udal aldizkaria
UEMAren Salto! udaleku ibiltarietan izena eman dezakete 14-18 urte arteko gazte oiartzuarrek Begirale eta sukaldari gisa lan egiteko lagunak ere behar ditu UEMAk UEMAk aurten ere udalerri euskaldunetako gazteentzako Salto! udaleku ibiltariak antolatu ditu. Oiartzungo 14 eta 18 urte arteko gazteek ere izango dute horietan parte hartzeko aukera, Oiartzun UEMAko kide baita. Iaz Salto! udaleku ibiltariek izan zuten arrakasta ikusirik, aurten, parte-hartzaileen kopurua bikoiztea erabaki du UEMAk: guztira, 100 gazterentzako tokia izango da. Ekainaren 27tik uztailaren 3ra izango da Salto!. 50 laguneko bi zutabe aterako dira, bata Tolosatik (Gipuzkoa) eta bestea, Etxarri-Aranaztik (Nafarroa). Lau eguneko bidea egin ondoren, guztiak Leitzan (Nafarroa) elkartuko dira.
2022ko OTSAILA • 278. ZENBAKIA
'Trapu zikinak'-en estreinaldi ederra
Udalbiltzaren Geuretik sortuak proiektuaren baitan Oiartzunen egonaldia egin duen Lore More antzerki konpainia nafarrak labaderoen inguruan gure herrian sortu duen Trapu zikinak antzezlana estreinatu zuen, arrakastaz, pleno aretoan.
Begirale eta sukaldariak behar ditu UEMAk Era berean, udalekuetan lan egiteko begirale eta sukaldariak ere behar ditu UEMAk. Gazteekin lan egiteko prest daudenek, martxoaren 4a arte izango dute curriculumak arnasguneak@uema.eus helbidera bidaltzeko aukera. Honako jakintza hauek baloratuko dira: begirale titulua; EGA (edo baliokidea); hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak; eskarmentua antzeko lanetan; euskararekiko sentsibilizazioa eta taldean lan egiteko gaitasuna.
Altzibarko aparkalekua, irekita
Altzibarko aparkaleku berria, Aingeru eremukoa, erabiltzen hasi dira auzotarrak. Eremu horretan, Olaldeko sarrera-irteera hobetzeko biribilgunea ere egin da.
Salto! udaleku ibiltarietan parte hartu nahi duten gazteek martxoaren 31 arte izango dute horretarako aukera, www.uema.eus webgunearen bitartez. Informazio gehiago 943 91 66 99 telefonora deituta edo hezkuntza@uema.eus-era idatzita eskuratu daiteke.
Mugikortasuna eta trafikoa hobetzeko margoketak egin dira herriko bost auzotan Altzibarren, Arraguan, Elizalden, Iturriotzen eta Ugaldetxon egin dira lanak Mugikortasuna eta trafikoa hobetzeko asmoz, margoketak egin ditu Udalak azken asteetan herriko bost auzotan: Altzibarren, Arraguan, Elizalden, Iturriotzen eta Ugaldetxon.
Motorrentzako aparkaleku gehiago Motorrentzako aparkaleku-eremu berriak atondu dira lau auzotan: Altzibarren, Olalden; Arraguan, Ganboxa (argazkian) eta Iturrine kaleetan; eta Elizalden, Arraskuelarren, Sibelutsen eta Iparralde Bide margoketak egin dira eta aparkalekuak mar- etorbidean. gotu. Esate baterako, Tronpeon stop-a, Altzibartik Elizaldera trafiko marrak markatu dira eta Elizaldeko Rafael Pikabea etorbidean oinezkoentzako pasabideak.
Udal langileak, Lan Erreformaren kontra
Espainiako gobernuaren Lan Erreforma berrituaren kontra eta, 2010 eta 2012ko lan erreformak ezereztearen alde, elkarretaratzea egin dute Oiartzungo udaletxeko langileek. Gobernu Taldeko ordezkariek ere bat egin dute elkarretaratzearekin.
Altzibarko Kaleberrian lehendik zeuden aparkalekuak berriz markatu dira, eta Ugaldetxoko futbol zelaian, berriz, berrantolatu egin dira aparkalekuak. Iparralde etorbidean, zamalanetarako gunea ere zehaztuko da.
Ugaldetxoko errekan 448,5 kilo hondakin garbitu dira
Kontxa Murgia omentzeko ekintzak antolatu dira
Iparra galdu gabe orientazio jolasa Arditurrin
Atsolorra prestatzen hasiko dira Udala eta gurasoak
448,5 kilo hondakin atera ditu Udalak Oiartzun ibaiaren Ugaldetxoko zati batean (Atamitx, Kalexa plaza atzealdea eta bidegorrian): pneumatikoak, latak, erosketa orgak, rafiazko poltsak... Talaiako garbigunera bideratu dira bildutakoak. Ugaldetxon bertan, Añarre sarrerako errekan eta Gurutzen, Lanbarrengo Alkotz errekan ere garbiketak egin dira urtarrilean zehar. Itsasora heltzen den hondakinen %80 erreka, ibai eta lur-eremuetatik iristen da. Garbiketak egitea hala ere, ez da irtenbidea: herritarron ardura da errekak zabortegi ez bihurtzea.
Kontxa Murgia Egaña omentzeko berriz ere indarrak batu dituzte Udalak eta Fato Cultural Daniel Castelaok. Gaur, (hilaren 11, ostirala) Galiziako eta Euskal Herriko poesia errezitaldi musikatua izango da, Xose Estevez eta Antton Kazabonen eskutik (udaletxeko areto nagusian, 19:00etan). Bihar (hilak 12, larunbata), Kontxa Murgiari omenaldia egingo zaio jaiotetxean: Manuel Lekuona bibliotekan, 12:00etan. 1807ko otsailaren 29an jaio zen Maria Concepcion Juliana Sebastiana (Kontxa), Manuel Martinez galiziarraren ama izango zena.
Igandean (hilak 13), Arditurriko parketxean orientazio jolasetan aritzeko aukera izango da. Familia osoari eskainitako ekintza da Iparra galdu gabe: inguruan zehar sakabanatutako pistak topatuz, ibilbidea egin beharko dute partehartzaileak. Goizeko 10:00etatik 12:00etara, hogei minuturo aterako dira. Aldez aurretik izena eman beharko da parte hartzeko (arditurri@ gipuzkoanatura.eus edo 943 49 50 69/688 89 50 68), eta ekintzan parte hartzeko 3 € ordaindu beharko dira (familia ugarien kasuan, kide batek dohainik izango du).
2021ean jaiotako haur oiartzuarrei ongietorria emateko, atsolorra prestatzen hasiko dira Udala eta gurasoak. Iaz, 73 haur jaio ziren Oiartzunen eta guztiek jaso dute atsolorraren prestaketan parte hartzeko gonbita. Lehenengo bilera hilaren 17an (osteguna) izango da, 17:00etan, udaletxeko areto nagusian (haurrekin bertaratu daiteke bilerara). Atsolorra jaioberriei komunitatera ongietorria emateko euskal ohitura da. Oiartzunen, 2016tik, berreskuratu eta garaietara egokituta ospatzen dute Udalak eta gurasoek.
!
aski prexk aldizkaria
MARTXEL BEREAU: “Oso libre sentitzen da bat mendian; esperientziak oso intentsoak dira"
Klixk!
Martxel Bereauk mendirako egina dirudi: espezialitate ia denak probatu ditu. Zaletasuna ofizio bihurtu du.
Ia hiru urtez esperoan egon ondoren, Korrika apirilaren 10 goizealdean pasatuko da Oiartzundik. Egun hori zein aurretik giroa berotzeko, Intxixu AEK-k Korrika Batzordea jarri du martxan. Herriko eragileekin batera antolatuko dute Korrikaren iritsiera.
Mendiarekin harreman estua daukazu. Noiz hasi zen harreman hori? Txikitan, gurasoekin asko ibili gara Pirinioetan eta bidaian (Herbehereetara, Italiara...). Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zientziak ikasi bitartean mila gauzetan ibili nintzen; dena gustatzen zitzaidan! Karrera bukatuta eskalatzen hasi nintzen. Bidaiei forma eman nahi izan nien, eta hor hasi nintzen murgiltzen. Oso intentsoa izan da hurrengo urteetan egin dudan ibilbidea. Zer du mendiak horrela lotzen duena? Gauza asko! Oso libre sentitzen da bat mendian eta, momentu batzuetan, nahi dena erabaki eta norbere modura egiten ditu gauzak. Eta gaur egun hori gure gizartean ez da hain erraza! Harremanak eta bizipenak ere oso intentsoak dira mendian. Lagun asko eta bikotea ere, Iratz, mendian ezagutu ditut. Mendiak ematen dituen aukera guztiak probatu dituzula esan genezake... Orain, txikitxoa dugula, asko ari gara oinez ibiltzen eta asko disfrutatzen dugu paseo horietan. Mendian korrika egitea ere asko gustatzen zait; alpinismoa; eskalada -arrokakoa eta izotzean-... Bakoitzari bere garaian, oraindik xarma aurkitzen diet denei. Kirolenen Mendiko kiroletako irakasle zara. Erraza al da mendiko gida izaten erakustea? Ez, ez da erraza. Maila handiko jendea etortzen zaigu, goi mendian bere kabuz oso ondo ibiltzen dena. Formatzailea bera oso jantzia egon behar da mendiko gidaritzari dagozkion aspektu guztietan -teknikoki, azalpenak emateko, mendia irakurtzen...-. Asko exijitzen du, baina momentuz, oso gustura egiten dut. Lehenengo urtea berdina da denentzat eta gero adar desberdinetan espezializatu ahal zara: mendi ertainean; arroilatan; arrokan edo goi mendian. Ni espezialiate guztietan aritzen naiz pixka bat, baina ordu gehienak eskaladan eta goi mendian ematen ditut. Ikasgai teoriko amankomun batzuk ere ematen ditut: fisiologia, entrenamendua... 30 urte inguru nituela hasi nuen formakuntza han bertan, lanarekin uztartuz. Bukatuta, gidaritza batzuk egiten hasi nintzen. Asko gozatzen dut goi mendian. Eszedentzia hartzekotan nengoen, ehuneko ehunean gidaritza probatzeko, eta hortan nenbilela, lan aukera hau suertatu zitzaidan.
Bezeroa oporretara etortzen da, beraz, hasteko, ondo pasatu behar du eta ekintza segurtasunez egin. Bezeroak denerako kontratatzen zaitu: erreserbetatik hasita. Dena ondo ateratzearen ardura gidarena da. Gauza asko daude atzean.
Korrika 22 badator Oiartzunera!
Zein da mendian bizitu duzun esperientziarik gogoangarriena? Gogoangarrienetariko bat, 2009an Iratzek eta biok Alpeetan egin genuen ipar pareta bat da. Hirugarren egunean, beheraka gindoazela, gauak harrapatu gintuen eta paretan geratu behar izan ginen beste gau bat. Ekaitz handi batek harrapatu gintuen eta oso naturaren menpe sentitu ginen, ezin genuen ezer egin. Inflexio puntu bat izan zen. Hurrengo goizean, gendarmeek helikopteroan atera gintuzten handik. Lau egun generamatzan aktibitatean, deshidratatuak geunden... Gogorra izan zen. Beste esperientzia gogoangarri bat, Iratzek eta biok Yosemiteko (AEB) Capitanen The Nose egin genuenekoa da. Uda zen, izugarrizko beroa egiten zuen eta ez zegoen inor. Baina gu horretara joan ginen. Oso oroitzapen ona dugu biok. Baduzu mendiarekin loturiko ametsik?
Xanisteban egun artistikoa, otsailean
Oiartzungo Gazte Sortzaileek bertan behera utzi behar izan zuten abenduaren 26rako antolatua zuten emanaldia. Saioa berreskuratu dute orain, eta herriari eskaini euren lana. 17 gaztek hartu dute parte, diziplina ezberdinak uztartuz: antzerkia, literatura, musika, poesia, arte plastikoak...
Buf! Asko! Nire burua altueran ez dut probatu, 7.000 metroan-eta, eta gustatuko litzaidake. Baina orain, txikitxoarekin, gauza horiek bigarren planora pasatu dira eta aurreragoko utzi beharko ditut. Azkenaldira albiste latzak ari gara entzuten mendiarekin loturik. Zer hartu behar da kontuan mendira abiatu aurretik? Gauza asko hartu behar dira kontuan. Izugarri eguraldi ona egiten ari da, elurra oso egonkor dago, baina elur hori, gauean egiten duen hotzarekin, asko hozten da. Edozein toki, nahiz eta erraza eman, oso arriskutsua izan daiteke ez baditugu kranpoiak erabiltzen eta ez badakigu erabiltzen. Irristatuz gero, ez zara geratuko. Mendia oso eskuragarri dago mundua guztiarentzat, baina ez badago formakuntza edo prestakuntza, oso arriskutsua izan daiteke. Orokorrean, errespetu gutxiegi diogu mendiari. Eguraldi ona ikusten badugu, iruditzen zaigu mendia ondo dagoela. Hori da daukagun ohitura txarra.
Ibargaingo ikasleen piano kontzertua
Ibargain Musika Eskolako 20 ikaslek (horietako 11, pianojoleak) kontzertua eskaini dute. Asteburu honetan Andoaingo Nazioarteko Piano Jaialdian parte hartuko dute horietako eta etxekoen aurrekoa entsegu gisakoa izan zen.
Zeintzuk dira zure mendi kuttunak? Etxean, Aiako Harria eta Jaizkibel. Eskalatzeko, Etxauri, han hasi nintzelako. Eta Pirinioetan txoko zoragarri asko daude alpinismoa eta eskia egiteko. Etxe inguruan geratzen naiz!
Gidari lanaren atzean ikusten ez diren aspektu asko daude? Bai. Gidari batek, aspektu teknikoez gain, jakin behar du zein ingurutan mugitzen den, bertako historia, zuhaitzak, parajeak, arroka motak... Hortan dexente sakontzen da; ematen duena baino gehiago. Ardurako lana da gidarena. Estimatua al da? Europan eta Ipar Amerikan oso zabaldua dagoen ofizioa da. Ondo ikusita dago eta baldintza ekonomikoak ere onak dira. Hemen, orain ari da zabaltzen, poliki-poliki, mendi gidariaren figura. Gero eta gehiago gara eta jendea txukun ari da lanean, baina oraindik ere mesfidantza badago. Aita Alpeetara eraman nuen lehenengoan esan zidan: "Hori gidaririk gabe egin daiteke... hainbeste diru..." Baina astea pasatu ondoren, konturatu zen zer zegoen atzean. Zer da gidari on batek egiten duena?
TELEFONO BALIAGARRIAK: - Udaleko informazio bulegoa: 943 49 01 42 - Udaltzaingoa: 943 49 33 11 - Taxia eta taxibusa: 943 49 14 74 - Elorsoro udal kiroldegia:943 49 25 52 - Manuel Lekuona udal biblioteka: 943 49 38 64 - Osasun Zentrua: 943 00 65 05 - Urmendi Haur Eskola: 943 26 00 86 - Elizalde Herri Eskola: 943 49 01 93 - Haurtzaro Ikastola: 943 49 16 59 - Oiartzun Irratia: 943 49 37 11 - Helduen Heziketa Iraunkorra-EPA: 943 49 00 48 - Bidez Bide/Bidelagun programak: 690 769 466
GUARDIAKO FARMAZIA: Otsailaren 11tik 17ra
Egunez: Antunez Irastorza • Done Eztebe, 5 • 943 49 03 52 Gauez: Anton Elosegi • Aitzbitarte, 1 (Errenteria) • 943 52 61 09