidean zilarrezko txanpona erabiltzen zuten, eta herrian nahiko arrunta zen txanpon hori erabiltzea379. Egia esanda, zilarrezko erreal bakoitzeko 1,5 belloizko errealen saria aplikatuz gero, 1664. eta 1722. urteen bitartean, prezioak berdinak direla ikus dezakegu. Prezioaren igoera nabarmena izan zen 1698. urtetik aurrera, hala behi nola ahari haragiaren kasuan; lehenengoaren aldakortasuna nabarmenagoa izan zen, ordea, bigarrengoarena baino. Ahari haragiaren prezioa egonkorragoa izan zen, epizootiek, batik bat, behi aziendari eragin ziotelako
379
ARAGÓN RUANO, A. eta ALBERDI LONBIDE, X.: “El premio de la plata y la devaluación del vellón en Guipúzcoa en el siglo XVII”, Cuadernos de Historia Moderna, 27 (2002), 131-167 or.
121
129
Ă lvaro AragĂłn Ruano Taula 12: Haragiaren prezioa Oiartzunen (zilarrezko eta belloizko maraiak)380 Urtea 1621 1652 1653 1657 1658 1662 1664 1665 1667 1669 1672 1676 1677 1678 1679 1682 1684 1687 1688 1691 1696 1697 1698 1700 1704 1708 1709 1710 1712 1717 1720 1722 1723 1724 1726 1727 1728 1729 1730 1732 1734 1735
Behi gizendua 10 34/17 13,6 16 16 28 13,6 13,6 13,6 13,6
Behi arrunta 11,3 11,3
28 11,3 11,3 11,3 11,3 11,3 9,7 9,7 9,7 11,3 9,7 9,7 11,3 11,3 11,3 18 20/18 18 18 18 18 18 18 20/18 18 20 18 16 16 24 22 18 20 18 22 20 18
Aharia 17 20 20 26 26 28 18 18 18 18 17 17 17 17 17 17 17 17 17 17 17 17 28 28 28 28 28 28 28 28 28 28 24 24 32 30 28 28 26 32 32 32
380
Urtea 1748 1749 1750 1752 1753 1754 1755 1756 1757 1758 1759 1760 1761 1762 1763 1764 1765 1766 1767 1775 1776 1777 1778 1779 1780 1781 1782 1783 1784 1785 1787 1788 1789 1790 1791 1792 1795 1796 1797 1798 1799 1800
Behi gizendua
Behi arrunta 20 22/20 24/20 24 26 24 26 28/26 24 26/24 24 26/24 24 26/24 24 24/20 24/20 24/22 28/24 36 36 32 32/28 32 36 36/32 36/32 36/32 28 28 36/32 36 36 36/32 36/32 36/32 56 40 36/32 36/32 36 36/32
Aharia 32 32 32 32 32 32 36/32 36 32 36 36 36 36 32 32 32 32 32 36 40 36 36 36 32 40 32 36 36 32 28 36 40 40 36 36 36
40 40 40 40
Zilarrezko maraietan adierazten diren salneurriak beltzez agertzen dira, eta belloizko maraiak letra arruntean. Zilarrezko saria ez da aplikatu, ez baitugu horren berri ziurrik. Tamalez, dokumentazioak, batik bat udal kontuek, ez dute zilarrezko sariaren inguruko berririk ematen. Kontsultatutako espedienteak O.U.A., C, 2, 1 eta 2 izan dira. 130
122
Álvaro Aragón Ruano
1736 1737 1738 1739 1740 1741 1742 1743 1744 1745 1747
20 20 20 20 22/20 24/22 24 24/20 24 22 22
32 32 32 32 32 32 32 32 32 32 32
1801 1802 1803 1804 1805 1806 1807 1822 1831 1832
36/32 38/36 44 48 44 44 44 34 30/28 28/26
40 40 48 48 60 60 44
Iturria: O.U.A., C, 5, 1etik 19ra.
Laugarrenez, aldakortasun kronologikoa nabarmena zen, tasatze sistemak, lehen aipatu bezala, horren eragina murrizten zuen arren. Abagunearen aldaketetan faktore askok eragiten zuten: klimari lotutakoak (negu gorriek abereen hilkortasun tasa handia, uzten galera eta larreen gutxitzea ekartzen zuten), gerrakoak (Frantziaren eta Espainiaren arteko gerrek merkataritza trukea oztopatu zuten), ekonomiari eta zergei lotutakoak (txanponen debaluazioa eta kontsumoko produktuak garestitzen zituzten zergen ezarpena). Zalantzarik gabe, Richelieuk, Mazarinok eta Luis XIV.ak gidatutako Frantziaren eta Felipe IV.aren eta Karlos II.aren Espainiaren arteko gatazka endemikoak haragiaren prezioen inflazioa eragin zuen, XVII. mende osoan. Igoera 1627. urtean hasi zen; hurrengo urtean berriro jaitsi zen, baina ez zen berriro iritsi lehengo mailetara, eta gero egonkor iraun zuen, 1635eko gerra adierazpenera arte. Altua izan arren, prezioak egonkor iraun zuen 1636tik 1659ra; hau da, erregeak probintziari herrialde etsaietatik hornitzeko baimena eman zion urtetik -neurri horrekin batera, Conversa Itun bat sinatu zen 1653an, Lapurdiren eta Gipuzkoaren arteko merkataritza baimentzen zuena381- Pirinioetako Bakea sinatu zen urtera. Hain zuzen, XVII. mendean izandako prezioaren igoera ulertzeko beste faktore bat da kontsumoko produktuei zergak ezartzea, nagusiki ariel moduan, horrek 2 maraitan garestitu baitzuen produktua. Oiartzunen ez zen horrelakorik agertu 50eko hamarkadaren amaierara arte. 1648an prezioak behera egin zuen aldi batez, 1642ko abuztuaren 31n belloizko txanpona tasatu edo jaitsi zuen Errege Pragmatika bati esker. Kataluniako eta Portugalgo gerrak hastearen eta gastu gehiago egin beharraren ondorioz, prezioak berriro igotzeko erabakia hartu zuten. Gauzak horrela, aipatutako Pragmatikan adierazitakoaren arabera, saria % 200 igo zen, saltzailearen gutiziagatik eta eroslearen beharragatik. Horren eraginez, merkantziarako txanponaren erabilera murriztu zen, eta gauzen prezioak gora egin zuen. Une horretatik aurrera, ohikoa izan zen hornitzaileek kontzejuei eskatzea haragi mota jakin baten prezioa aldi baterako igotzeko.
381 ALBERDI LONBIDE, X.: “Conversa izenekoak eta Lapurdiren eta Gipuzkoaren arteko harreman komertzialak Aro Berrian”, KINTANA GOIRIENA, J. eta ARTETXE SÁNCHEZ, K. (Ed.): Ikerketa berriak Euskal Herriko historian: metodología aintzindariak eta berrikuntzahistoriografikoak. Bilbo: UEU, 2002, 135-152 or.
123
131
Álvaro Aragón Ruano Taula 13: Haragiaren prezioa Errenterian (zilarrezko eta belloizko maraiak) Urtea 1677 1678 1679 1681 1682 1684 1685 1688 1697 1698 1701 1703 1704 1705 1706 1707 1708 1712
Behia 9,7 9,7 9,7 9,7 9,7 9,7 9,7 9,7 16 11, 3 26 20 18 18 18 18 20/18 11,3
Aharia 17 17 17 17 17 17 17 17 24 26 28 28 28 28 28 28 28 28
Urtea 1713 1714 1715 1718 1720 1721 1722 1723 1724 1728 1731 1739 1742 1745 1755 1757 1759 1760
Behia 20 22 20 20 20 18 18 16 20 22 20 24 20 26 26 26/24 26/24
Aharia 38 32 36 28 28 28 28 28 24 28 30 32 32 32 36/32 36/32 36 36
Iturria: E.U.A., E, 7, II, 5, E, 7, III, 3, 1 eta E, 7, III, 4, 2.
1660-1661. urteetan, prezioa igotzen hasi zen berriro pixkanaka, zilarrezko sariak gora egin zuelako probintzia osoan; izan ere, 50eko hamarkadan, saria % 50 inguruan egon zen (1,5 belloizko erreal zilarrezko erreal bakoitzeko), baina Pirinioetako Bakea sinatzearekin batera % 75-100 bitarteko igoera bizkorra izan zuen. Haragiaren prezioak igotzen jarraitu zuen etengabe 1665. urtetik -hornitzaileek prezioa berriro igotzeko eskaera egin zuten urte horretan- 1680. urtera arte. Data horretan, prezioak, bat-batean, 50eko hamarkadako mailetara itzuli ziren. Ez zen kasualitate hutsa izan, ordea, Koroak orduan lortu baitzuen zilarraren prezioa egonkortzea % 50ean behin betiko, 1680ko Errege Agindu bati esker382. Hortaz, XVII. mendean, Gaztelako txanponaren debaluazioek eta zilarraren sariaren bilakaerak baldintzatu zuten haragiaren prezioa383. Nolanahi ere, 70eko hamarkadaren mailetara berriro iritsi ez ziren arren, Augsburgoko Ligaren Gerra izenekoak prezioaren igoera eragin zuen berriro. Hain zuzen, 1698an, Ryswickeko bakea sinatu eta urtebetera, prezioa berriro jaitsi zen. XVIII. mendean, gerrak haragiaren prezioaren faktore nagusia izateari utzi zion, garai horretan Frantziaren eta Espainiaren arteko harremanak nahiko onak izan baitziren. Egoera horretan, Frantziako merkatari asko iritsi ziren Gipuzkoako portuetara, eta trukeen jarioak ere gora egin zuen. Garai hartan, faktore nagusiak klimaren gorabeherak eta horien ondorioak izan ziren; hau da, Gipuzkoako ganaduari eta, batez ere, Frantziakoari eragin zieten gaixotasunak. Ordura arte, Frantziak erregulatu zuen Gipuzkoako merkataritza; hortaz, Beterriko eta Goierriko herriak Mesetari begira jarri ziren, halabeharrez. XVIII. mendearen hasierako Espainiako Ondorengotza 382
BRAVO LOZANO, J.: “La devaluación de 1680. Propuesta de análisis”, Hispania, LIII/1, 183 (1993), 115-146
or. 383
Bi bilakaerak alderatzeko ikusi ARAGÓN RUANO, A. eta ALBERDI LONBIDE, X.: “El premio de la plata…Op. cit., 131-167 or. 132
124
Ă lvaro AragĂłn Ruano
Gerrak, itxuraz, ez zuen eraginik izan Gipuzkoako haragiaren prezioan. Horrek, gainera, ez gaitu harritu behar; izan ere, Gipuzkoa leiala izan zion Frantziako erregegai Felipe de Anjou-ri, gero Felipe V.a izango zenari; beraz, Frantziaren eta Gipuzkoaren arteko harremanak eta trukeak onak izan ziren. Egiaztatu dezakegunez, haragiaren prezioa oso egonkorra izan zen, 1700-1721 urteen bitartean. Hala eta guztiz ere, oiartzuarrek zailtasunak izan zituzten 1711n hornitzailea bilatzeko â&#x20AC;&#x153;gerra halabeharrenâ&#x20AC;? eraginez, aurreko urteetan bezala, bailarak eta herritarrek hornitzaileari fidantzen bidez dirua aurreratu arren384. Halere, une horretatik aurrera, prezioak berriro hasi ziren igotzen etengabe; izan ere, eskaintza murriztu, eta espekulazioa areagotu egin zen, Frantzian, Penintsulan eta Gipuzkoan bertan XVIII. mendean izandako epizootia ugariren ondorioz. 1729. urteko negua oso gogorra izan zen. Uztak gutxitu eta abere asko hil ziren, eta, jakina, horrek eragina izan zuen ere 1726. urtetik nabarmen igotzen ari zen haragiaren prezioan; batez ere, ahariarenean. 30eko eta 40eko hamarkadetan, berriz, prezioak egonkorrak izan ziren, Oiartzungo kasuan ikus daitekeen moduan. Bereziki egonkorra izan zen ahari haragiaren prezioa -betiere 32 marai edo 8 lauko/librako-. Behi haragiaren prezioak, ordea, gorabehera eta aldaketa gehiago izan zituen; betiere, egoera egonkor horren barruan. 1755-1756. urteetan gertatu zen argien mendearen igoerarik handiena. 40ko hamarraldian, funtsezkoak izen ziren Frantziatik iritsitako inportazioak, prezioen neurrizko mailari eusteko. Oiartzunen, 1741eko haragi horniduran, ahari haragiaren librako prezioa 32 maraitan finkatu zen, Frantziatik ekartzeko askatasuna izanez gero, eta 36 maraitan, berriz, hori egiteko aukerarik izan ezean. Abere izurriteen garaia zen Frantzian385. Iparraldeko Pedro Hattie edo Atiak, azken hiru urteetan haragi hornitzailea izan zenak, 1749an salatu zuen oso kaltegarria zela berarentzat behi libra bakoitzeko marai baten 5/4ko prezioari eustea urte osoan, dirua galduko zuelako. Adierazi zuen, halaber, haragia hornitzeko alokairua bere kargura zegoela, beste inork nahi ez zuelako. Hori dela-eta, eskatu zuen alokairuko lehenengo bi asteetan idi gizenduaren librako 5/4 eta erdi eskatu ahal izatea Jakue eguna arte, uztailak 25a, eta aratusteen hiru astetan, idi gutxi zeudelako bai Frantzian bai Gipuzkoan. Dirudienez, eta Francisco Inda Astigarragako haragi hornitzailearen lekukoaren arabera, idi gutxi zeuden arbi gabeziaren eraginez; izan ere, aurreko urtean, 1748an, ar beltzaren izurri batek arbi guztia hondatu zuen, hala Frantzian nola Gipuzkoan. Indak berak ziurtatu zuen hornitzaileek gutxienez 7/4ko ordaintzen zutela idi bakoitzeko. Jakitun zen Tolosan behi libra 6/4ra saltzen zutela, bakoitzeko arieleko marai bat barne, eta berdin Donostian; Bergaran 6/4ra saltzen zuten, Jakue eta Santa Ana arte (uztailak 24), eta gero 5/4 eta erdira; Hernanin, 6/4ra lehen bi hilabeteetan, eta gero 5/4ra; Pasai San Pedron, 5/4 eta erdira; Irunen, lehen sei hilabeteetan 5/4 eta erdira, eta gainerakoan 5/4ra; Hondarribian, 5/4 eta erdira San Joan arte, ondorengo 4 hilabeteetan 5/4ra eta urtearen gainerako hilabeteetan 5/4 eta erdira. Atiak berak, Astigarragan, libra 5/4 eta erdira saltzen zuen San Joan arte, eta gero 5/4ra; Errenterian, 5/4ra Jakue eta Santa Ana arte, Gabonak arte 5/4ra eta gero 5/4 eta erdira garizuma arte; Pasai Donibanen, 5/4 eta erdira sei hilabeteetan, eta gainerako seitan 5/4ra. Azkenean, udalak behi haragiaren libra bakoitzeko lauzuriko bat igotzea erabaki zuen, Pedro Atiaren alde386.
384
O.U.A., C, 5, 4, 2. O.U.A., C, 5, 6. 386 O.U.A., A, 1, 1, 46. 385
125
133
Álvaro Aragón Ruano
1755. urteko matxinada ezaguna prezioen igoeraren eta jarrera espekulatiboen ondorioz sortu zen, behi eta ahari haragiaren prezioak nabarmen igo baitziren. Halere, errealitate horren atzean egon daitezke ere gipuzkoarren jateko ohituren aldaketak. Behi haragiaren prezioa, igotzearekin batera, ahari haragiaren prezioarekin parekatu zen. Oiartzungo kasuan, XVIII. mendearen erdialdetik aurrera, parekatzen eta berdintzen joan ziren behi eta ahari haragiaren prezioak. Igoerak 1761. urtera arte iraun zuen; hortik aurrera jaisten hasi zen, eta 1766-1767. urteetan gora egin zuen berriro, 1766ko matxinada entzutetsuaren ondorioz. Harrezkero, etengabe igo ziren prezioak, eta, bereziki, 1775. urteaz geroztik, urtebete lehenago, 1774an, izandako epizootiaren ondorioz. Hura izan zen, beharbada, Gipuzkoan eragin gehien izan zuen epizootia. Izurria igaro ondoren, prezioak berriro jaitsi ziren 70eko hamarkada osoan, eta 80ko hamarkadan, berriz, egonkorrak izan ziren, gorabehera gutxirekin, uzta txarrak iritsi ziren arte; hau da, 1787. urtera arte. Prezio garesti baina egonkorren aldi bat hasi zen orduan, XVIII. mendetik XIX. menderako aldaketa markatu zuena. 1789-1792 urteen bitartean, hornitzaileek saltzeko prezioa igotzeko eskatu zuten behin eta berriro, abere eskasia nabarmeneko garaian. Aldi horretan, unean uneko igoerak nabarmendu behar ditugu, gerra faktorea berriro agertzearen ondorioz gertatu zirenak, hain zuzen: 1795ean eta 1796an, gerraren eta konbentzioko armadak Gipuzkoako lurraldea hartzearen ondorioz. Gero, 1803tik aurrera, Napoleonen garaian, hasieran Kontsulatua eta gero Inperioa ezartzearen ondorioz; une gorena Independentzia Gerra izan zen, eta, eskura ditugun datu urrien arabera, garai hartan izugarri igo ziren prezioak. Gerra garaien ondoren, borboitarren dinastiaren Errestaurazioan, Hirurteko Liberalean eta zorigaiztoko hamarkadan, prezioa jaitsi zen, 70eko hamarkadaren epizootia handiaren aurreko prezioen mailara iritsi arte, ziur asko “ganadu tratularien” konpainiak ezarri zirelako. Konpainia horiek itxura eta egitura kapitalista eman zioten haragi horniduraren negozioari, eta horrek sistema nabarmen hobetzea ahalbidetu zuen. XIX. mendearen gainerako urteetan, igoera nabarmenenak gizarte gatazken garaietan gertatu ziren; hots, Lehen eta Bigarren Karlistaldian387. Udal kargu eta lanpostu berrien sorrerak Oiartzungo udala defizita ordaintzeko ariel berriak sortzera behartu zuen. 1885ean udalak pezetako 8 zentimo jarri zituen behi haragi kilo bakoitzeko. Zerga hori kobratzen zen artean 1890ean388. 1886an, zaldien gainean 1 pezeta ordaindu behar zen; pezetako 12,5 zentimo ordaindu behar ziren bailarako herri mendietan larreratutako ardi bakoitzeko, eta 25 zentimo, kanpokoak izanez gero. Aurrekontuan sartutako 1000 pezeta biltzeko, abeltzainek proposatu zuten 2,5 pezeta kobratzea ardi txakur bakoitzeko eta hiruzpalau pezeta ehiza txakur bakoitzeko. Udalak, ordea, ez zuen onartu. Garai berean, txerri haragiari beste zerga bat jarri zitzaion -sagardo, alkohol puru eta beste batzuei jarritakoarekin batera, gauzain plaza sortzeko-; zehazki, pezetako 6 zentimo ordaindu behar ziren txerri haragi edo urdai kilo bakoitzeko389. Errenterian, haragiaren prezioa ia bikoiztu zen 1840tik 1870ra, eta 1905ean, berriz, hirukoiztu egin zen. Hala, askoz gehiago garestitu zen haragia premia biziko beste produktu batzuk baino, hala nola urdaia -gutxiago igo zena-, ogia, ardoa, olioa, patatak eta babarrunak. Halere, arrautzak baino gutxiago garestitu zen, inflaziorik handiena arrautzek izan baitzuten, langileen dietan orokortzearen ondorioz390.
387
ARAGÓN RUANO, A.: La ganadería guipuzcoana…Op.cit., 352-354 or. O.U.A., C, 5, 16. 389 O.U.A., C, 5, 15. 390 BARCENILLA, M.A.: Op. cit., 368 or. 388
134
126
Álvaro Aragón Ruano
5.1.3. Legez kanpoko jarduerak Haragi salmentari lotutako espekulazioaren arazoak Aro Modernoaren hasierara eramaten gaitu. Haragi horniduran eta birsalmentan alarma hotsak nabarmen entzun ziren, XV. mendearen amaieran eta XVI.aren hasieran, prezioen iraultza betean. Gipuzkoako ganaduaren ahultasunari aurre egiteko, inportatu behar izan ziren nagusiki kontsumitzen ziren abereak, hots: aharia, idia eta txerria. Izan ere, kontuan hartu behar dugu ardi azienda urria zela garai hartan, behi aziendarekin alderatuta, zeina nagusia izan arren, nekazaritzan eta garraioan erabiltzen zen gehien bat, eta ez hainbeste giza kontsumorako. Aita Larramendik, bere Corografia entzutetsuan, ziurtatu zuen aharia urria zela herrialdean: “…muy regalado, y se traen de Castilla, Navarra, Alava y Francia, aunque los de Francia necesitan de repastarse en España para que pierdan un tanto de fuerte y ofensivo. Vaca ya hay alguna con los bueyes del país, y es muy tierna y sabrosa; pero es menester traerlas de Francia, donde hay gran copia y son de carne muy gustosa…”391.
Basoa gutxitzearen ondorioz ganadu mota guztiak zabaldu ahala, inportatzeko beharra gutxitu egin zen. Hori guztia XVIII. mendean gertatu zen. Erabateko autonomia ez izan arren, nabarmen murriztu ziren inportazioak -baita Frantzian jasandako epizootien eraginez ere-. Artile eta larruaren kasuan bezala, arazoa zen haragia eta aberea probintziatik ateratzen zirela eta horrek asko garestitzen zituela produktuak. Errenterian 1562. urtean eginiko Batzar Nagusiek Debakoek ezarritakoari eustea erabaki zuten, probintzian ondutako haragiak, txerriak, ahariak eta gaztak kanpora ez ateratzeko eta birsalmenta saihesteko392. Harategietako birsaltzaileek larruak probintziatik kanpo eramatearen ondorioz, oinetakoak garestitu ziren. Debekuak gorabehera, ordea, arazoak XVII. mendearen amaierara arte iraun zuen. Probintzia hornitzeko haragien gabezia agerian geratu zen jada, XVI. mendearen hasieran. Hortaz, giza kontsumorako ganadua inportatu behar izan zuten Nafarroatik, Aragoitik, Gaztelatik -funtsean Extremadurakoa edo extremoa393- eta, gehien bat, Frantziatik. Ganadua bizirik iristen zen aipatutako lurraldeetatik Gipuzkoa edo Bizkaira, eta, hil artean, hornitzeko erosten zuen jurisdikzioan larreratzen zen; larre ugariko herriren batera eramaten zen, edo, bestela, Arabara bidaltzen zuten larreratzera, non larreak ugariak eta onak baitziren394. Frantziatik haragiak inportatzeko, sistema bat eratu behar izan zuten, aukera emango zuena txanponak ateratzeko eta trukean haragiaren kontsumorako animaliak ekartzeko; horrela, erreinutik kanpo produktu estrategikoak esportatzea debekatzen zuen errege legeria saihesten zen. Hori guztia Saka alkatearen zaintzapean egin zen. Nolanahi ere, kontuan hartu behar dugu, kapitalen ihesa agerikoa izan arren, Errege Ogasunak irabaziak lortzen zituela transakzio horien bitartez, erregeari zerga ordaindu behar baitzitzaion transakzio bakoitzean. Herri bakoitzaren harategietako hornitzaileak Behobiako mugara joaten ziren, Frantziako abeltzainei animaliak erosteko. Egoera hori, ordea, aldatu egin zen XVI. mendearen 60ko hamarkadan. Ordura arte, frantsesek Behobian saldu ohi zituzten haragiak; alabaina, 1567. urte inguruan, tratuak Frantzian 391
LARRAMENDI, M. de: Op. cit., 59-60 or. DÍEZ DE SALAZAR, L.M. eta AYERBE IRIBAR, M.R.: Op. cit., III. al. 393 Ibidem, XIII. al., 191 or. 394 Ibidem, XVI. al., 305 or. 392
127
135
Álvaro Aragón Ruano
hasi ziren egiten; ziur asko, etekina ateratzeko prezioen igoerari eta kanpoko haragien beharrari; behar bat, negu gorriek eragindako ganadu txikiaren hilkortasun handiaren ondorioz sortu zena. Zehazki, Urruña hautatu zuten, mugatik oso hurbil, abere taldeak garraiatzeko kostuak murrizte aldera, seguru asko. Horrek Bidasoa hegoaldeko biztanleen transakzioak zaildu zituen; izan ere, Frantsesek eskakizun maila eta prezioak igo zituzten, abelburuko igoera 4 errealekoa izatea iristeraino. Kopuru horiek ordaintzeari uko egiten zioten harakinak atxilo eramaten zituzten. 1568ko maiatzeko Batzar Nagusietan, Martin Mendiarasek Gipuzkoako haragi hornitzaileei eskatu zien Frantziara haragi bila ez joateko bi hilabetetan. Horrela, frantsesak behartu nahi zituzten, ordura arte egin bezala, beren ganaduarekin Gipuzkoara itzultzera. Antza denez, neurriak eragina izan zuen; izan ere, 1572an frantsesak Gipuzkoan ziren berriro abelburuak saltzen, eta, kasuren batean ere, Gipuzkoan ezin salduta, Bizkaira joan behar izan zuten saltzera395. Frantziatik sartutako abere kopurua igotzen joan zen pixkanaka, biztanleria kopuruaren igoerarekiko proportzionaltasunez. Halere, ez dugu horri buruzko datuen segidarik, 80ko hamarkadaz geroztik aduanako administrariek egindako adierazpenen liburuak besterik ez baitira geratu. Kontsumitzeko gaitasuna asko aldatzen zen herri batetik bestera, jakina. 1593. urtean, Donostiak 904 ahari eta 6 idi sartu zituen; Hondarribiak, 408 ahari; Tolosak, 83 ahari; Getariak, 60 ahari; Hernanik 40 ahari; Errenteriak, 29 ahari; Pasai Donibanek, 33 ahari; eta, Oiartzunek, 20 ahari. Nolanahi ere, datu horiek ez dira absolutuak; izan ere, Joanes Bidarte, Marin Bidarte eta Joanes Beltzaiaga Oiartzungo haragi hornitzaile eta ebakitzaileen lekukotzaren arabera, Frantziatik 100 ahari eta 55 idi ekarri zituzten herrira, 1595eko maiatzaren 26tik azaroaren 13ra396. XVIII. mendearen amaieran, pertsona bakoitzak batez beste 15 gramo haragi jaten zituen egunero. Are gehiago, Gipuzkoan, 1789-1790 urteen bitartean, 114.000 pertsona inguru bizi zirela397 kontuan hartzen badugu, iragar dezakegu probintzia osoan batez beste 1.720 kg behi haragi jango zirela egunero; hots, egunean 40 bat idi eta urtean, berriz, 14.600, gutxi gorabehera. Datu horien arabera, Gipuzkoan, oro har, haragi asko jaten zutela pentsa dezakegu; dena den, jakin beharko genuke benetan zenbat haragi erabiltzen zen kontsumorako eta zenbat espekulatzeko. Prezioen igoerak eta negozio aurreikuspenek eraginda, iruzurrak areagotu egin ziren hornitzaileen artean. Askotan, herri bat hornitzeko behar zena baino abere gehiago erosten zuten, Gipuzkoan edo Bizkaian birsaltzeko. Haragi urritasuna eta gehiegizko espekulazioak zirela-eta, herri askok aberea beren jurisdikzioetatik igarotzeko kanonak eta murrizketak ezarri zituzten. Portaera hori, ordea, ez zen soilik Gipuzkoako herrietan izan398. 1598an, Tolosara eta Gipuzkoako beste herri batzuetara idiak, behiak, ahariak eta txerriak eraman ohi zituzten Hernaot Asurberri Gilegoako bizilaguna eta Behe Nafarroako Lartzabal herriko Tristan Iriarte kexatu egin ziren Lesakan, Bortzirietako beste herri batzuetan eta Nafarroan estortsioak egin eta ganadua kendu zietelako, Nafarroako Kontseiluak, tauletan errege eskubideak ordaindu ondoren, igarotzen 395
Ibidem, V. al., 366 or. Ibidem, XII. al., 678-681 or.. 397 G.A.O.-A.G.G., JD AIM 551. 398 DÍEZ DE SALAZAR, L.M. eta AYERBE IRIBAR, M.R.: Op. cit., VI. al. 396
136
128
Ă lvaro AragĂłn Ruano
uzteko erabaki zuen arren399. Martin Mendiaras bera, zeinak 1568an bi hilabeteko epean frantsesei ez erosteko eskatu baitzuen, 1579an salatu zuten Hondarribitik ganadua eta haragia sartu, eta berriro saldu zuelako, herriko biztanleak hornitzeko erabili beharrean. 1586an, Martin Goizueta Errenteriako alkateak probintziako hainbat herritar salatu zituen Frantziatik txerri azienda sartzen zutelako, ez bertan saltzeko eta kontsumitzeko, Bizkaira eta Gaztelara esportatzeko baizik. 1579. urtean, Probintziak haragiaren birsalmenta debekatzea agindu zuen, Behobiako igarobidean eta hiru legoako inguruan. Haragietako hornitzaileei eskatu zien Saka alkateari justizien lekukotza erakusteko, non adieraziko zen herrietara iritsi zirela haren aurrean aitortutako hornidurekin. Era berean, agindu zuen haragia berriro eramaten ez uzteko, hamabost eguneko epean adierazpena bidali arte. 1585ean, haragia hiribilduetarako zela zioen Saka alkatearen ziurtagiria eramateko betebeharra dekretatu zen, probintzia eta Bizkaia hornitzeko inportatutako haragien adierazpenetan eta horretarako erabilitako diruan izandako iruzurrekin amaitzeko; hori eramaten ez zuenari ganadua kenduko zioten, zigor gisa400. 1581ean, gainera, hornitzaileei debekatu zitzaien herriak hornitzeko behar zutena baino haragi gehiago erostea, Behobian, eta salerosketara joatera derrigortu zituzten, hirugarren pertsonak bidali gabe401. Jarduera hori arrunta bihurtu zen eta horri lotutako salaketek bere horretan jarraitu zuten, 1589-1605. urteen bitartean; izan ere, antza denez, haragiaren erosketan hornitzaile ez ziren bi aldeetako pertsona eta merkatari askok parte hartzen zuten, gero haragia birsaltzeko; are gehiago, asko Frantziara joaten ziren bertako haragi saltzaileei merkeago erosteko, Behobiara iristeko bidaiak zekarren garraio gastua saihestuta402. XVI. mendearen amaieran, Gasteiz izan zen haragiaren birsalmentako gune nagusia, penintsularen iparraldean. Gipuzkoarrek abere guztia, bai Frantziatik bai Gaztelatik zetorrena, erosteaz akusatzen zituzten403. Horregatik, eta gehiegikeriak saiheste aldera, Probintziak Saka alkateari eskatu zion Adierazpenen Liburua egiteko, Hondarribiko 1602ko Batzar Nagusietan404. Sistema hori ezarri zen probintziaren inguru guztian. Haragien hornitzaile guztiek Behobiatik pasatzen, eta herrietara eramaten zuten ganadua aitortu behar zuten, eta, horrela egin ezean, salmentaren produktua gal zezaketen. Bitartekari horiek eginiko lanaren garrantziaren erakusle da sortutako auzi guztiak Gipuzkoako Probintziak berak hartu zituela, bere eginez405. Beste batzuetan, 1565eko salaketa406 batean ikus daitekeenez, hornitzaileek nahi zutena eta nahi zuten prezioetan banatzen zuten. Bestalde, harategietako ebakitzaileek ahoz puzten zituzten hildako ahari, ardi, antxume edo abelburuak, debekatuta egon arren. Oiartzunen, 1501eko udal ordenantzek abelburuak hauspoz puztea behartzen zuten, eta ez ahoz407. Probintziako erakundeek ezarritako debekuak maiz errepikatu ziren; hortaz, arrakasta handirik ez zutela izan pentsa dezakegu. 1584an, Probintziak dekretatu zuen debekatuta zegoela arkumeak erostea, haztea eta, 399
Ibidem, XIII. al., 533 or. Ibidem, VII. al., 351 or. eta IX. al., 52, 101, 359 eta 527 or. 401 Ibidem, VIII. al., 73 or. 402 Ibidem, X. al., 375 or. eta XVI. al., 255 or. 403 Ibidem, XIII. al., 191 or. 404 Ibidem, XV. al., 433 or. 405 Ibidem, XXI. al., 38 or. 406 Ibidem, IV. al., 213, 423, 466, 490, 509 or. eta V. al., 474-475 or. 407 Ibidem, VI. al., 23 or. 400
129
137
Álvaro Aragón Ruano
behin ahari bihurtuta, saltzea. Izan ere, frogatuta zegoen azken urteetan ahari horiek probintziatik kanpo saltzen zirela eta hornitzaileei oso prezio altuak eskatzen zitzaizkiela, erosi nahi zutenean. Horrek eragina zuen gero prezioen igoeran. Jaiotako ahari kumea hiltzea debekatu zuten, halabeharrezko kasuetan izan ezik; izan ere, “abrotoi” edo “abortoietan” tratatzen zuten merkatariek dirua aurrezten zieten baserritarrei eta abeltzainei, merkaturatze jarduera geldituz. Salaketak izan ziren berriro, 1592an. Orduko hartan, ordea, txerrikumeen esportazioari buruzkoak ziren: “Muchas personas d’esta Provincia an tomado por trato y granjeria recoger e comprar en ella de sus vezinos en los pueblos y casas cantidad de cochinos y habiéndoles criado y engordado los sacan d’ella y llevan a Castilla y otras partes por su pecualiar ynterese, lo qual es en gran dano e perjuizio….
Horrek asko garestitzen zuen txerrikumearen haragia, eta ezin zen lortu bertakoak asetzeko behar adina. 1621ean, Probintziak txekorrak eta arkumeak hiltzeko debekua ezarri zuen berriro, probintziaren hornidura bermatze aldera. Herri bakoitzari agintzen zion arkumerik ez hiltzeko “gazta” edo “abortoiak” egiteko, hau da, behar baino lehenago jaiotako arkumeen larruak408. 1589an, haragi hornitzaileak salatu zituzten, borda, baserri eta larreetan ganadua lapurtzen zuten pertsonei erosi zietelako. Lapurretak jasan arren, ganaduaren jabeak laborari txikiak eta baliabide urriko abeltzainak ziren, eta ez zuten auzirik jartzen, ondasunik ez gastatzearren; hortaz, lapurrek ez zuten zigorrik jasotzen. Getariako Batzarrak admeteria bidez abereak zituen baserritar maizterrari ez erosteko agindua eman zuen, ugazaba ohartarazi gabe; horrela egin ezean, abereak kendu, eta saltzailearen eta eroslearen aurka jardungo zuten. Aldi berean, jurisdikzioko ganadua kanpora ez ateratzeko eta hornidurarako herrian bertan geratzeko agindua eman zuten409. Salaketak izaten ziren oraindik, 1629an. Tolosako herriak hainbat arlote salatu zituen Gipuzkoan abereak -zaintzarik gabekoak, oro har- lapurtzen eta Bizkaira eramaten zituztelako, eta abereak Bizkaian lapurtzen eta Gipuzkoara ekartzen zituztelako. Izan ere, ganaduak garrantzi handia zuen, harategiak hornitzeko eta “ereindako zelaiak ongarritzeko”. Aurrekoetan bezala, lapurreten biktimak baserritar pobreak ziren edo substantziarik gabeko oinetxeen jabeak. Batzarrek lapurrei zigorra zorroztasunez aplikatu behar zitzaiela azpimarratu zuten410. Espekulazio jarduerei buruzko salaketek bere horretan jarraitu zuten, XVII. mendean. 1613. urtean, Tolosak behin eta berriro adierazitako kexen aurrean, Probintziak erabaki zuen haragia eta abereak erosi nahi zuten merkatariek bi egun lehenago adierazi beharko zutela; hartara, bizilagunek lehentasunez erosteko eskubidea izango zuten, beren etxeak hornitzeko. Horrela egin ezean, 2 dukateko isuna jarriko zitzaien. Hornitu ondoren, Gipuzkoako hiribilduek soberakina ateratzeko aukera izango zuten411. Irizpide bera ezarri zen artile eta larrurako. XVII. mendearen 20ko hamarkadaz geroztik, Espainiaren eta Frantziaren arteko etengabeko gerren eta txanponaren debaluazioaren testuinguruan, gogortu egin ziren Frantziako hornitzaile nahiz merkatarien aurkako neurriak. Hala, hornitzeko arazo handiak izan ziren, bitartekari 408
Ibidem, XXI. al., 488 or. Ibidem, X. al., 227, 483, 507 or. 410 Ibidem, XXIV. al., 148 or. 411 Ibidem, XIX. al., 105 or. 409
138
130
Ă lvaro AragĂłn Ruano
nafarren eta, batez ere, arabarren ekintza espekulatiboen eraginez. 1625ean, haragi hornitzaileak kexu ziren Frantziatik Gipuzkoara haragirik pasatzen ez zelako, Juan Larrea Zurbano korrejidoreak frantsesei egiten zien bahituren ondorioz. Horrek arabar eta nafar batzuen jarduera bultzatu zuen, behi eta ahari asko erosi baitzituzten Gipuzkoan, haragi urritasunaz baliatuta. Horri gehitu behar diogu probintziako askok Araba eta Nafarroara eramaten zutela ganadua, hiribilduak hornitzeko beharrezkoa zen haragia kanporatzeko debekuari buruzko ordenantza urratuz. Hori guztiaren eraginez, hornidura krisi handia hasi zen sortzen. Aipatutako hornitzaileek eskatu zuten haragiak kanpora ateratzeko debekua ezartzeko eta Gipuzkoako abereen jabeak hiribilduetako hornitzaileei saltzera derrigortzeko412. Hornitzeko zailtasunak orokortu ziren 1640. urtean, Frantziaren aurkako gerra betean. Kantabriako Kontseiluak, Saka alkateak hala eskatuta413, agindu bat eman zion Francisco Retana Zaindari Orokorrari, Frantziako idien eta aharien inportazioa debekatzeko, Gipuzkoako ahaldun nagusiak horren aurkako protesta ugari egin arren. Nolanahi ere, zenbait produkturen salmenta ez zegoen hain araututa. Horietako bat zen urdaiaren birsalmenta. Normalean emakumeek edo errekardariek egiten zuten. Udalak ez zituen kontrolatzen, transakzio pribatuak zirelako. Dena dela, birsaltzaile horiek eskatutako gehiegizko prezioek adi jartzen zituzten udal erakundeak, eta ofizioz jokatzen zuten gehiegikeria horien aurka. Hain zuzen, 1748an, Oiartzungo kontzejuak urdaia birsaltzaileen aurka jardun zuen, neurri gabeko salmenta prezioak jartzeagatik. Kontzejuak debekatu zuen urdai libra 6 lauko baino gehiagotan birsaltzea; birsaltzaileak, ordea, debeku hura urratuz, 7 laukora ari ziren saltzen txerri urdaiaren libra. Oiartzungo birsaltzaile horiek auzoko herrietan saltzen zuten urdaia, eta Hondarribira ere iritsi ziren. 1748ko urtarrilaren 14ko aginduak urdai freskoa 6 lauko baino gehiagora saltzea debekatu zuen, 4 dukateko isuna jarrita debekua urratuz gero. Prezioen inflazioak, haragi produktuei ez ezik, zerealei ere eragin zien. Kontzejuak mandazainek bailaran saltzera ekarritako garia Elizaldeko plaza publikoan salgai jartzeko agindu behar izan zuen, okinek eta partikularrek askatasunez eros zezaten. Era berean, debekatu egin zuen mandazainen bila joatea prezioak egokitzeko, horrek gainerako kontsumitzaileak kaltetzen zuelako414. Birsalmenta eta espekulazioa gaitz endemikoak izan ziren XVIII. mendean, eta biziraute krisiak eragin zituzten, esate baterako, 1766. eta 1789. urteetan, Gipuzkoan eta beste eremu batzuetan. Haragi hornidurari lotutako espekulazioaren ondorioetako bat 1755eko Matxinada entzutetsua izan zen. XVIII. mendearen 40ko urteetan, behi azienda asko esportatzen zen Araba eta Gaztelara, lurralde haietako prezioak erakargarriagoak zirelako. Esportazioa soilik debekatu zen prezioak gehien igo ziren uneetan (1695, 1702, 1709, 1712, 1714, 1740, 1741, 1742, 1752 eta 1754). 1755ean, probintziako agintariak abere birsaltzaileen jarduerarekin amaitzen saiatu ziren. Hala, nekazariak probintziako azoketan saltzera derrigortu zituzten, eta lehentasunez erosteko eskubidea ezarri zuten tokian tokiko hornitzaileentzat. Zehazki, probintziako agintariek azokak 412
Ibidem, XXII. al., 410 or. Ibidem, XXVII. al., 683 or. 414 O.U.A., A, 9, 1, 2. 413
131
139
Álvaro Aragón Ruano
zer maiztasunez egin behar ziren finkatu zuten; salmentak soilik hornitzaileei edo errepublikek eta herri agintariek onartutako pertsonei egiteko derrigortasuna onartu zuten; abereak inguruko herrietara eramateko debekua ezarri zuten, salbuespen egoeretan izan ezik; eta, tasaren antzeko prezio sistema egin zuten, udal agintarien bitartekaritzari ezinbesteko eginkizuna ematen ziena. Horrez gain, agintari horiei ezarritako guztia unean-unean kontrolatzeko betebeharra ezarri zitzaien. Neurri horiek, ordea, ez zituzten batere gustuko abereen jabe ziren nekazariek eta jabe txikiek, espekulatzaileekin eginiko salmenten bidez ezinbesteko osagarria eskuratzen zutelako. Gakoetako bat zen espekulatzaileak baserrietara joaten zirela transakzioak egitera, eta horrela jabeek ez zuten zertan azokara joan, horri lotutako gastuak aurreztuta. Askoz seguruagoa zen birsaltzaileari saltzea, haren prezioak oso erakargarriak ez izan arren. Izan ere, aipatutako metodoaren bidez, ez zuten beste saltzaile batzuen lehia jasan behar, eta ez ziren legezko hornitzaileen menpe geratzen. Nekazariak likidezia behar zuen, eta ezin zen geratu garai onak noiz iritsiko zain; besteak beste, ganaduaren mantenua garestia zelako eta uzta batean izandako edozein gorabeherak haren itxaropen guztiak zapuztu zitzakeelako. Horrez gain, aipatutako legeriak Jose Maria Iñurrategik definitutako zenbait “angelu hil” zituen; izan ere, Frantziako abereen inportazioa aitzakia balakatu zen, abereak herrialdetik ateratzeko. 70ko hamarkadaren inguruan, espekulatzaileen jarduera sortu zen berriro. Gainera, aldi horretan, egiaztatu ahal izan dugunez, epizootia ugari izan ziren; batik bat, 1772-1783 urteen bitartean. Frantzian, epizootien gunean, haragia oso garesti zegoen; beraz, haragia herrialde hartan salduz gero, birsaltzaileek irabazi handiak eskuratzen zituzten. Hainbeste haragi atera zen, ezen neurriak hartu behar izan baitzituzten 1775ean eta 1776an, ganadua herrialdetik ez ateratzeko. Hala eta guztiz ere, birsailtzaileen jarduera ez zen eten, eta ganadua ateratzen jarraitu zuten Nafarroako erreinutik, Frantziatik eta Gaztelatik415, Gipuzkoako haragiaren prezioaren igoera eraginez. Hortaz, 70eko hamarkadan Frantziako merkatua izan zen Gipuzkoan haragi produktuen prezioek izandako igoeraren eragilea. Haragien eskasia zela-eta, auzoko lurraldeetara joan behar izan zuten, non epizootien eragina oso txikia izan baitzen. Haragiaren salmentan Gipuzkoan zeuden negozio aukerak ikusita, pertsona asko hasi ziren espekulatzen eta legez kanpoko ekintzak egiten. Azkenean, Bizkaiko agintariek esku hartu behar izan zuten, bizkaitarren hornidura ziurtatzeko eta babesteko. 1782. urtean, Bizkaiko Diputazioak ganadu larria Gipuzkoara ateratzea debekatu zuen, beren laborari askoren legez kanpoko jarduerei aurre egiteko; izan ere, ganadua birsaltzen ari ziren Gipuzkoan, Nafarroan, Errioxan eta Gaztelako hainbat lekutan. Halere, Gipuzkoako egoera hain zen larria, ezen bertako Diputazioak ganadu larria igarotzen uzteko eskatu behar izan baitzion Bizkaiko jaurerriari, herritarrak eta merkatua hornitzeko. XVIII. mendearen amaieran, haragiaren kontsumoa areagotu egin zen, beste janari batzuk garestitzearen ondorioz. Horrek erakusten du, arazoak izan arren, Gipuzkoako ganadua egoera onean zegoela416. XIX. mendearen hasieran, iruzurrak izaten ziren oraindik, Joan Antonio Mogelek Peru Abarkan salatu zuen moduan417. Bizkaiari buruz ari zela, hona hemen Peru Abarkak zioena harategietako ebakitzaileei eta hornitzaileei buruz:
415
G.A.O.-A.G.G., JD IM 2/20/21. G.A.O.-A.G.G., JD IM 4/1/85. 417 MOGUEL, J.A.: Op. cit., 104 or. 416
140
132
Álvaro Aragón Ruano
“…bein baño geijagotan illdaruez gabaz, edo issillik basa-bei argal, edo idi nekatubaren nekatuz azurra ta azala baño eztaukeenak, erriko zuzentzalliak amar begi ezpadaukez, edo itzaltsu ta asko jakiñak ezpadira. Erri-idijen orde sartu daruez mustur balz, begi zetakadun, edo Asturijakuak, zeintzuben okelia dan ispi luzekua ta zaalagua, ezpadira oneetan kortatu, luzaro egon ta gizenduten”. Jarduera horiek erraz iritsiko ziren Gipuzkoara, eta kanpoko aberea bertakoa balitz bezala salduko zuten. Independentzia Gerraren ondoren, ordea, egoera arautu zuten. 1818. urterako, ganadua ohiko inportazio gisa agertzeari utzi zion, eta 1828an Barroeta Aldamar Saka alkateak probintziako agintariari ez inportatzea aholkatu zion, “…are gehiago Jaun Horren lurraldean ganadua eta aleak ugari diren garai honetan…”. 1830ean, Batzar Nagusiek Gipuzkoako ganadua esportatzeko askatasuna eman zuten -horrek berriro erakusten du ganadu mota guztiaren kopurua handitzen joan zela, gutxienez, 1850era arte-. Une horretan, haragiaren prezioari lotutako espekulazio salaketak hasi ziren berriro418. Azken neurri horrek bat egin zuen 1827an egin, eta 1834an osatuko zen Dekretuarekin, zeinak artilea eta aberea Penintsulatik ateratzea baimentzen batzuen. Egoera, ordea, aldatzen hasi zen XIX. mendearen erdialdean, Pirinioetako arrazaren arazoak eta epizootia etengabeak zirela-eta. Hala, haragiak eta espezieak inportatu behar izan ziren Europatik, eta horrek prezioen igoera ekarri zuen, haragiaren eskaera eta kontsumoa gutxituz aldi berean. Oraindik ere, 1906an, haragia inportatu egiten zen Galiziatik eta Frantziatik419. XIX. mendeaz gero, izugarri igo zen haragiaren kontsumoa. Pascual Madozek eginiko kalkuluen arabera, XIX. mendearen hasieran, behi haragiaren kontsumoa pertsonako 22 librakoa zen, eta horrek 3.118.544 librako kopurua ematen du urtean. Bestalde, urtero harategietara eramandako ardi eta txerri aziendak 306.832.000 libra ematen zituen gutxi gorabehera kontsumorako. XIX. mendearen erdialdean, kontsumo hori nabarmen handitu zen, ardi aziendaren kopurua asko igo baitzen garai berean420. Kontsumoaren igoera horrek haragiaren kalitateari eta arautzeari buruzko kezka handitu zuen. XX. mendean, kontsumoaren igoerak joera esponentzialari eutsi zion, demografia hazkunde etengabearen ondorioz. Oiartzungo hiltegian, 287 abelburu hil ziren 1903an; 1904an, 349 edo 356; 1905ean421, 354 edo 357; 1914an, 341, eta 1915an, 209422. Errenteriako kasua, Miguel Angel Barcenillak aztertu duena, Gipuzkoako XIX. mendearen erdialdearen eta XX.aren hasieraren arteko elikaduraren eredu ona izan daiteke. Herri hartako elikadura ereduak ia ez ziren aldatu 1850etik 1906ra, eta lekaleetan oinarritzen ziren, haragi eta arrain pixka batekin. Errenterian, urdai eta haragi kontsumoa biztanle bakoitzeko ez zen gehiegi aldatu 1860ko hamarkadaren eta 1884-1905 aldiaren artean, eta, oro har, haragi gutxi kontsumitzen zuten. Trinitate Komentuko eta udal egoitzako gaixoek haragi gutxi jaten zuten. Hain zuzen, abere hanken salda bat hartzen zuten egunean, eta haragi pusketa bat astean behin, 1906. urtetik aurrera eguneroko saldari gehitu zitzaiona. 418
DÍEZ DE SALAZAR, L.M. eta AYERBE IRIBAR, M.R.: Op.cit., XXIV. al., 192-194 or. O.U.A., A, 13, 13, 1. 420 MADOZ, P.: Op. cit., 101 or. 421 O.U.A., A, 13, 13, 1. 422 O.U.A., B, 5, 3, 1. 419
133
141
Álvaro Aragón Ruano
Nolanahi ere, adibide horrek erakusten digu haragiaren eskaintza areagotzen joan zela denborarekin; izan ere, 1897an martxan jarritako Egoitzan, hilabeteko kontsumoa honako hau zen: 35 libra hegal, 15 libra xerra, 20 libra gibel eta bi hanka eguneroko saldarako. Komentuan ere dibertsifikatu zen haragiaren kontsumoa. Proletarioek eta baserritarrek ere haragi gutxi jaten zuten. Auto-kontsumorako eskuratutako esnea, arrautzak eta barazkiak jaten zituzten, batez ere. Dirudienez, ohiko dieta aldatzen hasi zen 1850etik aurrera, ogiari, haragiari eta arrainari ardoa, txokolatea eta arrautzak gehitzearekin batera. Langileen dietak beste aldaketa bat izan zuen 1905. eta 1906. urteetan, esneari eta arrautzei lehen baino balio handiagoa eman baitzitzaien. Dena den, poliki-poliki sartu ziren dietan, proportzioan gehiago igo zirelako jaki horien prezioak soldatak baino423. 5.2. Esnearen industria Eskura ditugun datu urrien arabera, esnearen ekoizpena handitzen joan zen denboran zehar, ziur asko espeziea eta larreak hobetzearen ondorioz. Gaur egun, gazta kilo bat lortzeko 4 eta 7 litro esne inguru behar dira, baina esnearen errendimendua, oro har, larreen, klimaren, arraza edo animaliaren adinaren eta fabrikazio sasoiaren menpe dago; izan ere, sasoiak aurrera egin ahala, esnea gero eta lodiagoa eta koipetsuagoa izaten da. Egin ondoren, gazta hiru hilabetez ondu behar da leku lehor, isotermiko eta ongi aireztatu batean. Gaztaren ekoizpena industria garrantzitsua izan zen Gipuzkoa osoan, eta unaiek antzinatik egin izan dute, hasieran behi taldeek eta ondoren artaldeek emandako esne soberakinari etekina ateratze aldera. Esnea egunero gordetzen zuten txabola, komentu edo hiriguneetan urte sasoi jakinetan, eta hura mintzeko arriskua handia zen, udaberrian eta udan, batik bat. Hala, gaztak eta gaztanberak egiteko erabiltzen zuten. Likido egongaitza, minbera eta aldabera luzaz irauten zuen elementu solido bihurtzen zen424 horrela. Atlantikoan barrena eginiko zeharkaldi luzeetan ere erabiltzen zuten, non oinarrizko jakia baitzen bizkotxo, galleta, urdai, arrain lehor zein gatzatu, sagardo edo txakolinarekin batera425. Ia ez dago datu historikorik gazta egiteko moduari buruz. Zalantzarik gabe, garai bateko metodologia eta duela gutxi arte edo oraindik Gipuzkoako bazter isolatu batzuetan erabilitakoa antzekoak izango ziren, alde batera utzita gaur egungo osasun araudiak eta kontuan hartuta XIX. mendearen erdialdean gaztaren ekoizpena eta fabrikazioa mekanizatzen hasi zela eta garai hartan sortu zirela lehenengo gazta industriak. Gaur egun, prozesu bera erabiltzen da behi, ardi edo ahuntz esnerako. Ageriko desberdintasun bakarra gazten tamaina izaten da. Behiarena suabea izan ohi da, eta kantitate handitan kontsumi daiteke; ahuntzarenak, ordea, aurrekoak baino zapore fuerteagoa izan ohi du, eta puska txikiagoetan egiten da426. Egiaztatu ahal izan dugunez, XVII. eta XVIII. mendeetan, behi azienda izan zen nagusi Gipuzkoako mendietan. Hortaz, pentsatzekoa da garai hartan nagusiki behi esnez eginiko gazta egingo eta kontsumituko zela probintzian. Horrek ez du esan nahi, ordea, behi eta ahuntz esnearekin gaztarik egiten ez zenik. Aipatutako aldian, gaztaren eta beste esneki batzuen 423
BARCENILLA, M.A.: Op. cit., 348-373 or. AGUIRRE SORONDO, A.: El queso. Arte de pastores. Donostia: Grupo Delta, 2002, 28 or. eta MANTEROLA, A. eta BARANDIARÁN, J.M.: Op. cit., 707-740 or. 425 1588an, Francisco Duarte Acuña lizentziatuak, Bizkaiko korregidoreak, Filipe II.aren aginduz, Francisco Arriolari ontziratzen ari zen sagardo, urdai, gazta eta arrain kopuru handiak bahitu zizkion, errege ontzientzat. A.G.S., Guerra Kontseilua, XI -Gerra eta Marina, 177 –Itsas eta Lur Idazkaritza, L 341/79. 426 AGUIRRE SORONDO, A.: Op. cit., 44, 52 eta 55 or. 424
142
134
Álvaro Aragón Ruano
errendimendu nagusiak bi ziren: nekazaritza errenten ordainketa, eta salmenta eta esportazioa. Gazta errenten ordainketaren zati garrantzitsua zen, hala nekazari eta abeltzainen artean nola jaun handien artean. Erdi Aroan gaztaren bidez eskuratutako sarrerak finantzaketa iturri garrantzitsuak ziren erakundeetarako. Esate baterako, Orreagako Ospitaleak ganaduaren, batez ere behien, gaineko hamarrena eta egindako behi gazta guztiak jasotzen zituen427. Bestalde, gaztaren eta esnekien salmenta eta merkaturatzea diru eta espekulazio iturri izan zen jada XV. mendearen hasieran. Hori dela-eta, herrietako agintariek beren merkatuak zaindu behar izan zituzten. Izan ere, jurisdikziotik kanpo prezio hobeak ordaintzearen ondorioz, herriko ekoizpena esportatu, eta herritarrak hornidurarik gabe geratzeko arriskua zegoen. Beatriz Arizaga Bolumburuk ongi dioen moduan, kontzejuek esnearen prezioa eta kalitatea arautzen zituzten, eta, herriko ekoizpena nolabait babesteko, debekatu egiten zuten herriko esnea, gurina eta gaztak kanpora ateratzea eta saltzea. Behe Erdi Aroko lekukotzen arabera, gazta fresko gehiago kontsumitzen zen gazta ondua baino428. Horrek erakusten du abelburu kopuruak eta ekoizpenak ez zutela oraindik gainditzen probintziako biztanleen kontsumo gaitasuna. Halere, demografia hazi bazen ere, XV. mendeko ganadu taldearen zabalkundeak ekarritako esne ekoizpen handiak gazta onduak edo lehorrak egitera behartu zuen, hobe kontserbatzen zirelako eta luzaroan irauten zutelako. XVI. mendean, esnekien birsalmentaren eta kanporatzearen arazoa kezka iturria zen artean. Errenteriako 1562ko Batzar Nagusiek Debakoetan ezarritakoa bere horretan uzteko agindu zuten; besteak beste, probintzian eginiko gaztak kanpora atera eta berriro saldu ez zitezen429. XVII. mendean, 1625ean hasitako inflazio prozesuan, esnekiak ere tasatu behar izan zituzten, haien prezioak izugarri igo zirelako. XVIII. mendetik aurrera, gazta, batez ere, ardi esnearekin egiten zen. XIX. mendean, gaztaren ekoizpena handitzen joan zen, baina artisau egitura tradizionalari eutsi zitzaion. Herrietako azokak bertako abereen -egonkorra eta transterminantea- ekoizpenaren bidez hornitzen ziren, eta, hala behar izanez gero, ordutik aurrera oso maiz, udan iritsitako abere transhumanteen bidez. 1865. urtean, 832 ardik egunean 282 pinta erdi (142 litro) esne ematen zuten, soilik herriko premiak asetzeko iristen zirenak. Zati txiki bat, 42 litro, etxeko eta familiako kontsumorako erabiltzen zen, eta, beraz, ez zen merkaturatzen. Soberakina, 198 pinta erdi inguru (100 bat litro), gaztak egiteko erabiltzen zen. Ardiak egunean bi aldiz jezten ziren, eta pertsona bakar bat egunean 80 ardi jezteko gai zen. Garai hartan, gaztaren fabrikazioa ardi aziendaren ustiapenari lotutako artisau lan nagusietako bat zen. Gaztak ez ziren hazkuntza garaietan egiten. Emeek orduan ematen dute esne gehien baita kalitate onenekoa ere, gantz gutxiago duelako. Dirudienez, hori ere aldatzen joan da denborarekin; izan ere, antzina arkumeen hazkuntza bakarra egiten zen, eta gaur egun, berriz, ardiak bi alditan ugaltzen dira. 1865. urtean, uzta bakarra zegoen, maiatzetik ekainera. Urte sasoi horretan, 40 bat libra (20 kilo) gazta egiten ziren egunean, eta 16 pertsonak parte hartzen zuten egiteko prozesuan. Gazta freskoko libra (kilo erdia) bakoitza 12 laukotan saltzen zen, eta gazta ondukoa, berriz, 2 errealetan. Halere, Agirre Sorondoren eta Etniker taldearen arabera, XX. mendean -eta gaur egun- gazta egiteko aldia 427
LEMA PUEYO, J.A. et Alii: Los señores de la guerra…Op. cit., 220 or. ARÍZAGA BOLUMBURU, B.: “La alimentación…Op. cit., 204 or. 429 DÍEZ DE SALAZAR, L.M. eta AYERBE IRIBAR, M.R.: Op. cit., III. al. 428
135
143
Álvaro Aragón Ruano
urtarril-otsailean hasi eta ekainaren 13an, Paduako San Antonio eguna, amaitzen zen, orduan hazkuntza hasten baitzen irailaren 29ra arte, San Migel, irauten zuena. Gero, berriro hasten zen gaztaren ekoizpena urria eta azarora arte. Ardi esnearen ekoizpena hobetzen joan da denborarekin. Hala, 1865. urtean 832 ardik 142 litro ematen zituzten egunean, hau da, 0,17 litro abelburuko; XX. mendearen 20ko hamarkadan, 70 ardik egunean 25 litro ematen zituzten, hots, 0,3 litro abelburuko; eta, gaur egun, ongi elikatutako 100 ardiko artalde on batek 80 eta 100 litro430 artean eman ditzake egunean; hots, ardiko litro bat egunean, zenbait kasutan bi litro ematera irits badaiteke ere. Logikoa da kontuan hartzen badugu gaurko ustiapenak lehengoak baino intentsiboagoak direla, espeziearen hobekuntzan eta abereen elikaduran abantailak lortu direla eta esnea ateratzea mekanizatu egin dela. Horrek ekarri du gaurko ekoizpena 1865. urtekoa halako sei izatea eta XX. mende hasierakoa halako hiru. Nekazaritzaren bazka landareen laborea areagotzeak, bertako ganaduaren aukeraketak eta etekin handiagoko espeziekiko gurutzatzeak ahalbidetu zuten behi aziendaren haragi eta esne ahalmena hobetzea. XIX. mendearen amaieran eta XX.aren hasieran izandako espezializazioak esnearen ekoizpena handitzeko aukera eman zuen. Hala, 1887an, behi batek 900 litro ematen zituen urtean, eta 1923an, berriz, 1.703 litro urtean. Data horretan, Gipuzkoa zen ekoizpen handieneko probintzia, Kantauriko eskualdeen artean. Ekoizteko gaitasunak handitzen jarraitu zuen gero ere; hala, 1929an, 2.300 libra eskuratzen ziren urtean, eta 2.900 litro 1933. urtean; 1954an, ordea, 2.194 litrora jaitsi zen berriro. Esnea freskoa kontsumitzen zen lehentasunez, eta ezer gutxi erabiltzen zen eraldatzeko: Gipuzkoako esne ekoizpenaren % 98 fresko kontsumitu zen, 1929. eta 1933. urteen bitartean. Kontrakoa gertatu zen ardi esnearekin, gehien bat, gazta egiteko erabiltzen zena: 1929. eta 1933. urteen bitarte berean, ardi esne freskoaren kontsumoa % 18tik % 8ra jaitsi zen, Gipuzkoan. Behi esne gehiena baserritarrek eta jabeek kontsumitzen zuten, eta soberakina galleta eta txokolate fabriketara eramaten zen. Dena den, XIX. mendearen amaieran, eskulaneko gurin fabrikak hasi ziren hedatzen, esne soberakinak gordetzeko eta merkaturatzeko modu gisa. XIX. mendearen 90eko hamarkadan, gurin fabrika bakarra zegoen, Hernanin, eta, 1896rako Fraisoro Abeletxearen esnetegia ireki zuten. 1917, 1920 eta 1923. urteetan, Fraisoron prestatutako ikasleek zazpi fabrika txiki ireki zituzten. 1929an, berriz, 14 gurin ekoizle zeuden Alegia, Angiozar, Aia, Zerain, Zizurkil, Irun, Lazkao, Mutiloa, Ormaiztegi, Pasaia, Urnieta, Billabona eta Errezilen. Zalantzarik gabe, Oiartzungo eta inguruko431 esnea Irungo eta Pasaiako fabrikek jasoko zuten -urtean 730.000 litro ekoiztera iritsi ziren-. 5.3. Oinetakoen industria Oinetakoak egiteko, batez ere, larrua eta haritz nahiz arte azalak erabiltzen ziren; larruak, oinetakoaren gorputza eta oina estaltzeko, eta azalak, berriz, zolarako -azal horiek erabiltzen ziren ere taninoak eskuratzeko, larruen ontzean eta trataeran erabiliko zirenak-. Oro har, harategietako hornitzaileek itunen bat egiten zuten zapatagile maisu batekin, larruen hornidurarako. Hornitzaileek urtero hildako idi, behi eta aharien larru guztiak ematen zizkieten zapatagileei. Kanpotik ekarritako idien larrua garestiagoa zen, bertakoena baino. XV. mendearen amaieran eta XVI. mendearen hasieran, prezioen inflazioaren eragina hasi zen nabaritzen 430 431
AGUIRRE SORONDO, A.: Op. cit., 67 or. eta MANTEROLA, A. eta BARANDIARÁN, J.M.: Op. cit., 689 or. LANZA GARCÍA, R.: Op.cit., 166-176 or.
144
136
Álvaro Aragón Ruano
Gipuzkoako azoketan. Horren aurrean, probintziako agintariek esku hartu behar izan zuten merkatua arautzeko eta prezioak tasatzeko, kontsumitzaileak babesteko xedearekin. 1493. urtean, Juan Ribera korrejidorearen garaian, probintziak oinetakoen gaineko tasa bat jarri zuen. Tasa, ordea, ez zen errespetatzen, eta, horrela, prezioek igotzen jarraitu zuten, XVI. mendearen lehen hamarkadan. 1501eko Oiartzungo udal ordenantzek zapatariak derrigortzen zituen 16 urtetik gorako gizonemakumeei zapatengatik 3 txanfoi baino gehiago ez kobratzera, ezta 3 zuriko baino gehiago ere adin txikikoei432. Batzar Nagusiak tasa bat ezartzen saiatu ziren arren, 1510ean auzi bat hasi zen, tasa behin eta berriro urratzen zelako. Probintziako zapatariak oinetakoak garestiegi saltzeaz akusatu zituzten. Horren eraginez, prezioak egunetik egunera igotzen ziren, inolako ordenarik gabe, eta horrek kalte egiten zien kontsumitzaileei. Probintziak tasa bat jartzeko eskatu zion Koroari, eta horrek agindu bat eman zuen informatzeko eta gero Probintziak jarritako tasa aplikatzeko433. 1511ko maiatzaren 13an, Batzar Nagusiek hautatutako batzorde batek Gipuzkoako artisau lanbide guztien ordezkariak Tolosan biltzeko agindua jaso zuen, tasa berri bat jartzeko. Ekainean, itun bat ezarri zen zapatarien, harginen eta zurginen lana arautzeko, eta ekainaren 13an Batzar Bereziek berretsi zuten. Batzordearen arabera, zapatak egiteko erabilitako larruaren prezioak inflazio handia jasan zuen, probintziatik kanpo esportatzearen ondorioz. Hartara, une horretatik aurrera, lehenik eta behin, Gipuzkoan hildako animalien larrua ateratzea debekatzen zuten, 10.000 maraiko isuna jarrita horrela egin ezean. Bigarrenez, ahalmena eman zitzaien probintziako biztanle guztiei, larruak ateratzen zituzten pertsonak salatzeko. Bestalde, alkateek azterketa bat egin behar zuten urtean behin, 5.000 maraiko isuna jasota horrela egin ezean. Ateratzeaz gain, zapatariei eta larrugileei larruak birsaltzea zen beste arazoetako bat; hortaz, hirugarrenez, birsalmenta debekatu zuten, 10.000 maraiko isuna jarrita debekua urratuz gero. Laugarrenez, behien eta idien gorputz ataletatik ateratako larruak, hauspoak egiteko erabilitakoak, saltzaileek nahi zuten prezioetan sal zitezkeen, baldin eta probintziatik ateratzen ez baziren; izan ere, garrantzi estrategiko handia zuten burdinaren industria oparoa zen eremu geografikoan. Horrez gain, neurriak hartu ziren lehengaien eta amaierako produktuen prezioak tasatzeko. Bosgarrenez, zapatak egiteko erabili beharreko larruen prezioak tasatu ziren: probintziako behien larrua 10 marai/erraldeko - behi larruaren 25 erralde 250 maraitan-, Gaztelako ahari larrua 20 marai/larruko, Frantziako aharien larrua 22 marai/larruko, Gipuzkoako aharien larrua 17 marai/larruko, eta behi, aker eta ardien larrua 3 tarja (25,5 marai). Seigarrenez, oinetakoen prezioak tasatu zituzten. Neurrien hirugarren multzo batek zapatarien lana arautu zuen. Zazpigarren puntuan, zapatari batzuen trebetasun eskasa aipatzen zen, ez zirelako gai larrua behar bezala ontzeko eta lantzeko. Horren eraginez, zapatak bustitzen zirenean hautsi egiten ziren, eta hori onartezina zen probintzian; izan ere, “…menditsua da;itsasotik hurbil dago, eta euria egiten du ia urte osoan”. Hori saihesteko, agindu bat eman zitzaien zapatari ofizialei askitasun azterketa bat gainditzeko, 432
O.U.A., A, 6, 1, 1 (91. Titulua). G.A.O.-A.G.G., JD IM 2/21/3. LEMA PUEYO, J.A.: Colección documental del Archivo Municipal de Bergara. II. Fondo Municipal: Subfondo Histórico (1335-1520), Donostia: Eusko Ikaskuntza, 2007, 451-453, 460-461, 463465, 472-479 or. 433
137
145
Ă lvaro AragĂłn Ruano
baldin eta denda bazuten edo bat irekitzeko asmoa bazuten. Azterketa gainditu ezean, ez zuten lanbidean aritzeko lizentziarik eskuratuko behar bezala ikasi arte, eta horrela egin ezean 10.000 maraiko isuna ordaindu beharko zuten. Azterketa arautzeko, Batzarrei hiru zapatari ofizial hautatzeko eta ordaintzeko agindu zitzaien, bailara bakoitzak aztertzaile bat izan zezan. Aztertzaile horiek zin egin behar zuten azterketa ongi egin zutela eta ez zutela azterketa egin zutenen eroskeriarik edo oparirik jaso; bestela, probintziatik kanporatuko zituzten bi urtez eta jasotakoa itzuli beharko zuten. Aipatutako aztertzaileek, bakoitzak bere hiribilduan, azterketak urtebetez egiteko ahalmena izango zuten, eta amaieran ekitaldiaren berri eman beharko zuten Batzarren aurrean. Amaitzeko, hiribildu bakoitzaren alkate arruntei eta errejidoreei hilabetean behin gutxienez zapatari ofizial bat hautatzeko agintzen zitzaien, zinpean jurisdikzioan eginiko zapata eta oinetako guztiak aztertuko zituena. Akatsak hautemanez gero, zapatariari debekatu ziezaioken zapatak egiten jarraitzea, lehengaiak ongi erabiltzen ikasi arte. Zapatak egoera txarrean aurkituz gero, egindako lana erre beharko zuten. Ordenantzak, amaitzeko, oinetakoenak ez ezik, gainerako produktuen prezioak bateratzeko eta tasatzeko beharra aipatzen zuen, Gipuzkoan alde handiak baitzeuden leku batzuen eta besteen artean. Auzia puri-purian zen oraindik 1552an. Errege Agindu bati esker, Probintziak larruen eta oinetakoen prezioaren arazoari heldu zion. 1552ko urriaren 8an ezarritako dekretu horren bidez, debekatu zuten erreinutik larru ondua eta kordobanak ateratzea; kontzejuei agindu zitzaien larruen eta oinetakoen prezioei buruzko ordenantzak egiteko, eta zapatariak derrigortu zituzten oinetakoak jendaurrean erakustera, ezkutatzeko ohitura omen zegoen eta. Larru ondua nahiz ileduna, eta aker, ahari zein ardi larruak kanpora ateratzearen ondorioz, oinetakoak garestitu ziren, gehiegizko prezioak izateraino. Hala, ateratzea debekatu zuten, herrietako larrugileek eta zapatariek merkeago erosteko aukera izan zezaten. Prezioak tasatu ziren; izan ere, aniztasun handia zegoen bai oinetakoak egiteko moduan bai larruen eta materialen prezioetan; horregatik, hain justu, hiribildu bakoitzak bere ordenantzak egiteko erabaki zuten. Era berean, agindu bat eman zuten, urtero larrugileen eta zapatarien lana ikusiko zuten pertsonak izendatzeko. Harakinek, bestalde, larruak sal zitzaketen, onduak eta landuak egonez gero. Amaitzeko, zapatariei beren dendetan saltzea baimendu zitzaien, baina birsalmenta debekatu zen434. Probintziak, Debako Batzarretan bilduta eta Vargas korrejidorea bertan zela, diputatuen batzorde bat izendatu zuen, tasatze bat finkatzeko. Debekatu zen probintziako inork, harakina edo beste norbait izan, behi, ahuntz edo ardi larrurik kapituluetan ezarritako prezioan baino garestiago saltzea, probintziako baten bati edo kanpotar bati. Horrelakorik eginez gero, saltzaileak saldutakoa galduko luke, eta erosleak, berriz, ordaindutakoa. Harategi edo etxe partikularretan saldutako behi edo idi larru iledunaren erraldeko 15 marai ordainduko ziren. Ahuntz larru ileduneko pieza 1,5 errealera salduko zen, eta dozena bat, 18,5 errealera. Gaztelako edo Frantziako dozena bat ahari larru eskuratzeko 12 erreal ordaindu behar ziren, eta bertako ahari larrua erreal erdira saltzen zuten. Bertako nahiz kanpoko ardi larruaren piezako 12 marai ordaindu behar ziren. Harategietako hornitzaileek larru guztia ondu zezaketen, eta zapatariei saldu, baina birsalmenta debekatuta zegoen. Hainbat tasa jarri ziren oinetakoen prezioetarako, denbora muga gisa 434
O.U.A., C, 4, 8, 1 eta DĂ?EZ DE SALAZAR, L.M. eta AYERBE IRIBAR, M.R.: Op. cit, I. al., 394-399 or.
146
138
Álvaro Aragón Ruano
martxoaren 1a finkatuta; hala, oinetakoak garestiagoak ziren neguan, gainerako urtaroetan baino. Halere, erlatiboa izan zen probintziako tasatze horren aplikazioa; izan ere, hiribildu batzuek ez zuten erabili, nahiago izan zutelako beren tasatzeak ezarri435. 1554an, eskaerak egin ziren larrua ez esportatzeko eta zapaten prezioen garestitzea saihesteko436. XVII. mendearen hasierako datu urriek berresten dutenez, inflazioa neurrian ari zen igotzen. Hala ematen du, behintzat, 1552ko datuekin alderatzen baditugu, bertako larruen eta horiek baino garestiagoak ziren kanpokoen prezioen aldeari eta horien aldakortasun nabarmenari erreparatuta. Espekulazio arazoak gorabehera, dirudienez, zapaten prezioak bilakaera gutxi-asko egonkorra izan zuen, edo neurrian igo zen, larruen kasuan bezala, XVII. mendearen 30eko hamarkada arte. Aldi horretan, txanponaren debaluazioak horniduren, zapaten eta beste gauza batzuen garestitzea eragin zuen. Hain justu, monetaren debaluazioaren eraginez, zapatak eta larruak izugarri garestitu ziren, haragiarekin eta beste janari batzuekin geratu zen moduan. Hori dela-eta, herri askok erabaki zuten muga zergak jartzea eta prezioa tasatzea, merkatua egonkortu ahal izateko. XVII. mendean, prezioak asko igo ziren -% 250-400 arteko igoera-; dena den, horrek ez gaitu harritu behar, kontuan hartzen badugu gariaren prezioa hirukoiztu egin zela 1514tik 1620ra437. XVIII. mendean, oinetakoen prezioak egiazko arazoa izaten jarraitu zuen; batik bat, pobreenentzat. XIX. mendean eta 1827tik aurrera gehien bat, herrialdetik larruak ateratzea baimenduta zegoen arren, unean uneko hainbat arazo sortu ziren Gaztelatik ekarritako arkume eta ahari larruak ateratzeari lotuta. 1833an eta 1834an arkume eta ahari larruaren hainbat fardel konfiskatu zituzten, herrialdekoak zirela esanez; alabaina, haien benetako jatorria Gaztela zen438. Aurreratu dugunez, ateratzearen arazoa behin betiko konpondu zen, 1834tik aurrera. Une horretan merino aberea ateratzea baimendu zen, zerga mugarik kobratu gabe, zazpi urte lehenago ezarritako liberalizazio neurriekin bat eginez. Zenbait udalen ahaleginak gorabehera, inflazio arazoek bere horretan jarraitu zuten probintziako leku askotan. XVII. mendera arte, arazo nagusietako bat larruak atzerrira esportatzea izan zen. 1571n, Oiartzungo eta Tolosako zapatariek ohartarazi zuten oinetakoak egiteko maisuek, denboraz aurreikusita, hildako behi, ahari eta ardien larru guztiak erosten zituztela ez soilik beren etxeetan erabiltzeko, birsaltzeko baizik. Beraz, gutxi batzuek aurretik ixten zuten kontratazioa, eta gainerako guztiek garestiegi erosi behar zuten gero, eta horrela ez zegoen oinetakoak egiterik. Eskatzaileek eskatu zuten hornitzaileei larru guztiak erostea debekatzeko, eta probintziako agintariek eskaera onartu zuten. Hala, soilik beharrezkoak ziren larruak erosteko agindu zuten, eta, berriro ere, larruak probintziatik kanpo ateratzea debekatu zuten439. Gehiegikeria horien eta beste batzuen eraginez, Batzarrek irizpena eman zuten, hiribildu bakoitzak aztertzaileak eta zaindariak izendatzeko. Horien egitekoa zen oinetakoak ontzeko balea gantzaren erabilera
435
G.A.O.-A.G.G., JD IM 2 /21/10. DÍEZ DE SALAZAR, L.M. eta AYERBE IRIBAR, M.R.: Op. cit., II. al., 81 or. Ignacio Carrionen esanetan, soldatek igoera nabarmena izan zuten, behinik behin XVI. mendeko erditik eta gutxienez 90ko hamarkada arte, industria salneurrien eta gari salneurrien gainetik. CARRIÓN ARREGUI, I.M: “Precios y manufacturas…Op.cit., 520-521 or. 437 PIQUERO ZARAUZ, S. – CARRIÓN ARREGUI, I. eta MUGARTEGUI EGUÍA, I.: “La revolución de los precios…Op. cit., 447 or. 438 G.A.O.-A.G.G., JD IM 4/11/1217. 439 DÍEZ DE SALAZAR, L.M. eta AYERBE IRIBAR, M.R.: Op. cit., V. al., 220 or. 436
139
147
Ă lvaro AragĂłn Ruano
debekatzea eta horren ordez seboa erabiltzera derrigortzea. Nolanahi ere, Bergarako Batzarrek aipatutako erabakia aplikatzeko eskatu behar izan zuten berriro440. Azalen eta larruen gabezia agerikoa egin zen, 1586. urte inguruan. Urte hartan, larrua Ingalaterratik441 hasi zen inportatzen, eta hori ere esportazioetan iruzurra egiteko baliatu zen442. XVII. mendearen hasieran, Tolosako hiribildua kexu ageri zen; izan ere, Donostiako eta beste hiribildu batzuetako harategien hornitzaileek, Iparraldekoak gehien bat, aharien eta beste azienda batzuen larruak ontzen zituzten probintzian, gero ateratzeko eta Frantziako erreinuan saltzeko, eta horrek oinetakoak garestitzen zituen443. Hain zen garrantzitsua larruaren eta oinetakoen merkataritza eta, aldi berean, hain zen handia artisauen arteko lehia, ezen XVII. mendearen hasieran udal eta zergalari batzuek saialdiak egin baitzituzten oinetakoen salmenta zergapetzeko, herrietako zapatariak babeste aldera. Probintziak, ordea, horrelakorik egitea saihestu eta debekatu zuen. 1613. urtean, Probintziak lehentasunez erosteko eskubidea eman zien zapatariei. Behin Gipuzkoako hiribildu guztiak hornituta, soberakina ateratzeko aukera izango zuten444. Neurri horrek ateratzearen arazoa gutxitu zuen, eta XVII. mendearen hondarretan eta XVIII. mendean ia ez zen gaiari buruzko salaketarik izan. Larrua ontzeko industria oso kutsakorra eta osasungaitza zen, lihoren industria bezala. Alabaina, XIX. mendean, geratzen ziren oraindik horrelako lantegi txiki batzuk Gipuzkoako hiribilduetan. Zehazki, 1822an, Javier Mitxelena Oiartzungo zapatariak baimena eskatu zion udalari zurrategi bat jartzeko, abereen larruak eta azalak lantzeko makinak izango zituena. Lantegia berea zen Mitxelene etxean jarri nahi zuen, Elizalde auzoko herri plazaren erdian. Alegatu zuen leku gordea eta bakartua zela, Hernani edo Tolosakoa bezala. Hartara, ondoriozta dezakegu hiribildu horietan eta, ziur asko, Gipuzkoako beste batzuetan horrelako instalazioak izango zirela. Halere, ondoko bizilagun batzuek kexa bat jarri zuten udalean, instalazioa jartzea debekatzeko eskatuz, establezimendua kaltegarria zelako osasunerako eta arriskutsua bizilagunentzako445. Larrugintzak, ordea, tradizio handia izan zuen; besteak beste, Oiartzunen, Hernanin, Arrasaten eta, batez ere, Tolosan. Azkenekoa larrugintzaren gune nagusia izan zen, gutxienez, XIX. mendera arte. Azalak eta larruak ontzeko prozesuak lau fase nagusi zituen. Lehen pausoa zen larruei ilea kentzea, eta horretarako karetan eduki behar ziren, egindako zuloen barruan. Zuloak egiteko, teknika bikoitza erabiltzen zen: goialdea harlanduz egiten zen, 30 cm inguruko sakonerakoa, eta gainerakoa egiteko harri horma erabiltzen zen. Normalean, zuloek 2,5 metroko luzera, 1,25 metroko zabalera eta 1,40 metroko sakonera zuten. Gero, ilerik gabeko larruak zumakez betetako larru osinetan sartu, eta, ontzeko, han edukitzen zituzten bi hilabetez. Fase horretan, haritz azalak ere erabiltzen ziren, zolak ontzeko. Hirugarrenez, ondutako larruak ur gezan garbitzen ziren udan, ur gutxi zegoen garaian. Ondu ondoren, azalak eta larruak zulo eta larru osinetatik ateratzen zituzten kurriken bidez, eta errekara eramaten, garbitzera. Azkenik, larruak lehortzen jartzen zituzten. Larrua ontzeko instalazio bat honako hauek osatua zen: hainbat zulo, larruak â&#x20AC;&#x153;karetan jartzeko eta ilea kentzekoâ&#x20AC;?; larruak ontzeko larru osin batzuk -tinen bidez alda zitezkeen, baina ez ziren hain erabilgarriak-; zulo bat, aker eta ardi larrua zumakez ontzeko; 440
Ibidem, VI. al., 99 eta 228 or. Ibidem, IX. al., 527 or. 442 Ibidem, XI. al., 265 or. 443 Ibidem, XV. al., 513 or. 444 Ibidem, XIX. al., 124 or. 445 O.U.A., A, 16, 1, 1. 441
148
140
Ă lvaro AragĂłn Ruano
estalkirik gabeko beste zulo bat; aker larrurako galdara bat; eta, estalki edo teilape bat, materialak eta langileak babesteko. Aukerakoa zen errota bat egitea, zuhaitz azalak xehatzeko eta larruak ontzeko446. Lehengaiaren inportazioaren arazoa fabrikatutako produktuetara zabaldu zen, XIX. mendean. 1797. urtean, Donostiako zapatariek inportazioa debekatzeko eskatu zuten Batzarretan447. 1825ean, berriz, probintziako hainbat zapatari kexu ziren, atzerriko oinetakoak sartzeko debekuaren harira. Eskatzaileek jakinarazi zuten Frantziatik eta beste leku batzuetatik oinetako asko eta merke sartzen zirela probintziara eta horrek lanik gabe uzten zituela bertako artisauak. Horregatik, Donostiako opera primako maisuen anaiarteak kanpoko oinetakoen salmenta debekatzeko eskaera egin zuen berriro, 1825eko urrian. Hainbestekoa zen atzerriko zapaten sarrera, ezen, konponbiderik bilatu ezean, lanik gabe geratuko baitziren probintziako zapatariak eta zurrategiak. Arazo horri kapital ihesarena gehitu behar zitzaion, herrialde etsaien aberastea zekarrena. Hartara, 1825eko ekainean448, batzuek eta besteek erabaki zuten Probintziari eskaera bat egitea, atzerriko zapaten sarrera debekatzeko. Onura gehien ekoizpen gune nagusiek eta dinamikoenek jaso zuten, hala nola Tolosak, 1775-1776 urteetan larrua ontzeko fabrika bakarra izatetik 1826an lau fabrika izatera iritsi baitzen449. Protestak gorabehera, Probintziak, aholkulariek hala eskatuta, ez zuen debekuaren unea finkatu, kontsumitzaileen interesak babestu nahi zituelako, ekoizleen interesen aurrean. Handia zen larrua ontzeko fabriken ekoizpen maila; alabaina, atzerriko lehia zela-eta, nabarmen jaitsi zen aurreko garaiekin alderatuta. Gauzak aldatu ziren, ordea, 1828an, produktu gehienak askatasunez esportatzeko eta ateratzeko 1827ko dekretua ezarri ondoren. Gune nagusiak Azpeitia, Antzuola, Irun, Donostia eta Tolosa izan ziren. Horien guztien artean, Tolosa zen, zalantzarik gabe, larru ekoizlerik handiena, Aralar eta Enirio mendilerroaren inguruko larru eskaintzari esker, XIX. mendeaz geroztik Gipuzkoako ganadu gune nagusia baitzen. Fabrikatutako produktuei dagokienez, Irungo kasua argigarria da. Urtean ekoitzitako 9.864 larruetatik honako hauek egiten ziren: 600-700 zoru larru, 24 larru lodi beltz, 150 baketa zuri eta beltz, 160 behi larru ondu zuri eta beltz, 40 dozena zekortxo ezkoztatu, 400 dozena zekortxo zuri, 250 pare bota kana, 300 pare bota zolaldi, 200 dozena ahari eta ardi larru bigun, 50-60 dozena larru, eta ahuntz eta antxume larru gutxi batzuk. Taula 14: Ekoizpen gune nagusien urteko ekoizpena (1828) Herria Azpeitia Donostia Irun Tolosa
Urteko larru ekoizpena 300 10.000 9.864 31.000
Iturria: G.A.O.-G.A.O., JD IM 2/21/127.
446
â&#x20AC;&#x153;Zumakeaâ&#x20AC;? hiru metroko zuhaixka da, zurtoin zurkarekin, nondik likido gorria ateratzen den, taninoz beterik, ontze prozesuan erabilia. 447 G.A.O.-A.G.G., JD IM 2/21/121. 448 G.A.O.-A.G.G., JD IM 2/21/117. 449 G.A.O.-A.G.G., JD IM 2/21/121.
141
149
Álvaro Aragón Ruano
XIX. mendearen erdialdean, zurrategi ugari zeuden artean probintzian. Antzuolan larrua ontzeko bi fabrika zeuden, Irunen bat, Oñatin beste bat eta Donostian, gune nagusian, larrua ontzeko fabrika handi bat zegoen San Martin auzoan. Leku berean, gainera, instalazio txiki gehiago zeuden; XVIII. mendean izandako guztien ondorengoak, seguru asko. Aipatutako instalazioen ekoizpena probintzian kontsumitzen zen nagusiki. Hala, 1844an eta 1845ean Donostiako portura sartutako 25.432 libretatik, soilik larru ileduneko 4.790 libra esportatu ziren; gainerakoa, zalantzarik gabe, probintziako establezimenduak hornitzeko erabiliko zen450. Lehengaien erauzketa masiboak lehengairik gabe utzi zuen bertako industria. Hartara, atzerritik inportatu behar izan zuten, hemen baino prezio altuagoetan ziur asko; hori dela-eta, bertako industria ez zen oso lehiakorra izango, atzerritik iritsitako produktu manufakturatuen kalitatearen eta prezioen aurrean. 5.4. Ehungintza Bertako ardi latxetatik eskuratutako artilearen erabilera nagusietako bat lastairak451 betetzea zen -oso artile latza-. Horrez gain, kalitate gutxiko ehunak egiten ziren, marrega izenekoak. Oso arruntak ziren Gipuzkoako azoketan, eta Gipuzkoako herritar xumeek erabiltzen zituzten, Frantziatik edo Flandriatik iritsitako oihal garestiak erosteko aukerarik ez zutelako. Hari lodia honako hauek egiteko erabiltzen zuten: ganaduarentzako sokak, bakailao fardelak, garia, sagarra eta ikatza zamatzeko zakuak edo zorroak, armak babesteko oihalak -garraiatzeko kutxetan sartu aurretik erabilitakoak-, eta zamarientzako mantak. Hari finez egiten ziren, berriz, gizon eta emakumeen alkandorak, ohe aldagarriak eta emakumeen apainketarako zapiak -hauek gehienetan lihoz egin arren- eta artzainek, mandazainek eta ikazkinek erabilitako kapa edo kapusai ezagunak452. Artilea ekoizteko guneak -batzuetan bolategi soilak- leku ezagunetan zeuden, Gipuzkoan. Bergara, Antzuola edo Tolosa bezalako hiribilduetan zeuden, eta, horiez gain, bigarren mailako beste batzuk zeuden Legazpin, Zumarragan eta Urretxun. Era berean, faktoriak izan ziren XVIII. mendean, gutxienez, Errezil, Beizama, Oiartzun, Irun, Aia, Alegia, Albiztur, Ordizia, Beasain, Elduain, Berastegi, Lazkao, Lizartza, Berrobi, Gaztelu eta Ibarran. Sektorea, 1778. urtean, lastairagileen 132 bat ehundegik osatzen zuten, non 2.640 pertsona inguruk ziharduten lanean artilea mozten, garbitzen, kardatzen, harilkatzen, bihurritzen, prestatzen eta ehuntzen. Ehungailu bakoitzean hogei bat pertsona aritzen ziren, eta astean 792 bat pieza egiten zituzten, seina ehungailu bakoitzeko453. Garbitu, lehortu eta kardatu ondoren, artilea ehundegi batean jartzen zuten irazkitan, oihalak egin eta ehundu aurreko pauso gisa. Oihala egin ondoren, bolatzeko prozesua hasten zen, eta hainbat fase zituen: garbitzea, lehortzea edo “ihartzea”, kardatzea, ehuna osatzea edo “ontzea”, bolatzea eta “trinkatzea” edo trinkotzea, eta amaierako kardatzea. Lehenik eta behin, oihalgileek 450
MADOZ, P.: Op. cit., 20, 112, 138 eta 201 or. A.M.O., A, 13, 5, 13, f. 16 rº. 452 Ignacio Carrionen kalkuluen arabera, moskete osoaren bilgarriak marregazko kana behar zuen eta arkabuzarena kana erdia; hori urtean milaka metro marrega ziren XVI. mendeko erditik aurrera. CARRIÓN ARREGUI, I.: “Precios y manufacturas en Gipuzkoa en el siglo XVI: la fabricación de armas de fuego”, DÍAZ DE DURANA, J.R. (ed.): La lucha de bandos… Op.cit., 499 or. Lihoaren industriari buruz ikusi AZPIAZU ELORZA, J.A.: La historia desconocida del lino vasco. Donostia: Ttarttalo, 2006. 453 G.A.O.-A.G.G., JD IM 1/7/113. 451
150
142
Álvaro Aragón Ruano
artilea, latza eta fina, ongi galdarraztatu behar zuten; hau da, oihalak ur berotan kiskali behar zituzten, ongi eratuta geratzeko eta ehunen kalitatea bermatzeko. Bigarrenez, ehuna garbitzen zuten xaboiz edo kleraz -lur zuri eta itsaskorra, oihalak garbitzeko eta bolatzeko balio zuena-. Debekatuta zegoen kalitate txarreko klera erabiltzea, oihalak garbitzeko. Horregatik, batetik, erabili beharreko kantitatea mugatzen zen, sekula ez arro erdia baino gehiago edo gutxiago, eta, bestetik, jatorriari erreparatuta, klerak bertakoa, Santa Domingo de la Calzadakoa edo Trebiñukoa izan behar zuen. Hirugarrenez, artilea kardatzen zen, karda bat baino gehiago erabilita, bakarrarekin oihalak hondatzen zirelako. Ondu edo osatu aurretik, bi aldeetatik kardatu behar zen, hala aurrealdetik nola atzealdetik. Ordenantzek debekatzen zuten kardatzeko “karduak” edo txarrantxak erabiltzea - oihalak lisatzeko erabili ohi zen egurrezko eskuila, burdinazko hortzak zituena, zuntzak garbituz eta bereiziz-, artile merinoaren oihal fina hondatzen zutelako. Hala, kardaz eginiko zartailuak erabiltzera derrigortzen zuen ordenantzak; hau da, egurrezko pieza batez jo behar zituzten. Oihalgileen arteko liskarrak saihesteko, lana pilatan eta gurpiletan metatzen zenerako lehentasun sistema bat ezarri zen, eta, horren arabera, lehenengo iristen zenaren ehunak landu behar ziren. Hurrengo oihalgileak zain egon behar zuen, lehenengoaren oihalak lehortu arte; itxura denez, gurpilak erabiltzen ziren oihalak lehortzeko. Bolatzeari eta trinkotzeari ekin aurretik, hau da, ongi trinkotuta utzi aurretik, olioa garbituta -klera edo xaboiaren bidez- edo lehortuta eta kardatuta zeuden oihalekin salbuespena egiten zuten. Bolatu ondoren, berriro kardatzen zituzten, aurrealdetik eta atzealdetik454. Jarduera horri buruzko eztabaida nagusietan, elkar lotutako bi faktore zeuden: artilearen norakoa, eta haren jatorria eta kalitatea. Lehengaiaren gabezia etengabeko kezka izan zen ehungintzan, Aro Modernoaren lehen zatian, ziur asko, ardi aziendaren kopurua txikia zelako eta artilea tradizio handiko merkatuetara (Frantzia eta Nafarroa) ateratzen zutelako. XVI. mendearen erdialdean, kexak nabarmenak ziren, eta bere horretan jarraitu zuten, XVII. mendearen amaiera arte455. Donostian, 1551ko apirilean eginiko Batzar Nagusietan, kexak izan ziren, probintzian eginiko artile guztia Frantziara eta beste leku batzuetara eramaten zelako eta bertakoentzat gutxi geratzen zelako. Hortaz, gipuzkoarrei artilea ateratzea debekatzeko ordenantzak idazteko eskatu zuten. Batzarrak ordenantzak idaztea eta oihalei tasa bat jartzea erabaki zuen456. 1554an probintziako kapaginak Batzar Nagusietan kexatu ziren, eta artilea ateratzea debekatzeko eskatu zuten457. Ateratzearen ondorioz, marrega gutxi zela eta bertako artilearen prezioa igotzen ari zela adierazi zuten Batzar Nagusietan, 1560an. Nolanahi ere, bertako artilearen uzta urria zen. Halere, ordurako nolabaiteko aurkakotasuna hautematen zen, kapaginen artean. Batzuek Frantziara artilea esportatzea debekatzeko eskatzen zuten, probintziako kapaginak hornitu ahal izateko, eta besteek, ordea, debeku hori baliogabetzeko eskatzen zuten, aipatutako esportazioa kontrolatzen zutelako458. 1588an, pertsona batzuk salatu zituzten bertako artilea erosten zutelako, gero kanpoan saltzeko. Horren ondorioz, 454
ZUMALDE IGARTUA, I.: “Las ordenanzas de los pañeros vergareses del siglo XV”, BRSBAP, XXIX (1973), 537-545 or. 455 Ikusi DÍEZ DE SALAZAR, L.M. eta AYERBE IRIBAR, M.R.: Op. cit., I. aletik 27. alera. 456 Ibidem, I. al., 156 or. 457 Ibidem, II. al., 17 or. 458 Ibidem, IV. al., 215, 218-219, 465 or.
143
151
Álvaro Aragón Ruano
lehengaia nabarmen urritzen zen, eta horrek garestitzen zituen, bai artilea bai artilezko arropa. Urte hartan, probintziako kontsumorako izan ezean, birsalmenta debekatu zen, eta bertakoari lehentasun eskubidea eman zitzaion, kanpokoaren aurrean459. 1577an, kapaginek bertako artilea kanpora ateratzeko debekua kentzeko eskatu zuten berriro, “…uztaren heren bat aski delako probintzian gastatu beharrekoa asetzeko…”. Horrez gain, eskatzen zuten hamarren zaharraren eta beste eskubide batzuen hartzaileek artilearen gaineko eskubideetan laidorik ez egiteko. Horrela, Gipuzkoan bertako ganadutik460 hartutako artilea askatasunez saldu, erosi, landu, kontratatu, zamatu eta atera ahal izango zuten. Azken alderdi hori bete egin zen, XVII. mendean; nahiz eta, Saka alkateak hainbat aldiz saiatu ziren probintziaren artilearen eskubideak bereganatzen. Probintziako erakundeek, ordea, eskubide hori ukatu zieten beti. 1625ean, Probintziak Ogasun Kontseiluaren aurrean izapideak egiteko agindu zuen, bertako artilearen gaineko eskubideak ez kobratzeko ez Behobian, ez Donostian, non hamarren zaharra kobratzen baitzuten461 artean. Hala eta guztiz ere, 1635ean izapideek eta borrokek bere horretan jarraitzen zuten, Donostiako artilearen administrariak eta Behobiako Saka alkateak larru bakoitzeko 1 marai kobra ez zezaten462. Artilearen prezioaren igoerak iruzurra zabaldu zuen, ikatza eramateko zakuen ekoizpenera iritsi arte, non artile latza erabiltzen baitzuten. 1586an, probintziako kapagini agindu zitzaien ikatzerako zakuak neurri egokian egiteko. Zakuak honelakoa behar zuen izan: “…tres doblas en la boca para poner los cordeles y el doble de tres de dos de ancho, teniendo el saco de largo vara y una tercia y cuarenta y cuatrena parte de bara, que se reputa trabiesa de un dedo, y anchura de veintidos caminos…”463. Gero, XVII. mendearen hasieran, espekulazioak ekarritako artilearen gabeziak eragin zuen ikatz zakuen garestitzea. Gipuzkoar askok ziharduten artilearen salmentan. Hala, batzuek harakinek hildako ganadu mota guztien larruak erosten zituzten, zapatak egiteko; gero, ordea, artilea beste leku batzuetan saltzen zuten, eta horrek, zeharka, zakuen prezioari eragiten zion464. XVII. mendearen bigarren hamarkadan, Frantziara eramatearen ondorioz prezioak igo zirela eta bertako artilea gutxitu zela ikusita, neurriak hartu behar izan zituzten berriro, kapaginen erosteko lehentasun eskubidea eta probintziako artilearen petxa askatasuna eta salbuespena ezartzeko. Tolosan eta Arrasaten 1613an eginiko Batzar Nagusiek agindu zuten Gipuzkoako ofizial kapaginek lehentasuna izango zutela probintzian eginiko artilearen salerosketan; hau da, lehentasunez erosteko eskubidea eman zitzaien. Gero, Gipuzkoako hiribildu guztiak hornitu ondoren, soberan zegoena atera ahal izango zuten465. Nolanahi ere, antza denez, hornitzeko zailtasunak zeuden artean, eta ez zen errespetatzen kapaginei lehentasunez saltzeko betebeharra; izan ere, dekretu bera errepikatu zen Donostian
459
Ibidem, X. al., 215 or. Ibidem, VI. al., 426, 434 or. 461 Ibidem, XXII. al., 96 or. 462 Ibidem, XXVI. al., 207 or. 463 Ibidem, IX. al., 458 or. 464 Ibidem, XVI. al., 86 or. 465 Ibidem, XIX. al., 108 or. 460
152
144
Álvaro Aragón Ruano
1614an egindako Batzar Nagusietan466. Getarian, 1626an eginiko Batzar Nagusiek erabaki zuten, bertako artilea berriro saltzen zutenen aurkako zigorra 10.000 maraira igotzea. Hortaz, ordura arte ezarri ziren neurri guztiak ez ziren, nonbait, oso eraginkorrak izan467. Artilea ateratzearen arazoak bere horretan jarraitu zuen, XVII. mendeko bigarren erdialdean. 1670ean, Oiartzungo biztanleak kexu ziren, frantsesek herrian eginiko artile ugari eramaten zutelako eta herrian bertan prezio horretan erosteko prest zegoenik bazelako. Sebastian Iriarte eta Juan Antonio Oiartzabal zeuden erreklamatzaileen artean, eta artilea zakuak egiteko erabiltzen zuten. Batzarrak erabaki zuen, egotekotan, bertako erosleei lehentasuna eman behar zitzaiela atzerritarren aurrean; hau da, lehentasunez erosteko eskubidea zuten, eta kontsumoa bailarako fabriketan egin behar zen468. 1690eko martxoaren 15eko Errege Agindu batek 1583ko Probintziako Ordenantza berretsi zuen, eta Gipuzkoako Foruen XVII. tituluaren 7. kapitulu gisa sartu zen. Horren arabera, Saka alkateari erakutsi behar zitzaizkion Frantziara zaldiak, dirua, armak, urrezko bitxiak, zilarra edo artilea bezalako produktuak eramateko igortzen ziren Errege Zedulak eta Aginduak. Dokumentu horiek alkate horren esku geratzen ziren. Debekatutako produktuen artean, Gipuzkoan eginiko artilea zegoen. Soil-soilik 1705. urtean baimendu zen artilea ateratzea, Ondorengotza gerraren testuinguruan469. Handik aurrera, berriro debekatu zuten artile latza ateratzea, baina Gaztelatik, Nafarroatik eta Aragoitik iritsitako artile fina atzeratzea onartzen jarraitu zuten. XVIII. mendean, kanpoko nahiz bertako artilearen esportazioak tirabirak eragin zituen. Horien jatorria ez zen, ordea, eskuragarri zegoen lehengaiaren kantitatea, espekulazioa baizik, artileen eta marregen merkatua haren eraginpean baitzegoen. Oro har, Frantziako tratulariak eta merkatariak ziren, eta beren kabuz edo herrietako eragileen bidez azoketara joaten ziren lehengaia eskuratzera, haietan biltzen baitzen ekoitzitako artilea. Azoka horietatik Hernanira eramaten zuten artilea; ziur asko, zamarietan edo gurdietan. Handik gabarraz eramaten zuten, Donostiara. Beste aukera bat zen artilea herrietako azoketatik mando edo zamarietan Irungo mugara eramatea zuzenean, eta handik Frantziako kairen batera bidaltzea. Horrek kalte handia egiten zion ehungintzari, artilea garesti inportatu behar zutelako halabeharrez; izan ere, bertako artile ekoizpena ez zen aski industriaren beharrak asetzeko. Marregen ekoizleen jarrerari artile ekoizleek egiten zioten aurre. 1748an, Tolosako kardariek aurkeztutako memorialari erantzunez, Irungo kontzejua, herriko ardi aziendaren jabeek hala eskatuta, saminez kexatu zen, Martin eta Pedro Caminok eta Pedro Labatek, inguruko kardari bakarrek, oso gutxi ordaintzen zietelako artzainei eta abeltzainei, Gipuzkoako azoketan artile asko baitzegoen. Artilearen oparotasun hura kanporatzearen debekuak eragin zuen, baina artilearen prezioak asko jaitsi ziren, artile ekoizleak kaltetzeraino. Irungo kontzejuak Tolosako kardariak akusatu zituen beren interesen alde jardun zirelako eta ez lanaren eskasiak eraginda, eta artilea ateratzeko askatasuna eskatu zuen. Irungo kontzejuak ongi adierazi zuenez, arazoa espekulazioa eta partikularren interesak ziren, eta ez lehengaiaren 466 GARMENDIA LARRAÑAGA, J.: Op. cit., 124 or. eta DÍEZ DE SALAZAR, L.M. eta AYERBE IRIBAR, M.R.: Op. cit., XVII. al., 351 or. eta XVIII. al., 351 or. 467 DÍEZ DE SALAZAR, L.M. eta AYERBE IRIBAR, M.R.: Op. cit., XXIII. al., 53 or. 468 G.A.O.-A.G.G., JD AJI 2, 10. 469 G.A.O.-A.G.G., JD IM 4/11/800 eta Nueva Recopilación…Op. cit., 196 or.
145
153
Álvaro Aragón Ruano
gabezia; izan ere, garai haietan ardi aziendaren aurrerapena ongi errotuta zegoen. Marregaren industriaren egoera ezin da orokortu, herri edo eskualde bakoitzak beren berezitasunak zituelako. Kontuan hartu behar dugu, gainera, Irun zela bide nagusia Aragoitik, Nafarroatik eta Gaztelatik iritsitako artilea Europara ateratzeko; hortaz, seguru asko, inguruko artilearen azokek ez zuten hornitzeko arazorik izango. Barrualdeko azoketan, hala nola Tolosan eta Bergaran, egoera bestelakoa izango zen. Kexak gorabehera, esportazioak bere horretan jarraitu zuen, XVIII. mendean. 1747an Zumaian eginiko Batzar Nagusietan, Tolosako kardariek eskatu zuten ere frantsesei Gipuzkoako artilea erostea debekatzeko, gero Frantziara ateratzen baitzuten470. Batzarrak debekua betetzen zela zaintzeko ardura udal justizien esku uztea erabaki zuen arren, kasuak gertatzen ziren oraindik. 1778an, Santiago Londres Irungo bizilaguna salatu zuten, Jacques izeneko kapagin bati, zeina Oiartzunen bizi baitzen, 12 zaku artile; hots, 2.150 libra eman zizkiolako471. XIX. mendean, ateratzeari lotutako kasu isolatuak gertatu ziren. Azkenean, 1833ko uztailaren 17an artilea herrialdetik atzerrira ateratzeko askatasuna dekretatu zen, baldin eta arroaren prezioa 40 belloizko errealera iristen ez bazen472. 1834ko urtarrilaren 23an, merinoak esportatzeko antzinako debekua baliogabetu zen; hala, merinoak babesteko, ahariko 40 erreal finkatu ziren eta ardiko, berriz, 20 erreal473. Normalean, kardariek hitzarmenak sinatzen zituzten abereen jabe ziren artilearen laborariekin. Gipuzkoako kardarien gune nagusiek beren jurisdikzioetako artilea erosten zuten, baina horrekin nahikoa ez zutenean -gehienetan, Frantziara gehiegi ateratzeagatik-, probintziako beste leku batzuetara jo behar izaten zuten artile bila. Hain zuzen, kardarien establezimendurik ez zegoen edo oso gutxi zeuden herrietara joaten ziren, horrelakoetan lehengai ugari izaten baitzuten. XVIII. mendearen 50eko hamarkadan, Goierriko kardariak Irun, Hernani eta Oiartzunera joaten ziren artile bila. Bestalde, Orio eta Astigarraga bezalako herriek, non kardaririk ez zen, ekoitzitako artile gehiena kanpoko kardariei saltzen zieten. Horrelakoetan, laborariek kantitate txikiak gorde ohi zituzten, etxerako eta lagun nahiz senideen artean banatzeko. Behin artilea jasota, garbitu egin behar zen, kardatu eta ehundu baino lehen474. Marregaren industriaren zailtasunak XVIII. mendetik aurrera iritsi ziren, aduanen aldaketen eta lehorreko portuetan ordaindu beharreko tasen igoera etengabearen ondorioz, aduanak kostaldera eramateko eztabaiden testuinguruan. Egia esanda, marregaren ehungintzak ezin zuen lehiatu, beste leku batzuetan hemen baino kalitate handiagoz eginiko produktuekin. Zailtasunak areagotu egin ziren merkataritza liberatzeko legeen ondoren (1765, 1778 eta 1789), euskal probintziek eragozpen handiak izan baitzituzten beren produktuak Mesetan sartzeko. Kasu guztietan, marregaren ekoizleek eskatu zuten aduanako zergen salbuespena edo, gutxienez, horien murrizpena. 1784an, probintziako kardariak saminez kexatu ziren; izan ere, garai batean marregak Gaztelara esportatzea librea bazen ere, 1778az geroztik, zergak eskatzen hasi zitzaizkien lehorreko portuetan, eta horrek sektorearen gainbehera ekarri zuen, ordurako probintziatik kanpoko tratulariak ez zirelako joaten lehen bezala Gipuzkoako azoketara, oso 470
G.A.O.-A.G.G., JD IM 4/11/800. G.A.O.-A.G.G., JD IM 4/11/800. 472 G.A.O.-A.G.G., JD IM 4/11/1211 eta 1217. 473 BILBAO, L.M.: “Exportación de lanas…Op. cit., 385 or. 474 G.A.O.-A.G.G., JD IM 4/11/636 eta 800. 471
154
146
Álvaro Aragón Ruano
garesti ateratzen zitzaielako. Hori guztia gertatu zen, muga zergen erreformak tarifen igoera eta sistemaren egituraren aldaketa bultzatu arren. 1748an hasitako erreforma horren xedea zen lehengaiaren esportazioa saihestea eta industria nazionala babestea. Hain zuzen ere, 1783. eta 1787. urteen bitartean, muga zergaren lau igoera eman ziren segidan475. Egoera horrek azkenean marregaren prezioa jaistea ekarri zuen, eta horrek ekarri zuen, alde batetik, sektorea hondoratzea, eta, bestetik, zailtasunak areagotzea, zeharkako lotura zuten sektoreetarako. Nolanahi ere, sektorea ez zen desagertu. Haatik, birmoldaketa eta berregituraketa nabarmena jasan zuen. Horrela, sei urte lehenagoko 132 ehundegien artetik, 34 baino ez ziren geratu, 2.000 bat pertsonari lana ematen. Alabaina, Tolosako kardariek ongi ohartarazi zuten moduan, arazoa ez zen merkatua bera, industriaren egitura baizik. Izan ere, familiako industriak ziren, non lana egin zezaketen “familiako kide guztiek, haur txikienetatik hasita agure elbarrituraino…”. Prozesu horretan, artilea ekoizten zuten abeltzainak izan ziren onuradun nagusiak, barruko eskaria jaistean produktua kanporatzeko aukera izan baitzuten. Hala, artilearen prezioa bikoiztu egin zen, arroako 15 belloizko errealetik 30 belloizko errealera. Pascual Madozen hitzetan, artile latzaren ehuna eta marrega ia desagertu ziren, baina XIX. mendearen erdialdean industria berriro sortu zen. Data horietan, marregen ehundegi ugari zeuden -asko etxekoak-, eta produktuak Gaztela eta Aragoira ere esportatzen ziren. Oiartzunen ere oihalak ehuntzeko fabrika bat zegoen476. Dena den, XIX. mendearen erdialdetik aurrera, kotoizko ehunak sartu, eta hedatzearekin batera, artilearen sektorea behin betiko desagertu zen477. 5.5. Garraiatze lanak Ganaduaren ekarpen nagusietako bere indarraren erabilera izan da, nekazaritza eta garraiatze lanetan gurdiak bultzatzeko. Idiak, zaldiak, astoak eta mandoak izan dira gurdian jartzeko gehien erabilitako animaliak. Zaldiek, astoek eta mandoek zamariak eta animalia taldeak eratzen zituzten, eta, gehien bat, tamaina txiki zein ertaineko objektuak eta zaku edo saskietan gordetako gaiak garraiatzeko erabiltzen ziren, zuhaitzak edo egurra herrestan eramateko ere erabil zitezkeen arren. Idiak, ordea, bikotekako garraiorako eta gurdiari tiratzeko erabiltzen ziren -edozein modalitatetan (gurdi motza, lera, etab)-, edo, bestela, nekazaritzako lanetan, hala nola goldean; harriak, sustraiak eta enborrak ateratzen; ongarria, otea, iratzea edo zerealak garraiatzen; etab. Eskura dugun informazio gehienak idi parei egiten die erreferentzia; beraz, ematen du garraiatze lanetan espezie hori zela nagusi. Berriro ere, Joan Antonio Mogelek, XIX. mendearen hasieran eta Peru Abarka ezagunean, idiak izatearen garrantzia azpimarratu zuen eta adibidetzat hartu zuen Bizkaiko baserritar aberats bat, zeinak honako abere hauek baitzituen: gurdirako idi parea; bi behi lotzeko, idiak ordezkatzen zituztenak gaixo edo nekatuta zeudenean; hazkuntzako bi behi; bi txahal; bi zekor; zortzi betizu edo basabehi; basatxahal bat; gizentzeko bi idi, bat etxerako eta bestea saltzeko; hirurogei ardi; bi ahari; zortzi ahuntz, eta aker bat478.
475
BILBAO, L.M.: “Exportación de lanas…Op. cit., 365 or. G.A.O.-A.G.G., JD IM 1/7/113. 477 BARCENILLA, M.A.: La pequeña Manchester. Origen y consolidación de un núcleo industrial guipuzcoano. Errentería (1845-1905). Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 1999, 442-444 or. 478 CARO BAROJA, J.: Op. cit., 163 or. eta MOGUEL, J.A.: Op. cit., 103 or. 476
147
155
Álvaro Aragón Ruano
Idiak garraioan erabiltzeari dagokionez, dokumentuek erakusten dute askotariko lanetan erabiltzen zituztela, esate baterako: itsasontzien uretaratzea; gabarrak eta ibai ontziak bultzatzea; eta egurra, arraunak, eraikuntzarako piezak, zuhaitzak, txirpiak, egurra, zerealak, burdina, oihalak, etab. garraiatzea. Idien eskaera handitzen joan zen denborarekin, eta jabeek jakin zuten nekazaritza lana uztartzen garraio lanarekin eta Errege Armadaren zerbitzuarekin Itzainek jornal ederrak lortzen zituzten, nekazaritzatik eskuratu ohi zituzten sarreren osagarri gisa. Oro har, pertsona horiek leinuko kapareak ziren, edo, bestela, baserritar errentariak, maizterrak eta morroiak479. Azken horiek laborariak ziren, eta, errenta bat ordaindu behar izatearen ondorioz, garraio lanak egiten zituzten, nekazaritza lana utzita edo jarduera hori jaisten zen garaitan zehazki maiatzean, ekainean eta abuztuan-480. Fisiokraten aurka, Gipuzkoako nobleek idiarekin jarraitzearen alde egin zuten, hura zaldi edo mandoaren bidez aldatu beharrean. Euskalerriaren Adiskideen Elkartea idiak erabiltzearen aldekoa zen; izan ere, besteak baino errentagarriagoak ziren; “lan sakona” bermatzen zuten, eta egokiagoak ziren laborari txikiaren eskakizunetarako. Arrikibar bera, Arrietaren eta espainiar agronomo zaharren jarraitzaile leiala eta Mirabeau eta fisiokraten aurkakoa, lurraren laborantzan idiak erabiltzen jarraitzearen aldekoa zen, mandoaren erabilerak nekazaritzako okupazioa gutxitzea eta beste ondorio kaltegarri batzuk ekarriko zituelako, besteak beste: “…los pobres o se hacen mendigos por no poder aguantar esta labranza, o se reducen a la dura condición de jornaleros de cuatro poderosos, en quienes se estanca la labranza principal…”481. Taula 15: Bagajeen uztarriak Gipuzkoan (1810-1811). Laburpena
366’5 104 504 887’5 749 436 1.083 4.135
50 210 137 164 238 111 153 1.068
2.824 2.169 5.359 7.196 7.819 8.659 12.678 46.707
Zaldiak
196 293 660 612 832’5 1.324’5 1.628’5 5.546’5
Behi uztarriak
Zaldiak
Jornalen balioa (belloizko erreala)
1811ko otsaileko zerrendak Idi uztarriak
behi uztarriak
Donostia Irun Hernani Tolosa Ordizia Urretxu Arrasate GUZTIRA
1810eko maiatzeko zerrendak Idi uztarriak
Guneak
Jornalen balioa (belloizko erreala)
124 290’5 526’5 503’5 635 977 1.470 4.526’5
353 91 604’5 971 1.028’5 807’5 1.196 5.051’5
33 199 147 159 263 88 199 1088
2.878 2.627 6.820 8.824 10.348 10.187 15.945 57.629
Iturria: O.U.A., E, 5, III, 1, 2.
479
. G.A.O.-A.G.G., JD IM 2/13/68 eta G.P.H.A., 1/2289, ff. 86 rº-88 vº. . G.A.O.-A.G.G., CO LEJ 1615 eta BILBAO, L.M. eta FERNÁNDEZ DE PINEDO, E.: “Factores que condicionan la evolución del régimen de propiedad de la tierra en el País Vasco Peninsular”, La economía agraria en la Historia de España. Propiedad, explotación, comercialización y rentas. Madril, 1978, 186 or. 481 ASTIGARRAGA, J.: Op. cit., 82-83, 111, 154, 158 eta 215 or. 480
156
148
Ă lvaro AragĂłn Ruano
XVIII. eta XIX. mendeetan, nekazaritzaren -eta horrekin batera ganaduaren sistema egonkorraeta merkataritzaren hedapenari esker, nabarmen igo zen probintzian uztarrien eta gurdi animalien kopurua. Oiartzungo kasu zehatzak erakusten digun moduan, idi eta behi uztarrien kopurua egonkorra izan zen 1808. eta 1810-1811. urteen bitartean, zaldien kopurua zertxobait aldatu zen arren -103tik 96 zaldira, hurrenez hurren482-. Aztergai dugun garai historiko osoan, idi eta behien uztarriak nagusi izan ziren zaldi (zaldiak, astoak eta mandoak) uztarrien aurrean, haien funtzio aniztasunari esker. XIX. mendeaz gero, zaldi, asto eta mandoen kopurua handitu zen arren, behi aziendarena baino askoz txikiagoa izan zen beti. Nolanahi ere, XIX. mendearen erdialdetik aurrera, asto aziendaren kopurua asko handitu zen. Zaldi aziendaren parekoa zen 1865. urte inguruan, eta handik aurrera nabarmen gainditu zuen. XX. mendearen hasieran edo agian lehenago, astoak zaldiak halako hiru ziren, eta mende bereko 20ko hamarkadan halako lau izatera iritsi zen. Dena den, ez dugu ezagutzen gurdirako asto eta behi aziendaren arteko proportzioa, eskura ditugun datuek ez dutelako zehaztasun hori ematen. Pentsatzekoa da XX. mendearen hasieran idi uztarrien kopurua handiena izango zela oraindik, Gipuzkoako ekonomian nekazaritzak zer-nolako garrantzia zuen kontuan hartuta. Nolanahi ere, asto aziendarekiko aldea gutxitu egingo zen, seguru asko. Kontuan hartu behar dugu bi espezie horiek lan desberdina egiten zutela eta idien abantaila zela garraiatze eta zamatze lanetan zein nekazaritzan erabili ahal izatea; astoaren eginkizuna, ordea, idiarena baino askoz ere espezializatuagoa zen. Astoen erabilera garraiatze eta zamatze lanetara mugatzen zen; hortaz, nekazari gehienek, aukeran, nahiago zituzten idi uztarriak.
482
O.U.A., E, 5, III, 1, 1 eta 2.
149
157
Álvaro Aragón Ruano
ONDORIOAK Gipuzkoako beste lekuetan gertatu legez, Oiartzunen ere ganadu mota ezberdinek bilakaera nabarmena izan zuten, betiere erabaki makroekonomikoetan pisu handiago zuten burdingintza, ontzigintza, nekazaritza eta halako jardueren beharrek eta presioek eraginda. XVI. mendearen hasierara arte behi azienda eta txerri azienda izan ziren nagusi, kuantitatiboki zein kualitatiboki. Halere, burdingintzaren beharrek eta basoaren atzeratzeak, beste faktoreen artean, ustiategien birmoldaketa ekarri zuten, ardi aziendaren hedakuntza erraztuz, beste bien aurretik; hauen hedakuntza iraun arren, erritmoa baxuagoan izan zen. Hortaz, Oiartzungo udala eta burdingintza menperatzen zituzten ahaldunek burdin interesentzat kaltegarriago zen behi azienda murrizteko politika kontzientea jarri zuten abian, eta ardi aziendaren hedakuntza bultzatzen saiatu ziren. Burdin arloan aritutako gehienak horretan hasi ziren, hain kaltegarria ez zenez, bere produktuak errentagarriagoak, bere erosketa eta mantenua merkeagoak, irabazi tarteak handiagoak eta eskuratzea errazagoa baitziren nekazarientzat. Bertako haragi, esneki eta artile merkatuaren pixkanakako garrantziak espekulazio deigarria ekarri zuen, eta horrexegatik errentagarritasun handiagoa. Basoaren etsai nagusienak behi , txerri, ahuntz eta zaldi-aziendak ziren, eremu eta inguru horretan hobekien moldatzen zirenak izan arren. Halere, pixkanakako baso-soilketaz baliatu zena ardi azienda izan zen; hau, besteekin alderatuta proportzioan hedatzen joan zen. Nolanahi ere, artoarekin lotua zegoen nekazaritza intentsiboago baten hedakuntzak emaitza bikoitza izan zuen nolabaiteko birrosatzea izan zuten behi eta txerri aziendengan. Alde batetik, nekazaritzan aritzen ziren idi pareen eskaerak gora egin zuen eta, bestetik, bazka-landareen laborantza osagarriak ganaduaren elikaduraren eta ukuiluratzearen hobekuntza ekarri zuen, ohiko bazka-guneetatik batertua izaten ari zenean. Hobekuntzak egonagatik, abere taldeen jardute eta kudeaketa okerrek behi , txerri eta zaldi-aziendaren arrazen endekapena ekarri zuten, probintziako erakundeei abelazkuntza hobetuko zituzten arrazen hobekuntza programak abian jartzera behartuz. Honi eta zientzia agronomoari esker XIX. mendearen bukaeratik aurrera gipuzkoar geografia osoan nekazaritza kontuetan adituak ziren zenbait pertsona aurki zitezkeen, batzuek unibertsitate tituluekin, besteek pertsona arruntak ordurako eredugarri ziren ustiategiak kudeatzen zituztenak, askotan “nekazari jantziak” izenpean, atzerriko behi arrazak, ongarri kimikoa edota tresneria modernoa aukeratzeko garaian “Nekazaritza Berriaren” aginduen jarraitzaileak zirenak. Hain zuzen ere, Oiartzunen hauetako pertsona eta eurek kudeatutako baserri asko aurki ditzakegu: Beiner, Manuel Bidaurren Arizabalo, Rafael Larrañagaren Sein edo Francisco Arbideren Aldako483. Ganaduaren kudeaketa ereduak anitzak izan ziren eta kudeaketa egituraren konplexutasuna zein mailaketa botere ekonomikoaren eta jabearen urruntasunaren baitan zegoen. Ganadu jabe handiek, laikoek zein erlijiosoek, ez zuten inoiz zuzenean beren ganadua kudeatu, jarduera eta arlo ezberdinetan adituak zirenen eskuetan utzi baizik. Aitzitik, nekazari pobreenek beren ganaduak kudeatzen zituzten. Behi aziendaren kasuan, gehienetan, unanmaizter bat zegoen taldeen kargura, eta honen ardurapean beste azpibehizainez eta morroiez baliatzen ziren zenbait behizain. Ardi aziendaren kasuan, ordea, nekazari jabeak izan ohi ziren beren artaldez arduratzen zirenak, XVIII. eta XIX. mendeetan zehar lurjabe eta inbertitzaile handiak, ganadu jabeak ere, beren artaldeen kudeaketa zuzena jantziak ziren artzainen eskuetan uztea ohikoago bihurtu bazen 483
BERRIOCHOA AZCÁRATE, P.: Op. cit., 88 or.
158
150
Ă lvaro AragĂłn Ruano
ere. Nola nahi ere, partikularren arteko kontratu ohikoena erdibanako irabazien eta galeren konpainia izan zen; maizter batek beste baten ganadua kudeatzen eta zaintzen zuen, ganaduaren ekoizpenen truke, lortutako hobekuntzak eta etekinak erdibitzeko betebeharrarekin. Honek abere talde propio izateko finantza gaitasunik ez zuten abeltzain askori bere jarduera edo beste osagarri bat aurrera eramateko aukera eman zien, diruiturri osagarriak lortuz, eta ganadu jabeei beste jardueretan aritzeko eta beren abere taldez ez arduratzeko parada. Mendi partzuergoen kasuan, bere ezartzeak buru gehiago zituzten herriei propioak zituzten zein inguruan zeuden herrien larreak ustiatzeko aukera eman zien. Sistema honi esker, Oiartzun bezalako zenbait herrik azienda handi bat mantentzeko aukera izan zuten, bestela euren larre propioekin ezinezkoa izango baitzitzaien. Etekina beren herrietan lur eta larre propio nahikoa ez zituzten eta erroldatuak zeuden edo bestelako herrietako mendietara jo behar zuten abeltzain edo ganadu jabeentzat izan zen. Horrela, haietako askok ez zuten distantzia handiak ibili eta larraldaketa luzea egin behar guk dakigula, Oiartzungo abere talderik ez zuen uda igaro Aralarko larretan, behinik behin garai historikoetan-. Aipatutako trasterminantziari esker Gipuzkoako beste lekuetara joateak eta bertan egoteak zekartzan kostu eta eragozpen gehituak saihestu zituzten. Beraz, argi dago Gipuzkoan eta Oiartzunen trashumantzia ertaina, probintziako hegoaldeko mendizerrate eta kostalde bitartean egiten zena -egun irauten duena, baina kamioez-, ez zen aspalditik egin, hau da, Neolitotik, orain dela gutxi arte artxibo zein arkeologia frogarik gabe esan den moduan. Salbuespen oso kokatua egon zitezkeen arren eta betiere larre partikularretan, inoiz udal larreetan, trashumantzia egun ezagutzen dugun gisa ez zen hasi XVIII. mendearen hasierara arte, kostalderantz, eta XVIII. mendearen bigarren erdian, hegoaldeko mendizerraterantz, ezberdintasun geografiko nabariekin. Asko dira horren arrazoiak. Lehenik eta behin, aziendaren hedakuntza, batik bat labore-lurrekin batera gertatutako ardi aziendarena -ekialdetik mendebalderantz- larratze gune berriak eta zabalagoak behar zituen -behi azienda goiko larreetatik joanaraziz eta ukuiluratzen beharraraziz-, udal ogasunentzat diruiturri berriak sortuz. Bigarrenik, basoaren atzeratzea eta soiltzea, eta, azkenik, burdingintzak zenbait herrietan nozitutako zailtasunek olagizonei eta nekazariei beren ustiategiak birmoldatzen behartu zieten, behi azienda murriztuz edo kenduaz, basoarentzat hain kaltegarriak ez ziren, eta probintziako zein probintzia kanpoko merkatuetan hain ondo saltzen ziren artile, haragi eta esnekiei esker errentagarriago ziren artaldeak hedatzeko. Beraz, abere talde gutxi batzuek larraldatuko zuten ertaineko distantzian XVIII. mendetik aurrera, oro har pobre eta behartuenak, baliabide propioak ez zituztenez, sari baten truke beren lurretan -baina ez komunaletan- larreratzeko baimena eskuratzearren beste herrietako partikularrekin hitzarmena sinatzera behartuak zeudenak. Aldaketak apurkakoak eta mailakatuak izan ziren, abelburu kopurua eta bazka erabilgarritasunaren arabera: lehenbizi, XVI. mendera arte, ekialdean, ganaduak jatorrizko mendietan larreratu ziren, kanpoko ganaduen etorrera galaraziz, probintziaren bestelako herrietan inguruko ganaduari eguzkiz eguzki larrearatzea baimentzen zitzaion bitartean; bigarrenik, ia gehienek lortu zuten inguruko herrietako mendietan larreratzea, XVII. mendean; hirugarrenik, XVII. mendearen bukaeran eta XVIII. mendearen hasieran, kostalde eta hegoaldeko mendizerrateen arteko larraldaketa askea ezartzeko lehenengo pausuak eman ziren, baina probintziako erakundeen eta herri jasotzaileen oniritzia gabe; azkenik, XVIII. mendearen bukaera eta XIX. mendearen hasiera bitartean, kostalde eta hegoaldeko mendizerrateen arteko larraldaketa ezarri zen, oraindik zenbait ezberdintasun geografikoekin, baina probintziako erakundeen onarpenarekin, betiere udal baimena jasoz gero eta belar-saria ordainduz gero. Udalek, honekin diruiturri berria ikusi zutenek, pixkanaka aurrerapausuak eman zituzten XVIII. mendeko azken 151
159
Ă lvaro AragĂłn Ruano
hamarkadetan eta XIX. mendean zehar, udan edo neguan ganadu arrotzen egonaldia onartu arte. Nolanahi ere, XIX. mendean zehar, Gipuzkoako udalen jarrera bidegabea eta eztabaidagarria izaten jarraitu zuen. Gehienetan, ordea, bertako ganaduen eskaria lehenesten zen, eta gero, bazka geratuz gero, ganadu arrotzei uzten zitzaien sartzen. Azken batean, udal larreetarako sarrera beti udal erakundeen esku egon zen. Oiartzunen kasuan, ikusi den lez, probintzia barnealdeko taldeak ez ziren XVIII. mendearen hasierara arte ailegatu. Oiartzungo udalaren jarrera batzuetan eztabaidagarria izan arren, oro har, apurka-apurka talde arrotzen etorrera baimenduz joan zen. XX. mendearen hasierarako, kanpoko taldeen iristea haranera eta beren bueltatzea jatorrizko lekuetara ondo sustraitua zegoen, eta horrek ondo baino hobeto azaltzen du zergatik eratu zuen udalak 1925ean uda Oiartzunen igarotzen zutenen kanpoko artaldeen errolda. Harrezkero eta gaurdaino -ezinbesteko muga- eta osasun-gidekin hornituta- uda oro Amezketa, Gabiri, Gaintza, Zaldibia edo Ziordia, esaterako, herrietatik artalderen bat etorri da. Irakurleetariko batek gogoratuko ditu Bixente edo Jeronimo gisako artzainak Gurutzen beren artalde eta zakurrekin denbora nola pasatzen den begira484. Salbuespena saroietan larreratutako ganadua zen, bertatik -udal baimenarekin noski- atera baitzitezkeen herri-mendiak ustiatzeko, baina gauez ibili gabe eta ilunabarrean saroietara bueltatuz. Saroi partikularren jabeek -batzuetan baita udal saroietan ere- kanpoko buruak eta talde txikiak jaso ohi zituzten, normalean inguruko herrikoak. Dena den, badira bi salbuespen: zaldiazienda -hori bai, noizean behin-, eta, gauez egiteko baimena zuen, iragaitzaz Frantziatik, Nafarroatik edo Gaztelatik zetorren eta gero Gipuzkoako zein Bizkaiko udal harategiak hornituko zituen ganadua. Nolanahi ere, trasterminantzian eta larraldaketan aritzen zen ganaduaren kopurua oso txikia zen ukuiluratutako ganaduaren aldean. Basapiztiek zein klimatologiak eragindako arazoek aldizkako ganadu galerak ekarri bazituzten ere, abereen gaixotasunek hildako asko eragin zituzten behi aziendan batik bat, probintziako zein udal erakundeak bertako arrazak hobetzeko kanpoko espezieak ekartzera behartuz. Hain zuzen ere, kontutan izanik mugatik gertu zuedela, Oiartzungo ganaduzaleek eta agintariek adi egon behar izan zuten inguruko herri eta lurraldetatik etorri zitezkeen gaisotasunak ekiditzearren. Gaixotasunei, basapiztiei eta praktika okerrei dagokionean zenbait neurri hartu ziren, behintzat prebentziozkoak. Basapiztien ehiza, gure haranean XVI. mendetik arautua zegoena, zenbait alditan jarduera profesional edo behintzat espezializatu bihurtu zen, harraparien kopurua orekatuz eta abelazkuntzarako jasangarria eginez. Suteen prebentzioa gogortzen joan zen denboran poderioz, batez ere XVIII. mendetik aurrera kanpoko ganaduen jasotzaileak ziren Jaizkibel eta Oiartzungo inguruetan, basoaren egoerarentzat eta behi aziendarentzat zuen ondorioak ikusita. Azkenik, gaixotasun eta epizootien prebentzioa nahiko zaila izan zen XIX. mendearen erdira arte, noiz albaitaritza modu zientifikoan jardungo zen. Ordurarte, eta ondoren ere, erabilitako sendabideak herri medikuntzan zeuden oinarrituak. Aldi honetan egokitutako ekintzak sendatzaileak baino prebentziozkoak izan ziren, Gipuzkoako zenbait lekuetan arrakastatsuak izan arren. XIX. mendetik aurrera, batik bat mendearen bukaeran gaixotasunak erauzteko programek ondo egituratutako eta arrazionalago zen bidea eraman zuten, tokian tokiko zein eskualdeko Osasun Batzarren, albaitarien eta Ganaduzaleen Batzarren partehartearekin, sendabide zientifikoagoak egokituz, gaixotasunak gaurdaino gertatu eta iraun arren. Horrek guztiak, salbuespenak salbuespen, XVIII., XIX. eta XX. mendeetan jazotako epizootiek Oiartzunen ia
484
Informazio hau Adolfo Leibarri zor diot, hemendik nire esker onak.
160
152
Ă lvaro AragĂłn Ruano
eraginik ez izatea ekarri zuen, Gipuzkoako gune ganaduzale garrantzitsuenetarikoa izaten jarraitu zuela. Ganaduaren onurak asko ziren, eta asko ere abelazkuntzatik eta abeltzaintzatik sortutako jarduerak. Espezie batzuen papera ezinbestekoa izan zen nekazaritza eta garraio lanentzat, eragin handia izanik nekazaritzan, industrian eta merkataritzan. Ganadu ekoizpen asko behar-beharrezko lehengaiak ziren zenbait eraldaketa-industrientzat, marregagintza, oinetakogintza eta larrugintza kasu. Oiartzun ez zen izan inoiz artisautza gune garrantzitsuenetarikoa, baina bai lehengai hornitzailea ekoizpen gune garrantzizkoenentzat. Halaber, haragi-produktuak eta esnekiak oiartzuarren elikatzearen osagarri oso garrantzitsua izan ziren. Nolanahi ere, bi arazo nagusi egon ziren jardueraren bilakaeran: espekulazioa eta salneurrien tasazioa. Sistemak zekarren etekin itxaropen gutxik, argi eta garbi kontsumitzaileak babesteko eta horrela giza-bakea bermatzeko, ekoizle eta bitartekari asko bultzatu zituen kontrol gabeko espekulaziorantz, bertako produktuak salneurri altuagoetan saltzeko aukera ematen zuten kanpoko merkatu eta lekuetara eramanez. Lehengai ateratzeak bertako industriaren horniketa-zailtasunak eta kanpotik eta prezio altuagoetan lehengaiak ekartzea ekarri zituen. Horrek, gainera, eraldatutako produktuen azken kostua igotzea ekarri zuen, epe luzean industriaren lehiakortasunaren eza eta inflazioaren aurrean ezer gutxi egin zezaketen kontsumitzaileen kaltea eragin zuen. Hori guztia, ordea, harategi hornitzaileen mesederako izan zen -asko iparraldekoak- espekulazioarekin etekin handiak jaso zituen eragile eta presio-talde garrantzitsua bilakatu baitziren. Aitzitik, XIX. mendean zehar erakundeen eskusartzea handiagoa izan zen janarien horniketari, kalitateari eta higiene-baldintzei zegokionez, espekulazio aukerak murriztuz. Arazoak eta kanpoko konpetentzia gaindituta, oinetakogintzak eta larrugintzak iraun zuten, pixkanaka kapitalista eta industria egitura eta itxura handiagoa hartuz, artisau-jardueratik geroz eta aldenduagoak, harresiz kanpoko eremuetan kokatzea lehenetariko ondorioak izango zirela. Zeozer antzekoa gertatu zitzaion marregagintzari, maila onargarria mantendu baitzuen XIX. mendean kotoi ekoizpenek ordezkatu zuten arte; besteak beste, honek argitzen dizkigu Gipuzkoako abelazkuntzak eta abeltzaintzak izandako egiturazko aldaketak, XIV. eta XVIII. mendeen artean. Azkenik, behi azienda edukitzea arianarian baserritar eta maizter gutxi eskura zezaketen luxuzko ondasun bihurtu zen. Garraioan aritzen ziren idi pareen jabeek edo idi eta behi pareak zituzten baserri-maizterrek maila ekonomiko altua izan zuten denboraldi osoan, baita motorrezko ibilgailuen hasierako aldian. Urtaro lasaienetan egindako garraio lanak nekazarien ekonomientzat sekulako osagarria izan ziren. XIX. mendetik aurrera Gipuzkoan aurrera egiten ari zen industria garapenak behi aziendaren kopurua maila altuan mantentzen lagundu zuen, zaldi-aziendaren, baina batik bat garraiogintzan aritzeko komenigarriago eta eskuragarriagoa zen asto-aziendaren hedatzearekin batera; are gehiago Oiartzunen kasuan, muga askoetatik eta Pasaiako merkataritza gunetik gertu baitzegoen. Hitz batez, eta zailtasun guztien gainetik, XX. mendeko 60ko hamarkadara arte Oiartzun nekazaritzan eta abeltzaintzan oinarritutako herria izan zen. XX. mendearen erditik aurrera esnebehiak izan ziren baserrien sostengu garrantzitsuenetarikoa. Egia da XX. mendearen bukaeratik eta XXI. mendearen hasieratik abeltzaintza sektoreak erronka berriei aurre egin behar izan diela: besteak beste, industria lana eta zatiko arduraldia uztartzeko ezintasuna, mekanizazio eskakizunak areagotzen joan diren heinean; gaixotasun berrien agerpena; Espainiaren sarrerak Europear Batasunean behartu dituen esne-ekoizpen mugak ezartzea, kopuru handiagoak eta merkeago ekoiztea, nekazaritza eta abeltzaintza lanak mekanizatzea eta areagotzea, eta osasuneskakizunak areagotzea eta inbertsio berriak egitea (eraikuntza eta makina berriak, ongarri, larre 153
161
Ă lvaro AragĂłn Ruano
eta bazka kopuru gehiago, e.a.). Baldintza hauek guztiek bi ondorio ekarri dituzte. Alde batetik, ustiategi handiak bilakatu dira eredu bakarra eta bidegarria, txikiak desagerpenera eramanez. Bestalde, ardura eta denbora gehiago eskatzen duten esne-behiak apurka-apurka desagertzen joan dira, ardura estentsiboagoa duten eta Gipuzkoan ohikoak diren bazterreko eta azalera gutxiko lurren ustiapenera hobeto egokitzen diren haragi-behien alde; hauen kopurua azken urteetan atzera egiten ari den arren. Azken hamarkadan, ordea, baserrien nekazaritza eta abeltzaintza etekinek eta areagotzeak bera egin dutela eta desagerpenerantz doazela garbi dago. Ez dirudi baserri jabedun belaunaldi berriak nekazaritza eta abelazkuntzaren aldeko aposturik egiteko prest daudenik. Beraz, baserria, nekazaritza eta abelazkuntzaren etorkizuna zalantzazkoa da, are gehiago baserria familian sustraitutako ustiapen-unitate izaten jarraitzen duela eta gazteek nahiago dutela hirietan bizi eta lan egitea kontuan hartzen bada. Halere, XXI. mendean abeltzaintza sektorea merkatuan tarte bat lortzeko eta bizirauteko borrokatzen ari da, egiturazko zenbait aldaketa abiaraziz, espezializazioan, eskaitzaren berezitasunean, teknologia berrien aplikazioan, kalitatearen hobekuntzan eta merkatu berrien bilaketan oinarritua. Egun ere Oiartzungo zenbait baserriek abeltzaintzan oinarritutako jarduera dute. Behi jarduerak bera egin duen arren, aipatutako faktoreek eraginda, ardiekin lotutako jarduera gora doa, bazterrekoa izatetik jarduera profesionala eta espezializatua izatera, Idiazabal eta Euskal Okela jatorri-izandepenei esker. Hala eta guztiz ere, ustiategien gehiengoak 57 buruko batezbestekoa du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren kalkuluek artzaintzaz bizitzeko gutxienekoa 300 burukoa izan arren. Gipuzkoan 1988tik aurrera ardi buruen kopuruak gora egin du: 1988an 80.000 ziren, 1994an 140.000 eta egun 160.000 baino gehiago dira485. Beraz, agi denez, abeltzaintza denboran zehar garai berrietara moldatu eta egokitu den sektorea izan da, bada eta, seguruenik, izango da etorkizunean, eta ez aspalditik, berdin berdin, ia aldaketarik gabe eta egitura berdinarekin iraun duen ekintza. Bere biziraupena hemendik aurrera gipuzkoar lehen sektoreak europear zein espainiar mailan beteko duen paperan eta erronka eta garai berriei nola egokituko den baitan dago.
485
ALBERDI COLLANTES, J.C. â&#x20AC;&#x201C; CENDOYA, M. eta AMUNDARAIN, A.: Oiartzungo baserriaâ&#x20AC;ŚOp.cit., 19-20, 31-32 eta 71-101 or. 162
154
Álvaro Aragón Ruano
BIBLIOGRAFIA AGUIRRE SORONDO, A.: El queso. Arte de pastores. Donostia: Delta Taldea, 2002. ALBERDI COLLANTES, J.C. – CENDOYA, M. eta AMUNDARAIN, A.: Oiartzungo baserria. Kalea eta Nekazal iharduera artean. Oiartzun: Oiartzungo Udala, 2004. ALBERDI LONBIDE, X.: “Conversa izenekoak eta Lapurdiren eta Gipuzkoaren arteko harreman komertzialak Aro Berrian”, KINTANA GOIRIENA, J. eta ARTETXE SÁNCHEZ, K. (Ed.): Ikerketa berriak Euskal Herriko historian: metodología aintzindariak eta berrikuntzahistoriografikoak. Bilbo: UEU, 2002, 135-152 or. ALTUNA, J.: "Historia de la domesticación animal en el País Vasco desde sus orígenes hasta la romanización", Munibe, 32 (1980), 1-164 or. ARAGÓN RUANO, A.: “Oiartzungo Haraneko olagizonen eta udal kontseiluaren arteko auzia 1508-1514”, Oiartzun, 25 (1995), 36-38 or. -El bosque guipuzcoano en la Edad Moderna: aprovechamiento, ordenamiento legal y conflictividad. Donostia: Aranzadi Zientzia Elkartea, 2001. -“Enirio-Aralar mendietako abereen eta basoen ustiapena Aro Berrian zehar”, Uztaro, 38 (2001), 19-32 or. -“El premio de la plata y la devaluación del vellón en Guipúzcoa en el siglo XVII”, Cuadernos de Historia Moderna, 27 (2002), 315-348 or. -“Trashumancia «media», entre las sierras interiores y la costa guipuzcoanas, ¿desde tiempo inmemorial?”, Boletín de la Real Sociedad Bascongada de Amigos del País, LVIII, 2002-2, 255-283 or. -“Gestión, uso y aprovechamiento de comunales y parzonerías en la Edad Moderna: el ejemplo de Entzia y de Urbía”, PASTOR DÍAZ DE GARAYO, E. (Koord.): La llanada oriental a través de la historia; claves desde el presente para comprender nuestro pasado, Vitoria, 2003, 81-92 or. -“La importancia de los montes comunales en el desarrollo de la sociedad urbana vasca en el tránsito del medievo a la modernidad (siglos XV y XVI)”, Boletín de la Real Sociedad Bascongada de Amigos del País, LIX, 2003-1, 59-104 or. -“Basoaren Historia”, ASEGINOLAZA, C.: Oiartzungo Natura. Oiartzun: Oiartzungo Udala, 2004, 43-72 or. -“El patrimonio humano civil de Hondarribia en el antiguo Régimen: una sociedad piadosamente violenta”, ORELLA UNZUE, J.L.: Historia de Hondarribia. Hondarribia: Hondarribiako Udala, 2004, 355-402 or. -“Ganadería, trasterminancia y trashumancia en los territorios vascos en el tránsito del medievo a la modernidad (siglos XV y XVI)”, Cuadernos de Historia Moderna, 31 (2006), 39-61 or. -“Trasterminancia y alera foral en las villas guipuzcoanas durante el siglo XIII”, GONZÁLEZ JIMÉNEZ, M. (Ed.): El mundo urbano en la Castilla del siglo XIII, Vol. II. Sevilla: Ayuntamiento de Ciudad Real – Fundación El Monte, 2006, 5364 or. -La ganadería guipuzcoana durante el Antiguo Régimen. Bilbo: EHU, 2009.
155
163
Álvaro Aragón Ruano
-“Una longeva técnica forestal: los trasmochos o desmochos guiados en Guipúzcoa durante la Edad Moderna”. Espacio, Tiempo y Forma, Serie IV, Historia Moderna, 22 (2009), 73-105 or. ARAGÓN RUANO, A. eta AGUIRRE MAULEÓN, J.: La casa “Torrea” de Iturriotz. Historia y patrimonio cultural. Oiartzun: Oiartzungo Udala, 2003. ARBELAITZ, I.: “Cofradías de ganaderos en Oyarzun”, Oiartzun, 10 (1980), 5664 or. -“Notas sobre el pastoreo en el Valle de Oyarzun”, Oiartzun, 11 (1981), 75-78 or. ARBELAITZ, I. y SANZBERRO, J.M.: “Pastoreo en Ayako Arria”, Oiartzun, 12 (1982), 107-115 or. ARENZANA, T.: “Errenteria a través de sus mugas”, Bilduma, 15 (2001), 7-144 or. -Errentería a través de sus mugas. Errenteria: Errenteriako Udala, 2004. ARÍZAGA BOLUMBURU, B.: “La comida en Guipúzcoa en el siglo XV”, BEHSS, 16-17 (I) (1982-1983), 176-194 or. -“La alimentación en el País Vasco en la Baja Edad Media: el caso de Guipúzcoa”, Manger et boire au Moyen Age. II. al.: Cuisine, manières de table, régimes alimentaires. Niza, 1984, 197-208 or. -Urbanística Medieval (Guipúzcoa). Donostia: Kriselu, 1990. ARVIZU AGUADO, F.: El conflicto de los Alduides (Pirineo Navarro). Iruñea: Nafarroako Gobernua, 1992. ASTIGARRAGA, J.: Los Ilustrados Vascos. Ideas, instituciones y reformas económicas en España. Bartzelona: Crítica, 2003. AYERBE IRIBAR, M.R.: “Sobre el hábitat pastoril y la pasturación de ganado en el Valle del Urumea (Guipúzcoa)”, Acta Historica et archaeologica mediaevalia, nº 7-8 (1986-1987), 313-320 or. -Documentación medieval del Archivo municipal de Azkoitia (m.s. XIII – 1500). Donostia: Eusko-Ikaskuntza, 1993. -Documentación medieval del Archivo Municipal de Legazpia. Donostia: EuskoIkaskuntza, 1995. -“La Unión o Mancomunidad de Enirio y Aralar. Un caso modélico de montes comunales intervenidos por el Servicio Forestal de la Diputación de Gipuzkoa”, Boletín de la Real Sociedad Bascongada de Amigos del País, LXI, 2005-1, 5-136 or. -Origen y desarrollo del derecho y de la administración forestal en España y en Guipúzcoa. El Servicio Forestal de Guipúzcoa. I. al.: Desde los orígenes a 1925. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2005. -“Las ordenanzas municipales de San Sebastián de 1489. Edición crítica”, Boletín de Estudios Históricos de San Sebastián, 40 (2006), 11-91 or. -Documentación medieval del archivo municipal de Oiartzun. II. Pleito de los ferrones (1328-1514). Donostia: Eusko Ikaskuntza, 2012. AYERBE IRIZAR, M.R. y ELORZA MAIZTEGI, J.: Archivo Municipal de Elgeta: (1181-1521). Donosita: Eusko Ikaskuntza, 2001. AZPIAZU ELORZA, J.A.: La historia desconocida del lino vasco. Donostia: Ttarttalo, 2006.
164
156
Álvaro Aragón Ruano
BARANDIARÁN, J.M.: “Aspectos sociográficos de la población del pirineo Vasco”, Eusko-Jakintza, VII, 1953-1957, 3-26 or. -El hombre prehistórico en el País Vasco. Donostia: Ediciones Vascas Argitaletxea, 1979. BARCENILLA, M.A.: La pequeña Manchester. Origen y consolidación de un núcleo industrial guipuzcoano. Errenteria (1845-1905). Donostia: Gipuzkoako Fortu Aldundia, 1999. BARREIRO GARCÍA, A.M.: “La difusión del Fuero de Jaca en el Camino de Santiago”, El Fuero de Jaca. II: Estudios. Zaragoza: El justicia de Aragón, 2003, 111-160 or. BARRENA OSORO, E.: Ordenanzas de la Hermandad de Guipúzcoa (13751463). Documentos. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1982. -La formación histórica de Guipúzcoa. Donostia: Deustoko Unibertsitatea, 1989. -“La importancia feudal en una sociedad pastoril: el Pirineo occidental”, L’incastellamento. Roma: École Française de Rome / Escuela Española de Historia Antigua y Arqueología de Roma, 1989, 71-84 or. BARRENA OSORO, E. eta HERRERO, J.V.: Archivo Municipal de Deba. II. alea. Libro de Apeos y ventas de tierras concejiles (1482-1483). Donostia: Eusko Ikaskuntza, 2005. BARRUSO BARÉS, P.: “La formación del espacio guipuzcoano a través de la documentación de las Juntas Generales”, ORELLA UNZUE, J.L. (Zuz.): Las Juntas en la conformación de Gipuzkoa hasta 1550, Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 1995, 17-40 or. BASABE MARTÍN, A.: “Estudio lingüístico del Fuero de San Sebastián”, CONGRESO “El Fuero de San Sebastián y su época”. Donostia: Eusk Ikaskuntza, 1982, 27-68 or. BERRIOCHOA AZCÁRATE, P.: El sector agrario guipuzcoano y las políticas provinciales durante la Restauración. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2009. BILBAO, L.M.: “Introducción y aplicación de la energía hidraúlica en la siderurgia vasca, siglos XIII-XVII”, Stvdia Historica, Historia Moderna, 5 (1987), 61-74 or. -“Exportación de lanas y finanzas públicas. La política arancelaria en el comercio lanero español, 1750-1827”, GONZÁLEZ ENCISO, A. (Ed.): El negocio de la lana en España (1650-1830). Pamplona: EUNSA, 2001, 347-386 or. BILBAO, L.M. – FERNÁNDEZ DE PINEDO, E.: “Factores que condicionan la evolución del régimen de propiedad de la tierra en el País Vasco Peninsular”, La economía agraria en la Historia de España. Propiedad, explotación, comercialización y rentas. Madrid, 1978, 181-190 or. BRUMONT, F.: “Mais où courent-ils tous ces cochons? Porcs gascons en Navarre au XVI siècle”, Vasconia, 51 (2006), 57-75 or. BUESA CONDE, D.J.: Sancho Ramírez, rey de aragoneses y pamploneses (10641094). Zaragoza: Ibercaja, 1996. CARO BAROJA, J.: Los vascos. Madrid: Istmo, 1973. CARRIÓN ARREGUI, Ignacio: “Los antiguos pesos y medidas guipuzcoanos”, Vasconia, 24 (1996), 59-79 or. 157
165
Álvaro Aragón Ruano
-“Precios y manufacturas en Gipuzkoa en el siglo XVI: la fabricación de armas de fuego”, DÍAZ DE DURANA, J.R. (ed.): La lucha de bandos en el País Vasco: de los Parientes Mayores ala hidalguía universal. Guipúzcoa, de los bandos a la Provincia (siglos XIV a XVI). Bilbo: EHU, 1998, 493-522 or. CASTAÑOS UGARTE, P.M.: "El pastoreo y la ganadería durante la romanización en el País Vasco", Primer coloquio internacional sobre la Romanización en Euskal Herria. I. al. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1996, 659-668 or. CILLÁN APALATEGUI, A.: La Comunidad Foral de Pastos en Guipúzcoa. Donostia: Gipuzkoako Aldundia, 1959. CORBERA MILLÁN, M.: “Técnicas pastoriles y paisaje rural: origen y evolución de las praderías invernales en los valles del Nansa-Lamasón”, Ería, 71 (2006), 301-318 or. -“Resistencia de un sistema milenario de trashumancia ganadera de corto recorrido en el valle de Cabuérniga (Cantabria)”, Scripta Nova, X, 218 (2006). CRESPO RICO, M.A. – CRUZ MUNDET, J.R.: Colección documental del Archivo Municipal de Bergara. Tomo I (1181-1497). Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1995. CRESPO RICO, M.A. – CRUZ MUNDET, J.R. y GÓMEZ LAGO, J.M.: Colección documental del Archivo Municipal de Renteria (1237-1500). Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997. CRUZ MUNDET, J.R.: Rentería en la crisis del Antiguo Régimen (1750-1845). Familia, caserío y sociedad rural. Errenteria: Errenteriako Udala, 1991. -“Caserío, familia y explotación agraria en Guipúzcoa: el ejemplo de Rentería (1750-1845)”, Boletín de la Asociación de Demografía Histórica, XV, I (1997), 13-39 or. DÍAZ DE DURANA, J.R.: “transformaciones en la titularidad y aprovechamiento de los seles de Guipúzcoa (1450-1550)”, Zainak, 17 (1999), 19-31 or. -La lucha de bandos en el País Vasco: de los Parientes Mayores ala hidalguía universal. Guipúzcoa, de los bandos a la Provincia (siglos XIV a XVI). Bilbo: EHU, 1998. DIEZ DE SALAZAR, L.M. y AYERBE IRIBAR, M.R.: Juntas y diputaciones de Gipuzkoa. Vols. I-XVIII. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 1991-2005. “El leopardo, la hiena, el tigre y el oso en nuestras montañas de Guipúzcoa”, Vida vasca, nº XVIII (1941), 113-118 or. ENRÍQUEZ FERNÁNDEZ, J.- HIDALGO DE CISNEROS AMESTOY, C.LORENTE RUIGÓMEZ, A. y MARTÍNEZ LAHIDALGA, A.: Colección documental del Archivo Municipal de Lequeitio. Tomo I (1325-1474). Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1992. ETXANIZ MAKAZAGA, J.M.: “De albéitares a veterinarios. La inspección de carnes”, BRSBAP, LVIII, 2002-2, 437-481 or. -“De herradores, capadora, albéitares y veterinarios municipales en Oiartzun (1850-1980), BRSBAP, LXII, 2006-2, 461-519 or. -“De Herradores, Albéitares y veterinarios Municipales en Rentería (1866-1983)”, BRSBAP, LXIII, 2007-1, 231-276 or.
166
158
Álvaro Aragón Ruano
FAGAN, B.: La Pequeña Edad de Hielo. Cómo el clima afectó a la historia de Europa, 1300-1850. Bartzelona: Gedisa, 2008. FAIRÉN GUILLEN, V.: La Alera Foral. Zaragoza: Institución Fernando el Católico, 1951. FERNÁNDEZ ALBALADEJO, P.: La crisis del Antiguo Régimen en Guipúzcoa, 1766-1833: cambio económico e historia. Madril: Akal, 1975. FERNÁNDEZ CLEMENTE, E.: “Sobre la crisis de la ganadería española en la segunda mitad del siglo XVIII”, Brocar, 12 (1987), 89-101 or. FERNÁNDEZ DE LARREA, J. A.: “Crisis y recuperación del mundo agrario en el País Vasco (siglos XIII-XV)”, BARRUSO BARÉS, P. eta LEMA PUEYO, J.A.: Historia del País Vasco. Edad Media (siglos V-XV). Donostia: Hiria, 2004, 377-404 or. FERNÁNDEZ DE PINEDO, E.: "Estructura de los sectores agropecuario y pesquero vascos (1700-1870)”, IX Congreso de Estudios Vascos, 1983. Antecedentes próximos de la sociedad vasca actual. Siglos XVIII y XIX. Bilbo: Eusko-Ikaskuntza, 1983, 95-108 or. -Euskal Herriko ekonomi hazkundea eta gizarte-aldaketak (1100-1850). Bilbo: EHU, 1999. GARAYO URRUELA, J.M. “Las comunidades de montes en Álava”, Narria: estudios de artes y costumbres populares, nº 53-54 (Álava), 13-22 or. GARCÍA CAMINO, I.: “Crecimiento Agrario y doblamiento rural en el País Vasco (siglos IX-XII)”, BARRUSO BARES, P. eta LEMA PUEYO, J.A.: Historia del País Vasco. Edad Media (siglos V-XV). Donostia: Hiria, 2004, 217246 or. GARCÍA DE CORTÁZAR, J.A.: “La sociedad guipuzcoana antes del fuero de San Sebastián”, CONGRESO “El Fuero de San Sebastián y su época”. Donostia: Eusko-Ikaskuntza, 1982, 89-111 or. -“Una villa mercantil: 1180-1516”, ARTOLA, M. (Dir.): Historia de DonostiaSan Sebastián. Donostia: Donostiako Udala - BBVA Fundazioa – Nerea, 2000, 15-36 or. GARCÍA DE ENTERRÍA, E.: Las formas comunitarias de propiedad forestal y su posible proyección futura, Santander, 1986. GARMENDIA LARRAÑAGA, J.: De la lana a la marraga. Recuerdo a los marragueros guipuzcoanos. Donostia: Hiria: 2004. GÁZQUEZ ORTÍZ, A.: Porcus, puerco, cerdo. El cerdo en la gastronomía española. Madril: Alianza, 2000. GONZÁLEZ, T.: Colección de Cédulas, Cartas-Patentes, provisiones, reales órdenes y otros documentos concernientes a las Provincias Vascongadas. III. al. Guipúzcoa. Madril: Imprenta Real, 1829. GONZÁLEZ ENCISO, A. (Ed.): El negocio de la lana en España (1650-1830). Iruñea: EUNSA, 2001. -“Introducción. La lana, negocio financiero”, GONZÁLEZ ENCISO, A. (Ed.): El negocio de la lana en España (1650-1830). Iruñea: EUNSA, 2001, 11-28 or. HERRERO, J.V. y BARRENA OSORO, E.: Archivo Municipal de Deba (11811520). I. al. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 2005.
159
167
Álvaro Aragón Ruano
IKARDO, P.: “Matadero municipal. Antiguamente casa Amolazene. Su destino”, Oiartzun, 12 (1982), 60-61 or. IÑURRATEGUI RODRÍGUEZ, J.M.: Monstruo indómito: rusticidad y fiereza de costumbres. Foralidad y conflicto social al final del Antiguo Régimen en Guipúzcoa. Bilbo: EHU, 1996. IRIGOIEN, X. eta LEKUONA, J.M.: “Artzaien mundua”, Oiartzun 1976, 74-76 or. IRIJOA CORTÉS, I. eta MARTÍN SÁNCHEZ, D. Errenteria a inicios de la Edad mOderna (1495-1544). Errenteria: Errenteriako Udala, 2012. ITURRIOTZ, J.: “Ahaide nagusiak: Oiartzungo Huarte edo Ugarteko jaunak” , Oiartzun, 42 (2012), 33-38 or. JIMENO, R. eta PESCADOR, A.: Colección documental de Sancho Garcés III, el Mayor, rey de Pamplona (1004-1035). Iruñea: Pamiela, 2003. LACARRA, J.M. eta MARTÍN DUQUE, A.J.: Fueros derivados de Jaca, 1. Estella-San Sebastián. Iruñea: Nafarroako Foru Aldundia – Bianako Printzea Erakundea, 1969. LAFFITE OBINETA, V.: La repoblación forestal en Guipúzcoa. Donostia: Gipuzkoako Aldundia, 1919. LAFFONT, P.Y.: “Trashumance et estivage: quelques conclusions”, LAFFONT, P.Y. (Ed.): Trashumance et Estivage en Occident. De la Préhistoire à nos jours. Flaran, 26. Toulouse: Universitaires du Mirail, 2006, 401-414 or. LANZA GARCÍA, R.: “La ganadería vacuna del País Vasco (1850-1950): Principales caracteres y factores de su evolución”, DOMÍNGUEZ MARTÍN, R.: La vocación ganadera del norte de España. Del modelo tradicional a los desafíos del mercado mundial. Madril: Ministerio de Agricultura, Pesca y Alimentación, 1996, 149-155 or. -“El crecimiento de la ganadería de Cantabria entre los siglos XVI y XIX: una temprana especialización regional”, Historia Agraria, 23 (2001), 79-118 or. LARRAMENDI, M. de: Corografía o descripción general de la muy noble y muy leal Provincia de Guipúzcoa. Donostia: Larrun, 1982. LARRAÑAGA ZULUETA, M. eta TAPIA RUBIO, I.: Colección Documental del Archivo Municipal de Hondarribia. Tomo I (1186-1479). Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1993. LECUONA, M.: Del Oyarzun Antiguo (monografía histórica). Donostia, 1959. -“Oiartzungo Iturrioz-torreko marrazkiak”, Zeruko Argia, nº 420 (1971). -“Torre de Iturriotz de Oyarzun (Interesantes figuras en el dovelaje de su puerta)”, Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, 18 (1974), 445-450 or. LEIZAOLA, F.: “Cultura pastoril”, Euskalduna, T. I (1978). LEMA PUEYO, J.A.: Colección documental del Archivo Municipal lde Bergara. II. Fondo Municipal: Subfondo Histórico (1335-1520). Donostia: Eusko Ikaskuntza, 2007. LEMA PUEYO, J.A. – CRUZ MUNDET, J.R. eta LARRAÑAGA ZULUETA, M.: Archivos municipales (1260-1520): Antzuola (1489-1497), Aretxabaleta (1506), Eskoriatza (1260-1519) y Leintz-Gatzaga (Salina de Léniz) (1372-1516). Donostia: Eusko Ikaskuntza, 2002.
168
160
Álvaro Aragón Ruano
LEMA PUEYO, J.A. et alii: Los señores de la guerra y de la tierra: nuevos textos para el estudio de los Parientes Mayores guipuzcoanos (1256-1548). Donostia: Gipuzkoa Foru Aldundia, 2000. -El triunfo de las élites urbanas guipuzcoanas: nuevos textos para el estudio del gobierno de las villas y de la Provincia (1412-1539). Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2002. LÓPEZ DE ZANDATEGUI, C. eta CRUZAT, L.: Recopilación de leyes y ordenanzas de la Muy Noble y Muy Leal Provincia de Guipúzcoa. Donostia: Gipuzkoa Foru Aldundia, 1983. LUCIO FERNÁNDEZ, M.J. eta ZUMALDE IGARTUA, I.: Archivo Municipal de Oñati. Tomo III (1496-1504). Donostia: Eusko Ikaskuntza, 2001. MADOZ, P.: Diccionario Geográfico-Estadístico-Histórico de España y sus posesiones de Ultramar. Guipúzcoa. (Ed. Facsímil). Donostia: Gipuzkoako Batzar nagusiak – Ámbito Ediciones, 1991. MANTEROLA, A. eta BARANDIARÁN, J.M. (Zuz.): Ganadería y pastoreo en Vasconia. “Baskoniako Atlas Etnografikoa” Bilduma, 11. Bilbo: Etniker Euskalherria, 2000. MARIEZKURRENA, K. eta ALTUNA, J.: "Alimentación de origen animal de los habitantes del Castillo de Aitzorrotz", Munibe. Sociedad de Ciencias Aranzadi, 1981, fasc. 3-4, 199-229 or. MARTÍN DUQUE, A.J.: “El Fuero de San Sebastián. Tradición manuscrita y edición crítica”, CONGRESO “El Fuero de San Sebastián y su época”. San Sebastián: Eusko-Ikaskuntza, 1982, 695-716 or. -“Imagen histórica medieval de Navarra. Un bosquejo”, Príncipe de Viana, 217 (1999ko maiatza-abuztua), 401-418 or. MARTINEZ DE ISASTI, L.: Compendio historial de Guipúzcoa. Bilbo: Editorial Amigos del Libro Vasco, 1985. MARTÍNEZ DÍEZ, G. – GONZÁLEZ DÍEZ, E. eta MARTÍNEZ LLORENTE, F.: Colección de documentos medievales de las villas guipuzcoanas (1200-1369). Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 1991. -Colección de Documentos Medievales de las Villas Guipuzcoanas (1370-1397). Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 1996. MENDIZABAL AIZPURU, J.A. – IBARBIA BARRERAS, J.R. eta ETXANIZ MAKAZAGA, J.M.: “Aportaciones a la historia de la raza vacuna pirenaica. Paradigma de la zootecnia española”, Archivos de Zootecnia, 54, 205 (2005), 3950 or. MIRANDA GARCÍA, F.: Roncesvalles. Trayectoria patrimonial (siglos XII-XIX). Iruñea: Nafarroako Gobernua, 1993. MOGUEL, J.A.: Peru Abarka. Hernani: Orain, 1995. MUGARTEGUI EGUÍA, I. : “Nobleza y terratenientes en la Castilla ynterior y en el País Vasco costero: soluciones a la crisis del siglo XVII”, DÍAZ DE DURANA, J.R. (ed.): La lucha de bandos en el País Vasco: de los Parientes Mayores ala hidalguía universal. Guipúzcoa, de los bandos a la Provincia (siglos XIV a XVI). Bilbo: EHU, 1998, 465-491 or. MÚGICA, S.: “Guipúzcoa”, CARRERAS Y CANDI, F.: Geografía General del País Vasco-Navarro. Barcelona: Alberto Martín, 1918. 161
169
Álvaro Aragón Ruano
-“La caza del lobo en nuestras montañas”, Euskal-Erria, 32. al. (1895ko lehen astea), 233-243 or. -“La caza del oso en Guipúzcoa”, Euskalerriaren Alde, 1, 1. zbk. (1911), 53-58 or. MUNITA LOINAZ, J.A.: “El original más antiguo del Archivo Municipal de Rentería: el privilegio rodado de Fernando III al concejo de Oyarzun (20.marzo.1237)”, Bilduma, 2 (1998), 67-105 or. MUTILOA POZA, José María: Roncesvalles en Gupúzcoa, Vols. I y III. Donostia: Gipuzkoako Aurrezki Kutxa, 1976. Nueva recopilación de los Fueros. Privilegios, Buenos Usos y Costumbres, Leyes y Órdenes de la Muy Noble y Muy Leal Provincia de Guipúzcoa (1696). Bilbo: La Gran Enciclopedia Vasca, 1980. ORELLA UNZUE, J.L.: Las raíces de la hidalguía guipuzcoana. El control de los judíos, conversos y extranjeros en Guipúzcoa durante el siglo XVI. Donostia: Deusto Unibertsitatea, 1995. PADILLA, I.: “Intervenciones arqueológicas en los castillos de Mendikute (Albiztur) y Ausa (Zaldibia)”, Castillos medievales de Navarra y Gipuzkoa. Un ámbito compartido hace 800 años, Coloquio celebrado en Tolosa el 13 de enero de 2001. PASCUA ECHEGARAY, E. eta FERNÁNDEZ MIER, M.: “Seminario «Paisajes de montaña y espacios pastoriles en la Edad Media: perspectivas y proyectos»: Instituto de Historia, CSIC, Madrid, 19 de mayo de 2006”, Historia Agraria: Revista de agricultura e Historia rural, 39 (2006), 379-385 or. PÉREZ GARCÍA, J.M.: “Niveles y transformaciones de la ganadería de Galicia en el siglo XVII”, Cuadernos de Estudios Gallegos, XXXIII, 98 (1982), 87-177 or. PESCADOR, J.J.: Oiartzun Zaharreko familia eta ondasunak. Mikrohistoria eta Genealogía XVI-XVII mendeak. Oiartzun: Oiartzungo Udala, 1995. PIQUERO ZARAUZ, S. – CARRIÓN ARREGUI, I. eta MUGARTEGUI EGUÍA, I.: “La revolución de los precios en la Guipúzcoa del siglo XVI: Los precios del trigo”, DÍAZ DE DURANA, J.R. (ed.): La lucha de bandos en el País Vasco: de los Parientes Mayores ala hidalguía universal. Guipúzcoa, de los bandos a la Provincia (siglos XIV a XVI). Bilbo: EHU, 1998, 439-464. PRADERE ARRUTI, B.: “Ernioko otsoak”, Euskal-Erria. Revista Bascongada, 77. al. (1917ko bigarren astea), 149-150 or. -“Gipuzkoako abere basatiyak”, Euskal-Erria. Revista Bascongada, 77. al. (1917ko bigarren astea), 393-395 or. RICO ARROYO, M.C.: “Inventario de los archivos de las fábricas de Rentería: “Esmaltería Guipuzcoana”, “Fabril Lanera”, “Gregorio Echeverria y Cía” 18921988”, Bilduma, 11 (1997), 135-300 or. ROLDÁN GUAL, J.M.: “Alimentos y recursos en la vida cotidiana donostiarra de 1180”, BEHSS, 16-17 (I)(1982-1983), 112-135 or. RUIZ URRESTARAZU, E. eta GALDOS URRUTIA, R.: “La crisis que no cesa. Perspectiva territorial del abandono de la explotaciones agrarias en el País Vasco (1999-2009)”, Lurralde, 34 (2011), 301-313 or.
170
162
Álvaro Aragón Ruano
SÁNCHEZ, J. eta PIQUERO, S.: “El Zarauz tradicional”, AA.VV.: Zarautz a través de la Historia. I al. Zarautz: Zarautzko Udala, 1987, 65-318 or. SANSINENEA, J.M.: “La cabra enemiga de los forestales. El comportamiento de los vascos con ella, cabra suelta, cabra muerta”, Munibe, VII (1955), 11-18 or. SANTANA, A. et Alii: Euskal Herriko Baserrien arkitektura. Gasteiz: EuskoJaurlaritza, 2001. SATRÚSTEGUI, J.M.: “Oiartzun Iturrioz hauzoko harri marratuak”, Zeruko Argia, nº 417 (1971). -“Símbolos culturales en la Torre de Iturrioz”, Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, 8 (1971), 105-112 or. TENA GARCÍA, M.S.: La sociedad urbana en la Guipúzcoa costera medieval: San Sebastián, Rentería y Fuenterrabía (1200-1500), Donostia: Kutxa, 1997. TRUCHUELO GARCÍA, S.: La representación de las corporaciones locales guipuzcoanas en el entramado político provincial (siglos XVI-XVIII). Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 1997. UBIETO ARTETA, A.: Jaca: documentos municipales (971-1269). Valentzia: Anubar Ediciones, 1975. -Cartulario de San Millán de la Cogolla (759-1706). Valentzia: Anubar, 1976. UGARTE, Félix María: “Los seles en el Valle de Oñate”, Boletín de la Real Sociedad Bascongada de Amigos del País, XXXII, 3-4 (1976), 447-510 or. URDANGARÍN, C. – IZAGA, J.M. eta LIZARRALDE, K.: Oficios Tradicionales. V. al. San Sebastián: Diputación Foral de Gipuzkoa, 2001. URRUTIKOETXEA, J.: “En una mesa y compañía”. Caserío y familia campesina en la crisis de la “sociedad tradicional”. Irún, 1766-1845. Donostia: Deustuko Unibertsitatea, 1992. URZAINQUI MIQUELEIZ, A.: Comunidades de montes en Guipúzcoa: las parzonerías. Donostia: Deustuko Unibertsitatea, 1990. VALLANT, F.: “Les épiooties en France de 1700 à 1850. Inventaire clinique chez les bovins et ovins”, Histoire et Sociétés Rurales, nº 15 (2001), 71-93 or. VASSBERG, D.: La venta de tierras baldías. El comunitarismo agrario y la corona de Castilla durante el siglo XVI, Madril, 1983. VILAR, P.: Oro y moneda en la historia (1450-1920). Bartzelona: Ariel, 1982. YANGUAS MIRANDA, J.: Diccionario de Antigüedades del Reino de Navarra. Iruñea: Bianako Printzea, 1964. ZALDUA ETXABE, L.M.: Saroiak eta kortak. Mendialdeko antzinako gizartearen oinordeak. Urnieta, 2006 (edizio digitala). ZUMALDE IGARTUA, I.: “Las ordenanzas de los pañeros vergareses del siglo XV”, BRSBAP, XXIX (1973), 533-545 or. -Archivo Municipal de Oñati. Tomo II (1494-1520). Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1999. -Colección documental del archivo municipal de Oñati (1149-1492). Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1994.
163
171
Álvaro Aragón Ruano
ARTXIBOKO ITURRIAK Donostiako Elizbarrutiko Agiritegia -Oiartzun, San Esteban, 06.124 – 4137 / 001-00 eta 07601 – 3021 / 005-00, 006-00, 007-00. Artxibo Historiko Nazionala -Ezabatutako Kontseiluak. Gobernu Ganbara, L 1657. Gipuzkoako Protokolo Historikoen Agiritegia -1/2163, 2289, 3949. -2/1631, 3017, 3054, 3055. -3/2019, 2032, 2043, 2053, 2079, 2105, 2111, 2168, 2171, 2204, 2310. Gipuzkoako Agiritegi Orokorra -CO CRI 8, 14. -CO CRI 60, 5. -CO CRI 64, 20. -CO CRI 110, 9. -CO CRI 112, 3 -CO CRI 1690. -CO CRI 1743 (1). -CO CRI 1725 (3). -CO ECI 245, 779, 4588. -CO LCI 4973. -CO LEJ 1615. -CO MCI 15, 59, 60, 115, 892, 893, 2869, 2882, 4432, 5478, 5635. -CO UCI 618, 940, 1270. -JD AJI 2, 10. -JD AJI 3, 6. -JD AJI 4, 6. -JD AJI 4/11/367. -JD AJI 5, 7. -JD IJ 2/18/8. -JD IM 1/7/113. -JD IM 1/10/96. -JD IM 1/12/64. -JD IM 1/23/14. -JD IM 1/23/25. -JD IM 1/23/28. -JD IM 2/13/37, 43, 68. -JD IM 2/13/68. -JD IM 2/17/21, 22, 24, 25, 26, 29, 64, 73, 93, 110, 111, 124, 126, 128, 29, 130, 134, 142, 146, 148, 150, 155, 157, 161, 165, 171, 179, 200, 205. -JD IM 2/18/4, 10, 11. -JD IM 2/19/9, 16. -JD IM 2/20/15, 16, 19, 20, 21, 22, 23, 25, 28, 43, 44, 48, 51. -JD IM 2/21/3, 78, 117, 121.
164
173
Álvaro Aragón Ruano
-JD IM 3/9/43. -JD IM 4/1/85. -JD IM 4/10/113. -JD IM 4/11/636, 800, 1211, 1217. -JD IM 4/11/800. -JD IT 22 A – 8. -JD IT 45 a, 4. -JD IT 46 a, 6. -JD IT 46 b, 1. -JD IT 620 b, 1. -JD IT 1817a, 4. -JD IT 1902, Esp. 668, 690, 696. -JD IT 1905, Esp. 1001, 1002, 1008, 1009, 1022, 1034. -JD IT 3241b, 5. -JD SM 40, 1. -PT 1497, 1890, 1896, 1911, 2500, 2509, 2726, 2752, 2754. -R 29, 54, 55, 62, 72, 73, 75, 78. Simancasko Agiritegi Orokorra -Gerra Kontseilua, XI -Gerra eta Marina, 177 -Itsas eta Lur Idazkaritza, L 341/79. Donemiliaga Markesen Agiritegia -Donemiliaga fondoa, C 28, 12. -19, 27. Errenteriako Udal Agiritegia -A, 8, 1, 1. -C, 4, I, 8, 1 eta 2. -C, 5, II, 8, 2. -E, 7, II, 5. -E, 7, III, 3, 1. -E, 7, III, 4, 2. Goizuetako Udal Agiritegia -Sorta 011, 017, 040, 050, 075, 111, 138, 165 eta 186. -Liburu 001. Hernaniko Udal Agiritegia -A, 1, 11. -C, 5, I, 2, 1. -C, 5, I, 2, 5. -C, 5, I, 2, 7. -C, 5, I, 2, 11. -C, 5, I, 3, 4. -C, 5, I, 3, 8. -C, 5, I, 3, 10. -C, 5, II, 2. Hondarribiako Udal Agiritegia 174
165
ร lvaro Aragรณn Ruano
-A, 5, 2, 1. -C, 2, 8. -C, 2, 26. -C, 2, 32. -C, 5, II, 10, 1. Irungo Udal Agiritegia -A/01/06. -A/01/097. -A, 6, 1, 1. -A, 6, 1, 3. Lesakako Udal Agiritegia -C 001, 158, 159, 169 eta 547. -Liburu 112. Oiartzungo Udal Agiritegia -A, 1, 1, 2, 46, 47 eta 48. -A, 6, 1, 6. -A, 6, 2, 1. -A, 8, 2, 3. -A, 9, 1, 2. -A, 9, 1, 6. -A, 13, 13, 1, eta A, 13, 5, 13 eta 14. -A, 16, 1, 1. -AA, 12, 1, 1. -AA, 12, 1, 18. -B, 3, I, 1, 1. -B, 5, 3, 1. -C, 2, 1 eta 2. -C, 4, 2, 1. -C, 4, 8, 1. -C, 4, 9, 4. -C, 4, 10, 2. -C, 4, 13, 6. -C, 4, 20, 4. -C, 5, 1 al 19. -D, 1, 1, 6. -E, 4, 13, 2. -E, 5, III, 1, 1. -E, 5, III, 1, 2. Ordiziako Udal Agiritegia -Aralar-Enirio Batasuna Liburu 1, Esp. 1, 2, 3, 4, 5. Liburu 2, Esp. 2. Liburu 3, Esp. 3, 7, 8. Liburu 7. Liburu 10, Esp. 1. 166
175
Álvaro Aragón Ruano
-Dekretu Luburua 3. -Auziak, Ordizia, Liburu 3, Esp. 1. Pasaiako Udal Agiritegia -C, 5, II, 2, 2. Orreagako Errege Kolegiataren Agiritegia -Gipuzkoa, Sorta 01, 02, Perg. 090. -Gipuzkoa, Sorta 01, 05, Perg. 302. -Gipuzkoa, Sorta 01, 12, Perg. 470. -Gipuzkoa, Sorta 01, 21, C 42. -Gipuzkoa, Sorta 01, 45, C 42. Valladolideko Errege Txanzileriaren Agiritegia -Auzi Zibilak, Masas Eskribautza, Bukatutako auziak, C 448 / 1. -Auzi Zibilak, Quevedo Eskribautza, Bukatutako auziak, C 4540 / 4, L 327. -Auzi Zibilak, Varela Eskribautza, Bukatutako Auziak, C 1447, 2. -Auzi Zibilak, Zarandona y Balboa Eskribautza, Bukatutako Auziak, L / 746, 3. -Auzi Zibilak, Zarandona y Balboa Eskribautza, Ahaztuak, C 953 / 6 – L 207. -Erregistroak, Errege Epai Beterazleen erregistroa, C 272 / 22. Zabalatarren Agiritegia -104-14.
176
167
AURKIBIDE OROKORRA SARRERA .................................................................................................................................... 10 1. Abere taldeak ........................................................................................................................... 14 1.1. Behi azienda ...................................................................................................................... 14 1.2. Txerri azienda ................................................................................................................... 30 1.3. Ardi azienda ...................................................................................................................... 32 1.4. Ahuntz azienda ................................................................................................................. 38 1.5. Zaldi-, asto- eta mando-aziendak ...................................................................................... 42 2. Jabego eta ustiaketa erregimena .............................................................................................. 45 2.1. Cubilar, bustaliza, sel, korta, saroi, sarobe, soro eta ola .................................................. 45 2.2. Mendi eta jabego partikularrak ......................................................................................... 57 2.3. Herri-mendiak: komunalak eta udal mendiak ................................................................... 60 2.4. Mendi komunitateak ......................................................................................................... 67 3. Abeltzaintza sistemak .............................................................................................................. 75 3.1. Abeltzaintza egonkorra ..................................................................................................... 75 3.2. Transterminantzia sistema. ............................................................................................... 78 3.3. Larratzeko askatasuna, transhumantzia eta tokian tokiko abere taldeen defentsa ............ 92 4. Ganadua arriskupean .............................................................................................................. 100 4.1. Hartzak, otsoak, â&#x20AC;&#x153;tigreakâ&#x20AC;? eta azeriak ............................................................................ 100 4.2. Sua eta suteak .................................................................................................................. 104 4.3. Klima aldaketak eta meteorologia .................................................................................. 105 4.4. Epizootiak eta ganaduaren gaixotasunak ........................................................................ 107 5. Abeltzaintzako produktuak .................................................................................................... 120 5.1. Haragiaren industria ........................................................................................................ 120 5.1.1. Hornidura eta salmenta ......................................................................................... 121 5.1.2. Haragiaren prezioak .............................................................................................. 127 5.1.3. Legez kanpoko jarduerak ...................................................................................... 135 5.2. Esnearen industria ........................................................................................................... 142 5.3. Oinetakoen industria ....................................................................................................... 144 5.4. Ehungintza ...................................................................................................................... 150 5.5. Garraiatze lanak .............................................................................................................. 155 ONDORIOAK ............................................................................................................................ 158 BIBLIOGRAFIA ........................................................................................................................ 163 ARTXIBOKO ITURRIAK ......................................................................................................... 173 AURKIBIDE OROKORRA ....................................................................................................... 177 IRUDI AURKIBIDEA ................................................................................................................ 179 GLOSARIOA ............................................................................................................................. 181
177
IRUDI AURKIBIDEA Taulak Taula 1. Oiartzungo burdinolen ekoizpena XVI. eta XVII. mendeetan ....................................... 18 Taula 2: Gipuzkoako garraiorako pareak (1810-1811) ................................................................. 22 Taula 3: Behi kopurua Gipuzkoan 1882-1932 bitartean ............................................................... 25 Taula 4: Gipuzkoako behi eta ardi azienden bilakaera (1859-2009) ............................................ 34 Taula 5: Euskadi Autonomi Erkidegoko abelburuak (2008) ........................................................ 35 Taula 6: Euskadiko abelburuak (2012) ......................................................................................... 36 Taula 7: Oiartzungo abere taldeen bilakaera (1878-1910) ........................................................... 37 Taula 8: Oiartzun abere taldeen bilakaera, probintzi estatistiken arabera (1886-1920) ............... 37 Taula 9: Ganadua 1989 eta 1999 bitartean ................................................................................... 38 Taula 10: Saroiak Errenterian eta Oiartzunen (1389-1714) .......................................................... 51 Taula 11: Oiartzungo Santa Katalina Kofradiaren bustoren bilakaera (1559-1597) .................... 66 Taula 12: Haragiaren prezioa Oiartzunen (zilarrezko eta belloizko maraiak) ............................ 130 Taula 13: Haragiaren prezioa Errenterian (zilarrezko eta belloizko maraiak) ............................ 132 Taula 14: Ekoizpen gune nagusien urteko ekoizpena (1828) ..................................................... 149 Taula 15: Bagajeen uztarriak Gipuzkoan (1810-1811). Laburpena ............................................ 156
179
Álvaro Aragón Ruano
GLOSARIOA Ahoeri: aho gaixotasuna. Sukar aftosoa, nafarmina, hatzartekoa, maingueri. Angio: aziendentzako bazkaleku hesitua. Paisaia mota berezia, basoz eta belardiz osatua. Basoa oso laxa da, eta zuhaitzak deslai eta solte daude. Extremadurako angioak bezalakoak. Bahitura: agintaritzak norbaiten ondasunak, kasu honetan abereak, bere esku hartzea, haren zorrei edo eginiko kalteei erantzuteko. Abereak bahitzailearen esku geratzen ziren, jabeak eginiko kalteak ordaindu arte. Ordaindu ezean, bahitzaileak aberea akabatzeko edo saltzeko baimena zuen. Belloizko txanpon: zilarrez eta kobrez osaturiko aleazioa, txanponak egiteko erabiltzen zena. Aro Berrian erregeek maiz erabili zuten sistema hori, zailtasun ekonomikoei aurre egiteko. Garaiko kontu txapona edo diru patroia zilarrezko erreala zen; alegia, 18 kilateko zilarra zuena. Belloizko txanponen kasuan, zilar konposaketa % 10-50 bitartean egon zitekeen. Belloizko txanponari zilarrezko txanponaren balioa eta balio nominala gordetzen zitzaion, baina berezko balioa aldatu egiten zen. Horrexegatik, XVII. mendean zilarraren saria ezarri zen, alde hori nolabait gainditzeko. Sari hori oso aldakorra izan zen, eta 1’5-4 bitartean mugitu zen; hau da, zilarrezko erreal bakoitzaren truke 1’5 edo 4 belloizko erreal lortu zitezkeen. Busto: gehienez, 800 alez osatutako behitaldea. Euskaraz elia edo erpika esaten zaio. Eguzkiz eguzki: denboran zehar haren esanahia aldatzen joan bazen ere, jatorrian zen abereak baserritik, eskortatik edo ukuilutik egunsentian ateratzea, mendietako larreetara eramatea eta ilunabarrean bueltatzea. Epizootia: animalia espezie batean baino gehiagotan azaltzen den gaixotasun epidemikoa, hala nola amorrua, bruzelosia eta sukar aftosoa. Erralde: ganadua pisatzeko erabilitako neurria, hamar libraren baliokidea. Erreal: diru patroia, 34 marai. Gizon zintzo: udaletan eta kontzejuetan arian-arian Ahaide Nagusiak boteretik baztertu, eta ofizio garrantzitsuenak eskuratzen hasi zen gizarte talde edo pertsonak definitzeko terminoa, XV. mendean agertu zena. Garai hartan, Ahaide Nagusien jarrera maltzurtzat jotzen zen bandoen gerran jazotako gertakariak zirela eta; besteak beste, Arrasateren erreketa 1448an eta 1455 Oiartzungo bandokideen lubakitzea, Gipuzkoako Ermandadeko gudarosteek aterarazi zituztenak. Gazteleraz omes buenos esaten zitzaien. Haragi hornitzaile: herri bateko haragi horniketa -arrain, olioa edo ardoarekin gertatzen zen bezala- urtero enkantean ateratzen zen. Horretarako, hiru kandela erretzen ziren, eta bitarte horretan diru gehien eskaintzen zuenak eskuratzen zuen herriko harategiak hornitzeko, kudeatzeko eta bertan haragia saltzeko eskubidea; betiere, udalak ezarritako baldintzetan. Haragi hornitzailea arduratzen zen bertako zein kanpoko haragia ekartzeaz, eta haren ardurapean zegoen harakinak edo harakinek saldutako abere zatiak eta haragia. Esan dezakegu hornitzailea inbertitzailea zela eta bere ardurapean soldatapeko hainbat langile zituela. Harakai: Haragitarako gizendu den aberea. Ogi idia, idi gizendua. Gazteleraz bueyes cebones esaten zaie. Ipinabar: adarra utzi edo ipini. Kimatutako zuhaitzei edo zuhaitz motzei bi adar nagusi uzten zitzaien, bat angelu perpendikularrean eta bestea kamutsean. Gaztelerazko “dejar horca y pendón”en baliokidea. Gazteleraz robles guiones ere esaten zaie. Izotz Aro Txiki: 1300-1850 bitartean izandako hotzaldia. Lurraren tenperatura orokorra gradu bat jaitsi zen, eta horrek 10 graduko aldeak sortarazi zituen zenbait lekutan. Horren ondorioz, Euskal Herrian neguak oso latzak izan ziren, eta udak, berriz, oso hezeak. Gazteleraz Pequeña Edad Glacial esaten zaio. 170
181
Ă lvaro AragĂłn Ruano
Kapusai: ardi latxen artilezko kapa txanoduna, euritik babesteko egiten zena. Karbunko: gizakiari eta hainbat etxe abereri erasotzen dien gaixotasun infekziosoa, bazilo batek sortutakoa. Glossanthrax, lupua, satar. Larrain: uzta eultzitzen den leku laua, lurra irmoa eta askotan lauzatua duena. Iparraldean, landa, eremua. Lauko: 4 marai. Nafarreri: gaixotasun infekziosoa, kutsagarria eta epidemikoa, jatorriz birikoa, besikula eta pustula bihurtzen diren gorriuneak ezaugarritzat dituena. Pronostikoa larria da, ehunetik 15 kasu inguru hilgarriak baitira. Pustulak lehortu egiten dira, eta zarakar txikiak sortzen; horiek eroritakoan orbain iraunkorrak uzten dituzte. Baztanga, zurrunpi. Ogisaroi: nekazaritzarako erabilitako saroia edo abere eremua. Ondazilegi: herri lurra, non auzokoek zenbait eskubide eta ustiapen lortu zitzaketen, adibidez: etxeetako su egurra lortu, gaztainondoak landatu, abereen bazkarako edo oheak egiteko iratzea moztu, etab. Jabegoa udalarena zen, baina ustiapena herriarena. Hasiera batean erabilera askea bazen ere, denborarekin, XVIII. mendean hain zuzen ere, udalak diru sariak eskatzen hasi ziren. Pinta: bolumen unitate zaharra, herrialde bakoitzean balio desberdina zuena. Euskal Herrian pitxerraren erdia, litro bat goiti-beheiti. Pleuropneumonia: pleura edo andaerraia handitzea dakarren pneumonia. Saka alkate: Behobiako mugatik atera eta sartzen edo alde batera eta bestera pasatutako produktuak behatzeaz eta sari kobratzeaz arduratzen zen kargua edo pertsona. Gazteleraz, Alcalde de Sacas esaten zitzaion. Saroi: herri lurretan eratutako eremu borobila. Erdian artamugarria, haustarria edo haustarratze deritzan harria du, eta aldamenetan beste harri txiki bat edo baztermugarria. Bertan, txabola bat eratzen zen abeltzainarentzat eta eskortak abereentzat. Hasiera batean abeltzaintza eta basogintzarekin lotuta egon bazen ere, denborarekin saroi asko baserri bihurtu ziren, abereak bertan ukuiluratuz eta aldameneko lurretan nekazaritza ekoiztuz. Saroe, korta, xabe, ola. Gazteleraz sel edo bustaliza esaten zaio. Suaritz: Oiartzunen erabilitako adiera. Ikatza lortzeko gidatutako haritz motzak. Haritzei kimaketa egiteko garaian bizpahiru adar nagusi uzten zitzaien; bertatik ateratako adartxoak 10 edo 12 urtean behin kimatzen ziren, txondorrak elikatzeko. Gidoiak edo zuhaitz gidatuak. Tarja: txanfoi. 8 marai. Trasterminantzia: gertu edo gehienez 18 kilometrora zeuden bi herrien arteko larre aldaketa. Unanmaizter: herri bateko abelburuz arduratzen zen pertsona. Auzoko guztien buruak bildu, eta mendira eramaten zituen larreratzeko, herri lurretan edo saroietan. Normalean, haren ardurapean zeuden unaiak edo abeltzainak arduratzen ziren abereak ekartzeaz eta eramateaz.
182
171
Lehen Liberalismoa Liberalismoa Oiartzun Oiartzun Haranaean Haranean 1111 Lehen Liberalismoa Oiartzun Haranaean Lehen Liberalismoa Oiartzun Haranean El primer Liberalismo en el alle Oiartzun (1800-1840) Lehen Liberalismoa Oiartzun Haranaean Lehen Liberalismoa Oiartzun Haranean El primer Liberalismo en Valle de Oiartzun 1111 Lehen Lehen Liberalismoa Oiartzun Haranaean Lehen Liberalismoa Oiartzun Haranean El primer Liberalismo en el Valle alle Oiartzun (1800-1840) El primer Liberalismo en Oiartzun Maria Tere a Gabarain El Liberalismo en alle de Oiartzun (1800-1840) El primer primer Liberalismo en el Valle de Oiartzun Maria Teresa GabarainAranguren Aranguren
El primer Liberalismo en alle de Oiartzun Oiartzun (1800-1840) Maria Tere a Gabarain El primer Liberalismo en el Valle Maria Teresa GabarainAranguren Aranguren Maria Tere a Gabarain Aranguren Maria Teresa Gabarain Aranguren Maria Tere a Gabarain Aranguren Maria Teresa Gabarain Aranguren aharreko amilia Mikrohistoria etaetaenealog a Oiartzun Zaharreko familiaeta etaondasunak. ondasunak. Mikrohistoria Genealogia Oiartzun aharreko amilia Mikrohistoria etaetaenealog a Oiartzun Zaharreko familiaeta etaondasunak. ondasunak. Mikrohistoria Genealogia 222222 Oiartzun amilias ortunas del Oiartzun Antiguo. Microhistoria enealogia Oiartzun aharreko amilia eta ondasunak. Mikrohistoria eta enealog aa Oiartzun Zaharreko familia eta ondasunak. Mikrohistoria eta Genealogia Familias y fortunas del Oiartzun Antiguo. Microhistoria y Genealogía Oiartzun aharreko amilia eta Mikrohistoria etaeta enealog Oiartzun familia etaondasunak. ondasunak. Mikrohistoria Genealogia amilias Zaharreko ortunas del Oiartzun Antiguo. Microhistoria enealogia 22 Juan Familias y fortunas del Oiartzun Antiguo. Microhistoria y Genealogía amilias ortunas del Oiartzun Antiguo. Microhistoria enealogia Familias y fortunas del Oiartzun Antiguo. Microhistoria y Genealogía Javier Pescador C. amilias y ortunas Familias fortunasdel delOiartzun OiartzunAntiguo. Antiguo.Microhistoria Microhistoria y enealogia Genealogía 3 Oiartzungo Hizkera Hizkera 3 Oiartzungo Hizkera Hizkera 3333 Idoia Hizkera raile Ugalde alde Oiartzungo Hizkera Idoia Fraile Hizkera Oiartzungo Hizkera raile Ugalde alde 33 Idoia Idoia Fraile Ainoa raile galde Idoia raile alde Idoia Fraile Ugalde Ainhoa Fraile Ugalde Idoia raile alde Idoia Fraile Ugalde Ainoa raile galde Ainhoa Fraile Ugalde Ainoa raile galde Ainhoa Fraile Ugalde Ainoa Ainhoaraile Frailegalde Ugalde Oiartzungo Esteban Esteban Donearen onearen Elizako Elizako moneta monetaaurkikuntza aurkikuntza Oiartzungo Oiartzungo Esteban Esteban Donearen onearen Elizako Elizako moneta monetaaurkikuntza aurkikuntza 444444 ElOiartzungo Oiartzungo Esteban Donearen Elizako moneta aurkikuntza hallazgo monetario de la Iglesia de an Esteban Oiartzun Oiartzungo Esteban onearen Elizako moneta aurkikuntza El hallazgo monetario de la Iglesia de San Esteban (Oiartzun) 1995 Oiartzungo Esteban Donearen Elizako moneta aurkikuntza Oiartzungo Estebande Elizako moneta aurkikuntza hallazgo lalaIglesia dede an Esteban 44 El El hallazgomonetario monetario deonearen Iglesia San EstebanOiartzun (Oiartzun) 1995 El hallazgo monetario de la Iglesia de an Esteban Oiartzun El hallazgo monetario de la Iglesia de San Esteban (Oiartzun) El Esteban Elhallazgo hallazgomonetario monetariode delalaIglesia Iglesiadede an San EstebanOiartzun (Oiartzun) 1995 1995 Oiartzun Haranaren Miguel Ibañez Artica Geologia 5 Haranaren eoloia 5 Haranaren HaranarenGeologia eoloia 5555 Oiartzun Oiartzun Haranaren Geología del Valle eolog a saila del deGeologia Oiartzun Haranaren eoloia Arkeologia / alle Apartado arqueológico: Oiartzun Haranaren eoloia 55 Jo Geología del Valle eolog a Haranaren del alle deGeologia Oiartzun Geología del Valle e Angel Torre ez eolog a del alle de Oiartzun Jose Angel Torres Sáez Geología del Valle eolog a del alle de Oiartzun Marian Guereñu Urzelai Jo e Angel Torre ez Jose Angel Torres Sáez Lui Ignacio iera Au o Jo e Angel Torre ez Jose Angel Torres Sáez Luis Ignacio Viera Ausejo Jo edel Angel Torre eze Jose Angel Torres Sáez Lui Ignacio iera Au eo Mª Mar López Colom Luis Ignacio Viera Ausejo Lui Ignacio iera Au e Luis Ignacio Viera Ausejo Lui iera Au eo o LuisIgnacio Ignacio Viera Ausejo Oiartzungo Oiartzungo kantutegia. kantutegia.Bertako Bertakoherri herrimemoriak memoriak 666 24/6/09 13Kapitulua6 13:37kantutegia. Página 442 Bertako Oiartzungo Oiartzungo kantutegia. Bertakoherri herrimemoriak memoriak Jo e Mari Lekuona Oiartzungo kantutegia. Bertako herri memoriak 6 Oiartzungo kantutegia. Bertako herri memoriak Juan Mari Lekuona 6 Oiartzungo kantutegia. Oiartzungo kantutegia.Bertako Bertakoherri herrimemoriak memoriak e Mari Lekuona 66 Jo Juan Mari Lekuona Jo e Mari Lekuona Juan Mari Lekuona Jo e Mari Juan MariLekuona Lekuona natura natura 7777 Oiartzungo Oiartzungo natura natura natura Carlos Aseginolaza Iparragirre Carlo A eginolaza Iparragirre 7 Oiartzungo natura 7 Oiartzungo natura natura 77 Carlo CarlosAAseginolaza Iparragirre eginolaza Iparragirre Carlos Aseginolaza Iparragirre Carlo A eginolaza Iparragirre CarlosAAseginolaza Iparragirre Carlo eginolaza Iparragirre Oiartzungo 8 Oiartzungo San an Esteban Esteban Parrokiako arrokiako erretaulak erretaulak Oiartzungo San Esteban Parrokiako erretaulak 8 Oiartzungo an Esteban arrokiako erretaulak Oiartzungo San Esteban Parrokiako erretaulak Los retablos de la Parroquia San Esteban Los retablos de la arro uia de an Esteban de Oiartzun 8 Oiartzungo an Esteban arrokiako erretaulak Oiartzungo Esteban Parrokiako erretaulak 8 Maite Oiartzungo anla Esteban arrokiako erretaulak Los retablosSan de la Parroquia San Esteban Los retablos de arro uia de an Esteban de Oiartzun Los retablos de la Parroquia San Esteban Maite Barrio Olano Barrio Olano Los retablos de la arro uia de an Esteban Los retablos de la la Parroquia Esteban de Los retablos de arro uia de San an Esteban de Oiartzun Oiartzun Maite BarrioOlano Olano Maite Barrio Jon Bera ain alvarredi Maite Barrio Olano Maite Barrio Olano Jon Berasain Salvarredi Maite Barrio Olano Maite Barrio Jon Bera ain Olano alvarredi Jon Berasain Salvarredi Jon Bera ain Jon Berasain Salvarredi Jon ain alvarredi alvarredi JonBera Berasain Salvarredi Arditurriko meategiak 9 Arditurriko meategiak Arditurriko 9 Arditurriko meategiak meategiak Arditurriko meategiak Arditurri coto minero 9 Arditurriko meategiak Arditurriko meategiak 9 Arditurri Arditurriko meategiak Arditurri Arditurri coto minero Je Iturrioz Ibarlucea Arditurri Arditurri coto minero Jesús Iturrioz Ibarlucea Arditurri Arditurri cotoIbarlucea minero Je Iturrioz Jesús Iturrioz Ibarlucea Je Iturrioz Ibarlucea Jesús Iturrioz Ibarlucea Je JesúsIturrioz IturriozIbarlucea Ibarlucea Iturriozko torrea torrea 1010Iturriozko Lacasa casa“Torrea” “Torrea”de deIturriotz Iturriotz La JuantxoAgirre-Mauleon Agirre-Mauleon Juantxo AlvaroAragon Aragón Ruano Ruano Alvaro OiartzungoBaserria. Baserria.Kalea Kaleaeta etanekazal nekazaliharduera ihardueraartean artean 1111 Oiartzungo Juan Cruz Alberdi
Iturriozko torrea torrea 1010Iturriozko
Lacasa casa“Torrea” “Torrea”de deIturriotz Iturriotz La JuantxoAgirre-Mauleon Agirre-Mauleon Juantxo AlvaroAragon Aragón Ruano Ruano Alvaro
OiartzungoBaserria. Baserria.Kalea Kaleaeta etanekazal nekazaliharduera ihardueraartean artean 1111 Oiartzungo JuanCruz CruzAlberdi Alberdi Juan Iturriozko torrea torrea 1010Iturriozko Mikel Cendoya Mikel Cendoya La casaAmundarain “Torrea”de deIturriotz Iturriotz La casa “Torrea” Ainhoa Ainhoa Amundarain Juantxo Agirre-Mauleon Juantxo Agirre-Mauleon AlvaroAragon Aragón Ruano Ruano Oiartzungo KontzejuEtxeak Etxeak Oiartzungo Kontzeju 1212Alvaro Las Casas Concejiles deOiartzun Oiartzun Casas Concejiles de Oiartzungo Baserria.Aranburu Kalea etanekazal nekazaliharduera ihardueraartean artean Oiartzungo Baserria. Kalea eta 1111 Las Txema Gaztelumendi Txema Gaztelumendi Aranburu JuanCruz Cruz Alberdi Juan Alberdi MikelCendoya Cendoya Euskal AntzerkiaOiartzunen Oiartzunen Euskal Antzerkia 1313Mikel Ainhoa Amundarain Ainhoa Amundarain Eugenio Arocena Egimendia Egimendia Eugenio Arocena
12 Oiartzungo KontzejuEtxeak Etxeak Kontzeju 12 Oiartzungo toponimiade Oiartzun Oiartzungo Toponimia 1414Oiartzungo Las Casas Concejiles Las Casas Concejiles de Oiartzun
Toponimia de Toponimia de Oiartzun Oiartzun TxemaGaztelumendi Gaztelumendi Aranburu Txema Aranburu Imanol Goikoetxea López Imanol Goikoetxea López IdurreLekuona LekuonaAntzizar Antzizar Euskal AntzerkiaOiartzunen Oiartzunen Euskal Antzerkia 1313Idurre Eugenio Arocena Egimendia Arocena Egimendia Herrimusikaren musikaren TxokoaOiartzunen Oiartzunen Herri Txokoa 1515Eugenio Centrode deMúsica Músoca popular Oiartzun Centro popular enen Oiartzun Oiartzungo toponimia Toponimia 1414Oiartzungo JuanMari MariBeltran Beltran Juan Toponimia de Toponimia de Oiartzun Oiartzun ImanolGoikoetxea Goikoetxea López López Imanol Isiltzen ezden denisiltasuna. isiltasuna. Lurpetik Lurpetik berreskuratutako ez berreskuratutakomemoria memoria 1616Isiltzen IdurreLekuona Lekuona Antzizar Idurre Antzizar Kattin Txiki taldea Kattin Txiki taldea 15 Herrimusikaren musikarenTxokoa TxokoaOiartzunen Oiartzunen 15 Oiartzungo perretxikoen gidaliburua 17 Herri Centro de Músoca popular Oiartzun Centro de Música popular enen Oiartzun Joxe Manuel Lekuona Juan Mari Beltran Juan Mari Beltran
Emakumeen baitan. Oiartzungo historia zati bat, emakumeek 18 Isiltzenez ezden den isiltasuna. Lurpetik berreskuratutako Isiltzen isiltasuna. Lurpetik berreskuratutakomemoria memoria 1616kontatua KattinTxiki Txikitaldea taldea Kattin Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea. Ane Lardi Enbil
Oiartzungo perretxikoen gidaliburua 17 Osasun arloko profesionalak Oiartzungo bailaran (1597-1936) 19 Joxe Manuel Lekuona
Profesionales de la medicina en el valle de Oiartzun (1597-1936) Javier Olascoaga Urtaza
20 Abeltzaintza Oiartzunen XX. mendearen hasiera arte
La ganadería en Oiartzun hasta comienzos del siglo XX Alvaro Aragon Ruano
Alvaro Aragon Alvaro Aragon
Behiak Artikutzako eremuan.
Alvaro Aragon
Aiako Harriko suaritza.
A.G.G.-G.A.O., JD IT 3241b, 5
1908ko Gipuzkoako estatistika.
Alvaro Aragon
Zaldia Lesaka eta Goizuetako mugan.
Iturria: Autoreak egina agirietatik eta zenbait mapetatik ateratako datuei eskez. GOIKOETXEA, I. - IKERMAP eta OBIE Taldea: Oiartzungo mapa (1/15.000). Oiartzun: Oiartzungo Udala, 1999; GEOGRAMA: Errenteria. Mapa toponĂmico y callejero. Errenteria: Errenteria - Gipuzkoako Foru Aldundia, 2006; eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kartografia.
Emietako haustarria. Luis Mari Zaldua
Luis Mari Zaldua
Artiagako haustarria.
Igantziko haustarria. Luis Mari Zaldua
Luis Mari Zaldua
Luis Mari Zaldua Gipuzkoa Kultura
Xabier Eskisabel
Urbieta Berriko haustarria.
Hirumugarrietako Orreagako mugarriaren detailea. Orreagako mugarria Hirumugarrietan.
Alvaro Aragon
Hondarribia eta Oiartzunen arteko bazka hitzarmena (1750).
Aranzadi Elkartea, Elosegi Bilduma Aranzadi Elkartea, Elosegi Bilduma
Iturriotz Dorretxeko atearen xehetasuna.
Iturriotz dorretxeko dobelaren xehetasuna.
Kutxa Fototeka G.A.O. Ojanguren Bilduma
Madalensoroko artadia.
Oiartzun Altzibartik.
Aranzadi Elkartea, Elosegi Bilduma G.A.O. Ojanguren Bilduma
G.A.O. Ojanguren Bilduma
Zaldibiko Bixente Nazabal bere semealabetako bikin Seingo zelaietan (1962).
Zaldibiko Joxe Migel Arruabarrena Etxeberria bere familia eta artaldearekin Arranbide baserriaren ondoan (1962)
A.M.O. A.M.O.
A.M.O.
Oiartzungo mataderoaren proiektuaren planoa, 1862.
Oiartzungo mataderoaren proiektuaren planoa, 1889.
A.M.O. A.M.O.
Oiartzungo mataderoaren proiektua, 1907.
A.M.O. A.M.O.
Oiartzungo mataderoaren proiektua, 1907.
Oiartzun aldizkaria, Ikardo
Oiartzungo Mataderoa, 1982.
Kutxa Fototeka
Goldatzen.
Idi parea.