207. Aski Prexko!

Page 1

udal aldizkaria

Xorrolak 12.464 erabiltzaile gehiago izan ditu urtebetean, 2017an baino %14,6 gehiago Abuztuan goizez emandako zerbitzuak harrera ona izan du Xorrola herri barruko autobus zerbitzuak (ElizaldeArragua-Ugaldetxo-Iturriotz eta Altzibar auzoak lotzen dituena) 84.047 erabiltzaile izan zituen iaz, 2018an. Urtebetean erabiltzaile kopurua izugarri hazi da: 12.464 erabiltzaile gehiago izan ditu autobusak joan den urtean; urtebetean, %14,6ko igoera. Xorrolaren erabiltzaile gehienek (%87,18k) Lurraldebus txartela erabili zuten herri barruko autobusean bidaiatzeko. Bide batez, txartel bakarrak Xorrolan ere badituen onurez baliatu ahal zan zuten erabiltzaile horiek. Izan ere, bidaia bakoitza 0,20 € merkeagoa da Lurraldebus txartelarekin ordainduta.

Abuztuan goizez emandako zerbitzuaren balorazio positiboa Iaz lehenengo aldiz, abuztua osoan goizez zerbitzua eskaini zuen Xorrolak, Udalak erabiltzaileek egindako eskaerak aintzat hartu eta probatzeko asmoz. Ordutegia zabaltzeak harrera ona izan zuen eta erabiltzaileek egoki erantzun zioten eskaintzari. Hori dela eta, Udalak zerbitzua abuztuko goizetan zabaltzearen balorazioa positiboa egin du. Hori dela eta, Oiartzungo Udalak Xorrola herri barruko garraio publikoaren zerbitzua hobetzen jarraitzeko konpromisoa berresten du. Mugikortasun iraunkorraren aldeko apustua Udalak mugikortasun iraunkorraren alde egindako apustuaren adibidea da Xorrola herri barruko autobus zerbitzua. 2009an jarri zen martxan eta ordutik, Udalak apustu garrantzitsua egin du herri barruko autobus zerbitzuaren alde. Honekin batera, taxibusa da herri barruko mugikortasuna bermatzeko eta errazteko Udalak egiten duen apustu garrantzitsua. Ergoien, Gurutze eta Karrika auzoei ematen die zerbitzua taxibusak.

Bidaia gehienak txartel bakarrarekin ordaindu dira.

Garraio publiko zerbitzua herriko auzo guztietara iristea da Udalaren helburua.

Euskaraldiaz eta ondorenaz

Ikasleak, udal ekonomia lantzen

Kike Amonarriz euskaltzalearekin tertulia izan zen Euskaraldian bizitutakoei eta ondorengo erronkei buruz hitz egiteko. Herrian grabatutako flashmoba aurkezteko ere baliatu zen momentua.

Haurtzaro Ikastolako DBH 4. mailako Ekonomiako ikasleek udaletxearen jarduera ekonomikoa ezagutzeko aukera izan dute Eneritz Arbelaitz alkateordearen bisitarekin.

2019ko URTARRILA • 207. ZENBAKIA

ABARAXKA Abaraxka ludotekak bere baitan egitasmo ezberdinak eta anitzak ditu: • Familia eremua: astelehen arratsaldeak, 0-6 urte arteko haur eta familiei zuzendua. • Abaraxka ludoteka: LH1-LH6 arteko haurrei zuzenduta. • Abaraxka ibiltaria, larunbat arratsaldetan egiten ditugun saioak. • Udalekuak uztailean, 3-12 urte arteko haurrentzat. Bada hilabete batzuk Abaraxkako Familia Eremuko kide batzuen partetik Abaraxkako ateak goizez irekitzearen planteamendua jaso genuela: eskolarizatu gabeko haur batzuk bazeudela, neguan beraiekin egoteko eremu egokirik ez zela eta Abaraxka aukera bat izan zitekeela. Behar hau asetzeko eta bideratzeko familiekin elkartu, eztabaidatu, adostasunera iritsi eta Udalean planteatu ondoren, ABARAXKA GOIZEZ IREKITZEN DELA esan behar dugu. Eskubideez gain, betebeharrak ere izaten dira horrelakoetan eta denon artean hauek zehaztea eta adostea ez da zaila izan. • Parte hartzeko, Abaraxkako bazkide izatea beharrezkoa da. • Goizetan erabiltzeko aldez aurretik Abaraxkan adierazi behar da, nahiz eta Familia Eremuko bazkide izan. • Abaraxkan adostuak dauden baldintzak errespetatu behar dira. • Udaltzainek irekiko dute atea. Norberaren esku geratzen da itxiera. • Adostutako ordutegia errespetatu behar da. Dagoeneko hanbat familiak eman dute izena eta gure eremu txiki hau irriz, algarez eta gurasoen ilusioz betetzen da goizetan ere. Gu pozik gaude herriko eta bazkideen beharrak asetzeko denon artean egindako saiakera honekin. Jarrai dezagun herrian eta herriarekin lanean!!!

Ondarearen Mahaia elkartzen hasi da

Kirol Sarirako proposamenak jasotzen

Gaztetxoei teknologia digitalen buruz galdezka

Urmendi Haur Eskolan, aurrematrikulazio garaia

Ondarearen Mahaia osatzen duten eragile eta elkarteak Herri Artxiboa izango dena lantzen hasi dira. Miren Amoriza proiektuaren dinamizatzaileak orain arte egindako lana aurkeztu zuen bilera batean -ogasun higiezinen datubasea prestatzen eta Iñaki Arbelaitzen ondarea aztertzen hasi dira-. Eragile bakoitzarekin bilera bat egiteko asmoa dago, proiekturako informazioa eskuratzeko intentzioarekin. Eragileen arteko elkarlanak proiektua osatzeko duen garrantzia azpimarratu zuten bertaratutakoek.

2019ko Kirol Sarirako proposamenak jasotzen ari da Udala. Otsailaren 3a izango da horretarako azkeneko eguna. Elorsoro kiroldegiko sarreran dagoen kutxan edo online www.oiartzun.eus egin daitezke proposamenak. Aurten, laugarrenez banatuko da Kirol Saria, martxoan izango de Kirol Astearen baitan. Aurreko sarituak Girizia Elkarteko kirol sailak, Haurtzaro Atletismo Taldeko sortzaile Periko Sanroma eta xanistebanetako auzo arteko sokatira txapelketa antolatzen duen Artaso Elkartea izan dira.

Gaztetxoek teknologia digitalen inguruan egiten dituzten erabilerak jakiteko eta horien inguruan prebentzio-ekintza eraginkorrak planteatu ahal izateko, Udalaren Gizarte-Ongizate saileko Adin Txikiko Mahaiak galdetegia pasatuko du Elizalde Herri Eskolako, Elizalde Institutuko eta Haurtzaro Ikastolako LH 5. eta DBH 4. mailako ikasle eta gurasoen artean. EHUko ikerlari talde bat arduratuko da ikerketa egiteaz. Galdetegiak egin ahal izateko, herriko hiru ikastetxeen laguntza ezinbestekoa izan da.

Urmendi Haur Eskolako 2 urteko geletan aurrematrikulazioa egiteko epea irekita dago otsailaren 8a arte. 2019/2020 ikasturtean euren haurra 0-3 haur hezkuntza zikloko udal zerbitzuan matrikulatu nahi duenak, Urmendi Haur Eskolako egoitza nagusiko bulegora jo beharko du. Aste honetan izan da hezkuntza proiektuaren aurkezpen bilera. Sehaskako (2019an jaioko diren haurrak) eta Ertainen (2018an jaiotako haurrak) etapetako aurkezpenak martxoaren 21ean eta apirilaren 10ean izango dira.


!

aski prexk aldizkaria

ASIER MAEZTU: “Txirrindularitzatik bizi izan garenok zor bat daukagu oraingo gazteekin”

Klixk!

Asier Maeztu pistako txirrindulari profesionala izan zen 15 urtez. Egun, Euskadiko pistako hautatzailea da. Aurreko asteburuan, Mallorcan izan da Euskadiko selekzioko 16 txirrindularirekin, Espainiako Kopa eta Omniunaren txapelketan.

Euskal Herriko Mus Txapelketako Gipuzkoako finalera bi bikote sailkatu dira Oiartzundik: Aitor Zabaleta-Mitxelena eta Joxan Arruti-Iñaki bikoteak. Guztira, 16 bikotek parte hartu zuten Girizia Elkartean jokatuko zen kanporaketan.

Zein izan da zure txirrindulari ibilbidea? Oso berandu hasi nintzen, 18 urterekin. Txirrindularitza eskolako lehendakaria ez zegoen oso alde, berandu zela zioen, baina hasieratik oso ondo moldatu nintzen. Errepidean hasi nintzen eta hiru urte beranduago, pistan. Pistan emaitza onak edukitzen hasi nintzen eta hortik aurrerakoa, jarraian etorri zen. 2000. urtean Espainiako selekzioarekin hasi nintzen, goi mailako kirolari gisa eta 2015. urte arte. Batzuk badira... Kirolari olinpiko izan zinen Atenas 2004 eta Pekin 2008n. Nola gogoratzen dituzu? Oroitzapen gazi-gozoak dauzkat. Atenasen izan zen nire karrera profesionalean aldaketa. Urte hartan, Mundialean brontzezko domina lortu genuen eta Olinpiadetan domina errepikatu genuen. Mundialekoa izugarrizko sorpresa izan zen, ez genuen espero gure maila hain goian egotea, baina Joko Olinpikoetan ikusi genuen gure maila podiumean egoteko modukoa zela. 2005. urtean federazioak akats larri bat egin zuen eta UCIk santzioa jarri zion Espainiako selekzioari. Aldaketak egon ziren, besteak beste, ordura arteko hautatatzailea kendu zuten eta goitik behera hasi ginen: Pekinerako sailkatu ginen baina zazpigarren postua lortu genuen. Lau urtean, aurrera beharrean atzeraka joan ginen. Londresko Joko Olinpikoetarako izugarrizko esperantzak geneuzkan, baina bi hilabete falta zirela apendizitisa izan nuen. Urte hartan marka pertsonala hobetu nuen Mundialean, gauzak oso ondo egiten ari ginen, baina... Kirolean, zure esku dagoena jarriko duzu, baina lesioek eta gaixotasunek ez bazaituzte errespetatzen, ezin da ezer egin. Joko Olinpikoetara iristea gogorra izaten da? Sailkatzea da zailena. Hala ere, niretzako okerrena talde horretan sartzea da. Gure arteko lehia oso gogorra izaten zen. Asko ginen lau postutarako. Txirrindularitzak kirol indibidualista dirudi, baina uste baino garrantzitsuagoa da taldea? Txirrindularitza oso indibidualista da, baina desberdina da errepidea edo nik pistan egiten nuen proba: taldekako jazarpena. Erlojuaren kontrako taldekako proba da, lau kilometrokoa: taldeak ahalik eta denbora onena egitea da helburua. Kide bat, Sergi Escobar, 2004an Munduko Txapelduna izan zen bakarka eta Joko Olinpikoetan zilarra lortu zuen. Esaten du ilusio gehiago egin ziola taldekako dominak. Munduko Txapelketako eta Joko Olinpikoetako podiumek zapore berdina al dute? Joko Olinpikoek erreperkusio handiagoa dute eta gehiago inpresionatzen du. Baina Mundialekoa oso kuttuna da. Aurreneko domina garrantzitsua izan zen eta espero ez genuenez, izugarrizko ilusioa egin zigun. Hortik aurrera, gure buruan gehiago sinetsi genuen. Errepidea eta pistaren artean, zer nahiago? Pistan ondo ibiltzeko errepidea beharrezkoa da. Nire esperientzia pertsonala oso positiboa izan da pistan, emaitza onenak han izan ditut eta hortaz bizi izan naiz. Errepidea oso polita da entrenatzeko, baina lehia pistakoa nahiago dut, ikusle bezala eta kirolari bezala. Oso proba azkarrak eta ikusgarriak dira.

Euskadiko Sei Orduak desagertu izana pena da? Euskadiko Sei Orduak proba erreferente bat zen, kanpoko txirrindulari asko etortzen zen eta ikuskizuna zen. Lortu nuen ateratzea. 2015ean Anoetako Lau Orduak egin ziren. Hura izan zen nire azkeneko lasterketa. Oso egun berezia izan zen. Pena da horrelako probak galtzea. Errepideko probak ikusteko aukera gehiago dago, baina hemen pistako proba bakarra horixe zen. Azken finean, erakundeen laguntza behar da eta badirudi nahiago izan dutela beste gauza batzuetan inbertitu.

Gipuzkoara, herriko bi bikote onenak

Gaur egun, Euskadiko pistako hautatzailea zara. Zein da zure egitekoa? Ander Altuna nesken hautatzailea da eta ni mutilena. Txirrindularitzatik bizi izan garenok zor bat daukagu, gazteak ginenean askok beraien denbora gugan inbertitu zutelako. Hautatzaile gisa zeri erreparatzen diozu? Nire ustez oso lan objektiboa da. Pairatu izan dut selekziotik kanpo uztea jakinda beste asko baino gehiago ibiltzen nintzela, eta hori ez da justua. Bizitu ditudan gauza txar horiek ez dizkiet opa nire txirrindulariei. Zalantzak ditudanean, gustatzen zait kirolariekin adostea nola egingo dugun kanporaketa: denborekin, elkarren aurkako lehian... Garrantzitsua iruditzen zait adostasuna eta objektibotasuna. Normalean, entrenamenduekin, selekzioa ia naturala da.

Euskaltegiko ikasleak, pastagile

Euskaltegietako ikasleentzako eskualde mailan gauzatzen den Mintzagun ekimenaren baitan, Intxixu AEK-ko ikasleek pasta egiten ikasteko aukera izan dute Zitueneko Iker Eizagirre eta Naiara Retegi oiartzuarrei esker.

Eta ze maila dago? Oso ona. Izugarrizko harrobia daukagu, zazpi euskal txirrindulari izan dira azkeneko Mundialean, tartean bi oiartzuar: Beñat Felipe eta Ekain Jimenez. Beraiengatik iritsi dira, baita lagundu diegulako ere. Kezkatzen nauena hemendik aurrerakoa da. Adibidez, Beñat sub-23ra pasatu da, Eliteekin lehiatzera. Jauzi kualitatiboa egin behar du eta denbora beharko du. Orain ez bazaio laguntzen, nazkatuta pista baztertuko du. Orain da momentua gazteei laguntzeko. Euskadiko Federazioaren urte bukaerako Galan oiartzuar dexentek jaso zenuten aipamena. Zeren seinale da? OTXE izugarri lan polita egiten ari da. Eredu bat izan behar luke beste eskolentzat. Harrobia sortzen dute horrelako ekimenek. Ekhiñe (Rivas), Beñat, Ekainek... izugarrizko etorkizuna dute. Lagundu egin behar diegu. Pozik nago hain herri txiki batean maila oneko pistako lau txirrindulari ditugulako. Iazko Espainiako Txapelketan laurek lortu zituzten tituluak: Ekhiñe, Beñat, Ekain eta Kattalinek (Iriondo). Oiartzunen bizikleta-modalitate ezberdinetan ibiltzen den jende asko dago, badago afizioa. Gazteak dauden bitartean, txirrindulariak aterako dira.

Mexikoko hezkuntza alternatiboaz

Haziak eta Azmarrini esker, Sinaí Rivera mexikarraren azalpenekin UNISUR unibertsitatearen sorrera, hezkuntza alternatiboa, Indigenen Kontseilu Nazionala eta Mexikon gertatzen ari diren feminizidoaen gaia hobeto ezagutzeko aukera izan genuen, herrien eta herrientzako hezkuntzari buruzko hitzaldian.

TELEFONO BALIAGARRIAK: - Udaleko informazio bulegoa: 943 49 01 42 - Udaltzaingoa: 943 49 33 11 - Taxia eta taxibusa: 943 49 14 74 - Elorsoro udal kiroldegia:943 49 25 52 - Manuel Lekuona udal biblioteka: 943 49 38 64 - Osasun Zentrua: 943 00 65 05 - Urmendi Haur Eskola: 943 26 00 86 - Elizalde Herri Eskola: 943 49 01 93 - Haurtzaro Ikastola: 943 49 16 59 - Oiartzun Irratia: 943 49 37 11 - Helduen Heziketa Iraunkorra-EPA: 943 49 00 48 - Bidez Bide/Bidelagun programak: 690 769 466

GUARDIAKO FARMAZIA: Urtarrilaren 25etik 31ra

Egunez: Losa Iglesias • Mikelete, 5 • 943 49 19 31 Gauez: Pages Aseginolaza • Biteri, 11 (Errenteria) • 943 52 45 12


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.