udal aldizkaria
Altzibar-Karrika bidegorria konpondu eta luzatzeko lanak hasi dira
2018ko AZAROA • 203. ZENBAKIA
ABARAXKA
Hiru hilabeteko aurreikuspena izango dute lan hauek Altzibar-Karrika bidegorria luzatzeko eta hobetzeko lanak hasi dira. Hiru hilabeteko aurreikuspena dute lanek eta Karrikatik hasi dira. 274.000 € bideratuko dira lan hauetara. Zati bat finantzatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza lortu du Udalak.
Proiektuaren baitan lurra asfaltatuko da, eremu guztiari 2,5 metroko zabalera emango zaio, argiztapena jarriko da, bidegorriaren seinalitika jarriko da eta bidegorria Karrikako Errotaurre plazaraino luzatuko da. Zatiak puntualki itxiko dira Esan bezala, lanak Karrikatik Altzibarrera egingo dira. Lanak gauzatzen ari diren eremuaren baitan, puntualki itxita egongo da zati hori. Altzibar-Karrika bidegorria hobetuz, Oiartzungo bidegorri sarea handitu eta mantentzen jarraitzeko konpromisoa erakusten du Udalak. Mugikortasun iraunkorra bultzatu eta auzoen arteko komunikazioa bermatzeko baliabide ederra da bidegorri sarea. Altzibar-Karrika bidegorria, gainera, Bide Berdea da: Artikutzako trenak egiten zuen bide zaharra berreskuratu baita oinezko eta bizikletentzako.
Lintziringo biziberritzea bukatu da hiru fasetan errepidea, irisgarritasuna eta ekonomia hobetuta Udala eta Aldundia “pozik” agertu dira GI-636ko zerbitzu-bide berriarekin Oiartzungo Udalak sustatu duen Lintzirin eremuko biziberritze proiektua bukatu dela eta, Jexux Leonet alkateak, Aintzane Oiarbide Gipuzkoako Foru Aldundiko Azpiegituren sailburuarekin eta Markel Olano Diputatu Nagusiarekin eremua bisitatu du. Lintzirin eremuaren biziberritze integralak errepideak hobetzea, irisgarritasuna eta oinezkoentzako bide seguruak bermatzea eta, jarduera ekonomikoa eta industriala indartzea izan ditu helburutzat. Hiru fasetan gauzatu da plana. Lehenengo biak Udalak gauzatu ditu.
lankidetza. “Ekarpen ekonomikoa egin dute eta eskertu behar zaie”, esan du Leonetek. Lintzirin eremuan erakunde publiko eta pribatuen arteko lankidetza bilatu da. Biziberritzaren emaitzekin “pozik” agertu dira Udaleko eta Aldundiko ordezkariak. Oiartzungo Udalak 1.100.000 € bideratu ditu Lintziringo biziberritzera, hiru faseak kontuan hartuta. Guztira, 2.200.000 € inbertitu dira eremuan.
Herriko erraldoiak ezagutzen al dituzu? Ba al dakizu nola izena duten? Joxepa, Petra, Ixiar, Kattalin, Antton, Esteban… Gure asmoa eta helburua, erraldoi handiekin bere lekua izango duen konpartsa txiki bat antolatzea, sortzea eta osatzea da. Horretarako, gureak izango diren eta geuk diseinatu eta sortuko ditugun erraldoi eta buruarinak egiten hasi gara Abaraxkako eta Soinuenea-Herri Musika Txokoko kideak. Azaroaren 10ean egin genuen aurkezpena. Erraldoiak eta buruarinak aurkeztu, ezagutu eta beraiekin jolastez gain, zirriborroak egin genituen. Zein erraldoi eta buruhandi nahi ditugun, nolakoak izango diren, zein izen izango duten… erabakitzen eta hausnartzen hasi gara haurrekin. Arratsalde arrakastatsua izan zen. Emozioak, beldurrak, urduritasunak nagusi ziren batzuengan, baina musika eta dantzarekin uxatu eta desagertzen joan ziren. Txikienak erraldoi eta buruarinak jantzi, kendu, hartu, eman, korri, oihu, algara, brinko eta dantza egiten zuten bitartean, handienek irudimena, papera eta koloreak zituzten mugimenduan. Erraldoi eta buruarin ezberdin eta anitzak marraztu eta sortu zituzten: txapelarekin, bibote eta betile luze-luzeekin, bizarra eta ezpain gorri-gorriekin… Oiartzungoez gain, Donostia, Bilbo eta Iruñeakoak ere ikusi genituen, zein baino zein handiagoak eta eleganteagoak. Batzuk dultzainaren soinuaz, besteak txistuarekin, txarangaren ondoan eta baita trikitixarekin dantza ezberdinak dantzatzen dituzten erraldoi handiak. Gabonetako oporretan dugu bigarren zita: irudimena ardatz, diseinu eta sortze lanekin jarraituko dugu. Behin zer egin nahi dugun definitu ondoren, urtarrilean larunbatero Ergoiengo Herri Musikaren Txokoan elkartuko gara herriarenak izango diren buruarin eta erraldoiak sortu eta egitera.
Hirugarren fasean -duela gutxi bukatu dena- GI636 errepidean zerbitzu-bide berri bat eraiki da, ibilgailuen inkorporazioak erraztu eta bide-segurtasuna hobetzeko. Fase horretan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza ekonomikoa jaso du Udalak (500.000 €). Udalak hiru faseetan bilatu du bertako enpresen
‘Itsasotik mahaira’, plastikoa biltzeko gunea
Ormazabal-eneako aparkalekua ireki da
Datorren astelehenetik, Ikasle Gela 22ak arte
Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen baitan, Emaus fundazioak, erakunde publikoen laguntzarekin, Itsasotik mahaira egitasmoa martxan jarri du. Oiartzunen plastikozko botilak eta bilgarriak biltzeko nasa dago Doneztebe plazan, igandea (hilak 25) arte. Hondakinak bertan utzi daitezke eta horiekin, poltsa berrerabilgarriak egingo dituzte. Facebook, twitter eta Instagram kontuetan #PlastikoAlPilPil traholarekin argazkia partekatzen duten herritarren artean zozkatuko dituzte poltsa horiek.
Ormazabal-enea eremuan Elizalde auzorako sortu den aparkaleku publiko berria erabilgarri dago joan den asteaz geroztik. Aparkatzeko 89 toki egongo dira eremu honetan -aurreikusitakoa baino bi toki gehiago-. Aparkalekua doanekoa izango da eta 2,10 metro baino altuera handiago duten ibilgailuek ezingo dute aparkatu bertan. Horretarako, sarreran galiboa jarri da. Elizaldera auzoetatik datozen bizilagunei gune bat eskaintzea eta ikastetxeen sarrera-irteera orduetan dagoen trafikoa arintzeko balioko du aparkaleku honek.
Manuel Lekuona bibliotekako Ikasle Gela datorren astelehenean (hilak 26) irekiko da unibertsitateko azterketa garaiko ordutegiarekin: astelehenetik igandera, 09:00etatik 22:00etara. Datorren urteko urtarrilaren 31 arte izango du ordutegi hau. Tarte honetan, bibliotekako beheko solairua beste zerbaitetarako erabili behar izango balitz (ipuin-kontaketak, hitzaldiak, aurkezpenak, mahaiinguruak, omenaldiak...) aldez aurretik jakinaraziko da, Ikasle Gelan bertan jarriko diren oharren bidez.
!
aski prexk aldizkaria
ENEKO del AMO: “Kate alternatiboarekin aukera bat dugu elikadura birpolitizatzeko”
Klixk!
Eneko del Amo nafar oiartzuartua agroekologian aditua da.
Paisaia kulturaletatik urruntzen ari garela diozu. Arriskutsua da?
Zer da agroekologia?
Urbanita hutsak gara. Adibidez, ez badugu jarraitzen pagadiak lepatzen, galdu egingo dira. Zuhaitz horiek pertsonak behar dituzte mantentzeko. Bestela, paisaia hori galtzen eta aldatzen joango da.
Ezker abertzaleko gazte mugimendua 40. urteurrena ospatzen hasi da. Urte hauetan guztietan Oiartzunen gazte mugimenduko kide izan direnak biltzeko poteoa eta bazkaria antolatu zuen joan den asteburuan Bulkada Berrien Garaia Da mugimenduak.
Agroekologia jatorria Hego Amerikan duen zientzia da. Agroekologiak aztertzen du komunitateak eta eredu sozioekonomikoak ze harreman daukan lurraldearekin. Helburua trantsizioak sortzea da. Izaera prozesuala du eta lehenengo sektorearengan eta jendearengan dago oinarritua. Ez du zentzu materiala bakarrik, baita ere nola transmititzen diren gauzak, zer -haziak, jakintzak, ezagutza… Oiartzunen nolako natur ondarea daukagu? Niri mugak gustatzen zaizkit: zer da natura, zer da ondarea, zer da kultura. Haziak aztertzen hasi nintzen. Ondare naturala dira, baina ez da natura. Ondare genetiko bat dago hazietan, garrantzitsua trantsizioak egiteko. Hazi ez komertzialak, baserritarren artean geratzen direnak interesgariak izan daitezke komunitatean prozesuak irekitzeko. 200 urte baino gehiago dituzten haziak topatu dituzu Oiartzunen… Artoak eta babarrunak daude. Artoak gutxienez 200 urte baditu. Hasten zara aztertzen zergatik kontserbatzen diren hazi horiek eta konturatzen zara lotzen dela mundu ikuspen batekin. Partekatu nahi dute jakituria baserritarrek?
Natura, ondarea, ekologia… dena lotuta dago? Bai. Batzutan mugak ez daude hain garbi. Gure ondarean gauza oso interesgarriak daude komunitateak mobilizatzeko. Lehentasunak daude, baina etorkizunerako garrantzitsuak dira. Adibidez, Azpeitian Udalak eta baserritarrek merkatuaren espazio fisikoa berreskuratu dute. Merkatua tresna izan da. Komunitateak erabaki behar du zer nahi duen garatu eta mobilizatzeko tresnak zein izango diren. Kontsumo alternatiboa handitzen ari da, baina ez dago ekoizlerik. Aukera bat dugu elikadura birpolitizatzeko eta territorializatzeko. Horrek inplikatzen du komunitate bat sortzea, balore eta jakintza batzuk berreskuratzea edo bihurtzea beste zerbaitetan. Bertakoa edo ekologikoa?
Izan gaitezke burujabeak elikaduran?
Eta zergatik haziak?
Eta eskaera badago?
Mobilizatzaileak direlako. Tokiko dinamizatzaile agroekologikook egiten ditugun gauza batzuk oso materialak dira, ekoizleen bizitza hobetzeko edo kontsumo-ekoizpen ardatzak lotzeko. Baina baita ere komunitatea sortzeko. Behar ditugu zentzu materiala duten prozesuak baina behar dugu existitzen denari eustea.
Bai. Elikak handitu du eskaera eta eskaintza. Orain Laborerekin harremanak ari gara lantzen, baratza planifikatzeko kontsumitzaile guztiak elikatzeko. Arraztalok ere traiektoria handia du. Daukan balore soziala garrantzitsua da.
Oiartzungo mendi publikoetako ondarea aztertu duzu. Badu berezitasunik?
Ez dut uste eztabaida kooperatibismoa bai edo ez denik, baizik eta zein diren kooperatiba bat sortzeko helburuak. Gure esperientzia, Elika, ekonomia sozial eta eraldatzailean kokatzen da. Kooperatibismoa bide bat izan da antolatzeko, erabaki komunak hartzeko eta gizartean eragiteko. Noski, proiektuak bideragarria izan behar du, baina ekonomia eraldatzailea begibistan beti. Salneurria inportantea da, baina baserritarren eta ekoizleen bizitza erdian jarrita. Proiektu kooperatibistak egitea gure burua edo langileak esplotatzeko ez da bizi-baldintza duinak sortzea.
Zenbat sarobe identifikatu dituzue? Gure lana Alvaro Aragonen dokumentu bibliografiko batean oinarritu da: 100-200 artean. Toponimia aztertzen hasten bazara erabilerak aurkitzen dituzu. Adibidez, Iraurgi Txiki eta Iraurgi Haundi daude. Adierazten du sarobeen erabilera nagusia belarrak jasotzea zela. Beste adibide bat da Tantai lepoa. Tantaiak baso erabilera adierazten du, adarrak mozteko tresna zen. Hizkuntza eta ondarea lotzen dira paisaiarekin.
Iruña-Veleiako argi-itzalak hizpide
Oihartzun Guk taldeak antolatuta, Iruña-Veleia aferari buruzko hitzaldia izan zen Manuel Lekuona bibliotekan. Juan Martin Elexpuru euskal filologian doktorea izan zen Arabako aztarnategian topatukako multzo epigrafikoei buruzko egiak eta gezurrak azalerazi zituena.
Kate alternatiboan eztabaida dago. Kate nagusiek dena dute argi; gu berriz, bata besteari kontrajartzen ari gara. Ideala ekologikoa eta zigilurik gabekoa izango litzateke. Gure lurraldean ekoizpen desberdinak daude eta denak dira garrantzitsuak. Ekologikora trantsitatzeko, dena onartu behar dugu.
Harrera oso ona izan dut. Baserritarrena biziraupenean oinarritutako kultura da, eta laguntzea eta komunitatea oso inportantea dira. Oso identifikatuta dugu baserria unitate finko gisa, baina Oiartzunen azaldu zaizkigu konpardilloak, adibidez. Bazegoen harreman bat baserrien artean, bazegoen komunitate zentzu oso interesgarria. Baserri mugak ez zeuden etxe barruan. Gure lurraldeari buruz bi ikuspuntu dauzkagu: bata, oso idealizatua eta bestea, dena galduta dagoela. Ez bata eta ez bestea.
Meatzaritzak asko eragin du paisaian. Adierazle bat pagadiak dira; esaterako, Oianleku. Pagadien erabilera ikatzarekin lotuta dago. Lepatzeak espazioaren erabilera multifuntzionala ahalbidetzen zuen: ganaduarentzako elikagaia, itzala eta babesa; egurra aprobetxatzea basoa hil gabe. Berezitasuna da baita ere lurrak komunalak zirela eta gaur egun erabilera publikokoak dira. Beste bat sarobeak dira. Larre komunalak aprobetxatzeko bordak ziren. Ondarea ere bada komunitatea indartzeko mobilizatzaile bat.
Gazte mugimenduaren bazkaria
Gaur egun oso urruti gaude. Oiartzunen ekoizle gutxi daude. Erribera da gure baratza. Esfortzua egin behar genuke bertako jakintzarekin, haziekin… komunitatea sortzeko. Adibide gisa Elika jarriko dut, non kooperatibista naizen. Elika esperientzia garrantzitsua da ikusarazteko badagoela aukera gazteentzako Oiartzunen bertan, baserririk gabe, bertako produktuak ekoizteko. Potentzialitate oso handia daukagu.
Izeba-osaba bila Oiartzunen
Izeba proiektua aurkeztu da Oiartzunen: Gipuzkoako Foru Aldundiaren tutoretzapeko harrera etxeetan dauden adin txikikoen izeba-osaba gisa jokatzen duen familien sarea da. Interesa piztu zuen aurkezpenak eta lehendik Oiartzunen dauden izeba-osabei gehitzeko interesa zuten lau familia gehiago lortu dira.
Kooperatibosmoaren bidea hartu duzue Elikan.
TELEFONO BALIAGARRIAK: - Udaleko informazio bulegoa: 943 49 01 42 - Udaltzaingoa: 943 49 33 11 - Taxia eta taxibusa: 943 49 14 74 - Elorsoro udal kiroldegia:943 49 25 52 - Manuel Lekuona udal biblioteka: 943 49 38 64 - Osasun Zentrua: 943 00 65 05 - Urmendi Haur Eskola: 943 26 00 86 - Elizalde Herri Eskola: 943 49 01 93 - Haurtzaro Ikastola: 943 49 16 59 - Oiartzun Irratia: 943 49 37 11 - Helduen Heziketa Iraunkorra-EPA: 943 49 00 48 - Bidez Bide/Bidelagun programak: 690 769 466
GUARDIAKO FARMAZIA: Azaroaren 23tik 29ra
Egunez: Antunez • Doneztebe plaza, 5 • 943 49 03 52 Gauez: Artetxe • Erdiko kalea, 26 (Errenteria) • 943 51 77 40