20160311 azkena bilduma 2013 14 15 kolor

Page 1

Oiartzungo XXVI, XXVII, XXVIII.

LEHIAKETA 2013, 2014, 2015



Oiartzungo XXVI. XXVII. XXVIII. Prosa eta Poesia lehiaketa 2013, 2014, 2015


Š Oiartzungo Udala Lege gordailua: SS-391-2016 Fotokonposaketa eta inprimaketa: Antza komunikazio grafikoa


Sarrera Oiartzuar agurgarriok! Aurten hogeita zortzigarrenez, poesia eta kontakizun arrunt ederrak idatzi dizkigute gure herriko haur eta gazteek. Literaturak badu zerikusirik joskintzarekin. Idazlea bera da hitzak elkarrekin josteaz arduratzen den jostuna, letrak eta hitzak elkarrekin lotuz istorioak, poesiak edo kontakizunak ehuntzen dituen artisaua. Literatura oihal koloretsuz osatutako soineko eder bat da. Jostorratz eta hariz josi eta mila usainez, mila kolorez eta Ăąabarduraz aberastua. Gure herriko jostunek, beren irudimena martxan jarri eta gure euskararekin jostatuz, lan umoretsu, triste, abenturazale eta abar josi dizkigute. Sormen lan handia dago lan hauen atzean. Zoritxarrez, lan mordoxka bildumatik kanpo geratu dira, baina gogoa eta ilusioa jarri eta ahalegina egin duzuen guztioi eskerrak eman nahiko genizkizueke. SEGI HORRETAN! Dagoeneko ohartuko zinetenez, aurten liburuxka mardulagoa argitaratu dugu. Azken urteetan jasandako krisia dela medio, bi urtean argitaratu gabeko aleak aurtengoarekin batera kaleratzea erabaki dugu. Azkenik, aipatu gabe ezin utzi lehiaketa hau aurrera atera ahal izateko laguntza eman duzuen guztiak. Oiartzungo Udalaren izenean, zorionak! “hemen bildu den indarraz, grinaz eta poz-taupadaz herri hau sortzen segi dezagun EUSKARATIK ta EUSKARAZâ€?

Irati Etxebeste Madariaga eta Ioritz Aizpuru Lopez Oiartzungo euskara zinegotzi ohia eta gaur egungoa



Aurkibide orokorra Oiartzungo XXVI. Prosa eta Poesia Lehiaketa 2013 9 Oiartzungo XXVII. Prosa eta Poesia Lehiaketa 2014 59 Oiartzungo XXVIII. Prosa eta Poesia Lehiaketa 2015 107



Oiartzungo XXVI. Prosa eta Poesia lehiaketa 2013



Oiartzungo Prosa eta Poesia Lehiaketaren 2013ko saridunak

2013ko epaimahaikideak:

Pello A単orga, Ipuin kontalaria

Goiatz Labandibar, Kazetaria eta idazlea

Antton Kazabon, Idazlea, irakaslea

Aingeru Palomo, Irakaslea

I単aki Arbelaitz, Oiartzun irratiko kolaboratzailea

Sohalge Arbelaitz, Irakaslea

Imanol Irigoien, Poeta eta margolaria

Intxixu AEK euskaltegia

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea

Lehendakaria: Irati Etxebeste Madariaga (Euskara Zinegotzia) Idazkaria: Aitziber Arnaiz Garmendia (Euskara Teknikaria) Zuzenketak: Arkaitz Goikoetxea Arriola

11


2013ko saridunak Saila

Maila

1. saila LH 3

Prosa

Poesia

Haitz Aranburu Mutiloa ARDI OTSOJALEA

Maialen Leiza Irazusta KATU-BELTZ

2. saila LH 4

Xabat Olaiz Etxeberria MARKEL ETA ETXE MAMUA

Janire Jacome Legorburu GELA GORRAREN MISTERIOA

3. saila LH 5-6

4. saila DBH 1-2

5. saila DBH 3-4

6. saila 16-18 urte

Maren Elizetxea Casti単eira

Izaro Telletxea Delgado

KOLORERIK GABEKO OSTADARRA

NIRE ESKUA ZUREAN

June Imaz Irastorza

Katixa Oiartzabal Maisterrena

ALTXOR MISTERIOTSUA

LAINOA

Unai Garayar Urkizu

Be単at Retegi Artola

MARINELAREN ZAIN

UME BAHITUAREN IRRIA

Haitz Iriondo Gaztelumendi

Izar Susperregi Garmendia

UMEZURTZAK KASUAN SARTUTA

IRRIBARREZ, GERO MINEZ, ERAGI DIDAZU NEGARRA

Jokin Irastortza Zabalegi

Jokin Irastortza Zabalegi

ZUMARDIREN BIDETIK

ITZULIKO ZAREN ESPERANTZAN

Paul San Sebastian

Ane Lizarraga Etxeberria

BIRRAITONAREN HISTORIA

DESBERDINAK BAINA BERDINAK

Haizea Saez de Eguilaz Perez

Karen Mu単oz Etxebeste

PANPINEN BI AURPEGIAK

TESTIGANTZA BELTZA

Ilargi Aristondo Merino

Haizea Saez de Eguilaz Perez

ZU BILATU NAHIAN

EZKUTUKO ARGIAK

12


Aurkibidea Prosa Ardi otsojalea

16

Katu-beltz 17 Markel eta etxe mamua

18

Gela gorraren misterioa

19

Kolorerik gabeko ostadarra

21

Altxor misteriotsua

22

Marinelaren zain

23

Umezurtzak kasuan sartuta

25

Zumardien bidetik

28

Birraitonaren historia

31

Panpinen bi aurpegiak

33

Norabiderik gabe, zu bilatu nahian

39

Poesia Nire eskua zurean

45

Lainoa 46 Ume bahituaren irria

47

Irribarrez, gero minez, eragin didazu negarra

49

Itzuliko zaren esperantzaz

51

Desberdinak, baina berdinak

53

Testigantza beltza

55

Ezkutuko argiak

57

13



Prosa Oiartzungo XXVI. Prosa eta Poesia lehiaketa 2013


Haitz Aranburu Mutiloa 1. saila Prosa

Ardi otsojalea Bazen behin, bost ardiko artalde bat. Lehenengoak Koxme izena zuen. Ile asko eta hanka motzak zituen. Bigarrenak Aker izena zuen. Adar handi kiribilduak zituen eta buztan motzekoa zen. Hirugarrenak Txuri izena zuen. Elurra baino zuriagoa zen eta hanka luzeak zituen. Laugarrenak Beltz zuen izena. Ile beltza eta begi urdinak zituen. Bosgarrenak eta azkenak Marroi izena zuen. Baratzeko lurra baino marroiagoa zen eta isats luzea zuen. Bat-batean, otsoa agertu zen. Ardi guztiak jan behar zituenean, pixka bat itxaroteko esan zioten ardiek: -Itxaron! Mesedez eskatzen dizugu! -Ez! Ez dizuet itxarongo! -A bai, ba ikusiko duzu! Ez badiguzu itxaroten, ikusiko duzu! -esan zion Akerrek otsoari, baina otsoak ez zion kasurik egin. Lehenik Koxme jan zuen. Ondoren Txuri, gero Beltz. Horren ostean, Marroi eta, azkenik, Aker jan behar zuenean, otsoak ahozuloa zabalik zuela, zer da eta ardiak otsoa jan zuen. Orduan bai bakea. Hura lasaitua hartu zuena Akerrek. Handik aurrera, bakar-bakarrik bizi izan zen Aker. Triste zegoen, otsoak bere lagunak jan zituelako. Baina lagun berriak egin zituen: urtxintxa, satorra, txakur bat eta tximeleta. Horregatik, tristura joan eta pozik bizi izan zen handik aurrera Aker. Belazti

16


Maialen Leiza Irazusta 1. saila Prosa

Katu-beltz Bazen behin Katu-beltz izena zuen katu beltz bat. Baserri batean bizi zen bere familiarekin. Katu-beltz beltz-beltza zen. Bere familian kolore askotakoak ziren. Ama gorria, urdina eta zuria, aita, berriz, berdea, arrosa eta grisa. Katu-beltzek kolore askotakoa izan nahi zuen eta bere lagun elefanteak esan zion: -Urruti-urruti bizi da gizon bat katuak margotzen dituena eta artista bat da!! Orduan Katu-beltz etxafuego bat baino azkarrago joan zen etxera eta amari gertatutakoa kontatu zion. Amak motxila prestatu, eta Katu-beltz hantxe abiatu zen motxila bizkarrean. Mendiak gora, mendiak behera, azkenean gaua iritsi zen arte. -Kobazulo honetan sartuko naiz eta ogi pixka bat jango dut -pentsatu zuen bere baitan. Hurrengo egunean urruti-urrutian ortzadarra baino kolore gehiago zituen etxea ikusi zuen, eta hara inguratu zenean, atea jo zuen. Ipotxa baino gizon txikiago batek atea ireki eta gizonak sartzeko esan zion. Katu-beltz mahai baten gainean jarri zen. Orduan artista etorri eta gorputzeko atal guztiak margotu zizkion. Bukatutakoan Katu-beltz etxera itzuli zen. Handik egun batzuetara, Katu-beltz bere lehengusuekin jolasten zebilela, euria hasi zuen eta kolore guztiak joan zitzaizkion. Bere lehengusuek esan zioten: -Katu-beltz, kolore guztiak joaten ari zaizkizu eta berriro beltza zara. -Ni naizen bezalakoa naiz eta onartu egingo dut. Geroztik zoriontsuago bizi izan zen. Nelaiam 17


Xabat Olaiz Echeverria 2. saila Prosa

Markel eta etxe mamua Bazen behin Markel izeneko mutiko bat, arduratsua, lagun ona eta pixka bat beldurtia zena. Kolore laranja gustatzen zitzaion. Egun batean, bere lagunek jolastera gonbidatu zuten. Eta Markelek honelaxe erantzun zien: - Bale! Baina zertan ibiliko gara? Eta hauxe erantzun zioten: - Futbolean. Futbolean ibiltzera joan ziren eta Jon bere lagunak baloia indartsu jaurti zuen. Etxe mamua esaten dioten etxeko ganbarara joan zen baloia. Markelek pentsatu zuen bere baitan: - A zer-nolako jaurtiketa! Eta Jonek esan zuen: - Zoaz baloiaren bila, Markel! Markelek, txintik ere esan gabe eta izuaren izuz, atea ireki zuen eta aurrean txakur maitagarri bat atera zen. Txakurrak bere hezurra galdu zuen. Orduan Markel adoretsu sentitu zen, eta hau esan zuen: - Baloia eta hezurra, biekin aterako naiz!!! Etxera sartu, ganbarara igo eta baloia eta hezurra hartu zituenean, hain azkar atera zen, mamu batek ere ezin izan zuen geldiarazi. Egun hartatik aurrera ez zuen beldurrik izan, eta baloia hara joaten zenean, beti berak hartzen zuen. Eta txakur horren laguna egin zen. Baina bere kolore gogokoena ez zen aldatu. Laranja izaten jarraitu zuen. Siux 18


Janire Jacome Legorburu 2. saila Prosa

Gela gorraren misterioa Ipuin honetan bi protagonista daude: Oier eta Ane. Biek dituzte 15 urte, eta gela berekoak dira. Istorio hau 2007an gertatu zen, abenduaren 8an. Egun hartan, Oier eta Ane ikastolan zeuden. Matematika zuten eta biderketen proba egin behar zuten. Bat-batean, andereñoak esan zuen: - Denbora agortu da. Ekarri proba. Denek proba andereñoaren mahaira eraman zuten. Eta Oierrek esan zion Aneri: - Seguru denak ongi ditudala. Eta Anek erantzun zion: - Ez egon hain seguru, agian denak gaizki dituzu eta. Lagun oso onak ziren biak, eta sekretu guztiak batak besteari kontatzen zizkioten. Andereñoak esan zuen: - Zuzendu ditut probak. Zuk, Oier, triste utzi nauzu. Zero bat duzu!!!! - Ezin du izan! –esan zuen Oierrek. - Esan dizut –esan zion Anek. - Ja, ja, ja, dena gaizki! –esan zion Gaizkak, burla moduan. Masailak tomateak bezain gorriak zituela erantzun zion: - Ez egin barre, zuk okerrago egiten duzu eta! Gorritu egin zen Gaizka. - Ez da egia! –esan zion. - Bai, hala da!

19


- Ez, gezurti! - Ez, “atontao”! - “Atontao” zu! - Ez, zu! - Ez, zu! Eta biek batera esan zuten: - EZ, ZU!!!!! Ikastola osoan entzun zen beren oihua, baina gela batean ez. Gizon zahar bat sartu zen haien gelan eta eskutitz bat utzi zuen Oierren mahaian, eta beste bat Anerenean. Oierrenean jartzen zuen: “Oier detektibea, kasu bat daukat zuretzat. Ezin dizut esan zein naizen, baina bai zer nahi dudan. LHko 6B gelara joan eta han pista bat aurkituko duzu. Aneri zurekin joateko esan. ZORTE ON!”. - Ane, Ane! Begira zer dudan! - Bai, nik ere badut, Oier! Goazen biok elkarrekin kasua argitzera! - Bai. Azkar! LHko 6B gelara joan ziren. Dena armiarma sarez betea zegoen. - Ane, begira! – esan zuen Oierrek. - Paper bat! – esan zuen Anek. Oierrek papera irakurri zuen: “Kaixo bikote, DBHko 4A gelara joan. Han aurkituko duzue misterio honen azken geltokia. Bilatu pistak, eta jakingo duzue zergatik DBHko 4A gelan ez den zuen oihua entzun”. DBHko 4A gelara iritsi ziren, eta azken papera aurkitu zuten. Anek irakurri egin zuen: “Hemen bilatu behar duzue misterioaren bukaera. Bilatu paretan zerbait, eta misterioa argituko duzue”. Biek pareta begiratu zuten, eta geruza bat zuen. Geruza horri esker, ez zen oihua entzun. Beren gelara bueltatu ziren. Ez zen inoiz gehiago etorri aitona zahar hura. Eta beren haurrek, eta beren haurren haurrek ere, familiako istorioa zekiten. Sorgin

20


Maren Elizetxea CastiĂąeira 3. saila Prosa

Kolorerik gabeko ostadarra Orain dela urte asko eta asko, Afrikako sabanan, Kenyan, istorio hau gertatu zen. Kenya oso lurralde lehorra da, oso zuhaitz gutxi daude eta daudenak nahiko kaxkarrak dira. Hala ere, animalia asko bizi dira: elefanteak bere belarri handiekin; zebrak, preso- pijamekin; jirafa lepo luzeak‌ Badago gauza bat sabanako animalia guztiei gustatzen zaiena: paisaia marroi horretan ostadarra ikustea. Ostadarrak kolorez margotzen du sabana osoa. Ostadarra oso lanpeturik zebilen hainbat herrialde bisitatu behar zuelako: Euskal Herria, Frantzia, Amerika‌ Egun batean abisua iritsi zitzaion: Afrikara joan behar zuen . Eta hara abiatu zen, baina iritsi zenean, konturatu zen dena bustita zegoela, euria goitik behera ari zuen etengabe eta animaliak oso urduri zeuden, uholdeak hasiak baitziren. Denak alde batetik bestera ari ziren babes bila. Sabanako errege familiak babeslekurik onenak hartu zituen: zuhaitz handienak; tximinoak zuhaitz adaretara igo ziren eta hipopotamoak eta krokodiloak ur azpian sartu ziren. Gainontzeko animaliak babeslekurik gabe geratu ziren. Ostadarrak, egoera larria ikustean, laguntzea erabaki zuen. Ahal izan zuen guztia zabaldu zen, eta sabana osoa estali eta bertako animaliak babestu zituen. Euriteak ordu asko iraun zuen eta, horren ondorioz, ostadarrak koloreak galdu zituen, eta horiekin batera, alaitasuna. Animaliek, ostadarra nola zegoen ikusirik, eta egindakoa eskertzeko, familia bakoitzeko norbaitek bere kolorea emango ziola adostu zuten. Horregatik, animalia batzuk albinoak dira. Izar

21


June Imaz Irastorza 3. saila Prosa

Altxor misteriotsua Orain dela urte batzuk nire amonak kontatu zidan istorioa da hau. Ni txikia nintzela gertatu zen. Nire herrian bazeuden hiru anai-arreba Tadeus, Granate eta Kati izenekoak. Tadeus txikia zen, Granatek hizkuntza guztietan hitz egiten zekien eta Katik oso ondo irakurtzen zuen. Ordiziako mendi eder batean bizi ziren, erreka polit baten ondoan. Egun batean, Tadeusek kobazulo misteriotsu bat aurkitu zuen. Kobazulo hori beltza eta beldurgarria zen. Oso harrigarria iruditu zitzaionez, Katiri eta Granateri abisatu zien. Sartu eta Egiptoko papiroak aurkitu zituzten. Papiroak zahar-zaharrak ziren eta haien ondoan ate magiko bat zegoen. Hura ere oso zaharra zen. Granate deszifratzen saiatu zen, baina mareatu egin zen, hauts magiko baten ondorioz. Hauts hori arrosa zen eta papiroetatik atera zen. Granate altxatu zutenean, giltza bat aurkitu zuten haren azpian. Giltza hartu eta hiru anai-arrebek emozio handiz giltza atean sartu zuten. Altxor misteriotsu bat ikusi zuten. Zirrara handiz ireki zutenean, ez zuten horrelakorik espero. Altxorrak barruan ez zeukan dirurik, ileordeak, mozorroak, kareta oso dibertigarriak eta liburu pila bat baizik. Gezurra zirudien, baina liburu horietako pertsonaiak beraiek ziren!!! Harrigarria izan zen. Gustura irakurri zituzten liburuak mozorroak jantziak zituztela, antzerkia eginez. Aspertu zirenean, altxorra kobazulora bueltatu zuten, beste pertsona batzuk sartzen baziren, beraiek bezala gozatzeko. Izurdetxo

22


Unai Garayar Urkizu 4. saila Prosa

Marinelaren zain Baziren behin bi gazte, Orioko herrian bizi zirenak. Niko eta Haizea zuten izena eta elkar asko maite zuten, baina beren aiten ezin ikusiak ezinezkoa egiten zuen beren arteko maitasuna. Niko mutil gaztea zen, izan ere, 23 urte besterik ez zituen. Marinela zen eta bere begiak itsasoa bezalakoak ziren, urdin-urdinak. Ile horia zuen eta nahiko argala zen. Haizea, berriz, 20 urteko neskatxa zen. Begiak berdeak zituen eta ilea gaztaina kolorekoa. Ezkutuka elkartzen ziren, beren aitek ikus ez zitzaten. Gehienetan, herriko itsasargian elkartu ohi ziren, oso toki lasaia baitzen, itsasoaren edertasuna ikusteko toki paregabea. Bertan, kaioen hotsa eta olatuen talkak besterik ez zen entzuten, itsaslabarraren aurka jotzen zutenean. Itsasargian aitona zahar bat bizi zen, hura ere marinel izandakoa. Niko Haizea baino lehen iritsi ohi zen itsasargira. Egun haietan, aitona horrek gauza asko kontatu ohi zizkion Nikori: bizitako abentura kitzikagarrienak, txikia zela aitari nola lagundu zion itsasargia eraikitzen‌ Egun haietako batean, gauza harrigarri bat kontatu zion: 1905. urtean itsasoratu zen bere kapitainaren agindupean. Ternua aldera joan nahi zuten eta harako bidean, atuna, hegaluzea eta abar harrapatu. Bidean, arrainak ikusi omen zituen ihesean. Handik egun gutxitara, ekaitz batean zeuden. Berak eta beste bi lagunek bakarrik lortu zuten bizirik irautea. Egun hartantxe, hauxe esan zion Nikoren aitak bere semeari etxeratzean: - Niko! –oihukatu zuen–. Jada gizondu haiz. Iritsi duk itsasoratzeko tenorea. - Bai, aita –erantzun zion Nikok, bere aitaren oihuaz beldurturik. - Ondo. Orduan bihar bertan itsasoratuko haiz. - Bihar?

23


- Bai, bihar. - Baina ‌ - Ixo! Ez zegok ezer esatekorik. Nik esana egingo duk. Burua altxatzean, hantxe ikusi zuen bere ama, ateko zirrikitu batetik begira, aurpegia malkoz beterik zuela. Ez zen harritzekoa, izan ere, hiru semeen artean Niko zuen semerik kuttunena. Aita mahaian eseri zela ikustean, Niko ziztu bizian irten zen etxetik Haizearen bila. Zerua garbi-garbi zegoen eta eguzkiaren azken izpiak ikus zitezkeen. Haizea ez zen berandu arte etxeratzen, eta bazekien non aurkituko zuen. Iritsi zenean, hantxe ikusi zuen, hondartzako hondar zurian eserita. Ez zuen ondo hartu berria eta negar malkotan etxera joan zen lasterka. Bera hantxe gelditu zen beste pixka batean, izarren distirari behatuz. Hurrengo egunean, eguna argitu baino lehen itsasargira joan zen. Bazekien Haizea han egongo zela, senak hala esaten zion. Iritsi zenean, hantxe ikusi zuen, eserita, negar totelka. Bere begi berdeak malkoak isurtzen ikustea ez zitzaion batere gustatzen eta berari ere tristura sartzen zitzaion. Haren alboan eseri zen eta zapi batekin malkoak lehortu zizkion: - Lasai egon zaitez. Itzuliko naiz. - Zain izango nauzu. - Itxaron iezadazu hemen. - Ongi da. Besarkada handi batekin elkar agurtu zuten. Egun hartatik aurrera Haizeak ez zuen Nikoren berririk izan baina jendeak dioenez, oraindik han dago, itsasargian, bere marinel kuttuna noiz itzuliko zain. Dartaùan

24


Haitz Iriondo Gaztelumendi 4. saila Prosa

Umezurtzak kasuan sartuta Baziren Londresen bost umezurtz, Londresko estoldetan bizi zirenak. Kozak hamabost urte zituen, adoretsua eta jakintsua zen. Patrik indartsua zen baina ez oso adoretsua. Honek ere hamabost urte zituen. Sina azkarra eta gezurrak esaten abila zen. Hamalau urte zituen. Kevin gazteena zen, hamabi urterekin. Neskazalea eta korrika egiterakoan oso azkarra zen. Baita bihurria ere. Niki ere buru argiko neska zen. Hamalau urte zituen. Estoldetan bizi zirenez, ez zuten jatekorik, janztekorik‌ Lapurretan ibiltzen ziren. Gau batean Koza eta Patrik museo inguruan paseatzen ari zirela bi gizon ikusi zituzten British museumean, aurreko egunetan aurkitutako momia lapurtzen. 200.000000 £ balio zuen. Koza eta Patrik korrika estoldan sartu ziren, beren estoldetako etxera joateko. Etxean zirela, besteei kontatu zieten gertatutakoa. Hurrengo egunean, gosaldu ondoren, Kevin, Sina eta Niki periodikoa lapurtzera joan ziren, aurreko eguneko gertaeraren berri zerbait aipatzen zuen ikustera. Periodikoa esku artean zutela, azaleko albistean jartzen zuen: British Museumean momia berria lapurtua. Diru saria lapurren truke. Hiru gazteak korrika joan ziren Koza eta Patrikengana, periodikoa erakustera. Hauek ideia bat izan zuten: lapurrak harrapatzea diru saria lortzeko. - Hauxe da plana –esan zuen Kozak–. Lehenengo, lapurrak zein diren jakin behar dugu; gero, estoldetara erakarriko ditugu eta, azkenik, gure tranpetan harrapatuko ditugu. Gazte guztiak kanpora atera ziren pisten bila. Kevinek neska batzuk ikusi zituen eta haien atzetik abiatu zen, galdu zen arte. Geroxeago bi gizon ikusi 25


zituen. Batek berrogeita hamabost urte inguru zituen eta besteari aginduak ematen zizkion. Bestea gazteagoa, berrogei urte inguruko gizon gihartsua zen eta oihal artean bildutako objektu pisutsua zeraman. Kevinek jarraitu egin zien eta etxe batean sartzen ikusi zituen. Etxerako bidea denbora batez bilatu ondoren, hara joan zen eta itxaroten gelditu zen lagunak noiz etorriko zain. Besteak etorri bezain laster, eta urduritasun eta emozioz beterik, ikusitakoa kontatu zien. Lapurrak erakartzera Koza joango zela adostu zuten, besteak tranpak prestatzen gelditzen ziren bitartean. Koza bere eginbeharra betetzera joan zen, Kevinek esandako lekura. Etxe hartako leihoan argia ikusi zuen. Leiho ondotik pasatzen zen hodia erabiliz, gora egin zuen leiho parera iritsi arte. Barruan, Kevinek deskribatutako ezaugarriak zituzten bi gizon ikusi zituen. Ondoan, sarkofago handi bat zuten. Lapurrak erakartzeko, leihoa kolpetik ireki eta hauxe oihukatu zuen Kozak: - Lapurrak!!! Lapurrak!!! Bi lapurrak izutu eta leihora hurbildu ziren. Ordutan Koza jaitsi eta korrika hasi zen. Lapurrak haren atzetik zihoazen, berak nahi bezala. Ederki ezagutzen zuen estoldan sartu zen, eta lapurrak atzetik. Kozak tranpa saltatu zuen baina lapurrak ez, eta sare batean bilduta geratu ziren, harrapatuta. Gazteek lapurren zorte txarra ospatzen zuten bitartean, lapurretako batek labanaz sarea moztu zuen. Orduan, ordaina eman nahirik, bost gazteen atzetik abiatu ziren bi lapurrak. Estoldetatik kanpo atera ziren eta korrika jarraitu zuten. Sina eta Niki multzotik banandu eta ondoko kalean zihoazela, polizia auto bat ikusi zuten. Haiengana hurbildu eta, gainetik gertatutakoa kontatu ondoren, laguntza eskatu zieten. Autora igo eta gainontzekoek hartu zuten norabidea jarraitzeko esan zieten. Bitartean, poliziek bere lankideei laguntza eskatu zieten. Patrik, Kevin, Koza eta atzetik segika zituzten lapurrak polizia auto inguratuta geratu ziren. Poliziek lapurrak atzeman zituzten, eta orduan, White izeneko detektibea, Sina eta Niki urreratu zitzaizkien. - Zuek umezurtzak zarete eta diru saria nahi zenuten, ezta? –esan zuen Whitek–. Ba, ez duzue lortu, poliziek harrapatu baitituzte. Baina, nahi izanez gero, zerbait hobea lor dezakezue. - Zer? –galdetu zuten gazteek.

26


- Ba, nirekin bizi eta eskolara joan. Nik asko maite ditut umeak eta ez dut bat bakarrik ere; beraz, nahi baduzue‌ Gazteek, bakarka bildu eta egoera aztertu ostean, baiezkoa eman zioten detektibeari. Aurrerantzean, elkarrekin eta tripa beti beteta, zoriontsu bizi izan ziren. Kevin

27


Jokin Irastortza Zabalegi 5. saila Prosa

Zumardien bidetik 1973ko irailaren 11,

Giro ustela egin du gaur, eta txamarra gainetik kendu gabe bili behar izan dut. Eskua lepora eraman eta jaka jaso dut, belarriak tapatzeraino. La Moneda jauregiaren aurretik igarotzerakoan Montecristo puru bat piztu dut, arnas-hartze luze baten ondorengo kezko eraztun ilunak sortu aitzin. Di-da batean eraman ditu handik haize fresko sarkorrak. Euria hasi du une batez eta hotza hezurretaraino sartu zait. Karabinero batek begirada zolia bota dit, eta pauso urduriz aldendu naiz bertatik, badaezpada ere. Jakingo balu gertatzear dena‌ Aldean neramatzan txanpon urriekin taxi bat hartu dut. Tres Alamos kuartelaren aurreko tabernaren helbidea eman diot. Behin tabernan, ron zuri basokada bat eskatu diot zerbitzariari, denbora astuna ke, pentsamendu eta ron artean ito nahirik. Azkenean, gerturatu da ordua. Arin kalea zeharkatu eta berehala sartu naiz kuartelera. Laster ezagutuko dute txiletar guztiek, bai! “Jakin ezazue, berandu baino lehen, zumardi handiak berriro irekiko direla, eta handik pasatuko dela gizaki librea, gizarte hobea eraikitzekoâ€?. Salvador Allenderen azken hitzak izan dira bulegoko mahai txikiko irrati beltzak eskaini dizkigunak. Tiradera ireki eta eguneko bigarren Montecristoa hartu dut, nire bakardadean lagun bakar. Segituan berotu da leiho txikienik ere ez duen gelatxoko giroa. Bonba-hotsak entzun dira jarraian, garrasiak ondoren; pausoak eta negar -zotinak, handik pixka batera, pasabideetan zehar; mehatxuak, irainak, eta paretari emandako kolpeak ere bai. 28


1973ko irailaren 15a,

Tres Alamos guztiontzat da torturatzaile, salbuespenik gabe. Goizean goiz iristen dira lehen karabinero-autoak presoz beteta, eta egun osoko infernua bihurtzen da. Oso ohikoak dira fusilatze-simulatzeak hemen. “Zutik! Paretaren kontra!”, agintzen zaie presoei. “Hiru arte zenbatutakoan bota zuen gorputzak lurrera! Bat… bi… eta hiru!”. Tiro hots gogor eta lehor batek astintzen ditu inguruak. Batzuk berriz altxatzen dira; batzuk baino ez. Ikuskizun negargarria da, zinez, hemengoa: jendea odoletan, haurrak negarrez, mehatxuak, irainak, oihuak, tiroak… 1973ko irailaren 18a,

Hemen ikusten dena gogorra dela ohartu arren, erraz ahazten ditut kasuak, joan eta etorri egiten dira tristura eta minak. Gaurkoa, aldiz, oso ezberdina izan da. Benetan hunkitu nau gaurkoak. MIR, Ezker Iraultzailearen Mugimendua, babesten eta laguntzen omen duen hamasei urteko neska bat ekarri dute, eskuburdinak jarrita eta begiak zapi batez tapatuta. Beatriz. Nolako astakeriak ikusi ditudan berak sentitu dituen bitartean. Fusilatze-simulazioak, galdeketa intentsiboak, bakartzeak, orduak eta orduak zenbait karabinerorekin inkomunikatuta… Berehala ikusi dut okerreko bidetik joan naizela nire azken 53 urteetan. Txotxongilo bat izan naiz boteredunen eskuetan, eta txotxongiloak nola maneiatu erakutsi diet, gainera, nire inozotasunean. Zer edo zer egin beharra nuen. Orain arteko filosofiarekin hautsi beharra nuen. Nire agintea erabili dut. Neskatoak egindakoa bere nazioaren aurkako ez -leialtasun handiegia zela, eta neronek torturatuko nuela beste kuartel espezializatu batean. Auto ofizialean irten gara biok. Ez gara itzuli. 1973ko irailaren 28a,

“Eska ezak hire azken desira! Azkar!”. Zer eskatuko, eta hemen orrialde bat idazteko baimena eskatu dut. MIReko militantearekin ihes egiterakoan erabaki garrantzitsu bat hartu nuen: berak aurretik duen bizia salbatzea, nik atzetik dudana orri hauetan utziz, nire betiereko existentzia frogatuz. Harrapatu naute, atxilotu, eta nola ez, heriotzara kondenatu. 29


“EGUNEKO ZAZPIGARREN AKUSATUA: John Smith kapitaina, 53 urte. Augusto Pinochet handiaren aginte hartzean eta Txileren bide-zuzentzean aholkulari izateko CIAk bidalitako agente berezia. Bere eginbeharrei men eginez, Txileri berebiziko laguntza eman dion arren, duela astebete baino gehiago, 1973ko irailaren 18ko datarekin, segurtasun nazionala kolokan jarri zuen Allende kriminal arriskutsuaren alabari ihes egiten lagunduta. Txileri eta Augusto Pinocheti traizioa egiteagatik, Ameriketako Estatu Batuetako segurtasun-ganberaren baimenarekin, heriotzara kondenatua!”. Hala ere, nire azken desira ez da nire akusazioa idazteko izan. Hori txikikeria da, epaiketa-aretoan sartzeko zain nengoela entzun dudanaren aldean. “EGUNEKO SEIGARREN AKUSATUA: Salvador Allende. Txileren etsairik handiena izateagatik akusatua, bere herria sozialismoaren bide ilunetik eraman nahi izan duen presidente ohia. Txiletarroi iruzur egiteagatik, herriaren gainbehera ekarriko luketen aldaketak proposatzeagatik eta boterearen gehiegizko erabileragatik, beste hamaika arrazoirekin batera, heriotzara kondenatua!”. Pentsatzea ere azken egunotan estali diren heriotzetatik bat Allende berarena dela… Inoiz zumardi handiak irekiko badira, gizaki librea haietatik pasatzeko, zumardiak, egiaz, nola itxi ziren ezagutu beharko da aurretik. “Nahiko hunan, Beatriz, Txile libre batean…”. Galtzaberri

30


Paul San Sebastian 5. saila Prosa

Birraitonaren historia Jonek ganbarako argia piztu zuen. Bertako altzari zahar eta hautseztatuak lanpararen argi ahularekin argiztatu ziren. Jon, pauso pare bat aurrera eman eta gero, bertako gauzen artean zerbait interesgarria bilatzen hasi zen. Minutu batzuk igaro ondoren, kutxa zahar bat aurkitu zuen, bere birraitonaren kutxa zaharra, eta bertan, aitonaren gerrako uniformea, gaztetako oroigarri batzuk, argazki mordoxka bat eta, beste hainbat gauzaren artean, ezkutatuta, birraitonaren egunerokoa topatu zuen. Jon, egunerokoa ikusita, poztu egin zen bere birraitonari buruz pixka bat jakin zezakeelako, aitak ez baitzuen ezagutu eta aitonak oso txikia zelarik herritik alde egin behar izan baitzuen. Jakin-minari ezin eutsirik, mutikoa egunerokoa ireki eta irakurtzen hasi zen. “1931ko ekainaren 13a, astelehena. Egun pare batzuk bakarrik igaro ditut etxetik kanpo eta jada sumatzen emaztearen eta semearen falta. Laborategian denak berdin jarraitzen du, judutarrei botatzeko gas toxikoekin esperimentuak egiten ari dira putaseme hauek. Oso gogorra egiten ari zait alemaniar hauen artean lan egitea. Lehenbailehen zeregina bukatu eta Errusiara bueltatzeko irrikaz nago. 1931ko ekainaren 14a, asteartea. Vladimirrek, laborategiko beste espioi errusiar batek, mezu bat eman dit. Ostegunero-ostegunero, goizeko 03:42an, Errusiara dei bat egin behar dudala jartzen du. Laborategiko aurrerapenen berri eman behar dut. Lehenago idatzi dudan bezala, Vladimirrek eman dit mezua, baina zentzuzkoa denez, hemen lanean egoteko ez du bere benetako izena erabiltzen, nik egiten dudan bezala. 1931ko uztailaren 16a, osteguna. 31


Vladimirrek esan bezala, ostegunean, goizeko 03:42an dei bat egin dut. Errusiakoek lan ona egiten ari naizela eta horrela jarraitzeko esanez erantzun didate. 1931ko ekainaren 29a, asteazkena. Ez da ezer berririk edo interesgarririk gertatu, beraz, ez idaztea erabaki dut. 1931ko uztailaren 13a, asteazkena. Jada nazka-nazka eginda nago! Alemaniar alfer eta txoriburu hauek ezer egingo ez dutela pentsatzen hasi nazi. Lehenbailehen etxera itzuli nahi dut. 1931ko uztailaren 27a, osteguna. Kaka zaharra, gureak egin du!!! Laborategiko zientzialari batek bonba nuklear baten planoak lortu ditu (inork nola jakin gabe) eta armadako agintari goren batek bonba eraikitzen hasteko agindua eman du! Gaur gauean, inori ezer esan gabe, mapa horiek lapurtu eta Errusiara azken deia egingo dut, zerbait gaizki irtenez gero, mapa suntsitzeko soldaduak bidal ditzaten. Nirea eta beste hainbat biztanleren biziak jokoan daude. Bonba jaurtiz gero, akabo! Aukera bakarra dut”. Horrela bukatzen zen egunerokoa. Irakurri zuena ezin sinetsirik, Jon aitarengana joan zen iskanbila batean. -Aita! Irakur ezazu eguneroko hau! –esan zuen Jonek bere onetik irtenda. -Banekien momentu hau iritsiko zela… Entzun ondo, Jon –esan zuen aitak nahiko tonu serioan-. Egunerokoan jartzen duen bezala, zure birraitona nazien laborategietan espioi gisa egon zen lanean. -Ba al zenekien?! Zer gertatu zitzaion birraitonari gau hartan? -Birraitona, laborategiko lana bukatu ondoren, armairu batean ezkutatu zen denak logeletara joan arte. Geroxeago, planoa lapurtu eta azkeneko deia egin zuen Errusiara inguruko espioiak gertatutakoaz ohartarazteko. Baina, baiezkoa erantzun beharrean, alemanez “zureak egin du putasemea” erantzun zioten. Hori entzun bezain azkar, alarma guztiak saltatu ziren eta guardia guztiak korrika hasi ziren alde batetik bestera. Birraitona, ihesbiderik ez zuela ikusita, planoak metxeroarekin erre eta bere heriotzaren zain geratu zen; bere bizia emanez, beste askorena salbatu zuen. Hori da zure birraitonaren historia. Erprimoh

32


Haizea Saez de Egilaz Perez 6. saila Prosa

Panpinen bi aurpegiak 2012ko apirilaren 8a

Gaur ekingo diot bidaiari. Atzo Saharatik autobusa hartu eta Marokora joan nintzen. Egia esan, atzo hasi nintzen, bai, baina gaur merkatuan zerbait aurkitzea espero dut, Espainiarantz doan ibilgailuren bat edo‌ Esperantza badut behintzat. 2012ko apirilaren 9a

Panpinatzat hartzen naute. Ez dakit non nagoen, nora naramaten. Kirats handia dago, hotza egiten du eta bakarrik sentitzen naiz. Zergatik hartu ote nuen erabaki hau? Lurralde goxo hura utzi eta errealitatetik aldentzeko erabaki malapartatua‌ Lagundu, mesedez. 2012ko apirilaren 10a

Bi egun besterik ez da igaro eta oraindik milaka geratzen diren arren, jada jaitsi egin nahi dut. Ez dut jarraitu nahi. Kontinente garatua, zer izango ote da? Denek esaten dute egia bihurtutako ametsa dela, baina hobe nire begiekin ikustea. Horregatik nago hemen. Europarantz joateko bide merkeena da eta askok diotenez oso fidagarria, erraz iristen baitzara kontinentera. 2012ko apirilaren 11

Gaur zurekin gogoratu naiz. Zure tayyin bat jan nahiko nuke oraintxe bertan, eta te gozoa edan. Sekulako gosea daukat baina ez daukat ezer jateko ez eta edateko ere. Oraindik Egipton gaude, edo hori entzun diot kamioilariaren semeari. Hau oso poliki doa, hobetzea espero dut iparralderantz goazen heinean.

33


2012ko apirilaren 12a

Eguneroko hau zuk eskatuta egin dut, ez pentsa gustuz ari naizenik, baina uste dut bere xarma harrapatzen ari naizela, gusturago idazten dut egunetik egunera. Zuretzat beharrezkoa ez den arren, nire aurkezpen txikia egingo dut. Ondoren, bidaiaren amaieran etxera bidali eta bidean galtzen bada, nora eraman jakin ahal izateko. Ahmed naiz eta nire ama Fatimetuk bultzatuta, kamioi batera igo naiz, baina jabeek ez dakite hemen nagoenik, beraz, txintik ere ez. Hiru urtez aritu gara patera hartzeko dirua aurrezten baina behin soldaduak etorri eta dena kendu ziguten. Ez nuen beste erremediorik. Nire arreba, Mina, gaixo dago eta botikak behar ditu; lagundu egin behar diot. 2012ko apirilaren 17a

Azken bost egunetan ezin izan dut idatzi. Nahiko eguraldi kaxkarra egin du, errepideak lokaztuak egon dira eta zerri-zerri egina amaitu dut. Nire altxor txiki eta bakarrak gorde ditut, gal ez daitezen. Ekialde hurbila zeharkatu dugu, Irakeko kaleko egoera tamalgarria ikusi, Turkiako ekialdearen eta mendebaldearen arteko merkatu trukea‌ 2012ko apirilaren 20a

Polizien kontrola dago Budapesten. Arnasestuka nago. Sekulako beldurra daukat. Ez dakit oraintxe kamioitik jaitsi edo hemen geratu. Ea ez nauten harrapatzen bestela‌ ederra daukat. Listo. Sekulako beldurra pasatu dut. Kamioilaria eta bere semea jaitsi egin dira, goitik behera miatu dituzte. Ibilgailuko paperak begiratu, gauza pare bat esan eta segituan jarri gara martxan. A zer lasaitua! 2012ko apirilaren 21a

Gaua da, oso ilun dago. Etxetik irten baino lehen esan zenidan amesteari ez uzteko, eta zeruko izar argitsuena bilatzeko. Eta halaxe egin nahi dut oraintxe. Ibilgailu madarikatuan gaua delarik, zerua ikusi nahiko nuke, sentitu, izar distiratsuak ikusi. Afrikatik ni argitzen ari den izarra, zu zeu. Ikusi nahi dut, baina zulo honetatik nahiko zaila, ezinezkoa‌ Orain ametsen munduan murgilduko naiz, egunen batean egia bihur daitezen‌ 2012ko apirilaren 22a

Haien arteko elkarrizketa entzun dut. Aldi batez geratzeko asmoa dute kostaldeko herriren batean. Eta nik zer egin behar dut? Ez dakit astebete, 34


hiru egun edo bost izango diren, beraz, ezin naiz norabait joan eta gero etorri. Ezin naiz kabinara sartu, bat-batean etorriz gero harrapatu eta kamioitik botako naute. Azkenean hemen geratu beharko dut eta kontu handiz ibili inguruko inork ikus ez nazan. 2012ko apirilaren 25a

Aaammaaaa! Zurekin egon nahi dut, zure besarkada estuak jaso, muxuak‌ 2012ko apirilaren 26a

Portu baten ondoan geratu gara; Italia ematen du baina frantsesa entzuten da, beraz, mendebaldean. Sekulako mugimendua dago. Itsasontziak honantz, karga ontziak itsasoratzen, arrantza ontziak arrainez beteta portuan husten eta berehalako salmenta egiten‌ Ez dakit itsasontzi horietako batean sartu ala ez. Kamioi madarikatu hau baino azkarragoa izango da seguruenik, baina beldurra ematen dit. Haren helmuga da nire kezka nagusia. Itsasontzia nora joango den jakinaraziko didan kartel baten bila nabil, baina ez dut aurkitzen. Uste dut gaur ere hau izango dela nire logela. 2012ko apirilaren 27a

Nahiago nuen ibilgailua mugimenduan zegoenean. Nahiz eta deserosoago izan, banekien aurrera gindoazela, gutxiago falta zela. Eta orain ez dakit zer egin, portutik buelta bat eman, janari pixka bat lortzen saiatu‌ Haur batzuk ikusten ditut baloiarekin jolasten. Agian haiengana joango naiz, ez dakit. 2012ko apirilaren 28a

Gaur arrebaren urtebetetzea da. Kanpamentuan ospatzen arituko dira eta pena ematen dit han egon ezinak, baina azken batean beregatik egiten ari naiz. 8 urte beteko ditu, eta nahiz eta ohean egon, badakit irribarrea ahoan duela esnatu dela. Gaurko eguna atzokoa bezalakoxea izango den arren, indarrez erantzungo dio, ziur nago. 2012ko apirilaren 30a

Atzoko egun guztia ur ertzean pasatu nuen. Kamioiari begira, baina ur ertzean. Hankak freskatu eta baita aurpegia ere. Eguzki pixka bat arnastu, kostaldeko haizea sentitu. Afrikan dut begirada, han egon nahiko nuke oraintxe. Kontinente ilunean baina maitagarrienean. Bertan gauzak ikasi, bi35


zi‌ gezurra dirudi itsasoz bestaldean egon daitekeen mundua zenbateraino izan daiteken ezberdina. Baina egia da, errealitate hutsa da eta onartzea besterik ez dago. Gaur lehenengo aldiz zerbait jan dut, fruta pieza bat, banana bat, portuko emakume batek emana. Eta arrantzale batek berdel bat eman dit, ez omen da saltzen. Arazoa orain nola egin izango da, baina bilatuko dut zerbait. 2012ko maiatzaren 1a

Jaieguna da hemen, gauden tokian. Ezin omen dute kamioiek errepide nagusietan ibili horrelako egunetan. Bidezkoa al da? Ez dut uste, baina hori da tokatzen zaidana. Errepide korapilatsu batetik goazela nabari dut: bidegurutzeak etengabe, azpiegitura kaskarrak, bihurgune ugari‌ nahiko deseroso nago. Laster geratuko garela espero dut, ezin bainaiz jarrera honetan gehiago egon. 2012ko maiatzaren 2a

Oso gutxi falta dela entzun dut, eskerrak. Ea nolakoa den hemengo paisaia. Itxuraz berdea ematen du, zuhaitz askorekin, aire garbia, oxigenoduna. Jaisteko gogoz nago eta hemengo esperientzia bizitzeko. Lanen bat bilatu eta Minari laguntzeko. Gogorra izan da bidaia. Hamaika une zail bizi eta gainditu behar izan ditut, bakarrik gainera. Baina neure buruaz harro nago. Adorea erakutsi dut, ausardia. Hala ere, ez nuke errepikatu nahiko. 2012ko maiatzaren 4a

Balazta kolpe batekin esnatu naiz gaur. Halako batean kamioia bide bazterrean geratu da. Gidaria eta haren semea hizketan hasi dira, ozenki, gainera. Oso garbi entzun dezaket elkarrizketa. - Aita, kamioiaren azpian norbait dago. Oraintxe ikusi dut ! - Baina nola da posible, Asier? Mesedez, ez esan txorakeriarik. - Baietz, aita, elastiko zuria dauka eta azal iluna du. Seguru Marokoko merkatuan geundela igo zela gure ibilgailura. - Film asko ikusi dituzu zuk, bai‌ –bukatu zuen aitak elkarrizketa. Ez dute gehiago hitz egin. Hogeita bi urteko semeak sakelakoa hartu du, entzungailuak konektatu eta musika entzuten hasi da aldizkari bat irakurtzen duen bitartean. Aitak hitz eta pitz jarraitzen du, baina hark ez dio jaramonik egiten, ez du entzun nahi.

36


- Geldialdia egiteko 20 km falta dira. Aguantatuko al duzu pixarik egin gabe? Ez du inolako erantzunik jaso. - Entzungo al didazu? Nahikoa da, ez badidazu oraintxe bertan erantzuten, ez gara ilunabar arte geratuko! –errepikatu du aitak. - Zer aita? Orain ere marmarrean? - Amarengatik e, bestela oraintxe hemen geratuko zinateke, Andorran, errepidearen erdian. Ea 20 km-ra gelditu nahi duzun galdetu dizut, bestela aurrera jarraituko dugu, denboraz ez baikabiltza oso ongi. - Bale ba, egin nahi duzuna. Oso azkar goaz, erlojua aurka edukiko dute berriro ere. Lasterka ibili behar dute eskaria garaiz iristeko hartzailearen eskuetara. Joxe ez dago istilutarako, nahiko arazo baditu lehendik ere. Ohartu direnerako 30 km egin dituzte eta zerbitzugunea pasatu dute. Sekulako oihuak entzun ditut kamioiaren aurreko zatitik. Hurrengoa 82 km-ra dago, baina Asierrek ezin du gehiago, pixa egin behar du. Aitari pixa egitera jaitsiko dela esan dio, baina horrek ez dio utzi. Beste behin galde egin dio, baina ezezkoa berriro ere. Azkenean, kamioia gelditu eta korrika batean jaitsi da gaztea. Bitartean Joxek gauza batzuk errebisatu ditu: olioa, gurpilak, bateria, motorra… Soinu arraro bat entzun du, baina ez dio garrantzirik eman. Asier ibilgailura igotzera zihoala, panpina erori zait kamioi azpira. Ea ez duen ikusten, mesedez… baina ez, makurtzeko keinua egin du, burua sartu eta kamioiaren azpian begiratu du. Hasieran ikusi ez nauen arren, beste aldera joan eta sekulako sustoa hartu du, harrapatu egin nau! - Aita, aita, azkar; mutiko bat dago zoru faltsuan ezkutatua. - Baina nola da posible? –erantzun dio harriduraz aitak. - Baietz ba, zatoz hona ! Begira hemen azpian –aita hurbiltzen den bitartean, Asierrek berriz–. Azal iluneko mutikoa da. Elastiko zuria jantzita, Bartzelona futbol taldeko galtzak eta txankletak. Ezer gehiago ez. Zauriak dauzka belaunetan eta sorbaldan. Beldurtuta dago, aurpegi zurbila du. - Zer egin behar dugu orain? Baina, baina, nondik etorri ote da hau? Noiztik dago gure ibilgailuaren azpian? - Ez dakit, aita, baina bere herrialdera itzuli beharko genuke. Ezin dugu Tolosara eraman.

37


- Bai, arrazoi duzu, poliziaren eskuetan utziko dugu. Harrapatu egin naute. Zapuztu dira nire ametsak. Eta honekin batera nire azken esaldia idaztera noa. Bidaia ederra izan ez den arren, merezi izan du saiakerak. Europara iristea lortuko banu, zoragarria izango litzateke. Baina azken unean zapuztu da dena, azken hasperenean. Sentitzen dut lortu ez izana. Sentitzen dut Mina ezin sendatu izana. Barkatu. Baina poliziaren eskuetan geratu baino nahiago dut hil. Itsasora jauzi bat egin, eta ea korronteek etxera itzultzen nauten berriro. Kantauri isurialdeko urek Cabo Verde inguruko uretara eramango nauten esperoan. Agur, ama; agur, Mina. Lore Gorri

38


Ilargi Aristondo Merino 6. saila Prosa

NORABIDERIK GABE, ZU BILATU NAHIAN Gogoan dut egun hori, atzo bertan biziko banu bezala. Oraindik ere, egunsenti guztietan, eguzkia Aiako harritik ateratzean, zutaz gogoratzen naiz, Mikel, zure orduko argi izpi miragarriak nire azal gaztea argitu zuen egun hura. Festa bat besterik ez zen. Beti bezala panpoxa-panpoxa ipini, eta kalera irten nintzen ilunabarrekin batera. Egun hartatik aurrera nire bizitza guztiz aldatzear zegoela ohartu ere egin gabe. Eta bai. Hantxe nintzen ni, Iparraldeko herri hartako gaztetxean, potea esku batean eta bestean belarrez hornitutako zigarroa nuelarik. Egunerokotasuneko ezagunekin txutxu-mutxuka nintzen bitartean, zuk begi deigarri horiekin nire gorputzeko txoko ezkutuenak miatzen zenituen, haur baten gozoki gustukoena izango banintz bezala, ni zure presentziaz ohartu ere egiten ez nintzen bitartean. Egia esan, inozo galanta izan nintzen, herri txiki hartatik tabernaz taberna zu nire atzetik zinen bitartean, ni zu uxatzen aritu bainintzen. Eta bai. Lortu zenuen. Orduan, iluntasuna argi bihurtu zen, txantxangorriak kantuka hurbildu ziren gugana eta tripak orroka hasi zitzaizkigun, gauaren amaiera iragartzen zutelarik. Momentu hartatik aurrera, konturatu nintzen zu zinela orduak segundo bilakatzen zituena, atsekabea zoriontasun, eta malkoak algara. Egun hartatik aurrera, zuk zeure bideari ekin zenion nik nirearekin jarraitu nuen modura. Eta nork ote daki zein ote zaren gaur egun? Edota noizbait, nolabait eta nonbait elkar ikusiko ote dugun? Eta halako batean topo eginez gero, elkar ezagutuko al genuke? Dena dela, patuan sinestea besterik ez daukat, egunen batean zeure beso artean izatearen ametsa bete ahal izateko. Baina, bitartean, egunsenti orotan otoitz egiten dut, eskerrak emanez,

39


zu ezagutzeko aukera izateagatik. Eta, aldi berean, gauero haserretzen naiz neure buruarekin, egun hartan ihes egiten uzteagatik. Hogeita hamabost urte geroago… Zu eta ni. Ane eta Aitor. Bakarrik, pare-parean eta zu nire aurrean. Nire begi berdeek zure begi erdi itxiei begiratzen diete, nostalgiaz, egun horietan maite izanaren oroitzapenetan murgildurik. Zure begiradak niregandik paso egiten duen bitartean. Baina nik xuxurlatzen jarraitzen dizut paradisuko hitz goxoenekin, zure bareneko haurra lokartu nahian, zuk esaldi madarikatuez erantzuten didazun bitartean. Hala ere, nire azal leunez ukitzen, lasaitzen, besarkatzen zaitut, zuk zeuk plastikozko panpina gozagarri bat besterik ikusten ez duzun bitartean. Eta nik neurearekin jarraitzen dut, bihotz taupadak musika erritmoarekin batera doazen bitartean, zu desiratzen eta maitatzen. Noizbait eta nolabait, beharbada, zure modura maitatuko nauzulakoan. Eta bai. Zure aurrean nago, zure izerdi kiratsa usaintzen, arrosa ederrenen lurrina izango balitz bezala, zure sudur okerrari erreparatzen, nire perfume berriaz ohartu ere egin ez den sudur hori. Hotzikarak ditut, egunsentiko ihintzak azalean sortzen duen oilo pototaren antzekoa, zure zaplaztekoak nire aurpegi perfektuan sorturiko hotzikara, eta gustuko dut, zeurea delako behingoz bada ere, zure eskuak masailean laztan egin didalako… Ondoren, bigarren aldiz sentitu dut hotzikara bera, eta hirugarren aldiz, eta laugarren aldiz… Orduan iritsi da lehen ukabilkada, eta zure sentimendu gorrotagarriek eztanda egin dute nire bularraren kontra, baina pozik nago, niganako nolabaiteko sentimenduak dituzula nabaritu ditudalako. Behin eta birritan, zure gihar ahulen indar xumea nire kontra sumatu dut. Zure beso ederrei erreparatzen nien bitartean, buruarekin armairua jo eta zorabiatu egin naiz. Baina ederra izan da oso maite ninduzula amestea, tunel iluneko lehen argi izpiak ikusi ditudan arte. Orduan, betiko bananduko gintuztela sumatu dut. ·

·

·

·

·

Hemen nago ni. Bakarrik, bakardadean eta osorik, mundu berri honetan. Gustura. Ni naizelako nire lagun, guraso eta maitale. Inoren beharrik ez dudalako, ez zurea, Aitor, ezta Mikelena ere. Ikasi egin dut. Bai, kostata, baina lortu dut. Argi daukat ez ditudala zure mehatxuak, iseka eta irainak berriro ere pairatuko. Ez naizela zure ezbeharren arrazoi, ezta zure amorruaren sortzaile ere. Ziur nago ez zarela ez gizon, ezta gizaki ere. Lehen zaplaztekoa-

40


rekin galdu baitzenuen pertsona izateko errespetua. Argi daukat ez zarela ez aita, ez seme, ezta biloba ere. Amaren, amonaren eta alabaren gainetik zinela sinetsi zenuen momentutik. Eta seguru nago ez zarela senar. Emaztea jo, iraindu, umildu eta zeure sexu grinen esklabo moduan erabili zenuen momentutik. Eta hala ere, eskerrik asko. Mila esker atzoko egunagatik. Zorionez, zure bultzadaren ondorioz, buruarekin armairua jo eta mundu honetara iritsi naiz. Behingoz bada ere, zu ikusi, sentitu eta entzun behar ez zaitudan paradisu honetara. Zu han, harresiz inguratuta, amorruak eta hirak azala kitzikatzen dizun bitartean, ni hemen izango naiz, zeure infernurako bidea prestatzen, indarrez kendu zenidan bizia bizitzen dudan bitartean. Eta ez pentsa gaur zure ondora itzuliko naizenik, kartzelako gela zikina txukuntzera edo neure goxotasuna eskaintzera. Izan ere, jada lortu dut nire maitasuna baztertzen ez duen hori, maite nauen hori. Inoiz ikusi dudan gauzarik ederrena da, liluragarriena, kilikagarriena‌ Honen mugimendu lau eta lasaiak txoratuta nauka. Begirada baztertu ezinean nabil bi, hiru, lau, bost, sei‌ orduz. Amesten laguntzen dit, hitzek osatzen duten unibertso galaktikoan murgildurik nabil alde batera eta gero bestera etengabe biratzen, berarentzat izango den poesia idatzi nahian. Baina ezinezkoa da, hain dira ederrak honen kolore urdin-berdeak, hain da kitzikagarria honen haize laztana eta hain lasaia honek belarrira xuxurlatzen didan kantua‌ ni eta honen ametsak besterik ez ditudala nire barnean. Zoratzen hasia naiz, maitemintzen, desberdina baita eta berezia aldi berean, ohikotasunean ikusten ez dena. Mirari hau deskribaezina da. Itsasoa baita egun eta gau alboan dudan maitalerik zintzoena. Guxi

41



Poesia Oiartzungo XXVI. Prosa eta Poesia lehiaketa 2013



Izaro Telletxea Delgado 3. saila Poesia

Nire eskua zurean Isil-isilik aurkitzen naiz, Isil-isilik dago mundua; Nire barruan Ez da ezer entzuten Ez txoririk, Ez itsasorik, Ez haizerik, Ez euririk. Ezta bihotz taupadarik ere. Triste nago Ez nago pozik. Triste nago Ezin dudalako zure bihotzaren taupadarik entzun, Ezin dudalako zure itsasorik eta txoririk entzun, Ezin dudalako zure haizerik ez euririk sentitu, Ez dudalako zu laztantzeko aukerarik. Nire barrua triste dago, ez zaude. Ez zaude. Non zaude? TRISTE NAGO EZIN DUDALAKO ZURE ESKUA NIREAN SENTITU.

Nire altxorra

45


Katixa Oiartzabal Maisterrena 3. saila Poesia

Lainoa Ai!, laino polit Beti zaude nire gorabeherekin Hain zara zuri, Antartida dirudizu Donostialde Oiartzualde‌ Gipuzkoa osoa da zure! Zuhaitz bat ikusten dudanean badakit zuk eman diozula bizia Batzuetan gris eta besteetan gorri-laranja, baina beti zuri Badakit ni haserre nagoenean zu ere hala zaudela nirekin Baina, lasai‌ ez egin negarrik

Tximeleta

46


Be単at Retegi Artola 4. saila Poesia

Ume bahituaren irria Nire arimaren argia hegorik gabeko tximeleta da. Nire begien distira itsasorik gabeko itsasontzia. Nire azala harearik gabeko basamortua. Nire behatzak hostorik gabeko zuhaitzak. Nire ahoa urik gabeko lakua. Nire ilea belarrik gabeko zelaia. Nire gorputza islarik gabeko ispilua da. Nire afizioak ekitaldirik gabeko antzerkiak. Nire sentimenduak apurtutako kateak. Nire abestiak doinurik gabekoak dira.

47


Nire garuna hustutako puxika da. Nire oinak etxerik gabeko zutabeak. Nire hezurrak babesik gabeko arima Nire irria argirik gabeko izarrak dira. Nire bihotza odolik gabea. Baina bizia aurrera doa, amaierarik gabeko haitzuloan

Ala

48


Izar Susperregi Garmendia 4. saila Poesia

Irribarrez, gero minez, eragin didazu negarra Gauero iluntzean, argiak itzaltzean, eta leihotik ilargia ikustean gogoan zaitut. Zu, bakarra zinen. Triste nintzenean, barrea eragiten zenidan. Zure irribarreak mundua alaitzen zuen. Benetan, mila esker. Baina ez zaitut ulertzen. Zergatik alde egin ote zenuen? Momentu horretan, nire bihotz txikiaren zati handi bat zinen. Nire gurasoek esaten didate: Txikia zara, ez duzu ulertzen. Eta ni, noski, haserre bizian jartzen naiz.

49


Baina orduan konturatzen naiz hila zarela, ez zaitudala ikusten. Baina badakit nire ondoan zaudela. Zure presentzia sentitzen baitut. Memento zailetan aurrera egiten laguntzen dit. Nork daki, agian noizbait, elkartuko gara. Jada zazpi urte pasa dira zu joan zinenetik. Zure falta sumatzen dut. Ez zaitut ahaztu, eta ez zaitut ahaztuko. Zure magalean egotearen falta sumatzen dut. Maite zaitut. Ziur nago nire ondoan, zure ondoan, egon arren, noizbait berriz elkartuko garela.

Rubita

50


Jokin Irastortza Zabalegi 5. saila Poesia

Itzuliko zaren esperantzaz Zergatik joan zinen? Zergatik zoaz? Zergatik joango zara? Lehen hitz goxoekin batera, lehen muxuekin batera, lehen laztanekin batera, denboraren harea-erlojua irauli zen. Hondar ale bat, beste bat. Bihotza zulatzen ziharduten labankada mingarriak. Berotzen zuten lehen eguzki-printzek, urtzen zitzaidan bihotza; ezkutatzen zen eguzkia, jartzen zitzaidan irakiten odola; pasatzen ziren segundoak, minutuak, orduak, egunak, asteak, hilabeteak, urteak, eta azken horiekin bat, izozten zitzaidan barrua. Urratsez urrats aldenduz, laztanez laztan atzeratuz, begiradaz begirada ahaztuz. 51


Zer da maitasuna? Gezur bat. Urrundik zoragarria dirudien arrosa arantzaduna; urrundik hamalau zaporeko diruditen lau intxaur usteldu; iraungitze-data duen gutizia.

·

·

·

·

·

Harrituta utzi nauzu galdera hotz horiekin. “Noiz itzuliko zara?” “Noiz elkartuko gara?” zioen zure gutunak. Barkatu, beranduegi da. Zoritxarrez, gezur horretan sinetsi nuen. Ezin joandako urarekin presarik egin, ezin ametsekin goserik ase, ezin maitasun iraungiaz gotorlekurik eraiki, gu bion habia. Idatz iezadazu arren, malkoek gozatzea lortzen dutenean, malkoek, masailetik behera, atsegina ematen dutenean. Idatz iezadazu maitasunak guztia sendatzen duenean, betierekoa denean. Ez nazazu begiradak gurutzatzeko beldurra izatera kondenatu, ez nazazu bizitza iluntzera kondenatu. Erori da azken hondar alea. Amaitu da aurrez ezarririko epea. Iraungi da gu bion artekoa. Barkatu, beranduegi da. Zoritxarrez, gezur horretan sinetsi nuen.

Galtzaberri 52


Ane Lizarraga Etxeberria 5. saila Poesia

Desberdinak, baina berdinak Zer da sentitzen dudana? Egunero, iseka egiten didatenean, haize hotz eta mingotsak nire bihotz isila inguratzen du, tristura jasangaitza sortuz nire barnean. Egunero, nirekin sartzen direnean, barre egiten didatenean, bakarrik sentitzen naiz jende multzo guztiaren artean. Egunero, laguntza behar eta inork laguntzen ez nauenean, labankadak sentitzen ditut nire bularrean. Egunero, eta une oro, jendetza horren aurrean txiki sentitzen naiz, ahul, nire bizitzaren kontrolik gabe, gauzak aldatzeko indarrik gabe.

53


Arratsaldero, etxera iristen naizenean, haiek sortutako oinazeak menperatzen nau. Orduan, begietan gordetako malko garratz eta saminak nire masailetik behera jaisten dira, itxi ezinezko iturri baten ur isuria balitz bezala. Badakit haiek ere triste daudela, bakarrik sentitzen direla, ahulak direla, nik bezainbeste arazo dituztela, niri sufriarazteak boterea ematen diela haien barrua asetzeko. Baina badakit, azken finean, haiek ere ez dakitela zer den sentitzen dutena. Badakit, nahiz eta desberdinak izan, berdinak garela.

Goibel

54


Karen Muñoz Etxebeste 6. saila Poesia

Testigantza beltza isiltasun sakonean ezkutatu dut naizena, ahultasuna dut gezurretan eta bihotza, infernuan. Nahiz eta nire bihotza aske jaio zen, koldarra izan nintzen hura inoiz ez entzutean, edonork daki nolakoa den, nire bihotz ona, hortxe beti egon baita, mugitu gabe. …Ezin naiz izan, izan nahi ez dudana, izandakoaz arnegatu bai, ordea… Lepotik ehun metrora izan ohi dut burua, hila den argiko itzalean ezkutatua. Buruak gorputza uzten duenean, barruko pentsamendu hotzak hasten dira dantzan, koldarki eta traizioz, ustekabean, Ipar-ekialdetik datozen hodei beltzak izango balira bezala. …Ezin naiz izan, izan nahi ez dudana, izandakoaz arnegatu bai, ordea… Usteltzen doan bihotz zaharra dut bularrean, neure buruaz beste egitera bultzatzen nauten taupadez betea. Nire arimagabeko bihotzak erakarririk, taupaden erritmoan dantzan daudelarik, zeru goian dagoen putre zirkulua inoiz izan ez naizen aingeruaren arrastoa da. …Ezin naiz izan, izan nahi ez dudana, izandakoaz arnegatu bai, ordea…

55


Heriotza, parajerik urrunenetan, eta odola, zimeldutako zelaietan. Beleak datoz bisitari ni ikusteko, eta odol bihurtutako soroa kantu ilunez janzteko. Hor hilko naiz! ‌Ezin naiz izan, izan nahi ez dudana, izandakoaz arnegatu bai, ordea‌ Burua alde batera utzirik, beldur psikologikoek dihardute bizirik. Eromenaren sakonean dagoen zulo beltzeko nagusi naizelarik, nire arima ikusi nahi dut hilik. Aurrera zein atzera egin nahirik. Nik ez dut irtenbiderik! ‌Ezin naiz izan, izan nahi ez dudana, izandakoaz arnegatu bai, ordea‌ Nor naiz? Zer naiz? Zertan ari naiz? Izan nahi dudana ez behintzat. Egin nahi dudana ez behintzat. Nahi naizena, ni naiz!

Arima

56


Haizea Saez de Egilaz Perez 6. saila Poesia

Ezkutuko argiak Atzo ez zeunden. Zatoz hona, nire altzora, goxotasunean. Egon zaitezen betiko. Errepide bazterreko farola, dizdizka. Beldurrak itsututa. Esnatzeko, pizteko, gogorik gabe. Argia bai, argia ez. Eutsi, eta heldu gogor bizitzari. Argitu besteen bidea, berpiztu ametsak. Jaiotzear dagoen lore gorria. Udaberriko lehen eguzki izpiekin gogotsu, atera nahi du. Mundua agurtu, koloreztatu. Bizikletan ikasten ari den neskatoa. Etsi gabe. Erori, altxa. Ubeldurek ez dute axola, Ezta urratuek ere. Lortuko du. Zergatik ez duzu zuk gauza bera egiten? Zergatik ez zara saiatzen?

57


Irten zure oskoletik, apurtu preso zauzkaten kate sendoak. Zirrikitutik sartzen den argiari segi, harrapatu. Irakurtzen ikasten ari den mutikoa. Nahiko lan letrak bereizten, intonazio egokia ematen. Baina badoa aurrera, hitzak irakurriz esaldiak lortzen. Eta hauek elkartuz paragrafo sendo, mamitsuak irakurtzen. Eta horrela‌ Teilatutik jaitsi nahi duen katua. Kementsu begiratzen die ondoko etxeko teilei, baina beldurrez lurrera; begirada zorrotzez. Bat, bi, eta, eta, eta‌ Ezin du salto egin. Nahi du. Gaur argiak piztuta topatu ditut, farola indarrez, lorea guztiz kanpoan, neskatila bizikletan, mutila nobela irakurtzen, katua zelaian lasai. Ez dakit nor izan den, agian zu, baina eskertzen dut, gaurkoan ere iluntasuna argitu izana. Eguneroko erronkei aurre egiteko indarra, adorea, eman izana. Esnatu, begiak ireki eta gaur ere alboan zaitudala sentitzea. Hemen, nirekin. Ahmed 58


Oiartzungo XXVII. Prosa eta Poesia lehiaketa 2014



Oiartzungo Prosa eta Poesia Lehiaketaren 2014ko saridunak

2014ko epaimahaikideak:

Pello A単orga, Ipuin kontalaria

Goiatz Labandibar, Kazetaria eta idazlea

I単aki Arbelaitz, Oiartzun irratiko kolaboratzailea

Aingeru Palomo, Irakaslea

Udal Bertso Eskola

Intxixu AEK euskaltegia

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea

Lehendakaria: Irati Etxebeste Madariaga (Euskara Zinegotzia) Idazkaria: Aitziber Arnaiz Garmendia (Euskara Teknikaria) Zuzenketak: Arkaitz Goikoetxea Arriola

61


2014ko saridunak Saila

Maila

1. saila LH 3

Prosa

Poesia

Jurgi Arbelaitz Guridi ZALDUN AUSARTAK

Haizea Goñi Miguel HAIZEA, JUNE ETA NORA MENDIRA DOAZ

2. saila LH 4

Unax Landa de Marcos USO MEZULARIAK

Araitz Ortega Urdanpilleta NIRE AHATE MAITEA

3. saila LH 5-6

4. saila DBH 1-2

5. saila DBH 3-4

Beñat Albisu Belarra

Eider Maya Sanzberro

FABRIKA MAJIKOA

URTAROAK

Malen Sarasola Olaziregi

Lohizune Telletxea Delgado

IRATXOAK BASOAN

BARRUKO MIÑA

Yvonne Retegi Simó AURRERANTZ BEGIRA

Markel Irastorza Zabalegi AMETSIK HANDIENA

Markel Urkia Unanue

Izaro Telletxea Delgado

PARASDISUAREN BILA

BELDUR NAIZELAKO

Oihan Lopez Fraile

Naroa Del Río Muguerza

OSABAREN ITZALA

GIZAKIAK, GIZAKI HUTSAK

Lur Gaztelumendi Beristain

Jokin Irastorza Zabalegi IRAGANA, GEROA

KALE KANTOIAN

62


Aurkibidea Prosa Zaldun ausartak

66

Haizea, June eta Nora mendira doaz

68

Uso mezulariak

70

Nire ahate maitea

72

Fabrika magikoa

74

Iratxoak basoan

77

Aurrerantz begira

79

Paradisuaren bila

82

Osabaren itzala

84

Kale kantoian

88

Poesia Urtaroak 94 Barruko mina

96

Ametsik handiena

98

Beldur naizelako

100

Gizakiak, gizaki hutsak

102

Iragana, geroa

104

63



Prosa Oiartzungo XXVII. Prosa eta Poesia lehiaketa 2014


Jurgi Arbelaitz Guridi 1. saila Prosa

Zaldun ausartak Baziren behin Oiartzungoak ziren bi zaldun gazte eta eder. Neska guztiak harriturik zeuden haien edertasun eta balentriekin. Gainera, bihotz oso onekoak ziren. Haien bihotza diamantezkoa bezala zen. Buruz ere oso azkarrak ziren. Eta erregea oso harro zegoen beraiez. Eta, jakina, beraien izenak Jurgi eta Iker ziren. Gau batean, bidaia eder bat egiten ari zirela: - Muuuuuuu! Eta esan zuten: - Kontuz ibili behar dugu! Hemen inguruan zerbait arriskutsua dabil. - Bai hori uste dut nik ere, eta oso arriskutsua, gainera. Zer zen pentsatzen hasi ziren. - Zezena? Ez dakit‌ Minotauro bat da! - E! Tranpa bat jarriko diogu. - Baina zein tranpa? Badakit! Bat ezkutatu egingo da (esaterako zu), nik zu zauden lekura erakarriko dut eta zuk bat-batean zast! lepoa moztuko diozu. Zer iruditzen? - Ideia bikaina! Esan eta egin. Baina minotauroaren zonbia berpiztu egin zen. Eta amildegi ertz batera eraman zituen. Jurgi eta Iker oso ausartak eta azkarrak zirenez, 66


beste tranpa bat jarri zuten. Minotauroa oso azkar joan zen eta haiek harrapatzear zegoela, kendu egin ziren eta minotauroa gelditu ezinik amildegitik erori zen. Eta azkenean biak ezkondu egin ziren. Eta minotauroaren zonbia hor ibiliko da oraindik seguruenik. Biak oso ondo portatu ziren. Nahiz eta hilik egon, oraindik lurrean daude haien diamantezko bihotzak. Eta, gainera, bakea izan zen 500 urtez nagusi.

Jake

67


Haizea Goñi Miguel 1. saila Prosa

Haizea, June eta Nora mendira doaz Udazkena hasten denean hiru lagun elkartzen dira kalean eta erabakitzen dute mendira joatea. Gurasoengana joan dira eta baimena eman diete. Gero joateko gauzak prestatzen dituzte eta prest daude mendira joateko. Orduan frontoian elkartzen dira berriro. Junek esaten du: - Prest? - Bai!!! –erantzuten dute Haizea eta Norak. - Orduan, goazen mendira!!! –dio Junek. Mendiko bidean zuhaitzak zuri-gorriz margotuak zeuden eta ez zuten ulertzen zergatik zeuden marrak zuri-gorriz marraztuta. Orduan, Norak hiztegia eraman zuenez, June eta Haizeak esan zuten: - Zu gabe ez genuen jakingo zertarako diren marra zuri-gorriak. Eta Haizeak: - Irakurri, irakurri. - Bale, bale –esan zuen Norak. - Esan nahi du bide luze eta gogorra dela. - Lasai, guk egingo dugu –esan zuen Junek. - Ba aurrera!!! - Bat, bi, bat, bi… abiatu ziren.

68


Baina bat-batean zerbait sumatu zuten. Haizearen urduritasuna zen. Norbait edo zerbait sumatzen zuten beren alboan. June eta Nora ere urduri jarri ziren. Denak besarkatu egin ziren beldur gutxiago pasatzeko. Bat-batean zuhaixka artetik animalia bat agertu zen: hartza! Gehiago estutu ziren eta geldi-geldi zeuden. Hartzak hitz egin zuen: - Ni galdu egin naiz. - Nora joan behar duzu? –esan zuen Norak. - Basoko beste puntara. - Guk lagunduko dizugu. Mapan begiratuko dugu nola itzuli beste puntara. Lagundu zioten eta hartzak eskerrak emateko basoko bide misteriotsuen mapak oparitu zizkien. Hiru neskak mapekin etxera itzuli ziren eta mendiko bide sekretu guztiak ezagutzen dituzte.

Kukuluku

69


Unax Landa de Marcos 2. saila Prosa

Uso mezulariak Baziren behin aspaldi-aspaldian Beñat, Andoni, Jose Lorentzo eta Ekain izeneko lagun batzuk. Beñat handia eta argala zen, Andoni moxtaka, Jose Lorentzo txikia eta argala eta Ekain altueraz ere handia eta zotza baino argalagoa. Beñat, Andoni eta Jose Lorentzo herrian bertan bizi ziren, baina Ekain ez zen herrian bizi, Ekain Bianditz mendi ederraren kaxkoan bizi zen. Beñatek, Andonik eta Jose Lorentzok etxean usoak zituzten eta Beñatek esan zuen: - Zergatik ez diogu Ekaini usoekin mezu bat bidaltzen? - Ongi iruditzen zaigu –esan zuten Andonik eta Jose Lorentzok batera. Mezua bidali ondoren, Beñat, Andoni eta Jose Lorentzo itxaroten gelditu ziren, ordu erdi… ordu bat… bi ordu baina usoak ez ziren itzultzen eta azkenean Jose Lorentzok esan zuen : - Ni mendira noa usoen bila. - Gu ere bagoaz. Mendira abiatu eta aurkitu zituzten bi usoak zaurituak eta ondoan ehiztari bat. Ehiztaria Andoniren aitaren osaba zen eta Andonik esan zion: - Uso horiek gureak ziren, lagun bati mezua bidaltzeko prestatuak daude. 70


Ondoren osabak barkamena eskatu zion. Oso gaizki eta triste sentitzen zen, egindakoaz benetan damututa zegoen. - Ez dut gehiago usorik hilko –esan zuen osabak. Handik hilabete batzuetara hirukote hark beste mezu bat bidali zioten Ekaini. Ehiztaria hain damu zen, Andoniri, Beùati eta Jose Lorentzori pastel bat oparitu zien Ekainekin batera jateko. Aurrerantzean ere lagun ederrak izaten jarraitu zuten.

Pilotari

71


Araitz Ortega Urdanpilleta 2. saila Prosa

Nire ahate maitea Bazen behin 9 urte zituen neska bat Amaiur izenekoa. Amaiurrek ile horixka zuen eta begiak itsasoa bezain urdinak zituen. Amaiur Zizurkilgo baserri batean bizi zen amarekin. Baserri handia eta polita zen, eta abere pila bat bizi ziren: behiak, ardiak, zaldiak, antzarak, ahateak… Amaiurrek ahate bat zuen. Ahate zuri-beltz emeak Deisi izena zuen. Amaiurrek egunero garbitu eta lastoa jartzen zion Deisiren txabolari. Ura eta janaria jarri ondoren Deisirekin jolasten zen eta bere atzetik joaten zen ahatea. Udako egun eguzkitsu batean ikastolatik itzultzerakoan zelaira joan zen Amaiur Deisirekin jolastera. Bat-batean ahatea ez zegoela konturatu zen eta oihuka hasi zen amari deika: - Ama, ama!!! –deitu zuen Amaiurrek. - Zer duzu, laztana –erantzun zion amak. Ama Amaiur bezalakoa da, ile hori eta begi urdinekoa. - Non dago Deisi? –aldetu zuen izututa Amaiurrek. - Ez nizun esan nahi, baina… - Zer egin duzue? –esan zuen Amaiurrek negar zotinka. - Jateko hil dugu! –esan zuen amak burumakur. - Zergatik? –oihukatu zuen Amaiurrek

72


- Badakit Deisi asko maite zenuela baina gizaki gehienok animaliak hil behar ditugu bizitzeko. Animalia gabe ezingo ginateke bizi –esan zuen amak–. Ulertzen al duzu? - Bai, ama baina asko gustatzen zaizkit animaliak! - Etorri, sorpresa bat dut zuretzat –esan zion amak. Biak inkubagailura joan ziren. Ireki eta amak esan zion: - Politak al dira? - Bai!! Hartu ditzaket? - Bai. - Deisiren hogei kumeak dira! UAUUUUUU!! Deisiren ondorengoak han zeudela konturatu zenean, Amaiur lasaitu egin zen.

Luma

73


Beñat Albisu Belarra 3. saila Prosa

Fabrika magikoa Behin batean, udako oporretan, mutiko-neska talde bat zozketa batean zeuden. Xabier mutiko alaia eta isekaria zen, begi marroi era handikoa. Leire neska bihurri bat zen, betaurrekoak erabiltzen zituena. Jon mutiko kuriosoa zen, eta nahiko gozozalea. Maddi neska ausarta zen, ile luzearekin. Gurasoekin bidaia baterako ari ziren egiten zozketa. Bidaia Hawaiira zen. Eta bat-batean… -… 3462. - Baiiiiii! –esan zuten gure lagunek. - Tokatu egin zaigu! –esan zuen Xabierrek. - Toma! Jon! Bi euro eman behar dizkidazu, apustua irabazi dut! –Maddik. - Jo! Ez da justua! –Jonek. - Beno, ez du inporta, orain Hawaiira goaz! –Leirek. Hurrengo egunean, hegazkina hartu eta Hawaiira joan ziren. - Begira, Pazko uhartea! –Maddik. - Nola? Pazko uhartea Hego Amerikan dago! –Jonek. - Eta zer? –Maddik. - Bada, hau ez da gura hegazkina! – berriz Jonek. - Zeeer? –denek batera.

74


Hegazkina lurreratu zenean, ez zekiten zer egin. - Beno, nola hemen gauden, goazen esploratzera! –esan zuen Xabierrek. - Bale, baina hurrengo hegazkina etortzen denean, joan egingo gara, bale? –Maddik. Eta horrelaxe jarri ziren gure lagunak esploratzen. Bat-batean gura lagunak gelditu egin ziren, buru formako estatua batzuk zeuden eta. - Aizue, hau lehenago hemen al zegoen? –esan zuen Leirek. - Bada, nik uste dut ezetz, ezta? –Xabierrek. Lagunak ikustera joan ziren. Jon ingurura begira ari zen eta zuhaitz bat jo eta, bat-batean, estatua baten ahoa ireki zen, eta lagunak sartu egin ziren. - Oooooo! –esan zuten denek batera. - Hau igogailu bat bezalakoa da! –esan zuen Maddik. Ondoren atea ireki zen eta… eta… - Uau! –esan zuen Jonek–. Begira zenbat gozoki! - Gozokiak eta untxiak! –Leirek. - E, agian hemen bizi da Pazko untxia! –esan zuen Xabierrek. - Egia! –Leirek. - Ñam! –Jonek. - E! –entzun zen–. Aizue! Ezin duzue hemen egon! –berriz–. Hemen behean! –lagunek behera begiratu zuten. - Ooooo! Begira zer untxitxo polita! –esan zuen Leirek. - Itxaron, zergatik ezin gara hemen egon? –Jonek. - Bada, sekretua delako! Etorri nirekin. Eta kanpora eraman zituen. - Tira, egin salto hona! Eta zulo bat ireki zen. - Egiteko salto! Eta bultza egin zituen. - Aaaaaa!

75


Erori egin ziren. Bat-batean Hawaiin agertu ziren. - Hara! –esan zuten denek. - Non gaude? –esan zuen Xabierrek. - Xabier! Jon! Maddi! Leire! - Ama! Aita! –esan zuten denek. - Baina, non egon zarete? Lagunek ez zuten txintik esan. Hala bazan edo ez bazan, sar dadila fabrika magikoan!

Tutti Frutti

76


Malen Sarasola Olaziregi 3. saila Prosa

Iratxoak basoan Aspaldi-aspaldian, baso erreinuan iratxoak bizi ziren zuhaitzetako hostoen gainean. Egun batean, bi ikertzaile etorri ziren baso erreinura gauza berri batzuen bila. Bat-batean, iratxo bat ikusi zuten baina ezin izan zuten harrapatu. Iratxoa aztertzeko nahi zuten. Baina arrunt azkarra zen‌ Iratxo horrek bere familia osoari abisatu zion eta denak oso urduri jarri ziren. Poliki -poliki, beren etxeak babesten hasi ziren. Lehenengo, perretxiko pila bildu eta aterki erraldoi bat osatu zuten. Gero, hostoak bota zituzten gainetik, agerian ez gelditzeko. Denak jo eta ke ari ziren bitartean, lau iratxok ez zuten deus ere egiten. Egonean egon eta edan eta edan. Baina ikertzaileak geroz eta gertuago zeuden. Horrela zebiltzala, Iratxo langileek etxera sartzeko esan zieten beste lau iratxoei baina haiek ez zuten sartu nahi izan. Azkenean, ikertzaileak agertu eta lau iratxoak eraman zituzten zaku marroi batean. Alferrikako oihuak entzuten ziren zakutxotik. Laborategira eraman eta ikertzen hasi ziren. Bitartean, makina franko hartuta, bost pertsona etorri ziren basora zuhaitz mozteko asmotan. Bat-batean, pertsona horiek iratxoek eginiko lan guztia txikitu, iratxo guztiak hartu eta eraman egin zituzten. Beno, denak ez, iratxo txiki bat utzi zuten ahaztuta. Iratxo txikia isil-isilik laminaren lakura joan zen eta gertatutako guztia azaldu zion negarrez laminari. Hark lasai egoteko esan zion iratxo txikiari, berak babestuko omen zituen bere ingurukoak.

77


Ikertzaileen laborategian zeuden 4 iratxoak banaka-banaka aztertu zituzten baina tamainarena aieka batera utzita, ez zuten deus berezirik ikusi. Iratxoak basora itzultzea bururatu zitzaion ikertzaile bati baina besteak ezetz eta ezetz, azterketa gehiago egin behar zizkietela. Hala zebiltzala, zerbait berezia aurkitu zuten. Nonbait, hasiera batean, pertsona handiak ziren, zu eta ni bezalakoak. Baina egun jakin batean, baso erreinuan sortutako magia baten ondorioz, denak iratxo bihurtu zirela ikusi zuten. Ikertzaileak iratxoei buruzko informazioa idazten ari ziren bitartean, iratxo txikia agertu zen. Oso izututa zegoen baina bazekien bere anai-arrebak eta ingurukoak askatzeko bizia arriskuan jarri behar zuela. Iratxo guztiek leihorantz jo zuten eta azpian itsasoa zegoela konturatu ziren. Hala eta guztiz ere, salto egitea erabaki zuten. Hondoratuz eta hondoratuz joan ziren, poliki-poliki. Ur azpian geratu ziren. Baina laminak hitzeman bezala, hantxe agertu zen iratxoak salbatzeko. Goxo hartu eta goiti eta goiti joan zen, ur azalera agertu arte. Berriz ere basora bueltatzean, hantxe ikusi zituzten beste iratxoak ere. Den-denak libratzea lortu zuten iratxo txikiak eta laminak! Elkar besarkatu eta berriz ere herrixka eraikitzea lortu zuten. Iratxo txikiari eta laminari festa handi batekin eskertu zieten egindako guztia. Ordutik hona, inor gehiagok ez zuen iratxo horien berririk izan.

Lamia

78


Yvonne Retegi SimĂł 4. saila Prosa

Aurrerantz begira 2014ko martxoaren 10a, ostirala. Sahara.

Ainhoa naiz. Beti izan naiz iraganaren beldur. Txikitan zerbait egin eta horren ondorioa zein izango zen edo ondoren zer gertatuko zen horrek asko urduritzen ninduen eta, hainbatetan, barnean tristura handi bat ere sortzen zidan. Horren ondorioz, malko handi eta potolo batzuek nire begi marroi-berde horietatik ihes egiten zuten. Noizbait hil egingo nintzela pentsatzen nuen, hori beti nire buruaren barnean zebilen jira eta biraka. Nire gurasoek beti esaten zidaten: “Ez pentsatu horretan eta listo, oraindik ia laurogei urte edo gehiago dituzu bizitzeko, zu egon lasai, eta pentsatu gauza politetan�. Baina gauero amets eta pentsamendu berbera nuen gogoan, eta jada nazkatuta nintzen horrek ni urduritzeaz. Baina 13 urte nituenean, gauzak aldatzen hasi ziren eta urduritasun horiek pixkanaka-pixkanaka desagertzen joan ziren, eta urte bat igaro ondoren, jada ez zegoen halako pentsamendu itsusirik neure barnean. Orain, 22 urte ditut eta Saharan bizi naiz. Gaur egun , hau bezalako herrialde behartsuetan hainbat gerra daude. Haur asko ikusi ditut gosez hiltzen edo edateko urik ez daukatelako. Hemen katarro arrunt batek akabatu zaitzake, edo baita gastroenteritis batek ere. 79


Orain familia asko laguntzen ditut eta haurrei irakurtzen eta idazten erakutsi diet. Jendeak esaten du hemengo egoera oso txarra dela, eta horregatik janaria, edaria, arropa... bidali behar digutela. Baina, nire irakasle batek erakutsi zidan hori ez dela irtenbidea. Adibidez, patatak bidali ordez, patatak ereiten erakutsi behar zaiola bertako jendeari, arropa bidali ordez, beharbada, josten erakutsi behar zaiela... Bihar, Lekeitiora, nire jaioterrira, bueltatuko naiz nire familiarekin egoteko eta medikuntza probak egiteko. Hilabete bat egongo naiz han, eta ondoren, hona bueltatuko naiz berriro. 2014ko martxoaren 11, larunbata. Sahara.

Gaur da eguna, 2 ordu barru autobusa hartu eta Afrikako mugara joango naiz, gero, ferrya hartu eta Melillara iritsiko naiz eta bertan hegazkina hartu eta gero Bilboko aireportura iritsiko naiz, han nire familia eta lagunak itxaroten egongo dira. 2014ko martxoaren 11, larunbata. Lekeitio.

Azkenean etxean! Oso pozik nago. Arratsaldeko 18:00etan iritsi naiz hona. Etxera etorri gara eta maleta desegin dut. Dutxatu egin naiz eta nire familia eta lagunekin afaltzera joan naiz. Orain, lo egiteko ordua da. 2014ko martxoaren 17a, ostirala.

Gaurko berriak ez dira oso onak, astelehenean mamografia egin nuen eta gaur goizean bularreko minbizia dudala esateko deitu didate . Esan dute gehienez ere 4 aste bizi naitekeela eta ez dagoela ezer egiterik hau geldiarazteko. Baina behin erori naizen zuloan ez naiz berriro eroriko. Beraz, ez naiz ezeren beldur izango, badakit gertatuko dena gertatuko dela eta hil behar badut hil egingo naizela. Zergatik galdu denbora eta negar egin? Zergatik izan hiltzearen beldur? Hori da nire galdera. Denbora ez dut alferrik igarotzen utziko. 2014ko martxoaren 23a, asteazkena.

Bost egun daramatzat ospitalean. Nik ez dut nire bizitza horrela bukatzerik nahi, ospitaleko ohe ziztrin batean etzanda. Mundu osoak ni esna amets egiteagatik gogoratzea nahi dut, zerbait egin dudalako, alegia. Beraz, espe-

80


ro dut hiru aste hauetan gertakizun berezi bat gertatzea, hori da nire eskakizun bakarra. 2014ko martxoaren 30a, asteazkena.

Ez dakit zergatik, baina gaur egun berezia dela sartu zait buruan. Horregatik, goizean goiz, esnatu bezain pronto, kable eta makina guztiak askatu ditut. Edozer gauza jantzi eta inork ikusi gabe ospitaletik atera naiz. Txikitan oso gustuko nuen hondartzara joatea, oso gustura sentitzen nintzen han nengoenean. Inork ezin ninduen oztopatu han jolasean nenbilenean. Niretzat hori leku magikoa zen. Hara joatea erabaki dut, ea zenbait oroitzapen on datozkidan gogora. Orain hondar fin eta zuriaren gainean etzanda nago. Aitortu behar dut une honetan inoiz baino libreago sentitzen naizela, askatasun osoan. Begiak itxi ditut eta... amets polit batekin eta oroitzapen gozoenekin bukatu dut nire zeregina, hasi nire hondartzako paseo amaigabea. Libre

81


Markel Urkia Unanue 4. saila Prosa

Paradisuaren bila Migrazioa askotan entzuna nuen hitza zen, baina ez nekien ongi zein zen bere esanahia. Horregatik, udazkena heldu zenean, ez nuen ezer ulertu. Ni Txurru naiz, uso gazte bat, Europako iparraldean jaioa udara honetan. Duela gutxi ikasi nuen hegan egiten eta oraindik ez naiz oso trebea. Nire anaia zaharrak, Joxek, historia zirraragarriak kontatzen zizkidan bere abenturei buruz, egun batean sonanbulu zegoenean hiru kilometrotara dagoen laku batera erori zela, eta gero gau erdian blai eginda itzuli behar izan zuela. Goiz batean Joxek esnatu ninduen: - Benga, Txurru, migratu egin behar dugula! - Itxaron bost minutu -nik, ahozabalka. - Bueno ba gu bagoaz Eta nik pentsatu nuen: “e!!, Gu‌?â€?. Eta galdetu egin nuen: - Zein gara gu? Orduan konturatu nintzen berrogeita hamar uso gehiago zeudela niri itxaroten. Lotsa-lotsa eginda geratu nintzen, ez zidan inork abisatu eta. - A! Bale, bale. E, Joxe, galdera bat, zein dira hauek guztiak? -esan nion erdi haserre erdi lotsatuta. - Hau? Hau gure saldoa da. Ea, Txurru, bidean azalduko dizut. 82


Eta hegan hasi ginen beste berrogeita hamar txoriekin batera. - Labur-labur azalduko dizut -esan zidan nire anaiak-. Nabarituko zenuen eguraldia gero eta hotzagoa dela, ezta? Baietz egin nion buruarekin. - Ba, horregatik orain hegoalderantz goaz, han goxo-goxo egongo gara eta janari gehiago izango da. Edozein usoren paradisua da. Niri orduan aurpegia argitu zitzaidan. Baina Joxek hori ikusi zuenean: - Ez poztu gehiegi ere, bidaia oso luzea da eta; mendi garaiak igaro beharko ditugu eta desertu eta itsaso luzeak zeharkatu eta janaria urria izango da. Hori guztia gutxi ez, eta ehiztariak saihestu behar di‌ Puum! Bat-batean eztanda bat entzun zen eta uso bat behera erori zen. Uso guztiak aztoratu egin ziren, eta anaiak gauza bat esan zidan: - Ahaztu eta segi aurrera. Uste dut inoiz esan didan gauza serio bakarra hau izan zela. Horregatik, buruan grabatuta geratu zitzaidan. Egunak igaro genituen ezkutuka, zuhaitz tartetik ibiltzen eta hegaldi luzeak eginez. Baina azkenean lortu genuen, Gibraltarko itsasartean ginen, hogei uso neka-neka eginda, erdiak negarrez, atsekabeak hartuta galdu zituzten senitartekoengatik eta lagunengatik. Baina, hala ere, egin beharra zegoen, itsasoa zeharkatu eta paradisura sartu. Haizeak gogor jotzen zuen baina denok gurutzatu genuen. Orduan batek esan zuen: - Beno, itzultzeko momentua iritsi arte. Eta nik pentsatu nuen: “E!!! Itzuli???â€?.

Doraemon

83


Oihan Lopez Fraile 5 saila Prosa

Osabaren itzala Gari sailak genituen ezker-eskuin; gari sailak eta gari sailak. Lautada amaiezinak. Kilometroak eta kilometroak motorra martxan eta beti aurrera. Demontre! Ezin al genuen geldialditxoren bat egin bi orduz behinik behin, ala? Ez! Autoan sartu eta aurrera! - Bide luzea dugu oraindik –esaten zuen amak beti. Eta aitak atzetik: - Ezin gara berandu iritsi, bestela kalean utziko gaituzte-eta. Garaiz iritsiko ez bagina ba al dakizue osaba zenbat kezkatuko litzatekeen, haren tokian jartzerik baduzue? Gizon urdinek ez ligukete sartzen ere utziko. Horrenbesteko bidaia egin, eta alfer-alferrik. Eta osaba… pentsa! Beldurrak airean! Gurasoak kezkatuak zeudela ematen zuten, beti ordulariari begira. Pixagura neukala esaten nien, baina ordubete barru geratuko ginela erantzuten zidaten. Demontre! Pixagurak egoteko… ordubete… hori ez da ahuntzaren gauerdiko eztula! Aguanta eta aguanta. Sikiera, lo pittin bat eginez gero… Kuluxkaren bat gutxienez… Baina, ez ba! Izan ere, bero egiten zuen, bero sargoria, eta, gainera, anaien arteko ika-mikak ez zion nire atsedenari lekurik uzten. Euskal Herria atzean utzia genuen, eta inguruotako klima oso bestelakoa zen. Lautadak, lautadak eta lautadak genituen ezker-eskuin, gari-soro ederrak gure autoko leihoaren alde bietan: neguan gaztaina koloreko, udaberrian belardi, udan eguzki koloreko. Kolore denak ezagun zituen gure auto grisak. 84


Egun hartan ere goiz jaiki ginen bidaia hura egiteko, oso goiz, eguna argitu baino askoz ere lehenago. Perurenako gasolindegian depositua puntaraino bete eta… - Osaba, bagizek! –esan zuen aitak irribarre luze bat ezpainetan. Hiru hilabete nituela egin omen nuen lehen aldiz bidaia hau: egun batez 700 kilometro egin, eta hurrengoan itzuli. Nahi ordu ez ginen iritsi, hala diote behintzat nire gurasoek : izugarrizko negar saioa bota nuela, lo gaixtotu egin nintzela, amaren titian bakarrik baretzen nintzela… eta ez dakit zenbat kontu! Geroztik, hamaika bat aldiz entzun behar izan ditut ordu hartakoak, arranopola! Bat-batean, gari-sailen lautadak utzi eta herri zahar batean sartu ginen: pareta zaharrak eta huntzak leihoetan. Gazte jendea non ote zegoen? Eskolarik ez al zegoen herri hartan? Eta frontoirik ere ez? Adinekoak etxe atariko bankuetan, eliza atarian bi emakume. - Hara, kanpandorrean zikoinak! –aurre hartu zidan anaiarik gazteenak. Habiak nork lehenik ikusiko ibiltzen ginen, eta horretan oso abila nintzen. Baina, egun hartan, osaba nuen buruan, ez dakit zergatik. Beharbada aita eta ama urduri ikusten nituelako izango zen. Konturatzeko herria zeharkatua genuen, eta lautaden ondoren nik ez dakit zenbat eta zenbat herri zeharkatu genituen. Kontatzen ere aspertu nintzen. - Asko falta da? –galdera egitera ausartu nintzen. Aitak ez zuen galdera hori gogoko, eta beti gauza bera erantzuten zidan: - Lehen baino gutxiago, hartu patxadan. Eta hori esatearekin batera, Coca-Colari zurrut egiten zion. - Nik ere hori banekien! –baina ez nintzen deus esatera ausartu, aita haserretuko ote zitzaidan beldurrez. Ez dakit zenbat lautada eta ez dakit zenbat zikoina habia pasatu eta gero, azkenean, laranjondoak zeharkatu eta gero, noizbait iritsi ginen. - Iritsi gara! Orain bai! Lasai, luzatu hankak, gerria, eta nahi duenak pixa egin dezala! –esan zuen amak. Ez zuen amak bi aldiz esan beharrik izaten, konturatzerako hiru anaiak kanpoan izaten ginen eta. - Mahaia jartzera etortzeko esaten dizuedanean ez zarete hain azkar etortzen, e! –erdi broman esaten zuen segidan.

85


Autoa beti kanal baten bazterrean uzten genuen, etxe handi baten atarian. Kanal hura gu iritsi berritan lehor-lehorra egoten zen, baina hori barregura! Aita eta hiru anaion artean ia leporaino betetzen genuen, halakoa izaten zen barruan ekartzen genuen estutasuna! Ezin pixarik egin ere, redios! Arnasa pixka bat hartu eta gero, parez pare nuen etxeari begiratu nion. Berezia zen. Gure etxearen batere antzik ez zuen. Harritzarrez inguraturik zegoen, eta gainean alanbre puntadunak ageri ziren. Zertarako ote? Ertzetan, bestalde, txabola moduko eraikinak zituen, eta barruan berdez jantzitako gizonak zaindari. Sarreran zegoenari amak paperak erakutsi, osabaren izena esan, eta gu bezalako jende gehiago zain zegoen gela handi batera pasatu gintuzten. Han ez zegoen txorakerietan aritzerik. - ¡Vayan pasando! –esan zuen sarrerako gizon urdinak noizbait, eta aitak azkar trasteak giltzapean utzi eta ilaran jartzeko keinua egin zigun. Gela nazkagarri hura utzi eta burdina detektatzen zuen makina batetik pasatu behar izaten genuen gero. Amak ordularia eta eraztuna kentzen zituen, eta behin oso gaizki pasatu zuen gerrikoak soinu egiten ziolako. - Ene, nik ez nuke horrelakorik gertatzerik nahi! Gizon eta emakume urdinen begiradek oso urduri jartzen ninduten. Gainera, zer esaten zidaten ere ez nien ulertzen… Behin niri ere zerbaitek soinu egin zidan, eta teniseko erraketa moduko batekin gorputz osoa arakatu zidaten. Amak orduan esan zidan txikitan fardela ere kenarazi egiten zidatela. Zergatik baina? Gero ateak. Ateak eta ateak. Bat itxi eta hurrengoa zabaldu. Bat ongi itxi arte hurrengoa zabaltzerik ez. - Bizkor, zoazte bizkor, mutilak! –esaten zigun aitak, eta txoko-txokoan dagoen gela har ezazue. Azkenean, osaba. Hori besarkada! Eskuen tinkatzea. Bizkarrean kolpeak, eta irri karkailak. - Zer moduz, zer moduz hago? –aitak. - Osaba! Osaba! –berriz guk pozez gainezka. Hainbeste gauza genituen elkarri kontatzeko: ikastolako kontuak, animalien bizimodua, etxeko kontu zaharrak… Nondik hasiko gara, osaba?

86


- Asko hazi zarete! 12 urte pasatu nituen joan eta etorri. 12 urtez ikusi dut atea ixten, eta osabari behatz erakuslea tindu morean zikintzen. 12 aldiz ikusi nituen nik gari soroak gaztaina koloreko, gero berde eta azkenik eguzki koloreko. Dozena bat urte asko da, erruz. Nire bizitzan haurtzaro osoa, pentsa. Amaren titia hartzen nuenetik, metro eta erdi ederki pasatu arte, mutil kozkor egin arte. Baina, lehengusurik zaharrenak hogeita bi urtez ezagutu du osaba han. Fikziozko osaba: hara bisitan joaten ginenean pasteltxo txikiak eskaintzen zizkiguna eta autoan opariak ematen zizkigun osaba kuttuna. Osabaren etxea oso zikina zen, haren komunean ez zegoen esertzerik, eta aita-amek paretarik ez ukitzeko esaten ziguten. Maialenek behin hala esan omen zion: - Osaba, bai zatarra dela zure itxia! Eta osaba algaraka hasi omen zen. Eta nik berriz: - Osaba, non daukazu garajea? –galdetu nion 5 urte nituela. Burdin sareen artetik eskua kanpora atereaz, “han! Han atzean dago!�, erantzun zidan. Gero, nik jarraian: - Zein koloretakoa da ba zure autoa? - Gorria! Gorri-gorria! Gerezi kolorekoa! –erantzun zidan oso serio jarrita. Ametsezko munduan bizi izan naiz haurtzaroan, eta horrek lagundu nau osabarengana hain pozik joaten eta osaba horrenbeste maitatzen. Orain, 15 urte betetzear nagoen honetan, osaba kalean da, aita-amak hobeto ulertzen ditut, eta asko eskertzen diet denei fikziozko mundu magiko hura eraiki izana. Zapel

87


Lur Gaztelumendi Beristain 5. saila Prosa

Kale kantoian Gitarraren soinua da nire bizitza, lana eta konpainia. Gitarra-jotzailea naiz, kaleak alaitzen ibiltzen den agure zahartxo bat. Urte hauetan irabazitakoarekin erosi dudan liburu huts hau idazten ari naiz Juliaren omenez. Julia ez da nire emaztea, nire laguna da, zerutik niri begira dagoen aingerua, gitarraren soinu makala alai bihurtzen lagundu zidan adiskidea eta nire bizitza maitatzeko arrazoia: 68 urte-edo edukiko nituen kale izkinan botata nengoenean nire gitarrari soinua ateratzen. Kaletik pasatzen ziren guztiengandik burlak, irainak eta isekak lortzen nituen txanpon batzuk lortu beharrean. “Kale ilun eta estuko agure kaikua� izenez nintzen ezaguna, ez ateratzen nituen doinu gozoengatik. Arratsalde aldera, diru hots fin batek nire musika eten zuen. Begiak guztiz ireki eta aurrean nuen pertsonari begiratu nion; ume bat zen, neskato bat, soineko alai eta artilezko txapel bat zuen, baina are gehiago liluratu ninduen haren ahots fin eta gozoak ahoa ireki zuen momentutik: - Zeren soinu makala, ez du kolorerik. Zure soinuak ez du bizipenik. - Orduan, neskato, zergatik bota didazu txanpona nire txapelera? –erantzun nion. - Julia naiz. Nola deitzen zara? - Antoinne. Neskak irribarre handi bat atera zuen, pozez beterik, min guztiak sendatu ditzakeen irribarre potolo bat. - Orain joan egin behar dut. Baina itzuliko naiz. 88


Neskatoa kale iluna bukatzen zen argitasunerantz joan zen, eta argi hartan galdu zen. Gaur egun ere haren irribarrean urtzen naiz, haren ahots eztian eta haren aurpegi lirainean. Hurrengo egunean, ordu berean, korrika pauso motzek jotzen ari nintzen soinua moztu zuten. Bai, Julia zen, baina ez zetorren esku hutsik. Esku artean manta goxo bat eta libra erdi bat txokolate zekarren. - Kaixo, Antoinne! Zuretzako gauzak ekarri ditut. Manta hau gaueko hotzetatik babesteko eta txokolatea ba... Nori ez zaio gustatzen? Juliaren barreek kale iluna argi bihurtzen zuten, nire belarri zaharrak gaztetzen eta gitarraren sokak estutzen. Neure buruari galdetzen nion ea nola erakarri nuen honelako miraria. - Zein jolasetan jolastu ohi zara? Ba al duzu gustuko jolasik? Niri ezkutaketa jolasa gustatzen zait, baina azkenaldian ez naiz jolastu. Hitz gutxiko pertsona zara, e. Haren galderek, kezkek, haren hitzek, esaldiek… kaleko zarata guztien isiltasuna ekartzen zuten. Bat-batean, ahots nagusiago batek moztu zuen Juliaren elkarrizketa. - Julia? Zertan ari zara kale ilun horretan? Etorri ona, segituan! - Bai, ama, orain noa! –esan zuen kalearen bukaerarantz begira–. Bihar etorriko naiz, ez alde egin, mesedez. Bigarren aldia zen neskatxak korrika agur esan zuela argitasunean galduz. Manta goxoa hartu, eta lo sakonean murgildu nintzen. Egunero etortzen jarraitu zuen, beti lasterka eskuan janaria eta jolasak ekarriz. Arratsaldeak laburrak iruditzen zitzaizkidan haren alboan, egunero jolas berriak ikasten nituen harekin eta nik gitarra jotzen erakusten nion ordainetan. Arratsalde batean, jolasean ginela, burumakurtu egin zen une batean. - Jada galdetuko zenion zeure buruari zergatik etortzen naizen … - Julia, ez da beharrezkoa ezer esatea –erantzun nion gaizki zegoela konturatzean burua altxa zezan. Neskatoak arnasa sakon hartu zuen. - Jada ez naiz eskolara joaten, amak esaten dit ez dela beharrezkoa lagunak izatea, egia esan amak niretzako onena nahi izan du beti. Baina 9 urte ditut, jada ez naiz tuntuna, badakit gaixo nagoela ez dute nahi nik gaizki pasatzea, eta medikuak geroz eta tristeago begiratzen didala sumatzen dut. Gaixotasun larri bat dut eta egun gutxi geratzen zaizkidala kalkulatzen dut.

89


Juliaren malkoek itsaso ilun eta zakar bat sortzen zuten, amorruz eta ahuldadez betea. Nahiz eta jakin ezin nuela ezer aldatu gaixotasunarekiko, Juliaren aurpegi tristea aldatu behar nuela konturatu nintzen, neska gaixoa geroz eta ahulagoa ikusten nuen. Neskatoa musikazalea zenez, ideia bat bururatu zitzaidan. - Arratsalde on, Antoinne! - Julia, gaur zuretzako sorpresa bat daukat. Julia musikaren kale kantoi zaharrera eramatea pentsatu nuen. Musikaren kale kantoia Pariseko musikari guztiak beren instrumentuari musika atetzen ibiltzen ziren leku magikoa zen. Kale kantoian inoiz ez zen musikarik falta, egun guztia jotzen, saltoka eta dantzan pasatzen zutelako. Leku zoragarria zen, kolorez betea, balkoietan kolore guztietako loreak egoten ziren, txoriak zuhaitzetan hartze zuten atseden musika goxoa entzunez eta eguzki argiaren laguntzaz kale kantoiak zuen magia zuen. Paradisura iritsi ginen eta Juliaren aho zabalak haren poztasun guztiak salatu zituen. Niri begiratu eta besarkada sakon eta luze bat eman zidan. Ondoren, saltoka joan zen dantzara. Eguna bukatu ostean, neskatoari eskutik heldu eta argitasunaren kale alaia utziz, kale ilun eta tristera heldu ginen. - Mila esker, aitona, oso ondo pasatu dut. Errepika dezakegu? - Nahi duzun guztietan. Neskak bere opari garrantzitsuena oparitu zidan berriro. Horren ondoren, poltsikotik nire aitaren aho-soinua atera nuen. - Hartu Julia. Nire aitaren aho-soinua da, urte hauetan nire alboan dagoela sentiarazi dit, baina inoiz ez dut jo. Zuk erabiera emango diozulakoan oparitzen dizut, horrela ni ez nagoenean nitaz gogoratzeko. Nire eta Juliaren malkoak itsaso berean elkartu ziren eta besarkada batez agurtu genuen elkar. - Julia! Julia! Baina zer egiten duzu berriro ere hemen, zein da agure hori? Badakizu ez zaidala gustatzen zuk ezezagunekin hitz egitea. - Badakit, ama, baina ez da ezezagun bat, nire laguna baizik. - Nola izango da ba zure laguna? Julia, badakizu ere ez dudala gustuko zu jendearekin harremantzea. Gainera, eskale bat besterik ez da eta. Goazen hemendik eta ez itzuli inoiz hona. 90


Bere amaren azkeneko hitzek bihotza hautsi zioten neska axolagabeari eta korrika, azkeneko aldiz, argitasunean galdu zen. Zain egon nintzen, haren zain ea noiz berriz ere korrika etorriko bere solas eta janari gozoekin. Egunak pasatu ziren, arratsaldeak eta gau ilun eta hotzak. Neskatxa oso ondo ezagutzen nuen eta itzuliko zela ikusi nuen haren azkeneko begiradan. Batzuetan, nire txapelean diru soinua entzutean begiak ondo ireki eta ea Julia ote zen begiratzen nuen‌ baina ezer ez. Egunak pasatu ziren eta nire barruko arimak zerbait txarra pasatu zela oihukatzen zidan barru-barrutik. Horietako egun batean, paseo bat ematera atera nintzen, Julia bere amarekin ikusiko nuen esperantzan. Baina, hilerri ondotik pasatzean, emakume baten negarrek hilerriko izkina batera erakarri ninduten. Gerturatu nintzenean emakumea ezaguna egin zitzaidan. Juliaren ama zen, eta negarrez ari zen. Negarrez aurreko harriari begira, negarrez aurreko harrian zegoen plakaren izenari begira: Julia MontÊ. Emakumearen ondoan belaunikatu nintzen nire begiek ikusten zutena ezin sinetsirik, ezin onarturik. Nire bizitza aldatu zuen neskatoa zerura joan zen, eta aingeru gazte berri bat sortu. Nire ilobatzat hartu nuena zeruan pozik hartzeko eskatu nien zeruko agintariei. - Asko sentitzen dut esan nizkizun hitz horiengatik guztiengatik, zurekin oso zoriontsua zen. Ama gaiztoa izan naizela iruditzen zait, batez ere ez niolako pertsona batek behar duena eman: benetako lagun bat. Beldurra nuen, beldurra nuen nire alabarengatik, beldurra nuen zorionak ez ziolako asko iraungo. Baina oso egoista izan naiz ‌ Lurretik altxatu eta alde egiteko asmoa nuenean, andreak bere diru-zorro handitik aho-soinua atera zuen. - Juliak zuri emateko eskatu zuen, horrela zure alboan egongo dela sentituko duzulako. Ez dakit zer egin hilabete hauetan, baina mila esker nire alabari emandako bukaera zoriontsuagatik. Udazkeneko hostoak erortzen diren moduan erori zitzaizkidan malkoak eta zure izenean musu emanez hiritik desagertu nintzen gaur egun arte. Orain aho-soinu jotzailea ere banaiz eta egunak alaitzeko jotzen dut,musikaren kale kantoian nire lekua lortu dut eta abesti bakoitzaren amaieran irribarre egiten dut. Ez dakit non egongo naizen bihar, baina segur aski laguntzeko prest egongo naiz soinu makala, kolore gabea eta bizipenik gabea jotzen duten musikariei. Gaztelu 91



Poesia Oiartzungo XXVII. Prosa eta Poesia lehiaketa 2014


Eider Maya Sanzberro 3. saila Poesia

Urtaroak Neguan, sorgin batek mundua zuri bihurtzen du. Beste aldetik, zuhaitzek arropa kentzen dute eta biluzik pasatzen dute negua.

Udaberrian, munduak txamarra zuria kendu eta soineko berdea jantzi ondoren, loreek zelaia koloreztatzen dute eta animalien hotsak entzuten dira jostari.

94


Udan, hodeiek eguzkitik ihes egin eta eguzkiak mundua urrez pintatzen du. Umeen irribarreek, berriz, mundua gobernatzen dute.

Udazkenean, zuhaitzen ileak usteldu eta hegan hasten dira. Zelaiak urrez jantzi eta berriro negua hasteko prestatzen da mundua.

Eta zuk, zer urtaro duzu nahiago?

“Heidi�

95


Lohizune Telletxea Delgado 3. saila Poesia

Barruko mina Mina dut, mina. Ez dut besoan, ez eta hankan ere, mina dut bihotzean bihotzean bai, hori da bihotzean sartuta. Euriaren soinua entzuten dut bihotza taupaka, Ttaup-taup, taup-taup. Bihotza bihotza, euria eta ni. Nire mina, nire mina oraindik barruan dago, sartuta, bihotzean sartuta.

96


Niretzat iluna da dena, oraindik, baina eguzkiaren argi-izpi batek altxarazi nau, sartuta nuen mina atera dit argi-izpi hark. Orain lau gara bihotza, euria, argia eta ni. Ez dago minik, ez eta malkorik ere, orain bai orain aske naiz!!

Atenas

97


Markel Irastorza Zabalegi 4. saila Poesia

Ametsik handiena Jaio nintzenetik dudan ametsa, lo nagoenean burura etortzen zaidana, inoiz ahaztuko ez dudana, ametsik handiena, amets amaigabea‌

Egunen batean lortuko dudana, saiakera guztien emaitza, zeru amaigabean dagoen helmuga, gauzarik ederrena‌ Gaurik luzeenetan pentsatzen dudana, benetako paradisua, denon ametsa, baina inork lortu ez duena‌

98


Mundu triste honen irribarre ttikia, mundu honetan jarraitzeko behar dudana, ilusio guztien sorrera, eta aldi berean, amaiera‌

Aspalditik amesten dudana, denon iragana, eta denon geroa, gauza on guztien hasiera eta bukaera‌

Nire ametsik handiena amestea da‌

Txako

99


Izaro Telletxea Delgado 4. saila Poesia

Beldur naizelako Beldurra diot entzuteari. Beldurra diot maitatzeari. Beldurra ikusteari. Beldurra sentitzeari bizitzeari. Ezin dut beldurraren ARANTZA nigandik atera.

Goizeko argi izpiek esnatu naute. Eta nigana hurbiltzen ikusi zaitut. Ukitu nauzu, laztandu nauzu, entzun zaitut, ikusi zaitut. Nire barnean sentitu zaitut. Zure besoetan kulunkatu nauzu.

100


Goxo, goxo, lasai, lasai. Zure begien koloreaz jabetu naiz lehen aldiz, zu ukitzen saiatu naiz lehen aldiz, zu laztantzen saiatu naiz lehen aldiz.

Orduan, beldurrak joan zaizkit. Zu zaudelako, zu zarelako, maite zaitudala konturatu naizelako. SARTUA NUEN ARANTZA ATERA DIDAZULAKO.

Beldur

101


Naroa Del Rio Muguerza 5. saila Poesia

Gizakiak, gizaki hutsak Izateak zer dakar? Izan‌ edo egon. Nora joan? Non erori? Zer izan, Izaten ez dakizunean Nola izan, Izan ezin duzunean.

Arimari eutsi diezaioket ahotik ihes egin ez dezan. Mingaina hozkatu Irribarreak behartu Beste pertsona bat izango banintz bezala jokatu Dantza egin oinak apurtu arte. Egin dezaket, egin. Baina azken finean gizaki hutsa naiz lurrera erortzean odoletan hasten bainaiz Beldurtu eta hausten bainaiz. Txikitutako zati guztiak zertarako bateratu berriro harri berean eroriko bainaiz. 102


Agian galdera ez baita zergatik erantzunak ez badu zentzurik Agian erantzuna zergatik ez galdetzea delako. Eta gaur badenak bihar izateari utzi diezaioke ez duelako zentzurik ez dugulako zentzurik. Bagarela ziurtzat hartuz, nora joan. Bizitza kontrolatu nahian bizitzak kontrolean gaitu Denboraren esklabo gaitu. Baina guztiaren gainetik eguzkia badago zergatik etsi. Dena izatera hel gaitezke ezer ez garenean. Zerotik hasi eta infinitura iritsi Irri batek duen goxotasuna baloratuz sentituz Haizea bezain aske ibiliz, Aurrera jarraituz inora begiratu gabe.

Ibili erori eta altxatzearen oinarrizko legea. Zer bilatu behar dut? Ilusioz beteriko bizitzek dezepzioz beteriko putzuetan bukatzen dute. Azken finean gizaki hutsak gara eta amets egitea libre omen da.

Pixel

103


Jokin Irastorza Zabalegi 5. saila Poesia

Iragana, geroa Iragana da oinarri, iragana zementu, norberaren bizitzan. Denboraren joanak daraman abiaduraren adierazle. Iragan hurbila oroitzapenen bilduma, pasatakoaren albuma. Memoriaren esklaboa: askotan ahazten zaizkigun une gozoen multzoa, edo ahaztu nahi ditugun, baina beti hor dirauten amesgaiztoen putzua. Iragan urruna, memoriagandik ihesi, norberaren buruan ezkutatzen ez dena. Baina, bihotzean jarraitzen du, iragan urrunak. Gure aurrekoen, antzinako euskaldunen borrokak; hildakoen azken arnasak. Inoiz bizi ez ditugun arren, bihotzak bizi dituenez gero, ahaztuko ez ditugunak. Azken finean, arbasoen odola daramagu zainetan. Hori guztia da iragana, lehenaldia, historia‌ 104


Geroa, amestutakoaren imajinatutakoaren antzik ez duen errealitatea. Geroa izan liteke amaigarria, edo amaigabea, sinesmenen baitan. Geroa, oraindik idatzi gabe dugun patuaren liburu zuria, geroa amets-goxo, geroa amesgaizto. Geroa denok ziurtatu nahi dugun denbora, aurrerantz jarraitzera animatzen, behartzen gaituena. Hori guztia da geroa, etorkizuna, patu idatzigabea‌

*

*

*

Oraina da ur-jauzia, ikustea nola etorkizuneko urak iraganerantz jausten diren. Oraina da etortzeke zegoena bizi eta bahetik pasatzea: zati bat iraganaren oroimenean gordetzea ez beti nahi den zatia, ordea. Oraina, zerumugarantz, etorkizunerantz, munduaren amaieraren bila doan itsasontzi bikingoa: milia luzez nabigatuagatik inoiz helmugara heltzen ez dena. Oraina isurtzen dugun izerdi-tanta bakoitza, isurtzen zaigun, edo isurarazten diguten malko garratz bakoitza. Oraina bizipen, zorion-une, argi-printza bakoitza. Gure altxor xumea. Beti da oraina, orainaldia, momentua, unea‌ Baina, horrelako zenbat biziko ditugun ez dakigunez, Carpe Diem, laguna!

Gedi

105



Oiartzungo XXVIII. Prosa eta Poesia lehiaketa 2015



Oiartzungo Prosa eta Poesia Lehiaketaren 2015eko saridunak

2015eko epaimahaikideak:

Pello A単orga Lopez, Ipuin kontalaria

Goiatz Labandibar Arbelaitz, Kazetaria eta idazlea

Izar Azpiroz Iragorri, Matematikaria eta irakaslea

Aingeru Palomo Zabala, Irakaslea

Nerea Aizpuru Arrillaga, Poeta

Sohalge Arbelaitz Kortabarria, Irakaslea

Imanol Irigoien Aranberri, Poeta eta margolaria

Intxixu AEK euskaltegia

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea

Lehendakaria: Ioritz Aizpuru Lopez (Euskara Zinegotzia) Idazkaria: Aitziber Arnaiz Garmendia (Euskara Teknikaria) Zuzenketak: Arkaitz Goikoetxea Arriola

109


2015eko saridunak Saila

Maila

1. saila LH 3

Prosa

Poesia

Goiuri Albisu Belarra HEGAN EGIN NAHI ZUEN MUTIKOA

Lide Larrea Etxebeste GOXOKIEN KOBAZULOA

2. saila LH 4

Axel Lasa Gelbentzu NATURA ZAINTZAILEAK

Naroa Etxebeste Eizagirre ARRITXULO

3. saila LH 5-6

4. saila DBH 1-2

5. saila DBH 3-4

6. saila BATX

Haitz Aranburu Mutiloa

Allende Urritegi Lopera

ILARGIKO ABENTURAK

BEGIAK

Be単at Garaiar Pikabea

Lur Lopez Fraile

ASMAKUNTZA HARRIGARRIA

NATURA ETA KUTSADURA

Yue Yi Iriarte Lasa

Malen Elizasu Manterola

KALE MUSIKARIA

SUTONDOAN

June Manjarres Castro

Malen Frantsesena Arnaiz

ONGI LO EGIN

LIBURU AMAIGABEA

Aiora Manche単o Jauregi

June Galardi Zapirain

SALEROSKETA

EZ ETSI, EUTSI!

Koldo Mitxelena Oiarbide

Aiora Manche単o Jauregi

BIDAIA MAKURRA

EZ DA

Maddi Puy Sorondo

Alain Mendizabal Diaz

ETA AZKENIK ZU

IRTEERA BAKARRA

Maddi Ibarguren Elosegi

Maddi Ibarguren Elosegi

MAITE ZAITUT AMA

AZKEN BESARKADA

110


Aurkibidea Prosa Hegan egin nahi zuen mutikoa

114

Goxokien kobazuloa

116

Natura zaintzaileak

118

Arritxulo 119 Ilargiko abenturak

120

Asmakuntza harrigarria

122

Kale musikaria

124

Ongi lo egin

126

Salerosketa 130 Bidaia makurra

134

Eta azkenik zu

137

Maite zaitut ama

139

Poesia Begiak 144 Natura eta kutsadura

145

Sutondoan 146 Liburu amaigabea

148

Ez etsi, eutsi!

150

Ez da

152

Irteera bakarra

154

Azken besarkada

156

111



Prosa Oiartzungo XXVIII. Prosa eta Poesia lehiaketa 2015


Goiuri Albisu Belarra 1. saila Prosa

Hegan egin nahi zuen mutikoa neguko egun hotz–hotz batean, Iruñeko hiru mutil elkartu ziren plazako harategiaren aurrean. Lehenengo mutikoak Manex izena zuen, oso handia zen eta fuertea, eta futbola pila bat gustatzen zitzaion . Bigarren mutikoak Urtzi izena zuen, pixka bat potokoa zen, baina txintxoa ere bai eta pila bat gustatzen zitzaion lagunak egitea. Hirugarren mutikoak Oier izena zuen, oso barregarria zen, eta pila bat gustatzen zitzaizkion animaliak. Harategiaren aurrean zebiltzan. Hasi zirenean hitz egiten, bat-batean Urtzik Manexei: “Aizu, Manex, zuk zer izan nahi duzu handitan?”, galdetu zion. Manexek erantzun egin zion: “Ba… ba… igual futbolaria izan nahiko nuke, Cristiano Ronaldo bezala, eta zuk, Urtzi?”. Urtzik erantzun zuen “Pues… pues… Badakit! Medikua izan nahi dut”, esan zuen, “Gurutze gorrikoak bezala. Eta zuk, Oier?”. Esaldia hasi baiño lehenago etorri zen harategiko jabea, erratza hartu eta fiz-fiz alde hemendik!! Bi egun geroago, Urtziren etxeko atean elkartu ziren. Manexek bonbilla piztu eta esan zion Oierri: “A! Aizu, ez zenidan esan zer izan nahi zenuen handitan”. Eta Oierrek esan zuen bi aldiz pentsatu gabe: “Ba nik, txoria izan nahi dut”. Manex barrez lehertu zen. Urtzik aurpegi arraroa jarri zuen eta biek batera esan zuten: “ZER!”. Eta Oierrek: “Ba, bai eta zer!”. Manexek erantzun zion: “BA INPOSIBLEA DELA! Ez al zara konturatu?”. Oierrek erantzun zion: “Nafarroako lehenengo mutikoa izango naiz hegan egingo duena!”. 114


Bi asteren ondoren berriz elkartu ziren, baina oraingoan plazan elkartu ziren. Manexek galdetu zuen: “Zer ari gara hemen berriz?”. Oierrek erantzun zion: “Ssssss!! Ixo mesedez!”. Urtzik berriz esan zuen: “Bai, baina, Oier zer ari gara hemen?”. Oierrek ez zuen erantzun, beste gauza bat esan zuen: “Aizu, Manex! Goazen zure etxera mesedez!”. Manexek esan zuen: “Bai! Ondo egongo da”. Horrelaxe joan ziren hirurak Manexen etxera. Urtzi eta Manex Legorekin ari ziren jolasten eta bitartean Oier Manexen amarekin hitz egiten hasi zen. “Txikia zinenean, handitzerakoan zer izan nahi zenuen?”. Eta amak: “Nik medikua izan nahi nuen”. Eta Oierrek: “A ZE AMETS POLITA!”. Ordu laurden geroago, amak esan zuen: “Ai! Joan egin behar dut”. Ondoren Urtziren etxera joan eta han amari galdetu zion: “Zu txikia zinenean zer izan nahi zenuen handitan?”. Amak: “Nik futbolaria izan nahi nuen”. Oierrek: “A ze dibertigarria!”. Azkenik, Oierren etxera joan ziren eta galdera berdina egin zuen. Eta aitak: “Nik astronauta izan nahi nuen. Asko saiatu ondoren, astronauta izatea lortu nuen. Eta hiru lagunek elkarri begiratu eta oihukatu zuten: “SAIATU ETA LORTU, bai, lortuko dugu”. Urtzi leihotik begiratu eta: “E! Begira txoria hegan egiten! Oier, ni txoria izango naiz handitan, eta zer! Baietz lortu”. Hala bazan edo ez bazan, sar dadila hegoaldeko xixarearen zuloan eta atera dadila iparraldeko zozoaren mokoan.

Albi

115


Lide Larrea Etxebeste 1. saila Prosa

Goxokien kobazuloa behin batean, Gipuzkoako herri txiki batean Alazne eta Iker bizi ziren. Biek zortzi urte zituzten. Oiartzunen bizi ziren. Alaznek eta Ikerrek oso gustuko zuten mendira joatea. Alazne oso ausarta zen, begi urdinak zituen eta dantza egitea asko gustatzen zitzaion. Iker, berriz, oso lotsatia zen eta irudimen handikoa. Asteburu batean mendira abiatu ziren. Mendira abiatzeko gauza inportanteak behar dira: linterna, janaria, kanpin denda batzuetan, edaria, lozakuak, horiek ere batzuetan. “Bueno, mendira abiatuko gara?”, esan zuen Alaznek. “Bai!”, esan zuen Ikerrek “eta ze menditara?”, galdetu zuen Ikerrek, “Aiako Harrietara! Noski, ez al zara gogoratzen, Iker?”. “A bai!”, esan zuen. “A ze burua, bueno benga goazen”. Harrietatik harrietara, azkenean puntara iritsi eta a zer poza! “Bueno orain etxera bueltatu behar dugu”. “Bai, goazen”. Baina bat-batean ez zegoen etxera bueltatzeko biderik. “Aaaaa!”, egin zuten biek. Zuhaitzetako fruituak bildu, afaldu eta kanpin dendan lo egin zuten. Hurrengo goizean esnatu eta gosari bila abiatu ziren. Egunak joan eta egunak etorri, bat-batean kobazulo bat aurkitu zuten. Hasieran beldurtu egin ziren baina Alaznek esan zuen: “Ni oso ausarta naiz”. Linterna hartu eta kobazulora abiatu zen. Iker ere sartu zen. Bat-batean txokolate goxokien euria, a zer poza kobazuloa bukatzean… 1, 2 eta 3, jatera! Kobazuloa bukatzean korrika mendian bueltaka zebiltzan eta hainbesteko pozarekin etxera iritsi ziren. Hurrengo goizean Alazne eta Iker hagineko izugarrizko minarekin jaiki ziren, negar eta negar. “Bueno dentistarengana joan beharko dugu”. Dentistara iritsi eta “aaaaa!”, egin zuten

116


dentistek. Enpaste pila bat behar zituzten, zuloak ixteko. Eta pentsatu zuten anai-arrebek: “Hobe dugu astean behin joatea goxokien kobazulora”. “Bale”. Eta handik aurrera igande arratsaldeetan bakarrik joaten dira. BAINA ZUK EZ KONTATU INORI, BALE! HURRENGO ARTE, LAGUN!

Gorritxo

117


Axel Lasa Genbeltzu 2. saila Prosa

Natura zaintzaileak Bazen behin neska-mutil kuadrilla bat. Asko gustatzen zitzaien itsasora joatea. Egun batean, beti bezala itsasora joan ziren. Eguraldi ona zegoelako, bertan bazkaldu zuten. Halako batean, nexka batek Pepsi lata bat bota zuen uretara. Bat-batean hots batzuk entzun zituzten, gero eta hurbilago. Mutil bat barkuaren alde batera joan zen. Eta esan zuen: Etorri hona denok, arrain bat hitz egiten ari da! Denak alde horretara joan ziren eta ia-ia barkua irauli egin zen. Arraina barkuaren atzera joan zen, eta esan zion mutil batek: Jota txikituko zaitut! Orduan arrainak esan zuen: Zertan ari zarete zakarra itsasora botatzen? Etorri nire atzetik! Eta hauxe ikusi zuten: latak, petrolioa, plastikozko poltsak‌ Eta itsasoa garbitzen hasi ziren. Bat-batean marrazo bat hurbildu zitzaien haserre aurpegiarekin. Eta denak barkuaren beste aldera joan ziren, beldurraren beldurrez. Baina itsasoa garbitzen ikustean, saltoka hasi zen. Gero izurdeak ere saltoka hasi ziren, pozaren pozez. Gero baleak isatsa ur azalera atera zuen. Azkenean herrira itzuli eta lagunak beraiekin itsasoa garbitzera joan ziren. Ordutik denak poz-pozik bizi izan ziren eta gure lagunak natura zaintzaile bihurtu ziren. Repepe 118


Naroa Etxebeste Eizagirre 2. saila Prosa

Arritxulo Gabonetako astea zen. Udarregi ikastolako haurrak Arritxulora joan ziren, gaua pasatzera. Bertan, gordeketan jolasten ari zirela, Maddi eta Jokinek alde egin zuten. Bi lagunak oso bihurriak ziren. Baso handi batean sartu ziren eta konturatzerako beldurtzen hasi ziren. Iluntzen ari zen. Bat-batean, hanka pauso batzuk ikusi zituzten. Haiei jarraitu zieten eta etxe zahar batera iritsi ziren. Atea jo zuten eta gizon misteriotsu bat atera zen. Gizonak irribarre handia zuen aurpegian, buruan txapela eta abarkak. Bi haurrek esan zioten: Kaixo! Galduta gaude, lagunduko al zeniguke Arritxuloko bidea aurkitzen? Bai, noski – erantzun zien. Jarraian abiatu egin ziren. Umeek norbaiten antza hartzen zioten, baina asko begiratzen bazioten ere, ez zekiten noren antza zuen. Arritxulora iritsi ziren eta gertatutakoaren berri eman zieten lagunei. Hurrengo egunean Gabon gaua zen eta Olentzerok notatxo bat utzi zien Maddi eta Jokini: “Poztu al ziren irakasleak zuek ikustean? Hurrengoan kontuz ibili, ni ez naiz beti hor egongo�. Olentzerorekin topo egin zuten!!! Lili 119


Haritz Aranburu Mutiloa 3. saila Prosa

Ilargiko abenturak Baziren behin, bi astronauta. Laster Ilargian bizitzarik bazegoen aztertzera joatekoak zirenak. Astronauta horiek Jon eta Antton izena zuten. Jonek ile motxa eta hanka luzeak zituen. Antton, berriz, gizon puska ederra zen eta begi urdinekoa. Biak euskaldunak ziren, hika hitz egiten zutenak. Iritsi zen eguna Ilargirantz abiatzeko. Bi astronautak oso urduri zeuden nahiz eta ongi entrenatuak egon. Hor zihoazen Jon eta Antton kamera artean espazio-ontzira. Espazio-ontzian zeudela, atzerako kontaketa hasi zuten baseko pilotuek: -Hogei, hemeretzi … bost, lau, hiru, bi, bat, abiatu! Abiatu ziren elurra bezain zuria zen espazio-ontzi batean sartuta. Bidean bazkalordua zenez, bazkaltzen hasi ziren. Bazkaltzeko super zerealak, oilasko erre xamarra eta udare formako sagarrak jan zituzten. Handik pare bat egunera Ilargira iritsi ziren. Auto espazial bat eramana zutenez, bertan abiatu ziren Ilargian barrena. Aurrera zihoazela, krater batetik itxura arraroko izaki bat atera zitzaien. Izaki horrek azal morea eta bi begi saltari zituen. -Nortzuk zarete? –galdetu zien izakiak. -Gu Jon eta Antton gaituk, Lurra planetatik gatozak –erantzun zioten Jon eta Antonek pixka bat beldurtuta. -Eta hi nor haiz? –galdetu zion Jonek.

120


-Nik Ñio izena dut eta alien bat naiz –erantzun zuen Ñiok. Nahi al duzue nire etxera etorri? -Bai, gustura joango gaituk –erantzun zuten Jonek eta Anttonek gustura. Baina bitartean, espazio-ontziaren jaurti tokian harremana galdua zuten Jon eta Anttonekin. Irudiak ikusten ziren baina astronautarik ez. Ñioren etxea krater baten barruan zegoenez eta Jon eta Antton bertan zeudenez, ezin zituzten ikusi. Ñio, Jon eta Antton bertan zeuden tea hartzen. Tea hartu bitartean berriketan ari ziren. Ñio jatorriz Lurtarra omen zen. -Ezin dik izan! –esan zuen Jonek–. Hi Neil haiz, Neil Armstrong, Ilargian desagertu zen astronauta ospetsua! -Ez! –esan zuen Ñiok. -Bai! –Anttonek–. Kendu ezak mozorro itxura hori! Jonek hartu zuen begi batetik eta tira egin zuen. Jonek esan bezalaxe, Neil zen, Neil Armstrong. Hurrengo egunean, espazio-ontzia hartu eta Lurrera bueltatu ziren hirurak. Jon eta Antton oso pozik zeuden, nahiz eta egin beharrekoa ez ongi bete. Izugarrizko txalo zaparrada jaso zuten astronautek espazio-ontzitik ateratzean, eta ospatzeko, festa polit bat egin zuten.

Belazti

121


Be単at Garaiar Pikabea 3. saila Prosa

Asmakuntza harrigarria Bazen behin mutiko bat Jon izenekoa eta hamaika urte zituen. Oso bakartia zen, ez zuen lagun bakar bat ere. Bere inguruko haurrek ez zioten kasurik egiten eta potoloa zela esaten zioten. Hori esaten zioten bakoitzean, etxera joaten zen minduta eta etxean egoten zen egun guztian bakar-bakarrik. Baina Jonek ez zuen dena txarra jende guztiak uste zuen bezala. Oso ikasle ona zen, sekulako irudimena zuen eta gainera asko gustatzen zitzaion teknologia eta gauzak asmatzea. Oso trebea zen plastikan. Egun batean, eskola bukatu ondoren, etxera joan zen irakasleak jarritako lan bat egiteko asmoz. Lana gauza bat asmatzea zen, gero gelakideei erakusteko eta Joni ikaragarri gustatu zitzaion egin behar zuena. Gainera irakasleak esan zien ahal baldin bazuten garbigunetik hartzeko behar zuten materiala, bide batez birziklatzeko, eta astebeteko epea eman zien. Jon, eskola bukatu ondoren, garbigunera joaten zen egun batzuetan eta baliagarria iruditzen zitzaion edozer hartzen zuen bere bizikletan. Aitari bere erremintak askotan eskatu ondoren, azkenean utzi zizkion eta lanean hasi zen gau eta egun. Ez zen kalera ateratzen, ez bazen bere asmakuntzarako zerbaiten bila, eta bere asmoa denbora makina bat asmatzea zen, horrela lagunek miretsiko zutela uste baitzuen, baina oker zegoen. Bost egun pasatu eta gero, azken pieza jartzea baino ez zitzaion falta eta garbigunera joan zen bizikletaz. Iritsi zenean, asko bilatu arren ez zuen pieza egokirik topatzerik izan. Garbigunetik ateratzen ari zela, horra non aurkitu

122


zuen falta zuen pieza, aluminiozko hodi fin bat zen. Eta poz-pozik itzuli zen etxera. Pieza jarri ondoren, makina martxan jarri zuen eta bazebilen! Jonek ikaragarrizko poza hartu zuen eta saltoka hasi zen, baina nahi gabe pieza bat hautsi zuen eta bat-batean mundua denboran atzera joan zen. Jon ikaragarri larritu zen eta makina konpontzen saiatu arren, ezin zuen. Justu aluminiozko hodi fin hori hautsi baitzuen, piezarik garrantzitsuena. Orduan, bizikleta hartu eta garbigunera joan zen ziztu bizian. Han, piezaren bila eta bila ibili arren, plastikozko hodi zahar bat baino ez zuen aurkitu. Erabat etsita, etxera abiatu zen. Iritsi zenean pieza jarri eta, eragingo zuen esperantzarekin, denbora makina martxan jarri zuen. Makinak zarata arraro batzuk egin zituen, baina funtzionatu zuen eta dena lehengora itzuli zen. Jonek sekulako lasaitua hartu zuen eta erabaki zuen, harrezkero, makina konplexuagoak egitea. Bi egun pasatu ondoren, denboraren makina gelakideei erakutsi zien eta denak harrituta geratu ziren. Gero, txalo zaparrada baten ondoren, irakasleak zoriondu egin zuen eta Jon oso pozik geratu zen. Gainera, harrezkero lagunek miretsi egite zuten eta denek nahi zuten berarekin egon, eta ez zioten inolaz ere potolo deitzen. Baina Jon ez zegoen gustura, konturatu baitzen lagunak ez direla modu horretara lortzen, baizik eta beraiei lagunduz, animatuz, kontsolatuz... Orduan Jonek bere asmakuntza zakarretara bota zuen, LAGUNAK behar bezala EGIN, ERRESPETATU eta INOIZ EZ zituen GALDU. Jon ordutik aurrera oso pozik bizi izan zen bere lagunekin, haiek baitziren MUNDUKO GAUZARIK ONENAK.

Bike Extreme

123


Yue Yi Iriarte Lasa 4. saila Prosa

Kale musikaria 1915eko udazken epel batean gertatu zen. Erromako Fontana di Trevi ondoan bazegoen 100 urte baino zaharragoko egurrezko etxe bat. Etxe horretan 55 urteko musikari ospetsu bat bizi zen, Amil izenekoa. Musikari hura biolin-jotzailea zen. Ilea oso kizkurra eta ikatza baino ilunagoa zuen. Begiak oso handiak eta gau beltz bat bezain sakonak zituen, eta aho dotore bat. Gizon hura oso eskuzabala eta jatorra zen. Gainera, munduan zehar bidaiatzea asko gustatzen zitzaion, herrialde, ohitura eta jende berria ezagutzeko. Dotore-dotore jantzi eta Italiako orkestrarekin jotzera joaten zen Teatro dell’Operara. Oso biolin-jotzaile ospetsua zenez, jendeak asko txalotzen zuen emanaldia bukatzen zenean. Ikusle guztiak agurtu ondoren, lasai-lasai etxera itzultzen zen. Bazuen beste zeregin berezi bat. Gauerdia iritsitakoan, eskale batek baino arropa zaharragoak jantzi, eta kale kantoi batera joaten zen biolina jotzera. Jakin-mina zuen, ea jendeak berdin txalotuko zuen eskale baten itxura eta arropa zaharrak soinean zituela. Konturatu zen eskale tankerarekin, ez ziotela arreta bera jartzen eta horrek tristura pixka bat ematen zion. Ez al zuen jendeak antzematen sortzen zuen musika bera zela, modu batera edo bestera jantzita egonagatik? Negurako bi egun falta ziren, eta kalean Ipar Poloan baino hotz handiagoa egiten zuen; baina Amil, gure biolin-jotzailea, betiko lekuan zegoen, hau da, kale kantoian musika eginez.

124


Gaurkoan, oheratu zenean, ez zuen bere gorputza ondo sentitu, gaixorik ote zegoen pentsatu zuen, sukarra zuela sumatzen baitzuen. Egunak joan eta egunak etorri, Amili ez zitzaion sukarra jaisten eta, azkenean, pneumoniak hartu zuen. Ezin zuen bakarrik bere burua zaindu eta bere familiaren etxera itzuli zen, Indiara. Amil joan eta egun batzuetara, kale izkina hartan, bi bizilagunek elkarrizketa hau izan zuten: - Hara! Hemen jotzen zuen biolin-jotzailea azkeneko egun hauetan ez dago! –esan zuen Antonellak oso kezkatuta. - Kasualitate hutsa izango da, baina… orkestrako biolin-jotzaile ospetsua ere ez dagoela badira egin batzuk! –erantsi zuen Giuliak harrituta. - Atzo irratian entzun nuen orkestrako biolin-jotzaile hori gaixotu eta bere familiarekin Indiara itzuli zela sendatzera –azaldu zuen Antonellak pentsakor. - Aizu! Eta ez al dira bi biolin-jotzaileak, orkestrakoa eta kale izkinakoa, pertsona bera izango? –burutu zuen Giuliak txundituta. - Nik uste dut Indiatik sendatuta itzultzen denean jakin dezakegula kaleko musikaria eta orkestrakoa pertsona bera diren edo ez. - Hori da! Horrelaxe jakin dezakegu! –amaitu zuen Giuliak. Bitartean, Erromatik kilometro askotara, Amil Indian zegoen bere gaixotasuna gainditzen, familiaren laguntzaz. Oso azkar ari zen sendatzen eta, sendatu bezain laster, Erromara itzuli nahi zuen, bere musika egiten jarraitzeko. Udaberriarekin batera, gure biolin-jotzailea sendatu eta Erromara itzuli zen. Orkestrara bueltatu eta kontzertuetan parte hartzen hasi zen berriz ere. Baina oraingoan bazegoen berezitasun bat: aurrerantzean, kalean jotzen zueneko arropa ziztrin berberekin joko zuen orkestrarekin. Jendeak bere jotzeko modua mirestea nahi zuelako, eta ez bere janzkera.

Musikari

125


June Manjarres Castro 4. saila Prosa

Ongi lo egin Kaixo, nik Iradi dut izena. 14 urteko neskatxa fina eta langilea naiz. Nire bitxiak beti ditut gainean, izugarri gustatzen zaizkit mailak, erosoak baitira; eta hainbat koloretan aurki ditzakezu, gainera. Ez dezagun ahaztu nire inguruko pertsonekin ongi moldatzen naizela. Hala uste nuen, nire familia berria topatu nuen arte. Ordutik arazo izugarriak izan ditut, kontatzea nahi duzue? Dena aita, amarekin banandu ondoren, beste emakume batekin ezkondu zenean hasi zen. Nik, noski, berarekin joan behar izan dut. Bizkaiko kostaldean dagoen herri txiki batera joan gara bizitzera. Orain pisu batean bizi gara, 4. ataria 2 D. Nire logela handi samarra da: armairu luze eta zabala du ezkerreko paretan; bere alboan, liburuentzako bi apal motz eta horietan ikastolako liburuak ditut jarrita. Aurkako paretan nire ohea dago, maindire berdeekin estalita. Honen atzealdean ikasteko mahaia, eta bukatzeko, aurreko paretan, ikaragarrizko leiho handia, non egunero esnatzen naizenean, itsasoko olatuak entzuten ditudan niri deika. Baina utz dezagun hori guztia eta has gaitezen nire familia aldrebesa aurkezten. Aitatxo Martin, berak esaten duenaren arabera, pertsona intelektuala da, oso modernoa; eta denak dakigun bezala, oso hozbera da. Nire amaordeak Aitana du izena, berrogeita hiru bat urteko emakumea da eta arropa erosoa darama beti gainean (hainbat koloretako bakeroak eta blusak, gehienetan), eta lepo atzean hiru izar ditu tatuaturik. Ez dakit zer ikusi duen aitak berarengan, erabat desberdinak dira. Nire ama berriak beste alaba bat du, Iraitz izenekoa, bost urteko munstro txikitxo bat da, geldirik egon 126


ezin dena. Txokolate pikortak diruditen pekaz josia du aurpegia eta bi motots izaten ditu buruan, beti ditu printzesa koloredun kamisetak soinean. Ni bere laguna izaten saiatzen naiz, baina ezinezkoa da, behin eta berriro aritzen da nire bitxiak hartzen, eta nire armairuko arropa kuxkuxeatzen, baita lagunen argazkiak margotzen ere, biboteak eta betaurrekoak eginez. Egun osoan dabil bueltaka, sofan saltoka, etxean barrena oihuka … Etxean gaude, ostiralero bezala afalorduan, nire plater gustukoena jaten: arrautza frijituak patatekin. Aitak esan digu igandean amaordeak eta biek afari erromantiko bat egin nahi dutela (puaggg... hau nazka!). Eta nik, nola ez, Iraitz zaindu beharra dukat, “ahizpa zaharrena” bainaiz. Hori da, hori, gaiztoa izatea, nire gustuko afariarekin kontentu nagoela aprobetxatu du hori esateko. Beraz, nahi gabe eta nire indar guztiarekin hauxe esan diot : Zer? Ezta pentsatu ere! Zergatik ez ba? Norekin geratuko da bestela? –esan dit berak. Zuekin –erantzun diot nik. Ez ba, ama eta bion arteko afaria da eta. Lasai, maitea, ez zaitez haserretu, eramango dugu gurekin –esan du “amatxok”. Ongi da, gurekin eramaten badugu, zu, Iradi, 2 astez aparatu elektronikorik gabe egongo zara –esan dit berak, aurpegia gorritzen zitzaion bitartean. Inola ere ez! Geratuko naiz neska honekin! –erantzun diot gehiago haserretzeko. Ez ezazu neska deitu, bere izena Iraitz da –haserre erantzun dit Aitanak. Hori, hori, nire izena Iraitz da, edo ez dakizu esaten, e!, e! –sartu zaigu txikitxoa. Eta jarraian patata bat bota dit aurpegira. Beno, nahikoa da! –nire platera mahaian utzi eta nire logelara joan naiz azkenean. Iritsi da eguna, 18:30ean bikotea joan egin da eta ni bakar-bakarrik utzi naute munstro txikitxoarekin. Bere laguna izaten saiatu beharko dudala pentsatu dut, eta horregatik, jolas batzuk antolatu ditut. Plan perfektua daukat: lehenengo biak esku ezkerrarekin hasi gara marrazten aurkakoaren aurpegia, ondoren nire logelako leihotik ur globoak bota dizkiogu espaloian zebilen jendeari. A ze 127


punteria duena Iraitzek!, bete-betean eman die denei. Aspertu garenean, telebista piztu dugu, film polit bat topatu dugu eta ikusten hasi gara. Halako batean ahizpak esan dit: Iradi, gose naiz, zer dago afaltzeko? A ze hanka sartzea eduki dudan!, afaria prestatzea ahaztu zait! Halako batean, oroitu naiz hamaiketako zati bat sobratu zaidala eta erantzun diot: Gaur gurasoak ez daudenez, afari berezia egingo dugu. Zer afari berezi? –galdetu dit berak. Ba, pelikula bat ikusten ari garenez, zinean bezala, palomitak jan ditzakegu, eta atzo erositako litxarreriak. Bai, ados nago –erantzun dit berak, irribarre batekin. Gaueko 20:30 aldera Iraitz oheratu dut. Nik, bitartean, filma ikusten jarraitu dut. Baina halako batean, niregana etorri da lo egin ezinik. Nik telebista itzali eta zer gertatzen zaion galdetu diot, berak hau erantzun dit: Ezin dut lo egin, nire ohe azpian tigre erraldoi bat dagoelako, eta ni haren beldur naiz. Eta zer nahi duzu nik egitea? –esan diot. Bera uxatzea. Ongi ba, goazen zure logelara. Bere logelara eraman nau eskutik heldurik. Nik bere ohe azpian begiratu eta ezer ez dagoela esan diot, baina ez joateko eskatu dit berak, berarekin gelditzeko; berriro ere tigrea etortzen bazen, bere ahizpa handia ikusita, beldurtu egingo baitzen. Orduan, bere alboan jarri eta lo hartu zain geratu naiz, baina ez zen lokartzen eta ipuin bat kontatzea nahi zuen galdetu diot. Berak burua aurrera eta atzera mugituz baietz erantzun dit. Beraz, hau esan diot: Nik hiru aukera emango dizkizut eta zuk bat aukeratuko duzu. Ongi da –erantzun dit berak. Hastera noa: lehena, Hodei izan nahi zuen lorea; bigarrena, Maitemindurik zeuden bolalumak eta azkena, Arrain gaiztoa. Bai izenburu arraroak, baina, uste dut, lehengo esan duzuna aukeratuko dudala. Aukera aproposa –atera zait niri, irri batekin.

128


Hemendik oso urrun ez dagoen herri baten ondoan, soro handi eta koloretsu batean, bazen loretxo txiki bat, Poxpolin izenekoa. Lorea bere gurasoekin eta 7 anai-arrebekin bizi zen. Beti kantari aritzen zen, izan ere, handitan kantari izatea gustatuko litzaioke. Baina bere bihotzean bazuen desio sakonago bat: ez zuen lorea izan nahi, zeruan dantzari zebilen hodeia baizik. Asko gustatzen zitzaion ilunabarrean kolore biziz margoturiko hodeiei begiratzea. Baina hori ezinezkoa da, lore batek ezin du hodei izan –eten dit Iraitzek. Benetan nahi baduzu, ez dago ezer ezinezkorik –atera zait niri bihotz -bihotzetik. Beno, bai, segitu, oso interesgarri dago eta. Ongi da, zer ari nintzen esaten? A!, bai. Nahiz eta bere gurasoei behin eta berriro errepikatu zein zen bere ametsa, haiek lore izatea oso polita zela erantzuten zioten beti. Gure protagonista handitu zenean, lore eder bihurtu zen, lore-hosto koloretsuekin, zurtoin sendoarekin… Baina gauza bat ez zen aldatu: bere ametsa. Gauero, hodei bat zela amesten zuen. Eta ze lore mota zen? –galdetu dit halako batean. Putz egiten diezunean lore-hostoak hegan ateratzen zaizkien horietako bat. A, bai, gurari bat eskatzeko aukera ematen duen horietakoa. Beno, ez moztu berriro –eta segi egin dut–. Poxpolin, oso txikia sentitzen zen, bera inguratzen zuen mundua erraldoia baitzen, eta hodei bat izanda, den-dena ikusi ahal izango zuen: etxeak, itsasoak, basoak, abereak… Halako batean, aho zabalka hasi da Iraitz, konturatu naiz lo geratzen ari zela pixkanaka. Bat-batean, besoarekin inguratu eta besarkatu egin nau, tximeletak sortu zaizkit barrenean, nik ipuina kontatzen segitu dut. Egun batean, neskatxa batek loretxoa hartu eta bere lore-hostoei putz egin zien. Haize bolada batek zelaitik hegan eraman zuen horietako bat; eta halako batean, begiak ireki, eta konturatu zen hodeien artean zegoela. Bere ametsa egia bihurtu zen, behin betiko. Amaitu dudanerako, Iraitz lo seko zegoen, beraz, kopeta txikitxo horretan musu bat eman diot. Ni ere logurak nago, eta berarekin batera, kuxinean bermatu dut burua. Bat-batean, ahots batek xuxurla egin dit nau belarrira: “Maite zaitut ”. Barru-barrutik erantzun diot: “Nik ere bai, ahizpa, gabon eta ongi lo egin”. Hantxe geratu gara biak lo, bata besteari besarkatuta.

129

Ekilore


Aiora Manche単oJauregi 5 saila Prosa

Salerosketa Pareta hotzaren kontra jarri du bizkarra eta hotzikara batek barrua zeharkatu dio. Artilezko txaketa lodia estutu du gorputza goxo bilduz haizeak ileak nahasten dizkion bitartean. Zaila egin zaio zigarroa piztea esku izoztuekin, baina lortu bezain pronto lurrean eseri da eta zupada luze bat eman dio barruan duen agonia lasaitu nahian; horrek kontsolatu ahalko balu bezala. Jada badira bederatzi hilabete ekarri zutenetik. Poliki bota du kea ahotik eta airearekin nola nahasten den so geratu da. Berriro ere malkoak irteten ari zaizkiola nabaritu duenean bizkor lehortu ditu eskuaren barruko aldeaz, beti lez, ezpainetara iristen utzi gabe. Zorabiaturik sentitzen da eta dena nahasturik datorkio gogora zurrunbilo higuingarri batean. Kale-zoko hartara eraman duen arrazoia behin eta berriz errepikatzen da bere buruan, amonak erakusten zizkion letania luze haiek bezala. Gabrielak beti pentsatu izan zuen Colombian baino okerrago ez zela inon egongo. Maite zuen bere herria, bai, eta haurtzaro zoriontsua eduki zuen aitona-amonekin, aitak egun osoa txatartegian lanean ematen zuen bitartean. Baina, familia oso txiroa zenez, hamasei urte bete zituenean eskola utzi behar izan zuen eta dentista izateko bere ametsak horretan geratu ziren. Bere edertasunari eta izaera biziari esker berehala aurkitu zuen zerbitzari lana El Paraiso tabernan. Bulebarreko lokal bat zen honako hau; horiz pintaturiko paretak zituen, barnealdean bizpahiru mahai eta edariz josiriko barra zabal bat, eta terraza handi bat kanpoaldean. Giro alaia zegoen langileen ar130


tean eta nagusiak, Don Juanitok, alaba bat bezala tratatzen zuen. Nahiz eta soldata urria izan, nostalgiaz gogoratzen zituen garai haiek, musikaz eta bezero mozkorrenek dedikaturiko hitz goxoz zipriztindurikoak. Baina, orduan, guztia izorratu zuen eguna tartekatzen zen bere oroitzapenetan, halabeharrak trajez jantziriko gizon edadetu hark El Paraisoko ate zabala zeharkatzea nahi izan baitzuen. Astebete pasa zuen joan-etorrian gizonak. Tabernaren itxura trauskilarekin kontrastatzen zuten arropa eleganteekin jantzita, mahai batean jesartzen zen eta ordu erdi pasatzen zuen portatilaren aurrean kafesnea edaten. Bukatzen zuenean, portatila itxi eta edukazio handiz eskertzen zion zerbitzua Gabrielari britainiar azentu nabariarekin. Askotan galdetzen zion Gabik bere buruari zertan egingo ote zuen lan eta istorioak asmatzea atsegin izaten zuen; Hego Amerikako haur behartsuenei laguntzera etorritako karitate talde bateko nagusia hemendik, ingeles exekutibo inportante bat handik edo moda diseinatzaile bat agian. Behin, agurtzen ari zela, momentu hartan maleziarik gabea iruditu zitzaion iruzkina bota zion aingeruz mozorroturiko deabru hark. Peter izena zuela eta marketin enpresa batean lan egiten zuela argitu zion eta munduan zehar bidaiatzea zela bere lana modelo lan txikietarako eta iragarkietarako jendea bilatzen. Oso ederra zela goraipatu zuen eta bera bezalako nesken bila zebiltzala momentu hartan. Hilabete pare batez Europara joatea proposatu zion. Beti bezain atsegin, familiarekin lasai hitz egin eta diruagatik ez larritzeko esan zion; guztia enpresak ordainduko zuela, berak talentua baino ez zuela jarri beharko. Baiezkoa emanez gero, proba batzuk egingo zizkiotela gehitu zuen eta ziur zegoela erraz gaindituko zituela. Adibide batzuk erakutsi zizkion beti berarekin zeraman ordenagailu hartan: zerealen iragarkiak egiten zituzten neskak, kolonienak, festak iragartzen zituztenak... Gero, irribarre egin eta zifra bat xuxurlatu zion belarrira. Ordainduko ziotena entzutean atzekoz aurrera erori zen ia. Zenbaki hark El Paraisoko hilabete osoko soldata hirukoizten zuen aste bakarrean. Eskaintza onartu eta handik bi astera Londreseko Heathrow aireportuan lur hartu zuen. Zirudienez, jende hura ez zegoen denbora galtzeko prest. Peter, agindu bezala, ate nagusiaren aurrean zeukan zain. Maleta hartuko ziola pentsatzen zuen, baina, inondik inora, eskua bizkor estutu zion keinu hotz batekin eta parkingera jarraitzeko adierazi zion. Ordubeteren buruan Mercedes elegantea hiru izarreko hotel baten aurrean geratu zen eta Peterrek bere gelara lagundu zuen. Joan baino lehen pasaportea eta gainontzeko paper guztiak eskatu zizkion dokumentuak betetzeko behar zituztela 131


azalduz. Gau ona opatu zion eta biharamunean nahi beste lo egiteko esan ondoren korridorean desagertu zen. Eta hura izan zen gizon hori ikusi zuen azken aldia. Hurrengo goizean, ate-kolpe batzuek esnatu zuten. Ahozabalka ireki zuen atea eta beste aldean elastiko beltz batekin jantziriko gizon gazte gihartsu bat topatu zuen. Besoak tatuaje hipnotikoz beterik zituen, bere aurpegiak, ordea, ez zuen ezer adierazten. Ordu laurden barru behean prest egoteko esan zion zakarki. Ilusioz beterik, egun handi baterako prestatu zen Gabriela. Zeuzkan arropa politenak atera eta haiek jantzita ispiluaren aurrean jirabiraka aritu zen, ilea inoiz baino kontu handiagoz orraztu eta kolkoan perfume apur bat bota zuen. Nahiko dotore zegoela erabaki zuenean, atea danbateko batez itxi eta ziztu bizian jaitsi zituen eskailerak. Gizon indartsua kristal kromatuzko furgoneta zarpail baten kontra bermaturik zegoen, keinu batez igotzeko agindu zion atzeko aldea seinalatuz. Barruan, ezustean, beste bi neska gazte aurkitu zituen. Urduri zeuden haiek ere. Ez zuten bere hizkuntza hitz egiten, bat Asiarra zen dudarik gabe eta, bestea, ilehoria eta larruazal oso zurikoa.  Martxan zebiltzala nabaritu zuten, baina ezin izan zuten ezer ikusi kristal beltzen atzetik. Bidaia uste baino askoz ere gehiago luzatu zen. Heldu zirenean hasi zen amesgaiztoa. Indarkeriaz autotik jaitsarazi zituzten eta Gabrielak aurrez aurre ikusi zuen gertatzen ari zitzaiona neonezko argiek islaturik. Arropak eta mugikorra kendu zizkioten. Heroina edo auskalo zer xiringatu. Kolpeka ausardia ezabatu. Usain txarreko gela zikin batean giltzatu. Bortxatu. Ezezagunen oheetako esklabo bihurtu. Mendekotasunak Gabiren duintasuna eta borondatea guztiz xurgatu zuela uste zutenean kale izkinara bidaltzen zuten bezeroak erakar zitzan. Orduan, berak, pareta hotz baten kontrak zigarro bat erretzea izaten zuen gustuko. Ez du pausorik entzun, baina bere gainean itzal bat nabaritu du. Burua estali du beldurrez eta hatzen arteko zirrikituetatik gorantz  begiratu; ez da jotzen dioten gizon horietako bat ezta “madamâ€? ere, lanera bueltatu behar duela oihukatuz. Ez, andre lodikote bat da. Hori platinoz tindaturiko adatsek aurpegi biribila inguratzen diote eta ezpain arrosek irribarre ezti bat eskaintzen diote bele sudurraren azpitik. -Ondo al zaude, polita? Polita? Ez da begi-bistan duen panorama deskribatzeko adjektiborik egokiena: lurrean botata, alkoholak eta heroinak tontoturik, begi-zulo sakonekin, hamar zentimetroko takoia duten txarolezko zapata gorri merkeak eta 132


neguko hotzari aurre egiteko txaketa lodi hori. Azpitik, larruzko soineko beltz labur-labur bat baino ez. Â Hala ere, hurbiltzeko ausardia eduki du emakumeak. Ekarri zutenetik lehen aldia da norbait berarekin kezkatzen dena. Baina horrek, lasaitu beharrean, jipoi batek baino gehiago izutu du. Milaka zalantzak hartu dute bere baitan, ez daki zer erantzun. Andreak eskua luzatu dio, esku goxo bat da, aitarena gogorarazten dio eta etorkizuna zabaldu zaiola nabaritu du. Oraingoan ezin izan dio negarrari eutsi eta barruan gordetzen joan den guztia irten zaio. Malkoek ezpainak atzean utzi dituzte eta kokotsean bera segitu dute, beldur barik.

Pirulina

133


Koldo Mitxelena Oiarbide 5. saila Prosa

Bidaia makurra 2015, apirilak 17.- Samir naiz, eta 8 urte ditut. Aitak egunkari hau oparitu dit idazten ikasi dudalako. Orain, gure herrian, gauzak ez daudenez ondo, Europara goaz Siriatik etorkizun hobearen bila. Bihar goizean abiatuko gara. 2015, apirilak 18.-Berriro ere hemen, ia-ia ahaztu dut egunkaria etxean, baina hartu dut. Furgoneta gris batean goaz familia. Aita Ahmed, 19 urteko anaia Ali, anaia bixkiak Mohamed eta Mohamad eta ama Ghadak sabel handia du eta ume bat dago barruan. Ordu asko daramatzagu furgonetan eta aspertu naiz, laster iritsiko gara Turkiara. Iritsi gara eta aurrera jarraitu dugu. Aparkaleku batean igaroko dugu gaua. 2015, apirilak 20.- Ankaran gaude, polizia asko dabiltza. Gu haiengandik ihesi. Uste dut. 2015, apirilak 22.- Poliziekin iskanbilak gertatzen dira noizean behin eta gu begitan hartu gaituztela dirudi. 2015, apirilak 25.- Egunak egon gara poliziengandik ezkutuan, txalupa bat lortu nahian eta azkenean lortu dugu. Bihar abiatuko gara eta orain lotara noa. Itsasoa ikusiko dut. 2015, apirilak 28.- Gaur ez dut gogorik idazteko. Txalupara igo aurretik aita atxilotu dute poliziek eta ez dakigu ezer hari buruz. Esan didatenez, hemengo poliziei ez zaizkie gustatzen kanpotarrak eta jipoitu egiten dituzte.

134


Gure txalupan beste familia batekin joan gara. Khaled, Hura eta bere guraso eta lehengusuekin. Lagun handiak egin gara eta asko lagundu didate aitari gertatutako deskalabruarengatik. Botaka eman dut bidaia osoa. Lurra hartu bezain laster, bi familiak banandu egin gara eta bakoitzak bere bidetik jarraitu du. 2015, apirilak 30.- Bulgariako mugan hesiak besterik ez daude. Ez dakigu nola igaro. Ama gaixoak ezin du gehiago, haurdun dago eta aita gabe ez dakigu zer egin. Ali etorri da eta gaizki itxitako eremu bat ikusi duela esan digu. Bagoaz. 2015, maiatzak 1.- Atzo igaro genuen hesia eta ez gintuen inork ikusi; geroxeago igarotzen saiatu zirenak harrapatu egin zituzten. 2015, maiatzak 4.- Ez dakit nola baina Skopjera iritsi gara. Bi egun egon gara ezer jan eta edan gabe zoko batean eta amak itxura txarra du. Nik uste gaixo dagoela baina ez du ezer esaten. Gauero entzuten dut negarrez aitaren izena behin eta berriz errepikatzen. 2015, maiatzak 15.- Egun hauetan guztietan ez dut izan denborarik ez idazteko ezta geldirik egoteko ere. Milaka pertsona zeuden gu bezala eta gauzak zaildu egin zitzaizkigun. Kostata igaro genuen Errumaniako muga eta elikagaiak eta aterpea lortu ditugu. Eraikin abandonatu baten sotoan gaude. Amak gero eta aurpegi txarragoa du eta Mohamed eta Mohamad oso ahul daude. Ali janariaren bila joan da eta ni izkina batean hasi naiz idazten. Hemendik aurrera, Ali laguntzera joango naiz. Ezin egonez egoten naiz haren zain. 2015, maiatzak 22.- Mugan gaude pasa ezinik. Metalezko arantzak dituen hesi handiak daude eta polizia eta militar asko, ia inor ez da igarotzen. Itxaroten ari gara. Aurreko egunak oso zailak izan dira. Ez dugu ia hitz egiten. Gosea dut eta oso triste nago. 2015, maiatzak 29.- Zaintza gutxiago zegoen eremu batera joan ginen eta pixkanaka lur azpian zulo bat egin genuen beste alderaino. Atzo igaro ginen. Amak zauri bat egin zuen oinean eta orain oso gaizki dago. Hungarian gaude eta ama zaintzeko ostatu batean hartu dugu aterpe. Anaia eta ni botiken bila goaz. 2015, maiatzak 31.- Ez dut gogorik baina kontatuko dut. Atzo botikak erosi ondoren poliziak eta anbulantzia bat ikusi genituen ostatu aurrean. Orduan-

135


txe konturatu ginen ama eta anaiak ere galdu genituela. Poliziek ikusi egin gintuzten eta gure atzetik hasi ziren. Lur jota gaude, baina Ali-k esan dit elkarrekin gaudela eta aurrera jarraitu behar dugula. 2015, ekainak 10.- Segurtasuna geroz eta handiagoa da, baina Hungaria eta Austria artean hesirik ez dagoenez, erraz pasa gara. Bertan daukagu helmuga, Alemania. Hiru egunetara aterako da tren bat Alemaniara eta txartelak lortu ditugu. 2015, ekainak 11.- Plangintza ari gara prestatzen, zer egingo dugun eta nola. Anaia esaten ari zait txartela eta dirua poltsikoan sartzeko badaezpada ere. Orain, txantxa bat egingo diot giroa alaitzeko, os 2015, ekainak 12.- Nora ezean nabil, bakarrik. Atzo anaia ere galdu nuen. Idazten ari nintzela, poliziak eta ezkutatuak ginen etxeko nagusia sartu ziren eraikinean. Anaia eta biok ziztu bizian hasi ginen irteten, baina anaiari tiro batek eman zion. Atera ginenean banandu egin behar ginela esan zidan eta elkartuko ginela, baina badakit ez dela etorriko. Ez dut atzoko esaldia bukatu nahi, Ali-rekin dudan azken oroitzapena da. Bihar abiatuko da trena, geltokira hurbilduko naiz. 2015, ekainak 13.- Trenean nago baina negarrez, ez dakit zer egin. Alemanian nago jada eta ez dut dirurik, bakarrik nago. Gosea dut. 2015, ekainak 17.- Bakarrik egon naiz, galduta eta nora ezean hiru egunez, baina atzo aspaldiko partez mirari bat gertatu zen. Izkina batean bakarrik nengoela mutiko bat eta neskato bat etorri ziren nigana korrika. Ondo begiratu eta Hura eta Khaled zirela jabetu nintzen. Orain haiekin bizi naiz eta hala biziko naiz aurrerantzean. Egunkarian ez dut gehiago idatziko nire familiaren, odoleko eta bihotzeko familiaren oroitzapen bikaina izango delako eta, gainera, guk bizitako infernua hurrengo belaunaldiak ikustea nahi baitut; halakoa baita egia.

Txirri

136


Maddi Puy Sorondo 6. saila Prosa

Eta azkenik zu Pauso bat. Oin bat bestearen atzetik doa, aurrekoak jarri duen bidean aurrerantz. Beste pauso bat. Oinek beren dantza monotonoan aurrera dihardute, hamabost urtez egin duten bezala. Aurrean duen pareta grisak bere memorian sugar txiki bat piztu du eta hegan joan da Frantziatik Granadara. Ate hotsek markatzen dute bere bizi erritmoa. Ama du ondoan, margotzen ari dira, edo jolasten, edo abesten. “Pi, pi, pi”. Metal detektagailuak bueltan ekarri du Frantziara. “Enlevez votre ceinture”. Lotsa gabe ukitu dute, berak ezagutzen ez zituen zirrikituak miatuz, bere gorputzeko leku sekretu guztiak arakatuz. Eta bat-batean bukatu da. Hartu du gerrikoa eta jantzi du berokia, baina duintasuna atzean utzi du. “D’accord, vous pouvez aller”, dio jendarmeak, “Ils sont déjà entrés. Ouvrir!”, beste batek. “Piii”. Alboloten dago berriz. Amak Euskal Herria deskribatzen dio, eta haurrak lau pareta grisetan irudikatzen du etxea, inoiz ikusi ez duen etxea, eta inoiz ikusi ez duen herria, inoiz ikusi ez duen aberria. Astean behin kanpora ateratzen da aitona-amonekin eta kalean zuhaitz handi-handiak ikusten ditu, etxe erraldoiak. Kaleko txakurrek ez daukate pilarik eta kaleko haurrek ez dute gizon oihulari horien esanetara egon behar. Sarrailaren hotsak Clairvauxen dagoela gogorarazi dio. Gela batean sartu dute. Egunkari bat hartu eta hari begira hasi da; “Sute batek iheslari gune bat suntsitu du Eslovenian”, “Palestinar bat hil dute, ustez soldadu bati erasotzean”, “Sirian liskarrak nagusi”, “IRA oraindik jardunean dago”, “Kha137


meneik itun nuklearra onetsi du”, “Mekako istripuan hildakoak 2.000tik gora dira”. Izenburuek islatzen duten errealitatea nazkagarria iruditu zaio eta egunkaria berriz lehen zegoen tokira bota du. Amarekin Granadako kartzelan bizi zenean dena zen jolasa, eta Euskal Herria toki perfektua zen, paradisua. Hiru urte bete zituen asteburuan beti bezala aitona-amonak etorri zitzaizkion bila, baina gero amarengana itzuli beharrean autoak beste norabide bat hartu zuen, Euskal Herrirantz. Hala ere, berak nahiago zuen amaren ondoan egon Euskal Herri amestura joan baino. Herrira iritsi zenean konturatu zen Euskal Herria ez zela amak irudikatu zion paradisua: jende guztiak ez zuen euskaraz hitz egiten, itsasoa eta erreka asko zaborrez beteak zeuden eta mendietako zuhaitz asko moztuak. Bazeuden, ordea, zeharo harritu zuten gauzak eta amari horiek kontatu zizkion hurrengo bisitan: “Amonaren etxea oso handia da! Etxe bat dauka lo egiteko, etxe bat pixa egiteko, etxe bat sukaldean aritzeko, etxe bat telebista ikusteko... eta economato handi-handiak daude!”. Dena dela, gehien kezkatzen zuena ez zen hori, aita ez ezagutzea baizik. Amonak esan zion ama bezala kartzelan zegoela, baina Euskal Herritik oso urruti. Ateak irekitzean eginiko zaratak gogoeta eten dio. Bihotza saltoka hasi zaio atearen atzekoa ikusi aurretik. Ahoaren ertzek, hari batek tenkatuta bezala, irribarre bat marraztu dute. Guardiak mesfidati begiratu ondoren atzean daukan pertsona pasatzen utzi du eta “Vous avez cinq minutes” oihukatu die. Atea itxi da, baina bihotzak inoiz baino irekiago daude. “Kaixo Lur”, esan du ia isilpean aurrean daukan gizonak. “Kaixo, aita”.

Lur

138


Maddi Ibarguren Elosegi 6. saila Prosa

Maite zaitut ama 2013ko urriak 17 Kaixo, ama. Berriro iritsi da urriaren 17a. Gaur ere, udazkenero bezala, maitasun usaina duen karta hau idazten arratsalde epel guztia pasako dudala uste dut. Badakit ilargia bezain urruti zaudela eta ez duzula idatziko dudana irakurriko, baina zurekin hitz egiten ari naizela iruditzen zait axota dantzarazten dudan bitartean eta, horrela, tintak zure usaina hartzen duela sentitzen dut. Dagoeneko beste urte bat pasa da joan zinenetik, urte bat azken kartatik. Gauza asko ditut zuri kontatzeko, baina aspergarri ez egiten saiatuko naiz. Dagoeneko 16 urte bete ditut, nire urtebetetze eguna izugarria izan zen. Nire lagunek festa erraldoia antolatu zuten niretzako ikastola ondoko lokal ilunean. Herri guztia gonbidatu zuten eta gau guztia dantzan pasa genuen, ordularia bera ere nekatu zen arte. Ezer edan ez nuela esan beharko nizuke, baina errietarik egin ezin didazunez, egia kontatuko dizut. Asko edan genuen eta ez dut oso ondo gogoratzen zer egin nuen, baina imajina dezakezun mutil ederrena ezagutu nuela bai. Elkarrekin pasa genuen gau guztia, zoragarria izan zen. Ikastola beti bezain aspergarria da. Betiko irakasle grisak, betiko ikasle zuriak, betiko broma aspergarriak... 139


Eskerrak azkeneko urtea iritsi den. Oraindik ez dakit hurrengo urtean nora joango naizen baina dena aldatzeko gogoa dut. Etxean ere denak berdin jarraitzen du. Aita kaktus bat bezain serio eta Naroa arrosa bat, beti alai, beti jostalari. Badakit zuk ez duzula gogoratuko, txikiegia zen joan zinenean. Zure antza du, ile beltz luzea, begi ilun-ilunak eta gorputz luze eta argala. Nik ere zure antza dudala esaten dute, nik ez dizut nire antzik harrapatzen, baina gure burua beti desberdin ikusten dugula uste dut. Gaur Naroaren urtebetetzea da eta bere lagunekin ospatuko du larunbatean. Goizean goiz eman dizkiogu opariak eta txokolatezko tarta handi bat eraman du ikastolara bere lagunei banatzeko. Afaltzeko, maitasun zaporez betetako afari goxo bat egingo digu aitak, beraz dena oso ondo. Udara ahaztezina izan da, nire bizitzako udararik onena. Jende berri asko ezagutu dut, festa askotara joan gara eta beti egin nahi izan dudan gauza pila bat egin dugu. Ez dut aspertzeko denborarik eduki, beti genuen zerbait egiteko. Hondartzara joan, errekan bainatu, festak edonon, igerilekuan kartetan jolastu... Joan zinenean oso txikia nintzen, baina oraindik gogoratzen dut nire garuntxoan iltzatuta geratu zen momentua: 6 urte nituen ahizpa txiki bat edukiko nuela esan zenidatenean. Oso pozik jarri nintzen, beti nahi izan nuen norbait etxean jolasteko, gau aspergarriak azkar pasatzeko eta momentu alaiak elkarrekin gozatzeko. Galdera burugabe asko nituen horri buruz, nondik etorriko da? Nola agertu da amaren tripan? Zergatik beraiek nahi zuten momentuan? Hasieran uste nuen zuk ume bat eduki nahi zenuenean, besterik gabe haurdun geratzen zinela. Aitatxok eta zuk “haur bat nahi dugu� esan eta haurdun geratzen zinela. Baina ez nuen oso argi nolatan adin batetik gora bakarrik zen posible. Baina ni pozik nengoen nire ahizpa txikiarekin. 2003ko urriaren 16an aita eta zu ospitalera joan zineten ni amonaren etxean utzita. Nire ahizpa bazetorren. Ni gustura geratu nintzen amonarekin, 2 egunen barru nire ahizpa txikiarekin nire bila etorriko zinetela esan zidaten. Egunak pasa ziren, baina gurasoak Naroarekin etorri beharrean amona etorri zitzaidan, negarrez, goibel. Nik ez nuen ezer ulertzen, nire ahizpa nuen burutxoan eta horrek poztasuna ematen zidan, ez tristura. 140


Amona nire ondoan eseri eta negar malkoekin batera kontatu zidan dena. Nire familiak auto istripua izan zuela ospitaletik ateratzean eta nire ahizpatxoa eta aita ospitalean zeudela oso larri baina ondo jarriko zirela, etxera bueltatuko zirela nirekin. Nik, oraindik inuxente, ameslari ama non zegoen galdetu nion, baina nire amonaren malko eta negarrekin ulertu nuen joan zinela, ez zintudala gehiago ikusiko. Egunak pasa ziren, asteak, hilabeteak... Aita, ia espero ez nuenean, bueltatu zen ahizpa txikiarekin, Naroarekin. Ikusi nuen momentuan sentitu nuen zenbat maiteko nuen, elkarrekin momentu on asko pasako genituela... 2003ko urriaren 17an nire ahizpa txikia jaio zen, orain hainbeste behar eta maite dudan ahizpa maitagarria. Baina egun hartan galdu nuen nire aitaren azkeneko irribarrea, zure azkeneko hitzarekin. Oraindik ez dut ulertzen zergatik pasatu behar zitzaion hau nire familiari, zergatik ezin dugun lehengo familia zoriontsua izaten jarraitu. Baina honekin batera badakit suerte handia izan dudala nire amarekin nire bizitzako 6 urte partekatzen. Naroak, nik adina sumatuko ez duen arren zure falta, ez ditu bere haurtzaroko momentu onak munduan egon den amatxorik hoberenarekin disfrutatu. Bueno, dagoeneko zortziak dira, aitaren afari goxoaren usaina nire gelako ate azpitik sartzen da eta Naroari bere urtebetetze egunean kasu pixka bat egin beharko niokeela iruditzen zait. Karta honi abioi itxura eman eta gelako leihotik ilargirantz botatzen dudanean, asko maite zaitudala esan nahi dizut. Zure irribarre eta kantu goxoen falta sumatzen dudan arren, egunero gogoan zaitudala eta udazkenero egun bat elkarrekin pasako dugula. Zure alabatxoaren 16. muxutxoa. Maite zaitut, ama.

Iddam

141



Poesia Oiartzungo XXVIII. Prosa eta Poesia lehiaketa 2015


Alende Urritegi Lopera 3. saila Poesia

Begiak Begiek ez dute ikusteko soilik balio, amesteko eta sentitzeko ere balio dute. Nire aitari begietara begiratu nion eta orduan sentitu nuen bere begien atzean lasaitasuna eta alaitasuna zeuzkala gordeta. Nire amari begietara begiratu nion eta, orduan, maitasuna eta irrika bizia sentitu nuen. Nire lagunari begietara begiratu nionean bizkortasuna eta jakin-mina ikusi nuen. Nire amonari begietara begiratu nion eta orduan jakin nuen kondairak eta istorioak zer ziren. Nire izebari begitara begiratu nion eta ume baten begirada sentitu nuen. Nire anaia txikiari begitara begiratu nionean bihurrikeria ikusi nuen. Begiek ez dute ikusteko soilik balio, amesteko eta sentitzeko ere balio dute. Nor garen jakiteko. Wija 144


Lur Lopez Fraile 3. saila Poesia

Natura eta kutsadura natura Lurraren alaba bera da bizitzaren arnasa. Natura ez badugu zaintzen goizean ez ditugu txoriaren txio-txioak entzungo zuhaitzik gabe mendiak biluzik geldituko lirateke eta basorik gabe urtxintxak nora ezean. Ibai gardenak ubeldu egingo ditugu eta ibaietako bizitza desagertuko da. Arrantzaleak plastikozko arrainak arrantzatuko dituzte nekazariak petroliozko barazkiak ekoitziko dituzte eta nire birikei eztula oparituko diet. Dena faltako zaigu orduan janaria, oxigenoa, BIZITZEKO ILUSIOA. Zergatik ez hasi gaurtik bertatik NATURA zaintzen? Lopez 145


Malen Elizasu Manterola 4. saila Poesia

Sutondoan Negua iristean, sua piztu eta bertan aurkitzen zaitut, hari begira. Esku batean orratza, bestean haria, egunero manta bera egiten: goxo-goxo eta presarik gabe. Zure elur koloreko ile kizkurra, zure begietako dirdira. Ni iristean, irribarre egiten didazu, egunero. Nire ondoan eseri, zure besaulkian, eta begiratu egiten didazu. Zure begietan ikus daiteke daukazun gogoa.

146


Hitzik esan gabe, bekokian musu goxoa eman eta begiak ixten dituzu. Zure esku ximurrekin, nire eskuak hartu eta laztandu egiten dizkidazu, oraindik hitzik esan gabe. Berriz begiak ireki eta zuri begiratuz, nire artilezko poltsatik kaxa bat atera dut. Eman egin dizut. Ireki egin duzu. Bion argazkia da, eta esaldi bat dauka idatzita: “Zu zara dudan oparirik handiena. Maite zaitut, amona!�

Sorgin

147


Malen Frantsesena Arnaiz 4. saila Poesia

Liburu amaigabea Eskuetan liburua, liburu hutsa, sentimendurik ez duen liburua, bizirik ez duen liburua. Orri zurien artean, bidaiatzen nabil, inspiraziorik gabe. Gorputz barnea hutsa sentitzen dut, liburua bezain hutsa, hutsegia. Arkatza eskuetan, ideiaren bat bilatzen. Nahiz eta orriak zuri-zuri egon, pentsamendua zulo beltzera erori zaidala sentitzen dut, hori sentitzen dut nik, nire pentsamendua joan egin dela.

148


Ez dut hitz bat bera idazteko pentsamendurik, geroz eta hutsago sentitzen dut barnea. Ideiak etorri egiten zaizkit, malkoen moduan eta joan egiten dira, segundoen moduan. Oraindik ere orriek zuri jarraitzen dute, hodeiak bezain zuri, elurra bezain zuri, nire pentsamendua bezain zuri. Liburuak hamar orri besterik ez ditu Azkenean, halaxe geratu naiz, lo: eskuetan liburua, orri zuriak dituen liburua.

Enparangain

149


June Galardi Zapirain 5. saila Poesia

Ez etsi, eutsi! Ez etsi, oraindik denbora duzu iritsi eta berriro hasteko zure itzalak onartu eta beldurrak lurperatzeko aske sentitzeko, bidaia berriro hasteko. Ez etsi, hori da bizitza bidaia jarraitzea ametsak egia bihurtzea denbora pasatzea zeruari argitasuna ematea. Ez etsi, mesedez, ez geratu nahiz eta hotzak erre nahiz eta beldurrak hozka egin nahiz eta eguzkia gorde eta haizea isildu oraindik sua dago zure barnean bizitza zure ametsetan bizitza zurea da eta nahia ere bai maite izan duzulako, eta maite zaitudalako.

150


Maitasuna existitzen delako ez daudelako denborak sendatzen ez dituen zauriak ireki ateak, kendu krisketak kendu babestu zintuzten hormak. Bizi bizitza eta onartu erronka irria berreskuratu, kantua entsaiatu iragana ahaztu, zabaldu eskuak ireki hegalak, berriro saiatu bizitza ospatu, eta zeruak berriz ere hartu. Ez etsi, mesedez, ez geratu nahiz eta hotzak erre nahiz eta beldurrak hozka egin nahiz eta eguzkia gorde eta haizea isildu oraindik sua dago zure barnean bizitza zure ametsetan egun bakoitza hasiera bat delako minutu bakoitza hobea egin dezakezulako ez zaudelako bakarrik nik maite zaitudalako.

XOR

151


Aiora MancheĂąo Jauregi 5. saila Poesia

Ez da Harriz beteriko globo bat bezala nabari dut. Erosi duen haurrak gorrotatzen duen puxika hauskorra, haizeari oparitu diona; astun, guztiz astun. Behera eta behera doa, pisuaren pisuz min eman arte‌ Baina ez da bihotza hala sentitzen dudana.

Trapu zikin bat bezala nabari dut. Nire barnean sartu diren atzamar ikusezinek indarrez xukatzen dutena, kontsumitu nahian azkazalak irmo sartuz gogor estutzen dutena; gero eta txikiago, gero eta lehorrago. Sufritutakoa garbitu nahi dute, gorrotoaren gorrotoz zapia apurtu duten arte‌ Baina ez da bihotza hala sentitzen dudana.

152


Haizerik eman ezin duen zetazko haizemaile bat bezala nabari dut. Jabetzat duen dama finak kaxoiaren hondoan ahaztu duena, airea berriz laztantzeko esperantzak galdu dituena; bakarrik, oso bakarrik. Hautsez betetzen ari da, alferrikakoa dela ohartu den arte… Baina ez da bihotza hala sentitzen dudana.

Sutondoko errautsa bezala nabari dut. Behin zuhaitz izan zena, aizkorak bortizki txikitu zuena eta beroak jan zuena; desagerturik, guztiz desagerturik. Sugarrak bere mihiekin irensten du, zerbait izateari utzi dion arte… Baina ez da bihotza hala sentitzen dudana.

Ez da bihotza bularra zapaltzen didana, zintzurra korapilatzen didana, gosea kentzen didana. Ez da bihotza ni mintzen diharduena... Zure hutsa da ni ere hilko nauena.

AM

153


Alain Mendizabal Diaz 6. saila Poesia

Irteera bakarra Poesia ilunenak ere ezin izango zukeen islatu gela hartan jazotakoa. Aita etsiak bere bi eskuekin semearenak heltzen igaro zuen denbora luzea, heriotzak eraman ez zezan, berari lotuta gera zedin momentu hartaraino bezala. Minutu bakoitza lau uda sargori, itxaropena azkar eraldatu zen etsipen. Lehen udazkena zen oraindik. Eta urtaro goibel honetan hostoak zuhaitzetik ihesi egiten duen moduan, gelaxka hartatik at zihoan bizia, heriotzaren eskuan utziz bai aita eta bai semea. Kanpoko senitartekoek zur eta lur begiratzen zioten elkarri, ez zen inor eszena hura ulertzeko gai eta. Ikusle mutuak justiziarik ezaren aurrean, txundituta. Bazirudien semearengatik jaso beharreko kolpe guztiak aitak atxiki behar zituela, inolako imintziorik egin ezin gabe gainera.

154


Eta halako batean, aita asaldatu eta deabruari erregutu zion eraman zezala bera bere semearen ordez, negar-zotinka. Azken zotina gelako isiltasun totalaren sortzaile. Isiltasuna zorigaitzeko gertaeraren aierua. Aita lurrean hilik, odolez inguratuta zauririk ez izan arren. Akabo. Baina epe luze batez ur barnean ibili den igerilari baten eran, bere indar guztiekin, semeak, arnastuz, bizitzari heltzea lortu zuen, larriki. Bere inguruari erreparatu orduko, ordea, amets gaizto batean murgilduta zekusan bere burua. Itsu batek ere suma zezakeen egoera. Astiro baina gelditu gabe, mutilaren bihotz-taupadak murrizten zihoazen hondatzear dagoen erloju baten antzera. Tik...tak... Tik...tak... Tik, tak.

Itzal

155


Maddi Ibarguren Elosegi 6. saila Poesia

Azken besarkada Hemen zeunden nire ondoan txikitatik nire egun inuzente bakoitza hobetzeko malkoak lehortzeko zure magaletik ipuin politekin ametsetako mundura eramateko dena zoragarria zen mundura zure beso epelak beti inguruan erortzean altxatzen laguntzeko babestua sentiarazteko zu beti nire ondoan irribarrea ateratzeko errutinako egun bakoitza espezial bihurtzeko Baina joan zinen mundua utzi zenuen hemen utzi ninduzun eta orain ez daukat zure irribarrea egunak alaitzeko ikusi bezain pronto etxean sentitzeko zure beso epelak urrun daude ez ditut inguruan ez dauzkat zure ipuinak amets egiteko

156


Baina hala ere gauero etortzen zara nire ametsak zureganatuz zure magaletik ametsetako mundua gauero erakustera Esna nagoenean badakit ez zaudela joan zinela bakarrik nagoela mundu triste honetan eta konturatu naiz hemen zeundenean ez nuela baloratzen zure maitasuna utzi duzun hutsunea izugarria dela malkoak masailetik irrist egitean ez zaudela alboan irribarre batekin etxean sentiarazteko aurpegiko tristura guztiak borratzeko Gauero lokartzen naiz azken besarkada gogoratu nahian beste bat ez eman izanaz damututa Hala ere ikasi dut daukadana baloratzen ingurukoak maitatzen besarkada guztiak azkena izango balira bezala disfrutatzen berriro elkartzean jasoko duzuna prestatzeko ametsetako mundura bueltatzeko

Pinpilinpausa

157




Antolatzailea:

Euskara Batzordea


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.