udal aldizkaria
2019ko MARTXOA • 211. ZENBAKIA
2018an jaiotako haurren atsolorra izango da hilaren 31n
ABARAXKA
2018an jaiotako 79 oiartzuarrei ongietorria emango diote familiek eta Udalak
MARTXOAREN 8AREN HARIRA
Martxoaren 31n 2018an jaiotako haur oiartzuarren atsolorra izango da, goizeko 10:30ean hasita udaletxeko areto nagusian. Gurasoak eta Udala elkarlanean aritu dira ongietorria prestatzen.
Aurten ere martxoaren 8aren harira, Abaraxkako erletxoekin gaia landu dugu. Emakumearen ohiko sinbolo eta kolore moretik haratago joan nahi izan dugu, ziur baikaude eskoletan, etxean eta kalean ikusi eta ikasita, dagoeneko ez zaizkiela batere arrotz eta guk uste baino gehiago dutela gaia ezaguna eta barneratua.
79 haur jaio ziren iaz Oiartzunen. Atsolorrarekin, horiek guztiak herriaren parte direla eta haien ardura kolektiboa hartzen dela irudikatuko da. Euskal ohitura zahar hau eguneratuz, oiartzuar jaioberriak euskaran eta euskal kulturan hezteko konpromiso kolektiboa ere hartuko da. Atsolorraren festak elementu ezberdinak izango ditu: Josune Cousillas Kultura zinegotziaren harre-
ra; Jon Martin bertsolariaren bertsoa; Aritz Oiartzabal Kapeo -2018ko aita bera- txalapartaria; Joxe Leon Kazabonek eta Ane Badiolak Amaren bularra, Amatxo eta Maitatasunez kantuak abestuko dituzte eta, eguneko ekintza nagusia: bertaratutako haurren argazkiekin zuhaitza osatuko da eta zapia oparituko zaie. ‘Atsolorra’ dokumentala Atsolorraren aurretik, hilaren 29an (ostirala) Ruben Rosasen Atsolorra dokumentala emango da Manuel Lekuona bibliotekan, 17:30ean. Dokumentalaren zuzendaria bertan izango da, prozesuaz eta bestelakoez aritzeko. Dokumentalak 21 minutu pasatxo irauten du.
Propagandako katalogoetara, internetera, gure egunerokotasunera… jo dugu eta aurkitutako hainbat egoera eta argazki jarri dizkiegu eskura. Eta koloretako kartulinak, kola, guraizeak eta errotulagailuak. Denon artean gaiari buruz hausnartzen aritu gara. Bateko koloreak, besteko jostailuak, haren gogoetak, honen ideiak eta denon aportazioek bat egin dute koloretako kartulina eta letren artean. Astearen bukaerarako kartulinak aldarriz, letrez eta argazkiz betetzen joan dira. Baita gu denok ere. Hona hemen Abaraxkako kideen garrantzia handiko aldarri txikiak:
Txalapartak balore sinbolikoa du atsolorraren barruan.
Ongi etorri! Aiala; Uxue; Bidatz; Maren; Ziara; Mikel; Jara; Luca; Adei; Asier; Ekhi; Libe; Allys Isaene; Haitz; Laia; Alaia; Simone; Paula; Alain; Iara; Daria Ehinomhen; Egoa; Markel; Ekain; Ekhi; Ekai; Ara; Ekaitz; Xuhar; Kattalin; Amel; Oxel; Irati; Favio Sebastian; Unai; Lide; Guillermo; Maiane; Aratz; Nayeli; Mara; Ibai; Ganix; Udane; Anje; Naier; Elian; Izaro; Lian; Nikolas; Hegoa Namur; Nahia; Amir; Eki; Nira; Alia; Luar; Maya; Naroa; Jare; Adei; Nile; Yasmin; Amets; Sara; Ethan; Carlos; Kiara; Izar; Eñaut; Dei; Oier; Adur; Renad; Aiur; Ekain; Kepa; Dalu eta Hegoa.
Kirol Saria, Ane Asensiorentzat
Artzain eta Inude Nagusiak
Helduok ere kontuan hartzekoak dira; gure txikiengandik ikasteko asko dugu.
Kirol Asteko IV. Kirol Saria Ane Asensio atletak jaso du aurtengoan, atletismo egokituan egiten ari den ibilbidearengatik eta aurkakotasunen aurrean erakutsi duen jarrerarengatik.
Josune Cousillas Kultura zinegotziak izendatu ditu aurtengo Artzain eta Inude Nagusiak, Oiartzungo Flauta Taldeak hala eskatuta: Izaro Apezetxea eta Oihan Eskudero izan dira protagonistak.
1.- Ipuinak denontzako dira, ez neskentzako edo mutilentzat. 2.- Koloreak ez dira neskenak edo mutilenak, kolore guztiak denonak dira. 3.- Neskok eta mutilok zertan jolastu nahi dugun aukeratzeko eskubidea dugu. 4.- Zergatik jolastu behar dugu neskok etxeko lanak egingo bagenitu bezala eta mutilok kiroletan? 5.- Haurrei panpinekin, mahai-jolasekin, bizikletan, baloiarekin... jolastea gustatzen zaigu.
Eskola Kirolera joateko desplazamenduak lantzen
UEMAko udalekuak aurkeztu zaizkie ikasleei
Larre Planaren batzarra izango da hilaren 30ean
Zuhaitz Eguna, bihar Karrikako Pilotasoron
Erorketa tailerra 65 urtez goitikoentzat
Eskola Kirolako jardunaldietara era jasangarrian joateko kontzientzia sortzeko lanean dabiltza Eskola Kirolako eragileak (Udalak, Kirolaisi, ikastetxeak...). 2013tik egiten da lanketa eta ikasturte honetan, eskualde mailan kirol jardunaldietara joateko egiten diren desplazamenduen %49a bizikletan, auto partekatuan edo garraio publikoan egiten ari dira ikasleak. Jarrera jasangarriak saritzeko, ikasturte bukaeran aurten ere sariak banatuko dira: desplazamendu iraunkor gehien egin duen ikastetxea eta ikasleak sarituko dira.
UEMAk DBH eta batxillergoko ikasleentzako antolatu dituen Pauso eta Salto udalekuen aurkezpena egiten ibili dira Aitziber Arnaiz udaleko Euskara teknikaria eta Jokin Uranga UEMAko hezkuntzako arduraduna Elizalde Institutuan, Haurtzaro Ikastolan eta Oiartxo Batxillergo Ikastolan. Udalerri euskaldunetako gaztetxoak euren artean ezagutu eta harremanetan jartzeko antolatzen dira udaleku hauek, eta Oiartzungo 12 eta 18 urte arteko ikasleek ere, UEMAko kide denez gure herria, parte hartzeko aukera dute.
Hilaren 30ean, larunbata, Larre Planaren urteko batzarrean bilduko dira Udal ordezkariak, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak eta Oiartzungo Ganaduzaleen Elkarteko kideak. Udalak, Aldundiak eta ganaduzaleen ordezkariek orain arte landu duten Larre Planaren balorazioa eta aurtengo asmoak partekatuko dituzte elkarteko gainerako kideekin, haien iritziak jasotzeko. Batzarra 10:30ean hasiko da, Manuel Lekuona bibliotekako beheko solairuan. Larre Plana Oiartzungo mendi publikoen mantenuaz arduratzen da.
Bihar (martxoak 23) Karrikako Pilotasoro eremuan zuhaitzak aldatuko dira, aurtengo Zuhaitz Egunaren baitan. Bertako haritzak aldatuko dituzte bildutakoek. Autobusez 10:00etan abiatuko dira Haurtzaro Ikastolatik -dohainik, baina izena eman behar da aurretik- eta bestela, han bertan elkartuko dira 10:30ean. Udalak herriko ikastetxeen laguntza izan du aurten ere Zuhaitz Eguna aurrera ateratzeko. Landaketaren ondoren, urtero ohitura denez, eskerteko hamaiketakoa eskainiko die Udalak elkartzen diren haur eta gurasoei.
65 urtez goitiko herritarrentzako, erorketei buruzko tailer praktikoa antolatu du Gizarte-Ongizate sailak, osasun zentroaren eta Abitturen laguntzarekin. Saioa hilaren 27an (asteazkena) izango da Elorsoro kiroldegiko bilera gelan, 17:00etatik 18:30era. Zati teoriko bat izango du tailerrak, anbulatorioko erizain baten eskutik, eta bukaeran, aholku praktikoak ere bai. Doakoa izango da tailerra, baina aldez aurretik izena eman beharko da, parte-hartzaile kopurua mugatua delako. Horretarako 943 00 65 05 telefonora deitu behar da.
!
aski prexk aldizkaria
IZASKUN SUBERBIOLA: “Kontsumoak itsutu egiten gaitu eta ez dugu erreflexionatzen zer dakarren”
Klixk!
Izaskun Suberbiola ozeanografoa Pasaiako Mater ontzi-museoko zuzendaria da eta Itsas Gela elkarteko lehendakaria.
Martxoaren 8ko greba feministak erantzun handia izan zuen Oiartzunen. Asanblada Feministak goiz-goizetik antolatu zituen ekintzek erantzun ederra izan zuten: auto karabana, tailerrak, manifestazioa, bazkaria eta kontzertuak. Emakume oiartzuarrek ere planto egin zuten, gizarte parekide eta justu baten alde.
Nola bihurtu zara Materrekoko tripulazio-kide? 2001ean sortu zuen Itsas Gela elkartea itsasoarekin erlazio estua edo maitasuna zuen lagun-koadrila batek, horien artean, nire aitak. Nahi zuten herriak itsasotik bizi ahal izatea, baina era jasangarrian. 2003 inguruan euskal flota egurrezkoa izatetik txapazkoa izatera pasatu zen. Mater desguazera zihoan nahiz eta oso gaztea zen. Koadrila horrek itsasontziak ezagutzen zituen eta bazekiten Mater ongi zegoela. Orduan sortu zen berreskuratu eta zerbait egiteko ideia. Eta hor atxikitu nintzen ni. Berezia izan behar du itsasontzi batean lan egiteak. Nolakoa da egun bat ontzi-museoan? Ez dago errutinarik. Ni sorkuntza prozesuetan nago, proiektu berriak martxan jartzen. Materren museo-eskaintza nahiko berezia dugu: itsasora irteerak, tailerrak, oinezko ibilbideak, hondakin arrantzak... Kostalde berezia al daukagu? Kostalde zoragarria daukagu. Biologia eta geologia aldetik, oso leku garrantzitsua da. Geologia aldetik, Jaizkibel eta Uliak balio handi-handia dute. Bertako hareharriek dituzten formazioak oso bereziak dira, eta oso ezezagunak. Askotan etxe ondoan ditugun altxorrak ez ditugu ezagutzen. Flora eta fauna aldetik endemismo oso garrantzitsuak dauzkagu, mirestu eta zaindu behar ditugunak. Gure ekintzak hortik doaz: ezagutu maitatzeko, eta maite badugu, babestuko dugu. Azken astean Arroxela inguruan gertatu den isuriak kezkatu behar gintuzke? Hunkituta gaude. 2003an Prestigen marea beltza izan zen eta euskal flota guztia txapapotea biltzen aritu zen. Mater ere bai. Pentsatzen ari gara ea berriz atera beharko dugun txapapotea garbitzera... Plastikoa itsasoan egiten ari den kaltea puripurian dago. Ez gara salbuespena, ezta? Tamalez, hau mundu mailako arazoa dugu. Itsasoak batu egiten gaitu. Plastikoa aitzakia moduan erabiltzen dugu ingurumenarekiko harreman aldaketa bultzatzeko. Kontsumoak itsutu egiten gaitu eta ez gara gai erreflexionatzeko eta konturatzeko zer dakarren; ez bakarrik hondakinen kontuan, baita bizi baldintzetan. Guk, elkarte bezala, ardura hartu dugu eta bultzatu nahi dugu gizartea kontzienteagoa, kritikoagoa bihurtzea kontsumoarekin. Hortik doaz gure proiektuak: herritarra mobilizatu nahian etxetik egin dezaketenetik. Ekosistema honen parte garenez, gu kaltetzen gaitu. Itsas hondakinak aitzakia hartuta, programa nahiko potoloa daukagu gizarteko kolektibo ezberdinak mobilizatzeko, esperientzien eta emozioen bitartez ikasteko eta, batez ere, animatzeko aldaketara. Ez dugu itxoin behar politikoek edo besteek egitera. Ardura guztiona da, hemen eta orain. Egiten duzuen lan pedagogikoa, beraz, ez da haurrei zuzendua bakarrik. Ez. Oraintxe bertan erretiratuekin asko ari gara lanean. Elkarkidetzak egiten ari gara hirugarren adinekoekin eta haurrekin, erdiko belaunaldia atakatu nahian. Zure haurrari jostailu bat eman nahi badiozu, agian aukera onena aurrera begira bizi-baldintza hobeak emango dizkiozun zerbait eskaintzea da. Nola hartzen dituzte mezu hauek haurrek?
Ondo. Guk bultza bakarrik egiten dugu, gizartea nahi dugulako izatea aldaketaren protagonista. Iaz, Oiartzunen martxan jarri genuen Gazteak, aldaketaren protagonista proiektua, zeina nerabeei zuzenduriko Itsas hondakinen erronka unitate didaktiko bilakatu den. Haurtzaro Ikastolako eta Elizalde Institutuko DBH 3. mailako ikasleek hartu zuten parte. Aztertu zuten hondakinen egoera eskolan, etxean, herrian... Birziklatzea bakarrik ez da soluzioa. Murriztu egin behar da. Oraindik gauza asko ezin dira birziklatu teknologikoki. Ez dugu kontentu geratu behar plastikoa banatzen dugulako. Proiektu piloto hau Oiartzunen, Martutenen eta Oionen egin zen. Uraren zikloa dela eta, hondakin guztiak itsasoan biltzen dira. Badago datu esanguratsu bat: itsas hondakinen %80a lurrean sortzen da, erreketatik dator. Landu behar ditugu lurrean dauden herriek sortzen dituzten hondakinak, itsasoan bukatuko baitute. Datorren ikasturtean hasiko dugu proiektu piloto berri bat Oarsoaldean: Oiartzun ibaiaren ibilbidea landuko dugu ikastetxe komunitateetan. 2003tik udazkenero bertako franja litorala aztertzen dugu. Zenbait toki garbi daude eta beste batzuk, oso-oso zikin. Nola daude gure inguruko errekak? Lehengo astean, adibidez, Oiartzun ibaian 100 kilo hondakin atera genituen Fanderia inguruan. Konturatzen naiz jendeari ez diola molestatzen plastikoak lurrean. Ez eskolako bidean, gure haurrekin egiten dugun horretan, eta gutxiago erreketan eta itsasoan. Hasi beharko dugu jendeari esaten bere osasuna jokoan dagoela. Plastikoaren osagai aditibo asko disruptore endokrinoak, kontaminante hormonalak... dira. Arazo larriak sortzen dituzte. Gu ere kontsumitzaile gara eta badugu zerbait egiteko aukera: ez erosi plastikodun gauzak, erosi betiko dendan... Gauza txiki horiek ezberdintasuna ekarriko dute. Azken ikerketek diotenez klima aldaketa gelditzeko 10 urte bakarrik ditugu. Gu gara arazo larri honen lehenengo belaunaldi kontzientea eta azkenak aldatzeko aukera izaten. Ez bagara gai gure kontsumo ohiturak aldatzeko, gure semealabek ez dute bizitzeko baldintza duinik izango. Ekotailerrak ere martxan dituzue Oiartzunen.
Oiartzungo emakumeek ere, planto
Aurresku eta soinu Zahar txapelketa
Elizalde Dantza Taldeak eta Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatutako Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketan 29 dantzarik parte hartu dute, bi mailatan. Oiartzuarrak fin aritu ziren: helduen taldean (13-16 urte) Haurtzaro Dantza Taldeko Mattin Etxebeste bigarren sailkatu zen eta Erdi mailakoan (10-13), Haurtzaroko Uxue Muñoa izan zen irabazle eta Elizalde Dantza Taldeko Irati Arsuaga, bigarren.
Futbola, denentzat
Mindara Elkarteak eta OKEk futbol egokitu jardunaldia antolatu dute, futbolean edozeinek, baita ezgaitasunak dituzten haurrek ere, jokatu dezakeela erakustarazteko. Karla Lekuona futbolzelaian giro berezi-berezia egon zen; Mindarako haurrek eta OKEko kirolariek izugarri ongi pasatu zuten.
Ekotailer hauen helburua mezua zabaldu eta herritarra konponbidearen parte aktibo bilakatzea da. Nahi duguna da herritar talde aktibo bat osatu, komunitatea gai hauen inguruan mobilizatuko duena. Gai honi buruz asko du esateko hirugarren adinak: bizi izan dira plastikorik gabe, badakite zein aukera dauden, ikusi dute transformazio guztia eta beraiek daukaten jakintza oso garrantzitsua da. Itsasoa, beraz, uste duguna baino presenteago dago gure bizitzan? Itsasoa gara. Itsasotik jaio ginen. Natura ez badugu zaintzen, gizadia desagertu egingo da. Planetak jarraituko du, baina gizadia kolokan dago.
TELEFONO BALIAGARRIAK: - Udaleko informazio bulegoa: 943 49 01 42 - Udaltzaingoa: 943 49 33 11 - Taxia eta taxibusa: 943 49 14 74 - Elorsoro udal kiroldegia:943 49 25 52 - Manuel Lekuona udal biblioteka: 943 49 38 64 - Osasun Zentrua: 943 00 65 05 - Urmendi Haur Eskola: 943 26 00 86 - Elizalde Herri Eskola: 943 49 01 93 - Haurtzaro Ikastola: 943 49 16 59 - Oiartzun Irratia: 943 49 37 11 - Helduen Heziketa Iraunkorra-EPA: 943 49 00 48 - Bidez Bide/Bidelagun programak: 690 769 466
GUARDIAKO FARMAZIA: Martxoaren 22tik 28ra
Egunez: Losa Iglesias • Mikelete, 5 • 943 49 19 31 Gauez: Pages Aseginolaza • Biteri, 11 (Errenteria) • 943 52 45 12