dfsafsdfdsj

Page 1

udal aldizkaria

2011ko IRAILA • 36. ALEA

Partzuergoaren egoitza berrian hasi dute ikasturtea 11 ikasgeletako haurrek

Garbigune berria eraikitzeko lanak martxan daude

Hilaren 2an hasi zen ikasturtea Udal Ikastola Partzuergoko ikasleentzat

Urtea bukatzeko lanak eginak egongo dira, aurreikuspenen arabera

Udal Ikastola Partzuergoaren egoitza berriaren lehenengo fasea bukatu da eta 11 geletako haurrek egoitza berrian hasi dute ikasturtea. Hilaren 2an hasi zen ikasturtea Udal Ikastola Partzuergoko ikasleentzako eta horietako askok, egoitza berria estrenatu dute. Lekualdatzen lehenengoak Zaharren Egoitzan zeuden ikasgeletako haurrak izan dira.

Udalarentzako herrian 0-3 kalitatezko hezkuntza bermatzeko ezinbestekoa da Partzuergoaren beharrak asetzea. Udal Ikastola Partzuergoaren funtzionamenturako ere, egoitza bakarrean ikasgela guztiak biltzea egokiagoa da. Gaur egun oraindik lau tokitan banatuta daude ikasgelak: egoitza berrian, Haurtzaro Ttikin, Karrikako Iturburun eta Arri Gainen.

1.400 metro koadro, kalitatezko hezkuntzaren mesedetan Udal Ikastola Partzuergoaren egoitza berria Ager IĂąarra arkitektoak diseinatu du. Irizpide eta material ekologikoak erabili dira eraikina egiteko unean.

Garbigune berria, eta behin betikoa, eraikitzeko lanak egiten ari da San Markoseko Manokumunitatea Arraguako Talaia poligonoan. Orain arteko garbigunea egon den toki berean egongo da garbigune berria, baina eremu handiagoa hartuko du (2.000 metro koadro). Lanak uztailean hasi ziren, eta aurreikuspenen arabera, urte bukaerarako prest egongo da. Udalak eskatuta ari da lanak egiten San Markoseko Mankomunitatea. Garberan dagoen garbigunearen antzekoa izango da Talaiako garbigune berria, bai antolaketan eta bai itxuraz. Oiartzuni eta inguruko herriei emango die zerbitzua Orain arteko garbiguneak oiartzuarrei soilik eskaini die zerbitzua. Garbigune berriak, handiagoa eta egokituagoa, inguruko herrietako bizilagunei ere eskainiko die zerbitzua.

11 ikasgela, sukaldea, psikomotrizate gela, tailer gela, jolasparkea, anfiteatroa... ditu 1.400 metro koadrotan. Etorkizunean, egoitza honi bigarren solairua egingo zaio.

Iaz, hondakinen atez ateko bilketa martxan jarri zenean, garbigune zerbitzua jarri zuen martxan Udalak, behin-behinekoa zela azalduz. Etxeetan sortzen diren noizbehinkako hondakin bereziak jaso eta egoki bideratzeko prestatutako tokia da. Oiartzuarren artean, zerbitzuak oso harrera ona izan du.

Lau tokitan ditu ikasgelak Partzuergoak Azken helburua Udal Ikastola Partzuergoa osatzen duten etapa guztiak egoitza bakarrean biltzea izango da.

Lanek dirauten bitartean, behin-behineko garbiguneak funtzionatzen jarraituko du: asteartetik larunbatera goizez eta astearte, asteazken eta ostiraletan arratsaldez ere bai.

Ikasturte berria partzuergaoren egoitza berrian hasi dute 11 ikasgeletako haurrek.

Garbigune berriaren obrak San Markos ari da egiten.

Maria Garaiar plaza, berdintasunaren alde

Udako igerilekua ixteko, jolasak eta askaria etzi

Zaintzaileentzako doako ikastaroa antolatu da

Jaio aurretik ere, euskaraz bizitzen

Maria Garaiar izena izango du Elizalden Udal Ikastola Partzuergoaren egoitzaren lanengatik sortu den plaza berriak. Maria Josefa Garaiar Karrerari zor dio izena plazak. 1889an jaio zen emakume hau Ugaldetxoko Txipito baserrian eta UGTko sindikalista izan zen. 36ko Gerran gogor errepresaliatu zuten, heriotza zigorrera kondenatuz. Gero, bizi osoko kartzela zigorrarengatik ordezkatu zioten kondena frankistek. Berdintasunaren bidean emandako urratsa da.

Udako igerilekuaren denboraldia igandean, hilak 11, bukatuko da. Bezperan, hilak 10, larunbata, txokolatada eta puzgarriak antolatu dituzte 16:00etatik aurrera udarari agur esateko. Ekainaren 11n udako igerilekua ireki zenetik 22.000 erabiltzaile inguru izan ditu igerilekuak, hauetako gehienak bertako bazkideak. Datu ona, egin duen eguraldi kaxkarra kontuan hartuta. Uztailean, besteak beste, Oiartzungo zein inguruko herrietako udalekuetako haurrek gozatu dute igerilekuaz.

Zaintzaileentzako doako ikastaroa antolatu du Udaleko Gizarte sailak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Lahar Elkargoko Silvia Camio izango da zaintzaileen estresari buruzko bost saio izango dituen ikastaroa emango duena, irailaren 20tik urriaren 4a bitartean. Ikastaroan izena emateko formakuntza@laharelkargoa. org edo 663 057 223 telefonoa dira bidea. 20 lagunentzako tokia dago, beraz, bete arte luzatuko da izen-ematea, hilaren 19ra gehienez jota.

Haurrak amaren sabelean dauden unetik bertatik hasten dira hizkuntzak entzuten eta ohiturak hartzen. Hori hala dela egiaztatuta dago, eta guraso izango diren oiartzuarrek euren semealabekin izango dituzten hizkuntz ohituretan sentsibilizatu eta eragin asmoz, euskararen motibaziorako saioak egiten ditu Udaleko Euskara sailak. Anbulatorioan, emaginarekin elkarlanean, haurdunaldiaren azken hilabeteetan dauden gurasogaiekin egiten dira saio hauek.


!

aski prexk aldizkaria

BIXENTE MITXELENA: “Egindako lanaren sentsazio hobearekin etorri gara, nahiz postu txarrak egin” Segako Europako Txapelketan parte hartu du Bixente Mitxelenak abuztuan. Esloveniako Cerklje na Gorenjskem hirian izan den txapelketan Euskal Herria ordezkatu duen kirolarietako bat izan da. Taldea 15 segalarik osatu dute, hamar gizonezkok eta bost emakumek. Europako Sega Txapelketan 34. postuan bukatu duzu. Zein da egiten duzun balorazioa? Sekula egin dudan posturik txarrena da. Antolakuntzarentzako, balorazioa txarra da. Belardian bertan, hasi aurretik, bagenekien ez genuela zereginik. Eta hala gertatu zen. Gure belar sailaren eta bukaerakoaren artean, izugarrizko diferentzia zegoen. Beti 25. postutik behera egin izan dut eta 34. egitea, balorazio txarra da. Eta euskal selekzio gisa, zein da balorazio orokorra? Postuen aldetik, balorazioa ez da ona. Ez dugu hobetu eta lehen ondo egiten genuenok okerrago egin dugu. Baina, bestetik, egindako lanaren sentsazio hobearekin etorri gara. Aurreko Europako txapelketan jendea saila ezin bukaturik ibili zen. Aurten postu txarrak egin ditugu, baina bakoitzak bere lana txukun egin du. Hori zen gure nahia. Orain, abiadura sartzen hasi behar dugu. Hemendik lau urtera Europako Txapelketa Euskal Herrian izango da eta ordurako hobetu nahi genuke. Sei herrialdetako ordezkariek parte hartu duzue: Alemania, Austria, Eslovenia, Hego Tirol, Suitza eta Euskal Herria. Zer nabarmenduko zenuke beste selekzioetatik? Suitzarrak izan dira jaun eta jabe, nesketan eta mutiletan. Selekzio onena du Suitzak. Gainera, kirolari onei sail onak tokatu zaizkie eta izugarrizko markak egin dituzte. Iruditzen zaigu segan gu garela nagusi, baina haiek ikusi gabe ezin da esan zein den segalari ona, lan horietan behintzat. Herrialde bakoitzak sega-mota, segakera... diferentea du. Gu denen artean gaude. Batzuei suitzarren era gustatzen zaie, besteei alemaniarrena, besteei Hego Tirolekoena, bada hemengoa mantentzen duenik, nahiz eta emaitzak ez diren hain onak... Pixkanaka aurreratzen ari gara, hala ere.

Eta zure gustuko segakera zein da? Hemengo tresnei alemaniar erako kirtena jartzen diet. Ez dut erabat murgildu nahi era horretan, baina alemaniar eran nabil. Joseph Maillerren eratik noa. Berak beti egin izan du hamar onenen artean eta aurten 22. egin du. Adineko gizona da, baina oso segalari segurua eta ona. Europako Txapelketa bi aldiz irabazi duen bakarra da, aurtengo txapeldunarekin batera. Berarekin hartueman franko dugu. Esaten du euskaldunongandik asko ikasi duela. Lehen, belarra ebaki eta bota egiten zuen eta guk, moztu eta bertan uzten dugu. Orain moztu eta utzi egiten du. Askotan elkartzen gara iritziak kontrastatzeko. Gure artean oso harreman ona dago. Suitzarrekin ere bai.

Klixk! Artikutzara, independentziaren alde

San Agustin egunarekin, Artikutzara joatea ohitura bizia da oraindik ere oiartzuarren artean. Aurten, Independentistak Sareak independentziaren aldeko aldarrikapen bihurtu du urteroko txangoa. 60 lagun inguruk parte hartu zuten plazatik Artikutzara bitarteko martxan, zapi berdeak lepoan jantzita.

Udalak laguntza eman dizu txapelketara joan ahal izateko. Horrelako laguntzak beharrezkoak dira herri kirolak sustatzeko? Gure aurrekontua Esloveniara joateko 30.000 euroren bueltan zegoen. Ez dugu laguntzarik jaso izan eta aurten Udalak eman izana eskerrak emateko modukoa da. Euskal Herria ezagutzera emateko baliatu duzue aukera, euskal selekzioen aldeko aldarrikapena egiteko.

Karrika eta Gurutze, festetan

Karrikan eta Gurutzen ere auzoko festak ospatu dituzte abuztuan. Abuztua, izan ere, festaz betetako hilabetea da gurean: hasieran xanistebanak, erdialdean Karrikako Ama Birjin jaiak eta bukaeran, Gurutzeko sanagustinak. Bi auzoetako Jai Batzordeek antolatutako ekimenak arrakastatsuak izan dira.

Beti egiten dugu. Dantza-taldea, txistulariak, aizkolariak, harri-jasotzaileak, trontza... Gure kultura erakutsi eta lurraldetasuna aldarrikatzen dugu. Aurten, Euskal Herria/Baskeland jartzen zuen kartelaren azpialdean España zioen. Hori ez zela hala esan genien. Hego Tirolekoekin ere berdina gertatzen da, Italia jartzen diete. Lehenengo egunean Espainiako eta Italiako banderak igo zituzten, eta aldatzeko eskatu genuen. Ez ziguten arazorik jarri. Ereserkia ere Nafarroakoa jarri izan digute irabazi izan dugunean. Segak zer nolako etorkizuna du? Gazte jendea animatu nahi genuke. Badabiltza gazte batzuk, baina arazoa da minimoa ikasi ondoren, ez dutela jarraitzen. Nire semea, Unai, hemengo txapelketan atera da, gaztetan, baina hemendik lau urtera oraindik gazte xamarra izango da Europako Txapelketara.

TELEFONO BALIAGARRIAK: - Udaleko informazio bulegoa: 943 49 01 42 - Udaltzaingoa: 943 49 33 11 - Atez ateko Informazio Bulegoa: 900 49 11 11 - Udal Etxebizitza Bulegoa: 943 49 10 00 - Taxia eta taxibusa: 943 49 14 74 - Iparbus eta Xorrola: 943 49 18 01 - Eusko Trenbideak: 902 543 210 - Elorsoro udal kiroldegia:943 49 25 52 - Manuel Lekuona udal biblioteka: 943 49 38 64 - Osasun Zentrua: 943 49 11 01 / 943 49 26 04 - Elizalde Herri Eskola: 943 49 01 93 - Haurtzaro Ikastola: 943 49 16 59 - Oiartzun Irratia: 943 49 37 11 - Helduen Heziketa Iraunkorra-EPA: 943 49 00 48 - Bidez Bide/Bidelagun programak: 690 769 466

GUARDIAKO FARMAZIA: Irailaren 9tik 15era

Egunez: Antunez Irastorza • Doneztene, 5 • 943 49 03 52 Gauez: Quetglas-Sanchez • San Markos, 1 (Beraun) • 943 34 45 59

?

Atez atekoa hobetzeko argibideak: Hobetu orain arteko zure lana honako aholku erraz hauekin Biltzen den oihalarekin zer egiten da?

2010eko maiatzetik 2011ko maiatzera, 86.153 kilo oihal jaso dira gure herrian horretarako dauden edukiontzietan. Oldberrik kudeatzen du bilketa hau eta jasotzen duen materiala behartsuei emateko, bigarren eskuko dendetan saltzeko, bidezko merkataritzako merkatutan saltzeko eta oihala bestelako erabileratako birziklatzen dituzten enpresei bideratzeko izaten da. Gainera, gizartetik kanpo gelditzeko arriskuan dauden langileei lana ematen diote euren denda zein prestatzeko prozesuan.

Konposta aterata, lehortzen utzi.

Konposta ateratakoan, plastiko baten gainean zabaltzea aholkagarria da, horrela ongi lehortzea lortuko baitugu.

Eskolara buelta jasangarria.

Irailarekin batera, eskolara itzultzeko garaia da herriko adin guztitako ikasleentzat. Birziklatutako materialekin egindako eskola-materialaren aldeko apustua egiteko aukera polita da hau, birziklapenaren zikloa osatuz.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.