25. zenbakia
DATA
ORDUA
1-4-8-1115-18-2225-29
19:00
1-19
-
3
LEKUA
ANTOLATZAILEA
Lilatoiko entrenamenduak
Elorsoro kiroldegian
Antiju Morik
Kirol Saria 2016rako proposamenak
www.oiartzun.eus / kirola@oiartzun.org
Udala
08:30
Abadiñora irteera
Haurtzaro Ikastolatik
Gazte Izanak
3
19:00
Etorriberriei harrera
Manuel Lekuona bibliotekan
Udala
3
19:00
Herri batzarra
Udaletxeko areto nagusian
Oiartzungo Gure Esku dago
Herriko auzoetan
Haurtzaro Ikastola
4
EKINTZA
14:3016:30/17:30- Santa Ageda 19:30
5
Goizez
Inauteritako desfileak
Elizaldeko kaleetan
Haurtzaro Ikastola eta Elizalde Herri Eskola
5
14:30
Inauteritako emanaldia
Haurtzaro Ikastolan
Haurtzaro Ikastola
Madalensoron
Girizia Pilota Saila
6-7-1308:3014-20-21- 13:30/15:0027-28 17:00
Euskal Herriko Pala Txapelketa
10
19:00
Piano jaialdia
Udaletxeko areto nagusian
Ibargain Musika Eskola
11
17:30
Ipuin kontaketa (2-3 urte)
Manuel Lekuona bibliotekan
Udala
12
20:00
Dokumentala: “Bisaiak, jauziaren aurpegiak”
Udaletxeko areto nagusian
-
Eskola Kirola
Kirol instalazioetan
Udala Udala
13-20-26 09:30-13:00 13
16:00-18:00
Eskola Pilota
Elizalde eta Haurtzaroko frontoietan
13
18:45
Kaldereroak
Aialde kaletik
Oiartzungo Flauta Taldea
13
20:45
Fagot kontzertua
Udaletxeko areto nagusian
Oiartzungo Flauta Taldea
Aialde kaletik
Oiartzungo Flauta Taldea
14
11:15
Artzain eta Inudeen konpartsa
16-17-2324
17:30
Ipuin tailerra
Manuel Lekuona bibliotekan
Udala
16
19:00
Aurkezpena: Akuilari
Udaletxeko areto nagusian
Udala
16
20:00
Irakurketa Taldea: “Orube abandonatuak” (Garazi Kamio)
Udaletxeko areto nagusian
Udaletxeko areto nagusian
17
18:00-20:00
18
19:00
“Manuel Maria e Euskal Herria” (Xose Estevez)
Udaletxeko areto nagusian
19
19:00
Galiziako eta Euskal Herriko poemen errezitaldia
Udaletxeko areto nagusian
Fato Daniel Castelao, Donostiako Galiziako Etxea eta Udala
20
12:00
Kontxa Murgiari omenaldia
Manuel Lekuona bibliotekan
Fato Daniel Castelao, Donostiako Galiziako Etxea eta Udala
Odol erauzketa
20
14:00
Ikasle eta ikasle ohien bazkaria
21
-
21
19:00
“Pankreas” (Tartean teatroa)
25
19:30
21 aulki: “Zuri-beltzean” (Goiatz Labandibar)
28
12:00
Dantza plazan (Hernaniko fanfarrea)
Otsaila
-
Mendi irteera: Xoxote
Mendi irteera: Erratzu-Etxalar
Anbulatorioan
2016ko otsaila
www.oiartzun.eus
Aurrekontu orekatuak eta herriaren beharrak erantzutera bideratuak izango dira 2016koak
27 emakume oiartzuar bizi dira euren erasotzaileengandik babesteko neurri judizialekin
%9ko igoerak zenbait arlo indartzeko baliabideak jartzea erraztu du
2015 urtean zortzi salaketa izan ziren herrian emakumeen kontrako indarkeriarengatik
2016ko aurrekontuak orekatuak eta herriaren beharrei erantzungo dizkietenak izango dira. Iaztik, udal aurrekontua ia %9 igo da eta horrek zenbait arlo indartzeko baliabideak jartzea erraztu du. Auzoetan, eragileen aldetik eta udaletxean jasotako ekarpenak, eta Gobernu Taldeak legegintzaldirako aurkeztutako herri programa kontuan hartuta osatu dira aurrekontuak. Eduki nagusiak 2016ko aurrekontuetan, apustu politikoa gizarte-ongizate arloa mantentzea eta kultura, euskara, hezkuntza eta kirol eragileak laguntzea izan da, azken bi legegintzaldietako ildoa jarraituz. Inbertsioetarako bi milioi € izango ditu Udalak aurten. Kopuru bat udal eraikinen mantenura bideratuko da: Egiar-enea, Arizmendi-enea, Madalensoro eta Elorsoro. Herri mantenua ere kontuan izan da: Lintziringo bidea konpontzea; ur-hoditeria sarea berritzea; bidegorriko mantenu lanak; industrialdeen biziberritzea… Auzoetara bideratutako partida ere indartu da. Legegintzaldi osoko ikuspegiarekin lan egingo da, arazo handiagoak konpontzeko. Baita ere erreserbak egin dira etxebizitzarako eta lehenengo sektorerako (auzolana, mendi mantenua, herribideen konponketa, baratza profesionalak…). Elkarrekin egindako lana Herritarrekin (zortzi auzo batzarretan), eragileekin eta oposizioarekin konpartitu dira aurrekontuak, ekarpenak eta proposamenak jasoz. Herritarrek auzo batzarren balorazio positiboa egin zuten eta oposizioak ere eskerrak eman zizkion Gobernu Taldeari azkeneko udalbatzarrean.
Oiartzunen 27 emakume bizi dira euren erasotzaileengandik babesteko neurri judizialekin. 2015 urtean zortzi salaketa izan ziren emakume oiartzuarrek pairatutako indarkeria matxista dela eta. Aurreko urteetatik datozen aginduei gehituz gero, 27 emakumeren erasotzaileek dute urruntze agindua. Salatzen ez direnak, askoz gehiago Datu hauek Udalera heldu direnak dira, alegia, epaiketara heldu diren salaketak. Izan ere, epaiketara heltzen diren kasuak baino gehiago izaten dira indarkeria matxista pairatzen duten emakumeak, salaketa ez jartzeagatik ezkutuan geratzen direnak. Adituek diotenez, salatzen ez diren indarkeria matxista kasuak salatzen direnak baino bost bider gehiago izan ohi dira. Protokoloa diseinatzen ari da Udala Datuek argi erakusten dute Oiartzun ez dela isolatutako uhartea eta gizarte heteropatriarkalean horren zabalduta dagoen lakra hau gurean ere badagoela. Hori dela eta, Udalak aurrerantzean ere indarkeria matxista guztien kontrako politiketan jarrera aktiboa izango duela berretsi nahi du. Horregatik, besteak beste, azken hilabeteetan Feminismo eta Gizarte-Ongizate arloetatik eraso matxisten biktima diren emakumeei laguntza emateko Protokoloa diseinatzen ari gara, herriko mugimendu feministarekin elkarlanean.
Oiartzungo Odol Emaileen Elkartea Fato Daniel Castelao, Donostiako Galiziako Etxea eta Udala
Iriberrin
Oiartzungo Flauta Taldea
Haurtzaro Ikastolatik
Haurtzaro Mendi Taldea
Udaletxeko areto nagusian
Oiartzungo Antzerkizale Elkartea
100TZE espazioan (Elorrondo, 16)
100TZE Sortze Espazioa
Elizalde auzoan
Soinuenea Fundazioa eta HELTA
-
Girizia mendi Taldea
deialdiak Zuen deialdiak zabaltzeko, bidali proposamenak hilaren 20a baino lehen, komunikazio@oiartzun.org helbidera.
Gurutzeko auzotarrak udal aurrekontuen aurkezpenean.
Antiju Morik taldeak herriko urruntze aginduak ikusarazteko egindako ekimena.
Atletismo egokituko pista Haurtzaron
Hobariak eskatzeko epea irekita hilaren 28a arte
Auzitegi Nagusiak Oiartzuni arrazoia eman dio San Markosen aurrean
Haurtzaro Ikastolan atletismo egokiturako pisten marrazketa egin da. Haurtzaro Atletismo Taldearen ekimena izan da, eta Udalak pintaketak egiteko baimena eman du (eremu publikoa baita). Margoketak atletismo taldeko kideek egin dituzte, Federazioko epaile baten laguntzarekin. Slalom proban homologatuak dauden neurriak errespetatuz egin dira margoketak, taldean atletismo egokitua egiten duen kidearen beharrak asetzeko.
2016ko zerga eta tasetan hobariak eskatzeko epea izango da otsaila ren 28a arte. Eskaerak udaletxeko informazio bulegoan egin behar dira, beharrezko dokumentuak bertan aurkeztuz. Epez kanpo egiten diren eskaerak ez dira kontuan hartuko, beraz, Udalak herritarrei datekin kontu izateko eskatu nahi die. Egoera ekonomiko berezian dauden herritarrei salbuespena aplikatzen die Udalak, euren ongizatea bermatzeko.
EAEko Auzitegi Nagusiak Oiartzungo Udalari arrazoia eman dio eta 2014ko San Markos Mankomunitateko aurrekontuak bertan behera uzteaz gain, udal bakoitzak jasotzen dituen zerbitzuen araberako ekarpen ekonomikoa egin behar duela berretsi du. Bigarren aldia da epaitegiak Udalei arrazoia ematen diena. Oiartzungo Udalak Jaime Dominguez-Macaya lehendakariari 2016ko aurrekontuak behar bezala egiteko eskatu dio.
K
K
ELKARRIZKETA • Jaione Arruabarrena
orduan? Ez naiz hain purista. Gustuen araberakoa da, eguneroko arroparekin bezala. Zer dago modan orain? Ez dago ezer markatua. Emakume jantzietan gehien gustatzen direnak gorriak, urdinak eta beltzak dira. Jantzi bat eskatzen dizunak, beti zerbait desberdina bilatzen du. Bestela, denda batera joango litzateke, eta ez modista batengana. Eta gizonezkoen artean neurri berean aldatzen da moda? Janzten dira, baina kostata. Koadrila batean bat janzten bada, gainontzekoak hasiko dira. Josten ditudan jantzietan, 20tik bat izango da gizonezkoena. Gainerakoak, emakume jantziak dira. Alaba, Izar, dantzaria da. Izan du eraginik horrek zuk josten bukatzeko? Bai. Hasieran, berarentzako jantziak josten hasi nintzen. Gustura aritzen nintzenez,
geroz eta gehiago josten hasi nintzen eta liburuetan begiratzen. Aurretik, ez ninduen inoiz erakarri liburuetan bilatzen aritzeak. Orain bai. Liburutegira joaten naiz, museotan liburuak erosten ditut... Ze liburu motatan jasotzen dira nolakoak ziren baserritarren arropak? Boladaz pasatuta liburuak Bilboko Euskal Museoan dauden trajeak biltzen ditu. Egin-ek ere Euskal Herriko postalak atera zituen eta liburu batean daude bilduta. Argazki gehienak txuri-beltzekoak dira. Batez ere marrazkiak begiratzen ditut eta irudiak handituta korteak ikusten dira. Euskal Museoko liburuko argazkiak museoan ateratakoak dira, beraz, koloreak ikusten dira. Baina liburu gehienak txuri-beltzean dira. Gabonak pasata, urtean zehar norentzako josten duzu? Txapelketetan dabiltzan dantzarientzat. Baina hori bi hilabetean bat josten da; gehiago ez. Urtean zehar lana aurreratzen joaten naiz: oinarrizko alkandora; gonazpikoak eta pololoak -denentzako berdinak direla-... Baserritarrez jantzitako ezkontzak, dantza-jauziak... modan jarri dira. Horrelakoek baserritarrez janzteko moda gehitzen dute? Orokorrean, uste dut gora doala baserritarrez janzteko moda. Muxikoetan, zenbait hilabetetik behin janzten dira baserritarrez eta, orokorrean, jendea urtean behin janztera ere lehen baino gehiago animatzen da. Itzuliko al dira garai bateko jantziak? Ez dut uste. Hemendik 10-15 urtera zer pasatuko den ezin dut asmatu, baina iruditzen zait ezetz. Koloreak beste bizitasun bat ematen du... Baina, beno, sekula ezin da jakin zer pasatuko den. Baduzu salduko ez zenuken jantzi kuttunik? Alabaren jantziak. Baditu ttikiak geratu zaizkionak, baina ganbaran ditut jasota. Eta lanen bat, bukatuta satisfakzio berezia sentitu duzuna? Denekin sentitzen da hori. Bezeroa gustura joaten denean, oso sentsazio ona da. Gustatzen zaidan lana denez, ilusioarekin egiten dut.
Atzerriko lehen esperientzia unibertsitate ikasketen bukaeran izan zenuen: Donostialdea eta Montana (AEB) lotu zenituen kontsumitzaileek kafe produktuetako berrikuntzak nola hartzen dituzten aztertuz. Gai kuriosoa... Bosgarren maila ikastera joan nintzen. Bukaeran proiektua egin behar nuen eta ez nuen Iruñeara itzuli nahi. Unibertsitateko tutore batek ikerketa lerro bat azaldu zidan eta konparaketa egitea proposatu nion. Kafearena kasualitate hutsa izan zen, Iruñeako nire proiektu zuzendariak proiektu hori zuelako. Montanako esperientziak balio izan zidan ikusteko dena ez zela Iruñean erakusten ziguten bezala. Eta gero, arlo profesionalera jauzia eman zenuen. Herbereheetan, Wageningengo Unibertsitatean izan zen, praktika gisan. Nekazaritza eta ingurugiroan, akademikoki Europa mailako lehenengo unibertsitatea da. Ur-ekosistemei buruzko Europa mailako proiektu batean aritu nintzen. Lehen esperientzia izan zen benetazko proiektu eta aurrekontuekin. Gero, Kenyara joan zinen. Zer ikusi zenuen? Hori bai izan zela esperientzia ikaragarria. Ugandako mugan zegoen nekazal komunitate batean GKE batek zuen proiektu batean lan egitera joan nintzen. Ekoizpen sistema monokultibotan antolatua zuten eta helburua sistema agroforestal bihurtzea zen. Ez zen zer landatu behar zuten esatea, hezkuntza lana zen, nekazariak ahalduntzeko. Oso proiektu polita izan zen, eta oso gogorra: bakarrik, urik eta elektrizitaterik gabe... Uda honetan joan naiz eta ikusi dut proiektuak oso ondo eboluzionatu duela. Lehen sektorean denbora behar da emaitzak ikusteko. Zerk eraman zintuen Zeelanda Berrira, munduaren beste puntara? NEIKER-en lanean nengoela, formakuntzarako diru-boltsa nuen eta harremanetan jarri nintzen Zeelanda Berriko zentro batekin, oso proiektu interesgarri bat zutelako: modu olistikoan ulertzea lehen sektoreko iraunkortasuna. Datu kuantitatiboak beharrezkoa dira, baina askotan ahazten dugu testuinguru kualitatiboa; eta ulertu behar da interpretatzeko.
Azken esperientzia Erresuma Batuan, Bristolgo ekoizpen katea eredu hartuta Donostiakoa aztertzea izan da. Bristolgo sistemari argazkia aterata zioten: ekoizpena; elikagaien enpresak; transformatzekoak; banatzaileak; dendak; ostalaritza; hondakinen kudeaketa; komunitatearen lotura elikadurarekin... Ikerketa metodologia berritzailearekin egin zuten eta horrekin, Donostiakoa aztertu genuen. Zenbakiek esaten ez duten alde kualitatiboa jasotzea garrantzitsua da etorkizuneko estrategia markatzeko. Osasunean elikadurak duen garrantzia bagenekien, baina orain hasi gara konturatzen erosten dugunak dituen ondorioak kateko guztiengan. UEUn metodologia azaldu genuen. Interesa egon zen. Azkeneko urteetan lehenengo sektorea aparte ikusi da. Orain jendea baloratzen hasi da. UEUko jardunaldien izenburua Elikadura, burujabetza eta agroekologia ziren. Posible da hirurak uztartzea gaur egungo gizarte honetan? Hobetu daiteke. Ez daude arazoak, baizik egoerak; eta ez dira egoerak, baizik eta aukerak. Jardunaldietako galdera zen ea bazegoen euskal ikertzaile sare bat osatzerik. Badago? Oso baikor atera ginen. Jende asko dago gogoarekin, gaztea eta oso prestatua bultzada bat emateko eta egitasmoak aurrera ateratzeko.
“Dantzariak gehiago saiatzen dira garai bateko janzkera errespetatzen” Gabonak pasatuta (ia) urte osorako gordetzen ditugu baserritar arropak armairuan. Jaione Arruabarrena jostunarentzako garairik lanpetuena dira. Betidanik josi izan du lagunentzako eta alabarentzat, eta duela 10 urte, afizioa lanbide bihurtzea erabaki zuen. Eguberriak dira lan gehien izaten den garaia baserritar jantzien jostunentzat. Zenbat josi duzu? Traje osoak, 12 inguru. Gona, mantal, alkandora, gonazpiko... sueltoak, beste hamarren bat. Aurten abuztuan hasi da jendea lanak enkargatzen. Aurreko urteetan askotan esan dut ezetz, ezinezkoa delako denbora laburrean jostea. Horregatik, aurten garaiz hasi dira eskatzen. Arropa bakoitza mundu bat da, baina jantzi oso bat egiteko, zenbat denbora behar da, gutxi gorabehera? Traje oso bat egiteko, egun guztia horri eskainiz gero, hiru edo lau egun behar dituzu. Nesken jantziek lan gehiago ematen dute, asko aldatzen direlako. Mutilen jantziak oinarrizkoak dira: behin patroia eginda, errepikatu egiten duzu behin eta berriro. Neskek, baina, esaten dizute: “Alkandora hau nahi dut, beso hauekin” eta patroiak aldatzen joan behar duzu. Zein puntu arte dira leialak gaur egun egiten diren jantziak? Bezeroak beti du arrazoia. Dantzan ibiltzen den jendea gehiago saiatzen da liburuetan eta garai bateko arropak errespetatzen. Normalean, esaten duzunean garai batean kolore batzuk ez zirela erabiltzen, berdin zaie. Adibidez, arrosak eta laranjak ez ziren esistitzen. Oinarrizko koloreak urdina, marroiak, gorriak... ziren. Baina jendeak eskatzen baldin badu, zer egingo duzu! Badago zerbait barkaezina iruditzen zaizuna baserritarrez janzteko
ELKARRIZKETA • Ion Uranga “Orain hasi gara konturatzen erosten dugunak dituen ondorioak kateko guztiengan“ Ion Uranga nekazaritza ingenieriak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako produktu ekologikoak gainbegiratzen dituen ENEEK-en egiten du lan. Azkenaldian entzuten dira ekologiko, biologiko eta organiko kontzeptuak. Bada diferentziarik? Hiru aipamenak babestuta daude eta berdina esan nahi dute, baina toki bakoitzean ezberdin erabiltzen dira. Lurraren emankortasuna eta, ekosistemen eta gizakien osasuna mantendu eta indartzen duen elikagaiak ekoizteko eredua dira. Euskal nekazal produktuei ekologiko izendapena emateaz arduratzen den agentzian lan egiten duzu. Nola neurtzen da produktu bat ekologikoa ote den? Ziurtapena lortzeko Europako araudia dago. Sistema produktibo bakoitzak bere araudia du kontsumitzaileari bermatzeko ekologikoa kontsumitzen ari dela. Kate osoak -produkziotik jaten den arte- kontrolatua egon behar du. Katebegiko bakoitzak araudia betetzen badu, ziurtagiria ematen zaie. Eta nolakoa da nekazaritza ekologikoaren osasuna gurean? Nekazaritza konbentzionalarekin alderatuta, ez dago hainbeste. Baina hazkuntza nabarmena da: urtean %10-12 hazten da. Europan urtero ia 500.000 hektarea zertifikatzen dira ekologiko, hau da, Gipuzkoa eta Araba batuta. Baratza kolektiboak, kontsumo taldeak... zabaltzen ari dira. Ze iritzi duzu, ingeniari gisa? Zentzuz pentsatutako proiektuak politak dira. Landa garapena lagunduko duten iniziatibek ongietorriak izan behar luteke.
Jaionek jositako baserritar jantzietako bat.
KLIXK Lilatoirako entrenamenduak hasi dira
Azken urteetan ohi duenez, Antiju Morik talde feministak Lilatoirako entrenamendu kolektiboak martxan jarri ditu. Astelehenero eta ostegunero, 7etan elkartzen dira Elorsoro kiroldegian. Helburua, argia: martxoaren 6an Donostian izango den lasterketarako prestatzea, emakumeen parte-hartzea kirol munduan era errazean sustatzeko asmoz.
Urmendi, Sarriegi ttikiz beteta
Urmendi Haur Eskolako helduenak (bi urtekoak) danborrak hartu eta Raimundo Sarriegik 1861ean konposatu zuen Donostiako martxa joaz aritu ziren San Sebastian egunez. Entzule finak izan zituzten: Urmendiko ttikienak.
Elkartasun urtea bukatzeko, korrika
Urtea bukatzeko, elkartasuna eta korrikalariak batu dira aurten ere Oiartzunen. Aurten, oiartzuarren podiuma hauek osatu dute: Lara Mitxelena, Agurtzane Zubizarreta eta Amaiur Errazkin emakumezkoetan; eta Xabier Eskudero, Aritz Urdanpileta eta Imanol Sagarzazu gizonezkoetan. Guztira, 293 korrikalarik egin zuten zazpi kilometroko ibilbidea. Ion Uranga.