208. Aski Prexko!

Page 1

udal aldizkaria

Abittu zerbitzuak asteazkenero orientazioa eskainiko du osasun zentroan Udala, Osakidetza eta Eusko Jaurlaritzaren elkarlanari esker zabaldu da zerbitzua Abittu egitasmoa osasun zentroan jarduera fisikoari buruzko aholkularitza eskaintzen hasi da asteazkenero (09:30etik 11:30era, lehenengo solairuan).

ohitura osasuntsuak sustatzea da. Horretarako jarduera fisikoa egiteak dituen onurak eta abantailak gizarteratu eta herritar aktiboak sortzea da lehenengo urratsa.

Udalaren, Eusko Jaurlaritzako Mugiment egitasmoaren eta Osakidetzaren arteko elkarlanari esker izan da posible jarduera fisikoa sustatzeko egitasmoa martxan jartzea anbulatorioan.

Mikel Lopez izango da zerbitzuko orientatzailea, orain arte bezala.

Abitturen azken helburua herritarren artean bizi-

Elorsoro kiroldegiko zerbitzua mantenduko da Iazko martxoan jarri zen Abittu martxan Oiartzunen. Orain arte, Elorsoro kiroldegian eskaini da zerbitzua eta erabiltzaile asko Gizarte-Ongizate sailak identifikatu eta bideratu ditu. Norberak bere kabuz ere jo dezake Abittura orientazioa eskatzera. Informazio gehiago nahi duenak abittu@oiartzun. eus-era idatzi edo 695 695 804 telefonora deitu dezake.

2019ko OTSAILA • 208. ZENBAKIA

Udalbiltzaren aurrekontua, onartuta

Udalbiltzaren urteko batzarra egin da, Oiartzunen. Besteak beste, 2019ko aurrekontua onartu zuen erakundeak. Oiartzungo Udala Iñaki Pikabea zinegotziak ordezkatu zuen.

Kontxa Murgiarekin, Galizia hurbilago

Kontxa Murgia urtero izaten da Galizia eta Euskal Herriaren arteko lotura estutzeko aitzakia ederra. Aurten, omenaldiaz gain, Galeuzka mugimendua hobeto ezagutzeko eta poemei toki egiteko aukera izan da.

Helburua, pixkanaka, Abittu jarduera fisikoaren orientazio zerbitzuari adarrak sortzea da, jarduera fisikoak on egingo dion herritar ahalik eta gehienengana heltzeko. Mikel Lopez Abittuko orientatzailea, Garbiñe Garin osasun zentroko zuzendaria eta Eneritz Arbelaitz alkateordea Abitturen bulegoan.

Zerbitzu honen helburua ez da jarduera fisikoa kirol-lehiaketetara bideratuta ulertzea, baizik eta jarduera fisikoa osasunarekin lotuta lantzea.

Urmendi Haur Eskolan matrikulazioa irekita dago Bi urteko geletako aurrematrikulazioa ostirala arte egin daiteke Urmendi Haur Eskolako bi urteko geletan aurrematrikulazioa irekita dago ostirala arte (otsailak 8). Egun hauetan hezkuntza proiektua eta eremuak ezagu-tzeko aukera eman zaie gurasoei.

Karrikako parkean, hondar berria

Karrikako kooperatibako pisuen atzeko parteko jolasparkea hondarrez bete da, auzotarrek jolasparkeak hobetzeko eskatu ondoren. Bide batez, eremuan garbiketa sakona egin da.

Martxoan eta apirilean, 2018an eta 2019an jaio(ko) diren haurren gurasoentzako informazio bilerak egingo dira eta matrikulazioak egiteko aukera ere izango da (martxoaren 21ean ertainena eta apirilaren 10ean sehasketakoa, biak 17:00etan Urmendi Haur Eskolan). Informazio gehiago Maria Garaiar plazako egoitzan, 943 26 00 86 telefonoan edo urmendi@ouip. ikastola.eus helbidea elektronikoan.

Martxelina Lasak 100 urte bete ditu

Uraren tasa ordaintzeko epea irekiko da

Datorren ostiralean, ipuin-kontaketa

Martxelina Lasa Etxeberriak 100 urte bete zituen urtarrilaren 27an. Emakume oiartzuar hau 1919ko urtarrilaren 27an jaio zen Ugaldetxo auzoko Itxatxo baserrian eta Altzibarrera joan zen bizitzera Zalakain errementeriarekin ezkondu ondoren, Herreronera. Sei semealabaren ama izan da. Urtemuga borobilaren egunean, Jexux Leonet alkatearen eta Josune Cousillas Kultura zinegotziaren bisita jaso zuen, herriaren izenean lore-sorta oparitzera hurbildu baitziren Petra Lekuona zaharren egoitzara (bertan bizi da Lasa).

Uraren eta estolderiaren lau-hilabeteko tasa ordaintzeko epea irekiko da datorren ostiralean (hilak 15). Ordainketa egiteko epea apirilaren 15a arte egongo da irekita. Udaletxeko zerga-betebeharrak helbideratuak dauzkaten herritarrei martxoaren 15ean kobratuko zaie tasa honengatik dagokien kopurua. Bide batez, zerga eta tasetan salbuespena eskatu behar duten herritarrek otsailaren 28a arte izango dute horretarako epea. Eskaera udaletxeko harreran egin behar da, salbuespena eskatzeko beharrezko agiriak aurkeztuta.

Datorren ostiralean, hilak 15, Pello Añorga ipuin-kontalariaren saioa izango da Manuel Lekuona bibliotekan. Saioa bi eta hiru urteko haurrei bideratua egongo da eta 17:00etan hasiko da. Adin-tartea dela eta, kontaketa saio honetan haur bakoitzarekin heldu batek areto barruan egoteko aukera izango du. Hala ere, behin saioa hasita ezin izango da barrura sartu. Ordutegia eta ipuin-kontaketa bideratuta dagoen adin-tartea errespetatzeko eskatzen du Udalak, saioa haurrentzako gozagarria izan dadin.


!

aski prexk aldizkaria

GUILLEM GUITART: “Gobernua chavista ez balitz, gosez hilko lirateke venezolarrak” Venezuela nazioarteko politikan lehenengo planoan dago joan den urtarrilaren 11n Juan Guaidók bere burua presidente izendatu zuenetik. Guillem Guitart iazko udan bertan egon zen, Askapenaren nazioarteko brigadako kide.

tu ginen. Venezuelako garairik onenean hazi dira, chavismoaren garai onenetan, eta orain egoera okertzen ari da. Dena izan dute eta militatzeko garaian, badago desaktibazio puntu bat gazteen artean.

Zergatik erabaki zenuen iazko udan Askapenaren brigadarekin Venezuela joatea?

Nazioarteko lehen planoan dago Venezuela. Izan duzu aukera bertakoekin egoeraz hitz egiteko?

Latino Amerikara joan nahi nuen. Kolonbiara ez zuen antolatu brigadarik Askapenak eta horregatik, Venezuelara joan nintzen. Hainbeste hitz egiten da Venezuelaz, interesgarria izan behar zuela iruditu zitzaidan bertako egoera zuzenean ezagutzea. Eta esperientzia ona izan zen. Joan aurretik Venezuelaren testuinguri historiko eta politikoaren inguruko formakuntzarik izan zenuten? Askapenaren brigada guztiak bildu gintuzten. Egoera historikoa azaldu, zalantzak argitu... zizkiguten. Brigadista gisa, zer izan zen zuen egitekoa? Gure agenda izaten zen hango eragileekin biltzea. Askotan, CLAPekin zuten erlazio zuzena. Merkatu txikiak, Pueblo a pueblo proiektua -bitartekaririk gabe nekazariek saltzea-; tabletak egiteko fabrika bat ezagutu; komunikabideak ikusi; janari-banaketan poltsak prestatu eta banatu... Proiektu asko ikusi genituen. Egoera ekonomiko larria dago, baina ikusi genuen nola herriak ere horri aurre egiteko alternatibak sortzen dituen. Eragile batzuen ardurapean egon ginen, bakarrik mugitzea oso zaila delako. Caracasen 23 de Enero auzoan egon ginen, Simon Bolivar koordinadorarekin; Meridara eta Barquisimetora ere joan ginen. Hemen Alexis Vive eragilekoekin egon ginen. Oso intentsoa da brigadista izatea. Egun batzuetan lau eragilerekin biltzen ginen. Ikusi zenuten egoera zein da? Hemen Venezuelari buruz entzuten dugun guztiarekin, nire txipa zen dena oso mediatizatua dagoela eta ez zela hain egoera txarra izango. Baina egia da hango egoera ez dela batere erraza. Argindarraren eta uraren mozketa asko daude, krisi ekonomikoa dela-eta mantenu lan gutxi egiten dituztelako. Hilabete osoa pasatu dezakete urik eta argindarrik gabe. Bakarrik ibiltzeak badu bere zailtasuna, eta ez lapurtuko dizuten beldurrarengatik. Garraioa arazo nagusietako bat da. Adibidez, gasolina ia debaldekoa da, baina autoen ordezkoak lortzea oso zaila da. Horregatik, jendeak ez du nahi bere autoarekin bidaia luzerik egin, ezta taxilariek ere. Gu iritsi ginenean inflazioa izugarria zen: euro bat lau milioi bolivar ziren. Lau milioi txanpon eta billetetan ez dizkizute ematen, beraz, dena txartelarekin ordaindu behar zen. Hemengo txartela erabiltzen bazenuen, baina, aldaketa Gobernuak ematen zion baliora egiten zuten. Kalean lau milioi bolivar balio bazituen euro batek, Gobernuaren arabera 200.000 bolivar ziren. Beraz, edozein erosketa 20 aldiz garestiagoa zen. Hemen inflazioa urtean %1-2 da, eta han eguneroko aldaketa da hori. Iritsi ginenetik hilabetera, euroak hamar milioi bolivar balio zituen. Gobernua saiatzen da egoera maneiatzen. Erakundeak chavistak dira, ezkerrekoak, baina ekonomia ez dute batere kontrolatzen. Oso sektore pribatizatua da. Norvegian, adibidez, sektore publikoa askoz handiagoa da. Eta inork ez du esaten komunistak direnik...

Oraindik ez. Baina gertatu dena aurreikusten zuten. Bazekiten urtarrilean nazioarteak ez zuela Maduroren gobernua errekonozituko -2013-2019 hauteskunde presidentzialen epealdia bukatu zen urtarrilaren 10ean eta nazioarteak ez ditu onartu 2018ko maiatzeko hauteskundeen emaitzak- eta blokeoa gogortuko zela. Ez da sorpresa izan. Juan Carlos Loyo Nekazaritza eta Lurraren ministro ohiarekin egon ginen eta hark esaten zigun, “orain egoera txarra da, baina urtarrilean okerragoa bihurtuko da”. Bazekiten oso garrantzitsua izango zela ejertzitoaren jarrera, eta espero bezala, Maduroren alde jarri da. Nazioarteko blokeo ekonomikoa aspalditik pairatzen dute. Zertan eragiten die?

Klixk! Noka edo toka, baina beti hika

Hika ikastaro praktikoa antolatu du Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak. 15 lagun animatu dira hika aritzeko aukera hau baliatzera, Xabier Eizagirre irakasle dutela. Sei saiotan, kalean geroz eta gutxiago erabiltzen den hitanoa hobetzea edo oinarrizko jakintzara heltzea da tailer honen helburua.

Pailazo maiteenen ‘Musua’

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizun berrienaz, Musua, gozatzeko aukera izan dute herriko txikienek -eta ez hain txikiek- Ugaldetxo Kultur Taldeari esker. Euskal Herriko pailazo ezagunenek herrian duten tirada berriz ere agerian geratu zen.

Imajinatu: ospitaletarako medizinak Gobernuak erosten dizkio Bayern enpresa farmazeutiko alemaniarrari, baina transakzio guztiak Estatu Batuetatik pasatzen dira. Beraz, kontua blokeatzen diete eta Venezuela ez diru eta ez medizina geratzen da. Hori, gauza pila batekin. Zerk deitu zizun atentzio gehien Venezuelan? Asko hitz egiten dela guztiari buruz. Chavista kritikoak dira. Dezente kritikatzen dute gobernuaren eta Maduroren jarduna. Baina garaia heltzen denean, argi eta garbi lerratzen dira Maduroren alde. Oposizioak dio Maduroren kontra daudela herritarrak. Bizipenetatik ikusita, hala al da? Maduro mundu guztiak kritikatzen du; baina Gobernua chavista ez balitz, gosez hilko lirateke venezolarrak. Gobernua, nahiz eta ekonomia oso gaizki dagoen, herritarrek janaria izan dezaten kezkatzen da eta saiatzen da herria aurrera ateratzen. Eskuindarrak hain dira egoistak, ez direla gai euren artean koordinatzeko ere. Ez dago oposizio fuerterik Maduroren kontra. Azkeneko hauteskundeetan argi geratu zen hori.

Hilerokoaz taburik gabe hizketan

Oihartzun Guk-ek eta Luna de Abrilek hilerokoari buruzko tailerra antolatu dute. Maddalen Aristegik dinamizatu zuen saioan hilerokoaren zikloei buruz hitz egin eta gizarten dauden aurreiritzien inguruan hausnartzeko aukera izan zen.

Espainiako gobernuak, Europako Batasunak... hartu duten jarreraren inguruan zein iritzi duzu? Venezuelako herriaren subiranotasuna ez dute onartzen. Zortzi eguneko epea eman zioten itxuratarako. Saudi Arabiari ez diote halako ultimatumik ematen bada... Demokraziaz kezkatzen dena zein da, Donald Trump? Interes batzuk daude honen guztiaren atzean, eta ez dira disimulatzen saiatu ere egiten. Harrigarria da.

TELEFONO BALIAGARRIAK: - Udaleko informazio bulegoa: 943 49 01 42 - Udaltzaingoa: 943 49 33 11 - Taxia eta taxibusa: 943 49 14 74 - Elorsoro udal kiroldegia:943 49 25 52 - Manuel Lekuona udal biblioteka: 943 49 38 64 - Osasun Zentrua: 943 00 65 05 - Urmendi Haur Eskola: 943 26 00 86 - Elizalde Herri Eskola: 943 49 01 93 - Haurtzaro Ikastola: 943 49 16 59 - Oiartzun Irratia: 943 49 37 11 - Helduen Heziketa Iraunkorra-EPA: 943 49 00 48 - Bidez Bide/Bidelagun programak: 690 769 466

Gazte mugimenduko kide zara. Izan al zenuen han gazteekin elkartzeko aukerarik?

GUARDIAKO FARMAZIA:

Gazte gehienek alde egiten dute egoera sozioekonomikoa dela eta, eta gazte gutxirekin elkar-

Egunez: Gorostiaga Ganzarain • Lartzabal, z/g • 943 49 43 48 Gauez: Pages Aseginolaza • Biteri, 11 (Errenteria) • 943 52 45 12

Otsailaren 8tik 17ra


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.