72. Kontzejutik

Page 1

72

ELKARRIZKETA • USOA ARBELAITZ eta LUR KORTA

2022ko ekaina www.oiartzun.eus

“Lehenengo aldia izango da antzezlan hau euskaraz egingo dena”

Txinalka, Oiartzungo helduen antzerki taldea, ikasturteari bukaera emateko oholtza gainera igoko da ekaina hasieran. Robert Harlingen Steel magnolias antzezlan ezagunaren moldaketa izango da Txirikordatzen. Lur Korta zuzendariak eta Usoa Arbelaitz aktoreak eman dizkigute azalpenak. Zer ikusiko du ‘Txirikordatzen’ ikustera doanak? USOA ARBELAITZ: Laguntasun istorio bat da antzeztuko duguna. Ileapaindegian elkartzen den lagun talde bat da oinarri. Taldeko guztiak emakumeak dira eta beraien arteko harremana kontatzen da. Lagun talde sendoa da, konplizitate handia duena. Nazioartean oso ezaguna den ‘Steel magnolias’ lanaren moldaketa antzeztuko duzue. Zergatik aukeratu duzue? LUR KORTA: Duela urte dexente Iruñeako emakume talde bat ikusi nuen antzezlan hau egiten. Ordutik izan dut gogoa oholtzara eramateko. Aurten, taldeko guztiak -bat izan ezik- emakumeak direnez, egiteko aproposa iruditu zait. Hala ere, ez da batere erraza izan obra lortzea. Argentinatik lortu dugu, pentsa! Saiatu nintzen estatu mailan Aktoreen Batasunetik eta SGAEtik lortzen, eta ezinezkoa zen. Argitalpenak oso ale-kopuru txikia izan omen zuen eta ezin izan dugu lortu. Google-n Argentinako talde bat agertu zitzaidan eta haiei idatzi nien. Oso jatorrak izan dira. Gero, moldaketa eta itzulpena guk egin dugu. Antzezlan hau euskaraz taularatuko den lehenengo aldia izango da. Harrera ona izaten du Txinalkak jendaurrean. Zergatik dela uste duzue? LUR: Nagusiki, herriko jendea dagoelako taldean. Eta Txinalkak egin izan dituen obrekin ikusleak gustura geratu izan direlako. Nolako taldea da aurtengo Txinalka? USOA: Ikasturte honetan aktore berri bat hasi zaigu taldean, baina besteok beteranoak gara dagoeneko. Gure artean badago konplizitatea. LUR: Karen (Muñoz) oso erraz sartu da taldean. Oso ongi moldatu da bera taldera eta taldea berarengana. Taldea Pili Arbelaitzek, Usoa Arbelaitzek, Jesus Gonzalezek, Nati Gonzalezek, Amaia Ibargurenek,

EGUNA eta ORDUA

2022/06/05, 10:00

Marga Maritxalarrek eta Karen Muñozek osatzen dute. Eta nik, zuzendari edo irakasle lanetan. Aurten ere bi emanaldi egingo dituzue. Zein da horren motiboa? LUR: Urte batzuk badira hala egiten dena. Txinalka Edurnek (Agirrezabala) zuzentzen zuen garaian saio batean betekada izan zen eta orduan erabaki zen bi emanaldi egitea. Tessak (Andonegi) ere hala jarraitu zuen eta nik hala jaso dut. Ostiralarekin estreinatuko dugu eta igandean berriz egingo dugu, baten batek ezin badu ostiralean edo berriz ikusi nahi badu aukera izan dezan. Herri antzerkizale fama du Oiartzunek. Hala al da? USOA: Nik esango nuke baietz, badela. Gure antzezlanak ikustera jende asko etortzen da, baina beste antzezlanak ikustera ere bai. Guk badugu plus bat: publikoan familia eta lagunak izaten ditugu, bestela antzerkira joateko ohiturarik ez dutenak. Baina beste antzezlanek ere ongi funtzionatzen dute Oiartzunen. LUR: Ikustea besterik ez dago igandetako programazioa aurtengoan ere nolako arrakasta izaten ari den. Haurtzaro Ikastolan haurren sei talde daude; Elizalde Herri Eskolan beste bi; gazteen bost antzerki talde; progaramatzen dabilen taldea… Antzerkiaren inguruan jende asko dabil Oiartzunen. Iruditzen zait antzerkia oso presente dagoela urte osoan zehar. Eta hori oso ona da. Zergatik gonbidatuko zenituzkete oiartzuarrak Txinalkaren emanaldira? LUR: Oso ongi pasatuko dute, barre egingo dute. Bihotza ere ukituko dugu, agian. Obra ezagutzen badute, bertsio bat topatuko dute. Eta ez badute ezagutzen, tarte on bat pasatuko dute. 80. hamarkada irudikatuko dugu eta bereziki obrarentzako prestatutako estetika ikusiko dute, erakargarria izatea nahi dugu. Oso ongi pasatuko dugu denok! DATA: 2022/06/03-05 ORDUA: 20:00 (ostirala)/19:00 (igandea) LEKUA: Udaletxeko areto nagusian ANTOLATZAILEA: Oiartzungo Antzerkizale Elkartea

Kirola

EGUNA eta ORDUA

2022/06/06-08-12-17

EKINTZA

EKINTZA

LEKUA

LEKUA

Intxixu Trail Urtxale plaza (Ergoien) ANTOLATZAILEA

Intxixu Trail-Girizia mendi taldea

OHARRA: Oiartzungo Udalak ez du zertan bat etorri bertan elkarrizketatzen diren pertsonen iritziekin, eta ez da haien erantzule.

‘Herri baten erresistentzia’ jardunaldiak Arizmendienean eta Manuel Lekuona bibliotekan ANTOLATZAILEA

Trikuharri Elkartea

Besteak

`KULTURAZ BETE ARTE´ JARDUNALDIAREN ARRAKASTA

54 KULTURZALE, KULTURGILE ETA KULTUR ERAGILEK PARTE HARTU DUTE JARDUNALDIETAN Kulturaz Bete Arte Herri Dinamikak antolatutako jardunaldiek herriko kulturzale, kulturgile eta kultur eragileen interesa piztu dute: 54 lagunek parte hartu zuten maiatzaren 7ko jardunaldian. Goizean, bi tertuliatan Euskal Herrian dagoeneko existitzen diren antolaketa ereduak eta kultur proiektuak ezagutzeko eta zalantzak argitzeko aukera izan zuten parte-hartzaileek. Joxemi Zumalabe Fundazioko Amaia Cuesta eta Zesar Martinez, eta Talaios Kooperatibako Beñat Irasuegi antolaketa ereduen inguruan aritu ziren, Eneritz Arbelaitz alkateordeak dinamizatuta. Ondoren, Azpeitiko Kulturaz Kooperatibaren

eta Aiaraldeko Ekintzen Faktoriako Xabier Aranbarrik eta Gartzen Garaiok euren proiektuak azaldu zituzten, Ainara Lasa Kulturaz Bete Arte Herri Dinamikako kidea bidelagun. Oiartzungo kulturgintzaren iragana eta etorkizuna Arratsaldean, Oiartzungo kulturgintzaren iragana, oraina eta etorkizuna tartekatu ziren Arizmendieneako lorategian. Bazkalondorenean, Pagoarte izan zenari buruz aritu ziren bertako kide izandako Aitziber Arnaiz, Karmele Cruz, Anton Mendizabal eta Mikel Mendizabal. Bukatzeko, Luix Mitxelena eta Lohizune Telletxea aktore gazteek Haripiloak antzezlana eskaini zuten.

`ENARA’ ZERBITZUA MARTXAN JARRI DU ITTURRIK

MOMENTUZ 11 ESTABLEZIMENDUK ESKAINTZEN DUTE DOAKO ZERBITZUA Itturri merkatarien elkarteko 11 establezimendu Enara banaketa zerbitzua eskaintzen hasi dira. Bezeroei, dohainik, erosketak etxera eraman edo Euskal Herria plazako aparkalekuan jarri den kontsignan uzten dizkiete, “erosketak egitea erosoagoa izan dadin”. Zerbitzua astelehenetik larunbatera eskaintzen da.

Hauek dira Enara zerbitzua eskaintzen duten establezimenduak: Baobab; Dixidu diseinu grafikoa; Esnatu altzariak; Izaro arrandegia; Lizar harategia; Marisol janaridenda; Pili arrandegia; Uriña harategia; Urkola optika; Urrats liburudenda eta, Zapirain estanko eta loteri denda. Beste establezimenduren batek Enara zerbitzua eskaintzeko interesa badu, info@ nikoiartzunen.eus-era idatz dezake. Era berean, erosketak whatsapp bidez egiteko aukera ere eskaintzen hasi dira Enara zerbitzua eskaintzen duten establezimenduak. Udalaren laguntza izan du Itturri merkatarien elkarteak Enara zerbitzua martxan jartzeko.

Amazon ez da Lanbarrenen inplantatuko

Oiartzungo Udalari jakinarazi diotenez, Lanbarrenen inplantatzeko asmoa bertan behera utzi dute Amazonek eta eremuaren jabe den funtsak, “Espainiako estatu mailako antolaketa eredua birplanteatu” duelako. Udalak herrian garapen industriala eta merkataritza txikia sustatzeko konpromisoa berresten du.

Uda Kirol-eko 15 jarduera Oiartzunen

Uda Kirol-ek 15 jarduera egiteko aukera emango du uda honetan Oiartzunen. Eskualdeko beste herrietan beste 11 kiroljarduera egiteko aukera izango da eta oiartzuarrek haietan parte hartzeko aukera izango dute. Ekaina bukaeratik iraila hasierara izango dira ikastaroak eta izenematea uda osoan irekita egongo da.


Oiartzungo Aisialdirako Agenda

EKAINA 2022

DATA

ORDUA

Antzerkia

EKINTZA

01

18:00

Ugaldetxoko auzo lokalaren bilera

01

18:30

Xanistebanetako Jai Batzordea

01

19:00

01-08

LEKUA

ANTOLATZAILEA

DATA

Auzoak

Bertsoa

Dantza

Erakusketa

Feminismoa

ORDUA

Ugaldetxo Kultur Taldea

10-11-12

-

Manuel Lekuona bibliotekan

Udala

11

18:00

Euskal Herriko XIII. Bakarkako Sega Liga

Ugaldetxoko Jai Batzordea

Ugaldetxoko auzo lokalean

Ugaldetxo Kultur Taldea

12

10:00

‘Herri baten erresistentzia’ jardunaldia: Erdi Aroko Oiartzundik ibilaldia (Beloaga eta Huarte)

20:00

Pala motzeko Txost saria

Madalensoro pilotalekuan

Txost

12

18:00

Kantagiltza: Gari

01-15

11:00

Ikastaroa: Oinarrizko Interneta (gazteleraz)

KZgunean

KZgunea

13-14-15

17:30

LHko ikasleen antzerki emanaldiak

01-17

-

Koldo Fernandez OKE kanpusean izen-ematea (8-14 urte)

OKE

14

18:30

01-17

-

Xanistebanetako Arkume Eguneko izen-ematea

15

01-24

-

“Kanterri. Euskaraz kantatzen duen herria” ikastaroan izen-ematea

01-30

-

Jone Urkia

01-02-0809-15-1622-23-29-30

18:00

Pasaka eskuz Oiartzungo X. Txapelketa Herrikoia

03

09:25

Ipuin kontaketa (Pello Añorga)

03

20:00

“Txirikordatzen” (Txinalka)

03

22:00

Truk txapelketa

Egun osoan

Independentzia Eguna

Arizmendienean

Lagunarteko Garaia

Karaez, 4

Saltsa Guztien Perrexila eta Haurtzaro Ikastola

Tailerra: Ibilgailu elektrikoak eta mugikortasun jasangarrirako aukerak

Udaletxeko areto nagusian

Gipuzkoako Foru Aldundia

18:30

Geuretik sortuak: ‘Bost teilatu’ emanaldia eta solasaldia

Udaletxeko areto nagusian

Udala eta Udalbiltza

16

19:00

“Egia, aitortza erreparazioa” bertsolariek girotutako emanaldia

Arizmendieneako lorategian

Ttur-Ttur eta Euskal Herrian Euskaraz

16-30

18:00

Ikastaroa: Ofimatika tresnak (gazteleraz)

KZgunean

KZgunea

17

17:00

Udalekuetako guraso bilera

Udaletxeko areto nagusian

Abaraxka ludoteka

17

18:00

Gitarra eta bertsolaritza emanaldia

Arizmendienean

HELTA

‘Herri baten erresistentzia’ jardunaldia: ‘Amaiur! Libera state’ aurkezpena (Asisko Urmeneta)

Manuel Lekuona bibliotekan

Trikuharri Kultur Elkartea, Beloaga Bizirik eta Udala

Kontzejupean

HemenGuk eta Udala

Udala

17

19:00

Udaletxeko areto nagusian

Oiartzungo Antzerkizale Elkartea

18

10:00-13:30

Pagoa aretoan

Pagoa Kafe Antzokia

18

17:30

Elizalde auzoan

Oiartzungo Ezker Abertzalea

19

09:30

Bazterrak Txukuntzen auzolana: Ergoien

Haurtzaro Ikastolako pilotalekuan

Haurtzaro Dantza Taldea

19

17:00

Oihartzun filosofikoa (LH 4-5-6)

Pagoa aretoan

Pagoa Kafe Antzokia

19

19:00

“Sexberdinak” (Ttanttaka)

Arkaleko tiro eremuan

Ergoiengo Jai Batzordea

21

19:00

Poesia errezitaldia

Urtxale plazatik (Ergoien)

Intxixu Trail-Girizia mendi taldea

23

17:00

Haurtzaro Ikastolan

Haurtzaro Ikastola

23-24

11:00

23-24-25-26

-

26

08:00

Aztiria-Zegama zeharkaldia

26

10:00

Oielekuko natura (gazteleraz)

26

16:00

Mus txapelketa

27-30

09:30

28

16:30-20:10

29-30

09:00

Ikastaroa: Mekanografia (gazteleraz)

30

20:00

Irakurketa taldea: “Argiaren barne distantziak” (Imanol Irigoien)

05

09:00

Aitor Txiki plater tiraketa

05

10:00

Intxixu Trail

05

Egun osoan

05

19:00

“Txirikordatzen” (Txinalka)

Udaletxeko areto nagusian

Oiartzungo Antzerkizale Elkartea

06

17:30

Treba: “Komunikazio ez bortitza” (Nerea Mendizabal)

Udaletxeko areto nagusian

Gipuzkoako Foru Aldundia

06

18:30

Haurren irakurle taldea: “Hiru sopranoak” (Xabier Mendiguren)

Manuel Lekuona bibliotekan

Udala

06

19:00

‘Herri baten erresistentzia’ jardunaldiaren aurkezpena eta erakusketaren bisita gidatua

Arizmendienean

Trikuharri Kultur Elkartea, Beloaga Bizirik eta Udala

06-13

19:00

Pala motzeko Txost saria

Madalensoro pilotalekuan

Txost

06-19

-

08

19:00

08-09-10

19:00

Gazteen antzerki emanaldiak

Udaletxeko areto nagusian

Saltsa Guztien Perrexila

09

16:45

“Gu ere bertsotan” emanaldia (LH 5-6)

Madalensoro pilotalekuan

Udala

10

17:00

Haurren Jai Batzordea

Arizmendienean

Oiartzungo Oinherri

10

17:30

‘Sustraietatik eraldatzen, berdintasuna sortuz’ ipuin kontaketa (+7) (Haizea Loira)

Manuel Lekuona bibliotekan

Parean

‘Herri baten erresistentzia’ jardunaldia: ‘Habitat. Ezkutatu diguten historia’ ‘Herri baten erresistentzia’ jardunaldia. Hitzaldia: “1512-1530, Nafarroako konkistara hurbilduz” (Beñi Agirre)

Trikuharri Kultur Elkartea, Beloaga Bizirik eta Udala

Manuel Lekuona bibliotekan

Dantzaldia

Arizmendienean Arizmendienean

Trikuharri Kultur Elkartea, Beloaga Bizirik eta Udala Trikuharri Kultur Elkartea, Beloaga Bizirik eta Udala

ANTOLATZAILEA

Doneztebe plazatik

Txost

17:00

Bestelakoa

Almitza elkartea

Kontzejupean

04-05-1112-18-1925-26

LEKUA

Musika

Hilerri ondoan

Garmendi txokolategia

Haurtzaro Dantza Taldearen emanaldia

Kirola

Auzokalte Elkartea

Garmendi txokolategian

18:00

Ikus-entzunezkoa

Ergoienen

Udala, Kantagiltza eta Ahotsenea

04

Ikastola Eguna

Ergoiengo festak

okekanpusak@gmail.com 609 50 21 89 / 649 38 04 85 Bizardia, Artaso, Aldeguna, Auzokalte, txokolategia, Miren, Amazkar eta Tolaita kantagiltza@gmail.com 943 49 10 34

Ardi Latxa Elkartea

Hitzaldia

EKINTZA

Ugaldetxoko auzo lokalean

04

Haurrak

HemenGuk azoka Pala motzeko Txost sariko finala

Madalensoro pilotalekuan

Txost

Pagoaldean

Bazterrak Txukuntzen eta Udala

Abaraxka ludotekan

Oihartzun Filosofikoa

-

Udala eta Udalbiltza

Oielekuko mairubaratzan

Haur Irakurle Taldea

Oiartzungo erraldoien ipuinaren festa

Doneztebe plazan

Udala

Ikastaroa: Mekanografia (gazteleraz)

KZgunean

KZgunea

Altzibarko festak

Altzibarren

Altzibarko Jai Batzordea

Haurtzaro Ikastolatik

Girizia Mendi Taldea

Kauso

Gipuzkoako Parketxe Sarea

Pagoa aretoan

Pagoa Kafe Antzokia

Koldo Fernandez OKE kanpusa (8-14 urte)

Karla Lekuona futbol zelaian

OKE

Odol ematea

Manuel Lekuona bibliotekan

Odol Emaileen Elkartea

KZgunean

KZgunea

Manuel Lekuona bibliotekan

Udala

DEIALDIAK Zuen deialdiak zabaltzeko, bidali proposamenak hilaren 20a baino lehen, komunikazio@oiartzun.eus helbidera.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.