udal aldizkaria
EH Bilduk gidatuko du 2019/2023 udalbatzarra Ekainaren 15ean osatuko da 2019/2023 legegintzaldiko udalbatzarra Maiatzaren 26ko udal hauteskundeen ondoren, EH HAUTESKUNDEEN EMAITZAK: Bilduk izango du 2019/2023 legegintzaldian alka- EH Bildu: 3.615 boto (%65,33). tetza. EAJ-PNV: 1.452 boto (%26,24). PSE-EE: 234 boto (%4,22). Jexux Leonet Elizegik gidatutako taldeak gehien- PP: 61 boto (%1,1). go osoa lortu du azken hauteskundeetan. Emaitza Txuri: 95. horiek kontuan hartuta, 12 zinegotzi izango ditu Baliogabeak: 76. EH Bilduk. Parte-hartzea: %68,46. Legegintzaldi berrian, orain arteko 13 zinegotziak UDALBATZARRA: beharrean, 17 izango ditu Oiartzungo udalbatzak. 17 zinegotzi hauek osatuko dute 2019/2023 legeEH Bilduren 12 hautetsiez gain, EAJko bostek osa- gintzaldiko udalbatzarra: tuko dute udalbatzarra. 1) Jexux Leonet Elizegi. EH Bildu. Ekainaren 15ean, larunbata, izango da kargu-har- 2) Eneritz Arbelaitz Sarasti. EH Bildu. tzea, eguerdiko 12:00etan. Ekitaldia irekia izango 3) Agustin Lekuona Irastorza. EH Bildu. da. 4) Olaia Lasa Olaziregi. EH Bildu. 5) Jon del Olmo Larrañaga. EH Bildu. 6) Iosune Cousillas Aramendi. EH Bildu. 7) Josu Delgado Rozas. EH Bildu. 8) Olga Leibar Mendarte. EH Bildu. 9) Enekoitz Markos Azpiroz. EH Bildu. 10) Haizea Saez de Eguilaz Perez. EH Bildu. 11) Goratz Gezala Etxeberria. EH Bildu. 12) Arrosa Lizaso Azpiroz. EH Bildu. 13) Rafael Bergaretxe Urdanpileta. EAJ-PNV. 14) Iñaki Arbelaitz Mitxelena. EAJ-PNV. 15) Maitane Larruskain Agirre. EAJ-PNV 16) Yon Goikoetxea Labaka. EAJ-PNV Udalbatzarra antolatu behar izan da, 17 zinegotziren- 17) Janire Mitxelena Lekuona. EAJ-PNV.
2019ko MAIATZA • 216. ZENBAKIA
Urmendi Eguna, primerako goizpasa
Urmendi Eguna ospatu dute 0-3 hezkuntza komunitatea osatzen duten familiek, irakasleek eta gainerakoek. Eguraldiak lagundu ez zuen arren, primerako goizpasa egin zuten Maria Garaiar plazako egoitza nagusian.
Pilota jolasak Madalensoroko horman
Madalensoro pilotalekuaren sarreran, pilota-jolasei buruzko horma-irudi esplikatiboak sortu dira, pilotalekua berritzearekin batera. Pilota-jokoei buruzko museo ttiki bat sortu da, herritarren jakintza asetzera bideratua.
tzako tokia izan dezan.
Udako igerilekua ekainaren 15ean irekiko da Irekiera festa, puzgarri eta merendolarekin, hilaren 21ean egingo da Udako igerilekua ekainaren 15ean (larunbata) PREZIOAK: irekiko da. Irekiera festa hilaren 21ean ospatuko dute, puzgarriekin. Eguneko sarrerak: - 16 urte: 3,75 €. Irailaren 15a arte egongo da irekita. Ekainean, or- + 16 urte: 7,45 € dutegia 11:00etatik 20:00etara izango da. Bosnaka: - 16 urte: 14,95 € Abuztuan eta irailean ere hori izango da igerile- + 16 urte: 29,70 € kuaren ordutegia. Uztailean, berriz, 10:00etatik Hiruhilabeteko bonoa: 21:00etara egongo da irekita. - 16 urte: 62,60 € + 16 urte: 93,90 € Elorsoro kiroldegiko bazkideek zerbitzu honen era- Familia bonoa: 125,20 € bilera barneratua dute kuotan. Gainontzekoek, Elorsoro kiroldegiko sarreran egin ditzakete bo- Bost urtez beheitiko haurrek sarrera dohainik izannoak dagoeneko. go dute.
Salto! udalekuak antolatzen elkarlanean
UEMAren Salto! udaleku ibiltaria Oiartzundik pasatuko da ekainaren 26 eta 27an. Udala eta UEMA Haurtzaro Ikastolako, Oiartzo Batxillergo Ikastolako eta Elizalde Institutuko euskara elkarteekin batera ari da antolatzen egun horietarako egitaraua.
Euriteengatik, herribide eta bidegorrian kalteak
Laguntza kirol elkarteen funtzionamendurako
Arraguan igogailua jartzeko lanak hasiko dira
Maiatzaren 19ko euriteek kalteak eragin dituzte herribideetan eta bidegorrian (Ergoien eta Karrikako zenbait eremutan), batez ere. Kalte gehienak luhiziek eragin zituzten, herribideak partzialki edo erabat oztopatuz eta kasuren batean, herribideko hormigoia bera aurretik eramanez. Egunean bertan, udaletxeko brigada eta udaltzainak emergentziazko lanak egiten aritu ziren eta hurrengo astean, lan sakonagoak egin ziren. Hala ere, Udala euriteek eragindako kalteen balore ekonomikoa zein den kalkulatzen ari da oraindik.
Oiartzungo kirol elkarteen ohiko funtzionamendurako diru-laguntzak eskatzeko epea martxan du Udalak. Herriko kirol elkarteen urteko funtzionamendu gastuetan laguntzeko, 54.000 € bideratuko ditu Udalak 2019an. Laguntza eska-tzeko epea ekainaren 25ean bukatuko da. Bi bide daude eskaera egiteko: www.oiartzun.eus-eko Udal Bulego Elektronikoaren bidez (sinadura digitala behar da horretarako) edo udaletxeko harreran eskaera erregistratuta (astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:00etara dago irekita).
Arraguan, Zubiondo etxe ondoan igogailua jartzeko lanak hasiko dira datozen egunetan. Igogailu honekin, Iturrine kalea eta Ganboxa kalea lotuko dira. Lanen aurrekontua 214.208 € da eta iraupena, behin lanak hasita, hiru hilabetekoa izango dela aurreikusten da. Eremu horretan igogailua jartzea Arraguako auzotarren eskaera izan da, oinezkoen mugikortasuna hobetzeko, batez ere. Igogailua jarriko bada ere, Arraguako pilotaleku ondoan dauden eskailerak -orain arte Ganboxa eta Iturrine kaleen lotura izan direnak- mantendu egingo dira.
!
aski prexk aldizkaria
OIHANA IRASTORZA: “Gaur egun txapelketetan emozioak baloratzen dituzte gehiago”
Klixk!
Oihana Irastorza panderojoloek hirugarren postua eskuratu du Euskal Herriko Trikitixa Txapelketan Edurne Iturbe bikotearekin batera.
Euskal Jaia antolatu dute aurten ere herriko zenbait kultur eragilek elkarlanean. Euskal dantzek, herri musikak, azokak eta euskal folkloreak toki berezia izateko sortu eta sendotzen ari da festa. Eguraldi eskasagatik, jaia Elizalde eskolako aterpean egin zen. Arratsaldean, Sagardo Egunarekin borobildu zen eguna.
Espero al zenuten Euskal Herriko Trikitixa Txapelketan lortu duzuen postu? Txapelketa egiten zen bigarren aldia izan da, baina guk parte hartu dugun lehenengoa. Bagenekien zeinek parte hartzen zuen. Denok ezagutzen dugu elkar eta badakigu nola jotzen duen bakoitzak. Lehenengo lauretan egotea espero genuen. Aspaldi da ez ginela txapelketan ateratzen Edurne eta biok. Aportazio bat egin nahi zuen Edurnek, jaialdi gisa hartuta txapelketa. Pieza berri batzuk aterata, animatu ginen. Falta zen helduentzako Trikititxa Txapelketa? Uste dut behar zela. 20 urte arte herriz herri egiten diren txapelketa pila daude eta badaude esanguratsu batzuk. Baina gero ez dago ezer. Ia 900 lagun elkartu ziren Markinan; trikitizaletasuna badago eta hori asebetetzeko ongi dago. Ni, pertsonalki, ez naiz bereziki txapelketazalea. Joseba Tapia, Maixa eta Ixiar, Kepa Junkera... helduen txapelketetatik ateratakoak dira. Nola prestatu duzue txapelketa? Eskatzen zuten trikititxa edo porrusalda; fandangoa edo arin-arina; eta rantxera, bals edo popurri bat jotzeko. Guk egin genuen konbinazioa trikitixa, arin-arina eta popurria izan ziren. Trikititxa eta arin-arina Edurnek atera zituen, alegia, pieza berriak asmatu zituen, eta popurria egin genuen Xabi Solano eta Julen Alonsoren gustatzen zaizkigun kanten nahasketa. Trikitixa eta arin-arinak politak ziren, eta zailtasun handikoak; hori da Edurneren estiloa. Bertsoak nik atera nituen. Bertso idatzitan moldatzen naiz. Bakoitzak bere aldetik entseatu du, batez ere. Azkeneko hilabetean lau bat aldiz elkartu ginen. Whatssapetik audioak bidaliz aritu gara... Azkenaldian ez gara askotan elkartzen, baina urte asko dira elkar ongi ezagutzen duguna. Epaimahaiak zer baloratu zuen badakizue? Batzuetan idatziz egoten dira oinarriak, baina kasu honetan ez genituen. Epaimahaikoak Xabi Aburuzuga eta Imanol Urkizu ziren; badakit kriterioa daukaten pertsonak direla. Zu ere txapelketetan epaimahaikide izana zara. Zer baloratzen duzu zuk? Bai, eta lan zaila da. Badauka subjektibotik ere zerbait. Ni ez naiz trikitixan adituegia, ez ditut irizpide teknikoak bereziki argiak; panderoan kriterio gehiago daukat. Panderoaren exekuzioan zailtasuna igertzen da, baina ez da hori dena. Teknika izugarria erabili gabe, ahots polita ateratzen badio panderoari, baloratzen dut. Edo abesteko garaian ulermena eta espresioa. Bikotearen konplizitatea oso garrantzitsua da. Gure garaian, indibidualki gehiago baloratzen gintuzten, eta batez ere trikitixaren teknika. Gaur egun gauzak aldatu dira eta emozioak bilatzen dira gehiago, bikoteak ze mezu eman duen, zenbateko konplizitatea dagoen, ahotsa nola sartzen den belarritik... Julen Alonso eta Eneritz Aulestia, adibidez. Oso bikote polita da, ze konplizitate duten... Oso argi neukan beraiek irabaziko zutela. Esan duzu lehen trikitixari garrantzia gehiago ematen zela. Gaur egun ere bai? Oinarria trikitixa da. Trikitixak akatsak egiten baditu, panderoak bikain joagatik... konjuntoak ez du funtzionatuko. Eta trikitixa izugarri ongi joagatik, panderoak ez badu jarraitzen, ez du irabaziko. Imanol Urkizu hasi zitzaion panderoari
garrantzia ematen gu ETBko txapelketan ibiltzen ginen garaietan, jotzeko erari eta zailtasun teknikoei. Ondoren irakatsi bide horretatik egin da. Ez da erritmoa eramaten duen perkusioa hutsa.
Euskal Jaia, sendotzen ari den festa
Noiz hasi zinen panderoa jotzen, eta nolatan? Zortzi urterekin. Leire, ahizpa zaharrena, trikitixarekin hasi zen Hondarribian Juanito Maltzeta eta haren alaba Mamenekin. Oiartzunen ez zegoen eskolarik eta gertuen hura genuen. Bere arrimuan, ni panderoa jotzen hasi nintzen. Eta jarraian, trikitixarekin hasi nintzen. Bi tresnen artean, zein duzu nahiago? Panderoa gehiagoa dominatzen dut, baina trikitixa jotzea gozada hutsa da. Panderoa bakarrik ezin duzu jo, baina trikitixa bai. Gaur egun apenas jotzen dut. Lezotin bizi nintzenean bai, baina orain, bizilagunak eta bi muttiko ttikirekin, zaila da. Pixka bat handitu eta ulertzen dutenean, berriz hasiko naiz. Orain urtean bitan jotzen dut, ihoteetan-eta, eta entrenamendu falta izugarria dudala konturatzen naiz.
Arraguan, nahiko festa eta nahiko poza
Arraguatarrek ospatu dituzte auzoko festak, primerako giroan. Asteburu bakarrarekin nahikoa ez, eta aurten ere bi asteburutan banatu dituzte festetako ekintzak Aldeguna elkarteko Jai Batzordeak.
Bide Batez berbena taldearekin ibili zinen urte batzuetan. Plazara heltzeko bide errazena dira berbenak? Dudarik gabe. Erromerietan eta herrietako festetan trikitixa oso presente dago. Oso oroitzapen ona dut. Gogorra zen astean lana egin eta asteburuetan aritzea, baina izugarria izan zen. Ahotsarekin gaizki ibiltzen nintzen, afoniaren beldurrez beti eta horrekin nahiko gaizki pasatzen nuen. Nekea ere izaten zen, baina niri gustatzen zait oholtza gaina, badut plazandretik, eta plaza batzuk izugarriak ziren. Bizkaia aldean, goizeko 3etan jende pila dantzan... Trikitixa maitatzera hor iritsi nintzen. Zer moduzko panorama du trikitiak Euskal Herrian. Huntza fenomenoa nabaritzen al da? Alaitz eta Maiderrek, Maixa eta Ixiarrek... eman zuten garai bateko trikitixa eta panderoaren formatutik saltoa. Pauso izugarria eman zen orduan. Orain, oso modan dago trikitixa. Talde pila batetan dago, musika mota ezberdinetan: elektronikarekin Gosen, folkean Huntzarekin, Esne Beltza skarekin nahasten... Oso polita iruditzen zait. Begira Gozategi: 25 urte eta oraindik plazak betetzen dituzte. Niretzako gustagarria da hori. Egongo da hori trikitixa ez dela dioenik, baina gazteengana hurbildu dira Huntzakoak.
Elizalde Eguna, Errenteriara begira
Elizalde eskolako komunitateak ikasturtea bukatzen ari den honetan Elizalde Eguna ospatu du, eskola komunitatearen festa. Aurtengoan, bereziki presente egon da ekainaren 2an Errenterian Makina bat taupada leloarekin ospatuko den Eskola Publikoaren Festa.
Trikitilariren bat aipatu behar bazenu, nor aipatuko zenuke? Trikitilari onenetarikoa, jorratu dituena beste bide batzuk trikitixa tradizionala alde batera utzi gabe, Xabi Solano da. Eta zortez, Haurtzaro Ikastolan daukagu estraeskolarretan trikitixa erakusten. Eta Jon Mari Beasain, txikitatik bere bikote panderojolea izan dena, pasada bat da. Horiek biak aipatuko nituzke. Esne Zopak diskoa entzun besterik ez dago. Niretzako, onenak dira.
TELEFONO BALIAGARRIAK: - Udaleko informazio bulegoa: 943 49 01 42 - Udaltzaingoa: 943 49 33 11 - Taxia eta taxibusa: 943 49 14 74 - Elorsoro udal kiroldegia:943 49 25 52 - Manuel Lekuona udal biblioteka: 943 49 38 64 - Osasun Zentrua: 943 00 65 05 - Urmendi Haur Eskola: 943 26 00 86 - Elizalde Herri Eskola: 943 49 01 93 - Haurtzaro Ikastola: 943 49 16 59 - Oiartzun Irratia: 943 49 37 11 - Helduen Heziketa Iraunkorra-EPA: 943 49 00 48 - Bidez Bide/Bidelagun programak: 690 769 466
GUARDIAKO FARMAZIA: Maiatzaren 31tik ekainaren 6ra
Egunez: Agirrezabalaga • Arraskuelarre, z/g • 943 49 14 95 Gauez: Pages Aseginolaza • Biteri, 11 (Errenteria) • 943 52 45 12