Kontzejutik ekaina 2016

Page 1

28. zenbakia

DATA

ORDUA

1-10

-

1-30

09:00-22:00

1-30

-

EKINTZA

LEKUA

ANTOLATZAILEA

Ikastetxeetan eta Elorsoro kiroldegian

Udala

Ikasle Gela

Manuel Lekuona bibliotekan

Udala

Eskulanak

Garmendi txokolategian

Garmendi txokolategia

Antzerki Eskolan izen-ematea (12-18 urte)

2

18:30

Gazteen antzerki emanaldiak: “301 zelda”-“Azken partidua”

Udaletxeko areto nagusian

Oiartzungo Antzerkizale Elkartea

3

17:00

Haurtzaroko abesbatzaren kontzertua

Udaletxeko areto nagusian

Haurtzaro Ikastola

3

19:00

Hiru bi band! eta Bat-batean kontzertua

Kastroko iturrian

Kastro Berri taberna

3

20:30

Gitarra kontzertua

Udaletxeko areto nagusian

HELTAko gitarra taldea

4

08:30

Ginkana

Herrian zehar

Haurtzaro Mendi Taldea

4

11:00etatik aurrera

Haurtzaro Ikastolan

Haurtzaro Ikastola

4

15:30

4x4 erakustaldia

Gurutzen

-

5-12-19-26

10:00

Eskuzko Pasaka Txapelketa

Iturriozko pilotalekuan

Txost

5

12:30

Herri Musika Eskolaren Eguna

Doneztebe plazan

Soinuenea Fundazioa

8

17:30

Ipuin kontaketa (2-3 urte)

Manuel Lekuona bibliotekan

Udala

Ergoienen

Auzokalte Elkartea

Uztapide plazatik

Intxixu Trail/Girizia Mendi Taldea

Kontzejupean

Elizalde Trikitixa Eskola

Ikastola Eguna

10-11-1219

-

12

09:00 10:00 10:15

Intxixu Trail (motza, luzea, haurrak)

12

12:00

Elizalde trikitixa eskolaren emanaldia

14

12:30

LANIN egitasmoko bilera informatiboa

14

19:00

Xanistebanetako Jai Batzordea

14

20:00

Irakurketa talde irekia: “Kamaradak” (Joxe Iriarte)

15

19:00

LANIN egitasmoko bilera informatiboa

16

08:30

Leirera irteera

16

19:00

16-23

-

17

19:00

17-23

17:00-20:00

18-19

15:30

Ergoiengo festak

LANIN egitasmoko bilera informatiboa

ABB Niessenen

Udala

Manuel Lekuona bibliotekan

Udala

Fermiñenen

Udala

Luberrin

Udala

Haurtzaro Ikastolatik

Gazte Izanak

Carrefourren

Udala

Fermiñene/Manuel Lekuona bibliotekan

Udala

Elizalde Dantza Taldearen emanaldia

Doneztebe plazan

Elizalde Dantza Taldea

Sorkuntza tailerreko haurren lanak

100TZE espazioan (Arrakuslarre, 16)

100TZE Espazioa

Xanistebanetako kartel lehiaketa

Mendi-irteera: Senda Camille

19

19:00

“Adarretatik zintzilik” (Glikitxaro)

Haurtzaro Ikastolatik

Girizia Mendi Taldea

Udaletxeko areto nagusian

Oiartzungo Antzerkizale Elkartea

20

17:00

Udaleku irekien bilera: haurrak

Elorsoro kiroldegian

Udala

20-27

-

Galiziara bidaia

Haurtzaro Ikastolatik

Gazte Izanak

21

18:00-20:00

Odol erauzketa

Anbulatorioan

Odol Emaileen Elkartea

22

17:30

Udaletxeko areto nagusia

Udala

23-30

-

Altzibarren

Altzibarko Jai Batzordea

23

19:30

San Juan bezperako sua eta dantza

Doneztebe plazan

Haurtzaro Dantza Taldea

30

19:00

Enpresa ttikiak euskalduntzeko bilera irekia

Udaletxeko areto nagusian

Udala

Udaleku irekien bilera: gurasoak Altzibarko festak

deialdiak Zuen deialdiak zabaltzeko, bidali proposamenak hilaren 20a baino lehen, komunikazio@oiartzun.org helbidera.

2016ko ekaina

www.oiartzun.eus

LANIN, enpresa ttiki eta ertainak euskalduntzeko egitasmoa

Altzibar erdiguneko trafiko berrantolaketa bukatu da

50 langile baino gutxiagoko 500 enpresa daude Oiartzunen

Mikelete kaleko egoera hobetu dela baloratu dute auzotarrek

Oiartzunen 50 langile baino gutxiago dituzten 500 enpresa daude (enpresa ttiki eta ertainak) eta 3.000 lagunek egiten dute horietan lan. Herriko ekonomian eta soziologian duten eragina ikusirik, esparru hori euskalduntzeko egitasmoa martxan jarri du Udalak: LANIN.

Altzibarko Mikelete kaleko trafiko arazoa konpontzeko 2014an hasitako prozesua bukatu da, auzotarrak eta Udala adostasunera iritsita. Mikelete kaletik trafikoa murrizteko eta oinezkoentzako seguruago izatea zen asmoa.

Egungo egoera ezagutu eta datozen hiru urteetarako estrategia diseinatzea da egitasmoaren helburua, Udala, euskalgintza eta lan-munduko eragileen arteko elkarlanean. Bilera ireki eta espezifikoak Urrian aurkeztuko dira azterketaren emaitzak eta aurrera begirako asmoak, eta bitarte horretan, hiru bilera ireki (ekainaren 30, uztailaren 14 eta urriaren 6an) eta enpresentzako beste hiru espezifiko (ikus ekaineko Gotti Betti) egingo dira.

Egindako aldaketekin, Mikelete kalearen egoera hobetu dela baloratu dute auzotarrek eta aparkaleku berriak ere sortu dira (prozesua hasi zenean, ongi aparkatzeko zailtasunak ere identifikatu ziren Altzibarren). Auzotarrekin batera egin den prozesua Prozesuan zehar, Udala bost aldiz bildu da altzibartarrekin. Azkeneko batzarrean, iazko uztailean adostu ziren neurriekin jarraitzea erabaki zuten: alegia, Donepetri kaleko irteera bat irekita mantentzea. Prozesuan, auzotar batzuk bolondreski Udalarekin elkarlanean aritu dira eta prozesuaren bukaera elkarrekin diseinatu dute.

Mikel Urdangarin teknikari, LANIN aurkezten.

Trafiko berrantolaketari buruzko azken batzarra.

Errenta aitorpena euskaraz egiteko deia

Udan herrian 9 kirol jarduera egiteko aukera

Berrikuntzak oiartzun.eus webgunean

Errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin dute Udalak, herriko euskalgintzak eta dagoeneko pausoa emana duten zenbait herritarrek. Errenta aitorpena, egiten den modalitate guztietan dago euskaraz egiteko aukera, Lurgintzako bulegoan ere bai. Iaz, oiartzuarren %34ak egin zuen errenta aitorpena euskaraz. Aurten, kopuru hori igotzea da Udalaren eta euskalgintzaren erronka.

Udako kirol eskaintza bateratua egin dute eskualdeko lau Udalek aurten ere. Guztira, 35 kirol jarduera egiteko aukera izango dute oiartzuarrek ekainaren erdialdean hasi eta iraila bitartean. Oiartzunen bertan, bederatzi: eskalada; aerobik; padel; spinning; igeriketa; zirkoa parkean; gimnasia akrobatikoa; lerro irristaketa eta kirol udalekuak. Informazio gehiago, Elorsoro kiroldegian jaso daiteke.

www.oiartzun.eus webgunean herritarren eta Udalaren arteko harremana errazteko asmoz, bi berrikuntza txertatu dira. Batetik, kexak eta iradokizunak on-line egiteko formularioak jarri dira (ez dute izaera ofizialik, nahiz eta kontuan hartuko diren). Bestetik, UDALA saileko Auzoetako Lanak atalean herritarrek auzoetan egindako eskaeren momentuko egoera agertzen da, eguneratuta.


K ELKARRIZKETA • Leire Galdos eta Txomin Nazabal “Atzetik datorren lanaren fruitua da Euskal Herriaren izenean jokatzea” Euskal Herriak selekzio gisa parte hartuko du joko garbiko nazioarteko txapelketetan. Aurkezpen gisa, Valentziako selekzioaren kontra desafioa jokatu zen apirilaren 6tik 8ra. Txosteko Leire Galdos eta Txomin Nazabalek hurbiletik bizitu dute esperientzia. Pilota munduan egin duzuen ibilbidea zein da? TXOMIN NAZABAL: Duela 8-10 urte hasi nintzen joko garbian, saskiarekin jokatzen den modalitatean. Iparraldean askoz indar handiagoa du baina hegoaldean hiru herritan jokatzen da: Oiartzunen, Zubietan eta Villabonan. Ikasteko, ohiko frontoian jokatzen genuen. Sei urte daramatzat errebotean jokatzen. Gero, Txost paxaka indartzen hasi zen. Saio batzuk jokatu ditut. Bote luzean ere bai. Azkeneko bidaia eta desafioak bote luzearen inguruan izan dira. Umetan eskuz aritzen nintzen, baina utzia nuen eta 14 urterekin joko garbin hasi nintzen. Koadrilako batek animatuta hasi nintzen. Gaur arte. LEIRE GALDOS: Ni txikitatik palan ibili izan naiz. Joko garbin 12 urterekin-edo hasi nintzen eta oraindik jarraitzen dut. Gaur egun, palan eta joko garbin ibiltzen naiz. Leire, Euskal Herriko selekzioarekin jokatzeko aukera izan duzu. Nola suertatu da? LEIRE: Hiru partida izan ziren; nik Oiartzunen bakarra jokatu nuen. Deitu zidaten bat behar zutela esanez, eta baietz esan nuen, probatzeko. Inoiz ez nuen ikusia eta jokatua one wallean. Eskuz jokatzen da, fronteniseko pelotaren anTxomin Nazabal eta Leire Galdos.

ELKARRIZKETA • Kupel “Kanta sentibera, alaitsua eta aldarrikapen kutsu indartsuagoa duena sortu dugu lipduberako“ Xabier Aduriz Txuri, Andoni Eskamendi eta Bixen Martiarenak alde batera utzita zituzten gitarrak eta bateria. Sarek herrian egin duen lip-dubaren harira, berriz elkartu eta Dispertsioa Madarikatua kanta sortu dute. Kupel taldea osatu zenuten 80. hamarkadan. Kontatu zuen historia... ANDONI ESKAMENDI: 15 urterekin hasi ginen, beste abeslari batekin. Orduan Cancer ginen, nahiko makarrak. Gero, abeslaria joan zen eta erabaki genuen euskaraz abestea eta orduan, Kupel izan ginen. BIXEN MARTIARENA: Aduriz sagardotegian entseatzen genuen, eta hortik etorri zen izena. ANDONI: Betiko lagunak ginen. Bixenek egurrezko gitarra bat egin zuen, nik pintura potoekin bateria bat eta Agerreko txaran hasi ginen txorakeriatan. BIXEN: Kasetearekin ibiltzen ginen, playbackak egiten genituen. Hortik sortu zen taldea egiteko ideia. Pixkanaka, gure abestiak konposatzen hasi ginen. XABIER ADURIZ ‘TXURI’: Orain play-an jolasteko elkartzen dira gazteak, eta gu musikak elkartu gintuen! ANDONI: Kontzertu gehienak 1985-86an eman genituen. Lehenengo kontzertua Trinitate plazan eman genuen. Mila duro eman zizkiguten! BIXEN: Garai haietan kontzertu asko izaten ziren. Euskaraz kantatzen hasi ginenean herrian telonero gisa jo genuen Itoiz, Zarama, Hertzainak, Delirium Tremens, Kortaturekin... Kakazu batzuk ginen eta Itoiz Euskal Herri mailan oso talde potentea zen. Hori izan da gure ibilbidea... Nola ikasi zenuten musika jotzen? ANDONI: Autodidaktak gara! BIXEN: Nik uste oraindik ez dudala ikasi! TXURI: Lokalean orduak sartuz ikasten da.

K tzeko batekin eta paretan ez dago txaparik. Pareta jotzen badu pelotak, balekoa da. Frontoia ttikiagoa izaten da. Nik ez nuen esperientziarik modalitate honetan eta valentziarrek kontatu zuten entrenatzen-eta arituak zirela. Lehendabiziko aldia izateko, esperientzia ona izan zen. Hala ere, niri eskuz jokatzea ez zait asko gustatzen; nahiago dut pala. Ilusioa egiten du Euskal Herriko selekzioaren izenean jokatzeak. TXOMIN: One wall ez da joko zuzena. Hitzak dion bezala, zuzen jokatzen da bi talderen artean, erdian paretarik gabe. Pilota talde batetik bestera zuzen doa, interferentziarik gabe. One wall paretaren kontra jokatzen denez, ez da. Beraz, zergatik zegoen egitarauaren barruan? TXOMIN: Desafioa antolatzerakoan modalitate ezberdinak aipatu ziren eta adostu zen nahikoa zela hiru modalitatetan jokatzea. Bote luzea, internazionala eta one wall izan ziren. Eta zertan datzate beste bi modalitateak? TXOMIN: Bote luzea aurreneko modalitatea da. Bost edo lau jokalariko bi taldek parez pare jokatzen dute, eskuz. Hortik dator pilotaren historia guztia. Erremintak sortu ahala hasi ziren jokatzen errebotean, guantean, paxakan... Gero pareta etorri zen, eta paretaren kontrako joko guztiak. Bote luzea Euskal Herrian jokatzen zen, Holanda eta Frisia inguruan jokatzen jarraitzen dute, Italian, Belgikan, Frantzian, Hego Amerikako zenbait tokitan... Internazionala da bote luzean jokatzeko modu guztiak maila berean jartzeko sortu den modalitatea. Euskal Herriak bere izenarekin jokatzeko aukera ez du kirol askotan. Nola bizitzen da horrelako momentu historiko bat? TXOMIN: Atzetik datorren lanaren fruitua da desafio hau jokatu izana, eta are gehiago, Euskal Herriaren izenean jokatzeko aukera izatea. Pozgarria eta aberasgarria da. Baina nolabaiteko pena dut. Oiartzungo Beheko Plazan oso jende gutxi zegoen. Asteburutan, herri mailako pilotako partidetara ez da ikusle asko joaten, eta igande hartan ere hala izan zen, nahiz eta Euskal Herria bere izenean jokatzen aritu. Kirol arloari erreparatuz, nola aritu ziren euskaldunak valentziarren kontra? LEIRE: Nik ongi ikusi nuen gure taldea. Ahal nuena egin nuen. Ez nintzenez inoiz ibilia modalitate horretan, ez dut sentsazio txarrik. TXOMIN: Valentziarren esperientzia askoz handiagoa zen joko guztietan, eta plazan

argi geratu zen. Jakinda ze urte gutxi daramatzagun Txosten, eta selekzioa bera ze gaztea den, kontentu egotekoa da egindako lana. Pena da beti emaitzari begiratzen zaiola, eta emaitzak ez ziren positiboak izan euskaldunontzat. Euskal Herriko selekzioa, adinari erreparatuta, nahiko gaztea zen. Txapelketetan abantaila edo desabantaila da hori? LEIRE: Ni nintzen denen artean gazteena, 15 urte ditut. Entrenatzen esperientzia hartzen duzu, eta horrek axola du. Ez zait iruditzen adina berez desabantaila denik. TXOMIN: Valentziarren adin-media ere antzekoa zen. Gaztetasunak baino, esperientziak markatu zuen diferentzia. Irailetik aurrera hasiko da Euskal Herria nazioarteko txapelketetan parte hartzen bere izenarekin. Badakizue jokatuko duzuen? TXOMIN: Intentzioetako bat valentziarrei bisita bueltatzea da. Zaila ikusten dut jokatzea. Nire aurretik jende asko dago gehiago entrenatu duena. Zaila da horri buruz hitz egitea orain. Duela zenbait hilabete, Txosteko pilotariak Herbereheetan Nazioarteko Txapelketa batean parte hartu zenuten. Espedizioko parte izan zinen, Txomin. Zer topatu zenuten? TXOMIN: Poztasuna, egindako lanak fruitua duelako eta aukera izan genuelako joateko. Eta harridura, besteen maila ikusita. Askotan pentsatzen dugu pilota euskaldunona dela. Baina, bote luzean behintzat, askoz hobeak dira kanpokoak. Pasada ederra eman ziguten! Disfrutatu egin genuen eta oso esperientzia positiboa izan zen, bai kirol aldetik eta egin ziren harremanengatik. Valentziarren kontrako desafioa bera handik dator. Paxakako herriko txapelketa hasiko da laister, Txostek antolatuta. Parte hartuko al duzue? TXOMIN: Printzipioz, bai. Orain arte beti jokatu izan dugu eta gustura. Nire bikotea Andoni Zabala izaten da. LEIRE: Nik parte hartu izan dut, Iturriotzen finala jokatu nuen. Baina oraingoan ez dakit parte hartuko dudan... EUSKAL HERRIKO SELEKZIOAN JOKATU DUTEN OIARTZUARRAK: Joseba Azpiroz; Leire Galdos; Ekaitz Lasa; Aritz Leonet; Josu Leonet; Xabier Ondaro; Andoni Zabala.

ANDONI: 30 urtean gauzak asko aldatu dira. Orain 18-20 urtekoen bandek izugarri ongi jotzen dute, ikasketak dituzte. Lehen, kontzertuetan gogo izugarria ikusten zenuen, baina teknikoki, zero. Eta gaur, edozein umetxok daki solfeoa. Horrek bi alde ditu: teknikoki oso onak dira, baina freskotasuna eta sormena galdu da (kakotx artean). TXURI: Emozioa ematea oso garrantzitsua da. Hiru akorderekin edo abesten emozioa sortu dezakezu, zerbait trasmititu. Lehen bazen freskotasun bat, pertsonalitate bat. Ze musika panorama zegoen Oiartzunen? ANDONI: Segituan hasi ziren Kearrak. Horiek beste maila bat zeukaten, musikalki oso onak ziren. Rock radical vasco garaia zen. BIXEN: Bestela ez zegoen talde askorik. Ez da gaur egun bezala! Zeintzuk ziren zuen erreferenteak? ANDONI: Euskal Herri mailan Hertzainak, Zarama, La Polla eta Barricada ziren momentuko banda nagusiak. Kanpotik, Deep Purple, Led Zeppelin, AC/DC... Heavya entzuten genuen. Sex Pistols, The Clash eta Ramones ere gustatzen zitzaigun. TXURI: Ni rockeroagoa nintzen. Denborarekin eklektikoagoa bihurtu naiz. Urte batzuk pasatu dira eta berriz elkartu zarete kanta bat sortzeko. Nolatan? BIXEN: Elkartu gara dispertsioaren kontrako aldarrian gure ekarpen txikia egiteko. Jende gehiago ere aritu da: Aritz Oiartzabal Kapeo; Ane Badiola abesten; Ibintza Iragorri biolina jotzen; Albisu aita-semeak adarra jotzen; Joxe Mitxelena Zepo baxuan; Esteban Martiarenak egin du letra... Abestiaren ideia gu-

gandik sortu zen, baina bakoitzak bere ekarpen txikia egin du. TXURI: Lehenengo ideia Bixenena izan zen! Imajinatuko zenuten 30 urteren buruan elkartuko zinetela honela? BIXEN: Imajinatu ez, baina gozada izan da. Zuen kanta da biharko lipdubaren haria. Zer sentitzen duzue? BIXEN: Taldekideak elkartzea ohorea izan da, izugarrizko poza eman dit eta sentitu naiz ongi hartua. Denerako egin dute beraien ekarpena: giza eskubideen alde, konponbidearen eta bakearen alde... TXURI: Igartzen da kanta garai batekoena dela. Iturriak eta zer jo duzun igartzen da. Ibilbideko zati batean zuek ere egongo zarete, ezta? BIXEN: Herriko musikarien txokoan egongo gara. Horrelako kanta bat sortzeko prozesua nolakoa da? BIXEN: Sarek egiten zituen kafe-tertulietan sortu zen lipduba egiteko ideia. Lau akorderekin eskema txiki bat sortu nuen: sentibera dena, alaitsua ere bai eta bestetik, aldarrikapen kutsu bat, indartsuagoa duena. Gero hauengana joan nintzen. ANDONI: Bixenek musika eta Estebanek letra eginda, lokal batean entseatu genuen pixka bat, eta gero lagun batekin, Txarlirekin, grabatu genuen oinarria. BIXEN: Oinarri horrek balio izan du kanta osatu duten besteei pasa eta beraien ekarpena egiteko. Talde handi batek sortu du, azkenean. Berriz elkartzeak zuengan harrik piztu du? ANDONI: Nostalgia pixka bat, oroimen poxgarri eta emozionantea izan da. Semealabak nahiko kozkortuak ditugu eta denbora pixka bat badugu, horrek animatzen du gauza gehiago egitera. TXURI: Nostalgia tristea da! Bizitutakoa bizitu dugu, orain ere gure garaiak dira! Taldeko batzuk, lipduba antolatzen buru-belarri aritu zarete. Lan handia da gisa honetako zerbait egitea Oiartzun bezalako herri batean? BIXEN: Izugarria, baina orain konturatzen naiz! Lipduba egiteko ideia sortu zenean, ez ginen oso kontziente zer zen. Mila lan sortzen dira: herriko eragile guztiekin elkarlanean hastea, bilerak... baina erantzun ona izan dugu, poztekoa eta eskertzekoa da hori. Lantalde baten lana da, baina herritarren inplikaziorik gabe ezinezkoa izango zen aurrera ateratzea.

Kupel taldeko lagunak.

KLIXK Atletismo egokituko proba

Haurtzaro Atletismo Taldeak Slalomeko I. Txapelketa antolatu du herrian, Elorsoro kiroldegian. Ane Asensio taldeko kirolariak eta beste sei kirolarik parte hartu zuten lehian. Bide batez, atletismo egokitua herrian sozializatzea izan da frogaren helburuetako bat.

Dispertsioaren kontrako lipduba

Sarek euskal presoen dispertsioaren kontra eta giza eskubideen alde lipduba grabatzeko deia egin zuen, eta hamarnaka eragile, elkarte eta norbanakok bat egin zuten deialdiarekin. Dispertsioa madarikatua kantuaren doinuekin, Mendiburu kaletik Doneztebe plaza bitarteko zirkuitoa osatu zuten.

Power Rangers, Gipuzkoako Lehenengo Mailara

Power Rangers areto futboleko taldeak Gipuzkoako Bigarren Mailako liga irabazi du (azken partida Aretxabaletan jokatu zuten, Lasarteko Cecilia Frutadenda Kebab taldearen kontra; penaltitan erabaki zen norgehiagoka), ondorioz, datorren urtean maila bat gorago jokatuko dute: Gipuzkoako Lehenengo Mailan.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.