256. Aski Prexko!

Page 1

udal aldizkaria

Hobeki elkarteak biohondakinei buruzko jardunaldiak antolatu ditu Udal ordezkarientzat Oiartzundik, Eneritz Arbelaitz Ingurumen zinegotziak parte hartu du Hobeki elkarteak antolatuta, biohondakinei buruzko jardunaldiak izan dira aste honetan, Euskal Herriko udalerrietako zinegotzi eta udal teknikariei bideratuta. Oñatin izan den jardunaldia on-line jarraitzeko aukera izan da, COVID19ak eragindako osasun larrialdi egoerako osasun neurriak betetzeko. Oiartzunek ere parte hartu du jardunaldian: Eneritz Arbelaitz Ingurumen zinegotziak, hain zuzen ere. Eredu onak ezagutzen Biohondakinei buruz antolatutako jardunaldietan, Euskal Herriko (Aduna), Galizako (Pontevedra) zein Austriako ereduak ezagutzeko aukera izan zen. Hiru proiektu horietan, biohondakinak tokiko eremuetan kudeatzearen aldeko apustua egin dute.

2021eko OTSAILA • 256. ZENBAKIA

Bihotzeko gaitzak gizarteratzen

Hilaren 14an Sortzetiko Kardiopatien Nazioarteko Eguna izan zen eta Bihotzez elkartearekin elkarlanean, Udalak jaioberrrien %1ari eragiten dioten gaixotasun hauen inguruko sentsibilizaziorako baliatu zuen eguna, udaletxeko balkoia gorrituz.

Zer da Hobeki? Hobeki hondakinen kudeaketa hobetzeko Euskal Herriko toki erakundeen elkartea da. Iaz sortu zen eta Euskal Herri osoko udalek dute kide izateko aukera. Gaur-gaurkoz, 11 udalerri dira Hobekiko kide: Aduna, Berastegi, Hernani, Leintz-Gatzaga, Segura, Usurbil, Zaldibia eta Oiartzun (Gipuzkoa), Berriatua eta Larrabetzu (Bizkaia) eta Donemiliaga (Araba). Eneritz Arbelaitz Oiartzungo Ingurumen zinegotzia da Hobekiko lehendakaria.

Atsolorraren prestaketa hasi da

2020an jaiotako oiartzuarren atsolorra prestatzen hasi dira Udala eta gurasoak. Urte berezia izan zen iazkoa, eta aurtengoa ere COVID19ak eragindako neurriekin hasi dugu, baina hala ere, Oiartzunek ongietorria eman nahi die herriko ttikienei.

Hobekiren helburu nagusienetako bat, hondakinen kudeaketan dauden praktika onak ezagutu, partekatu eta martxan jartzea da. Horretarako, bai Euskal Herrian martxan dauden eredu positiboak zein atzerritik egokitu daitezkeenak aztertu eta ezagutzea da erabiltzen den baliabideetako bat.

36ko Gerrako haur erbesteratuei omenaldia Zazpi haur oiartzuar erbesteratu ziren Britania Handian eta Frantzian Kattin Txiki, memoria historikoaren berreskuratzeko herriko elkarteak, 36ko Gerran erbesteratu behar izan zuten haur oiartzuarren memoria berreskuratzeko dokumentala osatu du eta aurkezpena, haur haiek omentzeko baliatu zuen, Udalarekin elkarlanean.

Abereei buruzko seinalitika berria

Artikutzako eta Pikokarateko bideetan abereak ibiltzen direla ohartarazteko bost seinale jarri ditu Udalak, Oiartzungo Abeltzainen Elkartearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.

Zazpi haur oiartzuar erbesteratu ziren Britainia Handian eta Frantzian 36ko Gerraren ondorioz: Nikolas eta Daniel Aristizabal; Maritxu eta Manolo Gaztelumendi; Maria eta Mañoli Mujika; eta Maria Luisa Lahoya. Nikolas Aristizabal ekitaldian bertan izan zen. Gaztelumendi eta Lahoyaren senideek ere parte hartu zuten eta lore-sorta bana jaso zuten Jexux Leonet alkatearen eskutik.

Ura eta estolderiaren tasa ordaintzeko epea irekita

Orientazio jolasak Arditurrin, larunbatero

Altzibarren mosaikoa sortuko du Alaiartek

Usategieta herribideko sarreran, konponketak

Bi hegazti askatuko dituzte Arditurrin

Ura eta estolderiaren tasaren hiruhileko bat ordaintzeko epea irekita dago otsailaren 15az geroztik. Herritarrek bi hilabeteko epea izango dute tasa hau ordaintzeko: apirilaren 15a arte, hain zuzen ere. Udalarekiko zerga eta tasen betebeharrak helbideratuak dituzten oiartzuarrei martxoaren 12an kobratuko zaie uraren tasari dagokien kopurua. Bide batez, Udalak gogora ekarri nahi du otsailaren 28a izango dela udal tasa eta zergetan hobariak edo salbuespenak eskatzeko epea. Epez kanpo egindako eskaerak ez dira aurten aplikatuko.

Otsaileko larunbatetan ere Iparra galdu gabe orientazio jolasa antolatu dute Arditurriko parketxe sarean, herriko familientzat. 10:00etatik 12:00etara, taldeka, pista jolas honekin orientazioa lantzea da helburua. Parte hartzeko aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa da. Horretarako, 943 49 50 69 edo 688 895 068 telefonoetara deitu behar da. Orientazio jolasean parte hartzeko prezioa 3 euro da pertsonako -familia ugarian kasuan, kide bat dohainik-. Asteburu honetan, baina, atsedena izango da.

Alaiart sortzaile oiartzuarrak, Abaraxka ludotekarekin elkarlanean eta Udalaren laguntzarekin, bidegorriko Altzibarko komunen kanpoaldean material birziklatuz egindako mosaikoa osatuko du. Mosaikoa egin ahal izateko birziklatuko duen materiala lortzeko, laguntza eskatu die herriko ttikienei: azulejo zaharrak, plastikozko ontizen tapak, txapak, errekako harri borobilduak... Abaraxka ludotekan, Elizalde Herri Eskolan edo Haurtzaro Ikastolan bilduko da materiala martxoaren 19a arte. Martxoa eta apirilean osatuko du mosaikoa.

Gurutzen, Usategietara doan herribideko sarrera konpontzeko lanak egiten ari da Udala. 5.000 € bideratu ditu Udalak lan hauetara eta hilaren 26a arte (gaur zortzi), itxita egongo da bidea. Honez gain, Altzibarren, Klarene zubia oinezkoentzako erosoago bihurtzeko asmoz, zubia eta bidea hormigoiztatzeko lanetan dihardu Udalak. Aste honetan, baina, lehortzen zegoen bitartean norbaitek hormigoia hondatu du eta berriz egin behar dira lanak. Hori dela eta, zubia espero baino beranduago irekiko da auzotarren erabilerarako.

Bihar (hilak 20), Igeldoko Arrano Etxean sendatutako bi hegazti askatuko dituzte Arditurriko parketxean. Zapelatz bat eta belatz gorri bat askatuko dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiko basozainek, eta aurretik, bi hegazti mota hauen bizimoduari buruzko azalpenak emango dituzte. Ekintzako partehartzaileen kopurua mugatua denez, aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa da arditurri@gipuzkoanatura.eus-era idatzita edo 943 49 50 69 edo 688 89 50 68 telefonoetara deituta. Saioaren prezioa 3 €koa izango da.


!

aski prexk aldizkaria

DANI LASA: “Euskal sukaldaritzarekin identitatea sortzen dugu, pertenentzia eta seguru sentitzea"

Klixk!

Dani Lasa sukaldaria Mugaritzen zaildu da, baina orain Imago kolektiboan dabil.

Azken bi urteetan Imago proiektuan murgildu zara. Zer eskaintzen dizu bide berri honek?

Gurasoen tabernako sukaldean imajinatu behar al zaitugu umetan?

Kolektibo bat gara. Mugaritz esfortzu handia eskatzen duen tokia da, beti egon behar duzu sasoian. Barçaren eskudoarekin ate guztiak irekitzen dizkizute. Baina kamiseta soil batekin? Balio dut edo ez? Saiatu naiteke berriro bide bat irekitzen? Mugaritzen ezin hobeto nengoen. Estabilitatea. Errekonozitua. Motibazioa. 20 urtetan ikertu, bizitu, jasandako prozesuak beste esparru batzuetan aplikatu nahi nituen. Garbi neukan ez nuela goi-sukaldaritza praktikatu nahi jarduera printzipal bezala. Jatetxe horien mugetako bat da urtean 15.000 pertsonari ematen dela jaten, eta frustrantea da beste modu batera aplikatuta gizartera, merkatura edo osasunera iritsi daitezkeen ezagutzak direlako. Momentu honetan, Haron jatetxe bat irekiko dugu. Edari bat ere egin dugu. Aurkitu genituen artziduraren bitartez oso aroma konplexuak sortu zitezkeela graduazio alkoholiko baxuarekin. Eureka izan zen, plazerra eta osasuna uztartzea. Bestetik, asko betetzen nau gizarte berrikuntzan aritzea elikaduraren bitartez. Euskal Herrian elikadura sistema bat sortu dugu, oso indartsua. Nazio Batuetako garapen departamenduak Thailandia hegoaldea elikadura maparen bitartez eraberritzea proposatu zigun. Malaysia eta Thailandiako mugan talka dezente daude. Aztertu genuen hango errealitatea eta hemengo eredutik aplikatu daitezkeen prototipoak sortu genituen. Orain, Pakistango Kaxmirren ari gara lanean. Iradokizunak egiten ditugu hausnarketa eragiteko, jakin dezaten ze aberastasun ikusten den kanpotik eta beraien prototipoak sortzeko. Adibidez, esan diegu izugarrizko baldintzak dituztela eztia egiteko edo animalien elikadura hobetu eta gaztategiak sortzeko. Aldaketa bat eragiten ari garela sentitzea oso polita da.

Aurten, COVID19ak eragindako osasun larrialdi egoerak ez du utzi ihoteak ospatzen, baina ikastetxeek (Urmendi Haur Eskolak, Haurtzaro Ikastolak eta Elizalde Herri Eskolak) eta Abaraxka ludotekak bizipoz pixkat bat eman zieten umeei, zakuz jantzi eta beste modu batera bazen ere, ihoteak ospatuz. Horrez gain, igandean, ezusteko bisita egin zuten intxixu, sorgin eta basandreek auzo guztietara.

Ez, ez. Taberna bat genuen poligono batean eta handik ateratzen zuen ogibidea familiak. Bezeroek jaten zutena jaten genuen. Ez zen luxu handirik. Oinarrizko sukaldaritza zen. Ama ikusten nuen sukaldean lanean. Dudatan ibili nintzen Euskal filologia edo sukaldaritza ikasi. Gurasoek institutura joatea nahi zuten, ia ahazten zitzaidan sukaldaritza. Baina ez zitzaidan ahaztu... Oinarrizko sukaldaritzatik Mugaritzera... Oiartzunen genituen Zuberoa, Matteo, Gurutze Berri... Zuberoan eta Matteon aritu nintzen eta Bixente Arrieta ezagutu nuen. Berak aipatu zidan Otzazuluetako proiektua. Mundua aldatzeko gogo izugarriarekin hasi nintzen Mugaritzen, jakin gabe nora eramango ninduen. Oinarritik hasi nintzen. Arrainetako eta postreen arduradun izan nintzen. Ikerkuntza atala sortzean, hango erantzule jarri nintzen. Eginaren poderioz eta automatismoengatik, iruditzen zaigu atera egiten direla gauzak, baina atzean zientzia dago, jakintza. Hori asko interesatu zait beti. Azti Tecnaliarekin hasi ginen kolaboratzen sukaldean jarduten duten legeak aztertuz. Guk hori plazerraren helburuetan landu nahi genuen, baina osasuna, merkatua, protokolarizazioa... joaten zara ikasten. Andoni (Aduriz)-en izaerarengatik, oso kolaboraziozaleak izan ginen hasieratik. Artearekin ere bai. Sukaldaritza eta hizkuntza, arte esparruak, komunikazioa dira. Oso mundu aberatsa sortu zen, horregatik Mugaritzek sukaldaritzaz haratago zeozer transmititzen du. Nola funtzionatzen du sorkuntza tailer batek? Proposatu genezakeenari estruktura emateko jakintza eta ikerkuntza asko behar zen, urtean lau edo sei hilabete guretzako behar genituen. Enpresaren eredu finantzarioa aldatu zen. Ikerkuntzako atalari iraunkortasun ekonomikoa eskatu zitzaion eta horregatik produktuak eta materialak ere sortzen genituen saltzeko. Hilabete horiek hausnarketarako, proba-akatsa lantzeko eta doitzeko izaten ziren. Jakiak kozinatzeaz gain, elikadurarekiko gizakiaren jarrera kozinatzea ere gustatzen zitzaigun. Otordu batera ongi pasatzera joan denari ez naiz hasiko txapa ematen, baina galdetuko balu zergatik zerbait, erantzunak sendoa izan behar du. Teorizatzen genuen zerbitzatzen genituen gauza arraro edo itxuraz kontestuz kanpoko horiek arrazoitzeko. Norentzako kozinatzen genuen? Oso hanpatatu zegoen burbuila batentzako. Jendeak hegazkina hartu zezakeen Montrealdik edo Singapurretik Euskal Herrira bazkaltzera etortzeko... Sinesgaitza eta ardurarik gabeko jarrera iruditzen zait. Baina Euskal Herriko jatetxe asko burbuila horrek mantendu ditu bizirik eta kontestu horretan arrakasta, errekonozimendua genuen. Mugaritzek propio bilatu du urruntzea sukaldaritza tradizionalagotik? Mugaritzen guztiek dakite goxo kozinatzen. Akatsa izan zen, agian, jatetxe deitzea. Helburuan zen pertsonaren mekanismoan plazerra zer den ezagutzea. Idazleek atseginak ez diren pasarteak idazten dituzte, beldurrezko filmak ikustera propio joaten da jendea eta horrek plazerra ematen du. Baina ahoan sartzea zeozer mikatza eta zure kulturaren barruan ez dagoena, ohiko bezero bezala ez da helburua izaten. Nola joango zara jatetxe batera gustatzen ez zaizun zerbait jatera? Mahaiak, aulkiak, zerbitzariak, edalontziak, faktura... genituen eta horrek jatetxe bat irudikatzen du. Nik Mugaritz instalazio gisa ulertu izan dut.

Ihoterik gabeko ihoteak

Inauteriak ospatu dituzte haurrek

Inauteriak ere ezin izan dira ospatu beste urteetan bezala. Hala ere, Haurtzaro Ikastolak (urteroko jaialdi gane), Urmendi Haur Eskolako bi urtekoak (itsasoa gai hartuta) eta Elizalde Herri Eskola moldatu dira nolabait mozorroak kalera atera eta ospatzeko.

Zer da oinarrizkoa sukaldean? Besteek jai dutenean egiten duzu lan. Normala iruditzen zait horrela bizitzeko prest dagoen jende gehiegi ez egotea. Sukaldea bizitzeko modu bat da eta argi eduki behar duzu gustatzen zaizula -edo beste erremediorik ez duzula-. Sukaldari ez denak kozinatzen du plazerrez, eta artea da. Beste gauza bat da arte hori egunero egiteko gogoa eta diziplina izatea. Batzuek goi mailako sukaldaritza egiten dute eta besteak ikastolako sukaldari dira; eta ze ardura! Gorroto dut mitifikazioa. Ez da justua. Jatetxeek funtzionatzea denek egiten dute. Irudia batek emango du, baina sukaldari asko daude aurpegirik gabe.

Hilketa matxisten kontra

Conchi Gonzalez sestaorraren eta Mohamed Amine gasteiztarraren hilketa matxistak salatzeko elkarretaratzea deitu zuen Oiartzungo Feministen Asanbladak. Senarrak hil zuen Gonzalez eta Amine, neskalagunaren bikote ohiak. Udalak ere bat egin zuen elkarretatzearekin.

Euskal sukaldaritzarekin, harrotasuna edo txobinismoa da sentitzen duguna? Militantea izateko ez da ideia guztiek ados egon behar. Euskal sukaldezale askori tripakiak ez zaizkie gustatzen. Euskaldunaren txaketa janzten dugu estereotipo bat bezala, baina Euskal Herrian gehien jaten diren elikagaiak oilaskoa, arroza eta patata dira. Euskal sukaldaritza deskribatzean, ez genituzke aipatuko. Zenbatek egiten ditu txipiroiak tintan, babarrunak edo kokotxak etxean? Baina oso harro gaude eta beharrezkoa da. Identitatea sortu egiten dugu, pertenentzia behar dugulako eta seguru sentitu.

TELEFONO BALIAGARRIAK: - Udaleko informazio bulegoa: 943 49 01 42 - Udaltzaingoa: 943 49 33 11 - Taxia eta taxibusa: 943 49 14 74 - Elorsoro udal kiroldegia:943 49 25 52 - Manuel Lekuona udal biblioteka: 943 49 38 64 - Osasun Zentrua: 943 00 65 05 - Urmendi Haur Eskola: 943 26 00 86 - Elizalde Herri Eskola: 943 49 01 93 - Haurtzaro Ikastola: 943 49 16 59 - Oiartzun Irratia: 943 49 37 11 - Helduen Heziketa Iraunkorra-EPA: 943 49 00 48 - Bidez Bide/Bidelagun programak: 690 769 466

GUARDIAKO FARMAZIA: Otsailaren 19tik 25era

Egunez: Losa Iglesias • Mikelete, 5 • 943 49 19 31 Gauez: Escudero • Biteri, 16 (Errenteria) • 943 68 62 21


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.