udal aldizkaria
2018an, Oiartzun hobetzen jarraitu dugu
2018ko ABENDUA • 205. ZENBAKIA
ABARAXKA
Urtean zehar gauzatu diren proiektu nabarmenetako batzuk dira hauek: Abenduaren 18a pertsona Migranteen Nazioarteko Eguna dela eta, Oiartzunera bizitzera etorriberriei harrera eta ongietorria egin diegu Abaraxka ludotekan. Harrera egiteko herritar, eragile eta elkarteak saretu gara: Udala, Caritas, norbanakoak, Abaraxka…
Larre Planarekin jarraitu, he- Karrikako bidea zabaldu eta oi- Ondarearen Herri Artxiboaren proiekrriko abeltzainekin elkarlanean. nezko bide seguruak sortu. tuaren aurkezpena.
Ikastetxeetara joateko oinbusa Hezkidetzan formakuntza udaleku- Kirol Asteko III. Kirol Saria Artaso martxan jarri. tako begiraleekin. elkartearentzat.
Cadarsoren eraisketa.
Auzo batzarrak.
Argitu, aurrezten ikasten
Argitu tailerrean parte hartu dute 16 herritarrek. Euren etxean argindarra aurrezteko aholku praktikoak eta trikimailuak azaldu zizkien Xabier Esteban dinamizatzaileak.
Legarre eta Iparralde etorbideko lanak.
Laguntzen ordenantza aurkezten
2019an, herrian ekintzak antolatzen dituzten eragileek diru-laguntzak jasotzeko ordenantza berria jarriko da martxan. Arloz arlo, ordenantza eta funtzionamendua aurkezten ari da Udala.
Aste osoa Oiartzunera bizitzera etorritako jendearen herrialdeetako banderak marrazten pasatu genuen eta herrialde horietako musika entzuten. Era berean, hizkuntza horietan “ongi etorri” nola esaten eta idazten den ere ikusi eta ikasi dugu. Abaraxkako eremuak apaindu ditugu: kanpoko zuhaitza banderaz bete dugu. Barruan, munduko mapa erraldoi bat jarri dugu. Abenduak 15, larunbata. Oiartzunen jaiotakoak eta bertara bizitzera etorritakoak batzen eta elkartzen gaituzten gauzen inguruan elkartu ginen: musika, janaria, jolasak… Elkartu, aurkezpenak egin eta ongietorria eman ondoren, munduko mapan gure izenak eta jaioterriak markatu genituen. Honela, gure herria zein anitza den eta zein herrialde ezberdinetako jendea bizi garen ohartu ginen. Jarraian, Udalaren harrera bideoa ikusi genuen. Herrian bizi den jendeak hainbat hizkuntzatan herriko nondik norakoak azaltzen dituzte. Minutu gutxi batzuetan herria zertxobait ezagutzeko aukera ematen du eta etorriberriak eroso bizi ahal izateko zein pauso eman behar dituen azaldu. Ondoren, herrialde ezberdinetako janari goxoa dastatzeko aukera izan genuen. Janaria aurkeztu genuen -osagaiak, izena, egiteko modua…- eta tertulian murgildu ginen. Haurrekin jolasean ibili ginen. Komunean ditugun jolasetan eta soka-jolasetan aritu ginen. Zein aberatsa izan zen harrera eta ongietorri eguna! Elkar ezagutu eta beldurrak galtzeko balio izan zigun, baina hemendik aurrerakoak du garrantzia. Jarrai dezagun gure herriko ateak elkartasunari irekitzen.
Benito Lertxundiren kontzertua, Elorsoron
Hondakinak ateratzeko ordutegian aldaketak
Indarkeria pairatzen duten emakumeentzako telefonoa
Atsolorra prestatzeko bilera, urtarrilaren 17an
Benito Lertxundi abeslari oriotarrak kaleratu duen azken diskoa, Ospakizun gauean, aurkeztuko du hilaren 28an (ostirala, 22:00etan) Elorsoro kiroldegian. Hamar kantaz osatuta dago Lertxundiren disko berria, baina ziur bere ibilbidean zehar konposatu dituen kantu ezagunenak entzuteko aukera ere izango dela kontzertuan. Dagoeneko sarrerak salgai daude Amazkar tabernan eta Elorsoro kiroldegiko tabernan, 22 €ren truke. Egunean bertan 25 €an eskuratu ahal izango dira sarrerak, kiroldegiko leihatilan.
Gabon garaian, hondakinen bilketaren ordutegian aldaketak izango dira jai bezpera nagusitan. Horregatik, abenduaren 24an eta 31n (biak astelehenak dira), hondakinak ateratzeko ordutegia zabaldu egingo da. Ohi bezala, 20:00etatik aurrera atera ahal izango dira hondakinak bi egun horietan, baina goizaldeko 06:00ak arte izango da horretarako aukera, hondakinen bilketa goizez egingo baita. Bi egun horiek astelehena izanik, oraingo honetan ontzi arinak ateratzeko ordutegia da luzatuko dena.
Emakumeen kontrako indarkeria jasaten ari litezken emakumeei begira, Eusko Jaurlaritzak eskaintzen duen zerbitzu espezializatuari buruzko informazioa zabaldu du Udalak, sei hizkuntzatan (euskaraz, gazteleraz, frantsesez, ingelesez, errumanieraz eta arabieraz). 900 840 111 telefonoa doanekoa eta ez du arrastorik uzten. Urteko 365 egunetan 24 orduz ematen du zerbitzua, emakumeei ez ezik, haien ingurukoei eta profesionalei ere bai. 51 hizkuntzatan, entzumen edo mintzamen ezintasuna dutenentzak ere bai.
2018an jaio(ko) diren haur oiartzuarren ongietorria prestatzen hasi dira Udala eta guraso izan berriak. Prestaketen bigarren bilera egin zuten joan den astean eta hirugarrenerako hitzordua ere jarri dute: urtarrilaren 17an, 17:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian. Ongietorri edo atsolorraren egunerako data ere adostu dute gurasoek eta Udalak: 2019ko martxoaren 31 goizean izango da ospakizuna (igandea). Atsolorraren prestaketa saio hauetara haurrekin joan daitezke gurasoak; ongietorriak dira.
!
aski prexk aldizkaria
IÑIGO ETXEBESTE: “Eguneroko lana eta ikasten jarraitzea dira mundu digitalean gakoa”
Klixk!
Iñigo Etxebestek Gloc Media enpresa kudeatzen du. Interneteko marketing zerbitzuetan espezializatuak daude.
Itturri merkatari elkarteak gabonen aurretik egin duen Oiartzunen bizi, Oiartzunen erosi kanpainako 100 €ko bost txartelen irabazleak hauek izan dira: Juan Mari Albistur; Maialen Etxebeste (bi sari); Lide Martiarena eta Nahia Mazizior.
Glock Mediako sortzailea zara. Sorreratik orain arteko ibilbidea zein izan da? Beti izan nituen bi gauza argi: bolada batez atzerrian bizi eta nire kabuz lan egin nahi nuela. 2013an Gloc Media sortu nuen. Banuen aurretik esperientzia pixka bat marketing eta publizitate arloan: Donostiako agentzia batean egin nituen praktikak, Overalian. Gero, Londresko agentzia batean egon nintzen bi urtez eta nire kabuz hastea erabaki nuen. Ibilbidea ez da erraza izan, izan ere teknologia munduan gauzak azkar aldatzen dira. Proiektu bakoitzaren beharren arabera ekartzen ditugu behar ditugun pertsonak. Internet bidez lan egiten dugu, beraz ez dugu kokapen finko eta zehatz batean egon beharrik. Ni, adibidez, orain Parisen bizi naiz. Internet da zuen lan-eremua: posizionamendua; sare sozialak; webguneak; publizitate kanpainak… garatzen dituzue. Zein dira arrakastaren sekretuak? Arlo digitalean kanpaina eta teknika ezberdinak garatzen ditugu, baina helburua ia beti bera da: bezeroaren ikusgarritasuna handitzea. Honek ez du esan nahi bezeroaren helburua beti haztea edo gehiago irabaztea denik: pertsonalki gehien atsegin dudan proiektu mota GKE edo behardunei garatzen laguntzen dieten erakunde eta instituzioekin lan egitea da. Londresen, adibidez, Hyelm izeneko GKE batekin egin genuen lan, eta haien helburua baliabide ekonomiko gutxien zituztenei Londresen ohe bat eskaintzea zen. 265 ohe eskaintzen zituzten eta gure helburua Londresen etxe gabe zeuden bidaiari edo gazteek haien berri izatea zen, Internet bidez. Bezeroak nahi duenaren arabera neurtu behar dugu arrakasta eta bezeroak nahi duena lortzea ez bada posible, argi eta garbi esango diogu. Ez dut uste arrakastaren sekretuak existitzen direnik, eguneroko lana da gakoa eta ikasten jarraitzea, mundu digitalean gauzak oso azkar aldatzen direlako. Google bilatzailean hitz bat idatzi eta zerrendan ahalik eta azkarren agertzeari deitzen zaio posizionamendua. Nola lortzen da hori? Bi edo hiru gauza garrantzitsuenak aipatzeko, alde batetik errelebantzia dugu: Googlen idazten dugun hitz gakoak eta gure webguneko orrialdeak zerikusia izatea. Oso logikoa dirudi baina askotan ahaztu egiten da. Adibidez, Googlen idazten dugun hitz gakoa Hotela Oiartzunen baldin bada, gure webguneko orrialdeak hitz gako hau azaldu beharko luke idatzizko testuan, irudien kodean eta HTML kodean. Bestalde, linkak ditugu: beste webguneetatik gurera linkak lortzen baditugu, Google-k gure webgunea hitz gako horrekiko garrantzitsua dela ulertuko du. Guztira 200 faktore baina gehiago daude Googlen zerrendan eragiten dutenak eta landu beharrekoak ahalik eta gorago azaltzeko, baina bi hauek garrantzitsuenetarikoak dira. Lokalaren eta globalaren artean jokatzea da zuen marka. Zertarako lokala eta zertarako globala? Ez dut uste bata edo bestea hautatu behar denik: biak kontuan hartu beharko lirateke maila internazionalean marketing eta publizitateari buruz ari garenean. Nazioarteko presentzia eta ikusgarritasunaren bila bagabiltza, globalki pentsatu beharra dago, baina era berean maila lokalean jokatu behar dugu, produktu edo zerbitzua herrialde eta kultura bakoitzera egokitu beharra dago. Adibide argi bat: Koka-Kola edariak zapore ezberdina du Europan edo Amerikan.
Are gehiago, Europan herrialde batetik bestera ere aldatzen da, gustuen arabera. Kontzeptu honi glokalizazioa deitzen zaio eta Gloc Mediaren izena hortik dator.
‘Oiartzunen bizi, Oiartzunen erosi’
Zuen webgunean arrakasta izan duzuen kasuak azaltzen dituzue. Gardentasun horrek ez dizue “beldurrik” ematen? Arrakasta kasu hauen gardentasuna beharrezkoa da: mundu digitalean enpresek zer espero dezaketen ikusi nahi dute eta iraganeko esperientziek lagundu dezakete. Ezberdinak al dira herrialde bakoitzaren funtzionamenduak, beharrak, eskaerak…? Hasieran Britania Handia eta Espainiako estatua ziren gure lan-eremu nagusiak, baina orain mundu osoan egiten dugu lan. Euskal Herriko, Kataluiniako, Frantziako, AEBtako eta, Europa eta Ameriketako hainbat herrialdetako erakunde eta enpresekin lan egin dugu. Herrialde bakoitzeko beharrak ezberdinak dira, izan ere haien kultura barneratua dute eta gu gara errealitate horietara egokitu behar garenak. Adibidez, AEB-tako enpresek kanpaina bat hasi aurretik xehetasun guztiak ezagutu nahi dituzte, emaitza zehatza zein izango den, zenbaki eta detaile guztiekin. Beste adibide bat: Britania Handiko instituzioek erreferentzia bat edo bi eskatuko dituzte zurekin lan egiteko, hau da, iraganeko bezero baten arrakasta kasua eta haien kontaktua beharko dute, eta ziurrenik deituko diete zurekin izandako esperientzia deskribatzeko.
Txerri Eguna, artisauen topagune
Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak antolatutako ganadu feriak eta artisau azokak aurten ere giro polita jarri dute Beheko Plazan. Aurten, sekula baino artisau postu gehiago izan dira, eta Madalensoroko kantxa ttiki geratuta, bigarren solairua ere egokitu behar izan dute azokarako.
Interneten informazio eta konpetentzia asko egon daiteke. Zeintzuk dira informazio fluxu handi horren abantailak eta desabantailak? Abantaila nagusia, mundu osora sarbidea dela esango nuke. Edozein herrialdeko erakundeekin lan egin dezakegu eta ingelesak edozein pertsonarekin komunikazioa ahalbidetzen du. Internet bidez ez dago mugarik, eta berdin egin dezakegu lan Beasaingo edo New Yorkeko bezeroekin, ez dago alde handirik. Desabantaila nagusia da, sarbidea hain erraza izanda, konpetentzia handia dugula. Mundu digitalean badaude garapen bidean dauden herrialde batzuk zerbitzu digitalak eskaintzen dituztenak, gu baino 10 aldiz merkeago. India, Pakistan eta Errusia bezalako herrialdeetan gure zerbitzu berak eskaintzen dituzten enpresa eta freelance asko daude, eta haiengandik desberdintzeko kalitate hobea duen zerbitzua eskaintzen dugu.
Gazteek futbiton jokatzen dute
Oihartzun Guk-ek Elorsoro kiroldegian antolatutako futbito txapelketan 15 taldek parte hartu dute (horietako bat, neskek osatua eta beste hiru, mistoak). Green Team taldeak irabazi zuen lehiaketa eta emakumezkoen talde onena Txipis izan zen. Ikusle asko erakarri zituen txapelketak.
Londresen dago Gloc Mediaren basea. Herriminik ez duzu sentitzen? Egunero! Basea Londresen dago han hasi nuelako Gloc Media, eta han dago erregistratua, baina Internet bidez lan egiten dudanez ez dut han egon beharrik, eta orain Parisen bizi naiz. Errazagoa da etxera itzultzea hemendik, trenean bospasei ordu ondoren Hendaian nago. Ahalik eta gehien itzultzen naiz Oiartzunera.
TELEFONO BALIAGARRIAK: - Udaleko informazio bulegoa: 943 49 01 42 - Udaltzaingoa: 943 49 33 11 - Taxia eta taxibusa: 943 49 14 74 - Elorsoro udal kiroldegia:943 49 25 52 - Manuel Lekuona udal biblioteka: 943 49 38 64 - Osasun Zentrua: 943 00 65 05 - Urmendi Haur Eskola: 943 26 00 86 - Elizalde Herri Eskola: 943 49 01 93 - Haurtzaro Ikastola: 943 49 16 59 - Oiartzun Irratia: 943 49 37 11 - Helduen Heziketa Iraunkorra-EPA: 943 49 00 48 - Bidez Bide/Bidelagun programak: 690 769 466
GUARDIAKO FARMAZIA: Abenduaren 21etik 27ra
Egunez: Antunez • Doneztebe plaza, 5 • 943 49 03 52 Gauez: Artetxe • Erdiko kalea, 26 (Errenteria) • 943 51 77 40