Kontzejutik ekaina 2017

Page 1

36. zenbakia

DATA

ORDUA

EKINTZA

1-30

09:00-22:00

1-2

11:00

1-9

-

Oiartzungo Antzerki Eskolan izen-ematea (12-18 urte)

1-15

-

Kongorako mugikorrak biltzeko kanpaina

2

19:00

Musika kalean: Hiru bi band! eta Amaita Swing

2

20:00

Kantu emanaldia

3

12:30

Musika kalean: Bat-batean

3

19:00

Haurtzaro Dantza Taldearen emanaldi berezia (dantzari ohi eta Lartaun abesbatzarekin)

3

18:00

“Etxean jaiotzea: beste aukera seguru bat”

3

-

4

Egun guztian

4-7-11-1418-21-25-28

-

4

Ikasle Gela Ikastaroa: Informatika lainoan

LEKUA

Udala

KZgunean

KZgunea

Elorsoro kiroldegian eta ikastetxeetan

Udala

Haurtzaro Ikastolako idazkaritzan

Haurtzaro Ikastola

Landetxe plazan

Laia taberna

Udaletxeko areto nagusian

HELTAko gitarra taldeak

Landetxe plazan

Laia taberna

Elorsoro kiroldegian

Haurtzaro Dantza Taldea

Udaletxeko areto nagusian

Magale

Reggae jaialdia

Pagoa aretoan

Pagoa Kafe Antzokia

Ikastola Eguna

Haurtzaro Ikastolan

Haurtzaro Ikastola

Kontzejupean

Txost

19:00

Bernardo Atxaga: “Lau kartzelak”

Pagoa aretoan

Pagoa Kafe Antzokia

5

16:30

Emakumeen ahalduntzea eta tratu txarrak (Aizan elkartea)

Udaletxeko areto nagusian

Killirikupe Emakume Taldea

5-16

09:00

Ikastaroa: Oinarrizko internet

6

18:00

“Hemen tigre usaina dago” (Txiribuelta)

7

18:00

“Aspaldiko herri batean” (Gu ga)

Udaletxeko areto nagusian

8

17:30

Ipuin kontaketa (2-3 urte)

Manuel Lekuona bibliotekan

Udala

9

18:00

“Baserriya” (Santzak)

Udaletxeko areto nagusian

Oiartzungo Gazteen Antzerki Taldea

9

19:30

Euskal dantza emanaldia

Doneztebe plazan

Elizalde Dantza Taldea

9-10-11-18

-

Ergoiengo festak

Ergoienen

Auzokalte Elkartea

9

-

Nekora eta Tictar

Pagoa aretoan

Pagoa Kafe Antzokia

10-30

11:00-20:00

Udako igerilekua

Udako igerilekuan

Udala

Pagoa aretoan

Pagoa Kafe Antzokia

Uztapide plazan

IntxixuTrail - Girizia MT

11

21:30

Autobus magikoa (disko aurkezpena) + Guri bost + artista gonbidatuak

09:00 (luzea)/ 09:30(motza)/ IntxixuTrail 10:00(haurrak)

11

12:00

Elizalde Trikititxa Eskolaren jaialdia

11

12:30

Musika kalean: Lartaun abesbatza

13

20:00

Irakurketa Taldea: “Dantzaldia” (Irene Nemirovski)

14

19:00

15

17:00

16-22

17:00-20:00

KZgunean

KZgunea Oiartzungo Gazteen Antzerki Taldea Oiartzungo Gazteen Antzerki Taldea

Udaletxeko areto nagusian

Kontzejupean

Elizalde Trikitixa Eskola

Landetxe plazan

Laia taberna

Fermiñenen

Udala

Arpa kontzertua (Alaia Belaunzaran)

Udaletxeko areto nagusian

Udala

Udaleku irekiak: gurasoentzako bilera

Udaletxeko areto nagusian

Udala eta Abaraxka

Sorkuntza tailerreko ikasturte bukaerako erakusketa

17

20:00

Bertso-poteoa: Sustrai Colina, Ander Lizarralde eta Jone Uria

17

22:30

Mikel Urdangarin (disko aurkezpena)

19-28

09:00

Ikastaroa: Google aplikazioak

21

19:00

“Arbasoen sua” bideo-emanaldia Sutarren inaugurazioa

21

20:30

23-29-30

-

23

19:00

Sanjuan sua: Azeri dantza

23

21:00

Sanjuan sua

25

12:00

27

18:00-20:00

29-30

11:00

Altzibarko festak

Arraskularre, 16

100TZE Espazioa

Amazkar tabernatik

Oiartzungo Bertso Eskola eta Udala

Pagoa aretoan

Pagoa Kafe Antzokia

KZgunean

KZgunea

Udaletxeko areto nagusian

Udala

Hilerri ondoan

Udala

Altzibarren

Altzibarko Jai Batzordea

Doneztebe plazan

Haurtzaro Dantza Taldea

Goiko plazan

Aldeguna Elkartea eta auzotarrak

Dantza-jauziak

Doneztebe plazan

HELTAko dantza taldeak

Odol erauzketa

Anbulatorioan

Odol Emaileen Elkartea

KZgunean

KZgunea

Ikastaroa: Doako antibirusak

www.oiartzun.eus

ANTOLATZAILEA

Manuel Lekuona bibliotekako beheko aretoan

Eskuzko Pasakako VI. Txapelketako partidak

10

2017ko ekaina

deialdiak Zuen deialdiak zabaltzeko, bidali proposamenak hilaren 20a baino lehen, komunikazio@oiartzun.org helbidera.

Oiartzun haraneko bertso eta kanta zaharrak argitaratu dira Astralamustrikan

Udako kirol eskaintzan zortzi jarduera Oiartzunen

Agustin Mendizabalek ondu duen Astralamustrika bildumako azkeneko zenbakia aurkezteko saio berezia egin da, herriko kanta eta bertso zaharrak kontatuz eta kantatuz. Lekukotzak eman dituzten herritarrek parte hartu zuten saioan: Mikel Arruabarrena; Pepi Arruti; Xegundo Eskudero; Joxe Kruz Ezeiza Kaxka; Maritxu Gaztelumendi; Jazinto Larburu; Anttoni Portugal...

Udako kirol eskaintza bateratua antolatu dute aurten ere Oiartzungo, Errenteriako, Lezoko eta Pasaiako Udalek. Dagoeneko izen-ematea martxan dago, Elorsoro kiroldegiko harreran (ikastaroak bukatu arte egongo da aukera).

Agustin Mendizabalek osatu du bilduma

Oiartzun haraneko kanta eta bertso zaharrak liburua Astralamustrika bildumako bederatzigarren zenbakia da. Andoni Odriozola ilustratzaileak egin ditu marrazkiak. Herriko ondarea dibulgatzea denez Astralamustrika bildumaren helburua, Haurtzaro Ikastolako eta Elizalde Herri Eskolako HH eta LHko gela guztietan banatu du ale bana Udalak. Ahozko transmisioa iturburu Gure herrian ahoz aho transmititu diren kantak eta bertsoak biltzeko ahalegina egin du Mendizabalek, tankerako bildumetan ez dauden doinuak jasotzeko ahalegin berezia eginez. Errenteria, Lezo eta Pasaiako ahaire batzuk ere bildu ditu.

Eskualdean antolatu diren ikastaroetan ere parte hartu dezakete oiartzuarrek

Oiartzunen zortzi kirol jarduera egiteko aukera izango da: aerobik; spinning; gimnasia erritmikoa; akrobaziko gimnasia; babes pertsonala; sport games eta lerro irristaketa. 3 eta 16 urte arteko haur eta gaztetxoei zuzendutako jarduerak izango dira (kirolaren arabera).Prezioak, 30,6€tik 56,1€ bitartekoak izango dira. Beste herrietan, 22 ekintza baino gehiago Oiartzundik kanpo, beste kirol jarduera hauek egiteko aukera izango da, guztira 22 baino gehiago: boleibola; igeriketa; zirkoa; dantza; eskalada; aquafit; aqualatino; zumba; nordic walking; tono-ziklo; tenis; padel; surf; brake dance; oihal akrobazia; pilota; jumpfit; euskal dantza; parkur; slackline; malabareak... Ekintza gehienak 3-16 urte arteko haur eta gaztetxoei zuzenduta badaude ere, batzuk 16 urtez goitikoentzako ere badira.

Mendizabal eta lekukoak aurkezpen kantatuan.

Eskualdeko kirol zinegotziak udako kirol eskaintza aurkezten.

Errenta aitorpena euskaraz egiteko deia herritarrei

Herriko sei kafetegi, euskararen erabileraren kanpainan

Legarreko bizilagunekin elkartu da Udala

Errenta aitorpena euskaraz egitera animatu dituzte Udalak, TturTtur Euskaltzaleon Bilguneak eta UEMAk oiartzuarrak. Iaz, errenta aitorpena egin zuten oiartzuarren %36,61k egin zuen euskaraz. 2004tik %30 igo da euskaraz egiten duten herritarren kopurua, hala ere, oraindik jende askok diru-kontuak gazteleraz egiteko joera du. Errenta aitorpena euskaraz egiteko aukera dago modalitate guztietan.

Oiartzungo sei kafetegik (Aiako; Aialde; Elorsoro; Garmendi; Txara eta Xabale) eskualde mailan martxan jarri den Kafea eta tertulia, beti natural ekimenean parte hartuko dute. Gremio honetan euskararen erabilera gehitzeko eta normalizatzeko ahalegin bateratua izango da. Besteak beste, 100 €ren zozketa egingo da udazkenean euskaraz eskatzen duten bezeroen artean.

Legarre eremua biziberritzeko aurreproiektua eskatu du Udalak. Hirigintza proiektuaren lanketarekin hasi aurretik bertako bizilagunekin elkartu dira Jexux Leonet alkatea eta Eneritz Arbelaitz alkateordea. Eremua berritzeko eta auzuneak dituen irisgarritasun arazoak konpontzeko irtenbide posibleei buruz hizketan aritu ziren bizilagunak eta udal ordezkariak. Hurrengoa pausoa aurreproiektua idaztea izango da.


K ELKARRIZKETA • Nekane Juanes “Beharrezko ikusi nuen antiespezista ekintzailea izatea injustizia honekin bukatzeko” Nekane Juanes blogaria eta beganoa da: Begane izenarekin dabil sarean barrena Askekintza elkarteko kidea. Askekintzatik gizakia ez den espezieak diskriminatzen direla salatzen duzue. Zer esan nahi du horrek? Jendarte honetan diskriminazio ezberdinak gertatzen dira, adibidez genero, arraza eta sexu-orientaziogatik. Animaliak gizaki-espezie ez izateagatik diskriminatzen dira eta horri espezismo deritzo. Honen ondorioz gizakiek erabili/esplotatu egiten dituzte, norbanako bezela kontuan hartu gabe eta bizitzeko eta aske izateko euren interesak kontutan hartu gabe. Antiespezista garenok injustizia horren aurka borrokatzen dugu. Beganismoa jarrera politiko bat dela diozu. Zer aldarrikatzeko? Pertsonala politikoa dela esaten da; zure egunerokotasunean parte hartzen duen gauza orok eragin bat dauka. Espezismoak eragina milioika animaliatan du, gizakiaren onurarako esplotatuz eta erailez. Begano izatea ez da aukera pertsonal bat (aukera pertsonalek ez dutelako besteengan eragiten). Animalien askapeneko mugimenduak animalien askapena bilatzen du, feminismoak emakumearen askapena bilatzen duen bezala. Gure

K mugimendua beste mugimendu batzutara iristen ari da, diskriminazio guztiekin bukatu nahi dugulako, jendarte heteropatriarkatu-espezista honekin. Ez da beharrezkoa animaliak maitatzea haiek errespetatzeko. Espezismoaren kontra ekintzaile bihurtzea nola garatu da zugan? Lehenengo begetariano egin nintzen, konturatu nintzenean ez nituela animaliak jan nahi. Zortzi hilabetera, elikadura esplotazioak eragiten duen sufrimenduaren parte izan nahi ez nuela erabaki nuen, arrautza eta esnekiak ere baztertuz. Ondoren, beganismoa elikadura kontua bakarrik ez zela ikusi nuen eta informazio bila aritu nintzeb: antiespezista bihurtu nintzen. Orduan animalien askapeneko mugimendua ezagutu nuen. Askekintzarekin kontaktuan jarri eta parte izatera pasatu nintzen. Oso beharrezko ikusi nuen aktibista izatea, ez baita nahikoa animalia produktuak kontsumitzeari uztea: lan asko dago egiteko injustizia honekin bukatzeko. Zoritxarrez, animaliek ezin dute beraien askatasuna aldarrikatu, horregatik gure betebeharra da animaliak sentitzen duten norbanakotzat hartzea eta beraien eskubideengatik borroka egitea. Beganerrezetak.com proiektuarekin nola hasi zinen? Askekintzako barne proiektu bezala hasi zen. Lehenengo IG kontua ireki nuen (@begane_bizitzabeganoa) jendeak ikus zezan elikadura %100 begetala egitea erraza dela, goxoa eta ez dela garestia. Gainera, animalien askapeneko mezuak zabaltzen saiatzen naiz. Oso erosoa ez denez, bloga irekitzea erabaki nuen, errazagoa baita komunikatzea. Askekintzak Donostiako jatetxe beganoen gida sortzeko lanketan aritu zinen. Ondoren hasi al zinen blogean errezetak argitaratzen? Proiektu ezberdinak izan dira. Gidaren proiektua egiteko, errezeta %100 begetalekin liburuxka bat egin genuen eta Donostian tabernaz taberna ibili ginen entregatzen, animalia eta hauen eratorriak erabili gabeko platerak egin zitzaten eta handik denbora batera aukera hauek barneratu zituzten taberna/jatetxeekin gida osatu genuen. Bitartean IG eta blogaren proiektuarekin nenbilen.

Zuk sortzen dituzu errezetak? Bai. Plater berri bat egiten dudanean ideiak hartzen ditut liburuetatik edo internetetik eta gero nire modura egiten dut. Bestetan errezeta ¨tradizional¨ bati animalia osagaiak kendu eta begetalekin ordezkatzen ditut, zapore oso goxoko platerak lortuz norbanakorik erabili gabe. Desinformazio handia dagoela diozu. Zein da beganoek “kudeatu” behar izaten dituzuen “topiko” handienak? Begano izateagatik kritikatzen gaituzten pertsonak desinformatuenak dira. Bitxia iruditzen zait. Beganook gure prozesua egiten dugunean nutrizioari buruzko informazio pila bilatu eta ikasten dugu eta orain lehen baino osasuntsuago elikatzen naiz. Topikoak? Haragirik gabe burdina eta proteinak faltako zaizkigula edo esnekirik gabe kaltzioa. OMEk elikadura %100 begetala osasuntsuenetakoa dela dio eta Kanada eta Ameriketako dietista elkarteak esaten du elikadura mota hau guztiz osasuntsua dela. Gertatu zaizkizun istorio espezistak narratzeko ere erabiltzen duzu bloga. Jendarte espezista batean bizi garenez uneoro bizitzen ditugu egoera desatseginak. Animalien erabilera bizitzako momentu gehienetan egiten da: jateko unean, janzterakoan, garbitzeko produktuetan, kosmetikoetan... Baina gaizki pasatzen dugunak ez gara beganoak, baizik eta platerean hilda dagoen animaliak... Liburu bat: Veganismo, de la teoria a la acción, Salvador Cotelo Jatetxe begano bat: B13 (beganoa) edo Oveja negra (begano eta feminista), biak Madrilen. Film bat: Bold native. Dokumental bat: Earthlings (Lurtarrak, Askekintza.org-en euskarazko azpitituluekin). Esaldi bat: “Animaliak beraien arrazoi propioengatik bizi dira mundu honetan. Ez ziren gizakientzat sortuak izan, beltzak txurientzat sortu ez ziren bezala, ezta emakumeak gizonentzat” (Alice Walker).

gehiago egin dut. Euskaldunok eta japoniarrek badugu antza: langileak gara, gauzak ongi egitea gustatzen zaigu... Oso ongi komunikatu gara. Nola sortzen dituzu pintxoak? Denboraldiko produktuak lantzea oso garrantzitsua da: bere garaian daudelako, merkeago daudelako eta hemengoak direlako. Ia beti formula bera erabiltzen dut pintxoak sortzeko, bai tabernarako eta bai lehiaketetarako: nola gustatzen zait niri jatea? Adibidez, zainzuriak? Gorringoarekin, urdaiazpiko pixka batekin, ilarrekin... Hortik hasten naiz bueltaka. Teknikak ezagututa, sortzen joaten naiz. Sortzen dena norberari gusta-tzea oso garrantzitsua da. Besteentzat kozinatzen dut, baina nire kriterioarekin. Euskal Herriko pintxo Lehiaketako azkeneko edizioan epaimahakide izan zinen. Zer baloratzen duzu beste sukaldariengan? Taula batzuk badaude balorazioarako: presentzia, usaina, zaporea... Beste epaimahakideek esaten zidaten gogorra nintzela. Nik sukaldari begiekin begiratzen ditut pintxoak: eta ez badaude perfekto eginak nire iritziz, ez dut pasatzen uzten. Ongi egindako gauzak gustatzen zaizkit. Horrelako lehiaketetan, epaimahaikide edo sukaldari izan, zer duzu nahiago? Epaimahaikide izatea dibertigarria da, baina ni sukaldaria naiz. Epaitzea ez zait asko gustatzen. Faktore asko daude jokoan: tartean, nire gustuak. Horregatik, nik ez dut sufritzen lehiaketetan. Nire pintxoa gustatzen bazaie ondo; baina bestela ere bai. Niri zerbait berria sortzeko balio izan dit

eta kontentu geratzen naiz horrekin. Gero, denboraldi batean kartan izaten ditugu pintxo horiek. Batzuk, oso prozesu konplexuak dituztelako, ez da erraza urte guztian manten-tzea, baina denboraldi batez izaten ditugu. Donostiako sukaldaritzaren promesa berri gisa bataiatu izan zaituzte. Etiketa horiek zer pentsarazten dizute? Gehiegi esatea dela uste dut. Oraintxe, indarra dut eta kontentu nabil. Hori da garrantzitsuena. Ez dakit promesa naizen, baina ez naiz geratuko. Nahi nuke Gipuzkoako eta Euskadiko sukaldari-tzari zerbait eskaini. Aurreko belaunaldiek egin zutena egitea orain guri tokatzen zaigu. Ez dut ustekabean pasatu nahi. Taberna eta jatetxe asko daude, gehiegi nire ustez, baina ez dira hainbeste sukaldari peto-petoak eta egiaz gastronomia bultzatu nahi dutenak. Zein da sukaldari peto-petoaren definizioa? Barruan edukitzea eta bihotzez egitea gauzak, eta ez bakarrik negozioarengatik. Erromantizismo pixka bat edukitzea profesionalki. Zazpi taberna zuzentzen duzu. Zein da zuen sekretua? Ez dago! 2017ko martxoaren 7an inauguratu genuen. Maite, nire bikote eta bazkidea, eta biok hasi ginen. Bost lagun hasi ginen eta orain 15 inguru gara. Hasieran, argiak piztu eta itzali egiten genituen: komunak garbitu, fregatu, kozinatu, atenditu... dena. Baina gutxinaka, ahal izan zenean, pertsona bat gehitu genuen, gero beste bat... Oso zaila da jakitea egunaren buruan zenbat bezero pasatzen diren Zazpitik. Egunero 300 bat pintxo aterako ditugu... MOTZEAN: Sukaldari bat: Hilario Arbelaitz. Pintxo bat: Puf! Ze zaila... Ganba gabardina. Taberna bat: Paco Bueno. Osagai bat: Arrautza, adibidez. Oso galdera zaila da! Momentu bakoitzarentzako produktu bat dago! Bermut batekin kroketa, ganba edo txibiak hoberenak dira. Baina afaltzeko beste zerbait izango da...

KLIXK Haurtzaro Ikastolaren oroitzapenen festa

Haurtzaro Ikastolaren oroitzapenen festak 50 urte hauetan ikastolako komunitatea osatu duten ikasle, guraso eta langileak batzeko balio izan zuen, baita herriko zein kanpoko jende gehiago ere elkartzeko. Ikastola eremuan egindako kontzertuen artean jakinmin gehien piztu zuenetakoa izan zen Alaitz eta Maider ikasle ohiek Esne Beltzarekin batera egindako agerraldia.

Arraguako festak, bi asteburutan

Nekane Juanes.

ELKARRIZKETA • Paul Arrillaga “Sukaldari peto-petoak erromantizismo pixka bat behar du profesionalki” Paul Arrillaga sukaldariak Donostiako Zazpi taberna zuzentzen du. Gipuzkoako Pintxo Lehiaketa irabazi berri du. 30 urte ere ez dituzu, eta dagoeneko bi urtez segidan Gipuzkoako Pintxo Txapelketa irabazi duzu. Nola iritsi zara hona hain gazte? Oso gazte hasi nintzen sukaldaritza munduan: 16-17 urterekin. Hasieratik ondo sartu nintzen: gogotsu eta ordu asko sartzen, lan asko egiten. 13 urte daramatzat lantzen, eta azkeneko bi urte hauetan saritxoak iristen hasi dira. Hasieratik pintxoen mundura bideratu zenuen zure sukaldaritza? Pintxoa deitzen dena niretzako sukaldaritza, txikian, da. Guk egiten ditugun pintxo asko kartako platerak bezalakoak dira, baina tamaina txikian. Izan al duzu azkeneko saria disfrutatzeko denbora? Jendeak zoriontzen zaitu, jendeak jakiten du eta gehiago etortzen dira. Asteburuetan jartzen ditugu pintxoak eta jende etortzen da probatzera. Zertarako balio dute sari hauek? Pintxo berriak sortzeko balio didate. Sarien mundua bigarren mailakoa da niretzat. Autosatisfakzio eta maila profesionalean ikusten ditut: gauza berriak sortzeko eta bizirik mantentzeko; bai gu eta bai bezeroak. Japoniatik bueltatu berri zaitugu. Zertan ibili zara paraje haietan? Euskal sukaldaritzaren inguruko bi ekitaldi egitera gonbidatu ninduten. Osakan, afari berezi bat prestatu nuen, dastatze menu bat. Bestean, Shirahaman, zortzi egunetarako lokal huts batean sukaldea muntatu genuen eta Zazpi moduko zerbait izan zen. Gazte indartsu bat nahi zuten, pintxoak kontrolatzen zituenak eta niri deitu zidaten. Kontentu geratu dira. Profesionalki izugarrizko esperientzia izan da niretzat. Hemen baino lan

Paul Arrillaga.

Arraguako festek aurten bi asteburu hartu dituzte, Jai Batzordeak antolatu nahi zituen ekintza guztiak egin ahal izateko. Lehenengo asteburuan Jon Maia eta Andoni Egañaren bertso-afaria, truk txapelketa eta futbol partidak izan ziren. Bigarrenean, berriz, Beiraren kontzertua, haur-jolasak eta auzoko bazkaria bezalako ekintza ederrak.

Euskal jaia, dantzarako aitzakia

Euskal Jaiaren bigarren edizioa giro ederrean joan da. Adin guztietako dantzarien eguna izan zen (herriko haurren taldeak, mutxikoak, erromeria...): baserritarrez jantzita, dotore atera ziren oiartzuarrak kalera.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.