Kontzejutik maiatza 2017

Page 1

35. zenbakia

DATA

ORDUA

1-31

13:00 arte

EKINTZA

2-31

09:00-22:00

3

16:00

Ikastaroa: Informatika lainoan

3

18:00

Ikastaroa: sare sozialak

4

14:45

Guraso tailerra: mugak eta limiteak (HHko seme-alabak)

4

19:00

“Estrategia independentista” (Arnaldo Otegi)

5

16:00

IT txartelaren azterketa

6-13-20-27

09:00-13:00

Eskola Kirola

6

11:00etatik aurrera

Haurtzaro Ikastolaren 50 . urteurreneko festa (ekitaldia, bazkaria, kontzertuak…)

6

16:00-18:00

Eskola Pilota

6-7

16:40/09:40

Tximeleta Topaketak (gimnasia erritmikoa)

6

23:00

Xanistebanetako kartel lehiaketa Ikasle Gela

Black Back Band eta Konbenio del Metal

7

-

10

19:00

“Ziklo armatuaren ondorioak gaindituz” (Oihana Garmendia eta Urtza Alkorta)

211

14:45

Guraso tailerra: kasu praktikoak (6-12 urte)

11

17:30

Ipuin kontaketa (4 urtez goiti)

11-18-31

16:30

Emakumeenganako tratu txarrak eta ahalduntzea “Boye” eta solasa egileekin

12

19:00

12-13-14-1920-21

-

13

Egun guztian zehar

13

18:30

13

Rafting Bidarrain

Arraguako festak Euskal Jaia Udaberriko kontzertua (Luis Delgado eta Maddi Oihenart)

LEKUA

ANTOLATZAILEA

Udaletxean

Udala

Manuel Lekuona bibliotekako beheko aretoan

Udala

KZgunean

KZgunea

KZgunean

KZgunea

Abaraxka ludotekan

Udala

Udaletxeko pleno aretoan

Azmarrin

KZgunean

KZgunea

Elorsoro kiroldegian

Ugaldetxo Kultur Taldea

Udaletxean eta Haurtzaro Ikastolan

Haurtzaro Ikastola

Elizalde, Haurtzaro eta Kontzejupeko pilotalekuetan

Udala

Elorsoro kiroldegian

Tximeleta taldea

Pagoa aretoan

Pagoa Kafe Antzokia

Haurtzaro Ikastolatik

Haurtzaro Mendi Taldea

Manuel Lekuona bibliotekan

Azmarrin

Abaraxka ludotekan

Udala

Manuel Lekuona bibliotekan

Udala

Udaletxean

Killirikupe Emakume Taldea

Udaletxeko areto nagusian

Zinegileak Kultur Elkartea

Arraguan

Aldegunako Jai Batzordea

Doneztebe plazan eta Kontzejupe plazan

Euskal Jaia

Udaletxeko areto nagusian

Soinuenea Fundazioa

Reggae jaialdia

Pagoa aretoan

Pagoa Kafe Antzokia

Elizalde auzoan

Soinuenea Fundazioa

14

11:30

Xirularru taldearen kalebuelta

15

18:00

Ikastaroa: Youtube

KZgunean

KZgunea

17

16:00

Ikastaroa: Erosketa seguruak Inteneten

KZgunean

KZgunea

18

18:00

Ikastaroa: GIMP

KZgunean

KZgunea

18

19:00

“Eredu soziala ezkerretik eraikiz” (Jone Etxeberria, Edurne Larrañaga, Mikel Urdangarin)

Udaletxeko areto nagusian

Azmarrin

19

17:00

Udaleku irekiak: haurrekin bilera

19

17:30

Haurtzaro abesbatzaren emanaldia

19

18:00

IT txartelaren azterketa

20

19:00

Liburu-aurkezpena: “Oiartzun haraneko kanta eta bertso zahar bilduma” (Agustin Mendizabal)

20

-

Iparraldeko gaualdia (Zoo; Fusible; Tristan Morguy eta Horeba; Solte)

20-30

-

Benalmadenara irteera

21

Egun guztian zehar

Elizalde Eguna

Elorsoroko bilera gelan

Udala eta Abaraxka ludoteka

Udaletxeko areto nagusian

Haurtzaro Ikastola

KZgunean

KZgunea

Udaletxeko areto nagusian

Udala

Pagoa aretoan

Pagoa Kafe Antzokia

-

Gazte Izanak

Elizalde eskolan

Elizalde Herri Eskola Udala

23

19:00

Xanistebanetako Jai Batzordea

Manuel Lekuona bibliotekan

23

20:00

Irakurketa Taldea: “Hormako paper horia” (Charlotte Perkins-Gilman)

Manuel Lekuona bibliotekan

Udala

25

19:00

“Euskal epika berria sortzen” (Ainara Lasa, Gotzon Barandiaran, Jon Maia)

Manuel Lekuona bibliotekan

Azmarrin

25-26

15:15

Gaztetxoen kontzertuak ikasleentzat

Udaletxeko areto nagusian

Ibargain Musika Eskola

25-26

19:30

Bakarlari eta talde txikien kontzertuak

Udaletxeko areto nagusian

Ibargain Musika Eskola

26

16:00

Eskola Pilotako azken festa

Haurtzaro Ikastolan

Udala

26

-

27

17:00

Sin Mala Intención, Bihozkada eta Frank Blackfield

27

-

27

19:00

27-28

20:00/19:00

28

10:30

Urmendi Festa

Maria Garaiar plazan (Urmendi)

Urmendi Haur Eskola

28

12:00

Dantza plazan

Doneztebe plazan

HELTAko dantza taldeak eta Soinuenea Fundazioa

29-31

17:30

Antzerki emanaldiak

Udaletxeko areto nagusian

Haurtzaro Ikastola

30

18:00

Ikastaroa: Kizoa

KZgunean

KZgunea

Puzgarriak Sagardo Eguna Ikasturte bukaerako kontzertu-jaialdia “Gure herria” (Txinalka)

Pagoa aretoan

Pagoa Kafe Antzokia

Euskal Herria plazan

Abaraxka ludoteka

Doneztebe plazan

Girizia Elkartea

Elorsoro kiroldegian

Ibargain Musika Eskola

Udaletxeko areto nagusian

Oiartzungo Antzerkizale Elkartea

deialdiak Zuen deialdiak zabaltzeko, bidali proposamenak hilaren 20a baino lehen, komunikazio@oiartzun.org helbidera.

2017ko maiatza

www.oiartzun.eus

Atsolorra, jaioberrien ongietorria komunitatean ospatu da

Xanistebanetako kartel lehiaketa martxan dago

Iaz jaiotako 85 haurretatik 48k parte hartu dute ongietorrian

Maiatzaren 31 izango da lanak aurkezteko azkeneko eguna

2016an Oiartzunen jaiotako 85 haurretatik 48k parte hartu zuten atsolorrean: komunitatera ongietorria emateko euskal ohituran. XXI. mendera egokituta, ohitura berreskuratu da azken urteetan Oiartzunen, eta parte-hartzean zein antolakuntzan Udalarekin batera aritu den guraso kopurua kontuan hartuz, atsolorra erabat errotzen ari dela esan daiteke.

Xanistebanak iragartzeko kartel lehiaketa martxan da. Lanak maiatzaren 31 arte aurkeztu daitezke udaletxeko harreran (astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:30era). Kartel irabazleak festetako programa eta Oiartzun urtekaria ere ilustratuko ditu.

Atsolorrean kantuak eta musikak ere tarte berezia izan du aurtengoan: Larraitz Aristizabal eta Aritz Oiartzabal Kapeo-ren txalaparta, Alaitz Guridi eta Arantxa Ansaren sehaska-kantak, Lur Gaztelumendik atsolorrari buruz sortutako kanta eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen Aitatxo eta Amatxo kantak, Maddi Kazabonen ahotsean entzun baitziren. 2016an jaiotako oiartzuarrak: Lander; Manex; Xuban; Unax; Ander; Peru; Euri; Oihane; Aimar; Valentina; Mikele; Liher; Xabier; Aiert; Iara; Aitor; Alessandro; Izaro; Malen; Leire; Axel; Luka; Ibai; Oihan; Garazi; Erik; Ekhi; Unax; Daniella Amarachi; Arhane; Peru; Uxue; Noa; Inar; Mara; Martin; Ane; Amaiur; Ipar; Ander; Auritz; Luna; Owen; Ane; Fatima; Ariane; Laia; Hodei; Eneko; Malen; Noah; Xumar; Nekane; Naiara; Mare; Jon; Nora; June; Egoi; Ekhi; Ekain; Ur; Alaine; Irati; Enaitz; Malen; Malen; Ahmed; Oier; Aimar; Nora; Jose Maria; Aiert; Unai; Manex; Imran; Aimar; Zihara; Laia; Mendaur; Ekaitz; Ekain; Luca Stefan; Jokin eta Ekhi.

Guraso eta haurrek jaioberrien zuhaitza osatu zuten.

Ezinbesteko baldintza izango da Xanistebanak 2017 agertzea kartelean. Edozein teknika onartuko da, 70x50 cm-ko neurria duten karteletan. Berdintasun irizpideak ere baloratuko dira. Egilearen datu pertsonalak aparteko gutunazal batean entregatu beharko dira. Bost sari banatuko dira Epamaihaia Jai Batzordeak izendatuko du eta bost sari banatuko dira: irabazlea (600 €); oiartzuar onena (300 €); bi akzesit (50 €) eta gaztetxoentzako, 100TZE Sormen Espazioan urtebeteko beka.

Iaz, epaimahaia kartel finalistak aukeratzen.

Kirol Astean, kirolaren ertz guztiak

Zuhaitz Eguna, Gurutzeko Andalarregin

Kirol Asteak surfaz, mendi lasterketez, mendiko erreportajeez, herriko kirolariez eta kirol kazetaritzan emakumeen presentziaz hausnartzeko eta hitz egiteko tartea eskaini du aurten. Kirolarekin lotutako pertsona ezagunen esperientziak entzuteko aukera izan da aurten ere. Haurtzaro Atletismo Taldeko sortzaile eta entrenatzaile den Periko Sanromak jaso zuen Oiartzungo II. Kirol Saria.

Udaletxeko Mendi eta Ingurumen sailak antolatzen duen Zuhaitz Egunak helburu bikoitza izan ohi du: Oiartzungo mendietan bertako zuhaiztiak berreskuratzea eta bestetik, ttikienekin heziketa lana egitea. Aurten, horregatik, haritzak aldatu dira Gurutzeko Andalarregi eremuan. 70 haur eta gurasok parte hartu zuten ekimenean. Ikastetxeen laguntza ezinbestekoa da ekimena aurrera ateratzeko.


K ELKARRIZKETA • Maider Zabalegi “Hain pozik nago naizenarekin, gardentasunak ez didala beldurrik ematen” Maider Zabalegi Zuei diskoarekin bueltatu da musikaren plazara, 12 urteren ondoren. Zerk ekarri zaitu bueltan musikaren plazara? Urte hauetan guztietan gitarra hartu dut, baina lanean, etxean... Aitonaren heriotza prozesuan beste behar batetik abiatuta hartu nuen gitarra. Hil zen egunean jo nuen kantua lehenengo aldiz eta ordutik ez naiz geratu. ‘Zuei’ diskoa aiton-amonen heriotzatik abiatu da. Ez dizu beldurrik eman horren gai intimoarekin oholtza gainera igotzeak? Bat ere ez. Segurtasunarekin zatozenean, ez dizu beldurrik ematen. Denoi ukitzen gaituzten gaiak dira. Dolua bizitzako fase handi-handi bat da: haurra ikastolara eramaten duzun eguna ere dolu prozesu bat da, txikiagoa. Bizitza doluz josia dago. Hain pozik nagoenez naizenarekin, ez daukat ezkutatzeko ezer. Gardentasunak ez dit beldurrik ematen. Nolakoa da ‘Zuei’? Oso intimoa da. Urte hauetan guztietan motxilan harri-kozkorrak sartzen joan izan banintz bezala da, batzuk oso gogorrak eta beste batzuk oso politak, eta orain, bat-batean, hori dena ateratzeko beharra sentitu dut. Eta hau da atera zaidana. Animoz oso baxu edo oso euforiko nagoenean konposatzen dut, oso muturreko egoeretan. Horregatik, disko hau argi handi-handiarekin ikusten dut. Grabazioaren prozesua erraza izan al da? Dena oso naturala izan da. Planteatu nuen momentutik disko bat aterako nuela, autopista zuzen-zuzen eta peajerik gabeko bat izan da. Eta bukaeran ez dut paretarik ikusten...

K Musikari laguntzaileak badituzu: tartean, Gorka Urra oiartzuarra. Nola elkartu zarete? Lehenengo Urbil Artolari aipatu nion. Ideia planteatu nionean, baiezkoa esan zidan. Pianista ere, Joseba Loinaz, duela 20 bat urte ezagutu nuen. Aipatu zidaten Oiartzunen bazela luthier bat: Gorka Urra. Interneten berari egindako elkarrizketa bat irakurri nuen, eta hurrengo egunean bere tailerrera joan nintzen. Pare bat aste behar izan nituen bera lokalizatzeko, baina gero baiezkoa esan zidan segituan. Ez nekien Oiartzunen bizi zenik ere, eta gezurra badirudi ere, elkarrengandik 50 metrotara bizi gara! Orain zen elkar ezagutzeko momentua. Eta altxor bat izan da. Bizitzako etapek musikatik apartatu zintuzten. Pentsatzen al zenuen noizbait iritsiko zela bueltatzeko momentua? Ez! 12 urte hauetan musikatik oso aparte egon naiz. Musika utzi eta segituan grabazio bat egin nuen Edurne Pasabanen proiekzio batetarako, baina kito. Hortik aurrera denari ezetz esan diot: elkarrizketak, Alaitzek aipatzen zidanean kanturen bat edo grabatzeko... Ez nuen ezer jakin nahi. Eta ez dakit zer pasatu zaidan, 40 urteak izan ote diren edo, baina gandorra atera dut. Oholtza gainerako buelta Oiartzunen egin duzu. Nahita edo hala suertatu delako? Kasualitateetan ez dut sinesten, baina kausalitate pila bat elkartzen joan dira eta Oiartzunen jotzeko aukera ere horrela sortu zen. Josunek (Cousillas; Kultura zinegotzia) esan

zidan diskoa atera behar banuen, herrian aurkeztea ederra litzatekeela. Oso argi nuen leku goxo batean eman nahi nuela lehenengo kontzertua eta udaletxean jotzea gozamena izan zen. Zein sentsazio izan zenituen? Bezpera arte oso-oso lasai nengoen. Baina bezperan Oiartzun Irratian esan zidatenean “bihar emango duzue kontzertua”, tripak buelta eman zidan. Kontzertuan bakea eta lasaitasuna sentitu nuen. Oholtzara igo nintzenean urduri nengoen, baina gero izugarrizko adrenalina txutea izan zen. Oiartzuar asko zeuden entzuleen artean: di-da batean saldu ziren sarrera guztiak. Oso goxoa izan zen. Sarrerak segituan saldu ziren eta poz handia hartu nuen. 180 pertsona asko dira. Eta sarrerak agortu zirela esan zidatenean, poztu nintzen. Datozen hilabeteetan, zein panorama datorkizu? Gelditu gabe nabil. Maiatzaren 7an Azpeitian jotzen dugu, 19an Durangon, ekainaren 16 eta 17an ere baditut kontzertuak... Harrera ona ari da izaten diskoa. Baina kontzertuak tamainan emateko asmoa dut. Gainera, gaur egun ez da lehen bezala, kontzertuak bete egiten zirela. Nik, etortzen denarentzako gustura aski joko dut. Alaitz eta Maiderren itzala luzea al da? Bai, baina onerako. Nire bizitzako oso etapa garrantzitsua izan da. Eta Alaitzekin dudan harremanak oso garrantzitsua izaten jarraitzen du. Maitasunarekin bizitu nuen garai hura eta gaur egun ere hala gogoratzen dut. Beti izango da garai baikorra. Alaitzi izugarrizko ilusioa egin zion nik diskoa ateratzea. Koadrilako bazkarian, txanpain botilarekin azaldu zen ospatzeko. Norbaitek esan al dizu panderorik gabeko Maider arraroa egin zaiola? Ez. Arrarotasun hori nik sentitu dut. Ohituta nengoen eskuen artean beti zerbait izaten. Orain, mikrofonoa heltzen dut ondo eta tarteka, gitarra.

KLIXK Herritarrak, erabakitzeko eskubidea gauzatuz

Gure Esku Dago-k Oiartzungo herritarrei euskal estatu independente bateko herritar izan nahi ote duten galdetu zien martxoaren 19an -eta aurreko egunetan, auzo batzuetan-. Oiartzuarren %40,2ak parte hartu zuen galdeketan eta horietako %95ak baiezkoa erantzun zuen.

Korrika, euskararen alde batzuk baino gehiago

Maider Zabalegi.

ELKARRIZKETA • Iker Eizagirre “Ez genuen uste jendea hain kontzientziaturik zegoenik produktu onak ordaintzeko” Iker Eizagirre eta Naiara Retegi Zituene pasta obradore kooperatibaren sortzaileak dira. Zerealaren txokotik, kontu hauek kontatu dizkigute. Nolatan hasi zarete pasta ekoizten? Duela bi urte langabezian geratu ginen. Naiarak Txaramelakoak ezagutu zituen, Bizkaian pasta ekoizten duten lagun batzuk. Ikusi zuen ez zuela konplikazio berezirik eta produktua ona zela. Elikadura burujabetzan, egiteko urratsa eman behar genuela uste genuen. Naiara proiektua lantzen hasi zen. Ni atzetik joan naiz, pixkanaka lotzen. Naiarak eman dio forma eta itxura geroz eta politagoa hartzen joan da. Oso pastazaleak gara eta ikusten genuen hemengo elikagaia izan zitekeela.

Naiara Retegi eta Iker Eizagirre.

Orain arte nolako harrera izan duzue? Oso-oso ona. Harrituta gaude. Produktu ekologikoa eta garestiagoa izanda, garestiago saldu eta erosi behar izatea logikoa da. Ez genuen uste jendea hain kontzientziatua zegoenik. Pila bat ari gara saltzen eta jendeak ez du garestia denaren sentsazioa. Probatu dutenen artean, ez digu oraindik inork txarra dagoenik esan. Jendea oso gustura ari da jaten eta denek oso goxoa dela diote. Salmenta zuzenaren bidea hartu duzue. Aurrera begira ere horrela funtzionatuko duzue? Dagoen egoerara moldatuz hasi gara. Gure asmoa obradore bat jartzea da: ibilbide guztiarekin, pasta lehortzeko tresnarekin, sukaldetxo batekin momentuan pasta egin eta saltsak gehitzeko aukera emateko... Hortaz gain, kontsumo taldeetan, Laboren... banatzeko asmoa dugu. Oreretako kontsumo talde batean gaude, eta akuriak behar genituenez, probatzeko proposamena egin genien. Gero, Oiartzunera salto egin genuen. Eskaeraren arabera saltzen dugu, baina pixka bat gehiago egiten dugu Oiartzunerako, jende gehiago hurbiltzen delako erostera. Hernanitik, Orereta Ikastolatik... deika hasi zaizkigu. Lokala jartzeko pausoa eman behar dugu. Ikastoletan, tabernetan... saltzeko beharrezkoa da, osasun baimena lortzeko. Mota ezberdinetako pasta egiten duzue, ezta? Momentu honetan hiru zerealekin lan egiten dugu: gari gogorra, zekalea eta espelta. Guztiekin, pasta txuria eta integrala egiten dugu. Gehien garia saltzen dugu, baina espelta ere ongi saltzen da. Nafarroatik eta Huescatik ekartzen duzue zereala. Nahi duzuen funtzionamendua hori da? Gure ideala Euskal Herriko ekoizle ekologikoekin eta bertako produktuekin lan egitea da. Momentu honetan oso zereal gutxi egiten da Euskal Herrian, eta ekoizten den hori saldua dago. Huescatik ekarri behar dugu gari gogorraren semola. Espelta eta zekalea El Alcaravanetik ekartzen dugu, Nafarroatik. Semola falta da Euskal Herrian. Klima lehorragoetakoa da. Nafarroan eta

Araban zeozer badago, baina ekoizle gutxi daude oraindik. Labore, Elika... ekimenak bertakoa ekoitzi eta bertan kontsumitu ildoan sortu dira. Zuen proiektuak ere filosofia hori jarraitzen du. Beharrezkoa da zuen arteko sareak sortzea aurrera egiteko? Ez da nahitaezkoa, baina nire ustez beharrezkoa da. Guk ez dugu obradorea jarri nahi Euskal Herri osorako ekoizteko. Donostiatik Irun bitarteko eskaera betetzen badugu, txapeldunak izango ginateke! Eta inguruan besteren bat hasiko balitz, hura ere txapeldun! Erlazio horiek behar dira. Bidea zaila da: burokrazia, batzuetan arau batzuk betetzea beste erremediorik ez duzu... Elkarlanean gauzak beste modu batera egin daitezke, modu eraldatzailean. Bakarrik ez. Bakarrik egitea ez baita beste era batera egitea. Labore gisako proiektuekin gu oso pozik gaude. Oraindik ezin dugu han saldu, baina hasieratik izan dugu harremana eta nahi dute gure pasta saldu, tokia eskaini digute han jartzeko obradorea... Elkarlanak eta laguntzak asko babesten zaitu. Eta berdin alderantziz: laguntza eske etortzen bazaizkigu, lehenengoak izango gara laguntzen. Zuek jaso al duzue laguntzarik beste pasta ekoizleengandik? Iruñean ireki dizkigute obradore bateko ateak eta Txaramelakoek ere beraien baserria ireki ziguten. Pasta Txaramelakoen makinari esker ari gara egiten. Handi bat erosi zuten, eta txikia apartatua zuten. Utzi egin digute. Makinarik gabe, ezingo genuke Oiartzunen eta Oreretan banatu... Oiartzuar batek Zitueneko pasta jan nahi badu, nora jo behar du? Astelehenero Arraztalokoekin egoten gara, 18etan plazan. Pasta freskoa delikatua denez, ez dugu kiloka egiten. Pixkanaka, kantitatea igotzen ari gara. Zortzi kilorekin hasi ginen Oiartzunera etortzen eta orain, 10-12 kilo saltzen ditugu astelehenero. Esku hutsik bueltatzen gara etxera. HARREMANETARAKO: E-mailez: info@zituene.eus Telefonoz: 645 733 755/ 678 524 380

20. Korrikan adin guztietako oiartzuarrek pauso batzuk baino gehiago egin dituzte euskararen alde: Korrika Ttikiarekin eta Gaztearekin hasita, egun guztiko festa ospatu larunbatean eta azkenean, Otxandiotik Iruñerako bidean, apirilaren 4 eguerdiz pasatu zen guretik (argazkian, Aldeguna Elkartearen eta Niessengo langileen arteko lekuko aldaketa).

Zazpi taldetako dantzari txikiak

Zazpi dantza taldetako (herriko Haurtzaro eta Elizalde; Hendaia; Galdakao; Zumaia; Igeldo eta Donostiakoak) 256 dantzarik parte hartu dute Haurtzaro Dantza Taldeak antolatutako aurtengo Dantzari Txiki Egunean. Eguraldiak gehiegi lagundu ez zuenez, emanaldi nagusia Elorsoro kiroldegi barruan egin behar izan zuten.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.