udal aldizkaria
Auzo Batzarrak izango dira datorren astean
2021eko URRIA • 269. ZENBAKIA
ABARAXKA LUDOTEKA
2021eko errepasoa, 2022ko aurrekontuak eta auzoetako egoera landu nahi ditu Udalak Datorren astean, hilaren 4tik 6ra, Auzo Batzarrak izango dira: Udala eta herriko bizilagunak aurrez aurre eseri eta elkarrizketan aritzeko urteroko hitzordua. 2021aren errepasoa, 2022ko aurrekontu proposamena eta auzo bakoitzaren egoera izango dira hizpide. Auzotarren ekarpenak eta iritziak ere jasoko dira. Herritarrei parte hartzeko deia egin die Udalak, izan ere, auzo batzarretan lantzen diren gaiak izaten baitira maiz auzoetan gerora egiten diren planteamenduen abiapuntuak. Bilerak berriz auzoetan izango dira Iaz, COVID19ak eragindako osasun larrialdia zela eta, auzo batzarrak udaletxean egin ziren. Aurten, auzo gehienetan berriz ere ohiko tokietan izango dira bilerak.
EGUTEGIA: Bilera guztiak 19:00etan izango dira. Altzibar: Urriak 5, asteartea, udaletxeko areto nagusian. Arragua: Urriak 4, astelehena, frontoi ondoko lokalean. Elizalde: Urriak 5, asteartea, Manuel Lekuona bibliotekan. Ergoien: Urriak 5, asteartea, Auzokalte Elkartean. Gurutze: Urriak 4, astelehena, Bizardia Elkartean. Iturriotz: Urriak 6, asteazkena, udaletxeko areto nagusian. Karrika: Urriak 4, astelehena, Artaso Elkartean. Ugaldetxo: Urriak 6, asteazkena, Isastiko auzo lokalean.
2021-2022 ikasturtea martxan dugu berriz ere eta berri onekin gatoz!!! FAMILIA EREMUA, hau da, 0-5 urte arteko haur eta familien presentzia eta parte-hartzea izango dugu berriz ere gurean! COVID19 a dela eta egitasmo hau bertan behera uztea baloratu eta erabaki zen iaz baina ikasturte honetan nolabaiteko ohiko egoerara bueltatu nahi dugu. Beraz, ONGI ETORRI ABARAXKARA!!! Urritik abendua bitarte esperimentatzen arituko gara. Aukera eta proposamen berriak sortzen, bizitzen eta sentitzen. Abenduan, balorazioa egingo dugu eta urtarriletik apirila arteko Abaraxka diseinatuko dugu elkarrekin. Urria izango dugu elkar ezagutzen hasteko hilabetea. Ate irekiak, irekiera festa, izen-emateak… Honen guztiaren berri ikastetxeen bitartez jasoko duzue, baina baita gure www.gazteoiartzun.net blogean ere.
Salbuespena, Altzibar eta Iturriotz auzoak izango dira. Bi batzar horiek udaletxeko areto nagusian izango dira, auzoan ez dagoelako espazio aldetik COVID19aren segurtasun neurriak betetzeko aforoa duen espazio egokirik. Bi auzo hauetako auzotarrei herrigunera joateko Xorrola herri barruko autobus zerbitzua erabil dezaketela gogora ekarri nahi die Udalak. Ugaldetxon ere biltzeko toki berria estreinatuko dute auzotarrek: Isastiko auzo lokal berria.
Ikasturte berri honetan kaleak eta plazak berreskuratu nahi ditugu! ADI, hauek dira datak: Urriak 2: IREKIERA FESTA, 16:30ean Kontzejupe plazan.
Altzibarko berrurbanizazioa martxan dago Olalde eremuaren sarreran biribilgunea eta aparkalekua egiten hasi da Udala Altzibarren, Olaldeko sarrerako bidegurutzeko arriskua gutxitzeko biribilgunea eta Aingeru eremuan 110 plazako aparkalekua egiteko lanak martxan daude. Aparkaleku berria Agerrealden gaur egun dagoen aparkalekuaren ordezkoa izango da, eremu horretan bertako jabeak garapen urbanistikoa egingo baitu.
ABARAXKA UDAL LUDOTEKAK ATEAK IREKIKO DITU!
Berrurbanizazio lanek urtebeteko iraupena izango dute eta eremuka egingo dira, auzotarrei ahalik eta oztopo gutxien eragiteko. 1.280.775 €ko aurrekontua izango dute lan hauek.
Urriak 2-16 (astelehenetan izan ezik): LH1-LH6 mailakoentzat ate irekiak (16:30-19:30). Urriko astelehenak: Familia Eremuko ate irekiak (16:30-19:30). Urriak 11: Familia eremuko bilera, 17:00etan Abaraxkan (aforoa dela eta, izena eman behar da abaraxka.oiartzun@gmail. com edo 645 005 496 zenbakira mezua bidalita). Hau guztia protokolo eta arauak betez, beti ere. Gurekin harremanetan jartzeko:
Era berean, auzoaren erdigune historikoko berrurbanizazioa egin ahal izateko prestaketa lanak hasi dira aste honetan.
E-maila: abaraxka.oiartzun@gmail.com Telefonoa: 645 005 496
Klarene plazan eta, Martintxo, Mikelete eta Donepetri kaleetan egingo dira lanak. Helburu nagusiak mugikortasuna hobetzea eta zaharkituak dauden azpiegiturak egokitzea dira.
JASO GURE ZIZTADA GOXUA!
Ugaldetxoko auzo lokala prestatu du Udalak
Arraskuelarre kalea egokitzen ari da Udala
HemenGuk-en udazkeneko azoka izango da bihar
Ugaldetxoko auzo lokala prestatzen bukatu du Udalak, Isastiko etxe berrien behekaldean udal jabetzakoa den lokala atonduz. Ugaldetxo auzoko lokalak 157 metro koadro ditu eta biltegi bat, aparte. Egokitzapen lanak egiten 137.000 €ko inbertsioa egin du Udalak. Auzo lokala Ugaldetxoko auzotarren esku egongo da. Aurten, bertan izango da Ugaldetxoko Auzo Batzarra (hilaren 6an, 19:00etan) eta bilera horretan landuko den gaietako bat izango da lokalaren funtzionamenduak eta erabilerak nolakoa izan behar duten.
Arraskuelarre kaleko mugikortasuna hobetzeko, berrantolaketa lanetan ari da Udala, brigadaren bitartez. Helburu nagusia kale horretan oinezkoentzako bide seguruak sortu eta irisgarritasuna hobetzea dira. Horretarako, zamalanen gune berri bat sortu da Belutene dendaren inguruan, kalearen alde oso bat oinezko pasabide izateko libre utzita. Era berean, epe motzean Arraskuelarre kaleko eremu bat txandakako aparkatzeko sistemakoa izango da aste barruan, bertan dauden komertzioetako bezeroei heltzeko erraztasuna eman asmoz.
HemenGuk herrik ekoizleen taldeak, Udalak eta herritarrek udazkeneko azoka antolatu dute biharko (hilak 2, 10:00etatik 14:00etara Kontzejupean). Bigarrenez, herrian ekoizten diren produktuak ezagutu eta erosteko aukera izango dute oiartzuarrek Kontzejupean. Oraingo honetan, 14 ekoizlek hartuko dute parte: Aldako; Arabolaza; Arraztalo; Elika; Gezamina elkartea; Larremotx; Lekungarai; Momotegi; Mucha kombucha; Ogiaren maitaleak elkartea; Pagoa; Papurrak; Txikierdi eta Zituene.
!
aski prexk aldizkaria
MATTIN KAZABON: "Oso polita dun hika aritzea jendearekin, konplizitate berezia sortzen dun"
Klixk!
Hikaren erabilera gutxitzen ari da Euskal Herri osoan. Oiartzunen ere ez da salbuespena. Hala ere, badira eragile eta norbanakoak hikaren berreskurapenarekin kezka badutenak, eta bidea egiten hasi direnak. Horietako bat da Mattin Kazabon.
Poesia errezitaldi musikatua eskaini zuten aurreko asteburuan Xose Estevezek eta Antton Kazabonek udaletxean. Ibargain Musika Eskolako Haizea Lekuona, Oihane Mitxelena eta Edurne Saizar musikarien laguntza izan zuten mimoz prestatu zuten saioa osatzeko.
Hik non ikasi duk hika hitz egiten? Hika, toka bederen, etxean; eta noka, ongi, aurreko ikasturteko hika ikastaroko saioetan, Pili Lizasorekin eta Xabier Eizagirre azpeitiarrarekin. Nahiz eta ni irakasle gisa aritu nindunan, noka izugarri ikasi ninan haiekin. Egunerokotasunean hika aritzeko ohitura bai al daukak? Gero eta gehiago. Lehen toka aritzen nindunan etxean eta lagunartean, baina orain ekintza politiko gisako zerbait dun niretzako hika aritzea: galtzen ari dun, batez ere noka, eta zerbait egin behar dinat. Lehen, lagunekin, mutilekin aritzen nindunan hika, baina neskekin ez. Orain, biekin saiatzen naun hika egiten. Lagun batzuek ohitura hori hartzen diten: "Mattinekin, hika!". Ohitura hartzea dun, azken finean. Baten batekin konplizitatea badagoela ikusten badinat, eta hika baldin bazakin, saiatzen naun hika egiten harekin. Iaz, Euskaraldiarekin batera Oiartzunen antolatu zen Hikaldian parte hartu huen. Zertarako balio izan zian? Egia esan, Hikaldia niretzat ez zunan hainbesteko aldaketa izan. Ordurako hika aritzeko saiakera egiteko jarrera hori kontzienteki hartua ninan, ahalik eta jende gehienari hika egiteko. Nahiz eta batzuetan ez ausartzen... Baina Hikaldian, hika aritzea espero ez ninan bat edo besteren bat topatu ninan. Hikaldian 408 lagunek hartu ziaten parte. Jendeak hika aritzeko gogoa badik? Hala ematen din! Edo konturatzen ari ditun galtzen ari dela eta zerbait egin behar dela. Hikari aprezioa ikusten dun. Erabilera beste kontu bat dun, zeharo; beste pedagogia batzuk erabili beharko dizkinagu horretarako. Iaz Ttur-Tturrek antolatutako hika ikastaroan parte hartu huen irakasle gisa. Orain izenematea garaian gaudek. Zergatik animatuko hituzke oiartzuarrak izena ematera? Aurreko ikastaroa teoriko xamarra izan huen. Xabierrek (Eizagirre) asko zakin hikari buruz eta teoria asko sartu zinan. Aurten praktikan zentratzen saiatuko ditun, hitz egitean, eta ez hainbeste zergatik den gauza bat era batera eta
bestea bestera. Jendeak hizketarako erraztasuna hartzeko helburuarekin. Azken finean, horixe dun kontua: ni batzuetan ez naun konturatu ere egiten hika ari naizen edo ez. Batzuetan, zuka hasi eta nire gorputzarekin arraro sentitzen naun. Hika ikastaroan izena ematean, gainera, topatzen dun jende multzo bat zeintzuekin hika aritzeko. Oiartzungo hikan aritzen gaitun. Iaz batzuk sopresa hartu zitenan, hika batua izango zelakoan. Ttur-Tturrek antolatu din eta helburua Oiartzunen hika gehiago egitea dun, beraz, Oiartzungo erara egitea da normalena.
Poesia errezitaldi musikatua
Pili Lizaso aritu zuan irakasle hirekin batera, eta aurten ere ariko dun. Iturrioztarrak dituk, agian, hikari hoberen eutsi diotenak Oiartzunen... Iturriotzen oso ondo kontserbatu dun hika. Aurreko egun batean joan nindunan hara, eta gizon eta emakume bat hika aritu zitunan euren artean, toka eta noka, primeran. Eta oso toki gutxitan gertatzen dun hori dagoeneko. Uste edo esaten diagun bezain zaila al duk hika? Aitzakia galantak ditun horiek. Nire ustez ez dun zaila. Noka eta toka arteko diferentzia ez da batere. Jendeari zaila egiten zaion ez duelako ikasi eta ez duelako egiten, eta hori normala da. Baina igoal-igoala dun, lau gauza aldatuta. Hika bera zaila ote den? Beno, ez dun hizkuntza berri bat.. Hizkuntza berri bat ikastea zailagoa dun! Praktikarekin eta lotsarik ez edukitzearekin lotuko niken zailtasuna.
'Txiki' eta Otaegi gogoan
Irailaren 27a egun seinalatua da Euskal Herriko historian, Juan Paredes Txiki eta Otaegi ETAkideak (FRAPeko hiru kiderekin batera) fusilatu zituztelako. Erregimen frankistak eraildako azken bost pertsonak izan ziren. Sortuk, Elorsoron egindako ekitaldi nazional batekin oroitu zituen Txiki eta Otaegi.
Hika erabat desagertuko balitz, zer galduko genikek? Kolorea eta grazia. Kapitalismoarekin gertatzen den bezalaxe, berezitasunak eza: dena uniformizazioa eta globalizazioa, dena igoala. Igual din hemen zer hitz egiten den... Hikak badin erabilera eta komunikatzeko balio din, baina baita ere badun atzekoengandik etorri zaigun zerbait, herentzia. Nik horrekin asko lotzen dinat: euskal kulturarekin eta euskal identitatearekin, Oiartzungo historiarekin. Azkenean, tradizio horri heltzeko modu bat dun hika aritzea, nahiz eta gaur egun pixka bat praktika galdu dinagun. Oso polita dun hika aritzea jendearekin, oso konplizitate berezia sortzen dun.
Oiartzungo Flauta Taldearen agurra
30 urteko ibilbidea egin ondoren, Oiartzungo Flauta Taldeak agur esatea erabaki du. Hori dela eta, taldeak kontzertua eman zuen. Urte luze hauetan taldea izan denaren adierazgarri izan zen emanaldia.
* Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak antolatutako HIKA IKASTAROAn izena emateko epea irekita dago urriaren 10a arte (943 26 01 82/oiartzun@tturttur.eus). Ikastaroa bera urriaren 19tik azaroaren 25era izango da. Ordu eta erdiko sei saio izango dira (astearte edo ostegunetan).
TELEFONO BALIAGARRIAK: - Udaleko informazio bulegoa: 943 49 01 42 - Udaltzaingoa: 943 49 33 11 - Taxia eta taxibusa: 943 49 14 74 - Elorsoro udal kiroldegia:943 49 25 52 - Manuel Lekuona udal biblioteka: 943 49 38 64 - Osasun Zentrua: 943 00 65 05 - Urmendi Haur Eskola: 943 26 00 86 - Elizalde Herri Eskola: 943 49 01 93 - Haurtzaro Ikastola: 943 49 16 59 - Oiartzun Irratia: 943 49 37 11 - Helduen Heziketa Iraunkorra-EPA: 943 49 00 48 - Bidez Bide/Bidelagun programak: 690 769 466
GUARDIAKO FARMAZIA: Urriaren 1etik 7ra
Egunez: Losa Iglesias • Mikelete, 5 • 943 49 19 31 Gauez: Escudero • Biteri, 16 (Errenteria) • 943 68 62 21