201. Aski Prexko!

Page 1

udal aldizkaria

Herriaren egoera orokorra landu da auzoetan

2018ko URRIA • 201. ZENBAKIA

ABARAXKA

Bizikidetza arazoak izan dira auzo guztietan aipatuenak 2019 aurrekontuak, auzoetako egoera eta herriaren egoera orokorra izan dira hizpide aurtengo auzo batzarretan. Udala pozik dago parte-hartzaileek egin dituzten balorazioekin baina kezka punttu bat du parte-hartzaileen kopurua bere horretan mantentzen delako azken urteetan. Bizikidetza arazoak, aipatuenak Bizikidetza arazoak eta arauak ez errespetatzea izan da auzoetan gehien aipatu den kezka: abiadura handia; txakur-kakak; txakurrak solte; zikinkeria lurrera botatzea... Udalak norberak bere jarreren inguruan hausnartzera gonbidatu nahi ditu herritarrak, oso gutxi eginda hobetu baitaiteke bizikidetza. Auzoetan, batzarretatik abiatutako lanak Auzoetan egin diren lan nagusiak partekatu eta baloratzeko tartea ere izan da. Gauzatu diren egitasmo gehienak auzo batzarretako eskaeretatik abiatu eta hauetan kontrastatu dira. Haur parkeak txukundu, auzo lokala egokitu, Altzibar-Iturriotz espaloia txukundu, Cadarso auzotik atera (Altzibar); Larzabal etxadiko aparkalekua txukundu eta kirolgunea jarri, Ganboxa txukundu, taxi geltokia berreskuratu (Arragua); Bidegaina berrantolatu, Manuel Lekuona etorbidea berritu, Legarreako obra, Ibargaingo pasabidea argiztatu (Elizalde); herribideak konpondu, Arbelaitz bidea

bidegorriarekin lotu, hoditeria saneatu (Ergoien); aparkalekuko pasabidea argiztatu, Bizardiako horma egin (Gurutze); Tronpeo berrantolatu, Altzibar-Iturriotz espaloia argiztatu, Xorrolaren geltokia tokiz aldatu (Iturriotz); sarrera berritu eta bidea zabaldu, erreka errekaltzatu, larrialdi irteera konpondu (Karrika); espaloiak konpondu, Intxixu aurrean semaforoa jarri eta Txipito konpondu (Ugaldetxo). Epe motzean egingo diren proiektuen berri ere eman da: Cadarso bota (Altzibar), Ormazabaleneako aparkaleku berria (Elizalde), bidegorria luzatu (Karrika) eta Kalexa plaza bidegorriarekin lotu (Ugaldetxo). Herri mailako ekimenak Herri mailako ikuspegia auzoetara eramatea izan da Udalaren lehentasuna. Mendiburu 14 eta Arizmendi-eneako proiektuen berri eman da eta poligonoak berritzeko eta enpresak erakartzeko politika industriala azaldu (Lintzirin, Ihurrita...). Egitasmo berriak ere izan dira hizpide: Lurbizi, merkataritza ttikia suspertzeko egitasmoa, etxebizitza politika (ASAP programa eta Etxebizitza Bulegoa) eta Larre Plana. Orain, 2019ko aurrekontu proposamena auzoetan aurkeztuta, oposizioarekin eta udal teknikariekin lantzen ari da behin betiko proposamena.

Eskola Agenda 21, joan-etorrian Arraguako frontoian lanean Eskola Agenda 21n baitan iaz ikasleek zarataren inguruan Udalari egindako proposamenen erantzunak entzutera etorri dira udaletxera. Aurten, klima aldaketaren gaia landuko dute.

Arraguako pilotalekua -Ganboxa kalean- margotzeko eta hezetasunak tratatzeko lanak hasi dira. 15.000 € bideratuko ditu Udalak auzotarrek eskatutako lan hauetara.

HAUR TXIKIAK EZ DAUDE PARTEKATZEKO PRESTATUAK Montessori hezkuntza edo Montessori pedagogia haurraren askatasunean, autonomian eta auto-garapenean oinarrituta dagoen hezkuntza metodo bat da. Maria Montessorik (Italia, 1870-1952) sortu zuen. Metodo honen helburuetako batek dio irakasleak baliabideak eman behar dizkiela haurrei ikaskuntza prozesua garatu dezaten, baina ezin dutela prozesu honetan eskua sartu, umearen garapenaren gidari soil direlako. Emaitza, haurra bere garapenaren protagonista bihurtuko dela eta aldi berean inguruan egokitzea lortuko duela. Montessori metodoak ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren erdigunetzat umea hartzen du. Irakasteko modu honek ez du haurren arteko konpetentzia sustatzen, gainera, haur bakoitzari bere beharren eta garapenaren araberako ekintzak planteatzen zaizkie, horregatik, umea izango da bere ikaskuntzaren protagonista. Heather Shumaker idazle estatubatuarra da eta Montessori pedagogia oso ongi ezagutzen du. Heziketarekin edo hezkuntzarekin lotuta hainbat liburu argitaratu ditu. Ondoko zatia Está bien no compartir liburutik atera dugu. Haur batek, beste batek jostailu bat eskatzen dionean, ez uztea edo jostailu horrekin geratzeak ez du esan nahi haur hori berekoia denik, baizik eta une horretan lanpetuta dagoela jostailuarekin. Zure haurraren jolasteko eskubidea babes ezazu eta erakutsi iezaiozu oraindik ez dut bukatu esaten. Bere jolasa mozteak eta une berean beste haur bat saritzeak ez die bietako inori mesederik egingo. Txandaren zain egotea eskupekoa atzeratzearen ikasketa handi bat da. Haur txikiak ez daude partekatzeko prestatuak, bai aldiz txandak itxaroteko. Txandaren zain egoteak haurrak ahalduntzen ditu eta, era berean gizalegea, kontzientzia eta berezko zintzotasuna erakusten dizkie. Heather Shumaker Está bien no compartir

Formakuntzara bideratu dituzte 5.000 € gazteek

AISA ikastaroa egiten hasi dira 10 etorriberri

Rafael Pikabeako kirolgunea konpontzeko lanak, hasita

Gazteekin bildu da Udala 2019ko aurrekontu proposamena azaldu, herriaren egoera orokorraren errepasoa egin eta herriko gazteen kezkak direnak jaso eta partekatzeko. Datorren urtean, Gazte Politikako 5.000 € lan-mundurako formakuntza saioak, oinarrizko sukaldaritza tailerrak eta bestelako mintegiak egitera bideratzea erabaki dute gazteek. Aisialdiaren antolakuntzak euren esku egon behar duela uste dute herriko gazteek eta Udalak lan-mundu eta emanzipatzeko formakuntzalaguntza eman.

Oiartzunera etorriberri diren 10 lagun euskarara eta euskal kulturara lehenengo hurbilpena egiten hasi dira, eskualdeko Udalek martxan jartzen duten AISA ikastaroari esker. AISA ikastaroan hasteko interesa etorriberri gehiagok erakutsi badute ere, ordutegia dela eta, talde bakarra osatzea lortu da. Jatorri anitzetako lagunak elkartu dira: Argentina, Brasil, Espainia, Nikaragua, Polonia... Oihana Jauregi, Intxixu AEK-ko kidea, da euren irakaslea. Astean bi egunetan, bina orduko saioak egingo dituzte Fermiñenen.

Rafael Pikabea eremuko kirolgunea konpontzeko lanak hasi dira. Madalensoro pilotalekuaren eta kirolgunearen arteko plaza konpondu, gradak eta pistako hesiak berritu, kirolgunearen ingurua konpondu eta, bizilagunek hala eskatuta, iturria jarriko da eremu horretan. Elizaldeko auzo batzarrean azaldu zuen Gobernu Taldeak lan hauek hilabete honetan bertan hasiko zirela. Bi hilabeteko aurreikuspena dute lanek eta 287.000 € inbertituko ditu Udalak. Lan hauekin, Madalensoro eremuko kirol-gunearen biziberritze integrala bukatutzat joko du Udalak.


!

aski prexk aldizkaria

ARANTZAZU MARTIARENA: “Askotan, basoari buruzko ezjakintasunak erraz hitz egitera garamatza”

Klixk!

Arantzazu Martiarena da Lurgintza Nekazal Kooperatibako kudeatzaile berria.

Oarsoaldeko eskola publikoetako hezkuntza komunitateak topaketa egin du Oiartzunen. Datorren urtean Errenterian ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren festari begira jartzeko baliatu zuten eguna.

Lurgintzari neurria hartu al diozu? Hasiera gogorra ari da izaten. Kudeatzaile lanak egiten ari naiz, baina aurreko lanak oraindik ez dauzkat delegatuak. Nire baserritarrekin nahiko lehoia naiz, nireak sentitzen ditut. Trasbasea egiteko aukera ez dugu izan. Zeintzuk dira Lurgintzaren egitekoak? Lehendabiziko sektorea ordenatzea. Hiru zutabe ditu: elkarteak koordinatzea; baserrietako gestio tekniko-ekonomikoa eta arlo administratiboa. 18 langile gara. Administrariek sektoreetako kontabilitatea eramaten dute. Teknikarien lana da ustiategiei eta instalatu nahi duten gazteei aholkularitza ematea. Elkarteekin arrazaren hobekuntzari begira egiten dugu lan. Eta zureak? Kudeatzaile batek saiatu behar du enpresaren osasuna ahalik eta onena izaten. Lurgintza kooperatiba bat da. Nire lana zubilana egitea da batzordekide eta langileen artean, batzordekide eta Aldundia, Federazioen... artean. Zein da lehenengo sektorearen egoera? Kezkarik handiena errelebo eza da. Orain arte, baserritik bizitzea bizimodu bat izan da. Horrek zailtasunak ematen ditu lurrak edo ukuiluak errentan emateko. Uste dut hemendik aurrera gazteak elkarlanean instalatuko direla, elkarteak sortuz, binaka... Oporrak, baja eskubidea... nahi baldin baditugu, formula berriak pentsatu beharko dira. Zein izan daitezke formula berri horiek? Lehenengo sektoreko eragile guztiak horretan gabiltza. Galdeketetan ikusi dugu baserritarrek ez dutela diru gehiago nahi, baizik eta denbora librea. Ordezkapen-zerbitzua badago, baina bi buelta eman behar zaizkio. Oiartzunen ere egoera antzekoa da? Duela gutxi instalatu da Elika. Neska gazte bat ere badabil instalatu nahian. Hala ere, ziur urtean ukuilu gehiago itxiko direla instalatu baino. Hori da kezkagarria. Oso gutxi instalatzen dira lehengo erara. Transformazio lanaren komertzializazioa lan handia da eta ahaztutzen zaigu. Zu, berez, basogintzatik zatoz. Lehenengo, Goi Mailako zikloa egin nuen eta gero, karrera. Praktikak Gipuzkoako Baso Elkartean egin nituen eta niretzako eredu bat izan da, lagun eta lankide gisa, Jone Maioz. Lehenengo sektorean, basogintzan, emakume bat... Maskulinizatutako sektorea da. Edo topiko bat da? Ez, egia da. Askotan, basoa neurtzeko neska baten izena ematean, mutilik ez ote dagoen galdetzen dute. Lehenengo mutilei deitzen diete eta ezin badute, niri. Eta ez naiz txarragoa. Pinuaren arazoa dirudien bezain kezkagarria da? Egoera kezkagarria bada. Orain arte, basoaz ez du inork hitz egin eta orain bat-batean mundu guztiak du horri buruz hitz egiteko eskubidea eta denek dakite edozein teknikok baino gehiago. Hori ere kezkagarria da. Eta zein da irtenbidea?

Bertako landareaz galdetzen da, baina gero Ikeara joaten gara altzariak erostera. Kontraesana da. Ikeako altzariak pinu eta eukalipto pastarekin egiten dira. Ez badugu egurra produzitzen, kanpotik ekarriko dugu. Baso-plan bat egin behar da oraingo, epe ertainerako eta etorkizunerako.

Eskualdeko eskola publikoen topaketa

Bertako zuhaitzak dena salbatuko luke? Ez. Dibertsifikatu egingo luke. Bertako zuhaitzek ere badituzte gaitzak. Kanpokoak ere behar ditugu: izeiak, sekuoiak, pinu batzuk, eukaliptoa... gustatu edo ez. Hemen ez badugu produzitzen, Amazonastik ekarriko dugu itsasontzietan, birjina den munduko baso bakarretik. Egin behar dena da akotatu espezie bakoitzaren hektareak. Esaten dute pinua salbatu daitekeela oraindik. Zein iritzi duzu? Oxala. Helikoptero bidez tratatzeko Ministerioak eta Europak baimena eman behar dute. Bazter guztietan baserriak dauzkagu eta babesguneak egin behar zaizkie. Edozein tratamendu egiteko zailtasunak daude.

Urkaberaino, maldan gora korrika

Urkabeko igoeran aurtengoan 35 lagunek parte hartu dute. Jon Urtizberea izan zen azkarrena (08:35) eta oiartzuarren artean, Aritz Urdanpileta (09:20). Nesken artean, berriz, Elurtza Etxebestek (13:14) sailkapeneko lehen postua eta lehenengo oiartzuarraren saria eskuratu zituen.

Basogintzaren katea luzea da, ezta? Izugarrizko industria dago atzean: paper-fabrikak, zerrategiak... 13.000 lan-zuzen daude Euskadin eta zeharkako 7.000. Egurraren merkatuaren atzean familia asko daude. Euskal basogintzak pinuaren inguruan sortu du industria, bestelako egurrik ez delako produzitu. Ezagutzen duzu baso-politika eredugarririk? Finlandiak izugarrizko basoak ditu, dena laua da. Hemengo orografia beste bat da. Frantzian, zuhaitz zaharrenak ustiatzen dituzte eta gazteak utzi. Ideala da, baina Euskal Herrian basojabe txikiak ditugu eta egurzaleak ez dira zuhaitz baten bila joango. Sortu da filosofia bat bertakoa dela ona eta kanpoko guztia txarra. Denarentzako dago tokia. Basojabe pribatuek errendimentu ekonomikoa bilatu beharko dute eta publikoetan beste zerbitzu batzuk bilatu. Basora gehiago begiratu beharko genuke?

Organo kontzerturik zinematografikoena Jose Manuel Azkueren bosgarren edizioa organo kontzertu berezi-berezia izan da. Vincent Thévenaz organistak, Max Linder zuzendariaren L´étroit mousquetaire film muturako egin duen musika-bandaren grabaketa ere izan baitzen. Suitzako organistak Ginebrako Kontserbatorioko organo ikasleei Oiartzungo musika-tresna erakusteko baliatu zuen bisita.

Bai. Eta ez errua baserritarrei bota. Pinuak aukera eman die pisu bat erosteko, baserriko teilatua berritzeko... Ez gaitezen izan horren gogorrak beraiekin. Badute eskubidea bizitza duin bat izateko. Jakin behar dugu basoak jabea duela. Uste duguna baino garrantzitsuagoa da basoa. Pinu zikinak esaten dugu, baina autoarekin kutsatzen duguna garbitzen dute. Basojabeei konpentsatu beharko litzateke era batera edo bestera. Basoak zikinak daude egurra krisi ekonomiko itzel batean dagoelako. Basoak gastu asko ditu: lurra prestatu, landaletak, kimaketak, entresakak... ez daude hor berez. Historia dago atzean. Askotan ezjakintasunak erraz hitz egitera garamatza. Basogintzak badu etorkizunik?

TELEFONO BALIAGARRIAK:

Esaten da basorik onena aitonak landatu dizuna dela. Baso bat landatzen duzunean, etorkizunean ari zara pentsatzen. Etorkizuneko materiala egurra da.

- Udaleko informazio bulegoa: 943 49 01 42 - Udaltzaingoa: 943 49 33 11 - Taxia eta taxibusa: 943 49 14 74 - Elorsoro udal kiroldegia:943 49 25 52 - Manuel Lekuona udal biblioteka: 943 49 38 64 - Osasun Zentrua: 943 00 65 05 - Urmendi Haur Eskola: 943 26 00 86 - Elizalde Herri Eskola: 943 49 01 93 - Haurtzaro Ikastola: 943 49 16 59 - Oiartzun Irratia: 943 49 37 11 - Helduen Heziketa Iraunkorra-EPA: 943 49 00 48 - Bidez Bide/Bidelagun programak: 690 769 466

GUARDIAKO FARMAZIA: Urriaren 26tik azaroaren 1era

Egunez: Antunez • Doneztebe plaza, 5 • 943 49 03 52 Gauez: Artetxe • Erdiko kalea, 26 (Errenteria) • 943 51 77 40


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.