udal aldizkaria
Kirol Astea izango da otsailaren 6tik martxoaren 7ra Adin guztientzako egitaraua antolatu da, kirol modalitate ezberdinak aintzat hartuz Kirol Astea izango da otsailaren 29tik martxoaren 7a bitartean. Seigarren urtez antolatuko da. Adin guztietako herritarreko moduko ekintzak eskaini eta kirol modalitate ezberdinak erdigunera ekarri nahi dira. Kirol Saria ere banatuko da, bosgarrenez. Aurtengoan, Alain Isasa Zufiria kenpo kai-ko kenshiak jasoko du aitortza egindako ibilbidearengatik, izandako emaitzengatik eta arte martzial honen sustapenean herrian egiten duen lanarengatik. Lesakako Beti Gazte sokatira taldean Munduko Txapelketan lehiatu diren Udane Arbelaitz eta Udane Loidik ere beren bizipenen berri emango dute. Udalak eta Kirolaisik kirol eta herriko eragile hauen laguntza izan du: Abaraxka ludoteka; Abittu; BPXport; Elizaldetarrak Judo Elkartea; Gazte Izanak; Girizia Mendi Taldea; Haurtzaro Atletismo Taldea; Honbu; Intxixu Trail; Labore Oarso; Mindara; Oiartzun Kirol Elkartea; OTXE; Tximeleta elkartea eta Txost.
EGITARAUA: Otsailak 29, larunbata: 16:00: Palako Gipuzkoako Eskolarteko txapelketa (Haurtzaro Ikastolako pilotalekuan). 16:00: Eskalada, zirku tailerra eta saskibaloiko 3x3 txapelketa (Elorsoro kiroldegian). Martxoak 1, igandea: 12:30: Futbol egokitua (Karla Lekuonan). Martxoak 2, astelehena: 16:30: Antzinako jolasak (Abaraxka ludotekan). 19:15: Abentura bertikalak Artikoan, Pou anaiak (udaletxeko areto nagusian). Martxoak 3, asteartea: 10:00/16:00: Tipi-tapa ibilaldiak (Alkartetxetik). 18:00: Borroka erakustaldia (Madalensoron). 18:30: Cholitas, Nebula eta Harria herria filmen emanaldia (udaletxeko areto nagusian). Martxoak 4, asteazkena: 16:45: Gimnasia erritmiko erakustaldia (Haurtzaro Ikastolan). 18:00: Mendi lasterketa haurrentzat (Haurtzaro Ikastolatik). Martxoak 5, osteguna: 11:00: Erorketa tailerra (Alkartetxean). 16:45: Hip hop emanaldia (Elizalde eskolan). 18:00: Kirol elikaduraren sukaldaritza tailerra Zigor Iturrieta eta Ander IĂąarrarekin (Labore Oarson). Martxoak 6, ostirala: 19:00: Kirol Saria (udaletxeko areto nagusian). Martxoak 7, larunbata: 09:00: Mendi lasterketa kedada (Uztapide plazan). 09:00: Eskola Kirola BTT (Txaran). 16:00: Eskola Pilota (Haurtzaro Ikastolan). 16:00: Xistera topaketa (Beheko plazan).
AISA ikastaroan talde bat osatu da
2020ko OTSAILA • 234. ZENBAKIA
Buru osasuna eta feminismoa
Itxaso Martinen hitzaldiarekin hasi zen buru osasuna eta feminismoa zikloak arrakasta izan du. Dauden tabuak, loturak eta interesak erakutsita, hausnarketari bide eman nahi izan zaio.
Txipitoko maldan trafiko aldaketak
Txipitoko maldako trafiko ordenaketa aldatu du Udalak, Parada etxeko lanek eragindako ikusgarritasun arazoak ekiditeko asmoz. Ugaldetxoko auzo batzarrean ere aipatu zuten gaia auzotarrek, eta gidarien segurtasuna hobetzeko hartu da neurria.
Bizilagunen formakuntza zinegotziekin
Bizilagun egitasmoko bolondresak herriko eragileei bihotz-geldialdi egoeren aurrean oinarrizko formakuntza ematen ari dira. Joan den astean, Udal zinegotziei eman zioten ikastaroa. Eskola Kirolako hezitzaileek ere jaso dute formakuntza, esaterako.
19 lagunek agertu dute interesa Aisa, etorriberriak euskarara eta euskal kulturara hurbiltzeko oinarrizko ikastaroko talde bat martxan jarri da Oiartzunen. 15 lagun hasi dira ikasten. Ikasleak jatorri anitzekoak dira: Espainia; Frantzia; Galizia; Honduras; Kanada; Nikaragua; Txile eta Venezuela. Beste lauk ere interesa agertu dute AISAn parte hartzeko, baina ordutegiko arazoengatik, Altzibarko Helduen Hezkuntza Iraunkorrera bideratu dira.
Xorrolaren erabiltzaile kopurua %6 igo da
'Bertsoaren harria' liburua aurkeztuko da gaur
Mendibil atzeko herribidea konpondu da
Ikasle Gela itxita egongo da martxoaren 8a arte
Xorrola herri barruko autobus zerbitzuak erabiltzaile kopurua irabazten jarraitzen du urtez urte. Iaz, 93.027 erabiltzaile izan zituen, aurreko urtean baino %6 gehiago. Irailetik aurrera larunbata goizetan ere zerbitzua eskaintzen du Xorrolak, eta Mugi sisteman ere sartu da, txartel bakarraren onurak izateko. Autobus zerbitzuan egindako hobekuntza horiek erabiltzaileen artean arrakasta izan dutela ikusi du Udalak, harrera ona izan baitute. Erabiltzaileen profilari dagokionez, gehienak 25 urtez azpiko gazteak eta 65 urtez goitiko helduak izan dira.
Gaur, otsailak 28 (ostirala), Bertsoaren harria liburua aurkeztuko du Koldo Izagirre idazleak, Kultura sailak antolatuta. Euskal Herriko txoko ezberdinetan dauden bertsolarien 21 eskultura jaso ditu Izagirrek liburu honetan, eta Euskal Herrian barrena harrizko bidaia bat egitea proposatuko du gaurko aurkezpen ekitaldian. Laguntzaile izango ditu, aurkezpena bertsoekin janzteko, Alaia Martin eta Oihana Iguaran bertsolariak. Emanaldia 18:30ean hasiko da, udaletxeko areto nagusian eta sarrera dohainik izango da.
Mendibil baserriaren atzeko herribidea konpontzeko lanak bukatzen ari da Udala azkeneko egun hauetan. Lan hauekin batera, hoditeriaren zati bat ere berritzeko erabakia hartu da, lanak egiterakoan ihesak zeudela ikusi baita. Udalak herribideak konpontzera urtero Hirigintza arloko partida garrantzitsua bideratzen du, baserrietara heltzeko bideak ahalik eta egokien mantentzeko. Pixkanaka, beharraren eta egoeraren arabera egiten dira lanak. Azkenaldira, bost herribide konpondu dira Arraguan, Iturriotzen eta Ugaldetxon.
Gaurtik Manuel Lekuona bibliotekako Ikasle Gela itxita egongo da, Helduen Tailerrek (HELTA) antolatutako eskulanen erakusketa dela eta. Martxoaren 8aren bueltan -Emakumeen Nazioarteko Eguna-, urtero antolatu ohi dute HELTAko tailer ezberdinetan egindako lanaen erakusketa. Martxoaren 8tik (igandea) aurrera, berriro ere ohiko ordutegian irekiko da Ikasle Gela: astelehenetik igandera, 09:00etatik 22:00etara. Egun hauetan, bibliotekako ohiko ordutegiaren barruan bigarren solairua eta ganbara erabili ditzakete ikasleek.
!
aski prexk aldizkaria
DAVID MUÑOZ: “Oraindik denon buruan sartuta dago unibertsitatea dela aukera on bakarra, eta ez da egia"
Klixk!
David Muñoz Don Bosco ikastetxeko Lanbide Heziketako irakaslearekin aritu gara.
1990etik, ihoteen festa handitzen eta eraldatzen joan da. Lehenengoz urte hartan iritsi ziren intxixuak herrira. Geroztik, sorginak ere jaisten dira eta festan elementu gehiago ere sartu dira. Ihote Taldeak aurten ere herriko eragileen laguntza izan du festa osatzeko garaian: ikastetxeak; Abaraxka ludoteka; Soinuenea; auzoak...
Lanbide Heziketak badu prestigioa? Uste dut oraindik ezetz. Zenbait arlo desestigmatizatzen hasi dira, baina oraindik denon buruan unibertsitatea dago aukera on bakar bezala. Eta ez da egia. Garai industrial zikin, astun eta ilun hura aspaldi pasatu zen. Gaur egun, enpresa gehienak oso teknologizatuta daude eta oso atseginak dira lanerako. Soldatak ere ia berdinak dira. Europatik dator hurrengo urteetan geroz eta ingeniari gutxiago beharko direla, eta teknikari gehiago geroz eta teknologia eta makina gehiago egongo delako enpresetan. Lanpostu batzuk desagertuko dira automatizazioaren eta robotikaren eraginez, baina beste batzuk sortu. Enpresa batean teknologia sartzen denean, norbaitek mantendu behar du, inplantatu... Arazo handiak dauzkagu enpresetatik heldu den eskariari erantzuteko, batez ere elektronika eta mekanizazio sektoreetan. Europan eredu da Euskadi: lurralde txiki bat, non PIB-aren parte handiena fokatzen den arlo industrialera. Automobilgintza, trengintza, hegazkingintza... garraio mota guztiak fabrikatzen ditugu eta piezak hemen sortzen dira. Sektore horiek oso egonkortuta daude, bermatuta dute etorkizuna eta krisi ekonomikoari oso ondo eutsi diote. Azkeneko urteetako goraldian lan gehiago sartu zaie eta erretiro pila bat izaten ari dira. Populazioaren piramideak esaten du dena. Kanpotik jendea beharko dugu. Eusko Jaurlaritzak propaganda Lanbide Heziketara bideratu du. Oso nabarmena izan da. Krisialdi ekonomikoak fuerte jo ondoren eman da aldaketa. Emakumeei ere esango nieke Lanbide Heziketa oso aukera ona dela, eta gure sektorean oso gutxi dira oraindik. Azken urteetan hor daukagu fokoa jarrita. Zer espero duzu zure ikasleengandik? Gure sailean izugarrizko zortea dugu, irakasle talde oso inplikatua eta iniziatiba handikoa elkartu garelako. Azken urteetan buru-belarri aritu gara metodologia aldaketan: asignaturak ez dira existitzen, baizik eta erronkak. Arazoak planteatzen dizkiegu ikasleei. Oso berritzailea izan da, Euskadin lehenengotarikoak izan ginen. Txunditzeko gaitasuna duten pertsonak prestatu behar ditugu, hori da langile ona eta langile arrunta desberdintzen dituena. Egunero klasean pasatzen dena da ia gutxien axola duena: proiektuetan sartzen gara; kanpora joaten gara azoketara; lehiaketetara... Adibidez, lehenengoak izan ginen Euskadin low costeko 3D inpresora bat ekarri genuenak hezkuntzara. Pentsatzen genuen makina horiek eboluzionatuko zutela plaka elektronikoak sortzera eta sei urte geroago, iritsi da. Espainiako Hezkuntza Ministerioaren deialdi batean sartu ginen 3Dko protesiak sortzeko. Izugarrizko oihartzuna izan zuen komunikabideetan. Hain zuzen ere, zuen irakasle-taldea Tknikak saritu zuen duela urte batzuk... 3Dko proiektu horregatik egin ziguten aipamena. Barrutik barrurako sari bat izan zen. Helburua praktika onak ikastetxeen artean partekatzea zen. Sari pila bat jaso ditugu ikasleekin azken 10 urteetan, ezin ditut kontatu! Ikasleak motibatzeko balio dute halakoek? Eta irakasleak! Ikasleek esperientzia ezberdinak bizitzea nahi dugu, eta horien artean daude lehiaketak. Ez onenak garela erakusteko, baizik eta asko ikasten delako. Praktikotasuna bilatzea duzue helburu... Langile batek makina bat konpondu behar due-
nean, matxuraren arrazoia ziurrenik ez da izango asignatura bat, baizik eta asignatura ezberdinetako faktoreen batuketa. Bizitza errealean arazo bat faktore ezberdinek eragiten dute, ez bakarrak. Hezkuntza arloka antolatu zen oso era zurrunean, heldu ginelako etapa industrial batetik non behar ziren gauzak errepikatzen zituzten operarioak. Gaur egun, horrek ez du zentzurik. Hezkuntza sistemak pertsona prestatu behar du bizitzarako baina baita ere ibilbide profesionalerako.
Ihoteak, handitzen ari den festa
Beraz, hezkuntzan berrikuntzaren defendatzaile sutsua zara? Bai, baina ez berritzeagatik berritzearen aldekoa, gauzak zentzuarekin egin behar dira. Nire bizitza pertsonalean ez zait gustatzen besteek esatea zer egin behar dudan, iruditzen zait etorkizuna nire esku dagoela. Eta hori saiatzen gara transmititzen ikasleei. Hasieran lan handiagoa izango da, baina gero gauzak errazago izango dira eta gainontzekoek gehiago baloratuko dute egindako esfortzua. Ikasleak erraz moldatzen dira pedagogia horretara?
Inauteriak, ikastolaren eskutik
Haurtzaro Ikastolak antolatzen duen inauterietako jaialdia festa handia izaten da herrian. Aurten ere hala izan da. Goizeko desfilean eta arratsaldeko emanaldian jendetza hurbildu zen herriko haur eta gaztetxoak ikustera.
Geroz eta hobeto. Hasieran arazoak izan genituen. Ikasleek barruraino sartuta zuten hezkuntza ereduarekin puskatu behar genuen. Batxillergotik era linealean eserita, selektibitateko txiparekin -hezkuntza sistemaren lakra handiena-... datoz. Burugogorrak izatera behartuak egon gara, baina lortu dugu. Pixkanaka ari dira aldatzen gauzak beste hezkuntza etapetan ere. Zein da egin duzuen zure proiektu kuttuna? Erotuta gaude eta ez dugu proiekturik errepikatzen. Nire proiektu kuttunetako bat izan zen pertxa elektroniko bat sortzea, konektatua zegoena lainora. Lainora konektatu genuen lehenengo proiektua izan zen. Lortu genuen martxan jartzea eta Espainiako sari nazional bat jaso genuen. Enpresarioek askotan esan digute azkeneko bultzada bakarrik falta zaiela gure prototipoei. Beste bat oso kuttuna dudana robot bat da, hirugarren adineko pertsonentzako ariketa fisikoa gidatzeko egin genuena. Robot bat programatzea ez da hain zaila, baina erreala izango da egitan helburua betetzen badu. Ikasleek enpatizatu egin behar dute erabiltzaileekin eta adituekin. Saio bat egin genuen Donostiako Villa Sacramenton. Aiton-amonak txoratu egin ziren!
Ezkabako ihesaldia ezagutzen
Girizia Mendi Taldeak Ezkabako ihesaldian parte hartu zuten presoek egindako bidea egingo dute etapaka. Lehenengo saioa otsaileko txangoa izan da, baina aurretik, herritarrek 1938ko maiatzaren 22an Ezkabako presondegitik ihes egin zuten 795 preso errepublikazaleen istorioa ezagutzeko hitzaldia antolatu zuten.
Pasioa sumatzen zaizu... Ezinbestekoa da? Zalantzarik gabe, borondatea beharrezkoa da horrelako gauzak egiteko, edozein lanbidetan bezala. Nik oso txikitatik argi neukan hezkuntzan egin nahi nuela lan. Dakidana transmititzen ari naizenaren sentsazioak asko betetzen nau. Pasioa ez da beharrezkoa irakasle izateko, baina uste dut edozein langilek beharko lukeela. Ikasleei askotan esaten diet bokazioa bilatzeko, eta nahastu badira, lasai egoteko: jarraituko dute bilatzen.
TELEFONO BALIAGARRIAK: - Udaleko informazio bulegoa: 943 49 01 42 - Udaltzaingoa: 943 49 33 11 - Taxia eta taxibusa: 943 49 14 74 - Elorsoro udal kiroldegia:943 49 25 52 - Manuel Lekuona udal biblioteka: 943 49 38 64 - Osasun Zentrua: 943 00 65 05 - Urmendi Haur Eskola: 943 26 00 86 - Elizalde Herri Eskola: 943 49 01 93 - Haurtzaro Ikastola: 943 49 16 59 - Oiartzun Irratia: 943 49 37 11 - Helduen Heziketa Iraunkorra-EPA: 943 49 00 48 - Bidez Bide/Bidelagun programak: 690 769 466
GUARDIAKO FARMAZIA: Otsailaren 28tik martxoaren 5era
Egunez: Gorostiaga • Lartzabal etxadia, z/g • 943 49 43 48 Gauez: Pages • Nafarroa etorbidea, 7 (Errenteria) • 943 34 45 49