61. Kontzejutik

Page 1

A ALDATUTA!!!! HARTU AURREKOTIK!!!!

61 OIARTZUNGO FLAUTA TALDEAK 30 URTEAN EGINDAKO MOLDAKETAK UDALAREN ESKU UTZI DITU 275 PARTITURA HERRI ERABILERAKOAK BIHURTUKO DIRA Oiartzungo Flauta Taldeak Udalaren esku utzi du azkeneko 30 urteetan landu dituen moldaketen partiturak. Dohaintza honi esker 275 lan pasatu dira Udalaren eskuetara. Gabon-kantak, euskal musika, jazz partiturak, Afrikako musika, Artzain eta Inudeetan jotako piezak… daude horien artean.

2021eko otsaila www.oiartzun.eus

UGALDETXOKO KALEXA PLAZAN BERDEGUNEAK MOLDATUKO DIRA ERGOIENGO ARBELAITZ BIDEA KOPONDU DA Ugaldetxoko Kalexa plazan zeuden bi berdeguneak moldatzeko lanak egiten ari da Udala azken asteetan. Bizilagunekin adostutakoaren arabera, eremu hori egokituko da. Berdeguneak zeuden tokian, jolas-eremua sortuko da: harlauzekin osatutako axedrez taula bat jarriko da bi guneetako batean eta bestean, hiru marran jolasa, hau ere harlauzazkoa

OIARTZUNGO UDALAREN AURREKONTUA IAZ BAINO %1,8 HANDIAGOA IZANGO DA INBERTSIOETARA BIDERATUTAKO DIRU-KOPURU HANDIENA MENDIBURU 14KO LANETARA BIDERATUKO DA

21.000 euroko inbertsioa egingo du Udalak gune horretan. Udalaren helburua partitura hauek edozein musikari, musikairakasle, flauta-talde edo herritarren eskura jartzea da. Momentuz, partitura fisikoak udal artxiboan jasoko dira baina etorkizunean digitalki ere eskuragarria jartzea da asmoa. Iosune Cousillas Kultura zinegotziak Oiartzungo Flauta Taldeari “eskerrak” eman dizkio, herriko ondarea aberastuko duen dohaintza honengatik.

Ergoiengo Arbelaitz bidean, konponketak Ergoiengo Arbelaitz bidean ere konponketa lanak egin ditu Udalak. Zati bat izan da egokitu dena, Bortane baserritik Sarobetxikira doan tartea, hain zuzen ere. Lan hauetan 94.417 euroko inbertsioa egingo du Udalak. Herribideak eta baserrietako bideen mantenu lana lehentasunezkoa da Udalarentzako. Horregatik, urtero bakoitzaren egoera baloratu eta pixkanaka, konponketak egitea da helburua.

Urmendi Haur Eskolan, matrikulazioa irekita

Hobariak eta salbuespenak eskatzeko epea

Urmendi Haur Eskolan, aurrematrikulazioa egiteko epea irekita dago 0-3 haur hezkuntza etapa guztian. Bi urteko gelen (2019an jaiotako haurrak) aurkezpen eta ate irekiak urtarrilean egin ziren, eta beste bi etapetako aurkezpenak datozen hilabeteetan izango dira. Informazio guztia Urmendi Haur Eskolan bertan jaso dezakete guraso interesatuek: 943 26 00 86 edo urmendi@ouip.ikastola.

Udal tasa eta zergen hobariak eta salbuespenak eskatzeko epea irekita dagoela gogora ekarri nahi du Udalak. Tasa eta salbuespenak eskatzeko baldintzak betetzen dituzten herritarrek ziurtagiriak udaletxean aurkeztu beharko dituzte, epe barruan (ez da epez kanpoko eskaerarik onartuko). Horretarako, aurrez aurre do on-line bidez egiteko aukera izango dute.

COVID19ari aurre egiteko laguntzak COVID19ak ezinbestean baldintzatu du 2020. urtea eta Udalak uste du 2021ean ere osasunlarrialdi egoeraren eragina nabarmena izango dela.

2021ean 17.900.000 €ko aurrekontua izango du Oiartzungo Udalak, iaz baino %1,8 gehiago.

eta horrek mailegua eskatzeko aukera emango lioke Udalari. Beharra izanez gero, aukera hori ez du baztertzen Oiartzungo Udalak.

Aurrekontua honela banatuko da: %33 pertsonal gastuetara bideratuko da; %31 udalak eskaintzen dituen zerbitzuetara; %18 erakunde eta elkarteei ematen zaien dirulaguntzetara eta %15a, inbertsioetara.

Auzotarren parte-hartzea bermatu da 2021eko aurrekontu prozesuan herritarrek parte hartzeko aukera izan dute aurtengoan ere, aurrez aurreko auzo batzarrekin (uneko osasun egoerara moldatuta).

Inbertsioetara 2.700.000 € bideratuko dira. Kopuru handiena (1.600.000 €), Mendiburu 14ko erabilera anitzeko udal ekipamenduko lanetara bideratuko da, eta 600.000 € jaso dira Altzibarko biziberritzeari ekiteko. Udalei zorpetzeko ahalmena handitzeko aukera eman die Gipuzkoako Foru Aldundiak

Udal barruan, Gobernu Taldeak oposizioarekin ere landu zuen proposamena, eta haiek egindako proposamen batzuk ere integratu dira.

Momentuz 145.000 € bideratu ditu Udalak itxialdiek eta neurri murriztaileek kaltetutako merkataritza eta ostalaritza establezimenduak laguntzera.

Jon del Olmo Ogasun zinegotziak dioenez, "sekula baino gehiago, aurrekontua izango da 2021ekoa".

Beharra izanez gero, 2021ean ere laguntza emango zaie kaltetutako sektoreei. Unean uneko egoera aztertuko du Udalak.

Horregatik, badaezpada, egoera honek suertatu daitezkeen beharretarako diru-kopuru bat jaso du Udalak.


Oiartzungo Aisialdirako Agenda

ELKARRIZKETA • Oiartzungo Sare

OTSAILA 2021

DATA

*Gotti Bettin agertzen diren ekintzek aldaketak izan ditzakete Covid-19ari aurre egiteko Eusko Jaurlaritzak egunez egun hartutako dekretuen arabera.

ORDUA

EKINTZA

01-28

-

13

12:00/13:00

21

17:00/19:00

23

20:00

Irakurketa Taldea: “Neguko argiak” (Irati Elorrieta)

27

10:00

27

17:00

Antzerkia

Arrate Etxeberriaren eskulanak

LEKUA

ANTOLATZAILEA

Garmendi txokolategian

Garmendi txokolategia

36ko Gerrako Oiartzungo haur erbestaratuei omenaldia *Gonbidapenarekin

Udaletxeko areto nagusian

Kattin Txiki

“Lurrun minez”

Udaletxeko areto nagusian

Udala

Manuel Lekuona bibliotekan

Udala

Gazte mendi martxa sortzaileekin

Doneztebe plazatik

Oiartzungo gazteak

Kontzertu didaktikoa: Txistua Oiartzunen (Arozenatarrak)

San Esteban elizan

Soinuenea, Abaraxka ludoteka eta Lartaungo txistulariak

Auzoak

Bertsoa

Dantza

Erakusketa

Feminismoa

Haurrak

Hitzaldia

Ikus-entzunezkoa

Kirola

Musika

Bestelakoa

DEIALDIAK Zuen deialdiak zabaltzeko, bidali proposamenak hilaren 20a baino lehen, komunikazio@oiartzun.eus helbidera.

EGUNA eta ORDUA

Otsailak 13, larunbata, 12:00 + 13:00 EKINTZA

Bestelakoa

36ko Gerrako Oiartzungo haur erbesteratuei omenaldia (gonbidapenarekin)

EGUNA eta ORDUA

Otsailak 21, igandea, 17:00 + 19:00 EKINTZA

“Lurrun minez” LEKUA

LEKUA

Udaletxeko areto nagusian

Udaletxeko areto nagusian ANTOLATZAILEA

ANTOLATZAILEA

Kattin Txiki

Oiartzungo Antzerkizale Elkartea

Antzerkia

“Gazteak, kulturgintza, kirol mundua, instituzioak, hezkuntza… guztiok gara bidearen parte”

Oiartzungo Sare euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko dinamikak lanean ari da sortu zenetik. Izan bidea ekimena dute eskuartean, gai honetan gizartearen inplikazioa indartu asmoz. Irati Mujika ordezkariak azaldu du aurten Oiartzunen martxan jarriko duten dinamika. Euskal presoen eskubideen aldeko aldarrikapenak gizartean presente izatea da Sareren helburua. Oiartzunen ere bai, ezta? Bai, noski. Dagoeneko zazpi hilabete igaro dira Sarek IZAN BIDEA dinamika soziala abiarazi zuela. Oztopoak oztopo, helburua argia da: preso zein iheslarien etxera itzultzeko prozesua bizkortzea, eta bide horretan herri bat mugimenduan, kilometroak egiten ari dela irudikatzea. Gure tresna herri aktibazioa da, eta atez ate, auzoz auzo, eragileekin lanean, eremuz eremu presoek bizi duten egoera sozializatu, giza eskubideen urraketak publiko egin eta salatu… adostasunak lortu. Legean bertan oinarrituz, urgentziazkoak liratekeen urratsak ematea da erronka. Salbuespen legedi honekin amaitu beharra dagoela adierazi dugu behin baino gehiagotan. Urrunketa zama handia da senideentzat ere (errepidea, arriskua, gastu ekonomikoa, kilometroak...), motxiladun haurrek euren aita/ ama ala biekin hezteko duten eskubidea… Azken hilabeteetan presente dago Oiartzungo Sareren aldarrikapena kalean: agerraldiak, ekimenak, lasterketa herrikoia… Zein sentsazio duzue herriaren erantzunaren inguruan? Oiartzun herri bizia da, eta testuinguru zaila izanagatik, herritarrek aktiboki parte hartu dute orain arteko ekimenetan. Lasterketa herrikoia bere horretan ez dugu gauzatzerik izan, baina 200 herritar inguruk hartu zuen parte Joanes Euskal Herriratzeko eginiko kilometro kontaketan, eta 900 kilometro inguru gehitu genituen IZAN BIDEA aplikazioan. Herri honek badu giza eskubide urraketen aurrean mobilizatzeko joera, herri konprometitua dela argi dago. Bestalde, urtarrilaren 2an agerraldi jendetsua egin genuen Madalensoron. Joanes Larretxeak eta bere senideek bizi duten egoera larria salatu genuen, bederatzi hilabetez egon baitira aurrez aurreko bisitarik izan gabe. COVID19ak eta urrunketak Euskal Herrian 86 haur/gazte/ nerabe umezurtz dituela salatu genuen. Abenduan-urtarrilean aurrez aurreko bisitak gauzatu dituzte, baina gehienez ere bi lagunek sartu ahal izan dute bisitan. Noiz izango dute berriz ere familiak osorik egoteko aukera? Azkenik, urtarrilaren 9ko ekimenaren bitartez, Euskal Herriko kale eta plazak betetzeko gai izan ginela erakutsi

genuen, eta mezua argia da: preso eta iheslariak etxeratzeko bidea gara, bidean gaude eta herri aktibazioz, harreman sareak indartuz, giza eskubideen urraketak salatuz, urrunketarekin amaituz, salbuespen legediarekin batera gradu progresioa indartuz… elkarbizitza, konponbidea eta bakea! Hemendik aurrera, hilero herriko eragile edo kolektibo batek hartuko du presoen gaiaren inguruko sentsibilizazioa bere gain. Zeintzuk eta zein ekimen izango dira? Preso eta iheslariak etxeratze bidean akordio eta adostasun zabala dago eta guk herrian bide horri heldu nahi diogu. Gazteak, kulturgintza, kirol mundua, instituzioak, hezkuntza… guztiok gara bide honen parte, herri hau mugitzen ari da eta mugimendu honek ekarriko ditu preso zein iheslariak etxera. Abenduan kirol jarduerak hartu zuen lekukoa, eta urtarrileko mobilizazio jendetsuan auzotarrek indar berezia eman zioten ekitaldiari. Otsailean gazte ekimena, martxoan herriko mugimendu feministarekin batera emakumea eta kartzelari buruzko hitzaldia, kultur ekitaldia, maiatzaren 8an tontorretako ekimena (urrian bertan behera geratu zen), ekainean futbito txapelketa… eta bidean direnak eta etor daitezkeenak. Otsailean, gazteek hartuko dute testigua. Zer da antolatuko dutena? Urtarrileko ekitaldian gazte ahotsak aipatu bezala, bidearen parte direla erakutsiko dute. Mendi martxa izango da, eta herriko sortzaileek ere izango dute bertan presentzia. Momentu honetan, Oiartzungo preso bat dago kartzelan: Joanes Larretxea. Zein da bere egoera? Joanes 2009tik dago preso. Sei urteko kartzela zigorra bete zuen Frantzian (Fleuryn, 796 km-ra), eta gainontzekoak Herrera de la Manchan (642 km-ra) pasa ditu oraintsu arte. Bi seme-alaba ditu (zazpi urte ditu batak, eta urtebete besteak). Abendu erdialdean Asturiaseko Villabona (393 km-ra) espetxera lekualdatu zuten, eta lehen gradutik bigarren gradura igaro dute, horrek bere egunerokoan dakartzan aldaketa guztiekin. Gaur egun, beraz, Asturiaseko espetxean dago eta azken 10 hilabeteetan familiarekin bitan baino ez da egon aurrez aurreko bisitan (COVID19a eta urrunketa tarteko).


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.