Kontzejutik ekaina 2018

Page 1

44. zenbakia

DATA

ORDUA

EKINTZA

1

17:30

Antzerki emanaldia (Haurtzaro Ikastola) Gitarra emanaldia

1

20:00

1-8

-

1-12

16:00-18:00

Ikastaroa: argazki ukitua GIMPekin

1-30

09:00-22:00

Ikasle Gela

1-30

-

2

08:00etatik

Ikastola Eguna

2-3

20:00/19:00

“Futbol partida” (Txinalka)

3

12:30

Dantza emanaldia

3-17

17:00

Oihartzun filosofikoa (LH 6)

5

18:30

“Hotela The Hotel El Hotel” eta “Bizitza hau ez dugu nahi”

5-12-19

18:00

IT txartelaren azterketa

Gazteen antzerki taldean izen-ematea

Akuarela (Olga Bagano)

LEKUA

ANTOLATZAILEA

Udaletxeko areto nagusian

Haurtzaro Ikastola

Udaletxeko areto nagusian

HELTAko gitarra taldea

Ikastetxeak edo Elorsoro kiroldegia

Udala

KZgunean

KZgunea

Manuel Lekuona bibliotekan

Udala

Garmendi txokolategian

Garmendi txokolategia

Haurtzaro Ikastolan

Haurtzaro Ikastola

Udaletxeko areto nagusian Doneztebe plazan Abaraxka ludotekan

Oiartzungo Antzerkizale Elkartea Haurtzaro Dantza Taldea eta Oiartzungo Flauta Taldea Azmarrin eta Abaraxka ludoteka

Udaletxeko areto nagusian

Udala eta Antzerkizale Elkartea

KZgunean

KZgunea

5-29

-

“Zeihar soak” (Ttittika Rekalt)

Udaletxeko areto nagusian

Udala

7

18:30

“Zinema Paradise” (Txiribuelta)

Udaletxeko areto nagusian

Udala eta Antzerkizale Elkartea

8

18:30

Bat-batean eta 3, 2… band

Landetxe plazan

Laia taberna

8

19:00

Dantza emanaldia

Doneztebe plazan

Elizalde Dantza Taldea

8-9-10-17

-

Ergoiengo festak

Ergoienen

Ergoiengo Jai Batzordea

9

16:30

9

-

10

12:00

Intxixu Trail mendi lasterketa EH Sukarra, Deus Ez, Mildemonios eta Indxabak Herri Musika Eskolaren ikasturte bukaerako kontzertua

10

17:00

Oihartzun filosofikoa (LH 3-4-5)

13

17:00

Udaleku irekien bilera (gurasoak)

13-22

16:00-18:00

14

17:30

15

11:00-20:00

Ikastaroa: Google aplikazioak kudeaketa pertsonalerako Ipuin kontaketa (4 urtetik gora) Udako igerilekuaren irekiera Haurtzaro abesbatzaren eta musika tailerraren emanaldia

Uztapide plazatik

Intxixu Trail-Girizia

Pagoan

Pagoa Kafe Antzokia

Kontzejupean

Soinuenea

Abaraxka ludotekan

Azmarrin eta Abaraxka ludoteka

Udaletxeko areto nagusian

Abaraxka ludoteka

KZgunean

KZgunea

Manuel Lekuona bibliotekan

Udala

Udako igerilekuan

Udala

Haurtzaro Ikastolako jantokian

Haurtzaro Ikastola

15

17:30

15-21

17:00-20:00

15

17:30

Euskaraldia prestatzeko batzarra

16

10:30

Oihartzun filosofikoa (LH 1-2)

17

07:00

Mendi irteera: Belate-Saioa-Lantz

17

12:00

Trikitixa jaialdia

19

18:00

Odol erauzketa

Anbulatorioan

Odol Emaileen Elkartea

19

19:00

“Isiltasunaren praktika XXI. mendean: Meditazioa, erlaxazioa eta mindfullnessa” (Pello Añorga)

Udaletxeko areto nagusian

-

20

19:00

Xanistebanetako Jai Batzordea

Manuel Lekuona bibliotekan

Udala

21-29

18:00-20:00

KZgunean

KZgunea

23

19:00

Sanjoan bezperako saioa

Doneztebe plazan

Haurtzaro Ikastola

Sanjoan sua

Sorkuntza tailerreko ikasturte bukaerako erakusketa

Ikastaroa: Smartphoneak eta tabletak

23

21:00

23-28-29-30

-

25-27

19:00

Xanistebanetako sokatirako entrenamenduak (neskak)

26

20:00

Irakurketa Taldea: “Mendafin usaineko iluntzeak” (Aintzane Galardi)

29

19:00

Altzibarko festak

“Chavela” dokumentala

Arraskularre 16, 5 behea

100tze Espazioa

Elorsoroko bilera gelan

Konpromisotik aD/Ritzera

Abaraxka ludotekan

Azmarrin eta Abaraxka ludoteka

Haurtzaro Ikastolatik

Girizia Mendi Taldea

Elizalde Trikitixa Eskola

Kontzejupean

Auzoetan

-

Altzibarren

Altzibarko Jai Batzordea

Udako igerilekuko lokalean

Sokatirako neskak

Fermiñenen

Udala

Udaletxeko areto nagusian

Udala eta Oiartzungo Feministen Asanblada

deialdiak Zuen deialdiak zabaltzeko, bidali proposamenak hilaren 20a baino lehen, komunikazio@oiartzun.org helbidera.

Oinbusa, ikastetxeetara oinez joateko egitasmoa martxan

Altzibar, Iturriotz eta Ugaldetxotik bide seguruak markatu dira Ikasleek herriko ikastetxeetara oinez joateko ohitura hartzeko, Oinbusa egitasmoa martxan jarri da Udalaren eta ikastetxeen arteko elkarlanari esker. Mugikortasun ohitura iraunkorrak eta osasuntsuak sustatzeaz gain, haurren autonomia lantzeko eta bizilagunen arteko harremanak indartzeko balio du egitasmoak. Altzibartik, Iturrioztik eta Ugaldetxotik bide seguruak markatu dira Haurtzaro Ikastolara, Elizalde Herri Eskolara eta Elizalde Institutura. Guraso bolondresen laguntzarekin egingo dira bidaiak.

2018ko ekaina

www.oiartzun.eus

Altzibar eta Iturriotz arteko espaloia, berritzen 186.000 €ko inbertsioa egingo du Udalak hobekuntza lanetan

Altzibar eta Iturriotz lotzen dituen espaloia berritzeko lanak hasi dira. Zelaia etxadiaren paretik Ziara kalea bitarteko oinezkoen bidearen egoera konponduko da. Lanen aurretik, Altzibarko ur-kolektorea konpontzeko lanak egin dira. Aurreikuspenen arabera, 10 asteko iraupena izango dute lan hauek eta 186.000 €ko inbertsioa egingo du Udalak bi auzoen arteko oinezkoen sarea hobetzen. Bi auzoetako batzarretan jasotako eskaera izan da.

DBHko ikasleek markatu dituzte bide seguruak DBHko ikasleekin, aparteko lanketa egin da Oinbusa martxan jartzeko. Ikastolako zein Elizalde Institutuko ikasle ordezkariekin bildu dira udaltzainak, azalpenak eman eta ikaskideen artean informazioa zabaltzeko. Gainera, ikasleak izan dira Oinbusaren bide seguruak markatu dituztenak. Helburua egitasmoa iraunkor bihurtzea da eta oiartzuarrengan ohitura aldaketa sustatzea: gurasoek norberaren autoa aparkatzea ikastetxeetara joateko.

Ikasleak bide seguruak markatzen.

Lanak Altzibartik hasi dira.

Ganboxa kalea txukuntzeko lanak hasi dira

Txomin Perurenaren garaikurrak, Elorsoron

San Markoseko 2016ko aurrekontuak, baliogabeak

Ganboxa kalea berritu eta txukuntzeko lanak hasi dira. 87 aparkaleku atonduko dira eremu horretan. Horrez gain, Ganboxa eta Iturrine plaza aurrea asfaltatuko dira. Lanek bi hilabete eta erdiko aurreikuspena dute eta 180.000 €ko inbertsioa izango da. Arraguan jasotako eskaera da.

Txomin Perurena txirrindulari ohiak Udalari eskaini zizkion garaikurrak Elorsoro kiroldegiko sarreran jarri dira, herritarren bistara. Bost garaikur, plaka bat, Perurenaren bustoa eta haren garaipenen zerrenda jarri dira. Perurena bera arduratu zen beiratea inauguratzeaz.

San Markoseko 2016ko aurrekontuak baliogabetu ditu Euskadiko Auzitegi Nagusiak, Oiartzun, Hernani eta Usurbili arrazoi emanez. Ekarpenak bakoitzak jasotzen dituen zerbitzuen arabera kalkulatzeko eskatu genuen eta, bigarren aldiz bost hilabetean, arrazoia eman digute.


K ELKARRIZKETA • Maialen Irastorza “Nik jantziko nituzkeen moduko poltsak diseinatzen ditut” Maialen Irastorza dago Maixalaren atzean. Duela urte eta erdi inguru hasi zen, ia nahigabe, proiektu honekin. Nola sortu zen Maixala proiektua? Koadrilako bati poltsa bat egin nion oparitzeko eta Txerri Eguneko azokarako animatzeko esanez hasi zitzaizkidan. Haurdun nengoen, denbora banuen eta postua jartzera animatu nintzen. Poltsa mordoxka egin nituen,

ELKARRIZKETA • Tessa Andonegi “Txinalkaren ezaugarri nagusiak entusiasmoa, ilusioa eta lanerako gogoa dira” Ikasturtearen azken txanpan aritu gara herriko helduen antzerki taldeko Tessa Andonegi zuzendariarekin hizketan. Oholtza ia alde guztietatik ezagutzen duzu: aktore, zuzendari, aktore-zuzendari... Zer du bakoitzak ona eta txarra? Lan desberdinak dira. Aktore lana erlaxatuagoa da, ardura oso mugatua baita: ikasi, ahal duzun hoberen egin, zuzendariak esaten dizuna entzun eta errepikatzen saiatu... Zuzendaritza askoz ardura handiagoa da. Hala ere, ni ez naiz itotzen naizen horietakoa. Eroso sentitzen zara Txinalka zuzentzen? Bai. Nire ikasleak helduak dira eta ez dut beraien atzetik ibili behar. Arduratsuak dira. Testuak ikastea pixka bat kostatzen zaie. Baina ikasteak pereza ikaragarria ematen du. Oso ongi ulertzen ditut. Nola definituko zenuke Oiartzungo helduen antzerki taldea? Ilusioa daukate. Horrelako talde baten ezaugarri nagusiak hori izan behar du: entusiasmoa, ilusioa eta lan egiteko gogoa. Bestela, ez dauka zentzurik. Ez da kobratzen, hau afizio hutsa da. Iaztik eboluziorik sumatu duzu taldearengan? Bai, noski. Lehen ere gauza asko ikasi zituzten, baina ikasi dute aktoreok erabiltzen ditugun terminoak erabiltzen, orain badakigu lengoaia horren barruan hitz egiten. Presentzia eszenikoa ere hobetu dute. Oholtza gainean bakoitzak berea defendatzen jakiten, presentzia edukitzea pertsonaia txiki bat izan arren egiten ari zaren horri garrantzia ematen ikasi egiten da. Taldea anitza da. Erraztu edo zaildu egiten du lana horrek? Gazteenak 16 urte ditu eta helduenak, 70en bueltan. Dibertsitate polita

K jendeari gustatu zitzaizkion eta enkarguak jasotzen jarraitu nuen. Beraz, proiektuarekin hastea erabaki nuen. Nahiz eta Ingurugiro Zientziak ikasi, ondoren josten formatu zinen, Maixalarekin hasi aurretik. Asun Dominguezen akademian bi urtez patroigintza eta josgintza ikasi nituen. Jostea beti izan da hobby bat niretzat. Ama jostuna izana da eta hasieran asko lagundu zidan, baina orain oso ongi moldatzen naiz bakarrik. Maixala du izena zure markak. Ba al du azalpenik? Txerri Egunean postua jartzeko izen bat pentsatzen hasi nintzen. Nahi nuen goxoa izatea, hizkuntza guztietan ongi egitea belarrira... Horixe okurritu zitzaidan eta horrela geratu da. Kalean baten bat Maixala poltsarekin ikusten duzunean, zer sentitzen duzu? Berdin zait ezaguna edo ezezaguna den, izugarrizko ilusioa egiten dit. maixala.com martxan jarri berri duzu. Zergatik erabaki duzu internetera jauzia ematea? Proiektua zabaltzea da nire asmoa. Errazena webgune bidez egitea iruditu zait. On-line erosteko aukera ematen dut orain. Hiru hizkuntzatan dago webgunea -euskaraz, gazteleraz eta ingelesez-. Edozein eskaera berezi egiteko nirekin kontaktuan jartzeko modua izango da. Azokak sortzaile hasiberrientzako aukera onak al dira? Bai. Produktua ikusarazteko, jendeak probatzeko, prezioak tanteatzeko, oihala ukitzeko… aukera ematen dute. Pixkanaka aurrera egin behar da, baina hasteko ongi dago. Gisa honetako proiektu bat bakarrik aurrera ateratzea lan handia al da? Dena nik egin behar dut: diseinatu, josi, promozionatu, i+d... Ez dirudi, baina gauza asko egin behar dira horrelako proiektu bat aurrera ateratzeko. Hala ere, badut bazkidea: Iker -bikotea-. Dena kontsultatzen dut berarekin. Goi mailako ikastaro bat egin du ekintzailetzaren inguruan eta asko laguntzen

dit. Oso inbolukratua dago proiektuan. Etengabe ari naiz diseinu berriak pentsatzen eta tela berriak probatzen ere hasi naiz. Profesionalizazio bidea hori da. Hasieran telak denda txikietan erosten nituen, baina orain Italiatik eta Frantziatik ekartzen dut materiala. Gauza da gutxieneko kopuruak oso handiak direla niretzako eta negoziatzen aritzen naiz... Zuk zeuk diseinatzen dituzu josiko dituzun poltsak. Nondik abiatzen zara? Oinarria gehiegi kargatu gabeko poltsa sinpleak diseinatzea da, elegantzia puntu batekin. Nik jantziko nituzkeen moduko poltsak diseinatzen ditut. Hortik abiatuta, koloreak nahasten ditut, baina beti sinpletasuna, elegantzia eta erosotasuna kontuan hartuta. Maixalaren txokoa nolakoa da? Etxeko gela batean tailerra dut prestatua. Estruktura bat dut, oihalekin, mozteko lekua dena. Gero, plantxatzeko tokia eta makinaren lekua ere baditut. Materiala gordetzeko txokoa ere bai. Duela gutxi, enpaketatzeko mahaia jarri dut. Estudioa bete xamarra dago eta pentsatzen ari naiz garajean beste txoko bat prestatzea. Orain arteko eskaera bereziena zein izan da? Unibertsitate garaiko lagun bat Miamin bizi da eta, berarentzako eta lankideentzako poltsak eskatu zizkidan. Orain arte poltsak eta motxilak egiten dituzu. Baduzu sorkuntza zabaltzeko asmorik? Jende askok galdetzen dit, baina, printzipioz, ez. Niretzako arropa josten dut, baina oso gustura nago poltsak egiten.

ematen dio. Gazteek helduengandik ikasten dute, eta alderantziz ere bai. Gizarte honetan badugu tendentzia edozein ekintzatarako adinaren baitan banatzeko; eta zergatik ez nahastu? Azken txanpan zaudete. Zein da fasea? Kaos fasean gaude, “ai ama, ez gara iritsiko” horretan! Baina nik badakit aterako dela. Norberak baditu ezagutzen ez dituen baliabideak eta norbere buruarengan konfiantza eduki behar da. Nik badakit aterako dugula aurrera. Eta isilik geratzen bada baten bat taula gainean, ez da mundua geldituko. Txinalkak zein prozesu egiten du ikasturte bukaerako saiora heltzeko? Lehenengo hiruhilabetean obra aukeratzen dugu. Saiatzen naiz entrenamendu gisako bat egiten, ariketak planteatuta. Obrarekin hastean, lehenengo eszenan jartzea egitea gustatzen zait testua eskuan. Hor ikusten dira gabeziak, mugak... Ez dakit sistema ez ote den oso telebisiboa, baina funtzionatzen du. Orain, entsaiatzen eta entsaiatzen ari gara. Eszenografia ere guk moldatzen dugu. Aurten zer taularatuko duzue? Obra Martin Otazo taldekideak proposatu du. Achille Campanile italiarrarena da. Itzulpena Martinen Orereta Ikastolako lankide Aitzpea Aizpuruak egin zuen, ikasleekin. Obra hau inork ez du euskaraz taularatu. Itzulpena oso ona da. Komedia absurdo bat da, teatro italiar surrealistakoa. Oso entretenigarria da, eta oso korala. Iaz ere idatzita zegoen obra bat antzeztu

zenuten. Zergatik hartu duzue bide hau? Iaz nobedade gisa egin nuen, eta aurten, Martinen proposamena oso ongi iruditu zitzaidan. Pentsatzen dut zerbait esistitzen bada, taularatzeko dagoela. Ondo idatzita dagoen zerbait egitea oso aberasgarria da. Oiartzuarrek gogoz itxarotzen al dute zuen lana? Uste dut baietz. Beti dago espektazio puntu bat. Eta hori ona da guretzat. Jendea borondate onarekin doa ikustera. Publikoa oso alde egoten da hasieratik eta horrek lagundu egiten du. Antzerki amateurra da, baina egiten duten lanak balioa du, ezta? Antzerkia zure buruaren aurrean jartzen zaituen zerbait da. Literaturak edo poesiak egiten duen bezala, zerbait iraultzen du zure barruan. Antzerkia egitea terapia handi bat da. Ez balizuke zerbait emango edo ikasiko zuri buruz, ez luke zentzurik izango antzerkia egiteak. Nola ikusten duzu antzerkizaletasuna Oiartzunen? Zorionez, badago Antzerkizale Elkartea eta dagoenetik jendea ohitzen ari da antzerkia ikustera. Hori oso ona da etorkizunerako. Oiartzunen jendea antzerkia ikusteko prest dago. Bukatzeko, zergatik gonbidatuko zenituzke oiartzuarrak Txinalkaren lana ikustera? Hasteko, herrikideak direlako eta hori beti da motibo bat. Obra hau oso freskoa da eta oso ongi pasatuko dute. Nire ustez, ardura bat da ikusleengan sentsazio ona uztea. Eta uste dut lan honek utziko duela.

KLIXK Ar Redadeg-ean, oiartzuarrak bretoieraren alde

Bretainian bretoieraren alde Ar Redadeg-a ospatzen dute, Euskal Herriko Korrikaren parekoa. Oiartzundik 24 lagun joan dira parte hartzera, Oiartzun-Karaez Senidetza Elkarteak eta Intxixu AEK euskaltegian antolatuta. Udalak eta Haurtzaro Ikastolak ere kilometro bana erosi dute.

Arraguako festak, inoiz baino luzeago

HARREMANETARAKO: www.maixala.com Instagram: maixala_ Facebook orrialdea: mai xala

FITXA TEKNIKOA: Obra: Futbol-partida (Achille Campanile). Zuzendaria: Tessa Andonegi. Aktoreak: Udane Altuna; Pili Arbelaitz; Usoa Arbelaitz; Jesus Gonzalez; Nati Gonzalez; Amaia Ibarguren; Izaskun Llona; Marga Maritxalar; Luix Mitxelena; Martin Otazo; Izaro Otxoa; Ekain Susperregi. Eguna, ordua eta tokia: Ekainak 2 (20:00) eta 3 (19:00), udaletxean.

Aurten, Arraguan inor ez da festarako gogoz geratu. Auzoko festek bi asteburu hartu dituzte: bertsolariak, haur jolasak, auzo bazkaria... primerako giroan ospatu dituzte guztiak. Aldeguna elkartearen 50. urteurrena betetzen den honetan, indartsu daude auzotarrak!

Elizalde Eguna ospatu da

Elizalde Herri Eskolak eta Elizalde Institutuak elkarrekin ospatu dute Elizalde Eguna. Ikasle, guraso eta zentroen arteko harremanak estutzeko aitzakia izan zen eguna, ikasleentzako pentsatutako egitarauak osatua.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.