ESPECIAL 9
Noticias de Gipuzkoa – Sábado, 2 de febrero de 2019
OIARTZUNGO UDALA
Herriko kultura, ongizatea eta ondarea mantentzea helburu ERABILERA ANITZEKO ERAIKIN BERRIA, LANDETXE PLAZA BERRITZEA ETA ARIZMENDI-ENEA KALE-BASERRIA BALOREAN JARTZEA, UDALAREN LEHENTASUNEZKO EGITASMOAK Datozen hilabeteak erabakigarriak izango dira Oiartzunentzat. Izan ere, herriko ekipamenduak hobetzeko proiektuak martxan jarriko dira. Esate baterako, Mendiburu 14ko erabilera anitzeko udal eraikina uda baino lehen eraikitzen hastea aurreikusten da. Herrian identifikatutako beharrei irtenbidea emango die eraikin berri honek: erretiratuentzako egoitza irisgarria, kultur aretoa eta euskara arloko eragileak bateratzeko espazioa izango da, tartean, Oiartzun irratiaren estudioa. Aurreproiektua definitzeko eraikinaren erabiltzaile izango diren eragileekin bildu zen Udala 2017an, beharren diagnostikoa egiteko. Ondoren, aurreproiektuaren ekarpen fasea zabaldu zuen eta, guztira, 16 ekarpen jaso ziren. Udaleko teknikariak arduratu ziren horiek aztertzeaz; batez ere eraikinaren bolumenaren inguruan zegoen kezka
nagusia. “Herritarrek ez dute proiektua bera edo beharra kuestionatu, horregatik, Mendiburu 14ko proiektuarekin aurrera egin du Udalak”, azaldu dute udal ordezkariek. Proiektuaren exekuzioaren oinarriak otsaila bukaeran izango ditu Udalak eta ondoren kontratazio fasea jarriko du martxan.Bestalde, Landetxe plaza berritzeko lanak ere datozen hilabeteetan hasiko dira. Plaza berriaren itxura definitzeko Landetxeko bizilagun, merkatari, ostalari eta erabiltzaileekin bildu da Udala. Mendiburu 14 eta Landetxeko lanak aurrera eramateko 4 milioi euroko inbertsioa egingo du Oiartzungo Udalak.
Arizmendi-Enea eta ondarea XVIII. mendeko kale-baserria da Arizmendi-Enea, ondare historiko izendapena duena. Etxea eta bere lorategia balorean jartzea da Udalaren hel-
Mendiburu 14 eraikinak eta Landetxe plazak hartuko duten itxura. ASTAZALDI burua eta orain arte egindako mantenu-lan txikietatik haratago, eraikina biziberritu eta aldi berean bere funtsa mantenduko da. Eraikinaren ezaugarri nagusiak mantentzea da, hain zuzen, proiektuaren zailtasunik handiena. Etxebizitzaren lehen eta bigarren solairuak kontserbatu egingo dira, baita teilatupeko kapilla ere.
Kanpoaldeko itxura ere bere horretan mantenduko da. Beheko solairuan, berriz, Oiartzungo Turismo Bulegoa eta erabilera anitzeko espazio bat (erakusketak, hitzaldiak, aurkezpenak eta abar egiteko) egokituko dira. Lorategiari dagokionez, hormak errespetatuko dira, adituen arabera garrantzia handikoak baitira, baina
herritarrei irekitako espazio bat izango da. 2013an eskuratu zuen Arizmendi-Enea Udalak. Orduan konpromisoa hartu zuen memoria historikoa edo kulturarekin zerikusia duen erabilerara bideratuko zela. Herriko ondarea berreskuratzeko egitasmo orokorragoaren baitan egingo da proiektu hau. ■ O.P.
Jexux Leonet / OIARTZUNGO ALKATEA
“Industria poligonoak lehentasunezkoak dira kalitatezko enplegua sortzeko” Oiartzungo industria poligonoen garrantzia ukaezina da herriarentzat, baina baita Oarsoaldeako eskualdearentzat, izan ere, 7.500 enplegu sortzen baititu. 3B Bigarren sektoreak berebiziko garrantzia du Oiartzunen. Udalerriko poligonoen biziberritzearen adierazle nagusia izan da Lintzirin legegintzaldi honetan. 3Legealdi hasieran trafiko arazo izugarriak zeuden Lintzirinen. Horrez gain, oinezko bideak egoera kaxkarrean zeuden, argiztapena ere falta zen eta errepidea ere konpondu beharra zegoen. Bestalde, azken urteetan bertako bi enpresa handi itxi ziren, eta hondamen-egoeran zeuden eraikinak. Poligonoa orokortasunean hartuta, biziberritzeak lehentasuna zuela argi genuen. Horretarako trafiko azterketa egin eta biziberritzeko proiektua egin genuen. Proiektu hori finantzatzeko enpresekin eta Foru Aldundiarekin hitz egin genuen, beraien inplikazioa lortzeko eta ekarpen ekonomikoa ere egiteko. Erakundeen eta bertako enpresen arteko elkarlanari esker Lintzirin berritzea lortu dugu, espektatibak hobetuz. Horri esker, aipatutako bi eraikinetan aktibitate industrialarekin berriz
hastea lortu dugu. 3L Lanbarren poligonoan ere hobekuntzak egin dira, zeintzuk? 3Lanbarren poligono logistikoa da eta desgaste handia du. Bertan urtero berritze lanak egin ditugu, eta azkenekoan Eusko Jaurlaritzako Renove planeko diru-laguntza ere lortu dugu. Poligono honek mantenu lan handiak eskatzen ditu eta beraz, ezinbestekoa dugu laguntzak eskuratzea. 3Etorkizunera begira zein da poligonoei begira egingo duzuen politika? 3Poligono guztiek dute mantenu beharra. Legealdi honetan Lintziringo biziberritzea eta Lanbarren izan dira aktuazio nabarmenenak, baina Ihurritan eta Arangurenen ere egin ditugu lanak. Bestalde, hurrengo lanak Ugaldetxo eta Talaian egingo ditugu. Legislatura honetan poligono guztien (eremu publiko zein pribatuen) egoerari buruzko diagnostikoa egin dugu. Orain proiektu zehatzak gauzatu behar ditugu. Argi daukagu poligonoen mantenu eta biziberritzea lehentasunezkoa dela enpresentzako erakargarri izaten jarraitzeko. Horrek bermatuko baitu etorkizuneko kalitatezko enpleguak sortzea.
“Erakundeen eta enpresen arteko elkarlanari esker Lintzirin berritzea lortu dugu, espektatibak hobetuz”
3Lehen sektoreari dagokionez, 2016 urtean Lurbizi egitasmoa abiarazi zuen Oiartzungo Udalak. Zein da egitasmoaren helburua? 3Azkeneko hamarkadetan gainbeheran egon bada ere, lehen sektoreak pisu handia izan du beti Oiartzunen eta berpiztu nahi badugu, ekintzaileei babesa eman behar diegu. Nola? Udaletik informazioa eskainiz, diru-laguntzak emanez, azken batean, proiektu hori aurrera eramateko beharrezkoak diren bitartekoak bere esku jarriz. 3Emaitzarik eman du dagoeneko? 3Sektore konplexua da, izan ere, aktibitate ekonomikoa izateaz gainera, bizitzeko modu bat da. Gainera, batzuetan baserria dutenek ez dute proiektu ekonomiko zehatzik eta, aldi berean, proiektua dutenek ez dute lur eremurik. Lurbiziri esker, adibidez, Elika izeneko kooperatiba sortu eta bi lanpostu sortu dira. Baratzetik era profesionalean bizi nahi zuten baina lurrik ez zuten, eta Udaletik lur eremu batzuk lortu ditugu. Bestalde, legealdiaren hasieran, herriko 50 bat ganaduzalerekin bildu ginen Oiartzungo larreen egoeraren diagnostikoa egiteko eta hortik larreen plana diseinatu dugu urtero 60.000 euroko aurrekontuarekin. ■ O.P.