udal aldizkaria
Landaola saria jaso du Lurbizi egitasmoak Lehen sektorea sustatzeko Gipuzkoako egitasmoak saritzen ditu sariak Oiartzungo Udalak Gipuzkoako landa garapenerako elkarteen federazioak ematen duen Landaola saria jaso du, Lurbizi egitasmoarengatik.
nen, inguruko herrietan bezala, lehenengo sektorea atzerakadan dagoela konturatu zen Udala, nahiz eta landa-lur eremu handia izan.
Landaola sariak Gipuzkoan martxan jartzen diren landa garapenerako proiektuak errekonozitzeko sortu ziren.
Lurbizi egitasmoak, orain arte, Makutsoko baratzeak (Elika kooperatibak eta Arraztalo elkarteak ustiatzen dituztenak), Labore Oarso eta Larremotx gaztandegiaren proiektuak lagundu ditu.
Sariak lau kategoriatan banatzen dira, eta Oiartzungo Udalak erakunde publikoen atalean lortu du aipamena. Kategoria honetan lau hautagai egon dira. Aurtengoa sarien laugarren edizioa izan da. Jexux Leonet alkateak Udalaren izenean "eskerrak" eman zituen, COVID19aren osasun larrialdi egoerarengatik on-line egin zen ekitaldian.
2021eko MARTXOA • 258. ZENBAKIA
Zaintza eta bizitza, erdigunera
Martxoaren 8a, Emakume langileen Nazioarteko Eguna, zaintza erdigunera ekartzeko baliatu du Udaleko Feminismo sailak. Horretarako, mahai ingurua antolatu zuen Miren Aranguren eta Marina Sagastizabalekin. Datozen asteetan Salda badago liburu aurkezpena eta Zinegoak-en emanaldia ere izango dira.
Aurrerantzean ere, Lurbizi lehenengo sektorerako proiekturen bat duten oiartzuar guztiei laguntza eskaintzeko dagoela gogora ekarri zuen Leonet alkateak Landaola sarien sari-banaketan.
Eredu onak ezagutzen Lurbizi egitasmoa 2016an sortu zuen Oiartzungo Udalak, lehenengo sektorea sustatzeko eta laguntzeko.
Oroimena eta egia, bizikidetzarako
Oroimena eta egiak bizikidetzarako tresna gisa duten garrantziaz jabeturik, Euskal Herriko eta munduko esperientziak ezagutzeko hitzaldiak antolatu ditu Udalak. Hurrengo hitzaldia Jon Mirena Landak eta Karlos Martinek emango dute hilaren 30ean.
Aurretik, Oiartzungo lehenengo sektorearen egoera ezagutzeko diagnostikoa egin zen. Oiartzu-
Iturriozko Garmendi baserriko XVI. mendeko dolarea Gordailuara lekualdatu da 1994an dohaintzan jaso zuen Udalak Iragorri familiaren dolarea Iturriozko Garmendi baserriko dolarea Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gordailua biltegira eraman da. XVI. mendeko dolarea 1994an jaso zuen Udalak dohaintzan, Iragorri familiaren eskutik. Osorik mantentzen den dolare bakarra da Gipuzkoan eta horrek bere ondare-balioa handitzen du.
Klarene plazan, galiboa
Altzibarko Klarene plazako aparkalekuan galiboa jarri da, auzo batzarretan altzibartarrek egindako eskaera jarraituz. Aparkalekuan altuera handiko ibilgailuei sarrera debekatzea izan da helburua.
Orain, Udalak Gordailuarekin egindako hitzarmenari esker, udal biltegitik Irungo biltegira eraman da dolarea. Han, ondare hau behar den moduan kontserbatzeko eta zaintzeko baliabide gehiago dituztelako egin da aldaketa. Gordailua Gipuzkoako ondare kolekzioak batzen eta kontserbatzen dituen gune fisikoa da. Irunen dago kokatua eta Aldundiak kudeatzen du.
Udaleku irekietako izen-ematea martxan da
Tona bat hondakin bildu da Ugaldetxoko erreketan
'Oiartzun 2021' urtekarirako idazlanak
Gurasoentzako hezkidetza ikastaroan izen-ematea
Uztailerako udaleku irekiak antolatzen ari dira Udala eta Abaraxka ludoteka (COVID19ak eragindako osasun larrialdi egoerara egokituta egingo dira). Aurten, HH3tik LH 6. maila arteko 400 haurrentzako tokia izango da udalekuetan (Oiartzunen erroldatuak edo Oiartzungo ikastetxeetan ikasten dutenak hartuko dira). Martxoaren 28a arte, aurrematrikula egiteko epea izango da (on-line: www.gazteoiartzun.neten). Behin betiko matrikula aurrerago (maiatza aldean) egingo da, eta orduan egingo dira ordainketak eta dokumentazio aurkezpenak.
Ugaldetxon, Oiartzun eta Urdanitibar erreken inguruak garbitzeko lanak egin ditu Udalak. Bi egunetan egindako garbiketa lanetan, tona bat hondakin baino gehiago jaso ziren, gehien bat ontzi arinak eta plastikoak, baina baita gisa guztietako hondakinak ere (pneumatikoak, erosketa orgak, telebista, maletak...). Oiartzungo Udalak erreken garbiketak egiten jarraituko du, baina herritarrek errekak eta haien inguruan zaindu eta hondakinak botatzeko eremuak ez direla ere sentsibilizatu behar dutela uste du.
Oiartzun 2021 urtekaria prestatzen hasi da Udaleko Kultura saila, Urtekari Batzordearen laguntzarekin. Euren lanak bertan argitaratu nahi dituzten norbanako, talde, eragile eta elkarteek ere izango dute idazlanak bidaltzeko aukera. Horretarako epemuga maiatzaren 1a izango da. Lanak aurkezteko bi modu izango dira: kultura@oiartzun. eus helbidera bidalita elektroniko edo Kultura sailean pendrive bat entregatuta (Manuel Lekuona bibliotekako bigarren solairuan). Lan bakoitzak gehienez ere bi argazki izango ditu.
Feminismo sailak adin guztietako haurren gurasoentzako hezkidetza ikastaroa antolatu du datozen hilabeteetarako. Toki mugatua izango du ikastaroak -15 lagun- eta hilaren 22an izen-ematea irekiko da, udaletxeko harreran aurrez aurre edota on-line (https://labur. eus/6W9xz). Bederatzi orduko formakuntza izango da, hiru saiotan banatua, eta doakoa. Izen-emateko hurrenkera errespetatuko da taldea osatzeko. Izena ematen dutenei formakuntza saio osoa betetzeko konpromisoa eskatzen zaie (apiriletik ekainera, hiru saio).
!
aski prexk aldizkaria
JUNE GALARDI: “Doinua gustatzeaz gain, kantak esaten duena oso garrantzitsua da niretzat"
Klixk!
June Galardi, gitarra eskuan, Oiartzungo plazetako ohiko abeslari bihurtzen ari da.
36ko Gerran erbestera jo behar izan zuten haur oiartzuarrei buruzko dokumentalaren emanaldi irekia egin du Kattin Txiki elkarteak, Haurtzaro Ikastolako jantokian. Otsailean, haur erbesteratu, haien familia, talde memorialistetako kideentzako eta parte-hartzaileentzako saioa antolatu zuten Udalarekin elkarlanean, baina herriari ere erakutsi nahi izan dio Kattin Txikik ondu duen azken lana.
Etxetik al datorkizu musikarako sena? Esango nuke baietz. Familia bazkarietan, gabonetan... abesteko ohitura handia izan dugu. Elkartzen garenean musikari beti eskaintzen zaio momentu bat. Amak urte askoan jo zuen akordeoia eta abestea asko gustatzen zaio. Izebak ere akordeoia jotzen du, Nikole lehengusuak ere diskoa atera du... Zuen amona Miren Suediako SVT telebista kateak grabatu zuen 1963an Joxe Rekalde Garrokoa 'Maritxu nora zoaz' abesten dokumental batean. Nola jakin zenuten horren berri? Dokumentalari buruz informazio asko ez daukat. Ama tabernan lanean zegoen batean gizon bat gerturatu zen, dokumentalean agertzen ziren gizon-emakumeak ezagutzen ote zituen galdezka. Amona zen bat. Beraientzako ere sorpresa izan zen. Erakutsi zidatenean, opari bat izan zen. Asko emozionatu ninduen. Nik amonaren oroitzapena xahartuta daukat. Gaixotasunarengatik, ez zitzaion ahotsa ateratzen, nahiz eta egia den jendeak esaten zidala gaztetan oso-oso ongi abesten zuela. Entzutea, ahots fin-fin eta goxogoxoarekin, opari izugarria izan zen. Bideoak gordeak dauzkat, eta tarteka ikusten ditut. Noiz hasi zinen gitarrarekin kantari? Kantari, ttikitatik. Amak beti esaten zidan asko desafinatzen nuela. Ibargain Musika Eskolan urtebetez solfeo ikasten eta piano jotzen aritu nintzen. Duela hiru urte Harkaitz Minerrekin hasi nintzen gitarra jotzen ikastolan. Bi urte egin nituen; gero kanpora joan nintzen ikastera eta nire kabuz jarraitzen dut ikasten. DBH4n, Musika hautazkoan zortzi bakarrik ginen. Hain gutxi ginenez, aukera izan genuen gauza desberdinak egiteko Xabi Solanorekin: kantei oinarria sortu, abestu... Solanok animatu ninduen gitarrara. Pianoa gustatzen zait, baina abesteko gitarra askoz aproposagoa da. Lehenengo kontzertua Nikole eta Joxe Leonekin eman zenuen iazko uztailean. Zein sentsazio izan zenituen? Oso berezia izan zen kontzertu hura. Nikole niretzako pertsona eredugarria da. Bere diskoa asko gustatzen zait. Musika eta, batez ere, letra: esaten eta transmititzen duena. Bere lan horren zati batean parte hartzea oso berezia izan da, izugarrizko aprezioa diodalako. Entseguak Joxe Leonen etxean egiten genituen. Oso gizon berezia da. Entseguak oso une goxoak izan ziren. Kontzertuan jende gutxi izan zen, asko familiakoak... Oso berezia izan zen. Kulturabirusaren egitarauan ikusi zenez, gazte mordoxka zabiltzate Oiartzunen musikaren munduan, ezta? Baietz esango nuke. Malen eta Ekain (Elizasu) kristoren artistak iruditzen zaizkit. Beraien artean sortzen dutena oso polita da eta oso urrutira iritsi daitezkeela iruditzen zait. Uste dut gazteon artean badagoela gogoa; eta artistak. Zure kanta propioak sortzen al dituzu? Izan nuen sortzeko denboraldia. 10 bat kanta ditut. Lehen poesia asko idazten nuen; nahiko luzeak. Kantetan ere istorio bat kontatzeko ohitura daukat eta Nikoleren aholkua izan zen motzagoa izan behar nuela. Normalean, triste nagoenean idazten dut, edo gaiak ere pobrezia, errefuxiatuak... izaten dira. Letra tristea bada, musika ere hala izaten da. Amak esaten dit jendaurrean horrelako 10 abesten baditut publikoa
behera eramango dudala. Eta egia da. Goian nagoenean ere sormena landu beharko nuke... Aspaldian ez dut idatzi -unibertsitatea, arrauna...-, baina gustatzen zait. Etorkizun batean nahiko nuke zerbait egin nire sormenarekin. Jendaurrean zure kanta horiek abestu dituzu?
Haur erbesteratuen dokumentala
Azken kontzertuetan ez, baina Ergoiengo kontzertuan bat abestu nuen, Errefuxiatuak. Konfinamendu garaian egin nuen on-line kontzertuan ere beste bat jo nuen. Batez ere bertsioak abesten ditut, gehienak euskal musika. Asko gustatzen zaizkit Xabier Lete, Benito Lertxundi, Mikel Laboa... Gitarrarekin jotzeko oso abesti egokiak dituzte, eta asko transmititzen dute. Doinua gustatzeaz gain, kantak esaten duena oso garrantzisua da niretzat. Erosoen euskaraz abesten sentitzen naiz. Garai bateko euskal musikariak aipatu dituzu. Haiek nondik ezagutzen dituzu? Hori ere familiatik dator. Etxekoak bereziki Xabier Leteren oso zaleak izan dira. Amak tabernan lan egiten zuenean beti jartzen zuen Xabier Lete. Inkontzienteki bada ere, entzunaren entzunez ikasi egin nituen. Ez da oso ohikoa nire adinkideen artean Xabier Lete, Benito Lertxundi eta Mikel Laboa entzutea.
Martxoaren 8an, ekimen feministak
Martxoaren 8an ipuin kontaketa, kontzertua, literatur tailer feminista, zientziari buruzko hitzaldia eta film laburren emanaldia antolatu ditu aurtengoan Oiartzungo Feministen Asanbladak. Arlo askotan, oraindik, emakumeek borrokatzeko duten guztia agerian geratu zen.
Egun edo ekintza bereziengatik diren kontzertuak ezberdin prestatzen dituzu? Kontzertua irekia bada, gehien gustatzen zaizkidan abestiak aukeratzen ditut. Baina, adibidez, Sarek antolatutako Izan Bidea dinamikan edo martxoaren 8an saiatu nintzen ekimenarekin erlazionatutako abestiak jotzen. Sareren dinamikan saiatu nintzen presoekin lotutako abestiak aukeratzen (564, Haritzaren memoria...) eta martxoaren 8an, emakumeekin lotutako abestiak, poesiak... Jendaurrean kantatzeak zer ematen dizu? Badakit ez nagoela top-ean, baina iruditzen zait gauza politak egiten ditudala, eta gustatzen zait hori jendearekin partekatzea. Kontzertua bukatutakoan jendea gerturatzen zaizu, eta baloratzen du egiten duzuna. Adibidez Ergoienen Txikia jo nuen eta gizon bat gerturatu zitzaidan esanez ze poza eman zion bere garaiko abesti bat abesten entzutea gazte bat. Horrelako komentarioek asko betetzen naute.
Lan istripuen kontrako elkarretaratzea
Azpeitian 52 urteko langile oiartzuar bat hil zen lan-istripuan eta herriko ezker abertzaleak elkarretaratzea deitu zuen, heriotza hori salatzeko. Dagoeneko, urtea hasi zenetik, 12 langile hil dira lan-istripuetan. Azpeitiako Mendiaraiz enpresan hil zen garraiolari oiartzuarra, hodi bat gainera erorita. Bidean garraio enpresako langilea zen.
Zein musika duzu gustuko? Orokorrean, euskal musika entzuten dut, denetarik. Lete, Laboa, Lertxundi, Izaro, Olatz Salvador, Berri Txarrak, Iheskide... Ez daukat estilo bakarra. Musika egunaren eta animoaren baitan entzuten dut. Ingelesez, The Cranberries taldea dut gustukoena.
TELEFONO BALIAGARRIAK: - Udaleko informazio bulegoa: 943 49 01 42 - Udaltzaingoa: 943 49 33 11 - Taxia eta taxibusa: 943 49 14 74 - Elorsoro udal kiroldegia:943 49 25 52 - Manuel Lekuona udal biblioteka: 943 49 38 64 - Osasun Zentrua: 943 00 65 05 - Urmendi Haur Eskola: 943 26 00 86 - Elizalde Herri Eskola: 943 49 01 93 - Haurtzaro Ikastola: 943 49 16 59 - Oiartzun Irratia: 943 49 37 11 - Helduen Heziketa Iraunkorra-EPA: 943 49 00 48 - Bidez Bide/Bidelagun programak: 690 769 466
GUARDIAKO FARMAZIA: Martxoaren 19tik 25era
Egunez: Losa Iglesias • Mikelete, 5 • 943 49 19 31 Gauez: Escudero • Biteri, 16 (Errenteria) • 943 68 62 21