Pilota Oiartzunen. Pilotasorotik Madalensorora

Page 1





PILOTA OIARTZUNEN Pilotasorotik Madalensorora

Antton Kazabon Anton Mendizabal Joxemari Mitxelena Joxan Unsain


Egileak: Antton Kazabon, Anton Mendizabal, Joxemari Mitxelena eta Joxan Unsain Argazkiak: Aiurri aldizkaria; Aldabaldetrecu, P. Amenabar, M. Aranburu, N. Artero, N. Baionako Museoa Carballo, D. Cousillas, J. Delbos, M-C. EgaĂąa, J. Giriziako Artxiboa

Harreguy, X. Jauregi, T. Koch, E. Kutxa Fototeka Labandibar, R. Lartaunen artxiboa Laxoa Elkartea Marin, R. Kutxa Fundazioa Mendarte, X. Mendizabal, A. Mitxelena, J. M.

Mitxelena, U. Oianguren, I. Gipuzkoako Foru Aldundia Oiarperen artxiboa Oiartzungo Udal artxiboa Raketistak Lehen eta Orainen artxiboa Txosten artxiboa Unsain, J. Zapirain, O. Imbuluzketa, G.

Ilustrazioak: Jokin Mitxelena Erice / Josu Mitxelena (Xelebrekeriak) Lehen argitalpena: 2018ko abuztua Ale-kopurua: 500 Argitaratzailea: Oiartzungo Udala, Kultura Batzordea ISBN: 978-84-88917-46-1 Lege-gordailua: SS 714-2018 Maketazioa, inprimaketa eta koadernaketa: Michelena artes grĂĄficas, S.L. Astigarraga - Gipuzkoa Oiartzungo Udalak ez du derrigorrez bat egiten liburuaren egileek egin ditzaketen adierazpenekin


ESKERRAK Agirre, Jokin Agirrezabala, Eusebio Aiurri aldizkaria Aranburu, Anttonio Aranburu, Nekane Argote, Orkatz Arozena, Juan Antonio Artola, Imanol Artola, Rafael C. Núñez, Jesús Mari Donostiako Elizbarrutiko Artxiboa eta Archivo Diocesano de Pamplona, sección procesos Etxebeste, Lukas Gaztelumendi, Hilario Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa Gipuzkoako Protokoloen Agiritegi Historikoa Girizia Elkartea

Harreguy, Xabier Iñarra, Ager Koldo Mitxelena Kulturuneko hemeroteka Lartaun Pilotari Saila Leonet, Jexux Mitxelena, Manuel Oiarpe pilota Elkartea Oiartzungo Udal artxiboa Palomo, Ainhoa Pascual, Koro Pilotaleku pribatuen jabeak Raketistak Lehen eta Orain Retegi, Asier Santa Cruz, José Ignacio Toledo, Martxel Txost Pilota Kluba Uranga, Pedro

7



AGURRA Xanistebanak gertu ditugula eta, urtero legez Mugarri zenbaki berria kaleratzeko unea iritsi da. Aurtengoa data garrantzitsua dela esan genezake, izan ere, badira 25 urte lehenengo Mugarria argitaratu zela. Ez da, ez, kopuru makala. Mende laurden honetan hainbat eta hainbat herritar aritu dira gure herriko ondarearen berri ematen. Oraingoan, gure herritar diren Antton Kazabon, Anton Mendizabal eta Joxe Mari Mitxelena fin aritu dira eginkizun horretan Joxan Unsain altzotarrarekin batera. Laukote honek pilotaren inguruan duen ezagupena, sentimendua, esperientzia eta bizipenak oso garbi islatu dira, elkarlanean egin duten Pilota Oiartzunen. Pilotasorotik Madalensorora izenburua duen liburuan. Jakina da euskal pilota Euskal Herriarentzako kirol eta kultura arloetan oso garrantzitsua izan dela. Baina, liburuan garbi adierazten da hasiera batean pilotaren jokoa ez zela soilik gure herrira mugatzen. Kirol honek oihartzun handia izan zuen gure mugetatik kanpo. Hainbesteraino, non, mendeetan zehar, Pilota jokoa munduko txoko askotan famatua izateraino. Hala, antzinako erromatarrek, grekoek, aztekek, edota Egiptoko herriak berak ere, bazituzten pilotan jokatzeko beraien modu partikularrak. Bestalde, azkeneko urteetan oso kirol maskulinizatua bada ere, jakin beharra dago 1943an pilotan emakumezko gehiago zirela profesionalak gizonezkoak baino. Zorionez, une honetan gero eta emakume gehiago ibiltzen da pilotan modalitate hainbatetan. Horiek horrela, eta Oiartzuna bueltatuz, esan daiteke pilotak gure herrian izan duen presentzia nabarmena izan dela eta gure herriko nortasunaren ezaugarri bihurtu dela. Aski da gogoratzea pilotasoroetan, elizako hormetan, Beheko Plazan, eskoletan, Kontzejupean, eta gainerako frontoietan zenbat neska-mutil ibili diren eta dabiltzan pilotan. Bukatzeko, atseginez gonbidatzen zaituztet liburua irakurtzera. Ziur nago oiartzuarrok esku artean hartzen dugunean zenbaki berri hau, berriz ere historian barrena bidaiatzeko aukera zabalduko zaigula. Batetik, aspaldiko garaietara joko dugu: pilotaren jatorria, pilotasoroak, artzainak, zelaiak, ohitura zaharrak, gure arbasoak... Bestetik, pilota modalitate ezberdinak ezagutuko ditugu: horien 9


ezaugarriak, garai bateko eta oraingo pilotariak, pilotaleku ezberdinak. Eta nola ez, gogora etorriko zaizkigu azken hamarkadetan pilotaren inguruan lanean aritu diren herriko elkarteak. Horien ekimena ezinbestekoa da hainbeste maite dugun euskal pilota zabaltzeko. Bide batez, aprobetxatu nahi dut animatzeko Oiartzungo neskak eta mutilak pilotan ibil daitezen. Pilota mugimenduan jartzen dugun bakoitzean, gure nortasunaren zati bat da dantzan jartzen duguna. Iosune Cousillas Aramendi Kultura Batzordeburua

10


HITZAURREA Kontrakantxatik Ikastolak debekatuta zeuden garaian Pasai Donibanen eskolatu ginenok, han-hemenka ibili behar izan genuen herriko hainbat txokotan barrena, isilean, gordean, ihesean. Bonantzako Kristo Sainduaren elizaren ondo-ondoan dagoen harraska izan zen txoko horietako bat; gure ama eta izebak eskuak urratzeraino arropa garbitzen ibili izan ziren latsarria zen. Izatekotan ere, gauza bakarra zuen ona leku hark: bertatik bertara genuen herriko plaza. Hura zen gure eskolako jolastokia: etxe bana zaindari plazaren atzean eta aurrean, kioskoa atzeko etxeari itzal egin nahirik bezala, harbidea ezkerreko aldean, ezkerrerago etxeak eta udaletxea, itsasoa eskuin aldean eta txapa beltza nabarmentzen zitzaion etxea aurrean. Hura izan zen herriko pilotaleku bakarra urteetan, harik eta herriaren sarreran ezker pareta zuen pilotaleku erdi estalia egin zuten arte. Bi hormakoak egiteko aukerarik gabe ikasi genuen pilotan: atzera jo, boleak, zirriztak, eskuinez bildu eta gehienez ere, ezker gantxoarekin bihurritu, eta ondoegi bihurrituz gero, salabardoa hartu eta pilota uretatik jaso. Plaza ez da asko aldatu: kioskoa kendu zuten, lehen jatetxerik ez zegoen tokian jatetxea dago orain, baina txapa lehengo tokian dago, isilik bada ere. Balio beza gertakari honek liburuaren aurkezpen gisa. Izan ere, eta Oiartzunez harago, lan hau euskal pilota gogoko duen eta gaur egun ezagunak zaizkigun pilota joko ezberdinen sustraiak non dauden eta zein diren jakin nahi duenarentzat egina baita, izan oiartzuar, pasaitar, zaratamar edo doneztebar. Esku-pilota, erremontea, zesta punta, pala eta abarrak nekez uler litezke iraganeko aztarnak aintzat hartu gabe. Izan zirelako garela dio esaerak. Pentsatzeko da, jolas eta jokoetarako irrika eta ondo pasatzeko gogoa ez direla gaur goizekoak. Pilota eta herriko plaza nahikoak genituen guk pilotan jokatuz ondo pasatzeko, gure arbasoek pilota itxurako zerbait eta eliz atariren bat, arkuperen edo sororen bat nahikoa izan zuten bezala. Antzinatik jaso izan dituzte kronistek euren idatzietan garaian garaiko gizon eta emakumeen jolasak eta jokoak zertan zeutzan, eta sarritan marraztu izan digute pilotaren bat joko horietako batzuetan. Bada, ikerketa lan arduratsu eta sakonaren emaitza da liburu 11


honetan aurkituko duzuena. Lan pedagogikoa inondik ere, zortziehunen bat argazki eta marrazkirekin irudiztatuta, erroetatik abiatu eta gaur arte; mundutik Euskal Herrira eta Oiartzunera ekarri arte. Baina joan-etorriko bidea egin nahi du era berean lan honek. 17 bat urte badaramatzate oiartzuarrek joko zaharrak berreskuratzen eta zabaltzen. Horietan dago gaur egun ezagutzen ditugun pilota jokoen jatorria; eta horixe da, hain zuzen ere, Oiartzunek Euskal Herriari egin dion ekarpena, haize kontra askotan, egoskor beti, gure ondarea berreskuratzea xede hartuta. Eta ahaleginak emaitza ezin hobeak ekarri ditu: gero eta herri gehiago ari dira Oiartzundik zabaldutako bideari eusten, nazioartean ere aintzat hartu gaituzte eta jada Joko Zuzenen Nazioarteko Federazioko kide da Euskal Herria. Pilotarako zaletasuna ez da oraintxekoa Oiartzunen. Noiztik dute oiartzuarrek pilotan jokatzeko ohitura? Galdera horri erantzungo dioten datuak aurkituko ditugu liburu honetan. Zenbat pilotaleku daude Oiartzunen? Etxadi bakoitzeko bat ia, eta horietaz gain, kontzejupea, pilotasoroak, Beheko Plaza‌ Eta pilotari izarrak? Lehengoak eta oraingoak aurkituko ditugu, gizonezkoak eta emakumezkoak. Bi pilotari ditu gaur egun Oiartzunek profesionalen artean, baina XIX. mendean ere izan zituen goi mailako pilotariak, Euskal Herriko hainbat herritan miretsiak izan zirenak; Napoleon III.aren aurrean ere jokatu izan zuten pilotan artista oiartzuarrek. Eskerrik asko, lagunok, bizipen hau eskura jarri eta herrian jaio zena herriari hitzez eta ekintzez itzultzeagatik. Izan zirelako gara eta zaretelako izango dira. Juanan Legorburu ETBko kirol kazetaria

12


AURKIBIDEA Eskerrak ..............................................................................................................................................................................

7

Agurra ...................................................................................................................................................................................

9

Hitzaurrea: Kontrakantxatik (Juanan Legorburu) .......................................................................... 11 I. OIARTZUN PILOTAREN HISTORIAN .................................................................................... 15 Sarrera ......................................................................................................................................................................... 19 1. Pilota-jokoen jatorria ............................................................................................................................ 22 2. Pilota-jokoak atzerrian ........................................................................................................................ 28 3. Pilota-joko zaharrak han eta hemen ......................................................................................... 35 4. Eliz atari eta Kontzejupeen eragina .......................................................................................... 48 5. Herriko Plaza: Bilgune eta indar neurtze lekua ............................................................. 56 6. Joko Zuzenetik Plekan oinarritutako jokoetara .............................................................. 72 7. Pilota Joko Zuzenen ezaugarriak ................................................................................................ 87 8. Ezker Pareta eta Kirol Arautuaren sorrera ......................................................................... 107 9. XX. mendea: Pilota-joko industrialaren amua ate joka .......................................... 111 10. Oiartzungo pilotari zaharrak ........................................................................................................... 125 II. PILOTA OIARTZUNGO HISTORIAN ..................................................................................... 143 1. Herriko elkarteak ................................................................................................................................................ 147 Lartaun Pilotari Saila ...................................................................................................................................... 147 Girizia .......................................................................................................................................................................... 162 Oiarpe .......................................................................................................................................................................... 174 13


Txost ............................................................................................................................................................................. 189 Raketistak lehen eta orain .......................................................................................................................... 201 2. Joko zuzenaren berreskurapenaren kronika (2001-2018) .......................................... 207 3. Oiartzungo txapelketa herrikoiak ....................................................................................................... 237 4. Oiartzungo pilotalekuak ............................................................................................................................... 243 A. Zerrendak .......................................................................................................................................................... Pilotasoroak .................................................................................................................................................... Pilota-Plazak .................................................................................................................................................. Ezker Paretak ................................................................................................................................................ Bereziak .............................................................................................................................................................

243 243 245 246 252

B. Garrantzitsuenak ......................................................................................................................................... Beheko Plaza ................................................................................................................................................. Kontzejupea .................................................................................................................................................... Madalensoro ...................................................................................................................................................

255 255 259 262

5. Oiartzungo emakume pilotariak .......................................................................................................... 267 6. Eskola pilota .............................................................................................................................................................. 275 7. Pilota eta euskara ................................................................................................................................................. 279 8. Xelebrekeriak ........................................................................................................................................................... 285 9. Sorkuntza ..................................................................................................................................................................... 295 Bertso pilota ........................................................................................................................................................... 295 Literatura ................................................................................................................................................................... 301 Zinema eta bideogintza ................................................................................................................................. 313 Argazkigintza ........................................................................................................................................................ 315 Kartelak ...................................................................................................................................................................... 316 Irudiak eta beste .................................................................................................................................................. 320 Monumentuak eta eskulturak .................................................................................................................. 325 Musika ......................................................................................................................................................................... 327 10. Azken urteetako pilotari profesionalak ...................................................................................... 329 Laburpenak ...................................................................................................................................................................... 333

14


I OIARTZUN PILOTAREN HISTORIAN



I. OIARTZUN PILOTAREN HISTORIAN SARRERA 1. PILOTA-JOKOEN JATORRIA 1.1. Historiaurrea 1.2. Pilota jokoaren lehen aztarnak 1.3. Euskal pilota-jokoak 1.4. Historiaurrearen laburpena 2. PILOTA-JOKOAK ATZERRIAN 2.1. Antzinaroa 2.2. Goi Erdi Aroa 2.3. Beheko Erdi Aroa: pilota-jokoen aipamena 2.4. Laburpena 3. PILOTA-JOKO ZAHARRAK HAN ETA HEMEN 3.1. Goiz-Aro Modernoa: joko-zuzenak 3.2. Pilota herritartzen 3.3. Euskal pilotaren historia Ameriketan 3.4. Oiartzun, lehen pilota joko zuzenen testigu 3.5. Laburpena 4. ELIZ ATARI ETA KONTZEJUPEEN ERAGINA 4.1. Oiartzungo eliz atzeko txokoa 4.2. Kontzejupea, euskal pilotaren kultuzko txokoa Oiartzunen 4.3. Pilotan jokatzearen debekuak Oiartzunen 4.4. Pasaka jokoa zimitorio eta kontzejupeko errege 4.5. Pasakaren berezitasunak eta bultzatzearen arrazoiak 4.6. Laburpena 5. HERRIKO PLAZA: BILGUNE ETA INDAR NEURTZE LEKUA 5.1. Beranduko Aro Modernoa 17


5.2. Pilotaren arrakasta eta onarpen soziala 5.3. Pilota-plaza: espazio publikoaren sinbolo 5.4. Oiartzungo Beheko Plaza (1750) 5.5. Plazaren inguruko zenbait datu 5.6. Oiartzuar pilotarien balentriak 5.7. Laxoa: ezagutzetik hasi eta jokatzera 5.8. Laburpena 6. JOKO ZUZENETIK PLEKAN OINARRITUTAKO JOKOETARA 6.1. Pilota Aro Garaikidean 6.2. Plekan oinarritutako jokoak 6.3. Nor zen Urtxalle? 6.4. Oiartzun herria: errebote zale eta bultzatzaile 6.5. XIX. mendea. Luzerako jokoen gainbehera 6.6. Enrique Abril. Errebote bultzatzaile oiartzuarra 7. PILOTA-JOKO ZUZENEN EZAUGARRIAK 7.1. Bote luzearen ezaugarri orokorrak 7.2. Bote luzeko oinarria marrazkitan: kintzeak eta arraiak 7.3. Pasakaren ezaugarri orokorrak 7.4. Laxoaren ezaugarri orokorrak 7.5. Errebotearen ezaugarri orokorrak 8. EZKER PARETA ETA KIROL ARAUTUAREN SORRERA 8.1. Oinarrizko ideien azalpena 8.2. Joko berrien sorrera 9. XX. MENDEA. PILOTA-JOKO INDUSTRIALAREN AMUA ATE JOKA 9.1. Pilotaren instituzionalizazioa abian 9.2. Pilota giroaren etenaren norainokoa 9.3. XXI. mendea. Nora goaz? 9.4. Eta nola egin transmisioa? 9.5. Pilotan jokatzeko era desberdinak (1) 9.6. Pilotan jokatzeko era desberdinak (2) 9.7. Pilotan jokatzeko era desberdinak (3) 9.8. Pilotan jokatzeko era desberdinak (4): Bereziak 9.9. Pilotaren eboluzioaren bi aurpegiak 10. OIARTZUNGO PILOTARI ZAHARRAK BIBLIOGRAFIA 18


SARRERA Mugarri 25 honen xedea Oiartzungo pilota eta pilotariei buruzko historia ahalik eta egokien azaltzea izanik, horretarako beharrezkoa deritzogu, lehenik eta behin, pilotaren sustraietara nolabait hurbiltzea. Pilota jokoaren zertzelada bat edo beste eskaintzera mugatuko gara atal honetan, sakonean sartuko bagina, liburu oso bat idatzi beharko baikenuke horretaz soilik. Badira ikertze lan handia egin duten adituak (Luis Bombin, Rodolfo BozasUrrutia, Enrique Abril, Migel Pelay Orozco, Juan Inazio Zulaika, Carmelo Urza, Fernando Larunbe, Francisco Arratibel, “Behar Zana” Kirol Elkartea, Daniel Carballo, Tiburtzio Arraztoa, Olatz Gonzalez, Andoni Etxeberria eta Aitor Ugalde, Ondarroako Historia Taldeak, Jose Zufiaurre, Gerardo Uribetxeberria, Mikel Bringas, Oidui Usabiaga, Beñat Amenabar…), eta hauek eskainitako datuez eta iritziez ere baliatuko gara zenbait kasutan, baina gure ikerketa propioak egin ondorengoak ere emango ditugu argitara. Bai, pilotarako zaletasuna ez da gaur goizeko kontua Oiartzunen. Noiztik jokatzen da pilotan Euskal Herrian? Are gehiago, noiztik dauka Oiartzungo jendeak pilotan jokatzeko ohitura? Lehenengo galderari oraingoz erantzun zehatza aurkitzea ezinezkoa da. Dena den Oiartzungo kasuan badago ahalik eta konklusio fidagarrienetara heltzeko datu bat edo beste. Azken finean, helbururik garrantzitsuena, oiartzuarrak eta pilotaren arteko erlazioaren sakontasuna gizaldietan zehar noraino atzeratu daitekeen, ahalik eta era garbienean, ulertaraztea litzateke. Gezurra badirudi ere, pilotaren historiaren eta oroimen historikoaren transmisioa dute mintzagai eta aldarri aditu batek baino gehiagok gaur egun ere. Pilotaren eboluzio historikoa bera ere ikertze bidean doa pixkanaka handik eta hemendik. Batzuek joko tradizionalen ikuspegitik (iragan historikoan euskal kulturan barneratua) eta, besteek, kirol moderno baten ikuspegitik (modernizazioa, ikuspegi unibertsala, produktibitatea eta nola ez efikazia eta espezializazioa). Han-hemenkako elementuak bildu eta eboluzio hori testuinguru sozio-ekonomiko-kulturalean kokatzen dihardute beste hainbat erakunde eta partikularrek ere. Jatorri eta eboluzio historiko horren plazan parte hartu eta irakurketa mamitsua egin nahi dugu Mugarri 25 honetan. Tzvetan Todorov bulgariar pentsalariaren esanean (2010: 97-101), gizajende eta herri ororen eskubidea da bere iragan historikoa birpentsatu eta baliabide 19


interpretatiboak doitzea. Are gehiago, bizitzan zehar oinarrizko eskakizuna omen da nork bere iragana gogoratu eta diskurtso historikoa landu eta gizarteratzea (gure kasuan pilotarena). Ez omen dauka inork bertsio ofizialaren mirabe zertan izan (zenbat aurre-borroka eta eztabaida gure pilota munduan). Iraganaren heldulekua aldarrika gai delarik, nork bere pilota-identitatea birsortzeko eta zurkaizteko ahalegin txiki bat egin dezagun. Orainari zentzua ematen baitio iraganaren lorratzak, memoriarik gabe ez dagoelako identitaterik. Walter Benjaminekin batera pentsatzen dugu sarritan etorkizunak iraganak baino askoz gutxiago ezaugarritzen duela gure egungo zoriaren nondik norakoa. “Pilotaren kasuan, historia ez da erudizio kontu hutsa. Bizi garen aldia ezagutzeko sortzen da, eta etorkizunean gertatuko diren gauzei begiratzen eta ulertzen jakiteko�. Horrek ez du esan nahi, handik, egungo pilota egiturak iraganera proiektatu behar ditugunik gure euskal pilotaren kontakizuna moldatzeko. Baina, determinazio-zentzu indartsua du iraganak gure egungo izanean eta izaeran.

20


PILOTAREN IRAGAN GENERIKOA

PILOTAZ BALIATZEN DIREN JOKOJOLASEN PRAKTIKA?

EHIZA-PILOTA

EUSKAL MITOLOGIA

ARTZAIN KULTURA

Hipotesiak dantzan eta eztabaidagai

GARAI ILUNAK

ANTZINAROA

K.a III-Aro berriko V.a arte

HISTORIAURREA

XIV. PILOTAZ LEHEN AIPAMENA NAFARROAN

Pilotasoroak (Oiartzunen) • Zaldin • Olaunditu • Eldotz • Tellaita …

PILOTALEKUAK MENDIETAN

LEHEN TOPONIMOEN EZAGUTZA

Noble eta monasterioren inguruan

BOTERE EGITURA BERRIAK

INBASIOAK NONAHI

Albiste urriak

Courte paume

Modaz-kanpokoa kontsideratzen hasi ziren

XVIII. PILOTAREN BEHERAKADA

Longue paume

Jeu de paume/Esku-huskako pilota-jokoaren arrakasta

FRANTZIA/EUROPA

ARISTOKRAZIA

• Zuaznabar • Indart • Erribera

• Gaztelumendi • Zuloaga • Alzugarai …

Pilota herritartzen. Ospe handiko pilotariak ezagutuko dira Oiartzunen:

XVIII. GORAKADA

• Plaza • Kontzejupea • Beheko Plaza

Bote luzea Pasaka Laxoa

OIARTZUNEN

Joko berriak egokituko dira herrietako pilotaleku, kale, kontzejupe eta plazetan

EUSKAL HERRIA

NEKAZAL GIROAN

JOKO ZUZENAK (Europan + Euskal Herrian)

SISTEMA FEUDALA

V-XV

GARAI LAUSOA

ARO MODERNOA XVI. mendea-Iraultza Frantzesa (1789)

ERDI AROA

OIARTZUN PILOTAREN HISTORIAN ARO GARAIKIDEA

XXI. mendea

JOKO ZUZENEN BERPIZTEA

XX. mendean

PIXKANAKA JOKO ZUZENENEN AHANZTURA OIARTZUNEN

• Urtxalle • Meltxor • Muttiko …

OSPE HANDIKO PILOTARI OIARTZUARRAK

Laxoa eta batez ere, errebotea (Oiartzunen)

JOKO ZUZENAK

XXI.mendea

PLEKAREN INDARRA

• Federazioak • Herriko Taldeak

KIROL ARAUTUAREN SORRERA

Oiartzuar profesionalak joko garbin, zesta puntan, erremontean eta eskuz

PROFESIONALIZAZIOA Lanbidea

• Ergoien • Gurutze • Arragua • Karrika …

AUZOETAKO FRONTOIAK

• Madalensoro

FRONTOI INDUSTRIALA OIARTZUNEN

Joko berrien sorrera

(XIX.mendea)

EZKER PARETA

JOKO ZUZENAK ETA ZEHARKAKO JOKOAK (Pleka)

• Kautxuaren ezagutza • Erreminta berrien iraultza

INDUSTRIALIZAZIOA

Pleka (XVIII?-XIX-XX-XXI)


1. PILOTA-JOKOEN JATORRIA 1.1. Historiaurrea Historiagileen esanetan, aldi handia hartzen du Euskal Herriko lehen populatzaileen jatorria gertatzen deneko garaiak, gaur egun ikerketa prozesu eta errebisio etengabean dugun sasoiak. Aurkikuntza arkeologikoek eta estudio antropologikoek etengabe dakarzkigute nobedadeak, eta, arian-arian, gardenago ikusarazten digute geure historiako periodo ezezagunena. Ia miloi erdi urtez ari gara. Denbora horretan, lehenbiziko euskal populatzaileek aurrera egin zuten, bai, baina ingurune zailean biziz, eboluzionatuz, ingurumenera egokituz eta, azkenik, hura kontrolatzen hasiz (Truchuelo, 2003: 11). Lau aldi klasikok osatzen dute Historiaurrea: Paleolitikoak, Mesolitoak, Neolitoak eta Metalen Aroak. Garai erabakigarri horietako pilotaren inguruko kultura materialik edo berririk ba ote? Pilotaren jatorriari buruzko gaiari sakon erantzutea ez da batere erraza, baina honako idatzi honetan aztertutakoaren laburpen bat egitea da gure asmoa. Beraz, soluzio magikoak eskaintzetik urruti dago, horrek, batetik, hausnarketa luze eta sakonagoa beharko lukeelako, eta bestetik, ez delako hori liburuxka honen helburua. Lehen pilota jokoen hastapenean egia da alderaezina dela beste kiroletan dagoen ekoizpen idatzia euskal pilotan dugunarekin, baina ez ginateke ausartuko murritza denik esatera ere. Horren froga, eskuartean dugun Mugarri 25 hau. Dagoen literatura aztertuta ez da erraza pilota-jokoari buruzko definizioak aurkitzea, ez eta, pilota-joko hitzaren esanahiaren atzean dagoen kontzeptua ezagutzea ere. Historiaurrearen ezagupenerako, gizakiak oraindik idazkera ezagutzen ez zuen fase horretarako, ez dugu ezagutzen, oraingoz, ikerkuntza arkeologikoaz gain, ikerkuntza zuzeneko beste metodorik. Soilik, denboraren iraganean utzitako bere gorputzaren, tresnen, artearen eta jardueraren hondarrak aztertzea. Beste prozedura bat, kasu honetan zeharkakoa, etnografikoa da eta honetan datza: antzinako gizakiaren kultura primitiboetan murgildurik gaur egun arte iraun duten herri batzuen erabilera eta ohiturak alderatzea, eta beren praktika eta ingurugiro-baldintzen arabera historiaurreari buruzko ondorioak ateratzea. Bistakoa da ikerkuntza-metodo hau arriskutsuagoa dela eta okerreko ondoriotara eraman gaitzakeela. 1.2. Pilota-jokoaren lehen aztarnak Pilota jokoaren sustraiak antzinako garai ilunetan galtzen direla esateko orduan aditu bat baino gehiago ados jarri dira. Horien artean, ezagutzeko eta konpartitzeko aukera izan genuen Migel Pelay Orozko idazle eta pilotazale donostiarra. Pertsonen arteko jolas-jokoak noiz hasi ziren zehaztea zaila izan daiteke, jendea elkartu eta 22


ondo pasatzeko nahia bezain zaharrak behintzat. Kronistek euren liburuetan jarri zituzten irudi, margo eta idazkiak kontuan hartuta, joko horien artean pilota bat erabiltzea ere aspaldikoa da. Egiptiarren, greziarren edo erromatarren zibilizazioetan aipatzen dira pilota jokoak, baina baita zibilizazio hauekin harreman zuzenik ez zeukatenetan ere (Zulaika, 1995: 13). Esate baterako, amerikar indioak, inkak eta maiak ere euren pilota joko motak zeuzkaten. Hala ere, ikerlari askoren esanetan (R. Mandell, F. Larumbe, J. R. Basterra, M. Bringas…), esfera-formako objektu bat jolas-giro batean egotea egile askorentzat pilota-jokoaz hitz egiteko arrazoia izan bada ere, agian, zuzenagoa litzateke “pilotaz baliatzen diren joko-jolasak” aipatzea. Jaso dugun ondare ludikoaren arrastoei jarraiki, gure lurraldeko hainbat kobazulotan (Lezetxiki, Landarbaso, Urrunaga, Gatzolaz, Irikaitz, Arrillor, Axlor, Isturitze, Gatzarria, Bolinkoba, Ekain, Aitzbitarte, Mendukilo, Arrikrutz, Santimamiñe…) pilotan egiten zela ziurtatzen duen aztarna fisikorik aurkitu ez bada ere, Jorge Oteiza eskultore eta pentsalari oriotarrarentzat pilotaria paleolitikotik zetorren ehiztariaren ondorengoa zen. Pilota jokoaren oinarrian ehiztariaren ogibidea egotea ere ez zuen baztertzen. Arkeologia ikuspuntutik begiratuz gero, jakina da antzinako gizakiak pilotagintza ezagutzera heldu baziren ere, ezinezkoa litzatekeela garai hartan ilearekin, landareekin edo larruekin egindako pilota gaur eguneraino kontserbatzea (Uribetxeberria, 1992: 16). Landarbasoko kobazuloa. Jakina da, beraz, pilota joko mota edo pilotaz baliatzen diren joko-jolas asko izan dela. Oso ezberdinak denak. A. Etxeberria eta A. Ugalderen esanetan inola ere ezin ditugunak lotu edo nahastu gaur egun ezagutzen dugun pilota jokoarekin, baina pilota joko horien deskribapenei erreparatuta, ikusten da badirela Euskal Herrian ohikoak izan diren pilota jokoen antzekoak. Beraz, ezagutzen dugun Euskal Pilota jokoa milaka urteren eboluzioa izan daiteke. Sarritan gaiak, datuak, gertakariak ez dira aurrez inposatzen. Aukeratu egiten ditugu edo lehendik aukeratuta aurkitzen ditugu gu heldu orduko. Eta pilotaren jatorriari buruzko auzi honetan historiografia eta literatura askorekin topo egin badugu ere, benetako ikerketa zientifiko baten premia sumatu dugu. Ea oiartzuarren bat animatzen den! 23


1.3. Euskal pilota-jokoak Jatorriaren hariari jarraiki, euskal ikerlari eta pentsalari baten teoriak dio, artzainek Euskal Herriko mendietako “pilotasoro”1 bezala ezagunak, “sorhopilak” Iparraldean, ziren pilotalekuetan jarduten zutela antzinatik pilota-jokoetan. Kokagune megalitikoen inguruan dauden aztarnaz (ez beti) baliatzen da Joxe Miel Barandiaran maisua, hipotesi hori defendatzeko. Hortaz, teoria horren arabera, pilota-jokoak bertakoak lirateke. Iritzi honen susmoa bertako mitologia eta kondaira zaharrek sarritan sendotzen dutela dio ataundarrak. Iritzi berekoa da Josetxo Zufiaurre2 (1975: 164-168) etnografo beasaindarra. Bien iritzian, bote-luzean (aurrerago zehaztuko da) aritzen ziren, eta esku hutsik. Aralarren, Baztanen, Baigorrin, Oiartzunen, Amezketan… ezagunak dira pilotasoroak bertako toponimoen arabera. Zuberoan orain dela urte gutxi batzuk arte aritzen ziren artzainak era honetan jokatzen, “sorhopiletan”. Baina, Euskal Pilota jokoak, Euskal Herrian sortu ote dira? Ikuspegi horri buruzko eztabaida ez da berria eta argi islatzen da berori J. Iguaran, eta J. I. Zulaikaren lanetan. Hauen ustez, euskal pilotak plekaren3 sorrerarekin lortu zuen erabateko identitate euskalduna. Arazo gehiago ikusten dute bere “euskaltasuna” onartzerakoan Ch. Elbée-k (bere ustez nekez dira bertakoak) eta E. Blazy-k (euskaldunak ez zuten pilota asmatu, ez; baina joko batzuk perfekziora eraman zituzten). Euskalduntasunaren ezaugarria bereizteko unean, beste idazle batzuentzat plekatik haratago, aldaketa jakin batzuk (materiala kasu gehienetan) laguntzen dute bertako izaten (guanteak, kautxuaren sorrerak, pilota desberdinak, xisterak, e.a.). Bozas-Urrutia-k egindako ekarpen batzuk aztertu ondoren, honakoa da ondorioztatzen duena: “Pilota jokoari oro har helduta, euskal pilota euskaldunek jardun eta sortutako jokamoldeen multzoa da (1976: 525)”. Euskalduntasunaren ezaugarri berezia material konkretu baten sorreran baino akzio tekniko jakin batean kokatzen dutenak ere badira, esaterako: Bozas-Urrutia bera, Enrique Abril oiartzuarra (1971: 149) eta M. Bringas (2003: 52) donostiarra. Pilotari xirrist egiteko guantearen erabilera hartzen dute oinarri gisa. Beste batzuentzat, “Ez da lan samurra hori definitzea, batez ere duen aniztasuna kontuan hartuta. Halaxe da, ezin da euskal pilotaz oro har mintzatu, joko batzuez baizik. Edo nahiko multzo heterogenoa osatzen duten jokamolde edo modalitatez jardun beharko genuke” (Larunbe, 1997: 133). Bada kirol multidiziplinarra dela 1   Pilotasoroak.

Artzainek (geroago baserritarrek zenbait kasutan) mendian erabiltzen zituzten joko zelaiak ziren. Leku miresgarri horietan, bote luzean edo laxoan ari ziren gure artzain arbasoak, orain urte asko. 2   Euskal 3   Pleka.

Folklore aldizkaria, 1975-1976. Tomo 26. 155-168 orr.

Aurrerago hobeto zehaztuko badugu ere, funtsean zera da: edozein pilota-mota, eskuz nahiz tresnaz baliatuz, pilotariak pareta baten kontra aritzen direnean (Zulaika, 1995: 21). 24


Oiartzun. Zaldingo pilotasoroa.

adierazten duenik ere (Usabiaga, 2008: 07), hots, jokamolde ezberdinez osatua dago. Jokamolde horien ezaugarriak kontuan izanda, hainbat berdintasun eta ezberdintasun izango dituzte. Berdintasunek Euskal Pilotaren izaera (kirol honen oinarrizko egitura) finkatuko dute, eta ezberdintasunek, aldiz, jokamolde bakoitzaren berezitasunak. Aurreko eta beste ikertzaile askoren esanetan (Larramendi, Jovellanos, Iztueta,‌), erantzunak baditu zehaztu beharreko hainbat zailtasun. Inork ez du zalantzan jartzen antzinatik eta zibilizazio orotan pilota-joko anitz eta ezberdinak izan direla. Aztertutako testuetan ez da inon ageri, euskaldunon aldetik, pilotajokoaren jabetze esklusiborik izan denik. Gure ustez, eztabaida hori gaindi edo gehiago argitu zezakeen bidea hartzen saiatu zen bere garaian Georges Lacombe (1879-1947) intelektual euskaltzale eta linguista, baina, pilotaren jatorri autoktono ala aloktonoari buruzko eztabaidak, oraingoz, argirik ez du. Hau nola hasi zen edo beste hura nondik nora sortu zen jakin nahia saihestu ezineko zerbait da gizon-emakumeen baitan. Erantzun zientifiko edo arrazionalik aurkitu ezin dugunean hipotesiak gelditzen dira dantzan eta eztabaidagai. Etnografia ikerlan batzuek hori modu argiagoan berronetsi arte, oraingoz, pentsalari eta ikerlari batzuen iritzia errespetatzea besterik ez zaigu gelditzen. Bizitzak egiten du historia, eta ez historiak bizitza! Nornahi ere, argi eta garbi dago euskaldunak guztiz herrikoitzat hartu duela sortzetik beretik pilota-jokoa. Gainera, mende hasierako literaturan nabari den giroari 25


jarraiki, baserria bertutearen gordailu izan da, eta kalea gaiztakeriaren irudi. Pilota, berriz, ohitura onen sinbolo izan da euskaldunen artean. Kanpotik etorritako kirolen kontra goraipatu izan du pilotaren jokoa euskaldunak, horien kontra eraso egitea, hein handian, literatura idazle eta bertsolarien esku utzi duelarik (Iraola, 1995: 73-74). Ondorioz, “Euskal Pilota jokoak” behar bezala definitzeko ezaugarri batzuk kontuan hartu behar direla esatera garamatza lehenago aipatutako guztiak. Joko horien legitimitatea bere jatorrian baino bere originaltasunean datzala adostu beharko genuke. Originaltasun horren ezaugarri nagusia ez da tresna edo pilota batzuk halako batean egokitu izana, baizik eta jokoaren kontzeptu berri bat sortu izana, zaindu eta berariazko arau eta materialarekin iraunaraztea (Larunbe, 1997: 136). Beraz, gai honi buruz, oraingoz ez dago jakintzaren eta egiaren monopoliorik. Bizi izandakoaren transformazio efektuen arrastoei segitzea besterik ez zaigu gelditzen. Etengabean zertan eraldatu garen eta zertan jarraitzen dugun eraldatzen pentsatuaz.

1.4. Laburpena Pilotaren inguruko hiztegiak, entziklopediak, araudiak eta beste idazki batzuk arakatu ondoren, ez da erraza gure pilotajokoari buruzko definizioak aurkitzea eta, egonez gero, orokorrak eta zalantza bat baino gehiago eragiten dute. Nahiko multzo heterogenoa osatzen duten jokamolde eta modalitatez jardun beharko dugu. Pilota hau kordelezko mataza eta zurezko txirrika baten ondoan aurkitu zen Vitoria-Gasteizko Santa Maria Kate­ draleko San Rokeren kaperako iparraldeko leihoan. 43 zent imetroko diametroarekin. Bilboko Euskal Museoari ­ eman zion anonimo batek maileguz “Euskaldunen pilota jokoa” erakusketarako. Arkeologia ondare gisa izendatua. XVIII. mendekoa edo. Inork ez du zalantzan jartzen antzinatik eta zibilizazio orotan pilota-joko ezberdinak izan direla. Gure kobazuloetako grabatu eta margoek ez dute oraingoz pilota saio edo antzekorik azaltzen. Telesforo Aranzadi, Joxe Miel Barandiaran eta Enrique Eguren izan ziren lehen saiakerak egin zituzten arkeologoak. Ikerle batzuek sustraiak Egipton kokatzen dituzte; besteek, erromatarren garairaino eraman gaitzaketela diote. Ez da aurkitu, beraz, idatzitako daturik ez eta Paleolitiko, Mesolitoan, Neolitiko eta Metalaren garaietan pilotan egiten zela ziurtatzen duen aztarna fisikorik. 26


Joxe Miel Barandiaran maisuak zioen artzainek Euskal Herriko mendietako “pilotasoro� bezala ezagutzen ziren pilotalekutan, jarduten zutela antzinatik pilota-jokoetan. Herri Baten Jolasa (1991) bideoan ederki azpimarratzen du ataundarrak ideia hau. Aralar mendian joko zuzenak bezala ezagutzen direnak aurrez-aurre ikusi izanaren adierazpena egin zion hau idazten ari denari. Jorge Oteiza eskultore oriotarrarentzat pilotaria paleolitikotik zetorren ehiztariaren ondorengoa zen. Oteizak arte primitiboan (Historiaurrekoan) ipini zituen bere begi abangoardistak eta arte hura berrinterpretatu zuen. Metafisika, filosofia, artea, kultur politika, herrigintza eta, batez ere, pilota maite zuen poeta zen. Denetarako zuen hitza. Ezagutu genuenontzat ikuspegi poetiko batetik begiratuta izan ezik, ulertzen zaila zena. Oteiza oteizeratik ulertu behar da, bere mundu ikuspegi propio, pertsonal eta, aldi berean, sozialetik abiatuta.

27


2. PILOTA-JOKOAK ATZERRIAN Kasu honetan ez dugu pilotaren deskribapen sakona edo bere historiaren kronika egin nahi izan, gai beraren inguruan lan eta liburu ugari baitago. Kapitulu honen helburua pilotaren oinarrizko hurbilketa historiko orokorra egitea eta, ikertu beharreko esparruan bertan kokatzea da: Oiartzunen. Norbert Elias soziologoaren ideiak, «ezin dira kirol-jokoak aztertu, gizartea aztertu gabe», gure hipotesiarekin bat egiten du. Herriko pilotaren kasuan, antzinako datuetatik abiatuz egiten dugu aipaturiko hurbilketa hori. Hala ere, tradizio etnografikoaren ikuspuntu zabal eta anitzetik egiten den azaleko hausnarketak argi erakusten du lokala eta globala etengabe daudela presente errealitate soziokulturalean. Hortik dator etnografiaren alorren gaineko gogoetak duen garrantzia, gure garaiko zeinuen argitan. Landu diren dokumentu-iturri gehienak aztertu nahi den garaiko testuak izan dira, hala nola, tesiak, liburuak, kongresuak, baita aldizkako argitalpenetako artikuluak ere, agiritegietan aurkitutako jatorrizko dokumentuak eta, batez ere, lan-taldeak herrian bertan egin duen ikerketaren ondorioz jasotako lanetan. Laburpen gisa, jarraian, pilotaz baliatzen diren jokoetatik hasi eta euskal pilota-jokoetara arteko ibilbidea aurkeztuko dugu kapituluetan zehar. Inolaz ere, bertsio bakar eta arrazoi osoa izan nahiaren intentzioarekin. 2.1. Antzinaroa Autore klasikoek transmititu zituzten berrietan oinarritzen da Euskal Herriaren antzinako garaiaz dakiguna, bereziki erromatarrek utzi zuten lekukotasunean. Alde horretatik, garai hartan indarrean zeuden erromatarren kontzeptuek distortsionatua edo filtro hartatik irazia ageri zaigu Euskal Herriko biztanleen errealitatea. Hala eta guztiz, K.a. III. mendetik gure aroko V.a bitarteko Euskal Herriko historiari dagokionez, gero eta handiagoak eta argigarriagoak dira ekarriak, dela dokumentu klasikoei esker, dela epigrafia eta onomastikari esker, eta batik bat arkeologiako aurkikuntzei esker (Truchuelo, 2003: 21). Historiaurre inguruko dibertsitatetik ezaugarritzen joan diren aurrez aipaturiko pilotasoro edo pilotaleku horiek lirateke, agian, pilota-jokoen lehen aztarnak Euskal Herrian. Leku horietan eta munduko beste kultura askotan jokatzen jarraituko zen urtetan, baina gurera itzulita joko horien aztarna gutxi heldu dira. Ekialde Hurbila eta Urruna Badirudi zibilizazio egipziarra dela ariketa fisikoari erabilera nahikoa zabala eta arrazoizkoa eman zion lehena. Historiako liburu askok eskaintzen dizkiguten irudiak kontuan hartzen baditugu, R. Mandell-en (1986: 101) iritziarekin bat egiten dugu, esatean, irudi horiek pilota-joko jakinetik baino gehiago dutela pilotaz baliatzen 28


diren joko-jolasetik. Pilotaren iragan generikoa interpretatzerakoan zuhurrak izatearen beharraz ohartarazten gaitu etengabean. Ikerlari bat baino gehiago dira iritzi berekoak (Bringas, 2003: 25).

Agerian ikus daitezke “pilotaz baliatzen diren joko-jolasak”.

Grekoak Antzinako Greziako gizartea Mendebaldeko zibilizazioaren sorlekutzat hartzen da. Eragin greko horien artean artea, drama, historia, matematikak, oratoria, filosofia, poesia, zientzia eta eskultura ditugu, baita historian erregistratutako lehen joko atletikoak eta pilotaz baliatzen diren joko-jolasak ere. Askoren ustez, jokoak eta kirolak bere “urrezko” aroa antzinako Greziako zibilizazioan zehar ezagutu zuen. Literatura-lanean zehar, askotan, irabazle-heroi-jainko identifikazioa sortzen da eta horrek ematen digu, mitoaz gain, garai hartan lehiaketak bereganatzen duen garrantzi sozialaren inguruko ideia. Hor kokatu behar dugu agian egungo pilotarien (bere esanahi guztiarekin) inguruko ospearen jatorria.

Agerian ikus daitezke “pilotaz baliatzen diren joko-jolasak”. 29


Erromatarrak Aro Berria sartu zen unean, euskararen lurraldea Erromatar Inperioaren eraginpeko eremuan dago. Sarri ibili dira euskal herriotan eta mendiotan barrena, are gehiago inguruan eta mugetan. Joko horiek bazirenaren froga ia gehienak hondar arkeologikoetan aurkitu dira. Zalantzarik gabe, ez da komenigarria garai hartako ohar eta erreferentzia literarioak gehiegi erabiltzea, joko horiek benetan nolakoak ziren adierazterakoan ez baitira oso zehatzak. Hori eginez gero, ondorio eta susmoek merezi ez duten garrantzia hartuko lukete. Har dezagun zabaldu eta onartu den ideia, hau da, Europan pilotajoko batzuk grekoei eta erromatarrei esker zabaldu zirela. Ideia horrek, noski, ez du zenbait gune geografiko zehatzetan bertako jokoak egon zitezkeela baztertzen, ezta Ekialdearekin eta kultura musulmanarekin izan zitekeen harremanaren bidez beste elementu batzuk sar zitezkeenik ere. Baina hori guztia frogatzeke dago. Ikerketa irekia dago.

Espainia bisigodoa Espainia bisigodoaren garaiko pilotaren inguruko informazio fidagarririk ez dugu. Salviano-ri esker, 445. urte inguruan, zirku-jokoak (pilotek malabare funtzioa beteko zuten agian) zeudela jakin ahal izan dugu, seguruenik erromatarren oso antzekoak, edo agian leunagoak zirenak. Eta TĂĄcito-ri esker, berriz, germaniarren hainbat kirol-ohitura ezagutu ditugu, hala nola, jauzia, eskrima, xabalina-jaurtiketa, borroka, zaldi-lasterketa, etab. Ez da, ordea, oraindik pilota-joko zehatzen aipamenik egiten. 2.2. Goi Erdi Aroa Goi Erdi Aroko atariko inbasioek eta lurraldeen lehen zedarriek ezaugarritzen dute beranduagoko antzinaroa, hau da, migrazio mugimenduak (hala ziren funtsean). Herriak etengabe lur zaharretik lur berrietara aldatzeak. 30


K.o. IV. mendean hasi ziren migrazioak, eta Goiko Erdi Aroan lehen mende guztietan gertatu ziren. Asiatik eta Europako Erdialdetik etorri ziren herri barbaroak izenekoen lehen uholdeak, eta behin haiek helduta, Erromako inperioa desintegratuz joan zen. Ezer gutxi dakigu mende horretako Baskoniaz: zertxobait guduez, borrokez eta aliantza zenbaitez; ia deus ez barruko antolamenduaz, bizimoduaz eta jolasjokoez. Ezta Baskoniaren hedadura zehatzaz ere, hau da, baskoien giza kolektiboa hartzen zueneko lurraz (Truchuelo, 2003: 33). Orokorrean, Erdi Aroa V. eta XV. mendeen artean koka dezakegu eta horrela kronologien eta aroen inguruko eztabaida ugariak saihestuko ditugu. Historian zehar, irizpide ezberdinen arabera, Erdi Aroaren zatiketa eta azpi-zatiketa ugari egin dira eta sailkapen asko ondorioztatu, ia aro horren ikerketa-kopuruak adina. Aurrez aipatutako inbasioen harira (bisigodoek Baskoniara hedatu nahi zuten) VI. mendeko idatzizko lehen dokumentu batean, egile batek baino gehiagok aipatu izan du bisigodoek eurek ere pilotan jokatzen zutela, horien artean Antonio Viada (1903: 516) idazleak. Kristau-aroko 583. urtean. “Vitoriaco” hirian erresumako Batzar Orokorrak ospatzen ari zirela Leovigildo errege bisigodoaren gorteko nobleziak jokatu edo ikusi zuen pilota partidu baten oroitzapena aipatzen da bere liburu batean. Pilota-jokoa Baskoniako gerran eginiko presoengandik ikasitakoa izan zitekeela aipatzen du. Inestabilitate politiko handiak eta lurraldea menperatzeagatiko fakzioen arteko liskarrak Antonio Viadak pilotaz aipua ondore nabaria izan zuten eguneroko bizimoduan. egiten duen liburua. Ondorioz, Goi Erdi Aroko lehen mendeetan, botere egitura berriak eratu ziren nobleen taldeen eta monasterioen inguruan. Egitura horietatik feudalismoa deribatu zen, eta pixkanaka Euskal Herri osora zabaldu zuten kristautasuna. Behin X. mendera helduta, gogortu egin ziren musulmanen kontrako gatazkak, eta arras izaera erlijiozkoa hartu zuten buruz burukoek; halaxe ispilatzen du errekonkista Katolikoa zeritzana penintsulan barrena etengabe aintzinatu izanak. Iruineko erresuma (905-925) bitartean hasi zen hegoaldera hedatzen, Antso I.a Gartzesen garaian, eta, berez, X. mende osoan hedatu zen, baina, hala ere, mende bat geroago bermatu zen erresuma horren apogeo eta hedadura handiena (Truchuelo, 2003: 38). Garai hauetako pilotaren albiste urriak, lerro tiratutako ilara batean bezala kokatuak ikusten ditugu ia beti; albiste jakinaren eduki-datari begirago, euskarriaren datari baino. 31


Aurrez aipatu den giro horretan, ba ote zegoen pilota girorik edo ohiturarik Oiartzungo mendietan? Edo behin mendietatik jaitsi eta egun ezagutzen ditugun herriko auzo horien inguruan? Zer nolako pilota-joko edo jolas mota egiten ote zen herrian? Horretaz ere gogoeta egin beharko genuke. Zenbaitetan pilotazaleei honakoa entzutea ohikoa izaten delako: “euskalduna betidanik aritu da pilotan eskuz edozein hormaren kontra”. Oiartzungo kasuan, garai hauetako berri zehatzik ez dugu. XI. mendeaz geroztik ezagutuko dira Gipuzkoako herri askotako toponimoak. Kultur-ondarearen babesa ziurtatzeaz gain, pilotaren kasuan Oiartzunen ikertutako pilotasoroen toponimiaz eta lekukotasunaz baliatu gara, esateko, gune jakin horietan elkartu eta denbora pasarako jardueren artean pilotan ere jokatu izan zela. Uste dugu artzainek ez ezik, nekazari eta ikazkinek ere jokatu ahal izango zutela, agian, pilotan era batera edo bestera. Honen harira, Jakes Cazaubon eta Pierre Sabalo baxenafartar adituek Euskal Herriko zenbait pilotasoro ikertu ondoren, zera diote: XII. mendetik aurrera bederen, mendialdean egoten ziren artzainek pilota praktikatzen zutela pilotasoro edo soropiletan (2003: 15). Beraien iritzian bote luzean (xehetasun gehiago 3. eta 7. kapituluan) aritzen ziren. Oiartzun. Zaldin pilotasoroa. 2.3. Beheko Erdi Aroa: pilota-jokoen aipamena Aro honetako mendeetan aldaketa ugari ezagutu ziren Baskoniako lurretan. Pixkanaka-pixkana egituratu zen egungo egunean Euskadi izenez ezagutzen dugun lurra, oraingo antzeko mugetan. Prozesu horretan, elementu komun batzuk ageri dira: batetik errege gaztelarrek erabaki zuten entitate politiko bakoitzaren definizioa. Bestetik, lurraldeetan jaunen agintea finkatu zen. Eta azkenik, erregeek guztiz sustatu zuten urbanizatzeko prozesua, tokian tokiko jaunen botereari aurre eginez. Prozesu horren barruan, nukleo urbanoek berek gobernatu zuten unitate politiko berrien bermatzea. Alberto Santana historialaria eta ikerlariaren ustez, Behe Erdi Aroan Gipuzkoako herri gehienetan nekazariak ziren klase sozialik ugariena, baina jauntxoak eta aberatsak ez bezala bigarren kategoriatzat joko ziren urte luzez. Errentarien mehatxupean beldurturik bizi ziren familia multzo handia osatzen zuten. 32


XIII. mendean garapen ekonomiko nabarmen bat gertatu zen, gremioetan oinarritutako artisautzari eta merkataritzaren berpizkundeari esker. Ondorioz, sendotze ekonomiko horrek biztanleriaren hazkunde handia ez ezik, jolas eta jokoetarako grina eta gogoa sortuko zuela uste da. XIV. mendean, krisi handi bat pairatu zuen Europa osoak, izatez demografikoa eta ekonomikoa, baina, egia esan, ondorio politiko eta sozial nabarmenak ere utzi zituena (Truchuelo, 2003: 54). XIV. mendeko nekazari populaketaren mapa berreraiki ahal izan den tokietan agerian geratu da aldapa ertain eta txikietan nekazariak erruz pilatu zirela, eta probetxamendu oneko lurzatiak jendez gainezka geratu zirela. Pentsatu nahi da, garai aproposenak ez baziren ere, Oiartzungo pilotasoroetan agian izango zela pilotan jokatzeko, erromerietarako eta apustuak egiteko bilkura bat baino gehiago. Albert de Luzek, “La magnifique historie du Jeu de Paume” liburuaren egileak dionez, Frantzian, Espainian zein Euskal Herrian ere errege ospetsuak lotzen dira garai honetan pilota-jokoekin eta hauek ezarritako debeku kasuekin. Erregeari lotutako aipamen bat egiten da XIV. mendean gure herrialdean, pilotari dagokion egiaztatutako lehen datu historiko batean. Bertan aipatzen da Nafarroako Felipe III erregeak Iruñeko Domingotarren klaustroan oholtza baten eraiketa agindu zuela (Pedro de Olaizek eginda), gortean zeudenak pilota-jokoa hobeto ikusi asmoz. Esku-huska (jeu de paume) aritzen ziren berri ematen du: “A Pedro de Olaiz, Carpentero del Rey qui fezo de nueuo so precio taxado enla claustra delo frayres predigadores de pomplona vn tablado para jugar a la palma do mandamiento del seynor Rey por letra dada XXII dias de febrero anno XXXI-XVIII1” (Zulaika, 1995: 17). Hiriberrin eta Oliteko gazteluetan pilotan aritzeko lekua bazegoela ere azaltzen da dokumentu berean. Alan Dawe-nen hitzetan (1988: 426), Erdi Aroko gizakia mundu finko, egonkor eta aldagaitz batean bizi zen. Zalantzan jarri gabe, halabeharrez ezarritako zerbait bailitzan onartzen zuela mundu hori, baita mundu horretan berari zegokion tokia ere. Bere burua taldearen partaide (hortik gure lehen jokoak taldekakoak izatea) gisa ulertzen zuen soilik, hortaz, gizakia naturaren eta jainkoaren borondateen adierazpen bat zen, beraiengandik banaezina eta zatiezina. Kontuan izan behar da Erromatar Inperioaren galeraren ostean, Erdi Aroan zehar, pilota eta kulturaren inguruko beste hainbat arlo gaztelu eta monastegietara mugatu zela. Garai horretako gizartea, estamentutan banatuta zegoen eta erregeaz gain, nobleziak eta kleroak leku estrategikoen zale ziren. Bertako monjeek eta apaizek paper nabarmena jokatuko zuten pilotaren hainbat joko mantentzen Iruñeko Domingotarren klaustroa. eta iraunarazten. 33


Erdi Aroko gizarte antolaketaren eredua.

2.4. Laburpena Ez da lan erraza Oiartzungo pilotaren garapena zein bidetatik doan aztertzea, baina, Erdi Aroan zehar oiartzuarrek bote luzea (talde-jokoa) ezagutzen zutela uste da. Aldaketa nabarmenak ezagutu ziren Baskoniako lurretan, batez ere, ikuspegi politikoari erreparatuz gero. Frantzian, XII. mendetik XIV. menderako jokoa hedatua zegoen klaustro, hiri eta gazteluetan. Funtsean, Nafarroako erresumaren kasuan, Frantziako lurraldekoak ziren, dinastiek hartu baitzuten erregetza. Horregatik, berehala nabarmenduko zen pilotaren hedapena Nafarroako zenbait monastegitan (Iruña, Hiriberri…). Erdi Aro amaiera garai horretan, erreinu boteretsuen jabe ziren monarkia guztiek jardun zuten Nafarroa eskuratzeko lehian. Denek gutiziatzen zuten lurralde hori. Aragoiko Koroaren barruan, zehazki XIV eta XV. mendean ematen dira apustuak erregulatzeko lehen aholkuak. Baita Valentzian ere. Jolaslekuei dagokionez, Europako nazio askotan bezalakoak ziren: irekiak eta itxiak. Jada, popularrak ziren trinketeak XVI. mendean. Pixkanaka jauntxoen gizartea desagertuz joan zen eta gizarte burges bat sortu zen: merkatariak nagusitzen diren gizarte modu bat. Hala ere, nabarmena izan zen kanpotik sartu zitezkeen aldaketen aurrean euskaldunak bere ohitura eta giza moldeei eusteko egindako ahalegina. Horrek zenbait pilota-jokoren nondik norakoa ulertzeko balio lezake, baina ez guztienak. Badugu oraindik zer argiturik arlo honetan.

34


3. PILOTA-JOKO ZAHARRAK HAN ETA HEMEN 3.1. Goiz-Aro Modernoa: joko-zuzenak Historian XVI. mendean hasi eta Frantziako Iraultza arte (1789) luzatu zen garaiari deritzo. Mendebaldeko historiaren hirugarrena, Erdi Aroa eta Aro Garaikidearen artean. Aro Modernoaren buruan, finkatu egin ziren aurreko mendeetan abiatutako prozesuak, baina, orobat, beste dinamika batzuk ere erne ziren. Euskaldunak lehendik ohituak zeuden Europako iparraldeko merkatuekin trukean aritzen, baina garai horretan, aurrekoa utzi gabe, Amerikako merkatuetara egin zuten salto (Truchuelo, 2003: 61). Euskal Herrian ikuskizun eta praktika aldetik, Aro Modernoan pilotak loraldi handia bizi izan zuen, bereziki XVIII. mendean. Orain arte aztertutakoaren arabera ondorioztatzen denez, pilota-jokoaren erreferentzia dokumentatuak XIV. mende ingurukoak dira, nahiz, Oiartzuni buruzko lehen aztarna idatziak beranduxeagokoak izan. Aurreko mendeetan zehar eskuz eta aurrez-aurre (zuzenean) jokatzea izango zen Oiartzunen eta Euskal Herri osoan pilotan jokatzeko era nagusiena. Lehenik, zelai zabaletan eta XVI. mendetik aurrera, herriak itxuratu eta indartuz zihoazen heinean, “joko berriak” egokituko dira herrietako pilotaleku, kale estu, kontzejupe eta plazetarako. Pixkanaka gure lurraldean herriak sortzen joan ziren eta, urteen poderioz, handitzen. Bitartean pilota-joko zaharrak izenez ezagutzen zirenei buruz, hauxe zioen XVI. mendean Antonio Scaino de Saló (1555) idazle eta erlijio gizonak Venecian idatzi eta argitaratutako lehen “Trattato del Giuoco Della Palla”n (pilota-jokoaren tratatua): joko zuzenak direla Europan zehar zabalduta dauden “errege joko edo jokoen errege” izenez ezagutzen diren pilota-joko guztiak. Palak eta erraketak erabiltzen hasiak ziren, araudi finko bat bazen (zenbait kasutan) eta, kintzeka kontatzen zela ematen zen aditzera. Gurean bote luzean, pasakan, laxoan eta errebo“Trattato del Giuoco Della Palla” tean oraindik ere kontabilizatzen den bezalaxe. liburua. Scaino de Saló (1555). Joko zuzenen ezaugarri orokorrak Europan zehar zein Euskal Herrian gaur arte iraun dute. Joko zuzenak bi talde elkarri begira jartzen ditu lur-eremu batean eta pilotari batek jo eta besteak jotzeko paretaren bitartekaritza ematen ez den kasua da. 35


Pilotariak joko zuzenean.

Talde batek besteari botatzen dio pilota (eskuz edo erremintaz), eremua erdibitzen duen marra edo sarea gaindituz, kintzea egin artean. Alboetako eskasek joko-eremua mugatzen dute eta erdiko eskasak eremu hori bitan zatitzen du, talde bakoitzarentzat bana. Joko zuzenak deitutakoen barruan hainbat joko mota egon dira gure artean: bote luzea, pasaka, laxoa eta errebotea. Aurrerago ezagutuko ditugu bakoitzaren ezaugarriak. Talde osaketaren kopurua ez dago ziurtatua garai hauetan. 4x4, 5x5… Kintzeka eta jokoka zenbatzen dira tantoak: 15-30-40 eta jokoa. Gaur egun Euskal Herrian bizirik diraute joko zuzenen modalitateak, baita Oiartzunen ere. Herriak sortzearekin batera, lehen urrutiago egin ohi ziren joko publiko (agian apustuak ere bai) jakin haiek gerturatzea eta kontrolatuagoak izatera ekarriko zuen eta, pilotan aritzeko leku propioak ere sortzen doaz batean eta bestean. Kasu askotan, hirietako kaleetan eta plazetako erdigunean emango da pilota-jokoaren ezarpen berria. Aldaketa hori Europan ere eman zen, eta pilota jokoan aritzeko zaletasun hori pixkanaka handitu egin zen, bai Frantzian zein Euskal Herrian. Leku propioa eraiki izanaren aipamenen4 artean kokatu behar dugu Debako San Franzisko monastegia, XVI. mendeko lehen hamarkadan eraikia. Frantziskotar 4   Aranberri,

36

L. (Amatiño). (2015). XVII. mendeko frantziskotar pilotariak. Eibar.org.


kirolzale amorratuak (eliztarrak amorratuak ziren aldez aurretik ere), nonbait, berandutxoago “pilota-plaza” baten antzekoa eraiki zuten komentu inguruan. Egindako indusketen arabera, 58 X 12 metroko kantxa zuten, harlanduzkoa, sarerik gabeko tenis gisa pilotan egiteko, “bote luzera” edo “mahai jokora”. Lehenik, frontisa gabe eta gero, hiru metro inguruko horma eta guzti. Herritarrek gogoko zuten joko hura monastegira hurbiltzeaz gain, praktikan jarri zutela ikus daiteke. Beranduago ere, eliz gizon askok lotura zuzena izango dute pilotarekin Euskal Herriko hainbat herritan.

Debako Sasiola auzoko San Frantzisko monastegi ingurua (Gipuzkoa).

3.2. Pilota herritartzen Jarduera fisikoa (jokoaren ezaugarriak) eta gorputzaren ikuskera inguratu zituen iluntasun-garaiaren ostean, Aro Modernoak. Pilotan jokatzearen ikuskerak dimentsio berriztatua eskuratuko du pixkanaka (Joseba Zulaika antropologoarentzat jokoaren ezaugarriak lehia, bipolaritatea, neurtutako denbora eta toki zehatza dira. Jokatu, benetan eta serioski egiten da. Irabazi ala galdu). Jolasean aldiz, plazer hori ez dago irabaztean, baizik eta elkarbanatzean. Edozein kasutan, argi dago XVI. mendetik aurrera pilota herritartzen eta jokoan aritzeko zaletasun hori handitzen joan zela. Pilotaleku irekiaz gainera, eliz-arkupe eta kontzejupe estaliak prestatu ziren, eguraldi txarrarekin ere pilotan aritzeko. Berehala, pilota-jokoak oso leku jakinetan jokatzetik, pixkanaka eremu publikorako bidea hartuko du. DibertimenPilota herritartzen. 37


du soziala izateko bidea hartuko zuen, olgeta, eta aldi berean inguruko herri eta lurraldeekin harremanetan jartzeko modua. Leku propioak eta partikularrez gain, pixkanaka pilotalekuak herri eta hirietako erdigunean eraikitzen hasten dira. Hori adierazten digute Olatz Gonzalez Abrisketa5 eta Daniel Carballo6 ikerlariek. Lehenak, Bilboren erdigunean pilotan jokatzen zela erakusten duen dokumentu bat aipatzen du (1509koa). Eta bigarrenak, Guardia herriko artxibategian XVI. mendeko aipamenak, pilota-jokoa debekatzen (1535) dutenak. Pilota-jokoa sozializazio bide bat zen, baina, desafioak eta apustuak tarteko, liskar-gune izan dira gure plazak behin baino gehiagotan. Udal erakundeak arduratuko dira jokalekua egoera onean mantentzen eta erabilera publikorako bideratzen. Era berean, ordura arte ez bezala, kontrolatzen eta arautzen. Euskal Herrian pilotaleku berriak eraikitzearen aldaketa berri hori Europan ere eman zen (Frantzia, Alemania, Holanda, Belgika…), eta pilota-jokoan aritzeko zaletasuna zeukaten leku askotan frontoiak eraikitzeari ekin zioten. “Jeu de paume”7, hau da, esku-huskako pilota-jokoa modan zegoen Frantzian, berebiziko arrakasta zuen. Batez ere leku itxietan aritzen ziren, trinketetan, alegia. “Jeu de paume” edo pilota europar izenez ezaguna (aberats jokoa ere bai batzuentzat) zen joko hark (XV-XVII) eragina izango zuen gerora gure lurraldean. Bi eratan jokatzen zen: a) “Longe paume”: plaza luzean, gune irekietan, mendian zein hiri inguruko zelai egokitu eta seinalatuetan aritzen ziren. Arbasoak utzitako ohiturei jarraiki, hiruzpalau jokotarako moldaera izan du gure lurraldean. b) “Courte paume”: leku itxietan edo pribatuetan, trinketetan, jauregi edo areto itxietan, hots, kantxa motzetan esku-huska edo erraketarekin arituko dira, tenisean bezala. Kantxa eredu horietatik datoz gaur egungo trinketeak. Geroago Euskal Herrian binaka edo hirunaka jokatzeko talde-joko hau egokitu egin zuten, erraketaren ordez eskua eta eskularruak edo “guanteak8” erabiltzen hasi ziren eta pilota handiagoak erabiliz. Horrela sortu zen PASAKA izeneko jokoa. Aipatzekoa baita ezartze maila honetan herriko udal-kontzejupeek (Oiartzungoa adibide) jokatu duten papera.

5   González

Abrisketa, O. (2005). Pelota vasca. Un ritual, una estética. Muelle de Uribitarte

Editores. 6   Carballo,

D. (2016). Pilotaren erraiak. Baleike, 254. zba.

7   Jeu

de paume (Pilota europarra, Frantzian nabarmen hedatua) edo eskuzabaleko joko hau era zuzenean jokatzen zen, hau da, pilotaleku edo trinkete batean bi talde aurrez aurre elkarri pilota botatzen, pilota aurkakoen joko eremuan erantzunik gabe gelditu eta kintzea irabazteko asmoz. 8   Eskularrua

babeserako erabili zen lehenik. Geroago erabiliko zen joko-tresna bezala. E. Blazy-k bere lanean (1929) hiru eskularru mota bereizten ditu: eskularru ttipia, eskularru motza eta eskularru handia. XIX. mende erdi aldetik aurrera atxiki labur bat ahalbidetzen zuten eskularru luzeak agertuko dira. Punta-bolearen sorrera eraginez. 38


Lehenengo guante motak eskua babesteko (XVII-XVIII. mendea) funtzioa izango zuen, bigarrenak (XVIII-XIX), xirrist egiteko.

Ikerlari askoren esanetan, bote luzea izeneko jokoa litzateke zaharrena gure eremu hauetan. “Esku hutsez aurrez aurre jokatua eta inongo babesik eta paretarik gabe joka daitekeena”. Ikertutako pilotasoroetan, bistan da, lehen pilota-joko hauek ez direla paretaren kontra jokatutako jokoak, joko zuzenak edo luzean jokatutakoak baizik. 3.3. Euskal pilotaren historia Ameriketan Kolon Amerikara iritsiz geroztik, Aro Modernoan, euskal herritar askok XVI. mendean Ameriketara emigratu zuen hainbat kausengatik. Orduan heldu ziren kontinente berriraino konkistatzaile eta misiolariek osatutako lehen taldeak. Aukera berrien bila edonora joanda ere, ohiturak eta usadioak berekin eraman zituzten eta bertara joandako lehen belaunaldiak bere hartan gorde zituen pilota-jokoaren arau eta egitura usadiozkoak (Urza, 1995: 26). Lehenengo etorkinek esku hutsik jokatzen zuten Euskal Herriko pilotalekuak gogoan hartuta. Hala ere, gero eta zailagoa egin zitzaien honelako ohiturak gordetzea; izan ere, elkarrengandik isolatuta zeuden eta harreman gutxi zeukaten Euskal Herriarekin. 39


JEU DE PAUME EDO PILOTA EUROPAR JOKOAREN ERAGINA GUREAN Longe paume

Courte paume

• Kantxa luzeetan • Gune irekietan • Mendi, gaztelu, harresi eta plazetan

• Kantxa motzetan • Gune itxietan • Jauregi, trinquete, arkupe… • Sare bat erdian zutelarik

Bote luzea.

Erraketa.

Laxoa.

Pasaka.

Bizirik dauden egungo zenbait modalitate kontuan hartuta, joko zuzenak euskal pilota jokoaren aintzindari izan direla aitortu dezakegu. Errebotea. 40


Asier Artola EHUko historia ikertzaileak Euskal emigrazioari buruz egindako ikerketa-lanaren mapa.

Mendea

Emigratzaileen soslaia

Kausak

Lanbideak

• Merkataritza • Esplorazioak, konkistak • Erlijioa

• Esploratzaileak • Merkatariak • Elizjendea • Soldaduak

XIX mendea

• Lehenik gizonezko gazteak • Ondoren haien emazteak eta familiak

• Gerratik ihes • Ekonomikoa

• Artzaintza • Eraikuntza • Itsasontzietako zamaketariak • Merkatariak • Urre-bilatzaileak

XX. mendea

• Familia osoak

• Jazarpen politikoetatik ihes

• Denetarik

XVI-XIX mendeen artean

• Gizonezko gazteak

Herriko plazetan eta kasu batzuetan elizaren hormaren kontra jokatu ziren lehen pilota partiduak Ameriketan (Urza, 1995: 27). Hegoaldeko zein Iparraldeko etorkinek beren usadioen araberako pilotalekuak eraikitzen hasi ziren han eta hemen zailtasun guztiei aurre eginaz. Ez du zehazten zein modalitateetan. Carmelo Urza historialariaren esanetan, Euskal pilotari Ameriketan egin zitzaion lehen aipamena 1536ingurukoa da. Diego de Almagro Txilen ibili zenekoa. Jakina denez, zenbait euskaldun ibili ziren berarekin, eta Comentarios Reales lanean aipatzen denez, Almagrok egunero egiten zuen pilotan Liman, nahiz eta sortzez Extremadurakoa izan. 41


Are eta ezagunagoa bihurtu zuen Garcia Hurtado de Mendoza euskal gobernadoreak 1557an. Besteak beste, hantxe genuen pilotan jokatzen Alonso de Ercilla bermeotarra. Apustuak zirela eta auzitegira joan behar izan zuen pilota-joko batean diru-piloa galdu zuen baten salaketari erantzutera. Ameriketako historian pilotari lotuta dagoen jokoaren arazoek eragindako lehen istilua izan zen Ercillarena Carmelo Urzaren esanetan. Beraz, euskaldunak non, apustuak han! Aurrez aipatutako arrazoi askorengatik ulertu behar dugu gure herrian pilota bizitzeko modu hori, beste kultur, lurralde, herri eta eskualdeekin era ezberdinean ematen ari zela. Ez halere, legitimitate gutxiagorekin. Jarraian, hainbat herrialdetako pilota-joko zuzenen lekukotasuna: Jokoaren baldintzak

Lekukotasuna

Jokoaren izena

Jolas-espazioa

Euskal pilota

Bote luzea, laxoa, errebotea

Plaza libre eta espazio irekietan

Pilota valentziarra

Llargues, perxa y palma

Kalean

Kanariar Uhartekoa

Pelotamanoa

Espazio irekietan

Joko zuzenak arrairik gabe eta sarerik gabe

Pilota valentziarra

Raspall Nyago y peçons

Kalean edo trinketean Kalean

Joko zuzenak arrairik gabe eta sarearekin

Euskal pilota Pilota valentziarra

Pasaka Galotxa Eskala y Corda

Trinketean, kontzejupetan‌ Kalean Trinketean

Beste joko zuzenak munduan zehar

Pilota valentziarra

A voleres Pilota Grossa

Kalean edo espazio irekian Trinketean

Italiako Toskana eta Ligurian

Pallone

Kalean edo espazio irekian

Herbereetako Frisia eskualdean

Katsen

Kalean edo espazio irekian

Joko zuzenak arraiarekin

Ekuadorren, Kolonbian, Paraguain, Uruguain, Argentinan, Costa Rican, Mexikon, Venezuelan, Frantziako Pikardian‌ joko zuzenen lekukotasuna ezagutu eta praktikatzen da.

Ikertutakoaren arabera, Erdi Aroan eta Aro Modernoaren hasieran emakumeek pilota-jokoetan parte hartu izanaren berri oso gutxi dago jasoa. Horrek ez du inolaz ere adierazten pilotarekin loturarik izango ez zutenik. Nola eskuratu pilotak, betidanik izan da buruhauste ederra eta, pilotak ilez, trapuz eta artilez egiten ziren garai haietan, uste dugu, pilotagintzan zein pilota-joko jakinetan emakumeen presentzia eta parte hartzea zuzena izan zela. 42


Garaiko idazle eta poetek (Lande, Bajot9,…) emakumearen presentzia izan zela aipatzen duten arren, zuhurtzia osoz esan dezakegu egungo euskal pilotako eredu androzentrikoa aspalditik sustraitua eta ezarria dela. Luzaroan izan da pilotaren historian emakumearen presentzia gutxietsia, ikusezina eta ezezaguna. Ia oharkabean edo ezkutuan pasa dira XIX. mende amaiera arte. Egungo egoerak ere adierazten digu, errealitateaz jabetu eta itxura batean berdinzaleak izatetik, Oiartzungo emakume pilotarientzat egitura sendo eta egonkorrak antolatzera behartuak gaudela. Gerora emakume pilotarien erreferentziak eta ereduak egon daitezen. 3.4. Oiartzun, lehen pilota joko zuzenen testigu Joko zuzenak euskal pilotaren historian, oinarri eta sustrai izan direla ezin dugu ukatu. Oiartzunen aurkitutako pilotasoroen kokapenak eta gerora herrian eraikitako jolaslekuek argi adierazten digute espazio publiko horren interesa eta erabilera non kokatuak zeuden. BOTE LUZEA: punpaz-punpa iraganetik etorkizunera Euskal Herriko eta Europako pilota-joko modalitate bat da. “Bote luzea” joko zuzenen arteko zaharrena da, ondoren sortu direnen oinarria eta funtsa. Euskal Herrian ezaguna da (Jakes Cazaubon eta Pierre Sabalo baxenafartar adituen ustez) XII-XIII. mendeetatik aurrera bederen. Eskuz jokatzen zen. Jokalariak pilotalekuaren alde bietan jartzen ziren bakoitzaren zelaia erdiko marra batek bereizten zuelarik. Bi taldeen arteko oposizioan oinarrituriko euskal pilotaren jokamolde zuzena eta lehena dugu, pareta edo horma beharrik gabekoa alegia, marra jokoa da. Pilota arrastaka eta airean, ziztu bizian hara eta hona ibiltzen den jokoa dugu bote luzea. Jokalarien emozioetan, komunikazioan, gozamenean, gaitasun eta trebetasunetan,… izugarrizko eragina duen jokoa. Askoren ustez (badira ados ez daudenak), erromatarrak izan ziren batez ere Europako mendebaldera joko honen oinarria zabaldu zutenak; Britaniar irletara, Belgikara, Herbereetara, Frantziako Pikardiara, Italiako Toskanara, Valentziar lurraldeetara, Euskal Herrira…

9   Bajot,

M. Eloge de la paume, 1800: “On ne peut assigner d’inventeur a cet exercice”. 43


Oiartzun. Olaunditu pilotasoroko dokumentua. 44


Ikerketan zehar agerian gelditu da, Oiartzunen ere bote luzean jokatzen zela eta horren adibide dira inguruko lurretan topatu izan diren pilotasoroak10: Zaldin, Tellaita, Eldotz, Zaria, Sorondo, Olaunditu, eta Egiburu besteak beste. Badirudi XX. mendearen bigarren erdian galdu zela boteluzearen tradizio hura Euskal Herriko herri askotan, nahiz eta Zuberoan nahiko ondo mantendu. Valentzian, esaterako, bizirik dirau bote-luzearen oso antzekoa den eta jatorri bera duen llargues izeneko aldaerak; hala ere, badira zenbait ezberdintasun joko batetik bestera, hala nola joko eremuan eta pilotaren ezaugarrietan. Llargues jokoa. Bote luzea berreskuratu, zabaldu eta era ofizialeko torneoetan parte hartzen ari dira oiartzuarrak azken urte hauetan. Euskadiko Federazioak antolatzen duen Euskal Herriko Bote Luze Txapelketa, adibide bat. 2016 eta 2017ko txapelketetan parte zuzena hartu dute oiartzuarrek, Lapurdi, Nafarroa Behera, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako beste taldeekin batera.

Bote luzea jokoa Donostiako Zurriolan.

10   Dokumentuen

bidez egiaztatuak daude hainbat pilotasoro Oiartzunen. 45


Nazioarteko CIJB (eskuzko joko-zuzenen konfederakundea) 22 nazioek osatzen dute, eta hor antolatzen den “Champions Leaguen”11 jokatzeko aukera ere izan dute oiartzuarrek (Txost taldea) 2015tik aurrera. Horrez gain, bote luzeko Europako zenbait ekitaldietan ere parte hartu dute oiartzuarrek hainbat herrialdeetako bote luzeko taldeekin batera. “Llargues” (Bote Luzea bateratua) eta “Internacional” modalitateak dira, Europako taldeen arteko Champions Leaguen eta Munduko txapelketan jokatzen diren zuzeneko modalitate ofizialak, “One Wall” (hormaren kontrako) modalitateaz gainera. Beraz, iraganeko garai haiek (udan mendian eta neguan herriko plazan jokatzen ziren garaiak) asko aldatu dira XXI. mendean. Antzinako pilota-jokoa itzaletik plaza handietara pasa den garaia bizi du bote luzeak Europako eta Ameriketako zenbait herrialdeetan. Euskal Herriko Selekzioak, CIJBek Colombian antolatutako Munduko Txapelketan (2017) hartu du parte. Bote luzearen plazaratze lan honetan, ez dira falta izan erakustaldiak, desafioak, kultur asteak,… antolatu behar izateak. Indartzeko ahaleginean ari dira lanean, besteak beste, Iparraldean, Zuberoan, Bizkaian, Araban, Nafarroan edota baita Gipuzkoan ere (Tartean, Oiartzun eta Larraul). Bote luzearen ezaugarri orokorrak 7. kapituluan agertuko dira. 3.5. Laburpena Euskal Herrian, XV. eta XVI. mende haietan eskola askorik (elizak antolatuak bakarrik) ez zegoela dio Manuel Lekuona oiartzuar (1978: 42) ikerlariak, egungo eran batik bat. Beraz, herriko plazetan ez zen haur askorik izango pilotan jokatzen. Kalea urrunegi horretara bakarrik jaisteko. Eta eskolaren bat izanda ere, jende xehea ez zen inongo eskoletara joaten, ume-umetatik lanera baino. Ordurako Euskal Herria deseginez eta mirrinduz doala ikusten da besteen aldean. Inguru herriak gizarte politiko ongi bermatuak bihurtzen ari diren bitartean, guk Nafarroa galtzen dugu, eliz-batasuna bera galtzen dugu, herrialdeen artean ez darabilgu borroka besterik, probintzia bakoitza bere aldetik doa, ez dugu euskal kultura modernorik sortzen… Derrigor Koroan integratu nahirik ibili gara, herri bezala ez dugu herritasuna indartzeko ezer egin, zitekeen dena egin dugu herritasuna maskaltzeko. Batasunik, indarrik eta kultura modernorik gabeko, herri zarpail honek defendatu beharko ditu, gero, euskal Foroak eta independentzia. Eta ezin defendatuko ditu, noski. (Azurmendi, 1992: 488). Arazoak arazo, Aro Modernoaren sorreran gure herri txiki eta xumeen artean joko-zuzenek gerora bidean kultur ondare eta tradizioen parte garrantzitsu izateko ahaleginak egin ziren han eta hemen. Tradizio kulturalak, erlijiosoak eta batez ere 11   Xehetasun

emango da. 46

gehiago “Joko zuzenen berreskuraketaren kronika Oiartzunen 2001-2018” atalean


politikoak egon ziren. XVI. mendean hasten dira Europan estatu nazionalak antolatzen. Bitartean, Errege baten menpeko izatea besterik ez zena, unitate politiko nazional bihurtuz doa. Lotura juridiko-politikoa erregearekin edukitzen zen, ez sorterriarekin. Pixkanaka herriak eraikitzearekin sortuko da kontzientzia, gizon-emakumeak herri batekoak direla, ez Erregeren baten menpekoak bakarrik. Clifford Geertz antropologoak dio garaiko jolas-joko sinbolikoak «kultur garraiobideak» direla eta herritarren arteko komunikazioa ahalbidetzen dutela. Testuinguruaren araberakoak dira gure jokoak, eta horrek esan nahi du malguak direla, aldakorrak, joko-jarduna aldatzen baita segun eta non kokatzen diren, segun eta noiz erabiltzen diren. Baina herri identitatearen eraketan, jolas eta jokoen ezaugarri garrantzitsuena erabilpen kolektiboan datza. Joko zuzenak, adibide garbia. Tradizio askoren izaera eta esanahia taldean erabakitzen da, kulturala den beste edozein elementu bezala. Nahiz eta norbanakoak esanahi berezia eman gauza, joko, leku edo momentu bati, ematen diogun esanahiaren iturria kulturala, kolektiboa da. Konpartitzen, adosten, plazaratzen eta, batez ere, iraunarazten izango dira komeriak erdi aroko garaiaren amaiera eta garai modernoaren hasieratzat jotzen den Frantziako Iraultzaren (1789) oinarrian. Pilota-jokoen ikuspegitik XVI. mendetik aurrera, alabaina, norabide aldaketa ekarriko du Europan eta Euskal Herrian. Erdi Aroak egin ez duen hautua, aurrerantzean pixkanaka-pixkanaka hasiko da gorpuzten. Pilota-jokoa herriko kale eta plazetara gerturatuko da. Berehala “Mitologia”ren zantzua (greziarren irabazleheroi-jainkoaren antzekoa) eraikiko da, eta nahi baino denbora luzeagoan izango dugu gurekin.

47


4. ELIZ ATARI ETA KONTZEJUPEEN ERAGINA Behin Erdi Aroko esparru ekonomiko hertsia mudatuta, euskaldunek ere moldatu egin behar izan zuten XVII. mendean aldaketetatik eratorritako baldintzetara. Europa osoan erasan zuen uzkurtze nagusi batek, krisi handi baten barnean harrapatu zuen gure lurraldea. Antolamendu politikoari dagokionez, euskal herrialdeek Gaztelako eta Frantziako Koroekin bat egin zuten XII. mendetik XVII. mendera bitarte, baina bi monarkien barruan beren erakundeei eutsiz. Lapurdin, Zuberoan eta Baxenabarren, erakunde horiek 1789an ezeztatu ziren, Iraultza Frantsesa hasi berritan. Berezitasun foralak elementu bereizgarriak izan baziren ere, eskubide horietako asko zehaztu eta berresten kosta egin zen. Gizartearen polarizazioak eta populazioko maila askoren txirotze-prozesu progresiboak, batik bat XVII. mendean, erreakzio aski bortitza kausatu zuten (Truchuelo 2003: 70). Antolamendu instituzionala konplexua eta anitza izanik, Eliza izan zen Goi Erdi Arotik gizarte bizitzaren (hezitzaile kasu askotan), babesgune eta biltoki. Horregatik, hasierako udal erakundeek “elizate” izena hartzen zuten askotan, beren batzarrak eliz aurrean egiten zituztelako, zuhaitz baten pean, edo elizpean eta arkupeetan, eguraldi txarra egiten zuenean. Horregatik “alkate” esanahia edukitzea lapurteraz “auzapez” hitzak, hau da, “auzo apaiza”, eta berdin “parrokia” hitzak “udal” esanahia (Astiazarain, 2003: 14). Hala joan ziren udal komunitateak bereganatzen gaur egungo udal bat definitzen duten eskuduntzak, “jauntxoen” edo landako jaunen eraginetik kanpo. Egiazki, kontzeju etxeen ordez eliz atariak12 edo zimitorioak13 erabili ziren, kontzejuek berezko etxerik ez zeukatenean, eta han antolatzen ziren herriko kontzejuak, hau da, herritar guztien udal batzar orokorrak edo “kontzeju irekiak”. Horren guztiaren ondorioz, kontzeju irekiaren barruan familia buru guztiak sartzen zirenez, alegia, batzar jendetsua izaten zenez, beharrezko gertatu zen sarrerak normalean estalita Elizgizonak pilota-jokoan. 12   Azkoitian 1706an, udalak erabaki zuen elizaren atarian pilota tokia egitea, eta aktetan trinkete izenarekin izendatu zuten. 13   Hildakoak

eliz inguruan lurperatzeak “zimitorio” izena eman zion eliz atariari, eta izen horrek bizirik iraun du, izan ere, herritarrek atari aurrean egiten zituzten bilerak aipatzerakoan, elizako hilerrian edo “zimitorioan” egiten zirela esaten zen. 48


egotea eta arkupedunak izatea, bertaratzen ziren biztanle guztiak hartzeko bezain handiak izanik. Horregatik eraiki zen makina bat arkupe eliz inguruetan. Pilotaleku estali bereziak ziren garai hauetan eliz atariak zein kontzejupeak. Elizgizon hauek izan ziren ziurrenik herri xumearekin batera pasaka modalitatean (lehenik eskuz) jokatzeko lehen aukera izan zutenak. 4.1. Oiartzungo eliz atzeko txokoa Garaiko elizgizonak berak testigantza edo kontakizun ugaritan mintzo zaizkigu eliz aurreak jendearentzat bilgune izate horretaz, eta etengabe kexatzen dira eliz atarietan festak, pilota-jokoak eta dantzak egiteko zegoen ohituragatik. Hain usadio sendoa eta jarraitua zen eliz aurrean pilota-erakustaldiak egitea, non arazo sortzaile ere gertatu zitzaien barruan elizkizunak ospatzen ari ziren apaizei. Hala ere, kontuan hartzekoa da elizaren bidea hartutako seminarista eta apaiza askoren aurkako kexak ere egon zirela garai hauetan. Kexa horietako asko, bere betebeharrak ez kunplitzeagatik ziren. Pilota zaletasuna tarteko, 1623an Oiartzungo Francisco Martinez de Arburua fiskalak Juan Lopez de Zuaznabar elizgizonari (luzean jokatuko zuela uste da) jarritako salaketa da adibide horietako bat. Herriaren ustetan, elizgizon honek ez zituen errespetatzen elizkizun orduak eta, oso ahoberoa zen herritarrekin zuen harremanetan. Beraz, orduan ere bazen pilotarako afizioa Oiartzunen. Horrelako eta beste eragozpenak konpontzearren, kontzejua(k)14 eta lege ekitaldietarako lekuak sortu ziren pixkanaka herrietan. Bigarren pilota leku estalia hau izan zen luzaroan. Apustu leku aparta. Antzinako plaza komunalen ezaugarri asko gordetzen dituzten herriak ditugu gure lurraldean zehar. Udaletxea eta eliza aurrez aurre. Pilotaleku txiki bat eliz atariaren babesean (batzuetan Oiartzungo eliz atzeko txokoa. Bilkuraz ohar honekin: “Joko oro debekatzen da aparte, pilotan gozatzeko “katedral” txikia. elizkizunak direnean, 20 pezetako isunaren pean”) eta, udal eraikin bat kontzejupea azpian duela. Hain zaletasun handia zioten arkupeetako paretak pilotaleku gisa erabiltzeari, non ugariak diren, historian zehar erabilera hura berariaz debekatzen zuten “Gobernu 14   Erdi

Aroan, toki bateko biztanle guztien batzarra, komunitatearentzat garrantzia zuten gaiak aztertzeko burutzen zena. Gerora udalerriak sortu ziren eta XVIII. mendetik aurrera, kontzejuak, 50-250 biztanleko herrietan besterik ez zuen iraun. 49


Onaren” xedapenak eta autoak, Udal Ordenantzek eta Pragmatikek emanak. Hala ere, nahiz eta gaur egungo pilotalekuek aparteko beren eraikina eduki edo beste eraikin bati atxikita egon, elizetako eta udal azpietako horma sendoek oraindik ere balio dute hemengo kirolik kuttunenean aritzeko. Joko zuzenen testigantza zuzena (pasaka) eman zen pilotaleku hauetan (Oiartzungo kasua), eta, beranduago etorriko zen beste modalitateetan jokatzeko aukera. 4.2. Kontzejupea, euskal pilotaren kultuzko txokoa Oiartzunen Pasaka estalpean jokatzen den joko zuzena izaki, horretarako propio sorturiko eraikinekin zuzeneko lotura izan du pasakaren bilakaerak. Ildo horretatik, uste dugu XVII. mende amaiera edo XVIII. hasieratik aurrera eskuzko pasaka erabat zabaldua zegoela Gipuzkoan. Hau da, udaletxeetako arkupeak egitearekin batera zabaldu zela modalitatea. Baina XVII. mendetik aurrera, udaletxe asko eraikitzeko orduan kontuan hartu zuten pilotan aritzeko aukera, beraz, halakoak ugaritu ahala, pasaka ere herrikoitu egin zen. Horren adibide behinena Oiartzungo udaletxea da, 1678 eraikia. Kontzejupea (hala deitzen diogu Oiartzunen udaletxe azpiko arkupeari; Arantzan, berriz, gorapia) garaia da, pilotan aritzeko aproposa. Gainera, oraindik ere ederki ikus daitezke pasaka jokoaren aztarna fisikoak (argazkiak, Oiartzungo pilotalekuak atalean): sarea lotzeko uztaia paretan eta errebotea eransteko arrastoak harrietan.

Pasakarako sarea, erremintak eta jokalekua.

4.3. Pilotan jokatzearen debekuak Oiartzunen Herriko dokumentuetan ere topatu dira hainbat aipamen pilotari buruz. Lehena, 1658ekoa15, meza nagusiak eta hileta elizkizunak egiten ziren bitartean pilotan joka15   Lekuona,

50

Manuel. (1978). Del Oyarzun antiguo liburutik jasoa.


tzea debekatzen zuena (Lekuona, 1959: 113). “Gure ustez, lehen debeku horrek bote luzeari egingo dio erreferentzia, oraindik udaletxerik ez zegoenez, kanpoan jokatzen zelako, plazan”. Bigarren debekua 1678koa da (Lekuona, 1959: 148), udalbatza bitartean kontzejupean pilotan aritzea debekatzen duen dokumentua. Udale­txea aipatzen duenez, pasakaz ariko dela uste da. “Pentsa zer-nolako zalaparta eragingo zuten partidek, apustuak zirela eta ez zirela, debekua ezartzeko”. Pilotak Oiartzungo herritarren artean zuen arrakasta nabarmenaren seinale. Erdi Arotik Aro Modernorako salto honetan, herri askok pilotaleku bikoitzaren aukera izan zuten, Oiartzun barne. Hala moduzko plaza irekiak bote luzean aritzeko (talde handiagoak jokatzeko aukera) eta, leku estaliak (eliz atariak edo kontzejupeak) pasakan eskuz edo eskularruz (geroxeago gure ustetan) aritzeko. Ez da baztertzen zaletu gehienak bi aukera horietan jokatu izanarena.

Libro de actas (1691).

51


4.4. Pasaka jokoa zimitorio eta kontzejupeko errege Pasaka antzinako pilota modalitatea da. Esku jokoaren eratorri zuzena eta sinplifikatua. Historian zehar hainbat jolaslekutara egokitutako modalitatea: zimitorio, kontzejupe, trinkete eta, baita gaur egun ezker paretako frontoietara ere. Jokoan bi bikotek edo hirukotek hartzen dute parte, aurrez aurre eta trinketea edo arkupea (zeharka) banatzen duen sarea erdian dutela. Gaur egun, 4x4ko pasakaren esperientziak egin dira eta emaitza onekin gainera. Azken urte hauetan, Hegoaldean Oiartzungo Txost Pilota Elkartea arduratu da modalitate hau plazaratzeaz, batez ere, eskuz jokatua. Elkarte honetako kideen esanetan, «galduta zegoen pilota modalitate bat berreskuratzea» izan da helburua: «Hego Euskal Herrian, 80eko hamarkadan galdu zen pasaka modalitatean jokatzeko ohitura, eta, Oiartzunen bertan, 36ko gerra hastean. Horrexegatik erabaki genuen hau berreskuratzea, duela hiru urte». 4.5. Pasakaren berezitasunak eta bultzatzearen arrazoiak Eskuzko pasaka partidak Nafarroako Arantza herrian jokatu eta ikusi ziren azken aldiz. XX. mendeko 80ko hamarkadara arte jokatu zuten bertan pasakan, nahiz eta arantzarrek “trinkete” izendatu. Txost Elkartekoek diotenez, “erabat egiaztatuta dago Elizondon, Lesakan, Arantzan eta Oiartzunen eskuzko pasakan ari­tzen zirela. Badirudi Elizondon 70eko hamarkadan galdu zela. Lesakan, agian, lehenago, eta Arantzan azkenik”. Azkenekoaren kasuan, ahozko lekukotasunak bildu ahal izan dira pasakaren nondik norakoak ezagutzeko. Pasaka modalitatearen inguruko bibliografia laburra bada ere, lagungarri izan daitezkeenak aipa ditzakegu: Caro Baroja, Julio16; Abril, Enrique17; Imbuluzketa, Gabriel18… Bere garaian Lapurdin, Nafarroan zein Gipuzkoan jokatzen zela adierazten dute. Aipamen zehatzenen artean hauxe adierazten dutelarik: – Igande eguerdietako jokoa, mezaren ondorengoa. – Eliz-atari eta arkupeetan jokatzen zena. – Eskuz jokatzen zela Baztan inguru horretan. Aldiz, Hendaian eskularruz jokatzen ari ziren jada. Trinketeetan, alegia. – Pilota pisutsuekin, sarritan. 250-300 gramokoak. Pilota gozoak. – Apustua edo desafioa zehazterakoan, adostu egiten zen zenbat jokotara.

Aurreko aipamen horiek kontuan hartuta, dokumentazio lanean ere aritu dira Oiartzungo Txost taldekoak, hango eta hemengo artxibategiak arakatzen eta 16   Caro

Baroja, Julio (1971). Los Vascos. Madril. Ediciones Istmo. 370. or.

17   Abril,

Enrique (1971). Dos siglos de pelota vasca. Caja de Ahorros de San Sebastián y Real Sociedad Vascongada de los Amigos del País. 159-160. orr. 18   Imbuluzketa

Alcasena, Gabriel. (1999). Pashaka, un juego de pelota perdido. Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra, n.º 73. 52


testigan­tzak biltzen. Hala lortu dute desagerturiko jokoaren arau eta beste hainbat jakingarri ezagutzea. Nolanahi ere kontziente dira “lan handia egin beharra dagoela oraindik pasakak zenbaterainoko hedapena izan zuen jakiteko”. Zabaldua zegoenaren lekukotasunak agerikoak badira ere, gehiago sakondu eta ikertu beharra ikusten da. Hala egin dute azken urte hauetan oiartzuarrek, eta, ikerketaren ondorioz jasotako informazioaz baliatuta, 2012an antolatu zuten herrian lehenengo pasaka txapelketa. Hori bai, jokoaren zenbait ezaugarriri erreparatu ondoren, aldaketatxo batzuk sartu ziren. Pilotei dagokienez, Arantzako pilotagilearekin izan ziren, nolakoak ziren jakiteko. Jolas material hori ez da bere horretan erabili, hau da, egungo ohituretara moldatu da pixka bat modernoagoa egiteko, biziagoa, eta neskek jokatzeko modukoa izateko. Bestela, jokatzeko arauei dagokienez, oso, oso antzekoak dira herri batzuetan eta besteetan. Herri bakoitzak joko honekiko duen nortasuna errespetatzea izan da beste aldaera bat. Aldaerak aldaera, eskuzko pasaka ez da joko zaila. Joko zuzenen artean, errazena da. Zailduta ez dagoenaren begietara, tenisaren traza hartzen du. Paretadun plazetan, arkupeetan, trinketeetan eta ezker paretadun frontoietan joka daiteke. Paretak baliatzen dira pilota errebotez bueltatzeko. Kantxa bi eremutan banatzen da, 1,20 metroko altueran ipintzen den sare batekin; normalean, binakako taldeekin jokatzen da (noiz edo noiz, pilotalekuaren arabera, hirunaka, launaka eta baita mistoa ere), eta sarearen alde batetik bestera bidaltzen diote pilota lehiakideek elkarri. Arestian aipatu lez, tantoak kintzeka eta jokoka zenbatzen dira. Erraztasun horregatik edo, arrakasta izan du pasakak Oiartzunen eta beste zenbait herritan. Hala, bikote askok hartu dute parte azken urte hauetan: pilotari federatuak eta federatu gabeak, bai Oiartzungoak, baita beste zenbait herritakoak ere. Finean, pasakan aritzeak baditu bere abantaila handiak. Besteak beste, eskuzko pasakan pilotak ez du minik ematen eta ez da derrigorrezkoa indartsua izatea. Batzuetan garrantzi­tsuagoa da abila izatea, malgutasuna edukitzea, lurrera botatzea… Ezker paretan ez bezalako trebakuntza eskatzen du, eta horrek zabaldu egiten du pasakan aritu nahi dutenen jende esparrua. Ezker paretan, helburu bakarra tantoa egitea da; pasakan, ordea, ez. Pasakan, bi kontzeptu nagusi daude: tantoa egitea eta lekua berreskuratzea. Jokalekuan, sareak banaturiko bi eremuak ez dira berdinak; bata bestea baino hobea izaten da. “Hortaz, askotan nahiago izaten da kintzea galdu eta lekua mantendu edo berreskuratu; estrategia ere garrantzitsua da”. Estrategiaz eta abileziaz jokatu behar horrek, “askoz aberatsagoa” Oiartzun. Pixkanaka neskak ere pasakara hurbiltzeko ahalegina egiten ari da Txost elkartea. egiten du pasakako pilota-joko hau. 53


Azken batean, Txost-ekoen ustez, osagai ugari ditu arrakastarako. “Pasaka oso modalitate interesgarria iruditzen zaigu. Zaharra eta gure ondare garrantzitsua izateaz gain, oso modernoa da. Hau da, ederki egokitzen zaie egungo baldin­tzei: merkea da, ez da gainerako joko zuzenak bezain konplikatua eta, horiek ez bezala, babesean joka­tzen da. Bestalde, padela eta halako kirolak modan daude, eta hau antzekoa da. Horregatik, irudi­tzen zaigu modernoa dela, eta etorkizuna duela”.

Arduradunen hitzetan, 2012tik aurrera antolatutako txapelketa, esaterako, sendotu egin da. Maiatzetik abuztura jokatzen dute, hainbat mailatan, Gipuzkoako Txapelketa ofiziala barne, “nolabaiteko ofizialtasuna emateko”. Dena dela, jendeari urte osoan jokatzeko aukera eskaintzeko asmoz, Pasakalari izeneko ekimena sortu dute. WhatsApp bidez, jokatu nahi dutenak elkarrekin harremanetan jarri eta Oiartzungo Iturriotz auzoko frontoian egiten dituzte hitzorduak, “jendeak bere kabuz, guk ezer antolatu gabe, joka dezan. Oso interesgarria da, jokoa sustatzen duelako”. Edonork eman dezake izena pasakalarien zerrendan. Jokoa bera sustatuta, eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera abian jarritako planari esker, Gipuzkoan herriz herri erakustaldiak eta hitzaldiak eskainita, guztiz galdurik zegoen jokoa biziberritzen ari da Txost Pilota Taldea. Hala Oiartzunen bertan, nola beste hainbat herritan: Donostian, Villabonan, Asteasun, Elgetan, Zarautzen… Berreskuratze eta bultzatze ahalegin honetan, XVII. mendean era guztietako saiakerak egiten dira pilota-jokoa zelaietan, kaleetan, eliz-atarietan edo kontzejupetan egokitzeko. Pilota-jokoa inguruan zuen arkitekturara moldatzen zelarik. Egun ezinbesteko estandarizaziorik eskatzen ez duen modalitate batzuen jabe izanik, joko zaharrak errespetatze eta suspertze bidean ez dezagula oztopo gehiagorik izan! Pasakaren beste ezaugarriak Pasakaren sustapena. 7. kapituluan agertzen dira. 4.6. Laburpena Biztanleriaren hazkundeak eta krisi ekonomikoak ezaugarritzen du XVII. mendeko Oiartzun. Egonezina handitu egin zen mende honetan, batik bat Iparraldean eta 54


Nafarroan. Era berean, jeu de paume edo pilota europarraren arrakastak nabarmen egin zuen behera. Krisiak krisi, eremu zabal, ireki eta “publikoetan” taldeka jokatzen zen pilotajoko luzearen testigantzak ageri dira Oiartzunen. Herriko kaleetan, arkupeetan eta eliz-atarian ari ziren pilotan garaiko oiartzuarrak. Mende honetan grina erlijiosoa berpiztu zen eta, pilotaren praktika zabaltzelana eliz eta agintari jakinen baldintzapean egin behar izan zen. Patio itxietan, pribatuetan, jauregietan edo areto itxietan jokatu izaniko talde-jokoren berririk ez dugu. San Esteban elizaren paretak (XVI. mendetik aurrera) jolasleku irekiak izango ziren. Pilotan jokatzearen 1658eko lehen debekuak (erdaraz idatziak) adierazten digu Oiartzunek herriko espazio publikoa konkistatua zuela. 1678an kontzejupea eraiki izanak, pasaka jokoa ere espazio publiko batean jokatzeko aukera emango die herritarrei. Sortutako zaletasunaren ondorioz, bigarren debekua ezagutuko da urte berean. Beraz, XVII. mendeak berarekin ekarri zituen pilotan jokatzeko debekuak. Bote luzean eta pasakan (eskuz) jokatuko da luzaroan. Joko horietan oiartzuarrak aritu izanaren arrastoak mantentzen dira.

55


5. HERRIKO PLAZA: BILGUNE ETA INDAR NEURTZE LEKUA 5.1. Beranduko Aro Modernoa XVIII. mendean Euskal Herriko lurralde bakoitza banaka hartuta, eta barruko erregimenari gagozkiola, igartzeko modukoa izan zen, orobat, botere-kontzentrazioaren indartzea: talde arras txikiek bereganatu zuten, eta esku handiagoa hartu zuten instituzio itxiek edo irauneko gobernuek, diputazioak barne (Truchuelo, 2003: 76). Desoreka larriak ezagutu zituen gizarte tradizionalak, eta tentsio sozial larriak izan ziren ondorioz. Hazkunde aroa izan zen Oiartzunen XVIII. mendea (aurreko mendeko krisia atzean utzita), batez ere lehenengo erdialdea. Bigarrenean krisi zantzuak agertzen hasi ziren berriro eta gorakada demografikoa moteldu egin zen, nahiz, Wilhelm Humboldt Gipuzkoan eta Bizkaian egon zenean (1801) herrialde bietan jende gehiegi bizi zela iruditu zitzaion. Horrez gainera, euskal gizartean XVIII. mendetik XX. mendera bitartean jasan ziren gerren ondorioz, nola edo hala, erakunde publiko foralen berrikuspenak eztabaida eta kinka larria ekarriko du. Gerra giroak euskal gizartea erdi-erditik zatikatu eta banatu zuela ahazterik ez dago. Azken mende honetan bi kulturen arteko banaketa erabatekoa izatera iritsi zen eta ondorioz kultura herrikoi birmoldatuaren ezarketa ere inoiz baino sutsuago bultzatu zuten eliteko agintari eta elizgizonek. XVIII. mende bukaeran, haurrentzako eskola irekitzeari ekin zioten Oiartzunen, hasieran biztanle pribatuen dohaintzei esker, eta denboraren poderioz (XIX. mende hasiera), udalaren kontura. Mende honetan ukaezina da eskolak ez zuela gaur duen eragina. Garai hartan, Karlos III.aren erregealdian Estatuak proposatutako hezkuntza-erreforma egoera zegoen. Erreforma horren helburu Oiartzungo Kontzejupea. Haurrak eta helduak nagusia herriaren birsorkuntza kulpilotan. turala ilustratuen hezkuntzaren bidez eragitea zen. Eliza hezkuntza-eskudunen buru zegoen eta sekularizazio-prozesua hasi zen19. 19   Pastor (1997: 71): “Eliza Katolikoaren presentzia ideologiko nagusia, batzuetan oinarri inspiratzaile gisa, beste batzuetan Estatu monarkikoaren tresna gisa, neutralizatzen eta egoera konstituzional berrira egokitzen saiatu ziren, funtsean, Elizaren eta Estatuaren arteko banaketa bermatzeko, horien eskumenak, elkarrekiko mendekotasunak eta bakoitzak besteari inposa ziezazkiokeen baldintzak oinarritzen zituzten harremanak aldatuz”. Hala, prozesu bat, dinamika politiko-ideologikoa eta krisi instituzionala garatu zen, batzuek Sekularizazio deitu dutena.

56


5.2. Pilotaren arrakasta eta onarpen soziala Kuriosoa bada ere, Aro Modernoaren barruan pilotaren goren unea XVIII. mendean izan zen, bereziki Euskal Herrian. Pilotari buruzko datuak ugaritzen hasten dira eta Oiartzungo lehen erreferentzia idatziak ere bai. Eraberritzeak, ideal politikoek, hainbat askatasun-moten bilaketak, pixkanaka, finkatu egin zuten botere-estatuen halako jardun-asmo bat, gazteen esparrutik hasita elkarteak bultzatzeko. Mugarik gabeko aurrerapenak hainbat aldaketa ekarriko zituen Oiartzungo pilotaren arloan ere, besteak beste, Beheko Plaza eraikitzea, modalitate berriak ezagutzea, funtzio arauak sortzea, apustuak arautzea… Puntu horretan, argigarria izan daiteke berriro ere Norbert Elías soziologoak esandakoa gogoratzea, askotan naturaltzat hartzen diren zenbait ohitura, keinu eta funtzio “testuinguru historiko eta sozialak erabat egokituak direla” ikustarazten saiatu baitzen. Pilotari buruzko lehen datu idatziak ezagutzeaz gain, Iñaki Egaña historialariak 1787an ezagutzen zen Hego Euskal Herriko banaketa demografikoaren berri ematen digu: “Garai hartako euskaldunon errolda datu hurbilenak Florida-blanca kondeak agindutakoak dira. Zenbaki biribiletan, Bizkaiak 115.000 biztanle zituen, Nafarroak 225.000, Arabak 71.000 eta Gipuzkoak 120.000. Nafarroa zen biztanle gehien zituen euskal lurraldea”. Horietatik gutxi batzuk aberasten ziren gehienek bizimodu errukarria egiten zuten bitartean, lan eta lan, aurrera aterako baziren. Lege Zaharrean euskal gizartearen % 20 txiroa zen, % 5 eskale hutsa eta % 50 pobrezian erortzeko arriskuan bizi zen. XVIII. mendean zehar egoera larriagotu egin zen. Errenta altuekin eta zorrekin itota, mendeak aurrera egin ahala nekazari oiartzuarren bizimoduak okerrera egin zuen garai horietan, Aita Larramendi (1690-1766) idazle, apaiz, filologo eta historialari andoaindarrak idatzitako (1756an) “Coreografia de la muy noble y leal provincia de Gipuzkoa”20 liburuari esker eta, garai hartako beste idazle ba­tzuek (Jovellanosek, Navaggierok, Amorósek, Gallopek…) zeharka edo zuzenean adierazitakoaren arabera, jakin izan dugu garai horretako pilota-jokoek bazutela arrakasta eta onarpen sozialik Euskal Herrian (batez ere gizonezkoen artean). Eta pilota-jarduera soilik zirudien arren, herri mailako erritualizazio sendo bat lortzera ere iritsi zirela. Hainbat herritako pilota-plaza irekiak horren testigu. 5.3. Pilota-plaza: espazio publikoaren sinbolo Maialen Lujanbio bertsolariak Plazatik plazera21 bideo proiektuan argi adierazten digu “Plaza” kontzeptuak ideia asko bildu ditzakela bere baitan. Plaza da bertso-plaza, pilota-plaza, baina plaza da espazio publikoaren sinboloa, herriaren elkargunea, bidegurutzea, hiri baten zentroa… Bizimoduaren erretratu bat egiteko ikuspuntu emankorra da plaza. 20   Larramendi, M.

(1950). “Coreografia de la muy noble y leal provincia de Gipuzkoa”. Editorial Amigos del Libro Vasco. 21   Gidoia

eta zuzendaritza: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Unai Elizasu eta Asier Altuna. 57


Pilota-plaza espazio publikoaren sinbolo den aldetik, onarpenaren sinboloa ere bada, esistitzearena, nor izatearena, eta garai batean, erabaki larrien aurrean, epaile-iritzia ematearena ere bai. 1851ean, Urruñan jokatu ziren pilota partiduengatik jarritako bertsoak, honako hauxe dio: “Probintziarrak ere ez dugu mendratzen Errespetuz baitira pilotan yokhatzen; Makhurrik dutenian plazari geldetzen Holako yokhairiak orok desiratzen”22

Plazako ikusleak, beraz, epaile funtzioak ere betetzen zituen garai hauetan. Ohikoa zen nonbait kezka baten aurrean Plaza edo Pido esatea. Hegoaldean aurrez ezaguna zen pilotaren inguruko araudia (Iruña, 1847), non etetea (epaileek edo ikusleek adostua) aurreikusten zen euria nahiz iluntze kasuetan, edo, luzatzea apustuak babeste aldera. Elkarrizketaren kultura bat, begi bistan. Geroago, “epaile” jakinek hartuko dute erabakitzearen ardura. Beste kasu askotan, plazaren zentroa boterearen gunea da; indar eta ohore erakusleku. Oiartzungo kasuan, sinbologia handia izan eta dute Elizalde inguruko plazek. Pilota-plaza Pilota-plaza “juego de pelota” izenez azaltzen zaigu herri askotan. Herri barruko toki publiko eta zabala, sarritan eraikinez inguratua eta hainbat kaleren elkar-gune dena. Jendaurrean aritzeko lekuaz gain, pilotan jokatzeko eta ikusleen arreta erosoago eta handiagoa izateko tokia; bizitza publikoa gertatzen den irudizko eremua. Garai batean ume zein helduen dibertimendurako jolastokia. Pilotaren kasuan, bi taldeen arteko harremana eta lehia gauzatzen den lekua. Euskal Herriko plazek, grekoen agorak bezalaxe, bukatu ezinezko lehiak eta liskarrak ezagutu dituzten arren, komunitate oso baten unitatea sinbolizatu dute maiz. Bertan gertatutako gatazka eta estutasunak maiz onartuak eta ulertuak izan direlarik. Autoritatea, erritua eta dibertsioa uztartu dituen gunea da pilota-plaza. Zoritxarrez, leku askotan galdu dena. Antropologiaren historian zehar errituaren tratamendurako izan diren proposamenen artean Emile Durkheim-ena azpimarra daiteke. Denbora sailkatzeko (era ludikoan eta taldean gainera) modu bat bezala aurkezten du erritua, eta baita egitura sozialaren isla bezala ere, bizitza soziala sendotzeko eta kohesionatzeko duen funtzioa azpimarratuz. Gure ustetan, mende honetako une zail eta gogorrei aurre egiteko ezaugarri ezin hobea beteko zuen pilota-plazak. Nekazal gizarte (Oiartzungoa) autarkiko bati dagozkion espezialitate, jokamolde, material eta erraminta, joka-leku eta arauen aniztasunean moldatzeko ahalmena erakutsi zuten oiartzuarrek mende honetan zehar. 22   Jean

Haritschelhar: “Urrugne. 1851-1861. Contributión a l´Histoire de la pelote”. Gure Herria, 1961: 193-205. orr. 58


1940. Oiartzungo plaza.

XVIII. mendean zehar pilotajokoak pisu eta garrantzi handiagoa hartuz joan ziren, pilotaren zabalkunde handia eman zen, eta Euskal Herriko herri askotan pilotalekuak (plazak) eraiki ziren. Esaterako, Donostian, Oiartzunen (1750), Lazkaon, Beasainen, Hondarribian, Segu­ ran, Ordizian… Herriaren exijentziak bultzatu zituen plaza Donostiako pilota-plaza harresian zeneko irudia. publiko horiek eraiki zitezen. Gaur egun parkin bihurtua. Pilota-jokoaren jabetze esklusiborik izan ez arren, badago praktika horretan onenak sentitzeko harrotasunik eta, Larramendik aipatu bezala, gure historian eta kulturan oso erroturik egon da (eta dago) apustua eta desafioen ohitura. Sarritan herri bezala eta, besteetan, belaunaldiz-belaunaldi transmititu izan da herriko eta auzoetako “kondaira” jakinen dohain berezia, gizaki aparta eta estralurtar horien jarduna etengabean aipatuz. “Heroi tradizionalek duten karga erromantikoa eta dramatikoa bizi izan du gure pilotak behin baino gehiagotan”. Arazoak arazo, XVIII. mendeko Iraultza Frantsesak aldaketa politiko-sozial garrantzitsuena eragin zuen Europan. Ondorioz, pilota-jokoaren gainbehera eman zen pilota europarrean zein espainolean (Castilla aldean batez ere). Jendetza biltzen zuen kirola izatetik, historia eta kirola maite duten gutxientzako esparrua izatera 59


pasa zen. Ohitura finak nagusitzen dira gortesauen artean eta, “jeu de paume” pilota europarra “demodé” kontsideratzen hasi ziren (Zulaika, 1995: 14). Ohitura sozialak zeharo aldatzen doaz. Hala ere, pilota-jokoa ez zen Euskal Herrian desagertu, bai ordea zeharo eraldatu, zehatz definitutako kultur adierazpena bilakatzeraino. Herritar askok jokatu zuen pilotan, denek denetara, klase sozialen araberako bereizketa handirik gabe. Euskal Herrian berrikuntza “goraipatzeko” zaletasun horren aurrean, herri batzuk tradizioari fideltasuna erakutsi nahian, modalitate batzuen aldeko maitasuna adierazi zuten: Laxoari bereiziki. Luzean jokatzeak (eskuz, palaz edo guantez), pilotaren historian oinarria adierazten digu. Garai hartan zeuden pilota-jokoek (bote luzea, pasaka…) maila txikiko aldaketa batzuk jasota (eskularru txikia ordezkatzea, guantea luzatzea, pilota aldatzea, pilotalekua zenbait kasutan, e.a.) modalitate berri edo egokitu baten sorrera ekarriko zuen. Herri xumea eta laborariak (baserritarrak) izango dira beste behin (askotan apaizekin batera) hala moduzko laxo-zelaietan jokatzetik, herriko plazetara jaitsi eta pilota-jokoa pil-pilean jarriko dutenak. Lehenik, pilota motela zen, larruzkoa, eta boterik egitea behar ez zuenez, zoru leunaren beharrik ez zen. Noski, hormarik gabe aritzen ziren zelaietan, tenisaren antzera, parez pare. Euskal Herrian garai zail horietan pilotalekuak han eta hemen eraikitzearekin batera, Larramendiren esanetan Gipuzkoan zehar oso hedatua zegoen pilota-jokoa eta, batez ere esku pilota (bote luzea). Ikerlari Laxoa partidua. batzuek egindako lana kontuan hartuz gero, Billabonan (Behar Zana Kirol Elkartea eta Francisco Arratibel, 1998), Zubietan (Beñat Amenabar, Xabier Arregi) Seguran (Andoni Etxeberria eta Aitor Ugalde, 2010), Zumaian (Daniel Carballo, 2015), Amezketan (Joxe Mari Otermin, 2017), Oiartzunen (Txost elkartea, 2018)… luzera jokatzen zeneko erreferentziak aurkitu dira. Bi mendetan (XVIII-XIX) plazetako errege Joko zuzeneko antzinako erremintak. izango dira joko zuzenak eta 60


hauen barruan hainbat joko mota egon dira gure artean: bote luzea, pasaka, laxoa eta geroago errebotea23. Pala joko-zuzenean erreminta (sakea eskuz egin ondoren) bezala erabili izana ez da baztertzen (Gonzalez Abrisketa, 2005: 42). XVII. mendean Artaxonan aurkitutako pleito edo auzi bat testigu. Erremintaz (palaz) jokatzen zela ere aipatzen du Larramendik beranduxeago. Beraz, pixkanaka jokatzeko erak baino gehiago erremintak ari ziren berritzen edo sortzen. Piloten berrikuntzak denbora gehiago beharko zuen. Laxoa eta errebotea, beranduxeago (XIX. mendean) bote luzearen esku-joko delakoaren bilakaera naturalak izan dira. Arraiak (xehetasunak 7. kapituluan ematen dira) jokatzea izan daiteke bilakaeraren lehen seinalea (espazio aldetik abantaila bat emateko bere esparrutik pilota ahalik eta urrutien utzi duenari; arraia jokatzerakoan pilotalekuaren bi aldeak bereizten dituen marraren kokapena aldatu egiten da joko hauetan) eta, bigarrena, erremintak erabiltzen hasi izanarena. Laxoaren kasuan, eskularruak eta, errebotean ere antzinan eskularruak erabiltzen baziren ere, aurrerago zumitzeko saskiak ere erabiltzen hasiko ziren eta horrek aldaketa ugari ekarriko zituen. Egun, jokalariaren postuaren arabera hartzen da erreminta bat edo bestea. Larramendiren liburuan esaten denean ikusleek arraietara apustua egiten zutela, adierazten digu joko zuzenez ari zela. Apustuak ez ziren egiten bakarrik partiduaren emaitzari begira, “sino también a un solo juego, y a una raya o chaza de juego” (Etxeberria eta Ugalde, 2010: 14). Bote-luzea, laxoa eta errebotea ditugu gogoan. Honelako jokoetan jokatzen baitira arraiak gaur egun ere. Askorentzat Euskal Herri osoan jokamolde nagusia izan zen Laxoa XVIII-tik. XIX. mende erdi aldera arte. Bai Ipar Euskal Herrian, Nafarroako iparraldetik Iruñeraino, nahiz Gipuzkoa, nahiz Bizkaiko zenbait tokitan ere arrakasta izan zuen laxoak. Herri askotan zegoen laxo-plaza. Oiartzun barne. Pilotaren unibertsitatetzat jotzen zuen D. Manuel Lekuonak Beheko Plaza zaharra. Pilota-joko aitzindariak mendetan lortutako oinarrizko kokapenak alde batera utzi eta, herritarren eskariei kasu eginez, Oiartzungo Beheko Plaza (1750ean Madalen soro izenarekin ezagutua) deiturikoa eraikiko zen Aro Modernoaren zehar. Apustu eta saltsa ugariko partidu bat baino gehiago jokatuko zen bertan.

23   Errebotea izan da joko zuzenetan azken erregea. XIX. mendean sortutakoa da, eta benetan indar handia izan zuen, batez ere, Gipuzkoan eta Iparraldean. Laxoa jokoak baino pilotaleku luzeagoa eskatzen du eta pilotaleku horrek bi pareta dauzka (pareta bakarra daukaten erreboteko pilotalekuak ere badira) frontoiaren alde banatan. Arrakasta handiaren ondorioz, lehen, bigarren eta hirugarren mailako ligak egotea ere iritsi zen bere garaian. 1936ko gerra ondoren bere praktika nabarmen jaitsi bazen ere, egun bizirik jarraitzen du Oiartzunen, Zubietan eta Billabonan.

61


5.4. Oiartzungo Beheko Plaza (1750) Eraikuntza: Oso plaza ona izan zen eta fama handikoa. Lurzorua, harlauzaz egina, eta hirurogeita hamar metro inguruko luzera zuena. Bertan, garaiko pilotaririk onenak aritzeaz gain, desafio handi eta apustu latzak ere jokatu ziren, sarritan legez kanpokoak izan baziren ere. Eraikuntzari buruzko zenbait Beheko Plaza. Erreboteko partida XX. mende xehetasunen bila, D. Manuel hasieran. Lekuonaren “Del Oyarzun antiguo” liburura joko dugu (113, 114 o.). Han azaltzen zaigunez, Madalensoroko Plazaren —gaur egungo Beheko Plazaren— eraikuntza-proiektua 1749. urtekoa da, hurrengo urterako jada garatu eta bukatutzat jo zutena. Hargintza-obraren kostua, guztira, 3.311 erreal eta heren batekoa izan zen. Eta sinestea kostako bazaigu ere —batez ere gaur egungo obren diru-gehiegikeriak ezagututa—, ez zen gure plazaren diru-kontuekin halako igoerarik gertatu, kostuak, guztira, aurrekontuetakoak baino ondotxoz merkeagoak izan baitziren. Diru-kontu hauei buruz, ongi aski kontatzen digu D. Manuelek kostu-murrizketa honen arrazoia: Hainbat eta hainbat herritarrek proiektuaren kontra jarritako inpugnazioek erabaki baitzuten. Proiektua bera aditzera eman bezain laster, garestia ez ezik, hondatzailea ere iruditzen zitzaielako, bailara osoaren ekonomiarentzat. Proiektuaren alde zeuden oiartzuar porrokatuek, aldiz, aurkarien arrazoia hankaz gora jartzen saiatu beharrean, su eta gar ekin zioten lanari eta, bide hartatik, herri osoa —neskak ere barne— desmuntaketa eta lur-egokitze lanetan dohainik jartzea lortu zuten. Eta langile boluntario haiez gainera, maila goienean aurkitzeagatik lan egiterik ez zuten Gobernuko jaunak zein Kabildoko Benefiziodunak ere beren xedeetan inplikatzea lortu zuten. Agintariek berek ordaindu baitzuten, esate baterako, obrak amaitu arte edan zen sagardo guztia. Eta hori gutxi balitz, herriko “danbolin joleak” ere hartu zuten parte ekintzan, laguntza beren erara emanez: obren likidazio-aktak dioenez, danbolin joleen musika alai eta sutsuaren laguntzaz lortu baitzen, antza, esku-langileak, lur-garraio gogor eta lan neketsu haietan, are gehiago ahalegintzea. Ez digu, ez, oiartzuar poligrafoak alferrik gehitzen, bereizgarri zituen graziaz eta zorroztasunez, hauxe: danbolin jole haien saioak egungo Psikologia Esperimentalaren aspaldiko zantzutzat har daitezkeela, Musikak gorputz-lanetan daukan eraginari dagokionez. 62


XIX. mendearen amaiera aldera, plazako zoru nagusia harri-txintxarrez osatzeak jokorako abantaila handia zekarrela oharturik, agi denez, pareta inguruko eremuan izan ezik, gainontzeko harlauzak altxatzea erabaki zuten, eta 1894an, Manuel Gabino Sein apaiz ekonomoaren eskaerari erantzunez, Ceferino Irigoyen alkateak, pilota-plazatik erretiratutako lauzak eliz ingurua harlauzteko erabiltzea onartu zuen. Oiartzungo Beheko Plaza, antzina, oso pilota-plaza garrantzitsua izan zen. Bertan pilotaririk onenen arteko norgehiagokak izaten ziren, desafio handi zein apustu gogorrak. Beraz, egungo pilota partiduetako apustuek gurean XVII-XVIII. mende inguruan dute beren oinarria. Jakina da grekoek sortu edo asmatu zutela apustuen mundua, beranduago erromatarrek negozio bilakatu eta, britaniarrek zabalkuntza eman ziotela. Apustu gehiegikeri horrek eztabaida eta debeku asko sortu bazituen ere, pilota eta apustuak banaezinak izango dira urte batzuk beranduago ere. «Jokoa ez da errenta, hobe kapoia erreta». Zaila izaten da horren errotua dagoen esaera bati kontra egitea baina, Euskal Herrian ospe handiko pilotarien izenak ezagunak egiten hasiko zaizkigu apustuetan eta goizetik iluntzera legenda sendoa osatuko da Oiartzun herrian ere. 5.5. Plazaren inguruko zenbait datu Pilota-plazak eraiki eta handik urte batzuetara Gipuzkoaren edertasuna eta gipuzkoarren pilotarako ausardia noblea goratu zituen Juan Inazio Iztueta zaldibiarrak (1767-1845). Indartsuak, izukaitzak eta zenbaiterainoko “azainak” egiteko gai zirela adierazteko, istorio bat baino gehiago idatzita utzi zituen, apustuak tarteko. Hona jarraian oiartzuar baten azaina horietako bat: Isidro Joseph Indart Descarga24 (1752-05-17an Oiartzunen jaioa) da garaiko pilotari ospetsu eta mitiko horietako bat. Luzean jokatzeaz gain, garai honetako palista handienetakoa izan zela adierazten du (Peña y Goñi, 1892: 35) bere La pelota y los pelotaris liburuan. Felix de Santo Domingoren esanetan Isidro eskribaua zen (Bombin Fernandez, L. eta Bozas-Urrutia, R. (1976: 595). Dohain berezia izan eta erakutsi zuen Jose Ramon Indart (Isidro Indarten semea eta “Michico” edo “muttiko” ezizenez ezaguna) pilotari oiartzuarrak urte batzuk beranduago eta hor gelditu da bizi guztirako marka. Hark egindako balentria ez Antzinako pareta zaharrean ezarritako zen nolanahikoa izan. 21 koadroko sakea iltzea.

24   Isidro

Joseph Yndart Descarga. 1752-05-17an Oiartzunen jaioa. Bere aita, Luis Juaquin Yndart Arbide; bere ama, Agustina Descarga Martikorena. 63


(63 metro) egin ez zuen bada, Oiartzungo Plazan, behin batean, alajaina…! Pilotak horma jo zuen lekuan, iltze bat sartu zuten seinale gisa (iltze horrek bere lekuan jarraitzen du egun ere). Errebote jokoan eskuzko sakatzailerik onenaren ospea (XIX. mendean) izan zuen urte luzez. Ez dago idatzi jakinik oiartzuarrek egindako “apustu-gehiegikeri”en inguruan, orain bezalaxe ezkutatuko baitziren datu errealak behin baino gehiagotan. XIX. mendera arte, ohikoak dira herri askotan bi pilota-jokoen (bote luzea eta laxoa) araudiak argitaratzea, apustuetan arazorik ez izateko. Beranduago gauzatuko da errebotearena. Gipuzkoako Foruek 30 dukateko muga zuten apustuak baimentzeko gehienezko diru kopurua. 1796ko urriaren 18an Oiartzunen jokatutako partidua izan zen diru-muga horren testigu. Desafioetan ohikoa zen boltseroa edo diru jasotzailearen papera aurrez adostea eta onartzea. “Artekari” edo “korredore”25 izenez ezagutzen dira gaur egun. Desafio jakin batzuetan boltseroarekin akordiorik ez eta, diru kantitate handia jokatzen baldin bazen, batzuetan eskribauak egiten zituen bitartekari lanak, hainbat kontratu zehaztuz. Oso litekeena da epaile lanetan apaiz edo alkateak ere izatea, apustu latzak tarteko zirenean gizon prestuak behar izaten baitziren zalantzak argitzeko. Apustu eta desafioen inguruan gure iragana ez da beti loriatsua, bukolikoa eta bikaina izan (pleituei esker jakin da partidu askoren berri); argilunez betetako unibertsoa dugu. Gauzak dagozkien testuinguruan jartzea ezinbestekoa da, iragan mendeetan ez baitzen guk horren Pagoaga eta Etxague artekariak, Oñatiko San perfektutzat dugun eskema menMigelgo frontoian lanean, 1943ko urriaren 3an. tala jarraitzen. 5.6. O iartzuar pilotarien balentriak Ospe handiko pilotarien balentriak ezagutu dira joko-zuzen ezberdinetan. Horietako batzuk aipatzearren, hona hemen adibideak: 1720ean Hernanin jokatutako apustua (gure ustez bote luzean): lau baztandar eta lau gipuzkoarren artean. Erribera izeneko oiartzuarraren balentria aipatzen da gipuzkoarren artean. Garaiko apustu sonatua. Lurralde bakoitzaren aldekoek bere etxeko arreoak, oheak, koltxoiak… jarri omen zituzten seinaletan partidua jokatzen ari ziren 25   Apustuetan

64

gaur egun artekari profesionalak aritzen dira, apustularien arteko bitartekari-lanetan.


inguruko zuhaitzetatik zintzilik. Diruaren balio jakin bat ziurtatzen zen publikoki. Hurrengo dokumentuan partiduari buruz Juan Inazio Iztuetak (1886:Â 262-263) idatzitako bertsoak:

Bertso eta olerkien hemerotekatik jasotako dokumentua.

1728an Oiartzunen elkartzen dira Joakin Alduncin Vertiz alkatea eta Berako Francisco Zelaieta jauna. Apustu bat adosten dute Sebastian Gaztelumendi oiartzuarra (bote luzean eta pasakan aritua) eta Juan Garmendia “Alquegui� deiturikoen artean. Ohikoak ziren horrelakoak. Pilotariak eurak edo pilotariak babesten zituzten elkarteak edo partikularrak izaten ziren desafioa botatzen zutenak. Kasu honetan, alde bakoitzak pilotari bat izendatzen du eta honen baitan bikote bat edo talde bat osatuko da. Garaiko 100 escudo jarri dira mahai gainean sinadura eta guzti. Herriko 65


alkateak egur-ikatza kantitate bat jartzen du balio-gisa eta, Zelaieta jaunak, dirutan. Ez da jakitera ematen Oiartzungo zein eremutan jokatzen den partidua. Udal arkupetan ote? Oiartzuar jokalariak herritik kanpora ere maiz ateratzen ziren aurrez adostutako desafioen ondorioz. 1733an Juan Joseph Zuluaga (bote luzean eta pasakan aritua) eta Tomas Indart (bote luzean eta pasakan aritua) bikote oiartzuarrak Hernanin jokatu zuten pasakan. Joseph Antonio Zuluaga oiartzuarra ere ohikoa zen garai hauetako (1759) desafio batzuetan. Urte batzuk beranduago (datetan ez dira ados jartzen: Iztueta, Larramendi eta Galbete) aipatzekoa da ere Cartagenako partidu ospetsua (1752tik 1756ra tarte horretan valentziarren eta euskaldunen artean bote luzean jokaturiko partidua). Larramendi eta Juan Inazio Iztuetaren idatzietan partiduak eman zuen zeresana (pilota mota ezberdinekin jokatu izana istilu-arrazoi), berari buruzko bertsoak ere idatzi baitziren. Idazle euskaldunek irabazi izanaren aipamen zehatza egiten badute ere, Francisco Amoros (1770-1848) Gorputz Hezkuntza Modernoaren sustatzaileak, bere lanetako batean euskaldunak erabili zuten pilotaren pisua eta gogortasuna ere adierazten du: hiru ontzakoa (90 gramo inguru); 270 “pies”-etara (83 metrotara gutxi gorabehera) botatzeko gai omen ziren. Aurreko bertsoan Iztuetak aipatutakotik (zortzi ontza) urruti gelditu da Amoros jauna. Apustu desberdinak izango ziren. Hor utziko dugu!

• Pisua neurtzeko antzinako neurria: Ontza bat • Ontza bat= 28,70 gramo. • Euskal Herrian libra (500gramo) batek 17 ontza zituen.

• “Pie” deituriko neurria: 30,48 zentimetro dira. Pisua eta zangoa. 66


Bi mende eta erdi geroago (2008an), norgehiagoka historiko honen errebantxa edo errepikapena gauzatu zen Elizondon. Bote luzea jokoan hain zuzen. 9 eta 7 irabazi zioten nafarrek valentziarrei. Nafarren taldea lau Iruritarrek eta Doneztebetar batek osatu zuten. Meritu handiko partidua, jakinik, egun, Valentzian “llarges” jokuak (hemengo bote luzearen oso antzekoa) onarpen sozial handia edukitzeaz aparte, oso zabaldua dagoela lurralde osoan. Jokalari asko maila profesionalean jokatzen ari dira. Nafarroako Arraioz herriko Guante-Laxoa Elkarteak antolatutako jardunaldi batzuen barruan ospatu zen aipatutako partidua. Tiburzio Arraztoa laxoa bultzatzaile eta ikertzailearen ardurapean. 1769an honako hauek jokatu zuten Oiartzunen: Alde batetik, Joseph Lekuona (Hondarribia) eta Joseph Gaztelumendi (Oiartzun) eta, bestetik, Felix Alzugarai (Oiartzun) eta Jacinto (Etxalarkoa). Ez da azken honen abizenik aipatzen. Alde bakoitzetik 30 ducado jokoan (garai horretan arautua zegoen gehiena) eta 10 jokotara jokatzeko adostua. Bikote bakoitzak bere gustuko pilotak eramango ditu. Norbait gaixotzen bada, medikuaren errekonozimendua aurkeztu beharko da, derrigorrez. Gure iritzian pasakan jokatuko zuten. Oiartzun herriak ere berehala hartu zuen bere ospea. 1775eko urriaren 10ean ospatu zen bertako plazan baztandarren eta gipuzkoarren arteko desafioa. Laxoa modalitatean hain zuzen. Apustuak tarteko, ez zen batere erraza izan akordio batetara iristea. Hastapenean, laxoan era ludiko batean jolastetik, erabat apustu eta desafioak jokatzera iritsi zen. Honek arazo handiak ekarri zituen eta, horrela, 1771ean Karlos III. erregeak dirua plazetan jokatzearen aurkako debekua gauzatu zuen dekretu baten bidez. Diruaz gain, balore handia zuten objektuak ere jokatzen ziren garaiak dira. Erabat errotzen ari zen apustuaren mundua. Noiz arte eta zein ondorioekin? Hala ere, garaiko desafio handitzat jotzen dena 1796ko urriaren 18an Oiartzunen jokatutakoa da (Lekuona, 1959: 150). Alde batetik, Juan Martin Inda (Perkain izenez ezaguna. Pilotak eman duen mito handiena eta iraunkorrena), Arraiozko Simon Nafarra, Goizuetako bat eta laugarrena andoaindar bat. Bestetik, Arantzako Estudiantea, Txintxoa, saratar bat eta Tolosha. Laxoa modalitatean jokatu zen desafioa. “Kirol errege” gisa jotzen zuten Baztanen Nafarroako Erresuma Zaharraren garaian. Agirietan azaltzen denez, partida hura izan zela eta, Oiartzungo ordezko alkateak emandako baimena justifikatu behar izan zuen Perkainek agintarien aurrean. Perkainek bazuen ordurako pilotari ospe handia. Lapurdin eta Baxenafarroan izugarri maitatua zen eta heroi handitzat zeukaten. Beste behin, egun horretan arazo eta iskanbila handiak sortu ziren plazan. Hurrengo egunean berriro jokatzeko erabakia hartu zutelarik. Diruak ez du lagunik. Diruak ez du jaberik. Diruak ez du memoriarik. Perkain Nafarroa beherean jaioa zen, batzuen ustez, Aldudeko Perkain edo Perkainenea baserrian jaioa, 1760 hamarkadaren inguruan. Beste batzuentzat, Angel Aintziburu eta J. B. Etxarrenen kasuan, Aurizberrin (Espinal) jaio omen zen. Horrela adierazten dute “Luzaiden gaindi” lanean. Beraz, jaiotze lekutik dator lehen misterioa. 67


Pilotarien munduan ezizenak ohikoak izan dira beti. Batzuk bere itxuragatik hartuak, herriarengatik, lanbideagatik edo abizena edo baserriaren izenagatik. XVIII. mendeko Perkain-ena adibidea. “Urtxalle” oiartzuarrarena etorriko da geroago. Kondaira asko osatu dira Perkainen inguruan, baina, kondaira horren harian kokatu behar da Frantziako Iraultzaren garai korapilatsua (1789-1799). Gertakari nagusitzat jotzen da azken berrehun urtean, unibertsalki aitortua. Tradizioaren kontzeptua, ordutik aurrera eta ia gaur egun arte, une historiko zehatz horretan sortu dela diote historialariek. Eta Iraultza Handiaren ideiek eta gertakariek taxututako ideologia (progresismoa, labur eta baldar esanik) izan dela tradizioaren kontzeptuaren eta ideologiaren sortarazlea (Pruden Gartziak bere Tradizioaren definizio baterako oharra-ean idatzia: 28.orria). Iraultza Handiarenganako gorroto bizitik, haren kontrako ideologia oso baten “mito” bihurtu zen Perkain. Frantziak 1789an protagonizatu zuen iraultzak oso zuzenean erasan zien Euskal Herriko lurraldeei. Bistan denez, Frantziako Iraultzaren ondotik, aldaketa erabatekoak ezagutu zituen Iparraldeak: esate baterako, berehala abolitu zizkioten Nafarroa Behereko, Lapurdiko eta Zuberoako pribilegio estamentuzko eta politiko propioak. Eta, iraultzarekin bat etorriz, baita berdintasunezko eta libertatezko oinarri teorikoak ezarri ere. Hala, Pirinioen iparraldeko euskaldunak, biarnotarrekin batera, Pirinio Behereko departamenduaren barruan gertatu ziren. Kontuak horrela, Perkain Elizondon errefuxiatu zen. Berehala herriaren amorru kolektiboaren isla bihurtzen da Perkainen mitoa, bai Iparraldean zein Hegoaldean. Erregimen arrotz haren aurkako ikusezina, Hegoaldeko plaza eta pilotalekuetan azaldu ahal izan zuen erakustaldi eta desafio ospetsuetan. Perkain pertsonaia historikoa izateaz gain, gure mitoetan ere bete-betean sartu zen, euskal heroien aldareetaraino iritsiz. Horrela izanik, ugariak dira berari buruz egindako bertso eta idatziak. Herri erronka zalea eta pilota erabat herrian txertatua izanaren berri eman zuen XVIII. mende amaieran kanpotik etorritako Wilhelm von Humboldt hizkuntzalari eta etnolinguista prusiar ospetsuak. Bereziki interes antropologiko, estetikotik begiratu zituen gure plazak eta, Europan zehar zabaldu zituen deskribapenak, garaiko grabatuez hornituak. Hona hemen horietako testu bat: “Pilota jokoa euskaldunen festa nagusia da. Herri bakoitzak bere pilotalekua izateaz gain, lagun guztiek hartzen ahal dute parte jokoan. Euskal Herriko gainerako gauzetan bezala, baina pilota jokoan bereziki, maila sozialak ez du hemen ezer balio, eta igandean herritar gehienak, gizon nahiz emakumezko, alkatea eta apaizak barne, haren inguruan biltzen dira. Herriek osorik egiten diote erronka elkarri partida garrantzitsuetan. Euskal probintzien artean gipuzkoarrek dute jokalari onenen ospea”. Idatziaren iturria: Zumalakarregi Museoa.

Oiartzungo plazan ez ezik, garai berean kontzejupean ere ez ziren apustuak falta izango pilotan hasitakoan. Apustu hauetako askoren berririk ez badugu ere, XX. mende erdialdetik aurrera, partidu normalak izaten baziren ere, bitxiak jokatu izanaren berri ere jakin dugu. Bikoteetako bat eskuz eta bestea botilez; bat eskuz 68


eta aurkaria botilez; hankazpiz edo pilotari errebesez joz aritutakoak. Diotenez, era honetako apustuek ikusmin handia sortzen omen zuten Oiartzungo kontzejupean. Orain artekoak, oso ederki erakusten du aurreko pasarte horietan zer nolako gorabeherak ezagutu eta bizi izan dituzten oiartzuarrak pilota-joko ezberdinen garapenean. Jarraian, mende honetako modalitate erregea izan zenaren berri emango dugu: laxoa. 5.7. Laxoa: ezagutzetik ikusi eta jokatzera Laxoa pilota-jokoaren aldaera bat da, gaur egun batzuentzat tresnaz jokatzen direnen artean aldaerarik zaharrena (esku huska jokatzen den bote-luzea da, ezaguna dugun zaharrena). Luzeko pilota jokoa da, hots, plaza batean bi talde aurrez aurre jarrita. Elizarena, etxe batena edo ezarritako errebote paretak erabiltzen dira, ez sekula horren aurka jokatzeko, baizik pilota bueltatzeko. Jokalariek eskularruarekin txirristatzen dute pilota. Talde bakoitzak lau jokalari ditu izen deitura hauekin: sakatzailea, numeroa eta bi laurden. Izen hauek jokatzeko posizioaren arabera hartzen dira. Kintzeka eta jokoka kontatzen da. Askorentzat XVIII. eta XIX. mendeetan izan zuen loraldia, eta gehien jokatzen zen pilota modalitatea zen, errebotearekin batera. Pilotak astuntzen zihoazen heinean, indar handiagoz jaurtitzeko, mota desberdinetako eskularruak erabiliko ziren. Igor Bueno ikerlariak (2003: 19) bere lanean adierazten digu Joxe Joakin Arrieta eskularrugile beasaindarrak Donapaleura igorritako gutun batean agertzen denez, 1896an lehen mailako eskularruek 25 eta 30 pezeta bitartean balio zuten: 25 pezeta 33, 34 eta 35 zentimetroko eskularru motzek eta 30 pezeta luzeagoek. Hasieran, artzainak aritzen ziren soroetan edo zelaietan jokatzen, eta gerora, gainerako herritar guztien artean izan zuen arrakasta laxoak. Baita oiartzuarren artean ere. Praktika herrikoiaz haratago, desafio handien sonak bizi izan zituen laxoak Nafarroan, Iparraldean eta Gipuzkoan XVIII. eta XIX. mendeetan zehar. Ameriketatik etorritakoak Baztanera iristen zirenean, dirutza mugitzen omen zuten. Desafio sonatuen artean aipatzen da 1846 urteko hura. Pablo Gorosabel idazlearen arabera Laxoa. Jokalariek erabili ohi (1972: 343-344), luzean jokatutako lehen pardituzten larruzko guanteak. tidu dokumentatua. Irungo plazan jokatu zuten Eskularru luzeagoak eta laburragipuzkoarrek iparraldekoen aurka eta, 12.000 goak. Laxoa Elkartea. ikusle inguru izan zirela ematen da aditzera. 69


Hala ere, partidarik interesgarrienak ibarren arteko partidak izaten ziren, Baztan Malerrekaren kontra, eta hemen ere dirua erruz jokatzen omen zen. Ez zen artekaririk orain bezala, baina bai epaile edo xaxariak. Hark tantoak eta partida osoak kantatzen zituen26. Ohartzen ari gara, pixkanaka Euskal Herrian beste interes batzuk ari direla sortzen eta errotzen, hasieran jarduera ludikoak ziren haietatik: dirua, ospea, ohorea, bere burua besteen gainetik ikustea, besteak baino trebeagoa izatea, besteak garaitzea… Garaiko idatziak eta ondorengoak ere sarriegi aipatzen dute herritarren arteko apustu eta desafio grina hori. Onerako ote? Ildo horretatik, urte batzuk beranduago zer pentsa eta zer ikasia eman zigun Hamaseigarrenean aidanez filmak. Gure ustetan apustuen mundua sakonen aztertu duen lana. Anjel Lertxundik zuzendu zuen 1985ean berak egindako eleberriaren izen bera oinarri hartuta. Apustuzale amorratu baten ibilbide espirituala eta bizitza erakusten dira film horretan: aizkora-jokoak, lasterketak, idi-probak, (pilota-jokoak aspalditik datoz)… Gaurko hitzekin esanez, apustu-zale itsu edo ludopata baten bizitza eta gorabeherak kontatzen dira, gure artean sarri gertatu den kontua. Herri eta lurraldeen arteko laxoan jokaturiko desafio handiak aspaldiko kontuak badira ere, laxoak une distiratsuenak bizi izatetik beherakada handia jasatera pasa zen XIX. mende amaieran. “Pleka”ren27 (paretaren kontra) arrakastarekin batera (1870 hamarkada inguruan) joko berriak sortuko dira eta jarraitzaile berriak lortuko zituzten pilotarien artetik. Hala ere, Nafarroako Baztan eta Bidasoako erreka inguruetan (Donezteben, Oitzen, Iruritan, Arraiotzen, Elizondon…) berdin jokatzen segitu da (beren gorabehera guztiekin) gaur egun arte. Bai, Laxoa zaharra bizirik dirau. Laxoa Elkartearen lanari esker lortu da gordetzea. Egun (XXI. mendea), nahi bezainbesteko praktikarik ez bada ere, laxoa ez galtzeko Nafarroako Gobernuak interes kulturaleko ondare izendatu nahi du, eta laxoarekin lotura duten tokiak eta gauzak, plazak eta botarriak, alegia, interes kulturaleko tokiak izendatu nahi ditu. Interesgarria izanen litzateke dauden plazak eta elkarte bultzatzaileak bederen kontserbatzea eta mimatzea. “Konpromisoa hartzen duen herritar taldetxo batek mundua alda dezakeela zalantzarik ez izan. Egiaz, horrek soilik lor dezake”. Margaret Mead

Laxoaren beste ezaugarriak 7. kapituluan agertuko dira.

26   Tiburtzio 27   Pleka.

Arraztoa. Berria egunkaria. 2011ko urtarrilaren 11a. 46. orr.

Eskuz nahiz tresnaz baliatuz, pilotariak pareta baten kontra aritzen direnean. Jada, era presentzialean XVIII. mendean ezaguna, baina, XIX. mende amaieratik aurrera berebiziko arrakasta izango duen joko-sistema. XXI. mendean zabalduena dagoen jokatzeko era. 70


5.8. Laburpena Lehenik, eremu zabal, ireki eta “publiko”etan taldeka pilotan jokatzen jarraitu zen Oiartzunen XVIII. mendean. Bigarrenik, artzainek zein herri xumeek laxoa partidak zelai ireki (inongo hormarik gabe) jakin batzuetan probatzetik, zelai luze (plazan) eta “errebote” izeneko pareta batekin jokatzera pasako dira. Eliza-pareta, etxe-pareta… edo errebote pareta bat gehituz jokatu ahal izango da aurrerantzean. Oiartzungoa adibide. Laxoari, sakea zelaiaren mutur batetik egiteko ezaugarri bat gehiago gehituko zaio. BoLaxoa partidua Donostian. taharria, sakarria edo akarria (Leitzan) hain zuzen. Botaharria zurezko, harrizko edo zementuzko lauki moduko bat izango da. Egun ere, herri askotako plazetan mantentzen dira. Pilotazaleek bere exijentzien baitan, plazak eraikitzeaz gain, espazio publikoa agertokien modura antolatzea eskatu zuten herri askotan. Udalaren bete behar bat izatera pasatu zelarik. Plaza inguruetako lehen egitura desmuntagarriak ezagutuko dira. Desafio eta apustu jakinen agertoki. Aurreko mendeko (XVII.) isiltasunetik (komunitate bateko partaide izateak baitzuen garrantzia) ospe jakin bat izatera pasako dira (XVIII.) oiartzuar pilotari asko. Herri mailako informazio puntualek, ezaugarri askoren berri emango digu. Pilotaren arrakastaren harira, ospe handiko pilotari herritarren balentriak ikusteko aukera izan zuten oiartzuarrek XVIII. mendearen erditik aurrera. Esaterako: (Isidro Indart, Erribera, Tomas Indart, Sebastian Gaztelumendi, Joseph Gaztelumendi, Juan Joseph Zuloaga, Jose Antonio Zuluaga, Felix Alzugarai…) Onenak jokatu izan zuten Oiartzungo plazan. Gatazka sozialak XVIII. mende osoan iraun zuen isil-gordean, eta larritu egingo dira XIX. mendean zehar. Izan ere, Euskal Herrira ere heldu ziren ondoz ondo iraultza liberal burgesaren ondoriozko aldaketa erabatekoak eta iraultza industriala.

71


6. JOKO ZUZENETIK PLEKAN OINARRITUTAKO JOKOETARA 6.1. Pilota Aro Garaikidean (XIX. mendea). 1801. urtetik 1900. urtera bitarteko aldia da. Hala ere, hainbat historialarik 1815tik 1914rako tarteaz hitz egiteko erabiltzen dute izen hori. Frantziako Iraultzatik gaur egun arte doan epe historikoari ematen zaion izena da, Aro Modernoaren ondorengoa. Aro Garaikidea hasi eta berehala aldaketa nabarmenak eta sakonak gertatu ziren pilotan aurreko aro historikoen aldean. XVIII. mendearen bukaeratik XIX. mendearen lehen herena bitartean, desamortizazio-prozesua herri-ondasun lokaletan zentratu zen. Konbentzioko gerra (17931795) zela kausa bereziki, zor handiak egin zituzten kontzejuek, gastu belikoei aurre egiteko, eta, hala, borroka haren ostean ondasun ugari besterendu zuen Oiartzungo herriak ere (Truchuelo, 2003: 90). Oiartzuna etorrita, XIX. mende hasierako pilotaren egoera jasan ezina izan zen etengabeko gatazkak zirela medio, Independentzia Gudatik hasi (1803-1813) eta Lehen Karlistaldia (1833-1839) zein Hirugarrena tarteko (1872-1875). Gatazka hauek eragin handia izan zuten herrian. Lehen bi gertakari horietan, berreraikitze lanak egin behar izan ziren herriaren egoera kaltetua sortatu ondoren. Oro har, XIX. mendean, Europan, Iraultza Industriala, kulturala eta zientzia garapen handia ematen ari zela eta, Euskal Herrian ere antzerako prozesua indarrean zegoen. Pilota jokoari buruz ari garela eta, gure ustez Joan Irigoienek bete-betean asmatu zuen Cille Jullianen aipamenarekin (2007: 50): “badirudi mende bakoitzak euskal zibilizazioari ohitura aldaezin bat ekartzen diola”. Aurrez, pilota jokoen sustraiak mendiko pilotasoroetan kokatu baditugu ere, denboraren eboluzioan plazaratu eta urbanizatu egingo dira. Paretak erantsiko zaizkie28 gune libreei (leku errektangular soilari aurre-pareta bat ezarriko zaio) eta xisteraren asmakuntzaren ondorio gisa, sortzen da beste era bat pilota-jokoan aritzeko. Sistema iraultzaile bat: “bleka” edo “pleka” (Zulaika, 1995: 21). Zentzu horretan, pilota-praktikaren hedapen berria (jendarteratzea) eta modalitate dibertsifikazio zabalaren inguruko hausnarketak, hainbat galdera sorrarazten ditu eta horiei dagozkien proposamen eta erantzunak ezingo lirateke baztertu. Pilotajokoaren eboluzioa, gauza guztietan bezalaxe, aurpegi askoren isla dugu. Batzuk, argiaren eraginez distiratsuagoak badira ere, beste batzuk ilun agertzen zaizkigu. Aipatzera goaz XIX. mende honetan emandako urratsak:

28   Sorrera

72

datetan eta lekukotasunean ez dago adostasunik.


6.2. Plekan oinarritutako jokoak Edozein pilota-mota, eskuz nahiz tresnaz baliatuz, pilotariak pareta baten kontra aritzen direnean (“bleka”n edo “pleka”n) aritzea deituko zaio. Baita zeharkako jokoan aritzea ere. XVIII-XIX. mendean zehar (ez dago dataren adostasunik) izango du benetako hedapena Euskal Herriko hainbat txokotan. Gurean eliz-paretak, etxe-paretak, herriko plazak… izango ziren plekan aritutako lehen guneak, baina, ez bakarrak. Ezker paretako pilotalekuei deitzeko ere erabiliko da pleka hitza. Pablo Gorosabel jurista eta historiadore tolosarrak eta herri bereko Jose Iguaran historiagilearen iritziz, XIX. mende erdialdean bi eratako jokoak egiten ziren Euskal Herrian zehar: joko zuzenak eta pleka jokoak (paretaren kontra). Haur jolastzat izendatu zuten pleka. Ez da besterik horma bat erabiltzea baino, zioten. Luzean jokatzearen eraginak baldintza zezakeen haurrak egokitutako tresnarik ez izatea. Ondorioz, era ludiko batean hormaren aurka hasi izana. Egokitzapen prozesu baten hastapenean gaude, agian. Pleka edo pilota modernoaren indartze azkar honetan, jolas-material berrien sorrerak eragin nabarmena izango du. Zumezko xistera txikiaren (1860. hamarkadan) asmakuntzak, pilota-jokoan beste era batean aritzeko aukerak zabalduko ditu. Ordura arteko eskularruak luzean aritzeko balioko dute. Kautxuaren aplikazioak ere

Pleka. Joko garbiaren irudia. 73


izan zuen eraginik, noski. Eraldaketa nabarmenak ezagutu ziren jokatzeko orduan, pilota eredu ezberdinak tarteko. Eboluzio guztietan bezala, pilotazale asko joko-sistema berriaren aurka jarri ziren. Kasu askotan, herriko pilota-plazak galdu zituen bere ezaugarriak (irekia izatea, botarria, errebote pareta, etab.) eta, batzuek garai zaharreko giroa, tradizioa eta balore batzuk galdu izanarekin ez zeuden batere ados. Beraz, une askotan oposizio handia izango zuen plekak. Zenbait kasutan aginduz debekatzera arte. “Plekan aritzea debekaturik” edo Pasai-Donibaneko pilota-plazan frontisean dagoen harlauza batek erakusten duen modura (1839an): “El juego de blé cederá al de rebote” (“erreboteak lehentasuna du plekako jokoaren aurrean”). Zenbat pilota ote daude oraindik kaia barrenean! Pilota modernoa ulertzeko eran, joko zuzenetik plekan oinarritutako jokoetara pasa izanaren momentua izan daiteke eus1839. Pasai-Donibaneko pilota-plaza. kal pilotaren barruan gertatu den eboluzioLehentasunaren inskripzioa. rik handiena. Hona jarraian, Ramon Artolak, AUSPOA bildumako 1. alean (Sagardoaren graziya), 1961ean argitaratutako bertsoak bleka edo plekaren inguruan: OXABA PILLOTAN 1 Plazan entero itxusi degu Oxaba ikusi zahartuta blekan mutil gazteen kontra jokatzen da hasi eta ez du irabazi.

4 Bote motxa bazan hartzen gizarajoa zan lehertzen luzea egin ezkeroz berriz kolkora zitzaion sartzen ongi ez zalako jartzen.

2 Zahartu da ta edadia joan zaio lehengo aldia berak ez du nahi aitu zaionik galdu abilidadia hau da debilidadia.

5 Nekaturikan guzia zutik ezin zegoen ia partidu horrek laburtu dio hamar urteko bizia damutzen dago hasia.

3 Aisa asko dio garbitu begirik ez du argitu hogeita laura hamaika tanto bakarrak atera ditu lotsagarri da aurkitu. 74


Urteak pasa eta plekak hartu zuen indarra ikusita, lekutan gelditu dira garai haietako debekuak. “Pleka” edo pilota modernoa, gizarte merkantilistaren fruitua da, teknologiaren garapenaren ondorio bat J. I. Zulaikaren iritzian (1995: 22). Plekaren benetako arrakasta iritsi baino lehenago, garai hauetan nolabaiteko apartekotasuna bizitzen ari zen horietako bat, Jose Ramon Indart (Michico) oiartzuarra zen. Arraioz-ko Bautista (Simon pilotari famatuaren semea) eta J. R. Indart Madrilera deituak izan ziren 1821ean Fernando VII. erregearen aurrean luzean pilotan aritzeko. Beraz, luzean jokatzeko ohitura hori Euskal Herritik kanpora ere gustagarria zen, nonbait. Erakustaldi gisa jokatu zuten jendetza baten aurrean eta, luzean egin zitezkeen trebezi guztiak erakutsi omen zituzten. Bestea, XIX. mende erdialdetik aurrera zeresan handia eman zuen oiartzuarra, Manuel Francisco Lekuona Rezola “Urtxalle” izan zen, hain zuzen. 6.3. Nor zen Urtxalle? Manuel Francisco Lekuona Rezola “Urtxalle” 1828ko urriaren 14an jaio zen, Urtxalle etxean (gaur egun Donibane kalea 7), Oiartzunen, noski. 14 urtez eskolara joan ondoren, Tolosan gozogintza ikasketak hasi zituen, eta bertan, opilen artean, hasi zen pilotan bere lehen urratsak ematen: trinketean eta larruzko eskularruarekin pasakan hain zuzen. Aurrez ere, Oiartzunen ikusi eta jokatuko zuen behin baino gehiagotan kontzejupean. Bi urte geroago, aurkaria bilatzen zuen Iparraldeko pilotari baten aurka jokatu zuen Donibane Lohitzunen, apustuko mila libera poltsikoratuz, 11 joko eta 1 gailendu baitzitzaion aurkariari. Ipar zein Hego Euskal Herriko toki askotan jokatu zituen partiduak, zein era guztietako desafioak. Oiartzuna bueltatu zenean, goizez lan egin ondoren, arratsaldetan pilotan jokatzen zuen. 1845ean (17 urterekin) trinketean, errebotean, nahiz frontoi luzean jokatzeko aukera izan zuen oiartzuar gazteak eta, ez zuen aukerarik galdu. Pilota joko guztietan aritzen zen eta, Euskal Herriko txoko guztietan liluratzen zituen ikustera joaten zirenak. Dena den, pilotaria baino askoz gehiago ere bazen Urtxalle. Showman alaia zen: herri guztietako festetarako kontratatzen zuten, ez bakarrik pilota partidarako, ondoren gitarra hartu eta bertsotan giro umoretsua jartzen zuelako baizik. Jokatzen zituen norgehiagokak ere ez ziren arruntak, beti handicap bat jartzen zion bere buruari, ikuskizuna sortu eta jendea erakartzeko. XIX. mendeko pilotari buruzko datuak isolatuak badira ere, nolabaiteko apartekotasuna izan zutenak bakarrik gordetzen ziren jendearen eta bertsolarien oroimenean. Horien artean, oiartzuarrak jokatutako desafio bat edo beste azaltzen delarik:

75


1851ko irailaren 9an Urruñako plaza-laxoa inauguratu zuten erreboteko partida batekin eta bertan oiartzuarrak29 hartu zuten parte. Antonio Abbadie-ek sariak eskaintzen ditu: 400 libera erreboteko partidaren irabazleei. 100 libera hoberenari, izan dadin irabazle edo galtzaile. 100 libera plekari euskaldun hoberenari.

Baldintza batzuk aurkeztuak dira, argi erakusten dutenak erreboteko partidua dela. Inaugurazioan partidua jokatu zutenak: alde batetik, Gaskoina, Michel Dihursubehere-Auziartz, Norberto eta Arrondo eta, beste aldetik, lau oiartzuar. Horien artean ziren Manuel Arpide “Melchor” eta Manuel Urtxalle. Urte berean, 1851n pilota desafio aparta jokatu zen Biarritzen, Ipar Euskal Herriko lau pilotari (Arriaga, Echepare, Mauleko errotaria eta Gascoña) hiru oiartzuarren (Urtxalle, Melchor eta Oteiza) aurka, errebotean30. Oiartzuarrek —tartean Urtxallek— irabazi zuten, gutxiago izan arren. Hamaika “ontzako” pilotekin jokatu zen, sakea eskuz eta errestoa eskularruarekin eginaz. Eskularru berriaren eboluzioa (motza izatetik luzexeago izatera) gertutik ezagutzeko aukera izan zuen Urtxallek. Ordurako, Oiartzungo Beheko Plazak 100 urte beteak zituen (1750-1850). Frantziako presidente eta gero enperadore izango zen Luis Napoleon III.aren aurrean lortutako garaipen (Miarritzen) arrakastatsuaren oihartzuna azkar zabaldu zen nazioartean, eta “Miarritzeko Heroiak” izenarekin ospetsu egin ziren oiartzuarrak, Urtxalle batik bat, onena bera baitzen. Beste biak Ezeiza eta Manuel Arpide (Melchor) izan ziren jokatzen Iparraldeko lau pilotarien aurka (Harriague, Echepare, Mauleko errotaria eta Gascoina ezaguna). Oiartzuarrak erraz irabazi zuten, eta bi mila libera eraman zituzten. IparralLondreseko bildumak jasotzen duen Urtxalleren irudia. 29   J. Haritschelhar, «Urrugne (1851-1961) - Contribution á l’histoire de la pe!ote», Gure Herria, 1961, 196-199. orr. 30   Errebotea.

Sorkuntzaren data zehatzik ez badago ere, Enrike Abril ikerle, pilotari eta errebote zale oiartzuarrak 1846an kokatzen du. 76


dean oporrak igaro ohi zituen Londresko argazkilari batek, fama hura ikusita, argazkia atera zion 1855 inguruan. Argazki horren harira, sekulako ezustekoa hartu omen zuen Juantxo Egaña argazkilari donostiarrak, 1850eko hamarkada inguruko argazkiz osatutako bilduma pribatuaren erakusketa bisitatu zuenean Londresen. Munduan kontserbatzen diren irudi zaharrenen artean, garaiko pertsonaia garrantzitsuenen artean, pilotari euskaldun eta oiartzuar bat zegoen. Urtxalle. 1851. urtea zen, Maulen (Zuberoa). Bertan Mauleko errotariaren eta Urtxalleren arteko desafioa jokatuko zen. Mauleko errotariaren ekipoa beste hiru pilotarik osatzen zuten eta Urtxallena, berriz, beste bi pilotarik, biak oiartzuarrak: Manuel Arpide Urdapilleta (Sein baserrikoa) “Melchor” (XIX. mendeko errebote jokalaririk onena askoren ustez) eta Ignacio Etxeberria (luzean, plekan eta trinketean aritua). Desafioa oiartzuarrek irabazi zuten eta partida bukatzerakoan Meltxor eta Etxeberria Oiartzuna bueltatu ziren. Urtxalle, ordea, garaipena ospatzen geratu zen, bere aurkariak eta beste lagun batzuk gonbidatu zituen Mauleko ostatu batean eta, Oiartzuna bueltatzeko prestatu zenean, gitarra hartu eta ostatuko eskaileretatik Mauleko errotaria agurtzeko unean kantu (mitiko) hauxe abestu zuen: Agur Jauna, (aurkariari zuzenduz, Mauleko Errotariari) Jaunak agur, (ostatuko gainontzekoei) Agur t´erdi. Denak Jainkoak iñak gire (“iñak” Oiartzunen esan ohi den moduan, “gire” zuberotarrez) zuek eta bai ni ere. (Urtxalle Jainkoa zela esan ohi zen, pilotan baldintza beretan beti irabazi egiten zuelako. Bera ere, gainontzekoen moduan, hezur eta haragizkoa zela esan nahi zuen horrela) Agur, Jaunak, Agur Agur t´erdi hemen gire.

Agur Jauna kantua plazaratzen lehenetariko bat kontsideratzen da Urtxalle oiartzuarra. Kantaren historia ofiziala 1918an hasten da (I Congreso de Estudios Vascos), Oñatin, eta hor bildutako 4 diputazioentzako agur himnoa izan zen, eta hortik hona ez du galdu kutsu traszendente, formal eta instituzionala ere. Urtxalleri zor diogun Agur Jaunak kantu ospetsuaren sorreraren inguruan, bada, ordea, beste bertsiorik ere. Esaterako, Joanito Dorronsorok 1981en “Bertsotan, 1789-1936” izenarekin argitaratutako liburuan azaltzen dena. Bertan, hau dio Dorronsorok: “Urtxalleren bertsorik ezagunenak Maitea, nahi badezu izenekoak badira ere, Agur jaunak ere berari zor diogu”.

77


Urtxallek gaztetan Iparraldeko pilotarien kontra partidu bat irabazi ondoren, lagunartean ospatzen ari zirela, gizaseme bikain bat etorri omen zitzaion eta honela kantatu: 1 Agur, jaunak! Jaunak, agur! Agur t´erdi.

3 Agur, jaunak! Agur t´erdi. Hemen gire.

2 Denak Jinkoak inak gire zuek eta bai ni ere.

Kantu horrekin beste partidu bat jokatzeko errebantxa eskatzen zien. Nork esan behar zuen kantu popular hau ere desafio bertsoa zenik? (ikus: Nafarroako Euskal kanta zaharrak: Jorge de Riezu - Lekaroz, Nafarroa). “Euskara, dudarik gabe, Nafarroa Beherekoa da”.

Gero aldaketak egon dira. Zuberoan jada kantatu zuten bertsio andreduna, baita Jinkoduna ere, 2008an eta beraz Jean Luis Davanti aitortu beharko litzaioke aldaketa hori lehenbizikoena egin izana: Agur jaunak et(a) andereak, Agur (e)t(a) erdi! Jinko jaunak egin gütü… 2015eko irailaren 10ean Euskal Herriko Unibertsitateak erakutsi nahi izan zuen tradizioak moldatu eta egokitu egiten direla garaietara. Ikasturte hasierako ekitaldi ofizialean, EHUren abesbatzak Agur Jaunak kantuarekin egin die ongietorria agintariei, baina aldatu egin dituzte hitzak. Gizonei bakarrik ez diete egin erreferentzia, eta jainkoarena kendu egin dute. Beraz, 160 urte geroago ere Urtxallek ematen du zeresanik! Urte historikotzat jo daiteke Urtxaileren ibilbidean 1851. urtea. Nafarroan “palista” fama handia zuen Ocon tafallarraren aurka ere neurtu baitzituen Iruñan bere indarrak eta abileziak, bi partidutara. Biak irabazi zituen eta apustuko bi mila duroak poltsikoratu. Pilotaz gain, apusturako eta kartetarako grinagatik ere oso ezaguna bihurtu zen Urtxalle. Plekaren inguruan jada palako partiduen konstantzia egiaztatzen dute (Bombin L eta Bozas-Urrutia R: 1976-1145) ikerlarien lanek. Urtxallek, laxoa jokoaren beherakada eta errebote jokoaren gorakadarekin topo egin zuen Oiartzunen. Garai hartan maila gorenean luzean, pasakan, errebotean, plekan eta trinketean aritutako pilotari bakarrenetakoa izango dugu Urtxalle pilotari oiartzuarra. Garaiko kronisten arabera, 1850-1870 urteetan zehar, luzeko eta erreboteko jokalari ospetsuena izan zen Manuel Lekuona (Urtxalle) oiartzuarra, Eibarko Txikitorekin batera. Ipar Euskal Herrian zein Hegoaldean “urrezko” garaiak bizi ondoren, pilota modernoaren garaipena (ezker paretaren sorrera XIX. mendearen azken laurdenean) malenkoniaz bizi izan zuen gure pilotari eta kantariak. 78


Joko-zuzenean (kasu batzuetan) eta plekan jokatutako garai hauetan, ez ziren falta izan, bestalde, Oiartzunen, Urtxallek jokatutako partida bereziak bezain xelebreak (irudiak, Xelebrekeriak (9) atalean) ere. XIX. mende erdialdera eman ziren horietako batzuk, esaterako: – Manuel Francisco Lekuona Rezola (Urtxalle) pilotari handi bezain bereziak antolatua: Pilotari bat, oinez, zaldi gainean ziharduten lau pilotarien aurka. Oso barregarria izan omen zen. Kronikak diotenez, atsegin izan omen zitzaien lehia han bildutakoei. Zaldien ferrek harlauzetan ateratako txinpartek, baita zaldizkoen estropozuek ere, izugarrizko barre algarak sortu baitzituzten, itxura batean, ikusleen artean31. – Beste norgehiagoka xelebre bat ere 1855. urte inguruan: Urtxallek eta Jose Ramon Indartek32 (Michico) bi pilotari oiartzuarren artean jokatu zutena, azken honek jadanik 70 urte zituenean: Urtxalle gizon baten gainean aritu zen pilotari zaharraren kontra. Xelebreagoa izan zen, baina, Urtxalle galtzailearen ateraldia: “mandoa nekatu egin zitzaidan eta, nola ez… galdu egin behar derrigorrez”. 1856an, Oiartzun herriak sei errebote talde zituen. Bera, Billabona, Usurbil, Irun, Aginaga, Oñati, Asteasu, Zubieta, Andoain, Ibarra, Ordizia, Errenteria,… herrietan ere bazen zaletasuna errebote jokoarekin. Errebotearen oparotasunean, lehen, bigarren eta hirugarren mailak egotera ere iritsi zen. Garai hauetan ospe handia lortu zuen beste oiartzuar baten aipamena egiten du Enrike Abril-ek bere Dos Siglos de Pelota Vasca. En defensa del juego de “Rebote” liburuan (1971: 199): Manuel Antza (Blazy-ren esanetan, apaiza omen zen, bera bezala). Luzeko eta erreboteko sakatzaile onenetarikoa. 1862an partidu garrantzitsua jokatu zen Donostian (luzean). Alde batetik, Urtxalle, Ahetzeko Mateo, Arrasko eta Irundar bat, eta bestetik, Bautista (Udarregiren iritzian, luzean, trinketean eta errebotean abila), Zirilo, Ezkerra eta Joakin (sakalaria) azpeitiarrak. Udarregi bertsolariak 20 estrofa egin zituen partiduaren nondik norakoak kantatuz. “Literatura” atalean aurki ditzakezu bertso horiek. Lehenago ere esan dugu Urtxalle bertsolari eta abeslaria zela, eta zaletasun horrengatik pilotarien artean bertsolaririk onena kontsideratzen zuten (eta bertsolarien artean pilotaririk onena). Ordu luzez jarduten zuen bertso kantari, bere umorea erakutsiz. Liberala eta Elizaren ez oso lagun, pilotari eta bertsolari izateaz gain, politikoki gizon inplikatua zen oiartzuarra. Ezaugarri horiek guztiak biltzen dituen pasadizoa heldutasun garaikoa dugu, Errenterian bizi zenekoa. Oiartzunen komentu berria egin zutela eta ezker-hormadun frontoia zuela entzun zuen Urtxallek. Herriko ezker-horma zuen lehenengoetakoa zen, ordura arte plazan luzean eta errebotean jokatzea baitzen nagusi. Garai hartan, eztabaida bizia izan zen ezker-paretaren aldeko eta aurkakoen artean. Bertsolaria plaza librearen aldekoa zen, eta ezker-paretaren berri izan zuenean Errenteriatik Oiartzuna oinez joan zen, kantxa berria ikuskatzera. Bueltan, ondorengo bertsoak bota zituen, arretaz entzuten zuten bizilagunen aurrean: 31   Oiartzungo

urtekaria (2004). Oiartzungo Beheko Plaza: Iragana eta Geroa. 71. Or.

32   Jose Ramón Yndart Belzunce. 1785-02-09an Oiartzunen jaioa. Bere aita, Ysidro Yndart Descarga eta,

bere ama, Maria Ygnacia Belzunce Yragorri. 1868ko abenduaren 13an zendu zen Oiartzunen 83 urterekin. 79


Bi lagun joan gerade gaur nere herrira, geren asmo osoaz Aldapa Berrira. Gizon bat irten zaigu atean erdira esanez: “Ez da libre praileak ai dira”. Gizonak zahartu ezkero hau al du merezi? Nere herrian ere kanpoan naute utzi. Oraindikan guztia ez nian ikusi, azkenik plazan ere praileak nagusi.

Plekaren trantsizioa ezagutu eta bizitzetik, pilota-joko berrien sorrera ekarriko zuen ezker pareta ere ezagutzeko aukera izan zuen Urtxallek. Eta pilotari artista honi, bizitza osoan zehar hainbeste jende garrantzitsuaren aurka jokatu ondoren, pilotatik erretiratzeko ordua iritsi zitzaion. Baina ez zion kantatzeari utzi. Bere azken urteak Errenterian “Correos”-en eman zituen lanean, eta jendeak bertan kontatzen zituen txutxu-mutxuak aitzaki, bertso kantari aritzen omen zen, bertakoen pozerako. Margarita Irazusta Erkizia tolosarrarekin ezkondu zen eta, azkenik, 1901eko urriaren 12an hil zen, Errenteriako Santa Maria kaleko 4. zenbakian, 73 urte betetzeko bi egun falta zitzaizkiola, oiartzuarrei zein euskaldun guztiei sekulako ondarea utziz. XIX. mendean, luzean, errebotean, plekan eta trinketean historia egin duten oiartzuarren artean aipatzekoak dira, besteak beste: Arrondo (XIX. mende erdialdera); Ramon Aiestaran “Potono” (punta-bolean33); Tomas Etxeberria; Pedro Etxeberria “Tandilero” (punta-bolean eta pasakan) Argentinako Tandil herrian jaioa eta Tomasen semea; Lucas Mitxelena “Guerrita” (punta-bolean) eta Jose Mitxelena “Pepe Miche” (punta-bolean). 6.4. Oiartzun herria: errebote zale eta bultzatzaile. Errebote jokoaren jatorri zehatzik ez badugu ere, XIX. mende erditik aurrera izan zen errebotearen bilakaera garbia. Aurretik ikusi al izan ditugun bote luzea eta laxoaren eboluzioa da Errebotea, joko zuzenen “erregina” askorentzat. Jokoan zehar erabiltzen den tresneria edo erreminta guztia era autoktonoan sortutakoak dira: guanteak, xistera, sakarria edo botiloa eta, baita erreboteko pareta ere.

33   Punta-bolea.

80

Atxiki labur bat ahalbidetzen zuten eskularru luze batekin jokatutako jokoa.


Taldeka jokatzen da (5:5)

Kontatze sistema

Arruti, Mitxelena, Irastorza, Nazabal eta Zabala jokalariak.

Eskuzko markagailua. Txost Elkartea. • 13 jokotara • Kintze sistema: 15, 30, 40 eta jokoa • 40na egitean: “Ados jaun-andreak” (30na)

Errebote jokoaren barruan pilotarekiko harremana izateko hiru bide daude:

Sakea eskuz egin beharra, derrigorrez.

Xisteraz jaso eta jaurtitzeko aukera.

Eskularru txikiarekin jo edo irristatzeko aukera.

Joko zuzenekoa da, aurrez aurrekoa

Erreboteko irudiak.

“Tantoak” lortzeko moduak Bote luzea jokoaren oso antzekoak dira. Kintzeak edo arraiak lortzen dira. Tantoa nola amaitzen den, horren arabera erabakitzen da kintzea izan den edo arraia. 81


Bere eboluzioan, arautegian eginiko aldaketaz gain, berrikuntza asko ezagutuko zituen erreboteak XIX. mendean. Hala nola, pilotaren pisua eta azalera gutxitzea, kautxua34 azaldu izanari esker. Edo errebotaturiko pilota bat hartzea errazten zuen eskularruaren luzapena. Ordura arteko pilotak pisutsuagoak eta bote txikikoak ziren, horregatik ia beti “airez” jokatzera behartuta zeuden pilotariak. XIX. mendean eman zen kautxuaren aplikazioak egundoko berrikuntza eta eragina izan zuen Euskal Herriko jokamolde guztietan. Izan ere, materiala, hots, pilotak, astunak eta motelak baziren, handik aurrera, pilotaren barne kizkia kautxuarekin eginez, askoz arinagoak eta biziagoak bilakatzen dira. Aurrez, ustekabekoenak diren materialarekin (ileak, prentsatutako lumak, birrina, zahia, metalezko Kautxua zuhaitzetik latexa erauzteko bolak, harriak, hostoak, haria, artilea, zereal prozedura. haziak, katu-tripak, abereen maskuria, narrua, etab.) eginiko pilotak albo batera geldituko dira (Auñamendi Eusko Entziklopedia). Errebotearen urrezko aroak bizitako beste berrikuntza bat xisteraren sorkuntza dugu, eskularrua ordezkatu zuena, konfekzio arinagatik eta kostu gutxiagoagatik, jokalari gazte asko honetan aritzea ahalbideratu zuena. Pilota jo baino gehiago, pilotari saskian “xirrist” eginarazten zioten saski berri horiekin. Pilota urrunago jaurtitzeaz gain, kontrolean eta noraJoko Garbia, Erremontea eta Zesta Puntako xisterak. bidean hobetuko zen. Berehala, eskularruaren hegemoniari amaiera emanez, xistera tresna arrunta bezain preziatua bilakatuko da Euskal Herriko plaza eta frontoietan. Saskien erabilpenak eskularruen pisu gehiegizkoa ordezkatuko du berehala, errebotean. Orain, sakearen errestoa egiterakoan eskularruaren ordez saskia erabiltzeak ekarriko duen abantaila parekatzeko, sakea egiteko lekua frontisetik gertuago jarri 34   Amoros

jauna izendatzen da latexa erabili zuen lehena bezala pilotaren barne-kizkia osatzeko. (Bombín L eta Bozas Urrutia R.: 1976: I: 1144). 82


zuten. Ondorioz, plaza jakinetan sake-harria edo botarria gertuago jarri zutela esaten da, aipatu arrazoiarengatik eta, zenbaitetan, Laxo-plazak luzatu eta pareta nagusiak handitu egin ziren Errebotera egokitzeko. Orduan ere, saskia sartu izanaren aldekoak eta aurkakoak egon ziren. Batzuen ustez, jokoari dagokionez, erreboteko jokalari batzuek gutxiago parte hartzen zuten jokoan. Bestetik, segurtasuna zen hizpide nagusia. Bai ikusleentzat eta baita pilotarientzat ere joko arriskutsua gerta Botarria eta pilotak. zitekeelako eta zelako. Pixkanaka, arlo honetan, neurri jakin batzuk hartuko dira. Hastapenean, haurrak (beste behin) izan zirela saskiak probatzen lehenak esaten da. Sorreratik hobetzen joan zen xistera apurka-apurka, garai bi bereiz daitezkeelarik: Xistera laua eta txikia, 1890 inguru arte. Eta sakona, hortik aurrera. Errebotearen urrezko aroaren inguruan ez zen ohikoa prentsa-artikuluak aurkitzea. Garai hauetan erreboteak aipamen labur bat besterik ez zuen izaten garaiko egunkarietan. Aipamen jakin batzuen harira, badakigu Donostiako Atotxa eta Maitia frontoietan errebote partiduak jokatu zirela (1877tik aurrera). Jendetza biltzen zela dio garaiko El Pelotari egunkariak.

El Pelotari egunkaria. Lehen alea, 1893.

1920. Donostia. Atotxako errebote plaza.

Beasainen (1881an); Tolosan (1881an); Elizondon (1887an); Zarautzen (1896an); Irunen (1897an)‌ jokatutako partidu ospetsu batzuen kronikak ere irakur daitezke Diario de San Sebastian, El Urumea, El Eco de San Sebastian, El pelotari, La Voz de Gipuzkoa, La Constancia‌ egunkarietan. 83


Partidu hauetako batzuetan talde-osaketaren inguruko (jokalari kopurua edo herrietako pilotarien artean taldea osatzearena) aurre-akordioak ere egon ohi ziren. Lau lauren aurkako partiduak; lau bosten aurka jokatzea nahiko ohikoa zen. Torneo askotan saria irabazlearentzat eta jokalari onenarentzat ezagutu ziren garaiak dira, desafio puntualez haratago. 6.5. XIX. mendea. Luzerako jokoen gainbehera XIX. mende erditik aurrera garaiko aurrerapenen isla zen Euskal Herrian gertatzen ari zena, bai sozialki, bai ekonomikoki, bai zientifikoki erdietsitakoak. Fedea, ia erabatekoa, industrializazio eta ohitura berrien aurrean eta, horrek egiaztatzen du utopia guztiak dituzten bi aldeak. Batzuentzat desiragarri gertatzear dagoena (ezker paretaren sorrera, joko berriak…), besteentzat, berriz, arriskutsua eta onartezina (Urtxallaren kasua. Ohitura edo joko-zaharren hautua eta defentsa egin baitzuen bete betean). Beste modalitate askok bezala, erreboteak gorabehera handiak jasan izan ditu bere historian zehar. Urrezko aro bat bizitzetik (XIX. mendea), lagin xumeena ere bizitzea ezagutuko du, batez ere, Hegoaldean. Gizarteak ezarritako arauen aplikazio zuzenak eta horien artean herriko plaza askori ikuskizun pribaturako emandako bultzadak, eragin zuzena izango zuen herri askotako plazak galdu edo birmoldatu izana. Ikuskizun askok pribaturako bidea hartuko zuten atzera bueltarik gabe, harik eta XX. mendeko eraikuntza espezializatuegiak ezagutu arte (Daniel Carballo)35. XX. lehenengo mende-laurdena gogorra suertatzen da errebotearentzat, batez ere, Hegoaldean, Gipuzkoako zonalde jakin batetan bakarrik praktikatzen da eta. Hala eta guztiz ere, lehenengo mailako hamabi talde zeuden (Billabonan, Zubietan, Irunen, Orion, Andoainen, Usurbilen, Ibarran, Aginagan, Asteasun, Donostian, Ordizian eta Oiartzunen) probintzian lehenengo urtean, pittinkapittinka desagertzen joan zirenak. Une horretan Oiartzungo herriak 24 pilotari-errebotelari zituen, 3-4 talde osatzeko lain. Egoera horri aurre egitearren, Errebote Zabalkunderako Euskal Elkartasuna sortzen da 1930.ean, “Sociedad de Pelota a Largo y Rebote” izan zenaren oinordekoa36. 1930az geroztik Gipuzkoan 1920ko hamarkada. Donostia. Atotxako errebote ematen den pizkundea (lehen plaza pil-pilean. mailako bost talderekin: Orio, 35   Carballo, 36   “Behar

84

D. (2015). Aldiri aldizkaria, 23. zenbakia, (49-53. orr).

Zana” Kirol Elkartea.(1998). Pilotaren Historia Billabonan. 24. or.


Donostia, Irun, Billabona eta Zubieta) beste behin ere gelditu egingo da. Espainiako Gerra Zibilak (1936-1939) erreboterako zaletasunaren gainbehera ekarri zuen berarekin, ia Gipuzkoa osoan Billabonan eta Zubietan izan ezik erabat ezabatzeraino. Horixe bera gertatu zen Oiartzunen ere. Hemen, gainera, idi-proba plaza ipini zenetik, pilotan aritzeko erabat mugatua geratu zen errebote-plaza. Azkenik, ondo dakigunez, aparkaleku triste bat bilakatu zitzaigun Beheko Plaza urte luzez. Gerrate zibilak eta pilota-joko berrien industriak aktibitate guztiak eta sortutako itxaropenak bertan behera utzi bazituen ere, XXI. mendearen hasieran, Oiartzungo errebote zaharberritua martxan jarriko da. Urte askotan izan zuen hegemonia (1750ean eraiki zen Beheko Plaza) eta ospea lortu nahian lanean ari da Txost taldea. Zorionez, XXI. mendean, historian izan ditugun izen handiko plaza eta pilotari haiek badituzte gaur egun jarraitzaileak: Iparraldean: sendo jarraitzen du errebote jokoak, hainbat herritako plaza ikusgarriak jokaleku direlarik: Hazparne, Uztaritze, Baiona, Hendaia, Atharratze, Donibane Lohizune, Senpere, Sara, Baigorri, Donibane Garazi… Plaza hauek Hegoaldekoak baino handixeagoak dira: 90 m. luze, 18 m. zabal, gutxi gorabehera. Hegoaldean: Billabona, Zubieta eta Oiartzun. Hiru txapelketa nagusi dituzte: Euskal Herriko Txapelketa (batzuetan biarnesak barne, Pauekoak adibidez), Gipuzkoako Txapelketa eta, udazkenean, Enrique Abril txapelketa. Errebotearen beste ezaugarriak 7. kapituluan agertzen dira. 6.6. Enrique Abril. Errebote bultzatzaile oiartzuarra Oiartzunen jaioa 1908ko abenduaren 3an. Aita katalana zuen jaiotzez eta, ezkondu bezain laster, Oiartzunen jarri zen bizitzen. Arditurrin egiten zuen lan kontable karguarekin eta bertan jaio ziren bere lau seme-alabak, tartean Enrique. Gazterik, Donostiako Marianistetan burutu zituen bere ikasketak eta, aita hil eta gero, Donostiara pasa ziren bizitzera. Hala ere, Abriltarrak oiartzuar bezala azaldu dira eta oiartzuartzat daukate beren burua. Ohikoa zen Xanixtabanetan Enrique Abril Oiartzunen ikustea. Beti pilota giroan murgildua. Pilota kirolari gisa, palaz jardun zuen eta lau alditan Espainiako txapeldun izan zen: 1943 eta 1944ean Andonegirekin batera, eta 1947 eta 1950ean Artolarekin bikote eginez. Kontzejupeko Enrique Abril. jokoaz eta, batez ere, errebotearen alde egindako ahaleginaz eta lanaz ospe handia izan zuen Gipuzkoan. Horrelaxe adierazten du 85


Rafael Labandibar (Pedrito)37 pilota bultzatzaile oiartuzarrak 1977an egindako idatzi batean (Enrique Abril. Oiartzuar jator baten oroitzapena). Pilota munduan ezaguna izatetik haratago, bere jakintzari esker Gipuzkoako Pilota Federakuntzan egitekorik izan zuen 1936 aurretik eta, 1938 urtean Euskal Pilotako lehenengo lurralde ordezkari izendatu zuten Gipuzkoan. Euskal Pilotari buruz kazetari lan ugari egindakoa egunkari eta telebistetan. Ia 40 urtez, irrati saioa izan zuen asteazkenero, Radio San Sebastian irratian. Ordu erdi bat pilotari buruz. Gipuzkoako Pilota Federazioko presidentea izana. Errebotea gogotik maite zuen pilotaria, horrek eraman zuen Dos siglos de Pelota Vasca. En defensa del juego del Rebote izenburuko liburua argitaratzera. 1976. urtean zendu zen. Urtero, haren omenez, bere izena daraman errebote txapelketa jokatzen da Hegoaldean.

37   Pedro

Labandibar (Pedrito). Pilotazale porrokatua. Gaztetan pilotari izugarria izan gabe, pilotan asko aritua, behintzat, eta pilotaren sekretu guztiak zekizkiena. Animatzaile, epaile eta pilota hautatzaile lanetan aritua Oiartzunen. 86


87

Esku hutsez

• Joko zuzena arraiarekin • Plaza libre eta espazio irekietan

Eskuz. Botarritik

Jokoaren baldintzak

Sakea

Eskularruz

Eskuz

Eskularru luzez. Botarritik

• Joko zuzena arrairik • Joko zuzena arraiarekin gabe eta sarearekin • Plaza libre eta espazio • Trinketen, kontzejupetan, irekietan joka daiteke. kalean, ezker paretan…

Eskuz eta eskularruz

Berdina

Berdina. Aldaketa puntualak egon daitezke

• Normalean 10-13 jokotara (denborara) • Kintze sistema: 15, 30, 40 eta jokoa • 40na egitean: “Ados, jaun.andreak” (30na)

Pilotarekin harremana

Kontatze sistema

Plaza, botarriaren aurrez aurreko muturra, horma batek mugatzen du.

Aurreko zein atzeko hormak erabil daitezke, lekuan arabera.

Eremu irekian jokatzen da. Ez da hormarik behar.

Jokalekuaren berezitasuna

Aurrez aurre (taldeka) Orokorrean (4 x4)

XVIII, XIX, XX, XXI

LAXOA

Aurrez aurre 2x2; 3x3; 4x4 Mixtoa…

Aurrez aurre (taldeka) 4x4; 5x5…

XVII, XVIII… XX, XXI

XII… XV... XVI… XIX… XXI

Nola jokatzen da?

EZAUGARRI BEREZIAK

PASAKA

BOTE LUZEA

7. PILOTA-JOKO ZUZENEN EZAUGARRIAK

Eskuz. Botarritik

• Joko zuzena arraiarekin • Plaza libre eta espazio irekietan.

Eskuz, eskularruz eta joko garbiko xisteraz

Berdina

Plazak horma garai samar bat dauka atzealdean; kasu batzuetan aurrean ere bai.

Aurrez aurre (taldeka) Orokorrean (5x5)

XIX, XX, XXI

ERREBOTEA


88

XVII-XVIII mendea

• Jokalari nagusia • Laguntzailea edo cordierra.

Ez dago arraiarik. Tantoa irabazteko pilotak erdiko sarea gainditu eta, lehenengo punpan edo airez taularen sarean edo xiloan jo behar du.

PASAKA

XVIII-XIX mendea

• Sakatzailea • Numeroa • Laurden 1 • Laurden 2

Arauak Bote Luzearen antzekoak dira.

LAXOA

XIX-XX mendea

• Sakalaria • Sokan dauden gelditzaileak • Paretakoa edo lehenengoa • Bigarrena edo errebotaria • Hirugarrena edo buelta motxekoa

Arauak Bote Luzearen antzekoak dira.

ERREBOTEA

Pilota-joko zuzenak komunitateen arteko bilkura gune garrantzitsu izan ziren XIX. mendera arte.

XVI-XVII mendea

Modalitatearen garai oparoak

Ezaugarri sozialak

• Sakatzailea 1 (aldatu behar dira) • Errestatzaileak 4

• Kintzeak edo arraiak lortzen dira. • Tantoa nola amaitzen den, horren arabera erabakitzen da kintzea izan den edo arraia.

Postu espezifikoak

Tantoak lortzeko moduak

EZAUGARRI BEREZIAK

BOTE LUZEA


7.1. Bote luzearen ezaugarri orokorrak

Bote luzea.

• Jokamoldea: 3:3, 4:4, 5:5 edo jokalari gehiagoren egoeran jokatu daitekeena, eta herri edo lurralde bakoitzaren neurri zein araudietara egokitua. • Materiala: Esku hutsez jokatzen denez ez dago eskularru edo xisterarik. Pilotari dagokionez, lurraldeko bakoitzeko materialak bere ezaugarri propioak ditu, maila eta adinaren arabera egokituak. • Kantxa: Plaza da egun jokaleku nagusia. Joko-eremua izatez moldagarria da jokalari kopuruarekiko, hau da, 3:3ren kontrakoa bada partida, murriztu egingo dira zelaiaren dimentsioak. Orokorrean 55-60 metro luze eta 12-15 metro zabalekoak dira, normalean.

Pilota-Plaza: zabalera: 12-15 m; Luzera: 55-60 m. Aldagarria. “Eskasa”: (esparruak bereizteko marra) Errefera esparruko atzekaldetik 35 m.-ra. “Botarria”: hasierako sakerako punpa eragiteko erabiltzen den harria.

89


Kantxa bi eremutan egongo da bereizita, botarriaren defentsaren eremua, eta erreferarena. Bi hauen artean marra bat egongo da eskasa deiturikoa. Honetaz gain, alboetako eta fondoetako marrak ditugu, zelaia mugatuko dutenak. Ez da beharrezkoa, baina frontoi batean jokatuz gero, frontisa eta errebotea fondoko marratzat har daiLeitza. Euskal Herriko Bote Luzea Txapelketa 2016. tezke funtzio bera izanik (pareta zuzenean joz gero, kintzea beste taldearentzat izango delarik). Sakea: Jokalekuaren alde batean dagoen botarrian botea emanez egiten da. Ikus ondorengo irudian. Zelaia zatitzen duen marra botarritik 35 metrora ipintzen da. Pardaideak TALDE 1 = 5 pilotari 2 talde behar dira osatu. Talde bakoitzak, bere esparrua defendatzen du. A. “Botarria”ren defentsa. B. “Errefera”ren defentsa.

Joko Dinamika

A-n kokatzen den taldeak, beti du sakea; kintzea irabazi ala gal. Esparruz aldatuko dute bi aukera hauetatik bat ematean: 1. “Xixa” edo “arraia” bat + talde batek 40ra iristea. 2. Bi “xixa” egitea.

Kintzeaz gainera, xixak edo arraiak gertatzen dira, pilotari batek pilota gelditzean edo alboetatik ateratzen denean. Arraiak taldearen leku aldaketa dakar, eta eremuen zatitze-marra pilota ateratako edo gelditutako lekuaren parean jartzen da. Zer da? XIXA edo ARRAIA: soilik “Botarria”ren defentsan (A-n) kokatzen den taldeak egin dezaken jokaldi bat da. Nola egin? Pilota arrastaka edo punpaka botata, eskasa gaindituz, erreferan ari direnak (B) pilota geldituz, ala alde batetik irtetean. Zertarako? Batetik esparru aldaketa bat izateko eta bestetik (aldatu eta lehen kintzean) defentsarako eremua murrizteko. Zertan datza? XIXA edo ARRAIA bat egin eta talde bat 40ra iristean, lekuz aldatu eta ondorengo kintzea jokatzeko, “xixa” eginiko leku parean, banatzeko arraia (eskasaren funtzioan) kokatuko da. Bestetik, bi “xixa” eginez ere, gauza bera egiten da; 90


esparruz aldatu eta aukera honetan, lehenik “xixa” baten araberako kintzea jokatu eta ondoren 2. “xixa”-ren araberakoa. Bote luzean, lekuz aldatzeko bi arraia edo 40ra iristean arraia bat lortu behar. Pasakan, laxoaz edo guantez, 40ra iristen den bakoitzean lekuz aldatzen da. Bote luzearen kasuan, gehienArraia. bat airez jokatzen da, nahiz eta pilotak bote bat ematea onartzen den. Pilotak gozoak dira. Euskal Herritik at, munduko makina bat herrialdetan jokatzen dute joko zuzenetan. Esaterako, bote luzearen antzeko jokoetan jokatzen dute Ekuadorren, Kolonbian, Paraguain, Uruguain, Argentinan, Costa Rican, Mexikon, Herbehereetako Frisia eskualdean, Venezuelan, Italiako Liguria eskualdeetan, Beljikan, Frantziako Picardian… KINTZEKAKO PUNTUAZIO SISTEMA Joko Zuzenetan Puntuazio sistema (adibidez bote luzean): Kintzekako puntuazio sistema du. Honetan, 4 kintze eskuratutakoan, joko bat lortuko dugu, beti ere aurkariekiko 2 kintzeko distantzia izanik. 3na kintze egonez gero, hau da, 40-40, Ados hitza esango dute. Honekin 30na, 2na kintze, jartzeko adostasunera iritsi direla esan nahi dute. Taldeetako batek ez badu kintzerik lortu, hau da, 0an baldin badago, Esperantzan dagoela esaten da. Partidak, hainbat jokotara joka daitezke. Normalena 9, 11 edota 13 jokotara izatea da, baina jokalari kopuruak eta hauen arteko adostasunak aldakorrak egiten ditu. Jolaslekua, jokalari kopurua, eta joko kopurua unean zehaztu eta elkarrekin adostasunera iristeak, jokatze hutsak baino zerbait gehiago esan nahi du. Tanto 1 = “kintze” 1 4 “kintze” = JOKO 1 15 – 30 – 40 – Jokoa 9 JOKO = PARTIDA * Partida guztiek ez dute iraupen bera.

Joko Zuzenetarako markagailu berezia. 91


“Llargues”, “Pelota a Mano”, “Manito”, “Ball Pelote”, “Pallapugno”, “Handball”, “Jeu de Paume”, “Chaza”, “Kaatsen”, “Bote Luzea”… izen ezberdin hauek guztiak oso antzekoa den eskuzko pilotan aritzeko modalitatea izendatzen dute. Izen desberdinak izan arren, denek dituzte ezaugarri bertsuak: joko arauak, eskuarki, berberak izaten dira; piloten ezaugarrietan izan ohi dira aldeak. Hori bai, zenbait herrialdetan jokalariak profesionalak dira, eta txapelketek jendetza erakartzen dute. Frisian jokatzen den bote luzeko txapelketa ekarri dute gogora oiartzuarrek: “Finaletan, 12.000 ikusletik gora biltzen ditu”. Bada zerbait!

Chaza jokoaren irudiak Colombian.

7.2. Bote luzeko oinarria marrazkitan: kintzeak eta arraiak BOTE LUZEA modalitatea dela eta, aurrez aipatu den guztiaren inguruan egon daitezkeen zalantzak uxatzeko, ezinbestekoa ikusi dugu ahalegin txiki bat egitea, bai hedapenerako, eta baita ere ezagutza eta ikusleentzako. Beraz, helburuetako bat horixe da: joko zahar edo zuzenak (bote luzea, laxoa eta errebotea) gizarteratzea eta ezagutaraztea. Hiru jokoek dituzten berdintasunetan oinarrituz, jarraian tantoen lorpena (kintzeak) eta (arraia) izeneko jokaldi berezia bote luzean nola lortu marrazkitan azalduko dugu. Hala ere, argi dugu, proposamen honetatik at, beste bideak ere egon daitezkeela aipatutako jokoen ezagutza bideratzeko.

92

Kintzeak

Arraiak

Atal honek, egoera desberdinak prestatzeko aukera emango digu, beti ere helburu berdina lortzeko asmotan: kintzeak (tantoak) lortzen ikasi.

Jokoan zehar arraiak nola lor daitezkeen adibide batzuk ematen dira marrazkitan.


Kintze adibideak

Kintzeak Jokoak Arraiak

15 0

0 0 0

Sakea gorri. Pilotak sake-marra pasatzen du, botea barruan egin eta atzeko marra gainditzen du.

30 0

0 0 0

Sakea gorri. Pilotak sake-marra pasatzen du eta botea barruan egiten du. Urdinak erantzuten du, baina boteak alboko marratik kanpo egiten du.

30 0

15 0 0

Sakea gorri. Pilotak botea sake-marra baino lehenago egiten du, txarra beraz. 93


Kintzeak Jokoak Arraiak

40 0

15 0 0

Sakea gorri. Pilotak sake-marra pasatzen du eta botea barruan egiten du. Urdinak erantzuten du, baina boteak atzeko marratik kanpo egiten du.

40 0

30 0 0

Sakea gorri. Pilotak sake-marra pasatzen du eta botea barruan egiten du. Urdinak erantzuten du, botea barruan eman eta atzeko marratik ateratzen da.

0 1

0 0 0

94

Sakea gorri. Pilotak sake-marra pasatzen du eta botea barruan egiten du. Urdinak erantzuten du, baina bere taldeko laguna jotzen du pilotak zuzenean (Piedre!). Kintze gorri eta jokoa gorrientzat.


Arraia adibideak (xixak) Pilota alboetatik atera edo gelditzen den tokian markatzen dira. Bi arraia gertatzen direnean, edo arraia bakarrarekin markagailua 40an dagoenean, jokatzen dira arraiak. Taldeak eremuz aldatzeko baliatzen dira. Arraiak jokatzerakoan marra nagusia arraia dagoen lekuan kokatzen da. Arraiak jokatzerakoan ezin dira arraia berriak egin, kintze soilak baizik. Behin arraiak jokatu ondoren, taldeak lortutako eremuan jarraitzen dute, beste arrai edo arraiak gertatu bitartean.

Sakea gorri. Pilotak sake-marra pasatzen du, botea barruan egin eta alboko marratik ateratzen da. Atera den lekuan arraia markatzen da.

Sakea gorri. Pilotak sake-marra pasatzen du, botea barruan egiten du. Urdinak erantzun du eta gorriak airez jotzen du. Botea barruan egiten du eta alboko marratik ateratzen da. Atera den lekuan arraia markatzen da.

Sakea gorri. Pilotak sake-marra pasatzen du eta botea barruan egiten du. Urdinak erantzun, botea barruan egin eta alboko marratik ateratzen da. Atera den lekuan arraia markatzen da.

95


Sakea gorri. Pilotak sake-marra pasatzen du eta botea barruan egiten du. Urdinaren erantzunak botea barruan ematen du. Gorriaren eratzunaren pilota urdinak geratu egiten du eremuaren barruan. Pilota geratu duen lekuan arraia markatzen da.

Sakea gorri. Pilotak sake-marra pasatzen du eta botea barruan egin ondoren urdinak erantzun, botea barruan emanaz. Gorriaren erantzunak, pilota lurretik arrastaka bidaltzen du. Urdinak geratu egiten du pilota eskuarekin eremuaren barruan. Pilota geratu duen lekuan arraia markatzen da.

Sakea gorri. Pilotak sake-marra pasatzen du eta botea barruan egiten du. Urdinaren erantzunak botea barruan ematen du. Orduan gorriak, pilota lurretik arrastaka bidaltzen du. Azkenik, urdinak geratu egiten du pilota hankarekin, eremuaren barruan. Pilota geratu duen lekuan arraia markatzen da. 96


Joko bat

Kintzeak Jokoak Arraiak

Partida hasi aurretik egindako EREMU-ZOZKETAN, talde irabazleak erabakitzen du SAKE edo ERRESTO eremuan hastea norgehiagoka.

15 0

0 0 0

KINTZE GORRI! Sakea gorri. Pilotak SAKAMARRA pasatzen du, errestoaren eremuan botea egin eta atzeko marra gainditzen du.

15 0

0 0 1

ARRAIA (lehenengo arraia)! Sakea gorri. Pilotak SAKAMARRA gainditzen du, errestoaren eremuan egiten du punpa eta alboko marratik ateratzen da. ARRAIA! Arraia hau, bigarren arraia gertatutakoan, edo talde bat 40ra iritsitakoan jokatuko da.

97


15 0

15 0 1

KINTZE URDIN! Sakea gorri. Pilotak SAKAMARRA pasatzen du, botea errestoaren eremuan egin eta urdinak erantzuten du. Honen pilotakadak punpa sakearen eremuan egin eta atzeko marratik ateratzen da.

15 0

0 0 2

ARRAIA! (bigarren arraia)! Sakea gorri. Pilotak SAKAMARRA pasatzen du eta botea errestoaren eremuan eginaz, urdinak erantzun du. Honen erantzunak punpa sakearen eremuan egiten du, baina alboko marratik ateratzen da. ARRAIA! Bi arraia gertatu direnez gero, arraiak jokatu aurretik, taldeak derrigorrez eremuz aldatu behar dira. 98


Kintzeak Jokoak Arraiak

15 0

15 0 2

Lekuz aldatzen dira taldeak. Behin arraiak jokatu ondoren, eremu hoietan kokaturik jarraituko dute, ondoren gerta daitezkeen arraia edo arraiak jokatu artean. Arraiak jokatzerakoan, sakeak beti gainditu behar du SAKAMARRA, baina ondoren arraiaren marra izango da gainditu beharrekoa.

30 0

15 0 2

LEHENENGO ARRAIA! KINTZE GORRI! Lehenengo arraia joatzen dute. Sakea urdin. Pilotak SAKAMARRA gainditzen du, botea errestoaren eremuan eginaz. Gorriaren erantzunaren punpak lehenengo arraia gainditzen du, erantzunik jaso gabe. Arraiak jokatzerakoan beti kintzeak lortzen dira, ez arraia berriak. 99


30 0

30 0 1

BIGARREN ARRAIA! KINTZE URDIN! Bigarren arraia jokatzen dute. Sakea urdin. Pilotak SAKAMARRA gainditzen du, botea errestoren eremuan eginaz. Gorriaren erantzuna urdinak geratu egiten du, bigarren arraia pasa aurretik. Pilotak ez du pasa bigarren arraia.

40 0

30 0 0

KINTZE GORRI! Sakea urdin. Pilotak SAKAMARRA gainditzen du, botea errestoaren eremuan eginaz. Gorriak erantzun eta atzeko marra gainditzen du, botea sakearen eremuan eginaz.

100


Kintzeak Jokoak Arraiak

30 0

30 0 0

KINTZE URDIN! A dos! Sakea urdin. Pilotak SAKAMARRA gainditzen du, botea errestoaren eremuan eginaz. Gorriaren erantzunak bere taldeko laguna ikutzen du. PIEDRE! Jokoa lortzeko bi kintzen diferentzia behar denez (A dos!), markagailua 30 – 30 ra jeitsi da.

30 0

40 0 1

KINTZE URDIN! Sakea urdin. Pilotak SAKAMARRA gaindituaz, botea errestoaren eremuan egin eta atzeko marra pasatzen du.

101


Kintzeak Jokoak Arraiak

30 0

40 0 1

ARRAIA! Sakea urdin. Pilotak SAKAMARRA gainditu eta botea errestoaren eremuan ematen du. Gorriaren erantzunak sakearen eremuan punpa egin baino alboko marratik ateratzen da. ARRAIA! Talde bat 40ra iritsi danez gero, arraia bakar hau jokatu egin behar da eta taldeak lekuz aldatu behar dira.

0 0

0 1 0

JOKO URDIN! Sakea gorri. Pilotak SAKAMARRA gainditu eta errestoaren eremuan egiten du bote. Urdinaren erantzuna gorriak arraiaren arrastoa pasa aurretik geratzen du, bainan boteak alboko marratik alde egin dio. Markagailuan bi tantoren diferentzia lortu dutenez gero JOKOA urdinentzat da. 102


7.3. Pasakaren ezaugarri orokorrak

Pasakaren irudia.

Jarraian, pasakaren inguruko aipamen batzuk egingo dira: • Pasaka larruzko eskularru motzez edo eskuz jokatzen da. Eskularruarekin hasi baino lehenago pauso polita izan daiteke eskuz jokatzea. Egun, Euskadiko Pilota Federazioak ezarritako arauak, laxoz edo guantez, errespetatzen dira txapelketa ofizialetan. • Talde bakoitza bi jokalarik osatzen du: jokalari nagusia eta laguntzailea edo cordierra. Partidan zehar taldeko jokalari batek bestearen posizioan joka dezake, eta alderantziz. Baztanen eta Malerrekan ezker-paretadun frontoietan aritzen dira, eta hor hiru hiruren aurka. Sare bat kantxaren erdian Oiartzun. Eskuz pasakan jokatzen. 103


ipintzen da, 1,20 edo 1,40 metroko altueran, eta pilota alde batetik bestera bidaltzen da sarearen gainetik, eskularruz edo esku hutsez. • Sakea. Sakeko eremuko laguntzaileak egiten du. Jokalari laguntzaileak pilota eskuz jaurtiko du taulara eskularrua erabili gabe. Zozketa bidez erabakitzen da. • Sakea egiteko, pilota behetik gora jaurti behar da (azpitik eta besapez). Sakea ezin da goitik behera (besagainka) edo alboz (saiheska) egin. • Sakearen errestoa ezin da airez egin, botea egiten utzi behar da. • Sakalariak, jarraian bi falta egiten dituenean, “kintzea” galtzen du. • Pilota behin bakarrik jo daiteke eskularruarekin. “Hartua” pasakan, eskupilotan ezagutzen dugun “Atxikia” litzateke. Eskularruan pilota gordetzea, debekaturik da. • Pilotei begiratuz gero, garai batetik hona asko aldatu dira. Joan den mendekoak eta mende honen hasierako pilotek pisu eta tamaina desberdinak zituzten; prozesu guztia eskuz egiten baitzen. Pilota mota desberdinak aukeratzen zituzten desafio baterako edo besterako. • Sarea ezin da inolaz ere ukitu, ez eskularruz, ez eta eskuz ere, pilota errazago jasotzeko asmoz. Jokalariak ezin du sarea beherantz bultzatu taldekideak pilota jotzen duenean, ez eta igo ere aurkariak jotzen duenean. Arau hori hausten duen taldeak tantoa galduko du. • Tantoa irabazteko pilotak erdiko sarea gainditu eta, lehenengo punpan edo airez taularen sarean edo xiloan jo behar du; xiloaren ertza ere xilotzat hartzen da. • Pasakako partidak gehienetan 13 jokotara jokatzen dira. • Luzeko pilota joko guztietan bezala, kintzeka eta jokoka kontatzen da: 15, 30, 40 eta jokoa. 40ra iristen diren bakoitzean, taldeek euren joko-eremua utzi eta bestera joan behar dute; hau da, errestoko joko-eremuan dauden jokalariek sakeko joko-eremura joan behar dute, eta alderantziz. • Pasakan, eskuz, ados egiten den bakoitzean lekuz aldaTrinitate plaza (Donostia). Eskuzko pasakaren eratzen da. kusketa saioa.

104


7.4. Laxoaren ezaugarri orokorrak

Laxoan jokatzen.

• Laxoan aritzeko eskularru bat jantzi behar da. Honen pisua 900 eta 1.100 gr. bitartekoa da eta forma aldetik konkortua da, erreten bat eginez. • Taldeak lau pilotariz osaturik daude, bi eskularru motzarekin eta beste biak luzearekin. Sakalaria, numeroa eta bi koarto. • Jokalekuak 66 m luze eta 16 m zabalekoak dira orokorrean. Dena dela, tokian tokiko aukeretara egokitzen dira (zelaiak, herriko plazak, kale-tarteak…). • Botaharria edo Botiloa alde batean ipintzen da eta eremuen arteko marra erdialdean. • Sakea eskularru luzez egiten da. • Kintzeka eta jokoka kontatzen da. • Arauak Bote Luzearen antzekoak dira eta jokaleku osoan egin daitezke arraiak, taldeen eremuan trukatzeko. • Pilotek 115 eta 125 gramo inguruko pisua dute. • Txirristaren teknika erabiltzen da eta ez da atxikirik onartzen. • Xaxaria partiduaren martxa ikuslegoari eta beste pilotariei kontatu eta kontatzeaz arduratzen da. Arraiak leku zehatzetan markatzeaz ere bai. 105


7.5. Errebotearen ezaugarri orokorrak

Laxoan jokatzen.

• Jokalekuak 80-100 metro luze eta 16-20 metro zabalekoak dira gehienetan. • Gutxienez pareta nagusi bat izaten dute, sarritan bi, non eta paretako pilotariek errebotez pilota bultzatzen duten. Hortik datorkio izena modalitate horri. • Botiloa edo Botaharria, pareta nagusitik 32 metrora ipintzen da, bi eremuak zatitzen dituen pasa-marran. Eremu bat bestea baino luzeagoa gertatzen da. • Taldeak bost pilotariz osatzen dira: hiru saskiarekin eta bi larruzko eskularru motzarekin. • Sakea eskuz egiten da. • Taldeak lekuz aldatzeko egin ohi diren arraiak arrai-leku eremu berezian egiten dira, ez kantxa osoan, Bote Luzean eta Laxoan bezala. • Kintzeka eta jokoka kontatzen da. • Partida hamahiru jokotara jokatzen da. • Pilotak 125-150 gramo artekoak izaten dira. • Saskiarekin ez da atxikirik onartzen. Pilota hartu eta bota praktikoki une berean egin behar da. Teknika zaila eta ikusgarria da.

106


8. EZKER PARETA ETA KIROL ARAUTUAREN SORRERA 8.1. Oinarrizko ideien azalpena XIX. mendearen azken laurdenean eta XX. mende hasieran kirolak izandako nazioarteko hazkunde eta hedapen izugarriaren alboan ezagutuko da pilota-jokoaren (batez ere plekarena) eboluziorik handiena Euskal Herrian eta baita Euskal Herritik kanpo ere. Ikuspuntu desberdinak agerian geldituko dira sortu berria den kirol-fenomenoaren inguruan. Kirolak une jakin horretan islatzen duen gizartea, gizarte kapitalista da, eta euskal pilotako modalitateak, berregokitu egiten dira garai berrietara. Juan Inazio Zulaika pilotari ohi eta idazlearen esanetan (1995: 22), eboluzio honetako beste pauso handi bat pilotalekua berrasmatzearena da. Menditik herri eta hirietara, ibilbide luzea egin eta gero, azkenik, merkantilismoaren gurpilen eroriko den gune pribatu batean bilakatuko da kasu askotan. Geroago eraikiko dira era publikoan, zorionez. Aurreko pareta eta atzekoa (kasu batzuetan) ezagutzetik, ezker paretaren sorrerak benetako eboluzioa ekarriko du. Olatz Gonzalez Abrisketa antropologoaren ustez (2005: 58), Otxandio herriko frontoia da lehen ezker paretaren erreferentzia dokumentatuak (1859) erakusten dituena. Kanpoko pilotalekuek dauzkaten mugak eta gabeziak zeuzkaten garai horretan eraiki ziren ezker paretadun frontoi askok. XX. mendetik aurrera, pilotaleku estali bat izatearen eskaerak eta ametsak areagotuko dira. Baita Oiartzunen ere. Industrializazioaren ondorioz etorritako eredu sozio ekonomikoak gure gizartearen pentsamoldea eta kultura ezinbestez aldatuko dituzten aldagai batzuk ekarriko ditu. XIX. mendean eremu zabal, ireki eta publikoetan jokatzen zen pilota-joko luzearen arrakastak behera egingo du eta banaka zein binaka neurtzearen aukerak indartu eta piztuko dira ezker paretaren sorrerarekin. XIX mendearen amaieratik XX. mende erdira bitartean eraikitako inguruko frontoiek % 90ean ezker pareta eramango dute. Aipatzekoak Beasaingoa (1878), Errenteriakoa (1884an eraikia), Bergarakoa (1885), Azpeitikoa (Vista Alegre, 1885), Donostiako Jai-Alai (1887), Tolosako Beotibar (1890), Donostiako Beti-Jai (1893), Debakoa (1895), Donostiako Moderno frontoia (1905), Donostiako Urumea frontoia (1926)… eta, 1979ko abuztuaren 2an Oiartzungo Madalensoro38 pilotalekua. Don Manuel Lekuonak bedeinkatu zuen eta berak jarri zion izena ere.

38   XVI. mendean (1561) leku honetan Sta. Madalenari ermita bat jaso zitzaion eta San Lazaro-ren gaitza (lepra) zutenek zaintzeko leku bat ere bai. Hortik datorkio Madalen-soro izena leku honi. Bi mende geroago (1749), Madalen-soro izenarekin pilota-plaza bat egin zen, orain Beheko Plaza izenarekin ezagutzen duguna. Itxura denez orduan ere garesti joko zuelako kejak izan omen ziren eta, pilota zaletasunak eraginik eta merkeago izan zedin, plaza egiterakoan herri osoak parte hartu zuen. Soro izena ematea ere ez da gauza harrigarria Juan Mari Lekuonaren esanetan. Oiartzunen bertan “pilotasoro” ezaguna da, pilotan aritzeko soroak erabiltzen zirela adieraziz.

107


Euskal Herrian ezker pareta hedatzen ari zen neurrian, berehala, Zesta punta modalitatearen eraginez, beste nazioetan ere ezaguna bilakatuko zen ezker paretaren sorrera, esaterako: Estatu Batuetan, Cuban,… Pilota gaurkotasun biziko objektua dugu eta masa-fenomeno gisa XIX. mende amaieratik aurrera ezaugarri esanguratsuenetako batean bilakatu zen. Kirol fenomenoaren sorrera ate-joka ari zen uneak dira. Literatura Nobel saridun Francois Mauriac bera XX. mendea “kirolaren mende” gisa izendatzera ere iritsi zen. Kulturaren39 ekoizle gisa presentzia izugarria lortu Oiartzun. Madalensoro frontoia. du mundu osoan, globalizazio-prozesua bidelagun izanez. Egitura askotan gertatu ohi den bezala, osagaiak eragin handia du osotasunaren gainean eta, nola edo hala, pilota, egungo kultura-modu ugariren elementu baldintzatzaileetako bat dugu. Gaia landu duten ia egile guztiek ados dira esatean, kirolaren jatorri historikoan zein kirolaren kontzeptuaren inguruan ez dagoela adostasun bateraturik. Aitzitik, kirol modernoaren sorrera eragin zuten arrazoi, egoera eta zioei buruz hitz egiterakoan, antzeko gauza gertatzen da. Carl Diem (1971) kirol historiadoreentzat, “ariketa fisiko guztiak kulturalak izan ziren bere jatorrian”. Arrazoi horiek zeintzuk diren jakingo bagenu, XIX. mendearen azken laurdenean eta XX. mende hasieran kirolak izandako nazioarteko hazkunde eta hedapen izugarria azaltzen lagunduko ligukete, baina zentzu horretan, gaia lantzen duten hainbat teoria, hipotesi eta ikuspuntu ditugu eta kasu askotan, baita ikusmolde desberdinak ere. Kirola zer den esatea ez da erraza; izan ere, kirola ez da adiera bateko hitza. Kirol kontzeptua aldatuz joan da denboraren poderioz eta garatu den gizartearen bilakaeraren arabera. Nolanahi ere, bere agerpen guztietan daude ezaugarri batzuk: lehia, aurkakoei irabazteko nahiz geure mugak gainditzeko; ahalegin fisikoa eta, azkenik, kirolaren arauak daude, mundu osoan indarrean daudenak eta baita gure pilota munduan ere. Testuingurua begiratuta, egun pilotaren gaiari ekitea ikuspegi oso batetik ez da batere erraza. Kontzeptuaren ikuspegitik, gaur egun “pilota kirol gisa” hartzen 39   Kulturaren

definizio baten bilaka hasiko bagina, hainbat aukeren artean, laburrena eta adierazkorrena hurrengo hau izan liteke. Kultura: hain zuzen, jende multzo baten bizimodu osoa. Eta zalantzarik gabe, egungo kirolak egundoko lekua eta eragina du gizarte osoan. 108


duguna, XX. mendeko fenomeno bat da, XIX. mende amaieran garatzen hasi zena askoren ustez. Pilota kirol bezala, une historiko bakoitzeko gizartea islatzen duen elementu bilakatu da. Pilota modernoa, berriz, hainbat garai eta ekoizpen-moduren gainean hegan dabilen kirol-jarduera transzendentea dela esan dezakegu. J. P. Callede-k euskal pilotak egungo kirol-erara aldatzeko izan dituen moldagarritasuna eta ahalmena azpimarratzen dizkigu, betiere bere nortasun propioa galdu gabe (1990: 78). 8.2. Joko berrien sorrera Pilotaleku berriek, pilota-joko berrietara egokituko dira berehala. Horietako bat Joko garbia40 modalitatea izango da. Ikuskizun aparta emango duen joko-mota eta, era berean, teknika berezia lantzea eskatuko duen modalitatea. Jarraian etorriko dira, zesta-punta, erremontea, pala… modalitateen praktika. Berehala, herritarren eta ekonomiaren gorakadarekin batera, giro merkantila osatuko da eta etengabean iraganarekin talka egingo du. Pixkanaka aberats berriak sortuko dira eta, ondorioz, gailentzen den gizarte-orden berri bat osatuko da etengabeko aldaketekin. Enpresario gizonak sortu ondoren, pilotaren inguruko ikuskizunak errotik aldatuko dira. Aldaketa hauen nabarmentze zuzena adieraziko du Jose Joko garbi modalitatea ezker paretean. Iguaran, historiagile tolosarrak: «La identidad rigurosamente vasca de la pelota comienza con el blé» (Zulaika, 1995: 219). Pentsaera honekin ere, aldekoak eta aurkakoak suertatuko dira XX. mende erdira arte. Aurrez, pilota-jokoaren eduki semantikoak olgeta, jolasa, desafioa, bazuen ere ezaugarri, pilota kirol bihurtuko da eta XIX. mende amaieran pixkanaka funtzionamendu arautuaren bidea hartuko du. Horrela adierazten dute Bajot, Gorosabel, Amorós (1848) eta Peña eta Goñi-ren (1892) lanek. Euskal pilotaren inguruko ekimen komertzialak abian jarriko dira eta, denbora laburrean munduan gehien ezagutzen den 40   Joko

garbia. Zeharkako pilota jokoa da. Plekan oinarritutako jokoa. Pareta baten aurka jokatzen dena. Gerora zesta punta izango zenaren modalitate aitzindari edo aurrekaria izan zen. Xisteraz jokatzen da, baina zesta puntakoa baino xistera txikiagoa da joko garbikoa, eta ez du pilota atxikitzeko ipurdi edo zabalgunerik. Joko garbiko modalitatean pilota ezin da xisteran atxiki, zesta puntan bezala. 109


pilota-jokoa euskaldun gutxiren kirola izango da. Argentinan Meltxor Guruzeaga errenteriarrak asmatutako zesta-punta modalitatea oso kirol ikusgarri bihurtuko zen bere ezaugarriei esker eta, EEBBetako negoziogileek laster antzeman zituzten euskal jaialaiek (estatu batuarrentzat zestapuntaren ordezko adierazpena) eman zitzaketen etekinak. Pixkanaka pleka jokoa nagusituko da eta, pilota joko industrialaren amua ate joka hasiko da Euskal Herrian ere. Joko zuzenetan aurrez oiartzuar pilotari asko ezagutu baditugu ere, XIX-XX. mendean plekara egokitu eta ezker paretean zein trinketean jokatu zuten pilotari oiartzuarren zerrenda Oiartzungo pilotari zaharrak deituriko 10. kapituluan ikusiko dugu.

Zesta puntan jokatzeko erremintak.

Elgoibar. Plekaren onarpen irudia.

110


9. XX. MENDEA. PILOTA JOKO INDUSTRIALAREN AMUA ATE JOKA XX. mende hasieran, prest egon, eta “aurreikus ezin daitekeen” horretara egokitu beharra izango da, kontuan edukita, modalitate berrien aukeren multzoa zabaltzen den neurri berean, aurreko asmo eta ohitura zaharrak murrizten direla. Zenbat eta aukera gehiago izan, zailtasun gehiago izango ditugu etorkizunean, pilota zein modutakoa egin adosteko orduan ere. XX. mendea aldaketa eta gorabehera handiko garaia izan zen, eta aurreko mendean zegoen garapenaren ideia positibista eta itxaropentsua kolokan jarri zen. Truchuelo historialariaren esanetan, Lehen Mundu gerrak ordura arte zegoen ikuspegi baikorra hankaz gora jarri zuen. Eta 1917an hasi zen Errusiar iraultzak beste garai batean sartzen ari zirela ikusarazi zien munduko biztanleei (batez ere mendebaldeko herritarrei). Hori gutxi balitz, geroago iritsiko ziren totalitarismoek (faxismoa, nazional-sozialismoa eta estalinismoa) eta Bigarren Mundu Gerrak ekarri zituen izugarrikeriek modernitate osoaren ideia astindu zuten bere oinarrietan. 9.1. Pilotaren instituzionalizazioa abian Pilotalekuen eraikitze prozesuak etengabean jarraituko du XX. mendean (baita munduan zehar ere) eta era desberdinetako instituzio edo federazio arautzaileak (afizionatuen mailakoa eta profesional mailakoa bereiztu egin zituzten) sortuko dira. Lehiaketa puntualak abian jarriko dira eta, ikuspegi industrialak erakarpen berezia sortuko du une horretako elite politiko, dirudun, artista eta intelektualen artean. Pilota irabazpide moduan hartzen da, pilota-enpresak sortuko dira eta artekariak apustularien arteko bitartekaritza-lanetan hasiko dira (1880ko hamarkadan) lehenbiziko aldiz. Kuriosoa bada ere, XX. mende amaiera arte ez da ezagutu (pilota munduan) emakume artekaririk, gure ustez. Ikertutako datuen arabera, Maria Lourdes Esnaola Etcheverry (Deba, Gipuzkoa, 1950) 1985. urtean zehar Mutrikuko frontoian (Jolas Nahi enpresan) aritu zen artekaria da emakume bakarranetarikoa. Apustuak izango dira enpresa hauen irabazien oinarri, eta, kontrolpeko apustua bihurtuko da negozioaren bizkarrezurra (Zulaika, 1995: 23). Arrakasta sozialaren eraginez, aurrez ezagutu ziren kirol-egunkariaz gain (“pelotari”, “la pelota”…), La Voz de España, Diario Maria Lourdes Esnaola emaNavarra, El Diario Vasco, Deia, El Correo, Egin… ­kume artekaria. egunkariek pilota industrialaren jarraipen gertukoa egingo dute. Apustuak eta euskal pilota beti lotuta egon badira ere, etekinen ondorioek markatuko dute modalitate jakin baten indartzea edo ez. Larramendik XVIII. mendean esaten zuen moduan, XX. mendean ere banaezinak dirudite pilota jokoak eta apustuak. 111


Raketistak Deban (1915) eta Eibarko eskolan (1936).

Pilotaren ikuspegi industriala Euskal Herritik kanpo ere zabalduko zen. Emakumeek ere ezagutuko zuten boom hura (aurrerago aipatuko da zehatzago) orain ehun urte. 1917an inauguratuko zen raketisten lehen frontoia Madrilen. Ildefonso Anabitarte enpresari donostiarraren ideia izan zen. Egurrezko raketa sendoekin eta teniseko pilotarekin hasi baziren ere, berehala hartu zuten larruzko pilota. Honek abiadura eta, ondorioz, ikusgarritasuna eman zion jokoari. Arrakasta lagun, frontoiak hedatuz joan ziren Espainiar Estatuan nahiz Ameriketan. Zabalkuntza honek pilotariak eskatzen zituen, eta horrela sortu ziren raketa eskolak. Profesionalak ziren partaideen artean euskaldun asko ziren. Miren Uzkudun Tapia (Asteasu, 1922)41 mundu mailako lehen emakume kirolari profesionaletako bat horien artean. Oso gazterik joanak gehienak eta, lehen irabazpide asko eta askorentzat. Kanpora begira zesta-punta izan da munduan zehar gehien Miren Uzkudun Tapia (Asteasu, 1922). zabaldu den pilota modalitatea. Aiurri aldizkaria. Europan (Bartzelona, Madril, Milan), Amerikan (AEBetan, Kuban, Mexikon), Afrikan (Egipto) edo Asian (Txinan edo Filipinetan) jokatu izan da zesta-puntan XX. mendean. Azken urteetan, ordea, gainbehera izan du zesta-puntak munduan zehar eta gaur egun AEBetako frontoi batzuetan, Mexikon, Frantzian eta Filipinetan bakarrik jokatzen da Euskal Herritik kanpo. 41   M undu

mailako lehen emakume kirolari profesionaletako bat. Apretone baserrikoa zen, eta Asteasu ezizenarekin aritu zen lanean raketista moduan, hemezortzi urtez mundu osoan zehar. Besteak beste, Mexikon, Kuban, Bartzelonan edota Tenerifen aritu zen. 112


Euskal Herrian eskuak, zesta-puntak, palak eta erremonteak izango dute arrakasta gehien profesional munduan. Erremontea modalitatea oso lokalizatua izan bada ere (Nafarroa eta Gipuzkoa oro har) une oparoak bizi izan ditu XX. mendean zehar. Profesional mundu honetatik harago, afizionatu munduan lehen lehiaketen esperientziak abian jarri baziren ere, etendura izan zuten Gerra Zibilaren garaian. Profesionalen antzera, eskuz, palaz, zesta puntaz eta erremontean ere jokatuko ziren txapelketak han ete hemen. Urte hauetako guztietako pilotaren historia egiteko modu asko egon daitezke, eta errazena behar bada punta-puntakoak izan diren pilotariekin (profesionalekin) osatzea izango zen. Lan honetan, profesional izan direnak kontuan hartu badira ere, ahalik eta herritar gehien sartzen saiatu gara (hainbat elkartetakoak). Oiartzunen afizionatu munduan ezagututako arrakastaren berri emango da Herriko Elkarteak deituriko 2. atalean. 9.2. Pilota giroaren etenaren norainokoa Gurean izandako hainbat gerratek, XX. mendeko une askotan Oiartzungo errebotearen hazkundea eta pilota giroa galarazi zuten, bai eta kirolarena ere orohar. Agian gehiago nabarmendu zen Euskal Herria bezalako herri batetan, pilota giroa bi naziotan banatua egonik. Horrek Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko errebote mailako harremanak asko zaildu zituen Munduko Lehenengo Gerratean zehar (1914-1918), Espainiako Gerra Zibilean (1936-1939) eta Munduko Bigarren Gerratean (1939-1945). Harreman horiek beharrezkoak ziren bientzako eta guztiz nahitaezkoak Bidasoatik alde honetara gelditzen ziren errebotearen hondarrentzako. Betidanik, Iparraldeko errebote giroa erreferentzia izan bada ere, Lehen Mundu Gerraren ondoren jasandako apalaldian Hegoaldekoen laguntza puntualak (bereziki Orioko Enbiltarrena) beharrezkoak izan zituzten errebotea suspertzeko. Horrela adierazten dute Kapito Harri (Uztaritze) taldeko Peletrat jokalari aita-semeek. Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan “belaunaldi oso bat desagertu zen”, soldadu joan behar izan zuten 6.000 euskal herritar hil baitziren. Ikus gerla Gerra hastearen albistea, Eskual­ garaian Ipar Euskal Herrian gehien zabaldua zen duna astekariaren 1914ko abuztuaren Eskualduna42 agerkariak zioena: 7ko zenbakian.

42   Eneko

Bidegainen testuan (2012: 04) oinarritua. Eskualduna euskarazko astekaria zurien eta gorrien arteko lehia politikoaren erdian sortu zuen Louis Etcheverry politikari bonapartistak. Elizarengandik hurbil, eta Errepublikaren kontra, Frantziako eskuinaren ildo politikoko astekaria zen, eta Ipar Euskal Herriko milaka etxetara heltzen zen. 113


Sistemaren krisitik enfrentamendu zibilera pasatako garai hauetan, ondore kaltegarriaz gain, istilu sozial gogorrak ere gertatu ziren. Era batera edo bestera pilota giroa ere erabat zapuztu zelarik. Garaiko prentsa oharrak kontuan hartuz gero, isilaldi nabarmena gertatu zen Oiartzungo zein beste herri askotako pilota munduan. Ordura arte ezagutu ohi ziren desafio, erronka eta txapelketa asko erabat baztertuta gelditu ziren. Kontuan hartzeko datua da 1918ko irailaren 7koa. Hamar bat urteko ilunpe luzea eta gero (errebote giroa bai, baina, giro korapilatsua bizi zen) Eusko Ikaskuntzaren jaietako batzordeak, Oñatin bildurik Orioko, Billabonako, Usurbilgo eta Donostiako jokalarien artean errebote partidu bat ospatzea erabaki zuen. Oiartzunek talde bat baino gehiago bazituen ere, ez zen bertara gonbidatua izan. Ideologia kontua ote? Garai hauetan Euskal Herriko lurraldeetan, era askotakoa zen unibertso soziala, eta ñabardurak baldintzatzen zituen landako eta hiriko joera politikoak. Urtxalle oiartzuar pilotariak gertutik bizi izan zituen Lehen (1833-1839) eta Bigarren Karlistaldia (1872-1876) eta liberalen alde posizionatu izanak ekarri zizkion bai, bere ondorioak. Gauza bera nozitu behar izan zuten Gerra Zibilaren (1936-1939) aurretik zein atzetik oiartzuar pilotari askok. Egoera istilutsu horretan, 1936an frankistek II. Errepublikaren aurka altxatu zirenean, oiartzuar eta beste errepublikazaleei “Rojos”43 deitzen hasi ziren (Testigantza zuzenak entzun ditugu Oiartzun: Gerra Zibila 1936-1939 ahotsak. eus.) ahozko ondarea atalean. Gerra hura frankistek irabazi zuten. Hori bai, hiru urtez iraun zuen gerrak utzi zuen saminik Oiartzungo pilotarien artean. Errebote taldeko Irigoien, Aranburu eta Olaizola pilotariak bertan hil baitziren. Pilota giroan, batez ere, artekari eta epaileen artean “Rojo” hitza ohikoa bihurtu zen, batez ere, pilota profesional munduan. Hitz honen atzean zegoen pentsamenduak gorrotoa eta ezinegona sortzen zuen eta, agintari frankistek pilota enpresari eta pilota kudeatzaile askoren laguntzaz, debekatu egin zuten “Rojo” hitza erabiltzea frontoi industrial zein besteetan. Gerriko gorriarekin jokatzera irteten ziren pilotariei “Colorados” deitzea inposatu zuten (Ondarroako Historia Taldeak). 80 urte geroago, “Azul” eta “Colorado” hitzak entzuten dira sarri-sarri gure frontoietan, agian frankista pentsamendu handirik ez den pilota munduan ere. Noiz arte? Gerrak utzitako zauriak oraindik bizirik zeudela, baziren pilotari profesional batzuk kantxaratzean bere alkandoran X hizkia eramatera behartuak izan zirenak, abertzale izateagatik. Ez dugu tamaina honetako gertakizunik jaso oiartzuar pilotarien artean. Gerra Zibilak baino gehiago, Gerra Zibila amaitu zen bezala amaitzeak markatuko du ondoren Oiartzunen eratu zen pilota giroa. Herria zatiturik zegoela diote, eta errebotea eta pilotari dagokionez mehatxatua. Etsipena eragin zuen berehala. Eta etsipen horretatik, kimuak gero. Gerra galdu zuten askoren ametsa erori egin zen, eta batzuek jorratu nahi izan zuten pilotaren norabidea errotik aldatua izan zen. Hainbat 43   “Rojo”.

Euskaraz gorri. XIX mendetik aurrera iraultzaileei, ezkertiarrei, bereiziki sozialista eta komunistei emandako izena. 114


sektore sozialetako nahiak zapuztu, mespretxatu eta ukatu zirelarik. Hitz batean, isilaldi bat ezarri zen. Aurreko mende amaierako pilotaren goratze hura, XX. mende erdi aldera izatezko ahaztura izatera pasako da une askotan. Hari batek zeharkatzen du historia, fina batzuetan, lodia besteetan. “Zuk entzuteko, nire hitzak mehetzen dira batzuetan”, idatzi zuen Pablo Nerudak. Historiaren objetua beti eraikuntza bat dela gogorazten digute, eta iraganak herri baten sorreran eta bilakaeran daukan garrantzia azpimarratu. Xabier Leteren hitzak ongi aplikatu daitezke garai hauetan: “ez daukanak ongi ohi daki edukitzea zein den ona”. 1940. hamarkadatik aurrera, lehiaketa ofizialak ezagutuko dira han eta hemen eta horrek zaletasuna sortu zuen oiartzuar pilotarien artean. Zaletasun hori bizirik mantendu zen Oiartzunen urte askotan eta, bertako pilotariak beti nabarmendu dira Gipuzkoako Herri Arteko Pilota Txapelketa, Euskal Herriko, Federazioen Arteko Espainiako Txapelketa edo Munduko Txapelketa mailan. XX. mendearen amaiera arte, goi mailako pilotari afizionatu zein profesional ezagutuko dira Oiartzunen. Euskal Herritik kanporako aktibitatea modalitate eta nazio bakoitzaren barruko gatazken araberakoa izango da. 1960. hamarkadan ezagutuko da lehen beheraldi nabarmena eta, Espainian eraikitako frontoi askok ere (erremintako enpresak), lur joko dute eta itxi egingo dira. Sona handiko pilotariak etengabe sortuko badira ere, etekinak murriztu dira, batik bat, gizarteak beste ohitura berri batzuetara jo duelako. Oiartzunen, jakina da, Kontzejupea herriko haur, gazte eta heldu gehienen jolasleku eta jokaleku nagusiena izan zela 1940. hamarkadatik aurrera. Oiartzuar askok bertan dituzte oroitzapen politenak, eta denek pilotarekin lotutakoak. Kontzejupea bilakatzen zen Oiartzungo jendearen eguneroko bilgune nagusia, baina, larruzko pilota bat erostea luxu handia zenez garai hauetan, bakoitzak egiten zituen bere saiakerak pilota bat ahal zen moduan egiteko; kortxoa edo goma puska bat hartu, hariarekin bildu eta, sarritan, esparatrapu zati bat gainean jarri eta aritzen zirenaren testigantzak jaso ditugu. Beste kasu batzuetan, galtzerdi pare baten hariarekin egindakoak erabiltzen zituztela ere jakin dugu. Hala ere, jakin izan dugu Oiartzunen bazirela pilotak alokatu, josi eta zaintzen zituzten pilotazale edo arduradunak. “Barbero” (Inazio Arbelaitz), Antonenea (Iriarte familiaren denda) eta Zapateronea (Olaizolatarrak) dira jende askok gogoan dituenak. Hauek “baratero” izenarekin ziren ezagunak. Baziren barateroak pilotagileak zirenak (beste herri batzuetan), baina, baita pilotak beste batek eginak izan arren, hainbesteko diru baten truke alokatzen zutenak ere (Oiartzungo kasuan). Barateroen beste funtzio sozial bat hauxe zen: bertako zein kanpokoen artean partiduak edo desafioak antolatzea. Pilotaz betetako zorroa eta sebo potearekin joaten ziren barateroak ezagutu ziren 1950. hamarkadatik aurrera. Baita, bata handi bat jantzi eta alboetako poltsikoak neurri desberdinetako pilotez beteta joaten zirenak ere. Pilota bat alokatzeagatik orduko pezeta bat kobratzen zela (ez beti) jakin dugu Oiartzunen. Partiduko kobratzen zuten garaiak ere ezagutuak dituzte batek baino gehiagok. 115


Kasu gehienetan, barateroen lana maila sozial baxuko herritar pilotazaleentzat bideratua izan zen. Pilota zaletasuna suspertzen eta mantentzen lagundu zuten “elkarte ezkutuen” papera jokatu zuten urte luzez Oiartzunen. Berandutxoago sortuko ziren kirol eta pilota elkarteak. 9.3. XXI. mendea. Nora goaz? Aldaketa handiko garaiak bizi ditu Euskal Herriak. Eta aldaketak zalantza dakar, kezka eta larritasuna zenbaitetan. Baina gauza ederrak egiteko gai izan da Oiartzun ataka zailetan, eta orain ere egingo dituela uste dugu. Mundu profesional honetatik harago (Oiartzunek profesional asko eman baditu ere), dejada txokora boteaz jarraitu dute pilotari eta pilotazale oiartzuarrek XX-XXI mendeko urte luze hauetan. Herriko ohitura zaharrekin erlazionaturik egon diren aktibitate asko antolatu (aurrerago emango da bakoitzaren berri) eta aurrera emanaz ibili dira Lartaun, Girizia, Oiartzun. Barateroa egon ohi zen leku bat. Oiarpe, Txost, eta Raketistak Lehen eta Orain elkarteak. Dudarik ez, exijentea zaigu etorkizuna marraztea, kontuan hartu behar direlako iraganaren ezagutza, ibilaldiaren esperientzia, orain arteko estrategien balioa eta, batez ere, datorrena edo etor litekeena usaintzeko gaitasun intelektuala. Aurreko mendetik (XX. hasita) hona, ordea, akulturazio-prozesu azkar batean gauzak erabat aldatuz doazela uste dugu. Ohitura berrien sorrera adierazten da kontsumo-sistemaren eraginez, sukalderaino sartu dizkigute eta berrikuntza horiek. Ondorioz, kulturaren parte handia izan arren une batean edo bestean zokoraturik geratzeko arriskua ere izan duen pilota ere gure eguneroko kontua da. Haustura eta dibertsifikazio fenomenoa nagusitu da. Lipovetsky-k (1990) esana da “kirolaren moda jakinek metastasi kontrolaezina dakartela. Eta era berean, konkistatzaileak direla moda hauek eta zirrikitu berriak kontrolatuz datozela”. Egungo kirola gure egungo gizartearen erreferentziazko puntu pribilegiatua bilakatu da eragin politiko, ekonomiko eta identitate handiarekin (Medina eta Sanchez, 2006). Kirolak egungo gizarteari bizitza ulertzeko, bizitzan egoteko eta, batez ere, bizitzeko filosofia oso bat eskaintzen diola esan genezake. Gizartea kirol zaletu egin da eta bere hiztegiak gizarte honen modu eta formak gainditzen ditu. Herriko hizkeran, kirolaren ikuskera egunero kontsumitzen da: “lau txapel lortuak ditu”; “hamar partidu segidan irabaziak”; “kirol-espiritua izan behar du pilotariak”; 116


“lehiakortasun-espiritua izan behar da”; “lehiakortasuna bizitzarako funtsezko giltzarri dugu”… Beste esaldi asko bezala, egunero entzuten ditugunak dira eta, hala ere, ez da hain nabarmena gizartea kirolaren biktima denaren susmoa. Horren ildotik, pentsa liteke kirolak gizarte horren azpian dagoena barneratu eta kirol-mailara igo duela. Hau da, gizarte horren azpian dagoen arrakasta eta garaipenarekiko irrika biziegia, porrot egiteari sekulako izua izatea, ororen gainetik lehiatu eta irabazteko desioa, etab. Bi hitzetan, kirola ere gizartearen biktima dugu. Pilota-jokoa kirol bezala kontsideratzen bada ere, kontuan hartu behar da hainbat modalitate desberdinez osatutako kirola dela, bakoitzak bere ibilbide partikularra jorratu duelarik denboran zehar. Beraz, aniztasuna da jokoaren ezaugarri nagusiena. Xalbador, Urepeleko bertsolariak kantatu zuen bezala: “Joko huntan lau molde dezakegu ikus: esku-larruz, xisteraz, palaz edo eskuz. Bainan den denak arima ber-beraren gorputz”. Herri mailako pilotaren dinamikan, berdintasuna eta guztion eskubideak ziurtatzeko kezka eta presa berezia adierazten den garai hauetan, aniztasunerako, desberdin pentsatzeko eta esperimentatzeko, benetan tarte txikia ikusten da. Uniformizazioan ari da bilakatzen progresismo honen toten nagusienetako bat, eta pilotan ere eragiten ari da ideal berdintzaile hori. Homogeneotasuna bilatzen da eta honek antzutu egiten ditu beste hainbat ideia, gure ustez. Ildo honetatik, pilotaren etorkizuna eta identitatea aztertzerakoan, erreparo handiarekin jokatu beharrean gaude. Pilota pribatizatu izanaren ahotsak ere badira, kirol eraikinak sakralizatu izanarekin batera. “Pilotaren etorkizunak gehiago eduki dezake iragan ez mamitutik, ametsetik baino”. Ez dago kontraesanik: izango bagara, izanaren sokari eutsi beharko diogu, pilota modalitate batzuen tradizio ideologiko jakinen sareetan katigatuak geratu nahi ez badugu. Iraganari diogun zorra da, etorkizunera bideratu ezean kitatu ezin dugun zorra. Orain arte esan eta idatzitakoaren arabera, pilotak doinu propio bat ekoiztu dezakeelakoan gaude. Sinesgarritasuna eta ortzi-muga errealitatetik harago jartzea ezinbesteko ariketa izango delarik. Horretarako elkarlana nahitaezko izango da, eta gure ametsak ekoizteko, elkartasun zein errespetuzko ikusmolde kritiko, aberats, ausart eta askea izateko baliabideak bideratu beharko ditugu. Arlo batzuetan patxadaz bizi izan dugu prozesua, baina zuloak uzten zituen prozesua askotan, eta hori da arazoa. Batez ere herri mailako transmisioan. 9.4. Eta nola egin transmisioa? Pilota munduan ere bide berriei irekita egoteko garaiak direla uste dugu. Aurreko historia guztia ikusi eta ikasita, prest egon beharko dugu XXI. mendeko ideologien talkaz desikasteko. Diskurtso progresista batek modu manikeoan marka dezake zer den bultzatzekoa (modalitateen aniztasuna ikusita) eta zer ez, aurrez gertatu zen bezala. Herri mailan, abentura polita izan daiteke, aurrera begira pilota praktikarako planteamendu koherente xamar bat sortzen saiatzea. Zein bidetatik saia gaitezke? Gure ustez, lehenik, nortasun (Identitatea) kulturalaren dibertsitatea (gure modalitate guztiak) ondo kudeatzetik. Ikusi dugu aniztasuna dela gure pilota-jokoen 117


ezaugarri bat. Zalantzarik gabe, alderdi honetan Euskal pilota-jokoak aberatsak dira. Hala eta guztiz ere, aberastasun hori oztopo bihurtzen dela aipatu ohi da behin baino gehiagotan. Gure iritzian aberastasuna berez ez da trabaren iturri. Arazoaren zergatia, aberastasun honekin zer egin erabakitzean datza. Gure ekarpen txikian honi nola aurre egin? Gogoa izatea ez da nahikoa, egitea da funtsa. Tamainako erronka honekin abiatzea ikusten da: herri mailako elkartasuna lortzea pilota inguruko irizpideetan, autoeraketa eta iraunkortasuna ematea bide berriari, eta herrian pilota ulertzeko modu asko daudela sinistu. Sarritan erabili ohi ditugun, balioak, baloreak, euskal kultur irizpideak‌ inflaziotzat jo izan ditugu eta etengabeko diskurtsoan erori garela uste dugu. Eta, balioei ezin zaie diskurtsoekin eutsi. Orokortasunetik zehaztasunera beste urrats bat eman daitekeela sinisten dugu. Komeni bai, behintzat. Esparruak bereizi eta herri mailako akordio batekin egungo pilotak dituen hiru aukerak bideragarriak eta bultzatzeko modukoak direla uste dugu: 1. Kultur ondarea bultzatzeko diren jokamoldeak izendatu, zaindu eta errespetatuz. Pedagogiaz eta legedia berriez egin behar dena, ausardiaz. 2. Herritarren arteko aisialdirako jokamoldeak izendatu eta eskarien araberako auzo-txapelketak, koadrilen artekoak edo topaketak antolatuz. Beraz, norbere burutik eta pausoz pauso hondar aleak jarriz hastea onena. 3. Goi mailako lehiaketan parte hartzeko bideak ere jorratuz. Batetik, Oiartzungo emakume pilotarien kolektiboa proiektuan inplikatuz eta, bestetik, azken denboraldietan nolabaiteko dinamika daramaten pilota elkarteak kontuan hartuaz. Bigarrenik, nola egin desiragarri pilotazale izatea oiartzuar belaunaldi berriei? Hori da arazoetariko bat. Herrian sekulako lana egin dela errekonozitu beharra dago behin eta berriro. Baina, hala ere, arlo eta modalitate batzuetan argi gorri batzuk pizten ari zaizkigu. Elkarren beharra dugula ulertu, eta apustu komunak nola egin adosteko une egokia dela uste dugu. Beraz, etorkizunera begira deseatzen dugun errealitatearen mamua argitu asmoz, ezinbestekoa izango zaigu herriko eragile guztien artean herri mailako egiturazko dinamika definitzea eta zentzua ematea. Mamia eta axala zorrotz bereiztea, azken batean. Etorkizuneko gazteenganako ekarpen garrantzitsua izaten jarrai dezake pilotak gure herrian. Urte luzez beraiekin izandako ondorio jakin bat islatzen baitu pilotak une honetan. Sentimenduz, pasio dezenterekin eta konpromiso moduan gauzatua izatea eskatzen badu ere. Ahalegin bakarretan jarraituz gero, minorizazioak dakarren inertzia historikoan eroriko ginateke berriro, eta bide horretatik ez gara gai izango gure izaera kulturala, soziala eta nazionala emantzipatzeko bidean jartzeko. Urtetan hainbeste gauza aldatu dira, jakina pilota-jokoak, pilotariak, erremintak, Oiartzungo gizartea, marketina, komunikabideak‌ dena hain desberdina izanik, zer da pilotasoro haiek ziren orduko berdina? Ezer gutxi! Pilotarekiko pasio komunak berpiztu, elkarrekin lan egiteko gozamena gaurkotu eta, aurrera jarraitzeko grina besterik ez zaigu gelditzen. 118


119

Jokalekua horma bat edo bi bata bestearen aurka jarriak osatzen du (erreboterako) plaza librea. Batzuetan bakarrik, besteetan, Eliza eta Uda­ letxearekin osatzen du triangelua.

PLAZA LIBREA EDO PILOTASOROETAN

Jokalekua

Larruzko paleta

ERREBOTEA

Xistera

Joko Garbi

Pala motza

Gomazko paleta

LAXOA

Espezialitatea Eskuz

Jokalariak

Jokalariak

ZEHARKAKO JOKOAK EDO PLEKAKOAK

BOTE LUZEA

Espezialitatea

JOKO ZUZENAK EDO LUZEAK

9.5. Pilotan jokatzeko era desberdinak (1)


120

Teilatu batez estalitako lauki-zuzen itxurako lau horma dituzte. Teilatutxo bat osatzen duen behe-galeria, oinarrian zutabeak dituena eta frontisean leiho bat “frailea” deritzona.

TRINKETEA

Jokalekua PASAKA Eskularruz

Espezialitatea

Jokalariak

JOKO ZUZENAK EDO LUZEAK

9.6. Pilotan jokatzeko era desberdinak (2)

Xarea

Larruzko paleta

Gomazko paleta

Pala zabala

Eskuz

Espezialitatea

Jokalariak

ZEHARKAKO JOKOAK EDO PLEKAKOAK


121

Frontoi luzea, 60 m arte. Zesta-puntarako, erremonterako eta ukitu handiko pilotaz aritzeko palarako frontoi tipikoa dugu.

EZKER PARETA: FRONTOI LUZEA

Frontoi motza, 30 edo 35 m-ko luzera artekoa. Eskua, joko garbia, paleta eta horrelako beste zenbait espezialitateetarako erabiltzen da, zeinetan erremintak pisu gutxikoak diren eta piloten bizitasuna txikiagoa den.

EZKER PARETA: FRONTOI MOTZA

Jokalekuak

Frontenisa

Joko Garbi

Pala Motza

Erremontea

Zesta-punta

Larruzko paleta

Gomazko paleta

Pala lodia

Espezialitatea

Eskuz

Jokalariak

Jokalariak

FRONTOI LUZEA

ZEHARKAKO JOKOAK EDO PLEKAKOAK FRONTOI MOTZA Espezialitatea

9.7. Pilotan jokatzeko era desberdinak (3)


122

ZIMITORIOA

KONTZEJUPEA

Jokalekua

Espezialitatea

PASAKA Eskuz eta Eskularruz

Espezialitatea

Jokalariak

Jokalariak

JOKO ZUZENAK EDO LUZEAK

9.8. Pilotan jokatzeko era desberdinak (4): Bereziak

Jokalariak

Jokalariak Mende askotako historia luzea du atzean Elizaldeko zimitorioak, urte luzez oiartzuarrentzat pilotan jokatzeko lehen topagune nagusienetarikoa. Batez ere, eskuz aritzeko.

Espezialitatea

Eskuz eta palaz jokatzea, alegia.

Aurrez aipatu ditugun modalitate asko egokitu daitezke Elizaldeko kontzejupera. Orokortasun horren barruan badago Oiartzunen ohitura berezirik:

Espezialitatea

ZEHARKAKO JOKOAK EDO PLEKAKOAK


9.9. Pilota eboluzioaren bi aurpegiak JOKO ZUZENAK EDO LUZEAK

ZEHARKAKO JOKOAK EDO PLEKAKOAK

• Herri mailan islatzen duten giroa, baloreak, gizarte pre-industrialekoak dira. Joko komunitarioaren talde kontzientziarekin jarraitzeko prest agertzen dira batzuk. Zalantzan jartzen hasiko dira besteak.

• «Pleka» edo pilota modernoa berrikuntzari aurre egiteko prestatzen ari da. Debeku jakinen gainetik, norabidea eta helburuak zehaztuak ditu.

• Aurrerapen gisa, zumezko xisteraren sorkuntzak uste ez zen bideetarako aukerak irekiko zituen. Plekan hasteko funtsezko erreminta izango zen.

• Pilota ohitura asko saihestuz, plekak ateak irekiko dizkio espiritu merkantilista izango duen aro berriari.

• Ikuskizunaren barruan, jokoetara jokatzeak zekarren luzapen handia bere horretan geldituko da. Kontaketa, kintzeka eta jokoka egiten jarraituko da.

• Jokoa, espazio fisikoa eta baita denboraren kontzeptua ere erabat aldatzen da. Jokoetatik tanto-kopuru zehatz batetara jokatzeko erabakiak hartuko dira. Berehala ez bada ere, tanto jakin batzuetara (22, 30, 40…) jokatzeko hautua egingo da.

• Garaiko gizarte erritualarekin sintonian zegoen giroa osatzen jarraituko zuen. Modalitate jakinetan, bizi-iraupenerako ahalegin handiak egitea eskatuko zuen.

• Modalitateak berregokitu egiten dira garai berrietara eta, pilotazaleari ikuskizun berria eskaintzeko prest da. Pilotari profesionalaren perfila agertuko da.

• Desafioan eta norgehiagokan oinarritzen ziren partiduak izango dute jarraipenik. Era publikoan eta plazetan.

• Pilotaleku berri askotako eremuak pleka jokorako agertoki espresak (pribatuak) bilakatuko dira. Pilota industrialaren amua ate joka zetorren.

• Pilotariak edo taldeak herri edo bailara bateko ohorea defenditzen jarraituko zuten. Gizarte erruralarekin sintonian jarraitzeko prest zeuden herri txiki batzuk.

• Pilota enpresek pilotariak kontratatuko dituzte, eta ikusleen arteko trabesak diru iturri bilakatuko dira. • Pilotari askorentzat “ofizio” eta “ogibide” bilakatuko da pilota.

123


ZEHARKAKO JOKOAK EDO PLEKAKOAK

JOKO ZUZENAK EDO LUZEAK • Sentimenduari atxikitako apustu nostalgiko haiek pixkanaka indarra galduko dute. Hala ere, herrikoen aldeko leialtasun puntualak jarraipena izango du.

• Pleka jokoaren arrakasta nabarmentzen hasi zen eta joko horrekin egindako bananbanako apustuek herriarteko edo taldeen arteko apustu edo desafioekin egindakoek baino arrakasta handiagoa lortu zuten (Sagastizabal, 1996)44.

• Joko zuzenak pixkanaka indar eta prestigio galtze batean sartuko badira ere, herri batzuetako lan eskergaren ondorioz, XXI. mendera arte irauteko indarra erakutsiko dute. Oiartzun, adibide.

• Pilota modernoa jokatzeko era, gustagarri egingo da Euskal Herritik kanpora ere. Sona handiko pilotariak Hego Ameriketara joango dira kontratatuak. Plekaren arrakasta eta onarpena geldi ezina da.

• Garaiko informazio iturriak jarraituko dute. Ahoz ahokoa, kartelak, eta tarteka bada ere, prentsa oharrak.

• Telebistek, idatzizko hedabideek, irratiek… profesionalizatutako modalitate batzuen aldeko apustua egingo dute (XX-XXI. mendea). • Pilotaren inguruko lehen esatari euskaldunak ezagutuko dira.

• Garaiko pilotari ospetsuak ezagutu dira Oiartzunen kasuan.

• Modalitate askotako profesional eta afizionatu izan dira oiartzuar asko. Batzuentzat ogibide izan delarik.

• Emakume oiartzuarren presentziarik ez dugu topatu.

• XX. eta XXI. mendean ezagutu dira emakume pilotariak Oiartzunen. 44

44  Carballo,

124

D. (2015). Aldiri aldizkarian eginiko adierazpenean oinarritua. 49-53. orrialdea.


10. OIARTZUNGO PILOTARI ZAHARRAK (XVII-XX) XVII ZUAZNABAR, Juan lopez. (1623). Bote luzean. Apaiza zen.

XVIII ERRIBERA. (1720). Hernanin bote luzean jokatu zen desafioko figura. GAZTELUMENDI, Sebastian. (1728). Bote luzean eta pasakan. INDART, Tomas. (1733). Bote luzean eta pasakan. ZULOAGA, Juan Jose. (1733). Bote luzean eta pasakan. ZULUAGA, Jose Antonio. (1759). Bote luzean eta pasakan. GAZTELUMENDI, Jose. (1769). Bote luzean eta pasakan. ALZUGARAI, Felix. (1769). Bote luzean eta pasakan. INDART DESKARGA, Isidro. Laxoan eta batez ere palan.

XIX AIESTARAN, Ramon “Potono”. 1886-1900. Punta bolean eta Joko Garbin. ALTAMIRA LEKUONA, Jose Joaquin, “Zarpa”. Bote Luzean, Laxoan eta Errebotean aritua. ANTZA, Manuel. Peña y Goñiren esanetan erreboteko sakalaririk onena XIX. mendeko erdialdean. Blazyren ustez, apaiza zen. ARPIDE URDANPILLETA Manuel Ignacio “Melchor”. XIX. mendeko erdialdean erreboteko pelotaririk onena.

125


ARRONDO. Bigarren gerra karlistan, Alzaa generalaren partidakoa zen. BERRONDO ARRESEIGOR, Antonino. “Berrondo”. Punta bolean eta Xisteran.

ETXEBERRIA, Ignacio. Pasakan, laxoan, errebotean, blekan eta trinketean. ETXEBERRIA, Tomas. Pasakan, laxoan, errebotean, blekan eta trinketean. ETXEBERRIA, Pedro “Tandilero”. Tomasen semea. Tandilen (Argentina) jaioa. Punta bolean eta pasakan.

126


INDART BELZUNZE, Jose Ramon “Michico-Muttiko”. Bote Luzean, laxoan eta pasakan. Beheko plazako errekorra dauka. LEKUONA REZOLA, Manuel “Urtxalle”. Bere garaiko pilotaririk onena modalitate guztietan, laxoan, errebotean, pasakan, blekan eta trinketean.

127


OTEIZA, Miguel. Palan, Laxoan eta Errebotean aritua.

• Nahiz eta Oiartzunen jaioak ez izan, Oiartzunen bizi eta Oiartzungo taldeetan jokatu zuten pilotariak: “Arroxko”. JOSE MARIA FAGOAGA. Beratarra. Laxoan eta Errebotean. “Otharre”. JUAN BAUTISTA BORDA. Azkaindarra. Laxoan eta Errebotean. “Tolosa”. JOSE ANTONIO IRAZUSTA. Tolosarra. Laxoan eta Errebotean.

XIX-XX MITXELENA AMIANO, Lucas “Guerrita”. Punta bolean. Atzelaria XIX. mendeko bukaeran eta XX. mendeko hasieran jokatu zuen.

MITXELENA URBIETA, Jose “Pepe Miche”. Punta bolean. XIX. mendeko bukaeran eta XX. mendeko hasieran jokatu zuen. Kuban hil zen.

128


XX ABRIL REY, Enrique. Palaz. Lau aldiz Espainiako txapelduna 1943-44-47 eta 1950ean. “Dos siglos de Pelota vasca, en defensa del juego de Rebote” izeneko liburua idatzi zuen.

ANTON ARRUE, Manuel. “Botikayo zaharra”. Errebotean. 1936ko gerra aurreko Oiartzungo taldekoa. ARANBURU ILLARRAMENDI, Felix. “Arrietakua”. Eskuz. ARANBURU IRASTORZA, Carlos. “Carlos Ttentte”. Eskuz.

129


ARANBURU IRASTORZA, Leoncio. Errebotean. 1936ko gerra aurreko Oiartzungo taldekoa. ARBELAIZ OIARBIDE, Anselmo. Ibarrekoa. Eskuz. ARISTIZABAL ETXEBERRIA, Tomax. “Arkale”. Errebotean. 1936ko gerra aurreko Oiartzungo taldekoa. BARAIBAR AGIRRE, Manolo. Eskuz. BARAIBAR REKALDE, Joxe Manuel. Eskuz. BERMUDEZ RIVERA, Jose Luis. Eskuz. BERRONDO MARTINEZ, Francisco. “Oyarzun”. Nahiz eta Bartzelonan jaioa zen, aita oiartzuarra zuen, Antonino Berrondo Arreseigor. XX. mendeko hasierako puntista.

BERRONDO MARTINEZ, Manuel “Berrondo II”. Nahiz eta Bartzelonan jaioa zen, aita oiartzuarra zuen, Antonino Berrondo Arreseigor. XX. mendeko hasierako puntista. BERRONDO MARTINEZ, Luis “Berrondo III”. Nahiz eta Bartzelonan jaioa zen, aita oiartzuarra zuen, Antonino Berrondo Arreseigor. XX. mendeko hasierako puntista.

130


CASTRO ARRUE, Jose Ramon. Palaz. EGILEGOR PORTU, Emilio. Eskuz. ESKUDERO LEKUONA, Joxe Migel. Azaingoa. Eskuz. ESKUDERO LEKUONA, Lazaro. Eskuz. ETXEBERRIA PORTU, Manuel. “Moriko”. ETXEBESTE. Inazio. Sarako Inazio. Frantziako txapelduna trinketean. ETXEGOIEN LEKUONA, Xegundo. Makinetxekoa. Eskuz. GALARDI AMANTEGI, Sebastian. Eskuz. GALARRAGA ISASA, Iñaki. Eskuz. GALDOS ARBIDE, Faustino. Eskuz. GAZTELUMENDI LARRALDE, Hilario. Eskuz. GAZTELUMENDI ORKAIZAGIRRE, Joxe. “Joxe Barbero”. Eskuz.

Manuel Etxeberria Portu, “Moriko”.

Iñaki Galarraga Isasa.

Joxe Gaztelumendi Orkaizagirre, “Joxe Barbero”.

131


GELBENZU LASA, Esteban. “Pexkador”. Eskuz. GOLDARAZ MENDIOROZ, Francisco. Eskuz. IPARRAGIRRE MITXELENA, Martin. Eskuz. IRAGORRI INZIARTE, Antonio. Eskuz. IRASTORZA ERAUSKIN, Inocencio. Petranekoa. “Irastorza I”. Erremontean. Espainiako txapelduna 1946an. Profesionala.

IRASTORZA ERAUSKIN, Antonio. “Irastorza II”. Erremontean 11 aldiz Gipuzkoako txapelduna eta Espaniako txapelduna. Palaz eta eskuz. IRIGOIEN LARRAÑAGA, Fondakoa. Errebotean. 1936ko gerra aurreko Oiartzungo taldekoa. IRURZUN OLAIZOLA, Felix. Eskuz. LANDA ARZALLUS, Agustin. Zulotiar. Eskuz. MITXELENA IMAZ, Luix. Zamatetakoa. Palaz. OLAIZ OIARZABAL, Luis Iyerutxikikoa. Eskuz. OLAIZOLA LANDA, Pedro. “Periko Artxaya”. Eskuz.

132


OLAIZOLA OLAIZOLA, Manuel. Eskuz. OLAIZOLA OLASO, Joxe Manuel. “Xapatero”. Errebotean. 1936ko gerra aurreko Oiartzungo taldekoa. Eskuz. OLAIZOLA OLASO, Julian. Eskuz. OLAIZOLA OLASO, Luis. Eskuz. SANTA CRUZ AGIRREBENGOA, Angel Mª. Eskuz. SORONDO BERRONDO, Antonio. Xisteran.

SORREGIETA GORRITI, Antonio. Eskuz. SORREGIETA GORRITI, Jose Mª. Eskuz. SUSPERREGI LAZKANOTEGI, Joxe Manuel. “Xaluto”. Eskuz. URRIOLABEITIA MITXELENA, Andoni. Eskuz. URRIOLABEITIA MITXELENA, Paul. Eskuz.

133


URRIOLABEITIA MITXELENA, Josu. Erremontean profesionala. Eskuz, palaz.

ZABALA JAUNARENA, Joxe Manuel. “Kollao”. Eskuz. ZALAKAIN MUGURUZA, Luix. Eskuz. ZAPIRAIN ARBIDE, Xabier. Eskuz. ZAPIRAIN ETXENAGUSIA, Joxe Manuel. “Estanko”. Eskuz.

XX. mendearen bigarren erdian hasi zen eskuzko pilota profesionala indarra hartzen eta, asko nabarmendutako bi pilotari azkoitiar urte luzez Oiartzunen bi izan ziren. Bata, LUZIANO JUARISTI, Atano X, “Atanillo”. Bere azken partidua zuriz jantzita, beste hiru pilotari oiartzuarrekin batera jokatu zuen.

1989. Argazkian: A. Ezponda, I. Azpiroz, Arzelus epailea, J. M. Mitxelena eta Atano X. 134


Atanillok Irunen erositako pilota goxoak saldu ohi zituen garai bateko Atamitx jatetxean (Oiartzun). Herriko kontzejupean aritzeko aproposak izaten ziren. Bestea, JUAN RAMON TAPIA, Tapia II. Eskuzko profesionala izan ondoren, birkalifikatu egin zen “amateur” bezala eta Lartaun pilota elkarteko fitxarekin jokatu zuen. Oiartzunen hil zen (2018-01-02).

BIBLIOGRAFIA Abril, E. (1970). La pelota en una y otra época. VI Campeonato del mundo de pelota. FIPV. Donostia. Abril, E. (1971). Dos siglos de pelota vasca. Caja de Ahorros de San Sebastián y Real Sociedad Vascongada de los Amigos del País. Amenabar, B. (2001). Euskal pilotako joko zaharren azterketa eta aplikazio didaktikoa. Jentilbaratz, Cuadernos de Folklore 7. Eusko Ikaskuntza. Amoros, F. (1830). Nouveau manuel complet d’education physique, gimnastique et morale. Paris. Aranberri, L. Amatiño (2015). XVII. mendeko frantziskotar pilotariak. Eibar.org. Arratibel Epelde, F (1998). Pilotaren Historia Billabonan. Behar Zana Kirol Elkartea. Kutxa Fundazioa. Donostia. Arraztoa, T. (2004). Guante-Laxoa. La modalidad más antigua de la pelota vasca. Autoedizioa. Iruña. Arraztoa, T. (2010). Laxoa. La pelota en la plaza. Celnit Edizioak. Lizarra. 135


Astiazarain, M. I. (2003) Gipuzkoako Eliz Ataurreak. Gipuzkoako Foru Aldundia. Azurmendi, J. (1992). Espainolak eta Euskaldunak. Donostia. Elkar. Bajot, A. M. (1854). Eloge de la paume. Imprimerie de Lottin. Paris. Barandiaran, J. M. (1960). El mundo en la mente popular vasca. Auñamendi bilduma. Itxaropena. Zarautz. Barandiaran, J. M. (1972). Obras completas I. Diccionario ilustrado de Mitología vasca y algunas de sus fuentes. La Gran Enciclopedia Vasca. Bilbo. Blanchard, K eta Chesca, A. (1986). Antropología del deporte. Bellaterra. Bartzelona. Blazy, E. (1929). La Pelote Basque. Sordes. Baiona. Blazy, E. (1932). Le Musée Basque et la pelote. Bulletin du Musée Basque. 4. Ustaritz: Baionako Euskal Museoa. Bombin Fernandez, L. eta Bozas-Urrutia, R.(1976): El gran libro de la pelota. Madril. Bringas, M. (2003). Estrategia, táctica y técnica en la pelota vasca. TU Comunicación. Donostia. Bueno, I (2003). Pilota Beasainen / La pelota en Beasain. Beasaingo Udalaren Aldizkaria. 11. zka. Callede, J. P. (1990). Pelote basque, expression culturelle et/ou pratique sportive. EPS 224. Cantarero, L., Medina, X., Sanchez, R., (2008). Actualidad en el deporte: investigación y acción. Ankulegi antropologia elkartea. Carballo, D. (2015). Aldiri aldizkaria. Carballo, D. (2015). Pilota jokoaren desagerpena espazio publikotik. Aldiri aldizkaria. Carballo, D. (2016). Pilotaren erraiak. Baleike. Caro Baroja, J. (1971). Los Vascos. Istmo. Madril. Caro Baroja, J. (1974). Introducción a la historia social y económica del pueblo vasco. Txertoa. Donostia. Casaubon, J. eta Sabalo, P. (2003). Euskal pilotaren gogoa eta artzain jokoak. Elkarlanean. Donostia. Dawe, A. (1988). “Las teorías de la acción social”. Historia del análisis sociológico. Amorrortu. Buenos Aires. De Luze, A. (1933). Le magnifique histoire du jeu de paumme. Bossard. Paris. Diem, C., (1966): Historia de los deportes. Bartzelona: Editorial Luis de Caralt. Díez Mintegui, C. eta Hernández García, J. M. (2006). Más allá de la práctica deportiva. Gipuzkoako Foru Aldundia eta Tolosako Udala. Egaña, I. (2013). Euskal Herriaren historia laburra. Txertoa. Elbée d, Ch. (1921): Les jeux de pelote basque. Gure Herria 1-12. Baiona. Etxeberria, E eta Ugalde, A. (2010). Beti Alai Aste Ta Jai. Pilotaren Historia Seguran. Segurako Udala. Galbete, V.(1974). Miscelánea de datos para una historia del juego de la pelota. Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, 16. Institución Príncipe de Viana. Iruña. Gallop, R. (1948). Los vascos. Castilla: Madril. 136


García Ferrando, M (1990). Aspectos sociales del deporte. Una reflexión sociológica, Alianza editoriala. Madril. Garcia, F, Puig, N. eta Lagardera, F. (2009): Soziologia del Deporte (3. edizioa). Alianza editoriala. Madril. Geertz, C. (2001). La interpretación de las culturas. Gedisa. Bartzelona. González Abrisketa, O. (2005). Pelota vasca. Un ritual, una estética. Muelle de Uribitarte Editores, S. L. Bilbo. Gorosabel, P. (1972). Noticia de las cosas memorables de Guipúzcoa, La Gran Enciclopedia Vasca, 3ª Edición, tomo I, sección II, “De los juegos, diversiones y fiestas”. Bilbo. Gorosabel, P. (1853/1956). Bosquejo de las antigüedades, gobierno, administración y otras cosas notables de la villa de Tolosa. Pedro Aristeguiren inprenta. Zizurkil. Humboldt, W. F. Von (1975). Los vascos. Apuntaciones sobre un viaje por el País Vasco en la primavera de 1801. Donostia. Iguaran, J. (1963). Personajes importantes en la historia pelotazale. Boletin Banco de Tolosa. Iguaran, J. (1964). El juego vasco de pelota. ¿Desde cuando empieza a ser vasco el juego de pelota? Boletín Banco Tolosa. Iguaran, J. 1965a. Autores antiguos y modernos que nos hablan de pelota. Boletín Banco Tolosa. Iguaran, J. 1986 y 1987. Acercamiento histórico al mundo de la pelota. Euskal Jai, 6. Imbuluzketa, G. (1999). Pashaka, un juego de pelota perdido. Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra. Iraola, R. (1995). Pilota Bertsolarien Jardunean. Jakin aldizkaria 88. alea. Donostia. Iztueta, J. I. (1886). Gipuzkoatarrak plaza agirikoetan jokatu oi dituzten pillota partiduak. Euskal-Erria, 15. Donostia. Iztueta, J. (1968). Historias de las danzas memorables de Guipúzcoa. Los pelotaris. La gran enciclopedia vasca: Bilbo. Jovellanos, M. G. (1790/1983). Espectáculos y diversiones públicas. Informe sobre la Ley Agraria. Cátedra. Madril. Kazabon, A. (1992). Pottolo pilotaria. Donostia: Gipuzkoako Ikastolen Elkartea. Kazabon, A. (1996). Pottoloren zazpi aurpegiak. Donostia: Gipuzkoako Ikastolen Elkartea. Larramendi, M. (1986). “Coreografia de la muy noble y leal provincia de Gipuzkoa”. Editorial Amigos del Libro Vasco. Lande, L. (1877/1930). 1931an Martín de Anguiozarrek itzulia. Tres meses en el País Vasco. RIEV, XXI y XXII. Herria, 10. Baiona. Lekuona, M.(1959). Del Oyarzun antiguo. Gipuzkoako Foru Aldundia. Donostia. Lekuona, J. M. (1982). Ahozko Euskal Literatura, Erein, Donostia. Larunbe, F. (1997). Euskal Pilotaren Irakaskuntza eta Entrenamendua Gaurkotzeko I. Batzarrerako egindako lanean oinarritua. Vitoria-Gasteiz: SHEE-IVEF. Lipovetsky, G. (1990). “El imperio de lo efímero. La moda y su destino en las sociedades modernas”. Editorial Anagrama. Bartzelona. 137


Mandell, R. (1986). Historia cultural del deporte. Bellaterra. Bartzelona. Mead, G. H. (1972). Espíritu, persona y sociedad. Paidos. Buenos Aires. Medina, F. X. eta Sanchez, R. (2006). Revista de Dialectología y Tradiciones Populares. Mendoza, F.(1916). El juego de la palma en Pamplona: Para la historia de la pelota. Euskalerriaren alde, 137: 510-511. Donostia. Otermin, J. M. (2017). Amezketa: herri kirolzale baten memoriak. Amezketako Udala. Pastor, J. L. (1997). El espacio profesional de la Educación Física en España: génesis y formación (1883-1961). Alcala de Henares: Alcalako Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua. Pelay Orozco, M. (1983). Pelota, pelotari y frontón. Poniente. Madril. Peña y Goñi (1892): La pelota y los pelotaris. J. M. Ducazal inprenta. Madril. Sabalo, P. (1998). Pelota vasca. Haritza. Baiona. Sabalo, P eta Casaubon, J. (2000). Pilotasoro. Haritza. Baiona. Sabalo, J. eta Casaubon, P. (2003). Euskal Pilotaren gogoa eta artzain jokoak. Elkar. Donostia. Sagastizabal, F. J. (1996). Apuntes Durangueses sobre el nuevo juego de pelota. Mensajero. Bilbo. Santana, A. (1993). Baserria. Gipuzkoako Foru Aldundia. Taketani, K. (1998). “Sobre laxoa y chaza” en Taketani, K. Investigación sintética sobre la cultura deportiva en el País Vasco. Kobe. Todorov, T. (2010). Nosotros y los otros: reflexión sobre la diversidad humana. Siglo XXI, Madril. Truchuelo, S. eta M. (2003). Euskal Herriko Historia. Ibaizabal. Tudela, J. (1957). El juego de pelota en Ambos Mundos. Historia y Etnología. Cuadernos del Museo Etnológico, I. Patronato Ramón y Cajal. Consejo Superior de Investigaciones Científicas. Madril. Unsain, J. eta Estanga, M. (1992). Herriko pilota eskolak. Ikaspilota. Gipuzkoako Ikastolen Elkartea. Donostia. Unsain, J. eta Poueyts, M. (1992). Pilota Heziketa Tresna, Euskal Pilotarako Urratsak. Ikastolen Elkartea. Donostia. Unsain, J. (1995). Euskal pilota, bila ditzagun irtenbideak. Jakin, 88. Donostia. Urkizu, P. (1991). Lapurdi, Baxanabarre eta Zuberoako Bertso eta Kantak. II. 1545-1900. Etor, Donostia Uribetxeberria, G. (1992). Oñati. Pilota eta Pilotariak. Aloña-Mendi Kirol Elkarteko pilota saila. Urrutia, J. M. eta Sagastizabal, J. (2009). Erraketistak - Las raquetistas. Durangoko Arte eta Historia Museoa. Urza, C. (1995). Euskal Pilotaren Historia Ameriketan. Jakin aldizkaria 88. alea. Donostia. Usabiaga, O. (2005). Evaluación de la acción de juego en Pelota Vasca: una aplicación en pelota a mano por parejas. Tesi doktorala. Donostia: Euskal Herriko Unibertsitatea. Viada, A. Manual de Sport. Editorial Romo. Madril. 138


Zabala, F eta Garmendia Larrañaga, J.(2007). Tolosa hiriko monografia. Eusko Ikaskuntza. Zufiaurre, J. (1975-76). Euskal Folklore aldizkaria, 1975-1976. Tomo 26. Zulaika J. (1985). Bertsolariaren jokoa eta jolasa. Baroja edizioak. Zulaika, J. I. (1995). Euskal Pilota-Jokoen Historia. Jakin aldizkaria 88. alea. Donostia.

Kontsultatu ditugun artxiboak Oiartzungo udal artxiboa. Kutxa fototeka. Koldo Mitxelena kulturuneko hemeroteka. Gipuzkoako protokoloen agiritegi historikoa. Aiurri aldizkaria. Donostiako Elizbarrutiko Artxiboa. Archivo Diocesano de Pamplona.

139



© Juantxo Egaña



II PILOTA OIARTZUNGO HISTORIAN



II. PILOTA OIARTZUNGO HISTORIAN 1. HERRIKO ELKARTEAK Lartaun Pilotari Saila Girizia Oiarpe Txost Raketistak lehen eta orain 2. JOKO ZUZENAREN BERRESKURAPENAREN KRONIKA (2001-2018) 3. OIARTZUNGO TXAPELKETA HERRIKOIAK Elizalde Altzibar Arragua Ergoien Gurutze Turriotz Karrika Ugaldetxo 4. OIARTZUNGO PILOTALEKUAK A. Zerrendak Pilotasoroak Pilota Plazak Ezker Paretak Bereziak B. Garrantzitsuenak Beheko Plaza Kontzejupea Madalensoro 145


5. OIARTZUNGO EMAKUME PILOTARIAK Bonifacia Teodora Etxeberria Galdos Maritxu Goldaratz Pikabea Coro Iragorri Roteta Mugika Iturzaeta ahizpak (Nekane eta Arantza) Leire Galdos Kontzejupeko Pala Txapelketa Beste talde berri bat: “Emakumea Pilotari” 6. ESKOLA PILOTA 7. PILOTA ETA EUSKARA 8. XELEBREKERIAK 9. SORKUNTZA Bertso pilota Literatura Zinema eta bideogintza Argazkigintza Kartelak Irudiak eta beste Monumentuak eta eskulturak Musika 10. AZKEN URTEETAKO PILOTARI PROFESIONALAK Inocencio Irastorza Erauskin Josu Urriolabeitia Mitxelena Sebastian Mendizabal Sarasola Coro Iragorri Roteta Joxe Juan Esnaola Sein Juan Bautista Galardi Etxeberria Auxkin Perez de San Roman Alkorta Antton Aranburu Anzizar Ander Imaz Retegi Andoni Ugalde Muguruza Bitxikeriak

146


1. HERRIKO ELKARTEAK

LARTAUN PELOTARI SAILA Lehenengo garaia 1959-1971 Lartaun elkartea 1958-12-28an sortzen da. Julio Barrutieta, Don Julio mediku ezaguna, da Presidentea eta Antonio Irastorza, Petraneko Antonito, pilotako delegatua. 1959an Gipuzkoako Pilota Federazioko bazkide edo parte izaten da eta urte horretan bertan antolatzen da lehenengo pilota txapelketa eskuz. Maiatzaren 10ean hasten da eta Xanistebanetan bukatu. Igande eta jai egun guzietan jokatzen da bi mailatan sailkaturik: 14-17 bitartekoak (2. Maila) eta 18 urtetik gorakoentzat (1. maila). Txapeldunak 1. mailan Luix Olaiz eta Juanito Etxegoien. 2. mailan Fausto Goldaraz eta Iñaki Arbelaiz. Eskaera egiten da udalari, frontoi baten beharra azalduaz. 1960an, bigarren txapelketa antolatzen da, aurreko urtean bezala bi mailetan. 1. Mailan txapeldunak Rufino Lekuona eta Juanito Lekuona, Juanito Txaparre, eta bigarren Joxe Mari Mendizabal “morro” eta Maximo Egües. 2. Mailan berriz, txapeldunak Fausto Goldaraz eta Jexux Mari Seco eta bigarren Jose Ignazio Santa Cruz eta Jexux San Jose. 1961ean pilota saileko delegatua Rufino Lekuona da eta hirugarren txapelketa antolatzen da. 1. Mailan txapeldunak Artola anaiak izan ziren eta bigarrenak Fausto Goldaraz eta Maximo Egües. 2. Mailan Txapeldunak Jose Ignazio Sarasti eta Ignazio Goldaraz. Bigarrenak Manuel Iparragirre eta Manuel Ignazio Arbide. Finalak abuztuan Xanistabanetan. Baina urte horretan bertan, lehenengo eskuz buruz buruko txapelketa antolatzen da. Azaroan hasi eta 1962ko urtarrilean bukatu. I Torneo Navidad izenarekin. Txapeldun Jose Ignazio Santa Cruz. Bigarren Juanito Lekuona, Txaparre. 147


IĂąaki Galarraga eta Imanol Artola.

Artola anaiak (Rafael eta Imanol) beren osabarekin.

1962an laugarren txapelketa antolatzen da eta urte bukaeran hasi zen Egu­ berritako bigarren txapelketa. 1963ko urtarrilean bukatu zen eta Rafael Artola, Artola II izan zen txapeldun. Aurreko urteko txapelduna bigarren, Jose Ignazio Santa Cruz. 1963an eta 1964an ez zen jokatu Xanistebanetako festetan finalak jokatzen ziren txapelketa, bai, ordea, Eguberritako 1963-64ko txapelketa. 1965ean jokatu zen bosgarren txapelketa. Artola anaiak berriz ere txapeldun. 1970 arte ez dugu berririk. Urte honetan seigarren txapelketa antolatzen da eta bi modalitatetan jokatzen da: Eskuz hiru maila (Infantilak, jubenilak eta helduak),

Genaro Gelbenzu eta Inozentzio Azpiroz garai-ikurrak jasotzen Tapia IIaren eskutik. Jose MÂŞ Egues alkatea atzean. 148

Jose Inazio Urkia eta Josetxo Getaria.


eta paleta gomaz. Xabier Madariagak eta Joxe Ostolazak irabazten dute txapela palazkoan, eta Jexux Lekuona “Plemunta” eta Jexux C. Nuñez izan ziren bigarren. Jubeniletan Luis Lasa eta Sebastian Mendizabal txapeldun. Tomax Mitxelena eta Antton Kazabon bigarren. Eta helduetan Josetxo Getaria eta Jose Inazio Urkia “Xarraka” txapeldunak. Inocencio Azpiroz eta Genaro Gelbenzu bigarren. 1971n zazpigarren txapelketa jokatzen da, eta lehenengoa paleta gomaz binaka. Paletaz Jexux C. Nuñez eta Antonito Irastorza txapeldunak. Undiano anaiak (Victor eta Joxe) bigarren. Eskuz infantiletan Virgilio Alcaide eta Joxemari Mitxelena “Kastro” txapeldunak. Txuma Gaztelumendi eta Joxanton Lekuona “Sillero” bigarren. Jubeniletan Tomax Mitxelena eta Antton Kazabon txapeldun, eta Herce eta Gaztelumendi bigarren. Afizionatuetan Azpiroz eta Mendizabal garaile eta Jose Ignazio Sarasti eta Jose Ignazio Santa Cruz bigarren.

Antton Kazabon eta Tomax Mitxelena, Juan Mari Artola apaiza txapela jartzen. Pedrito Labandibar ondoan.

Jose Ignazio Santa Cruz eta Jose Inazio Sarasti.

Lartaun Pilota Saila (1974-1989) Elkartearen barruan autonomia osoz. Lartaunen bigarren garai hau, 1974an hasten da. Ordurarte ezer gutxi egiten baitzen Oiartzunen pilotaren inguruan. Bertako pilotariak, Irungo Kurpil Kirolak izeneko elkarteaz baliatzen ziren. Norberto Trantxe zen Kurpileko arduradun nagusia, eta hark biltzen zituen Irun aldera inguruko pilotari gazteak. 149


Urte honetan, Pedro Labandibar Lartaungo pelota saileko ordezkari aukeratua izan zen, Lartaungo Batzorde berrian. Lehenengo urratsa. Kurpilen zeuden pilotariak Lartaunen izenean jokatzen hastea izan zen. Hala nola, T. Mitxelena, A. Kazabon, J. M. Mitxelena. J. J. Esnaola, J. M. Esnaola, A. Ezponda, I. Azpiroz. S. Mendizabal, L. M. Azpiroz, R. Rodriguez… Horretarako Pedroren inguruan talde bat osatu zen Larre, Mitxelena, Zalakain eta Albisurekin. Berehala zituen Lartaun Pilota sailak 60 pelotari fitxarekin.

Kurpil Kirolakeko pelotariak, bertan azaltzen dira. Joxemari Mitxelena, Joxe Juan Esnaola, Roberto Rodríguez eta Luismari Azpiroz.

Antton Kazabon Kurpilen txapela jasotzen.

Bigarren urratsa. Oiartzungo VIII. Pilota txapelketa antolatzea izan zen (hiru mailatan, infantilak, jubenilak eta helduak). 70 pelotarik hartu zuten parte. Herri arteko txapelketan parte hartzen du Oiartzunek. Gipuzkoako txapelketetan parte hartzen dute gure pilotariek, eta Gipuzkoan jokatzen diren beste hainbat txapelketetan ere bai. Irunen, Errenterian, Atotxan, Usurbilen, Añorgan, Altzan… Lortutako tituluak: Sei txapelketa irabazi eta beste seitan bigarren. Hirugarren urratsa. Udalarekin harremanetan jarri eta idatziz adierazi frontoi baten beharra. Lehenengo pausoak ematen hasten dira frontoi bat egiteko asmoarekin. 1975ean lan talde berak jarraitzen du. Badira 110 pelotari Lartaungo fitxarekin. IX. Oiartzungo Pilota Txapelketa antolatzen da, eta bertan 80 pelotarik hartzen dute parte. Urte horretan ere hiru mailetan banatzen dira pilotariak: Infantilak, Jubenilak eta helduak edo afizionatuak. Urte horretan lehenengo aldiz antolatzen da Oiartzungo eskola arteko txapelketa, 10-15 urte arteko mutikoen artean, 52 pilotarik parte hartzen dute, eta, jakina, denak oiartzuarrak. 150


1974ko finalak kontzejupean. Sakean Mitxelena, bikotea Esnaola. Errestoan Gaztelumendi eta Alcaide.

1975eko Eskola arteko I. txapelketa. Parte hartu zuten pilotariak.

Inguruko txapelketa gehienetan parte hartzen dute gure pilotariek, eta berriro ere emaitza ezin hobeak lortzen dituzte. Hiru txapelketa irabazi eta beste lauretan bigarren. Urte berean, Gipuzkoako Pilota Federazioaren Batzar Nagusian, Lartaungo Pilota Saila, Gipuzkoako elkarte hoberena izendatua izan zen bigarren mailan. Aurreko urtean Udaleko agintariekin egiten hasitako bilerek jarraipena dute. Behin eta berriz aldarrikatzen du Lartaungo Pilota Sailak pilotaleku berri eta estali baten beharra. Kontzejupea oso frontoi aproposa izanik lehen urratsak emateko, gure pilotariek zailtasunak izaten zituzten pilotaleku handietara moldatzeko orduan. Beste pilotalaku bat behar genuen herrian.

Gipuzkoako elkarte hoberenaren saria Lartaun Pilotari Sailarentzat. Mitxelena, Lartaungo delegatua, Cortazar Gipuzkoako presidentearen eskutik saria jasotzen.

1976ko eskola arteko II. txapelketa. Parte hartu zuten pilotariak.

151


1976ko urte honetan, Lartaungo Pilota Saila indartzen da. Hasierako lan taldea indartuz doa jende berriarekin. 12 laguneko batzordea osatzen da: Presidentea: Pedro Labandibar. Presidenteordea: Xabier Zapirain. Idazkaria: Antton Kazabon. Diruzaina: Ramon Cardona. Delegatua: Jose Cruz Larre. Delegatuordea: Joxemari Mitxelena. Bokalak: Joxantonio Zapirain, Xabier Ruiz, Patxi Urdanpilleta, Joxemanuel Aduriz, Joxejuan Esnaola, Luixmari Lasa eta Joxeinazio Santa Cruz. Aholkulari: Luxiano Juaristi, Atano X.

Eta 68 bazkide lortzen ditugu. Pilotariak, berriz, 122, Lartaungo fitxarekin. – Oiartzungo II. Eskola harteko pilota txapelketa antolatzen da eta bertan 80 pelotarik parte hartzen dute. – X. Oiartzungo txapelketan 100 pelotarik parte hartzen dute. – Eta inguruko txapelketetan, berriz, 7 txapel lortzen dira eta beste 2tan bigarren – Sebastian Mendizabal, Lartaungo pilotaria, profesionaletan hasten da. – Joxe Juan Esnaolak Espainiako txapelketa jokatzen du, Gipuzkoa ordezkatuz. Urte honetan Gipuzkoako Federazioaren Batzar Nagusian, Lehenengo mailako 3. saria jasotzen du Lartaun Pilota Sailak. Udalean agintari berriak eta ideia berriak frontoiari buruz. Lanean jarraitzen du gure elkarteak Pilotaleku berriaren ideiaren atzetik, ahalegin guztiak eginez.

1977ko III. eskola arteko pilota txapelketa. Fueraka jokatzen. 152


1977an Batzordean jende berdintsuak jarraitzen du, aldaketa batzuekin, baina oraingoan 11 lagunek osatzen dute: Presidentea: Pedro Labandibar Presidenteordea: Joxemanuel Zapirain Idazkaria: Antton Kazabon Diruzaina: Joxemanuel Aduriz Delegatua: Joxemari Mitxelena Delegatuordea: Joxejuan Esnaola Bokalak: Joxantonio Zapirain, Xabier Ruiz, Patxi Urdanpilleta, Jose Cruz Larre eta Cesar Zalakain.

73 bazkide badira jadanik eta 115 pilotari Lartaungo fitxarekin. – III. Eskola arteko txapelketan 60 pilotari oiartzuarrek parte hartzen dute. – XI. Oiartzungo pilota txapelketa antolatzen du elkarteak eta sekula baino maila handiagoko pilotariak datoz kanpotik, gure Kontzejupeko txapelketan parte hartzera, 112 pilotari guztira. Udaletxeko eskaileretan galtza zuriak jantzi eta jokatzera. Partiduaren ondoren Kastroneko iturrian izerdiak garbitu eta etxera. Horiek ziren gure baldintzak, baina hala ere inguruko pilotari gehienak gustura etortzen ziren Oiartzuna. – Gure pilotariek inguruko txapelketetan parte hartzen jarraitzen dute eta bi txapelketa irabazten dira eta beste lauretan bigarren. – Esnaolak Torneo GRAVN izeneko txapelketan, Gipuzkoaren izenean parte hartzen du, eta txapeldunorde gelditzen da. Udalak, frontoi berria egitea onartzen du. Aprobatzen da proiektua eta kokapena ere bai.

Roberto Rodríguez sakean.

1976ko kontzejupeko finalak. T. Mitxelena eta Kaza­bon alde batetik eta I. Azpiroz eta Mendizabal bestetik. Joxemanuel Zapirain (Ezkerra) epailea.

153


1978an Batzorde berak jarraitzen du eta bazkide kopurua ere berdintsua: 75 lagun. Pilotari fitxak, berriz, 118. – Eskola arteko IV. Pilota Txapelketa antolatzen da. 40 pilotarik parte hartzen dute. – Oiartzungo XII. Pelota txapelketan 128 pilotarik parte hartzen dute. – Esnaola GRAVNeko txapeldun eta Gipuzkoako 1. mailako buruz buruko txapelduna. – Oiartzungo eta Lartaungo lau pelotari iristen dira Gipuzkoako Txapel­ ketako 2. mailako finalera. Mitxelena-Ezponda txapeldun, KazabonAzpiroz II bigarren. – Beste bost txapela ere lortzen dira inguruko txapelketetan eta beste hirutan bigarren. 1979an 80 bazkide badira lan batzorde beraren inguruan. 100 pilotari fitxa. – Eskola arteko V. txapelketa eta Oiartzungo XIII. Txapelketa, azkeneko aldiz kontzejupean jokatzen da. Eskola artekoan 38 pilotarik parte hartzen dute eta 82k Oiartzungo txapelketan. – Torneo Federaciones izeneko txapelketan Esnaola Espainiako txapeldun geratzen da buruz buru. – Gipuzkoako trinketeko eskuzko finalera, Lartaungo hiru pelotari iristen dira finalera. Azpiroz I txapeldun (Garaiar hernaniarrarekin), MitxelenaEzponda bigarren. – Gipuzkoako txapelketan, infantil mailan F. Kazabon eta Aduriz I, txapeldunorde. – Gipuzkoako txapelketan, 2. mailan Kazabon-Azpiroz II txapeldun. – Beste txapelketetan, bi txapel irabazi eta beste bitan txapeldunorde. – 23 urtez azpiko Mundiala (mundialito) Maulen jokatzen da eta bertan Esnaola, R. Rodríguez, Ezponda eta Mitxelenak parte hartzen dute Espainiaren izenean. – Esnaola profesional egiten da. Madalensoro pilotaleku berria inauguratzen da eta Zaindaritza (Patronatoa) sortzen da, frontoi berriaren kudeaketa aurrera ateratzeko. 1980a. Bazkide kopurua 70 lagunekoa. Pilotari fitxak, 80. Madalensoron jokatzen dira VI. eskola arteko pilota txapelketa, 46 pilotarirekin, eta Oiartzungo XIV. Pilota txapelketa, 98 pilotarirekin. – Gipuzkoako eta GRAVN txapelketak ere Frontoi berrian antolatzen dira. – Gipuzkoako trinketeko eskuzko finaletan, Azpiroz I txapeldun buruz buru eta bikoteka. – Gipuzkoako Pilota txapelketan, 2. mailan, txapeldun Kazabon-Mitxelena. 154


– GRAVN txapelketan, trinketean, txapeldunorde, Ezponda-Azpiroz II. – Gipuzkoako txapelketan alebinetan Zapirain eta Iza txapeldun eta infantiletan Urriolabeitia-Juaristi txapeldunorde. – Beste txapelketetan 5 txapel eta beste bitan txapeldunorde. 1981. Lan taldea murrizten hasten da eta bazkideak ere bai. 65 dira denetara. Pilotarien fitxak, 78. – Eskola arteko VII. pilota txapelketan 38 pilotarik parte hartzen dute eta Oiartzungo XV.ean, 80 pilotarik. – Lehenengo aldiz, I. Madalensoro Txapelketa, paleta gomaz, antolatzen du talde batek (gerora Girizia izango zenak) Lartaunen izenean eta 64 pilotarik parte hartzen dute. Gipuzkoako eta GRAVN txapelketa berriro ere Madalensoron antolatzen dira eta Munduko txapelketa aurreko zenbait pilota partidu ere bai. Beraz, 1981. urtean Madalensoron ia igandero txapelketako partiduak izan zirela baiezta dezakegu. – Gipuzkoako trinketeko eskuzko finaletan, Azpiroz I txapeldun buruz buru eta bigarren bikoteka. – Gipuzkoako txapelketan, jubeniletan Ezponda II-Aduriz, txapeldun. – Gipuzkoako pala motzeko txapelketan, TapiaII eta Iragorri bigarren. – Beste txapelketetan, hiru txapela eta bitan bigarren.

1978ko Xanixtebanak. Finalistak, antolatzaile, babesle eta agintariekin. 155


Gipuzkoako txapelketako finala Hondarribian. Ezponda, Kazabon, Azpiroz eta Mitxelena.

Sebastian Mendizabal.

1982. Lan talde berdintsua. 55 bazkide eta 71 pelotari fitxarekin. – Eskola arteko VIII. pilota txapelketa antolatzen da. Urte horretan bi maila bakarrekin (Benjaminak eta Alebinak). 36 pilotarik parte hartzen dute. – Lehenengo aldiz neskak parte hartzen dute eta bikote bat (Mujika ahizpak) bigarren geratzen dira benjaminetan. – XVI. Oiartzungo pilota txapelketa antolatzen da, eta 96 pilotarik parte hartzen dute. – Madalensoro II Pilota Txapelketa antolatzen du aurreko urteko taldeak Lartaunen izenean paleta gomaz, eta 88 pilotarik parte hartzen dute. – Munduko txapelketan, trinketean, Azpiroz Iak brontzezko domina eskuratu zuen eskuz buruz burukoan. – Gipuzkoako trinketeko txapelketan, eskuzko finaletan, Azpiroz I txapeldun buruz buru eta bikoteka. – Gipuzkoako trinketeko txapelketan, larruzko paletaz, Iragorri, bigarren. – GRAVN txapelketan, trinketean, bigarren Ezponda-Azpiroz II. 1983. Lan taldea gehiago murrizten da. Bazkideak ere bai, 33 geratzen dira eta 51 pilotari fitxarekin. – XVII. Oiartzungo pilota txapelketa antolatzen da. 80 pilotarik parte hartzen dute. – Estatuko txapelketan, trinketean, Azpiroz I txapeldun binaka. 156


Madalensoroko eskuzko finala.

1981eko finalistak, antolatzaileak, babesleak eta agintariak.

– Gipuzkoako trinketeko txapelketan, eskuzko finaletan, Azpiroz I txapeldun buruz buru eta bikoteka. – Beste txapelketetan, 3 txapel eta bi bigarren lortzen dira. – Hijinio Ezpondaren omenez jaialdi berezi bat antolatzen da.

Gipuzkoako trinketeko finala, Azpiroz, Garaiar, Ezponda eta Mitxelena.

1983an Higinio Ezpondaren omenaldian, Reyes Azkoitia, Paul Urriolabeitia, Juanjo Aldako eta Inozentzio Azpiroz.

1984-1989ra Lartaun Pilota sailak ez du txapelketa gehiago antolatzen. Lan taldea pertsona bakar batekin geratzen da, eta Lartaungo pilotariek, elkarteko izenarekin, parte hartzen dute hainbat txapelketetan. 157


Nabarmendu behar da Anjel Ezponda, trinketean Gipuzkoako txapeldun izan zela 1985an eta 1989n eta 1986 Trinketeko munduko txapelketan bigarren Inozentzio Azpirozekin batera. Garai horretan, Antton Kazabon, berriz, Gipuzkoako txapeldun izan zen eskuz binaka 1987an, eta txapeldunorde beste bost urtez.

Gipuzkoako trinketeko finala: Ezponda, Azpiroz, Aizpurua eta Kazabon. Txatxin Azpeitia epailea.

Atano Xak txuriz jantzitako azken partida. Ezponda, Azpiroz, Arzelus epailea, Mitxelena eta Atanillo. Montes txistularia ondoan.

Lartaungo pilotari federatuak Aduriz Cazabon, Jose Manuel Aduriz Rekalde, Gorka Aduriz Rekalde, Manuel Aduriz Rekalde, Venancio Agirrezabala Zabala, Euxebio Aizpurua Garaialde, Aitor Albeniz Carlos, Pablo Albisu Gomez de Segura, Iñaki Albisu Gomez de Segura, Jon Alcaide Iglesias Antonio Alcaide Iglesias, Virgilio Alonso Baños, Gregorio Alonso Galea, Iñaki Ameztoi Iragorri, Joseba Ameztoi Miguelez, Jesus 158

Aramendia Sanchez, Javier Aranburu Egiguren, Koxme Arbelaiz Gelbenzu, Iñaki Arbelaiz Mitxelena, Iñaki Arbide Arrieta, Manuel Ignacio Arbide Urdanpilleta, Pedro M. Aristizabal Aduriz, Xabier Arizmendi Brit, Jose Antonio Arozena Lekuona, Jose Ignacio Arratibel Aristizabal, Mikel Arratibel Aristizabal, Sabino Arrieta Lago, Iñigo Arruti Mujika, Joxemari Artola Labandibar, Imanol Artola Labandibar, Rafael


Arzubia Izagirre, Jose Angel Azpiroz Lekuona, Fidel Azpiroz Lekuona, Inocencio Azpiroz Lekuona, Joakin Azpiroz Lekuona, Jose Manuel Azpiroz Lekuona, Luis M. Azpiroz Ubiria, Jose M.. Balda Arruti, Andrex Basasoro Gutierrez, Luis Angel Bergaretxe Urdanpilleta, Jon Berra Mayo, Aitor C. Nuñez Sorondo, Jexuxmari Castrillejo Amayuelas, Julio Del Barco Lozano, Angel Del Barco Lozano, Pedro Del Barco Lozano, Txomin Egues Artola, Joxemari Egues Artola, Joxemigel Egues Mariezkurrena, Maximo Elizegi Mitxelena, Joxe Elizondo Portugal, Imanol Erauskin Etxenike, Luis M. Eskudero Mitxelena, Xegundo Esnaola Arbelaiz, Juan M. Esnaola Sein, Joxejuan Etxarte Pikabea, Higinio Etxeberria Retegi, Joxe Etxeberria Sarasti, Bittor Etxeberria Txurio, Aitor Etxebeste Jaimerena, Xabier Etxebeste Jaimerena, Xabin Etxegoien Lekuona, Juan Ezkerro Olaizola, Antton Ezkerro Olaizola, Iñaki Ezponda Elizondo, Angel Ezponda Elizondo, Higinio Galardi Etxeberria, Juan Bautista Galardi Etxeberria, Juanjoxe

Galardi Etxeberria, Xabier Galardi Zapirain, Imanol Galarza Pikabea, Xabino Galdos Castillejo, Adrian Galdos Castillejo, Felix Gallastegi Txopitea, Jabier Garrido Martinez, Angel M. Garzia Urbieta, Aitor Gaztelumendi Arrillaga, Miguel M. Gaztelumendi Dobarro, Iñaki Gaztelumendi Dobarro, Jesus M. Gaztelumendi Dobarro, Juan Jose Gaztelumendi Elizegi, Julian Gelbenzu Mitxelena, Genaro Gelbenzu Mitxelena, Ignacio Gelbenzu Rodriguez, Joakin Getaria Iriarte, Jabier Getaria Rekalde, Agustin Getaria Rekalde, Jabier Getaria Rekalde, Joxe Getaria Rekalde, Antonio Goldaraz Pikabea, Fausto Goldaraz Pikabea, Ignacio Gonzalez Agirre, Antton Herce Sanchez, Aitor Herce Sanchez, Manuel Iparragirre Albisu, Iñaki Iparragirre Albisu, Jose Ramon Iparragirre Eskudero, Fermin Iparragirre Mitxelena, Manuel Iparragirre Mitxelena, Martin Iragorri Roteta, Antonio M. Iragorri Roteta Jesus M. Irastorza Erauskin, Antonio Iriarte Mitxelena, Francisco Jose Iriarte Mitxelena, Manuel Irigoien Etxeberria, Iñaki Irigoien Mitxelena, Jexuxmari 159


Irigoien Portu, Imanol Irigoien Sein, Jose Antonio Isasa Irigoien, Mikel Isasa Irigoien, Xabier Iturain Ormazabal, Iñaki Iza Narbarte, Aitor Iza Narbarte, Jose Manuel Iza Narbarte, Claudio Izagirre Carrillo, Jabier Izagirre Elizondo, Jabier Izagirre Elizondo, Joxeba Jauregi Guthier, Esteban Juaristi Puertas, Juan Jose Juaristi Puertas, Luxiano Kalparsoro, Angel M. Kazabon Amigorena, Antton Kazabon Amigorena, Faustino Kazabon Amigorena, Joxeleon Labandibar Etxeberria, Pedro Labandibar Lekuona, Kepa Larre Labandibar, Joxe Krutz Larre Labandibar, Mikel Lasa Deskarga, Joxemanuel Lasa Pikabea, Luis M. Leibar Mendarte, Juanmari Lekuona Arruti, Joxeantonio Lekuona Arzubia, Bittor Lekuona Etxeberria, Juan Lekuona Garmendia, Joseba Lekuona Manterola, Joseba Lekuona Maritxalar, Xabier Lekuona Maritxalar Jose M.. Lekuona Odriozola, Joxemanuel Lekuona Zabala, Juan Bautista Lekuona Zinkunegi, Rufino Lekuona Garaiar, Jexux Leonet Elizegi, Bautista Leonet Elizegi, Jexux 160

Leonet Loinaz, Jose Antonio Loperena Pikabea, Joxemanuel Lopez Agiriano, Estanix Lopez Agiriano, Iñaki Madariaga Iragorri, Xabier Maia Kerejeta, Manuel Manterola Larraza, Tomax Martiarena Labandibar, Esteban Martiarena Salvador, Bixente Mateo Santamaria, Danier Mendizabal Iturria, Inazio Mendizabal Sarasola, Jose Mª Mendizabal Sarasola, Sebastian Mitxelena Arbelaiz, Jose Krutz Mitxelena Arbelaiz, Mikel Mitxelena Artola, Angel M. Mitxelena Cazabon, Joxemari Mitxelena Etxenagusia, Andrex Mitxelena Etxenagusia, Jose M.. Mitxelena Etxenagusia, Tomax Mitxelena Irastorza, Joxe Mitxelena Irastorza, Nikolax Mujika Iturzaeta, Arantxa Mujika Iturzaeta, Nekane Mujika San Jose, Mikel Oiarbide Martinez, Miguel Angel Oiarzabal Bertiz, Jabier Oiarzabal Galarza, Jose Andres Oiarzabal Galarza, Juan Oiarzabal Galarza, Xabino Oiarzabal Saizar, Luis M. Olaizola Antxustegi, Iñaki Orbegozo Gelbenzu, Imanol Ostolaza Linazasoro, Joxe Otegi Ibarguen, Joxeba Otegi Oiarzabal, Jabier Pagadizabal Labandibar, Xabier Perurena Deskarga, Jabier


Pingarron Gaztelumendi, Jesus M. Pingarron Gaztelumendi, Antonio Pingarron Gaztelumendi, Jose Javier Retegi Zulueta, Ibon Ribera Garmendia, Iñaki Ribera Sanzberro, Xabier Rio Del Etxeberria, Joxemari Rodriguez Martiarena Jose M. Rodriguez Martiarena, Juan Jose Rodriguez Martiarena, Roberto Rodriguez Mitxelena, Cecilio Rodriguez Vaquero, Miguel Angel Roson Goikoetxea, Roberto Roteta Iarza, Jexuxmari Rubio Herrera, Karlos Ruiz Aranburu, Xabier Ruiz Grande, Jose Antonio San Jose Galarraga, Jexux Santa Cruz Gelbenzu, Jabier Santa Cruz Gelbenzu, Jose Ignazio Sarasti Cazabon, Andoni Sarasti Cazabon, Imanol Sarasti Lizarralde, Jose Miguel Sarasti Mujika, Jose Ignazio Seco Otegi, Jesus M. Sesen Zalakain, Joxe Sesma Galarraga, Aser Sesma Galarraga, Ibon Sesma Galarraga, Iñaki Sierra Franco, Antonio

Soliño Iriarte, Daniel Sorondo Otegi, Andoni Sorondo Otegi, Imanol Tapia Izagirre, Jose Angel Tapia Izagirre, Salvador Tapia Juaristi, Juan Ramon Toledo Flores, Javier Toledo Garmendi, Joakin Treku Azpiroz, Luis M. Tudela Lekuona, Pedro Ugartemendia Lekuona, Xalbador Undiano Olkoz, Jabier Undiano Olkoz, Joxe Undiano Olkoz, Victor Uranga Retegi, Pedro Urdanpilleta Lasa, Francisco Urdanpelleta Lekuona, Nicolas Urkia Ezeiza, Jose Ignacio Urkia Odriozola, Joxe Urriolabeitia Larramendi, Joxeangel Urritegi Oiarzabal, Jose Ignazio Zapirain Herce, Ibon Zapirain Herce, Oskar Zapirain Ruiz, Gorka Zapirain Ruiz, Jon Zapirain Ruiz, Xabier Zinkunegi Ugaldebere, Antonio Zufiria Etxabeguren, Ignacio Ugalde, Matias

161


Pilota saila GIRIZIA KULTUR ETA KIROL ELKARTEA. PILOTA SAILAREN SORRERA LEGALA 1982ko maiatzaren 10ean GIRIZIA pilota elkartea, Gipuzkoako pilota Federazioko kide egin zen, lehen ordezkaria, Iñaki Santesteban Ziganda izan zelarik. Ondoren, Inozentzio Azpiroz, Martxel Toledo, Antxin Ezkerro eta Orkatz Argote izan dira, besteak beste, elkartearen izenean Gipuzkoako pilota Federazioan delegatu gisa aritu direnak.

162


Txapelketak 1982an sortu zen ofizialki GIRIZIA elkartea, nahiz eta 81ean talde bat lanean hasi, eta euskal pilota sustatzeko helburuarekin, Madalensoro pilotalekuan, IĂąaki Santesteban buru zela, gomazko pilotarekin lehen pala txapelketa antolatu zuen Lartaunen babespean. Hainbat bikotek hartu zuten parte eta hauek iritsi ziren finalera: Madariaga eta Sarasola alde batetik eta Arluziaga eta Toledo bestetik. Txapeldunak Arluziaga eta Toledo. Emaitza, 35 eta 27.

1981eko finalaren sari banaketa. Jesus Mari Sarasola, Martxel Toledo, Imanol Arluziaga eta Xabier Madariaga.

Handik hona, 37 urte hauetan, GIRIZIA pilota sailak, Madalensoron zein Kontzejupen hainbat maila eta arloko txapelketa eta erakustaldi ugari antolatu ditu. Madalensoron, eskuz, palaz eta Joko Garbiko partiduak ikusteko aukera izan dugu. Bietan, goi mailako pilotari askok eta askok hartu dute parte, esku pilotako profesionalez gain, Euskal Herriko zein nazioarteko onenak. Euskal Herriko eta Munduko txapeldunak bertatik pasa baitira.

Gaztetxoen mailan Madalensoron antolatutako eskuz binakako txapelketak. 163


J. L. Retegi eta bikote kidea, Madalensoroko txapeldun.

Gaztetxoak partiduak jokatzen.

Madalensoron, Xanisteban festetan, eskuz palaz eta Joko Garbi modalitatean pilotari onenekin torneo moduko bat antolatzen genuen. Hiru modalitatetan jokatzen zen torneo hau 1988an hasi zen antolatzen. Azkenaldian, soilik esku pilota partiduak antolatu izan dira. Txapelketa hauek beti izan dute UDALAren babesa eta laguntza.

Joko Garbiko partiduaren aurkezpena.

Pala partiduaren aurkezpena.

Esku pilotari dagokionez, herriko festetan Madalensoron profesionalen partiduak antolatzen dira. Lehen urteetan LARTAUNek antolatuta, eta ondoren GIRIZIAk, OIARPE sortu arte. Erakustaldi gisa berriz, GIRIZIAk antolatu ditu mundu mailako “palista” onenekin. Esaterako Mussi, Bizozero, Ramirez, Garritz, Insausti, Juan Pablo, Daniel, Garrido, Bonet, Araujo, Mendiluze, Prat, Arrosagarai, Olano, Zeberio, Soraluze, Sanchez. Lizardi, Odriozola,… ikusteko aukera izan dugu. 164


Ezker argazkian, Madalensoron, Bizozero eta Ramirez (Argentina); Garritz eta Musi (Mexiko); Soraluze (Gipuzkoa), Toledo antolatzailea, Mendiluze (Nafarroa), Olano (Gipuzkoa) eta Insausti (Nafarroa). Aldamenean, Nafarroa eta Gipuzkoa pilota Federazioko ordezkariak Juanito Iñarra alkate ohiarekin. Eskuinekoan, GIRIZIA elkartean Garritz eta Musirekin.

Bitxikeria gisa esan, Madalensorora sartzeko sarrera ordaindu behar zela eta hala ere, hauek agortu egiten zirela, eta jakina, Madalensoro leporaino betetzen zela.

Ezkerrean, Madalensoro lepo beteta. Erdian Garritz, Musi, Ramirez eta Bizozero. Eskuinean, Musi pilota jotzen.

Ikuskizun handia ematen zuten aipatu pilotari guztiak, baina bat aipatzekotan, Mussi mexikarra aipatu behar, jokatzeko modua ez zelako ohikoa, alegia, palari alderantziz “de revés” helduta aritzen zelako. Madalensoro pilotalekuan, ohikoa izan da eskuz, Palaz eta Joko Garbiko partiduak ikustea. Baina erremontea ere ikusteko aukera izan genuen 2009an. Bi partidu jokatu ziren, lehengoa; Matxin IV eta Baleztena batetik eta Ibarzabal eta Gaztelu bestetik. Garaipena lehen bikoteak 30 eta 28 markagailuan. Bigarren partiduan Lekunberrik eta Badiolak 40 eta 30 irabazi ziotela Ezkurra eta Zubizarretari. 165


Erremonte. Profesionalak. Zutik: Ezkurra, Zubizarreta, Lekunberri eta Badiola. Makurtuta: Matxin IV, Baleztena, Ibarzabal eta Gaztelu.

GIRIZIA elkartearen pilota sailak, Udalaren babesarekin Madalensoron urtero antolatzen du Euskal Herriko pala txapelketa irekia. Aurtengoa, 35. edizioa izan da eta bertan 90 bikotek, Nafarroa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik etorritakoak, hartu dute parte, gizonezkoen eta emakumezkoen mailan. Beste datu aipagarri bat, GIRIZIA aitzindari izan zen nesken mailan palako txapelketak antolatzen, garai hartan, 1991ean, Federazioak ez baitzuen gomazko modalitatea errekonozitzen.

EHko pala txapelketa. Ezkerrean, 2013ko finalistak. Eskuinean, 2018ko finalistak sariak jaso ondoren. 166


1991. Neska mailan txapeldunak Eli Lasa eta Mertxe Gurrutxaga.

2017ko txapeldunak. Arrillaga eta Leire Galdos.

Aurreneko urteetan Beteranoen txapelketa ere antolatzen zuen GIRIZIAk. Bertan jokatu zuten pilotari “palista� batzuk argazkian.

Honez gainera, 1995. urtean klubeko emakumez osaturiko lehen bikote federatua dugu. Berau Olatz Arbelaitz eta Ainhoa Palomok osatu zuten.

167


Kontsejupen ere aspalditik antolatzen dira txapelketak. Betidanik, bertan, eskuzko pilota partiduk jokatzen ziren, batzuk txapelketa gisa eta beste batzuk erakustaldi gisa Xanisteban festetan. Mendizabal, Azpiroz, Esnaola, Aranburu,‌ Eta oraindik jarraitzen da eskuz txapelketa herrikoia antolatzen OIARPEren eskutik. Baina esku pilotaz aparte, urtero azken 25 urte hauetan, GIRIZIAk paletaz teniseko pilotarekin antolatzen jarraitzen du, hasieran herrikoia zena, orain irekia, banaka zein bikoteka, mutilentzat zein neskentzat. Eta izugarrizko bikote pilak hartzen dute parte. Binakako finalak Udaran Xanistebanetan jokatzen dira eta banakakoarenak abenduan Xanisteban txiki egunean

Kontsejupe txapelketako txa­peldunak.

1997. Kontsejupeko lehen txapeldunak, Katalintxo-Izoztegi.

Gure pilotariak joan izan dira kanpora ere gure kirola erakustera. Adibidez 1998 urtean gure lau pilotari Bruselan izan ziren folklore jaialdi batean eta paleta larruzko erakustaldi partida jokatu zuten. Nazioartean adibidez, GIRIZIA pilota elkarteko Inozentzio Azpiroz eta Angel Ezponda pilotariak trinketean eskuz, eta Martxel Toledok frontoian palaz, hartu zuten parte munduko hainbat txapelketa ofizialetan, besteak beste, Mexikon (1982); Gasteizen (1986) eta Kuban (1990). Baina zoritxarrez, aipatu pilotariek Espainiako selekzioarekin aritu behar izan zuten, Euskal Herriak ez zuelako nazioartean ofizialtasunik. Gainera, Inozentzio Azpiroz, orain Espainiako eskuzko hautatzaile ere bada Hori dela eta, 1990. urtean, Kuban eta Venezuelan, 2004an San Frantzizkon (AEB) eta 2010 Parisen, Martxel Toledo oiartzuarrak, euskal selekzioarekin hartu 168


zuen parte, Kuban eta Venezuelan pilotari gisa eta San Franzikon (AEB) eta Parisen ESAITeko ordezkari gisa. 1998an berriz, Bruselasen, Euskal Herria ordezkatuz eta erakustaldi gisa, paleta larruz aritu ziren lau pilotari.

1990. Kuba. Euskal Selekzioaren delegazioa.

1990. Venezuela. Euskal Selekzioaren delegazioa.

Pilota eskola Oiartzungo Pilota eskola 1992an sortu zen UDALA, GIRIZIA elkartea, HAURTZARO ikastola eta ELIZALDE ikastetxea bazkide modura zituela eta irakasle edo monitore modura, hasiera Asier Iradi, ondoren Inozentzio Azpiroz eta gerora Antxin Ezkerro, besteak beste izan dira. Egun, martxan dago baina 2004 urtean OIARPE (Oiartzun pilota elkartea) sortu zen eta berak hartu zuen esku mailan pilota eskolaren gidaritza.

169


Beste txapelketak GIRIZIAKO pilotariek, OIARTZUN herriaren izenean jokatu izan dute Gipuzkoako Herri arteko pala txapelketetan. 1996. urtean Ormaetxea anaiak (paleta larruz) eta Antxin Ezkerro eta Martxel Toledo (pala motzean) txapeldun izan ziren. 2001ean ere txapela lortu zuen Oiartzunek, kasu honetan, Aitor Ormaetxea Edorta Garzia paleta larruz eta Antxin Ezkerro eta Asier Ormaetxea pala motzean.

Ezkerrean, 1996ko herriarteko txapeldunak. Eskuinean, 2001eko herriarteko txapeldunak.

GIRIZIAko pilotariak 2001ean eta pala motzean, GIRIZIAk, Gamio, Lizardi eta Odriozola pilotariekin Euskal Herriko txapelketa euskal liga bezala ezagutzen dena irabazi zuen. Paleta larruz ere, hiru urtez jarraian, GIRIZIAk Gipuzkoako txapelketa irabazi zuen, bi urtetan Zugarramurdi - Toledo bikotearekin eta hirugarrena, Juanenak eta Toledok osatutakoarekin. Egun ere oiartzuar pilotari ugari ari dira txapelketa ezberdinetan parte hartzen, besteak beste, Ezkerro, Argote, Irigoien, Juanes, Juaristi, Leonet, Mugika… eta aurretik ere beste hainbeste ibili dira, besteak beste, Ormaetxea anaiak, Asier Galdona, Edorta Gartzia… Paleta gomaz modalitatean berriz, oiartzuar ugari ibili dira Gipuzkoa mailan alde batetik bestera txapelketetan parte hartzen. Besteak beste, Madariaga eta Sarasolak osatutako bikotea, Saizar Anaiak, Santesteban anaiak, Sarasti, Iragorri, Juanena, Rodolfo, Virgilio, Roteta, Gamio, Toledo, Ormaetxea anaiak, Otegi anaiak eta azkeneko hamarkadan, Mitxelena, Berebide, Olasagasti, Bidegain, Getaria, Gelbentzu… 170


Behean, paleta gomaz goi mailakoak izanik nabarmendu ziren pilotariak:

Virgilio Alkaide - Jesus Mari Roteta.

Josetxo Gamio - Martxel Toledo.

Jose Luis Juanena - Txuma Iragorri.

Azpian, egun, pala modalitate ezberdinetan ari diren oiartzuar pilotariak:

Zutik: Getaria eta Bidegain. Makurtuta: Juanes eta Hernandez.

Berebide - Mitxelena.

Argote - Ezkerro.

171


Trinketean ere oiartzuar pilotari onak izan ditugu, besteak beste, eskuz Inozentzio Azpiroz, Angel Ezponda, Antton Aranburu… eta paletaz, Antxin Ezkerro, Iker Getaria.

Antxin Ezkerro eta Iker Getaria.

Inozentzio Azpiroz - Angel Ezponda.

Baina pilotari asko eta onak izan baditu GIRIZIAk eta ondorioz txapelketa asko eta nonahi irabazi baditu, besteak beste izan da, hor atzean isilpean musu truk hainbeste urtez lanean aritu diren pilotazale eta laguntzaile hauengatik. Besteak beste, Urriolabeitia anaiak, Nuñez, Iñaki Santesteban, Jose Ramon San José, Joxemari Aristizabal “Arkale”, Joxemari Ibarguren, Joxe Karrera…

Iñaki Santesteban, Joxemari Arkale, Jose Ramon San Jose.

Urriolabeitia anaiak eta Jose­ mari Ibarguren. 172

Paul Urriolabeitia eta Iñaki Santesteban sariak banatzen.

Josu Urriolabeitia.

Joxe Karrera epaile lanetan.


Baina egoera politikoak bultzatuta eta batik bat GIRIZIA elkarteak pairatzen zuen jazarpen ekonomikoa zela eta, 2004ko urtarrilean, hainbat pilotarien gurasoek erabakitzen dute, OIARPE (Oiartzun pilota elkartea) sortzea eta aurrerantzean esku pilotaren ardura hartzea. Ondoren, TXOST pilota elkartea ere sortzen da eta besteak beste, pala, joko garbia eta errebotearen ardura hartzen dute. Beraien lanari esker, egun, plaza libreko modalitate batzuetan Nazioarteko Pilota Federazioko kidea da eta nazio gisa, euskal selekzioarekin aritzeko aukera dute. Txalotzekoa da ofizialtasuna ardatz hartuta nazioartera begira eman duten urratsa. GIRIZIA elkartearen izenean aritu diren pilotari federatuak eta herrikoiak. Besteak beste: Eskuz: Antton Aranburu; Iker Aristizabal; Francisco Arozamena; Inozentzio Azpiroz; Luis Mari Azpiroz; Mikel Bergara; Ignazio Maria Carrera; Jose Ignazio Deskarga; Jose Mari Deskarga; Mikel Deskarga; Aitor Elizegi, Mikel Elizegi; Angel Ezponda; Jokin Hernandez; Ugaitz Ibarguren; Oskar Iparragirre; Axier Iradi; Xabier Iragorri; Oihartze Irastorza; Salustiano Irazuzta; Iñaki Iturain; Antton Kazabon; Ekaitz Lasa; Jose Manuel Loperena; Luis Menta; Julen Muñoz; Higinio Olaiz; Jose Luis Retegi; Gaizka Saizar; Oskitz Saizar; Jose Ramon San Jose; Joxe Sesen; Lino Zapiain; Jon Treku; Haritz Urdanpilleta ERRAMIENTA: Gorka Aierbe; Oinatz Aizpuru; Virgilio Alkaide; Hilario Arbelaitz; Orkatz Argote; Francisco Arozamena; Santos Azpiroz; Ganix Berebide; Francisco Errandonea; Ibon Eskisabel; Tibur Etxeberria; Andoitz Etxebeste; Luziano Etxebeste; Anton Ezkerro; Juan Ezkerro; Asier Galdona; Felipe Galdona; Josetxo Gamio; Edorta Garcia; Juanma Garcia; Jon Gelbentzu; Anton Mari Gonzalez; Iñaki Gonzalez “Flandes”; Rodolfo Gonzalez; Eneko Guridi; Juan Antonio Hernandez; Gorka Iragorri; Txuma Iragorri; Xabier Iragorri; Jose Manuel Iza; Joakin Izagirre; Joseba Izagirre; Xabier Izagirre; Jon Juanes; Jose Maria Lekuona; Martxel Leoz; Xalbador Lizardi; Jose Migel Lopez; Xabier Madariaga; Agustin Makazaga; Anton Mena; Andres Mitxelena; Mikel Mitxelena; Aitor Mugika; Sabino Mugika; Juan Luis Odriozola; Aitor Ormaetxea; Asier Ormaetxea; Roberto Rodriguez; Jesus Mari Roteta; Joseba Roteta; Jesus Mari Sarasola; Jose Luis Saizar; Josemari Saizar; Iñaki Santesteban; Pedro Mari Santesteban; Juan Ramon Tapia; Martxel Toledo; Joxe Xabier Urtxegi; Jose Antonio Vaca; Eneko Villaluze.

173


OIARPE KIROL ELKARTEA

SORRERA Oiartzun beti izan da herri pilotazalea. Kontzejupea, Madalensoro, auzo askotan pilotaleku ugari‌ haurrek beti izan dute pilotan aritzeko lekuren bat. Hala ere, adinean aurrera doazen heinean, pilotan aritzeko gogoa ez da aski eta elkarteren batean aritzea izaten da ohikoena. 2003. urtean Oiartzungo pilota eskola Giriziaren esku zegoen. Giriziak kirol desberdin asko lantzen zituen garai hartan eta pilota sailean ere hainbat modalitate. Garai hartan pilota eskolan zebiltzan haurrek ez zuten inolako arazorik izaten haur mailara iritsi arte, baina behin maila horretara iristean oinarri sendo baten gabezia ikusi zuten pilotari horietako batzuen gurasoek. Hala, kezka zuten guraso batzuk elkartzen hasi ziren, zerbait egin beharra zegoelakoan. Esku pilota hutsa landuko zuen elkarte baten beharra ikusi zuten eta guraso, pilotari ohi edota pilota munduan zebiltzan oiartzuar talde bat osatu zuten, elkartea sortzeko asmoz. Elkartearen helburua Oiartzungo herrian esku pilotan ari nahi zuten haur zein helduei aukera ematea zen, oinarri sendo bat izatea maila baxuenetatik hasi eta helduetaraino. Hori horrela, 2003ko azaroaren 20an Oiarpe Kirol Elkartearen lehen zuzendaritza taldea osatu zen eta 2003ko abenduaren 10ean Eusko Jaurlaritzak Oiarpek aurkeztutako estatutuak onartu eta Kirol Entitate izaera hartu zuen.

174


Oiarpe Kirol Elkarteko zuzendaritza taldeak ateratako lehen argazkia. Goian, ezkerretik eskuinera: Ramon Urdanpilleta, Juanjo Ugalde, Juan Luis Retegi, Inazio Irastorza eta Txema Marin. Behean: Pepi Isasti, Gontzal Odriozola, Euxebio Agirrezabala eta Jexux Imaz.

IBILBIDEA: TALDEA ETA PILOTARIAK Elkartearen sorrerak arrakasta izugarria izan zuen herrian eta esku pilotari bultzada handia eman zion, haurren artean zaletasun handia sortu baitzen. Lehen denboraldian, esaterako, 79 pilotari aritu baitziren jo eta ke Madalensoroko pilotalekuan. Umeen mailan 30 pilotari aritu ziren Mikel Salvador monitore hernaniarra buru zela eta kimuen mailan 24, Josetxo Amiano donostiarrarekin. Haurrak Jose Juan Esnaolaren aginduetara izan ziren, 6 federatuak eta beste 8 federatu gabeak. Kadeteetan eta jubeniletan pilotari bana aritu zen, hauek ere Jose Juanekin. Nagusien mailan entrenatzailea Anjel Mari Ezponda izan zen eta 9 pilotari izan zituen bere aholkuak entzuteko prest. Ondorengo organigraman ikus daiteke nola banatu zen lana elkartean, arduradunak, pilotari kopurua, ordutegiak, zein txapelketetan parte hartzen zuten‌ 175


DIREKTIBA Eusebio Agirrezabala Ramon Uranpilleta Inazio Irastorza Juan Jose Ugalde Juan Luis Retegi Pepi Isasti Antton Aranburu Anjel Mari Ezponda Jexux Imaz Gontzal Odriozola GURASOAK Jose Juan Ugalde Oskar Ibarguren Jexux Imaz Gontzal Odriozola

GURASOAK Inazio Irastorza Juan Luis Retegi Pepi Isasti FEDERAZIOAREKIN HARREMANAK FEDERATUAK

ESKOLARTEKOA MONITOREAK Josetxo Amiano Mikel Salvador ORDUTEGIAK PILOTARIAK Benjaminak (30) 16:45-17:45 Alebinak (24) 17:30-18:30 Eskolarteko txapelketak Herriko txapelketak

Inozentzio Azpiroz

DELEGATUAK Jose Juan Esnaola Antton Aranburu Inozentzio Azpiroz Anjel Mari Ezponda MONITOREAK Jose Juan Esnaola Anjel Mari Ezponda

ORDUTEGIAK PILOTARIAK Infantilak (14) 18,30 - 20,00 Kadeteak (1) Jubenilak (1)

Frontoi Motza Interklubs Udaberri Saria Interpueblos

Informaria Fitxak Txapelketak

ORDUTEGIAK PILOTARIAK Seniorrak (9) 21:00-22:30

TXAPELKETAK Trinketea Gipuzkoako txapelketa Euskadiko txapelketa

2003-04 denboraldiko ikasleen zerrenda. Nagusi mailako pilotariak falta dira, 9Â pilotari. Haur mailatik aurrera hutsunea zegoela garbi ikus daiteke, kadete eta jubeniletan pilotari bana baitago.

176


2003-2004 zerrenda FEDERATUAK Jubenilak: Kadeteak: Infantilak

Izen abizenak Iker Urdanpilleta Lekuona Gorka Agirrezabala Segurola Asier Retegi Oiartzabal Urtzi Oiarbide Arruabarrena Eñaut Loperena Isasti Aitor Odriozola Lizarraga Jon Irastorza Ariztegi Ioritz Manterola Iridoi

Urtea 87 89 90 90 90 90 91 91

FEDERATU GABEAK Infantilak:

Izen abizenak Xabier Aguado Alvarez Beñat Etxeberria Intxausti Julen Idarreta Cardona Endika Loiola Irulegi Unai Odriozola Larrarte Asier Otaegi Queralt Aitor Uranga Artola Jon Intziarte Obando Mikel Alfaro Saizar Imanol Areizaga Ugarte Ibai Intxausti Retegi Aingeru Loperena Kazabon Iñigo Odriozola Labandibar Julen Otegi Odriozola Iñigo Ugalde Muguruza Aritz Arruabarrena Goltzarri Unai Arruti Mitxelena Jon Atxaga Andueza Joseba Azpirotz Iriarte Beñat Diaz de Gereñu Rincón Aritz Garaiar Escudero Ander Garmendia Alonso Andoni Garmendia Gorka Ibarguren Dárceles Joxe Eneko Leibar Dárceles Mikel Leonet Artola Imanol Marin Kortajarena Txomin Nazabal Etxebeste Mikel Peral Arrillaga Imanol Pérez de San Román Uria Mikel Salaberria Mitxelena Andoni Zabala Lekuona Eneko Aizpuru Aláez Asier Bargalló Otxoa de Alba Mikel Belamendia Elgeta Jokin Eizagirre Txurio Mikel Garmendia Aranburu Ander Imaz Retegi Manex Imaz Sarasola Ibai Lekuona Arruti Adur Lizasoain Ezeitza Jon Oiartzabal Zapirain Oier Sarasti Bengoetxea Jon Toledo Retegi Joseba Zabala Lekuona Iker Arbelaitz Mateo Aingeru Arruti Mitxelena Kepa Cordero Pozo Beñat Eskamendi Elizalde Gaiza Ezponda García Iñigo Gaintza Thalamas Mikel Garaiar Galdos Peio Kazabon Cousillas Jokin Marín Kortajarena Ibon Odriozola Ibarguren Beñat Olaizola Yartza Eneko Orkaizagirre Oiarbide Urtz Sarra Elizondo Andoni Ugalde Muguruza Iñigo González Ameztoi Iker Arbelaitz Goiria Jon Irigoien Iturriotz

Urtea 90 90 90 90 90 90 90 91 92 92 92 92 92 92 92 93 93 93 93 93 93 93 93 93 93 93 93 93 93 93 93 93 94 94 94 94 94 94 94 94 94 94 94 94 94 95 95 95 95 95 95 95 95 95 95 95 95 95 95 95 95 95

Alebinak:

Benjaminak:

177


Denboraldiak aurrera joan ahala, pilotariak mailan igo ahala, taldea gero eta handiagoa egin zen eta 2007-08 denboraldian jo zuen goia. 142 pilotari izan ziren elkartean denboraldi horretan, prebenjaminetatik hasi eta nagusien mailara bitarte.

178


Pilotari guztiek eta entrenatzaileek ateratako argazki bat (2006ko abendua). Anjel Ezponda, Jose Juan Esnaola eta Juanito Lekuona “Txaparre” jertse gorriz eta pilotariak txuriz.

Egun, Oiarpe Kirol Elkarteak aldaketaren bat edo beste izan du, baina lan egiteko modua eta helburuak mantentzen edota hobetzen ahalegintzen da. 40 bazkide ditu elkarteak eta zuzendaritza taldea 6 lagunek osatzen dute. Pilotariez arduratzen diren entrenatzaileak Ander Imaz, Jose Juan Esnaola, Ibai Uriarte eta Juanito Lekuona dira. Zuzendaritza taldea: – Lehendakaria: Eusebio Agirrezabala. – Diruzaina: Jon Sein. – Delegatua: Asier Retegi. – Gainontzeko kideak: Jexux Imaz, Xabier Landa eta Xabier Arzallus. Entrenatzaileak: – Haur mailan: Ander Imaz. – Kadete, jubenil eta nagusien mailan: Jose Juan Esnaola. – Prestatzaile fisikoa: Ibai Uriarte. – Juanito Lekuona. 2017-18 denboraldian 36 dira elkartean dabiltzan pilotariak. Gutxi badirudi ere, kontuan izan behar da azken urteetan elkartea haur maila edota gorago dabiltzanez soilik arduratzen dela, kopuruan eragin zuzena izanez. Haur mailan 11 pilotari dabiltza, kadete mailan 8, jubenil mailan 7 eta nagusi mailan 8. 179


Piraguan ibiltzera joandako eguneko argazkia. Goian, ezkerretik eskuinera, Oier Sarasti, Iñigo Ugalde, Eneko Aizpuru, Ibai Uriarte prestatzaile fisikoa, Jon Irastorza eta Ander Imaz. Behean, Mikel Zapirain, Andoni Ugalde, Beñat Trigo eta Jokin Eizagirre.

Haurrak: Alain Peña, Xabat Olaiz, Xabier Arrizabalaga, Mintxo Sein, Xabat Eskudero, Lur Lopez, Unax Landa, Ekain Mitxelena, Haitz Aranburu, Oier Zabaleta eta Iker Ubiria. Kadeteak: Eneko Zalakain, Mikel Aranburu, Unai, Aimar Arruti, Xabier Aburuza, Ekain Sein, Oihan Susperregi eta Ibai Mitxelena. Jubenilak: Oroitz Sein, Josu Azpiroz, Unai Aburuza, Ekain Lopez, Ekaitz Salaberria, Beñat Leonet eta Jon Iñarra. Nagusiak: Zigor Salaberria, Imanol Ugalde, Ekain Etxeberria, Egoitz Etxabe, Oihan Lopez, Iñigo Ugalde, Aitzol Arzallus eta Jokin Hernández.

180

2018ko entrenamendu batean ateratako argazkia. Iruditan pilotari infantil eta kadete batzuk. Goian ezkerretik eskuinera, Eneko Zalakain, Unai Elgarresta, Mikel Aranburu, Oihan Susperregi, Ibai Mitxelena eta Aimar Arruti. Behean ezkerretik eskuinera, Haitz Aranburu, Lur Lopez, Xabier Arrizabalaga, Xabat Olaiz, Alain Peña, Ekain Mitxelena, Xabat Eskudero, Unax Landa eta Iker Ubiria.


Oiarpen pilotari asko ibili da urte hauetan, 300 bat konta genitzake gutxi gorabehera. Pilotari gehienak oiartzuarrak izan dira, baina inguruko herrietako pilotariak ere aritu izan dira, baita iparraldetik etorritakoak ere. Aipatzekoa da azken urtetako lan onak fruituak eman dituela, bai irabazitako txapelketetan eta baita pilotarien mailan ere, izan ere bi pilotari oiartzuar profesional mailara iritsi baitira: Ander Imaz eta Andoni Ugalde. Ziur gaude ez direla azkenekoak izango, maila bikaina izan baita, baitago eta izango baita Oiartzunen etorkizunean ere.

LORPENAK Oiarpeko pilotariek Euskal Herriko txoko guztietako txapelketak jokatu ohi dituzte. Gipuzkoako txapelketak ezker horman zein trinketean, Euskal Herrikoak, txapelketa pribatuak… Astero-astero dabiltza han eta hemen partidak jokatzen. Hainbeste txapelketa jokatuta lorpenak ere ugariak izan dira azken urteetan. Aitor Urangak 2005ean Gipuzkoako buruz buruko trinketeko txapela eskuratu zuenetik, kontaezinak dira elkartean dabiltzan pilotariek eskuratutako lorpenak. Gipuzkoa mailako txapelketa asko, Euskal Herri mailan ere nabarmentzeko batzuk, txapelketa pribatu ugari… Hona hemen esanguratsuenetako batzuk:

Oiarpe Kirol Elkarteak lortutako lehen txapela. Aitor Urangak eskuratu zuen, 2005ean kadete mailan buruz buru txapeldun geratu zen Gipuzkoako txapelketan. Argazkian Aitor, Oiarpeko beste pilotari eta lagunez inguratuta: Gorka Agirrezabala, Gexan Mendizabal eta Jon Irastorza ezkerrean eta Asier Retegi eta Iñigo Ugalde eskuinean. Behealdean, Imanol Ugalde, Ander Imaz eta Andoni Ugalde.

Ander Imaz eta Oier Sarasti, Jokin Hernández kadete mailan Euskal Herriko txa- eta Ander Imaz, 22 urtez azpiko Euskal peldunak, 2010ean. Herriko kluben txapelketan txapeldunak 2014an.

181


Andoni Ugalde, nagusien mailan buruz buru Euskal Herriko txapeldun, 2015ean.

Oroitz Sein gazte mailako Gipuzkoako buruz buruko txapelketa eskuratu ondoren (2017ko abendua). Gaurko egunean, ezker horman eskuratutako azken txapela da.

Eneko Zalakain, kadete mailan Gipuzkoako txapeldun, trinketean. Oiarpe Kirol Elkartearen azken txapela da (2018ko urtarrila).

HERRIARTEKO TXAPELKETA Oiarperen lorpenak ezingo lirateke ulertu herriarteko txapelketa ez bagenu aipatuko. Elkartea sortu zenean, kideen artean ezarritako helburuetako bat, urte askoren ondoren Oiartzungo herriak Gipuzkoako herriarteko txapelketan parte hartzea izan zen. Nahiz eta lehenengo urteetan zailtasunak eduki taldea osatzeko, 2005. urtean Oiartzun Gipuzkoako herriarteko txapelketan lehiatu zen. Jose Juan Esnaola hautatzailearen gidaritzapean, kadete, jubenil eta nagusi mailako ondorengo pilotari hauek hartu zuten parte: Gexan Mendizabal eta Jon Irastorza, Gorka Agirrezabala eta Iker Urdanpilleta, Antton Aranburu eta Iùaki Iturain. Aurkari gogorra egokitu zitzaion urte askoan parte hartu gabeko Oiartzungo taldeari, Hernani, eta nahiz eta emaitza lortu zitekeen onena izan ez, hurrengo urteetan eskuratuko ziren garaipen eta lorpen handien lehen pausua izan zen hura. Lehen pausu horren ondoren, Oiartzunek urtero hartu du parte gaurdaino, eta emaitza paregabeak eskuratu ditu. Zalantzarik gabe 2013ko txapelketa izan da azken urtetako onena, izan ere, Gipuzkoako txapelketa eskuratu baitzuen Oiartzungo taldeak. Uztailaren hasieran jokatu zen Atano III.eko finalean Tolosa izan zuen aurkaria oiartzuarrek 2-1eko garaipena erdiestea lortu zuen. Hauek izan ziren emaitzak: Kadete mailan: Zigor Salaberriak eta Ekain Etxeberriak 6-22 galdu zuten Tolosako Egiguren eta Peùaren aurka. Gazte mailan: Andoni Ugalde eta Aitzol Arzallusek 22-7 irabazi zuten Mujika eta Beloki tolosarren aurka. Nagusien mailan: Mikel Martinez eta Ander Imazek 22-3 irabazi zuten Mujika eta Errazkin tolosarren aurka. 182


Txapeldunen argazkia: Jose Juan Esnaola hautatzailea, Ander Imaz eta Mikel Martinez nagusiak, Aitzol Arzallus eta Andoni Ugalde jubenilak eta Ekain Etxeberria eta Zigor Salaberria kadeteak.

Hernaniren aurka Madalensoron jokatutako partidaren fitxa, 2005eko maiatzaren 13an.

Iruditan txapeldunek eta finalean izandako Oiarpeko beste kide batzuek ateratako argazkia.

2006ko taldearen argazkia. Goian, ezkerretik eskuinera, Asier Retegi, Urtzi Oiarbide, Jose Juan Esnaola hautatzailea, Jon Irastorza eta Iker Urdanpilleta. Behean, ezkerretik hasita, Gexan Men­ dizabal, Aitor Uranga, Gorka Agirrezabala eta Ekaitz Lasa. Herriarteko txapelketako finalean izan ziren pilotariak. Goian ezkerretik eskuinera, Ander Imaz, Mikel Martinez, Andoni Flores, Zigor Salaberria, Ekain Etxeberria, Andoni Ugalde eta Iùigo Ugalde. Behean, Aitzol Arzallus, Jokin Hernåndez eta Imanol Ugalde. 183


Gipuzkoako txapeldunak, Euskal Herriko txapelketa lehiatzeko aukera izaten du eta Oiartzungo taldea hain indartsua izaki, Euskal Herriko finalera iristea ere lortu egin zuen. Oraingo honetan ezin izan zuten garaipena lortu Iruñaren aurka, 3-0 galdu baitzuten, baina pozik geratzeko moduko urtea izan zen. Hauek izan ziren emaitzak: Kadete mailan: Zigor Salaberria eta Ekain Etxeberriak 2-22 galdu zuten Okiñena eta Irurita iruñarren aurka. Gazte mailan: Andoni Ugalde eta Aitzol Arzallusek 18-22 galdu zuten Iruñako Jamar eta Andueza bikotearen aurka. Nagusien mailan: Mikel Martinez eta Ander Imazek 9-22 galdu zuten Iruñako Diaz eta Etxamendiren aurka. Hurrengo urtean ere talde bikaina izan zuen Oiartzunek eta finalera iristea lortu zuen, oraingoan hautatzailea Sebastian Mendizabal izan zelarik. Donostiaren aurka jokatu zuten finala, baina txanda honetan ezin izan zuten garaikurra herrira ekarri. Gogor lehiatu ziren oiartzuar gazteak, baina 3-0 galdu eta zapore gazi-gozoarekin itzuli ziren Oiartzunera. Emaitzak, hauexek: Kadete mailan: Oroitz Sein eta Ekain Etxeberriak 12-22 galdu zuten BikuñaAlberdi donostiarren aurka. Gazte mailan: Xabier Azpiroz eta Andoni Floresek 21-22 galdu zuten ChiapusoAranguren donostiarren aurka Senior mailan: Andoni Ugalde eta Ander Imazek 11-22 galdu zuten UrmenetaOrtiz de Urbina donostiarren aurka.

Iruñarrak eta oiartzuarrak, sari banaketaren ostean.

184

2014ko taldearen argazkia: Goian ezkerretik eskuinera, Sebastian Mendizabal hautatzailea, Ander Imaz, Andoni Flores, Aitzol Arzallus eta Andoni Ugalde. Behean, Xabier Azpiroz, Imanol Ugalde, Iñigo Ugalde, Ekain Etxeberria eta Oroitz Sein.


Bazirudien oiartzuarrek urte mordoa beharko zutela berriro ere finalera iristeko, baina 2017an errepikatu egin zen urte batzuk lehenago egindako balentria. Oraingoan Azpeitia izan zuten aurkari finalean gazte oiartzuarrek, baina 2014an gertatu bezala ezin izan zuten garaipenik eskuratu. Hauek izan ziren emaitzak: Kadete mailan: Unai Aburuza eta Xabier Aburuza anaiek, 17-22 galdu zuten Alberdi eta Egiguren azpeitiarren aurka. Gazte mailan: Oroitz Sein eta Ekain Etxeberriak, 8-22 galdu zuten Alberdi eta Egiguren azpeitiarren aurka. Senior mailan: Zigor Salaberria eta IĂąigo Ugaldek, 6-22 galdu zuten Errazkin eta Murgiondo azpeitiarren aurka.

2017ko herriarteko taldearen argazkia. Goian, ezkerretik eskuinera, Jose Juan Esnaola hautatzailea, Josu Azpiroz, Ekain Etxeberria, IĂąigo Ugalde, Xabier Aburuza, Imanol Ugalde eta Mikel Aranburu. Behean, Unai Elgarresta, Ekain Sein, Zigor Salaberria, Unai Aburuza eta Oroitz Sein.

Harro egoteko moduan daude oiartzuar guztiak Oiartzungo pilotariek Euskal Herri osoan erakusten duten maila ikusita eta ziur gaude ondorengo urteetan ere maila horri eutsiko diotela, hainbat eta hainbat garaipen eskuratuz.

ANTOLATUTAKO TXAPELKETAK Oiarpe Kirol Elkarteak pilotariak entrenatzeaz gain ardura gehiago ere hartzen ditu. Ardura horietako batzuen artean, txapelketak antolatzea nabarmentzekoa da. Elkartearen historia labur honetan 3 txapelketa nabarmentzen dira besteen gainetik: Neguko txapelketa, Xanistebanetako txapelketa herrikoia kontzejupean eta Xanistebanetako Afizionatuen torneoa Madalensoro pilotalekuan. 185


Neguko txapelketa Urte askoan zehar antolatu izan den txapelketa. Denboraldi hasieran jokatzen da Madalensoron, finalak gabonetan ospatzen direlarik. Txapelketa hau hasiera batean benjamin eta kimu mailan jokatzen zen, gaur egun ordea haur mailan soilik. Nabarmentzekoa da finalen egunean izaten den giroa, gabonetan murgilduta, pilotari profesionalak sari banaketan‌ Xanistebanetako afizionatuen torneoa Azken urteetan sortutako torneoa, jubenil eta nagusien mailan. Euskal Herri mailako pilotari onenetakoak elkarteko pilotariekin nahastuz jokatzen da eta ikuskizun bikaina eman ohi dute. Torneo hau ere Madalensoron jokatu da antolatu den 6 urteetan eta finalak ere Xanistebanetan jokatu ohi dira. Xanistebanetako txapelketa herrikoia Xanistebanetako txapelketa beharbada Oiartzunen eskuz jokatzen den txapelketarik ezagunena eta jendetsuena da. Oiarperen sorreraz geroztik, elkartea bera arduratzen da txapelketa hau antolatzeaz eta gaur egun haur mailatik gorako txapelketak antolatzen ditu. Kontzejupean jokatzen dira partidak apirilean hasi eta abuztura bitarte eta giro ezin hobea izaten da, izan ere bertatik pasatzen den jende ugari geratzen da norgehiagokei begira. Bereziki arrakastatsuak izan ohi dira abuztuaren 6an jokatzen diren finalak, herriko festetan bete betean murgildurik.

2009ko finalen sari banaketako irudiak. Asier Olaizola eta Aimar Olaizola pilotari profesionalak etorri ziren Madalensorora sari banaketa egitera pilotari gazteen gozamenerako. 186

2013ko torneoaren sari banaketako irudiak. Udaleko kideak, Oiarpeko zuzendaritzako kideak eta pilotariak.

2006ko txapelketaren finalen ondoren ateratako argazkia.


“OIARPE” JOKO ZUZENEN BERRESKUPENAREN BUL­TZA­TZAILE 2005ean, Beheko Plazaren berrikuntza sakona egin zen, eta Oiartzungo zenbait pilotazalek pilota-plaza berrituari zegokion Joko Garbi eta Errebote modalitateak berreskuratzeko plana agertu zioten Oiarpe taldeari. Berreskuratze plan horretan, Iparraldeko, Zubietako eta Billabonako pilotariak izango ziren laguntzaile eta gidari.

OIARPE ERREBOTE TALDEA sortu zen honela, Oiarpe Kirol Elkartearen babesean. 5 urtetako jarduna izan zen (2005-2010), Txost Taldea sortu bitartean. Besteak beste Gipuzkoako eta Euskal Herriko Joko Garbiko txapelketetan hartu zuten parte, bai eta Euskal Herriko eta “E. Abril” Errebote Txapelketako errebote txapelketetan ere.

187


2009an, Joko Garbin, Gipuzkoako txapeldun izan ziren A. Zabala eta Txomin Nazabal, gazteen mailan. “E. Abril Errebote Txapelketan” berriz, Txapeldunorde.

ESKERRAK Amaitzeko, eskerrak eman nahi genizkieke urte hauetan guztietan elkarteari babesa eta laguntza eman dieten guztiei eta barkamena eskatu artikulu honetan agertu ez direnei, urte guzti hauetan elkartean ibili diren guztiak agertzea ezinezkoa izango bailitzake.

Oiarpe Kirol Elkarteak denboraldi bukaeran Karrikako Artaso elkartean eginiko bazkari bateko argazkia. Zuzendaritzako kideak, entrenatzaileak, pilotariak… giro ederra izan ohi da egun honetan. 188


“TXOST” OIARTZUNGO PILOTA KIROL KLUBA IGK: G75030056. txostoiartzun@gmail.com

Madalensoro Frontoia. 20180. Oiartzun. TXOST OIARTZUNGO PILOTA KIROL KLUBA

SORRERA 2010eko Apirilean sortu zen Oiartzunen “TXOST” OIARTZUNGO PILOTA TALDEA. Talde honetan, “Girizian” palan, “Oiarpe Errebote Taldean” Joko-Garbi eta Errebotean aritzen ziren pilotariak eta zenbait pilotazale eta eragile bildu ziren, talde berria osatzeko. 189


HELBURUAK • Kirol arloan: Lehiaketetan nahiz partaidetza zabaleko edozein modalitateko euskal pilotan aritzea.

• Hezkuntza arloan: Pilotari haur eta gazteen hezkuntzaren osagaia izatea.

• Kultura arloan: Oiartzungo eta inguruko pilota ondarea eta historia ikertzea, sustatzea eta zabaltzea. Euskara zabaltzea.

190


MODALITATEAK Pala Parte hartutako txapelketak Pala Luzean Gipuzkoako Txap. Txapeldunak (1. Maila). 2011/12 (Aierbe /Argote) Txapeldunordeak (1. Maila). 2012/13 (Aierbe / Argote) Txapeldunordeak (1. Maila). 2015/16 (Benoit / Azpiroz)

GRAVNI

Pala Motzean Gipuzkoako Txap. Txapeldunak (2. Maila). 2014/15 (Ezkerro / Andueza) Txapeldunak (2. Maila). 2017/18 (Aizpuru / Irigoien) Txapeldunordeak (2. Maila). 2011/12 (Aierbe / Mena) Txapeldunordeak (2. Maila). 2012/13 (Aizpuru / Argote)

Euskal Liga

GRAVNI

Udaberri Saria

Paleta larruzkoan Gipuzkoako Txap. Txapeldunordeak (1. Maila). 2011/12. (Aierbe / Mena) Txapeldunordeak (3. Maila). 2012/13. (Garmendia / Argote) Txapeldunak (Jubenilak). 2014/15 (Erkizia / Estefano) Txapeldunak (3. Maila). 2014/15 (Aizpurua / Irigoien) Txapeldunak (-22 Maila). 2015/16. (Erkizia / Juaristi) Txapeldunordeak (-22 Maila). 2015/16 (Mujika / Estefano) Txapeldunordeak (3. Maila). 2017/18. (Leonet / Azpiroz) Txapeldunak (-22 Maila). 2018. (Estefano / Juaristi) Txapeldunordeak (-22 Maila). 2018. (Leonet / Erkizia)

Euskal Herriko Txap.

GRAVNI

191


Gipuzkoako herriarteko txapelketa. 2018 Paleta larruz – Pala motza Oiartzun Txapeldun (O. Aizpuru, O. Argote, J. Irigoien, A. Ezkerro, A. Leonet, I. Erkizia, I. Juaristi, A. Estefano, J. Azpiroz, I. Mujika)

Pala jardunaldiak 10 eta 16 urte arteko neska eta mutilentzako pala topaketak. Mezkirizko jardunaldiak. Emakumezkoen pala jardunaldiak.

192


Joko Garbi Parte hartutako txapelketak Ezker paretean Gipuzkoako Txap.

Txapeldunak (Jubenilak). 2010 (T. Nazabal - A. Zabala) Txapeldunak (1. maila). 2011 (P. Etxeleku - L. Albiztur) Txapeldunordeak (Jubenilak). 2011 (T. Nazabal - A. Zabala) Txapeldunak (2. maila). 2012 (U. Mitxelena - A. Zabala) Txapeldunak (Jubenilak). 2012 (X. Ondaro - J. Leonet) Txapeldunak (Jubenilak). 2014 (X. Ondaro - J. Leonet) Txapeldunordeak (Jubenilak). 2016 (X. Ondaro - I. Telletxea)

Euskal Herriko Txap. Txapeldunordeak (Junior). 2013 (T. Nazabal - A. Zabala)

GRAVNI. Txapeldunak (-22). 2014 (T. Nazabal - A. Zabala) Txapeldunordeak (jubenilak). 2014 (X. Ondaro - J. Leonet) Txapeldunordeak (-22). 2015 (X. Ondaro - J. Leonet) Txapeldunordeak (-22). 2016 (X. Ondaro - J. Leonet) Txapeldunordeak (Nagusiak). 2017 (U. Susperregi - T. Nazabal) Txapeldunordeak (Nagusiak). 2018 (T. Nazabal - A. Zabala) Txapeldunordeak (-22). 2018 (X. Ondaro - J. Leonet) Plaza Librean. Euskal Herriko Txap.

Joko Garbiko jardunaldiak Gaztetxoekin jardunaldiak Erakustaldiak Gipuzkoan, Bizkaian, Lapurdin…

193


Errebotea Parte hartutako txapelketak Gipuzkoako Txap.

Txapeldunordeak (Nagusiak). 2015 (T. Nazabal, J. Leonet, A. Leonet, J. Azpiroz, U. Mitxelena, U. Susperregi, X. Ondaro, A. Zabala) Txapeldunordeak (Nagusiak). 2017 (T. Nazabal, J. Leonet, A. Leonet, J. Azpiroz, U. Mitxelena, U. Susperregi, X. Ondaro, A. Zabala)

Euskal Herriko Txap. “E. Abril” Txap.

Erreboteko jardunaldiak Erakustaldiak Gipuzkoan.

194


Pasaka Parte hartutako txapelketak Gipuzkoako Eskuzko Pasakako Txapelketa Txapeldunak (Nagusiak). 2015 (Nazabal / Zabala) Txapeldunak (Nagusiak). 2016 (Urbieta / Esnal) Txapeldunordeak (Nagusiak). 2016 (Nazabal / Zabala)

Pasakako jardunaldiak Oiartzungo Eskuzko Pasakako txapelketaren antolakuntza. Iturriotzen eta Kontzejupean. Emakumezkoen eta gizonezkoen topaketak. Erakustaldiak Gipuzkoan, Nafarroan, Lapurdin, Bizkaian eta Behe Nafarroan.

195


Bote Luzea Parte hartutako txapelketak Europako Champions League (Llargues). Franeker. Donostia. Euskal Herriko Bote Luzeako Txapelketa. Gipuzkoa Bat.

Bote Luzeko jardunaldiak Entrenamenduen antolakuntza. Topaketak: EUSKAL HERRIA - PAIS VALENCIA. Erakustaldiak Gipuzkoan, Bizkaian, Lapurdin.

196


IKERKETA ETA ZABALKUNTZA Euskal pilotaren inguruko kulturaren ikerketa eta dokumentazioaren bilduma. E. Abrilen bildumaren azterketa. Emakume raketisten inguruko azterketa. Mugarriren osaketaren partaidetza.

Joko Zuzenen berreskuraketa eta zabalkuntza Errebote, Eskuzko Pasaka eta Bote Luzearen berreskuratze plana. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzarmena. Pasaka eta Bote Luzeako erakustaldiak, erakusketak, hitzaldiak.

197


“TXOST” OIARTZUNGO PILOTA KLUBAREN PARTAIDEAK Aduriz, Olaia (Palako pilotaria) Aierbe, Gorka (palako pilotaria) Aizpuru, Eneko (Joko Garbiko pilotaria) Aizpuru, Oinatz (Batzarkidea Palako ordezkaria. Palako pilotaria) Aizpurua, Josu (Erreboteko pilotaria) Albistur, Laurent (Erreboteko eta Joko Garbiko pilotaria) Alkain, Julen (Joko Garbiko pilotaria) Alkain, Patxi (Diruzaina) Alvarado, Joseba (Joko Garbiko pilotaria) Andueza, Gabriel Sylvain (Palako pilotaria) Aranburu, Ander (Joko Garbiko pilotaria) Aranburu, Antton (Pasaka eta Bote Luzeako pilotaria) Aranburu, Garbiñe (Pala eta Pasakako pilotaria) Aranburu, Nekane (Taldeko argazkilaria. Emakumezkoen pala-arduraduna. Pala eta Pasakako pilotaria) Argote, Orkatz (Batzarkidea. Palako entrenatzailea. Pala, Pasaka eta Bote Luzeako pilotaria) Argüello, Larraitz (Joko Garbiko pilotaria) Arozena, Beñat (Joko Garbiko pilotaria) Arruabarrena, Aritz (Errebote, Joko Garbi, Pasaka eta Bote Luzeako pilotaria) Arruti, Unai (Erreboteko pilotaria) Arzelus, Beñat (Bote Luzeako eta Pasakako pilotaria) Azpiroz, Iker (Joko Garbiko pilotaria) Azpiroz, Joseba (Palako entrenatzailea. Pala, Errebote, Pasaka eta Bote Luzeako pilotaria) Balderrama, Aritz (Joko Garbiko pilotaria) Barroso, Asier (Palako pilotaria) Bengoetxea, Irati (Palako ilotaria) Benoit, Richard Frederic (Palako pilotaria) 198

Berebide, Ganix (Palako pilotaria) Chiapusso, Julen (Bote Luzeako eta Pasakako pilotaria) Compañon, Enara (Joko Garbiko pilotaria) Daguerre, Martin (Errebote eta pasakako pilotaria) Dehesa, Jokin (Joko Garbiko pilotaria) Delafuente, Naroa (Palako pilotaria) Egiguren, Julen (Joko Garbiko pilotaria) Elgueta, Joseba (Palako pilotaria) Elizegi, Enara (Palako pilotaria) Erkizia, Iñigo (Palako pilotaria) Eskamendi, Beñat (Joko Garbiko pilotaria) Eskudero, Uxue (Palako pilotaria) Esnal, Iñaki (Pasaka eta Bote Luzeako pilotaria) Estebaran, Ian (Joko Garbiko pilotaria) Estefano, Aitor (Palkoa pilotaria) Etxeleku, Antton (Entrenatzailearen laguntzailea) Etxeleku, Peio (Kirol zuzendaria eta entrenatzailea. Errebote eta Joko Garbiko pilotaria) Ezkerro, Joxe Mari (Laguntzailea. Epailaria) Ezkerro, Juan (Pilotagilea. Pala pilotaria) Ezkurdia, Gorka (Joko Garbiko pilotaria) Ezkurdia, Urko (Errebote eta Joko garbiko pilotaria) Ezponda, Anjel (Erreboteko pilotaria) Ezponda, Gaizka (Joko Garbiko pilotaria) Galardi, Iker (Palako pilotaria) Galdos, Jaione (Palako pilotaria) Galdos, Leire (Pala, Joko Garbi, Pasaka eta Eskuskako pilotaria) Galdos, Markel (Errebote eta Joko Garbiko pilotaria) Garmendia, Andoitz (Palako pilotaria) Garmendia, Aritz


Garmendia, Oier (Joko Garbiko pilotaria eta entrenatzailea) Garzia, Jara (Joko Garbiko pilotaria) Gelbenzu, Jon (Pala taldeko diruzaina. Palako pilotaria) Getaria, Iker (Laguntzailea. Epailaria. Pala eta Pasakako pilotaria) Goenaga, Oihana (Palako pilotaria) Hamadi, El y Cheik (Joko Garbiko pilotaria) Hernandez, Amets (Joko Garbiko pilotaria) Ibarguren, Lide (Palkoa pilotaria) Ibarguren, Maddi (Palako pilotaria) Iragorri, Iker (Joko Garbiko pilotaria) Irastorza, Eskarne (Talde burua) Irazusta, Ekhiñe (Palako pilotaria) Irigoyen, Jon (Palako pilotaria) Jauregi, Iban (Bote Luzeako eta Pasakako pilotaria) Jimeno, Lander (Joko Garbiko pilotaria) Juanes, Jon (Entrenatzailea. Ikertzailea. Palako pilotaria) Juaristi, Iñaki (Entrenatzailea. Palako pilotaria) Karrikaburu, Frederic (Joko Garbiko pilotaria) Kazabon, Mattin (Joko Garbi eta Pasakako pilotaria) Kazabon, Nikolax (Joko Garbi eta Pasakako pilotaria) Kazabon, Peio (Joko Garbiko eta Pasako pilotaria) Kortabitarte, Ibai (Joko Garbiko pilotaria) Lasa, Ekaitz (Errebote, Pasaka eta Bote Luzeako pilotaria) Leonet, Aitor (Palako pilotaria) Leonet, Aritz (Errebote, Joko Garbi, Pasaka eta Bote Luzeako pilotaria) Leonet, Josu (Eskola kirolako entrenatzailea. Errebote, Joko Garbi, Pasaka eta Bote Luzeako pilotaria) Leoz, Martxel (Palako pilotaria)

Lepareaux, Lionel (Errebote eta Joko Garbiko pilotaria) Letamendi, Iñigo (Palako pilotaria) Lizarraga, Asier (Palako pilotaria) Lizaso, Alaitz (Palako pilotaria) Lizaso, Maitane (Palako pilotaria) Loperena, Aingeru (Pala eta eskuskako pilotaria) Lopez, Unai (Joko Garbiko pilotaria) Lujanbio, Ane (Palako pilotaria) Lujanbio, Jara (Palako pilotaria) Madariaga, Xabier Martiarena, Xuban (Palako pilotaria) Mena, Antonio (Palako pilotaria) Mendibil, Aritz (Joko Garbiko pilotaria) Mendikute, Joxe Mari (Batzarkidea. Errebote eta Joko Garbiko arduraduna) Mendizabal, Anton (Batzarkidea. Ikertzailea. Taldeko argazkilaria) Mendizabal, Gexan (Erreboteko pilotaria) Mitxelena, Aitor (Joko Garbiko pilotaria) Mitxelena, Amaia (Palako pilotaria) Mitxelena, Eneritz (Palako pilotaria) Mitxelena, Joxe Leon (batzarkidea) Mitxelena, Joxe Mari (Batzarkidea. Ikertzailea. Epailaria, Pasaka eta Bote Luzearen arduraduna) Mitxelena, Mikel (Palako pilotaria) Mitxelena, Unai (Taldeko argazkilaria. Errebote, Joko Garbi, Pasaka eta Bote Luzeako pilotaria) Mitxelena, Xabier (Erreboteko pilotaria) Mugika, Iker (Entrenatzailea. Palako pilotaria) Muñoz, Karen (Palako pilotaria) Nazabal, Imanol (Idazkaria) Nazabal, Maddi (Pala pilotaria) Nazabal, Txomin (Errebote, Joko Garbi, Pasaka eta Bote Luzeako pilotaria) Olaizola, Beñat (Joko Garbiko pilotaria) 199


Ondaro, Jon (Joko Garbi eta Erreboteko pilotaria) Ondaro, Xabier (Errebote eta Joko garbiko entrenatzaolea. Errebote, Joko Garbi, Pasaka eta Bote Luzeako pilotaria) Otamendi, Iker (Joko Garbiko pilotaria) Otegi, Jon (Errebote, Joko Garbi eta Pasakako pilotaria) Otermin, Aitor (Joko Garbiko pilotaria) Otxoteko, Xabier (Palako pilotaria) Palomo, Ainhoa (Batzarkidea. Ikertzailea. Pala eta Pasakako pilotaria) Pikabea, Lander (Joko Garbiko pilotaria) Retegi, Olatz (Joko Garbiko pilotaria) Rezola, Ugaitz (Erreboteko pilotaria) Rodriguez, Endika (Palako pilotaria) Saizar, Jose Luis Salaberria, Mikel (Erreboteko pilotaria) Sarasola, Iratxo Soroa, Ekhiñe (Palako pilotaria)

200

Soroa, Maddi (Palako pilotaria) Susperregi, Ugaitz (Errebote, Joko Garbi eta Pasakako pilotaria) Telletxea, Ibai (Errebote eta Joko Garbiko pilotaria) Tomasena, Emaize (Palako pilotaria) Trigo, Xabier (Errebote eta Joko Garbiko pilotaria) Ugartemendia, Beñat (Erreboteko pilotaria) Urdanpilleta, Mirari (Palako pilotaria) Uribe, Haritz (Joko Garbiko pilotaria) Urkia, Beñat (Errebote eta pasakako pilotaria) Urkia, Uxue (Joko Garbiko pilotaria) Villaluce, Eneko (Palako pilotaria) Zabala, Andoni (Errebote eta Joko Garbiko entrenatzailea. Errebote, Joko Garbi, Pasaka eta Bote Luzeako pilotaria) Zabala, Ioseba (Joko Garbiko pilotaria) Zuriarrain, Juan (Palako pilotaria)


“RAKETISTAK LEHEN ETA ORAIN” KULTUR KIROL ELKARTEA

RAKETISTEN IKERKETAREN LEHEN URRATSAK Oiartzunen 2014an abiatutako ikerketak berehala utzi zuen agerian gai potoloa zela raketistena eta bazterrean utzi ezin zitekeen kontua zela. Orduan hasitako bideak emaitza desberdinak utzi dituen arren, helburua beti zehatza izan da: ikerketa zabaltzea. Lehen urratsak emateko Txost pilota elkartearen babesa jaso zuten Jon Juanesek eta Ainhoa Palomok. Ezezagunak ziren modaliateak berreskuratzeko eta ezagutzera emateko ahaleginean zegoen Txost elkarteak bat egin eta babesa eskaini zieten raketisten ikerketan aritzeko. Errenterian Mariasun Landa saria irabazi zuten 2015ean bi idazleren artean egindako lanarekin: “Agustina erraketista: Bizitza frontoiari emana”. Errenterian gerora etorriko zenaren aurrekaria izan zen. 2015ean Errenteriako frontoiaren izena aldatzeko proposamena egin zieten elkarteko kideek eta aho batez onartu zen udalbatzan. “Agustina Otaola Raketista Profesionala” izena du Errenteriako frontoiak orduz Ainhoa Palomo “Mariasun Landa” saria jasotzen. geroztik. 2015. 201


Herriko festetan, 2015eko uztailaren 23an, egin zen omenaldia eta ekimenaren gizarteratzea. Lehen aldiz, jokoan aritu ziren gaur egungo emakume pilotari gazteak; garai batean jokatzen zen modu berean jantzita eta segurtasunik gabe: ez kasko eta ez betaurreko aritu ziren erakustaldi txiki batean. Inork gutxik zekien Errenterian Agustina Otaola 26 urtez izan zela raketista profesional eta ez nolanahikoa, gainera. Eta Oiartzunen inork gutxik daki ama Ergoiengoa zuela Agustinak. Zoriaren kontua nonbait‌ Hilabetez hilabete lan bolumena gorantz joan zenez, eta ekimenek gorputza hartzen zutenez, elkartea sortzea erabaki zuten bi lagunek Maider Mendizabal Anoetako pilotaria lagun zutela: “Raketistak lehen eta orain kultur kirol elkarteaâ€?. Ikerketa eta dibulgazio lanez gain erakustaldietatik raketa partiduetara Agustina Otaloraren omenaldia eta frontoiaren izenaldatzeapasatzeko aukerak historia ren ekintza. 2015. eta etorkizuna lotzeko aitzakia paregabea ematen zuen. Egungo neskek jokatzen zutela bistaratzeaz gain, iraganarekin lotzeko modu garbia ikusi zuten elkartekoek eta horrela, neska pilotariek bide berria urra zezaketela pentsatuta, raketa partida antolatu zuen elkarteak 2016ko Errenteriako festetarako. 36 urte pasatu ziren, Madrilen azken raketa partida jokatu zenetik, eta geroztik ez zen inon jokatu, modalitatea hilda eta gaiaren inguruko informazioa galdua zegoen.

Erakustaldiak herriz herri. 202


Geroztik, herriz herri (EAEn eta Nafarroan) ari da elkartea raketisten gaia ezagutzera ematen erakusketa, dokumentala eta raketa partiduak eskainiaz. 40 herri baino gehiago zenbatu ditu elkarteak. Gipuzkoan 28 herritatik atera ziren raketistak, Elkarteak momentuz eskura dituen datuen arabera. Kontuan izan behar da gaia hain ezezaguna izateak asko zailtzen duela ikerketa eta berau burutu ahal izateko instituzioen babesa ezinbestekoa dela. Elkarteak ikerketa eta dibulgaziorako beharrezko babesa jasoko balu, ziurrenik datuok aldatuko lirateke, ikerketa sendoagoa litzatekeelako. Elkarteak argazki esanguratsuenen katalogazio lana egitea du helburua 2018an. Funtsa sortu nahi du, material biltegi bat jendaurrean egongo dena. Azken raketistak bizirik dauden artean Elkarteak Donostiako Europako Kultur Hiriburu­ egin beharreko lana da. Dakigula tzaren barruan jarritako erakusketa. 2016. Miren Uzkudun Tapia “Asteasu”, Nekane Larramendi “Larramendi I”, Agustina Otaola “Agustina”, Emilia Gómez “Emili”, Gloria Agirre “Chiquita de Aizarna”, Rosa Soroa “Soroa” eta Ramonita Gametxo “Ramonita” dira gure inguruan lan hau aurrera ateratzen laguntzeko moduan dauden azken raketistak.

Raketistak “Raketistak Lehen eta Orain” dokumentalean parte hartzen.

Rosa Soroa “Soroa” eta Izaskun Ayestaran “Izaskun” raketistei omenaldia egin zitzaionekoa, Tolosako Beotibarren, 2017ko udazkenean.

203


RAKETISTAK Frontoietan, egitura enpresarial batean kokatuta jokatu zuten ehunka emakume pilotarik. Raketistak ziren, raketista profesionalak eta mundu mailan lehen kirolari profesionalak izan zirela uste da. Frontoi motzetan jokatzen zuten raketarekin eta larruzko pilotekin. 1917an hasi zen kontua Madrilen, pilotari gizonezko baten eskutik. Ildefonso Anabitarte puntistaren eskutik. Aurretik ere emakumeak frontoian aritzen ziren arren, joko garbiko erakustaldiak jokatzen zituzten arren, ez zen egitura antolatu batekin mamitu 1917an raketa modalitatea sortu zuten arte. Modalitateak 1980 arte iraun zuen.

Raketistak Donostiako “Gros” frontoian.

Frontoi bakarrarekin hasi zena, hedatzen hasi zen eta Espainian barna frontoiak zabaldu ziren: kasu batzuetan emakumezkoek soilik jokatzen zuten, beste batzuetan raketa beste modalitate batzuekin batera uztartzen zuten, gizonezkoekin. Elkarteak jakin ahal izan duenagatik 1943an 8 frontoi zeuden Bartzelonan eta 5 Madrilen. Frontoi bakoitzak 20-25 neska behar bazituen, kontuak ateratzea besterik ez dago, bi hiritan soilik, zenbat emakume aritu ziren urte betean. Jakina da emakumeak frontoi batetik bestera joaten zirela, baina, halere, sekulakoa zen jokatzen zuen emakume kopurua. Urte bereko estatistika batek dionez, gizonak baino emakume profesional gehiago zeuden frontoietan. Euskal Herriaren kasuan, Bilbon (Euzkel Jai frontoia, 1921) eta Donostian (Gros frontoia, 1938) besterik ez zuten jokatu eta ez zuten arrakastarik izan. Emakumeak ez ziren begi onez ikusiak eta kanpora joan behar izan zuten,: Cordoba, Sevilla, Tenerife, Las Palmas, Salamanca, Castellón, Errioxa, Cuba, Mexiko eta Brasilen ere jokatu zuten, besteak beste. “Federación de Pelota Vasca” erakundearen barruan jokatzen zuten arren, pilotari gizonezkoek, oro har, ez zuten begi honez ikusten, hori pilota ez zela aitzakia hartuta. Hemen, nonbait, pilota: eskuak, palak, erremonteak eta zesta jokoak soilik osatzen du. Horrela bizi dute behintzat bizirik geratzen diren raketistek. 204


Orotara zenbat emakume pilotari izan ziren jakitea oso kontu zaila da: orain artean informazioa txukun jaso ez delako batetik, eta bizirik daudenak oso gutxi direlako, bestetik. Pilotari buruzko liburuak hartzen dituzunean ere, ez duzu ia aipamenik topatuko. Adibide gisa lerroren bat edo beste, orriren bat edo beste topatuko duzu. Adibidez, Luis Bombin Fernandez eta Rodolfo Bozas-Urrutiak idatzitako “El gran libro de la pelota” I eta II liburuen artean ia 3000 orrialde osatzen dituzten arren, raketistei eskainiak 8 besterik ez dira. Pilota profesionala gizonezkoena soilik izan dela erakutsi izan digute urteetan. Emakumeak pilotariak izan zirenik ez da apenas gorde liburuetan. Kontraesana sortzen da, ordea, hemen emakume hauekiko dagoen ikuskera eta kanpoan jasotzen zuten miresmenaren artean. Mexikon euskal raketistak ageri dira argazkietan “Copa America” saria banatzen, America hipodromoa lepo dagoela, edo Gary Cooperrekin mahai bueltan eserita, edo prentsako hainbat orritan… Tenerifen tabako paketetan jarri zituzten raketisten kromoak, bilduma sortzeko, egun futbolariekin egiten den antzera. Anis botillak ere atera zituzten “Anis Fronton” izenarekin, Tortosan, raketisten argazkia iragarki moduan zutela. Valentziako Chiqui frontoira raketista onak kanpotik zetozenean, tranbietan iragartzen zuten haren berri. Eta horrela jarrai genezake, elkarteak eskuratutako dokumentazioa eskuan, adibideak jartzen. Oiartzuna etorrita, orduko gizartearen eraginak ere pisua zuen hemen. Sekretua bailitzan gorde izan da kasu batzuetan. Beste batzuetan ordea, esan bai, baina joaten utzi ez. Emakume hauek orduko emakume moldearekin bat egiten ez zutenez, hainbat etxetan ez ziren begi onez ikusiak. “Oyarzun” emakume pilotariak raketisten frontoietan jokatu izan zuen. Herrian horren berri kontatu ote zuen edo bere bitartez herrikoren bat pilotan hasi ote zen ezin jakin. Raketista gehienak oso gazte hasi ziren pilotan. Gerraren ondorioz, pobreziaren eraginez, raketista kopuruak gora egin zuen nabarmen eta hainbat familiarentzako sostengu iturri bilakatu ziren raketistak. Eibarren ikasten zuten gehienek, gero kanpora joateko. 12 edo 13 urterekin trebatu eta 15 urte ingururekin hasten ziren jokatzen. Irabazitakoaren zati batekin bizi irauten zuten eta beste zatia etxera bidaltzen zuten askok.

Eibarreko eskola. Neska raketisten beharra zegoenez Eibarren 3 raketa eskola zabaldu zituzten.

Raketistak “Gros” frontoian.

205


Hainbestekoa izan zen raketak hartu zuen indarra, diktadurak neurriak hartu behar izan zituen, eta galarazteko erabakia hartu zuten. Erabakia irmoa zen. Baina enpresa gizonek indar handia zuten frontoietan eta apustu gune bakarrenetakoa zenez, ikuslea ere kexu agertu zen. Moscardó jeneralak malgutu egin behar izan zituen erabakiak eta taktikaz aldatu zuen: bat-bateko debekua beharrean, modalitatea hiltzen utzi zuen. Neska berriek ezingo zuten raketan ikasi, lizentzia berririk ez zen onartu, ez eta frontoi berririk eraiki ere. Urte batzuetan mantendu ziren arauok eta raketista gazteak falta izateak galera handia ekarri zuen. Frontoiak ere indarra galtzen joan ziren orokorrean eta gizartea aldatzen joan zen: frontoiak husten joan ziren. Itxi aurreko hamarkadan saiatu ziren biziberritzen eta neska berriak lortzen, baina alferrik izan zen. Raketa erabat desagertu zen 1980an. Eta horrela iraun du 2016an lehen partidua jokatu zen arte. Errenteriako “Agustina Otaola Raketista Profesionala” frontoian jokatu zuten egungo pilotari federatuek, ez baitago emakume pilotari profesionalik 1980a geroztik. Aipatu gabe ezin utzi raketa sendoekin eta larruzko pilota bereziekin jokatzen zutela emakume hauek. Mutrikun Valentin Zumalabek lortu zuen raketistentzat raketa aproposak sortzea, larruzko pilotaren kolpea jasango zuena. Urte batzuetan 3000 raketa baino gehiago egitera iritsi zela uste da.

Dokumentaleko grabaketa Valentziako Pelayo trinketean. Emilia Gomez, “Emili”, eta Jon Juanes Zuzendariak aurrez aurre.

206

Dokumentaleko grabaketa Errenteriako udaletxean, Agustina Otaola, “Agustina”, aurrez aurre eta Jon Juanes Zuzendaria eta Mikel Mendizabal oiartzuarrak grabaketa lanetan.


2. JOKO ZUZENEN BERRESKURAPENAREN KRONIKA (2001-2018)

2001 • Oiartzungo Udalak Beheko Plaza inguruan dagoen gune publikoa berrantolatzeko erabakia hartzen du, errebote plaza, idi-dema plaza eta aparkamenduak bideratzeko asmotan. • Irailean, Oiartzungo Udalak lehiaketa irekia antolatzen du, non eta helburu hauek bideratzeko arkitekto zenbaiten aurre-ideiak aurkeztuko diren. • Abenduaren 17an ematen du Oiartzungo Udalak lehiaketaren erabakia (972 Zb.ko Dekretua). Hauek izan ziren lehenengo 3 postuetan sailkatutako proiektuak:

“GOZEN BEKO PLAZA!” eta “KIMA”.

LEMA taldearen “1,3 - 18 - 1,3”.

“BIONARTEAN”.

2004 • Beheko Plazaren lanak hasten dira, “GOZEN BEKO PLAZA” eta “KIMA” taldeak aurkeztutako proposamenaren araberan. • Oiartzungo zenbait pilotazalek poza eta era berean kezka azaltzen diote Udalari; eraikinaren berritzeak, Oiartzunen erabat galdua zegoen errebote-jokoaren berreskuratze derrigorrezkoa dakarrela adierazten diote. 207


• Oiartzungo Urtekarian, Imanol Irigoienek eta Anton Mendizabalek izenpeturiko idatzi batean, errebotearen eta Joko Zuzenen berreskuratze-arrazoiak eta aurre plangintza bat aurkezten dute. (2004. Oiartzungo Urtekaria. “Oiartzungo Beheko Plaza: Iragana eta geroa”) …Eta aurrera begira zer? Gure ustez, behar-beharrezkoa da, lehenik eta behin, Oiartzungo pilotazaleen indarrak biltzea, garai batean billabonarrek eta zubietarrek egin zuten moduan; hori lortuz gero soilik berpiztu eta suspertuko baita, Beheko Plaza berriaren inguruko kirola eta ikuskizunaz gain, pilota-kultura ere. Horrez gain, oso beharrezkoa litzateke, Udalaren eta Gipuzkoako Federazioaren laguntza berezia, aurreneko urteetan behintzat, aparteko bultzadarik gabe ezinezko izango bailitzateke berpizketa sendoa eta iraunkorra izatea. Botiloa, saskiak, guanteak, pilotak, markagailua, monitore-irakasleak, epaile-prestaketak… premia-premiazkoak dira hau guztia lortzeko. Ez dezagun ahaztu orain gutxi arte Oiartzun, errebotean, potentzia bat izan bazen ere, gaur hutsetik hasi beharrean dagoela. Iradokizun gisa, eta geroari begira, hiru esparrutan, guztiz gain, egin beharko litzatekeela lan deritzogu: 1. Kirolaren aldetik a) Gure ustetan, Oiartzungo errebote-taldea antolatu beharko litzateke, lehenbailehen, Villabonakoekin eta Zubietakoekin lehiaketan sartzearren, bai Gipuzkoako txapelketetan bai E. Abril txapelketan ere. Honek asko berotuko luke giroa, baita gazteen artean jokatzeko zaletasuna ere. b) Joko-garbi eta Errebote-eskola martxan ipini beharko genuke, oiartzuar pilotariak prestatzen joan daitezen pixkanaka, modalitate horietan bereziki. c) Haurtzaro eta Elizalde eskoletan aurrez-aurreko jokoen erabilera bultzatu beharko litzateke; bote-luzea, mini-errebotea, mini-laxoa, pasaka… Joko hauek oso partehartzaileak baitira, eta oso hezigarriak, beraz. Nola lor dezakegu hori? Villabonako Behar-Zana taldearekin zein Zubietako Pilota Elkartearekin harreman estua sortu beharko genuke, haien laguntza ezinbestekoa izango bailitzateke, lehen urteetan bederen. Horrezaz gainera, Iparraldeko bi errebote jokalari-irakasle kontratatu beharko lirateke, joko-garbi eta errebote-eskolako irakasle izan daitezen, baita, Oiartzungo Errebote-talde nagusiko pilotari ere izan beharko lukete, bide batez, eta hori, hasierako urteetan, talde nagusia oiartzuarrez soilik osatzeko gai ez den bitartean. 2. Ikuskizun eta kulturaren aldetik Lehenengo egitekoa, arlo honetan, hauxe izango litzateke: Beheko Plazan joka daitezkeen modalitateen partidak eta txapelketak antolatzea; bote-luzea, laxoa eta errebotea, joko zuzenetan; edo joko-garbia, eskua, pala, paleta, erremontea, punta, “plekan”. 208


Errebotean ere antola daitezke, Beheko Plazan, primerako partidak nahiz txapelketak, iparraldeko taldeekin; esaterako, datorren urteko (2005) E. Abril Txapelketaren finala antolatzea ez litzateke erronka makala… Eta beste hainbat modalitatetan ere (eskuz, palaz…) berdintsu presta litezke desafio bereziak Iparralde-hegoaldeko taldeen artean, bai afizionatu bai profesionaleen artekoak. Hau hala izanik, pilota-kulturaren eta ikuskizunaren erreferentziazko herria bihurtuko litzateke Oiartzun. Zaldingo pilotasoroa, Kontsejupea, Madalensoro eta Beko Plaza… Trinketea falta, guztiz osatua egoteko, baina hori aurreragorako utzi beharko dugu. Oraingoz konforma gaitezen daukagunarekin, ez da gutxi eta. 3. Ikusleen prestakuntza aldetik Arlo honek ere egituraketa berezia beharko luke. Kontura gaitezen, joku zaharren funtsean dauden zenbait ezaugarri aberatsen ulermena ahaztua daukagula, hala nola, espazioaren lorpena, kontatzeko modua, tantoak kantatzeko erak, arraiak, pilotariak lekuz aldatzeko arrazoiak… Helburu nagusia, azken finean, hauxe bailitzateke: ikusleak heztea, errebotearen arauak eta klabeak modu didaktikoan adieraziz, hitzaldien, bideoen eta eskuorrien bidez, edo esatarien baliobideak erabiliz…

2005 • Udala prest agertzen da errebotearen berreskuratze proiektu bati hiru urtetarako diru laguntza ziurtatzeko. • Errebote zaleak, Oiartzungo OIARPE KIROL TALDEAREN adostasunarekin eta laguntzarekin, OIARPE ERREBOTE TALDEA sortzen dute, behin behineko adar autonomo moduan. (2005/03/22. Oiarpe K.E. Akta) • Errebote taldeko eta Joko Garbiko eskolaren kirol-zuzendaria, kirol-irakasle titulatua den eta errebote pilotari txapelduna den Peio Etxeleku donibandarra izendatzen dute.

P. Etxeleku aholkuak ematen.

Gaztetxoak Joko Garbin. 209


Errebotea • OIARPE errebote taldeak, XLII. E. ABRIL TXAPELKETAN hartzen du parte. Taldean, Iparraldeko, Villabonako eta Zubietako pilotarien laguntzaz gainera, oiartzuarrek hartzen dute parte.

“Oiarpe” Errebote Taldea. Albis- Albistur eta Ugartemendia pa- A. Ezponda sakean. tur, Leparoux, Dagerre, Ezponda retean. eta Lasa.

• Urriaren 23an inauguratzen da Beheko Plaza berritua. “E. ABRIL” ERREBOTE TXAPELKETAREN FINALA jokatzen da, Villabonako BEHAR ZANA eta Donibane Lohizuneko LUZAZ GAZTE taldeen artean. Anton Mendizabalen ERREBOTALARI eskultura ezartzen da Beheko Plazan, eta Sebastian Galardi eta Josu Urriolabeitiari egiten zaie omenaldia.

Udaletxetik Beheko Plazarako bidean.

210

“Errebotalari” A. Men­dizabalen eskulturaren inauguraketa eta Galardi eta Urriolabeitiari omenaldia.

XLII “E. Abril” Errebote Txa­ pelketaren finala: Luzaz Gazte (Donibane Lohizune) 13 Behar Zana (Villabona) 02.


2009 Errebotea • 2009 / 10 / 04. Oiarpe Errebote Taldeak “E. ABRIL ERREBOTE TXA­PELKETAREN” Finala jokatzen du Zubietan, Uztaritzeko KAPITO HARRI taldearen aurka.

XLVI “E. Abril” Errebote Txapelketaren finala Zubietan: Kapito Harri (Ustaritze) 13 - Oiarpe (Oiartzun) 05.

Oiarpe Errebote Taldea Zubietako finalean: Mitxelena (delegatua), Etxeleku, Dagerre, Leparoux (zutik); Ezponda, Lasa eta Urkia (belauniko).

• Oiarpeko pilotariak, Gipuzkoako gazte mailako txapeldunak dira Joko Garbin, Villabonan finala irabazi ondoren, eta errebote talde gaztearen abiapuntuan daude. • Oiarpe Errebote taldeak oiartzuarrez soilik osatutako taldearekin hartzen du parte Euskal Herriko Gazte mailako Txapelketan.

Mendikute (delegatua), A. Zabala eta T. Nazabal Gipuzkoako Txapeldunak Joko Garbiko gazte mailan.

Errebotea: Zabala eta Ezkurdia paretan.

Oiartzuarrez osaturiko gazteen Oiarpe Errebote taldea: Zabala, Nazabal, Arruti (zutik), Mitxelena, Arruabarrena (belauniko). 211


2010 • “TXOST” Oiartzungo pilota elkartea sortzen da Apirilean. • Talde honetan, besteak beste, “Oiarpe Errebote Taldean” jokatzen zuten joko-garbi eta erreboteko pilotariak biltzen dira, palan aritzen ziren Giriziako zenbait pilotarirekin batera. • Talde berri honen helburuen artean, Joko Zuzenen ezagutza historikoa eta kirol berreskurapena bultzatzea da garrantzitsuenetakoa.

2011 Errebotea • Joko Zuzenetako modalitatea den Errebotea Oiartzunen berreskuratua dagoela esan daiteke, eta oiartzuarrek “E. Abril” eta Euskal Herriko txapelketan hartzen dute parte, “Txost” talde berriaren izenarekin.

Txost Erreboteko gazte taldea, Behar Zana Villabonakoekin batera.

212

Behar Zana - Txost, Villabonako plazan.


Beste ekintzak • “Txost” taldeak Oiartzun Euskal Herriko Joko Zuzenen hiriburua bilakatzeko plan orokorra aurkezten dio Udalari. Asmo honen funtsean daude zenbait arrazoi: historikoak batzuk (Oiartzun historian Euskal herriko Joko Zuzenen erreferentziazko herria izana izatea), eta dituen azpiegiturarenak besteak (Pilotasoroak, Kontzejupea, Beheko Plaza, Plaza…). Plan honek epe laburrari eta epe luzeagoari begirako ikusmira aurkezten du eta tartean, errebotea, Pasaka eta Bote Luzearen praktika berreskuratzeaz gainera, pilota-dokumentazio zentro bat antolatzea ere aurreikusten du. (doc. Txost Taldea) • “PILOTA ZUZENEAN!” Joko Zuzenen astea antolatzen da Oiartzunen Urrian, joko zuzenen lau modalitateak ezagutarazteko asmoz.

Pasakan laxoarekin kontzejupean.

2012 Errebotea • Euskal Herriko gazte mailan eta E. Abril erreboteko txapelketan hartzen dute parte oiartzuarrek. Finala Beheko Plazan jokatzen da.

E. Abril Errebote Txapelketa: Txost - Kapito Harri.

E. Abril Errebote Txapelketa: Hazparneko Kapito Harri talLuzaz Gazte - Kapito Harri. dea Txapeldun. 213


Pasaka • Oiartzungo Kontzejupean, Pasaka modalitate zaharraren lekuko ziren arrastoak (sarearen uztaia, errebotearen eta sarearen euskarriaren kokalekuak…) eta dokumentuak (udal-ordenantzak, E. Abrilen idatziak…) aztertzen dira. • “Txostek” G. Inbuluzketaren idatzia ere aztertzen du. Bertan, Elizondon 1970eko hamarkadan Eskuzko Pasaka berreskuratzeko eginiko ahaleginaren berri zehatza ematen da. Arantzan, berriz, 1980ko hamarkada artean aritu ziren eskuzko pasakan. • Arantzan modalitate honetan aritu ziren pilotari, pilotagile eta zaleekin harremanak izaten dituzte “Txosteko” kideek, galdutako modalitatearen nondik norakoak ezagutzeko eta zubi lana egiteko asmoz.

Kontzejupeko Eskuzko Pasakan Elizondon, 1970eko Arantzako gorapian eskuzko pasakan sarea lotzeko hamarkadan. aritutakoekin solasean. uztaia.

• Eskuzko Pasakaren berreskurapenari ekiten dio Txostek eta Bikoteen arteko I. Herri Txapelketa antolatzen du. Kontzejupean eta Iturriotzen jokatzen da txapelketa, eta 12 bikotek hartzen dute parte. • Txapelketa hau abian jartzeko Txost taldeak, Eskuzko Pasakaren araudi zehatza argitaratu, Kontzejupea eta Iturriozko frontoia egokitu eta pilota arinagoak frogatu eta plazaratzen ditu.

Oiartzungo I. Eskuzko Pasakako HerriTxapelketa. Partida bat kontzejupean.

Oiartzungo I. Eskuzko Pasakako HerriTxapelketa. Partida bat Iturriozko frotoian.

Oiartzungo Igo Eskuzko Pasakako Herri-Txapelketa. Finala Kontzejupean.


Beste ekintzak • “PILOTA ZUZENEAN! 2012” egitaraua antolatzen du “Txost” Oiartzungo Pilota Taldeak: Ekainean: “E. Abril Errebote Txapelketaren” finala. Ekainean, uztailean eta abuztuan: Eskuzko Pasakako Oiartzungo I. Herritxapelketa. Urrian: Bote Luzea, Pasaka eskularruz, hitzaldia eta erakusketa turismobulegoan.

“E. Abril” Errebote Txapelketaren finala: F. Karrikaburu paretean.

Joko Zuzenen erakusketa Oiartzungo Turismo bulegoan.

“Pilota Zuzenean” ekintza. Pilotari, antolatzaile eta laguntzaileak.

215


2013 Errebotea • Euskal Herriko eta E. Abril txapelketetan jokatzen dute “Txost”-eko pilotariek.

“E. Abril” Errebote Urkia, Dagerre (Txost), eta Pele- Zabala eta Arruabarrena paretan. Txapelketa.: Kapito trat eta Sarratiaren arteko borroHarri eta Txosteko ka paretan. pilotariak.

Pasaka • “Txost” taldeko pilotariak Eskuzko Pasakaren ezagutza zabaltzen hasten dira eta partidak eta hitzaldiak antolatzen dituzte Leitzan, Areson, Zubietan eta Donostian.

Eskuzko Pasaka Areson.

216

Eskuzko Pasaka Zubietan.

Eskuzko Pasaka Donostian (Trinitate Plazako frontoian).


Bote Luzea • Donostiako 1813-2013ko ospakizunen barne, Alderdi Ederreko Bote Luzeko antolakuntzan eta jokoan parte hartzen dute “Txosteko” oiartzuarrek, Laxoa Elkartearekin batera, aurre-saiakerak egin ondoren.

Bote Luzea Donostian (Alderdi Ederren).

2014 Errebotea • E. Abril Errebote Txapelketaren finala jokatzen da Oiartzunen. Gazteen taldeak Euskal Herriko Txapelketan hartzen du parte. • Txost Taldeak, Oiartzungo Errebotearen berreskurapenean ezinbesteko laguntzaile izan diren Iparraldeko eta Hegoaldeko pilotariei, eta Oiarpe elkarteari, omenaldia eskaintzen die.

“E. Abril” Errebote Txapel­ ketaren finala Beheko Plazan.

Txosteko Errebote tal- Joko Zuzenen berreskuraketan lad ea gazte maileko guntza eman dutenei aitortza eta ­ Euskal Herriko txapel- omenaldia. ketan: Otegi, A. Leonet, J. Leonet, Ondaro, Trigo. 217


Pasaka • Eskuzko Pasakako Oiartzungo III. Txapelketa irekia, hiru mailatan jokatzen da: Herrikoia, Emakumeena eta Berezia. 26 bikotek hartzen dute parte.

Eskuzko Pasakako III. Txapelketa: Emakumezkoak Iturriotzen: Ainhoa, Xole, Joxe Mari (epailea), Maite, Izarne.

Eskuzko Pasakako III. Txapelketa: I. Esnal kontzejupean.

Eskuzko Pasakako III. Txapelketa: Nazabal eta Arruabarrena txapeldunak.

Beste ekintzak • Txost Taldeak eta “Berria” euskal egunkariak hitzarmen bat adosten dute. Horri esker, sare eta markagailuetan azalduko den propagandaren trukean, Joko Zuzenen iragarkiak eta erreportajeak argitaratuko dituzte egunkarian. • Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Txost Taldeak, hitzarmen bat adosten dute, eta Gipuzkoako zenbait herritan Eskuzko Pasakako ikuskizunak aurkezten dituzte: Zarautzen, Zizurkilen, Gurutzen, Artikutzan, Asteasun, Lazkaon, Ugaldetxon, Elgetan, Villabonan, Larraulen, Donostian…

Eskuzko Pasaka Artikutzan.

218

Eskuzko Pasaka Zarautzen. Emakumezkoen Eskuzko Pasaka Donostian. M. Mendizabal, L. Galdos, P. Espinar, J. Zulaika.


• PILOTA ZUZENEAN! taldea sortzen da. Partaideak: Gipuzkoako Pilota Federakundea, Euskadiko Pilota Federakundea, EHUko joko historikoen ikertze-tailerra, Alde Zaharra (Donostia), Laxoa Elkartea (Baztan), Txost Oiartzungo Pilota Taldea, Sarako Izarra, Behar Zana (Villabona) eta Zubieta (Donostia). Helburuak: Orokorrean, Euskal Pilotako Joko Zuzenak zabaltzea eta bultzatzea. Berehalakoan, “BOTE LUZEA” jokamoldea berreskuratzea. • Baztango Laxoa-ko eta Gipuzkoako Eskuzko Pasakako zenbait pilotarik, Bote Luzeko entrenamenduak egiten dituzte, Iruritan eta Oiartzunen, modalitatea berreskuratzeko asmotan.

Bote Luzeko entrenamendua Iru­ritan.

Bote Luzeko entrenamendua Oiar­tzunen.

2015 Errebotea • “Txost” taldeak, Iparraldeko eta Oiartzungo pilotariz osatutako bi talde aurkezten ditu “E. Abril” errebote txapelketan.

Txostek bi errebote talde “E. Abril” Txapelketan: Susperregi, Zabala, Albistur, Leparoux, Dagerre, Azpiroz (zutik); J. Leonet, A. Leonet, Etxeleku, Nazabal (belauniko).

Albistur eta Leparoux pa- Nazabal eta Zabala paretan. retan.

219


Pasaka • Eskuzko Pasakako Oiartzungo IV. Txapelketa lau mailatan jokatzen da; Goi mailakoa, Herrikoia, Emakumezkoa eta Gaztetxoena. 42 bikotek hartzen dute parte. Pasaka mistoa abiarazten da.

IV Eskuzko Pasakako finalistak A. Palomo Iturriotzen Eskuzko Pasaka mistoa KonIturriotzen. Eskuzko Pasakako txa- tzejupean: P. Espinar eta peleketan. E. Lasa.

• Gipuzkoako Federakundeak Eskuzko Pasakako modalitateari ofizialtasuna ematen dio, eta Gipuzkoako I. Eskuzko Pasakako txapelketa jokatzen da Oiartzunen. Nazabal eta Zabala dira lehenengo Pasakako Gipuzkoako txapeldunak.

Gipuzkoako I. Eskuzko Pasakako Txapelketa: A. Zabala.

Gipuzkoako I. Eskuzko Pasakako Txapelketa: T. Nazabal.

220

Gipuzkoako I. Eskuzko Pasakako Txapelketa: Martinez eta Esnal.

Gipuzkoako I. Eskuzko Pasakako Txapelketa: T. Nazabal eta A. Zabala Txapeldunak.


Bote Luzea • Eskuzko Pasakako zenbait pilotarirekin, Bote Luzeko entrenamendu jarraituak egiten dira Oiartzunen. Oiartzuarrez gain, beste pilotari gipuzkoarrek ere parte hartzen dute saio hauetan. Iparraldeko pilotarien aurkako desafioak antolatzen dira.

Bote Luzeko entrenamenduak Beheko Plazan.

Ifarralde - Hegoalde Bote Luzeko desafioa Beheko Plazan Xanistebanetan.

Llargues • Euskal Herriko Bote Luzeaz gainera, Llarguesen nazioarteko Bote Luzean hasten dira lehenengo saiakerak egiten, Europako “Llargues” Championsen parte hartzeko ideiarekin.

“Llargues” entrenamenduak Beheko Plazan.

“Llargues” nazioarteko Bote Luzean erabiltzen den pilota. 221


• CIJBek, Nazioarteko Eskuzko joko zuzenen konfederakundeak, TXOST taldearen lana baloratu eta Franekerren (Holanda, Frisia) jokatzekoa zen V. “Champions Leaguen” parte hartzeko aukera zabaldu die oiartzuarrei. • Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Oiartzungo Udalaren laguntzari esker, Franekerren aurkeztuko dira “Txostekoek”, Holanda, Belgika, Frantzia eta Valentziako beste 8 talderekin batera.

Txost taldea Europako “Champions Leaguen” parte hartzeko prest: G. Fernandez (Foru Aldundiko kirol arduraduna), E. Marcos (Oiartzungo kirol zinegotzia), Nazabal, Esnal, Mitxelena (entrenatzailea) (zutik); Lasa, Chiapusso, Zabala, Jauregi eta Argote (Belauniko).

Txost Franekerren (Holanda), Team Holanda I taldearekin partidua jokatu aurretik.

222

Txost taldea Europako “Champions Leaguen”, Team Holanda II ren kontra jokatzen.


Beste ekintzak • Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Txost Taldearen arteko hitzarmenari esker, zenbait herritan Eskuzko Pasakako (Arrasate, Pasaia, Andoain, Alegi, Ordizia, Arragua, Artikutza, Eskoriatza, Beasain, Alegi…) eta Bote Luzeko (Pasaia, Andoain, Hendaia, Oiartzun…) hitzaldi eta ikuskizunak aurkezten dituzte Txost-eko adituek.

Iragarkia Berrian.

Eskuzko Pasaka Andoainen.

Bote Luzea Andoainen.

2016 Errebotea • Euskal Herriko eta E. Abril Erreboteko Txapelketan parte hartzen duten Txost Taldeko pilotari guztiak oiartzuarrak dira.

“E. Abril” Errebote Txa- “E. Abril” Errebote Txapelketa: “E. Abril” Errebote Txapelketa: pelketan Txosteko pilotari Txost - Donapaleu. Txost - Donapaleu: J. Leonet eta guztiak oiartzuarrak dira. A. Zabala paretan.

223


Pasaka • Oiartzungo V. Eskuzko Pasakako Txapelketan 47 bikotek hartzen dute parte.

Eskuzko Pasakako V. Txapelketa. Finalistak.

Eskuzko Pasakako V. Txapelketa: Amezketa eta Oiartzungo emakumeak finalean: L. Galdos, M. Mugika (Txost), I. Otamendi, M. Tolosa (Amezketa), J. M. Mitxelena (epailea).

• Eskuzko Pasakako erakustaldiak emateaz gainera (mistoak barne), Pasakako fueraka edo “barrenen” esperientzia plazaratzen da.

Eskuzko Pasaka mistoa Artikutzan.

224

Eskuzko Pasakako barrenen Kontzejupean.

Eskuzko Pasakako barrenen Ordizian.


• Gipuzkoako II. Eskuzko Pasakako txapelketa jokatzen da Oiartzunen. ETBek finala osorik grabatu eta emitituko du.

Gipuzkoako II. Eskuzko Pasa­ kako Txapelketa: I. Esnal.

Gipuzkoako II. Eskuzko Pasakako Txapelketa: Urbieta eta Esnal txapeldunak eta Zabala, Nazabal txapeldunordeak.

Gipuzkoako II. Eskuzko Pasakako Txapelketa: A. Mendizabal eta J. Legorburu ETBko grabazioaren komentarioak egiten.

Bote Luzea • Euskadiko Federakuntzak eta Iparraldeko Ligak Bote Luzea modalitate ofiziala kontsideratzen dute, eta zenbait aditurekin bildu ondoren, tartean “Txost”ekoak, Bote Luzearen araudi bateratu bat adosten dute. Ondorioz, Euskal Herriko Bote Luzeko lehenengo Txapelketa antolatzen da. • “Txost” taldeak Gipuzkoako Epailarien Elkarteari Bote Luzeko epailari izateko jardunaldiak eskaintzen dizkie. Era berean pilota egokien azterketa ipintzen du abian, eta pilotagile zenbaiten (Otero, Punpa, Alfaro…) pilotekin egiten dira frogak.

Gipuzkoako Epaileak Bote Luzeko araudia ezagutzen.

Bote Luzeko botarria eta pilotak.

225


• Bote Luzeko pilotari gipuzkoarrak Oiartzunen egiten dituzte entrenamenduak, Euskal Herriko Txapelketan parte hartzeko asmoarekin. Beheko Plaza egoera txarrean dagoenean, Zubietako Plazan edo Hernaniko Galarretan entrenatzen dira. Internacional modalitatean ere entrenatzen hasten dira.

Bote Luzeko entrenamendua Bote Luzeko entrenamendua “Internacional” modalitateko Galarretan. Beheko Plazan. entrenamendua Beheko Plazan.

• Iparraldeko pilotarien aurkako desafioak jokatzen dira Zumarragan, Amezketan, Donostian eta Oiartzunen. • Gipuzkoako Federakuntzak bi talde aurkezten ditu Euskal Herriko Txapelketan. GIPUZKOA BAT, “Txost” taldearen ardurapean eta GIPUZKOA BI, Larraulgo taldearen ardurapean. Gipuzkoarren kamiseten diseinua “Txostek” proposatzen du.

Bote Luzea Amezketan.

Bote Luzea Zumarragan.

Bote Luzea Donostian.


Euskal Herriko Bote Luzeko I. Txa- Euskal Herriko Bote Luzeko pelketa: Gipuzkoa BAT eta Nafarroa I. Txapelketa: Gipuzkoa BAT Beherako pilotariak. Nafarroa Behera Beheko Plazan.

• Euskal Herriko Bote Luzeko I. Txapelketan, Lapurdi, Nafarroa Behera eta Gipuzkoako 6 taldek hartzen dute parte. Finala Leitzan jokatzen da. LAPURDI I txapeldun, finalean GIPUZKOA BI menderatu ondoren.

Euskal Herriko Bote Luzeko I. Txapelketa: Finala Leitzan.

Euskal Herriko Bote Luzeko I. Txapelketa: J. Urbieta sakean.

Euskal Herriko Bote Luzeko I. Txapelketa, finala. Zutik, Laburdi I (txapeldunak), belauniko Gipuzkoa BI (txapeldunordeak).

227


Llargues •

CIJB, Nazioarteko eskuzko Joko Zuzenen konfederakuntza da. Bertan 22 naziok hartzen dute parte: Ingalaterra, Frantzia (Picardia), Belgika (Flandes, Wallonia), Holanda (Frisia), Italia (Toscana), Pais Valencia, Portugal, USA, México, Panamá, Costa Rica, Puerto Rico, Venezuela, Colombia, Ecuador, Perú, Bolivia, Chile, Paraguay, Uruguay, Argentina eta India. “Llargues” (Bote Luze bateratua) eta “Internacional” modalitateak dira, Europako taldeen arteko Champions Leaguen eta Munduko txapelketan jokatzen diren zuzeneko modalitate ofizialak, “One Wall” plekako (hormaren kontrako) modalitateaz gainera. • 2015ean Oiartzungo “Txostek” Franekerren (Holandan) V. Champions Leaguen parte hartu izanak, euskaldunen eta CIJBkoen arteko harremanak zabaldu eta indartu zituen. Ondorioz, CIJB Donostian biltzen da Otsailean eta bi erabaki garrantzitsu hartzen ditu: – Euskal Herria onartzea partaide bezala, eta CIJBen lehendakariordetza eskeintzea. – VI. Europako “Champions League” Euskal Federazioak antolatzea eta Euskal Herrian jokatzea.

Team Holanda I eta Txosteko tal- Team Holanda taldeak, kamisetak trukatzen. deko hautatzaileak Txostekoei eskeni zien beraiek irabazitako ikurra.

228

Donostian jokatzekoa den Europako VI. “Champions League”, eta Euskal Herriko selekzioaren onarpen ofizialaren aurkezpen orokorra.


• Euskal Herriko Federakundeak antolatzen du Urrian VI. “Champions Leaguea”. Antolakuntzaren arduradun orokorra J. M. Mitxelena oiartzuarra da. Donostian, Irunen eta Miarritzen jokatzen da.

Donostian jokatzekoa den Euro­ Donostian jokatzekoa den Euro­ pako VI. “Champions League” pako VI. “Champions League” ren ren aurkezpena. joko-plaza, Sagüesen.

• Euskal Herriko “Txost” eta “Larraul” taldeek hartzen dute parte VI. Champions honetan.

Txost taldea Sagüesen (Donos- Txosteko I. Jauregi sakean. tia): Jauregi, Zabala, Arzelus (zutik); Azpiroz, Chiapusso eta Lasa (belauniko).

Larraul taldea Irunen, Championseko partida jokatzeko prest: Jauregi, Esnal, A. Urbieta, Bengoa, I. Urbieta, Iruretagoiena eta Esnaola.

229


Beste ekintzak • Valentzia eta Euskal Herriaren arteko topaketa ospatzen da Azkoitian eta Oiartzunen. Euskal Herria aurrenekoz aurkezten da, publikoki, selekzio ofizial bezala Bote Luzean. Llargues eta Internacional zuzeneko modalitateetan jokatzen dute elkarren aurka, One Wall plekako modalitateaz gainera. Euskal Selekzioaren ardura teknikoa eta hautatzaile lana Txost taldeko J. M. Mitxelenak egiten du.

Valentzia - Euskal Herria Beheko Plazan. Euskal Herriko selekzioaren lehenengo aurkezpena.

J. Leonet, Oiartzungo alkatea, ohorezko sakea egiten.

Valentzia - Euskal Herria Behe­ko Plazan “Llargues” modalitatean.

230


2017 Errebotea • Errebotean Euskal Herriko Txapelketan eta E. Abril txapelketan lehiatzen dira “Txost” Taldekoak.

“E. Abril” Errebote Txapelketa. Zubieta eta Txosteko pilotariak.

T. Nazabal paretan.

J. Azpiroz sakean.

Pasaka • Oiartzungo Eskuzko Pasakako VI. Txapelketan 43 bikotek hartzen dute parte.

Oiartzungo Eskuzko Pasa­kako VI. Txapelketa: M. Arrillaga.

Oiartzungo Eskuzko Pa- Oiartzungo Eskuzko Pasakako VI. Txapelsakako VI. Txapelketa: keta: Finalistak. Arbelaitz errematean.

• Gipuzkoako Eskuzko Pasakako III. Txapelketa jokatzen da Oiartzunen. ETBek partida osoa jaso eta zabaltzen du. • Eskuzko Pasakako 4 x 4 esperientzia lantzen da frontoi osoan, Ispasterren (Bizkaia) eta Oiartzunen. 231


Gipuzkoako Eskuzko Pasakako III. Txapelketa. A. Urbieta eta J. Urbieta txapeldunak, J. Chiapusso eta B. Arzelus txapeldunordeak.

Gipuzkoako Eskuzko Pasakako ETB partida osoa grabatzen III. Txapelketa. Jon Urbieta. udaletxean.

Eskuzko Pasaka 4 x 4 Ispas­ Eskuzko Pasaka 4 x 4 Ispas­ terren: Arana, Ugarte, Antxia, terren: Bizkaitarrak paretako Amantegi, Mitxelena (epai- aldean. laria), Bizkaiaren aldetik, eta Jauregi, Chiapusso, Iribar eta Iruretagoiena, Gipuzkoaren aldetik.

Eskuzko Pasaka 4 x 4 Madalensoron 2017ko Europako ondarearen egunean.

Bote Luzea • Euskal Herriko Bote Luzearen entrenamenduak eta partidak egiten dira Oiartzunen, Zubietan eta Galarretan “Txost”-en ardurapean. Gipuzkoarrez gainera bizkaitarrak eta Iparraldekoak ere aritzen dira saioetan. • Bote Luzearen erakustaldi-partidak antolatzen dira Donostian, Leioan, Berastegin, Oleta (Zumarragan) Larraulen, Sorogainen (Nafarroa)… “Txost” taldearen ardurapean. • Euskal Herriko Bote Luzeko II. Txapelketan, Lapurdi I, Lapurdi II, Lapurdi III, Nafarroa Behera, Nafarroa, Bizkaia, Gipuzkoa BAT eta Gipuzkoa BI taldeek hartzen dute parte. 232


Bote Luzeko pilotari Bote Luzeko entrenamendua Bote Luzeko entrenamendua Zubiemultzoa. Beheko Plazan. tan.

Bote Luzea Leioan (Bizkaia).

Bote Luzea Berastegin (Gipuz- Bote Luzea Oletako Pilota­so­ koa). roan (Zumarraga).

• Finala Laudion (Araba) jokatzen da, eta bizkaitarrak txapeldun, Gipuzkoa BI menderatu ondoren.

Euskal Herriko Bote Luzeko Euskal Herriko Bote Luzeko Euskal Herriko Bote Luzeko II. Txapelketa Beheko Plazan. II. Txa­pelketa: finala Lau- II. Txapelketa: Bizkaia txapeldion (Araba). dun, Gipuzkoa BI txapeldunorde.

233


Llargues eta Internacional • Euskal Herriko Selekzioak, CIJB ek Colombian antolatutako Munduko Txapelketan hartzen du parte. J. M. Mitxelena oiartzuarra da selekzioaren hautatzaile eta kirol-arduraduna, “Llargues” eta “Internacional” modalitateetan.

Euskal Herriko selekzioa Mundiala jokatzeko prestu: A, Araiztegi, E. Esnaola, I. Esnal, I. Ugarte, E. Amantegi, J. M. Mitxelena (hautatzaile eta entrenatzailea), I. Jauregi, P. Valencia, E. Ziarrusta eta P. Espinar.

Euskal Herriko selekzioa San E. Ziarrusta sakean, CoJose de Albanen (Colombia), lombiako Munduko txamunduko txapelketako par- pelketan. tida hasi aurretik, Llargues (bote luzea) modalitatean.

Beste ekintzak • Europako Ondarearen jardunaldietan, “Txost” taldeak “Oiartzun, Joko Zuzenen testigu” ekintza antolatzen du.

Europako Ondarearen eguna: Bote Luzea Zaldineko Pilotasoroan.

234

Europako Ondarearen eguna: Eskuzko Pasaka Madalensoron. E. Soroa, L. Galdos, Mitxelena (epailea), A. Garcia eta M. Tolosa.


• Euskal Herriko selekzioaren eta Pais Valencia-ren arteko topaketan, “Galotxeta”, “Llargues” eta “Internacional” modalitateetan aritzen dira Valentzian.

Valentzia - Euskal Herria Benidormen.

Valentzia - Euskal Herria Par- Valentzia - Euskal Herria cent-en: “Pilota grossa” moda- Benidormen: “Llargues” litatean. modalitatean.

235



3. OIARTZUNGO TXAPELKETA HERRIKOIAK

Tarte honetan, Oiartzunen izan diren eta izaten diren pilota txapelketa herrikoien berri eman nahiko genuke. Txapelketa hauek, normalean kirol honetan lehiatzen ez diren pilotazale eta pilotariei modu erlaxatuan lehiatzeko aukera ematen diete. Oiartzungo kasuan, mota honetako txapelketak festen aitzakian antolatu izan dira eta antolatzen dira, bai Xanixtebanetarako, bai eta auzoetako festetarako ere. Txapelketa edo torneo hauek, hasieran herriko pilotari eta pilotazaleentzat izan arren, kanpotarrei ateak irekitzea izan zen laster baten eman zen urratsa, batez ere palakoan. Askotan txapeldunen zerrenda ikusi besterik ez dago, irabazleak gehienetan kanpotarrak izan direla ohartzeko. Eta hau, gure ustez, ez dator bat txapelketa hauen sorrerako filosofiarekin. Modu horretan, berriro ere herriko pilotari zenbaitek atzera egiten du izena emateko orduan, partaide kanpotarren maila ikusita. Inguruko herrietako antzeko txapelketetan ez da horrelakorik ematen.

ELIZALDE Gurean, txapelketa mota hauen artean ibilbide luzeena duena Xanixtebanetarako ospatzen den eskuzko txapelketa herrikoia da. Madalensoro agertzearekin batera, txapelketa ofizialagoak jokatzen zituzten pilotariak bertan aritzera pasa ziren eta Kontzejupeak izaera herrikoiagoa hartu zuen. Noski, Madalensoro egin aurretik txapelketa eta partida guztiak Kontzejupean izaten ziren. Hau horrela izanik, 1983an agertzen da lehen aldiz Kontzejupekoa txapelketa herrikoi bezala Giriziak antolatuta. Orduz geroztik, gaur egun arte jokatzen da udararo. Herrikoi izaera hartu zuenetik antolatzaile desberdinak izan ditu: Girizia, Oiartzungo Gazte Asanblada 1989an, Oiartzungo udal Pilota Eskola eta azken urteetan Oiarpe.

237


Oiartzungo Pilota Eskola sortu zenean, 1992. urtean, haurrentzako txapelketa antolatzen hasi zen, finalak festetako egitarauko Haurren Egunean jokatuz. Esan, 2010. urteaz geroztik haurrek txapelketa hau palaz jokatzeko aukera ere badutela, Eskola Pilota egitasmoak bultzatuta. 1994az geroztik txapelketa hau palaz ere jokatzen da bi mailatan: gizonezkoak eta emakumezkoak. Pala txapelketaren lehen urteetan antolatzaile bakarra zen, Oiartzungo Pilota Eskola eta final guztiak batera jokatzen ziren. Azken urteetan Girizia Pilota Sailak eta Kataxulo Gaztetxeak antolatu izan dute. Antolatzaile hauen ekimenez, abenduak 26 Xanixteban egunerako, 2004az geroztik banakako txapelketa ere egiten da. Hauekin batera, azken urteetan, Pasakako txapelketa ere jokatzen da Kontzejupean eta Iturriotzen.

ALTZIBAR Auzo honetan ospatzen diren San Pedro festetarako auzokoentzat txapelketak antolatu izan dira. Aipatzekoa da pilotaleku publikorik izan gabe, ZELAIATALDEA etxadiko pilotaleku pribatuan jokatu izan direla. Gaur egun arte, bi garai ezberdinetan bi txapelketa mota izan dira. Lehena eskuzkoa izan zen 1984tik 1990era bitarte, eta bigarrena 1994tik 2009ra palaz jokaturikoa.

ARRAGUA Gaur egun ezagutzen dugun pilotalekuaren inaugurazioarekin batera, 1999an, ekin zioten auzokoek pala txapelketa antolatzeari. Guztira zazpi edizio izan zituen, 2006an azkenekoa izan zelarik.

238


ERGOIEN Auzo honetako pilotalekua egin zenetik bertako festetan pilotak presentzi handia izan du. Auzoko pilotarien (Azpiroz anaiak, Ezponda anaiak, Deskarga anaiak, Iñaki “Askosti”, Fidel “Plemunta”…) arteko desafioak, desafioen errebantxak eta antzekoak jokatu izan dira. 1999an bertso pilota partida ere jokatu zen auzoko pilotarien artean, eta Xabier Silveira eta Juan Mari Lopez bertsolariekin. 1992an auzoko emakumeen pala finalak eta Oiartzungo Pilota Eskolak haur eta gaztetxoentzat 1993tik 1999ra antolatzen zituen txapelketak ere jokatu dira. Esan, 2009az geroztik auzoko gazteentzat eskuzko txapelketa antolatzen dela, finalak festetan jokatzen direlarik. Bertan, bataz beste, 30en bat gaztek parte hartzen dute.

GURUTZE San Agustin festetan izan du pilotak presentzia auzo honetan, esate baterako 1982ko auzoko gazteen arteko txapelketaren finalak, 1984ko eskuzko eta pala finalak, 1993tik 1997ra izandako auzoko emakume eta gizonen arteko partidak edo eta 2012an jokatutako auzoko emakumeen pala partidak. Bestalde, auzoko festetan pilota partidu era askotakoak jokatu izan dira eta jokatzen dira bertako pilotalekuan. Hasiera batean, Eskola zaharraren atzean zegoen pilotaleku zaharragoan, eta ia beti bertako pilotariekin. Esate baterako, Pelu Txikiko Inaxio eta Genaro anaiak, Koskoteneko Kazabon eta Kastroneko Mitxelenaren kontra. 239


Aurrerago, pilotaleku berria inauguratu zenean ere (1982), bertako pilotariak jokatu zuten (Esnaola, Mendizabal, Gelbentzu, Kazabon‌) Eta ondorengo urteetan ere, bi eguneko txapelketa laburrak jokatzen ziren auzoko pilotari gaztetxoen artean. Hirugarren beste urrats bat ere eman dute Gurutzen, ordea, 2009an hirugarren frontoia inauguratu ondoren. Inaugurazio egun horretan bertan auzoko pilotari guztiak biltzeko aukera izan zuten. Mendizabaltarrak, Esnaola, Galardi, Gelbentzutarrak, Mitxelena, Urdanpilleta, Loperenatarrak, Kazabontarrak, Galdostarrak, Agirrezabalatarrak‌ Eta ohorezko sakea egiteko orduan, pilotari gazteena, Niko Kazabon, eta zaharrena, Faustino Galdos elkartu zituzten.

240


TURRIOTZ Auzo honetan pilotaleku publikoa izatearekin batera, 2011ean dugu auzoko pilotari gazteen arteko lehen desafioa. Azken sei urteetan Pasaka txapelketa herrikoiaren finalak Santiyotan jokatzen dira bertan.

KARRIKA Auzoko pilotalekua egitearekin batera, 1998an, hasten da pilotaren presentzia bertako festetan. Bi urtez antolatu zuten auzokoentzat pala txapelketa, 2001 eta 2002 urteetan.

UGALDETXO “FRANTSESENEA� etxeko pilotaleku pribatuaz baliatuz, jai batzordeak 2004an pala txapelketa antolatu zuen. Bertan 18 bikotek parte hartu zutelarik. Auzo guztietako festetan beti izan dira garaian garaiko herriko pilotari heldu eta gazte hoberenen arteko erakustaldi partidak eta txapelketa laburrak.

241


BESTE • Auzo artekoak: 60ko hamarkadan kontzejupean jokatzen ziren auzoen arteko pilota txapelketak, batez ere gaztetxoen artekoak. Garai hartako bikote batzuk soilik dauzkagu gogoan, J. Toledo-J. M. Roteta, E. Agirrezabala eta A. Kazabon, Lekuona-Izagirre, Oiartzabal-Otegi… 90eko hamarkadan ere izan ziren auzo arteko txapelketak, baina berrikuntza handiak sumatu genituen. Esaterako, gaztetxoek eta seniorrek ez ezik, beteranoek ere parte hartzeko aukera izan zuten, eta neska bikote mordoak ere hartu zuen parte.

• Bestalde, 2012tik aurrera, Xanixtebanetako desafioak ere jokatzen dira Joko Garbin eta Bote Luzean. • Polita izan zen, baita ere, Oiartzun 30 orduz pilotan izenez antolatutako ekitaldia.

242


4. OIARTZUNGO PILOTALEKUAK

A. ZERRENDAK (*) Pilotaleku pribatuak.

PILOTASOROAK

1 Tellaita (*).

2 Eldotz (*).

2 Sorondo (*).

4 Zaldin (*).

243


5 Olandittu (*).

6 Zaria (*).

7 Egiburu (*).

244


PILOTA-PLAZAK

1 ELIZALDE: Plaza.

2 ELIZALDE: Beheko Plaza.

3 ELIZALDE: S. Juan kalea (?).

245


EZKER PARETAK

1 ARRAGUA.

2 ARRAGUA: Rosaleda irekia (*).

3 ARRAGUA: Rosaleda estalia (*).

4 ARRAGUA: Lekutxoa (*).

5 ARRAGUA: Martita.

6 ARRAGUA: Orlegi Mendi (*).

246


7 ELIZALDE: Madalensoro.

8 ELIZALDE: Beheko Plaza.

10 ELIZALDE: Herri Eskola.

9 ELIZALDE: Landetxe.

11 ELIZALDE: Haurtzaro Ikastola.

247


12 ELIZALDE: Herriondo (*).

13 ELIZALDE: Iturriazpi (*).

14 GURUTZE.

15 GURUTZE: Amets (*)

248

16 GURUTZE: Goiko Zelaia (*).


17 UGALDETXO: Txipito (*).

18 UGALDETXO: Begiratoki (*).

19 UGALDETXO: Mendibil.

20 UGALDETXO: Pikabene.

21 ITURRIOTZ.

22 ITURRIOTZ: Bikoetxe (*). 249


23 ITURRIOTZ: Urkaitz (*).

24 ITURRIOTZ: Altamira (*).

25 ITURRIOTZ: Ziara (*).

26 ALTZIBAR: Zelai etxadia (*).

27 ALTZIBAR: Aldapa (*).

28 ALTZIBAR: Aldapa Behekoa (*).

250


29 KARRIKA.

30 ERGOIEN: Aiako Arri (*).

31 ERGOIEN.

32 ERGOIEN: Altuna (*).

251


BEREZIAK

2 ELIZALDE: Zimitorioa. 1 ELIZALDE: Kontzejupea.

4 ELIZALDE: Kiroldegia. 3 ELIZALDE: Herri eskola.

5 UGALDETXO: Soraburu (*).

252

6 KARRIKA: Egileor (*).


OIARTZUNGO PILOTALEKUEN KOKAPENA

253


TRINKETAREN ALDARRIKAPENA 2001. urtean Oiartzungo Udalak Beheko Plaza berriztatzeko ideia-lehiaketa aurkeztu zuen. Herriko pilotariek eta pilotazaleek Trinket baten beharra aldarrikatzen zuten eta Foru Aldundiak Gipuzkoan trinket bat egiteko asmoa zuenez, Beheko Plazako ideialehiaketan parte hartu zuen talde batek, trinketa sartu zuen bere proposamenean. Baina proiektu hau lehiaketan bigarren geratu zenez, ez zen aurrera atera.

2013. urtean, Oiartzungo hiria antolatzeko Plan Orokorraren aurrerakina zela eta, “Elizalde auzoan trinket ofizial baten eraikina proposamena ELI 1E eremuan” aurkeztu zuten OIARPE ELKARTEAK, TXOST ELKARTEAK, GIPUZKOAKO PILOTA FEDERAZIOAK eta zenbait pilotazalek. Bigarren proposamen berri honetan, trinketaren kokapena 2001ean egindakoaren berbera zen. Proposamen horri buruzko erantzun zehatzik ez zen jaso bere garaian. Ez behintzat idatzizko erantzun ofizialik. Hizpidea sortu zela, bai. Eztabaidarako gaia martxan jarri genuela ere bai. Ugaldetxo izan zitekeela kokapen egokia; bestela, Ikastola eta Elizalde arteko tarte horretan… baina horretan geratu zen. Gaiarekin jarraituz, eta ikusiz gure herrian pilotak izan duen eta daukan arrakasta, ederra litzateke TRINKET bat OIARTZUNEN. Pilotasoroak baditugu, Beheko Plaza ere bai, Kontzejupe bikaina udaletxea azpian, Madalensoro frontoia… modalitate gehienak jokatzeko aukera ematen digutenak. Baina, trinketa falta. Trinketa da Oiartzungo pilotaleku multzoa osatzeko falta zaigun eraikin bakarra. Ia modalitate guztiak oiartzuarron eskura eta bertatik bertara izango genituzke. Ikaragarria! Beraz, hemendik gure eskaera Oiartzungo Udalari, eta Gipuzkoako Foru Aldundiari, Oiartzungo pilotazale guztien izenean: TRINKET berri bat Oiartzunen! 254


B. GARRANTZITSUENAK BEHEKO PLAZA

Beheko Pilota-plaza 1750ean egin zen. Frontisa eta zorua Jaizkibeletik ekarritako harriarekin eginak. 63 metro zituen luzean, labaderoaren bukaeraraino. Horma erreboteatzeko erabiltzen zen, eta ez zuzenean bere kontra jokatzeko (bleka). Bote Luzean eta Laxoan jokatzen zen. Ehun urte geroago, luzatu egin zuten plaza, 27 metro gehiago, 90 metrora iritsi arte, gaur egun dagoen bezala utzi arte. Hau egin zen errebotean jokatu ahal izateko. Herriko agintariek egiten zuten epaile lana pilota desafioetan. 1894an, lurreko losak kendu zituzten (nahiko gastatuak zeudelako, batez ere hertzak) eta elizaren bueltan jarri. Harri txintxarrez eta hondarrez osatu zuten zoru berria.

Agintariak izaten ziren epaile XIX. mendean. 255


Losaz osatua zegoen Behe- Losak altxa eta elizaren inguruan ipini ko Plazaren zorua. ziren. 1894.

Beheko Plaza gerra zibilaren aurretik. Errebotean.

XX. mendearen erdialdera, idi deman aritzeko plaza egin zen pilota lekuaren erdi-erdian. Futbol zelaia ere izan zen. Kantalditarako areto ireki, zezen plaza, aparkaleku‌

256


Beheko Plaza gerra ondoren.

Beheko Plaza. 1953.

2004an berritu egin zen eta gaurko itxura hartu zuen. Lurra hondar berezi batekin berritu zen.

Beheko Plazako berriketa-lanen obrak. 2004.

Beheko Plaza berritua. 2005.

257


2017an, ikusirik hondar bereziarekin arazoak izaten zirela partidak jokatzeko euria egiten zuenean, breazko zoru berria egin zen.

258


KONTZEJUPEA Oiartzungo udaletxearen eraikina Nicolas de Zumeta maisuak eraiki zuen 1678. urtean. Eraikin barrokoa da eta harlanduz egina dago. Oinplano laukia du eta teilatu-hegalak lau isurialde ditu. Euskal udaletxeen tipologia du. Beheko solairuan oso atari zabala dauka, eta bost arku ditu. Fatxada nagusia aipatu arkuen gainean eutsia dago. Atari zabal horren zergatia, historialari asko eta ikertzaile askoren esanetan, besteak beste Enrique Abril oiartzuarra, pilotan jokatzeko egin zen. Urte haietan, jendea entretenitzeko, jolasteko edo jokatzeko pilota izaten zen kirol normalena, ohikoena. Eta kirol mota honetan modalitate nabarmenena bote luzea. Baina bote luzean jokatzeko eguraldi ona egin behar du. Ikusirik eliz gizonak, jauntxoak‌ pilotan jokatzeko bazituztela beren trinketeak, XVII. mendeaz geroztik ia herri euskaldun gehienetan, eguraldi txarra egiten zuenerako leku bat eskatzen hasi ziren herritar xumeak. Udaletxeak egiteko garaian, arkupe bat edo atari bat estalita egiteko mugimendua sortu zen, eta Oiartzungo herria ez zen atzera geratu.

259


Pleno aretoa arkupearen gainean dago, eta 1678 urtean, agintariak bilduta zeudela udaletxea inauguratzen, ekitaldia bertan behera utzi behar izan zuten, behean, pilotan ari zirelako eta sekulako iskanbila armatu zutelako. Pilotan, pasakan noski, hau da zuzenean, aurrez aurre, erdian sarea edo soka jarrita. Honela dio Manuel Lekuonak bere Del Oyarzun antiguo liburuan: “Ikusirik gertatutakoa, Udalak ordenantza bat egin behar izan zuen, esanez Udala pleno aretoan bilduta dagoenean, pilotan jokatzea debekatzeko”. Blekan, hau da, paretaren kontra jokatzen, ez da 1840. urtera arte hasten. XX. mendearen hasiera arte bi modalitateak bizikidetzen dira, Pasaka eta Bleka, eta 1936-39ko gerra ondoren bakarrik Blekan (paretaren kontra) jokatzen da. 2012an antolatu zen I. Pasaka Txapelketa Oiartzungo Kontzejupean eta geroztik urtero antolatzen da txapelketa hori. Gainera, horrez gain, azkeneko lau urte hauetan Gipuzkoako Eskuzko Pasaka Txapelketa ere antolatzen da bertan. Hau guztia, garai bateko usadio eta modalitate zaharra berreskuratzeko ahaleginetan. Kontzejupean jokatu dira pilota partida asko, desafio asko. XVIII eta XIX mendeetan Pasakan, eta XX.ean, Blekan. Arkupeak, hainbat ekitalditarako erabili izan dira urteetan eta mendeetan zehar, eta ezin dugu ahaztu, hasiera batean Pasakan jokatzeko eraiki zela XVII. mendean. Eta kontzejupean jokatu daitezken pilota modalitate guztiak elkarrekin bizi daitezkeela, azken urteetan izan den bezala, eta luzaroan iraun dezaketela.

260


Hirugarren koadroaren ondoan, ezker paretaren erdierdian, lurretik 1,20ra, argolla edo uztai bat harrian sartua, sarea edo sokaren gantxoa sartzeko.

Frontisetik hasita, bigarren eta hirugarren zutabeetan, zulo bana daude, egurrezko haga jartzeko zutabe batetik bestera. Gero, haga horri soka edo sarea lotzeko ezker paretako argollarekin.

Atzeko arkuan, erreboteatzeko jartzen den ohol edo taula finkatzeko zuloak.

261


MADALENSORO Inaugurazioa Madalensoro Udal Pilotalekua 1979ko abuztuaren 2an inauguratu zen. Azken urteetan Lartaun Pilota Sailak gaia landua zuen Udalarekin eta jarraipen zehatza egin zuen azken urratsak eman arte. Azkenean, iritsi zen, behintzat, egun handia eta Oiartzunen martxan jarri genuen hainbeste amesten genuen pilotaleku eder eta estalia. Frontisean harri beltza, lurra ere beltza eta ezker pareta zuria. Hasiera hartan taberna eta jantokia ere bazituen, eta kantxeroa ere bai frontoia kudeatzeko.

Kanpotik.

Barrutik.

Ikusleen artean, Elias Pierola pilotaria.

Taberna.

262


Lartaun Pilota Sailaren izenean A. Kazabonek egin zituen aurkezpen lanak. Ongi etorriak, esker emateak eta baita Madalensoro izenaren nondik norakoak ere. Frontoia eraikitako leku horrexetan, XVI. mendean Maria Magdalenari ermita eraiki zitzaiolako. Baina hori guztia hobeto esplikatu zuen ondoren On Manuel Lekuonak. Ekitaldiari hasiera emateko, On Manuel Lekuonari, Oiartzungo apaiz eta euskaltzale agurgarriari eman zitzaion hitza, eta honek pilotaleku berria bedeinkatu ez ezik, izenaren nondik-norakoak ere ederki azaldu zizkigun. “Oiartzuarrak, hitz bi labur-labur: Pilota-plaza berria bedeinkatzera ekarri naute. Bedeinkatzera ala bataiatzera, galdetuko nik. Izena ere jarri baitzaio: Madalensoro. Izen polita, emakume izena, gazteleraz, Pradera de la Magdalena. Zergatik izen hori? Lehen ere leku honek izen hori zeukalako. Lehenago ospitale bat zen hemen, peregrinoen, erromesen ospitalea. Eta orduko ospitale horiek guztiek, Magdalena zuten izena. Errenterian ere, Magdalena kalean, hantxe dago ermita zahar bat. Hondarribian ere bai. Eta Oiartzunen, hementxe zegoen Madalensoro ospitalea. Horregatik jarri diote Madalensoro izena pilota-plaza honi. Donostian, Jai Alai jarri zioten. Eibarren, Astelena… Izen berriak. Oiartzunen, izen zaharra, baina izen polita. Badakizue, beraz, izenaren arrazoi bidea”. Jarraian minutuko isilunea eskatu zuen aurkezleak, Karlos Aranbururen oroimenez eta bereziki, hil berriak ziren, eta On Manuel Lekuona, Madalensoro bedeinLartaungo bazkide ziren Eugenio Pérez eta katzen, On Javier Leceta apaiza eta A. Kaza­ Jon Oñatibiaren alde. bonen erdian.

Lartaun Pilotari Saila.

Omenduak. 263


Arragoako Aldeguna elkarteko dantzarien agurra etorri zen ondoren, Lartaungo txistulariekin batera. Eta jarraian herriko zenbait pilotarik omenaldia jaso zuten: Luix Olaizola, Julian Olaizola, Inazio Etxebeste, Joxe Ramon Kastro, Karlos Aranburu, Periko Olaizola, Antonio Sorondo, Luix Mitxelena, Inozentzio Irastortza, Antonio Irastortza, Joxe Juan Esnaola‌ Iùaki Irigoienek eta Pedro Labandibarrek ere jaso zuten esker oneko plakatxoa. Pilota partiduak hasi aurretik, Joxe Joakin Mitxelena, bertsolari handiaren bertsoak entzuteko aukera izan genuen: 1 Gaur pilotari zaharrak direnak erregaluak zeuzkaten egon gerade ikusten eta egon gerade entzuten herri ta kanpo beren denbora gusto asko eman zuten gaur emandako erregalua Ongi merezia zuten.

2 Ta orain egin digute hemen guretzat Madalensoro gizaldi asko leitzazke honek bai Oiartzunen igaro orain gazteak hemen badute laneko toki ta bero Oiartzundikan mutilen batzuk eduki ditzagun gero.

Ondoren, Joxe Juan Esnaola, txapeldun gazteak egin zuen ohorezko sakea. Jaialdiari hasiera emateko, herriko lau pilotari gazteren arteko partidua izan zen lehenengoa: ROGRIGUEZ-ADURIZ GONZALEZ ETA F. KAZABONen aurka.

Joxe Joakin Mitxelena bertsolaria. 264

Joxe Juan Esnaola ohorezko sakea ateratzen.


Bigarren partidua: TXIKURI eta ETXABE X, ATANOÂ X ETA IRIBARen aurka. 6 eta 15 zihoazela, Txikuri lesionatu egin zen, eta horrelaxe amaitu zen partidua. Hirugarren partidua, profesionalen artekoa: BERGARA II eta SALBIDEA, RETEGI I ETA OREJA IIaren aurka. Retegik eta Orejak irabazi zuten partidua 22 eta 21. Pilotaleku berria inauguratu arren, Frontoiaren lurrarekin ez geunden oso gustura, kantxa ez zegoen ongi, zorua zulo ttikiz betea zegoen. Beraz, lurra berriro altxa eta berria bota behar izan genuen. Bien bitartean Pilotalekua itxirik egon zen, jakina. Behin zoruaren birmoldaketak amaitu ondoren, berrinaugurazio moduko bat antolatu genuen 1980ko otsailaren 3an. Bertan, honoko bi pilota partidu hauek jokatu ziren: 1. AZPIROZ ANAIAK, MITXELENA eta EZPONDAren aurka 2. OROZKO eta AGIRRE, LARRAĂ‘AGA eta LARRAMENDIren aurka Pilotalekuaren eboluzioa

Pilotalekuaren eboluzioa 1979tik 2018ra. 265



5. OIARTZUNGO EMAKUME PILOTARIAK

Gure herrian, auzo gehienetan nahiz erdi gunean pilotalekuak daudenez, eskola garaian ume kozkor gehienok jokatzen genuen pilotan, mutikoak bezalaxe neskak ere. Bereziki Gurutzen, bi frontoi izaki bertan eskolari itsatsita, neskek beren eskuin paretan jokatzen zuten eta mutikoek ezker paretan. Kontzejupean zer esanik Gurutzeko eskola zaharra, bere bi frontoitxoekin. ez, noiznahi ikus zitezkeen neskak pilotan mutilen artean. Hala ere, esan behar da, garai batean ez zutela begi onez ikusten zenbait herritarrek neskak pilotan jokatzearen aldeko joera hori. “Marimutilak� ziren, nonbait. Baina auzoetan ez zen horrelakorik ematen, Gurutzen ez behintzat.

BONIFACIA TEODORA ETXEBERRIA GALDOS Ez da ziurra oiartzuarra zen ala ez, baina Gurutzeko Okelarre baserrian bizi izan zela uste da. 1897ko apirilaren 4an jaiotakoa eta sortzez Donostiarra. Ahoz aho kontatu izan da emakume hau raketan jokatzera joan zela, baina ez dugu datu hau kontrastatzea lortu. Donostian Aramburu ordulari denda zegoen, Mirakruz kalean. Bertan egiten zuten lan senar emazte bikoteak. Emakume honen amona Maria Sebastiana Etxeberria Galdos zen eta haren ahizpa berriz raketista izan zela uste da: Bonifacia Teodora EtxeOkelarre baserria. berria Galdos litzake. Kanpoan 267


ibili zela kontatzen zion dendariak Galdoseneko amonari. Familiako kontuak tarteko zirelako edo, ez omen dute haren berririk gaur egungo senideek. Denborak esango du agian raketista izan zen ala ez.

MARITXU GOLDARATZ PIKABEA San Juan n.º 1 (Miren tabernan gainean jaiotakoa, 1950/08/03)

Maritxu 22 urte inguru bete arte aritu zen pilotan. Emakume asko aritu dira eskuz Oiartzunen, baina Maritxu bakarrenetakoa zen plazan, Kontzejupeko bueltan aritzen zena, denon bistan. Aita pilotaria zuen eta zuriz jantzita jokatzen zuenean inbidia sortzen zitzaion Maritxuri. Berak horrela jokatuko zukeen pozik, baina ezin, neska baitzen. Marimutiltzat hartzen zuten, ia neska bakarra zelako mutilen eremuan. Tarteka jokatzen zuen beste neskaren bat ere ba omen zen, baina apenas. Etxean debekua bakarrik ez, kritikak jasotzen zituen Maritxuk eta gordean aritu behar izaten zuen pilotan. Txikitan eskuz jokatzen zuen. Anaiari koltxoi azpitik pilota harrapatzen zion frontoira joateko eta bertan aritzen zen mutilekin. Tapia eta Atanillok goxo botatzen omen zioten pilota eta berak itzuli. Eskuak odolduta eta handituta zituenean Kastroneko iturrian sartu, gorputzeko kargarekin eskua zapaldu eta etxeratzen omen zen. Behin aita frontoira eramatea erabaki zuen, nola jokatzen zuen ikus zezan. Orduz geroztik bakean utzi zuen aitak Maritxu, frontoiko jardunak ezer desegokirik ez zuela ikusi zuenean. Kontzejupean aurrean jokatzen zuen gustuen, gantxo ona zuen nonbait. Xanisteban batzuetan partidua antolatu nahi izan zuten bi neskekin eta Maritxuren adin bertsuko neska bat zirikatu zuten, Esther izenekoa. Baina hau lotsatu eta ez omen zuten jokatu azkenean. Bere bi anaiek bai, Faustok eta Inaxitok Artola anaien aurka jokatu omen zuten urte batzuetan festetan. Atanillok, maritxuren pilotarekiko grina ikusirik, Madrila eraman nahi izan zuen, baina Maritxuk hamar urte besterik ez zituen orduan eta aitak ez zion joateko baimenik eman. Kozkortutakoan, berriz, eskuekin ezinean hasi zenean, palaz jokatzen hasi zen. Hamabi urte zituenean hasi gomazko pilotarekin eta tenisekoarekin ondoren. Bi pala hartu eta Kontzejupera hurbiltzen zen lagunen bat topatzeko esperantzan.

Maritxu Goldaratz. 268


CORO IRAGORRI ROTETA (1952-10-25) Oiartzungo raketista profesionala

Pilotari profesionala izan zen Coro 1977 eta 1980 artean. Farmaziako ikasketak egitera joan zen Madrila eta fakultatean ezagutu zuen Chiquita de Aizarna raketista. Hark animatu zuen Coro eta raketan probatu eta bi urtez entrenatu ondoren, 1977ko urtarrilean debutatu zuen “Fronton Madrid�en.

Koro Iragorri (gorriz).

Corok Maritxurekin jokatzen zuen tarteka Kontzejupean. Biak lehiatzen ziren buruz buru pala eta teniseko pilotarekin. Madrilen berriz, raketa eta larruzko pilotarekin jokatzen zen. Zeharo desberdina zen jokoa, baina probatzea erabaki zuen eta horrela hasi zuen 3 urteko ibilbide profesionala. Raketaren azken urteak ziren eta jokoa gainbehera zetorren. Corok ordea ikasketak aurrera ateratzeko helburu irmoa zuen eta frontoian bere saioa bukatu eta erretiratzen zen. Pilotari soldata baliatu zuen Madrilgo egonaldiaren gastuei aurre egiteko, ikasketak ordaintzeko eta bere lehen autoa 269


erosteko. 1977 eta 1978ko hainbat kartelera eskuratu ditugu eta bertan 130 egunetan jokatu zuela ikusi dugu. Kasu batzuetan kiniela jokoa bakarrik eta gehienetan kiniela eta ondoren partidua jokatzen zuen 30 tantora. Aurrean jokatzen zuen Corok. Gazte hil zen Coro eta ezin izan dugu garai hartako datu gehiago lortu. (“Raketistak lehen eta orain� taldeak emandako informazioa eta argazkiak).

MUGIKA ITURZAETA AHIZPAK (NEKANE ETA ARANTZA) 1980ko hamarkadan bi ahizpa hauek zenbait txapelketatan nahiz auzoko eta herriko festetan parte hartu zuten. Beren adineko mutil onenen maila izan zuten, batez ere Nekanek.

Arantza Mujika.

Nekane Mujika.

LEIRE GALDOS (Oiartzun 2000-10-29)

2011. urteaz geroztik txapelketak jokatzen ari da han eta hemen modalitate hauetan Eskuz: Pasakan eta ezker paretan. Pasakan Oiartzungo txapelduna izan zen 2015ean. Ezker paretan ere parte hartu du torneo batzuetan.

270


Leire Galdos.

Leire eta Maddi Mujika.

Paleta gomaz: Ezker paretan eta trinketean. Ezker paretan: E uskal Herriko txapelketan, txapeldun 2018an, bigarren 2017an. Gipuzkoako txapeldun 2014an eta 2017an, txapeldunorde 2016an. Trinketean: Euskal Herriko txapelketan bigarren 2017an.

Eneritz eta Naiara Mitxelena, Leire Galdos eta Leire Galdos. Kontxi Kazabon.

Paleta argentina: Gipuzkoako txapeldunorde 2017an. Joko Garbin: Hainbat torneo jokatu ditu mutilen aurka. Raketista. One wallen: Euskadiko selekzioarekin jokatu zuen Valen­ tzia­ rren aurka. Gipuzkoa ordezkatuz jokatu du GRAVNI txapelketan. Ipar eta Hego Euskal Herrian jokatzen diren txapelketa ofizial askotan parte hartzen du, adierazitako modalitate horietan. 271


KONTZEJUPEKO PALA TXAPELKETA Azken urteetan oso arrakastatsua ari da gertatzen Kontzejupean jokatu ohi den emakumeen arteko pala txapelketa. Herriko emakume pilotari sail luzeak hartzen du parte bertan teniseko pilotaz jokatzen den pala txapelketan. Zerrenda oso luzea da, eta guk, parte hartu duten pilotari batzuen izenak bederen eskuratu ditugu. Batzuk txapeldun izandakoak dira. Zerrenda honetatik kanpo norbait gelditu baldin bada, barkatuko ahal digu. Saiatzea ez baita beti aski izaten. Hona, bada, Kontzejupeko Pala Txapelketan parte hartu izan duten zenbait emakume pilotari oiartzuar:

Eneritz eta Naiara ahizpak.

Eneritz Mitxelena Olatz Arbelaiz Marta Kazabon Naiara Mitxelena Iosune Cousillas Kontxi Kazabon Marta Nazabal Garazi Moreno

272

Eli Artola eta Kontxi Kazabon.

Alazne Intziarte, Lolo Leire Galdos Leire Jauregi Rosi Kazabon Nerea Gaztelumendi Oihana Kortajarena Ainhoa Palomo Nagore Kortajarena

Garazi Moreno eta Kontxi Kazabon.

Lorea Arrieta Nekane Martiarena Maddi Mujika Amaia Mitxelena Xole Etxegia Eli Artola Jaione Galdos


BESTE TALDE BERRI BAT: “EMAKUMEA PILOTARI” Maddi Soroa Ekhiñe Soroa Maitane Lizaso Alaitz Lizaso Irati Bengoetxea Garbiñe Aranburu Nekane Aranburu

Emakumea Pilotari.

273



6. ESKOLA PILOTA

Oiartzunen beti izan da pilotarekiko grina. Hori horrela izanik, gaztetxoenek segida izan zezaten pilota eskolak izan ohi dira beti. 1992 urtera arte herriko pilota elkarteek hartzen zuten horren ardura, baina urte hartan Udaletxea, Elizalde eskola, Haurtzaro ikastola eta Girizia elkartearen arteko elkarlanari esker Oiartzungo Pilota Eskola sortu zen. Egitasmo honek dinamika oso ona izan zuen eta bultzada eman zion pilotari. Gaztetxoenentzat, txapelketak (Ergoien, Xanisteban) antolatzen ziren, Udaberri festa (garaiko profesionalekin egoteko aukera, herriko pilotari seniorrekin nahasian partidak jokatzea‌) edo eta udarako oporraldietan udaleku moduan izaten ziren entrenamenduak ere. Azken hauetan eskuz aritzeaz aparte, haurrek beste euskal pilota modalitate batzuk ezagutzeko aukera ere izaten zuten. Pilota Eskola bere horretan (gorabeherekin, monitore aldaketak, klub aldaketak) 2009 urtera arte iraun zuen. Urte horretan ordea beste egitasmo bat sortu zen Eskola Pilota. Egitasmo berri honen helburu nagusienetako bat pilota haurrei bere osotasunean eskaintzea zen eta da. Gutxienez herrian jokatzen diren hainbat modalitate probatzeko aukera izatea, eskuz, palaz eta xisteraz. Badira, beraz, 10 bat urte, Oiartzungo Udalak ESKOLA PILOTA izeneko programa martxan jarri zuela.

275


Herriko gaztetxoek eta gazteek pilotan aritzeko kasik bide bakarra, eskuz eta ezker paretan, zutela ikusiz, ume kozkorrei pilota jokoaren hainbat diziplinatan esperimentatzeko aukera ematea du helburu programa honek. Hiru dira Udalak aukeran eskaintzen dituen diziplinak edo modalitateak: – Esku hutsez. – Palaz. – Xisteraz. Zergatik hiru hauek? Horiexetan oinarritzen direlako, batik bat, gerora ezagutu eta praktikatu ditzaketen beste modalitate guztiak: – Eskuz: Ezker paretan, trinketean, pasakan… – Palaz: Paleta, pala motza, luzea… – Xistera: Zesta punta, erremontea, errebotea, Joko Garbi… Programa hau herriko bi ikastetxetara zabaltzen da maiatza-ekainean, ikasleek izena eman dezaten, eta urrian martxan jarri. Bi mailatan banatzen dira ikasleak: 1. Benjaminak, 8-10 urte, LHko 3. eta 4. mailak 3 asteko zikloak egiten dituzte modalitate bakoitzean, eta bukaeran, topaketak, ez lehiaketak. Horrela, ikasleak txandan-txandan hiru diziplinak ezagutuko dituzte bi urte horietan zehar. Jon Juanes eta Gorka Mitxelena dira bertako irakasle edo monitoreak. 2. Alebinak, 10-12 urte, LHko 5. eta 6. mailak Maila honetan, ikasle bakoitzak modalitate bat hautatzen du hiru horietatik (eskua, pala, xistera). Asier Retegi eta Jon Juanes dira mailako monitore-entrenatzaileak. Palan, Eskolarteko txapelketan hartzen dute parte 2. Urtean. Eskuz, 1. Urtean Eskolarteko txapelketan eta 2.ean, Errendimenduko programan sartzen dira. 276


Programa hau guztia Haurtzaro Ikastolako eta Elizalde Ikastetxeko pilotalekuetan eramaten da aurrera. Eta ondoren, ume kozkorrek 12 urte betetzen dituztenean, eta hainbat modalitate ezagutu ondoren, bakoitzak bere bidea aukeratuko du. Eta esan behar da, oiartzuar gaztetxoek sekulako mauka daukatela herrian. Izan ere eskura dauzkate bertan hainbat Pilota Elkarte lanean: Oiarpe, Txost, Girizia, Oiartzungo raketistak, antolaketa herrikoiak‌ Norberak aukeratuko du non eta zertan eman izena, eta non eta zertan jolastu edo jokatu. Gaur egun, Oiartzunen inoiz baino aukera zabalagoa, sekula baino eskaintza aberatsagoa dago pilotan jokatzeko. Eskuz, palan eta Joko Garbin, ezker paretan. Bote Luzean eta Errebotean Beheko Plazan. Pasakan Kontzejupean‌ Oiartzungo pilotazalea eta pilotaria pozik eta harro egon daiteke, herrian horrelako dinamika aberatsa daukagulako pilotaren inguruan. Zorionak, beraz, eta eskerrak, goian aipaturiko elkarte horietan guztietan musu-truk lanean ari diren herritar guztiei.

277



7. PILOTA ETA EUSKARA

Oiartzunen pilotan, aurrena jostatzen, gero jokatzen, hasi ginenean, zalantzarik gabe, euskara zen gure arteko komunikazio hizkuntza. Euskaraz zen gure arteko harremana eta euskaraz pilotarekin genuena ere. Gurutzeko eskoletako nesken pilotalekuan, nahiz mutilenean, eliza atzeko txokoan, Kontzejupean, Kontzejupeko atearen aurrean… edozein paretaren kontra zela ere, euskaraz izaten zen gure jarduna. Guk horrela jokatzen genuen, euskaraz. Egia da, eta oso normala gainera, gaztelaniazko zenbait makulutxo erabiltzen genituela eta ditugula. Esaterako, “dejada” esaten genuen eta esaten dugu, “fuera”ka ibiltzen ginen, “Libre!” ere esaten da, “Iguales” ere bai, “Buelta”… Baina herritik aterata hor barrena jokatzen hasi ginenean, gauzak aldatu egin ziren, aldageletatik hasita. Harrigarria badirudi ere, egia da, aldageletatik hasita. Nahiz eta pilotari denak euskaldunak izan, ohartu ginen galtza zuriak janzten genituen bitartean denek gaztelaniaz hitz egiten zutela. Arropak aldatzearekin batera, hizkuntzaren aldaketa

279


zetorren. Gaztelania penagarriaz, baina espainieraz, behintzat. Sekulako aldrebeskeriak botaz, baina gazteleraz. Eta ez soilik eskuz eta ezker paretan jokatzen genuenean, palarekin ere antzeko zerbait gertatzen zen eta gertatzen da. Trinketean hasi ginenean ere gauza berbera, eta oraindik ere gertatzen da. Aldagelan sartuz gero, Hegoaldeko trinketeetan gaztelania nagusi, eta Iparraldekoetan, frantsesa eta gaztelania, biak. Iparraldean jarraituz, Errebote eta Joko Garbikoek frantsesaren erasoa jasotzen dute oraindik ere. Txost-eko pilotariak askotan aritzen gara Iparraldeko pilota-plazetan, eta han tanto kontaketa bera ere, frantsesez egiten dute oraindik (Trente, Quarante…), nahiz eta bertako antolatzaile eta epaileak eskualdun-eskualdunak izan. Eskual kontzientzia falta izugarria, beharbada. Hala ere, ohartu gara hango joko zuzenetan euskarazko terminologia ere erabiltzen dutela pilotalekuetan eta partiduan zehar. Hala nola: Jo! A dos! A dos, jaunak, ados! A dos, andreak, a dos! Pareta! Torta (pilota), Erdikoa (pilota), Bizia (pilota), Esperantza! Arraia! Jokoa! Barne! Kanpo! Kintze! Arraia pasa! Xixa! Barneko arraia! Sarea pasa! Falta! Piedre! Berdin! Sakarria, Marra… Eta ez da gutxi, baina nahikoa ere ez da, jakina. Pilotan jokatzerakoan euskara baztertzeko joera hori nondik datorren? Auskalo! Baina ikerketa sakona merezi duen kontua dela uste dugu. Gu materia honetan ikertzaile aditu eta finak ez garenez, azaletik bada ere emango dugu gure iritzia. Garai batean “Casero” deitzen zigutelako, euskaraz mintzatzen ginenoi? Horregatik euskaldun asko ere gaztelaniaz? Izan liteke, “casero” hori burlazkoa zelako eta guztiz mespretxuzkoa. Beste arrazoi bat, antolatzaile, epaile eta pilota txapelketetako inguruan biltzen ziren zale askok gaztelera zutelako elkar ulertzeko bidea. Hori ere izan liteke. Hasi Gipuzkoako txapelketak Anoetan, Urantzuko torneoak, Añorgakoak, Atotxakoak, Altzakoak… Horrek ere bazuen eragina, jakina. Eta handia, gainera. Pilota elkarteetako monitore-entrenatzaileak, arduradunak, delegatuak… normalean gazteleraz horiek ere. Azkenean, aldageletan eta pilotalekuetan ere, Hegoaldean behintzat, espainieraz denak jo eta su. Ez da arrazoia, igual, baina bai beste esplikazio bat, beharbada. Ez dakigu gaur egun modalitate guztietan eta pilotaleku guztietan dagoen erdararako joera hau, baina telebistari begira jartzen bagara, antzeko zerbait gertatzen dela dirudi. Badakigu telebistak gehienbat eliteko pilota ematen duela, profesionalena, eta batik bat eskuzkoa eta ezker paretakoa. Baina, azkenean, horixe da gure ispilua, gure eskaparatea, eta horregatik dakigu oraindik ere, maila horietan behintzat, gaztelania dela jaun eta jabe arlo askotan. Artekariak oraindik ere espainieraz aritzen dira herri euskaldun-euskaldunetan, ehunka euskaldunen aurrean, eta telebistaz ikusten ari diren beste milaka eta milaka 280


euskaldunentzat, eta batere lotsarik gabe, gainera, garrasika “cien a cuarenta� edo “mil colorau� oihukatuz. Hain zaila ote da bi esaldi horiek euskaraz oihukatzea, Euskal Herriko frontoietan bederen? Harrigarriena inork deus ere ez esatea horretaz, eta denok ontzat ematea, Euskararen Normalkuntzarako bidean hainbeste lan egiten ari garen garaietan. Pilotaleku askotan, zoritxarrez, epaileek ez dakite euskaraz. Ondorioz, pilotari, enpresario, eta botilero euskaldunak gaztelaniaz jaialdi osoan zehar. Penagarria! Hain zaila ote da jaialdi bakoitzerako bi epaile euskaldun prestatzea edo aurkitzea? Sinesgaitza.

Kantxan sakerako arrastoak egiterakoan, Rojo eta Azul markatzen zuten lurrean gure enpresetako arduradunek, orain dela oso gutxi arte. Gogoan dugu oraindik, nola jaitsi behar izan genuen Madalensoron kantxara, Intendente bizkaitar eta pilotari ohi ezagunari Rojo eta Azul haiek kentzeko, eta Urdin eta Gorri jartzeko, mesedez, esatera. Guk bezalako jendeak traba besterik ez genuela egiten frontoietan, bota zigun purrustan. Baina azkenean, Oiarpeko arduradunen laguntzari esker, gure esanetara makurtu ziren. Geroztik, desagertu dira R eta A handi haiek, gure pilotalekuetatik. Bada zerbait, baina oso lorpen ttikia. Ez zen hain zaila izan, baina agian beste norbaitek joan behar zuen gure aurretik. Telebistako leihotik begira jarraituz, botilero euskaldunak ere noiznahi sumatzen ditugu gaztelaniaz jota su pilotari euskaldunei. Harrigarria! Norbaitek hitz egin beharko du, ba, hauekin ere. Hain zaila ote da botilero horiekin hitz egitea. Hori bai dela zuzen-zuzenean enpresarioei dagokien zeregina. 281


Oro har, oso ahalegin ttikia aski genuke, Euskal Herrian pilotak duen aurpegi erdalduna euskalduntzeko. Ahalegin horrek BORONDATEA du izena. Beharbada, aurretik sentsibilizazio kanpainaren bat egin beharko litzateke pilotaren familia osatzen dugunon artean. Pilotari, enpresario, elkarte, epaile, artekari, botilero, intendente, pilotazale… Hasteko, ez litzateke txarra izango, adibidez, pilotarien elastikoetan euskaraz bai edo antzeko zerbait agertzea letra argi eta garbitan. Baina hau ez da Mugarriren egitekoa. Euskararen normalizazioan diharduten arduradunek badute hemen apustu polita. Egunen batean EUSKAL PILOTA izatera heldu beharko luke berriro, Euskal Herrian jokatzen denak, behintzat. XII. mendean gure pilotasoroetan jokatzen zena, orduko pilota, ziur euskal pilota zela. Denboraren poderioz eta beste mila arrazoirengatik pixkanaka-pixkanaka espainoldu eta frantsestu bada, orain da garaia, oraindik ez da berandu, pilota joko guztietara berriro euskara zabaltzeko. Ez dezala luzaroan jarraitu PELOTA VASCA izaten. Ea hau irakurri ondoren norbaitek heltzen dion gaiari. Gu laguntzeko prest gaude. Amorratzen.

Hasierara itzuliz, guk Oiartzunen pilotan euskaraz jokatzen genuen, eta jokatzen dugu, eta ondoren datozen esaldi, esamolde eta hitzak, erabilienak. Beti ere ezker paretan, Plekan (Kontzejupean, Madalensoron…): I. Partidua • Aukerak: Manimano, bi bita, bi hiruren kontra, bat biren kontra, txapelketa, finala, final erdiak, final laurdenak… • Partidu barruko esamolde eta aginduak: Utzi! Jo! Bitan! Bitara! Atzera! Zabalera! Txokora! Txapa gainera! Aire! Bolea! Agudo! Sartu! Altxa bakarra! Ezkerrez! Eskuinez! Errebesez! Hanka azpitik! Bueltan! Lasai! Eraman! Eman! Lasai arraio! Deskantsu ederrean! Libre! Hik! Nirea! Hirea! Nik! 282


Moztu! Buelta! Piedre! Falta! Pasa! Traba egin, Segi! Kontu! Eutsi! Seguruseguru! Errebotera! Bertan! Arrimatu! Txokora! Bi paretak! Bukatu!… • Jokaldiak: Txapa gainekoa, Bi paretetakoa, Dejada, Bolea, Ezker gantxoa, Sotamanoa, Ezker airea, Sakea, Errestoa, Sakea eraman, Sakea bueltatu, Sakea ondu, Saketik falta, Saketik pasa, Ona, Txarra, Falta, Huts! Gozatu, Tanto, Bi paretak, Botipronto, Errematea… • Tanto kontaketak: Zenbatera? Hamabira, Hamaseira, Hemezortzira, Hogeita bira, Hogeita hamarrera, Bat eta batez, Bina, Hemeretzi eta hogei, Berdin, Iguales, Sakeak lau errestoak sei! Sakeak hiru errestoak esperantza! Seira berria, Bertara, Azkenak, jaunak!… II. Partidurik ezean • Fueraka edo kaleka: Txarra eginez gero, kalera. • Zunbaka: azkar ateratzen ez denari, bizkarra berotu. • Seina tantoka: Txarra egin ahala, tantoak galtzen. III. Pilotaren ingurukoak Pelota bizia, Pelota motela, Pelota gozoa, Pelota gogorra, Seboa, Kizkia, Bote handia, Bote ttikia, Larruzko pelota, Larrua, Eskuko mina, Eskutako mina, Takoak… IV. Pilotalekukoak Frontoia, Ezker pareta, Frontisa, Txapa, Lurra, Kantxa, Kontra kantxa, Pikea, Eskuineko marra, Goiko txapa, Beheko txapa, Errebotea, Goia, Goiak, Txokoa…

Azken urteetan, ordea, gure artean aspaldi galdutako modalitateak berreskuratzeko aukera izan dugu oiartzuarrok, TXOST Elkarteari esker. Beheko Plazan Errebotean eta Bote Luzean, edo Kontsejupean Pasakan, esaterako. Eta zuzeneko jokamolde hauetan ere euskara da nagusi, oraingoz eta zorionez, Oiartzungo plazetan: Yo! A dos! A dos, jaunak, a dos! A dos andreak, a dos! Pareta! Arraia! Jokoa! Barne! Kanpo! Kintze! Arraia pasa! Xixa! Barneko arraia! Sarea pasa! Falta! Piedre! Berdin! Zer da? Kasu! Marra! Torta! Motela! Bizia! Esperantza! Jokoa! berdiex, sakea, errestoa, Partida, errefera, Kanpoan, Ona, Keinu, Traba, balekoa, onera, froga, pido…

283



8. XELEBREKERIAK

PILOTARI OIARTZUARREK JOKATUTAKO ZENBAIT DESAFIO BEREZI Biñetak: Josu Mitxelena ESKU BAT HANKARI LOTUTA Askok jokatu izan dugun “modalitate” ezaguna dugu honokoa: Pilotari bat eskua hankari lotuta eta bestea bi eskuak libre dituela.

285


HANKAPEZ ETA ERREBEXEZ Honetan bi “modalitate� batera. Pilotari bat esku bakarrez, baina hanka azpitik edo errebexez jo behar. Bestea normal.

286


“MANDO” BATEN GAINEAN Hirurogeita hamar urteko Joxe Ramon Indart (“Michico / Mutiko”) libre, eta Urtxalle beste gizon baten gainean (1865. urte inguruan).

287


SAKEA HABAILAREKIN LAXOAN Beste apustu bat: Lau oiartzuar laxoarekin sakatzen, lau irundarren aurka, baina hauek habailarekin sakatu behar. Berehala irabazi zuten irundarrek, pilota balaren abiadan jaurtitzen zutelako habailarekin, eta jendeak alde egin zuen.

288


BUELTAKA-BUELTAKA, ZORABIATU Urtxallek desafioa Kontzejupean beste pilotari baten aurka. Urtxallek, pilota jo aurretik buelta eman behar bere buruari. Azkenean, seko zorabiatuta, partidua galdu egin behar.

289


URTXALLE LAU ZALDUNEN AURKA Beheko Plazan jokatutako apustua. Urtxalle beste lau pilotariren aurka, baina azken hauek zaldi gainean. Aurkariek zaldiak ezin errenditu lurreko harri losen gainean, eta ondorioz, Urtxalle irabazle.

290


SAGARDO BOTILAREKIN Apustu polita hau ere. Castro “zaharrak� sagardo botilarekin jo behar pilota. Eta aurkariak eskuz edo palaz. Normalean ez omen zuen botilarik hausten.

291


PALA ZARTAGINAREN AURKA Arrakastatsua izan zen ondorengo apustua ere: Pinatxo palaz, eta Juan Ramon Tapia, Tapia II, zartaginarekin. Zartagina irabazle.

292


ZALDINGO “EROAREN” KONTUAK Hala esaten omen zuen Zaldingo “eroak”. Behin, Zandingo Pilotasoroan saka omen zuen, eta pilotak Donostiako abenidako denda elegante bateko eskaparatea xehatu omen zuen. Gainera, ez omen zuen batere esajeratzen.

A. Guk dakigula, ez zuten sekula saldu hipopotamo hori. B. Zaldinen ez zuten HOLLYWOOD-en antzeko letrerorik jarri. 1. Eskaparateko kristal hautsia. 2. Pilota partiduetan ez zen feriaren faltarik izaten. 3. Artikutzako trena ere partidua ikustera. 4. Partiduaren ondorengo dantzaldirako, trikitilariak pronto. 5. Zaldingo “eroaren” sakea. 6. Ermita ere irekia, partidu ondorengo mezarako.

293



9. SORKUNTZA

BERTSO-PILOTA Pagoarte Kultur Elkartea (1997-2007) bere ibilbide oparoan kulturaren beste aurpegi ezberdin bat erakusten saiatu zen, hilabetez hilabete, urtez urte Ergoiengo lokal edo areto ttikian eskaintzen zituen emanaldietan, nahiz handik at emandakoetan. Apusturik nagusiena, emanaldi edo erakustaldi berean hainbat arte diziplina ezberdin formatu berean txertatzea izaten zen. Horrela sortu zuten, besteak beste, organo-bertso emanaldia, musika-poesia errezitaldia, Ipuin-musika-bertsomarrazketa‌ eta nola ez, Bertso-pilota. Bertsoa eta pilota jaialdi berean lotzea ez zen batere zaila. Pilota partiduan botileroak edo aholkulariak bertsolariak izatea, besterik ez. Modu horretan, botileroaren aholkuak isilka izan ordez, publikoak ere entzuten zituen, bertsolariak bertsoak kantatu egiten zituelako boz goran. Pagoartek Oiartzunen abiatutako Bertso-pilota ekintza-sortak aurrekari hauek izan zituen: Arriben, 1995-IV-4 Anton Mendizabalen PILOTAZ proiektuaren barruan. Retegi III-Unsain / EskisabelEsnaola. Bertsolaria, Mikel Mendizabal. Maulen, 1995-VIII-5 Anton Mendizabalen GIPUZKOATIK ZUBEROARA erakusketaren barruan. Retegi III-Unsain / Irigoien-Etxegarai. Bertsolariak, Mikel Mendizabal eta Ernest Alkat. Zubietan, 1995-X-29 Endrike Abril torneoaren finala. Uztaritze - Baiona. Bertsolariak, Joxe Mari Izeta eta Mikel Mendizabal.

295


Bertso-pilota emanaldiak oiartzunen 1. Ergoienen, 1997-X-15 (Pagoarteren inaugurazio-ekintzen barne) Esnaola / Unsain Bertsolari botileroak, Arkaitz Goikoetxea eta Anjel Mari Pe単agarikano. Bertsolari epailea: Xegundo Eskudero.

2. Oiartzunen (Kontzejupea), 1998-VII-3 Esnaola / Arteaga Bertsolari botileroak, Arkaitz Goikoetxea eta Anjel Mari Pe単agarikano. Bertsolari epailea, Mikel Mendizabal.

Pe単agarikano, Arteaga, Mendizabal, Esnaola eta Goi足 koetxea, Kontzejupean. 296


3. O iartzunen, (Kontzejupea) 1999-VIII-3 Atano XIII / Esnaola Bertsolari botileroak, Anjel Mari Peña­ ­garikano eta Jokin Sorozabal. Bertsolari epailea, Mikel Mendizabal.

4. Donostian (Atano III), 1999-X-1. Errenteriako Orereta ikastolako Kilometroak-en barruan (Oiartzungo Pagoarte Elkarteak antolatua) Mikel Goñi / Aitor Elkoro Bertsolari botileroak, Sebastian Lizaso eta Anjel Mari Peñagarikano. Bertsolari epailea, Mikel Mendizabal.

297


5. Oiartzunen (Kontzejupea), 2000-VIII-3 Esnaola / Almandoz Bertsolari botileroak, Anjel Mari PeĂąagarikano eta Jokin Sorozabal. Bertsolari epailea, Mikel Mendizabal.

6. Oiartzunen (Kontzejupea), 2001-VIII-3 Errandonea / Ezponda-Lasa Bertsolari botileroak, Loidisaletxe eta Anjel Mari PeĂąagarikano. Bertsolari epailea, Mikel Mendizabal.

298


Egun berean, Bertso-Pilotari emandako laguntza eskertuz, Pagoartek J. J. Esnaolari eskultura eskeini zion. 299


7. Oiartzunen (Madalensoro), 2002-VI-8 Asier Retegi - Oihana Errazkin / EĂąaut Loperena - Izaro Roteta Bertsolari Botileroak, Unai eta BeĂąat Gaztelumendi anaiak. Bertsolari epailea, Aitor Larreta. Xala / Berraondo Bertsolari botileroak, Jon Martin eta Anjel Mari PeĂąagarikano. Bertsolari epailea, Mikel Mendizabal.

300


LITERATURA Oiartzungo pilotaren inguruko literatura aipatzeko ere leku aproposa izan daiteke eskuartean dugun liburu hau. Besteak beste, Bilintxen “Potajearenak” aita ditzakegu aurren-aurrena. Indalezio Bizkarrondo, Bilintxek aipatzen du Oiartzungo pilota-plaza, bere bertso sail ezagun honetan. 19. Mendeko bertsolari donostiarrak bertso hauek hamarreko txikian idatzi zituen, eta gaur egun ere nahiko erabilia da “Potajearena” izenez ezagutzen den doinu hau. “Egunaren izena” ere erabiltzen da doinu hau izendatzeko. Garai batean ikusi izan ditugu apaizak sotana eta guzti pilotan jo eta su. Bertso hauetan ikus daitekeenez, apaiz pilotari eta pilotazaleak ez ezik, potaje jale sutsuak ere baziren, nonbait, tartean-tartean.

Bilintx.

1 Egunaren izena ez dakit nola zan baina seinalagarri partidu bat bazan pelotan jokatzeko Oiartzungo plazan nahi det nire orduko gertaera esan hurrengoan beste bat eskarmenta dezan.

3 Zintzur ona zuela klaro seinaleak eman zituen apaiz barbantzu zaleak dozenaka tragatzen zituen aleak maskatu ere gabe tripazain jaleak halako aixa nola antxua baleak.

5 Nire ditxa guziak badute ajea noski naiz Jaungoikoak ahaztutzat lajea goseak egin nuen hango biajea kulpa duenarentzat daukat korajea apaiz batek jan zuen nire potajea.

2 Partidua jokatzez bukatu zanean ostatura joan nintzan zuzen-zuzenean mahaira jana ekartzen hasi zirenean apaiz bat serbitzen zan aurren-aurrenean makina bat sartu zan haren barrenean.

4 Tragatutzen zituen ihar ta hezeak ez ziren haren dina zetozen klaseak ekarri orduko zeuzkan tripatik paseak kortesia gabeko txapela guziak harrek nahikoa jan-ta ni berriz goseak.

6 Geroztik ostatuan sartu ordurako galdera egin gabe ez det nik lagako egun hartan apaizik ote dan harako ez apaiz jaun guziak igual diralako baizik batek beldurra sartu zidalako.

301


“Bilintx” liburuko irudiak (Iñaki Martiarena, “Mattin”).

Antton Kazabon 1989an, Antton Kazabon bertsozaleak pilotaren inguruko kantu bat idatzi zuen “Azala” izeneko musika taldearentzat. Fandangorako idatzi zituen bertso hauek, eta “Marigaizto” izeneko diskoan argitaratu zituen.

A. Kazabon.

302

“Marigaizto” diskoaren azala.


1 Saskitik aukeratuta bote ttikiko pilota eskuak berotu azkar ezker paretaren kontra.

4 Hiruan bote eginda azpi-azpitik sakea eta bolea eskuinez txokora errematea.

7 Kortada beldurgarria arrimatua eta motza ta bi paretetakoa bizia eta zorrotza.

2 Txapa airean lurrera eta sakea norentzat? Aurrenekoa gerriko gorria duenarentzat.

5 Sotamanoz ezkerrakin zartada errebotera eta ezker gantxo neurtua txokotikan zabalera.

8 Hurrengoan zabalera lau eta erditik dejada… Eta horrenbesterekin, lagunak, aski ez al da?

3 Pilota denak probatu eta motela nahiago mila berrehuni dirua gorriaren alde dago.

6 Eskubiz jota txokora hori txapa-gainekoa! Gero ezkerrez harrotuz atzeraino zartakoa.

1995ean “Auspoa” bildumako 230. alean ere argitaratu zituen bertso hauek, “Koskotenekoak” izeneko bere bertso liburuan. Liburu berean, Kazabonek Unanue pilotari handiaren eskuinari idatzitako umorezko bertsoak ere aurki ditzakegu. Egileak Añorgako pilotari ezkerrari liburua oparitzerakoan, kantatu omen zizkion bertsoak eta Unanuek barre galantak egin omen zituen. “Esnesaltzailearen” doinu-neurritan daude, 1992an idatzitako bertso hauek. “Ai, gure antzinako guraso nobleak” izenez ere ezagutzen da doinu hau.

Mikel Unanue esku ezkerra erakusten.

303


1 Bertsotan behar diot mutil honi ekin umorearekin lagun artean asko baitugu hitz egin eskuinez joz gero ohi digu huts egin ikusi hutsarekin odolak irakin pilotaria omen da eskuin horrekin.

3 Mutilak hobetzeko badu esperantza eta umore latza eskuina sartzean isiltzen da kantxa eskuin horrek non du pilotari antza? Non du indarra eta non du segurantza? Hirutikan ezin du pilotarik altxa.

2 Aski da markatzea eskuin aldera edo zabalera ikusteko eskuinez daukan jokaera besoa kakotuta hori da jarrera! Nola joaten gara hori ikustera? Ez dago sarturikan boleaz airera.

4 Mutiko hasi berriak dizkigu gogora ta ezin du mejora horrelako eskuinez ez goaz inora ikusten dudanean pizten zait polbora hiru txapa azpira beste hiru gora eta gainontzekoak frontoitik kanpora.

5 Aitaren, Semearen Espirituaren izenean, amen! Horrela segitzerik ez zegoek hemen nola hire lagunak lotsatuta gauden aholku hau jarraitu arren eta arren: Eskuinez entrenatzen has hadi lehenbailehen.

Joxan Tolosa pilotari amezketarrak Retegi II-ri manimanoko final handia irabazi zion 1989an. Kazabon oso gustura, nonbait, Tolosaren garaipen epikoarekin, eta finala bertsotan idatzi zuen urte berean. Koskotenekoak izeneko liburutik kanta ditzakegu bertso hauek ere, eta final handi hura gogoratu, “Juana Bixenta Olabe� doinu alai eta bizian.

Final hartako bi protagonistak: Retegi II eta Tolosa. 304


1 Igandea zen maiatzak zazpi Anoeta beterik gain eta azpi finala zen Retegi-Tolosa partidu ederrez genuen goza orain bertsotan huraxe kontatzeko asmotan hasi gaitezen beraz pilotan.

5 Izugarrizko eskuinkada eta ondoren zabalera dejada hurrengo biak errebotean sartuaz lehenengo botean dudarik gabe biak ere indarrean daude baina hamar ta bost Joxanen alde.

9 Retegik falta ezker dejadaz hogeigarrengoa eskuinkadaz Estutzen doa bihotz taupada Tolosak dejadari dejada. Azkenak, jaunak! Bukaturik zeuden ia lanak zutik jarrita txaloka danak.

2 Erasungoa gerriko gorriz gerriko urdinez Tolosa berriz Retegiri sakea juezak aurreneko tantoa Tolosak eta nahiko errez eskuinez atzera indarrez Retegik ezin jaso ezkerrez.

6 Retegirentzat hurrengo bostak bukatu dira Tolosaren bestak. Hamarna berdin markadorean eta indarrak berriz parean hori aukera! Dejada ordea txapapera eta Tolosa berriz aurrera.

10 Hamabitikan hemeretzira errenkan Retegik eginak dira hamalaugarrenean odola Tolosa eskutik dariola Nahi eta ezin nekatuta eta eskuan min txapelak behar dio alde egin!

3 Lau eta batez hasieratik bi tanto lortuz Tolosak saketik baina Retegi hasi da gogor ta bosnako berdinketa dator amezketarrak eta berdintsu erasundarrak berdintsu zeuden bien indarrak.

7 Beste bi tanto eginik sakez hurrengoa Retegiren huts batez bi paretak Tolosak kanpora eta Retegik pilota gora jo goiko txapa berriz amezketarraren txanpa Tolosa pozik, Retegi panpa!

11 Gehiagorikan ezin eskatu Tolosak tantorik ezin bukatu. Nahiz ezkerrez eta nahiz eskubiz dejada bota zuen bi aldiz baina alferrik Retegik bazeukan bai indarrik ez zuen eman pauso okerrik.

4 Tolosarentzat seigarrengoa hura sen sasoia hura gogoa! Retegik dejada eskuinera Tolosak bestea hanka artera eskuan mina sotamano batek eragina bukaerako bere ezina.

8 Tolosak saka gero dejada eta hutsa ere tanto izan da. Saketik hemezortzigarrena Tolosak bentaja nabarmena. Eskuinez gogoz sartzen da atzeratzeko asmoz ta goiko koltxoira sotamanoz.

12 Azkenekoa eskuinez jota Tolosak errebotera pilota. Hogeita bigarrena horrela Nafarrotik ihesi txapela. Eta gaurkoan bezala Tolosaren kaskoan geldi dadila urte askoan.

Laurogeita hamarreko hamarkadan, Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak aurrera zeraman Ikaspilota izeneko proiektua Joxan Unsainen eskutik. Pilotaren inguruko hainbat joko mota eta modalitate ikastetxeetara hurbiltzea zuen xede Unsainen proiektuak. Eta nola ez, pilotaren inguruko joko eta jolasekin batera, pilotaren historiaren berri haur eta gaztetxoei ematea ere bazegoen proiektuaren helburuen artean. Horren harira, Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak ipuin moduko bat idaztea proposatu zion Antton Kazaboni, haur eta gaztetxoak hurbil zitezen pilotaren historiara, ahalik eta modurik ludikoenean. Horretarako, Unsainek nahiko material jarri zuen Kazabonen eskuetan. 305


Horrela, Kazabonek Pottolo Pilotaria izeneko liburua idatzi zuen 1992an. Bertan, Pottoloren sei dinastia agertzen dira. Egipton hasi lehenengoa, orain dela 3200 urte, eta Gipuzkoara heldu arte. Bertan agertzen dira bote luzeko jokoak, bote motzekoak, laxoak, pasakak, plaza libreak, erreboteak, ezker paretak, trinketeak…

“Pottolo pilotaria” liburuko irudiak (Carlos Zabala, “Arrastalu”).

Lan hori osatzeko, Pottoloren zazpi aurpegiak izeneko liburuxka ere idatzi zuen Kazabonek, Joxan Unsainen hala eskatuta, Ikaspilota proiektuaren nondik-norakoak haur eta gaztetxoei esplikatzeko. 1998an Ttantto izeneko ipuina argitaratu zuen Antton Kazabonek Ibaizabal argitaletxearen eskutik. Zorionak Bildumako 12. Liburua izan zen. Eta geroztik, Matxinsalto izeneko bilduman berrargitaratu da 2007an, 2012an eta 2017an. Ipuin honetan Ttantto izeneko larruzko pilotak bere bizitza kontatzen du. Bide batez, esku hutsez jokatzeko pilota izanik, modalitate honetako sekretu guztiak azaltzen ditu, eskutako minak barne.

“Ttantto” liburuko irudiak (Andoni Odriozola). 306


Manuel Frantzisko Lekuona Rezola, Urtxalle, 1828-1901

Urtxalleren irudia (J. Mari Beloki).

Urtxalle.

Maitea nahi badezu 1 Matea nahi badezu nerekin ezkondu, goizean lehendabizi jeiki beharko dezu ohetik, ohetik ohetik, ohetik; gero gosaritara ni zure ondotik.

3 Gosaldu eta gero lagun arterako eman beharko didazu patrikarako harako, honerako, jokurako, lagun arterako. Nerekin bizimodurik ez dezu aterako.

5 Zer zela uste zendun enamoratzea, sillan eseri eta gitarra jotzea? Maitea, tristea, zu zara nerea; orain zurea naiz eta kontsola zaitea.

2 Goizean jeiki eta lehenbiziko lana: eman beharko didazu neri palangana urakin, urakin urakin, urakin; ta gainera kafea bere koparekin.

4 Gaztea zera eta juiziorikan ez aspertuko zerade, maitea, senarrez. Maitea, tristea, zu zera nerea; orain zurea naiz eta kontsola zaitea.

6 Preso sartu ninduten txori bat bezela esateagatikan zurea naizela. Maitea, maitea, maitea, maitea; orain zurea naiz eta kontsola zaitea.

307


Hauek izango dira Urtxalle pilotari eta bertsolariaren bertsorik ezagunenak. Zalantzarik gabe, garai hartako giroan eta testuinguruan ulertzekoak edo ulergarriagoak izan daitezkeenak, behintzat. Gaia, gizonarentzat zer den ezkontzea izanik, gatz larriko umorea, dudarik gabe. Bertso hauek entzun daitezke Jon Bergaretxeren ahotsean, 1998an Elkar argitaletxeak Oiartzungo Pagoarte kultur Elkartearen eskutik, OIARTZUNGO KANTU ZAHARRAK izenarekin argitaratutako diskoan.

Jon Bergaretxe kantari oiartzuarra.

Agur Jaunak izeneko kantu ospetsua ere Urtxalleri zor diogu, baina horren berri aurreko kapituluetan eman dugunez, hemen ez dugu errepikatuko. Urtxallerekin jarraituz, badira pilotari eta bertsolari hari zor dizkiogun beste bi bertso esanguratsu ere, Oiartzungo pilotaren historiaren testuinguruan, betiere. Aldapako Pilotalekuaren inguruan Urtxallek kantatutakoak. Urtxallek artista gaitza izan behar zuen, bohemioa, mundu guztia bereganatzen duen horietakoa. Eskuzabala lagunekin oso, oso eskuzabala ere. Konfiteria zuen etxe azpian, eta han ere saldu hainbeste oparitzen omen zuen gure gizonak. Liberala eta ez oso eliztarra. Politikoki ere gizon inplikatua. Azken urteetan, Errenterian bizi zeneko garaiko pasartea dugu Aldapako frontoiaren historia. Jakin omen zuen, behintzat, Urtxallek Oiartzunen pilotaleku berria egin zutela, eta huraxe ikusi arteko onik ez omen zuen izan. Aldapako frontoi berria ezker pareta zuen lehengoetakoa omen zen, ordura arte plaza libreko joko zuzena izan baitzen nagusi, pilota jokoari zegokionez. Garai hartan eztabaida handia zegoen ezker paretaren aldekoen eta aurkakoen artean. Eta Urtxalle plaza librekoaren aldekoa izaki. Beraz, eguraldi sargoriko egun batez, hor doaz Errenteriatik Oiartzuna Urtxalle eta bere lagun bat, fraideek Oiartzunen egindako ezker pareta ikustera. Atea jo omen dute barrura sartu eta frontoia ikusteko, baina atezainak utzi ez pasatzen. Urtxailek, nahiko haserre, adierazi omen zion herriari izen handia eman zion pilotari ospetsua izan zela, eta mesedez pasatzen uzteko, baina alferrik. Ea zergatik ezin ziren pasa, 308


eta fraideak ari zirelako pilotan. Frontoia ikusi gabe bueltan etxera, Errenteriako postetxera, han egiten baitzuen lan azken urteetan. Jendea ere hurbildu omen zitzaion postetxeko lokalera, Oiartzungo frontoi berriaren berriak jakin nahian, eta Urtxallek gitarra hartu eta honoko bi bertso hauek kantatu omen zituen: 1 Bi lagun joan gerade gaur nire herrira geren asmo osoan Aldapa Berrira gizon bat irten zaigu atean erdira esanaz: Ez da libre, praileak ai dira!

2 Gizonak zahartu eta hau al du merezi? Nire herrian ere kanpoan naute utzi! Oraindikan guzia ez niken ikusi: Azkenin plazan ere praileak nagusi!

Aldapako frontoia.

Udarregiren bertsoak 1862an pilota partidu arrakastatsua jokatu zen Donostian, garaiko pilotari onenen artean. Horien artean, Urtxalle oiartzuarra, eta Ahetzeko Mateo, “Mateo frantsesaâ€?. Guztira hogei bertso jarri zituen Udarregik, partidu hura nondik nora joan zen ederki esplikatuz. Alde bateko lau pilotariak zein ziren, beste aldeko laurak zein ziren, kintzeak nola joan ziren, zein talde izan zen garaile‌

309


1 Mila zortziehun eta hirurogeita bian bertso berriak jartzen orain naiz abian; pilotariak izan dira Donostian fama zabaldu behar det Espainia guztian.

4 Azpeitiar hori da berez trinketista luze eta errebotean ona da Batista, ez det esan beharrik begira egon naiz-ta ez daduzka galduak besoa eta bista.

7 Joakin sakalaria pelotari fina badauka malizia gizon batek dina harek neurrituz gero kintzea jakina zenbaiti egin dio sabeleko mina.

2 Mateo eta Urtxalle irundar batekin laugarrena Arrasko hor zuten berekin; Bautista eta Zirilo Ezkerra eta Joakin, horra zein diren esan nahi duenak jakin.

5 Zirilok jokatu du egoki eta fuerte baduela derizkiot batek hainbat parte pelota hargandikan ez zebilen aparte ahalegina egin du partida dan arte.

8 Askok espero zuten frantsesa nagusi baina azpeitiarrak dio irabazi horiek desonratzen ez edozein hasi tamaina hartako asko nik ez det ikusi.

3 Manuel Urtxalleko ez dago tontua plazara joan liteke jaun horren kontua, ezaguera ona eta joera prontua zahartuagatik dauka gorputz sueltua.

6 Ezker horrek daduka golpe egokia hargana dijoana dago errukia izaten badu ondo hartzeko tokia kintze harrek izaten du deskantsu txikia.

9 Guztira egin dira hogeita bost joko bitartean izan da luzapena franko cuarenta ados-era bajatzen zen bapo non bilatzeko beste zortzi horrelako?

1983ko urtekarian honoko bertso hauek argitaratu zituen Mariano Ostolaizek. Herriko bertso jartzaile handi batek, herriko pilotari handi bati jarriak. Joxe Juan Esnaolari. Profesionaletan bigarren mailako txapela irabazi berria zuen Esnaolak, Alustiza segurarraren aurka, eta Oiartzungo pilotazaleak pozik. Mariano Ostolaizen irudia (J. Mari Beloki). 310

Joxe Juan Esnaola.


1 Oiartzungo semea sartu da historira. Lazkanburun sortu zen munduko argira. Bere kabi maitea gustatuta tira. Kabi berria eginda bertan bizi dira.

3 Binaka ibili zen ta gero bakarka. Aspertu gabetanik Lanean borroka. Azkenerako iritsi Onenaren aurka. Lehenbiziko txapela herrian hor dauka.

5 Bigarrengo mailatik aurrera dijoa. Pelota biribil da baduzu non joa. Aurrera begiratu ez ahaztu lehengoa. Itxaropen osoan jarrai mutikoa.

2 Hemendik Irunera hamahiru urtetan. Partiduak jokatzen hasi zen benetan. Kurpil sailean zegon hain nabarmenetan. Gero Lartaun taldean Oiartzunen bertan.

4 Hogeita bost urtekin zerade txapeldun. Noizbait izango zela pentsatutzen gendun. Herrian bertakoa orain nola dugun. Txalogarria zera zorionak lagun.

6 Badakizu herrian denentzat poz dela. Gaztea zara eta ez zara motela. Erakutsiaz segi jarraitu horrela. Zure antzeko asko hemen datozela.

1984an Mariano Ostolaiz bertso jartzaile oiartzuarrak, besteak beste, Inozentzio Azpirozi jarritako honako bertsoak argitaratu zituen herriko urtekarian. 1 Azpirozentzat eskainiko det oraingo bertso aldia egin dituzun langintza hoiek gordetzekoa baidia zuk pilotari eman diozun aurreratzeko bidia txalogarritaz hartu behar da daukazun abildadia.

3 Lartaun taldean ibili zinan txapelketak jokatuaz bere izena jasotzearren ahal zen gehien saiatuaz usterik gutxien zeukanari ziri batzuak sartuaz indarkeriko langintza, baina beti elkar maitatuaz.

2 Lehendabiziko gure herriko udaletxean azpian zure barrua beti zegoen pilotarako eskean zeure laguntxo batzuen aurka aurrean eta atzean orain dauzkazun zaletasunak hortatik sortu baizian.

4 Ipar Euskadin herri batzutan Mendizabal lagun zala Donibane Loitzun eta Askain Azparren berdina dala zer zaletasun zenduten biok jarraitutzeko horrela herrira ekarri behar zelako behar hainbeste txapela.

Inozentzio Azpiroz.

311


5 Anoetatik hasi zinaden txapel berria jasorik hortik aurrera jarraitzen zendun guztiari erasorik Gipuzkoako partidu denak zeurekin ziren osorik bat bakarra zen galdu zenduna ez zegon beste hutsarik.

7 Mexikon aurka lehendabiziko partidua zuretzako aukera ona izan zenduan onena menderatzeko hogeita laukin utzi zenduan berrogei irabazteko berak-e gogor jokatu zuen ez zegoen jolasteko.

6 Egun batean egin zizuten mundialez aukeratu poz handiagorik zure barrenin ez omen dezu sumatu Euskal Herritik joan zinazten zenbaitsu lagun sonatu Amerikako izar argia egin zen zureganatu.

8 Aurten izan da Espainiako txapelketa bikotean Azpiroz zendun Garaiar lagun betiko borondatean azaldu ziren guztiak hartu zenituzten hankapean zeuren lanari gogor eutsiaz txapela hartu artean.

Guztira 24 bertso idatzi zituen Marianok. Sail osoaz jabetu nahi duenak, goian aipaturiko urtekarira jo dezake.

312


ZINEMA ETA BIDEOGINTZA Suevia films / Cesareo Gonzalez Zuzendaria: Rafael Gil “La reina del Chantecler” (1963)

Lehize ekoizpenak S. L. Mikel Mendizabal “Airean” (2002)

“Ho+tabira” (2002)

313


“Pilotasorotik Madalensorora” (2004)

Jon Juanes “Raketistak lehen eta orain” (2018)

314


ARGAZKIGINTZA Juantxo EgaĂąa Oiartzungo Kontzejupean sortutako argazkiak.

315


KARTELAK

316


317


318


319


IRUDIAK ETA BESTE Jose Mari Beloki

Urtxalle.

320

M. Ostolaiz.


Karlos Zabala “Arrastalo� Zimitorio eta Kontzejupeko marrazkiak

321


Petra Almandoz Bilintxen “Potajiarena” bertsoak

322


Kontzejupean, Bertso -Pilota saio bateko kronika Asisko Urmeneta

323


324


MONUMENTUAK ETA ESKULTURAK Jorge Oteiza 1958. METAFISICA DEL FRONTON VASCO. 1975ean Oiartzunen frontoi eta kirol eraikin multzo bat egiteko asmoaren oinarritzat hartu zen Oteizaren eskultura hau. Oteiza eta Ganchegui prest zeuden projektu hau lantzeko. Proposamen hau ez zen aurrera atera.

Luis PeĂąa Ganchegui 1977. MONUMENTO FUNERARIO. Euskal Herriaren defensan, 1936ko gudan eroritakoen omenez.

325


Anton Mendizabal – Pilota gaiarekin eginiko eskultura publikoak Oiartzunen.

“Errebotalari”. Beheko Plazan kokatua. Oiartzungo joko zuzeneko pilotarien omenez. 2001.

“Oroimenaren Basoa”. Ira­ gorriko Kan­po­satuan kokatua, P. Ganchegiren monumentoaren aipamena. 2008.

– “PILOTAZ” Bildu­maren es­kultura hauek, Oiartzungo Pilotasoro, Beheko Plaza eta Kontzekupean oinarrituak izan dira.

“Pilotasoro”. 1999.

“Kontzejupea”. 1997. 326

“Bertso Pilota”. A. Kazabonen omenez. 1998.

“Errebote Plaza”. 2001.


MUSIKA 1989an AZALA taldeko ASIER CARRASCOk, Antton Kazabonen pilotaren inguruko “Jo Pilota” bertsoei, musika ipini zien.

1999an Juan Mari Lekuonak, OIARTZUNGO KANTUTEGIA osatu zuen. Bilduma horretan URTXALLE pilotariaren bi aipamen egiten dira.

Juan Mari Lekuona. 327


Atal hau amaitzeko esan, Aita Donostiak Elogio mundial de la pelota idatzi zuela, eta bertan, beste gauza askoren artean, honoko hau diola: “En Oiartzun recogí la canción popular vasca PILOTARI EDERRAK”

328

Pilotari ederrak Oiartzunen daude jokazale garbiak tranparikan gabe. Horiek ziotenez baziren lehen ere guztiok dakitena baita orain ere, nik holakorik ez dut gogoan behin ere.


10. AZKEN URTEETAKO PILOTARI PROFESIONALAK

Inocencio Irastorza Erauskin Oiartzun 1925-09-01

Erremontean, Espainiako txapel­dun izan zen bere anaia Anto­niorekin batera 1946an. Txa­pelketa hau irabazi ondoren, profesionala egin zen eta urte batzuk egin zituen.

Josu Urriolabeitia Mitxelena Oiartzun 1931-06-20

Erremontean, 1950eko hamarkadan, zenbait urte egin zituen pilotari profesional.

Sebastian Mendizabal Sarasola Oiartzun 1952-01-06

Eskuz, ezker paretan. 1976an debutatu zuen 24 urterekin. Mendizabal izan zen lehenengo eskuzko pilotari profesional oiartzuarra. Hamalau hilabetez izan zen profesionala, eta 8 partidu jokatu zituen. Beti eskutako arazoekin, azkenean utzi egin behar. 13 urterekin hasi zen zuriz jantzita han eta hemen Txapelketak eta Torneoak jokatzen. Afizionatu mailan txapelketa asko irabazi zituen, hogeitik gora. GRAVN txapelketan ere finalera iritsi zen Gipuzkoa ordezkatuz, baina ezin izan zuen jokatu, eskutako minarengatik. 329


Pilotari-irudi guztiz gustagarria zuen, elegantea, dotorea… eta ezker ikusgarria. Sebastianek ezkerra astintzen zuenean, isiltasun izugarria entzun zitekeen pilotalekuan. Miresmena sortzen zuen.

Coro Iragorri Roteta Oiartzun 1952-10-25

Raketista profesionala izan zen Coro 1977 eta 1980 artean. Farmaziako ikasketak egitera joan zen Madrila eta fakultatean ezagutu zuen Chiquita de Aizarna raketista. Hark animatu zuen Coro eta raketan probatu eta bi urtez entrenatu ondoren, 1977ko urtarrilean debutatu zuen “Fronton Madrid”en.

Joxe Juan Esnaola Sein Oiartzun 1958-04-13

Eskuz, ezker paretan. 1979an debutatu zuen 21 urterekin… Hamar urte egin zituen profesionaletan. Bere lorpen handiena, 1983an buruz buruko bigarren mailako txapela, Alustizaren aurka, Anoetan. 22 eta 7 irabazi ere. Afizionatu mailan, irabaz zitezkeen txapelketarik gehienak irabazi zituen. Garrantzitsuenak, ondorengo hauek: – 19 urterekin GRAVN txapelketa irabazi zuen Gipuzkoa ordezkatuz, eta aurreko urtean txapeldunorde izan zen. – 20 urterekin Afizionatu mailako Gipuzkoako txapela irabazi zuen Zubillagaren aurka. Urte berean, Afizionatu mailako Espainiako txapelketa irabazi zuen Garaitaren aurka. Juan Bautista Galardi Etxeberria Oiartzun 1966-05-28

Eskuz, ezker paretan. 1990ko hamarkadan zenbait urte egin zituen profesional. Jolas Nahi Enpresarekin egin zuen debuta, eta Empresas Unidas-en amaitu.

330


Auxkin Perez de San Roman Alkorta Oiartzun 1974-01-17

Eskuz, ezker paretan. 1996an Europako binakako txapeldun eta 1994an eta 1996an Espainiako txapeldun izan ondoren, 1998an debutatzen du profesional bezala. Bigarren mailako txapeldunorde izan zen buruz buru 1999an eta 2003an binaka. Lehen mailako binakako txapelketa jokatu zuen Aimar Olaizola bikote zuela 2000ko txa­pelketan. 2007an utzi zion pilotari profesional izateari. Antton Aranburu Anzizar Oiartzun 1982-11-24

Eskuz, ezker paretan. 2005eko Nafarroako buruz buruko txapeldun izan eta gero, 2006an debutatzen du profesional modura. Bost urte egin zituen, Garfe enpresan. Ander Imaz Retegi Oiartzun 1994-12-30

Ander 6 urterekin hasi zen pilotan, bere kabuz. Egunero Kontzejupean, ama ondoan zuela. Oiarpe sortzea (2003an) poz handia izan omen zen Imazentzat, eta bertan egin du ibilbide osoa, profesional egin arte, Asegarcerekin 2015eko abenduaren 20an. Alebin mailan hasi zen Oiarpen, Mikel Salvador entrenatzailearekin, eta hurrengo urte guztiak Joxe Juan Esnaolarekin eman zituen. Oiartzuar profesional ohia izan da Anderren maisu, eta pilotaz gehien erakutsi diona omen da. Ibai Uriarterekin fisikoa landu izan du Txapelketa ugari irabazteko zortea izan du, baina berezienetako bat talde gisa irabazi zuten herriartekoa izan zen, 2013an. Oiarperen laguntzarik gabe, garbi dauka ez zela iritsiko bere txikitako ametsa betetzera, pilotari profesional izatera! 331


Profesionaletan garrantzitsuena, iaz Mikel Urrutikoetxearekin ordezko gisa, eta aurten Aimar Olaizolarekin titular, jokatutako binakako bi txapelketa nagusiak. Andoni Ugalde Muguruza Oiartzun 1995-3-31

Txiki-txikitatik pilota eskuetan zuela ibiltzen zen kontzejupetik ia atera ere egin gabe. 2001ean pilota eskolan apuntatu zen, eta 7 urterekin bere lehen partida jokatu zuen Xanixtebanetako txapelketan, Kontzejupean hain juxtu. 2003an, Oiarperen sorrerarekin, bertan izena eman eta herriko txapelketez gain, herritik kanpora ere jokatzen hasi zen. Hastapen horretan, Oiarpe klubean frontoiko entrenamenduak eta entrenamendu fisikoak egiten hasi zen. Zortzi urtetatik hogeita bat urte bitartean Oiarpe taldean aritu da, banaka zein binaka hainbat bikotekiderekin. Gipuzkoako txapelketak, Euskal Herriko banakako txapelketa‌ Ibilbide horretan, aipamen eta ilusio berezikoak dira. 2013an Gipuzkoako herriarteko txapelketan lortu zuten txapela eta Euskal Herriko herriarteko azpitxapelketa, Oiartzun herriaren izenean. GRAVNI txapelketako 3 txapela ere lortu zituen; bat trinketean eta beste biak frontoian eskuz banaka 22 urtez azpikoetan. Hamasei urtez geroztik, Aspe eskupilota enpresaren esanetara entrenamenduak egin ditu. Horrela, 2016ko ekainaren 24an, 21 urterekin, bere ametsa gauzatu eta profesionaletan debutatu zuen Asperen eskutik. Geroztik, hemen dabil hainbat partida eta txapelketa jokatuz, bere bidea egiten.

BITXIKERIAK Auxkinek eta Aranburuk, debuteko egunean bikote lagun pilotari bera izan zuten, Mikel GoĂąi, GoĂąi II. Eta Aimar Olaizolak, Olaizola IIak, bere aurreneko lehen mailako binakako txapelketan, oiartzuar bat izan zuen bikote lagun, Auxkin. Eta orain arte jokatutako azkenekoan ere beste oiartzuar bat izan du bikotekide, Ander Imaz.

332


LABURPENA Urtero bezala, Mugarrik, 25. ale honetan, Oiartzungo ondarearen eta historiaren alderdi berezi baten azterketa izan du helburu: Pilota Oiartzunen. Pilotasoroetatik hasita Madalensororainoko bidean, aspaldiko mendietako jokaleku zabaletatik, gaurko pilotaleku profesionaletara egindako bidea aztertu nahi izan du lan honek, pilotaren historia zabala eta zehazki Oiartzungoa jorratzeko asmotan. Liburuak bi zati nagusi ditu. Lehenengoan, pilotaren historia zabala aztertzen da, bertan Oiartzungoa txertatuz. Pilota-jokoen jatorria; pilota-jokoak atzerrian; Eliz atari, Kontzejupe, Herriko Plaza, bilgune eta indar neurtze lekuak; Joko Zuzenen deskribapena; XIX. gizaldian Joko Zuzenetatik “plekan” (hormaren kontra) jokatzera eman zen jauzia; ondorengo aldaketak, besteak beste, arau berriak, pilota industrialaren indartzea, profesionalismoaren sorrera, Ezker Paretaren nagusitzea Joko Zuzenen kaltetan… Bigarren zatian, Oiartzungo kontakizun zehatza egitera bideratzen da Mugarri. Pilotak zer nolako ibilbidea izan duen Oiartzunen eta gaur egun zertan den. Joko Zuzenen ikerketa eta berreskurapenaren kronika, herriko elkarteak, pilotalekuen zerrenda, emakume pilotariak, eskola pilotaren egoera, Pilotaren inguruko sorkuntza lanak, Oiartzungo pilotari profesionalak… Pilota kirola baino askoz ere gehiago dela sinesten dugu, eta kirol alderdiaz gain ikuspegi zabalagoa eman nahi izan diogu azterketari. Oiartzungo Pilotaren inguruko kulturari ere begiradatxoa ematen saiatu gara. Euskarari, literaturari, bertsogintzari, arte plastikoei, argazkigintzari, zinemagintzari, kartelgintzari, musikari… Oiartzungo pilotari eskainitako Mugarri honek, garrantzi handia eman nahi izan dio irudiei. Argazki bilduma zabala eta ilustrazio ugari tartekatu dira liburuan zehar, gaiaren ulermena erraztuko dutelakoan. Amaieran, 2004an eginiko “Pilotasorotik Madalensorora” DVDa txertatu dugu.

333


RESUMEN Un año más, el objetivo de Mugarri, en su n.º 25, ha sido analizar un aspecto de especial interés dentro del patrimonio e historia de Oiartzun: La pelota en Oiartzun. En el camino que transcurre desde el Pilotasoro hasta Madalensoro, desde los amplios espacios ubicados en sus ancestrales montes, el propósito de este trabajo ha sido analizar su trayecto hasta los actuales frontones profesionales, con objeto de realizar un estudio sobre la larga historia de la pelota y, más concretamente, sobre de la historia de la pelota en Oiartzun. El libro consta de dos partes principales. En la primera, se analiza la dilatada historia de la pelota, en la que se incorpora la historia de Oiartzun; los orígenes del juego de la pelota; el juego de la pelota en el extranjero; el pórtico de la iglesia, los soportales del Ayuntamiento, la plaza del pueblo como lugar de reunión y competición; la descripción de los “Juegos directos” (en los que dos equipos compiten frente a frente); el salto de los “Juegos Directos” al “Ble”“ (contra la pared) en el siglo XIX; los subsiguientes cambios; las nuevas normas; el fortalecimiento de la pelota industrial; los orígenes del profesionalismo; el predominio del juego de Pared Izquierda, en detrimento de las modalidades directas… En la segunda parte, Mugarri se centra en un relato dirigido concretamente a la pelota en Oiartzun; Una crónica de la recuperación de los “Juegos directos”, los clubs de pelota, un censo de canchas, las mujeres pelotaris, la escuela de pelota, los trabajos creativos en torno a la pelota, los pelotaris profesionales… Tenemos la firme convicción de que la pelota es mucho más que un deporte, y es por ello que hemos querido analizar este ámbito desde una perspectiva más amplia, para llegar más allá de los aspectos meramente deportivos. Hemos intentado, por lo tanto, realizar un recorrido por la cultura de la pelota en Oiartzun; el euskera, la literatura, el bersolarismo, las artes plásticas, la fotografía, el cine, la producción de carteles, la música… Este número, “Mugarri” ha querido prestar también una especial atención a las imágenes. En el libro se han intercalado una amplia colección de fotografías, así como numerosas ilustraciones, para facilitar un mejor entendimiento sobre la materia. Al final del libro hemos adjuntado el DVD “Pilotasorotik Madalensorora” (Del Pilotasoro a Madalensoro), realizado en 2004.

334


RÉSUMÉ Une année de plus, dans son n°25, Mugarri a souhaité analyser un aspect particulièrement intéressant du patrimoine et de l’histoire d’Oiartzun : la pelote basque à Oiartzun. Sur le chemin de Pilotasoro à Madalensoro, depuis les imposants champs situés dans leurs montagnes ancestrales, ce travail a pour but d’analyser leur parcours jusqu’aux frontons professionnels actuels, afin de réaliser une étude sur la longue histoire de la pelote basque et, plus précisément, sur l’histoire de la pelote basque à Oiartzun. L’ouvrage se divise en deux parties principales. Dans la première, nous retrouvons la riche histoire de la pelote basque, à laquelle s’ajoute l’histoire d’Oiartzun sur ce sujet. Les origines du jeu de la pelote basque ; le jeu de la pelote basque à l’étranger ; le portique de l’église, les arcades de la Mairie, la place du village, le lieu de réunion où les forces sont mesurées ; la description des « Jeux Directes » (où deux équipes s’affrontent face à face) ; le passage des « Jeux Directes » au « blaid » (contre le mur) au XIXe siècle ; les changements qui ont suivi, dont les nouvelles règles, le renforcement de la pelote basque industrielle, les origines du professionnalisme, la prédominance du jeu Mur à Gauche au détriment des modalités directes… Dans la deuxième partie, Mugarri a choisi un récit exhaustif de la pelote basque à Oiartzun. Le parcours de la pelote basque à Oiartzun et sa situation à l’heure actuelle. les associations de pelote; une chronique autour de la récupération des modalités directes; une liste de champs et frontons; les femmes pelotaris, la situation de l’école de pelote basque; les travaux créatifs autour de la Pelote Basque; les pelotaris professionnels d’Oiartzun… Nous sommes pleinement convaincus que la pelote basque est bien davantage qu’un sport, c’est pourquoi nous avons tenu à analyser ce sujet d’un point de vue plus large et aller au-delà des dimensions sportives. Nous avons également tenté de réaliser un petit parcours dans la culture de la Pelote Basque à Oiartzun. L’euskara, la littérature, le bertzularisme (improvisation versifiée et chantée), les arts plastiques, la photographie, le cinéma, la production d’affiches, la musique… Ce numéro de Mugarri, consacré à la pelote basque à Oiartzun, tient à accorder une attention particulière aux images. Tout le long de l’ouvrage, une riche collection de photographies sont intercalées, ainsi que de nombreuses illustrations, pour une meilleure compréhension de la matière traitée. À la fin de l’ouvrage, nous avons joint le DVD « Pilotasorotik Madalensorora (De Pilotasoro à Madalensoro) réalisé en 2004. 335


SUMMARY The 25th edition of Mugarri once again aims to analyse a particular aspect of special interest within Oiartzun’s heritage and history: Pelota (court sport played with a ball) in Oiartzun. Spanning the evoluation from Pilotasoro to Madalensoro, from the wide pelota courts located in its ancestral hills, this work has been focused on analysing its history up to the professional pelota courts of today, in order to span its long history, and more specifically, the history of pelota in Oiartzun. The books consists of two main sections. The first one analyses the long history of pelota, with the history of Oiartzun included in this edition. The origins of the game of pelota; pelota abroad; the church porch, the arcades of the Town Hall, the village square, the meeting point and where competitors came face to face with each other; the description of the “Joko Zuzenak” (with two teams competing head on); the evolution from “Joko Zuzenak” to “pleka” (against the wall) during the 19th century; the subsequent changes, including the new rules, the growth of industrial pelota, the origins of its introduction onto the professional scene, the dominance of the left wall game to the detriment of the “Joko Zuzena” format, etc. In the second part, Mugarri focuses on an in-depth account of pelota in Oiartzun. The history of pelota in Oiartzun and how it is today. An analysis of the “Joko Zuzena” format and an account of its comeback, the public associations, a list of the pelota courts, women players, the pelota school, creative work based on pelota, pelota professionals of Oiartzun, etc. We firmly believe pelota to be much much more than just a sport, the reason why we wanted to analyse this area from a broader perspective and look beyond sporting aspects. We have also tried to give a brief summary of the culture of pelota in Oiartzun. Basque language, literature, bersolarismo (art of singing extemporary composed songs in Basque), visual arts, photography, film, the production of posters, music, etc. This edition of Mugarri dedicated to pelota in Oiartzun wished to pay particular attention to images. A broad collection of photographs as well as numerous illustrations have been interspersed in order to facilitate a better understanding of the subject in question in the book. The DVD “Pilotasorotik Madalensorora” (from Pilotasoro to Madalensoro), produced in 2004, is enclosed at the back of the book.

336


ZUSAMMENFASSUNG In seiner Ausgabe Nr. 25 analysiert Mugarri auch in diesem Jahr wieder einen besonders interessanten Aspekt des kulturellen und historischen Erbes von Oiartzun: Das Pelotaspiel in Oiartzun. Diese Arbeit hat es sich zur Aufgabe gemacht, den Werdegang des Pelotaspiels (Rückschlagspiel mit einem harten, kleinen Ball) von Pilotasoro bis Madalensoro, von den einstigen großen Frontons (Pelota-Spielfeld) in den Hügeln bis zu den heutigen Profi-Frontons zu analysieren und die lange Geschichte der Pelota und insbesondere ihre Geschichte in Oiartzun eingehender zu studieren. Das Buch lässt sich in zwei Hauptteile unterteilen. Im ersten Teil wird die reichhaltige Geschichte des Pelotaspiels analysiert, zu der auch die Geschichte Oiartzuns in diesem Bereich gehört. Die Ursprünge des Pelotaspiels; Pelota im Ausland; der Portikus der Kirche, der Säulengang des Rathauses, der Dorfplatz, Treffpunkt zum Zusammenkommen und Kräftemessen; Beschreibung der „Joko Zuzenak“ (Spielvarianten, bei denen sich die beiden Teams während des Spiels gegenüberstehen); der Übergang im 19. Jahrhundert vom „Joku Zuzena“ zum „Pleka“ (Spiel gegen die Wand); der nachfolgende Wandel, u.a. die neuen Regeln, die verstärkte Industrialisierung des Pelota-Spiels, die Ursprünge der Entwicklung zum Profisport, die Dominanz der Spielmodalität mit linker Wand über das „Joko Zuzena“, etc. Im zweiten Teil gibt Mugarri eine ausführliche Beschreibung der Bedeutung des Pelotaspiels in Oiartzun. Die Entwicklung des Pelotaspiels in Oiartzun und die aktuelle Situation. Eine Analyse der Modalität „Joko Zuzena“ und eine Chronik ihrer Wiedereinführung, die Vereine, eine Aufstellung der Frontons, Pelota-Spielerinnen, die Situation der Pelota-Schule, kreative Arbeiten rund um das Pelotaspiel, professionelle Pelotaspieler aus Oiartzun, etc. Wir sind der festen Überzeugung, dass Pelota mehr ist als nur ein Sport. Deshalb haben wir dieses Thema aus einer weiter gefassten Perspektive analysiert, um über die rein sportlichen Aspekte hinauszugehen. Dabei haben wir auch einen kleinen Abstecher in die Kultur rund um die Pelota in Oiartzun gemacht. Euskera (die baskische Sprache), Literatur, Bertsolaritza (vor dem Publikum improvisierende Verssänger und -sängerinnen), bildende Kunst, Fotografie und Film, Plakatproduktion, Musik, etc. In dieser, dem Pelotaspiel in Oiartzun gewidmeten Ausgabe von Mugarri sollte den Bildern ein besonderer Stellenwert eingeräumt werden. Deshalb finden sich in dem Buch eine umfassende Sammlung von Fotografien sowie zahlreiche Illustrationen, die das Verständnis der hier behandelten Themen erleichtern. Außerdem haben wir dem Buch die DVD „Pilotasorotik Madalensorora“ (Vom Pilotasoro zum Madalensoro) aus dem Jahr 2004 beigelegt. 337



1

Lehen Liberalismoa Oiartzun Haranean El primer Liberalismo en el Valle de Oiartzun (1800-1840) Maria Teresa Gabarain Aranguren

2

Oiartzun Zaharreko familia eta ondasunak. Mikrohistoria eta Genealogia Familias y fortunas del Oiartzun Antiguo. Microhistoria y Genealogía

3

Oiartzungo Hizkera Idoia Fraile Ugalde Ainhoa Fraile Ugalde

4

Oiartzungo Esteban Donearen Elizako moneta aurkikuntza El hallazgo monetario de la Iglesia de San Esteban (Oiartzun) 1995 Miguel Ibañez Artica

Arkeologia saila / Apartado arqueológico

Marian Guereñu Urzelai Mª del Mar López Colom

5

Oiartzun Haranaren Geologia Geología del Valle de Oiartzun Jose Angel Torres Sáez Luis Ignacio Viera Ausejo

6

Oiartzungo kantutegia. Bertako herri memoriak Juan Mari Lekuona

7

Oiartzungo natura Carlos Aseginolaza Iparragirre

8

Oiartzungo San Esteban Parrokiako erretaulak Los retablos de la Parroquia de San Esteban de Oiartzun Maite Barrio Olano Jon Berasain Salvarredi

9

Arditurriko meategiak Arditurri coto minero Jesús Iturrioz Ibarlucea

10 Iturriozko torrea

La casa “Torrea” de Iturriotz Juantxo Agirre-Mauleon Alvaro Aragón Ruano

11 Oiartzungo Baserria. Kalea eta nekazal iharduera artean

Juan Cruz Alberdi Mikel Cendoya Ainhoa Amundarain


12 Oiartzungo Kontzeju Etxeak

Las Casas Concejiles de Oiartzun Txema Gaztelumendi Aranburu

13 Euskal Antzerkia Oiartzunen

Eugenio Arocena Egimendia

14 Oiartzungo Toponimia

Toponimia de Oiartzun Imanol Goikoetxea López Idurre Lekuona Antzizar

15 Herri musikaren Txokoa Oiartzunen

Centro de Música popular en Oiartzun Juan Mari Beltran

16 Isiltzen ez den isiltasuna. Lurpetik berreskuratutako memoria

Kattin Txiki taldea

17 Oiartzungo perretxikoen gidaliburua

Joxe Manuel Lekuona

18 Emakumeen baitan. Oiartzungo historia zati bat, emakumeek kontatua

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea. Ane Lardi Enbil

19 Osasun arloko profesionalak Oiartzungo bailaran (1597-1936)

Profesionales de la medicina en el valle de Oiartzun (1597-1936) Javier Olascoaga Urtaza

20 Abeltzaintza Oiartzunen XX. mendearen hasiera arte

La ganadería en Oiartzun hasta comienzos del siglo XX Alvaro Aragon Ruano

21 Oiartzungo Txirrindulariak (1927-2014)

Ciclistas de Oiartzun (1927-2014) Joxe M. Beloki Jauregi Juan Joxe Aranburu Sarasti

22 Lartaun Abesbatza. Oiartzunen kanta-soinua

Esteban J. Agirre Lazkano

23 Kaparetasuna eta odol-garbitasuna Oiartzunen (XVI-XIX mendeak)

Hidalguía y limpieza de sangre en Oiartzun (siglos XVI-XIX) Denis Álvarez Pérez-Sostoa Iñaki Garrido Yerobi

24 Artikutzako trena

Anton Mendizabal Cristobal Suberri Matelo Mitxelena

25 Pilota Oiartzunen. Pilotasorotik Madalensorora

Antton Kazabon Anton Mendizabal Joxemari Mitxelena Joxan Unsain






Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.