20180424 prosa poesia 2017 osoa

Page 1

Oiartzungo XXX.

LEHIAKETA 2017



Oiartzungo XXX. Prosa eta Poesia lehiaketa 2017



Sarrera Oiartzuar agurgarriak! Amazonian baldin badaude munduaren birikak, euskararenak, neurri handi batean, udalerri euskaldunetan daude. Hizkuntza gutxitu batek irauteko ezinbesteko ditu arnasguneak; euskara nagusi den gune geografikoak dira. Horietako bat dugu Oiartzun. Gureak baino herri txikiagoak dira asko. Euskararen nagusitasun hori, ordea, gero eta gehiago ikusten da kolokan, eta horrek kezka eragiten du. Udalerri euskaldunetan zein arnasguneetan hizkuntza politika berezitua egitea beharrezkoa da, aitzindari papera izaten jarraitu eta atzerapausorik ez egiteko. Euskarak sendo jarraitzen duen guneetan herritarren jarrera eta konpromisoa nabarmendu behar da. Horregatik, oiartzuarrak ahalduntzea eta aktibatzea arrunt garrantzitsua da. Horretara etorri zaigu euskalgintzarekin eta hainbat herritarrekin elkarlanean eginiko ‘Konpromisotik aD/Ritzera� erronka. Hemendik, oiartzuarrak zoriondu nahi nituzke erakutsitako konpromisoagatik. Zorionak baita aurten hogeita hamargarrenez prosa eta poesia lehiaketa egin delako. 30 urte, hiru hamarkada! Aisa esaten da. Arro egoteko moduan gaude. Izan er,e Oiartzungo baratzeak uzta oparoa eman du urte guztiotan. Mila kolore, mila istorio, mila doinu! Urte guztian zehar ere euskaraz bizi gaitezen! Bidean elkartuko gara.

Ioritz Aizpuru Lopez Euskara Zinegotzia

3


Š Oiartzungo Udala Lege gordailua: SS-439-2018 Fotokonposaketa eta inprimaketa: Antza komunikazio grafikoa


Oiartzungo Prosa eta Poesia Lehiaketaren 2017ko saridunak

2017ko epaimahaikideak:

Pello AĂąorga Lopez, Ipuin kontalaria

Goiatz Labandibar Arbelaitz, Kazetaria eta idazlea

Izar Azpiroz Iragorri, Matematikaria eta irakaslea

Aingeru Palomo Zabala, Irakaslea

Nerea Aizpuru Arrillaga, Poeta

Sohalge Arbelaitz Kortabarria, Irakaslea

Imanol Irigoien Aranberri, Poeta eta margolaria

Intxixu AEK euskaltegia

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea

Lehendakaria: Ioritz Aizpuru Lopez (Euskara Zinegotzia) Idazkaria: Aitziber Arnaiz Garmendia (Euskara Teknikaria) Zuzenketak: Arkaitz Goikoetxea Arriola

5


2017ko saridunak Saila

Maila

1. saila

LH 3

Prosa

Poesia

Kattalin Arabolaza Palomo Ordulari aldrebesa

Arlene Larrainzar Ilundain Neska berri baten etxean

2. saila

LH 4

Lorea Kortajarena Mujika Ortzadarra

Nara Susperregi Barroso Nora eta elefantea

3. saila

4. saila

5. saila

6. saila

LH 5-6

DBH 1-2

DBH 3-4

Hua Elizetxea Castineyra

Peru Marin Ureta

Etxe baten bila

Nire Malkoak

Malen Etxebeste Lekuona

Malen Etxebeste Lekuona

Zergatik nago mundu honetan?

Oroitzapenen labirintoa

Lur Lopez Fraile

Aintzane Flamarique Martinez

Birraitonaren egunerokoa

Eta gaur zuretzat doa hau dena

Ane Garmendia Irastorza

Elhorri Tolosa Zabala

Egia islatzen zuen ispilua

Muxu bat eta ongi lo egin

EĂąaut Romero Lekuona

Malen Elizasu Manterola

Paper zati txiki bat

Trans-gresioa

Lohizune Telletxea Delgado

Laiene Aranburu Gorrotxategi

Orain bai!

Geldiezina

Leire Ugartemendia Arruabarrena

16-18 urte

Izpi zuria

Josu Ibarguren Elosegi Idatzitako amets

6


Aurkibidea Prosa Ordulari aldrebesa

10

Neska berri baten etxean

12

Ortzadarra 13 Nora eta elefantea

15

Etxe baten bila

16

Zergatik nago mundu honetan?

18

Birraitonaren egunerokoa

20

Egia islatzen zuen ispilua

26

Paper zati txiki bat

29

Orain bai!

33

Poesia Nire Malkoak

39

Oroitzapenen labirintoa

40

Eta gaur zuretzat doa hau dena

41

Muxu bat eta ongi lo egin

42

Trans-gresioa 44 Geldiezina 46 Izpi zuria

48

Idatzitako amets

50

7



Prosa Oiartzungo XXX. Prosa eta Poesia lehiaketa 2017


Kattalin Arabolaza Palomo 1. saila Prosa

Ordulari aldrebesa Orain dela milaka urte etxe zahar batean ordulari buruargia eta euli zintzoa bizi ziren. Lagun handiak ziren eta elkarrekin ederki moldatzen ziren. Behin, ordularia hondatu egin zen eta denbora atzerantz joaten hasi zen: baratzeko landare ederrak hazi txiki -txiki egin ziren, aitona eta amona zaharrak gazte-gazte bihurtu ziren, txoriak ere arrautzen barruan sartu ziren eta horrelako gauza aldrebes asko gertatu ziren.

10


Ordularia hain buruargia zenez, esan zion euliari: - Deitu konpontzaileari, berak konponduko nau eta. Euliak horixe egin zuen. Konpontzailea etorri zenean, konpontzailea bera ere haur bihurtu zen! Orduan ez zekiten zer egin. Ordularia benetan bizkorra zenez, esan zion konpontzaile haurrari: - Zoaz egongelara gehiago gaztetu aurretik. Hango apalean badago erlojuei buruzko liburu bat, ea balio dizun. Konpontzaileak liburua hartu eta, kostata, baina erlojua konpondu zuen eta noski denbora bere onera etorri zen. Handik gutxira guztiek lehengo bizimodua berreskuratu zuten. Denek oso pozik jarraitu zuten denboran aurrera. A!, eta eulia ere zahartzen joan zen ZZZZZZZZZZZZZZZZZZZZZZZ eginez.

Dron

11


Arlene Larrainzar Ilundain 1. saila Prosa

Neska berri baten etxean Baziren behin etxe batean bizi ziren bi untxi oso alai. Abenduko goiz batean, Eguberriak laster iritsiko zirenez, zuhaitza jartzen ari ziren. Bat-batean, zuhaitza lurrera erori eta izugarrizko zuloa egin zuen. Bi untxiak zulo horretatik erori ziren eta sukalde handi batean agertu ziren. Jatetxe bateko sukaldea zirudien. Sukaldariak korrika hasi ziren zartaginak eskuan zituztelarik untxiak harrapatu nahian. Ikaragarrizko iskanbila sortu zen, arrautzak hegan, tomateak lurrean‌ Guztiak untxiak kazolan sartu nahian zebiltzan, baina untxiek, izuturik, leihotik ihes egitea lortu zuten eta korrika-korrika baserri batera iritsi ziren. Han, baserritar pipertu batekin egin zuten topo: harrapatu eta kaiola batean sartu nahi zituen. Ukuiluko behien artetik korrika, txerrien gainetik salto eginez eta txakurrak egindako hozkagatik herrenka, baserri hartatik ihes egitea lortu zuten. Arnasestuka etxe batean sartu ziren, eta han Nora izeneko neska jator batekin egin zuten topo. Denbora luzez egon ziren Norarekin eta ohartu ziren asko maite zituela Eguberriak. Azkenean, denek batera jarri zuten Gabonetako zuhaitza. Egun hartatik aurrera lagun onak izan ziren Nora eta bi untxiak, eta denak elkarrekin bizi izan ziren pozik.

Nora

12


Lorea Kortajarena Mujika 2. saila Prosa

ORTZADARRA Bazen behin, egun eguzkitsu batean, beldar marroi bat. Marroia zenez, bere lagunek burla egiten zioten: -Gu berdeak! Zu marroia! Itsusiena! Ji ji ji‌ Bera triste jartzen zen eta erantzuten zien: -Ni marroia izan arren, polita naiz!!! Bere lagunek, hala ere, barre egiten zioten. -Zu polita? Marroi kolore itsusi horrekin azalean? Bera oso triste zegoen. Gainera, laster krisalida bihurtzeko eguna zen eta kezkatuta zegoen. Zer -nolako tximeleta izango ote zen? -Eta itsusia izaten banaiz? Marroi itsusia? -galdetu zion bere buruari. Beldarrak ez zuen itsusia izan nahi, normala den bezala. Eguna iritsi zen eta krisalida bihurtu zen. Baina orduan, gauza arraro bat gertatu zen. Justu bera zegoen krisalidatik bere lagunak zeuden krisalidara ortzadar bat agertu zen. Hura ez zen ostadar normala. Erdia marroia zen eta beste erdia koloretsua. Alde koloretsua zena beldar marroiaren aldera zegoen eta ortzadarraren alde marroia beste beldarren aldean zegoen. Hurrengo egunean, esnatu zenean, krisalidatik atera eta ikusi zuen ortzadarraren kolorekoa zela. Oso polita zen! Lagunak ikusi zituenean harrituta geratu zen‌ marroiak ziren! Orduan galdetu zien: -Baina zer gertatu zaizue? -Ez dakigu, bat-batean marroi bihurtu gara!

13


Tximeleta koloretsua triste jarri zen. Konponbide baten bila hasi ziren. -Badaukat konponbidea! Hurrengo ostadarra ateratzen denean, barrutik igaroko duzue. Horrela, ostadarraren koloreak izango dituzue, nik bezala. Egun batzuk geroago, ostadarra atera zen. Eta tximeletaren lagunak prest zeuden ostadarra igarotzeko‌ -Nor bere lekuetara. Prest? Ekin! Orduan, lagunak ostadarraren barru-barrutik igaro eta koloretsu bihurtu ziren, ostadarraren kolorekoak. “Jupi-jupi ostadarraren kolorea duguâ€?, esan zuten. Handik aurrera, denak pozik bizi izan ziren. Katu-katu-katu, ipuin polit hau bukatu! Korta 14


Nara Susperregi Barroso 2. saila Prosa

Nora eta elefantea Negu hotz batean, nora ikastolako bidean zihoan. Norak oso ile luzea zeukan, burutik oinetarainokoa eta oso goxoa. Nora ikastolako bidean zihoala, elefante bat ikusi zuen bideko txoko zahar batean, Nora hortik pasatzen baitzen beti. Beldur pixka bat zeukan Norak, baina ohitu egin zen eta pasatu egin zitzaion beldurra. Norak ondo begiratu zion eta gaizki zegoela iruditu zitzaion, eta galdetu zion: -Ondo al zaude? -Ez, gaziki nago, katarroarekin, eta ez daukat ez botikarik ezta mantarik ere. Nora kezkaturik zegoen eta lagundu egin nahi zion. -Elefante, elefante, ideia bat dut, nik ile luzea dut eta tapatu egingo zaitut! -esan zuen Norak. Hamar minutu pasatu zirenean, sendatu egin zen elefantea. Ohartu ziren ikastolara joateko ordua zela. Orduan elefantea Norarekin batera ikastolara joan zen, baina elefantea ez zen guztiz ondo sentitzen. Noraren lagunik onena, Jurdana, elefantearen ondotik korrika pasatu zen eta haren ile luzearengatik doministiku egin eta polena atera zitzaion sudurretik, eta elefanteak esan zuen: -Jupi! Sendatu naiz guztiz! -esan zuen elefanteak eta ikastolan jarraitu zuen abesten pozik musikan. Katu-katu-katu, ipuina bukatu! Garazi 15


Hua Elizetxea Castineyra 3. saila Prosa

ETXE BERRI BATEN BILA Udaberria iritsi berri zen, zelaiak lorez apaindurik zeuden eta animalien kantu alaiak nire belarrietara iristen ziren. - Iritsi da garaia zulo ilun eta heze honetatik irteteko!!! Etxe berri bat behar dut!!! Txorien kantu eder eta alaiak entzun nituen eta txori txikien habiaren ondoan nire sarea egitea erabaki nuen. Lasai nintzen, kantuez gozatzen, txiten ama etorri zen arte. Txori emeak ikusi ninduenean, txitentzat janari egokia izango nintzela pentsatu zuen eta‌ berehala alde egitea erabaki nuen. Nire etxearentzat leku berri bat bilatzen ari nintzenean, igelen rap animatu bat entzun nuen. Hauen zingiraren inguruan eraiki nuen nire bigarren sarea. Bukatu nuenean, leher egina nintzen eta lo hartu nuen. Pauso batzuek esnatu ninduten, eta begiak ireki nituenean, igelen ahotik ateratzen zen gauza gorrixka bat niregana zuzenean zetorren eta berriro jan egin nahi nindutela ohartu nintzen. Bigarren aldia zen etxe gabe gelditzen nintzela, iluntzen ari zen eta nire neguko zulotxoan hobeto egongo nintzela pentsatu nuen. Han nire harraparietatik salbu egongo nintzen. Bueltako bidean, melodia ezezagun bati jarraituz, etxe baten lorategira iritsi nintzen. Leihora hurbildu eta, musikaz liluraturik, soinu hori ateratzen zuen tramankuluaren barruan sartu nintzen.

16


Aste batzuk neramatzan soinu egiten zuen tramankuluan bizitzen, oso eroso eta musikarekin gozatzen. Egun batean nire kanta gustukoena entzuten ari nintzela, tramankulua bat-batean isildu egin zen. Kanpora atera nintzen, tramankulua aztertu eta bi hari apurtuak zeudela ikusi nuen. Orduan ohartu nintzen hari berriak ahal nituela egin. Hariak ia bukatuak nituenean, biolin-jotzaileak ikusi egin ninduen. Asko poztu zen bere hariak konponduak ikustean. Hortik aurrera lagunak egin ginen, eta berak fama handia hartu zuen mundu osoan bere biolinaren soinu bereziarengatik. BAINA INORK EZ DAKI HARIAK NIK EGITEN DIZKIODALA.

Huiii

17


Malen Etxebeste Lekuona 3. saila Prosa

ZERGATIK NAGO MUNDU HONETAN? Jarri al zarete inoiz pentsatzen zertarako bizi garen? Zerbaitetarako al gaude mundu honetan? Ni bai! Zer naizen galdetuko duzue: pentsalari bat akaso? Bada, ez. Ni Lumatxo naiz, hiri zaratatsu batean bizi den uso bat. Nire lagunek esaten dute “Estatu Batuak” dela bizi garen hiri handiaren izena, baina nik “hiri handia” esaten diot. Jaio nintzen egunean bertan galdetu nion neure buruari: - Zertarako jaio naiz? Nire amaren lumen artean egoteko? Ez. Ez dut uste… Zer dago luma hauen beste aldean? Eta hori pentsatzen, luma bero haien artetik irten nintzen eta mundu erraldoi eta hotz bat aurkitu nuen. Nik beste gauza bat espero nuen, baina hori… autoak, semaforoak, lumarik gabeko animalia arraroak (pertsonak) … eta uso batzuk lurreko apurrak jaten. Nik leku bero bat espero nuen, uso asko, zizare eta ogi-apur gehiago… Badakizue, luxuzko zerbait bereziki usoentzat. Ez duzue sinetsiko, baina, egun batean, barraskilo lagun bat egin nuen eta Mottel zuen izena. Bisitatzera joan nintzaion batean, birigarro bat ikusi nuen, zuzen-zuzen joan zen barraskiloarengana, eta pentsatu nuen: - Beste lagunen bat izango da. Oso lagun onak gara txoriak eta barraskiloak! Nire amari kontatu nion gertatutakoa eta berak irribarre batekin esan zidan: 18


- Birigarroak ez dira barraskiloen lagunak. Barraskilo-jaleak dira. - Baina, orduan, Mottel‌ Ez dakit egia den ala ez birigarroak barraskilo-jaleak direla, baina, Mottel ez zen inoiz itzuli: - Hiltzeko jaio al gara? -galdetu nion nire amari: - Nola jaioko gara hiltzeko, hiltzeko jaioko bagina, ez ginateke jaio ere egingo! -erantzun zidan amak. Amak esan zidanaz pentsatzen, lotara joan nintzen. Amesgaiztoak eduki nituen: - Zertarako bizi gara? -galdetzen nion nire amari. - Lurreko ogi-apurrak jateko, autoek harrapatzeko eta ehiztarien janari bihurtzeko!!! -esaten zidan. Urteak pasatzearen poderioz, zertarako jaio garen jakitea lortu dut: bizitzak erronka bat jarri digu. Erronka hori gainditzen dugunean, bizitzak, sari gisa, urte batzuk gehiago oparitzen dizkigu lur planetan egoteko. Urte horiek pasatzean, zure arima itxarongela handi-handi batera joaten da eta hor itxaroten duzu, bizitzak beste erronka bat proposatu arte. Beste galdera bat bururatu zait, baina zuri galdetuko dizut, denborarik gabe geratzen ari bainaiz mundu honetaz disfrutatzeko: - Zein da zure bizitzak jarri dizun erronka? - Espero dut asmatuko duzula. Zorte on, lagun! Itxarongelan elkartuko gara!!!

Bizitza

19


Lur Lopez Fraile 4. saila Prosa

Birraitonaren egunerokoa Laura ikastolan asper-asper eginda zegoen, etxera joateko ordua iritsi zain. Orduan irakasleak esan zuen: - Bukatu dira gaurko klaseak, etxera joan zaitezkete, baina gogoratu biharko Gerra Zibilari buruzko informazioa ekarri behar duzuela. Laster bukatu ziren Lauraren pozak. Lana ez zeukan egina, akabo arratsaldeko planak. Liburuetan begira hasteko gogorik ez zuen, eta birraitonak gerra ezagutu zuenez, errazena amonaren etxera joatea zela pentsatu zuen. Ikastolatik atera eta segituan, amonaren etxeko atean txirrina jo zuen. Amonak ilea urdindua zeukan, betaurreko marroi zahar batzuk zituen eta, beti bezala, urre koloreko belarritakoak zeramatzan belarritik zintzilik. Aurpegia eta eskuak, berriz, zuriak zituen, eguzkirik ia ikusten ez zutelako. Oso triste eta bakarrik zegoen, etxe ilun hartan mundua bukatuko zela ematen zuen. Atea ireki eta biloba ikustean, ordea, aurpegia erabat aldatu zitzaion, sekulako poza hartu zuen; denbora luzea baitzen Laura ez zuela ikusten. Eta bakar- bakarrik bizi zenez, asper-asper eginda zegoen. Gainera, nahiko ezindua zegoen eta ezin zuen kanpora atera. Besarkada estu bat eman ondoren, amonak galdetu zion:

20


-Kaixo, Laura maitea, zer moduz zaude? -Ongi, amona, eta zu? -Laurak. - Badakizu, urteak oso azkar pasatzen dira, baina bestela,ongi -amonak. - Ez da gutxi, amona -kontsolatu zuen Laurak. - Zertara etorri zara? -galdetu zion. - Ba ikastolan Gerra Zibilari buruzko lan bat agindu digute, eta zure laguntza behar dut. Gerra garaian, zure gurasoen garaiko bizimodua ezagutu nahi dut, nolakoa zen jakiteko eta gurearekin konparatzeko. Amonak ez zuen asko pentsatu behar izan bilobari nola lagundu jakiteko. Egongelako armairua ireki eta liburu zahar bat eskuetan hartu zuen. Liburua benetan zaharra zen, baina irakurtzeko moduan zegoen. -Aitaren oroigarri bat da. Gerra garaian eguneroko txiki bat idatzi zuen. Zenbat urte izango zituen orduan? Zuk bezala? Dozenaren bat? Nahi baduzu, etxean irakurri dezakezu, baina kontu handiz zaindu! Pena da, orri batzuk falta zaizkio, baina gerra garaia nolakoa zen ezagutzeko aski duzu. Laurak ongi zainduko zuela hitzeman zion, eta hurrengo egunean itzuliko ziola agindu zion. Txokolatezko ogitartekoa eskuan zuela, amona agurtu zuen. Etxera iritsi zenean, bere logelara joan eta argia piztu zuen. Gero izugarrizko jakin-minez irakurtzen hasi zen. Birraitonaren bizimoduaz hitz egiten zuen; Errepublikaren gainbehera gertatu eta, azkenean, Bartzelona erori zen garaikoa zen. Oso gogorra zen eta hotzikara sentitzen zuen esaldi bakoitza irakurtzen zuenean.

21


1939ko otsailaren 1a, asteazkena Kaleetan mugimendu handia dago, jendea oso urduri dago. Nire gurasoak ere oso beldurtuta daude, esaten dute laster Bartzelonatik ihes egin beharko dugula. Nik ez dakit oso ondo zer gertatzen ari den, baina argi dago ez dela gauza oso ona. Gurasoek esaten didate etxetik ez ateratzeko, arriskutsua izan daitekeelako. Ama gaur sukaldean eserita zegoela, negarrez hasi da bere lagun bat fusilatu dutelako. Oso gogorra da bizimodu hau, lehenbailehen bukatzea espero dut. 1939ko otsailaren 2a, osteguna Lehengo lepotik burua, gauza ez da batere aldatu. Hori baino gehiago, gero eta okerrago dago. Aitak hartu du erabakia; hemendik pare bat egunetara etxetik joango garela esan du bizimodu hobe baten bila. Hori espero dut. Kalean tiro hotsak entzuten dira eta ezin da horrela lasai bizi. Gauean janari pizarrak hartu eta antolatzen hasi gara. 1939ko otsailaren 3a, ostirala Gaur gauzak prestatu ditugu. Gose handia daukat eta oso urduri nago. Milaka iheslari daude kanpoan eta oso maiz tiro hotsak entzuten dira. Jendea garrasika eta negarrez entzuten da. Hegazkin asko pasatzen ari dira gure gainetik eta sirena entzuten dudanean, egiten ari naizena uzten dut. Horrelakoetan beheko sotoan ezkutatzen gara familia osoa. Bonba bat ondoan erori zaigu, etxe gehienek zuloak dituzte, gureak ere badu bat... Gaur ez dut uste lo handirik egingo dudanik. 1939ko otsailaren 4a, larunbata Goseak eta nekatuta nago. Gauean zegoen tentsioarekin ez dut ia lorik egin eta ia ez dugu janaririk. Daukagun pizarra gorde egin behar dugu bidaiarako, oso luzea izango da, eta oinez asko ibili beharko dugu. Amak ez du etxea utzi nahi eta dena nahi du eraman. Aitak esaten du gogorra baldin bada ere, beharrezko gauzak bakarrik hartu behar ditugula; hau da, janaria eta arropak, kanpoan hotz handia egiten duelako. Baina nik arkatza eta egunerokoa hartu ditut disimulu ederrean, egunerokoarekin jarraitzeko. Gaua iristear da, laster etxetik joateko ordua ailegatuko da, pena handia ematen dit etxetik joateak, oroitzapen asko baititut gogoan. Kanpoan hotz handia 22


egiten du, otsaila da. Aitak esaten du gu joango garen lekuan elurra egongo dela, horixe bakarra falta zen. Kamioneta bat zain dugu kanpoan, esan digute Frantziako mugaraino inguratuko gaituztela eta gero oinez egin beharko dugula beste guztia. Kamionetak La Jounquera inguruan utziko gaitu eta gero pagadian barrena bide estu batetik mendi alderantz abiatuko gara. Zuhaitzak han ere biluzik ikusiko ditugu. 1939ko otsailaren 5a, igandea Gau oso hotza izan da, eta gau osoa oinez pasatu dugu. Leher egina nago eta goseak akabatu beharrean. Amak lan handia du anaia txikia zaintzen, negarrez aritu da denbora osoan, eta horrela jarraitzen badu, ez gara sekula iritsiko. Elurra ari du, dena zuri-zuri dago, eta ibiltzerakoan oinatzak uzten ditugu. Gureak ez diren oin arrasto asko ikusi dugu bidean, jende asko baitabil gu bezala

23


gerratik ihesi. Gaua iluna da eta linterna txiki batzuei esker bidea argitzen dugu. Goian jende multzo handiarekin egin dugu topo, aitak esan dit tartean agintari ezagunak daudela eta haiek babesteko daudela inguruan horrenbeste gazte: gurekin dira Agirre euskaldunen lehendakaria, Manuel AzaĂąa, Lluis Companys, Diego Martinez eta Juan Negrin. Egia esan, ez dute agintari itxurarik, oinetakoak guk bezala zikin-zikinak dituzte. Itxuraz, gazteena Agirre da, besteek burua soiltzen hasia dute. Maiz elur tartean zigarro arrasto ugari ikusten da: horiek ere, gu bezala, urduri daude, eta katalanen lehendakaria eguna argitu orduko atzera begira aritu da. Amak ere maiz atzera begiratzen du, baina hemendik ez da gure etxea ikusten. Egunaren lehenbiziko eguzki printzetan, Lliko lepaka gainean, baserri huts bat aurkitu dugu. Bertan geldialdi bat egin dugu, pixka bat jan eta aurrera segitu dugu ahotik lurruna botatzen dugula. Lepaka gaina arte beltzez beterik dago. Arte beltzen azal kroskatsua ez nuen inoiz ikusi. Azkenean, 557. mugarria ikusi dugu, Frantziako lurretan sartu gara. Hemen salbu gara. Gero erreka bazterreko bideari segituz, Les llles izeneko herri batera iritsi gara. Bertan agintariek dirurik ez zeukaten arren, Trabucayres ostatuan amuarrainak jan dituzte, baina amak esan du guk ezin dugula hori egin. Azkenean, goseak amorratzen ginenez, aitak tratua egin du nagusiarekin eta nire zilarrezko lepokoaren truke sabela bete dugu behintzat. Gu bezala jende mordoa dago hemen, gero eta gehiago. Gaua iturri baten ondoan pasatu dugu. Aitak maletari eskuekin helduta lo hartu du, dauzkagun gauza pizarrak inork ez kentzeko. Nire anaia azkenean isildu da. 1939ko otsailaren 6a, astelehena Gaur ere oso nekatua nago, bidea oso luzea egin zait eta ez dut idazteko gogo eta indar handirik, hamaika ordu inguru ibili baikara; baina azkenean Banyulsera iritsi gara. Negua izanagatik, hemengo klima lehorra dela nabari da: mahastiak eta kaktusak ikusi ditugu bidean. Denak txikituak gaude, bereziki nire anaia txikiena; gehiago ezin eta, azkenean, aitak bizkarrean eraman du. Gaur ez du garrasi askorik egin. Hemengo herritarren hizkuntza ez dut ezertxo ere ulertzen, baina amak esan digu agintari frantziarrak hondartzara joateko esan digula.

24


1939ko otsailaren 7a, asteartea Hondartza gu bezalako jendez beteta dago. Ez dago ia lekurik lasai egoteko eta, gainera, lurra harri txikiz beteta dago. Hemen ez dugu askatasunik, agintariek erabakitzen dute nora jo behar dugun. Gure ondokoak Frantzia erdialdera trenez eramango dituzte, baina guri oinez Argeles izeneko kontzentrazio eremura joatea tokatu zaigu. Ezin dugu ia ezer egin, ez digute hondartzatik ateratzen uzten, honek kartzela bat ematen du. Bihar, hemendik atera aurretik, gauza guztiak hemen utzi behar ditugula esan digute. Egunerokoa ongi jasoko dut, baina arkatza kentzen badidate, ezingo dut bihar egunerokorik idatzi.

Egunerokoa bukatu zuenean, Laurak liburua kontu handiz itxi zuen. Birraitonaren hitzak ezin zituen burutik kendu, eta gerra garaia oso gogorra zela pentsatu zuen. Orduan egun hartan telebistako albistegian ikusitako irudiak etorri zitzaizkion burura, eta lanerako nagikeria uxatuta, eguneroko bat idazten hasi zen:

2017ko irailaren 20a, asteazkena Denetik daukat, oso ongi bizi naiz, ez dakit zergatik aritzen naizen beti kexuka. Siriako gerratik ihesi Greziara iristen ari diren iheslariak telebistan ikusi ditudanean, neke guztiak ahaztu zaizkit. Haiek miseria gorrian bizi dira, ez dute ezer, ez janaririk ezta arroparik ere, errepublika erori zen garaian bizi direla dirudi. Bizitza historian zehar errepikatu egiten da, beti bueltaka ari da. Guk denetik daukagu eta, hala ere, beti gehiagoren bila aritzen gara horrek zoriontasuna ekarriko digula pentsatuz. Baina ez da horrela, diruak ez gaitu zoriontsu egiten, elkartasunak baizik. Horregatik, gaur txerri itxurako eltzeitsua puskatzea erabaki dut eta nik gordeta neukan diru pizar guztia beraiei ematea, haiek nik baino behar handiagoa dutelako. Nire birraitona ez dut ezagutzerik izan, baina berak asko irakatsi dit. Aldura

25


Ane Garmendia Irastorza 4. saila Prosa

EGIA ISLATZEN ZUEN ISPILUA Oiartzunen Aintzane izeneko neska bat bizi zen. Aintzane neska alaia zen, 9 urte zituen eta ile marroi luzea eta itsasoaren koloreko begi urdinak zituen. Egun eguzkitsu batean, Aintzane eskolatik atera eta aitonaren etxera joan zen. Aitona baserriko lanak egiten ari zen eta Aintzane bitartean bere jolastokian zegoen. Bere aitonarekin bizi zen, bere gurasoak auto-istripu batean hil baitziren 5 urte zituela. Aintzane jolastokian zebilela, egunero gertatzen zena gertatu zen; ondoko atearen atzetik argi berezi bat atera zen. Aintzanek beti ate horren atzean zer zegoen jakin nahi izaten zuen, baina aitonak debekatu egiten zion ate horretara sartzea. Geroxeago, Aintzane konturatu zen futboleko entrenamendura joateko ordua zela. Eta korrika batean bere gauzak hartu eta entrenamendura joan zen. Bukatzean, etxera bueltatu, gauzak bere tokian utzi eta argia ateratzen zen atera hurbildu zen. Argia atera zen berriro eta, bi aldiz pentsatu gabe, Aintzanek atea irekitzea erabaki zuen. Manta batekin estalita zegoen gauza handi batetik zetorren argia. Argia handiagotzen hasi zen. Baina Aintzanek mantari itsatsita zegoen paper bat ikusi eta irakurri egin zuen: “Egia islatzen duen ispilua� jartzen zuen. Aintzanek hasieran ez zuenez ulertzen, aitonari galdetzea erabaki zuen. Hasieran, normala denez, aitona haserretu eta errieta egin zion, baina azkenean, laguntzea erabaki zuen. Aitonak manta kendu zion, eta ispilu bat zela erakutsi. - Ispilu bat? -galdetu zuen Aintzanek.

26


- Bai, baina ez da ispilu arrunta, hau egia islatzen duen ispilua da, honen aurrean jarrita zuk benetan kanpotik eduki nahiko zenukeen itxura agertzen da. Eta ispilu honetatik gertu ibiltzen bazara eta zure kanpoko itxurarekin gustura ez bazaude, argi handi eta berezi bat ateratzen du, eta hurbilago joatean argia handiagotu egiten da -azaldu zion aitonak. - Aaaaaaaa... -esan zuen Aintzanek. - Horregatik, ni jolastokira joaten naizen bakoitzean argi berezia ateratzen da. - Baina orduan, zu ez zaude zure kanpoko itxurarekin gustura? -galdetu zion aitonak. - Ba bueno... -esan zuen Aintzanek ez oso pozik. Ondoren Aintzane ispiluaren aurrean jarri zen, bere kabuz, eta ispiluak bere erantzuna eman zuen. Aintzane ile motz-motzarekin eta Errealeko txandal urdinarekin agertu zen. -Aitona, ilea betidanik motz-motza eramatea gustatu izan zait -azaldu zuen argi eta garbi Aintzanek. - Eta zergatik ez didazu sekula horretaz hitz egin? -galdetu zion aitonak. - Ba‌ lotsa ematen didalako -erantzun zion Aintzanek. - Begira, Aintzane, bakoitzak nahi duen bezalakoa izan behar du, bai barrutik eta baita kanpotik ere, eta ez du axola besteek zer pentsatzen duten, zuk pentsatzen duzunak du garrantzia, ulertzen didazu? -azaldu zuen aitonak. -Bai, eta mila esker, aitona. Baina zuk uste duzu nire gelan ni bezalako norbait egon daitekeela? Hau da, lotsaren eraginez, bere kanpoko itxurarekin gustura ez dagoen norbait? -galdetu zion Aintzanek. - Ba seguru nago izango dela beste baten bat‌ - erantzun zion aitonak. - Beraz, eraman dezaket bihar ispilua gelara? -galdetu zuen Aintzanek. - Noski! Bihar biak joango gara eta denei azalduko diegu. Baina orain, goazen Errealeko txandal urdin bat erostera eta ile-apaindegira -esan zion aitonak irribarretsu. 27


- Bale! -erantzun zuen Aintzanek pozaren pozez. Hurrengo egunean, Aintzane inoiz baino alaiago joan zen eskolara, bere Errealako txandal urdina eta ile motz-motza estreinatuz, eta aitona ispilua hartuta ondoan zuela. Gelara iritsitakoan, denak inoiz baino harrituago zeuden. Aitona irakaslearengana joan zen eta dena azaldu zion, eta ondoren gelari azalpen txiki bat emateko baimena eskatu zuen. -Kaixo, ni Aintzaneren aitona naiz. Ikus dezakezuenez, gaur ispilu handi honekin etorri gara Aintzane eta ni. Atzo, Aintzanek ispilu handi hau aurkitu zuen bere jolastokiaren ondoko atearen atzean, eta atera zuenean, “Egia islatzen duen ispilua” jartzen zuen. Hasieran ez zuenez ezer ulertzen, azaltzea erabaki nuen, eta orduan, azaldu nion bere kanpoko itxurarekin gustura ez dagoen norbait ispilu aurrean jartzen denean, berez gustuko duen gorputza agertzen dela. Aintzane bere kabuz ispiluaren aurrean jarri eta orain duen itxura agertu zen: ez zegoen gustura kanpoko itxurarekin, baina lotsa ematen zion erakusteak. Eta orduan, Aintzanek gelara ekartzeko ideia eduki zuen -azaldu zuen aitonak. - Orain ilara handi bat egin ispiluaren aurrean kanpotik nolako itxura eduki nahi luketen ikusi nahi dutenek, mesedez. Ikasle guztiak jarri ziren ilaran, eta argi berezia egiten zuen bakoitzean, erantzuna ateratzen zen: Nora, bere gelako neska bat, hiru baloirekin eskuetan; Beñat, ile luze-luzearekin; Asier… Hurrengo egunean, denak beren gustuko kanpoko itxurarekin etorri ziren, eta Aintzanek aitonari begiratu eta inoizko begirada eta irribarre goxoenarekin agurtu zuen. Gela osoa poz-pozik zegoen, eta baita Aintzane ere. Azkenean, Aintzanek ikasi zuen bakoitzak nahi duen bezalakoa izan behar duela, eta denak desberdinak garela. Beste gauza garrantzitsu bat ere ikasi zuen: lotsa eta beldurrak denak ditugula, baina aurre egin behar zaiela.

Lexoti

28


EĂąaut Romero Lekuona 5. saila Prosa

Paper zati txiki bat “Ni ez naiz neska edo mutila ile motza edo luzea izateagatik, panpinekin edo baloiarekin jolasteagatik, zakila edo bulba izateagatik. Ni ez naiz neska edo mutila besteek esaten dutelako. Ni neska edo mutila naiz nik badakidalako. Eta soilik nik esan dezaket nor naizen�.

Madarikatua! Hau ere gaizki! Ezinezkoa da! Eta, gainera, zaborrontzia beteta dago, poltsikoan gorde beharko dut orria beste zaborrontzi bat aurkitu arte, izan ere, sukaldean bota eta amak irakurtzen badu, triste jarriko da. Eta arazoa da ez dakidala nola idatzi testu hau; ni neska naizela eta horrela sentitzen naizela adierazteko testua, eta hala sentitzeak eduki ditzakeen ondorioak bilduko dituena. Eta, zoritxarrez, nire kasuan hainbat ondorio larri ditu neska sentitzeak; izan ere, ez dakit nola adierazi egunero eskolan pasa behar izaten dudan kalbarioa. Nahi dutena egiten dute nirekin, panpina bat bezala tratatzen naute eta ez dute ulertzen, edo ez dute ulertu nahi, ni neska naizela! Eta ez dudala zer-

29


tan mutila izan zakila edukitzeagatik bakarrik! Baina orain hobeto pentsatzen jarrita, beldur naiz, beldur testu hauek idazten jarraituz gero, harrapatu eta jo egingo nautelako, iraindu eta maila guztiaren aurrean gaizki utziko nautelako. Naziak dira nirekin. Naziak desberdin sentitu eta desberdin pentsatzeagatik. - Aitor, bazkaltzera! -deitu dit sukaldetik amak. Bazkaltzera jaitsi naiz, gure sukalde gris eta ilunera. Igandeko orduak agortzen ari direla gogoratu dit deiak eta horrek oraindik gehiago goibeldu nau. - Aurpegi txarra duzu, Aitor, bihar eskola duzulako, ezta? -galdetu dit amak bazkaltzen hasi orduko. Berak oso ondo ulertzen nau, eta ezagutzen, eta badaki eskolan egunero pasatu behar izaten dudan sufrimendua nolakoa den eta horrek zenbateko tristura dakarkidan. Ez diot erantzun eta buru-makur bazkaltzen hasi naiz. Amak begiratu egin dit eta aurpegi txarra jarri du; ia negarrez hasi da. Hori da gehien izorratzen nauena, gehien haserretzen eta, era berean, izugarri tristatzen nauena: ezin dut onartu nire erruagatik ama gaizki sentitzea. Hala ere, badakit berez ez dela nik eragindako atsekabea, nire kideek sortutakoa baizik. Izan ere, haiek dira bekatari, haiek min ematen didate barrua urratzeraino, eta ama sufritzen ari dela ikusteagatik, ni errudun sentitzen naiz. Jada astelehen gorria iritsi da, eta autobus geltokian nago autobusaren zain. Beti bakarrik egin izan dut eskolarako bidea, baina gaur ez, gaur norbaiten ondoan eseriko naiz. Aurrez badakit agian ez duela inork nirekin nahi izango, baina gaur arriskatu egingo naiz, lagunen bat egin nahiko nukeelako, egiazko lagun bat. Zure ondoan esertzea erabaki dut, beti iruditu zaidalako oso neska jatorra zarela, eta gainera, bakarrik zoazelako. - Kaixo -esan dizut eta zuk erantzun-. Ez zaizu axola zure ondoan esertzen banaiz, ezta? - Baina, Aitor, mesedez. Nola inportako zait zu bezalako mutil jator eta eskuzabal bat nire ondoan esertzea? Ikastolara joateko besterik ez da. Ho-

30


rregatik ez gara “heriotzak banatu bitarte” bikote izango, ezta? -esan didazu irribarre handi bat ahoan eta kakotxen ikurrak behatzez irudikatzen dituzula-. Lasai, Aitor, ni ez naiz zure “lagun” horiek bezalakoa. Nik ez zaitut ez joko, ez beste guztien aurrean gaizki utziko. Nik nahi duzunean eta behar duzunean lagunduko zaitut, zurekin egongo naiz, momentu onak igaroko ditugu, ez hain onak ere bai, baina zure laguna izango naiz, benetakoa eta merezi duzun laguna. Niri ez zait axola neska sentitzen zaren edo ez, edota galtzak edo gona eramaten duzun. Nik pertsona estimatzen dut, ona eta eskuzabala izatea da benetan garrantzia duena. Eskerrak momentu horretan autobusetik jaisteko unea iritsi den, ez nekielako zer esan, ez eta ere nola eskertu esan berri duzuna. Hori dela eta, tximista bezain azkar atera naiz autobusetik. Eta nire zoriontasunean bost pauso eman orduko... - Kaixo, Aitor. Ze galtzerdi arrosa politak dituzun gaur, ezta? - eta berekin zeudenak barrez hasi dira Anttonen iruzkina entzun orduko. - Isil zaitez, harroputz halakoa! -erantzun diot barruko indarrak aginduta. Pausoa azkartu eta gelara sartu naiz. Han ikusi zaitudanean, autobusean izandako jarreragatik barkamena eskatu behar nizula sentitu dut. Zuregana gerturatu naizenean, zure erantzunak harrituta utzi nau: “Bera ez dela inportantea eta prestatzeko”. Zertarako baina? Zer zen, mehatxua? Klasea hasi da. Irakasleak arbelera ateratzeko eskatu dit, banuela adierazi beharreko zerbait. Bitan errepikatu behar izan du. Atera naizenean, besterik buruan ez nuelako, “neska naiz” atera zait. Isiltasuna espero bazitekeen ere, barre algara handiak entzun ditut. Gaizki pasatzen ari naiz, oso urduri nago. Eskuak poltsikora eraman eta paper zati txiki batekin egin dut topo. Atzo idatzitako testua da! Kemenaren kemenez, irakurtzen hasi naiz: Zergatik diozue ez naizela neska?

31


“Ni ez naiz neska edo mutila ile motza edo luzea izateagatik, panpinekin edo baloiarekin jolasteagatik, zakila edo bulba izateagatik. Ni ez naiz neska edo mutila besteek esaten dutelako. Ni neska edo mutila naiz nik badakidalako. Eta soilik nik esan dezaket nor naizen�.

Bukatu orduko, zu eta irakaslea txaloka hasi zarete, eta kutsakorra izan da txalo-zaparrada. Etengabe nire zigortzaile izandakoak ere, lotsatuta, txaloka ari dira. Askoren txaloen erritmoek BARKATU hitza ezkutatzen zuten. Erloju

32


Lohizune Telletxea Delgado 5. saila Prosa

Orain bai! Lau paretaren artean bizi naiz, lau pareta arrosaren artean. Hormak argiak dira, nahiz nire begiek ilunak ikusten dituzten. Ez dut ezertarako balio; “kaka” naiz; hori, ordea, ezin dut aipatu ere egin. Egun batean, nire nagusiari hori esan eta zaplazteko bat jo zidan; ez nuen zergatia ulertu, baina ez naiz hitza berriro esatera ausartu ere egin. Zertarako bizi? Galdera hori errepikatu izan diot neure buruari askotan; zertarako? Egunean zehar bata bestearen atzetik etortzen zaizkit, nik hitz lizunak esan behar dizkiet; lizunki jokatu behar dut. Gozatzeko dela esaten dute; nik ez dut uste hemendik irtetean honekin gozatuko dudanik, irteten banaiz. Zertarako bizi? Galdetzen diot berriro neure buruari. Baina beti eman izan dit bertigoa nire burua hiltzeak; nola hil? Ez dut suzko armarik, labanarik ere ez; leiho bat badago gelan, baina oraindik bertigo handiagoa ematen dit neure burua horrela hiltzeak; bertigoa bi aldiz. Hala ere, uste dut ez dudala garbi adierazi zer naizen; ez dakit ulertzen den ala ez; hitza esatea ez zait gustatzen; beste modu batera kontatuko dut den-dena. Gizonak, eta askotan agureak, sartzen dira atetik; ni ohean egoten naiz eta haiengana altxatzen naiz; esan bezala, hitz lohiak esaten dizkiet. Haien gorputzeko atal ezkutuenak ukitzen hasten naiz; baina ez dut gehiago honetan sartu nahi; azkenean biok biluzik geratzen gara ohean, gizon edota agure ezezaguna eta ni. Horrela behin eta berriz. Gizon edota agure batzuek ez naute ongi tratatzen; “puta” esan eta listua bota ere egin izan didate batzuetan; “puta bat zara, ez duzu ezertarako balio eta egiten duzuna behintzat ongi egingo bazenu!”. Hori esanez alde egiten dute batzuek. Ala-

33


baina, tristea izan arren, egia hutsa da; puta bat naiz eta ez dut ezertarako balio, “kakaâ€? naiz. hemendik ihes egitea pentsatu izan dut. Nolanahi ere, nola alde egin hemendik? Eta behin lortuz gero, nora joan? Zertara? Zertarako? Eta beti galdera berera iristen naiz: zertarako bizi? Ez dut esan, baina orain gaua da; lotarako ordua; pentsakor nago; ez dut hemen jarraitu nahi; alde egiteko saiakera bat behintzat egingo banu? Nola? Leihotik salto egitea izango litzateke moduetako bat; bestela, gauez atera beharko nuke; arriskutsuagoa izango litzateke edonola ere. Beraz, modurik errazena eta onena salto egitea izango litzateke. Nigan konfiantza dute hemengoek, eta horregatik, barroterik gabeko gelan jarri ninduten duela urte bat. Horrek erraztu egiten dit alde egitea; halere, laugarren pisuan nago eta altuera handia da; salto egingo banu min handia hartuko nuke. Pentsamendu hauetan murgildurik, loak hartu nau; gauerdian amesgaizto batek esnatu nau, ez dut gogoratzen zein zen amesgaiztoa. Goizean goiz esnatu eta zerbait berezia sentitu dut; inoiz sentitu ez dudan zerbait, itxaropen bat-edo, argitasun txiki, ĂąimiĂąo, apur bat. Baina norbaitek atea jo bezain laster, dena beltz ikusi dut berriro eta ez da argitasunik iritsi nire begietara. Eguna pasatu da eta hurrengo eguneko egunsentia piztu da, eta berriz ere argitasun bat ikusi dut, handiagoa, biziagoa, sakonagoa. Atea jo dute, ez da, ordea, argitasuna erabat joan. Eta argitasun bitxi horrek, itxaropen horrek, aurrera bultzatu nau, hemendik ospa egitera lagunduz. Aste bat joan da erabakia hartu nuenetik; dena nola egin pentsatzen aritu naiz aste honetan. Gau batean leihotik salto egingo dudala erabaki dut azkenean. Gaua da eta iritsi da ordua, soineko bat dut jantzita, eta takoi altuak, arropa hau dut, ez nire borondatez, ez erosoa delako, besterik ez dudalako baizik. Leihoaren aurrean nago pentsakor; beldurrak nago; ez dakit zer egingo dudan salto egin ondoren. Hori pentsatu eta jauzi egin dut; momentu batez libre sentitu naiz; alabaina, segituan lurra jo dut eta inkontziente geratu naiz. Ez dakit zenbat denbora pasatu den esnatu naizen arte, oraindik gaua da. Nahigabea hauteman dut gorputzeko leku guztietan, baita betile puntetan ere.

34


Altxatzen saiatu naiz eta segituan konturatu naiz ezin dudala altxa; orduan dena etorri zait burura: nola alde egiteko erabakia hartu eta alde egiteko salto egin dudan leihotik. Hori horrela, urduritzen hasi naiz; norbaitek harrapatuko ninduela pentsatu dut eta ez dut jakin ere egin nahi izan zer pasatuko litzaidakeen norbaitek hemen harrapatuz gero. Berriro altxatzen saiatu naiz eta oraingoan lortu egin dut; balantzaka bidea hartu dut; hemendik alde egiteko dagoen bide bakarra, errepidea. Aurrera abiatu naiz; ibilgailu pizar batzuk pasatzen ziren; gidari askok ez didate aurpegira begiratu ere egin, gutxi batzuek, ordea, hitz itsusiak esan dizkidate; “emagaldua, alde hemendik” edota “jantzi, dena ikusten zaizu eta!”. Eta goizaldean auto bat pasatu da; ni aurrera egiten ari nintzen bitartean, ibilgailua gelditu du eta niregana etorri da. Bortxaz hartu nau eta ni bere autora eramaten saiatu da. Nik oihu egin dut eta indarrez bere besoetatik askatzen saiatu naiz, baina ezin izan dut. Autoan sartu nau eta arropa kentzen hasi zait, bat -batean, ordea, kamioi bat pasatu da eta galdetu dio: “Ba al zatoz?”, “bai banoa!”, erantzun dio gizonak, ni bertatik bota nau biluzik eta soinekoa eskuan nuela. Ahal bezain laster, soinekoa jantzi dut eta aurrera jo dut negar-zotinka. Beste hainbat ibilgailu pasatu dira, eta ia egun-argi zenean, auto bat abiada bizian etortzen ikusi dut; desbideratu egin da eta gainera etorri zait; “DANBA!”. Lasai nago; ez dakit non nagoen; ez dakit zertan ari naizen; dena beltz dago hemen. Ametsetan nagoela dirudi; ez dakit zer ikusten dudan, zertan ari naizen; ongi sentitzen naizela besterik ez dakit; inoiz ez bezala. Horrela denbora franko egon naiz, harik eta norabait egin behar nuela sentitu dudan arte; argi beltz baina goxora edota argi zuri eta hotzera. Duda handia izan dut; gorputzak argi beltzera joateko esaten zidan; buruak, ordea, argi zurira joateko. Eta, nik, azkenean, buruari kasu egin diot eta argi zurira abiatu naiz. Pareta zuriak ikusi ditut; ez zait ezaguna egin gela; inor ez da etorri denbora pixka bat pasatu arte. Denbora horretan gauza bat sentitu dut: aske sentitu naiz. Ez dut pentsatu, ohi bezala, zertarako bizi? Bizitzeko gogoa sentitu dut; oraingoan ez da itxaropen hutsa izan, egia osoa baizik. Aske, libre, loredun, koloretsu sentitu naiz. Orain badakit libre naizela. Lau haizeetara oihukatuko dut: ORAIN BAI! Aske 35



Poesia Oiartzungo XXX. Prosa eta Poesia lehiaketa 2017



Peru Marin Ureta 3. saila Poesia

Nire Malkoak Malkoak erortzen zaizkidanean Malkoek laguntzen didatenean Malkoak niri, zuri, berari Batzuetan negar, haserre, poz mina dut nire bihotzean Malkoak ez dira beti txarrak ez dira txarrak, negarrak Lagunek horrela ikustean laguntzen didate baina nire laguntza ere badaukate Hala ere negarra behar da ezin dugu baina denbora guztian alai denbora guztian lasai Zure bi begiak eguzkia bezalako distira ari dira denbora guztian begira Begiek asko esaten dute asko esaten digute Nire malkoek asko izan ere ez naiz lotsatzen batere Nire malkoak nire lagunak dira Negarrik gabe egongo balira Txarto 39


Malen Etxebeste Lekuona 3. saila Poesia

Oroitzapenen labirintoa Gaur, begiak itxi eta nire barreneraino sartu naiz. Labirinto abandonatu bateraino, sasiz estalitako labirinto bateraino. Eta sasiak kentzen hasi naizenean, konturatu naiz labirinto hori nire oroitzapen guztien labirintoa zela. Betirako bihotzean geratuko zaizkidan oroitzapenen labirintoa. Han zeuden denak: politak eta itsusiak, tristeak eta alaiak‌ Denak, labirintoaren beste aldera iritsi nahian. Batzuk galdu egingo dira; baina beste batzuek labirintotik ateratzea lortuko dute, eta horiek izango dira nire barruan jarraituko duten oroitzapenak, edozein lekura joanda ere. Batzuetan, oroitzapen batzuk berriro labirintoan sartzen ausartuko dira. Barruan dauden bitartean, ni ez naiz labirintoan dauden oroitzapen haietaz gogoratuko, baina jakingo dut laster itzuliko direla, laster itzuliko direla beste oroitzapen berri eta eder batzuekin.

Oroitzapenak 40


Aintzane Flamarique Martinez 4. saila Poesia

Eta gaur zuretzat doa hau dena Argiak mila daude gure artean, baina zuk ezin zenuen beste bat izan, itsasoko argi zuri.

Gu eta gehiagoren bihotza zenuen harrapatu eta zure oroimena gurekin dagoela ez ahaztu.

Begirada altxatu eta han zaude olatu artean, nire argi, nire ekaitzen bare.

Zauden lekuan zaudela, gogora ezazu nire itsasoko argi zarela, dirdirarik goxoena.

Txikitan esan ohi zenidan, itsasoko itsas lamina nintzela, nire begietan itsasoaren isla zebilela.

Hala ere, gaur gauean zuregana gerturatu nahi dut, gau hartan piztu eta bizitza guztirako piztu zen izar horrengana hurbildu nahi dut.

Baina gaur, txoko txiki honetatik idazten dizut, ostegun gau honetan, eta hauxe esan nahi dizut:

Ihes egin nahi nuke lainoetatik barrena. Ihes egin nahi nuke, zure bila atera, beste behin zure begirada ikustera.

Eskerrik asko irri eta babesagatik, zure begiradak sortzen zuen txinparta goxoagatik.

Amets bat, beste behin.

Luma 41


Elhorri Tolosa Zabala 4. saila Poesia

MUXU BAT ETA ONGI LO EGIN Gauero-gauero sentitzen dut zirrara zu oheratzerakoan: ile leun, usain gozo, irribarrea ahoan. Atzo Edurnezuri, gaur Hiru txerritxoak, bihar zuk aukeratzen duzun hori. Ipuinak dira biontzat gozagarri. Lo hartzeko zorian zaudenean, estaltzen zaitut izaraz. Baina, bat-batean, begi txiki eder horiek irekitzean, hortxe zaude berriz ipuin bat kontatzeko eskean. Ezetz esan arren, erantzun hori ez duzu onartzen. Oraingoan, ipuina beharrean, benetako istorioa kontatzea duzu eskatzen. Eman dizkizut pare bat muxu eta orain egia doakizu:

42


Udako gau eder ilun batean, ilargiaren argi azpian, itsasertzeko herri dotore hartan, zu ikusi zintudan lehen aldi horretan maitemindu nintzen zurekin benetan‌ Amaitu eta gero ez zenuen begirik zabaltzen. Zure ametsetan zinen jadanik jolasten. Panpina bat izan arren, zu zara nire poxpolin. Muxu potolo bat eta ongi lo egin!

Kate 43


Malen Elizasu Manterola 5. saila Poesia

Trans-gresioa Zelda honetako barroteak loditzen ari dira; argi izpiak pittinka desagertzen. Eta ni, erosoa ez den ohe honetan etzanik, egunero ate azpitik pasatzen dizkidaten bitamina apurrak benetan bitaminak diren jakin gabe. Batzuetan, gelaren argi iturri bakar eta txikitik begira jartzen naiz; urrunera begira. Ondoren, nire itxurari begiratzen diot. Nire itzala ez da nire isla. Ilea moztu didate, gainerakoek ere hala baitaukate. Jantzi laranja bat jantzi didate, gainerakoek ere hala baitaukate. Zenbaki bat jarri didate, gainerakoek ere hala baitaukate.

44


Mutua den zenbakia, gorra den zenbakia, egunetik egun gutxiago dakien zenbakia. Egunetik egun jasotzen dituen jipoiak geroz eta handiagoak baitira. Egunetik egun jasotzen dituen irainak geroz eta gogorragoak baitira. Egunetik egun geroz eta gutxiago baita bera. Egunetik egun gutxiago bainaiz ni. Ez dut kolorerik usaintzen ezta lurrinik ikusten ere. Ez dut musikarik ukitzen eta zaila egiten zait leuntasuna entzutea. Zergatik? Ez dakit. Nire kandela astiro urtzen doa, nire orriak agortzen, nire malkoak lehortzen, nire oihuak isiltzen. Harrapatuta nago, nire GORPUTZEAN PRESO. Nire gorputzaren morroi. Nire gorputzean PRESO. Betirako KONDENATUTA.

Txokua 45


Laiene Aranburu Gorrotxategi 5. saila Poesia

Geldiezina Tik-tak tik-tak. Hiru, lau, bost... segundo gutxiago bizitzeko. Zaharragoa naiz, baita zu ere. Horrelaxe bizi gara. Erlojuaren hotsa sentitzen dut belarrian, honek xuxurlatzen dit egin beharreko guztia, berak jartzen nau egunean. Oparitzat jaso nuen erlojua amodioz jaso nuen hura beharturik jaso nuena bera da. Ireki zenizkidan ateak ixteko behar zaitut, nire bihotzaren erritmo geldiezina gelditu behar duzu. Bai zuk. Ez nik.

46


Berriz etorri. Eta hegan egingo dugu, kafe gozoaren usaina dastatuko dugu, azken musu baten ondorengo ezpain lehorrak bustiko ditugu eta hau, elkarrekin. Zure azal leuna laztandu nahi dut, zure gorputza ferekatu, laztandu, zu besarkatu. Maite zaitut eta badakit badakizula, eta honekin hitz xamurrak, zureak eta nireak, ez batenak. Gurea den elkartasuna jostura bihurtu da. Baina behar zaitut. Hau askatzeko. Nire bihotzeko erlojua gelditzeko! Tik-tak tik-tak. Hiru, lau, bost... segundo gutxiago zurekin bizitzeko. Sorgin 47


Leire Ugartemendia Arruabarrena 6. saila Poesia

IZPI ZURIA Txorien antzera nenbilen hegaka hegan, urdin zabalean, elur distiratsuz apaindutako tontorra ikusten nuen bitartean. Umetan ezagutu nuen aitonaren ilearen modura, tontor horrek gauza desberdin asko ikusteak zekarren zuritasuna erakusten zidan. Zuria, zein zuri, baina? Kolorerik gabeko kolore bakarra, baina, kolore guztiak bere barnean irentsi dituen kolorea, kolore berezia. Zuria, desioak idazteko kolorea, hustutako bihotzaren kolorea. paper hutsaren kolorea, kolore bakarreko gauza asko adierazten duen kolorea. Zuria, ametsetako lainoen kolorea, oparitutako arrosen kolorea, ezer ezkutatzen ez duena baina dena gordetzen duen kolorea.

48


Dardara egiten zidan, ari zuen hotzagatik, agian. Maitatzen nuen pertsona baten galerak zekarren min sendaezinagatik, akaso. Han goian hegan nindoala, sentimendu eta kolore nahasgarri horiek nire bizitza hobeto ulertzen lagundu zidaten. Une hartan, orduan, hantxe, laino artean, laino haren erdi-erdian mendiko tontor zuriari begira, puzzlea osatzeko era ikusi nuen. Zuritasun horretan barrena argi izpi bat ikusi nuen, beharbada, bertatik ateratzen lagunduko ninduen argi izpi zuria, agian. Lei 49


Carla Garcia 6. saila Poesia

Idatzitako amets Idatzi Nahi zaitut, tintaz eta paperean Ez zaitezen desagertu Ahazten zaitudanean Orbela Bezala zara eta, Hilerri eta jaiotza, biak batean Metaforak hazi dira Hostoen artean Sentimenduak Hosto gisan pilatu badira, ez kezkatu Lurrik emankorrena da eta Nahi al duzu basoan sartu? Oroitzapen Marroiak. Kolorez marroiak, kolorez soilik Osatzen duten oinarriak Eusten digu guri Zer gara, mendeek ekarriak diren irudiak Ez bagara?

50


Patua Izan al da Batu gaituena? Kasualitateak ez gintuen Gurutzatu, benetan. Agian gurutziltzatu Ipuin amaigabe honetan. Begirada Bakarra, bi begi eder Begirada bakar bat Ze polita zaren Begirada bakarra Eta bi mundu Zurea eta nirea. Berdea Al da askatasuna, Lorca? Sentimendu daltonikoak Sortu zaizkit. Ile hori artean ez dago berderik Askatasuna Sentitzen dut halare Ondoan bazaude. Askatasun horrekin Egin ohi duzu alde, Ze kolore du etsipenak?

Erantzunak Galderaz eman ditut Metaforen dantza honetan Zu ez desagertzearen truk Irriz nahiz penetan. Bi muxu.

Lauso 51


Antolatzailea:

Euskara Batzordea


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.