Oiartzun urtekaria 2018

Page 1


Azala: 2018ko Xanistebanak iragartzen dituen kartela Egilea: Iraitz Arabaolaza Etxenagusia

Liburu hau Oiartzungo Udalak argitaratzen du. Guztiz debekaturik dago aldizkariaren erreprodukzio grafiko osoa nahiz partziala. Quedan rigurosamente prohibidas la reproducción gråfica total o parcial de la revista. Š Oiartzungo Udala L.G.: SS -531-1977


48. zenbakia OIARTZUNen, 2018ko ABUZTUAREN 2an



Ia ustekabean, Xanistebanak ailegatu zaizkigu berriz ere. Hain zuzen ere, legegintzaldi honetako azken Xanistebanak. Urte honetan guztian ere gogotik eta gogor egin dugu lan udalgintzan eta herrigintzan. Festekin gozatzeko ere intentzio bera jarriko dugu. Udalgintzan herritarren parte-hartzea ezinbestekoa da eta hori kontuan hartuz eta bermatuz lan egiten du gure taldeak. Udalgintzan bezala, herrigintzan ere hala da, eta herriko festak horren adibiderik onenetakoa dira.

Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiet Udalaren izenean Urtekari Batzordeari eta aurtengo Oiartzun urtekaria osatzen lagundu duten herritarrei. Datozen orrialdeetan bildu diren elkarrizketa, erreportaje eta kronikak oso interesgarriak dira herriaren ikuspegitik. Egindako lan mardula zuri ere, irakurle, interesgarria izango zaizulakoan nago; Oiartzun pixka bat gehiago ezagutzeko tresna izugarri baliagarria baita esku artean dugun hau. Era berean, Jai Batzordea osatzen duten elkarte, eragile eta kideei ere eskerrak eman nahi nizkieke, beraiek gabe ez bailegoke Xanistebanik. Egiten duten lana oso aintzat hartzekoa da eta urtez urte herrirako festa hobeak izan daitezen ahalegintzen dira. Aurten galduta zeuden ekintza batzuk berreskuratu ditu Jai Batzordeak eta jai parekideen inguruko hausnarketa egiten ere hasi da, Udaleko Berdintasun Sailaren laguntzarekin. Dudarik gabe, Xanisteban parekideak nahi ditugu eta eraso sexistarik gabekoak. Horregatik, ezetz beti dela ezetz gogora ekarri eta edozein erasoren aurrean erantzutera animatu nahi ditugu herritarrak. Jai Batzordeak antolatu dituen ekintzetan parte hartzera gonbidatu nahi nituzke oiartzuarrak; ziur, antolatutako ekimen ugarien artean denok gozatzeko modua egongo dela.

Xanistebanak, maiz, arlo askotan urtetan egindako lana errekonozitzeko aukera polita ere izaten dira. Alkate gisa, beti da ohorea Xanistebanetako kultur ekitaldian, txupinazoan‌ herritarren lana aitortzea. Aurtengo omenduei ere, nire zorionik beroena bidali nahi diet hemendik.

Bukatzeko, Xanistebanetan egongo ez diren guztiei besarkada handi bana bidali nahi nieke Oiartzungo herriaren izenean. Eta bertan izango garenontzat, bizpahiru aholku: gozatu Xanistebanak, ongi pasa pasatu gabe eta errespetuz jokatu!

GORA OIARTZUN! GORA XANISTEBANAK!

Jexux Leonet Elizegi, Oiartzungo alkatea



editoriala Beste urte batez, hemen gatoz Oiartzun urtekaria osatuta. Hilabetetako lanaren ondoren, liburua eskuartean edukitzea ederra izaten da Batzordeko kideontzat. Baten batek pentsa dezake ez dela erraza horrelako liburukote mardula osatzea. Eta ez, ez da. Oiartzun herri bizia da. Eta horren isla da urtekaria ere. Horregatik, elkarrizketa interesgarri eta erreportaje askori egin nahi izaten diegu tokia, eta batzuetan, aukeratu beharra izaten dugu. Aurtengoan, Baleio sagardotegiko Jexux Isasari egin diogu elkarrizketa nagusia. Haren iloba Joxe Mari Isasak erruz lagundu digu elkarrizketa hau egiteko orduan. Berari ere eskerrak eman nahi dizkiogu publikoki.

Seme-alaben atalean, aurtengoan, Xose Estevez galiziar oiartzuartua ekarri dugu, besteak beste. Urtetan Kontxa Murgiari buruz idatzi digu urtekarian. Bazen garaia bera bihurtzeko protagonista. Aurtengoan in memorian dexente suertatu zaizkigu: Iùaki Arbelaitz (bereziki aipatu nahi duguna urtetan Oiartzun urtekariari egindako ekarpenengatik), Periko Sanroma eta Andoni Lekuona zendu dira azken urtebetean. Herriari emandakoari tokia egin diogu, aitortza gisa. Ixiar Iùarrak, Mirari Martiarenak, Maialen Oiartzabalek‌ eta beste batzuek osatu dute herriko seme-alaben atala. Urtero etortzen zaizkigu herritarrak hau eta bestearen inguruan idatzi nahi dutela Oiartzun urtekarirako. Aurtengoan, horrela heldu zaizkigu Ubiriatar soinujoleen istorioa, Maria Nicolas nazien eremuan egon zen oiartzuarraren bizimodua edo Juan Mari Lekuonaren eta Roman Irigoienen kontuen berri. Eskerrik asko Oiartzun urtekarirako idatzi interesgarriak lantzen dituzten herritar horiei guztiei. Jakin ezazue beti daudela gure ateak irekita. Besterik gabe, datozen orrialdeetan aurkituko duzuena interesgarria irudituko zaizuelakoan agurtzen gara, Oiartzun 2019 arte! Oiartzun Urtekari Batzordeko kideak



Elkarrizketa


“Bizitzeko hoberena, sagardoa edatea�

JEXUX ISASA YARZABAL, Ierobi Haundi baserriko semea

Sagarrondotik, sagarra; sagarretik, sagardoa. Euskal Herrian eta, bereziki, Gipuzkoan sagarrak garrantzi handia izan du. Oiartzun herria dugu horren adibide, izan ere ohitura handia dago sagardoa egiteko eta edateko. Gaur egun ere litro asko egiten dira gure bailaran eta familia osoa elkartzen da horren aitzakian. Jakin badakigu 36ko gerra baino lehen baserri guztietan egiten zela sagardoa. Kalean ere sagardotegiak gehiago ziren tabernak baino. Gerraren ondoren ere Oiartzunek jarraitu egin zuen sagardoaren kulturarekin, eta baserrietan, gutxiago

8 | elkarrizketa

edo gehiago, segitu egin zen sagardoa egiten. Baserrietatik kalera lanera joaten hasi zirenean, 70eko hamarkadan ia desagertzear zegoen Euskal Herriko sagardogintzak susperraldia bizi izan zuen, eta sagardoaren kontsumoa igotzen hasi zen, gaur egun arte. Sagardoaren historian garai haietaz eta gaurkoaz hitz egiteko, Ierobi Haundi baserrira jo dugu Jexux Isasarekin hitz egitera. Haren iloba IĂąigo Isasak ere hartu gaitu eta sagardoaren kulturaz mintzatu gara biokin. Hona hemen han jasotakoa.


Merzedes Yarzabal eta Joxe Isasa, Jexuxen gurasoak, ezkontza egunean, 1927an.

Jexux, esan iezaguzu zure izena, edadea, gurasoen eta anai-arreben izenak...: Bai, ni Jexux Isasa Yarzabal Rekalde Berra naiz, Ierobi Haundi baserrian jaioa, Iturriotz auzoan. 1928ko urtarrilaren hogeian hain zuzen ere, hemen bertan. Beraz, 90 urte bete ditut. Gure gurasoak... aita Joxe Isasa Rekalde zen, Ierobi Haundiko semea; ama, berriz, Merzedes Yarzabal Berra, Zamalbidekoa, Lueltza -berri baserrian jaioa.

Jexux eta Milagros arreba, komunio handian.

Gurasoak 1927an ezkondu ziren, amak 22 urte zituela. Lau seme-alaba izan zituzten: ni, Jexux, zaharrena; gero Milagros, arreba; Luix, IĂąigoren aita; eta Xalbador, gazteena. Familia ugaria osatzen genuen. Gurasoak baserritarrak al ziren?

Bai, halaxe da. Aita sagardogilea zen eta baserriko aziendaz arduratzen zen. Ama, berriz, goizero-goizero Errenteriara joaten zen zaldia eta karroarekin esnea eta berdurak saltzera. Esneketaria zen. Etxez etxe esnea saldu eta plazan letxugak, tomateak‌ saltzen zituen. Amak utzi zuenean, gure arreba Milagrosek jarraitu zuen lan horrekin, ezkondu zen bitarte. Eskolan ibiliko zineten orduan ere.

Bai, eskolan Altzibar auzoan ibili nintzen. Gero Elizalde auzoan, Mitxelena ahizpekin. Errenterian jarraitu nuen horren ondoren. Han izeba bizi zen eta haren tabernan bazkaltzen nuen, Sindikato tabernan hain zuen. Aitak ez zuen ni

Merzedes Yarzabal, Jexuxen ama, esne partitzen Errenterian.

ELKARRIZKETA |

9


eskolara bidali nahi, baserrian lan asko izaten zelako. Ni bederatzi urtetarako behiak jezten aritzen nintzen, atera kontu!

Gazte denboran, zuek gazteak zinetela, herriko giroa nolakoa zen? Giroa oso ona zen. Treinta y seiseko uztaila arte giroa oso ona zen. Oraingoa baino hobea. Lagun asko nituen: Joxe Bordatxo, Garmendiko Higinio, Antonio Millene, Anselmo Ibarrekoa…

Lagun horiekin harreman estua izan nuen. Edade batekin, urtero-urtero udan Berdabiora joaten ginen bospasei egun pasatzera, uztailaren 18ko jaiegunaren aldera. Nik sukaldari lanak egiten nituen Berdabion, dena prestatzen nien: gosaritik hasi eta afaria bitarte. “Hik kozina egin ezak!”, esaten zidaten. “Hain goxoa zegok eta!”.

Oso egun ederrak izaten ziren, umore gaitza genuen. Badugu han gertatutako anekdota politta. Bakailaoa eraman genuen eta ilunabar batean Etxebeste bi anaiek proposatu zuten gauean errekan zubitik zintzilik jartzea gatza kentzeko. Eta hurrengo egunean jasotzera joan ginenean… hezur huts-hutsa topatu genuen. Ene!

Jexux Isasa, lagunartean.

Kuadrilla polita elkartzen ginen Berdabion: Joxe Frantsesa, Robustiano Zarraka, Garmendiko Antonio, Ibarreko Antselmo, Antonio Millene, Etxebeste bi anaiak, Antonio eta Inazio, Xegundo Kamio eta ni neu. Garmendiko Antoniok traktorea eramaten zuen, janaria eta edaria garraiatzeko. Primeran pasatzen genuen. Robustiano Zarrakak jartzen zuen giroa haren bertso eta ateraldiekin… Gauean, arrantza sareak jartzen genituen bertako errekan, amuarrainak harrapatzeko, baina ez genuen deus ere arrantzatzen. Leonen lan egin zenuen gaztetan.

Toreno herrian (El Bierzo eskualdean) aritu nintzen hiru urtez lanean, hango meatzetan, soldadu ez joteagatik. Gazte asko joan ginen Oiartzundik hara lana egitera. Meatze zulora ez ginen sartzen, kanpoko lanak egiten genituen, kamioiak garraiatu… Jexux, Altzibar auzoko neskekin.

10 | elkarrizketa

Oiartzuar asko ginen han lan egindakoak: Garmendiko Higinio, Delfino Belaunzaran, Zulatxipiko Julian, Ibarreko Anselmo. Enkumenteneko Inazio…


Jexux, Torenon, Leonen.

Torenoko etxe batean hartu genuen ostatu, hantxe egon ginen apopilo, Saavedra familiaren etxean. Handik itzuli ginenean, familia horretako Avelino gaztetxoa gurekin ekarri genuen eta geroztik Oiartzunen bizi da erabat herritartua. Euskaraz hitz egiten ikasi zuen, familia osatu zuen‌ Ehiza oso gustukoa izan duzu.

Bai, ehiza garaian ehizan ibiltzen nintzen. Nire lehengusu Joxe Mari Isasarekin joaten nintzen, hura mutil koxkorra zela. Baserri inguruan aritzen nintzen ehizan. Ni bakarrik nintzen ehiztari hemengo gainean eta denetik botatzen nuen: basoloak, oilagorrak, hegaberak, frankolinak‌ Amuarrainetan, berriz, gutxi ibili naiz. Sagardoa egiteko sagarra beharrezkoa da. Hemen sagardi handiak al zenituzten?

Bai, sagardi handiak genituen. Sagar klase asko biltzen genituen: erramu sagarra, bizkai sagarra, pozoloa, txalaka sagarra, gabierrota sagarra, kanpandoja sagarra, errege sagarra‌ denetik.

Hasieran, dena eskuz egiten genuen. Dolarea beti kanpoko eraikin horretan izan dugu. Nolanahi ere, motorra lehendabizikoz gure baserrian jarri zen Oiartzunen. Sagarrak bildu eta gero sagarra jotzen hasten ginen, bere garaian. Irailaren erdialdetik urria bitarte. Zizarra izaten da lehendabiziko muztioa. Gero, urritik aurrera ateratzen da sagar ona.

Jexux, ehizeko lagunekin.

Ohitura zen baserritarrak sagarrak biltzea eta gero gure etxera ekartzen zuten sagardoa egitera. Baserritar batzuk sagardo hutsa eramaten zuten; besteak erdia ura botata, pitarra; eta besteak hiru laurdena ura eta laurdena sagardoa. Hortxe ikusten zen nola zuen dirua baserri bakoitzak. Akordatzen naiz Kamio baserriko sagardoa egiten genuela azkenekoz, haien joaldia izaten zen azkena. Izan ere, Mendiburutarrek sagardo gorria zuten gustuko. Ustelarekin egiten genien. Lehen eskuz egin behar zelako eta sagar ustelarekin errazago egiten zelako. Nola egiten da sagardoa?

Sagardoa egiteko prozesua irail bukaera urri hasiera inguruan hasten da, sagar biltzearekin. Sagar biltzeak azaro erdi aldera arte iraungo du, beranduko sagarrak jasotakoan. Sagardotarako sagarra eskuz edo kizkia bidez eta sarearekin edo saski kirtendunarekin biltzen da. Sagarrak heldu edo ondua, gaitz edo usteldura arrastorik gabea eta garbia izan behar du. Sagarra heltzen denean bildu eta ahal den azkarrena dolarera eraman behar da, sagardo egiteko prozesua hasteko, hau da, sagarra jo eta zanpatzeko.Â

Dolarera bota aurretik, sagarra zanpatu edo hautsi egin behar da. Garai batean lan hori pisoiekin joz egiten zen eta hortik datorkio langintza honi izena, sagarra jo. Egun, eskuzko makinarekin edo motordunarekin (matxakarekin) egiten da. Sagarra jotzerakoan, barruan dituen haziak ez txikitzea garrantzitsua da, horiek zapore mina erantsiko bailiokete sagardoari. ELKARRIZKETA |

11


Dolarean, jotako sagarra jartzen da. Norberaren ustez onena litzatekeen sagardoa egiteko zein motatako sagarrak nahasi behar diren -gozoak, gezak, garratzak, gezaminak, etab.- sagardogileak erabakitzen du. Jotako sagar-nahasketa hori ordu batzuk beratzen bertan edukitzen da. Zanpatzeko, dolarearen ardatzaren bueltan pilatzen da, patsa osatuz. Patsaren gainean zanpaketa erraztuko duen egurrezko egitura bat jartzen da, egitura hori patsolak eta giltzek osatzen dute. Egitura horrek piramide itxura du eta muturrean, ardatzaren inguruan jiraka jaisten den urkatxoa duen sistema jaisten da. Sistema hori eskuz edo motorrez eragindakoa izan daiteke. Jexux, Manuel Lekuona, Xalbador eta Joxe Mari Isasa, barrikote batera gonbidatuta.

Avelino, Lurdes, Milagros, Jexux eta Jabier Lezeta bikarioa.

12 | elkarrizketa

Lehen estualdiaren ondoren, egurrezko egitura kendu eta berriro ardatzaren bueltan patsa egiten da, bi, hiru eta nahi adina aldiz estutzeko. Estualdi bakoitzean, gero eta muztio gutxiago emango du. Bukaeran patsa lehor-lehorra geldituko da; berau ganadu-jatena preziatua da. Dolarean zanpatuta lortutako muztioa tinian bilduko da, ondorenean upeletara sartzeko. Muztio horrek bi irakinaldi edo hartzidura jasango ditu, alkoholikoa bata eta malolaktikoa bestea, eta orduan bihurtuko da sagardo. Dolarean sagarrari kendutako muztioa barrika erdiaren antza duen tinan isurtzen da, hemendik barrika edo upelera eramateko. Ontzian segituan muztioaren lehen hartzidura edo irakinaldia hasiko da. Hori gauzatzeko oxigenoa behar duenez, ontzia irekita eta upategia ongi oreatua edukitzea komeni da. Hartzidura hori zakarra eta zaratatsua da, eta muztioarekin batera joandako zakarrak apar mardul batekin nahasian gorantz ateratzen dira gaineko zipotz-zulotik. Egun batzuen ondoren, ontzia isildu egiten da eta geldiagoa, isila eta luzea den bigarren hartzidura hasten da. Horrek oxigenorik ez du behar eta, hermetikoki ez bada ere, ontziaren gainaldeko zuloa zipotzaz ixten da. Hartzidura horretako muztioari sagardoa esaten zaio eta hondakinak ontziaren behealdera jaisten dira. Bi hartziduretan garrantzi handia du tenperaturak, sagardoaren bilakaeran berak baitu zeresan nagusia. Sagardoa botilaratzeko moduan noiz dagoen sagardogileak erabakitzen du. Orduan, ontzi barruko zakarrak ez nahasteko eta sagardoaren beraren txinparta ez galtzeko, ahal den gutxiena mugituz botilara pasatu eta kortxoz itxiko du. Gero, kontsumitu bitartean, botilak toki fresko eta ilun batean etzanda jaso behar dira.


Jexux, lehendabiziko zizarra tinian duela.

Jexux, haren aitarekin.

Sagardoa urtarriletik aurrera dastatu ahal izango da txotxean, apirila bukaera arte, eta urte osoan botilan.

Anekdota polita badut gure aitarena. Oiartzunen, garai hartan 60 tokitan saltzen zen sagardoa. Eta gure aita Joxe beste lagun batekin baserri guztietara iritsi zen goizean hasi eta arratsa bitarte. Bakoitzean bi baso edaten zituzten. Ehun eta hogei baso dira horiek... Egia da garai hartako edalontziek hondo ikaragarria zutela. Zirrikitu bakarra edaten zuten aldiro. Harentzat zen gauzarik hoberena sagardoa probatzea zen. Eta gero, etxera etorri eta satisfazio gaitzarekin esaten zuen: “Gure etxean zegok sagardo hoberena�.

Asko estimatzen al zen Ierobi Haundiko sagardoa?

Egingo ez zen bada! Ehun urte daramagu sagardoa egiten eta estimazio handia izan du gure sagardoak. Akordatzen naiz nola etortzen ziren Hondarribiko fraideak sagardoa erostera. Baserriko bi behi pare hartu eta hantxe joaten ginen Gaintxurizketatik barrena garlia garraiatzen, Hondarribiko bidean. Han husten genuen garlian zegoen sagardoa balde batzuetara eta hango barriketan upel gainekoa jartzen genuen sagardoa bertan sartzeko. Garlia tapatzeko, berriz, txikorta jartzen genuen. Ierobi Haundin sagardoaz gain, jaten ematen al zen?

Garai batean jatekoa ere ematen genuen. Garizumaren ondoren, adibidez, tortilla bakailaoarekin eta sagardoa eskaintzen genituen. Errenteriatik jende tropa etortzen zen. Hemen bakailao tortilla jan, nahi adina sagardo edan eta berriz buelta etxera. Oinez, e! Orduan ez zegoen kotxerik. Uste dut Adurizenean Joxe Joakin Mitxelena hasi zela lehendabizikoz txuleta saltzen. Horiek 65 urteko kontuak dira. Izugarrizko arrakasta izan zuen. Gero Atamitx zabaldu zuen.

Izan ere, Oiartzunen sagardotegi asko zeuden garai hartan.

Garizuma bukatutakoan, leku askotan izaten zen sagardoa Oiartzunen. Ergoien bailaran, Olaizberrikoa oso famatua zen. Kostila jate ederrak egiten ziren han. Altzibarren ere baziren. Joakin Gonzalezek Pottonen izaten zuen sagardotegia. Joxe Juan Iragorri zenak ere izaten zuen. lruĂąiarrenean ere bazen. Ugaldetxon, Katalintxon ere izaten zen. Txipiton ere bai. Ibarren ere egon izan zen. Baita ere Arragua Zaharrean, Bidebitarten, Lartzabalen eta Ariztizabalen.

Iturriotzen, lehendabizi Martiarrenen; Garbunon ere bai. Mendi aldean ere ez zen sagardotegirik falta: Amazkarren, Portugalen, Suantzan, Ariztizabalen, Bordatxon, Txoritokieta baserrian. Hori Errenteriako mugan dago. Trabalekun ere bai. Iturralden, berriz, ez zen txotxetik izaten. Hura ostatua bezala baitzen. ELKARRIZKETA |

13


Lurdes, Iñigo, Argentina familiakoa, Gotzon, Javiera, Xalbador, Jexux eta Itziar.

Karrikan, Bidasoron. Beste sagardotegi famatua Txikierdikoa izaten zen.

Ez ziren denak batera irekiak egoten. Batak besteari itxoin egiten zion. Sagardoak bukatzen ziren garaian, Amazkar eta Iturri-aldera joaten zen sagardozalea. Zenbat upel zenituzten Ierobi Haundin?

Bost upel handi bagenituen gure baserrian: Hiru bat 3.000 litrokoak; besteak, berriz, 2.200 litrokoak. Garlia ere bagenuen, 1.200 litrokoa. Petritegi sagardotegian dago orain. Beste upelak Lesakan daude, Linddurrenborda sagardotegian. Juan Mari Lopez Agiriano da bertako arduraduna, Gariñoko semea. Upel bakoitzak bere izena zuen: Eskailera azpia, Goiko etxe, Arpide, Matteo, Kupel beltza.

Sagardo guztia saltzen genuen, txotxean. Errenteriatik jende asko etortzen zen gure sagardoa edatera eta erostera. Bazen pertsonaia xelebre bat, Errenteriakoa: jaiak hartzen zituen bere gustuko upela irekitzen genuenean. Jaiak hartu eta aste osoa hemen ematen zuen sagardoa edaten. Haren emaztea etortzen zen haren bila, mudak hartuta, gizona nola egongo zen lotsatuta. Ahalegin, neke eta ardura handia eskatzen zuen baserriak. Bai, halaxe da. Lagun askok egiten genuen lana gure baserrian, senide guztiak, Luix, Jexux eta Milagros eta laurok. Neskamea eta morroia ere bagenituen, Frantziska Lezo eta Va-

14 | elkarrizketa

leriano. Auzoko lagunak ere etortzen ziren guri laguntzera. Sagardoa basotan saltzen genuen. Baserriko sarreran, “Se vende sidra. 0,10 céntimos” jartzen zuen egurrezko kartel bat genuen jarrita. Hasieran basoka saltzen genuen, gero txarroka hasi ginen. Gaur egun sagardo botilak saltzen ditugu. Ierobi Haundi baserriko sagardoari nondik datorkio Baleio izena?

Esaten dutenez, denbora bateko aitonak Valeriano zuen izena eta haren izenetik datorkiola gure sagardoari bere izena. Aitona Lezokoa zen. Ameriketan ibili zen artzain, baina andregaia hemen utzita joan zenez, han ezin etsi eta atzera Oiartzungo bailarara etorri zen eta hementxe jarri zen bizitzen. Iturriozko festetan badira urte batzuk sagardo dastaketa/lehiaketa antolatzen dela. Zer iruditzen zaizu?

Gure garaian ez zen horrelakorik egiten, baina badakit, bai, arrakasta handia duela. Iaz VIII. sagardo dastaketa/lehiaketa ospatu zen, bai. Auzoko sagardorik onena norena den erabakitzen dute, bai. Badakit urte askotan Olazi baserrikoak eraman duela saria eta azkeneko edizioan Garmendiko Andoni Iragorrirena izan dela onena. Poz handia hartzen dut horrelako ekintzekin. Sagardoa hain gustukoa izatea, hain zuzen. Askok eta askok diote zure aita oso borondate handikoa zela.


Gaur egungo lagunekin.

Bai, gure baserri ondotik pasatzen ziren guztiei eskaintzen zien sagardoa probatzeko. Kristo guztiak sagardo edan gabe ez ziren hemendik joaten. “Etorri sagardoa edatera!” esanez gonbidatzen zituen. Borondate ikaragarrizko gizona zen.

Altzibar auzoko Tomas Kazko oso maiz etortzen zen, Anixetaren senarra. Esne partiketan aritzen zen eta lan horiek bukatzean, astean noiznahi bisigua edo zerbait hartu eta hona etortzen zen hemen gosaltzera… Garai hartan ehiztari asko etortzen ziren gure etxera ehizatutakoa jatera eta sagardoa dastatzera. Oso aberatsa zen garai hura: jan, edan, berriketa egin, bertsoak kantatu… Eta zer da, Jexux, gaur egun egiten duzuna?

Laurogei eta hamar urte bete berri ditut eta goizeko 09:00ak aldera jaikitzen naiz. Koinatak gosaria prestatzen dit eta bapo gosaltzen dut. Gero, lasai-lasai egoten naiz irratia entzuten. Bazkaldu eta gero siesta koxkor bat egiten dut eta arratsaldeetan telebista ikusten dut. Afaldu ondoren beste pixka bat ikusi, beti euskaraz, eta hura bukatzean oheratzen naiz. Baserrian Milagros koinata, Iñigo eta Lurdes ilobak eta Izaro, Lurdesen alaba, bizi dira. Nitaz arduratzen dira eta primeran bizi naiz. Gaur egun ere Baleio sagardoak sona handia dauka.

Gure iloba Iñigo Isasak hartu zuenetik, Ierobi Haundiko martxak eman zuen aldaketa nabarmena. Duela 25 urte hasi zen sagardotegian lanean Iñigo. Sagardoaren sekretu guztiak erakutsi genizkion eta berak eman dio bultzada gaitza. Iñigorekin 1996an behiak kendu genituen eta haien tokian upel berriak jarri genituen, modernoak. 1997an dolare zaharra matxuratu egin zen eta berria erosi genuen. Hortik aurrera eman genuen aldaketa nabarmena. 2002an garbitzeko makina berria ekarri genuen, lege berria etorri zenean, sagarra garbitu egin behar zela esaten zuenean. Gaur egun 140.000 litro sagardo ekoizten dugu Ierobi Haundin. Iñigo, gaur egun zein aldaketa izan dira sagardoaren ekoizpenean.

Gaur egun osasun bermeak handiak dira. Dena aldatu da. Gaur egun paper asko bete behar da, kontrol handiak daude.

Hemengo sagarrarekin egiten dugu sagardoa, baina kanpotik ekartzen badugu, Normandiakoa dugu gustuko.

Gure sagardoa inguruko herrietan saltzen dugu: Oiartzunen, noski; Errenterian, Lezon, Pasaian, Donostian, Irunen… saltzen dugu gehien. ELKARRIZKETA |

15


ekartzen digutenek ere kontrolak jasan beharko zituzten eta ez daude horretarako prest oraingoz. Beraz, ez parte hartzea erabaki dugu.

Zein da sasoirik gogorrena sagardogilearentzat? Gogorrena udazkena izaten da: irail erditik azaroko aurreneko astea bitarte. Orduan egin behar da sagardoaren prozesu osoa eta banaketarekin ere jarraitu behar dut. Sagardo berria martxoan hasten naiz botilaratzen. Garai gogorrenean bi lagun kontratatzen ditut niri laguntzeko.

Iñigo Isasa, Jexuxen iloba.

Kanpora ere saltzen al duzue? Bartzelonara, Venezuelara, Mexikora… Jose Tomas torero ospetsuarentzat sei kaxa eraman zituzten Mexikora. Espainiakoa da, baina Mexikon egiten du bizimodua eta hara eramaten diote. Urtero eramaten diote. Nonbait gure sagardoa gustukoa du. Andaluzian ere edaten dute Oiartzungo sagardoa. Beste herrialdeetan ere sagardoa egiten da. Bai, Asturiasen, Normandian, Bretainian, Alemanian… Gure sagardoaren antz gehiena Asturiaskoak dauka.

Zenbat sagardo ekoizle daude orain Oiartzunen? Orain bi bakarrik gaude: Ordozelai eta gu, Baleio. Azken urteetan hiruk utzi dute: Adurizenea itxi zenean, Txikierdi eta Aristizabal zeuden. Biok-bat ere bazen eta haiek ere itxi zuten. Gaur egun bi besterik ez.

Beroa hasten duenean, orduan egin behar dut lana serio. Banaketa lana orduantxe hasten baita. Auzoetako festetan ere asko mugitu behar izaten dut. Hiru belaunaldi ezagutu ditugu Ierobi Haundin: Aitona Joxe, Jexux semea eta Iñigo iloba. Bai, orain ni arduratzen naiz Baleio sagardoaren ekoizpenaz. Haiek izan direlako, gu gara… Gerokoek zer egingo duten oraindik ezin jakin. Hauxe da Jexuxekin eta Iñigorekin egin dugun berriketaldia. Arrunt gustura entzun ditugu zure bizitzako gorabeherak, Jexux. Bizimodu gogorra, benetan, baina era berean aberasgarria. Sagardogile aparta, bi belaunaldiren arteko zubi garrantzitsua. Eskerrik asko, Jexux, zure azalpenengatik. Ez ditugu berehala ahaztuko zure hitzak. Bukatzeko, hauxe esan digu Jexuxek: “Xanisteban zoriontsuak opa nahi dizkiet oiartzuar guztiei”.

Baleio sagardoak Euskal Labela bazuen.

Bai, halaxe da. Baina gaur egun desagertu da. Eta berria sortu dute: Euskal Sagardoa. Baina berri horretan ez sartzea erabaki dugu; izan ere, gure bezeroak ez zuen aintzakotzat hartzen eta ez zuela merezi erabaki genuen. Izan ere, baldintza zorrotzak jartzen ditu Eusko Jaurlaritzak, ez bakarrik sagardogileari, baita sagarditik bertatik ere. Hortaz, guri sagarra

16 | elkarrizketa

Galderak egin eta jaso: JAIONE UGALDEBERE SARASUA (Iñaki Arbelaitz Gelbentzu zenaren proposamenez)


Ierobi Haundi baserri historikoa Deskribapena Baserri zaharrak Oiartzungo beheko kotetan sakabanatzen dira, ibar eta mendi-mazela eguzkitsuak okupatuz. Ierobi Haundi Oiartzun ibaiaren ezkerraldeko bidearen parean, toki erabat lauan eraikita dago. 200 metro koadro eskaseko azalera duen familia bakarreko hiri-inguruko baserri txikia da. Bi altuera eta biltegi eta lehortegi gisa erabil daitekeen teilatupeko oin zabala ditu.

Baserriaren gaur egungo banaketan sagar bilketak eta sagardoaren salmentak erabateko garrantzia dute. Horregatik beheko oin osoa zurezko dolare handiekin upategi gisa erabiltzen da eta etxebizitza gaineko oinera eraman dute. Ierobi baserrian gaur egun ukuilu, dolare eta lastategirik ez dagoen arren, eraikinaren egituran argi ikus daiteke garai batean bertan izan zirela.

Ierobi baserria, beheko oineko kantoi eta baoetan hare-harlanduz sendotutako harri-horma zarpeatuko paramentuarekin eraikia dago. Bao guztiak dintelatuak dira eta etxeak ez du ateriperik. Sarrera, atondo-banatokiarekin lotzen duen fatxadaren erdian irekitako ate handitik egiten da. Aurrealdeko goiko oinak, adreiluz betetako zurezko egituraz itxita daude. Hormatal estu eta bertikaletako forjatuen artean espazioa partekatzen dute zutoin-sarea da; tarteko zubirik ez dagoen arren, bilbeko tartekaleak bertan zurezko barlasai dentikulatuko bost leiho jartzeko aprobetxatu dituzte. Fatxadaren alboetako elementuak, lehen forjatuaren zolataren gainean jarritako pilareak dira, eta pilare horietara goiko oineko frontalak lotzen dituzte, besoekin gogortutako kanpoaldeko kabila- eta txabeta-mihiztaduraren bidez. Ierobi Haundi baserriaren barne-egiturak luzeran jarritako hiru habearte ditu, erdikoa alboetakoa baino zabalagoa dela; frontalekin aurrealdean mihiztatutako besoz lagundutako bi pilare-lerrokatuek definitzen dute. Goiko frontalak portiko bat osatzen du; bere bi muturretan estalkiko petralak eusten dituzte, eta erdian

bizkarra eusteko morroia altxatzen da. Frontalak ere kabila eta txabeta bidez lotutako pilareekiko mihiztadurak ditu alboetan, Lapurdiko modu klasikoan. Ierobi Handi baserriko sagardo-dolarea eta sagar-biltegia gaur egun etxearen aurrean egindako eraikin batean daude.

Tipologia eta historia Ierobi Handi XVII. eta XVIII. mendeetan Gipuzkoako ekialdeko kostaldeko herrien inguruan eraikitako atariperik gabeko baserri zuratuen mota zehatz baten sustatzailea da. Ondo landutako arkitekturako eraikin txikiak. Eraikin hauek ganadua eta zerealaren produkzioa alde batera utzita produkzioa espezializatzeko ahaleginari erantzuten diote, eta ahalegin guztiak, inguruko merkatuak baratzeko produktuekin, frutekin eta sagardoarekin hornitzera zuzenduta egoten dira. Ierobi baserria ere, Lapurdiko baserri handiekin bat datozen ornamentazioko eta egiturako erreferentzia ugari aurki ditzakegu. Hango taila klasizistak eta arotzeriako soluzioak hemen XVII. Mendearen erdiaren amaieran imitatzen hasi ziren. (Iturria: Euskal Herriko baserriaren arkitektura: baserriak)

ELKARRIZKETA |

17



Historia


Ubiria-Tapia familia zabalean adar guztietatik sortu dira soinujoleak

Dolores Tapia eta Jose Luis Ubiria, urrezko ezteietan.

Oiartzungo Ubiria-Tapia familiak ederki jakin du belaunaldiz belaunaldi soinu txikiarenganako maitasuna kutsatzen. Ezaguna den moduan, aitona izan zen trikiti zalea lehendabizi, Lesakan. Hark ongi baino ongiago jakin zuen infernuko hauspoaren harra sei semeekin partekatzen. Gero, ilobek hartu zuten lekukoa‌ Soka ez da eten. Ubiria-Tapia bikotea sortzez Lesakakoa zen. Aitona, Jose Luis Ubiria, Lesakako Irunborda baserrian jaio zen, Katazpegi auzoan, 1894ko apirilaren 29an. Amona, berriz, Dolores Tapia Goiko Iraga baserrian sortu zen, Lesakako Zala auzoan, 1901eko apirilaren 5ean. Amona hamar urterekin Oiartzun bailarara etorri zen bizitzera haren gurasoekin batera, Frantzisko Tapia eta Frantziska Mitxelenarekin, eta bost anai-arrebekin. Penadegi Txiki baserrian jarri ziren bizitzen, Ergoien auzoko Tornola aldean.

20 | Historia


Jose Luis Ubiria, katearen hasiera Jose Luis Ubiriak gaztetan ikasi zuen soinu txikia jotzen eta bazter guztietan ibiltzen zen bere trikitixa bizkarrean zuela, Lesakako herritik barrena. Bazkari edo afari baten aitzakian, berehala hartzen zuen eskusoinua denak dantzan jartzeko aitzakian. Dolores eta Jose Luis Lesakako San Fermin jaietan elkar ezagutu zuten, Jose Luis trikitixa jotzen eta Dolores, berriz, haren doinuekin dantzatzen. Garai hartan, mendian asko elkartzen ziren Oiartzungo auzotarrak, Pilota-soroan esate bateko (Zaldin baserriaren beheko aldean, Ergoien). Inguruko baserriko gazte guztiak batzen ziren igande arratsaldeetan bertan, hala nola Zaldin, Emita, Zaldin Azpi, Epele, Penadegi, Penadegi Txiki, Portu Buru… baserrietako neska-mutilak, Tornola aldeko bizilagunak, hain zuzen. Trikitilari bat ere behar izaten zuten arratsaldea alaitzeko eta hor nonbait azaldu zen behin Lesakako Jose Luis Ubiria trikitilari abila, gazte haiek dantzan jartzeko prest. Bi helburu zituen gure hogeita bost urteko soinu jole gazteak: batetik, bere gustuko zuen trikitixa behar bezala astintzea eta, bestea, San Ferminetan hainbeste gustatu zitzaion neska lirain eta polita, Dolores Tapia, berriro ere ikustea. Berehala, eskatu zion ezkontzea eta Doloresek onartu zuen poz-pozik. Ezkondu ondoren, Tornola auzoko Añakadi baserrian jarri ziren bizitzen. Bertan bost seme-alaba jaio ondoren Zulatxipiko Borda baserrira aldatu ziren gero, non beste lau seme alaba sortu ziren. Guztira bederatzi seme-alaba eduki zituen gure bikoteak: Jose Mari, Antonio, Pakita, Julian, Joxe, Martin, Maritxu, Lorentxo eta Maria Jesus. Jose Luisek Oiartzunen ere jarraitu zuen trikitia jotzen. Solfeorik jakin gabe ikasi omen zuen, “belarritik ikasia” esaten den bezala, musika jotzen ari eta ari... Igande arratsaldeetan etxekoak eta inguruko gazteak dantzan jartzen oso aparta zen.

San Anton egunean ere, Endara Borda baserrian giro ederra jartzen zuen Ubiriak. Gero, Portuberri baserrira gerturatu eta han ere eskaintzen zuen musika saio ederra. Geroago, haren semeak izango ziren aitaren urratsen jarraitzaileak.

Antonio, Martin eta Julian Ubiria Tapia anaiak, soinua jotzen, etxeko ospakizun batean.

Ubiria-Tapia anaiak, bigarren belaunaldia Ubiria-Tapia oso familia dantzazalea zenez, trikitixaren harrari eutsi zioten Jose Luisen bost semeek. Nagusiaren arrimuan ederki ikasi zuen infernuko hauspoa astintzen, hala nola: Jose Mari, Antonio, Julian, Martin eta Lorentxok. Oiartzunen, garai batean Igantzin dagoen San Juan Xarrera joateko ohitura oso zabalduta zegoen. Menditik barrena oinez joaten ziren herriko gazte asko eta gure Ubiriatarrek soinu txikiarekin alaitzen zuten bidea, joan-etorria giro ederrean egiteko.

Haren bigarren semeak, Antonio Ubiriak, Oiartzungo plazara joan zen soinu txikia jotzen ikastera. Doneztebe parrokiako Dionisio HISTORIA |

21


Julian, Antonio eta Martin Ubiria Tapia anaiak, Zulatxipiko Borda baserrian, 1943. urtean.

Antonio Ubiria Tapia, soinua jotzen, festa giroa sortzen.

Martiarena sakristauarekin solfeoa ikasi zuen. Soinu txikia etxean ia egunero entzuten zuen, aitaren eskutik. Gaztetan, Antonio Oiartzun inguruko baserri ezkontzetan eta erromerietan ibili zen trikitilari lanetan.

eta igandero-igandero nola alaitzen zuen bazkal ondorengoa. “Hil baino urte bat lehenago arte horrela aritu zen”.

Izan ere, Francoren ilunpean erromeriak izan ziren euskal kulturaren eta sentimenduaren ardatz nagusietariko bat. Bidasoako eta Oiartzun inguruko erromerietan egin zen ezagun, Irungo Euskal Jiran urteetan ere parte hartu zuelarik. Baina bere ibilbidea ez zen hor amaitu. Esate baterako, San Jose egunean Haize gain baserrira joaten zen trikitixarekin festa zegoelako. Inauterietan, berriz, lagun taldean baserriz baserri ibiltzen ziren, aurpegia tapatuta, trikitixarekin janari bilketan (arrautzak, txistorra…) gero elkarrekin jateko. Bestalde, urte zaharrean ere, gauean, koplak kantatzera ateratzen omen ziren etxez etxe trikitixa lagun zutela. Eta hori gutxi balitz, Irungo festetan San Martzialera ere iristen ziren, baita iraila aldean Ernio magalean egiten zen erromeriara ere. Nafarroa aldean ere ibili zen Oiartzungo trikitilaria, Baztango bailaran adibidez.

Iturriotz auzoko Trini Aranbururekin ezkondu ondoren ere jarraitu zuen soinua jotzen edadetu zen arte. Haren alabak, Andone Ubiriak oso gogoan du , familiako ospakizunetan

22 | Historia

Antonioren antzera, haren anaiek ere izan zuten trikitiarenganako grina eta maiz ibiltzen ziren festaz festa, giro ederra sortzen. Horren lekuko, Jose Mari anaiarena. Gurutze auzoan egin zuen soldaduska, hango barrakoietan. Soldadu eguna ospatzen zutenean ere hango giroa trikitiarekin alaitzen zuen oiartzuar gazteak. Xanistebanetan, berriz, Ubiria-Tapia familiakoek ondoan dagoen Olatzene baserrikoekin harreman estua zutenez, elkarrekin egoten ziren. Hala nola, arratsaldea jokoan pasatzen zuten eta gero, gauez denak Zulatxipiko Bordara joaten ziren dantza egitera goizeko ordu txikiak arte. Ubiria aita eta semeak trikitixa eta panderoa jotzen zuten, beste gainekoek dantza egiten zuten bitartean. Urteak pasa ondoren ere, Xanisteban eguneko festaz gogoratzen dira gaurko Ubiria gazteak. “Familia osoa biltzen ginen, giro ederrean. Bazkalosteak ditugu bereziki gogoan. Izan ere, aitona, eta osabek soinu txikiak hartu eta jotzen hasten ziren guztiok dantzan jartzen gintuztela. Huraxe zen giroa…”.


Julian Ubiria Tapia, soinua jotzen, Ihoteetan.

Andone Elizondo Ubiria, hirugarren belaunaldia.

Andone Elizondo Ubiria, soka ez da eten Gaur egun, Antonioren arreba Pakitaren bi seme-alabek, Andone eta Jose Mari Elizondo Ubiriak, jarraitzen dute familiaren aspaldiko ohiturari eusten. Esan daiteke Andone Elizondo Ubiria dela gaur egun familiaren lekukoa daramana, Oreretan egiten diren hainbat ekimenetan parte hartuz bere trikitiarekin. Talde bat ere osatu du beste soinujole eta pandero -jotzaile batzuekin. Esan bezala makina bat saioetan ikusten zaio giro ederra sortzen, hala nola Oreretako kantujiran, hilean behin; Santa Ageda bezperan; San Markos egunean, Oreretako zentrotik San Markosera erromerian joaten direnean; Iùude eta artzainak egunean; Oreretako erromeria egunean; Zaharren egoitzan‌

Badu jarraipena Ubiria-Tapiatarren afizioak momentuz. Izan ere, Andone Elizondo Ubiriaren semeak, Ioritz Ostolazak, ere jotzen du soinu txikia, baita Aitor eta Eneko Elizondo lehengusuek ere. Birraitonak hasitako bideak badu jarraitzailerik.

Antonio Ubiria Tapia, Ioritz Ostolaza Elizondo gaztetxoarekin.

JAIONE UGALDEBERE SARASUA

HISTORIA |

23


Oiartzungo auzoak eta Diputazioko lurralde antolaketa saila

24 | Historia


Azken urte hauetan Oiartzungo auzoen mapa egin nahian ibili naiz; izan ere, Irunen badute mapa bat, auzo bakoitza kolore batekin margotua, eta hura ikusten nuen bakoitzean Oiartzungo maparekin gauza bera egiteko gogoa izaten nuen, batez ere, ikusita gaur egun Intxixuen edo jaietako txapelketen ondorioz, auzotar askok, gazteek batez ere, beren auzoa kolore batekin identifikatzen dutela.

mugak Ugaldetxo eta Altzibarrekin, aurretik esan zidaten moduan agertzen ziren, hau da, Ibarre zar Ugaldetxo auzoan eta Ibarre berri Iturriotzen, nahiz eta batzuen ustez Iturriotz harrobiraino iristen den, eta beste muturrean Aduriz sagardotegia Iturriotzen eta Agerre baserria Altzibarren. Beraz, auzo bakoitzari dagokion kolorea jarri eta listo.

Baina badirudi ongi babestuta ere mugak dantzan ibiltzen direla. Lehengo batean Joxe Krutz Ezeizak esaten zidan segan aldameneko belardiari beti koxka bat jan nahian ibiltzen den baserritarra bezala ibiltzen direla auzoak ere herri askotan. Gainera, esaten zidanez, Iturriotz garai batean Madalensoro atzean dagoen Posta etxeraino iristen omen zen, orain, ordea, Tronpeoko maldan bukatzen da; beraz, atera kontuak. Eta neronek ere banekien Herriondo etxadia orain dela gutxi arte Ergoien zela, edo Tolaitakoak Ugadetxotarrak sentitzen zirela, baina gaur egun Elizalde barruan omen daude. Elizalde dugu, hortaz, azken boladan koxka handiena jan duena.

Hori zela eta, Donostian duten bulegora hurbildu nintzen zalantzak argitzera, eta han auzo guztiak marraztuta dituen mapa bat eman zidaten, Interneten auzoak banan-banan ikusi behar dira eta, baina esan zidaten Arditurri auzoarena argitzeko Imanol Goikoetxearekin hitz egin beharko nuela, berak egin baitzituen mapa horiek beste mapa batzuetan oinarrituta. Beraz, hitz egin nuen berarekin, eta esan zidan mapa horiek, nolabait ere, ofizialak direla, eta Arditurri auzo kontsideratzen zela; begiratzeko bestela garai batean Madriletik egiten ziren erroldak eta “nomenclator” izeneko zerrendak, edo baserri bat zein auzotakoa den jakiteko galdetzeko baserri horrek auzolana zein auzotan egiten zuen.

Eta, egia esan, ez nuen uste mugekin hainbeste arazo izango nituenik, gazte gaztetatik ikusi baitut jendea oso identifikatua bere auzoarekin. Mutil kozkorretan, esaterako, ilargira ailegatu berriak zirela eta, modan zeuden astronautak, eta ez dakit nola, baina jakin genuen Iturriozko dendan, jelazko poloekin batera plastikozko astronauta txiki bat oparitzen zutela. Hori zela eta, bitan jaitsi ginen poloa erostera, baita astronauta eskuratu ere, baina bietan harrika atera ginen handik: “Ze itten zute hemen, alde hemendik Oiartzuna!” Orduan, gainera, harriak eskura egoten ziren, Learretik hasi eta Bekoplaza, Tronpeo eta Iturrioztik gorako maldak harri kozkorrez josiak egoten ziren eta. Altzibarren ere izan genuen horrelako esperientziarik. Gu, berriz, “kapitalekoak” ginelako edo, ez dut gogoan auzoa babesteko halako beharrik sentitzen genuenik.

Kontua da, batetik bestera galdezka ibili ondoren, mugen auzi hau argitu beharrean korapilatzen ari zela, baina bat-batean hara non aurkitu nituen Interneten Oiartzungo auzoen mapak Diputazioko Lurralde Antolaketa Saileko orrialdean. Lana egina zegoen. Eta oso ongi egina zirudien; izan ere, muga batzuk, esate baterako Iturriotzek errepidean egiten dituen

Baina sorpresa handia zekarren orrialdeak, mapa horien artean bederatzigarren auzo bat agertzen baitzen: Arditurri. Eta, egia esan, banekien Egoiengo mendialdekoak badituztela beren berezitasunak, esate baterako, Portuberrin eskola zegoela inguruko umeentzat, garai hartan mendian orain baino askoz jende gehiago bizi zen eta. Bertan esaera zahar bat ere ba omen zegoen, alegia, baten bat gaizki ateratako zerbaitengatik damututa edo hasten zenean: “Lehenago etorri banintz, edo beste hura egin banu…” horrela esaten omen zioten: “Alperrikan ai yaz, banintz ta banu aspaldiyan itto ttuken Penagiko errekan.” Gainera, auzoaren nukleoan bizi zirenek ere egiten omen zuten bereizketa mendikoekin. Esate baterako Tornola ingurukoak parrandara jaisten zirenean, zera esaten omen zuten: “Erne ibili, jetxi ttuk mendikuk eta.” Hala ere, ez zait iruditzen hori guztia auzo bihurtzeko arrazoia denik.

Hasi nintzen, bada, Nomenclátor de las ciudades, villas, lugares, aldeas y demás entidades de población izeneko zerrendak begiratzen, eta egia da entitate txikiagoak edo auzoak ere bertan agertzen direla. Baina urte batetik bestera aldaketa izugarriak daude. Adibidez, 1864koan Altzibar, Karrika, Ergoien eta ItuHISTORIA |

25


rriotz bakarrik agertzen dira auzo izenarekin eta Elizalderen ordez Oiartzun “lugar” izenarekin agertzen da (92 etxe). Arragua, Gurutze eta Ugaldetxo, berriz, “casa de labor” izenarekin, hau da, baserriak baino ez ziren, eta Arditurri “casa de vivienda” moduan. 1888ko zerrendan, berriz, Ugaldetxo ere auzo mailarekin agertzen da (15 etxe), Arraguak baserri izaten jarraitzen du eta Gurutze eta Arditurri azaldu ere ez dira egiten. Gainera, dirudienez, nukleoak bakarrik kontsideratzen dituzte auzo, etxe gehiago baitira mendian barreiatuak (266) auzoetan baino (209).

1920 eta 1930eko zerrendetan ez dago aldaketa handirik, urte horietan ere mendi aldean eta auzoetan bizi den jendearen artean bereizketa egiten da, eta mendi aldekoak gehiago izaten jarraitzen dute. Hori bai, 1920an Oiartzun “valle” izenarekin agertzen da (117 etxe) eta 1930ean hasten dira Elizalde izena erabiltzen (103 etxe), auzo kategoriarekin, besteak bezala. Arditurri lehenengoan “Minas de hierro y dependencias” izenarekin agertzen da (11 etxe), eta hurrengoan “Coto minero” izenarekin (14 etxe) eta bietan auzoekin batera agertzen da. 1960, 1970 eta 1980ko zerrendetako aldaketak: Arragua auzo mailarekin agertzen da hiru urteetan, baina Gurutze aipatu gabe jarraitzen dute. Eta misterioa, bat-batean Altzibar eta Karrika elkartuta agertzen dira: Alcibar-Carrica. Elizalde, berriz, lehenengoan “capital” izenarekin agertzen da eta beste bietan “valle” izenarekin. Hala ere, aldaketa handiena biztanle barreiatuen desagerpena da. 1960tik aurrera biztanle guztiak auzoetan banatuta agertzen dira, hori bai, jendea auzoaren nukleoan edo etxe barreiatuetan bizi diren zehaztuz. Beraz, Oiartzun osoa auzotan banatuta dago. Eta Arditurri “caserio” izenarekin agertzen bada ere, beste auzoekin batera dago sailkatua, nolabaiteko kategoria aitortu nahian, eta biztanleei erreparatuz ikusten da mendiko baserrietako jendea erantsi diotela, 224, 152 eta 111 biztanle baititu hurrenez hurren. Kontua da errolda eta zerrenda hauetaz Diputazioa arduratu denetik, Arditurriri auzo kategoria eman diotela, Oiartzungo auzo handiena bilakatuz. Izan ere, Urkulu menditik Pagolarrera marra bat egiten badugu ekialdera dagoen guztia Arditurri da.

26 | Historia

Historia pixka bat Aldaketak beti izan direla ulertzeko ikus ditzagun Oiartzun herriak berak izan dituenak. Oiartzun bailara XI. mende hasieran aipatzen da lehenengo aldiz, Nafarroako Antso Handiaren dekretu batean. Bertan Oiartzungo bailara, Hernani “et tota Ypuzcoa” Baionako Elizbarrutian zeudela adierazten du. Kontuan hartu orduko Ipuzkoa askoz lurralde txikiagoa zela. Eta, nahiz eta aditu batzuek dekretua apokrifoa dela pentsatu, hau da, ez dela erregearen benetako dekretua, badakigu garai hartakoa dela, batzuen ustez 1007. urtekoa eta beste batzuen ustez 1027koa baita.

Bestalde, egia da orain dela gutxi arte Oiartzun Estrabonen Oiasona, Plinioren Olearso edo Ptolomeoren Oiasorekin identifikatu dugula, alegia, erromatarrek Tarraco galtzadaren bukaeran, ozeanoaren ondoan, kokatzen zuten hiriarekin. Gaur egun, berriz, hiri hori Irunekin lotzen badugu ere, gero eta gehiago dira esaten dutenak Irunen aurkitutako aztarnak erromatarren hiriarenak direla, eta ez baskoien herriarenak. Izan ere, bai Pliniok baita Estrabonek ere Oiasso bi lekutan kokatzen zuten: Oiasso hiria (Litus Oiarsonis) kostan, eta baskoiena (Saltus Oiasso), muino batean (akron Pyrenes), Pirinioak hasten diren muinoan. Horregatik pentsatzen dute baskoien herria Jaizkibelen egon zitekeela, edo inguruko beste leku batean. Erdi Arora bueltatuz, Celestino III.ak 1194ko buldan ere Oiartzun aipatzen du, Baionako Elizbarrutian sartzeko, ez Ipuzkoa osoa aurreko dekretuan bezala, baina bai mendebaldea: “Vallem dicitur Oyarzu usque ad Sanctum Sebastianum”, hau da, Oiartzun izeneko bailara Donostiaraino.

Dokumentu horiek erakusten digute Nafarroaren mendebaldea bailaretan antolatuta zegoela, maiz aipatzen baitira Oiartzun, Urumea, Iraurgi, Itziar eta abarreko bailarak. Hala ere, bailara horiek eraldatu egiten dira denborarekin. Oiartzun bailara, adibidez, dokumentu zaharrenetan badirudi Bidasoatik Urumeara hedatzen zela. XII. mende bukaeran, ordea, Antxo VI.ak Donostia hiria sortu zuen (1180) eta Oiartzun bailara haren menpean jarri. Gainera, handik gutxira Hiri Gutuna eman zion Hondarribiari bailaratik zatituta geratu zelarik.


Lezotik Gaintxurizketara doan lur eremua Hondarribiaren barruan zeudela.

Handik urte batzuetara hainbat hiri harresitzen hasi ziren, besteak beste Nafarroarekin sortu zen muga berrian zeuden hiriak gotortu eta indartzeko. Horrela, 1256an, Tolosa, Ordizia, Segura, Agurain eta Kontrasta hiriak harresitu zituzten.

Eta 1320an, Gaztelako erregeak hainbat oiartzuarren eskaerari kasu eginez, Villanueva de Oyarzun hiri harresitua eraikiarazi zuen Oiartzungo Orereta auzoan. Hala ere, bailaran bizi zen jende asko ez zegoen ados erabakiarekin, erregearen aginduak biztanle guztiak harresiak ordaintzera eta bertan bizitzera behartzen baitzituen. Horrela, bailaran bertako bizitza antolatzen eta agintariak aukeratzen jarraitu zuten aginduei muzin eginez, nahiz eta jakin azoka antolatzeko ere baimenik ez zutela.

Ondoren, Gaztelako Alfontso VIII.ak 1200 urte inguruan, Nafarroako mendebaldea konkistatu zuenean, hau da, Mirandatik Hondarribirainoko lurraldea, bertako herriei lehendik zeukaten Hiri Gutuna berretsi zien foru eta guzti: Donostiari 1202an, Hondarribiari 1203an, Getaria eta Mutrikuri 1209an‌ Eta zehatz-mehatz ez badakigu ere, dokumentua desagertua dagoelako, garai horretan eman zion Gaztelako Alfontso VIII.ak Donostiako Hiri Gutuna Oiartzun bailarari, 1237an Fernando III.ak, Alfontsoren bilobak, horrela berretsi baitzuen. Eta zatiketa hauekin hasi ziren Oiartzungo portuaren kudeaketaren inguruko istiluak; izan ere, Oiartzun izenarekin ezagutzen zen Pasaiako portua Donostia, Oiartzun eta Hondarribiaren esku geratu zen garai hartan. Gogora ezazue Oiartzun eta Orereta herri bakarra zirela, eta Irun, Jaizkibel osoa eta portuaren eskuin ertza, hau da, Donibane, Lezo eta

1453an, ordea, Gaztelako Juan II.ak Hiri Gutuna eman zion bailarari eta Villanuevatik bereizteko eskubidea, baina Oreretakoek helegitea jarri zuten eta ondorioz iskanbila izugarriak gertatu ziren. Kontuan hartu bailaran hiribilduan baino jende gehiago bizi zela eta Huartetarrak ere bailaran bizi zirela, garai hartako ahaide nagusi boteretsuak. Hurrengo erregeak, Enrike IV.ak, hasieran atzera bota zuen bere aitaren agindua, baina handik urte batzuetara, Frantziako erregearekin elkarrizketatzera etorri zen batean, eta egoera bertatik ezagutu ondoren, Hiri Gutuna berretsi zien bailarakoei, eta 1500 inguruan Errege katolikoekin gauzatu zen bereizketa, Oreretakoei lurren heren bat emanez eta bailarakoei bi heren. Bereizketa horren ondorioz, gertatuko zen dudarik gabe Iturriotz auzoaren zatiketa. Oreretatik bereizi aurretik Iturriotz auzoa AĂąarberaino zabalduko baitzen segur aski, Goizuetako bideak auzo guztia zeharkatzen zuelarik.

HISTORIA |

27


ra, Google mapan ere, Madrilgo azken zerrendetan bezala, auzo bakarra balira bezala lotuta agertzen dira: Altzibar-Karrika. Ergoieni, berriz, Arditurri auzo berriak jan dio puskarik handiena. Gurutze auzoa ere 1980an oraindik ez zen ofizialki onartzen Madrilgo zerrendetan, baina XIX. menderako zenbait eskrituratan horrelakoak irakur daitezke: “casería sita en el barrio de Arkotz, hoy en día llamado barrio Gurutze…” Gaur egun existitzen ez diren auzoak ere ikus daitezke eskrituretan: “casería sita en el barrio llamado Eguzkialde…” Gaztañegi baserriaz. Edo 1864ko nomenclator-zerrendan, 5. liburuan (Internenten dago) honako hau irakur daiteke: Disparate: casa de labor.

Garai hartan Nafarroatik Oreretara etortzen zirenek zerga bat gutxiago ordain zezaten, beste bide bat egin nahi izan zuten Goizuetatik portura, Oiartzundik pasa gabe. Horren lekuko da aldamenean duzuen 1557ko planoa eta bide horren marrazkia. Eta 1625ean Gipuzkoako historia idatzi zuen Lope de Isastik honela deskribatzen du Oiartzun: “Está dividido en tres barrios prinicipales que son Elizalde, Iturrioz y Alcibar y se les juntan otros cuatro menores que son Ergoiena, Vidasoa, Carrica y Habeleche.” Gorosabelek ere esaten du auzo nagusiak Elizalde, Iturriotz eta Altzibar direla.

Konklusioa Ikusten duzuenez, hemen ez dago ezer betiko. Herria bera lehenago handiagoa zen eta ezagutzen ez ditugun auzoak zeuden. Altzibar auzo nagusia zen eta gaur egun Karrika auzoarena da Karrika errekaren ia ibar osoa. Gaine-

28 | Historia

Beraz, ofiziala izateak ez du esan nahi dena zuzen egina dagoenik. Eta gaur ofiziala dena ere bihar bestelakoa izan liteke. Gainera, Arditurrirena alde batera utzita, badaude akats batzuk, esate baterako, Ugarteko Errota eta ondoko etxeak Ergoien auzoan agertzen dira, baina eskrituretan eta bertakoek esaten dutenez Altzibarkoak dira. Koperatiba etxea ere Ergoienen agertzen da, eta botoa behintzat Elizalden ematen dute. Horregatik, Imanol Goikoetxearen eta haren aurrekoen lana gutxietsi gabe, noski, gehiena ongi egina egon daiteke eta, mapa hori aztertzea proposatzen dizuet, batez ere auzoen arteko mugetan bizi zaretenoi, eta zerbaitekin konforme ez bazaudete bidali zuen alegazioak joxe.iturriotz@gmail.com helbidera; horrela, denon artean Diputaziora zuzenagoa den mapa bat eraman genezake. Bertan duzuen mapa txikiegia denez mugak ikusteko, jar ezazue Googlen oiartzuarrak. org eta han aurkituko duzue handiago bat. Auzoz auzo daudenak ez dira hain zehatzak, baina ikusi nahi badituzue idatzi beste helbide hau: http://b5m.gipuzkoa.net/web5000/callejero/ oiartzun/auzoak?query_start=17&sel=I

Joxemari Iturriotz


Kutsu magikoz beteriko pertsonaiak: Amorratzaileak Oiartzunen Historian zehar, eta gizartearen beharren arabera, lanbide mota ezberdinak sortzen joan dira, esparru ezberdinak hartuz. Prozesu orokor horren baitan, ogibide batzuk beren horretan diraute, hainbatek moldatu behar izan dute eta beste asko, desagertu egin dira edo desagertzeko zorian daude. Gaur egungo begietatik, antzinako gizarteetan murgiltzen garenean atentzioa ematen diguten hainbat topa daitezke, erakargarritasun, xarma edo berezitasun handiagoa baitute; hala nola borreroa, ehorztailea, zirujau-bizargina, albaitaria‌ Horien guztien artean bazen beste bat, kondaira edo aurreko mendeetako gizartearen sinesmenekin estuki lotuta egon dena, eta XX. mende hasieran oraindik bere jarduna mantentzen zuena: amorratzaile edo salutadorea, hain zuzen ere. Amorrua oso hedatua zegoen gaixotasuna zen, bereziki landa eremuan. Bere eragin handiak eta aurre egiteko tresna mugatuek, gaitzaren inguruan hamaika sinesmenen sorrera ekarri zuten. Amorratzaileak gaixotasun horren sendaketaren baitan sortu ziren, nahiz eta bestelako gaitzak ere jomugan izan zituzten. Lan egiteko prozedura misteriotsua zen, benetan: beraien arnasa, hatsa edota listua erabiliz sendatzen zuten, baita pixa ere, eta hori egiten zuten bitartean otoitzak eta konjuruak burutzen zituzten. Izaera bitxia hortik haratago zihoan: gizartean barneratua zegoen sinesmen arabera, halako jardunean aritzen zirenak bikote bereko zazpigarren semea edo alaba ziren, betiere tartean kontrako sexuko umerik jaio gabe; ohikoena gizonezkoen baitan garatutako lanbidea bazen ere, ezagun da emakumeak zeregin horretan aritu zirela. Horrez gain, Gabon Gauean edo Ostiral Santuan jaiotakoek ere amorratzaile-dohainak garatzeko joera omen zuten. Hori guztia gutxi balitz bezala, gorputzean, eta beraien patuaren adierazgarri, markak garatzen

zituzten; ezagunenak mingainpean, ahosabaian, hanketan, bularrean edo esku-azpian gurutze -seinaleak ziren, ezbairik gabe. Modu honetan, halako ezaugarri guztiak edo horietako hainbat izatea, pertsona horri dohai misteriotsuak ematen zizkion, amorratzaile lanak egiteko funtsezkoak zirenak. Horiek alde batera utzita, salutadoreak gizarteak zuen eskari bati emandako erantzuna izan zirela aitortu behar dugu; bereziki, esan dugunez, amorruari aurre egiteko garaian. Zeregin horietan oso ohikoa zen gaixotasuna pairatzen zuten udalerrietatik kanpoko pertsonak ekartzea. XVII. mendeko Hernanin, adibidez, Alegi eta Gabiriako auzoak aritu ziren amorratzaile lanetan, batzuetan 10 urterako kontratuak eginez; Antzuolan salutadore lanetan Ezkio, Ormaiztegiko eta OĂąatiko auzoak arituko dira; Errezilen, berriz, Albizturko auzo zen Martin Aranburukoarekin 6 urterako kontratua adostu zen 1742 urtean. Ikus daitekeenez, hamaika lekutatik zetozen, baina badirudi Ezkio-Gabiria-Ormaiztegi alde horrek (eta Albizturrek) amorratzaileen gune kuttuna osatzen zuela, baita Oiartzunen ere.

Bailarako udal aktei erreparatuta, XVII. mende amaiera arte ez dugu sendagile misteriotsu horien arrastorik, 1696. urtera arte hain zuzen ere. Ordutik eta hamarkada luze batez, Gabiria-Ormaiztegi aldeko auzo bat ibili zen lan horretan: Frantzisko Altube edo Anduaga izenekoa (bi abizenak agertzen dira, lehenengoa ugariena delarik). Berari buruz datu gutxi eskuratu ditugu, eta ez dira oso argiak. Ezkioko bataio-agirietan, Frantzisko Altube Mendia agertzen zaigu 1654ko maiatzaren 25ean. Bere bi abizenak aintzat hartuta, hiru anai-arrebetan nagusiena izan zela ematen du. Ondorioz, amorratzaileen inguruko kondairak ezarritako hainbat baldintza betetzen ez zituen pertsona HISTORIA |

29


baten aurrean gaudela ematen du, ez datari dagokionez, ez zazpi anai-arreben inguruko kontuari dagokionez. Badirudi 1674ko uztailean Ormaiztegira ezkondu zela, bertan izen bereko baten eta Angela Agirrezabalen arteko lotura dokumentatua baitugu. Herri horretan bertan zendu zen, 1711n, otsailak 25 zituela (2).

Oiartzunen izan zuen jarduerari dagokionez, 1696ko otsaila inguruan aritu zen. Lehen datua hil horren 19koa da eta horren arabera, Maria Angela Urbietarenean zortzi egunez apopilo hartuta egon zen, egonaldiaren gastuak udalbatzaren gain gelditu zirelarik (A-1-9-1, 41 au.). Altube ez zen hamar urte luze horietan era finko batean jardun; aitzitik, iduri du bere zerbitzuak aldizkakoak izan zirela. Kontsultatutako aktek behintzat, ez dute berarekin sinatutako hitzarmen, kontratu edo akordioei buruzko daturik ematen, eta badirudi garaian garaiko beharren arabera dei egin zitzaiola. Honela, lehenengo aztarnak izan eta hamarkada luze bat arte ez dugu gurean ikusiko. Urtea 1707 zen eta gaixotasuna uste baino hedatuagoa zegoen. Hasiera batean, amorratzailea martxoa erdialdera iritsi eta egun gutxi batzuk egin zituen. Handik 3 astera, ordea, berriz deitzeko erabakia hartu zen. Arrazoia apirilaren 9an Jeronimo Unseinek udalbatzaren aurrean agertu zuen: salutadoreak bere lana amaitu eta Oiartzun utzi ondoren, zakur amorratu batek Jeronimoren eta beste hainbaten abelburuei kosk egin zien (A-1-13-2, 58 au.-at.).

[079_00025_00042] Amorratzailea Oiartzunen egon zelaren lehenengo datua: Maria Angela Urbietarenean apopilo egon zenekoa (1696ko otsaila) Bailararen hedadura aintzat hartuta, amorratzailearen lanak errazte aldera eta funtsezkoak ez ziren gastuak saihesteko asmoz, barruti bakoitzean elkartze-puntu jakin bat adostu zen, bertan auzo ezberdinen azienda bildu eta hauen ikuskatze lana egiteko: “se les encarga alos vecinos que tengan promptos y recojisdos a un paraje los ganados (…) de forma que (…) tengan los vecinos este alivio y se eviten los gastos supérfluos” (A-1-13-2, 61 au.-62 au.).

30 | Historia

Esan bezala, XVIII. mendera arte ez dirudi Oiartzunen salutadorearekin inolako hitzarmen formalik egin zenik eta agian, horregatik, baldintzen artean ez zegoen soldata edo eskupeko zehatzik finkatu. Gurean, udalbatzak limosna bat antolatzen zuen baserri eta etxeen artean, eta auzo bakoitzean jardungo ziren biltzaileak izendatzen zituen. Ohikoena dirutan ordaintzea zen, baina gutxi batzuek artotan ere egin zuten. Modu berean, normalean familia bakoitzari erreal bateko limosna ezarri zitzaion, baina batzuetan guztiek ez zuten diru-kopuru bera ordaindu: 1696ko otsaileko etxeen zerrendak ikusita, gehienek erreal bat eman zuten, baina bazeuden 0’5, 2, 2’5 edo 3 eman zituztenak ere, Berueta eta Markola etxeak kasu (A-1-9-1, 20bis au.-20bis at.). Hamaika urte beranduago, aldiz, egoera bestelakoa zen. Espainiako Ondorengotza Gerra medio, Bailararen baldintza ekonomikoek okerrerantz egin zuen eta etxe bakoitzari erreal bateko limosna emateko agindua eman bazen ere, udalbatzak gastuak bere gain hartzen amaitu zuen, auzoengandik kobratzeko zailtasunak agerikoak baitziren (A-1-132, 166 au.-at.).

[079_00025_00053] Salutadorearentzako limosna ordaindu zutenen etxeen zerrenda (1696) Idatziek ez digute jardunaren inguruko aztarnarik ematen; ez da gaixotasunerako zer -nolako botikak, sendagaiak edo prozedurak erabilerari buruzko aipamenik egiten. Dena den, akta liburuek oso datu adierazgarri bat ematen digute; 1707ko apirilaren 16ko batzarrean, Frantzisko Altube amorratzaile moduan aipatzen zen, baina ez edozein, Inkisizio Santuak onartutakoa baitzen:

[079_00033_00064] “…de Francisco de Altuue, vecino de la villa de Ormaiztegui, saludador aprouado por la Santa Ynquisición, que vino a este Valle para remedio…” (A-1-13-2, 60 au.).


Ogibideak biltzen zituen hamaika zurrumurru eta kondairaren aurrean eta amorratzaileek gizartean guztiz txertatuta zeudela ikusita, erakunde, ofizialtasun edo garaiko ortodoxiak nolabait beraien jardunari oniritzia eman zion. XVI. mendetik aurrera beraien jardunak ezagutu zuen gorakadarekin batera, amorratzailearen inguruan eztabaida sakon bat ematen hasi zen, beraien jarduna egokia zen ala ez erabakitze aldera: salutadoreak zer ezaugarri zituen eta bere lanaren natura (jainkotiarra edo deabruzkoa) zalantzan zegoen, baita teologoen artean ere. Hau dela eta, Elizak nolabaiteko esku-hartzea egin zuen, amorratzaileen ezaugarri eta jarduna aztertuz (3).

Horretaz gain, Probintziak berak XVIII. mende erdialdetik salutadoreak jo-puntuan izan zituen eta haien aurkako hainbat xedapen eman zituen. Orain arte hustutako aktekin Oiartzunen honek guztiak zer eragin izan zuen ezin dugu jakin, baina ziur gaude artxiboko funtsetan informazio gehiago topatzeko aukera dagoela. iAGO IRIXOA (Ereiten)

(1) Ikus AGUIRRE SORONDO, A.: “Los saludadores”. In: Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra, 56 (1990), 307-319 orr.; Antzuolarako http://irinmodo.blogspot.com.es/2015/12/salutadorea-antzuolan.html. Errezilgo kasurako: Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa (AHPG-GPAH) 2/2413, 182 au.-183 au. Salutadoreen ikuspegi negatibo baterako, GOROSABEL, P.: Noticia de las cosas memorables de Guipúzcoa, vol. 1., Tolosa: E. López, 1899, 360-362 orr. (II. Liburua, II. Kapitulua, III. Atala; http://www.ingeba.org/klasikoa/noticia/marnotie.htm helbidean kontsultagarri) . (2) Datu hauetarako, ikus http://mendezmende.org/eu.

(3) ALAMILLOS ÁLVAREZ, R.: Hechicería y brujería en Andalucía en la Edad Moderna. Discursos y prácticas en torno a la superstición en el siglo XVII. Córdoba 2015 (http://helvia.uco.es/xmlui/handle/10396/12669)

HISTORIA |

31


Generoaren historiaz:

emakumeari buruzko hainbat datu, XVII. mende amaierako eta XVIII. mende hasierako Oiartzunen Iraganeko gizartea ikertzerako garaian hamaika dira jorratzeko aukeratu daitezkeen gaiak; iturrien arabera gehiago ala gutxiago garatu ahal izatea, beste kontu bat da. Gaur egunean eta gizartearen behar, oihartzun eta kezken isla moduan, emakumeen edo generoaren historiak bultzada nabarmena ezagutu du. Hori dela eta, eta aurtengo martxoaren 8an izan zen mundu mailako greba, lanuzte edo plantoaren ildotik, aste batzuetako atzerapenarekin bada ere, aurreko mendeetan udal-aktetan emakumeei buruzko informazioa bilatzeari ekin diogu. Dokumentazioa aztertzerakoan, gizonezkoek gobernatutako gizarte baten aurrean gaudela ematen du; emakumea bigarren mailako protagonista da eta bere papera, gizonezkoenarekin alderatuta, benetan txikia izan zela iduri dezake. Beste modu batera esateko, gaiari heltzeko informazioak, askotan zeharkakoak, sakabanatuak dira, iturri batzuek besteek baino datu gehiago eman baditzakete ere. Udal-aktei dagokienez, emakumeari edo horrek gizarte hartan zuen paperari buruzko informazioa ez da topatzen erreza, oso barreiatua baitago. Dena den, eta aurreko hilabeteetan burutu ditugun beste artikuluek erakutsi diguten bezala, aktak ez dira basamortu bat. Informazioa biltzea eta datuak lotzea lan sakona dakarte, bai, baina fruituak lortzen dira; ez da saiakera guztiz antzua. Emaitzak datozen lerroetan ikusiko ditugu, hiru ardatz nagusiren inguruan: gizartearen baitan, gizon-emakumeen arteko harremanen arautzean; emakumearen ogibide eta jardunetan eta, azkenik, alfabetatze kontuetan.

32 | Historia

1.- Gizartea Emakumearen papera filosofia, erlijio edo zuzenbidearen ildotik oso baldintzatua zegoen. Asko ziren bere izaera maltzurra salatzen zuten idatziak eta gizonezkoenganako zuen mendekotasunaz. Hori dela eta, lege edo arau aldetik haien portaera kontrolatzeko ekimenak azalduko dira, bai elizari lotutako esparruan, baita alor zibilean. Aktak anitz adibidez josita daude.

Ildo nagusietako bat, jende ugari biltzen ziren leku eta uneetan bi generoen arteko banaketa bermatzean zetzan, gizonak batetik eta emakumeak bestetik; guztia, moraltasunaren eta Elizaren arauen izenean. Jende andana biltzen zen plaza inguruetan, baita benta, taberna eta sagardotegietan ere. Hori dela eta, esparru horietan bi sexuen arteko harremanak arautzeko hamaika ekimen eman ziren. 1699an, adibidez, danbolin-jotzaile edo txistulariei Bailarako hiru plaza nagusitan bakarrik jo zezatela agindu zitzaien, eta ez edozein auzune edota baserritan. Agidanez, sagardo salmenta egiten zenean, musikariak leku horietara joaten ziren, bertan neska-mutilak elkartuz eta “mucha desorden y cometer muchas ofenssas de Dios� (A-1-10-1, 48 au.-49 au.). Hemen, ordea, emakumea ez zen horren errudun ikusten; musikariak ziren beraien soinuekin jendea aztoratzen zituenak. Jai giroaz gain, bestelako momentu handiek portaera zalantzagarri edo lizunetarako aukera ematen zuten. 1691n, Egunsentiko meza ohikoa zen orduan ospatzea adostu zen, udan goizeko 5:30ean eta neguan 7:30ean. Azkeneko garaietan goizago egitea erabaki omen zen, baina honek eragozpen ugari ekarri zituen. Besteak beste, mezetara joateko aitzakiapean, neska-mutil gazteak elkarrekin zebiltzan, or-


dutik kanpo eta jenderik gabeko lekuetan. Gobernuak hori debekatu zuen, baina horretaz gain, gurasoen eta nagusien ardura eskatzen zuen, beraien seme-alaba eta mirabeekiko zuten erantzukizunari erreparatuz(A-1-7-1, 9 au.-10 at.).

Sexuen banaketa bermatzeko asmoak ez ziren espazio zibiletan bakarrik eman. Sinbolismo berezia zuten lekuak ere horren lekuko izan ziren, eliza eta bere inguruak, hain zuzen ere. Honela, tenpluko koru azpian, bataiarriaren inguruan eta banku edo aulkietan gizonak eta emakumeak elkarrekin egotea eta esertzea behin baino gehiagotan galarazi zen. Badirudi neurri horiek XVII. mende amaieran areagotu zirela, 1690 urtetik aurrera, aurreko hamarkadetan ez baitugu horien inguruko informaziorik. Antzeko xedapenak hilerrirako bidean zeuden eskailerei edo hileta-segizioei ere eragin zieten, 1688an bezala (A-1-6-1, 31 au.-32 at.).

Halako arauak orokorrak ziren, ia urtetik urtera errepikatutakoak, baina horiez gain, izan ziren zehatzagoak: 1695ean, adibidez, Ostegun eta Ostiral Santuz, Kristoren Heriotza ospatzean, emakumeei aldare nagusiko eskaileretan egotea debekatu zitzaien, gizonezkoak bakarrik egon baitzitezkeen (A-1-8-3, 72 au.-at.). Horren katolikoa irudikatu zaigun gizarte hartan, elizkizunak isilean baino, iskanbila ederrean ospatzen zirela dirudi. Hiletetako erostarien negar eta garrasiez gain, 1691ko urtarrileko mandatuaren arabera, emakume eta inudeak mezatara umeekin batera joaten ziren eta jendea, aldiz, zakur eta kukuekin (A-1-7-1, 9 au.-10 at.). Genero zatiketa hori bestelako leku edo eraikinetan ere gertatu zen, ospitalean kasu. 1697ko abuztuan argitaratutako aginduek emakume zein gizonentzat berezko lekua egokitzeko asmoa zuten. Ospitaleko maiordomo zen Juan Arrondoren eskaera aintzat hartuta egin zen hori, eta helburua zalaparta edo iskanbilarik gabeko egoera bilatzea zen, bare eta baketsua, jendea behar zen moduan lo egin eta egon zedin, lotsa eta begirunearekin. Helburua ez zen berehalakoan lortu, bi urteren buruan ospitaleak oraindik inolako banaketarik gabe jarraitzen baitzuen (A-1-10-1, 95 au.-96 at.; 117 au.-119 at.). Handik gutxira udal-kartzela izan zen neurri bertsuen helburu. Ekimen orokor baten baitan txertatzen zen erabakia izan zen. Ziegetara bi-

deratzen ziren udaletxeko gelak oso egoera kaskarrean zeuden, osasunerako kaltegarri izateraino. Agirietan aipatzen denaren arabera, ziegatan pilatutako zikinkeria eta gorotza hain zen handia, eta komun edo karkabak horren gaizki zeuden, ezen presoak 8 eguneko epean gaixotzen ziren: “…de quán mala calidad se hallan las cárceles y calabozo d’este Valle por estar en ellas las secretas que causan fastidio y emfermedades a los presos en tanto grado que apenas pueden los hombres aguantar con salud solo ocho días…”. Gureari helduz, emakumezkoentzako kartzelarik ez zegoenez, 1700. urteko otsailean bat egitea erabaki zen, horretarako udaletxeko gela bat ziega moduan atonduz. Agidanez, ordura arte presoak udaletxeko hainbat gelatan sartzen zituzten, hauek ez zuten komunik eta gorotza pilatzen zen. Egoera oso larria zirudien eta, ospitalearekin gertatu ez bezala, hilabete gutxitan (uztailerako) lan guztiak amaituak zeuden (ikus A-1-10-2, 51 au.-at.; 88 at. eta 125 au.-at. folioak).

Azkenik, egunerokotasunean ematen ziren portaeren adibide bikaina gizon eta emakumeen arteko elkarbizitzak ematen digu; hau da, teilatu berean bizi ziren edo espazio hori partekatzen zutenen arteko bizikidetzak. Ezkongabeak ziren baina bikote-bizimodua zeramaten gizon-emakumeak Bailaran ugariak ziren Erdi Aro amaieratik gutxienez. 1499ko ondasunen estimazio-liburua edo errolda lekuko argia dugu. Orduan burutu zen errolda berriak halako bikoteen edo neska “amorante” horien egoera eguneratu zuen, maila fiskal berria ezarriz, ohiko egoera zenaren seinale (1). Berrehun urte beranduago errealitate horrek indarrean jarraitzen zuen. 1692ko uztailean, gizonekin bizi diren emakume ezkongabeak 20 eguneko epean ezkondu zitezela agindu zen eta horrez gain, gizon ezkonduekin harremanak zituztenak 8 eguneko epeaz Bailaratik ateratzeko asmoa agertu zen: “que todas las mugeres corrutas que están en este valle se casen dentro de veinte días corrientes desde oy, y las mujeres que tratan con onbres casados salgan dentro de ocho días de este valle, pena

HISTORIA |

33


para todas de que se pondrán a la bergüenza pública” (A-1-7-2, 113 au.). Asmo horiek ez ziren zorroztasunez bete eta bi urte beranduago, 1694ko urtarrilean, antzeko xedapenak plazaratu ziren. Oraingoan, ordea, ohaideei bakarrik egiten zitzaien aipamena, apaiz eta gizon ezkonduen ohaideei, hain zuzen ere: “que ninguna muger corruta, amanzeuada o que dé mal exemplo con clérigo, hombre casado o con otro de qualquiera estado no admita ninguna persona en su casa y que salga de este valle dentro de nuebe días, con aperzeuimiento que se sacará públicamente del dicho Valle” (A-1-8-2, 2 at.). Badirudi, Landucciok XVI. mende erdialdeko Gasteizen (edo inguruetan), gaztelaniazko “manceba” adieraren sinonimotzat jasotako “apezandrea” adiera mende luze beranduagoko Oiartzunen puri-purian zegoela. Eta, badirudi, halaber, horren katolikoa zen Monarkiaren baitan, hainbat eta hainbat portaerek ortodoxia ilun, zelatari eta beldurgarriari iskin egiten ziotela.

2.- Ogibideak eta jardunak Udal aktek aditzera ematen duten beste esparru bat emakumeen jardunarekin zerikusia du, hau da, lan munduari.

Euskal Herrian horren tradizio handia den serorez gain, eta erlijio munduari lotuta ere, Oiartzunen XVII. mende amaiera arte oso ohiko zen limosna-biltzaileak izendatzea. Maiatz-neska edo maiatz-andere izena zuten, beraien jarduna hilabete horretan eta 20 egunetan zehar burutzen zutelako. Bederatzi dontzeila ziren izendatutakoak, auzune edo plaza bakoitzean hiru; 1691n adibidez, Mariana Seinen alaba naturala izendatu zen, nahiz eta horrek onartu nahi ez (A-1-7-1, 125 au.). Bildutakoarekin Corpus ospakizunetarako argizaria erosten zen eta, aukera bazegoen, elizaren bestelako gastuei aurre egiten zitzaien (A-1-8-1, 96 au.-97 at.). Maiatz-andereen usadioak ez zuen ortodoxia katolikoan oso iritzi onik eta Iruñeko gotzainak, 1692ko apirilean egindako bisitaren ondotik, halako biltzaileen izendapena debekatu zuen (A-1-8-1, 147 au.-at., 149 au.-150 at.) halakoek zekartzaten “yndezenzias, liuiandades y graues ynconuenientes y ofensas de Dios, nuestro Señor” zirela eta. Apezpikuak orduko irailaren 23an epaia eman zuen, eskumikatze nagusi zigorpean; hau da, agindua bete ezean, eliztarrek ohiko sakramentu eta otoitzak hartu eta egite-

34 | Historia

ko eskubidea galduko zuten. Badirudi Bailara ez zela erabaki horrekin ados egon eta epaiari muzin eginez, izendapenekin aurrera jarraitu zuen. Apirilean hori egiteko asmoa agertu zuen, baina irailean gotzainaren debekua berretsi zen eta badirudi ortodoxia usadioei gailendu egin zitzaiela, maiatz-nesken azken berriak 1694koak baitira (A-1-8-2, 65 au.) (2).

Udalbatzaren araudiei gagozkiola, emakumearen jardunaren inguruan egungo ikerkuntzen ildo nagusiak topa daitezke. Modu honetan, produktuen salmenta eta elikagaien ekoizpenari lotuta agertuko zaizkigu, saltzaile, okin, bentari edo tabernari moduan. 1681eko urtarrilean adibidez, udalbatzaren aurrean “diferentes mugeres que benden por menor en sus casas y tiendas bacallao, sardinas, grasa de ballena, tauaco, aguardiente, papel y otras menudenzias” azaldu ziren (A-1-4-1, 24 au.); 1693an, berriz, Bailarara iristen ziren fruta, barazki, arrain eta bestelako elikagaien emakume-saltzaileei aipamena egiten zitzaien (“bendedoras que binieren a este valle con fruta, ortaliça, pescado y otros qualesquier género de bíueres”; A-1-8-1, 2 at,). Askotan aipamen orokorrak dira, baina beste hainbatetan beraien izen-abizenak iritsi zaizkigu; 1704ko abenduaren 17 eta 25 arten ardoa saldu zutenak, adibidez, honakoak ziren: Maria Josefa Zugasti, Maria Josefa Olano, Mariana Zuloaga, Maria Ignazia Larrea eta Maria Akerreta (A-1-12-2, 16 at.) Okin eta tabernarien kasua interesgarria da, dokumentazioak emakumearen munduari estuki lotuta aurkezten baitizkigu. Ogibide horien gaztelaniazko aldaera beti emakume-generoari lotuta ageri da: “panaderas” eta “taberneras” aipatzen baitira beti, inoiz ez “panaderos” edo “taberneros”. Azken bi sektore hauen aipamena ia etengabekoa izango da udal-aktetan, urtero udalbatzak adostutako prezioak baino garestiago ez saltzeko agindua ematen baitzitzaien, edota ogia ongi oratu eta egitekoa. Halaber, eliza, baseliza edo bestelako lekutan abandonatzen ziren haurren inude moduan ikusten ditugu, Susara Olaizola 1709an bezala (A-1-14-2, 187 au., 286 eta 289 folioak).

Emakumeek udal-bizitzari lotutako esparru politikoan jardutea debekatua zuten eta, aktei erreparatuta, udal-errenten partaidetzan ere oso paper xumea izan zutela dirudi. Dena den, azken alor horrek emakumeen jardunera-


ko aukera ematen zuen. Dakigula, Oiartzunen ez dugu errentamenduan partaidetza zuzenaren zantzurik; bai, ordea, berme edo fidatzaile bezala: Martin Oiartzabalek udaletxeko arotzeria-lanak burutzeko aurkeztutako fidantza eskrituran (1674ko azaroaren 15ekoa), bere emazte Maria Albiztur eta Matias Fagoaga eta Frantziska Azkue senar-emazteak agertu ziren bermedun gisa (A-1-2-2, 154 au.-155 at.). Azken bikote hori jardun berean aritu zen urte batzuk beranduago, 1690eko apirilean, Sebastian Azkue zaharrari dohainezko zerbitzuen gaineko sariaz gain, alkabala eta pisua eman zitzaizkionean (A-1-2-2, f.g.).

Mugak muga, emakumeek gizartearen ezinbesteko zati ziren eta komunitatearen partaide izaki, horren beharretara joateko obligazioa zuten. Modu honetan, auzolanetan arituko dira. Beraien partaidetza guztiz errotua zegoen, bideak garbitzen, lurra kentzen edota herri-lanetan. 1675eko apirilean adibidez, auzo bakoitzak beren etxetik neskame bat bidali zezala adostu zen, sakristiako lurra ateratze-lanak aurreratzeko asmoz (A-1-2-2, 2. foliazioa, 15 at.). Halakoetan kontuetan, bakoitzaren zeregina adostua zegoen. Ugarte oinetxetik Aldako teileria zaharrerako errege- eta gurdibidea hobetzeko asmoz, 1702ko irailean deialdia egin zen. Alde batetik, Altzibar plazako eta bere inguruetako neska eta emakumeei deitu zitzaien; bestetik, Arkotza barrutiko jende guztiari. Idiak zein zela-abereak zituztenek, horiekin joan beharko zuten; gizonezkoak aitzurrarekin batera gerturatuko ziren; emakumeak, aldiz, saskiekin. Antzeko mandatua egin zitzaien Elizaldeko ospitale atzean zegoen lurra kendu eta hau hilerrira eramateko: Elizalde eta inguruetako etxe bakoitzetik pertsona bat joango zen, ohikoa zen bezala, eta hemen ere, gizonezkoek beraien aitzur eta palekin egiten zituzten bitartean, emakumeek material-garraiolari moduan arituko ziren, saskiak erabiliz (A-1-11-2, 148 au.-at.).

3. AlfabetATZEA? Azkenik, beste gai interesgarri bati lekua egin nahi diogu, alfabetatzeari alegia. Ohiko udal-akta liburuek ez dute prozesu horrek emakumeengan izan zuen eraginerako hurbilketa egitea posible egiten, baina Oiartzunen kasuan iturri horiek duten antolaketa eta eduki bereziari esker, hitzen bat esan dezakegu.

Artikulu-bilduma honetako lehenengo zenbakian adierazi genuen moduan (http://www. ereiten.eus/blog_view. php?uuid=201&cat=Oiartzun&lang=eu), bileren erregistroak biltzen dituzten sortek, beraien barnean bestelako dokumentuak ere gordetzen dituzte; erakunde zein pertsona ezberdinek udalbatzari zuzendutako idatzi, eskaera edo gutunak, hain zuzen ere, eta horietan, emakumeak ere protagonista dira. Hor ditugu baimen eskaera desberdinak: otea mozteko, enborrak hartzeko, harria idokitzeko‌ Baimen horiek eskatzaileek edo eskribau batek idatzi egiten zuen, baita izenpetu ere, benetan pertsona horrek eskaera egiten zuela frogatzeko. Laster ikusiko dugunez, idatzi horiek oso galdera interesgarriak sortzen dituzte, baina oraingoz, gera gaitezen funtsezko ideia batekin: baimen horiek eskatzaileen (ustezko) sinadurak dituztenez, alfabetatzearen azterketari ekiteko euskarri bat osa dezakete. Ikerkuntza historikoa askatzen joaten den mataza bat da, eta eskaera horiek izaera hori dute. Tira egiteko beharrezkoa den ari-muturra eskaintzen digute: idazten zekitenen izen-abizenak. Gaian sakontzeko hurrengo pausoa, haiek jarraitzea litzateke, bai aktetan sakonduz baina, bereziki, beste iturri batzuetara joz (notario-protokoloak, auziak, eliza-erregistroak‌). Baina hau lerro hauetatik at dago. Gureari dagokionez, akta liburuetan gordetzen diren gutxi gorabeherako 490 eskaera edo baimen idatzietatik, gehien-gehienak gizonezkoak dituzte protagonista. Emakumeen ekimenez sortutakoak oso gutxi dira, 16 inguru (%3,2). Horien partaidetza maila desberdina da, bakarrik ala gizonezkoekin batera ikus baititzakegu. Modu honetan, emakume oiartzuarrak protagonista bakarrak diren adibideak hamar dira, eskritura guztien %2.

Gizon-emakumeak bost eskaeratan ditugu, dela senar-emazte moduan, dela negozio berean sartuak zeuden pertsona bezala. Eskritura hauetan gizonezkoa da sinatzaile eta, lerro nagusienetan, zuzeneko eskatzaile; hau HISTORIA |

35


da, bera da emakumearen izenean diharduena. Adibide moduan, hor ditugu Martin Intxaurrandieta eta Maria Martin Sein senar-emazteei, bikote ziren Juan Arrondo eta Maria Juan Indarti eta egoera zibil berean zeuden Jose Aldako eta Maria Teresa Etxeberriari emandako baimenak, hurrenez hurren 1669, 1697 eta 1709 urteetakoak (A-1-1-3, 78 au.-at.; A-1-3-2, 175 au.-at.; A-1-14-2, 139 au.-at.). Lotura zibilik gabeko protagonistak dituzten idatziei dagokienez, Olaberria burdinolako errentari Martin Ariztizabal eta Maria Josefa Bengoetxeak 1708an lortutako baimena aipa dezakegu (A-1-14-1, 208 au.-at.) edo lau urte lehenago, 1704ko martxoan, Frantzisko Zaletak eta Isabela Eizagirrek udalbatzari zuzendu zioten otea mozteko eskaera (A-1-121, 79 au.) (3).

Batzuetan errealitate alfabetatu heterogeneoa ikustea ez da zaila; hau da, sinadura egokiak, erdipurdikoak edo txarrak ikus daitezke. Hauetan, agerikoagoa da eskaeraren testua eta sinatzaileak esku desberdinek osatzen dituztela. Hor dugu, adibidez, Teresa Maria Agirre Gamarrak Isasola burdinolaren gabi nagusiarentzat bi kirten edo ardatz egiteko egurra eskatu zuenekoa, 1686ko abenduan (A-1-5-2, 186 au.-at.). Dokumentua egoera kaskarrean badago ere, argi dago Teresak sinatzen zuen bitartean, testua beste pertsona batek idatzi zuela. Baina egoera hau antzematea ez da uste bezain erraza; eta hau da, hain zuzen

IZEN-ABIZENAK

?, Maria Josefa (1690)

Agirre Gamarra, Teresa Maria(1686)

Arburu, Klara (1708)

36 | Historia

ere, Oiartzunek aditzera ematen duen gauzarik interesgarrienetako bat,

Emakumeen eskaeretan agertzen diren sinadurei so egiten badiegu, lehen begiratuan sinatzen dakiten emakumeetatik gehienak primeran egiten dutela ematen du; eginkizun horretan ondo heziak daudela dirudi. Hor ditugu 1658ko Margarita Oloskoagaren sinadura, AĂąarbe etxea berreraikitzeko baimen-eskaeran; 1686ko irailean Maria Belez Iriberrik aurkeztutako idatzian ageri zaiguna; 1706 urriaren 23an su-egurrerako beharrezkoa duen materiala mozteko baimena lortzen duen Maria Josefa Laskanbururen kasua; 1708ko apirilean teileria eta laberako otea eskatzen duen Maria Josefa Ibarbururen idatzia; hilabete batzuk beranduago, urte bereko abenduan, Klara Arburu alargunaren su-egur eskaria; edota 1709ko otsailean Maria Martin Intxaurrandietak otea mozteko asmoa agertzen duen agiria (hurrenez hurren, A-1-1-1, 47 au.; A-1-5-2, 119 au.-at.; A-1-13-1, 244 au.-at.; A-1-14-1, 80 au. eta 284 au.-at-, eta A-1-14-2, 32 au.). Baina idatzi hauek guztiek beste prozesu bat uzten dute agerian, izan ere, kasu horietan guztietan, sinaduren kalitateaz gain, emakumeek beraiek eskaeraren mamia ere idazten dutela ematen du, testua eta sinaduraren hizki motak bat baitatoz. Hau da, sinadurak egiteaz gain, badirudi emakume horiek beraiek direla idatziaren egile.

SINADURA


IZEN-ABIZENAK

SINADURA

Bengoetxea, Maria Josefa (1704)

Etxebeste, Maria Migel (1677)

Ibarburu, Maria Josefa (1708)

Intxaurrandieta, Maria Martin (1709)

Iriberri, Maria Belez (1686)

Laskanburu, Maria Josefa (1706)

Oloskoaga, Margarita (1658)

Zuaznabar, Margarita (1676)

Guztia, ordea, ez da horren argia eta halako erantzunak behin-behinekotik gehiago du, baieztapen irmotik baino. 1676ko apirilean otea mozteko baimena lortzen duen Margarita Zuaznabarren kasuak tentuz ibiltzera garamatzan lehenengo lorratza ematen digu (A-1-2-3, 37 au.). Bere adibidean eskaerak, sinadurak eta, harrigarriagoa gerta daitekeena, udalbatzaren erantzunak esku berdinak idatzitakoak dirudite. Are gehiago, udalbatzaren erabakia Juan Magierena Zubieta udal-eskribauak berresten badu ere, testuaren mamia ez da berak idatzitakoa, ez baitator bere hizki moldearekin bat; ageri diren beste sinadurak ikusita, idatzi osoaren letra Ignazio Makutsoren izenpekoaren antza du, baina ezin dugu bestelako baieztapenik egin.

Margaritarena ez da egoera berezi horren aurrean jartzen gaituen adibide bakarra. Urte batzuk beranduago, 1690eko azaroan haritzak mozteko baimena eskatzen zuen Maria Josefa izeneko andrearen kasua ere, ildo horretatik ulertu behar dugulakoan gaude (A-1-6-3, 133 au.-at.). Testuaren mamiak eta sinadurak bereak baino, liburu horretan zehar hainbat alditan ageri zaigun beste letra mota bati dagozkiola ematen du, Frantzisko Arpide eskribauarenari, hain zuzen ere.

Aurreko bien egoera bertsuan dugu 1704ko abenduaren 24an ageri zaigun Olaberria burdinolako errentari zen Maria Josefa Bengoetxea (A-1-13-2, 228 au.-at.). Eskaeraren, sinadura eta udalbatzaren erabakia idazkera berdinaz osatua dagoela ematen du, eta horrek, itxuraz, ez du azalpen logikorik. HISTORIA |

37


Halaber, eta emakume oiartzuar hauen ustezko alfabetatze maila goren honi lotutako beste zalantza bat, haien sinaduren arteko alderaketa bat eginez sortzen da. Maria Josefa Bengoetxeak eta Maria Josefa Laskanburuk egindakoek osooso antz handia dute, esku berak egindakoak dirudite; eta Maria Josefa Ibarburu eta Maria Martin Intxaurrandietaren atzetik ere, gauza bera zegoenaren susmoa dugu.

Horri guztiari 1691ko maiatzeko Bordaberri basetxearen eta ondoan dituen udal-lursailen mugarritze autoak irakurtzen baditugu (A-17-1, 108 au.-110 at.), zalantzak eta galderak areagotu egiten dira. Zedarritzea burutzeko eskaera Maria Belez Iriberriren eskutik dator. Dagoeneko bere sinadura 1686an ageri zaigu eta bost urte beranduago beste horrenbeste egiten duela ematen du. Ez hori bakarrik, bere sinaduraren, aurkeztutako eskaeraren eta burutzen diren autoen letra-mota berdina da. Autoak, teorian, urte hartan udal-eskribau zen Frantzisko Arpidek izkiriatu zituen. Badakigu, baina, hori ez zela benetan gertatu, Arpideren sinadura eta autoen idazkerak ez baitatoz bat, nahiz eta Arpidek, berak (edo hobe esanda, bere aurrean) idatziak izan zirela adierazi. Bera izan ez bazen, logikoena bere ikasleren batek idaztea zatekeen, edo Bailarako beste eskri-

bau batek. Halakoak uste baino ohikoagoak dira eta ez lukete inolako harridurarik sortu behar; notario-protokoloak ikusi besterik ez dugu idazketa errealitate anitz horretaz jabetzeko. Baina 1691 urteko dokumentu honetan, autoak eta Maria Belezen eskaera (eta sinadura) esku berak egindakoak dira, eta hemen datza gakoa. Teorian, eskaerek balio juridikoa izateko, eskatzaileen beraien sinadura ekarri beharko lukete; idazteko gai ez izatekotan, beste pertsona batek sinatuko zukeen, horren inguruan nolabaiteko oharren bat adieraziz, eskatzaileak idazten ez zekiela edo une hartan horretarako ezgai zela esanaz. Gure aburuz, eta gaur egun ditugun ezagutza edo aurreiritziekin, normalena emakumeen ordez, eskaera horiek beste pertsona batzuek egitea litzateke. Gerta zitekeen liburuetan ageri zaizkigun eskaerak originalak ez izatea, eskribau edo beste pertsona batek egindako kopiak baizik. Edota usadio edo ohituraren bat egotea, non eskatzailearen benetako sinadura jartzea beharrezkoa ez zen. Azken horrek beste puntu garrantzitsu bat azalduko luke: aurreko lerroetan aipatu ditugun protagonistetako biri dagozkien eskritura batzuetan, beraien sinadurek bestelako itxura bat izatea, hain zuzen ere.

benetako SINADURAk maria josefa bengoetxea eta margarita zuaznabar Maria Josefa Bengoetxea A-1-12-1, 215 at. AA-1-13-2, 139 at.

Margarita Zuaznabar A-1-3-1, 123 at.

38 | Historia


Antzeko egoeran dago Iurrita Erdikoa etxeko jabe Margarita Zuaznabar. Berarentzako datu bakarra dugu, baina beste horrenbeste gertatzen delakoan gaude. Horren lekuko dugu 1677ko uztailean, Maria Migel Etxebesterekin batera egiten zuen eskaeran ageri den sinadura dugu; bi emakumeak dira, gainera, agiri hori sinatzen dutenak (A-1-3-1, 123 au.-124 au.) (1).

r

Bi emakume horiek Maria Josefa Bengoetxeaz eta Margarita Zuaznabar dira. Lehenengoari dagokionez, 1704ko maiatzean, Bailarako beste auzo batzuekin batera udalbatzari eskaera-idatzi bat aurkezten zuen, bera ere sinatzaileen artean zegoelarik (A-1-12-1, 215 au.-at.). Modu berean, 1707ko uztailaren 30ean Bengoetxeak berak ziurtagiri bat luzatzen zuen Oiartzungo udalbatzaren alde (A-1-13-2, 139 at.), azken honek Mariaren aita San Juan Bengoetxea zenari alkabalagatik zor zion dirua ordaindu diola adieraziz. Kontua korapilatzera datorren datua sinadura bera da: bi dokumentu horietan dakusaguna ez baita taulan ikus dezakeguna. Oraintxe aipatu berri ditugun bi agirietan bere benetako sinaduraren aurrean gaude; batetik, bietan berdina delako; bestetik, aurretik bildutakoaren idazkera oso susmagarria delako, Laskanbururen oso antzekoa baita.

Eskaera idatziak aurkeztu eta sinatzen zuten guztiek (berdin gizon zein emakumeek) egiaz idazten al zekiten? Are gehiago, eskaera horiek sinatzen al zituzten? Zergatik batzuetan bai eta besteetan ez? Emakumezkoen egoera zibilak (alargun, ezkongabe,…) zerikusirik ba al zuen horretan guztian? Beste herrietan halakorik gertatzen al zen? Lehen begiratuan, eskaera hauen sinaduretan ageriko “faltsutze” bat zegoela ondoriozta daiteke. Hori dela eta, alfabetatze prozesuak ikertzeko tentuz ibili beharreko iturria dirudite, hasieran uste genuen garrantzia gutxituz. Edonola ere, eskaera-idatzi hauen bitxitasun horrek ez die inolako baliorik kentzen, galdera gehiago sortzen baititu, eta ikerkuntza sakon baterako gai interesgarria direla deritzogu, baita alfabetatzearen ondotik ere. iAGO IRIXOA (Ereiten)

(1) IRIJOA CORTÉS, I.; eta LEMA PUEYO, J. A.: Documentación medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. I. Libro de estimaciones fiscales de vecinos y bienes raíces (1499-1520). Donostia: Eusko Ikaskuntza, 2011.

(2) Dena den, ohiturari eutsi zitzaiola ematen du, aldaketa batzuekin bada ere. Larramendik bere Hiztegi Hirueledunean terminoa jasotzen zuen, bai maiatzean emaztegai moduan janzten zen neskatoa bezala, edo berarentzako dirua biltzen zuten neskatoei erreferentzia egiteko. (3) Ekimen gehienak esparru zibiletik ageri zaizkigu, baina badago alfabetizazio maila altuagoa zuena; moja edo lekaimeak, alegia. Oiartzunen ez zegoen komenturik, baina Bailararekin lotutako dokumentazioan Errenteriako Agustindarrak ageri zaizkigu eta bertako komunitatearen zati Bailarako emakumeren bat ere izango zela uste dugu. Edonola ere, 1691ko abuztuan, komentura eramateko asmoz Ezkonsari edo Eskonsegi ondoan harria idokitzeko eskaeran, Mariana Arangibel “presidenta”-k izenpetutako eskaera baten aurrean aurkitzen gara (A-1-17-1, 151 au.).

(1) Sinaduren “faltsutze” hau Klara Arbururen adibideak ere agerian uzten du, bere testamentuan, 1726an, idazten ez zekiela adierazten baita. Eskerrak eman nahi dizkiogu Ramon Martín Suquíari datua helarazteagatik. Testamenturako, ikus AHPG-GPAH 3/2202, 1 au.-2 at. folioak.

HISTORIA |

39


Olazabal arkitektoaren kapera Arizmendineko teilatupean (1935) gerraren erruz: “Arizmendi, gure osaba eta gure lehengusuaren aitaginarreba, hirurak, Iruñeko Ezkaba mendiko San Cristobal presondegian egon baitziren, elkarrekin”.Gatozen, lehenik eta behin, Olazabal arkitektoa ezagutzera.

Juan Jose Olazabal, 1973 (Iturria: Olazabal, M)

Bikain eutsi dio Aialde kaleko Arizmendineak jatorrizko izaera eta tankerari. Orain dela bi mende eta erdi eraikia izan zenetik, Oiartzunen emandako gorabeheren lekuko zintzoa izan da, inondik ere. Izan zuen, nolanahi ere, barne-moldaketarik bere garaian. Horietan deigarriena, etxeak bere ganbaran gordetzen duen kapera da, 1935ean, zilar ezteiak zirela eta, etxeko jaunak emazteari oparitan eginarazitakoa.

Kaperaren mandatua Kaperaren proiektua egiteko eta lanak zuzentzeko, Juan Jose Olazabal arkitektoarengana jo zuen etxeko jabe Angel Arizmendik. Bartzelonako Arkitektura eskolan egin zituen ikasketak Olazabalek (1905-1973). Bazuen gainera eskarmenturik; hark proiektatua baitzen arreba mojaren komentuko kapera, Irunen. Olazabalen alabaren esanetara, “ez da harritzekoa gure aita aukeratu izana: familiek elkar ezagutzen zuten, eta gainera, gure osaba Ramon, abokatua zena, Arizmendirentzat egiten zuen lan”(1). Batzuen eta besteen arteko harremanak estutzera egingo zuen luze gabe,

40 | Historia

Juan Jose Olazabal Vedruna Irungo Olazabal sendi ospetsuko semea zen Juan Jose, 1905ean jaioa. Bere arbasoak lur-jabeak eta dirudunak ziren, eta ideiei eta joerei dagokienez, karlistak. Aita bera, Juan Jose Olazabal Menarguez, Alderdi Integristako zinegotzia izan zen Irunen. Juan Jose gaztea eta bere anaia Ramon ordea, errepublikazale eta nazionalista atera ziren.

Garai hartan, bi arkitektura eskola baino ez zegoen Espainian: Madrilekoa eta Bartzelonakoa. Ama katalana izanik, Bartzelonako Arkitektura Eskola hobetsi zuten etxean Juan Josek ikasketak egin zitzan. Han, ikasle zela, hainbat arkitekto gazte ezagutu zituen, kataluniarrak gehienak, gerora arkitektura modernoaren bultzatzaile bilakatuko zirenak, hala nola Josep Torres i Clavé eta Antoni Bonet. Ikasketak amaitu ondoren, bertan gelditzea erabaki zuen, jarduera profesionalari Bartzelonan ekinez. Navas de Tolosa kaleko 238.ean proiektatu eta eraiki zuen bere lehen etxea: alokatzeko apartamentuez osaturiko bizitokia, lerro, forma eta bolumen garbikoa.

GATEPACeko kide 30eko hamarkadan, hainbat arkitekto gaztek, Europatik zetozen aire berriekin bat egiten zuten. Arkitektura arrazionalista eta baliagarria egitea zuten gogoan, dotorezia eta apaingarririk gabea, soila, funtzionala, modernoa eta industrializatua. Errepublikaren aldarrikapena utopia berria aurrera eramateko aukera izango zelakoan zeuden, langileentzat etxe duinak diseinatzeko bidea emango ziena,


hirigintza zainduz eta gizarte zerbitzuentzako eraikuntza egokiak eginez.

Hala, 1930eko urrian, Espainiako hainbat lekutatik etorritako arkitektoak, Zaragozan batzartu eta Grupo de Arquitectos y Técnicos Españoles para la Promoción de la Arquitectura Contemporanea (GATEPAC) sortu zuten. Kide katalanak, Josep Lluis Sert eta Josep Torres i Clavé tartean zirela, laster hasi ziren beren bidea egiten, eta Pere Armengou eta enparauen gidaritzapean, Kataluniako taldea eratu zuten: GATCPAC, zeina luze gabe iritsiko baitzen 80 partaide izatera; tartean zen Olazabal, artean Bartzelonan zegoena, ikasle.

1932an utzi zuen Bartzelona Olazabalek, Hondarribira itzultzeko. Bertan zela, beste bi etxe-bloke proiektatu zituen. Bata Portugaleteko General Castaños kalean eraiki zen (1933); bestea, Irunen, gaur egungo Gipuzkoa etorbidean (1935). Laster bataiatuko zuten etxea irundarrek, bere mutur biribila eta ontzi tankera zela eta, garaiko transatlantiko ezagunaren izenarekin: La Normandie. Bizitza-blokeak guztiz egiten zuen bat arkitektura arrazionalistaren lengoaiarekin: lerro horizontalak nabarmenduta, leihoak luzetara urratuta eta estalkiari ertz zuzena emanda. Garai oparoa bizi zuen mugako hiriak, arkitekturari zegokionez. Luis Valletek, Jose Angel Fernández de Casadevantek eta Olazabalek berak estilo anitz landu baitzituzten: arrazionalista eta modernoa batzuetan, euskal estiloa beste batzuetan, eta baita cottage ingelesa ere.

La Normandie etxea, 1935ekoa (Argazkia: Etxepare, L.)

1933an José Manuel Aizpurua eta Joaquin Labayenen gidaritzapean sortu zen GATEPACeko euskal adarra, Grupo Norte izenekoa. Partaide gogotsuenak gipuzkoarrak ziren, eta hasieratik batu zitzaien Olazabal. Euskal adarraren eratze-aktan, AC aldizkariaren erredaktore izendatzen dute Olazabal, nahiz eta titulua apur bat engainagarria izan: AC aldizkaria Bartzelonan argitaratzen baitzen berez, eta Olazabalen lana harpideak eta iragarki jartzaileak bilatzera mugatzen baitzen, tarteka artikuluren bat bidalita gehienez ere, Vallet eta Pontek proiektaturiko Casinoari buruzkoa, esate baterako. Alabaina, Olazabal kexu ageri zitzaien aldizkariko arduradunei: “Por ahora nada nuevo se hace por aquí en arquitectuta contemporanea, y por eso no tenemos material para la revista”. Olazabal, Torres Clavéren laguna baitzen, eta biak errepublikazale eta nazionalistak izanik, bazituzten aparteko hizketa-gaiak; Companysek Kataluniako Errepublika aldarrikatu zuenekoa, esate baterako: “No sé en qué partido político militas, pero te creo profundamente patriota catalán, y por tanto te deseo, como a tus compatriotas, que consigáis cuanto deseéis en estos momentos”(2).

Iparraldeko Taldearen jaiotzak, bestalde, alde izan zuen erakunde berri baten sorrera ere, arkitektoen jarduera profesionala babestera eta arautzera baitzetorren: Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala. Elkargoa, 1930eko uztailaren 30ean sortu zen, Bilbon. Bere kideen lanbide-jarduera arautzeari eta beren eskumenak babesteari ekin zion erakunde berriak, eta, lurralde-delegazioen babesean, areagotu egin ziren elkargokideen arteko harremanak. Gainera, erakundeari esker, garatu eta hedatu egin zen Europatik zetorren lengoaia berria. Sortu eta bi urtera egin zuen bat Olazabalek Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialarekin, baita gogotik inplikatu ere. Izan ere, Elkargoaren Gipuzkoako delegazioko idazkaria izan baitzen 1936komaiatzaren 26tik urriaren 8ra(3).

Nolanahi ere, proiektu arrazionalistak eta modernoak ez ezik, arkitektoek bezeroaren mandatuz egiten baitute betiere lan, baserriak eta euskal estiloaren araberako landa-etxeak egitea ere egokitu zitzaion, hala nola Javier Barcaizteguik eskaturiko etxea, Ziutz baserria Irungo Meaka auzoan, edo eta Kerizpe elkartearentzako frontoia, Hondarribian. HISTORIA |

41


1936ko uda Beste asko bezala, ustekabean harrapatu zuen 1936ko uztailaren 18ko altxamenduak Juan Jose Olazabal. Jakina denez, erreketeak hiru lekutik eraso zuten Gipuzkoa: Beasain, Betelu eta Irundik. Azken herri honetan, udaleko alderdietako ordezkari politikoek Gerra Batzorde bat eratzea erabaki zuten. Antonio Ortega izendatu zuten batzordearen buru, karabineroen tenientea. Hark gidatuta abiatu ziren milizianoak, uztailaren 20an, Bera, Aiako Harria eta Pikoketarantz, matxinatuei bidea ixteko asmoz, Asturiastik eta atzerritik etorririko laguntzaileekin. Lesakako zubian gertatu zen, abuztuko bigarren astean, aurrez aurreko lehen konfrontazioa, eta hilaren 18an hasi zen San Martzialeko gudu odoltsua. Egunak joan ahala,Molaren legionarioen alde jarri zen gudua. Abuztuaren 29an, larunbatarekin, Francoren hegazkinak herritarrentzako esku-paperak jaurtitzen hasi ziren airetik, mehatxu eginez errenditu ezean hiria bonbardatzen hasiko zirela.

Espetxealdia eta erbestea Hala eta guztiz ere, 1937an, arkitektoaren iragan “gorri-separatista” ezaguna zelarik, eta etxeko balkoian ikurrina nola jartzen zuen gogoan, atxilotua eta epaitua izan zen. 1937ko apirileko lehen epaiketan zortea izan zuen, aske utzi baitzuten. Urte bete igaro baino lehen ordea, ofiziozko salaketa militarra iritsi zen, eta epaiaren arabera, argi eta garbi frogatu omen zen “que el procesado, de arraigadas ideas nacionalistas (..) intervino en las elecciones de febrero de 1936 (..) actuó en los primeros tiempos contra el Movimiento”, eta beraz, zigorra merezi zuela. Ondorioz, 30 urteko kartzela zigorra ezarri zioten Olazabali, bai eta jarduera profesionalarekin jarraitzeko debekua ere (4).

Defendatzaileek, jabetuta zer gutxi ziren eta zer arma eskasak zituzten, etsi egin zuten azkenean. Hala, irailaren 3an eta 4an, ehunka familiak ihes egin zuten, ibaia zeharkatuz, Hendaiara edota Donostiara ailegatu nahian. Defendatzaile errepublikano, sozialista eta nazionalista gehienek utzi egin zuten hiria; ez, ordea, miliziano asturiarrek. Haiek, hiria galdu ostean eta Molaren legionarioak iristear zeudelarik, hiriko hainbat etxeri su ematea erabaki zuten, mendeku gisa. Ordu gutxiren buruan, suak erabat harturik zuen Irun. Hiriko alderdirik suntsituena burgesiarena izan zen: Colón etorbidea, Errepublikaren plaza, Kale Nagusia, Eliza kalea, Cipriano Larrañaga kalea eta Aduana kalea. Hormigoi armatuz altxaturiko eraikinak baino ez ziren libratu suntsiketa hartatik: Casinoa eta La Normandie etxea, Olazabalena. Agidanez, Olazabal, armak eskuetan borrokatu ez bazen ere, ahal izan zuen moduan lagundu zion legezko agintaritzari, zaintzak eta bestelako lanak eginez hirian zehar. Azkenean ordea, erreketeak eta Molaren gudarostea hirian sartu eta Irun mendean hartu zutelarik, beste irtenbiderik ezean, haiekin joatea erabaki zuen Olazabalek, San Ignacio Tertzioarekin bat eginez.

42 | Historia

Olazabalek bere buruari egindako karikatura, Ondarretako presondegian. (Iturria: Olazabal, M)


Olazabal Ondarretako presondegian sartu zuten, eta handik denbora batera, Puerto de Santa Mariako presondegian, Cadizen. Azken honi dagokionez, “en la tercera galería del Penal Viejo las celdas estaban ocupadas por personas un tanto distinguidas. Recuerdo en la primera ocupada por el arquitecto irunés Juan José Olazabal y Jauregibeitia (..) por último, en otra celda los burukides Solaun, Alberdi y Martínez de Aguirre” (5).

1968an ateratzea bazegokion ere, 1943rako gelditu zen aske. Akusazio militarrak Hondarribiko udalera jo zuen informazio eske, eta bertako arduradunek Olazabal herrira ez itzultzea hobetsi zuten,gisa horretako jendeak mugatik gertu aurkitzea arriskutsua omen zelakoan (6); are gehiago Ramon anaia Frantzian zelarik. Hala, Puerto de Santamariako presondegitik atera, eta etxera ezin itzulita, Andaluzian gelditzea hartu zuen erabaki; Granadan, hain zuzen ere. Bertan gelditu zen bizitzen,eta bertan jardun zuen arkitekto, behin eskumen profesionala berreskuratuta. Hiriburuan ez ezik, Santa Fe herrian ere jardun zuen, baina erregimenaren estetikari men eginik eta garai bateko lengoaia modernotik aldendurik betiere. Beste askok bezala, frankismoak hain gustuko zuen handi-maundikeriaz betetako estilo historizistarekin egin zuen bat. Granadan bertan hil zen 1972an. Sekula ez zuen ahaztu bere jatorria. Hala zioen bere alabak: “gure aitak asko abesten zuen euskaraz, zoritxarrez anaia eta biok hitz bakan batzuk besterik ez ditugu ikasi” (7).

Kaperaren deskribapen xumea Arizmendik Olazabali eskaturiko kapera, Aialde kaleko etxearen teilatupean kokatzen da. 1935ean jaso zuen mandatua arkitektoak. Garaiko arkitekto askok bezalaxe, gaitasun harrigarria zeukan mandatu bakoitzean zegokion arkitektura-lengoaiari heltzeko. Urte berean La Normandie bezalako lan arrazionalista eta nabarmena proiektatu zuen arkitekto bera, gai zen kapera honi bestelako taxu xume eta barnekoia emateko. Materialei dagokienez, soila da; ez da harririk ageri, ez beirate landurik, ez eta aparteko apaindurarik ere. Gela bat hartzen du kaperak, etxearen ganbaran kokatzen dena: 3,5 metro da zabal, eta 5,5 metro luze. Mutur batean aldarea ageri da, paretak artelazki mehe batez estaliak. Bere erdian, zurezko mahaia, berniz hutsez akabatua, ertzean”Sanc-

tus, Sanctus, Sanctus” hitzak kolore gorriz eta euskal grafiaz landurik, eta bere azpiko aldean, estela batek lagundurik, honako idazkun hau: “Benedictus qui venit in nomine Domini”.

Mahaiaren atzean, horma-hobi baten barnean, erretaula modukoa ageri da, ia batere apaingarririk gabe. Erretaulak puntu erdiko forma biribila hartzen du bere goiko aldean, eta Aita Gure bat ageri du, euskal hizki gorriz berriz ere, latinez idatzia, erdian forjazko gurutze bat ageri duelarik. Aldarearen albo banatan, bi nitxo txiki zabaltzen dira, puntu erdikoak ere bai. Aldarearen albotik dago kaperaren sarrera, zurezko ate batetik egiten dena, eta sarreraren ondoan, buztinezko ponte txiki bat, paretan helduta, bere atzean burdin distiratsuzko gurutze estilizatu bat eta honako izkribu hau daukana, hizki larriz: “Sit fons vivus aqua regenerans unda purificans”.

Kaperaren aurreko aldea, aldarea eta erretaularekin (Iturria: Lekuona, A)

Aldarearen aurrean, meza entzuteko zurezko launa banku edo eserleku, 1,3 metro zabalekoak, bi ilaratan ezarriak eta pasabidea erdian dutelarik, 8 bat lagunentzako tokia eginez. Eserlekuen albo batean, leiho bat ageri da, errezel batekin eta leiho-oholekin itxia, eta ezkerreko paretan, kolore gorriz, honako izkribu hau: “Ez dago zerurako beste biderik, Jesusen bihotza bezelakorik”. Atzeko paretan, aldarearen parean, horma irudi bat, Arantzazuko Ama ageri duena. Kaperaren sabaiak bi isurialde egiten ditu, nahiz eta ez bat etorri Arizmendinea etxearen benetako teilatuarekin. Kaperaren simeHISTORIA |

43


trikotasunari indar emateko asmoz harturiko erabakia da, inondik ere. Sabaiaren gailurra kaperaren ardatzarekin bat dator, eta alboetan ageri diren zurezko bi haberen gainean bermatzen da. Eskaiolazko sabaia, beix kolorekoa ere bai, zurezko listoiz egindako marrazki xume batek konposatua da, eta kaperaren transeptuan edo gurutzaduran, burdinez egindako apaingarri biribila egiten du, grekozko hizkiekin, gurutzeria-arku baten giltzarria gogora ekartzen duena.

Aitzin-solasa Arizmendineko teilatupeko kaperaren balioa ez zaio bere ezaugarri arkitektoniko hutsei zor; haratago doa, izan ere: berau eraiki izana bultzaturiko erabaki eta gogoek, arkitektura soil baten aldeko hautuak, arkitekto arrazionalista baten ariketaren emaitza izanak eta, arkitekto horrek, gerrarik eta gerraosteko diktadurarik izan ezean, egin izango zukeen karreraren balizkotasunak, ematen diote, bere txukuntasunak ez ezik, lekuko izaera estimagarria. Arantza Lekuona, Lauren Etxepare eta Fernando Garcia Nieto

Oharrak (1) Maria Olazabal Valverdek telefonoz kontatua (2017 urtea). (2) Arxiu Col-legi d´Arquitectes de Catalunya

(3) Euskal Herriko Elkargo Ofizialeko idazkariak emandako datua

(4) Archivo Militar de El Ferrol. Gipuzkoa 2318/1937 espedientea. 84 kaxa. (5) Jose Ramon Olazabal Aguinagalde: “Cronicas y testimonio de la guerra civil en Euzkadi” Iñaki Anasagastik bere blogean aipatua, 2016ko urriaren 10ean. (6) Hondarribiko udal artxiboa (7) Maria Olazabalek kontatua Artxibategiak

• Arxiu Col.legi d’Arquitectes de Catalunya

• Arxiu Cotemporani – Ajuntament de Barcelona • Archivo Militar de ElFerrol

• Hondarribiko Udal Artxiboa

• Archivo Municipal de Granada • Irungo Udal Artxiboa Oinarrizko bibliografia • Astrain, Luis; Tejada, Alvaro; Arizmendi Fernando; Briones, José Luis; Azpiri, Ana: Gipuzkoako Arkitektura Gida 1850-1960, Donostia: Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala, 2015. • Domenech Casadevall, Gemma: “Emili Blanch y Josep Claret, dos respuestas ante la acción represora”, in Ibarra, A. (koord.) No es país para jóvenes, Vitoria-Gasteiz: Instituto Valentín Foronda, 2012.

• Etxepare, Lauren; García Nieto, Fernando: Luis Vallet de Montano (1894-1982). Arkitekturaren ertzak eta mugak, Donostia: Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala, 2015. • Muñoz Fernandez, Javier: La arquitectura racionalista en Bilbao (1927-1950). Tradición y modernidad en la época de la máquina. Doktorego Tesia, Euskal Herriko Unibertsitatea, 2011. • Navas, Emilio: Irún en el siglo XX (1900-1936), Donostia: Sociedad Guipuzcoana de ediciones y publicaciones.

• Rankin, Nicholas (2004), Telegram from Guernica, Londres: Faber and Faber. • Solà-Morales, Ignasi: GATEPAC: “Vanguardia arquitectónica y cambio político”, revista A.C., 1975.

44 | Historia


MARIA JOSEFA NICOLAS, nazien kontzentrazio eremuan hildako oiartzuarra Gure istorio hau nazien kontzentrazio eremuetako zenbait informazio gizartearen esku utzi zutenean hasi zen. Jakin-minez, Oiartzungo norbaiten izenik ateratzen ote zen begiratzen hasi ginen eta, hara non, honako hau aurkitu genuen: Nicolas, Maria Josefa, Oiartzunen jaioa 1895eko irailaren 22an, Bordeletik Dachaura deportatua, 1944ko abuztuaren 28an bertara iritsia eta 93.869 zenbakiz tatuatua, zenbait kontzentrazio eremutara bidalia eta azkenik Sachenhausen hila, 1944ko azaroaren 13an.

Gure jakin-mina sortu zuen dokumentua.

HISTORIA |

45


Behin zokomiran hasita, elizako paperetan begiratzen hasi ginen. Nicolas deitura zuen inor ez genuen aurkitu Oiartzungo eliz- liburuetan; baina bai 1895eko irailaren 22an sortutako haur bat: Maria Josefa Sansberro Echeverria, Oiartzungo Berrondo baserrian jaioa.

Azkaineko udaletxera hurbildu ginen, Maria Josefa Sansberro Echeverriaren ezkontza-agiria eskatzeko. Erantzunarekin zur eta lur geratu ginen: Azkainen ez zen Maria Josefa Sansberro Echeverriarik ezkondu. Aldiz, 1918ko uztailaren 30ean Maria Josefa Susperregui, 1894ko urriaren 10ean Oiartzunen sortua, aita Luis Susperregui eta ama Lorenza Echeverria zituena, Nicolas Perul ziburutar zurginarekin ezkondu zela azaltzen da, eta gizonaren deitura hartu ondoren, Maria Josefa Perul bihurtu zela. Zurgina izan arren, une horretan soldadu zegoen I. Mundu Gerran ( 1914-07-14 / 1918-11-11 ). Egun bereko Azkaineko elizako dokumentuan, aldiz, Maria Josefa Sansberro bezala azaltzen da. Beraz, egun berean, udaletxean Susperregui abizenarekin sinatu zuen eta elizan Sansberro deiturarekin.

Berrondo baserria, Maria Josefaren jaiotetxea. Sorozarreta baserriaren aurrez aurre beste magalean. Argazkia Egi Eder baserrira doan bidetik ateratakoa da.

Baina ezustekoak ez ziren hor bukatu. Udaletxeko ezkontzako agiriaren ertz batean, 1931ko urriaren 15ean, 36 urte zituela, Maria Josefa Sansberro Echeverria eta Nicolas Perul banandu egin zirela dioen idatzia aurkitu genuen.

Ama Arantzakoa: Lorenza Echeverria Bereau, 1864ko urriaren 7an jaiotakoa. Aita, Lucio Sansberro Arbelaiz; “expĂłsito de San SebastiĂĄnâ€? dela azaltzen du, hau da, miserikordiakoa. Maria Josefaren erregistro zibileko jaiotze aktan ere datu berdinak azaltzen dira.

Oiartzungo elizako dokumentuak, ordea, beste zirrikitu bat ireki zigun, geure jakin-mina areagotuz: Maria Josefa Sansberro Echeverria Azkainen ezkondu zen, 1918ko uztailaren 30ean.

Maria Josefaren elizako bataio agiria, non ageri den Azkainen ezkondu zela.

46 | Historia

Herriko Etxeko eta elizako ezkontzako dokumentuak, egun berekoak datu ezberdinekin. Ertzeko oharrak ere ikus daitezke.


Ziburuko erregistroan banatze data 1930eko martxoaren 3koa da. 13 bat urtean senar-emazte izan ziren arren, seme- alabarik izan zutenik ez da ageri inon.

Azkainen galdezka genbiltzala, Maria Josefa Sansberro Echeverriaren ahizparen bilobarekin harremanetan jartzeko bidea ireki ziguten. Andre Luberriagak, 24 urtez bertako alkate izanak, jarri gintuen bide horretan. Pello Larrañagak baieztatu zigun bere amatxi Maria Josefaren ahizpa zela. Baina bere amatxi Dominica Susperregui zen eta ez Sansberro. Aitatxi zaharra ere ezagutu zuela, hau da Dominikaren aita, eta ez zela Lucio Sansberro, Luis Susperregui baizik.

Maria Josefaren lehen senarraren bigarren ezkotzako agiria eta lehen ezkontzako banatze data.

Maria Josefaren lehenengo senarra, Nicolas Perul, Ziburun ezkondu zen bigarrenez Maria Mehaxekin, 1936ko irailaren 2an.

Azkaineko Herriko Etxeko dokumentu horretan bertan, 1965eko martxoaren 26an (Maria Josefa kontzentrazio gunean hila zen ordurako) Baionako epaitegiak agindutako zuzenketa bat dago honako gau esanez: Maria Josefa Sansberro zela izen zuzena. 1895eko irailaren 22an sortua eta aita Lucio Sansberro zela eta ez Susperregui. Beraz datuak zuzenduta geratzen dira. Zergatik 1965ean 1944rako hil bazen?

Andre Luberriaga eta bere emazte Martherekin, Azkainen.

Peio Larrañaga, Maria Josefaren ahizpa Dominicaren biloba.

Abizen aldaketa horrek buruhauste handia eman zigun. Ahizpak ziren? Ahizpaordeak? Zerbait ezkutatu nahian ibili ote ziren?

Egia da Maria Josefa Sansberroren elizako bataio-agirian aita “exposito de San Sebastian” zela azaltzen dela. Aldiz, Maria Josefaren gurasoak Arantzan ezkondu zirenean, 1893ko azaroaren 25ean, Lucio “exposito de Lezo” zela azaltzen da, bai elizako paperetan baita erregistro zibileko dokumentuan ere, eta Lezon bizi zela ezkondu aurretik. Abizenaren nahaspila horretan sartuta, eta Pello Larrañaga gure Maria Josefaren sendikoa zen argitu ezinik genbiltzala, beste ezusteko batekin topo egin genuen: 1869ko abenduaren 12an, Lezoko Ardalkuntza goya baserrian, gaur egungo Alarguntza goyan, haurtxo bat agertu zen, gaitzetsa. Hurrengo egunean, abenduaren 13an bataiatu zuten Lezoko elizan Lucio Susperregui izenez. Haur hori adoptatu egin zuten. Sansberro Arbelaiz dira adopzio familiaren abizenak. Uste dugu hortik datorrela HISTORIA |

47


abizen nahasketa hori, eta baita Lucioren urteen inguruan dagoen nahasmena ere.

Izan ere, lehen haurra Errenterian sortu zen, 1894ko uztailaren 27an, Xoxua baserrian, gaur egungo Loinatzenean. Juana Josefa Susperregui Echeverria bezala azaltzen da elizan eta erregistro zibilean. Bigarren haurra jaio zenean, Oiartzunen, Berrondo baserrian, 1895eko irailaren 22an, Maria Josefa Sansberro Echeverria izen-deiturekin azaltzen da, bai elizan eta baita erregistroan ere. Hirugarren seme-alaba sortu zenean, Oiartzunen, Berrondo baserrian, 1897ko urtarrilaren 2an, elizan Jose Ramon Sansberro Echeverria azaltzen da, gainera, “abuelos pro-paternos” ere azaltzen dira, odolekoak ez zirela azpimarratuz, adopziokoak baizik, baina erregistro zibiliean Jose Ramon Susperregui Echeverria azaltzen da.

1894. urteko Oiartzungo erroldan, (urte bukaeran egiten omen ziren erroldak) Berrondon 3 pertsona bizi zirela agertzen da: Luis Susperregui (eta ez Lucio), Lorenza Echeverria eta Juana Josefa Susperregui. Zoritxarrez, 1895. eta 1896. urteetako errolda dokumenturik ez dago. Hurrengoa 1897ko urte amaierakoa da, eta errolda horretan ez dira azaltzen, nahiz eta Maria Josefa (1895-09-22) eta Jose Ramon (1897-01-02) Berrondon jaioak izan.

1894. urteko Oiartzungo errolda agiria.

48 | Historia

1900. urteko abuzturen 19an Dominica Susperregui Echeverria jaio zen, Senperen, Urristicobordan. Beraz, gure istoriako pertsonaia haurra zela joan zen iparraldera bizitzera. Beharbada horrela errazago uler liteke bertan ezkondu izana, baina “Nicolas” abizena nondik zetorkion argitzeko geneukan oraindik 1904. urteko uztailaren 21ean Ignace Susperregui Echeverria jaio zen, Senperen. Oyarcoenea baserrian, gaur egungo Oiercoenean. Aitak eta amak 33 urte dituztela azaltzen du erregistro zibileko dokumentuak, aldiz Dominica jaio zenean, 4 urte lehenago, 32na urte dituztela azaltzen zen.

Haur batentzat hain maiz etxez aldatzea ez zen batere erraza izango.

Andre Luberriagak aipatu zigun berarekin ikasi zuela Uztaritzeko apaizen barnetegian, Lucien Nicolas izeneko saratar batek. San Ignazio lepokoa zela eta biak urte berean jaioak, 1930ean. Sarako udaletxera joan ginen 1930ean sortutako Lucien Nicolasen inguruko datuak aurkituko genituelakoan.

Beste ezuste bat: Pierre “dit” Louis, Nicolas izeneko gizonezko batek, (Pierre zuen izena baina Louis deitzen zioten) San Ignazio lepoko ostatuaren jabe zenak, aurretik Sarako ile -moztaile izanak, 1878ko abuztuaren 18an Uztaritzen sortuak, lekuko bezala aitortzen du, 1930eko maiatzaren 23an “Col de St Ignacen”, haurtxo bat jaiotzen ikusi zuela. Cyrin Lucien izenez inskribatu zuten, abizenik gabe. Sei hilabeteren buruan, 1930eko abenduaren 23an, “Louis” Nicolas-ek, haurra aintzatetsi eta bere abizena eman zion, Nicolas.


1944ko ekainaren 8an, Naziek Britaniar gobernuarentzat, beraz, aliatuentzat lanean ari zen sare bat deuseztatu zuten: Nivelle–Bidasoa. Nazien azken atzaparkadak ziren. Normandiako lehorreratzea, izan ere, 1944ko ekainaren 6an izan zen. Nivelle–Bidasoa sareak ez zituen pilotuak soilik igarotzen Comete sareak bezala. Zibilak ere pasatzen zituzten, eta, batez ere, informazio sare garrantzitsua sortu zuten Britaniar kontsulatuak Donostian zuen zuzendaritzaren hegalpean.

Lucien-en jaiotza agiria eta “Louis” Nicolas-ek semetzat aintzatesten duen agiria.

1938ko urtarrilaren 14an, Maria Josefa Sansberrok haurra semetzat hartu zuen, baina bere ama zenik onartu gabe. Hilabete berean, 12 egunen buruan, ilbeltzaren 26an, Maria Josefa Sansberro Echeverria, 43 urte betetzeko bidean, bera baino 17 urte zaharragoa zen “Louis” Nicolasekin ezkondu zen, eta haren abizena hartu: Maria Josefa Nicolas.

Hogeita hamarren bat atxilotu izan ziren, horien artean sarearen arduraduna, Jean-Louis Duprilh, Donibane Lohizunekoa, Joseph Abeberry, Ziburuko alkatea, eta Leon Lannepouquet, Hendaiako alkatea. Sare hori suntsitzeko izan ziren atxiloketetan eraman zuten alemaniarrek Maria Josefa Nicolas San Ignazio lepotik presondegira, erresistentziako kide izatea leporatuta.

Sarako hilerrian Maria Josefa Sansberro, Mme Nicolas-en omenezko oroitarria.

Maria Josefak Lucien semetzat onartzen duen agiria eta “Louis” Nicolas-ekin ezkontzen deneko agiria.

Maria Josefa Sansberro emakume ausarta eta kementsua izan zela ukatzerik ez dago: 1930. urtean lehen senarrarengandik banandu, San Ignazio lepoko ostatuan bizimodu berri bat hasi, igandeetan soinu-jotzaile bat ekarri eta dantza edo bilera antolatu ostatuan, nahiz eta Sara eta Azkaineko erretore jaunei batere ez gustatu, bigarren aldiz ezkondu, II. Mundu Gerran (1939-1945) abiazioko soldaduak Larrungo gailurrean eta artilleriako soldatuak ostatuan zituela. Izan ere, alemanek haren ostatua okupatu zuten. Beraz, alemanekin ondo moldatzen saiatu behar zuen. Tarte horretan, 1941eko apirilaren 28an alargundu egiten da, 1942. urtean Lucien Uztaritzeko apaiz barneHISTORIA |

49


tegira joaten da. Hori guztia gutxi balitz bezala, pilotuak, zibilak, dokumentuak eta abar pasatzen lagundu zuen preso eraman zuten arte.

Berarekin batera preso eraman zituzten bere lehengusina, amaren anaia Juan Fermin Echeverria eta Carmen Burgeteren alaba, Marie Etcheverria, Saran sortua 1921eko azaroaren 30ean eta baita LeguriakoJoseph Barreneche ere (inguruko baserri bat zen), 1893 abuztuaren 21ean Saran sortua, ostatura laguntzera joaten zena. Azken hori Hersbrucken hil zen, Alemanian. Hirurak gauez eraman zituzten atxilo ostatutik Bordelera.

1944ko ekainaren 28an Bordeletik Alemaniarantz atera zen I.233 zenbakidun trenean sartu zituzten: Joseph Barreneche, Leon Lannepouquet Hendaiako alkatea, Georges Sous, Nivelle–Bidasoa sarea osatzen zuten beste zenbait kiderekin batera. Tren horretan 317 pertsona eraman zituzten, denak gizonezkoak.

“Tren mamua” 1944ko abuztaren 9an atera zen Bordeletik eta 1944ko abuztuaren 28an iritsi zen Dachau-ko kontzentrazio eremura. Patuaren kontua izango da, baina Paris 1944ko abuztuaren 25ean geratu zen aske, gure Maria Josefa Sansberro kontzentrazio eremura iritsi aurretik. Marie Etcheverria, Maria Josefaren lehengusina, gerra amaitu ondoren bizirik itzuli zen Alemaniako kontzentrazio eremutik. 1952an Biarritzen ezkondu zen eta Kanbon hil 2007an.

San Ignazioko ostatua eta kapera Andoitzen Bordako lurretan eraikiak dira, Francisca eta Jean Baptisten sortetxeko lurretan. Anai-arreba horiek Maria Josefa Sansberro, beraientzat Mme. Nicolas, ezagutu zuten, baita Lucien Nicolas ere; azken hori 2008ko abenduaren 27an hil zen St. Martin de Seignaxen. ez zuen ondorengorik izan.

Francisca eta Jean Baptiste Zubelzu, Andoitzeko bordan.

Maria Josefarekin batera San Ignazioko lepotik eraman zuten Joseph Barreneche agertzen den oroitarria.

1944ko uztailaren 3an, I.261 zenbakidun trena, “tren mamua”, atera zen Tolosatik (Okzitania) Bordelerantz. Bordelen tren horretan sartu zituzten Fort du Ha-n atxilo zeuzkatenak. Horien artean zen Maria Josefa Sansberro eta baita bere lehengusina Marie Etcheverria eta Jean Abeberry Ziburuko alkate zena ere.

50 | Historia

Asko nituzke eskertu beharrekoak, baina batez ere eskerrik beroenak: Azkaine, Sara, Senpere eta Oiartzungo udalei, nola ez, hainbat ateren maratilak irekitzen lagundu diguten eta ikerketa honetan giltza izan diren Andre Luberriaga eta bere emazte Martheri ere. Lehenik eta behin beren etxeko ateak ireki zizkiguten eta gero beste hainbat ate zabaltzen lagundu digute. Eskerrik beroena, nola ez, Pello Larrañagari, azkenean bere familian sudurra sartzen utzi baitigu bere “matanta Maddi”-ren historia kontatu ahal izateko. Ezin aipatu gabe utzi Andoitzen Bordako Francisca (1923) eta Jean Baptiste Zubelzu (1927), ilbeltzeko arratsalde hotzetan beren sukalde goxoan hartzen gintuztelako. Guztioi, mila esker. Joxe Mari Mitxelena Cazabon Izarraitz Villaluce Aizpurua


Oiartzungo buruhandi eta erraldoien iragana eta orainaldia

Herria herritarrek egiten dutela esan ohi da askotan. Berezko zentzua du esaldiak, lekuko direnek mantentzen baitituzte ohiko izaeraren jatorrizko zantzuak. Badago beste esaera bat, Denbora berri, ohitura berri dioena. Gai sakona da identitate eta kulturaren eraikuntzaren eta berreraikuntzaren gakoa, zerk mantentzen dituen izaera kolektiboak eta usadiozko hainbat ohitura bizirik, eta nola aldatzen diren, edo, hobeto esanda, gure ekintzen bitartez nola aldatzen

ditugun, etengabean eragile mantenduz. Hainbat adituren hitzek diote, hain zuzen, testuinguru sozialaren parte bihurtzeko, tradizioak etengabe aldatzea ezinbestekoa eta beharrezkoa dela, transmisioaren katetik helarazten diren heinean; hala ez balitz, egungo ekintzekin eta bizimoduarekin bat egingo ez balute, kultura zendu baten aurrean egongo ginatekeela. Kultura, beraz, eraldaketen baitan mantenduko dela bizirik, iraganaren eta orainaldiaren arteko aldibereko elkarrizketan. Etengabean eta inkontzienteki, beraz, “gu� eratzen gaituen hori eraikitzen eta berreraikitzen goaz denboran zehar, bai etxeko eta familiarteko ohiturekin (aitona-amonek taloak

HISTORIA |

51


egiten zituzten modua, egun berezietan elkartzeko grina, hainbat kantaren errepikapena), baita kolektiboki ere (abenduaren 24an atez ate Olentzero deika, Atsolorraren berpiztea sustatuz, San Juan bezperan sua piztuz, Xanistebanetan elkartuz, Intxixu eta Sorginen etorrera eta kuestazioa bizituz, abestuz, ospatuz‌). Zerrendatzen hasterakoan, har daiteke aintzat esperientzia hauek guztiek gure herriko identitate kulturala osatzen dutela, eta, batez ere, bizirik jarraitzen dutela; belaunaldiz belaunaldi tradizioak transmitituz, horiei eutsiz, eta gure garaikoaren testuinguruarekin batuz, eraldatuz, bere eraikuntzan aktiboki parte hartzen dugula, lehenaldiko eta orainaldikoaren iraunkortasun aldakorren geruza guztien testigu. Era berean, esan daiteke batzuetan ez dugula askorik erreparatzen geure herriko kultura eratzen duten ekintza, elementu eta konnotazio horietan, jai-ereduetan, jatorrizko ohituretan, ondare material zein ez-materialean, euren berrinterpretazioaren aberastasunean.

Testuinguru honetan murgilduta, eta herriko historia eta kulturaren parte den atal txiki bat ikusgarri egiteko asmoz, lau haizeetara esatekoa da ospakizun garrantzitsu bat dugula esku artean: Oiartzungo buruhandiek jada 30 urte baino gehiago daramatzate gure artean.

Festak urtero alaitzen dituzten pertsonaia horiek, hamarkadetan zehar euren lekua eginez, irudi sinboliko bat gehiago bihurtu dira gure herrian. Baina, esan bezala, inguratzen gaituzten gorputz horien izaera eta historia oraindik ere ez da oso ezaguna oiartzuarren artean, eta urtekari hau gune ezin hobetzat har daiteke euren nondik norakoak helarazteko. Horretarako, buruhandiak sortu ziren garaiaren testuinguruaren berri emateko, alde batetik, Josu Etxebeste eta Juan Luis Martinezen testigantzak jaso ditugu, iraganetik orainaldira eta orainalditik iraganerako bidaia bat eratuz, euren ibilbidea jaso eta oiartzuarrei ezagutarazteko asmoz.

Buruhandi oiartzuarrak, nola ez, Oiartzunen sortu ziren, 80ko hamarkadaren erdialdera. Diktadura Frankista bortitz eta errepresiboaren ondorioz galdutako identitate kulturala indarberritzeko behar garrantzitsua sumatu zen Euskal Herrian zehar (euskara, dantza, folklorea, musika eta abarren inguruko ekarpenekin);

52 | Historia

Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko eskualdeetan sormenaren aldeko mugimendu polita berpizten hasi zen garai hartan, eta herritarrekin bat egiten zuen jaien giroa sendotu egin zen. Inauterien ingurukoak oroitzen dituzte batez ere Etxebeste eta Martinezek, fantasiaren mundua lantzearekin batera zaldiak, dragoiak eta antzeko figurak sortu baitzituzten. Beste leku batzuetan ikusitakoak berriz interpretatuz, euren moduan birsortuz, zankoak ere eraiki eta haietan ibiltzen ikasi zuten, hainbat herritan galdutako festak (Irun, Orereta, Donostia, Lekeitio‌) alaituz eta orainaldi hartatik berreskuratuz.

Oiartzungo buruhandien kasuan enkargu bat izan zela oroitzen dute elkarrizketatuek, Udalak eskatutako proiektua, aurrekoak nahiko zaharkiturik zeudela eta. Garai hartan bi buruhandi bakarrik omen zeuden Oiartzunen; kartoiz egindakoak, nahiko forma estatikoa zuten, eta oso pisutsuak ziren. Proposamen berria, ordea, beira-zuntza materiala erabiltzea izan zen, buruhandi berriak iraunkorrago egingo baitzituen eta, gainera, arinagoak, eta horrek berrikuntza handia ekarriko zuen auzoz auzo eta jaiz jai lasaitasunez erabili ahal izateko. Interes anitzetatik abiatzen ziren pertsonen taldetxo bat elkartu zen: antzerkiaren, keramikaren, maskaren eta abarren inguruan lan egiten zutenak. Artisautzaren aldeko apustua eginez, buruhandi hauen kasuan, Xabi Garate eta Juan Luis Martinez izan ziren egile aipagarrienak. Josu Etxebeste tartean egon zen, bai, bere etxeko tailerrean landu baitziren egun gure artean dauden figura hauek, baina sasoi hartan antzerki konpainia batekin Madrilera joateko aukera izan zuen, eta, kanpoan egonik, ezin izan zuen prozesuaren parte aktibo izan.

Eskulan nagusia Garaterena izan zela aitortzen dute bi testigantzek, buruhandien marrazkiak hark garatu baitzituen. Asmatutako pertsonaia bakoitzaren karakterizazioarekin batera, euren espresioa, estetika eta izaera sormenez eratu zituen. Pintura lana ere berea izan zen, baina modelaketa, ordea, talde lanean egin zuten, Martinez eta bere artean; nahiko fakzio markatuak eratu zituzten eta, lantzeko zailagoak izan arren, erronkaren barne hartu zuten aurpegien forma eta hutsuneen indarra. Zuntza zanpatzeko eta birrintzeko lan mardula dute irmoki finkaturik oroimenean, modelatzearen ondoreneko lana nahiko errepikakorra baitzen,


buruhandien eraikitze prozesuaren bidean. Oroimenak oroimen, nahiz eta garaiko Udalaren mandatu bat izan, nahiko proiektu librea izan zela gogoratzen dute, askatasunez sortutako piezak izan zirela.

Elkarrizketaren parte, figurak osatzen zihoazen heinean hartzen zuten espazioari buruz ere egiten da aipamenen bat, leku gutxi baitzuten hain proiektu handirako. Hala ere, ilusio handiko lanak izan zirela argi ikusten da euren begietan, iragan hori orainalditik birpasatzen duten heinean. Gertatzen ari zen berpizte kultural horren parte izatea oso esperientzia ederra izan zela diote biek. Nahiz eta dirurik ia ez irabazi horrelako proiektu gehienetan, hausnarketa moduan ondoriotzat hartu zuten gerora, nahiz eta diru irabazirik ez izan, are eta balio gehiago hartzen dutela horrelako eginkizunek, bizibidetzat hartzea zail izan arren behar kultural bati erantzutea apustu ona izango dela beti. 30 urte baino gehiago igaro dira, baina memoriaren sakoneran beti izango dute bizi izandako esperientzia horien berri; haien hitzetan ederra baita hainbeste denboraren ondoren aurretik sortutako elementu horiekin berriz ere topatzea, bizirik jarraitzen dutela antzematea, herritarrei esker Oiartzungo festaren eta izaeraren parte izatea lortu dela ikustea.

Baina, iraganak iragan, gaur egun elementu horiek bizirik mantentzen dituzten dinamika

eta ekintzen berri ematea ere berebizikoa da, orainaldian duten ibilbidearen erakusbidetzat. Horretarako, Oiartzungo Buruhandi eta Erraldoien Konpartsako Aritz Olaziregi eta Agustin Vital-ekin ere egon gara kontu kontari, euren esperientziei eta etorkizuneko asmoei buruz hizketan. Egungo Konpartsa taldeak 4 urte egingo ditu elkarrekin; hasiera batean musikarekin harremanetan dagoen jendea batu zen, erraldoiak dantzan jartzen dituzten dultzaineroak euren artean. Olaziregi eta Vital-en hitzetan, Konpartsaren helburu nagusia, buruhandi zein erraldoiei bizitza eman eta jaiak alaitzeaz gain, herriaren erdigunetik atera eta auzoetan ere euren agerpena sustatzea da. Hala nola, Iturriotz eta Arraguara jaisten hasi dira, hango festen egitarauekin bat eginez, eta, bestalde, herriko saltsa guztietan parte hartzen saiatzen dira; Inude eta Artzainetan, Euskal Jaietan, Gure Esku Dagok landutako Lip-Dup-ean‌ Gutxi ez balitz ere, gogotsu diote leku gehiagotan parte hartzeko proposamen guztiak ongi etorriak direla, eta herritarrei parte hartzera dei egiten diete. Nahiz eta buruhandi eta erraldoien kudeaketa euren esku egon, argi dute pertsonaia horiek Udalarenak direla eta, ondorioz, herritar guztionak. Ideia hori irizpidetzat hartuta, talde ireki baten moduan definitzen dute eurena; beraiek eraman ez arren, prest agertzen dira (norbanako zein taldetxoei) buHISTORIA |

53


ruhandiak eramaten eta erraldoiak dantzatzen erakustera, denon eskuetan jarri eta auzoetan ere egon daitezen.

Konpartsak, beraz, funtzio kultural ederra lantzen du kalean, ondarearen beraren babesari dagokionez. Azken urteetan, hain zuzen ere, era askotako beharrei aurre egin dietela nabarmendu dute Olaziregi eta Vitalek, eta horietako bat izan da erraldoi eta buruhandien materialtasuna ondo zaintze. Erraldoi zaharrek jada 75 urte bete dituzte eta buruhandiek, esan bezala, 30 baino gehiago badituzte; beraz, bazegoen horiek ondo biltzeko premia. Asmo hori gauzatzeko, zorro berri batzuk egin dizkiete eta, Udalarekin harremanetan, leku txukun batean biltzea lortu dute. Gaur egun, FermiĂąenen ditugu ikusgai kaleak alaitzen ez daudenean. Beste hainbat berrikuntzari begira, 3 bat koreografia berri sortu ditu Ekain Susperregik Oiartzungo erraldoiak dantzan jartzeko, eta horietaz gain, izendatu ere egin dituzte; Aitona Esteban alkatea dugu, Kattalin belar-biltzailea, Antton meatzaria eta Joxepa amona.

54 | Historia

Baina, euren hitzetan, oraindik ere erronkak badaude (edo baditugu) etorkizunari begira. Adibidetzat jarri zuten gaur egungo gazteek bals bat bera ere dantzatzen ez dakitela, hainbat ohituraren galera nabaria gertatu dela eta horrek, ezinbestean, erraldoiak dantzatzeko moduan eragin zuzena duela. Bestalde, jaien behinolako ohiturak ere moldatzeko lanean ari dira, emakumeek ere erraldoiak eraman ahal izateko, garrantzizkoa ikusten baitute inolako trabarik gabeko parte-hartzea bultzatzea, jaiak denok berdintasunez dantzatu eta bizi ahal izatea. Helburu hori pixkanaka lortzeko ahalegin guztietan dihardute, adibidez, taldekide eta musikariak egokituz edota erraldoiek duten 33-43 kg-ko pisua inorentzat oztopo ez izateko eta mugak desagerrarazteko. Azken esaldietan konpartsaren etorkizuna bermatzeko kuadrilla gazteen beharra dagoela diote, hurrengo belaunaldiarekin bat egiteko gogoz. Partaidetza berriak sustatzeko, entsegu irekiak antolatu ohi dituzte, beraz, herritarrei gerturatu eta parte hartzeko gonbidapen irekia egin nahi diete urtekari honen bitartez.

Erronkaz erronka, gure erraldoi eta buruhandien esentzia jaiz jai osatzen eta transmititzen ari da, inoiz baino indar handiagoa hartuz. Eredu kolektibo, aktibo eta eraginkorren bitartez, bizirik dihardute, jai eta ekimen bakoitzean gu ere mugimendu beraren parte bihurtuz, iragan eta etorkizunaren arteko orainaldiaren lekuko. Onintza Etxebeste Liras


Ahanzturaren hautsetatik berreskuraturik,

Juan Mari Lekuona eta Roman Irigoien, bi poeta oiartzuar «ama» goresten 1951. urtea du abiapuntu bi olerkari oiartzuar hauen inguruko kontakizun xume honek, garai hartako «Educación y Descanso» erakundeak «amaren» inguruan eratu zuen olerki-konkurtsoan, hain zuzen. Hirurogeita hamar urte inguruko kontuak, beraz... Bada, urte beltz haietan bete-betean geundela, diktadura frankistak euskarari eta euskal kulturari zirrikitutxo bat ireki zien. Eta, arestian aipatutako olerki-konkurtsoari buruz, honelaxe zioen bertan epaimahaikide izan zen Artetxe’tar Joxek (Azpeitia, 1906- Donostia, 1971) Aita Santiago Onaindia karmeldarrari (Amoroto, 1909- Gasteiz, 1996), Donostiatik Amorebietara bidalitako gutunean (1953-VII-4): «...Ona emen Lekuona jaunak [Juan Mari Lekuonak] ekarritako olerkiya. Orain bi urte «Educación y Descanso»k eratutako konkursoan aurreneko saria atera zuan. Lekuona jaunaren illobarena da [Don Manuelena]. Alegia, nai luke zure antologi horretan agertu dedilla. Oso ona deritzait. Konkurso artako jurauko izan nintzalarik, gogoratzen naiz beste olerki punta-puntako batetzaz. Altzako mediku jaunarena. Don E. Arzac Casares, Médico [sic], Alza [sic], oker ez ba nabil, zan, orain esaten ari naizen olerkiaren egillia. [Oker zebilen, bai, idazle azpeitiarra, Roman Irigoien Mitxelena izan baitzen olerkiaren egilea, gure aita eta urte luzez Altzako

Juan Mari Lekuona.

«Roman Irigoien, aita» Imanol Irigoien (Olioa oihal gainean: 1976; 61x50 zm) Argazkia: Xabier Mendarte.

HISTORIA |

55


mediku izan zena, eta ez Arzak jauna, hura ere Altzan bizi eta Pasai Donibanen sendagiletzan ari zena garai haietan.]

Denpora askuan zalantzan ibilli giñan lenengo sariya zeñi emango ote genion. Arzac Casares [Roman Irigoien] onen olerkiya oso ona zan. Sentimentu aundikoa. Iruditzen zait zure antologian agertu biar duela... Artetxe’tar Joxe» (Aita Onaindia. ESKUTITZAK - Euskal Literaturari buruz; 12. orrialdea. Gráficas Bilbao, 1974.)

Plazako Ezkerrenean jaioa, accesita edo aipamen berezia jaso zuena. (Oiartzuar gaztea baino sarikide hoberik ba ote, gure aitarentzat...?) [Hauxe, bide batez, ilobari buruz osabak Aita Onaindiari berari zioena, Lasartetik, beste eskutitz batean (1954-XI-12koan: olerki lehiaketa baino hiru urte geroago, beraz): «...Juan Mari’k berriz —oraindik gaztetxua ere da-ta— ez du ezer argitaldurik, bere olerkiak izan ezik. Orain Erroma’n Doktoratua egiten diardu, eta gero examina emateko prestatu nai lukean gaia, Axular’en Gero du begiz jota»]

Saritutako lanak: lehen saria, Lekuonaren AMA izenburuko poemari; eta accesita, berriz, Irigoienen aipatu NIK ZER EZ EGIN, NIK ZER EZ EMAN…? olerkiari.

R. Irigoienen olerkiaren eskuizkribu-orria.

Aita Onaindiaren eskutitz-liburu honetan bertan (14/15. o.) agertzen da akatsaren zuzenketa, Artetxek hari idatzitako beste gutun batean (1953-IX-21): «...Dana dala, esan nai nizun, ederra egin nuela eta egin degula Altza’ko Casares Arzac [sic: Arzak Kasares ziren haren abizenak] orren izena zuri eramanaz, eta zuk berari eskribituaz. Nere burua nola dagoen... NIK ZER EZ EGIN, [NIK] ZER EZ EMAN...? olerkiaren egillea etzan Casares, Irigoyen Michelena sendagillea baizik. Eskatu nion nere lagun on baten bitartez eta or bere eskuz idatzita olerki benetan xamur ori. Polita ez ba-da ba... Zuk esan gustatzen zaizun edo ez... Artetxe’tar Joxe». Bi oiartzuar, beraz, urte berean lehiaketaren garaile: bata, ondotxoz gazteagoa, apaiztu berria zen Juan Mari Lekuona Berasategi (Oiartzun, 1927- Donostia, 2005), Donibane kalean jaioa eta artean Erroman doktoregua egiten ziharduena, lehiaketaren irabazlea, eta bestea, berriz, Altzan medikuntzan ari zen Roman Irigoien Mitxelena (Oiartzun, 1904- Altza, 1978),

56 | Historia

Eta, eskaera aintzat hartuz, J. Artetxeren gomendiozko gutunei esker agertu ziren, zorionez, bi oiartzuarren olerkiak, bata bestearen ondoren, Aita Xanti Onaindiaren Milla euskal-olerki eder liburu -bilduma ezagunean (Karmeldar Idaztiak. Larrea–Amorebieta, Bizkaia. 1954).

Hitz hauexek idatzi zituen J. M. Lekuona apaizari buruz Aita Onaindiak, sarrera gisa, bere antologian (1072-1073 o.): «JUAN MARI LEKUONA, Apaiza. Oiartzun’go seme, an bai zan jaio 1927’ko azaroaren 11’an. Oraintsu amaituak ditu apaiz-ikaskizunak, Gasteiz’ko Apaiz Ikastetxe Nagusian. Gaur Erroma’n aurkitzen da Irakasletzakoa egin naita; ortarako eskatzen dan itzaldia osotzeko gure Axular aundiaren «Gero» dau begiz jorik. Oraindik gaztetxo, ez yaku olerkari makala agertzen, azken urteotan jasotako sariak diñozkuenez». Ez zuen kale egin, inondik ere, gure Aita karmeldarrak bere iragarpenarekin... izan ere, euskal poeta ospetsu, erreferentziala esan genezake, bilakatuko zen gerora Juan Mari Lekuona, denok dakigun lez. Eta sarrerako beste hitz hauek, ostera, gure aitaren olerkiari buruz (1076 o.): «ERROMAN IRIGOIEN. Altzako sendagille jator onek be ez dausku erbal adi-erazten bere biotz ondo piña. Ez dogu oraindik ezagun euskal-saillean, baiña neurtitz onetan ezti ulert-errez ta txukun agiri da. Beraz, onelako lan goxoak egiteko ba-dau zura, ta zura euki ezkero, lanabasak egin al. Begiz ugari»..


Idazle entzutetsua izanik, luze eta zabal aritu izan dira adituak Juan Mari Lekuonaren poetikaren inguruan hedabide zein liburuetan, euskal literaturari egin dion ekarpena aztertuz. Eskura ditugu denok haren obrari buruzko argitalpenak. Ezer berririk gehitzerik ez gure aldetik eta bere horretan utziko dugu, bada, Juan Mariren olerkigintzari buruzko azalpen xume hau.

Apalagoa izanik, ostera, gure aitaren olerkigintzari —lehiaketara aurkeztu zuen olerkiari, bereziki— eskainiko dizkiot hurrengo lerrotxo hauek.

Olerkariak ezagutzerik izan ez zuen bere amari —bi urte baino ez zituela hil zitzaion— bihotz sentiberaz eskainitako olerkia duzue NIK ZER EZ EGIN, NIK ZER EZ EMAN…?. «Sentimentu aundikoa», Artetxeren hitzetan. Etxean ditugu gordeta bi gutun Don Manuel Lekuona (Oiartzun, 1894-1987) herritar adiskide ospetsuak —Juan Mariren osabak— gure aitari zuzenduak eta 1950. urtean Lasartetik Altzara bidaliak, non, dakigun bezala, ezkutatuta egon baitzen apaiz oiartzuarra gerra garaian, Ama Brigiden Komentuan (1950-II-6koa da, bata, eta 1950-V-16koa, bigarrena). Aitaren olerki -sorta bati buruzko hainbat iritzi aurkitzen dira bi gutun horietan: «Liriko jatorra da bertso oiek egin dituana. Liriko jatorra»; «Benetakoak, txantxarik gabeak»; «Bere seme-alabak bezain kutun ditu bere bertsoak», idazten zioen Romani, besteak beste, lehenengo gutunean. «Ariari segitzen portitza zara oso, Roman»; «Ongitxo sentittuak... Eta naiko trinko», zioen bigarren eskutitzean.

Gaur egungora etorriz, pozgarria izan zaigu Iñaki Zubeldia (Ikaztegieta, 1945) euskal idazleak gure aitaren olerki hau bere Ama ipuin-liburuxkan (Giltza, 2006; 9. o.) erabilia izana, 2006. urtean, ipuinaren sarrera osagarri gisa edo, baita Zubeldiak berak gaztelerara itzulitako «Mamá» liburuxkan ere. (Olerki eder bat izenburuarekin ematen dio hasiera ipuinari Romanen olerkiaren zatirik handiena bertan islatuz. «Bai polita olerkia! Niri asko gustatzen zait...», dio ipuineko Beatriz izeneko neskatoak. «—Ikusi, Beatriz, olerki hau. Oso ederra da», diotsa, bere aldetik, Alex nebak arrebari. «Lehenengo aldiz irakurri nuenean negarrez hasi nintzen eta Alexek ere negar egin zuen nirekin batera» irakur daiteke ipuinaren hasieran. Beatriz eta Alex, ipuineko anai-arreba protagonistei ere haur zirela hil zitzaien ama, bizitzan Romani

gertatu zitzaion bezala. Eta gure aitaren olerkiaren hitzokin ematen dio amaiera I. Zubeldiak ipuin liburuari: “Baina hala ere... «Amaren laztan batengatik, nik / zer ez egin, zer ez eman...?»”.) Eta aukera-aukeran datorkigu Iñaki berak bere irakasle lanari buruz gutun batean azaltzen zidan harako pasartetxo hura: Ni ere olerkari izeneko arloan, honako lantxoa jartzen omen zien bere ikasleei: «Irakurri eta irakaslearen laguntzaz azter ezazu nolako olerki dotorea eta sentimentuz betea egin zion Erroman Irigoienek bere ama-zanari». Benetan hitz hunkigarriak guretzat Iñakirenak.

Aita Onaindiak berak argitaratu zituen R. Irigoienen beste zenbait olerki gehiago ere «Olerti» aldizkarian, 1960ko hamarkadaren lehen erdialdean. Oiartzun urtekari honetan ere argitaratu ohi zituen hainbat olerki. (Argitaratutako lan hauez gain, argitaratu gabe ere utzi zuen olerki bildumatxo bat, bere seme-alabok etxean gordeta duguna.) Ezin aipatu gabe utzi bi urte inguru igaro zituela Ondarretako espetxean, gerra garaian, non poesia lanak idatzi zituen, erromantzeak eta sonetoak (hauek ere argitaratu gabe direnak), gaztelaniaz derrigorrez, jakina.

Eta bai J. Artetxeri eta bai A. Onaindiari, baita, aldi berean, I. Zubeldiari ere, agertzen diegun eskertza hau, Aitor Arana idazleari (Legazpi, 1963) ere luzatu nahi genioke bidenabar, bere Oscar Wilde euskaraz. 1927-2007 liburuan (Hiria, 2007; 23-35 o.) gure aitaren Gizaundi berekoia izeneko olerki luzea jasotzeagatik, zeina O. Wilderen ipuin baten (The Selfish Giant) euskarazko egokitzapena baita, gure aitak, hitz neurtuz, 1948an burutu zuena. [O. Wilderen ipuin honen euskarazko itzulpen bat ere agertzen da, hain zuzen, A. Aranaren liburu honetan, Erraldoi berekoia izenburuz, Koldo Mitxelenak 1954an idatzi zuena —57-63 o.—. Aranaren azterketa lan honi esker jakiterik izan dugu Wilderen ipuin eder bera jorratzen aritu zirela, garai bertsuan, bizitzan lagun izan ziren biak: bata, oiartzuarra, hitz neurtuz, ipuina euskarara egokitzen, eta bestea, errenteriarra, euskarara itzultzen.] Eta, eskertza atalari amaiera emanez, ezin aipatu gabe utzi Iñaki Zabaleta oiartzuar musikaria, oraintsu, gure aitaren olerki honen lehen ahapaldiari musika jartzeagatik: gure eskerrik beroena, Iñaki. Eta jarraian, lehenik, Juan Mari Lekuonaren olerki saritua; honelaxe dio (1075-1076 o.):

HISTORIA |

57


AMA Ama dut nik amets urruti-miñean, utsarte bezela biotz muin-muñean... Zenbatez gogora ene maitalea, Jaungoikozko andre bizi-erazlea! Iñoiz gu biok bat izanak bait-gera —alaxe egin nuan bizitzan sarrera: errai-erraietan txertuz ezarririk— ez bait nintzan nigan, zugan mentu baizik... Jaunak egindako amazko seaska! An bai nik lo gozo, ta zuk ni besarka! Jaio-ta bularra xurgatuko nizun; artean odola —zure odol gorri— nizun xurgakizun...

Eta ondoren, Roman Irigoienena, lehiaketan aipamen berezia lortu zuena (1076-1077 o.):

Nik zer ez egin, nik zer ez eman...?

Moldea, amarena; amarena ore; ni naizen guzti au orla dut nik zure: —orla, zure argi nere ninietan, zure parra-murritz nere irrietan— amak ezarririk, maitasun-legean, laztan eten gabez sabel epelean. Igurtzi sarkorra, erraietan estu; orduko laztana etzait neri oztu... Ezur eta mami biok ain loturik, Jauna bakarrik nun —Jaun iraun-azlea— lotuagorik nik...

Gero... oe txurian miñez gure ama, kulunkaz seaska, pozik etxe dana... Esna nintzan noizpait mundura. An, alboan, aurpegi eder bat irripar gozoan... Ama zan. Geroztik, banaturik gaude; bañan gogoz-gogo beti alkar-kide. Itzal bizi batek argi soin oneri —amaren itzalak beti argi neri—;

muin-muiñetako indar —maitasun ernakor— berak begiz-begi, xamur, barnean sor. Oraindik gogoan aren len-esanak, biotzetik jaulki-txera ta laztanak. Xamur —ona bear-ta— biotz ondoan igurtzi sarkorrez, eraltzen ninduan; berak gizon-antzo indartu ni lerden, berak —zeru-bide— sendotu Sinismen... Odolez amari loturik ba’nago, gogoz eta oldez ainbat lotuago. Amari begira —amaren begira— nork ez biotz aundi? Iñor bada-ta, ama Jaunaren iduri!

Amaren ametsa urruti miñean... Ez daukat urruti. Emen: muin-muñean.

58 | Historia

Partitura Hitzak: Roman Irigoien (olerkiaren 1. ahapaldia; 1951) Doinua: Iñaki Zabaleta (2018)


Nik zer ez egin, nik zer ez eman...?

I

Aurtxo txiki bat nintzala Jauna Ama zerura eraman, Ta zenbat maite nindun, tama Jakiterik ez det izan. Itz eder, xamur, kuttunik bada «Ama» lenendik lurrean. Seaskan asi ta il arteraño, Gora-bera guzietan, Danok bere izen goxoa beti Ezpain eta biotzetan: Estu-aldian laguntza eske, Pozgarri zorionean. Nik ere ba-nun maite ninduna. Bere irudirik ez nigan... Amaren laztan bategatik, nik Zer ez egin, zer ez eman...? II

Irakasle ta lagun... —ama zer Ez, bizitzako bidean?—: Zenbat otoitz ta kontu ikasiak Bere altzo epelean... Lenengo aldiz Jauna hartu bear, Eta an ama aldamenean —Geroko musu hura jasota Dago oraindik biotzean—. Egundo aztu litezke, etxetik Erbestetu bearrean Amaren malko ta besarkada Ta «agurrak» ate aurrean...? Amaren babes goxoa gabe Azi nintzan, illun-pean... Amaren ipui bategatik, nik Zer ez egin, zer ez eman...?

III

Ama oraindik bizi dutenak Etxeratzen diranean, Zenbat naigabe uzten dituzte Bera atean ikustean... Ezagutu-ta, hil ba’zaiote... Gaizki diot, nere ustean Ezagutu dan ama egundo Iltzen ez da semeagan: Biotzez deitzen diotela, antxe Aurkezten da bat-batetan, Ta len bezela laguntzen die Neke ta poz-aldietan. Nik zerura arte ezin ikusi... Zer ustasun bitartean! Zu ikustearren, ene ama, nik Zer ez egin, zer ez eman...? IV

Seme ta alaba kutun-kutunak: Aurrak zeraten artean Jakiterik ez dezute zenbat Ontasun dagon amagan. Nik ere ez orain arte askorik Nerea nolakoa zan. Orain bai, orain zuen amatxo Zuekin dabillenean, Begiak argi ta arpegia alai Musuka ta jolasean, Seaska aurrean egun eta gau Sukarrak menderatzean... Pixka-banaka ikasia det Zenbat maitatzen ninduan. Ama luzaro dezazuten, nik Zer ez egin, zer ez eman...? (1951eko abendua)

Hortxe dituzu, irakurle, denboraren ahanzturatik atereak, bi olerkari oiartzuarron lantxo hunkigarriak, bakoitzak bere «amari» amaigabezko maitasunez eskainiak. Ziur baino ziurrago nago zuk ere, bi poematxo hauek irakurtzean, bizirik edo hilik duzun zeure amaren irudi kuttuna izango duzula oroimenean eta bihotzean! Izan ere, Romanek olerkian zioen bezala: “Itz eder, xamur, kuttunik bada, «Ama» lenendik lurrean”.

Imanol Irigoien Aranberri

HISTORIA |

59


Oiartzungo bertsolarien kantaera denboran zehar Manuel Lekuona Etxabegurenek (1894-1987) zioen, bertsolariak ez duela inoiz bertsorik errezitatzen, beti kantuz inprobisatzen duela; eta beraz, okerra litzatekeela hitzen azterketa soila egitea, musika kontuan izan gabe1. Joanito Dorronsorok ere gauza bera zioen Bertso Doinutegiaren sarreran: hitzaren kirol nazionalak, hitz kantatua denez, musikaren arloa bete-betean hartzen duela2. Bertsozale eta musikari naizen aldetik, bertso-doinuei buruzko ikerketa egitea nuen aspaldi buruan, baina pixkanaka konturatu nintzen, bertsotarako aukeratzen den doinua bezain garrantzitsua (edo garrantzitsuagoa) dela, doinu batean edo bestean bertsoa nola ematen den. Kantaera interesatzen zait, bertso baten komunikatzeko gaitasuna haren menpe dagoelako. Kontua ez da ahots “ona” edukitzea, ahotsa nola erabiltzen den eta hitzak sortzerakoan doinuarekin nola jolasten den baizik. Kantaera, komunikaziorako funtsezkoa izateaz aparte, bertsolariaren ezaugarri bereizgarria ere bada. Kantuan hasi orduko berehala antzematen diogu hau ala bestea ari den, ahotsarengatik ez ezik, kantatzeko moduarengatik.

XXI. mendean sartu garen honetan, gure bizimoduari (eta beraz ahozko jardunari) eragiten dioten aldaketa asko eman dira. Gure bizitzaren teknologizazioa eta digitalizazioa, hezkuntza formalaren zabalpena, bertso munduaren instituzionalizazioa eta komunikabideetarako saltoa… Hauek guztiek kantaeran ondoriorik izan ote dute?

Ikerketa lanaren nondik norakoak 2017. urtetik hona Oiartzungo belaunaldi desberdinetako 6 bertsolariren kantaera aztertzen aritu naiz, Mikel Laboa Katedrak emandako laguntzarekin. Nire asmoa argia zen: bertsola1 Lekuona Echabeguren, 1927, 704-705. 2 Dorronsoro, 1995, 9.

60 | Historia

rien kantaeran eman diren aldaketak aztertzea. Horretarako, herri bat edo ingurune zehatz bat aukeratu beharra nuen. Soinuenean-Herri Musikaren Txokoan lanean nabilenez, eta Oiartzunek bertsolari zerrenda luzea zuela ikusita, nire lana Oiartzunen kokatzea erabaki nuen. Herrian jaio eta hazitako bertsolariak bilatu nituen, plazetan eta txapelketetan ibiliak. Musika analisirako ere, gutxieneko grabazio kopurua zehaztu nuen. Azkenerako, baldintza hauek betetzen zituztenen artean, niretzat adierazgarriak ziren 6 aukeratu nituen: Jose Joakin Mitxelena Agirrezabala, Jose Luis Lekuona Garaiar Lexoti, Koxme Lizaso Lekuona, Joanito Mitxelena Andueza, Arkaitz Oiartzabal Agirre Xamoa eta Alaia Martin Etxebeste. Analisiarekin hasi aurretik, Oiartzuni eta bertako bertsolariei buruzko informazioa bildu nuen, garai bakoitza ongi ezagutzeko. Auspoa bildumako ale mordoxka, joan diren hamarkadetako udalaren urtekariak, Lekuonatarren idatziak, Bertso Asteari buruzko liburuxkak… horiek eta beste asko irakurri nituen, bai eta disfrutatu ere.

Segidan, behar nituen grabazioen bila abiatu nintzen. Bertsozale Elkartearen laguntzarekin behar hainbeste lortu, eta gainera Jose Kruz Ezeiza Kaxkaren bidez Giriziaren grabazio bilduma aberatsaren berri izan nuen (zoritxarrez oraindik digitalizatu gabe dagoena: badago hor etorkizunerako lana!). Bildutakoa transkribatu eta analizatzeari ekin nion, eta lan honetan ari nintzela, ezaugarri desberdinei arreta jarri nien. Segidan aurkeztuko dizkizuet entzundako bertsoetatik ateratako ondorio batzuk.

Mendebaldartutako intonazioa Hasteko, intonazioan aldaketak nabaritu ditut. Intonazioak kantatzen diren noten altuerari egiten dio erreferentzia. Jose Joakin Mitxelenak eta Lexotik kantatzerakoan oso intonazio librea zuten; pianoko tekletan ez dauden notak egi-


ten zituzten, erdibidekoak ere deituak3. Gainera, maiorraren eta minorraren artean jolasean zebiltzan, ezin zen garbi esan zerabilten eskala bata edo bestea zenik. Zehaztugabetasun hau nagusiki bi doinutan antzeman dut: Lazkao Txikik “Ispiluari” botatako bertsoen doinuan (Komeni zaigun ixtoria bat A moduan jasoa), eta Mikel Laboaren “Ihes betea zilegi balitz” doinuan (Elizan sartu ziradenian edo Salbatoreko Ermitan izenez ere ezaguna). Biak ala biak Oiartzunen ezagunak direla esango nuke, bertsolari hauek dezente erabiltzen zituztenez gero.

Arkaitz Oiartzabal Xamoarentzat, badira halako doinu batzuk, gaur egun (maiorrean edo minorrean) definituta kantatzen badira ere, belarrietan erdibidean gelditu zaizkionak. Grabazio zaharrek ez diote belarrira hain arraro ematen4. Hala ere, definiziorako joera aipatzen du, entzuten ditugun ereduak eta bertso-saioak dagoeneko kantaera zahar haietatik urrun daudelako. Hain zuzen ere, Alaia Martini Lexotiren eta J.J.Mitxelenaren grabazio hauek “arrotzak” egiten zaizkio, bere erreferente nagusiek ez dutelako inoiz horrela kantatu5. Mitxelenak eta Lexotik ez bezala, beste laurek (Koxmek, Joanitok, Xamoak eta Alaiak) mendebaldeko sistemara moldatutako kantaera darabilte: pianoaren tekletatik eta tonu eta tonu-erdi konkretu horietatik askoz ere gertuago daude, berdin-tenperatutako intonazioa6 erabiltzen dute. Denboraren joanarekin, bertsolarien intonazioa mendebaldartu egin dela esan genezake, beraz. Hau zergatik gertatu da? Nagusiki, irratia eta musika grabatua dira honen erantzule. Lehen musika egin egiten zen (gehienetan, ahots hutsez kantatuta), eta orain jarri egiten dugu askotan, entzuteko (eta gehien-gehiena instrumentuz lagunduta)7. Gure belarriak eta gure gustua modu horretara “afinatuta” dagoen musikara egokitu dira, guk geuk ere doinuak horrela emateraino (soinu-tresnarik gabe ari garenean ere!).

3 Intonazio neutroari edo erdibidekoari buruz gehiago jakiteko, Agustin Mendizabalen lanak kontsulta daitezke.

Horrez gain, ikasketa-prozesuek ere eragina izan dute: doinu bat kantaera zaharra darabiltenen ahotik ikasten badugu, kutsu hori ere transmitituko zaigu akaso. Aldiz, Xabier Leteren edo Anje Duhalderen disko batetik, bertso-eskolatik, edota jada kantaera finkatuagoa darabilten bertsolariengandik ikasita, ez ditugu doinu batek izan litzakeen zehaztugabetasun horiek jasoko. Puntu honetan esan beharreko azkena zera da: herri-bertsolaririk edo kantari zaharrik entzuten baduzue, eta zuen ustez “desafinatzen” ari badira, edo doinu bat maiorrean edo minorrean ematen ari diren dudatan bazabiltzate, baliteke oraindik ere erdibideko kantaera haren arrastoak izatea. Kantaera mota hau desagertze bidean dagoela esan beharra dago, baina oraindik ere entzun dezakegu. Erne, beraz!

Abiadan beherakada Tempoa edo abiada aztertzea ez da beti erraza izaten, lehengo eta oraingo bertsolariek ez dutelako beti doinu berdinetan kantatu, eta doinu bakoitzak nolabait bere “tempoa” duela esan baitezakegu (ezin dira Mutil koxkor bat itsuaurreko eta Habanera konparatu, bigarrena jeneralean polikiago ematen baita). Hala ere, doinu berdinean aztertu ahal izan ditudan adibideetan, abiadura orokorrak behera egin duela nabari da. Elkarrizketatu ditudan bertsolariak honekin bat datoz; saio-motaren arabera bereizketa egiten dute, hala ere (ez da berdin egiten txapelketan, plazan edo otordu batean). Txapelketen eragina bistakoa da: kameren eta epaileen aurrean (nahita edo nahigabe) tentuz aritzen dira, eta ondorioz, polikiago kantatzen dute. Gai konplexuek, neurri luzeek, puntu guztiak esanahiz jantzi beharrak… abiada pausatuagoa eskatzen dute. Alaia Martinen arabera, garai batean baino errima landuagoak eta bertso teknikoagoak egiten dira, eta moteltzea perfekzioaren bila ibiltze horren ondorio izan liteke. Bere esanetan, txapelketetan bertsoen iraupena neurtu eta epaitzea ez legoke gaizki, nahiz eta ebaluatzeko zaila izan daitekeen.

4 2018-04-10ko elkarrizketan aipatua.

5 2018-04-25eko elkarrizketan aipatua

6 Sistema honek zortziduna edo oktaba 12 tonu-erdi berdinetan banatzen du. 7 David Byrne, 2012, 81.

HISTORIA |

61


Hankamotzak eta hankaluzeak desagertzea J. J. Mitxelena eta Lexotiren grabazioetan hankamotz eta hankaluze asko topatu ditut, hortik aurrerakoetan ez, ordea. Garai batean horretarako ohitura handiagoa zegoela esan dezakegu, baina gaur egun bertsogintzan neurriaren zehaztasunak hartu duen garrantzia dela eta, horrelakoak ia guztiz desagertu dira. Xamoak esan zidan, lehenago poto egingo zuela, hankaluzea baino. Esteban Martiarenak esana da, 2007an Herri Musikaren Txokoan bertsolaritzari eskainitako jardunaldietan, lehen hankamotza ezkutatzeko erritmoarekin jolastea bertutea zela, eta orain, aldiz, akatsa8. Gorgoritorik ez, vibratorik apenas Grupeto deituriko apaindurak (doinua apaintzeko erabiltzen diren notatxo azkarren multzoak) pixkanaka desagertzen joan dira. Joanito Mitxelenaren belaunaldira bitarte egiten dituzte nik aztertutako bertsolariek, baina Xamoak eta Alaiak jadanik ez. Xamoaren aitak (Luis Oiartzabal Xamoa) denek ulertuko duzuen gorgorito izenez deitu zien, eta Arkaitz semearen arabera, aitak asko erabiltzen ditu. Horien desagertzea gustu aldaketa batekin lotua egon liteke; gaur egun entzuten dugun musika gehienak ez du halakorik. Ez dugu horrelakorik egiteko ohiturarik, eta orduan “atera ere ez zaizkigu ateratzen”, Xamoaren esanetan. Hala ere, hari ez omen diote belarrira itsusi ematen. Alaia Martinek aipatu zidanez, ez ditu bereziki gustuko.

Vibratoak9 ere behera egin du, bereziki Xamoarengan eta Alaiarengan. Mikrofonoaren hedapenak azal dezake bilakaera hau: ahots hutsez kantatu behar zen garaietan, ahotsa bibratzeak entzungarritasuna ematen zuen. Akustikoki frogatua dagoen kontua da, vibratoa areto handietan entzuleen gainetik entzuna izateko erabili izan dela historian zehar. Funtzio horrez gain, kantua edertzearena legoke; gaur egun gehien entzuten den musikan, baina, ez dago vibratoaren arrastorik. Hortaz, arraroa litzateke bertsolari gazteek hau erabiltzea.

8 Beltran, 2007, 55.

9 Vibratoa (“dardara” edo “astindua”) tonuan ematen den gorabehera (oro har) azkarra eta (nahiko) txikia da.

62 | Historia

Arnasaldien ugaritzea Badirudi bertso barruan etenaldi edo arnasaldiak egiteko joera lehen baino ohikoagoa dela. Bertsolari zaharren grabazioak entzunda (Txirritaren grabazio historikoa, edota Zepairenak), antzeman dezakegu bertsoa ia-ia etenik gabe eta kolpe batean ematen zutela, hasi eta buka, abiada nahiko egonkorrean, gainera. Joanito Dorronsorok bertso hasieran karreratxo bat egiten zutela ere aipatzen zuen10. Nik aztertutako bertsolariek, aldiz, bertsoaren etena deitzen duguna markatzen dute, puntu bakoitzaren bukaeran arnasa hartuz, eta batzuetan lerro bukaeretan ere.

Alaiak, gainera, esaldien barruko hitzen artean ere isiluneak egiten dituela sumatu dut, maiz esanahiari lagunduz, baina aurrekoengan nabaritu ez dudan moduan. Esaldiak puntuaren bukaeran bukatu ordez, puntuaren barruan amaitu eta hasteko ohiturari enkabalgamendu izena ematen zaio, Xamoak eta Alaiak esan didatenez. Alaiak horrelakoak egitea gustuko du, eta oro har arnasaldi horiek “koma” modura uler daitezkeela dio. Honek estilo aldaketa bat dakar; lehen esperoko ez zen lekuan arnasaldia entzutea, alegia. Bertsolari zaharrek agian neurri aldetik egindako akatsak “disimulatzeko” kantatzen zuten kolpe batean; beharbada, ahots-potentzia harekin etenik gabe kantatzea ere errazagoa izango zen11. Gaur egungo arnasaldiak estilo kontua direla dirudi, eta ez ezinaren ondorio.

Ahots kolore desberdinak Aipatu berri dugun mikrofonoaren etorrerak, ahots kolore berriak edo tinbre desberdinak ere ekarri ditu bertsolaritzara. Lehen entzuna izateko tinbre mota jakin batekin kantatu beharra zegoen. Zepairen ahotsa adibide ona da; batzuek nasala, gogorra, metalikoa esan izan diote. Joanito Mitxelenak gogorarazi zidan garai batean balkoitik ahots hutsez bertsotan egiten zela. Gerora, borobilago kantatzeko joera nagusitu da (pentsa dezagun, esate baterako, Koxme Lizasorengan). Hau, esan bezala, baldintza materialekin (mikrofonoarekin) zein gustuarekin lotua legoke. Bertso mundutik haratago, musika estudioetan grabaturiko musika entzuten badugu, eta kantariren bat edo talderen bat bereziki gustuko badugu, horien kantaerak ere gugan eragina izango du, noski. 10 Dorronsoro, 1995, 21.

11 Ideia hau ere Xamoarekin izandako elkarrizketan jaso nuen. Eskerrik asko!


Azken ondorio batzuk Ezaugarri konkretuak alde batera utzita, kanturako gaitasun orokorrari buruzko pare bat kontu ekarri nahi nituzke. Batetik, aditu ezberdinek aipatu dutenez, lehengo bertsolariek asteroko mezetan kantatzen ikasten zuten12. Elizara joateko ohitura hori galdu delarik, etxeari eta herriko beste guneei begiratu beharko genieke. Baserri eta etxe-gune tradizionaletan, familia handiak bizi ziren garaian, sehaska-kanta, sutondoko kontu eta lan-bileretako kanturik ez zen faltako. Gaur egun kanturako momentu horiek, gehien gehienean, desagertu direla esan dezakegu. Taberna eta sagardotegiei dagokionez, Mariano Ostolaizek elkarrizketa batean honakoa zioen: “Orain ostatuan bertsotan ezin egin, soziedadera behar”13. Joanito Mitxelenak ere taberna eta sagardotegietan bertso giroaren gainbehera nabari du14. Orduan? Eskolan, bertso-eskolan, musika klaseetan, abesbatzan eta lagun-giroan oraindik ere abesten bada ere, hausnartu beharreko kontua dugu hau. Kantuari denbora eskainita, gure kanturako gaitasunak eta gozamenak gora egingo dute, dudarik gabe.

Kantaerari lotua dagoen beste aldaketa bat aipatzekotan, doinu kopuruak nabarmen gora egin duela azpimarratuko nuke. Manuel Lekuonak duela 70 urte Oiartzunen sei bertso doinu erabiltzen zirela zioen15. Nik aztertutako grabazioetan, Lexotik 7 doinutan kantatzen du. Gaur egungo bertsolariak, ordea, doinu eta neurri askotan trebatuta daude; ez dute haiek aspertu nahi, ezta entzuleak aspertzerik nahi ere. Beti zerbait berria eskaini behar horrek bertsolariei eta bertsozaleei eragiten die. Txapelketetarako neurri desberdinetako doinuak lantzea eta doinu berriak plazaratzea normala da orain, eta modak moda, doinutegia etengabe berritzen ari da. Honek hainbat galdera pausatzera garamatza: Zer da doinu bat ezagutzea edo menperatzea? Zenbat denbora (hilabete, urte) behar da, doinu bat ontzeko eta honi benetako etekina ateratzeko? Denera zenbat doinu menpera ditzakegu? Zenbat doinutan aritu gaitezke eroso? Hausnartzeko puntu interesgarriak dira hauek, nire ustez.

Azkenik, doinuekin aldaerak edo bariazioak egiteko joera behera doala sumatu dut. Pixkanaka melodiak finkatzen edo definitzen doazela, hori da nire susmoa. Juan Mari Beltranek zioen, partitura bat edo grabazio bat momentu bateko kantaldi edo joaldi baten argazki bat besterik ez dela16. Kantari berak biharamunean edo minutu batzuk beranduago desberdin emango digu doinu bera. Gaur egun, grabazioek kantu bat behin eta berriz “berdin” erreproduzitzeko aukera ematen digute. Bertsio “bakar” hau aldiro kontsulta dezakegu, imitatzeko eta “ongi ikasteko”. Baina ongi ikaste horretan, gure aldaera propioa egitea ez al zaigu ahazten? Xelebrea da, baina musikaren izaera iragankorra, grabaketen finkotasun horrekin kontraesanean dago. Gaztetatik grabaziorik ezagutu ez zuten bertsolariek eta kantariek, derrigor, nahigabe ia, belarriz ikasi eta bakoitzak bere modura emango zuten doinua. Gainera, doinu gutxi jakinda eta hauek bizitza guztian zehar erabilita, aldaerarik egiten ez bazuten, hura asperdura! Bertsolariek beti naturalki bariatzera joko dute, baina ezin ukatu joera hau lehen indartsuagoa zenik.

Agurrak eta eskerrak Ikerketa lanean bildutako ondorio desberdinak txukun azaltzen saiatu naiz, bertsolarien kantaeran eman diren aldaketa batzuk seinalatzeko. Azken finean, kantaeraren garrantzia azpimarratzea zen nire helburua, eta joera batzuk aipatzea eta ulertzea. Bertsozaleak seguru kontu hauen eta beste batzuen jakitun zirela; intuizio horiei hitzak jartzeko eta guztia ordenatzeko ahalegina egin dut, besterik gabe. Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkiet Laboa Katedrari, Bertsozale Elkarteari, Soinueneari, Oiartzungo bertsolariei eta bertsozaleei, eskaini didaten laguntzarengatik, eta Oiartzungo Udalari artikulu hau argitaratzeko aukera emateagatik. Jarrai dezazuela Oiartzunen kantuan eta bertsotan, datozen belaunaldietan ere!

itziar navarro

12 Joanito Dorronsorok 1995an Argian emandako elkarrizketan hori aipatzen du. Anjel Mari Peñagarikanok 2015-11-22ko Hitzetik Hortzeran berdina zioen, “bere belaunaldikoek elizan ikasi zutela kantatzen”. 13 Camino, 1995, 25.

14 2018-05-17ko elkarrizketan aipatua. 15 Literatura oral vasca (1978), 59-64.

16 Beltran, 2007, 34.

HISTORIA |

63


• Camino, I. Gaur egun ostatuan ezin bertsotan hasi (Mariano Ostolaizi elkarrizketa). Argia, 1985: 25-27. Sarean: http:// www.argia.eus/argia-astekaria/1068/ gaur-egun-ostatuan-ezin-bertsotan-hasi?ids=argia-astekaria/1068/gaur-egun-ostatuan-ezin-bertsotan-hasi. • Dorronsoro, J. (1995). Bertso Doinutegia. 4 ale. Donostia: Euskal Herriko Bertsolari Elkartea.

• Lekuona Echabeguren, M. (1927). Métrica vasca: la métrica del “Cantar de Perucho” y de “Nere andrea” o “Kaiku”. Revista Internacional de los Estudios Vascos = Revue Internationale des Etudes Basques (18), 704-709.

• Lekuona, M. (1978). Literatura oral vasca. Tolosa: Librería de Difusión Técnica.

• Mendizabal, A. (2009). Berdabioren bertso-doinuen inguruan: musika eta prosodia uztartuz. Iker 23, 321-350. Bilbo: Euskaltzaindia. Sarean: http:// www.euskaltzaindia.eus/dok/ikerbilduma/73437.pdf.

• Mendizabal, A. (2015). Musikaren esanahiak, Iparraldeko herri-kantaera tradizionala eta intonazio neutroa (I eta II). Euskonews 697-8. Sarean: http:// w w w. e u s ko n e ws . c o m / 0 6 9 7 z b k / gaia69703eu.html; http://www.euskonews.com/0698zbk/gaia69803eu. html. • Mendizabal, A. (2017). Iparraldeko herri-kantaera tradizionala. Intonazio neutro edo erdibidekoa. [Argitaratu gabea] • Mendizabal, A. (2017b). Hau leku aittorra! Oiartzun haraneko kanta eta bertso zahar bilduma berria. Oiartzun: Oiartzungo Udala.

64 | Historia

“oiartzungo udala”

joxe luix lekuona “Lexoti” “oiartzungo udala”

• Byrne, D. (2012). How music works. Edinburgh: Canongate.

koxme lizaso “xdz-ALBERTO ELOSEGI”

• Beltran, J. M. (2007). Herri Musikaren I. Jardunaldiak. Herri musika-Bertsolaritza. Oiartzun: Herri Musikaren Txokoa.

joxe joakin mitxelena

“ITZIAR NAVARRO IBAÑEZ”

Artikulu honetan aipatutako iturriak:

Juanito Mitxelena andueza

[Doinuen intonazioari buruz]: “Mitxelenak-eta hala jasoko zuten, eta gero hala eman”. “Lehen tabernetan bertso giro gehiago izaten zen”. “Batzuetan bertsoari entzuteko grazia hori joaten zaio, mantsoegi bada”.


Jose Mari Irastortza “Larraxabal”

“ITZIAR NAVARRO IBAÑEZ”

“Ttiki-ttikitatik izan dut kantatzeko eta bertsotan aritzeko afizioa”. [Apaindurei buruz]: “Oraingo eskoletan horiek denak eliminatuak egongo dira, holako gauzak ez dituzte ibiliko, musika hori, ez dute luzatuko. Baina doinuari edo musikari ematen dio… Doinuak berak eramaten zaitu”.

Luis Oiartzabal “Xamoa” [Bertsoaz ari delarik]: “Ematen badiozu doinu polit bat, eta doinuari ateratzen badiozu atera behar diozun etekina…”. “Esan izan didate, nahiz besteak bertso hobea egin, «hik kantatzen duken eran, ikaragarri janzten duk» ”. “Uste dut ahotsa dominatzen dudala”. [Kanpoan bertsoak kantatu izan dituen aldiez hizketan]: “Han ez zen mikrofono beharrik”. Arkaitz Oiartzabal “Xamoa” “Kontuan hartu doinuekin pentsatzen dugula”.

“Bertsozale elkartea”

“Zortziko txikian ziria dago, eta hori ezin da belozidade erregularrean sartu, lagundu behar diozu kantakerarekin”. “Guk kontrola badaukagu, baina potentziarik ez. […] Belaunaldien artean egoten dira gauzak transmititzen direnak eta beste batzuk ez. […] Gure bertute bihurtu dugu baju kantatzea, eta matizak-eta.” “Bertsolari badenaren eta ez denaren arteko aldea, sumatzen da berehala kantakeran, bertsoa entzun gabe ere. Melodia entzutearekin, nola ari zaren plazaratzen, konturatzen zara zenbat ordu eskaini dizkiozun horri”. Alaia Martin

“Bertsozale elkartea”

“Doinu bat egokituz eta kantaeraren bitartez, zure egiten duzu. Zapata zure neurrira egitea bezala da”. “Doinu batzuetan etxean sentitzen naiz, eta beste batzuetan bueno, hemen nago alkilerrean, minutu baterako, baina ez da nirea hau”. “Bertsokeretan eta kantakeretan aniztasuna dago; dibertsifikatu egin dira. Badira klasikoak (Unai Agirre, Iker Zubeldia), kantatuagoak (Uxue Alberdi, Amets Arzallus), tinbre berezia dutenak (Maialen Lujanbio), ahozkoagoak edo hizketatik gertuago daudenak (Xabier Silveira, Haritz Casabal)… Nire ustez, bertsolaritzak zaindu behar du oreka hori.”

HISTORIA |

65


XL bihotz bat Imajinatu dezaket haur bat Landetxeko herri-baserri batean korrika. Baratzara begira. Udaberriak landareei egiten diena besteren belarrietan egitea desiratzen.

Oiartzunen jaio bazen ere, bestelako Oiartzun batean jaio zen Xabier Lete. Haur hark bertsoak entzun nahi zituenean plazara joan eta Basarri, Xalbador eta Uztapide entzuten zituen. Xabier, galtza motzetan egongo zen, liluratuta, bertsolariei begira eta lehenengo ilaratan izango ziren Lekuonatarrak.

Ez ziren samurrak izan beretzat Oiartzungo eskolan eta La Sallen maisuei entzuten pasa beharreko orduak... asperdura urteak izan ziren haiek. Nork entzun dezake besterena norberak esateko hainbeste duenean? Beranduago, Tarragonara joan zen goi-mailako ikasketak egitera. Asko ikasi zuten bizitzaz, antzerkiaz eta literaturaz, baina ikasketak amaitu gabe itzuli zen bertatik, ideiaz kargatutako motxila batekin. Sortzailearen patrikak bi zulo izaki, Pasaiako fabrikan borrokatu zuen altzairu artean. Giza-aberetuta sentitzen zen, ordea. Produkzioa eta sormena uztartzen saiatu zen. Bata egin bestea egin ahal izateko. Soldata liburu bihurtzen zuen hilabete amaieran, eta begietatik sartutako hizki bakoitza burutik, bihotzetik eta eskutik igaro ondoren paperera itzultzen zuen. Euskal Herriko poeta handienetako bat bihurtu zen ohartzerako.

Behin, Julen Lekuonak bilera batera joan zedin proposatu zion. Sortzaile talde bat osatzen ari ziren antza eta kantariak bazituzten arren poetak behar omen zituzten euskal kantagintzari hitzak jartzeko. Konpromiso politikoagatik ekin zion besteentzat letrak idazteari, eta laster topatu zuen bere lekua. Euskal kulturaren malefizioa puskatu nahi zuen talde hartan bizitza guztirako sorginduko zuen Lurdes ezagutu zuen.

66 | Historia

Artzeren, Irigarayren eta Leteren letrek gorputz hartzen zuten Laboaren, Iriondoren, Lertxundiren... ahotan eta euskaldunok iruditeria eta hiztegi bateratu bat izaten hasi ginen. Modu konprometituan, zentsuraren eta zentzuaren kable estu hartan ekilibrioak eginaz, poesiak bere funtziorik behinena bete zuen garai hartan.

Segurako jaialdi batean Benito gaixotu eta Letek bere ordezko lekua bete zuen lehen aldiz. Artzek egunean bertan profetizatu zuen ahots zakar harekin sekulako arrakasta izango zuela oholtza gaineko animalia hark. Hortik aurrerako pasarteak, Ez Dok Amairuren hurrengo urteak, ezagunak dira guztientzat. Arrakastaren eztiak eta ozpinak taldea zatitu zuten gero; bitan hasieran, banakako taldetan ondoren. Lete eta Iriondo bikote bana-ezina ziren ordurako, musikan eta proiektuetan. Garai oparoak izan ziren; kantak baino gehiago himnoak idazteko urteak.

Bizitzako urterik korapilatsuenak etorri ziren 80ko hamarkadan. Kulturak astindu bat behar zuen, eta hori postu politikoetatik egiteko eskaintza heldu zitzaion. Astindua berak jasoko zuen, ordea. Euskal Herri maitea ezin zaitut maite. Eta korapilatu zitzaion tristura hesteetan. Oihartzun gutxiagoko urteak izan ziren hurrengoak. Bestaldean kokatu zuen gaixotasunak. Musikari eta letrei eskainitako urteak. Kanpoari baino barruari gehiago begiratzeko urteak. Elurrez bete zitzaion bizarra Bianditz abenduko egun seinalatuek janzten duten gisan. Ez zuen izutu negu hurbilak, bazekien-eta irauten duela orainak ere geroan. Horregatik iraun du eta biziraungo bere ondareak gure herrian.

Jon Martin-Etxebeste


ALDEGUNA ELKARTEAK

50 urte

1968ko urtarrilaren 17an ireki zituen ateak Arragua auzoko Aldeguna Elkarteak. Ez da erraza duela 50 urteko kontuak ondo gogoratzea, baina Aldeguna Elkartean sorreratik gaur arte (1968-2018) bertan bazkide izan diren zenbaiten testigantzak jaso ondoren, badugu zer kontatua. Horrela hasi zaigu kontatzen sortzaileetako bat; “Centro de Actividades Sociales Aldeguna” izenarekin hasi ginen; gerora, “Aldeguna Gizarte Ekintzen Elkartea” aldatu zen eta horrela jarraitzen du gaur egun.

Urtarrilaren 17an ateak ireki aurretik lan handia egin behar izan zen; elkarte gisa funtzionatzeko; beharrezko eskaerak egin eta ez zen lehenengoan baimena lortu. Estatutuak egin eta ez omen zuten balio; lokala aurkeztu eta omen zuen balio; beste hau ere derrigorrezkoa da... Zenbat oztopo! Azkenean jarri genituen jarri beharrekoak esan ziguten bezala eta hasi ginen Elkarte bezala funtzionatzen.

Hala ere, gogoa, nahia eta beharra aurretik jarri eta baimen guztiak lortu arte ez zuten etsi.

Gu ez gara salbuespen, garai haietan beste elkarte askoren antzera ibili ginen. Estatutuak, lokalak, zergatiak, zertarako, eta abar. Askok esango dute “gu ere horrela ibili ginen...-adierazi dute.

Lokala, auzoko lagun batekin tratua egin eta ukuilu batean antolatu genuen, 60m2 inguru zituen. Hamar urte egin genituen lokal horretan. Ondoren, lokal horretatik oso gertu etxe berri bat egin zen (Ganboxa etxea) eta han hartu genuen lokal berria. Honek 400m2 inguru ditu eta orduz geroztik lasaiago ibiltzen gara.

Auzoko beharrei irtenbidea emateko sortu zen batik bat, beste gauzen artean... errepideak, kaleko argiak, zaborren kudeaketa eta beste hainbat eta hainbat behar.

Elkartetik auzoko jendearen esku lanaz baliatu ginen, auzolanean egin zen dena, baina Udaletxeari ere laguntza eskatu beharrean aurkitu ginen eta eskatutako laguntza hori jaso zen, noski. Zaborren gaia aipatu dugunez, honi haria jarraituko diogu oso “ikusgarria” baitzen nola ibiltzen ginen zaborrarekin auzoan:

Nonahi egiten ziren zabor pilak. Pila nabarmenena nola egiten zen? Ba, gaur egun ez dagoen zubi batetik behera botatzen ziren eta HISTORIA |

67


usain, zomorro, eta beste gauza asko sortzen zen bertan. Ez zen herrian zabor bilketa zerbitzurik eta eztabaida batzuen ondoren, Udaletik kamioi bat bidali ziguten eta auzolanean hustu zen zabortegia. Orduz geroztik, Oiartzungo herri osoan dago zabor bilketa zerbitzua.

Borondatea bazegoen gauza asko egiteko, baina borondatea bakarra ez zen nahikoa. Eskasiarik handiena “xoxak” ziren eta berehala bazkide bila hasi ginen. Lehenengo gastuak batzordeak aurreratutako diruarekin egin ziren, gero taberna ttiki bat jarri genuen eta bazkideen kuotarekin mantendu izan dugu Aldeguna Elkartea. 1978. urtean bazkide izateko adina 18 urtetan jarri zen eta auzoko Gazte Taldea sartu zen Aldeguna elkartean. Inflexio puntua izan zen orduan eta elkartearen funtzionamendu egokirako batzordeetan antolatzea erabaki zen ofizialki, eta lehendik zeuden batzordeak berrantolatu eta beharrezko ziren batzorde berriak sortu ziren; kirola, kultura, truk, jaiak, hirigintza… urteetan osatzen joan ziren eta pixkanaka gazte talde hori elkarte eta auzoko ekintzaz arduratu zen, aurreko bazkideen laguntzaz noski.

Emakumezkoen lantaldea hasieratik oso zabala izan da. Auzoko emakume askok hartu zuten parte elkartean eta elkartearen eta auzoaren izenean auzotarrentzat lanean, halaxe azaldu digute.

Agrupación Madres de Familia izenarekin hasi ziren. Auzoan zeuden beharrak asetzeko lanetan hasi ziren; eguneroko lanetarako laguntza behar zuten familiei laguntza emanez gehienean. Emakume askoren izenak atera dira tartean, baina denenak gogoratzea zaila egiten da... Elkartean egiten hasi ziren lanen artean, astean behin garbiketa lanak egitearena zen eta urteak aurrera joan ahala sortzen ziren beharrei erantzunez beti, jarduera berriak egiteko planetan hasi ziren.

Horietako lantaldetako kide batzuen testigantzak jaso ditugu eta zer egiten zuten eta nola azaldu dute.

- Emakumeen taldea: Aipatu beharra dago (garai haietan ez baitzen hain arrunta), lehenengo egunetik izan dutela emakumeek Aldeguna Elkarteko bazkide izateko aukera. Hasiera-hasieratik emakumeak ez bazeuden ere, oso denbora gutxira hasi ziren bazkide izaten. Horiek egiten zituzten ekimenen artean esanguratsuenetakoa auzoko familien beharrak asetzen saiatzea zen.

Aldeguna Elkarteansortu eta handik urte etera gutxi gorabehera egin ziren bazkide lehenengo emakumeak (hasieratik zuten aukera, baina ordura arte ez ziren egin). 12 izan ziren lehenengo egin ziren emakume bazkideak. Feli Garaño (lehenengo emakume bazkideetako bat) eta Maite Gezala (geroago bazkide egin zen emakumeetako bat) gaur egun bazkide diren bi emakume dira. Agrupación Madres de Familiak egindako lanei eta beste lan berri batzuei jarraipena eman zietenetakoen artean zeuden. Zer dela eta egin zineten Aldeguna Elkarteko bazkide?

Feli: Aldeguna sortu zenerako 3. haurraren esperoan nengoen eta lan asko nuen etxean ere, baina egia da auzoan ilusio handia zegoela erronka berriei aurre egiteko betiere auzolanean.

68 | Historia


Oreretara ere joan ginen, Ereintzak antolatzen duen Gabon kanta txapelketara eta lehenengo saria ekarri genuen urteren batean.

Maite: Ni ezkongaia nintzen eta gaztea, gauza berrietarako gogotsu eta ilusio handiarekin. Feli eta biok Arraguako parrokian sartuak ginen dotrina ematen eta Joxe apaizarekin batera (hau ere bazkide zen Elkartean) proposamen berriak egiten hasi ginen. Aurreko Agrupación Madres de Familiak hasitako lanei jarraitu zieten eta baita proposamen berriak sartu ere:

Diru bilketak (auzoan beharra zutenei laguntzeko), psikologiako hitzaldiak, haurdun zeudenei hitzaldiak eta laguntza, gimnasia, haur zainketa, sukaldaritza, Gabonetako kanpaina (opari bilketa, Olentzero, kabalgata…)…

Feli eta Maite hasi dira garai hartako gertaerak kontatzen eta gogoratu dituzte bat edo beste, barre algara ederrak ere egin dituzte zenbait gertaera gogoratuz. Tartean argazki zaharrak ere bildu dituzte eta haiei begira, zenbat oroitzapen etorri zaizkien... Emakumeek egindako lana ederra izan da eta orain ere halaxe jarraitzen du. Urteak pasa ahala, testigua pasatzen joan da belaunaldi batetik bestera. Agrupación Madres de Familia izenarekin hasi ziren eta 50 urteren ondoren, “Aldegunako Emakumeak” izenarekin jarraitzen dute.

“Aldegunako emakumeak” izenarekin 1997. urtean hasi ziren, aurretik esan dugun bezala, belaunaldi aldaketak ematen joan dira 50 urte hauetan; familia, adina, bazkide berrien sarrera….arrazoiak ezberdinak izan dira, baina emakumeen parte hartzea ez da gelditu. Aldegunan emakume bazkide gehiago baldin badira ere, gaur egun 11 emakume dira Aldegunako emakumeak taldean. HISTORIA |

69


– Jubilatuen taldea: Merienda, bazkari eta ibilaldiak antolatuz.

– Kultura taldea: Euskara ikasi nahi zuenari klaseak ematen ziren ikasturtean zehar, Gabonetan Olentzero, Diostesalbe, Erregeetako kabalgata antolatzen genuen. Marrazki eta margo lehiaketa ere egin zen urte batzuetan. Gai ezberdinetako hitzaldiak: Alkoholismoa, Sokorrismoa, Oiartzugo historia, Sukaldaritza... Informatika gela bat ere izan genuen urte batzuetan. Gaur egun arte, hasiera batean emakume taldeak egiten zituen lanak egiten jarraitu zuten. Egia da auzotarren beharrak aldatzen joan direla eta honekin batera zer eginak ere bai. Gaur egun zer lan egiten duzue?

Auzoko jaietan parte hartzen dugu; bazkaria prestatzen ditugu jai ezberdinetarako; jubilatuen bazkaria, auzoko jaietako bazkaria, bazkide eguneko bazkaria eta auzoko jaietako txokolatada. Hala ere, Elkarteak antolatzen dituen ekintzetan gure laguntza behar badute, beti prest azaltzen gara egin behar denerako.

Nola ikusten duzue emakume taldearen etorkizuna Aldegunan? Gero eta emakume gutxiago dago Elkartean, hau da, belaunaldi berriari sartzea kostatzen ari zaio. Badaude emakume gazte bazkideak baina ez dira asko. Gizartea aldatzen doan heinean, belaunaldi berrien lehentasunak ere aldatzen doaz. Noiz arte jarraituko duzue zeregin hauekin? Ez gara horretan pentsatzen jarri; gogoa, ilusioa eta giro ona dugu gure artean eta osasunak eta gorputzak laguntzen edo uzten digun bitartean jarraituko dugu. Bistan da AgrupaciĂłn Madres de Familiatik hasi eta gaur arte pasa diren emakumeek lan handia egin dutela Elkartean, Elkartearentzat, Auzoan eta Auzoarentzat baita Auzotarrentzat ere.

70 | Historia

Festak: Auzoko jaiak Aldeguna Elkarteak antolatzen ditu, Xanistebanak antolatzeko taldean han izaten gara. Xanistebanetan 25 urtez Urkabeko erromeria antolatu genuen (egun osoko programa Urkabe mendian). Gainera, ganadu erakusketak, truk txapelketak, danborradak, karrozak, gaztetxoen fandango eta arin arin txapelketa‌ eta noski gaur egun oraindik ere jarraitzen du Aldeguna Elkarteak Xanistebanetako jai batzordeko kide izaten eta jaien programan parte hartzen, eta ahal duen bitartean jarraituko du gainera. Oreretako Euskaldarrak elkarteak antolatzen duen muestra gastronomican parte hartzen dugu, eta handik ere baditugu sariak ekarriak.


Kirolak: Campeonato de futbol vasco navarro delakoarekin hasi zen martxan batzorde hau. 1975. urtean, Luis Mari Ezponda y Kepa Ibargoyen ComisiĂłn deportiva moduan hasi ziren eta urte askoan aritu ziren lanean talde horretako kideak. Futbol txapelketa bikaina antolatu zuten urteetan zehar, anbulatorio ondoan zegoen grabillazko zelaian. Asteburuero-asteburuero giro aparta sortzen zen futbol zelaiaren inguruan.

1999. urteko maiatzaren 23an, auzoko frontoia inauguratu zen eta bertan hasi ziren pala partidak antolatzen. Gaur egun, auzoko jaietan antolatzen dituzte gaztetxoen pilota partidak bertan. Urte askotan zehar, auzoko jaietan bizikleta lasterketa ere egiten zuten auzoan zehar.

Kepa Ibargoyen eta Luis Mari Ezponda aipatu ditugu hasieran, horiek izan baitziren hasieran batzorde horren sortzaileak, baina aipatu behar da beraiekin batera 13 kideko lantaldea aritu dela urte askotan lanean aipatutako txapelketa eta bestelako lanetan ere. Aldeguna Elkartetik eta Arragua auzotik, gure esker ona adierazi nahi diogu lantalde honetan lanean aritutako kide bakoitzari.

1980. urtean, auzoko lehen futbol txapelketa jarri zuten martxan. “Orduko aldagelak, orain auzoko farmazia dagoen lokalean izan genituen eta dutxetan ur hotzarekin eta mangera batekin�, adierazi digu Kepa Ibargoyenek.

1985. urtean aldagela berriak inauguratu ziren eta orduko txapelketa 32 talderen parte hartzearekin hasi zen. 1987. urtean astero-astero, urdaiazpikoaren zozketa egiten hasi ziren. Astero zozketatzen zuten auzotarren artean urdaiazpiko bat.

1991. urtean, zozketa haiekin bildutako xoxekin eta Udalari eskatutako materialarekin, auzoko teniseko joko zelaia, saskibaloi zelaia eta patinetean ibiltzeko pista egin zituzten. 1999-2000 azken futbol txapelketa antolatu zen.

Gaur egun, ez du lantalde gisa funtzionatzen, baina auzoko jaietan edo bestelako egun puntualetan auzoan kirolaren inguruan zerbait egin behar baldin bada, beti prest azaltzen dira antolatzeko.

-Hirigintza: Hirurogeiko hamarkadatik aurrera Arragua auzoa goitik behera aldatu da eta Aldeguna Elkarteak barru-arrutik bizi izan du aldaketa horren prozesua. Garai hartan egin ziren goiko aldean bi familiako etxeak, Lartzabal poligonoa, bere dorre eta guzti. Autopista ere bai, eta horrek bai izan zuela Arraguan eragina. Nondik pasako zen eta zer txikizio ekarriko zituen. Gaur egun hor dago eta nahiko onartua, baina garai hartan kezka asko sortua eta Arragua auzoan onura baino kalte gehiago egin zuen. Beti izan dira kezkak aurrera eraman nahi izan dituzten proiektuekin. Gaur egun anbulatorioa dagoen inguruan egin nahi zituzten etxe bizitza pilarekin, topoko geltokia berritu zenean, Ertzaintzaren kuartela egin zenean, eta abar. Aldeguna Elkartea, zerbait gertatzen denean edo zerbait egin behar denean, beti prest izan da antolatzeko edo laguntzeko. 50 urte hauetan, Arragua auzoan eta Oiartzungo herrian, Aldeguna Elkarteak egin duen guztiarekin ez zuen asmatuko, baina beste askorekin asmatu duela bistan da.

HISTORIA |

71


Eskerrak eman behar zaizkie sortzaileei, emakumeei eta bidean gaur artean lanean etengabe Elkartearen alde eta Elkartearentzat baita Auzoarentzat ere aritu diren eta ari diren norbanakoei. Bakoitzari, beraz, banan-banan ESKERRIK ASKO!!!

Aldeguna elkarteak, 50 urte hauetan, borondate onaz gain, beste gauza asko jarri ditu Arragua auzoan eta Oiartzungo herrian, eta orain arte bezala bide horretatik jarraituko du. Urteak aurrera doazen heinean, zoritxarrez bidean joan zaizkigu auzotar eta elkartetar izandako asko ere, haien artean sortzaile izandakoak ere bai. Denei besarkada eta muxu handi bana bidaltzen diegu Elkartetik, dauden lekuan daudela.

Hasieran adierazi da 50 urteko ibilbidea eta sorrera gogoratzea ez dela lan erraza izan. Hainbat testigantza biltzeko aukera izan dugu eta horien artean sortzaileetako baten testigantza.

Beraz, eskerrik asko Mikel Bergaretxeri (sortzailetako bat eta gaur egun oraindik bazkide izaten jarraitzen duena), Aldeguna Elkartearen hasierak nolakoak izan ziren gogoratzen laguntzeagatik. Aldeguna Elkarteak belaunaldi aldaketa asko izan ditu eta denen arteko elkarlana izan da bizirik irauten lagundu duena. Aurrerantzean ere halaxe jarraitu dezala.

Alaitz Bergaretxe Gezala Aldeguna Elkarteko bazkidea

72 | Historia

Noiz arte? Etorkizunak esango du


Aldeguna Elkartea

50 urte

argazkitan

HISTORIA |

73


74 | Historia


Aldeguna Elkartea

50 urte

HISTORIA |

75


‘Alaken’, Gabon-kanta ala bertso satirikoak? Koxme Lizaso oiartzuarra zena, bertsolari bikaina izateaz gain, tradizioz jasotako ondarearen iraunarazle sutsua ere bazen. Ezaguna da euskara egokiarekiko bere kezka, eta baita Errenteriako Urtezahar ilunabarrean urte bakar batean huts egin gabe koplari aritzeko hartu zuen erantzukizuna ere, hiru hamarkadatan zehar.

Hain ezaguna ez dena, agian, kanta zaharrekiko zuen atxikimendua izango da. Bere alaba Mirari eta Ireneri esker –Amaia Cardonaren bitartekaritzaz-, bi kanta xahar ikasi ditugu, ez da denbora asko; horiek Hau leku aittorra! liburuan agertu nituen iaz. Orain Alakien, alakien kantari buruz jardungo gara. Oroit dezagun Koxmeren alabek berritutakoa1: Alakien, alakien alakien eta sunbaile responde la Mikela Xunba Jesus, Maria ta Jose. Doinu jostari honetan hain zuzen:

1 Mendizabal , A. (2017), Hau leku aittorra! Oiartzun haraneko bertso eta kanta zahar bilduma berria. Oiartzungo Udala.

76 | Historia


Horretan Txirritaren pareko ageri zaigu Lizaso, “bertso zarretan asko zekian” jakinarazten baitigu Antonio Zavalak, Auspoaren Sail Nagusiko bere alean, 236. orrian. Segidan, ilobak bertsolari handiari ikasitako kanta zahar honen berri ematen digu, osabak kontentu eta pozik zegoan aldietan kantatzen omen zuena2: Nere andreak badirudi

Nere andreak badirudi

gauzik onen guziya,

zaku gaizki josiya:

zaku gaizki josiya;

beretzako gordetzen du astelenetan neretzako sardin begi gorriya; alaken alaken,

alaken eta txunbailen,

erresponde la Mikela Txunba, Jesús, María y José.

zaku gaizki josiya,

nere andreak badirudi

aragi gordiña badauka, eltzian egosirik ez; alaken alaken,

alaken eta txunbailen,

erresponde la Mikela Txunba, Jesús, María y José.

Doinua, hauxe:

2 J. M. Olaizola Txilikuk ere honi buruz idatzi zuen Urola-Kostako Hitzan, 2018ko otsailaren 22an, “Alaken” artikuluan.

HISTORIA |

77


Berehalaxe konturatzen gara Koxmerena Txirritaren kantaren errepika edo iztribiloa dela, eta aldi berean denok ezagutzen dugun Alaken, alakenen hasiera ere bai; doinuen artean ere, badago lotura urrun bat (ikus geroago). Ezaguna da Imanol Urbietak eman zuela ezagutzera ezohikoa suertatzen den Gabon-kanta hau, 1957an; Andoni Egañak Txilikuri kontatu zionez3, sari eta guzti. Geroztik, ikastoletatik hasita eta noranahi beranduago, Euskal Herriko txoko guztietara zabaldu da: Alaken, alaken, ala pikula tun paire, errespunde la pikula tunpa Jesus Maria Jainkoa zen. (bis)

Adiskideok! Ikusi duzue zelai horietan artzaia, artzai txiki, artzai handi, artzai mutur leuna. Alaken, alaken...

Lo leri lelo,goxo dek goxo, neguan etxe txokoa. (bis) Gaur jaio da, gaur, Jesus Haurtxoa. Lo leri lelo, hiru errege izar baten arrastoan. Lo leri lelo, tranka, trankatran, hirurak zaldiz badoaz. Alaken, alaken..

Baina Imanol Urbietak lau haizetara hedatu baino lehenagotik bazuen ibilbide bat kanta honek: Aita Donostiak jasoa baitzuen, bi aldaeratan gainera: Hazparnen (1935ean) eta Larresoron (1941ean)4. Biak antzekoak izan arren, bigarren hau da gaur egun guztiok ezagutzen duguna, ia hitzez hitz eta notaz nota; Urbietaren kantak, hala ere, bigarren zati bat ere badu (“Lo leri lelo…”), hitzez eta doinuz ezberdina, segur aski bere luma joritik aterea. Baina benetan al da hau bere sorreratik Gabon-kanta bat? Begira ditzagun Oxtikenekoak elkarteak argitaratutako Senpereko Kanta zahar bilduma 19992009 CD ederrak. Bigarrenean Pierrot Bordak 2001ean kantatutako harribitxi hau topatuko dugu5:

3 Ikus honen aurreko oin oharra. Halaber, ikus eta entzun ETBko Tumatxak, 2013/12/22ko saioan eta Euskadi Irratiko Amaraunaren 2016/01/06ko saioan. Iratzederren (1920-2008) testu batetik berak asmatua ere badela badio, baina ikusiko dugun bezala, gehienez ere kantaren bigarren zatiari buruz ariko litzateke, lehena herrikoia baitzen aurreragotik. 4 Donostia, J. A. (1994), CancioneroVasco I. Donostia: Eusko Ikaskuntza. 78 eta 78 (1) zenbakiak dira, hurrenez-hurren. Hazparnekoa, 1935eko Gure Herria aldizkariaren 6. alean argitaratua zuen Deux Noëls izenarekin, Verbum caro factum estekin batera. 5 Neronek etzundakotik traskribatua. CDaren liburuxkan datorrenarekin ez dago alde handirik.

78 | Historia


… egun6 eta bi urtetan batek nahi zuen yosten ikasi, bertziak berriz ezkondu. Alakes, Alakes, Alakes eta Txunpaire korrespondantzia Mikeletxuak, Jesus, Maria, bienkoxe7. (bis)

Hik hoben dun Maria mutxurdin8 gelditzia plazaz-plazaz hor ibiltzeko atxikan libertatia. (bis) Alakes, Alakes, Alakes eta Txunpaire korrespondantzia Mikeletxuak, Jesus, Maria, bienkose. (bis)

Nere andre mutur beltz, ezpain haundi hortzik ez haragi gordina maite du bainan egosirikan baterez. (bis) Alakes, Alakes, Alakes eta Txunpaire korrespondantzia Mikeletxuak, Jesus, Maria, bienkose.

Honela kantatua dago, gutxi-gehiago:

6 Ehun.

7 Liburuxkan, “Jainkoxe” dio. Nik, gehiago entzuten ditut “bienkoxe”, eta “bienkose”. 8 Kasu honetan, ezkongabe.

HISTORIA |

79


Doinua, Txirritaren ilobaren ahotik entzundakoari lotua dago: erritmikoki berdina, bata minorrean eta bestea maiorrean, balirudike Senperekoa bestearen goiko ahotsa dela. Eta errepikaren bukaera aldera, berriz (“korrespondantzia…”tik hasita), balirudike hau Alaken ezagunaren beheko ahotsa dela. Beraz, hiru doinuen artean badago lotura, nahiz agirikoa ez izan. Koxme Lizasorena ere, Pierrot Bordaren doinuaren hurbileko jo daiteke, erritmoa alde batera utzita.

Aipatu elkarte horrek berak argitaratutako Senpereko kantu xaharrak liburuan, berriz9, aurrekoaren adinako harribitxia topatuko dugu, Antton Irubetagoienaren ahotik entzundakoaren transkribapena osorik baitator, nahiz doinurik gabe: Erdi nuzu hogeitalau urtetan, Hemezortzi seme, sei alabetan, Nere senarrak ez dik parterik hoietan orotan, Bakar hura mulinekin errotan, gaitzeru bat artotan.

1.

Bi atso zahar zahar, ehun eta bi urtetan, Batek nahi zuen josten ikasi, eta bertzeak ezkondu. Alaket, alaket, alaket eta xunpaire Korrespondentzia Mikeletsuak, kexu Maria, bien Koxe.

2. Hik hobe dun Maria mutxurdin gelditzea, Plazaz-plazaz hor ibiltzeko atxikak libertatia. Alaket, alaket, alaket …

3. Nere andre mutur beltz, ezpain haundi, ortzik ez, Haragi gordina maite du baina egosirikan batere. Alaket, alaket, alaket …

Ohar gaitezke Senpereko bi aldaeretan ageri zaigula Txirritak aipatzen zuen “haragi gordina”ren kontua; lotura, beraz, are nabariagoa da, eta doinuen parekotasuna ikusita zer esanik ez. Baina batez ere, ohar gaitezen kanta satiriko bat dugula, bete-betean, Eguberriarekin batere loturarik ez duena. Antton Irubetagoienaren “Korrespondentzia Mikeletsuak, kexu Maria, bien Koxe” horrek eman liezaguke agian giltza; Gabon-kanta bihurtzeko abiapuntua, itxurazko Jesus, Maria, (y) Jose edo Jainkoa zen horiek izan litezke: ahozkotasunaren baitan gertatu ohi den bezala, jatorrizko hitzak testuingurutik kanpora entzutearen ondorioz desitxuratu, eta esanahi eta balio zeharo ezberdinak hartu izango zituzten. Azkenean, inolako esanahirik gabeko hitz saldoa, kanta nolabait “apaintzen” duena, ia “dekorazio olerki” bihurtzeraino, Gabon-kanta baterako aproposa. Ikus dezagun Hazparneko aldaerak dioena, Aita Donostiak 1935ean Mme. Espil delako bati jaso bezala, eta 1935eko Gure Herria aldizkariaren 6. alean Deux Noëls izenaren pean argitaratua: Adixkidea, ikusi duzuya10 Zelai horietan artzainik: Artzain tipi, artzain handi, artzain mutur legunik?

Alaken, alaken, ala pika ala ttunpairen. Errespun dela pikala tun pa Jesus, Maria, Jainkoa zen. 9 Urkizu, P. / Intxaurrandieta, P. (2001), Senpereko kantu xaharrak, Lankidetzan bilduma, 18. Oxtikenekoak Kultur Elkartea. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 2001. 66. orrian.

10 “Ikusi duzuia”, Iparraldeko euskalkietan “Ikusi al duzu?” galdera egiteko modua da.

80 | Historia


Larresorokoak hala dio, Aita Donostiak 1941ean Leon Elissalde seminaristari jaso bezala: Alaken, alaken, ala pikalatun paire errespundela pikalatun pa Jesus, Maria, Jainkoa zen.

Adixkidea, ikusi duzia Zelai horietan artzaina, Artzain ttipi, artzain haundi, artzain mutur leguna.

Zerk adierazten du hor Gabon-kanta izaera? Nire ustez, argi eta garbi behintzat, ezerk ez; “Adixkidea…” ahapaldiak zer edo zer bai, baina zeharka. Berez, izan liteke agian, Senpereko kantetan galdu den zati bat, edota Eguberri kutsu difusoa emateko helburuarekin sortutako zerbait ere bai, nork jakin11. Dena dela, kanta honen esanahi osoa nahikoa ilun geratzen zait niri. Maria eta enparauak aipatzen direneko zehaztasun urriaz gainera (“Jesus, Maria eta Jose”, “Jesus, Maria eta bienkoxe”, “kexu Maria eta bien Koxe (edo Joxe)”), nor edo zer dira “Alakes eta Txunpaire”, “alaket eta xunpaire”, “alakien eta sunbaile”, “alaken eta txunbailen”? Onomatopeia huts ala pertsonaia zelebre parea? “Alaket” horretan euskarazko “laket” ote dago? Edo beharbada, jatorriz hitz gaskoiak dira (Auxtin Zamora senpertarrak niri iradoki bezala), edota gaztelerazkoak. Ezagutzen baitugu halako beste bat, hain zuzen, Etxahun-Barkoxeren Eihartxe eta Miñauren –Patri Urkizuren arabera fartsa edota asto-laster baten sarrerako bertsoak direna12- lehen bertsoan dagoen hizkuntza nahaspila: latina, gaztelera, euskara, frantsesa, gaskoia entzuten baitira13. Eta Mikeletxuak (Michèlle edo Mikele atsoa?) zein paper betetzen du “korrespondantzia” hori eginez? Errepikari (Alaken, alaken…) antzematen diodan tonu burleskoari arestian esandakoa gehitzen badiogu, denak pentsarazten dit gure aurrean dugun hau ezin ote litekeen izan asto-laster galduren baten zatia (Txirritarena eta Senperekoak elkartuz, eta beharbada Hazparne eta Larresorokoa ere bai), garai bateko moral –txoil zaharkituaren– araberako gaia, eta bere trataera satirikoa ikusita. Gutxienez, bertso sail satiriko mingarri bat dugula argi ikusten den gauza da. Eta horra hor, zer bide egiten duten herri-kantek!

Bukatzeko, arreta sortzen duen beste kontua zera da: gure herri zatitu honen iparralde eta hegoaldearen artean, betidanik, euskal kulturaren arloan zein eguneroko bizitzan izan diren harreman eta loturak hemen ere ageri zaizkigula. Eutsi diezaiogun horri gogoz! AGUSTIN MENDIZABAL

11 Aita Donostiak berak, esan bezala, “noël”-tzat jo arren, herriak benetan erabilera hori ematen al zion? Baietz pentsatu beharko dugu, baina beharbada ez hain aspalditik. 12 Urkizu, P. (1999), “Zuberoako irri-teatroa”. Oihenart, 16. Donostia: Eusko Ikaskuntza.

13 “Sed libera nos a malo sit nomen Domini; / Vamos a cantar un canto para divertir; / Jan dügünaz gerozti xahalki huneti. / Eta edan ardua Juranzunekoti, / Chantons mes chers amis, / Je suis content pardi, / Trinquam d’aquest bun bi / Eta dezagün kanta khantore berri.”

HISTORIA |

81


Gure inguruan ikasitako zenbait ATSOTITZ ETA ESAMOLDE Atsotitz eta esaera zaharrek beti erakarri izan naute, bai baitute hitz gutxitan mezu zabalak emateko gaitasuna; batzuetan sakonak, praktikoagoak besteetan, zenbaitetan zorrotzak… Horien artean, asko antzinako bizimoduari lotuak dira, eta gaurko bizitzarako balio gutxikoak, baina beste hainbat gizakiaren berezko izaerari lotuagoak daude eta horregatik edozein garaitan aplikagarriak dira.

Urteetan zehar nire inguruan entzunda (gehienak Oiartzun eta Errenterian) ikasi ditudan hainbat atsotitz eta esamolde dakartzat hona. Guztion ondarea baita gure zahar eta ez hain zaharren jakintza: denoi dagokigu zaintzea, eta erabiltzea. Atsotitz hauen artean badira oso ezagunak ez direnak, eta badira ezagunagoak ere; hala, hizkera adierazkor eta bizia izan nahi badugu, geure buruak noizbehinka freskatzea ariketa sanoa iruditzen zait, horrela aldian-aldian erabili ahal izateko, edo beharbada haiek iradokitako gogoetetan murgiltzeko. Ahozko euskararen arabera idatzitakoak, letra etzanez egin ditut.

1. Lanerako eta bizitzako gauzetarako jarrerari buruzkoak: “Axkar eta ongi usuak hegan”; (Oiartzunen ezaguna) gure mugak ezagutu beharra gogorarazten digu. “Ahal dana, aldra baldana”1; (K. Z.) “ahal dena egingo dugu” esaten baduzu, hau aditu beharko duzu, agian! “Ardo txarrak mozkor ona”; debekuaren xarma?

(I. Z.)

“Iruittukin ez da ikatzik itten” (“Irudituarekin ez da ikatzik egiten”). Edota, modu barrokoagoan:

(F. L.)

“Bageneuka, bagenekike” ; hurrengoaren esanahi bertsua.

“Iriñik ez degu, esnerik bagenu, Otaola gañea jun da zartaiya eskatuta aiya ingo genuke” “Egile txar, eragile on”.

“Alferra bi aldiz nekatzen da”. “Bero dela galda!”;

gauzak “berotan” egitea, hobe -“hozten” utzi baino lehen-.

“Esan nazan esan ez nazaten” (“Esan dezadan, esan ez diezadaten”); “zozoak beleari” esaeraren parekoa. 1 Mendebaldeko euskaraz: aldra = talde; baldana = utzia, ganorabakoa.

82 | Historia

(J. M. M.)

(J. M. M.) (J. M. M.) (J. M. M.) (M. O.)

(J. M. M.)


“Ezer ez dagoen tokian eskuak garbi, eta dagoen tokian begiak erne”. “Etxeko gauzak, etxean”;

hurrengoaren pareko:

(J. M. M.) (J. M. M.)

“Bakotxak be’ itxian atetzen ttu kontuk” “Bakoitzak bere etxean ateratzen ditu kontuak”

(K. A.)

“Eskaillerak gotti-betti ibiltzeko iñak dia” (“Eskailerak goiti-beheiti ibiltzeko eginak dira”) (M. J. T.) “Gezurra esan nun Getaiyan, egiya nun ataiyan”;

gezurtia aise harrapatzen da normalean!

“Urraki gaineko artzaina bezala, udan triste, laster negua zetorrelako, eta neguan pozik, ondoren uda zetorrelako”

(J. M. M.)

“Han ere zakurrak hankutsik”.

(K. M.)

“Nun da nere gogua, han da nere zankua”

(“Non da nire gogoa, han da nire zangoa”)

Antzekoa da :

(M. O.)

”Urrutiko intxaurrak, hobiak, berta’ jun ta hutsak”

(J. M. M.)

“Zorrak zor, lepoa lodi”; axolagabeari esaten zaio.

(J. M. M.)

“Hartuak emanak egin dik zaporea”;

giza harremanen beharrezkotasuna azpimarratzen du.

(J. M. M.)

(J. M. M.)

“Otsoa ardi-zai” (“Otsoa ardi-zain” ); (J. M. M.) pertsonengan aplikatzean, egoera ikaragarria adieraz lezake…

“Otsoak ez du bere haragirik jaten”

“San Jose loriak, ondoren biño, aurretik hobiak” (ikus 6. puntuan) “Korpus euneko iya, uholdiak eaman” (ikus 6. puntuan)

(K. M.)

“Harribiyur!”. edo “Hoi gezurra bada, harri biyur nadilla!”. Interjekzio edo desafio moduko honek Oiartzundik Irunerako bidean dagoen Andrearregiko (Anderrei) ermitako kondairan du bere jatorria, alegia, esaten zuena gezurra bazen “harri bihur nadila” bota zuen pertsona harenean. (J. M.)

2. Jaiotza-hezkuntza, osasuna, ezkontza, heriotza... “Haurrak hazi, eta nekeak bizi” “Asko yan ta txarra ez, gutxi yan ta ederra ez”; haurrei jan dezaten esaten diete Goizueta aldean.

(K. M.) (J. S.)

“Ibilliyan-ibilliyan, gustatuko gea”; (M. L. A.) erdi-behartuta hasitako bikote batek esana da (garai bateko kontuak!). “Gazte ezkontza, aingeru ezkontza; zahar ezkontza, deabru ezkontza”

(G. M.)

“Zaharrak heriotza segurua, gazteak ordu segururik ez”

(J. M. M.)

“Gaixtuak nahi dun arte onan biziya”;

Txirritaren Mundu hontako bizimodua bertsoetan, berriz, “Haundi gaixtuak nahi duen arte, txiki onaren biziya”. “Haur jaio eta haur hil”

(J. M. M.)

(ezaguna)

HISTORIA |

83


3.Egoera bereziak: “Astoa saldu, eta potxua erosi”; berdin dio, gauza bera baitira...

“Otsua aittatu ta otsua atetan” (“Otsoa aipatu eta otsoa atetan”); gazteleraz ere bada: “Hablando del vil de Roma...”

“Errotan egon eta bidean presa”; denbora galtzen ibili ondoren, presaka ez ibili gero…

(A. A.)

(M. O.)

“Nun aillatu, han ostatu” (“Non ailegatu, han ostatu”); (M. O.) denok ezagutzen dugu inor, bere bidean doalarik erraz entretenitzen dena. “Ez joan urrutira, ikusiko ez zaituztelako(an)”: (K. A.) herritik oso urrutira ezagunen bat topatzen dugunean sortzen den egoera. “Ikusi al duzu Jesus jaiotzen? Ezta nik “Halako” ....-tzen” : norbaitek egin beharreko edo agindutako zerbait betetzen ez duenean. “Berdin dio: burua harriz jo, edo harria buruz jo” : gazteleraz “total, patatas” esango litzatekeenaren pareko.

4. Izaeren adierazgarriak: “Intxixua biño gaixtuagua” (“Intxixua baino gaiztoagoa”) “Ura hilaren saltoak, ez dira hobeak” “Haizia buruan ta ibilli munduan”; kaskarin eta ganora gutxikoari aplikatzen zaio. “Zuretik ezpala”

5. Beste zenbait esamolde: “Ez dut ur garbirik atera”; ez dut ezer argitu, ez dut ezer lortu.

“Eungorri zekau “ (“Egungorri zeukagu”): egun txarra , dena gaizki ateratzen den horietakoa.

(J. M. M.) (J. M. M.)

(F. L.)

(M. L. A.) (J. M. M.)

(ezaguna) (I. A.)

(J. M. M.)

“Zakur beraska!”: (J. M. M.) kaka zaharra! edo zakurraren putza!-ren pareko. Beraska, biguna ote?

“Hitzak hitza ekarri” edota “Hizpideak hizpidea ekarri”: (M. L. A.) “por cierto” edo “ a propósito” gaztelerazko ordainak erabiltzen ditugu maiz, baina nik euskarazkoa nahiago…

6. Eguraldia, egutegia, eta abar: “San Blas, kontu ume onaz”; (I. Z.) hauxe medikuntza alternatiboa! Elantxobeko Miren Terese Etxanizi ikasia da. Bitxia gertatzen zaigu instrumentalaren erabilera hori.

84 | Historia


“San Josik ‘kartzen ‘ttuzte konpittik2, aurretik eta atzetik” (“San Joseek ekartzen dituzte konfiteak, aurretik eta atzetik”) “San Jose loriak, ondoren biño, aurretik hobiak” (“San Jose loreak, ondoren baino, aurretik hobeak”) San Jose loreak, martxoaren hemeretzi aurreko edo ondorengo euri eta ekaitzak dira aurreko atsotitzak ere badioen eran, baina metaforikoki gauzak bere momentuan egin behar direla ere adierazten digu atsotitz honek.

(P. A.)

(J. M. M.)

“Korpus euneko iya, uholdiak eaman” (“Korpus eguneko ihia, uholdeak eraman”) gauza goiztiarregiak, landu gabeak eta ondorioz txarrak. “Goiz gorri, arrats euri”, edo “Arrats gorri, bihar eguraldi”

(J. M.)

(E. G.)

Eskerrik beroenak zuei: • Inaxio Arbelaiz (I. A.) (Erbitti, Irun)

• Filomena Lekuona (F. L.) (g.b.) (Iriso, Oiartzun) • Arantxa Arrizabalaga (A. A.) (Oiartzun) • Mañoli Odriozola (M. O.) (Oiartzun)

• Maria Luisa Aduriz (M. L. A.) (Oiartzun/Errenteria) • Ixiar Zugarramurdi (I. Z.) (Oiartzun/Errenteria) • Kristina Aizpurua (K. A.) (Oiartzun)

• Konsuelo Zabaleta (K. Z.) (Errenteria)

• Mari Jose Telletxea (M. J. T.) (Oiartzun)

• Garbiñe Mendizabal (G. M.) (Errenteria)

• Karmen Mendizabal (K. M.) (g. b.) (Errenteria) • Edurne Goñi (E. G.) (g. b.) (Errenteria)

• Joakin Mendizabal (J. M.) (g. b.) (Oiartzun) • Juli Salaberria (J. S.) (Goizueta)

• Juanita Mujika (J. M.)(Oiartzun) • Pepi Arruti (P. A.)(Oiartzun)...

• eta gogoan zuzen ez ditudan beste hainbati.

• Baina, oroz gain, Jose Mari Mendizabal gure aita zenari (J. M. M.)! Agustin Mendizabal, Oiartzun/Errenteria (Gipuzkoa)

2 Kazkabarraren metafora.

HISTORIA |

85



Seme-alabak


Iñaki Arbelaitz: iraganaren altxor-kutxa

Senar-emazteak, etxeko balkoian.

Asteartea noiz iritsiko zain egon naiz urte luzez. Iñakik kotxeko txirrina jo orduko, koadernoa eta boligrafoa eskuetan, taupaka jaitsi ohi nituen Ardotxeneko eskailerak. Eta Tolareko besaulkian eserita, parean Iñaki nuela ,hasiko ziren dantzan haren ezpainak hizketa-jario perfektuan: zela txondorra, zela lihoa, zela sagardoa, zela kontrabandoa, zela karea… denetik zekien gure Iñakik. Eta ez jakin bakarrik, informazioa transmititzen ere aparta zen benetan. Ez nuen kazetari lanetan aritu behar izaten; berak dagoeneko gaia mamitua, ordenatua eta egina eskaintzen baitzidan. Ez nuen eseri, entzun, idatzi, gozatu eta ikasi beste lanik.

88 | SEME-ALABAK

Iraganaren altxor bizia genuen Iñaki. Gure asaba zaharren ohitura, usadio, erritu eta bizikera jasotzen iragan du bizitza osoa. Idazkari nekaezina izan dugu Iñaki, baserriz baserri makina bat ibilaldi egindako gizona. Horretaz gain, Oiartzun herria, Euskal Herria, natura eta lagunartea biziki maite zituena. Iñakik lur hartu du, baina berak jasotako altxor-kutxa, zabal bezain oparoa, horra guretzako opari. Milesker bihotz-bihotzez. Iñakiren izatea hobeto ezagutzeko, Maria Jesus Aranburu ( emaztea) eta Nikolas Etxebeste ( lagun eta Arantzadiko laguntzailea) elkarrizketatzera jo dugu.


Zer esango zenuke, Maria Jesus, Iñakiren lehen urteez… 1944ko maiatzaren 8an jaio zen. Kalean bizi ziren baina Gurutzera askotan joaten ziren, ama hangoa baitzuen, Txipiberrikoa. Egun batean, Iñaki sabel barruan zuela eta oinez heldu zela, haurra izateko tenorea iritsi omen zitzaion amari, eta halaxe Gurutzera joan eta hantxe jaio omen zen, “akzidentez”, zirika esaten zioten lagunek. Maria Josefa Gelbentzu eta Manuel Arbelaitz zituen gurasoak, biak ere Gurutzekoak. Haurtzaroko denboran Gurutzen asko bizi izan zen baina han “kalekumia” ere esaten zioten, badakizu… Ikasketetan nabarmenduko zen, bada?

Bai. Gainerakoen tankeran, eskolan mojetan ibili zen eta gero Beheko Plazako horretan. Frantzisko Sesmarekin partikular ere ibili zen. Hura konturatu zen Iñaki mutil “argia” zela eta artikulu bat ere idatzi zuen haren inguruan. Handik aurrera “Iñaki” deitzen hasi zitzaion eta ez “Inaxito”, ordura arte bezala.

Geroago, Errenterian hasi zen Lanbide-Eskolan, eta jarraian Donostian Perito ikasketak egiten. Ikasketak bukatu aurretik Eskoriatzara eraman zuten lanera. Gero, enpresa Irungo Katera lekualdatu zen. Ezkondu zenerako Irunen aritzen zen, 25 urte zituen orduan, eta bertan jardun zuen erretiroa hartu arteraino.

Senar-emazteak, elizkizun batetik ateratzen.

Noiztik izan du natura eta iraganeko usadioa aztertzeko irrika?

Oso gaztetatik, hamar urterekin edo hasi zen. Errenteriako gizon batekin joaten zen (izena ahaztu zait). Gizon horrek, gainera, denda izaki, gaileta goxoak eramaten omen zituen eta oso gustura joaten omen zen. Harekin hasi zen, nonbait, ingurunean arreta jartzen. Hark afizioa sartu zion, nonbait.

Jarrai antzerki taldean, Juanito Arozenarekin batean.

Gero gaztetan jarraitu egin zuen Xabier Lete, Juan Pablo Arregi, Jose Inazio Adurizekin… Hiru seme-alabaren aita ere izan da…

Aita izaterakoan, barruan bizitzen zuen hura seme-alabei ere transmititzen saiatu zen. Haurrekin gauzak ikustera maiz irteten ginen Oiartzungo inguruetara eta baita Oiartzundik kanpo ere: konparazio batera karobi bat ikustera, trenbide zahar bat… eta, jakina, toki bakoitzean azalpenak ematen zituen.

Garrantzi handia ematen zion lagunarteari.

SEME-ALABAK |

89


Esan behar da aitaren eskolak seme-alabengan utzi duela bere arrastoa: hirurek mendia biziki maite dute, eta bertsozaleak ere badira. Iñakiren afizioez, zer esango zenuke?

Antzerkian gaztetan Donostian ibili zen Jarrai taldean Juanito Arozenarekin batera. Baina, bueno, mendia eta mendiarekin batera gauza zaharrak eta lehengo istorio eta kontuak biltzea, horixe izan du gogokoena: garai bateko tresna zaharrei erretratuak ateratzen zizkien, milaka erretratu daude etxean, zapata kaxetan sartuak. Iñaki, etxeko balkoian, ilobekin batean.

Liburuak irakurtzeko era bitxia zuen: pasa egiten zituen orriak nahi zuen tokira iritsi arte. Hori bai, norbaitek gai jakin bati buruzko informazioa eskatzean, segituan asmatzen zuen nora jo, memoria ikaragarria zuelako.

Herri batera bisitan joaten zenean ere, berehala joko zuen bertako kultur etxea harrapatzera, eta aldizkaririk baldin bazen, harpidedun egiten zen. Zer ez dugu jaso etxean!! Nabarralde, Arabako Errioxatik Berberrana, Arantzazu, Aiurri-Beterrikoa, Bertsozale… .Herrietako albisteak irakurrita, planak antolatzen zituen asteburuan joateko. Herriarekiko konpromisoa ere agerikoa izan da Iñakiren kasuan…

Bai, herriarekin zuen konpromisoa zen handiena, berak bere baitan zuen aurren-aurrenekoa. Herrian egiten ziren ekintza guzietan parte hartzen saiatzen zen. Herriko hiru elkartetako bazkide zen. Giriziaren sortzaileetako bat, gainera, 1 zenbakiarekin. Bertsolari munduan ere hor ibili zen luzaz jaialdi eta Bertso Asteak antolatzen. Zinegotzi bezala ere legegintzaldi bat betetakoa da ezker abertzalearekin, eta kultura mailan Udalak eta herri-mugimenduek alboan izan dute Iñaki nahi besteko laguntza eskainiz, musutruk eta bizitza osoan. Bukatzeko, nola definituko zenuke zure senarra?

Eneko Salaberriak Iñakiri egindako logoa eta bere argazkia.

Oso oiartzuarra zen, eta euskaldun izaera bihotzean zeramana. Oiartzun betiere gainetik hartuta, Euskal Herri osoari begira bizi izaz izan da.

Horretaz gain, familiartekoa ere bazen, asko gustatzen zitzaion biltzea, mahaiaren bueltan batez ere. Eta gainerakoan, ba, gauzak jakin eta ikasteko irrika handia izan duena, kuriositate handia mantendu du azken urteraino. Azken urteetan argazkiekin lanean aritu da Eneko Salaberriarekin, ikaragarri maite zuen Eneko. Ainhoa Fraile

90 | SEME-ALABAK


Nikolas Etxebeste: “Iñakirekin beti ikasten” Iñaki eta Nikolas, Nikolas eta Iñaki, beti ikusi izan ditut elkarren ondoan. Jakintzaren irrikak bat eginda, lanean aritu izan dira Joxe Manuel Lekuonarekin batera. Hirurek arakatu dituzte Arantzadiko lurrak eta hirurak osatu OBIE (Oiartzun Bailarako Izadi Elkartea). Iñakiren hutsuneak Nikolaxen ardi-txabolan bildu gaitu, ezinbestean.

Noiz eta nola ezagutu zenuten elkar? Gu hasi ginen plazan ezagutu eta mendira ateratzen, orduerdi zain egon, pixka bat kabreatu eta igande goizetan. Harekin dena ikasi egiten zen. Oiartzungo baserri-izen guziak berarekin ezagutu nituen. Urte askoan ibili ginen, nik kalkulatzen dut berrogeiren bat edo pasa genituela: Aranatzera, Lesakara, Oiartzunen bertan, Ezkurrara…

Bi familiak elkarrekin askotan ibili dira.

Bi familiak ere askotan joaten omen zineten…

Nik izan nuen Land Roverra, eta haurrak hartu eta atera izan gara igande askotan. Bi familiak meriendatzera ere bai: Portuberrin afari-pixarra ematen zuten, ez zen taberna legezkoa baina bai zeozer ateratzen zutena. Hala, askotan joan izan gara bertara. Arantzadirentzat lanean ere aritu zarete?

Bai, Txomin Ugalderen bidez sartu ginen, nire laguna baitzen. Oiartzungo indusketetan elkarrekin ibili ginen Mertxe Urteaga arkeologo ezagunaren gidaritzapean. Hala, laguntzaile moduan indusketa dexente ezagutu genituen: Oñatiko Iru Aixpe, Arkaleko gazteluko indusketa, Boluntxo…

Apunteak hartu eta hartu aritzen zen beti

SEME-ALABAK |

91


Karelugarriko txondor aurrean Iñaki.

Jai giroko ekintzei ez zien ez muzin egiten.

Ekaingo kobak ikusteko aukera ere izan genuen, Oñatiko Artzankoban ere hartzaren letaginak aurkitu genituen… Horretaz gain, Iñakik Fermin Leizaolarekin ere bazuen hartu-emana, eta Arantzadik garai batean herrietako tresneria zaharraren erakusketa antolatzen zuenean, bertaratzeko ohitura zuen. Eta OBIErekin ere beste horrenbeste…

Guk geuk OBIE bezala lan asko egin genuen: herriko ikastolako umeekin bi-hiru urtetan. 5-6 mailako neska-mutilak hartu, aurretik galdetu baserrira joan gintezkeen eta ikasleak jartzen genituen tresnen marrazkiak egiten. Baserri askotara joan ginen.

Horretaz gain, karobiaren gainean, Arpiden Joxe Sagastibeltzarekin karea egin genuen, lihoaren prozesua Sarobe errekan, txondorra Karelugarriko hegian… Mapak ere egin genituen. Oiartzungoa Joxe Manuel, Iñaki eta hirurok, Berakoa, Lupe Mendigutxiaren laguntzaz, eta Goizuetakoa ere bai, Etxegiatarren kontaktuari esker…

92 | SEME-ALABAK

Ozentzioko ermitan.

Nolakoa zen zuretzat Iñaki? Hura zen gizona gauzak garbi zituena. Ikaragarrizko memoria zuen, burua harrigarria. Asko ibilia zen eta “nik ua izautzeit” esaten zuen askotan. Papera gustatzen zitzaion. Eta papera gailendu egiten zitzaion. Atera bakoitzean kristoren paper pilarekin etxeratzen zen. Jatetxeko faktura ere bai. Dena etxera. Eta noski, pozik gizona!

Azkenaldera hamabostean behin ateraldiak egiten hasiak ginen turismo modura: Iñaki, Manolo (koinatua), Antton eta ni. Batean Baldorbara, bestean Garesera… gaixotu zen arte.

Azkenekoa Iñaki gabe egin genuen eta hutsunea nabarmena izan zen. “Iñaki hemen bazen esango zigun hau eta beste…” gogora etortzen zitzaigun sarritan. Gizon jakintsua zen, mundu zabal batean gainera: geografia, historia, literatura… berarekin beti asko ikasten zen.


Iñakiren hitzak “Baten batek pentsa lezake: ‘Baina zertarako nahi duk palangana zahar hori?’, baina horrek erantzun sakona du: ‘Kontu egin, hik ez baina hire aitonak hor garbitzen zizkiala hankak gatzuretan’. Gizon-emakumeek erabilitako tresneria jaso ahala, garaiko pertsonarengana hurbilduz goaz” (Udala Informatzen, 1994ko uztaila)

Joxe Sagastibeltza leitzarra aurrean duela, bilketa lanetan.

“Orain dela hogei bat urte taldetxo bat elkartu ginen, Iñaxio Retegi, Joxe Mari Sanzberro… Ez genuen Etniker taldea osatzen genuelako kontzientziarik, baina egia esan, lan horrexetan aritzen ginen”

“Aztertzen programarekin ikastolako haurrak ondarea berreskuratzen” “Aztertzen programaren helburua herrian den ondare guziaren inbentarioa egin eta fitxategi eta informatika-sistema bidezko kontrolera iristea litzateke. Proiektuak helburu pedagogiko nagusia darama: gauza zaharrak baliotsu direla aditzera ematea eta baserritar, ikasle, eta guztiongan kontzientzia sendoa sortzea” (Udala informatzen, 1994ko uztaila)

“ Gaur egun bideo, argazki, ordenagailu eta abarren laguntza dela medio, egungo historia memorian itsatsia geratzen da, baina orain 100 urte ez zen horrelakorik gertatzen. Izan ere, gure aurreko belaunaldiak, industria-iraultza tarteko, aldaketa sozial eta politiko handiak ezagutu ditu, eta hara! aldaketaren erdian hutsune nabarmen bat izan da: IDAZKARI FALTA” (U. I., 95 urtea)

( U. I. 95 urtea)

“Bost urtetan zehar, hogei lagun ingururen informazioa jaso zen. Esate baterako orain burura datozkit Txarondoko aitona, Portuburuko Inazio, Gaztelugoiko Monika, Askostiko Patziku, Pikoketako Inaxio, Berin-Garate Goiko Eusebio, Sarobe errekako Nikolas Arbelaitz…” ( U. I. 95 urtea)

OBIEren sorreraz: “Bai, orain hamar bat urte sortu eta,bi ardatz nagusiren jiran bideratu genituen lehen pausuak: batetik toponimiaren errekuperaketan eta bestetik mendizaletasuna praktikan jarriaz, baina funtsean usadio zaharren berreskuraketa oinarrian harturik. Euskal-Herri osoan barrena suge moduko bat osatu genuen” (U.I. 95.urtea)

SEME-ALABAK |

93


Iñaki Arbelaitz semeak aitari jarritako bertsoa: Gaztetatik argazki kamera eskuetan.

AZKEN ARNASA EMAN ZENUEN FAMILIAREN AURREAN AZKEN ARNASA EMAN ZENUEN GURE GOXOTASUNEAN AZKEN ARNASA BAINA GOIZEGI TRISTURA UTZIZ ATZEAN AZKEN ARNASA EMAN ARTERAINO IBILI ZARA LANEAN AZKEN ARNASA EMAN DUZU TA DESKANTSA ZAZU PAKEAN

Ainhoa Fraile

94 | SEME-ALABAK


MIRARI MARTIARENA: “Umoreak ahalduntzeko balio izan dit, neure burua hobeto ezagutzeko” Mirari Martiarena Iraolak beti azpimarratzen du Pikoketakoa dela. Askok Oiartzun Irratitik ezagutuko dute, eta ezagutzen dutenek badakite baduela bertsolaritik eta umoretik. Bakarrizketa bat egiteko ideia aspaldi zenuen burutan. Zer gertatu zen duela urtebete inguru momentua iristeko? Iazko urte hasieran sumatzen nuen aldaketaren bat egongo zela nire bizitzan lan arloari zegokionez. Argi ikusten nuen ez nuela urtea Oiartzun Irratian bukatuko. Egun batean irratira Ion Zabaleku etorri zen ordenagailuari konpontzera, eta nirekin hitz egin behar zuela esan zidan. Banekien zein izango zen galdera eta “Bai, egingo dut bakarrizketa Iturriotzen” esan nion. Baiezko hori mugarria izan zen. Hor hasi zen prestaketa. Mirarikeriak taularatu zenuen. Oso pertsonaletik abiatutako lan bat da. Norbere buruaz barre egitea sanoa omen da; baina erraza? Kosta egiten da. Niri umoreak ahalduntzeko balio izan dit, nire burua hobeto ezagutzeko. Nire miseriak ez direla nireak bakarrik konturatzeko. Nire bizipen asko edo nireak bakarrik uste nituen konplexuak jende askok dituela konturatzeko. Azkenean, zure bizitzako tipula kapak pixkanaka eranztea da. Batzuetan min hartzen da, baina umorez erakuste baduzu, min gutxiago egiten du. Metamorfosi txiki bat bezala bizi izan dut: nire lotsa eta beldurrak, nire gorputzarekiko izan dudan harreman toxikoa erakustea… Oraindik emozionatu egiten naiz…

Nola prestatzen da bakarrizketa bat? Info7ko Zebrabidea saioan kolaboratzen nuenetik banituen umorezko gai batzuk landuak. Entrenamendu gisako bat izan ziren. Txorakeriak izanagatik, piezak lotzen joan naiz eta bukaera zein izan liteken pentsatzen dut. Nik horrela funtzionatzen dut. Zure burua behartzea gai ezberdinen aurrean umore klabetan jartzen entrenamendu bat da. Bakarrizketa istorio bat bezala planteatzen dut nik. Ez da gogoan dudanari buruz hizketan hastea, baizik eta istorio bat kontatzea, gaiak lotzea… Gero, bakarrizketalari asko ikusi ditut youtuben, estilo ezberdinak daudelako. Ni horrela prestatu nintzen Iturriotzerako. Behin publiko aurrean jartzean, erraza da barre eginaraztea?

Pertsona guztiak desberdinak gara, eta bati grazia egiten dionak beste bati ez dio egiten. Umorea goitik behera edo behetik gora egiten duzun ere eragina du. Eta baita zeinek egiten duen ere, eta gaiek. Horren guztiaren arabera, SEME-ALABAK |

95


gauza batek egingo dio grazia bati edo besteari. Zuri txiste bat izugarri ona irudituagatik, kontatu eta agian inork ez du barrerik egiten. Eta gero, komentario batek grazia egiten du. Ez da erraza asmatzea. Idoiak kontatzen du emozio asko unibertsalak direla: tristura munduko edozein lekutan berdina da. Baina umorea ez. Herri batetik bestera ere asko aldatzen da. Beraz, pentsa ze zaila den umorea egitea! Orain arteko esperientzietan, hala ere, uste dut konektatu dudala publikoarekin. Asko etorri zaizkit esatera oso identifikatuak sentitu direla, bereziki nire adin -bueltako emakumeak. Behin, Berastegiko mutil batek esan zidan zer pentsatu askorekin joan zela etxera. Eta hori gustatzen zait. Ez da barre eginaraztea bakarrik, baizik eta umorea egiten duzunean, zer pentsatua ematea. Estreinaldia iazko santiotan izan zen. Nola gogoratzen duzu gau hura?

Ez nintzen Iturriozko festetara azaldu egun hori arte. Aurretik tentsioa sumatzen nuen, espektatiba txiki bat bazegoela. Arratsaldean agertu nintzenean denek barre txikia egiten zidaten eta urduri nengoen. Oholtzara igo aurretik negar egin nahi nuen, eta etxera joan. Baina ez zegoen atzera bueltarik. Soroa beteta zegoen: ezagunak, herrikoak, kanpotik etorritako lagun batzuk… Oso urduri hasi nintzen eta ahotsean bertan sumatzen nuen. Baina ez dakit ze momentutan, erlaxatu egin nintzen eta gustura hasi nintzen kontatzen, disfrutatuz. Jendea barrez ikusten nuen. Konturatzerako, bukatu egin behar nuen. Magikoa izan zen niretzat. Hasierako urduritasuna normala zen, baina hosi pasatu zitzaidanean, oso gustura sentitu nintzen. Gero, emozio asko eta sorpresa handiak izan nituen: jende askok zoriondu ninduen, espero ez nituen lagunak… Gau magiko hartatik, saio dexente egin dituzu. Artistaren bizimodura ohitu al zara?

Batzuk egin ditut, bai. Baina ez dut uste oraindik artista bizimodua dudanik! Gustura aritu naiz bakarrik, eta orain Idoiarekin ere hala nabil. Proposamen bat iristen zaidanean, libre banago, beti izaten da baiezkoa.

Bakarrizketa, baina biko formatuan, egiten hasi zarete Idoia Torregarai eta biok Bakean dagoena bakean utzi lanarekin. Hau ere aspalditik egiteko zenuten proiektua da, ezta?

96 | SEME-ALABAK

Nire hasierako asmoa bakarrizketak Idoiarekin batera egitea zen. Leku askotan kointziditu dugu elkarren berri jakin gabe: umore ikastaroetan-eta. Ni Zebrabidean ari nintzen umore -kolaborazioak egiten eta bera Euskadi Irratian. Bide antzekoak egiten ari ginen nahigabe. Beti esaten genuen elkarrekin zerbait egin behar genuela eta saiakera asko egin ditugu. Biok kazetariak, biok euskaldunak, biok emakumeak, biok baserritarrak… Adin desberdintasunarengatik bizipen batzuk ez ditugu konpartitzen, baina beste asko bai. Gaiak bagenituela ikusten genuen. Iazko azaroan, Euskararen Egunaren bueltan Usurbilen zerbait egiteko aukera zegoela aipatu zidan Idoiak, eta ea animatuko nintzen. Hamabost egunetan euskararen inguruko bakarrizketa muntatu genuen. Beraz… ez zegoen aitzakiarik. Zuen lanak bi ardatz ditu: euskara eta feminismoa. Zein pisu du batak eta bestak zugan?

Euskalduna naizen eta euskaraz bizi naizen aiekatik, handia. Nik beti euskaraz lan egin izan dut, gazteleraz baxuago hitz egiten dut konturatu gabe. Niretzat euskara oso garrantzitsua da. Euskaraz negar egiten dut, zaila da gaztelerara jotzea niretzat. Euskara lana, sentimendua eta bizitza da. Oiartzun Irratian lanean hasi nintzenean hasi nintzen euskalgintzan militatzen. Feminismora noiz hurbildu nintzen, berriz, ez dakit. Baina emakumea zarenean eta inguruan ikusten dituzunean gauzak, ez dela zure lekua, ez zaudela eroso eta zergatik den hori… Bertsotan ibili nintzenean bazeuden deseroso sentiarazten ninduten gauzak. Orduan oraindik ez zegoen hasita emakume bertsolarien mugimendu hori, eta Oiartzunen Antiju Morik sortzeak ere, nire adin bueltako emakumeekin, eragin zuen nigan… Azken urteetan hartu du feminismoak indarra eta Oiartzunen, bereziki. Euskalgintzan ere feminismoan zebiltzan lagunengana hurbiltzen hasi nintzen, nire jarrera batzuk zalantzan jartzen eta kazetaritzan informazioa nola eman nahi dudan, elkarrizketetan zer galdetu nahi dudan… zalantzan jartzen. Ez naiz diskurtsoaren jakituna, baina antiju moreekin bizitzen ikusi dut. Batzuetan oso zaila da, eta konturatu gabe neroni ere eroriko naiz akatsetan. Baina garrantzitsua da nire bizitzan. Bakarrizketak egiteko, bertsolari sena delakoa lagungarria izaten al da?


Bertsotan aritzen nintzenean umoretik asko jotzen nuen. Umorea nire bizitzako zutabeetako bat izan da beti; euskara eta feminismoaren hirukian mugitzen da. Bukaera indartsuak pentsatzeko laguntzen du bertsotan aritu izanak. Gehien gustatzen zaidana bakarrizketetan hizketan ari zarela baina hurrengo ideia buruan izatea da; sentsazio hori zer den dakienak badaki magikoa dela. Bakarrizketan testuak eta hitzak garrantzia du, baina gorputz espresioak ere izango du. Zenbat du antzerkitik?

Badu antzerkitik. Biluzi egiten zara, baina jendeak ez daki zer den gezurra eta zer egia. Kontatzen ditudan guzti-guztiak ez dira niri gertatutakoak. Jendeak pentsa dezala nahi duena alde horretatik. Nire fuertea hitza da. Momentu batzuetan laguntzen dut gorputzarekin, baina estilo kontua da: Idoia asko mugitzen da alde batetik bestera, ni gutxi: eskuak mugitzen ditut eta keinuak egin.

Eskolan izan zenuen irratiarekin lehenengo kontaktua. Hala ere, Oiartzun Irratian egindako urteengatik ezagutu zaituzte askok. Zer izan da zuretzat herriko irratia? Oiartzun deskubritzea. Duela bospasei urte bertsotako jendea bakarrik ezagutzen nuen. Herriko eragileak, jendea, herriko pultsua hartzeko lekurik onenetakoa da Oiartzun Irratia. Eskola handi bat izan da, asko ikasi dut. Beste urtebeterako eszedentzia eskatzeko aukera dudanez, eskatu egingo dut. Iritsi zen momentu bat gorputzak gauza berriak eskatzen zizkidana, aldaketa behar nuela sentitzen nuen. Kosta zitzaidan erabakia hartzea eta behin erabaki ondoren dolu modukoa izan zen. Negar asko egin nuen. Bikote harreman bat uztea bezala izan zen, baina bukatu zen, ez neukan gehiago emateko.

Hala ere, ez zaude geldirik: Argiako kolaboratzaile; Info7n Euskal Herriko Bertso Txapelketaren erretransmisioa egin duzu; Gaur8ko zutabeak‌? Batetik eta bestetik gauzak ateratzen dira. Lehengo udan Gaztean kolaboratzen aritu nintzen. Gero, bertsolari txapelketarako Info7tik dei-

tu zidaten. Ez nuen irratia bakarrik egin, umorezko esketxak ere egin genituen. Niretzako erronka handia izan zen kamera aurrean txorakeriak egitea. Luxua izan da. Euskal Herriko finala bertatik bertara bizitzea izugarria da. Bertsotan 10 urte pasatu nituen oholtzan, eta jende asko ezagutu nuen. Txapelketan eta finalean parte hartu duten bertsolariak ezagutzen nituen. Esan duzu irratiak euskalgintzara bideratu zintuela. Irratitik atsedena hartu duzu, baina herriko euskalgintzarekin lotuta jarraitzen duzu.

Ttur-Tturren lanean hasteko aukera sortu zen eta baiezkoa eman nuen ez nuelako lan fijorik eta errutina bat edukitzeko. Baita Ttur-Tturrengan eta proiektuarengan sinesten dudalako. Aurten Euskaraldia izango da. Iaz Konpromisotik aD/Ritzera egin zen iaz eta horri jarraipena emango zaio Oiartzunen. Lan horretan murgilduko naiz abendua arte. Pentsatzen dugu Oiartzun herri euskalduna dela, denok euskaraz egiten dugula‌ uste dut jendea oso erlaxatua dagoela, gehiegi. Lan asko dago egiteko. Eta Matteon ere ikusi zaitu akaso baten batek zerbitzari lanetan‌ Mirari Martiarenak denerako balio al du?

Uste dut jendearekin egoteko balio dudala. Jendea behar dut bizitzeko. Umetatik aritu gara Pikoketan tabernaren bueltan lanean. Ostalaritzan badago lana eta gogorra da, baina gustatzen zait, jendearekin egoteko aukera ematen dizulako. Textua: Goiatz Labandibar Arbelaitz Argazkiak: Ion Markel

SEME-ALABAK |

97


XOSE ESTEVEZ: “Kontxa Murgiari esker, galegook XIX. mendetik dugu aldarrikapen nazionala� Urtero Kontxa Murgia omentzea zuri zor dizugu. Zergatik uste duzu merezi duela?

Xose Estevez 1973an iritsi zen Galiziatik. Euskal Herrian daramatzan 45 urteetatik 25, Oiartzunen pasatu ditu.

Galiziar edo euskaldun, zer sentitzen zara? Niretzako erraza da galego-euskalduna edo euskaldun-galegoa izatea. Euskal Herrira etorri nintzenerako, banuen kontzientzia nazional galegoa. Kulturalki, linguistikoki eta beste zentzu askotan Galizia bezala nazio zapaldu bat izatean, elkartasunerako eremu egoki bat bihurtu zen. Badut definizio bat: galegoa naiz nazioz; euskalduna adopzioz; galeuzkanoa debozioz -doktoretza tesia Galeuzcari buruz egin nuen- eta espainola inposizioz -nortasun agiriak behartzen nauelako.

98 | SEME-ALABAK

Kontxa Murgia Oiartzunen jaio zen, gaurko bibliotekan, 1806ko otsailaren 3an. Santiagon hil zen 1954ko uztailean, bihotzeko batez. Emakume honek bi seme erditu zituen eta horietako bat Galiziako kulturaren handietako bat da: Manuel M. Murgia. Askotan isildua da, Rosalia de Castrorekin ezkondu zelako. Real Academia Galegako lehenengo lehendakaria izan zen; idazle handia; Galiziako historia zientifikoki idatzi zuen lehena eta Galiziako nazionalismoaren lehenengo teorikoa. Bera izan zen Galizia nazio gisa definitu zuen lehenengoa. Lokartua zegoen identitate nazional hori sustatzeko ekimen asko egin zituen. Murgiaren semeak pertsonalki sustatu zuen Rosalia de Castro idazle handi izatea, emakumea gizartetik aparte zegoen garai hartan. Kontxa Murgia oso garrantzitsua da Manuel semea erditu zuelako eta hau Rosalia de Castrorekin ezkondu zelako. Kontxa Murgiari esker, galegook badugu XIX. mendetik nazio aldarrikapena. Uste duzu oiartzuarrok Kontxa Murgia ezagutzen dugula?

2000. urtean egin zen lehenengo omenaldia. Udala eta Aldundiaren artean bibliotekan plaka jarri zen, euskaraz eta galegoz. Xabier Iragorri zen alkate eta Luis Mari Bandres Kultura diputatua. Ordutik, urtero ospatzen dugu. Pixkanaka ari gara ezagutzera ematen, baina uste dut ezagunagoa izan behar lukeela. Helburua ez da hainbeste Kontxa Murgia ezagutzera ematea, baizik eta bere figuraren bidez Galizia eta Euskal Herriaren arteko ezagutza sustatzea. Harreman-tradizio luzea dute bi herriek, historiaurretik.


Harro egon beharko genuke Kontxa Murgia Oiartzunen jaio zelako? Ni, behintzat, banago. Oiartzunera bizitzera etorri nintzenean jakin nuen hemengoa zela. Manuel Murgiaren historia liburuek zioten bere ama Tolosan jaio zela. Aritu nintzen Diozesiko Artxiboan bere bataio-agiria Tolosan bilatzen eta ez zen agertzen. Egun batean, 1890. hamarkadako Euskalerria aldizkaria irakurtzen ari nintzela, Ignacio Querejetak idatzitako artikuluan aipatzen zuen Kontxa Murgiaren aita, Tolosan organista izan baino lehen, Oiartzunen aritu zela. Orduan begiratu nuen ea hemen jaio ote zen, eta hala zen. Bere bizitzako lehenengo 9 urteak plaza inguruan pasatu zituen. Familia oneko alaba zen. Aita Domingo Murgia zen, Irungoa, Murgia familia ospetsuko ondorengoa. Aitaren anaia Tadeo Malagan kalonje, organista eta konpositorea izan zen, Requiem meza bat idatzi zuen eta Rosalia de Castroren gorpua Padrongo hilerritik galiziar gailenen panteoira eraman zutenean horixe kantatu zen. Amaren aldea Zestoa ingurukoa zen, EgaĂąatarrak. Probintziako bi idazkari izan ziren familia horretakoak. 1823an joan zen Kontxaren familia Galiziari, San Luisen 100.000 Semeek Fernando VII.ren eskariz Espainia inbaditu zutenean. Kontxaren aita Alderdi Liberal Fueristakoa zen, on Ladislao Zabala Villafuerteseko kondeak gidatzen zuen korronte batekoa. Galiziara joan ziren liberalismoaren azken gotorlekua A CoruĂąa baitzen. Aita itzuli zen, baina Kontxa han ezkondu zen, Manuelez haurdun. Oso bizitza txarra eman zion senarrak eta urte asko pasatu zituzten bereizita. Semeek aitarekin ez zuten deus jakin nahi. Manuelek ez zuen aitaren abizena erabiltzen: Manuel M. Murgia sinatzen zuen. Semeak Los precursores liburuan dio Galizia maitatzen ikasi zuela bere amak bere aberri euskalduna nola maite zuen ikusita. Galiziak badu migratzaile herriaren fama. Oiartzunen asko al zarete?

10 bat izango gara. Baina Oarsoaldean 4.000 inguru gara. Salbuespen batzuk kenduta, nire garaiko migratzailea kualifikazio, maila kultural eta kontzientzia politiko baxukoa zen. Frankismoak Galizian izugarrikeriak egin zituen. Hiruzpalau hilabetetan 5.000 lagun akabatu zituzten eta beste 10.000 errepresaliatu. Aber-

tzaletasunaren eta ezkerreko elite sozial eta politikoa suntsitu zuten. Horrek eragin zuen ondoren jaiotako belaunaldiak antzuak izatea ideologikoki. Belaunaldi hori bizi hobe baten bila etorri zen. Aurten, Sitio distinto dokumentala ikusteko aukera izan da, gai horrekin lotua.

Oso interesgarria da eta errealitatea ongi erakusten du. Migratzaile belaunaldi berriak badu kontzientzia sozial eta politikoa. Oraingoak kualifikazio handikoak dira: medikuak, erizainak, informatikariak, ingeniariak... 3040 urte Galizia barrua ia deshumanizatua egongo da, husten ari da: 3.500 herrixka abandonatu daude. Eta zer da biztanleriak gabeko herrialde bat? Deus ez.

Kultura eta hizkuntza oso garrantzitsua dira zuretzat: poema errezitaldia egitea ez da, beraz, kasualitatea. Aurten, Joseba Sarrionandiak Poemas Naufragos liburuan itzulitako zazpi poema aukeratu ditugu. Beste bi Antton Kazabonenak izan dira. Amado Carvallo, Manuel Antonio -Gabriel Arestiren antzeko abangoardista bat-; Alvaro Conqueiro eta Luis Sabane tradizionalagoak... Denak euskaraz eta galegoz irakurtzen ditugu. Kontxa Murgiaren omenezko ekimenek zer eskaintzen diete oiartzuarrei?

Beste kulturak ezagututa, ondarea handitzen da. Euskal Herria harrera herrialde bat izan da eta galegook eskertuak egon besterik ez dugu. Frankismoko garai beltzenetan ogia, lana, etxea, familia eta maitasuna topatu genuen. Errezitaldian, adibidez, ikus daiteke nola sentimendu sakonenak ez diren hain ezberdinak toki batetik bestera. Laguntzen du norbere zilborrari begira ez egoten, nahiz eta norberarena kontserbatu behar den. Sustraiak ongi errotuak izan behar dira oinarrizko identitatean eta gainerakoei besoak zabaldu. Euskal Herria horretan eredu da. Goiatz Labandibar Arbelaitz

SEME-ALABAK |

99


ÂŤSaiatuz gero, ez du axola elurra non duzunÂť Eski akrobatikoa ez da oso kirol arrunta Euskal Herrian. Irudimena eta ausardia behar dira eskiekin jauziak eta trikimailuak egiteko. Bi euskal herritar izan dira garaile Espainiako Txapelketan: Maialen Oiartzabal emakumeetan (Oiartzun, Gipuzkoa, 1999) eta Eukeni Isasi gizonetan. Urte batzuk badaramatzazu eskien gainean. Nola hasi zinen? Gurasoek txikitatik eraman izan naute eskiatzera. Urte batekin oparitu zizkidaten lehen eskiak. Aitak erakutsi zidan eskiatzen. Eta eski akrobatikoa egitera nork eraman zintuen lehenbizikoz?

Eski akrobatikoa talde bati esker ezagutu nuen. Asteburuetan eskiatzera joaten ginenetan, larunbat eta igande goizetan bi ordu pasatzen nituen Frantziako estazio bateko talde batekin. Igandeetan estazioko parkera joaten ginen, eta hor hasi zen nire afizioa. Nola aukeratu zenuen diziplina hori?

Nahi gabe aukeratu nuen. Eskiatzera joaten ginenean estazioko parkera joan besterik ez nuen nahi. Parkeko zailtasun bat aukeratu, eta hori lortu arte ez nintzen gelditzen. Lortutakoan beste zerbait aukeratzen nuen. Zein dira kirol honen zailtasunak?

Maialen Oiartzabal ¡ Eskiatzailea Senior mailako Espainiako Eski Akrobatikoko Txapelketa irabazi du, Sierra Nevadan, oraindik juniorra bada ere. Europako lehiaketetan ere aritu da, eta postu bikainak lortu ditu.

100 | SEME-ALABAK

Uf, zenbait trikimailu ateratzea. Eski akrobatikoan, alde batetik, saltoak daude: zailtasuna saltoaren tamainan eta bertan egiten dituzun akrobazietan dago. Bestetik, moduluak daude, era guztietakoak: kaleko baranden tankerakoak izan daitezke, gainean irrista daitekeen mahai baten itxurakoak... Zailtasuna moduluen eta horien gainean egiten duzunaren araberakoa da. Freerider asko al dago Euskal Herrian?

Txapelketetan, nik dakidala, ez da jende asko ibiltzen. Anaia eta Eukeni Isasi soilik ezagutzen ditut.


Lesioak omen dira zuen aurkaririk gogorrenak. Askotan lesionatu izan al zara? Kolpeak kirol honen zati dira, baina erortzen ikasten duzu, eta gorputza ohituz joaten da denborarekin. Hala ere, zenbait lesio izan ditut: saihetsak zartatzea, behatzetan zaintiraturen bat... Lesio gogorrena duela urte eta erdi izan nuen: belaun bateko lotailu baten %80 baino gehiago hautsi nuen.

“

Belauneko lotailua hautsi eta gero konturatu nintzen benetan kirol hau egiten jarraitu nahi nuela�

Nolakoa da zuen diziplina?

Nahiko aniztuna eta arriskutsua. Jauzi eta moduluetan zenbat eta gauza zailagoak egin, orduan eta puntuazio handiagoa lortzen da. Oso maila handia dago. Mutilen txapelketetan, buelta hirukoitzak egiten dituzte jauzietan, eta nesketan, bikoitzak. Zenbatekoak izaten dira jauziak?

Txapelketa batean, 10 metrotik hasi eta 2025 metro artekoak izan daitezke, lehiatzen ari zaren mailaren arabera. Europan, bi jauzi mota egiten dituzte, bat 10- 12 metro ingurukoa eta bestea 16- 18 metro ingurukoa. Mundu mailako txapelketetan, salto txikiak gutxienez 18 metrokoak izaten dira, eta handiak, 22 metrokoak. Zailtasun horrek guztiak kirol hau zirraragarria eta ikusgarria bihurtzen du. Emaitza handiak lortu dituzu. Noiz konturatu zinen honetarako balio zenuela?

Ez dakit balio dudan. Nire onena ematen saiatzen naiz parkean nagoenean, eta buruan ditudan trikimailuak ateratzen saiatzen naiz. Lehen, denbora-pasa gisa hartzen nuen eski akrobatikoa, eskiatzera joaten nintzenetan parkean egotea gustatzen zitzaidan; baina, belauneko lotailua hautsi nuenean, diziplina honekin jarraitu nahi nuen edo ez erabaki behar izan nuen. Jarraituz gero, gogor entrenatu behar nuen, eta hanka lehenbailehen osatu. Orduan konturatu nintzen benetan jarraitu nahi nuela.

Lesioaren ondoren, hurrengo denboraldirako prestatu nintzen, eta orduan hasi nintzen txapelketa garrantzitsuetara joaten.

Iaz Espainiako Txapelketara probatzeko aurkeztu zinen, baina irabazi egin zenuen.

Bai, probatzea erabaki genuen, gauza handirik espero gabe. Sierra Nevadara [Andaluzia, Espainia] iritsi ginenean eta txapelketako zirkuitua ikusi nuenean, beldurtu egin nintzen: hilabete lehenago jokatu zen munduko txapelketako jauziak zeuden jarrita; erraldoiak ziren. Gure txapelketarako pixka bat moztu eta egokitu zituzten. Jauzi txikiagoetan ibiltzen hasi nintzen hasieran, eta neure burua ongi ikusi nuenean pasatu nintzen handietara. Horrela izan zen nire lehen Espainiako Txapelketa. Zer behar da eski akrobatikoan goi mailan ibiltzeko? Gogoa. Kirol guztiek behar dute ardura handi bat, baita eski akrobatikoak ere. Askotan ez da erraza izaten buruan ditugun trikimailuak egitea, eta denbora asko eskaini behar zaie; ahaleginen artean kolpeak hartzen dira, eta askotan borondate eta gogo handia behar dira aurrera jarraitzeko eta ez nazkatzeko edo atsekabetzeko. SEME-ALABAK |

101


Zenbat entrenamendu egiten dituzu astean? Oiartzunen nagoenean, kiroldegira joaten naiz, eta astean 5-6 aldiz entrenatzen naiz. Entrenamendu batzuk indarra lortzeko dira, eta beste batzuk, oreka eta erresistentzia lortzeko. Horretarako, gimnasiora joaten naiz, eta han makinak erabiltzen ditut; bizikleta ere erabiltzen dut entrenatzeko, bai estatikoa eta bai mendikoa, azken hori orekarentzat oso ongi datorkit eta. Zirkuituak ere erabiltzen ditut, psikomotrizitatea eta oreka lantzeko. Nola entrenatzen zara?

Eskiatzera joaten naizenean, ezberdin antolatzen naiz. Goizetan eskiatu egiten dut, 3-4 ordu pasatzen ditut parkean. Gero, Andorran banago, bertako entrenamendu zentro batera joaten naiz normalean. Elurretan egin nahi ditudan akrobaziak lantzen ditut bertako ohe elastikoetan eta jauzi egiteko gailuetan. Bi euskaldun izan zarete aurten txapeldunak, Eukeni Isasi nafarra eta zu. Nola da posible elurra hain urruti izanda?

Galdera ona [barreak]. Ez dakit, nik uste dut dena bakoitzaren gogoen araberakoa dela; saiatuz gero ez du axola elurra non duzun. Paul anaia ere maila gorenean ibiltzen da, oraindik oso gaztea bada ere (12 urte ditu). Zer-nolako etorkizuna ikusten diozu?

Etorkizun polita ikusten diot. Oso maila ona du, eta gogoarekin edozer lor dezake. Gorputza oso ongi kontrolatzen du, eta, horri esker, oso erraz moldatzen da saltoetan. Espainiako Txapelketan hirugarren postua lortu du haur mailan, kimua izanik. Aurkari guztiak taldee-

102 | SEME-ALABAK

kin eta entrenatzaileekin entrenatzen dira. Bere mailan lehenengo geratu dena Europa mailan lehiatzen ari da. Beraz, entrenatzen jarraitzen badu, maila oso ona izan dezake.

Helburuak bete al dituzu?

Bai. Hasteko, niretzat garrantzitsuena: gozatu egin dut, eta ongi pasatu dut. Ez lesionatzea ere bazen nire helburuetako bat, bestela ezingo bainituzke nire helburuak bete. Denboraldi honetako nire helburu nagusia Europako txapelketaren batean parte hartzea zen. Frantzian puntuak lortu eta Eslovenian jokatu zen Europa mailako txapelketa batean aurkezteko aukera izan nuen. Azkenik, Espainiako Txapelketan parte hartzea eta emaitza polit bat lortzea zen nire helburua: alde batetik, ikasketetarako onurak ekartzen dizkidalako, eta, bestetik, aurreko urtean eman nuen maila baino handiagoa eman nahi nuelako. Europan zer-nolako maila dago orokorrean eski akrobatikoan? Oso maila handia dago, bai nesketan, bai mutiletan. Jendea oso prestatuta joaten da txapelketetara; taldeetan joaten dira denak, beraien entrenatzaileekin. Aurten parte hartu dudan txapelketetan, ni izan naiz nesken artean libre joan den bakarra. Mutilen artean ere egoera berdina da. Zer egin behar da Europan onenen artean amaitzeko?

Asko entrenatu behar da. Azken finean, kirol guztietan bezala, entrenamenduetan oinarritzen dira kirolarien emaitzak. Eta zuri, zer falta zaizu lehen postuetan ibiltzeko?

Gehiago entrenatzea. Aurten probatzearren aurkeztu naiz Europan, nolako maila zegoen


ikusteko eta non nagoen jakiteko. Datorren urtean ere berriro aurkeztuko banaiz, gehiago entrenatu beharko dut, gehienbat elurretan, arlo teknikoa lantzeko eta akrobazia gehiago egin ahal izateko. Nola uztartzen dituzu ikasketak eta eski akrobatikoa? Unibertsitateak kirol zerbitzu bat du, eta aukera ematen didate eskolak eta azterketak txapelketekin eta entrenamenduekin uztartzeko. Irakasleek ere asko laguntzen didate. Eskiatzera joaten naizenean, ikasteko tarte bat ateratzen saiatzen naiz, eskola asko galtzen ditut eta. Babeslerik edo laguntzailerik ba al duzu? Bai, nire gurasoak [barreak].

Kirol garestia al da?

Guretzat bai, oso urrun geratzen baitzaigu elurra.

Euskal Mendi Federazioaren laguntzarik izaten al duzu, bai materialerako bai bidaietarako? Ez, ez dut laguntzarik jasotzen.

Urtean zenbat egun igarotzen dituzu etxetik kanpo? Aurreko denboraldian, 100 egun. Aurten ere hor inguruan ibiliko naiz ziurrenik. Autokarabanan bidaiatzen dugu, beraz, nire bigarren etxea bihurtzen da.

motzean Mendi bat? Aiako Harria. Eski estazio bat? Vallnord [Andorra]. Eskian egindako lagunik onena? Irati Zabala. Eskiko beste modalitate bat? Freeride. Jateko? Patata tortilla. Edateko? Ura. Oporretarako leku bat? Andorra. Parrandarako leku bat? Oialume [Hernani, Gipuzkoa].

Oraindik oso gaztea zaren arren, zenbat urtetan jarraituko duzu oraindik lehian?

Ez dakit. Argi daukadan gauza bakarra da eskiatzen jarraitu nahi dudala. Kirol honetan adin ezberdineko jende asko dago. Nesketan munduko txapeldun izan denak 15 urte ditu, eta Neguko Olinpiar Jokoak irabazi dituenak, 28. Egilea: Unai Ugartemendia

Iturria: BERRIA 2018ko apirilaren 10ean

SEME-ALABAK |

103


IÑAKI SARASKETA GOGOAN: 1948- 2017 “Txabi Etxebarrieta etakideari eta Jose Pardines guardia zibilari lotuta geratuko da Iñaki Sarasketaren (Oiartzun, 1948) izena.

Txabi Etxebarrietarekin zegoen kontrol batean, Jose Antonio Pardines Arcay guardia zibila hil zutenean. Ihesari eman zioten, baina Guardia Zibilak atzeman egin zituen; Etxebarrieta hil egin zuten, eta Sarasketak alde egitea lortu zuen. Errezilgo elizan atxilotu zuten, hurrengo egunean. Oiartzuarra zen. ETAren lehen hilketa izan zen Jose Pardinez Arcay guardia zibilarena. 1968ko ekainaren 7an, errepideko kontrol batean gelditu zituzten Etxebarrieta eta Sarasketa, Villabona (Gi-

104 | SEME-ALABAK

puzkoa) inguruan, eta aurrenak tiro egin zion Pardinesi. Hura lurrean zerraldo utzita, ihesari eman zioten. Ordu batzuk geroago, Guardia Zibilak gelditu egin zituen kalean bi etakideak, eta, Etxebarritarri pistola atzeman, tiro egin eta hil egin zuten, Tolosako Benta Haundin. Sarasketak ihes egitea lortu zuen, eta auto gidari bat behartu zuen Errezil aldera (Gipuzkoa) eraman zezan. Hango elizan atxilotu zuten, egun bat geroago. Meliton Manzanas torturatzaile ezagunaren eskuetatik pasatu zen, eta gerra kontseilu guztiz sumario batean epaitu zuten. Aurrena, 58 urteko zigorra jarri zioten, baina zigorra bertan behera utzi zuten, “forma akatsak” zirela tarteko. Berriz epaitu zuten, eta, bigarren aldian, heriotza zigorra jarri zioten. Protesta ugari eragin zituen horrek, eta errukia eskatu zuten frankismoko bi instituziok ere: Gipuzkoako


Diputazioak eta Donostiako Udalak. Heriotza zigorra bizi guztiko zigorrarekin aldatu zioten orduan. 1977ko Amnistia baino lehenago, Norvegiara deserriratu zuten Sarasketa, Xabier Izko de la Iglesia, Iraki Mujika Arregi “Ezkerra”, Jose Antonio Garmendia eta Iraki Perez Beotegirekin batera. Amnistiarekin itzuli zen. Kartzelan zegoela ETA-VIaren alde egin zuen hautua, geroago LCR-LKI bihurtuko zena. 1984an, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkeztu zen Auzolaneko zerrendetan (LKI eta EZKER BERRIA. EEko zatiketatik sortua).”

* * * Horrelaxe, modu zehatz eta laburtuan azaldu zen Berria egunkariaren HILBERRIA zutabean Iñaki Sarasketaren heriotzaren albistea. Hirurogei eta bederatzi urteko bizitza luze eta gorabeheratsu batetik, hamabost urte eskasak aipamena merezi zutenak. Jakina, urte horietakoa baino gehiago izan zen Iñaki, denok bezala, bere argi- itzalekin. Hala ere, zentzuzkoa edo logikoa da Iñaki horrela gogoratzea. Aurten betetzen dira berrogeita hamar urte 68ko

hartatik; Parisen iraultza haizeteak astintzen, eta gurean erresistentziaren berpizkundea puzten ari zen belaunaldi berri baten eskutik. Gu gera Euskadiko gaztedi berria abesten zuen Michel Labegerik, Gazte gera gazte ta ez gaude konforme Lourdes Iriondok. Iñaki, Txabi, Andoni Arrizabalaga, erreferente genituenak gau luze eta ilun hartatik argitara irteteko borrokatzen ari ziren gazte haien eskutik. Jakina, norbanakoak zein kolektibitateak oso memoria selektiboa izaten dugu eta, gehienetan, une jakin batzuk besteen gainetik gogoratzen ditugu. Eta, mitoa pertsonaren gainetik jarriz, Iñakiren oroimena urte haietan iltzatua geratu zaigu.

Urte latzak, gogorrak eta, aldi berean, itxaropentsuak. Iñaki Sarasketa oroituz, lagunak, are kideak, izan ginenok, badakigu zein latza eta gogorra izan izan zen bere kartzelaldia: Ocaña, Puerto de Santa Maria, Segovia, Soria, presondegi gogorrak ziren, zeinetan edozein txorakeriagatik (Iñakik bisita batean senide bati hala kontatuz) jipoitzen eta isolamendu ziegetan zigortzen zituzten presoak, batez ere erresistentzia armatuan jardun zutenak. Garai hartan Oiartzunen argitaratzen zen Lartaun aldizkarian, kartzelatik atera berria zen Gotzon SEME-ALABAK |

105


nagusia. Erakundearekiko fedea handia da, baina, isiluneak mingarriak dira egoera hauetan. Eta gainera, ni soldaduskan nago.

Isasak halaxe deskribatu zuen Iñakiren egoera :”Azken aldiz Soriako espetxean ikusi nuen. Ocañatik zetorren. Lehenik ezagutu izanarren ez nuen ezagutu: txartua, okertua, begiak konjuntibitis-ekin zigortuak baleuzka bezala. Urteetan errepresioak erantsitako markak nabari zitzaizkion”. Askatu zuten egun arte jazarri zuten Iñaki.

Eta lazgarria izan zitzaion, nola ez, bakardade gorrian igarotako tartea, Gerra Kontseiluan ezarritako heriotza zigorra bertan behera geratuko ote zen ala fusilatuko ote zuten jakin arte. Egunak, orduak eta minutuak eternoak bihurtzen diren uneak, nortasunean betirako iltzatuak geratzen direnak. Une haiek Borrokaren Gorrian memoria liburuan aipatu nituen:

“Iñakiren heriotz zigorra Lehenengoaren atzetik, Done Petri bezperan egin dioten bigarren gerra kontseiluan Iñaki Sarasketari ezarri dioten heriotz zigorraren berria zabaldu denean, giroa elektrikoa bilakatu da, eta batzuk, soinean argi-indar deskarga bat hartu izan bagenu bezala sentitu gara. Nortasun agiriz eibartarra, guretzako oiartzuarra, eta eskualde guztia aztoratuta dabil. Baina, etsipenaren atzetik amorrazioa dator eta Iñaki hiltzen badute, jo eta ke, dena txikitu arte, hasiko gara, entzuten da non-nahi. Ateraldi hauek, berehalakoak, bat-batekoak dira, herriaren erraietik ateratakoak. Baina, erakundeak zer egingo duen da gure galdera

106 | SEME-ALABAK

Halaber, zurrumurruak eta esamesak dira nagusi, giroa nahasiz eta pozoinduz. Askok eta askok, borrokarako prestatu beharrean, trukulentziarako joera dute: Iñaki gaizkile arrunt gisa jotzen dutenez, garrote vilean hilko omen dute. Ezetz! Fusilatu egingo dutela! Ez bata, ez bestea. Azkenean, caudilloak barkamena eman dio”. Eta izugarria komisarian jasandako tortura. Manzanas, geroago ETAk hilko zuena, izan zuen torturadore buru. Etxebarrietak ez zuen Pardines guardia zibila hil aldez aurretik prestututako ekintza batean. Ustekabea izan zen. Garai hartan ETAko militanteek armak zeramatzaten batez ere beren burua defendatzeko, “lehenengo tiro egin eta ondoren galdetu” poliziaren ohiturari aurre egin ziezaioten (geroago etorriko ziren aldez aurretik prestatutako polizien aurkako ekintza hilgarriak). Aldiz, tortura, Estatuaren zaintzaileek aurkaria menderatzeko hotz-hotzean erabiltzen zuen ohiko tresna zen. Helburu bat lortzeko terroreaz, izuaz baliatzeari terrorismoa esaten badiogu, Meliton Manzanas Estatu terrorista baten morroia genuen. Bera ere terrorista. Gaur egun Estatuan agintzen dutenek “terrorismoaren” biktima bihurtua. Agian, pentsatu beharko da posible dela biktima eta biktima-eragilea bera izatea edo bat egitea. Horrek adieraziko luke konflikto batean batzuentzat biktima dena besteentzako kontrakoa dela. Edo biek ala biek hirugarren ikuspegitik. Itxaropentsuak, pozgarriak, berriz, askatasunaren lehen urratsak. Urrutiko Norvegian izan zuen ongietorria eta ezkerreko hainbat


eragilek eman zioten babesa, betiko gordeko zuena Iñakik bere baitan. Tamalez, itzultzerakoan Oiartzungo bere sorterrian ezagutuko ez zuena. Eta ondorengo zaputzaldiak, behin erbestetik itzulita ez zuelako lortu bere bizitza egokitzea parametro berrietara, eta, batez ere, bere azken urteak latzak izan zirelako, gaixorik eta bakarrik.

Noizean behin, mitoa izan zenarengana jotzen zuten zenbait komunikabidek mingainetik maltzurki tiratzera, morbo bila: nola hil zuen Etxebarrietak Pardines guardia zibila? edo “kontakizun” mota bat indartzeko: Damututa al zaude zure iraganarekin? Elkarrizketa argitaratzearekin batera, gehienetan haserretu egiten zen: manipulatu egin naute, egia erdiak bakarrik azaldu dituzte... Nazka-nazka eginda, azken urteetan ez zuen elkarrizketarik eskaintzen. Ez zen inorekin fio. Asko kostata, gure seme Anderri onartu zion Echevarriatik Etxeberrira dokumentalerako elkarrizketatzea, baina berehala egin zuen atzera. Bere buruaz ere ez omen zen fio. Lastima. Oiartzunekin izan zituen benetako bizipen eta sentipenak (asko sufritu zuen erbestetik itzuli eta bere herrian ongi etorririk egin ez ziotelako) ezagutzeko aukera galdu genuen.

Burutazio hauetan edo antzekoetan murgilduta, behinola lagun izan ginen batzuk Iñakiren memoria aldarrikatzeko eta omentzeko beharra ikusi genuen. Ahalik eta modu goxoenean, NORK BERE ERARA, gure sentimenduak azalaraziz edo barne bilduz. Omenaldi hori ezinbestez Oiartzunen izan behar zuen. Izan ere, behin, Oiartzunek herri bezala ikurtzat izan zuen Iñaki: Iñaki askatu! Euskadi askatu! AMNISTIA DENONTZAT aldarri horiek askotan entzun ziren gure kale eta kalexkatan diktaduraren azken urteetan. Alabaina, lehenago aipatu bezala, Iñaki askatu ondoren (gaurtik begira harrigarriak eta onartezinak egingo zaizkigunak, baina hona ekarriko ez ditugun arazo tamalgarri batzuen ondorioz) Oiartzunek EZ ZION MEREZI ZUEN ONGIETORRIRIK EGIN IÑAKIRI.

Omenaldi horrekin zor geniona kitatutzat ematen dugu. Ederra udaletxeko areto nagusia lagunez beteta ikustea. Ederra giroa, musikaz, bideoz, irakurketaz, bertsoz, lagunen oroimenez, dena txalo bero artean. Nire aldetik, aspaldi idatzitako pasarte hau irakurri nituen:

* * *

SEME-ALABAK |

107


“Benta Handiko martiria! 1968ko Ekainaren 7a da. Toledoko armadaren kanpamentuko kantinan gaude afari-merienda egiten. Halako batean, ezustean harrapatu nauten hitzak iritsi zaizkit telebistatik: “a causa del enfrentamiento con la Guardia Civil, ha muerto uno de los terroristas y el otro ha sido detenido… Iñaki Sarasketa…”. (...) -¡Silencio por favor! -atera zait oihua, eztarriaren barne-barnetik. Telebistari adi-adi begira, ikusten dut ematen duten bi argazkietatik bata Iñakirena dela. Bestea ezezaguna egiten zait.

Iheslaria harrapatzeko, guardia zibilak izugarrizko giza hesia egin ondoren, azkenean, Errezilgo elizaren sakristian gordeta zegoela harrapatu omen dute Iñaki Sarasketa, 19 urteko gaztea. Txabi, gure lehen martiria! atera zait barrenetik. Iñaki, kaguen dios! Eutsiko diogu, ziur egon!

* * * Kepa Olaiz-ek gogora ekarri zigun Antonio Valverde Aialdek idatzi zuen olerkia eta bere seme Antxonek kantu bihurtu zuena. Garai hartan izena ezin zen aipatu baina, Hura (poesiaren izen burua) Iraki zen ezbairik gabe:

HURA

Nirekin daudenek hain asaldatuta ikusi nautenez, telebistan agertzen direnak ezagunak ditudan galdetu didate. Ez diet erantzun, nire arreta guztia pantailan jarrita baitago. Errepikapenean jakin dut hildakoa Javier Etxebarrieta Ortiz dela, ikasle bilbotarra, ETAko buruetako bat. Bere taldekideak, Iñaki Sarasketa Ibañezek, oiartzuarrak, ihes egitea lortu omen du. Isil-isilik geratu naiz, eta lagunak ez dira gehiago ausartu galdetzen. Goizeko egunkarietan datoz xehetasunak. Seat-coupe baten barruan zihoazen bi gazte gerarazi omen zituen Pardines Ezkai guardia zibilak. Lapurtua izan zitekeelakoan, motorraren zenbakia egiaztatzeko kapota altxatzen ari zela, Etxebarrietak tiroa bota eta bertan seko utzi omen zuen gizajoa. Ondoren hiltzaileak eta bere lagunak ihesari eman ziotela. Alerta emanda, eskualdeko inguru guztiak kontrolpean jarri zituzten eta horrek bere emaitzak eman omen zituen. Arratsaldean bertan, Tolosa Azpeitiko Benta Handi izeneko bidegurutzean guardia zibilak auto bat geratu ondoren barruan zeuden hiru gizasemeak katxeatzean pistola bat harrapatu omen zioten Etxebarrietari. Honek, ihes egiteko imintzioa egin zuenez, sortu ziren tirabiretan tiro batek ihes egin omen zion guardia zibil bati, kasualitatez Etxebarrieta bete-betean joz. Bigarren gazteak ihes egitea lortu zuen eta hirugarrena, Osa izeneko adineko gizasemea, bertan atxilotu zutela.

108 | SEME-ALABAK

Zeruan ilun eta/laino goiko mendian/Ez dut hura ikusten/lagunen artian.

Ballarako neskatxak/dantzara ez dute nahi/ haren oroimena/agertzen da nonahi.

Mendi soro larreak/urdin eta berdea/ dagoen lekuan/ buztin koloria. Olga Leibarrek gogoratu zigun Iñakik, jada automobila gidatzeari utzi zionean, bere cuatro por cuatroa sahararrei opari eman ziela. Oraindik bere horretan badabil, Hamadako basamortuan ibiliko da gora eta behera.


Iñaki Zaratiegi-k maisuki errezitatu zigun, José Antonio Labordeta-ren

Ya ves olerkia:

Ya ves que vamos avanzando cumpliendo este camino. No lo sé, ya ves. Ya ves, que vamos recordando, creciendo hacia el ocaso. No lo sé, a ves. Ya ves, qué pálidas palabras se pierden en la noche sin hallar solución.

Ya ves, que hemos ido surgiendo de inciertas y duras voces de desesperación. Recuérdame, como un árbol batido, como un pájaro herido, como un hombre sin más. Recuérdame, como un verano ido, como un lobo cansino, como un hombre sin más. Ya ves, que fuimos agrietando los muros mantenidos no lo sé, ya ves. Ya ves que estamos añorando unos niños perdidos, no lo sé, ya ves. Ya ves que voces diferentes se cruzan en el alba buscando la verdad.

Ya ves que fuimos puente herido de abrazos detenidos por ver la libertad.

Adolfo Leibar-ek eta Xebe Etxebeste-k ere, Iñakirekikoak azaldu zizkiguten modu oso sentikorrean. Bukaera mundiala, Gotzon Isasak bertso hauek kantatuz:

Tristaturikan nator gaur bainan hasi behar det kantari. Azken agurra eskaini nahirik maite nuen lagunari. Nere antzera ikusten ditut gaur jende triste ugari. Lehendabiziko besarkada bat Iñak(re)in familiari. Oraindik ere aztoratzen nau Benta Haundiko kasuak Txabi hil zuten, Iñaki atrapa etsaiaren erasuak, gero tortura egun askotan ez ziren egun gozuak. Haiek ziraden gaurko gatazkan lehendabiziko pausuak. Heriotzara zigortu zuen gero frankismo ankerrak. Bainan Herriak asko-askotan zuzentzen ditu okerrak. Herri guzitan sortu ziraden bai mugimendu ederrak, eta gaur arte bizitu bada hori da Herria(r)i eskerrak.

Mundu hontara sortutzen denak Hil behar duela badaki. Historia ere horrela egin da hemen gizaldiz gizaldi Ai,bainan, azken agurra beti guztiz gogorra izaki Agur ta ohore lagun maitea ez haut ahaztuko Iñaki.

Eskerrik beroenak Udalari udaletxeko areto nagusia uzteagatik; eta Idoia Toledori pianorekin ekitaldia goxotasunez eta alaitasunez bete zuelako. bikila

SEME-ALABAK |

109


Joxean Etxeberria:

‹‹Gutxi baloratzen ditugu edozein arlotan egunerokoan ari direnak. Herria hor eraikitzen da›› Oiartzungo plazan irribarre artean elkartu gara. Arratsaldeko lehen ordua izaki, plaza nahiko hutsik dago. Kalea horrela ikusteak ematen duen lasaitasuna gustuko du Joxean Etxeberriak (Aingeru, Altzibar. 1962). Urtarrilaren 4an atera zen aske Soriako kartzelatik. Hamar urte pasatxoko espetxealdia beteta

110 | SEME-ALABAK

sorterrira iritsi zenean, bestelako itxura zuen plazak, gainezka zegoen. Lanpeturik dabil, ikasketak direla eta. Inolako arazorik ez digu jarri, ordea, bere agendatxoan tartetxo bat eskaintzeko. Girizia Elkartera joan, mahaiaren bueltan jarri eta grabagailua piztuta hasi gara solasaldian.


Urte hasieran atera zinen espetxetik, zer moduz zaude? Hitza da egokitzen, gauza berrietara gutxinaka ohitzen eta beste neurri batean kartzelako egoera gainditzen. Hura ez baita erabat ahazten, buruak hara eramaten zaitu eta dena nahaste bat da. Bizipen eta oroitzapen asko dira. Barruan geratu diren kideekin gogoratzen zara, baina ez kideekin bakarrik, espetxean harreman gehiago ere egiten baitira.

“

Aldaketa fisikorik handiena nire auzoan aurkitu nuen, Olalden. Amaren jaiotetxea zen, guk han zelaia genuen eta arrunt aldatuta dago�

Pixkanaka egiteko prozesua da beraz Esango nuke egoera zahar-berri batean nagoela. Gauzak asko aldatu dira, kalean ez ezik etxean: umeak handitu zaizkigu gatibu nindukaten bitartean. Sendagile batek esan zidan espetxetik ateratzea lurra hartzea baino gehiago uretan asentatzea dela: kolpeka-kolpeka joaten zara, ez dira kolpe handiak, baina ohitzeko patxada behar da. Egunero mila kontu aurkitzen dituzu harritzen zaituztenak. Pausoz pauso. Espetxean zaudenean, ordutegiak ez daude zure esku, dena programatua dago. Hori pikutara doa kalean. Ordutegiekin hala moduz ibiltzen gara. Ni ere nire kontuekin nabil hara eta hona. Hori bizi erritmoan izugarrizko aldaketa da.

Askatasuna berreskuratzean egokitze hori ez dagokio soilik hormen artean egon denari. Etxekoek egokitzapen hori nola daramate? Esango nuke etxean munstro handi bat sartu dela derrepentean. Haurrak jaio eta lehen urteetan etxean egon nintzen. Semeak 6 urte zituen eta alabak 9 espetxeratu nindutenean eta beraz aurretik etxeko harreman hori egina genuen. 10 urte pasa dira eta orain ezberdina da erabat. Beste egoera batean daude, bata unibertsitatean eta bestea batxilergoan. Munstroa sartu dela diot, nire gauzatxoei ere etxean lekua eman behar izan zaielako. Esaterako, espetxetik ateratzean ikasketak direla eta ordenagailua behar nuen eta semeari berea kendu... Denok behar dugu denbora egokitzapenerako. Beraiek ere gogoratzen dira txikitan aita etxean zegoen momentuez, bizipenez. Nik nire denbora behar dut eta, jakina, eurek eurena. Esan bezala, beste adin batean daude eta lehen nuen rola eta oraingoa erabat desberdinak dira, beste modu batera ibili behar da.

Eta herria, nola ikusi duzu? Aldaketa fisikorik handiena nire auzoan aurkitu nuen, Olalden. Amaren jaiotetxea zen, guk han zelaia genuen eta arrunt aldatuta dago. Gainera, horixe ikusten dut egunero, etxearen parean baitut eta hori izan da niretzat txokerik handiena. Gainontzean aldaketa handirik ez, hasieran errezeloarekin hartzen dituzu aldaketak, baina orain ongi ikusten ditut. Herria orokorrean oso txukun aurkitu dut. Espetxetik ateratzerakoan bazenuen lekuren batera joateko beharra, leku kuttunen bat

Buelta batzuk eman ditut paraje batzuetatik, belaun aldrebes hauek uzten didaten neurrian! Karrika ingurutik eman ditut ibilalditxoak, Munanier inguruan ere ibili nintzen. Aizu, Oiartzungo plazara etorri eta bakar-bakarrik egoteak ere badu bere edertasuna, ez espetxetik atera eta plazan zegoen zurrunbilo hori. Hori ikuspegi fisikotik. Aldiz, urte hauetan guztietan herritar asko joan zaizu bisitan espetxera, baina ikusi ez duzun jendearekin egon zara?

Bereziki pena dut espetxean egon naizen tarte honetan aprezioa nien adineko pertsona batzuk zendu egin direla. Beste batzuekin egon naiz eta egotekoa ere banaiz, presarik gabe. Bakoitza den bezalakoa da, batzuk bere momentua aurkitzen dute patxadaz nirekin egoteko eta hori eskertzekoa da. Harritu batez ere eztabaida batzuetan korapilaturik dauden ezker abertzaleko jendearekin egin naiz. Ezin

SEME-ALABAK |

111


gara une orotan zortzi urte atzera begira egon. Erabakiak hartu dira eta lan eremua handia da. Antolakuntza eta bizitza handia dago herrian eta ezin gara korapilo beraren inguruan katramilatuta geratu etengabean. Hesi bat ikusi dut hor batzuen aldetik. Atzera begira jar gaitezen. 1998an atxilotu zintuzten, 18/98 makrosumarioaren baitan ‘enpresen’ atalean. Testuinguru hura nola oroitzen duzu?

Ezker abertzalean 1992tik hasita oso hausnarketa sakona egin zen eta hausnarketa horrek egiteko beste modu batzuk zehaztu zituen. Horretan ginen murgilduta, antolaketa ezberdinak bideratzen. Antolaketa eta egiteko modu berrietan ikusi zuten bai Estatuak eta baita berarekin lerratzen zirenek ere benetan ezker abertzaleak bide efikaza zuela martxan. Hori txikitu eta zokoratzeko apustua egin zuten. Aipatzen da Baltasar Garzon epaileak “dena ETA da” doktrina asmatu zuela, baina niretzat ez da horrela. Zoritxarrez, 90eko hamarkada hasieran Estatuarekin lerrokatzen zirenak hasi ziren iritzi publikoan esaten denak txapela beraren azpian geundela. Irakurketa hori bazka politiko bihurtu eta ezker abertzaleari alde guztietatik egurra eman zioten. Noraino iritsiko ote ziren galdetzen genion geure buruari eta konturatu ginen bukaeraraino iristeko prest zeudela. Urte eta erdi eman zenuten epaiketan, luze joan zen eta espetxe zigor luzeak ezarri zizkizuen Espainiako Auzitegi Nazionalak.

1998an atxilotu gintuzten, eta urtebete geroago atera nintzen kartzelatik. Elkarlanerako bideak sortu ordez, etengabean ezker abertzalearen kontrako enfrentamendua izan da gainontzeko espektro politiko guztiaren aldetik. Makrosumarioa hasi zenean ikusten nuen eman egingo zigutela, zigor eredugarria eman nahiko zutela. Baina ez genuen uste horrenbeste urterako zigortuko gintuztenik. Gogorra egin zitzaidan 18 urteko kondena jasotzea. Ondoren, Espainiako Auzitegi Gorenak 12 urtera jaitsi zuen zigorra eta 11 urte eta hilabete batzuen ondoren amaitu da. Ordea, gaur egun oraindik estrategia berarekin jarraitzen dute. Katalunia, Altsasu eta presoen sostenguan aritzen direnen kontra egin zituzten atxiloketekin (Herrira, Etxerat, Jaiki Hadi, abokatuak…)

112 | SEME-ALABAK

Makurrarazi nahi gaituzte, baina kolektibo baten parte izateak indarra ematen du eta zeresanik ez pertsona eta eragileen berotasunak eta elkartasunak”

garbi ikusten da. Estatuek mendeak daramatzate estrategia berarekin, eurena inposatzen. Baina, kultura, hizkuntza eta balioak ditugu eta horregatik nazio bat gara. Hainbat espetxetan eduki zaituzte etxetik urrun.

Hasieran Galiziako kartzeletan eduki ninduten gatibu. A Lama espetxean lehenik. Kartzela oso handia da eta lehenengo graduko bigarren fasean geunden, goizean patioan eta arratsaldean ziegan. Euskal preso politiko asko geunden han. Aurreko borrokei esker, tailerrak ere baziren. Ondoren, Monterroxora eraman ninduten. Han ere kide asko ginen, 10 bat. Gero Bonxera eta ia bakarrik egon nintzen. Beste kide bat banuen baina bakoitza izkina batean ginduzkaten. Azkenik, Sorian pasa ditut azken urteak, isolamenduan. Isolamendua espetxe guztietan ez da gauza bera. Ni ez nengoen espetxeak berak berez izaten duen isolamendu moduluan, kartzelaren zatitxo batean baizik. Horrek dakar edozein momentutan alboko ziegara edozein pertsona dakartela istilu bat dagoenean. Garrasiak, kolpeak... tentsio etengabean zaude. Nik Sorian banuen patiora jaitsi eta kideekin egoteko aukera. 20 bat ordu pasatzen nituen bakarrik. Urtebete pasa neramala presondegian ikasten hastea erabaki nuen eta horren eraginez diziplina bat eraman dut, egunerokoa modu antolatuan nolabait. Ikasten hasi aurretik egunerokoa nahiko anabasa zen. Hau irakurri, bestea, baina neure buruari ezer exijitu gabe. Zentzu bat eman eta neure burua lehia batean jarri nuen. Eta orain ere horretan nabil, ikasketekin.


Espetxean zaudenean zer-nolako garrantzia dute bisitek eta kanpotik iristen den elkartasunak? Etxekoena eskertzeko hitzik ez dago. Presoaren baitan ezinegona ere eragiten du horrek, badakizu joaterakoan eta etortzerakoan bidaian daudela, arriskuan, eta hori oso gogorra da. Galizian nengoenean bisitatik atera eta hurrengo goizera arte ez nuen haien berririk. Etxera iritsi zirela jakiteko modu bat aurkitu genuen. Telebistan harremanetarako leihotxo horietako batean etxera iritsi zirela jartzen zidaten, eta irakurtzen nuenean lasaitzen nintzen. Egoera horretan kide eta senide asko daude egun, eta oso gogorra da.

Lagunen bisitak kalearen egoeraren berri jakiteko izaten nituen, besteak beste. Oiartzun herri bizia da, horren berri ematen zidaten eta asko eskertzen nuen. Bestetik, bidaltzen zizkidaten gutunak oso estimatuak nituen, orduak irakurtzen eta bidaltzen zizkidaten argazkiei so egoten nintzen. Nahiz eta gazte asko ez ezagutu, herriko argazkiak luparekin begiratu, eta gustura. Kalearekin kontaktua mantentzeko balio dute. Makurrarazi nahi gaituzte, baina kolektibo baten parte izateak indarra ematen du eta zeresanik ez pertsona eta eragileen berotasunak eta elkartasunak.

Momentu gorabeheratsuetan indarra nondik ateratzen zenuen? Pertsona egoera zailetara ere ohitu egiten da. Egoera zail horietan zeure buruari pauta batzuk jartzea garrantzitsua da. Isolamenduan tentsio handian zaude eta hori zure kalterako egiten dute. Kartzeleroekin ere tentuz ibili behar duzu, zure gaineko kontrola dutelako, eta edozer lortzeko borroka etengabean zaude, aldizkari edo argazkiak emateko, esaterako. Kartzelan nengoela ama hil zitzaidan duela zortzi urte. Gaixotasun luze batean zegoen eta ez ninduen ezagutuko, baina bizirik ikusi nahi nuen. Oztopo handiak jarri zizkidaten ama bisitatzeko. Bizitzaren bukaerara iristen ari zenean, sei ordutan Galiziatik Donostiara ekarri ninduten modu zakarrean. Martuteneko ziegara ertzainak etorri eta ama ikustera joan behar nuela esan zidaten erdi oihuka. Bezperan justu senideek deitu zidaten ama hil zela esanez. Ez dira momentu gozoak. Ama bizirik ezin izan nuen ikusi, baina etxekoekin Oiartzungo elizan egoteak eta herritar asko ikusteak indarra eman zidan. Azkenean momentu latzetan jendea zurekin dagoela pentsatzeak indartu egiten zaitu. SEME-ALABAK |

113


aldatuko balitz bai ezker abertzaleak eta baita Euskal Herriak ere eboluzio handia emango lukeelako beste eremutan. Itxaropena eduki beharko‌

Zoritxarrez, kartzelako egoera askorik ez da aldatu. Non dago gakoa? EPPK-k egoera politiko berriari ekarpena egin eta 2013ko abenduaren 28an agiria atera zuen bide berriak urratuko zituela iragarriz. Ordea, kolektiboaren urratsari hegoak mozteko intentzioz, presoak sostengatzen dituzten eragileen kontra jo zuten. Horrek berriz ere egoera hankaz gora jarri zuen, urratsak egitea zaildu eta atzeratzen baitu. Kolektiboa erabat sakabanaturik daukate eta horrela ezin dira erabakiak azkartasunez hartu. Presoen urratsak kritikatu dituzte batzuek etengabean. Aldiz, exijentziak gainerakoei jarri beharrean bakoitzak berea egingo balu, egoera ezberdina litzateke. Kolektiboko presoek euren egoera aldatzeko banakako eskaerak egin eta sistematikoki atzera botatzen dituzte. Nik neuk ere gradu aldaketa eskatuz egin ditut eskaerak. Gogorrena da presoen egoera aldatu behar dela esan bai baina ondoren norabide horretan ezer egiten ez dutenen jarrera. Adibidez, Jonan Fernandezen kritikak, Lakuako Gobernuko Bake eta Bizikidetza idazkariarenak, iraingarriak dira, entzun dugulako presoak pausorik eman gabe eroso daudela. Ezker abertzalea norabide egokian ari da eta hori oztopatzeko erabiltzen dituzte presoak. Frantziako Gobernuak urratsak egin ditu eta ez dago inolako iskanbila politikorik. Beraz, aurrerapausoak eman daitezkeela argi geratu da, borondate politikoa behar da horretarako. Ez dituzte urratsak egin nahi herri honen kontrako estrategia dutelako, eta presoen egoera

114 | SEME-ALABAK

Egoera aldarazi egingo dugu, herriak aldaraziko du. Erabakiak hartuta daude eta horrek eramango gaitu bide onera. Erabakiak hartzerakoan kontraesanak sortzen dira, baina ezin da kontraesanei begira geratu. Behin erabakia muturreraino eramatean, hurrengoan pentsatzen jarriko gara. Ezker abertzalea erabakiak hartu eta gauzatzen ari delako egurtzen dute. Horretan jarraitu behar da, ezin da irakurketa errazetan eta gizarteari erosotasuna eskainiz bizi. Azterketa errealak egin eta erabakiak azkeneraino eraman. Herrira iristerakoan esan zenuen herrigintzan edozein arlotan aritzeak garrantzi handia duela

Berebizikoa da eta aukera dudan bakoitzean esaten dut. Herri honetan gutxi baloratzen ditugu edozein arlotan ari diren pertsonak. Herria hor eraikitzen da. Gero alderdi eta eragile politikoak behar dira, baina herri bizia nahi badugu, eguneroko herrigintza da oinarrizkoena, beste guztia artifiziala. Kirolean, kulturan, mendi taldean‌ edozein lekutan bada ere, ekin egin behar da, bizi mantendu herria. Bereziki auzoetan egiten denari jarriko nioke txapela, auzoari bizitza ematea ezinbestekoa baita. Amaitzeko, oiartzuarrei zer esango zenieke.

Bada, gauza askotan herri honek asmatu duela. Ezkertiarra eta abertzalea denak praktikan eremu zabaletan aritu eta etekinak etorriko dira. Elkarlana bultzatu, indarrak biderkatu eta egunerokoan asmatu. Lehen aipatu bezala, eguneroko horretan jartzen dut azpimarra. Egunerokoan hainbat eremutan ari direnei nire eskertza. Gainera belaunaldi berriei gaitasun hori transmititzeko eta biderkatzeko gaitasuna eduki behar dugu. Harro nago oiartzuarren bizitasunagatik eta proiektu berriengatik. OINATZ AIZPURU LOPEZ


ITZIAR IÑARRA OIARTZABAL “Gaztetxo garaiko oroitzapen politak dauzkat: eskolatik irten, etxera joan, bokadiloa hartu eta Makaldira hanka egiten genuen, jolastera”

Ugaldetxoko alaba, Itziar Iñarra Oiartzabal 32 urtez Girizia Mendi Taldeko partaidea izan da, sorrera-sorreratik. Geroztik, makina bat irteera, zeharkaldi… antolatu eta burutu ditu Euskal Herriko, Pirinioetako… bazterrak ezagutzeko. Maite ditu, bai, Itziarrek gure bazter lanbroak... Emakume nekaezina, Ugaldetxoko Kultur Taldekide moduan ere auzoko festetako perrexila ere bada. Hara gure galderei Itziarrek emandako erantzunak.

SEME-ALABAK |

115


Ugaldetxoko eskolako ikasleak, haien artean Itziar Iñarra.

Denok dakigu oiartzuarra zarela. Baina emango al zeniguke zure etxearen eta familiaren berri. Ugaldetxon jaioa naiz, Intxaurmendi etxean, nire aita Manuel Melondegi baserrikoa (Orereta) eta Ama Iñaxi, Zamora baserrikoa (Oiartzun). Bost senide gara: lau ahizpa eta anaia. Ni bigarrena naiz.

Ugaldetxon jaioa, ze oroitzapen daukazu umetako garaiez?

Lehenengo oroitzapenak… Nire lehenengo oroitzapenak eskola garaikoak dira, sei urterekin hasi nintzen, ordu bitarte etxeko atarian jolasten genuen. Eta eskolako garaiak?

Aldabenera joan nintzen eskolara eta bertan sei eta hamalau urte bitarteko neskak eta mutilak elkarrekin egoten ginen. Gure irakaslea Maria Luixa Berrondo Zamora baserrikoa zen, amaren bizilaguna izandakoa, oso zorrotza. Gogoratzen dut nola eskatu behar genuen baimena komunera joateko, pasilloan jarri eta itxaron maistrak burua altxatu eta baimena eman arte komunera joateko. Eguraldi ona bazen, kanpoan ikasten genuen doktrina, gelako bankuak kalera atera eta bertan egoten ginen. Gero, auzo gehienetan bezala eskola berriak egin zituzten eta bertara pasa ginen eta hemen banatu gintuzten: neskak alde batera eta mutilak bestera. Hurrengo irakaslea Pasaiakoa zen, Begoña Borda, erdaldun peto-petoa zen.

116 | SEME-ALABAK

Itziar Iñarra, lau senideekin.

Garai hartan, nire amari bururatu zitzaion nire ahizpa Josune eta biok Elizalde auzoan zegoen Mesedeetako mojen eskolara eramatea, han gehiago edo hobeto ikasiko genuelakoan. Bertara iritsi eta moja bat etorri zen harrera egitera eta niri ez zitzaidan ezer gustatu leku hura. Berehala esan nion amari nahi zuena egiteko, baina ni Ugaldetxora bueltatuko nintzela. Moja saiatu zen nolabait engainatzen, baina alferrik, ahizpa eta biok berriro Ugaldetxora itzuli ginen. Eskola hamalau urterekin bukatu nuen eta lanean hasi nintzen, haur zaintzan interna. Hiru urteren ondoren, Ugaldetxon dagoen Tajo fabrikan sartu nintzen.

Oroitzapen politak dauzkat, eskolatik irten etxera joan, bokadiloa hartu eta Makaldira (gaur egun futbol zelaia dagoen lekua) hanka egiten genuen, jolastera. Neska-mutilak elkarrekin jostatzen ginen, oso adin ezberdinekoak. Bertan baloiarekin, eskuzapiaren jokoan, brilean... ibiltzen ginen, baita bertan zeuden labaderoetara igo eta izkinan bueltaka ere. Behin baino gehiagotan bertako putzuan bukatzen zuen norbaitek. Txipiton ere ibiltzen ginen, Frantzesaren etxean, bertako frontoian jolasten genuen eta piszinan ere bainatzen ginen. Kirolari borrokatua zara. Korrika ibiltzea oso gustuko duzu. Behobia-Donostia hainbat urtetan osatu duzu. Noiztik duzu zaletasun hori?


Kirola gustatzen zait, baina ez naiz diziplinatua. Kirola bakarrik egitea aspergarria egiten zait eta korrika hasi nintzen zeren bakarrik egiteko kirol erreza da; gehienetan Arditurriko bidegorrian ibiltzen naiz edo inguruan, eta beti dago jendea. Behobia-Donostia lau aldiz egin dut eta beti esaten diot neure buruari beste bat egin behar dudala, ez dakit lortuko dudan.

Mendira bakarrik joatea, adibidez, ez zait gustatzen, norbait behar dut nire inguruan, ez zait bakardadea gustatzen. Gaur egun Tajon jarraitzen duzu lan egiten duzu. Oso gazte hasi zinela adierazi duzu. Zein da zure eginbeharra?

Sonabia-SantoĂąa zeharkaldian.

1976ko azaroaren 4an hasi nintzen. Aurten 42 urte egingo ditut bertan, ia bizitza osoa. Hasieran tailerrean, montajean, lan egiten nuen eta 1980tik bulegoan jarduten dut, pertsonal sailean.

1986ko martxoaren 16an, Girizia Mendi Taldeak Aiako Harrira egin zuen lehen irteera, Txurrumurru tontorrera. Nolakoa izan zen hasiera hura? Oso polita, ilusio handiz gogoratzen dut egun hura. Bezperan igo ginen txoria jartzera, akordatzen naiz han zirela taldeko jendetik aparte: Kaxka eta Juan Joxe Otsua, besteak beste. Haiek jarri zuten txoria txukun-txukun eta tinko. Oraindik ere horrelaxe jarraitzen du. Behar zen material guztia igo genuen, maza egiteko behar zirenak, ura barne eta Julian Zabalegik igo zuen txoria bere bizkar gainean; Ferminek igo behar zuen, baina gaixo zegoen eta anaia txikiari egokitu zitzaion eginkizun hori.

Gero, hurrengo eguneko festa (martxoaren 16koa), oso polita izan zen eta jende asko inguratu zen bertara. Akordatzen naiz bertso batzuk kantatu zirela; dantzatu ere egin genuen; taloak jan eta Txoria inauguratua geratu zen.

Txoria Xabier Landa Lizarrek egin zuen. Garaia hartan Girizia Elkartean biltzen ginen. Bertako lehendakaria zenez, oso pozik zegoen gu astero han ikusteaz. Zer egin nahi genuen jakin zuenean, bera eskaini zen txoria egitera. 2001ean, 15 urte bete ondoren, Xabier Txurrumurru tontorrera igotzea lortu genuen, txoria ikusi zezan. Pozez txoratzen zegoen gizona.

Girizia Mendi Taldearen hasierako irteera batean.

Extremadura, Guadalajara, Cuenca, Tarragona, Maroko‌ kanpora ere egin dituzue zenbait irteera. Bai, hasi ginen pentsatzen Giriziaren 25. urtemugarako zerbait berezia egin behar genuela, bidaia bat. Gure mendi irteeretara Hassan askotan etortzen zen, ia gehienetan. Eta hura marokoarra izanik, komentatu genion ea bideragarria ikusten zuen bere herrian prestatzea guretzeko irteera bat. Ilusio handiz hartu zuen proposamena eta bere laguntza handiarekin prestatu genuen logistika guztia, baina gauzak azkar joan ziren eta 2011n egin beharrean 2009an egin genuen bidaia, badaezpada ere aurreratu egin genuen. Arrakasta handia izan zuen bidaiak eta 47 lagun joan ginen Afrika iparraldera. Extremadura eta Guadalajara, berriz, antzeko atera dira. Oreretako Josune eta haren mutil-laguna, Guadalajarako Fernando, ahal dutenean gurekin etortzen dira mendira eta haiek animatu dira SEME-ALABAK |

117


bi urtez bidaien antolaketaz. Lehenengoa 2014an egin genuen eta 40 lagunek Las Hurdes eta Gatako mendilerroa bisitatu genituen. 2015ean, berriz, 45 lagun joan ginen Guadalajarara. Los pueblos negros izeneko parajeak ezagutu genituen.

Irteera horietara Fernandoren lagun batzuk ere etorri ziren. Horiek Cuencakoak izanik, 2016an prestatu ziguten hara joateko aukera eta baita joan ere, 45 lagun txanda hartan.

bakarrik egiten dugu Udalaren eta Federazioaren artean. Intxixu Trailen, berriz, laguntzen jarraitzen dugu egun horretan bereziki. Gure zatia Arritxulon hasten da eta Aiako Harria zeharkatzean bukatzen da. Gure lana bidegurutzeetan egotea eta ura eskaintzea da. Era berean, Errolbiderako igoera lokarriekin ekipatu eta bertan laguntzen aritzen gara. Mendizaleen Basoa ere antolatu duzue Girizian.

Azkenik, aurten Kataluniara joan gara. Izan ere, Tarragonatik zenbait talde askotan etortzen dira Oiartzun aldera Gure Esku Dagok antolatzen dituen ekitaldietan parte hartzera. Mendi taldeko kide batzuek, Ritxar, Imanol eta Anjelek, oso harreman estua daukate haiekin eta aurten haien herrialdera antolatu digute irteera eta oso-oso gustura ibili gara. Guztira 54 lagun joan gara, Oarsoaldekoak (Oiartzun, Orereta eta Pasaiakoak), baita Guadalajara eta Cuencako sei lagun ere. Guztiok Tarragonan elkartu ginen. Oso harreman polita daukagu. Orain zain gaude ea hurrengo espedizioa nortzuk eta nora antolatzen duten. Gu beti prest gauza eta leku berriak ezagutzeko. Eskerrik asko denoi!

Bai, hau ere egin dugu eta oso pozik gaude, ari dira zuhaitzak poliki-poliki handitzen. Aurten jarri ditugunekin, bukatutzat ematen dugu: denetara ia 300 zuhaitz landatu ditugu eta hemendik aurrera egingo duguna zera da: basoa zaindu, behar denean belarra moztu, zuhaitzak kimatu eta txukun mantendu.

Orain arte astero elkartzen ginen, astearteetan. Baina aurten batzuetan 15ean behin biltzen gara. Taldean jende gutxi eta helduak gaude: esan daiteke nahiko finkoak sei-zazpi gaudela.

Orain kirol astea antolatzen da herrian, herriko taldeen artean, Udalarekin batera. Gure taldeak hasieratik parte hartzen du. Aurten Alex Txikon alpinista ezaguna ekarri dugu eta jende asko azaldu da bertara.

Zenbat lagunek osatzen duzue Girizia Mendi Taldea? Nolako dinamika duzue?

Nolanahi ere, azpimarratu nahi dut zerbait potoloa edo handia antolatu behar dugunean, inguruan lagun asko daukagula prest laguntzeko. Adibidez, aurten, martxoan, Eskola arteko 31. Mendi lehiaketa ibilaldi neurtuak ekimena ospatu da Oiartzunen, Gipuzkoako Mendizale Federazioak antolatua. Guztira 14 ikastetxe, 268 gaztetxo eta 196 heldu etorri ziren eta 35 pertsona ibili ginen lanean egun horretan. Lerro hauen bitartez eskerrak eman nahi dizkiet guztiei! Zenbat lagun federatzen dituzue urtero?

Momentuz 230 pertsona federatu ditugu eta hauetatik 66 oiartzuarrak dira; besteak, Orereta, Irun, Hondarribia, Astigarraga, Hernani, Donostia… aldekoak dira. Eskalada, BTT, Intxixu Trail… mendiarekin lotutako beste atal batzuk ere jorratu dituzue. Eskaladan egin ditugu urteak, baina gaur egun Udala eta Kiroldegia arduratzen dira, guk zubiarena

118 | SEME-ALABAK

Urtero-urtero Mendi Jardunaldiak ere prestatu dituzue. Gure herrira oso mendizale ospetsuak gonbidatu dituzue.

Bai noski, urte askotan antolatu izan ditugu eta arrakasta handia izan dute. Baina badira urte batzuk gero eta jende gutxiago azaltzen dela, gauza gehienak oso ikusiak daude eta zerbait berria lortzea ez da erraza.

Egia da, Oiartzundik pasa dira mendizale ospetsuak, besteak beste: Mari Abrego zena, Josema Casimiro, Kike de Pablo, Adolfo Madinabetia, Iñaki Otxoa de Olza zena, Pou Anaiak, Jon Beloki, Edurne Pasaban, Josune Bereziartua, Alberto eta Felix Iñuarrategi zena (behin baino gehiagotan), Patxi Usobiaga, Xabier Erro zena, Felipe Uriarte, Juan Vallejo, Carlos Suarez, Ekaitz Maiz, Alex Txikon… Udalak antolatutako Kirola Saria jaso zenuten 2016an. Nola sentitu zineten?

Saria berez GIRIZIA KULTUR eta JOLAS ELKARTEARI eman zioten eta guri egokitu zitzaigun saria jasotzea. Oso-oso pozik sentitu ginen, ezbairik gabe. Ugaldetxo Kultur Taldeak, besteak beste, herriko soinujole zaharrak oroitzeko, hainbat jaialdi antolatu zituen, 1989an hasita. Zenbat jaialdi izan ziren?


Nola oroitzen dituzu garai haiek? Bospasei jaialdi izan zirela uste dut. Zulotibar baserriko Xabier Landaren ideia izan zela esango nuke. Antolakuntza ez zen batere erraza izan. Jende asko ibili ginen lanean, Xabierren gidaritzapean. Ni laguntzaile izan nintzen. Gogoratzen dut nola joaten ginen etxez etxe soinujole eta pandero joleekin solas egitera. Tarteka haiekin meriendatu eta, bide batez, parte hartzera animatu‌ Oso aberatsa izan zen eta izugarrizko arrakasta izan zuen, Madalensoro pilotalekua toperaino betetzen zen. Ekimen hori ere UKTrentzat beste lorpen handi bat izan zen, oso pozik geratu ginen.

Gaur egungo Ihoteek izugarrizko arrakasta dute. Horra iristeko Ugaldetxo Kultur Taldeak badu zerikusirik. Zer duzu esateko?

Halaxe da, Ihoteak Ugaldetxo Kultur Taldeak jarri zituen martxan. Informazioa jasotzen hasiak ginen eta 1990ean bururatu zitzaigun zakuz mozorrotu eta auzoz auzo ibiltzea. Ugaldetxo, Iturriotz, Altzibar eta Elizalde auzoak pasatu genituen. Kuadrillatxo bat elkartu eta horrela ibili ginen, primeran pasatu genuen. Horren ondorioz, jarraitu egin genuen informazioa biltzen, taldea auzotik kanpo zabaldu genuen eta poliki-poliki lortu genuen auzo guztietan taldeak sortzea, kuestaziyua egitea, eta gaur egun ikusi besterik ez dago zer-nolako arrakasta daukan.

Ugaldetxoko festetan.

2014ko ekainean Oiartzunen izandako polizia operazioan atxilotua izan zinen.

Bai, horrela da. Ekainaren 3an, Aritxulegiko gudarien basoa dela-eta bost lagun atxilotu gintuzten eta beste seik zitazioa jaso zuten, non Intxaurrondora joan behar izan zuten deklaratzera. Ordu luzeak izan ziren Intxaurrondoko kalabozoan eta handik Madrilera eraman gintuzten hurrengo egunean. Han deklaratu eta aske utzi gintuzten, baina epaiketaren zain. 2015eko azaroan izan genuen epaiketa. Bi egun iraun zuen eta libre utzi gintuzten. Amets txar baten gisan gogoratzen dut.

Ugaldetxoko Kultura Taldeko lagunekin.

Nolakoa da zure eguneroko bizimodua?

Arrunta dela esango nuke: lanera joan, lagunekin egon, mendira joan, tokatzen zaidanean ama zaindu (aspaldian gaixo dago), etxeko eginbeharrak‌ Era berean, herriko zenbait ekintzatan parte hartzen dut, hala nola auzoko festetan, mendi elkartean‌ Eta astia daukadanean, autokarabana hartu eta bidaiatu egiten dut. Gustura bizitzen saiatzen naiz.

Ugaldetxora oso maiz joaten da Itziar.

JAIONE UGALDEBERE SARASUA

SEME-ALABAK |

119


PERIKO, BETI GURE ARTEAN Ez da erraza hainbeste eman dizun pertsona bati hitz batzuk eskaintzea. Eta are zailagoa gure ondotik joan zaren honetan. Idazten dugun guztia idatzita ere beti izango baita gutxiegi, beti egongo baikara zorretan. Baina zure piojoso eta bakaburrak gara, zure txitoak, orain entrenatzaile lanetan gabiltzan txitoak, eta ez dugu isilik gelditu nahi. Hemen dituzu gure txioak, Peri.

Peri XabiSala @Xabi .

6min

Periko: iz./adj. 1. Urteak eta urteak atletismoari eskaini dizkion gizon bizar-zuria. 2. Beti eta musutruk besteei laguntzeko prest dagoena, bihotz onekoa. Gazte hori oso perikoa da. 3. Bizitza ulertzeko modu bat. 4. Sinonimoa Haurtzaro Atletismo Taldea. Ioritz @Ioritz . 8min Eskerrik asko, laguntzeagatik, animatzeagatik, irakasteagatik eta entrenatzaile bikaina izateagatik. Niri Atletismoak emandako momentu on guztiak zureak direlako. Mila esker, Peri! Julen @Julen

. 14min

Falta izan dudan aitonaren modukoa. Beti irribarre batekin, ezagutu zidan egunetik laguntzen, nigan konfiantza osoa ezarriz. Zure indarrarekin balio dudana erakutsiko dut, Periko. Mila esker benetan. Xabier @Xabier . 20min Aupa Periko! Txikia nintzela zurekin entrenatzen hasi nintzen eta orain eredu bat zara niretzat. Mila esker beti hor egon zarelako. Faltan botatzen zaitut. Jenia @Jenia

. 1h

Denak atletismon hasi eta segituan korrika. Eta handik gutxira txapelketan. Zuri esker lortu genuen dena, batez ere, zure esker ona eta laguntza. Gu konturatu orduko joan zinen korrika, baina guk beti izango zaitugu gurekin. Intza

@Intza . 1h 14min

Eskerrik asko entrenatzaile izateagatik, euskarri eta eredu bihurtzeagatik. Orain urrunago zauden arren, irribarre batekin beti oroituko zaitut, zuk erakutsi bezala. Nire bihotzeko zati handi bat zurea izango da beti.

120 | SEME-ALABAK


Peri Maider @Maider . 1h 30min Garaipen handiena zurea da, atletismoko taldea familia bihurtzeagatik. Eskerrik asko Peri kirol mundura ateak irekitzeagatik eta bizitako momentu guztiengatik! Lur @Lur

. 2h 4min

Zure alaitasuna gogoan hartuz jarraitzen dugulako bideak ireki eta eraikitzen, mila esker Periko. Agur bero eta irribarre bat! Nerea

@Nerea . 3h

Txikitatik eduki zaitut ondoan, zuk niri handitzen ikusi ere, hainbat bide ireki dizkidazu eta haien lorpenak zureak bihurtu ziren. Beti nire ondoan edukiko zaitut eta baita gogoan ere. Garazi

@Garazi . 7h

Jaio berritan bizilagun, haur nintzenean entrenatzaile, gaztetan bidelagun eta ondoren irakasle. Mende laurdena zure ondoan pasa ondoren, badut beste mende oso batez zure bidea jarraitzeko nahikoa irakaspen. Maitane @Maitane . 20h 14min Korrika hasi, ikasi eta ziztu bizian irabazi! Zure Alfa Romeoan zenbat kilometro, pistaz pista Euskal Herria ezagutzeko‌ Helmugara iristean, beti hortxe animatzeko. Azkarra bezain laburra bidea, beti gogoan ordea. Korrikalari edo futbolari, emandako guztiagatik eskerrik asko, Peri! Itsaso @Itsaso . 22h Urte luzez izan zaitut alboan, beti irrifar batekin ahoan. Bizipen ugari izan ditugu elkarren ondoan, ongi gorderik ditut gogoan. Irakatsi didazu atletismoan eta erakutsi didazu nondik joan. Zuk hasitako erritmoan jarraituko dut aurrerakoan. Mila esker Peri! Alazne @Alazne . 24h Hasi nintzenetik nigan konfiantza jarriz, garaipenak elkarbanatuz, denborarekin entrenatzaile, lagun, beharrezko euskarri bihurtu zinen. Bizitzako momentu on eta txarrak elkarrekin gainditzen genituen. Talde bat izaten jarraitzen dugu. Eskerrik asko Periko!

Eskerrik asko bihotzez egin duzun eta egiten jarraitzen duzun guztiagatik. Zure falta sumatzen dugun arren, zu beti zaude hor; entrenamenduetan, asteburuetan, kirola ulertzeko moduan‌. Urteak pasata ere, orainaldia izango zara beti. XABI

SEME-ALABAK |

121


Florinda, Catalina eta Inaxik 100 urte Joan den urtebetean, hiru emakume oiartzuar iritsi dira 100 urte betetzera. Zorionak hirurei! FLORINDA FERREIRA LOURENÇA 2017ko abuztuaren 6an, Xanistebanetako azkeneko egunean, bete zituen 100 urte Florinda Ferreira Lourençak. Jaiotzez portugaldarra baldin bada ere, urte mordoska dira Altzibar auzora bizitzera etorri zela, haren alabaren etxera. CATALINA MARI TOR Catalina Mari Tor Santa Eulalia del Rion jaio zen, Ibizan, 1918ko urtarrilaren 19an. Gipuzkoara etorri zen Jose Victor Alegria Mujikarekin ezkontzera, Ibizan soldadutza egin zuen beizamarrarekin. Ezkondu ondoren, 1946an, Oiartzunera etorri ziren bizitzera, senarra hemen bizi zelako. Kinkirriñenen, Doneztebe plazan eta Legarren bizi izan ziren eta bi seme izan zituzten. Gaur egun, Villabonako Fraisoro zaharren egoitzan bizi da Catalina. INAXI ETXEBESTE LOPETEGI Inaxi Etxebeste Lopetegik martxoaren 16an bete zituen 100 urte. Ugaldetxoko Juansendo baserrian jaio zen (gaur egun Mamut merkataritza gunea dagoen eremuan). Hala ere, azkeneko 66 urteak Arraguan pasatu ditu, Intxausti-Enera ezkondu baitzen. Semearekin eta errainarekin bizi da. Eta oso hurbil, etxeko txikiena du: June birbiloba. Jaione Ugaldebere Sarasua Domi Azpiroz Ubiria Goiatz Labandibar Arbelaitz

122 | SEME-ALABAK


UZTA BERRIA Irakurle batentzat gustuko autorea aurkitzea altxorra eskuratzearen parekoa da, haren testuak bitxien modura gordeko ditu handik aurrera, noizean behin berriz irakurtzeko, edota testu horien edertasuna gogoratzeko. Idoia Fraile idazle berria da eta hala nabari du; baina bere testuek, usatutako idazle ororen edertasuna, mezuaren dotorezia, benetakotasuna eta intentsitatea erakusten dute. Miren Agur Meabek Azalaren kodea deituriko poesia liburuan idatzitakoa gogoratuz, “Ez da perfekzioa bilatzen, edertasuna baizik. Ez da egia bilatzen, benetakotasuna baizik. Ez da traszendentzia bilatzen, intentsitatea baizik�.

Azkenaldi honetan, bi ipuin eder idatzi ditu Aldurako emaztekiak: Erreka bila eta Beste haiek. Lehenengo ipuinarekin Julene Azpeitia ipuin lehiaketa irabazi zuen joan den azaroan. Erreka bila ezusteko paregabea izan zen; liluraturik utzi ninduen harribitxiak. Berehala igarri nion lanari ahalmena. Drama den gertakaria umearen begirada eztiz kontatzen du. Lan dokumentatua, eguneratua, deskribapen oparoak dituena, euskara aldetik oso zaindua eta ikurrez beterikoa da Idoiarena. Hiztegi berri bat eraiki daiteke Idoiaren testua irakurrita. Ezagunak ditugun hitzen bidez, ausartuko ez ginatekeen ideietara eta sentimenduetara garamatza. Sentimenduak eskala kromatikora ekartzen ditu, hitzak irudi bihurtzen.

Geroztik, beste lanen bat ere idatzi du eta baita harengatik saria eskuratu ere. Erreka bila ipuinaren gaiari tiraka, Gerra Zibilari lotua, Leihotik erbesteari begira lana sortu du Errenteriako Udalak antolatzen duen Mariasun Landa sarietarako, baita saria eskuratu ere emakumezkoen begiradaren sailean.

Saria eskuratuko bi lanek Idoia emakumea dakarkigute, emakume datorkigu. Ez datorkigu emaztekiari gorazarre egin edo ikur bihurtzera, harrotasunik gabeko asmoa du, omenaldi xalo eta xumea egiten die gizonen munduan lehen lerroan eta isilpean aritutakoei. Emakumeari begira jartzen da emakumearen begiradatik.

Irakaslea, ikertzailea eta orain ipuin idazle ere bazara. Zeinekin sentitzen zara identifikatuago? Denaren gainetik, dudarik gabe, irakasle naiz. Nire bizitzaren zatirik handiena Haur Hezkuntzako irakasle izateari eskaini diot, bai gustatzen zaidalako, baina batez ere, ogibidea horrek eman didalako. Ikerketarako ateak ireki balitzaizkit, alabaina, behar bada, orain horretan jardungo nukeen, baina ez zait horrelakorik suertatu; Udalak emandako beka bati esker, bolada batean, ahizpak eta biok Oiartzungo hizkera ikertzen jardun genuen, baina oso zaila da letren munduan bide honetatik bizimodua aurrera ateratzea. Ikasketak bukatu berritan, toponimiaren inguruan lan egiteko, han-hemen proiektu bat baino gehiago aurkeztu genituen, baina ez zen halakorik aurrera atera. Lehia handia dago eta aukerak murritzak. Eta, idazle izateari dagokionez, errealitate bat baino amets bat gehiago da oraingoz niretzat: egunen batean idazle izatera iritsiko banintz, nire bizitzan daukadan helburu ederrenetariko bat beteko nuke. SEME-ALABAK |

123


Nola izan da testua idazten hasi eta gaiaren aukeraketa prozesua? Erreka bila ipuinaren atzean, bada istorio bizi eta egiazko bat. Ipuina sortu, askotan gertatu ohi den bezala, uste gabean sortu zen; hain zuzen ere, gure semeetako baten guraso bilera arrunt batean. Gaztetxoek, ikastolako azken urtea zutela eta, ikasle bakoitzak egiten zekienetik abiatuz, Gerra Zibilaren inguruko emanaldi bat eskaini ziguten opari. “Guk ere badugu opari bat zuretzat!”, esan genion tutore-lanetan erabat inplikatuta jardun zuen irakasleari eta, segidan, zera gaineratu genion: “Gure oparia hitzak dira”. Baietz egin zigun buruaz eta, gurasoen izenean testua irakurtzen bukatu nuenean, “Sekula jaso dudan oparirik ederrena da!”, erantzun zigun. Hitz hauek barruraino iritsi zitzaizkidan eta, bilera hartan pentsatu nuen, ama izan nintzenaz geroztik, albo batera utzia nuen betiko ilusioari heldu beharra niola, bizitzari ez niola ihes egiten utzi behar, neure nituen ilusio txikiak gauzatu gabe. Honela bada, une hartan zin egin nion neure buruari, ia hogei urte beranduago bada ere, udarako oporretan atzera ipuin bat idatzi beharra nuela. Esan eta egin. Erreka bila ipuina, erronka honen emaitza da. Hala, ipuina idazten ari nintzela, semearen irakaslea izan dut gogoan: bere hizkera, goxotasuna, Gerra Zibilarekiko duen sentikortasuna, bere lurra… Gero, behin ipuina bukatu nuenean, zuzenketa lanetan hortxe izan dut ondoan aholku-emaile. Zer da zuretzat idaztea?

Niretzat hitzekin jolas egitea baino zerbait gehiago da, baina hitzen bidez adieraztea zail egiten zait; batez ere, niretzat sentsazio bat delako. Une batez, ni inguratzen nauen errealitatea gelditu egiten da: bai denboran eta baita espazioan ere, eta bidaia bat hasten da nire irudimenean: bidaia bat igerian mundu imajinario baterantz. Bertan pertsonaiak ikusten ditut bakarrik edo elkarri begira; isilik, pentsamenduan batzuetan, berriketan beste zenbaitetan; baina gehienetan gatazka gordin bati aurre egin nahian. Orduan hasten da niretzat ariketarik zailena: enpatia-ariketa, alegia. Hala, saiatzen naiz pertsonaia jakin horren barruan sartzen, bere errealitatea ulertzen, eta berak espazio nahiz denbora jakin horretan sentitu bide lukeena neure egiten. Horretarako neskatoaren papera egiten zait errazen; behar bada, ni neroni noizbait neskato izan nintzelako eta sasoi hartan irudimena bor-bor

124 | SEME-ALABAK

nuelako; halaber, emakumearen papera ere, oso gustuko dut.

Ondoren, sentipen horien papereratzea heldu zaigu. Horretan asko laguntzen dit irakurle jakin bat buruan izateak, norbaitentzat idazten ari naizela pentsatzeak, alegia. Hitzak norbaiti zuzenduak direnean, errazago ateratzen zaizkit ele horiek, errazago lotzen ditut, arian-arian estilo jakin bat sortuz. Barru-barrutik ateratzen zaidan zerbait da.

Idaztea, beraz, eguneroko erritmo zoro horretatik ihes egiteko eta pentsamendua ez herdoiltzeko aukera polita da, nire kasuan. Era berean, maite ditudan ingurukoekin egoteko beste modu bat ere badela deskubritu dut, ahozkoan esaten ez ditugun sentipen asko, literaturaren bidez, ia oharkabean, elkarri adierazten dizkiogulako. Zure bizitzako uneak zerikusirik izan du literaturari heltzeko orduan? Literaturak bizitzan zer eman dizu?

Bai, jakina, baietz! Edozein sormen motatarako iruditzen zait hegoak zabalik harkaitz muturrean pausaturik egon behar dugula, hegan egiteko pronto. Hori, nire kasuan, bizitzako edozein etapetan beti ezinezko gertatu zait, amatasunari loturik egon naizen urteak, horren adibide. Badira hori ezinbestean behar duten idazleak, baina nire burua ez dut talde horretan kokatzen; hori hala izan balitz, ziurrenik, honezkero idazle izango nintzatekeen. Baina niretzat literatura bizitzan beti izan da garrantzitsua: txiki-txikitatik eraman izan dut nire baitan irakurtzeko, idazteko eta amets egiteko afizioa, eta orain, konturatzen naiz, askotan horrezaz kontziente ez banintzen ere, bizitzako esparru desberdinetan baliatu naizela irudimenaz: bai testu bat idatzi edo antolatzerakoan, lankideen aurrean hitza hartu behar dudanean, oposizioak egin nituenean (beraz, neurri batean, lan finkoa honi esker lortu nuen), maite dudan norbaiti gutun berezi bat idatzi nahi diodanean…; eta zer esanik ez, etxeko haurrak txiki nituenean edo Lezoko eskolan Haur Hezkuntzako haurrekin dihardudanean: adin honetako haurrak errealitatea ikusi eta ulertzeko duen modura hurbiltzen laguntzen baitit ipuingintzaren magiak. Egia esan, uste dut hauxe dela etapa hau horrenbeste gustatzearen zioa: amets egiteko aukera. Libre sentitzen naiz (programazio zurrun eta leihorik gabekoetarik libre) eta gainera, uste dut haurra gehien entzun


eta errespetatzen den etapa dela: behar bada, besteak beste, horregatik ditugu hain sortzaile …

Galderari bukaera emateko gaineratuko nukeena da, nire iritziz, guraso nahiz irakasleek gure haurrei txikitatik adierazpide gisa arte motaren bat irakasten badiegu, garbi izan behar dugula inguruarekin eta ingurukoekin harremanetan jartzeko bide bat erakusten ari garela. Izan ere, ikastetxeetako “hainbat gai” ez dira haur nahiz nerabe askok uste duen bezala “denbora pasa”: “Irakurmenarekin eta idazmenarekin gozatzera iristen bazara, zeuregan betirako erroturik eramango duzu komunikazio-iturri bat; hala, usterik gutxienean, bizitzako esparru desberdinetan (lanean, maitemintzean, familia eratzerakoan … ) arrakasta lor dezazun poltsikotik dir-dir egingo dizu haur denboran altxatu zenuen printzak. Zure esku neurri batean ere badago! Agian tarteka, liburu bat eskuetan hartuz gero …” Gatozen orain sarietara. Sari pare bat irabazi dituzu, Zumaiako 30. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako saria, VIII. Mariasun Landa saria. Baliagarriak al dira idazten jarraitzeko ala aitortza moduan hartu dituzu, edo besterik gabe?

Saria jaso izanak neuregan sortu duen sentipena hitzen bidez adieraztea oso zail egiten zait, oraindik benetan sinetsi ezinik nago-eta: uste gabea, poza, ingurukoen esker ona, egunez egun isilean egindako lanaren aitortza, irakurle apurrekin sortu zaidan konplizitatea, aurrerantzean idazten jarraitzeko irrika bizia, ibilbide baten borobiltzea … Sentimendu hauek denak nahasian korapilatuta ditut orain nire barruan, eta ikaragarri pozik nago. Saria are ederrago egin dute ibilbide baten borobiltzea izateak eta ustekabekoa izateak, baita elkarrekintzan egindako bide ederra borobiltzea ekarri duelako. Saria niretzat bultzada handi bat izan da eta, aurrerantzean, indar emango dit egunerokotasunari denbora-zirrikituak lapurtu eta, tarteka idazteari ekiteko. Gure seme-alabek gehiago irakurtzeko gurasook zer egin dezakegula iruditzen zaizu? Burutaziorik bai? Era berean, zein aholku emango zenioke literatura-zaletasuna bultzatzeko ahaleginetan buru-belarri diharduen irakasle horri? Gauza askotan gertatu ohi den bezala, aholku ematea erraza da eta betetzea zaila, ezta? Bada,

gure etxean bertan ere gai hau dela eta, makina bat katramila izaten dugu! Eta, hori hala ez dela uste duenik balego, betor gurera! Lehenik eta behin, esango nukeena da gurasook mugak jarri behar dizkiogula gaur egungo haur-gaztetxoek darabilten teknologiari, eta batez ere, adin batzuetan tramankulu horiek eskuartean darabiltzatenean, gure betebeharra dela zertan ari diren jakitea. Inork galdetuko balit: “Guraso gisa hiru semeak hezteko orduan zer egin zaizue zailena?”. Erantzuna bi aldiz pentsatu gabe emango nioke: “Informatikaren mundu zabalari muga egokiak jartzea”, erantzungo nioke zalantza izpirik agertu gabe. Belaunaldien arteko talka, dudarik gabe. Gure etxean, adibidez, semeetan zaharrenak 12 urte bete arte gutxi gorabehera, ez genuen ez telebistarako eta ezta Interneterako konexiorik ere. Egun, sei urte beranduago, oso bestelako egoera dugu: semeengandik beharra sortu zenean, erantzuten saiatu ginen garbi genuelako teknologiarekin batera bizitzen ikasi beharko genuela denok eta gure lehentasuna tresneriaren erabilera aproposa egitea izango zela. Baina haur askok ez du bestelako aukerarik ezagutzen, makinatxoekin itsututa daude, eta horrek irudimena jaten die. Nork ez du ezagutzen bakarrik jolasean ez dakien haurrik? Gureei mundua zabala dela erakutsi nahi genien: natura entzuten irakatsi, irakurtzearen garrantzia azpimarratu, familian hitz egin, kirolari eta jolasari leku SEME-ALABAK |

125


egin ‌ Gurasook gainean ez bageunde, noiznahi tresna hau eta hura neurri gabe erabiliko lukete; maiz, oraindik ere, semeak koskortuagatik, gatazka-iturri da gure etxean gai hau. Honela bada, beti lortzen ez dugun arren, txikitatik ohiturak errepikapenaren poderioz barneratzen saiatu gara: liburutegia maiz erabiliz, liburuak erosiz, jatorduetan gai interesgarriez hitz eginez‌ Halere, makina bat aldiz hanka sartu dugu, eta tamalez, oraindik ere horretan dihardugu; oker horietatik ikasten dugu alabaina gehien: bai gazteek eta baita aita-amek ere. Irakasle bati, berriz, aholku ematea ez da erraza. Irudimenak eta ahozkotasunak kezkatzen nau, hau lantzeak baitakar irakurtzeko afizioa eta ondorioz, idazteko abilezia ere bai. Oso txikitatik sistematikoki landu behar diren esparruak direla iruditzen zait, nahiz eta jakin badakigun alor hauek ongi lantzeko ikasle kopuru txikiagoa eduki beharko genukeela gure geletan. Guk adibidez, psikomotrizitate saioaren azken fasean, errealitaterako itzuleran, 4 urteko neska-mutikoekin denon artean ipuinak asmatzen ditugu salto gelan izandako gertaerak abiapuntutzat harturik eta ipuineko protagonistak beraiek direla. Bat-batekotasuna, irudimena, azkeneko esaldiari jarraipen eman beharra, taldean denon arte ipuin bakarra sortu beharra ‌ egiteko asko du bere baitan. Oso ariketa konplikatua eta aberatsa da. Batzuetan, emaitzarekin barre egiten dugu eta besteetan, elkarrekin josi ditugun hitzek ez dute ez bururik ez hankarik izaten. Zer egingo diogu? Saiakera hor geratzen da. Eta saiakerak ohitura bat sortzen laguntzen digu. Bestalde,

126 | SEME-ALABAK

koskorrenekin idazmena lantzeko asko gustatzen zaizkit bertsogintzan kartzelako gaian ematen diren hitz eskasetako gai irekiak. Idazmen lanak bateratu ondoren, polita izan behar du bakoitzak gaiari nola heldu dion kontrastatzea! Agian, hamaika aldiz egin dituzue gisa honetako jarduerak, eta ni jakitun ez! Uste dut dauzkagun ahalak kontuan hartuta, ikastolan lan handia egiten dela. Jakina, beti izango dugu zer hobetua, baina horretan jarraitu beharko. Amaitzeko, idazle izan nahi duen inori zer aholku emango zenioke?

Aholku emateko baino jasotzeko nago, ez bainaiz idazle oraindik sentitzen. Baina aholkua eskatu didazunez, haur-gaztetxo bati esango niokeena da gure hiru semeei behin eta berriro esan dieguna: nork bere bidea egin behar duela eta literatura lehiaketetan ez itsutzeko. Lehiak, esparru orotan gertatzen den moduan, bidean poto egiteko arriskua baitu berekin; eta literaturan beti, irakurlea subjektiboa da; ondorioz, baita epaimahai-kideak ere, jakina! Era berean, nire moduan adinean aurrera doan bati esango niokeena da, sekula ez dela berandu: sekula ez dela berandu haur nahiz gazte denboran bidean utzitako afizio hau berreskuratzeko; eta, era berean, sekula ez dela berandu, betidanik amestu duen zeregin honi adarretatik heldu eta ikasten hasteko. Zergatik, ilusioari leku egin ez? Honek ez al gaitu zoriontsuago egiten? Ni neroni nauzue honen lekuko! Bi sari eskuartean, seguru ez direla bakarrak izango. Bada etorkia Oiartzunen, ez dadila luma berria agortu!

Kristina Boan


Aio Lekuonatarrei

Julen, Juan Mari eta Andoni Lekuona kantuan, Euskal Telebistan, 2002ko Eguberrietan.

Abenduan hil zen Andoni, bizi zen azken senidea. Aurretik, Jose Luis, Julen eta Juan Mari joan ziren, eta 2011n Primi.

Andoni Lekuona hil zen lehengo abenduan, hilak 29. Urtarrilaren 3an egin zen hileta-elizkizuna Oiartzungo parrokia elizan. Han bildu zirenek bazekiten une horretan ziklo bat ixten ari zela. Andoni zen hildako azken senidea, aurretik joanak ziren anai-arreba guztiak: Primi, Jose Luis, Juan Mari eta Julen. Lekuonatar belaunaldi oso batek alde egin digu mundutik. Aspaldi eta gazterik (2003an) hil zen Julen Lekuona, Ez Dok Amairuko kantaria. 65 urte baino ez zituen. Handik bi urtera (2005ean) zendu zen Juan Mari Lekuona poeta, euskaltzain eta unibertsitate-irakaslea. Arreba Primi 2011n hil zen, eta anaia Jose Luis -arotza- aspaldi hilda zegoenez, Andoni izan da azken urteotan belaunaldi horren ordezkari bakarra.

SEME-ALABAK |

127


Zutik, Primi, Tiburtzia ama, Juan Mari, Bruno aita eta Jose Luis. Makurturik, Andoni eta Julen. 1953ko argazkia da, Juan Mari apaiz ordenatu zuten egunekoa.

Zergatik izan dira garrantzitsu Lekuonatarrak? Batik bat, euskal kulturaren zuzia piztuta mantendu zutelako, bakoitzak bere lan-arloan. Osaba Manuelen -Manuel Lekuona Etxabeguren (Oiartzun, 1894-1987)- ikerketei jarraipena eman zieten. Bruno Lekuonak eta Tiburtzia Berasategik beregain hartu zuten, ezkondu zirenean (1923-01-04), gaur egunean Oiartzungo goiko plazako botika dagoen toki berean zegoen batzokiaren gobernua, bertantxe bizitzen jarriz. Eta hantxe jaio zen haien alaba Primitiva (1924an). Baina Primo de Riveraren altxamenduaren ostean giroa gaiztotu egin zen, Bruno eta Tiburtzia seinalaturik bezala sentitu ziren eta ahal zuten moduan beste etxebizitza batera jo zuten, herriko plazan bertan. Bigarren bizitoki hartantxe jaio ziren ondorengo hiru senideak: Jose Luis (1925), Juan Mari (1927) eta Andoni (1932). Baina, han ere maizterrak izaki, etxebizitzaz berriro aldatu beharra izan zuten, eta Goiko Kalen jarri ziren, gerraostean. Sei urteko tartearekin, 1938an bosgarren umea jaio zitzaien Bruno eta Tiburtziari. Juliantxo esaten zioten umetan, Julen izenez ezagutuko zuten gero. Primi gutxi agertu zen hedabideetan, baina figura inportantea izan zen hura ere. Oinarrizko ikasketak baino ez zituen egin, eta herriko botikan egin zuen lan, Carmen Errandonea botikariaren laguntzaile. Berak zaindu zuen ama, berak eutsi zion familiaren etxeari. «Primi ere kultura handiko emakumea zen. Oso ondo josten zuen, amarekin batera brodatze-lanak egiten zituen, umeentzat, gero saltzeko», adierazi dit Jose Mari Sanzberrok, urte askoan herriko berriemaile izandako gizonak.

128 | SEME-ALABAK

Astean behin afari-merienda tertuliaduna egiten zuten Primi eta amaren etxean. Juan Mari ere azaltzen zen, eta baita osaba Manuel ere. Berriz ere Jose Mari Sanzberroren testigantza: «Uste dut astearteetan izaten zela bilera hori. Nik 70eko hamarkadako berri dakit. Inoiz gonbidatu ninduten. Lehenengo aldian, osaba Manuelek esan zidan Jose Albisuari, herrira azaldu berria zen bikarioari, lagundu behar niola, bakarrik zegoelako. Hitzei buruz hitz egiteko izaten ziren afari-merienda horiek. Batek hitz bat ekartzen zuen eta han hasten ziren besteak hari bueltak eman eta eman. Gogoratzen naiz behin zakurtzio hitzaren inguruan jardun zutela». Faltsua esan nahi omen du zakurtziok.

Senide denak kantuzaleak izan ziren. Eta kantu zaharrak berreskuratzen ahalegin berezia egin zuten. 2002an, Andoni, Juan Mari eta Julen, hirurak batera, hedabideen aurrera agertu ziren ‘Oiartzungo kantutegia bertako herri memoriatik’ liburua aurkezteko. Kantuan ere jardun zuten jendaurrean, batera, Euskal Telebistan nahiz Oiartzungo Pagoarte aretoan. Gazteenak, Julenek, Ez Dok Amairun jardun zuen kantuan. Apaiztu eta Aizpurutxoko parrokian egin zuen lan. Sotanarekin kantatu ohi zuen. Besteak beste, Ez, ez dut nahi eta Hiltzaile bat bezela kantuen aita genuen. 1974an apaiz izateari utzi zion eta Laboral Kutxan lanean hasi. Lehenbizi Azpeitian jarri zen bizi izaten, eta Irunen eman zituen azken urteak. Juan Mari izan zen senideetan ikerlariena. 1982an Ahozko euskal literatur’ publikatu zuen, osaba Manuelen lanari jarraipena ematen zion


Andonik artikulu asko publikatu zituen Oiartzungo herri-aldizkarian; besteak beste, osaba Manuelez, EHNE sindikatuaz, sarobe eta herrilurrez eta baserri-izenez.

argitalpena. Osabari berari buruz ere publikatu zituen lan batzuk. Euskaltzain oso izendatu zuten 1988an eta gero hainbat urte euskaltzainburu-orde ere izan zen. Hil arte apaiz izan zen. Andonik ere apaiz-ikasketak egin zituen. Besteak beste, Aiako Altzola bailaran egin zuen erretore-lana. 1960ko hamarkadan, apaizgoa utzi eta Parisa joan zen Soziologia ikastera. Handik bueltan, Zabalegi nekazaritza-eskolan irakasle jardun zuen, EHNE sindikatuaren sortzaileetakoa izan zen, eta Siadeco ikerketa-elkartean ere egin zuen lan.

Xabier Letek asko ikasi omen zuen Lekuonatarrengandik. Hau idatzi zuen Juan Mari Lekuona hurbiletik. 1927-200’ omen-libururako: Bai, Lekuonatarren etxean sosegu handia zegoen, eta diskrezio berdina. Eta ez zen izango haserretuta eta liskartuta bizitzeko motiborik ez zutelako. Lekuonatarren bi osaba izan ziren afusilatuak, Martin Lekuona, Errenterian apaiz zegoena eta Julian, pertsona baketsu eta inolako lehentasunik gabea, bere etxetik udaletxera igoarazi zutena gehiago ez itzultzeko. Hainbesterainokoa zen Lekuonatarren etxeko diskrezioa, nik ez bainuen jakin oso gerora arte bi osaba zirela gerlan akabatuak, eta ez Martin apaiza soilik, beti uste izan nuen bezala. FELIX IBARGUTXI (Diario Vasco. 2018ko urtarrilak 14)

SEME-ALABAK |

129



Kultura


ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK 2017 Ondare Kulturalari buruzko ezagutzan sakontzeko helburuz, Gipuzkoako Foru Aldundiak Europar Batasunarekin lankidetzan sustatzen dituen Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartu zuen Luberrik 2017ko ekitaldian eta bi ekimen eskaini zituen DONOSTIAKO PAISAIA GEOLOGIKOAK Ibilbide gidatua Urriaren 7an, Haizearen Orrazian hasi eta Sagueseraino egin zen ibilbide geologiko horretan, Donostiako paisaiaren jatorria, Kontxako badiaren sorrera eta Donostiako eraikin ezagunenak altxatzeko erabili diren materialen jatorria ezagutzeko aukera izan zuten parte-hartzaileek.

ERA PRIMARIOTIK KUATERNARIORAINOKO PAISAIAK EZAGUTUZ Ibilbide gidatua Urriaren 14an, Aiako Harria eta inguruko paisaiak ezagutzeko irteera antolatu zen. Bisita gidatu horretan, parte-hartzaileak zenbait lekutan geratu ziren bertako geodibertsitatearen garrantzia, granitoaren jatorria, paisaiaren azken 400 milioi urtetako eboluzioa eta abar ulertzeko.

132 | kultura


ATLANTIKALDIA 2017 Kultur Topagune eta Musika Jaialdia

Lurraren eta itsasoaren soinuan dantzan

Atlantikaldiaren 2017ko edizioan, Itsas topaleku handia bilakatu zen Errenteria irailaren 21etik 24ra. Azken egunean, irailaren 24an, txangoa egin genuen igande goizean San Marko inguruan, gotorlekuko aparkalekutik abiatuta, eta eskualdeko geologiaren inguruko azalpenak eman genituen.

Gainera, herriko plazan egindako erakusketan izan ginen Oarsoaldean dauden museoetako arduradunekin batera (Arditurri, Soinuenea, Mater, Victor Hugo Etxea, eta San Marko gotorlekua), gure eskualdeko baliabideen berri emateko xedez.

Laburrean • 2.500 bisitari inguru hurbildu dira LUBERRI ikasgune geologikora 2017an.

• 2017ko azaroaren 22tik 24ra egin ziren Euskadiko III. Geodibertsitate Jardunaldietan parte hartu zuen LUBERRIk, hezkuntzan eta turismoan geologia nola ezagutarazi aztertzeko. • Ikasgune geologikoaren horma-irudiak berritu ditugu.

• TTur-TTur elkarteari lagundu diogu elkarteak egindako mahai-jokoan azaltzen diren geologia arloko galderak osatzen. LUBERRI

KULTURA |

133


Uxua Larretxea Alvarez Adiskideen zaindari, bizipoza opari

• Pedro Gonzalez (ikaslea): “Ohore bat izan da bi ikasturte zurekin partekatzea, zure jakinduriaz eta adiskidetasunaz ikasiz. Zure irribarrea, umore ona eta euskara klaseak emateko zenuen era atsegina beti gordeko ditut bihotzean. Ez adiorik, Rubia!”. • Lurdes Zapirain (lankidea): “Goxoa, jatorra, maitagarria... Oso gogoan dut ezagutu zintudan eguna eta eman zenidan inpresioa. Oroitzen naiz oso garbi non, nola izan zen eta baita zertan aritu ginen ere. Eta hori, niri behintzat, ez zait maiz gertatzen”. • Jesus Fernandez: “Beti alai”.

Uxua Larretxea Alvarez, Donostian jaioa, aranztar punttua eta zeharo oiartzuartua. AEK-ko lankide prestua, Donostian ibilbidea hasi eta Oarsoaldean kuku bat egin eta gero, Oiartzuna, sorginen artera ekarri genuen beste sorgina. Urte hasieran joan zitzaigun, azkar joan ere, eta oiartzuartuetan oiartzuarrenari txoko honetan esan nahi dizkiogu ondo merezitako hitzok:

134 | kultura

• Tamara Ferrari (lankidea): “Lankide, aholkulari, konplize... izan zinen hasieran; handik gutxira, lagun eta mila abenturaren gidari bihurtuko zinen. Euskal Herriko hamaika txoko eder ezagutu ditut zuri esker, eta zure lagun zoragarri horien konpainiaz ere gozatu ahal izan dut. Joan zaren arren, garai eta une gozo horiek betirako geratuko dira nirekin. Lagun eta lankide izan zaitut, ohorea izan da bizitza honetan topatzea eta ez zaitut inoiz ahaztuko, oso barruraino sartzea lortu zenuen eta. Hemen eta han gogoratuko zaitut: Iruñean, Lesakan, Baigorrin, Baionan, Landetan, Donostian, Oiartzunen... Nire ondoan izango zaitut beti. Maite zaitut, Uxu!”. • Manel Ferran (ikaslea): “Ez dugu ahaztu zure irribarrea. Euskal Herriari eta euskarari zenion maitasunak herri hau hobeto ezagutzen lagundu digu. Beti gogotsu eta alai. Zurekin denbora laburra izan zen. Etengabekoak izan dira euskararekiko jakin-mina eta maitasuna izateko irakaspenak, azken klasera arte. Eskertzen jarraituko dugu beti. Eta zure irribarreak edonora eramango gaitu”.

• Patxi Azparren (lankidea): “Argi dirdiratsu bat ikusteko eta gozatzeko zortea izan genuen, supernoba izar bezain dirdiratsua, beroa eta indartsua, bidea zein den erakusten duen horietakoa, bizitzaz gozatzeko gonbita egin ziguna eta bizipozaz kutsatu gaituena. Hamaika amets; hamaika muxu”.


• Bibi Liras (ikaslea): “Zu bezala, zure klaseak bereziak ziren. Gauza asko gogoratzen ditut, baina ez da posible dauzkadan oroimen guztiak esatea. Hori da! Zu ere neska berezia ziren eta orain nik zulo handia daukat hemen. Nola beteko dut zulo hori?”. • Elena Vazquez (lankidea):

Bertso hauen bidez esan nahi dut guretzat izan zarena: lankide jator ta beti prestu, herria egiten jostuna.

Nolakoa zen nahi dizuet mostratu, argazkia duzue onena, beti aldarte onez, irribarretsu, gure Uxua ahaztezina.

• Blanca Villarnobo (ikaslea): “Uxuak ‘ikasle maiteak’ esaten zigun, eta bere euskara maitearekiko maitasun handia, bere poza eta ekintasunez ikasarazten zigun. Beti izango dut gogoan. Maite zaitut!”.

• Alaitz Vangeneberg (lankidea): “Uxua, eskerrik asko hasiberri bat nintzenean zure laguntza prestua eskaintzeagatik. Eskerrik asko zure irribarrearekin astelehenak eramangarriago egiteagatik. Eskerrik asko une zailak errazago bihurtzeagatik. Mila esker zure etxeko ateak zabaltzeagatik, bihotza zabaltzeagatik eta hegan egiteko hegoak emateagatik. Laster arte, Maripili!”.

• Amets Castrejana: “Bizitzak aurpegi bat edukiko balu, Uxuarena izango litzateke! Beti bizitzari irribarre egiten, beti hitzak ematen eta mugimendua. Hori dena irudikatu du Uxuaren errealitateak. Asko ikasi dugu berarengandik, bizitzeko modua, Uxuaren bizimodua! Eskerrik asko”. • Udane Migeltorena (lankidea): “Denbora oso laburrean erakutsi zenidan hiztegi propio bat bazenuela, hitz zoragarriz josia: irribarrea, langilea, bizipoza, alaia, eskuzabala, grina, ilusioa, goxotasuna... Maitasunez eta mimoz gordeko dut hitz bakoitza”.

• Maria Manera (ikaslea): “Kaixo, Katalunia!, beti esaten zidan emozioarekin. Beti izango naiz esker oneko Korrika egiteko proposamenarekin”. • Juan Calzada (ikaslea): “Zure irribarrea gogoratzen dut. Zure alaitasuna, beti. Ze momentu onak pasa genituen! Nire oroimenean izango zara beti”.

Euskaltegiko hainbat ikaslerekin.

• Imanol Fernandez (lankidea): “Behin, norbaiti entzun nion bazirela hiru pertsona klase: energia xurgatzen dizutenak, ezer eskaintzen ez dizutenak eta, azkenik, beren ondoan egote hutsarekin, energia positiboa txertatzen dizutenak. Zalantzarik gabe, Uxua, zu azken horietakoa zinen”. • Amaia Arruti (lankidea): “Begiak itxi eta 9 urte atzera eginez, hementxe irudikatzen zaitut; irribarrez, gogoz.... Xenpelarreko hormek ondo dakite zure barre algarez, kafe amaigabeez, txantxa zein txutxu-mutxuez... Astean zeharreko egun grisak koloretsu bihurtzeko bertutea zenuen. Xenpelarreko hormek hau ere ederki dakite. Eta guk, horma hauek egunero zeharkatzen ditugunok, maite zaitugu”. • Xabier Alegria (lankidea): “ILARGI AMANDREAREN KUKU BAKOITZEAN HORTXE DUZU IRRIÑO BAT, BIZITZAREN ALDEKO ERRONKARI KOSK! Eta hainbatetan, gauez, ilargiari so, zure akordua ere irri, guretzat”. • Jon Diaz de Mendibil (lankidea): “Uxua, izar iheskor baten modukoa izan zara guretzat. Bat-batean eta indar handiz sartu zinen gure bizitzetan eta isil-isilik joan, baina zure distira utzi diguzu betirako.” • Edurne Lizarazu (lankidea): “Pertsona batzuk gazteegi joaten dira, zu bezala txikitatik inguruan oso maitatuak izaten dira, Oarsoaldeko AEKn ere oso maitatua izan zara. Eskerrik asko, Uxua, gurekin bizitzeagatik, gorazarre egiteko modukoa izan zara”.

KULTURA |

135


Oarsoaldeko AEK-ko irakasleak.

• Raul Perez (lankidea): “Berezkoak zituen alaitasuna eta laguntzeko prestutasuna. Ezinbesteko osagaiak dira irakaskuntzan dihardugunontzat, baina batzuoi zaila egiten zaigu Uxuak bezain natural dohain horiek agerian uztea eta egunerokoan praktikara eramatea. Laguntza eskatzeko unean ohikoa zen honako erantzuna entzutea: Nola ez dizut lagunduko, bada?”. • Aitziber Akerreta (lankidea): “Ezagutu zintudan momentutik sentitu zintudan konplize. Neska jatorra, bihotz onekoa eta benetakoa zinela segituan sentitu nuen. Zure martxak espero gabe harrapatu nau... eman ez nizun besarkada bidaltzen dizut, politt hori”.

• Yurima Sagastuy (lankidea): “Zer esan bada zuri, matta! Oraintxe ulertu dudala lagun min hitzaren esanahia: laguna falta denean uzten baitu tristura eta hutsa, MINA. Min horren adinakoa da, ordea, asetasun sentsazioa, zuk irakatsi baitidazu bizitzari alde onena ikusten, egunero onena ematen eta dena emozioz eta energiaz bizitzen. Milaka esker, UXU, MUXU!”

• Saioa Ballesteros (lankidea): “Oraindik ezin sinetsi, halaxe gaude. Izan ere, goiz-goizetik zeneukan indarrarekin, irribarrearekin eta alaitasunarekin euskaltegiko txoko guztietara iritsi eta ingurukoak kutsatzen gintuzun. Ohorea eta plazera izan da nire bizitzan eduki izana. Saiatuko naiz jarraitzen zugandik ikasitakoak: bizitza gozatzeko eta egunerokoari aurre egiteko indarra eta ilusioa. Dudarik ez ezazu izan betirako gurekin egongo zarela. Eskerrik asko, Uxu!”

136 | kultura

• Olatz Mitxelena (lankidea): “Lankide, euskaltzale, lagun zein herrikide, denongan utzi duzu hutsunea. Zuk erakutsitako indarrari eusten ahaleginduko gara; zuk erakutsi bezala, irribarrez”.

• Idoia Arbelaitz (lankidea): “Sasi guztien gainetik eta hodei guztien azpitik zabiltza, Uxua, mendi-tontorretan, Mariren antzera, kobazulo bila. Agian, atseden hartzeko. Zalantzan jartzen dut nik hori. Nekaezina denari ez zaio sekula indarra, gogoa, maitasuna, animoa, ilusioa, irribarrea, asmoa, trebezia edota sendotasuna agortuko. Hori zara zu, bihotza. Beti, eta betirako.” •

Josune Uzkudun (lankidea): Indartsua bezain goxua, ilean sua, irribarre eztitsua zauden tokian zaudela jaso ezazu eman ez nizun musua. Maite zaitugu, UXUA.

• Mirari Martiarena (euskaltzalea): “Agur esatea beti da zaila. Uxua, zuri agur esatea ez da zaila bakarrik izan, gogorra ere izan da. Oraindik abailduta dugu bihotza, hutsuneak betetzea kosta egiten delako. Zureak bezalako hutsuneak bereziki. Zurekin pasatako momentuak burura etorri eta beti datorkigu gogora zure irribarre ederra. Horrek baretzen dizkigu bihotzeko minak. Eta min horiek sendatzen zaizkigunean zurea bezalako bihotz irribarretsu bat izango dugu. Laster arte, Uxua!”.


AUNTXA Trikitixa Eskola Urtero bezala, idazlan honen bidez gure trikiti eskolako berri ematera noakizue. Dagoenekoz hogeita zazpi urte pasatu dira trikiti eta panderoko klaseak ematen hasi ginela ELIZALDE HERRI ESKOLAn, eta aukera honetaz baliatuz, gure esker ona eman nahi genioke bertako jende guziari: irakasle, ikasle, guraso eta abarri‌. Gure lana behar bezala betetzeko eskaintzen dizkiguten baliabide guztiengatik eta edozein ekintzatan parte hartzeko gugana jotzen dutelako. Aurtengo kurtsoan ere gure ikasleek makina bat ekitalditan parte hartu dute: Gabonetan,Kuestaziyuan, Oiartzunen Inude eta Artzainen egunean, apirilean Irungo Kontserbatorioan egindako Trikitixa Jaialdian, Elizalde egunean, Ekainaren 17an Kontzejupean Irungo Musika eskolarekin egindako truke jaialdian.

Baita ere azpimarratu nahi nuke jarraitzen dugula kontzertu-entzunaldiak antolatzen gure ikasleekin, haiek ikasitakoa jende aurrean aditzera emateko aukera izan dezaten eta motibazio gehiago eduki dezaten ikasteko garaian, garrantzitsua baita hori ikaste-prozesu egokiago bat edukitzeko.

Trikitixa irakasteko hiru metodo erabiltzen ditugu: 1. Zenbakien bidez: gaur egunean metodorik erabiliena eta praktikoena berau da, hau erabilita lortzen diren emaitzak ikusita. 2. Aurrez aurre: irakasteko metodo hau trikitixa irakasteko erabili zen aurrena da, garai baten horrela irakasten baitzuten.

3. Solfeoz eta zenbakiz osaturiko metodoa: esan beharra daukat bederatzigarren ikasturtea dela aurten metodo hau martxan jarri genuela eta oso emaitza onak ematen ari da; ikasle multzo polit bat ikasten ari da era honetan, eta emaitzak ikusita, luzarora trikitixa irakasteko metodorik interesgarriena dela iruditzen zait, musikaren alor asko lantzen baitira: entzumena, sorkuntza, inprobisazioa, erritmoa eta abar.

Bukatzeko, esan beharra daukat zuetako norbaitek trikitixa behar badu jaialdi, kalejira, afari edo edozein ekintzatarako, gu prest gaudela parte hartzeko. Gure trikitixa eskolak egindako lanaren ondorio nagusia bertatik sortu eta sortzen ari diren trikitilari gazteak baitira.

Trikitixa edo panderoa jotzen ikasi nahi baduzu, berriz, informazio gehiagorako deitu telefono honetara: 943618839 edo 615790510ra; gurekin pertsonalki hitz egin nahi baduzu, astearteetan egoten gara ELIZALDE HERRI ESKOLAN.

Besterik gabe, agur bero bat OIARTZUAR guztioi eta XANISTEBANAK ondo igaro ditzazuela AUNTXA TRIKITIXA ESKOLAREN izenean. IĂąaki Aranaga

KULTURA |

137


Ibargain Musika Eskola 2017-2018

Kiroldegian, aurtengo azkeneko kanta ematen.

Ibargain Musika Eskolako jarduera orokorrak eta 2017- 2018 ikasturtekoak Ikasturteko lehen hiruhilekoan Santa Zezilia ospatzeaz gain, Euskararen Egunean parte hartzen dugu eta Eguberriko kontzertua ematen dugu. Bigarren hiruhilekoan Kaldereroen eta Artzain eta Inudeen Konpartsan aritzen gara, piano eta ganbera musikako kontzertua antolatzen dugu eta pianoko ikasle askok Andoaingo Piano Jaialdian jotzen dute. Hirugarren hiruhilekoan, Gaztetxoen Kontzertu pare bat eta bakarlari eta talde instrumental txikien beste bi kontzertu ematen ditugu Udaletxeko Areto Nagusian. Maiatzeko azken larunbatean Elorsoro Kiroldegian kontzertu-jaialdi bat antolatzen dugu. Ekaineko lehen astean soinu-tresnen aurkezpenak egiten ditugu Oiartzungo bi ikastetxeetan eta, horretaz gain, musikarekiko zaletasuna izan dezaketenei doako klaseak eskaintzen dizkiegu. Musika eskolako hiru pop-rock talde egonkorrek hainbat kontzertu ematen dituzte Oiartzungo auzoetan eta herriko festa nagusietan. Aurten ere, Xanistebanen hasiera iragartzeko auzoz au-

138 | kultura

zo ibili zen tren berdea soinulari talde ugariarekin beteta joan zen. Noizbehinka eskolako bikote edo hirukoteren bat beren beharra duten tokira joaten da. Horren adibide dira Oiartzungo literatura lehiaketako sarien banaketa edo Concha Murgiari egiten zaion omenaldia. Aurretik esandako guztiez gain, edozein egun eta ordutan (aurretik eskolan iragarrita) klaseak moztu eta minutu batzuk hartzen ditugu gure “Piramidepeko minikontzertuak� ziklorako.

1. Hiruhilekoa Normalean, Santa Zezilia bezperarako lau abesti ikasten ditugu eta musika klaseak herriko plazara ateratzen ditugu. Egun horretako protagonistak Eskolako txikiak izaten dira eta askorentzat jendaurreko lehen ekitaldia izaten da. Azkenaldian, kontzertu horretan gurasoen telefono mugikorrak kea dariela egoten dira seme-alabak grabatzen. Ondoren txokolatada alaia egiten dugu. Urte batzuetatik hona Euskararen Egunean parte hartzen dugu. Egun horretan ekintza


kulturalez betetako maratoi gisakoa egiten da Oiartzungo kultur talde ia guztien partaidetzarekin. Aurreko ikasturtean, irakasleek osatutako talde instrumentalarekin betiko dozena erdi euskal kanta abestu zituen publikoa animatuz eta lagunduz aritu ginen. Ikasturte honetan, berriz, 3, 2 Band! taldeak ordezkatu du musika eskola Euskararen Egunean.

Oiartzuar asko Eguberriko gure kontzertuaren zain egoten da, hain gogotsu hartzen diren oporren hasiera baitakar. Kontzertu horretan izaera unibertsala hartu duten hainbat bilantziko gure betiko gabon-kantekin tartekatuta entzun daitezke. Ikasle ia denek parte hartzen dute kontzertu horretan kantatuz edo soinu-tresnak joz. Urtero berrikuntzaren bat sartzen dugu kontzertu horretan gabon-abesti berriren batekin edo Eguberriei buruz hitz egiten duen Rosana, Michael Jackson edo beste pop-rock musikariren baten piezaren bat hartu eta egokituta; testua euskaratuz edo gure hizkuntzan asmatutako testu berri bat josiz.

2. Hiruhilekoa Kaldereroen konpartsak Oiartzunen bere lekua hartu ezinik jarraitzen du, baina Oiartzungo Flauta Taldeak saiatzen jarraitzen du, eta ikasturte honetan ere Sarriegiren doinuak beren flautekin eta koruarekin entseatu zituzten ondoren Oiartzungo kaleetan ateratzeko. Kaldereroak horrela badabiltza, Inude eta Artzainen konpartsaz esan behar dugu parte-hartze handiena lortzen duen ekitaldia dela: Oiartzungo Flauta Taldea, soinu-jotzaileek, perkusionistek, dantzariek, erraldoiek, adin guztietako pertsonaiek, txistulariek, trikitilariek, dultzaineroek eta, noizbait, pilotari eta futbolariek ere parte hartu izan dute desfile ugari eta alaian.

Alderdi musikalari erreparatzen badiogu, ikasturteko kontzerturik ederrenetakoa izan daitekeena otsailaren hasieran antolatzen dugun piano eta ganbera taldeen kontzertua da. Horren helburuetako bat da handik egun gutxira izaten den Andoaingo Piano Jaialdian parte hartuko duten ikasleei beren prestaketa biribiltzeko jendaurrean jotzeko aukera ematea da. Bestalde, garrantzitsua iruditzen zaigu lehenengo Oiartzunen, etxean eta gurasoen aurrean aurkeztea ondoren Andoainen egingo dutena; aldi berean, taldeko giroa indartzea bilatzen da, beste soinu -tresna batzuek baino izaera bakartiagoa duen

Udaletxean, Heldu Jolasari kanta eskaintzen.

soinu-tresna batez ari gara eta. Koladun piano bat izatea aprobetxatzen dugu gure ganbera taldeen obrak baldintza onean emateko. Sortzen den giro eta emaitza benetan atsegina izaten da.

Piano ikasleen arteko ehuneko handia da Andoaingo Piano Jaialdian parte hartzen duena eta emaitzak onak baino hobeak izaten dira, eta Oiartzun izena kalitatearen sinonimo bihurtzen da Gipuzkoako pianozaleen artean. Pilatutako dominek eta, batez ere, jaialdiaren ondorengo egunean eskolan piano ikasleek egiten duten meriendan ikusten diren aurpegi zoriontsuek argi azaltzen dute ongi egindako lanaren sentipena.

3. Hiruhilekoa Hogeita bost urte baino gehiagoan, maiatzeko azken astean biltzen ditugu ikasturte amaierako kontzertuak. Orokorrean, bi bat hilabete lehenago abesti pare bat proposatzen ditugu Elizalde Herri Eskolan eta Haurtzaro Ikastolan ikas ditzaten. Bi abesti horiek izaten dira Gaztetxoen Kontzertuei bukaera ematen dietenak. Kontzertu horiek eskola orduetan izaten dira, 15:00etan, eta horietako bakoitzera 180 ikasle inguru etortzen dira, adinaren arabera banatuta eta beren irakasleek lagunduta. Kontzertuek helburu didaktikoa dute. Gai bat proposatu eta haren inguruko gidoi edo ipuin bat jarraitzen du emanaldiak, pantaila handi batean proiektatzen dela eta, garrantzitsua, zenbait soinu -tresnarekin jotako musika tartekatzen dela. KULTURA |

139


Udaletxean, Haziak taldearen Heldu Jolasari kantarekin disfrutatzen.

Egun berdinetan, Oiartzungo udaletxeko areto nagusian, eta arratsaldeko 19:30ean zale oiartzuarrentzat beste bi kontzertu ematen dituzte bakarlari eta instrumentu talde txikiek. Aste horretako larunbata gogotsu bizi izaten dugu. Goiz osoan kiroldegian egiten dugun entseguarekin hasten dugu eguna. Bi hilabete lehenago Oiartzungo haurrei bi abesti proposatzen dizkiegu eta gurekin kantatzera gonbidatzen ditugu. Oiartzungo ikastetxeetako musika irakasleen laguntzarekin ikasten dituzte eta urtetik urtera gero eta abeslari gehiago hurbiltzen dira gurekin musikaz gozatzera. Horretaz gain, kontzertua eskolako talde egonkorren emanaldiarekin bukatzen dugu. Egitaraua festa girokoa izaten da eta gero eta “pop� edo gaur egungo musikaren ukitu handiagokoa, betiko doinu klasikoak ahaztu gabe. Ekaineko lehen asteak bi ekitaldirengatik nabarmentzen dira: lehenik eta behin, trasteak hartu eta, aurretik haiek gure kontzertuetara etorri diren bezala, guk haien ikasgeletara bisita egiten dugu. Soinu-tresnen arabera banatzen gara eta gelaz gela joaten gara soinu-tresnak aurkeztera, aurreko ikasturteetako taldea errepikatu gabe.

Jarraian, gogoa duena musika eskolara gonbidatzen dugu bertan gustuko duen soinu-tresnaren edo gaiaren doako klasea bat probatzera, aurretik ordua irakaslearekin adostuta.

140 | kultura

Azkenik, gure eskolan ohikoa da irakasleak eta ikasleak pieza bat behar bezala ikasia dagoenean ikasgelatik atera, eskolan dagoen kristalezko piramide txikiaren azpian jarri eta gainontzekoei ikasitako musika ematea. Hori garaiz iragartzen dugu, gure ikasgeletatik atera eta gozatzera gerturatu daitezen. Ikasturtean zehar, ohikoa da hau berrogeita hamar bat aldiz gertatzea. Argi dugu jendaurrean jotzen ikasteko era bakarra hori dela, jendaurrean jotzea alegia.

Zalantzarik gabe, aparteko aipamena merezi du Oiartzungo Flauta Jaialdiak. Gure flauta irakasle nekaezinari eta berak erakusten duen soinu-tresnaren alde egiten duen lanari esker sortu zen 2014an Oiartzungo Flauta Jaialdia. Egun hori normalean apirilaren hasieran ospatzen da. Bere lanari esker, urte gutxian zeharkako flautaren inguruan Oiartzun ezagutua izatea lortu da. Normalean Euskal Herriko musika eskola askotatik etorritako 100 flauta-jotzaile baino gehiago biltzen dira. Goizean zehar batzuek bakarlari moduan parte hartzen dute eta beste batzuek taldeetan. Arratsaldean, berriz, entsegu orokor bat egiten da lehenengo eta ondoren Done Eztebe plazan kontzertua ematen da. Egun osoan zehar soinu-tresnen erakusketaren bat izaten da eta eguna beste kontzertu batekin bukatzen da. Azken emanaldi horretan goizean gehien nabarmendu diren flauta-jotzaileak aritzen dira. ibargain musika eskola


GAZTEEN ANTZERKI TALDEA

Orain dela 5 urte inguru hasi nintzen antzerki munduan. Urte bakoitza aurrekoarengandik oso ezberdina izan da, berezia. Jende berria ezagutu dut, emozioak deskubritu, besteen paperean sartuta nire nortasuna azaleratu‌ Babes handia jaso dut taldearengandik; nik besteentzat egiten dudana puzzleko fitxa bat bezalakoa dela iruditzen zait, baina baita besteek niretzat egiten dutena ere; denak gara ezinbestekoak. Klaseetan irri egin dut, negar egin dut; emozioz, tristuraz‌ baina beti sentitu naiz taldearen parte. Antzerkian bi aurpegi erakutsi behar direla pentsatzen dut: lehena, gezurretakoa; antzeztu behar den istorioa ez baita guztiz erreala; bigarrena, aldiz, guztiz kontrakoa da, egiazkoa; entseatzeko garaian beharrezkoa da akats guztiak onartzea eta beharrezko hobekuntza guztiak esatea, horrela aurrerapauso bat eman daitekeelako. Bigarren atal hori Lurren laguntzaz lortzen dugu egitea. Bost urte hauetan bidelagun izan dut Lur; irakaslea da eta asko ikasi dugu beregandik. Puzzlearen zati garrantzitsua da, zalantzarik gabe. Taldea oso anitza da; bakoitzak bere gustuak ditu, bere ideiak, bere pentsamenduak‌ Horregatik, denak batzean elkar osatzen dugu. Mila esker urte hauetan nirekin batera antzerkiaz gozatu duzuen guztioi! MALEN ELIZASU

KULTURA |

141


aD/Rittu!!! Badator Euskaraldia!!! Euskaraz a(r)itzea eskatu genizuen Arnasguneen lantaldetik eta Ttur-tturretik 2017 bukaeran. Konpromisotik aD/Ritzerako pausoa ematea euskaraz ulertzen edo hitz egiten duzuen oiartzuar guztioi. Abenduaren 2tik 16ra 1.650 lagunek hartu zenuten parte, Ahobizi eta Belarriprest izanez. Euskararen erabilera sustatzeko kanpaina hutsa baino gehiago izan zen Konpromisotik aD/Ritzera, kontzientziak pizteko 15 egun izan ziren. Hor konturatu ginen zein zaila izan daitekeen eguneko 24 ordutan euskaraz bizitzea, edo zein hizkuntza ohitura ditugun egunerokoan. Kontzientziak pizte hutsa ez da nahikoa, piztuta mantentzea da erronka. Hizkuntza ohiturak aldatzea, ahalegin txiki batekin zenbat gauza alda daitezkeen konturatzen jarraitzea nahiko genuke. Konpromisoa hartu eta betetzeko helburuz.

2018rako ere baditugu erronkak. Aurten, Euskaraldia egingo da Euskal Herri osoan azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean. 11 egun euskaraz, Euskal Herri osoan barrena izango dira egun horietan Ahobizi eta Belarriprestak. Euskaraldia batzordean parte hartuko dugu Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunetik ere. Udatik aurrera izango da bertan zer egina. Ekarpenak, ideia berriak, hausnarketak‌ bideratzeko plaza eta lagunartea izango da. Denak euskarak loturik. Oiartzunen iaz egin genuenari jarraipena eman nahi diogu, konpromiso gehiago hartu, gehiago a(R)ittu eta a(D)ittu! Mingainak dantzatu eta belarriak garbitu! Izango duzue ekimenaren berri. Euskarak egunerokoan bidelagun izaten jarrai dezan! Ongi pasa Xanixtebanak!

Ttur ttur

142 | kultura


Ohitura zaharrei eutsiz, berriei ateak ireki Iritsi zaizkigu 2018ko Xanistebanak eta Oiartzun Irratiak, urtero bezala, parte hartu nahi du, nola ez, hainbeste ikusmin sortzen duen urteroko urtekari honetan. Ohitura zaharrei eutsi egin behar zaiela uste dugun horietakoak gara, ohitura onak baldin badira behintzat. Eta usadioari eutsiz, hemen gara zuekin eta, jakina, uhinetan ere jarraitzen dugu egunero-egunero.

Arguyuan saioarekin hasten dugu eguna astelehenetik ostiralera. Urteak dira zuekin eta zuentzat irratsaioak sortzen ditugunetik; datorren urtean 20 urte handi beteko baititu Oiartzun Irratiak!

Entzuleak zarete lanean jarraitzeko indarra, entzuleak zarete irratiaren hauspoa eta zuentzat eskaini nahiko genituzke urtekari honetako lerro hauek. Uste baino herritar gehiagok entzuten duzue Oiartzun Irratia, eta hori zioen duela urte pare bat egindako ikerketak ere. Gutxi gorabehera 4.000 entzule omen zarete gurekin igerian aritzen zaretenak! Ez zarete makalak, eskerrik asko eta eutsi horri! Ohitura zaharrak mantendu zale gara, esan bezala. Eta, horregatik, Arguyuan saioan Joxe Landaren eguraldi iragarpena, herriko albisteak, eguneko efemerideak eta lehiaketa hor mantentzen ditugu; baita egunerokotasunean sortzen diren beste hainbat elkarrizketa eta, nola ez, gure kolaborazioak ere. (Elkarrizketatu eta kolaboratzaile guztioi ere mila esker, nola ez!).

Esentziari eusten diogu, eta eutsiko diogu aurrerantzean ere, jakina. Baina, hala ere, entzuleak zarete irrati honen zutabe eta zuen nahi, eskaera eta argudioei erantzunez, irratia gaurkotzen, haizeberritzen, saiatzen gara une orotan. Horregatik, aldaketa batzuk egin ditugu ikasturte honetan: nabarituko zenuten sintonia guztiak aldatu ditugula freskotasun pixka bat emateko asmoarekin. Espero dugu zuen atseginekoak izango direla!

Horretaz gain, Zana Zalako izeneko saio berri bat sortu dugu. Bi astetik behin oiartzuar bat ekartzen dugu Oiartzun Irratiko estudiora eta bere bizitzan barrena bidaiatzen dugu, sekula erantzun gabeko galderak eginez. Txikitako kontuak errepasatzen ditugu, gaztetako parrandak, jolasak, maitasunak, pozak eta tristurak; gaur egun direnera iritsi arte. Gonbidatu pila bat izan ditugu gaurdaino; eta eskerrik asko gurekin izandako guztiei, nola ez. Etorritako bakoitzak proposatzen du hurrengo gonbidatuaren izena, kate-jolasa egiten dugu, eta datorren ikasturtean ere saioarekin jarraitzeko asmoa dugu izan duen arrakasta ikusita. Beraz, adi egon, zu izan zaitezkeelako hurrengo gonbidatuetako bat!

Oso gustura aritzen gara gonbidatu eta entzule guztiekin arguyuan eta gehien gustatzen zaiguna zuekin harremanetan egotea denez, eta teknologia berriak gero eta aurreratuago daudenez, ez genuke bukatu nahi gure zerbitzuen berri eman gabe. Beti bezala, edozer behar duzuela, 943 493 711 telefonoan gaude zuen zerbitzura; baina modernizatzen ere ari gara eta WhatsApp zerbitzua jarri dugu aurten zorion-agurrak, abesti eskaerak, audioak, argazkiak... edo nahi duzuen guzti-guztia bidaltzeko. Apuntatu 683 379 619 zenbakia! Edozer dela ere, beste aldean aurkituko gaituzue eta! Interneten ere topatuko gaituzue: www.oiartzunirratia.org-n, oairtzunirratia@gmail.com helbidean eta gure Facebook eta Twitterreko orrialdeetan.

Kito, bada, Oiartzun, horiexek ziren aurtengo urtekarian kontatu nahi genizkizuenak. Datorren urtea oso berezia datorkigu eta ziur gaude hogeigarren urteurren honetan ere gurekin jarraituko duzuela, badakigulako zuek ere ohitura zahar eta onen zaleak zaretela! Hala izan bedi! Eskerrik asko familia handi honen parte izateagatik! Oiartzun Irratia, urrutira jo gabe! 107 FM.

KULTURA |

143


soinuenea eta euskara iritsi dira ‘mimo’ proiektura Musical Instrument Museums Online ekimena Europan sortu zen sei herrialdetako hamaika erakundek Europako Batzordearen laguntzarekin proiektua 2009an hasi zutenean.

MIMO 2009. eta 2011. urteen artean abiatu zen proiektu bat da. Europako Batzordeak lagundutako proiektu horretan, 6 herrialdetako 11 erakunde aritu ziren elkarlanean, soinu-tresnen bildumak zituzten erakundeak guztiak. Erresuma Batuko The University of Edinburgh eta Horniman Museum, Alemaniako Germanisches Nationalmuseum, Ethnologisches Museum eta Museum für Musikinstrumente, Frantziako Cité de la Musique, Belgikako Muziekinstrumentenmuseum (mim) eta Koniklijk Museum voor Midden-Afrika, Suediako Scenkonstmuseet eta Italiako Associazione “Amici del Museo degli Strumenti Musicali” eta Università degli Studi di Firenze aritu ziren elkarrekin guztien bildumak erakutsiko zituen web-orri bat sortzen. Lan haren ondorioa sarean dago, www.mimo-international.com helbidean.

Hala ere, geroztik datu-base hura handitzen joan dela zehaztu beharra dago. Izan ere, museo gehiago elkartu dira proiektu horretara, eta bilduma handiak dituzten erakundeei bilduma txikiak erantsi zaizkie. Era horretan, soinu-tresnen inguruan jakin-mina duenak leku bakarrean bila ditzake guztiak.

Bilduma gehienak Europakoak badira ere, Afrikako museo batzuk gehitu dira proiektura eta mundu osoko bildumei buruzko informazioa elkartzeko lanean ari da MIMO.

144 | kultura


Gaur egun, sarean soinu-tresnei buruzko informazioa duen sarbide libreko datu-base handiena da, gutxi gorabehera 60.000 piezaren datuekin. Soinu-tresna bakoitzaren izenaz gain, haren sailkapen bat, argazki bat edo gehiago eta datu gehiago topa daitezke. Fitxa guztietan topatzen ez badira ere, batzuetan soinu-tresnaren hotsa azaltzen duten audio edo bideo grabazioak ere badaude.

Duela bi urte, Soinueneak MIMO bezalako leku batean egon behar zuela erabaki genuen. Geroztik hemen kudeatzen den soinu-tresnen bildumari buruzko informazioa bertan partekatzeko lanean aritu gara Lotura-ko eta Cité de la Musique-ko teknikariekin, eta apirilaz geroztik hor ikus daitezke Soinueneko soinu -tresnak. Orain gure soinu-tresnen bilduma MIMO proiektuan dauden besteekin batera iker daiteke; Bartzelonako Museu de la Música, Parise¡ko Cité de la Musique edota neurri ezberdinetako beste makina bat museotako soinu-tresnekin batera. MIMO bere sorreratik hizkuntza batean baino gehiagotan aritzeko prestatu da. Irudi eta hotsak ia edonork uler baditzake ere, informazio ugari testuetan dago. Proiektua abiatu zenean jada, sei herrialdetako hainbat erakunde aritu ziren elkarlanean. Elkarren arte-

ko komunikazioa eta dokumentuen sorrera ingelesez egin bazen ere, bakoitzaren herrialdeko biztanleen hizkuntza nagusian lan egitea ahalbidetuko zuen ingurunea sortzen saiatu ziren. Batetik, web-orria bere testuak hainbat hizkuntzatan erakusteko prestatuta dago, eta bestetik, soinu-tresnen thesaurusa ere hizkuntza horietara itzulita dago: soinu-tresnen izenak eta haien sailkapena dago thesaurusean sartua. Hala, MIMO bere sorreratik ingelesez, alemanez, frantsesez, nederlanderaz, suedieraz eta italieraz egon da. Proiektura sartzen joan diren museoak hizkuntza gehiago sartzen joan dira; beren hizkuntza lehendik sartua ez zegoenean eta ahal izan dutenean. Hasierako sei hizkuntzetara gehitzen lehena katalana izan zen, Museu de la Músicaren eskutik. Ondoren etorri ziren txinera, poloniera eta gaztelania. Orain euskara ere sartu da MIMO proiektuan. Elhuyar Fundazioaren laguntzarekin, thesaurusa itzuli da eta web-orria kudeatzen dutenen esku dago. Euskara dagoeneko ikusgai dago Europa birtualaren zati bat den MIMO proiektuan eta euskal kultura munduko ikertzaileentzat pixka bat ezagunagoa da. SOINUENEA

KULTURA |

145


Ar Redadeg!

Karaezko alkateak (Christian Troadec) harrera egin zigun.

Oiartzundarrok urte dezente daramatzagu Bretainiakoekin harremanetan. Hurrengo urtean 25 urte beteko dira gure udalerriek senidetza sinatu zutela. Urteotan guztiotan komiteak hainbat bidaia antolatu ditugu. Aurten bertan Ar Redadeg antolatu dutela baliatuta (hemengo Korrikaren parekoa), aukera polita ikusten genuen bertakoei babesa emateko eta baita haien bizipenak bertatik bertara ikusi eta ezagutzeko ere. AEK-ri proposatu genion bidaia elkarrekin antolatzea eta ez zuten zalantzarik izan.

Maiatzaren 9an, asteazkenez, gaueko hamarretan 19 laguneko taldea bidaian atera ginen Oiartzundik eta, gaua autobusean egin ondoren, goizean Karaezera iritsi ginen.

146 | kultura

Maiatzak 10 (osteguna) Hara iristerako, bertakoek gosaria prestatu ziguten eta haiekin gosaldu genuen.

Hango Lizeoan gelak hartu ondoren, Karaez ezagutzeko aukera izan genuen. Eguerdian Karaezeko Udaleko kideek harrera instituzionala egin ziguten eta luntx txiki bat ere egin genuen. Kanpinean bazkaldu eta han inguruan paseo bat egin ondoren, Karaezen trago batzuk hartzen ibili ginen. Gauean Lizeoko jangelan Karaez-Oiartzun senidetzako kideek afaria prestatu ziguten eta haiekin afaldu eta kantuan ibili ginen.

Maiatzak 11, (ostirala) Gosaldu ondoren, autobusa hartu eta Cleder herri ingurura joan ginen, Oarsoaldeko AEKren eta Udalaren kilometroetan korrika egitera. Batzuek, bi kilometro horiek ez ezik, beste kilometro mordoa ere osatu zuten Redadegean. Ondoren, Treglonoun herrira joan


Karaez-Oiartzun komiteko kideak Ar Redadeg-eko lekukoarekin.

ginen, han baikenuen hurrengo bi egunetan lo egiteko aterpetxea.Â

Plougastelera joan ginen jarraian. Ar Redadeg pasatzen zelako festa zegoen herriko plazan eta bertan egon ginen hango musika entzuten, dantzak ikusten, kamisetak erosten, zerbait afaltzen.....

Gauean herri inguruan Senidetzako komitearen eta Haurtzaro ikastolaren kilometroak osatu genituen, berriz ere plaza ingurura gerturatu arte. Autobusa hartu eta Treglonouneko aterpetxera lotara.

Maiatzak 12, (larunbata) Gosaldu ondoren, aterpetxe paretik Ar Redadeg lasterketa pasatu zen eta bertan harrera egin genien. Korrika pixka bat egin ondoren, autobusa hartu eta Guissanytik pasatua, Meneham herriko kosta ezagutu genuen. Zerbait bazkaldu eta Plougernera joan ginen. Iparraldeko AEK-ren kilometroa egin ondoren, Ar Re-

dadeg-en amaierako festan murgildu ginen herrian bertan eta parranda polita egin ondoren, aterpetxera lotara. Bidaiaren balantzea oso ona izan da. Bertakoekin harreman aberatsak eduki ditugu eta asko gozatu dugu. Gainera, hango eta hemengo komunikabideetan beste herrietako hizkuntza gutxituen borroka zabaltzeko aukera izan dugu.

Eskerrik asko Bretainia! Trugarez Karaez!

OIARTZUN-KARAEZ SENIDETZA ELKARTEA

KULTURA |

147



Kirola


OIARPE Kirol Elkartea 2003ko azaroaren 20an lehen urratsa egin ondoren, Oiarpe Kirol Elkarteak 15. urteurrena biziko du aurtengoan. Herriko pilotazaleen laguntzari esker aurrera ateratako elkarteak esker ona besterik ez du urte hauetan guztietan Oiartzungo pilota bultzatu duten guztientzat. Oiarperen osasuna ona da, bidea hasi besterik ez dugu egin eta lanean gogor jarraitzeko asmoa dugu herriko gazte pilotariek euren kirola herrian bertan gozatzeko aukera izan dezaten.

2017ko herriarteko taldearen argazkia. Goian, ezkerretik eskuinera, Jose Juan Esnaola hautatzailea, Josu Azpiroz, Ekain Etxeberria, IĂąigo Ugalde, Xabier Aburuza, Imanol Ugalde eta Mikel Aranburu. Behean, Unai Elgarresta, Ekain Sein, Zigor Salaberria, Unai Aburuza eta Oroitz Sein.

2017-18 denboraldian 36 pilotari aritu dira Madalensoroko hormak astintzen. Haur mailan 11 pilotari izan dira Ander Imaz entrenatzailearen esanetara. Pilotari horietako gehienek lehen urtea izan dute elkartean eta hurrengo urtean ere bertan jarraitzeko asmoa adierazi dute. Kadete mailan 8, jubenil mailan 7 eta nagusien mailan 8 pilotari izan ditu Jose Juan Esnaolak bere aholkuak jarraitzen. Pilotari hauetako gehienek urte asko daramatzate elkartean, euren onena emateko asmotan betiere. Juanito Lekuona Txaparrek ere bere

150 | kirola

ekarpenak egin ditu aurtengoan ere eta Ibai Uriarte prestatzaile fisikoak lan bikaina egin du kirolari ororentzat hain garrantzitsua den alor horretan.

Oinarri ona izateak emaitzak lortzea ere ekartzen du sarritan. Oiarpe Kirol Elkartearen kasuan ere hala izan da, eta gure pilotariek lorpen ugari lortu dituzte urte guztian zehar: Donezteben jokatzen den Josetxo Ezkurra txapelketan, emaitza bikainak erdietsi zituzten elkarteko pilotariek. Haur mailan finala bi


oiartzuarrek jokatu zuten, Ekain Seinek eta Xabier Aburuzak, eta azken hori nagusitu zen final gogor baten ostean, 18-16ko emaitzarekin. Sein eta Aburuzak Adunako txapelketan ere parte hartu eta irabaztea lortu zuten, oraingo honetan bikote gisa. Tolosarrak izan zituzten aurkari finalean, baina oiartzuarrek beste txapel bat eskuratu zuten. Gartzarongo txapelketan ere urrutira heldu ziren Ekain eta Xabier, eta haur mailan txapeldun izatea lortu zuten. Ekain Etxeberria jubenilak, berriz, finalera iristea lortu zuen, baina ezin izan zuen garaipena eskuratu.

Oroitz Sein pilotari gazteak ere emaitza bikainak lortu ditu denboraldi honetan. Gipuzkoako buruz buruko txapelketan, gazte mailan, txapeldun izatea lortu zuen, finalean Alberdi azpeitiarrari 22-9 irabazi ostean. Ondoren, Euskal Herriko buruz buruko txapelketa jokatzea egokitu zitzaion, eta hor ere emaitza bikaina lortu zuen, finalera heltzea lortu baitzuen. Finalean, Amurrioko aurkari gogor bat izan zuen aurrean, eta ezin izan zuen garaipena eskuratu, baina pozik egoteko moduan da pilotari oiartzuarra.

Trinketean ere emaitzak oso onak izan dira Oiarperentzat, Eneko Zalakain oiartzuar gazteak Gipuzkoako txapelketan txapela lortu baitzuen. Kadeteen buruz buruko finalean, Mundarro elkarteko Lizeaga izan zuen aurkari eta 30-15 nagusitu zitzaion. Binaka, berriz, Mikel Aranburu eta Eneko bera finalera iritsi ziren. Buruz buru aurkari izan zuen Lizeaga eta Mujika izan zituzten aurkari oiartzuarrek eta 40-27 galdu zuten. Pozik egoteko moduko emaitzak trinketean.

Mikel Aranburu eta Eneko Zalakain, Trinketean binaka txapeldunorde (behealdean gorriz).

Herriarteko txapelketan ere gogor lehiatu zen Oiartzun, eta finalera iristea lortu zuen. Hainbat herri kanporatu ostean, finalean Azpeitia izan zuten aurkari oiartzuarrek, baina ezin izan zuten bigarren aldiz txapeldun izatea lortu. Kadete mailan, Aburuza anaiek 1722 galdu zuten Alberdi eta Egigurenen aurka. Gazteen mailan, Sein-Etxeberria bikoteak 8-22 galdu zuen Alberdi-Egiguren bikotearen aurka eta nagusien mailan ere, Salaberria eta Ugalde oiartzuarrek ezin izan zuten Errazkin eta Murgiondoren aurka: 6-22. Talde ona du Oiartzunek eta aurten ere maila ona emango duela ziur gaude. kirola |

151


Oiartzungo SASKILAGUNAK SKT Beste urte batez, eta dagoeneko badira 32, saskibaloiak bere lekua izan du Oiartzunen. Saskibaloia gustuko duten oiartzuarrek euren kirola egiteko eta ikusteko aukera izan dute herritik atera gabe. Izan ere, hori da gure helburu nagusia: saskibaloia gustuko duten herritarrek, herritik atera gabe, maite duten kirola egiteko eta ikusteko aukera izatea. Aurten, bost talde aritu dira saskibaloian eta guztiek ere lan ederra egin dute urtean zehar. SENIOR GIZONEZKOAK. Gipuzkoako erregional 2. mailan jokatu dute aurten senior taldeko mutilek eta Josu Arabolaza izan da entrenatzailea. Hasiera hasieratik gogoz hasi dute denboraldia gure mutilek, nahiz eta emaitza onak iristea kosta egin den. Hala ere, pixkanaka garaipenak pilatuz joan dira eta denboraldi erditik aurrera ez diete sailkapeneko goiko postuei utzi. Hori horrela, denboraldi erregularraren ondoren, igoera faseko playoff-ak jokatu dituzte eta datorren urtean 1. mailan jokatzeko txartela lortu dute. ZORIONAK!!!!! JUNIOR EMAKUMEZKOAK. Anne Filgueira entrenatzaileak zuzendutako taldeak lehen urtea izan du aurten Junior mailan, taldekide guztiek iaz Kadete mailan jokatu baitzuten. Ohikoa izaten den bezala, maila berrira egokitzea kosta egin zaie gure neskei, baina goraipatzekoa da denboraldiko partida guztietan eginiko saiakera eta erakutsitako kemena.

152 | kirola


JUNIOR GIZONEZKOAK. Kepa Corderoren aginduetara aritu diren mutilek denboraldi amaiera ederra izan dute. Hilabeteak aurrera joan ahala, taldea gero eta sendoago agertu da eta, pixkanaka, taldearen jokoa hobetzen joan da. Horrela, denboraldi bukaeran garaipenak gehiago izan dira porrotak baino.

KADETE EMAKUMEZKOAK Urte hasiera zaila izan arren, denboraldi erditik aurrera maila bikaina erakutsi du Josu Arabolazak entrenatzen duen taldeak eta garaipenak bata bestearen atzetik etorri dira liga amaieran. Partida bikainak jokatu dituzte gure neska gazteek eta ez da emoziorik falta izan Elorsoro kiroldegian.

INFANTIL EMAKUMEZKOAK. Oskitz Legorburu entrenatzailearekin aritu diren gure gazteenek denboraldi bikaina izan dute. Gogotsu hasi dute denboraldia eta, hasiera-hasieratik, hainbat garaipen lortu dituzten errenkan. Horri esker, lehen fasea sailkapeneko lehenengo postuetan bukatu eta, ondorioz, infantil mailako lehen taldean jokatu dute bigarren fasea. Saskibaloia gustuko duzuen herritar guztiak Elorsoro kiroldegira etortzera eta, gurekin batera, saskibaloiaz gozatzera animatu nahi zaituztegu.

kirola |

153


OIARTZUN IRRATIKO ‘KIROLEZ BLAI’ SAIOAK 10 URTE BETI DITU

Ugaldetxon.

Oiartzun Irratia.

Aurten beteko ditu 10 urte Oiartzun Irratiko Kirolez Blai saioak. Hamar urte hauetan herriko hainbat kirolari, kirol talde eta zaleak izan ditugu Oiartzun irratian. Baita herritik kanpoko goi mailako kirolari batzuk ere. Gure asmoa beti izan da herriko kirolariei eta herriko kirol taldeei lehentasuna ematea. 10 urte hauetan kirol emaitza asko eman ditugu eta elkarrizketa asko ere egin ditugu. Oiartzun Irratiko web-orrian jarrita dauzkagu azken urte hauetako elkarrizketa eta argazki batzuk: www. oiartzunirratia.eus. Urtekari honetarako argazki asko jartzea ezinezkoa denez, zenbait kiroletako 18 argazki ipini ditugu. Oiartzuarrok zorte handia dugu herrian irrati bat izatearekin, Oiartzun irratia. Herri gutxik dute herriko irrati bat izateko aukera eta are gutxiago 10.000 biztanle inguru dituen herri batek. Aipatzekoa da Udalak ematen duen laguntza eta babesa, bestela ezinezkoa izango

154 | kirola

Oiartzun Irratia.

bailitzake irrati bat aurrera ateratzea. Azken finean herriari zerbitzu bat ematen diogu eta kultur eskaintza ere egiten diogu; herriari egunero herriko albisteak adieraziz eta herriko hainbat biztanle elkarrizketatuz. Dudarik gabe ohore handia da Oiartzun irratiaren parte izatea. Laster Udalak Mendiburu 14an kultur areto berria egiteko asmoa dauka, eta erretiratuen egoitza berriarekin batera Oiartzun irratiaren egoitza berria ere han egongo da, herriko plaza inguruan. Albiste oso ona da Oiartzun irratiak datorren urtean 20 urte beteko dituela kontuan hartuta.

Eskerrak eman nahi dizkiet Oiartzun irratitik pasatu diren kirol talde eta kirolariei, ezinezkoa da denen izenak jartzea, baina, esan bezala, mila esker eta ea beste urte askotan ere zuen laguntzarekin aurrera jarraitzen dugun. Joxe Migel Lopez


Areto futbola.

Arraunlariak.

Atletismo taldea.

Donostia-Behobia.

Futbolariak.

Girizia Elkartea.

Emarri 2014.

Korrikalariak.

OKEko neska-mutilak.

Kirol Astea 2016.

Txirrindulari gazteak 2017.

Txirrindularitza: Mikel eta Jon.

Zikloturistak.

Dantzariak.

Pilotariak.

kirola |

155


Oiartzun Kirol Elkartea 2017-2018 Beste urtebetez Oiartzun Kirol Elkarteak Xanistebanetako urtekari hau aprobetxatu nahi du denboraldiaren errepasoa egiteko. Berriz ere elkartea errekorrak hausten ari da, izan ere 19 talde izan ditugu guztira. 11 urteko neska-mutikoen taldeak futbol eskola moduan sartzeak ekarri du zifrak igotzea. Oiartzun Kirol Elkartean kezkaturik gaude, gure instalazioak gero eta hondatuagoak daudelako. 400 neska-mutikok erabiltzen dituzten instalazioak dira, pixkanaka erortzen ari dira ,eta KONPONBIDEA BEHAR DUGU BEREHALA.

PREFERENTEA Mailaz igo ondoren, mantentzeko arazoak izan dituzte mutilek. Kalitatezko taldea da, baina oraindik gaztea. Entrenatzaileak Rafa Ortega eta Edu Marquet izan dira.

OHOREZKO ERREGIONALA

NESKAK

Elkarteko lehen taldea emaitza txarrak pilatzen joan da, eta horrek galarazi egin dio taldeari egon beharko zuketen postuetan egotea. Zuzendaritza teknikoan izan dute aldaketarik handiena, Egoitz Astarbe eta Ekaitz Auzmendi aritu dira teknikari lanetan. Julen Mendizabal, Julen Emezabalen laguntzarekin eta Xabier Estebanez ordezkari gisa.

156 | kirola

OHOREZKO GAZTEAK Taldearen denboraldia bikaina izan da. Bigarren postua lortzeko borrokan sarturik dago buru-belarri eta ea sorpresa ematen duten. Entrenatzaileak Jose Luis Oyarzabal eta Imanol Sein izan dira. Ordezkaria, berriz, Ignacio Altuna.

GAZTEEN LEHENENGOA Maila onean ari dira kopa jokatzen, ahalik eta urrutiena iristeko esperantzarekin, talde oso prestatua baita. Entrenatzailea Jon Galdona izan da eta ordezkaria Unai Aristizabal.

Lehenengo maila galdu ondotik, gure neskak bigarren mailan finkatu dira eta egokitze denboraldi oso ona osatu dute. Gurutze del Ama, Iker Calvo eta Haizea PeĂąa izan dira talde teknikoa osatu duten lagunak; ordezkaria, berriz, Aitor Igartua.


OHOREZKO KADETEAK Taldeari kosta egin zaio maila mantentzea. Bigarren itzuli txar batek lasai egotea galarazi die, baina lortu dute helburua. Entrenatzailea Carlos Rubio izan da, Ander Juaristik lagundirik, eta Manuel Etxabe ordezkari lanetan aritu da. KADETEEN LEHENENGOA Lan asko egin dute entrenatzaileek etorkizunerako zubi gisa balio dezan. Kopa jokatzen ari dira. Entrentzaile lanetan Gexan Esteban aritu da, Xabier Lapazaranek lagundurik.

TERRITORIALEN EMAKUMEZKOA Talde hau Jubenilen taldea desagertutakoan sortu da. Enrike Lekuonaren eta Pepe Garciaren esanetara, lan bikaina osatu dute eta kopa jokatzen ari dira.

EMAKUMEZKOEN OHOREZKO KADETEAK

Bere mailako txapeldun izan dira. Denboraldi bikaina osatu dute neskek. Entrenatzaileak Olatz Markinez eta Maria Igos izan dira.

HAUR-8 NESKAK

OHOREZKO HAURRAK Denboraldi polita osatu dute gazte hauek Gari Argote, David Brun eta Mikel Manzisidor entrenatzaileekin. Etorkizun oparoa izateko prestatu dituzte.

Nagore Isasa eta Udane Etxebestek gidaturik, taldeak oso lan ona egin du. Datorren denboraldirako prest daudela argi geratu da.

HAUR TXIKIAK Pena izan da Iker Marqueten eta Aitzol Salaberriaren taldearen lan bikaina azkenean saririk gabe geratu izana.

ARETO FUTBOLA

HAURREN LEHENENGOA. Infantil mailako bigarren taldea da, eta urterik urte hobetzen ari da. Horren errudun nagusia Kevin Tiati izan da; oraingoan, Gaizka Ezpondak lagunduta aritu da.

EMAKUMEZKOEN EUSKAL LIGA

Iazko larritasunen ondotik, taldeak aldaketa handiak izan ditu eta aurten sailkapenean lasai egon dira, eta askotan goiko postuei begira. Entrenatzailea Jon Alkorta izan da, Eukeni Cia, Esti Aizpurua, Eider Herrero eta Mikel Irigoienek lagundurik.

ALEBINAK

Maila aldaketen ondorioz, Errendimendu fasean jokatu dute, euren maila baino gehiagoko taldeen aurka. Baina lehen mailako talde horien gainetik geratzea ere lortu dute askotan. Taldea gidatu dutenak Ion Lopez eta Ekaitz Perez izan dira. Areto futboleko gure taldeak hasiera zalantzatia izan zuen, baina pixkanaka hobetzen joan dira eta liga bukatu aurretik lortu zuten, modu horretan igoerako play off-etara sailkatuz.

Beste urteetan Oiartzun Kirol Elkarteko taldeen aipamena egiten bukatuko genukeen. Baina denboraldi honetan, azkenean, futbol eskola izatea lortu dugu. Alebinetako azken urtean hasten dira (11 urterekin), baina alde guztien akordioarekin hasi gara lanean, bai Eskola Kirolaren arduradunekin eta baita Oiartzungo Udalarekin ere. Futbol eskolako lanak aurrera eraman dituztenak: Haizea Izargaray, Izar Susperregi eta IĂąaki Olaizola nesken taldean. Edu Marquet eta Edorta Fernandezek, berriz, mutilen taldean. Eta amaitzeko, oiartzuar guztiei opa diegu 2018ko Xanistebanak bikainak izatea. Eta bereziki gogoratu nahi ditugu hainbat arrazoi dela medio egun hauetan gurekin egon ezin diren herritarrak. OIARTZUN GOGOR ERANTZUN kirola |

157


Oiartzungo KENPO KAI ELKARTEA Urtero legez, aurten ere hementxe gatoz, urtean zehar eginiko jarduerak azaltzeko asmoz. Izan ere, 2017-2018 denboraldia oso denboraldi interesgarria izan da OIARTZUNGO KENPO KAI ELKARTEARENTZAT. Ekintza asko eta askotarikoak egin ditugu: txapelketak, azterketak, erakustaldiak eta, nola ez, duela azken 30 urte hauetan bezala, irakaskuntza ere bai.

Ikastaroak astean zehar izaten dira, bai kiroldegian (astearte eta ostegun arratsaldeetan, 17:00etatik 21:00ak arte, adinaren arabera bananduak), bai eta ikastolan ere, eskolaz kanpoko ekintza gisa, eguerdietan.

Matelo, Iker Matelo, Zuhaitz Astarloza, Jesus Fernandez, Aritz Valderrama, Lander Hernandez, David Portugal, Gorka Saleta eta Oihan Badiola joan ziren. 2 urrezko domina, zilarrezko bat eta 6 brontzezko lortu zituzten.

ESPAINIAKO KENPO TXAPELKETA. Martxoaren 10ean, Guadalajaran jokatu zen Espainiako Kenpo Txapelketan parte hartu zuten Oiartzungo 10 kirolariek. Alain Isasa, Irati

Apirilaren 26tik 28ra, Budapest-en (Hungaria) jokatu zen Munduko Kenpo Txapelketarako hautatu zuten Alain Isasa oiartzuarra. Bertatik, Kobudo modalitatean 2. postu batekin itzuli zen etxera.

Hasieran aipatu bezala, ekintza ugari egin ditugu azken hilabeteetan:

158 | kirola

MUNDUKO KENPO TXAPELKETA.


V. VILLA TORNEOA. Maiatzaren 6an, Beran, V. Villa torneoa jokatu zen. 7 oiartzuar joan ziren lehiatzera. Emaitza paregabeak lortu zituzten: 7 urrezko domina, 2 zilarrezko eta 2 brontzezko.

AZTERKETAK. Oiartzungo Kenpo Kai elkarteak azken urteetan kanpoan egiten ziren azterketak Oiartzunen egitea lortu du. Bertara, Euskal Herri guztitik 300 haur aurkeztu ziren eta 50 heldu. Oiartzungo gaztetxoek lortutako emaitzak ezin hobeak izan ziren. Horretaz gain, KENPO KAIko gerriko beltzeko azterketak izan ziren, Madrilen. Oiartzundik Aritz Valderrama, Lander Hernandez eta Alain Isasa aurkeztu ziren. Lehen biak 1.DAN mailarako eta azkena 4.DAN mailarako. IKASTAROAK. Ikastaro asko eman dira Oiartzunen, kasu honetan helduei zuzendutakoak. Ikastaro horietara Euskal Herri eta Espainia osotik etorritako ikasleak aurkeztu dira.

Ikus daitekeenez, Oiartzungo Kenpo Kai Elkarteak parte hartu eta antolatu dituen ekintzak ugariak izan dira; hala ere, badago bat guretzat berezia izan dena: Budapesten jokatu den MUNDUKO TXAPELKETA. Bertara mundu mailatik hainbat selekzio aurkeztu ziren; Espainia, Frantzia, Portugal, Herbehereak, Argentina, Txile... Eta, esan bezala, Oiartzundik ALAIN ISASA (Oiartzungo Kenpo Kai-ko irakaslea) joan zen eta lortutakoa ikaragarria izan da. Kobudo modalitatean, munduko txapeldunorde izatea lortu du. Hori dela eta, Oiartzungo Udalak harrera bat egin zion herriko kirolariari. Bertan, herriko Alkatea, Euskal Herriko Karate federazioko zuzendaria, Euskal Herriko Kenpo saileko zuzendaria, Gipuzkoako Kenpo saileko zuzendaria, zinegotziak, familia, ikasleak eta abar elkartu ziren. kirola |

159


160 | kirola


kirola |

161


162 | kirola


Irakaskuntza


HAUR HEZKUNTZAKO marko pedagogiko berria Badira urte batzuk Haurtzaro Ikastola Haur Hezkuntzaren inguruan hausnarketa egiten hasi zela eta, horren ondorioz, Haur Hezkuntzako proiektua berritu egin dugu, Ikastolen Elkarteko “Haur Hezkuntzako ikastolen proiektuaren� lanketarako proposamenean oinarrituta.

Familiekin lankidetzan, haurren garapen osoa eta orekatua ahalbidetzea du xede Haur Hezkuntzak. Familia eta ikastola dira haurraren sozializaziorako eta garapenerako lehen testuinguru edo guneak. Haurraren autonomia lortzen laguntzea eta haren ahalmenak garatzea dira bien ala bien helburu. Funtsezkoa da elkarrekiko konfiantza eta onarpeneko harremanak ezartzea familien eta ikastolaren artean, hezkuntzarekiko erantzukizunak partekatu eta haurraren oinarrizko beharrizanak asetzeko. Haurrari bere iniziatibek eragiten diote ikaskuntzarako gogoa eta harremanetan sozializatzeko bidea. Beste kideekin eta helduekin dagoenean haiekin batera izandako iniziatiba, kooperazio eta elkarrekintza esperientzien bidez egiten ditu urratsak bere nortasun-egituraren eraikuntzan eta autonomiaren garapenean. Prozesu horretan, pertsona orok bizitzarako beharrezkoak dituen oinarrizko konpetentzia orokorrak hasten da eskuratzen. Horretarako, haurrei segurtasuna bermatzen dien erreferentzia-testuingurua izan behar du Ikastolak, kontuan hartzen eta entzuten zaiela sentiarazten diena, haur bakoitzari bere beharrizan eta interesak asetzen eta erregulatzen lagunduko diona, bere garapen-ahalmena ahalik eta gehiena sustatzeko aukera emango diona.

164 | IRAKASKUNTZA

Garrantzitsua iruditzen zaigu haurrak, txiki -txikitatik, hainbat gaitasun dituen pertsona dela ulertzea; ohartzea eta onartzea haur bakoitzak bere singularitatea duela; barneratzea haurra bera dela bere garapenaren protagonista, garapen-testuinguru aberatsa eta segurua eskainiz gero, haurrak berak gaitasuna daukala osasuntsuki garatzeko, norbera bere erritmoan, bere esperimentatzeko grinetik.

Haurren garapen-ahalmenean eta garapen horretan euren ekintza autonomoek duten balioan sinesten dugu, eta sinesmen horrek gure esku hartze pedagogikoa birpentsatzea eta aldatzea eskatzen du: haur guztien garapen osasungarria ardatz hartu eta hori bermatzeko haiei eskaintzen diegun hezkuntza testuinguruaren (helduak, espazioak, denbora eta materialak barne) etengabeko azterketan oinarritutako berrikuntza alegia. Ikastolen egitekoa da haurren ongizate-testuingurua izatea, bertako helduekin atxikitzeko segurtasuna emango diena, ingurunea arakatzeko, berdinkideekin harreman aberasgarriak izateko eta ikasteko aukera emango diena. Testuinguruaren arabera eta zehazki helduek emango dieten erantzun sentikorren arabera, haur guztiek irakasleekin atxikimendu segurua eraikitzea izango du helburu ikastolak, eta horretan jarriko du indarra.

Haur Hezkuntzak kontuan hartu beharreko ezaugarri bereizgarriak ditu espazioaren antolaketari dagokionez. Espazio zabalak, irekiak, ondo bereiziak eskatzen ditu, haurrek erraz identifika ditzaketenak, duten funtzioari eta bertan gauza daitezkeen jarduerei dagokienez. Espazioa oinarrizko baldintza bilakatzen da autonomian eta haur bakoitzarekiko arretan oinarrituriko lan dinamika aurrera eraman ahal izateko. Haur guztiek ez dituzte erritmo, interes eta beharrizan berberak. Errespetatu egin behar dira haurren arteko diferentzia horiek, eta aintzat hartu behar dira ikastolako


espazioa antolatzean; hau da, ikasgelako espazioak eta denborak planifikatzean eta jardueren antolaketa zehaztean.

Ikastolako guneen antolaketak dinamikoa eta egokia izan behar du beharrizan askotarikoak batera asetzeko, haurrei zer egin nahi duten, nola egin nahi duten eta zeinekin egin nahi duten hautatzen uzteko eta, horren ondorioz, haien ekimena eta autonomia garatzeko. Haurrari lotura afektibo berriak eraikitzen lagunduko dion ingurua sortu behar du proiektu arkitektonikoak bere osotasunean; haurren, hezitzaileen eta gurasoen artean harreman gertukoa eta konfiantzazkoa ahalbidetuko duena; haurrari norbera izateko, hazteko eta esperientzia berriak bizi ahal izateko aukera eskainiko diona; seguru eta lasai sentitzeko espazio eta guneak zein bere jakin-mina sustatu duten materialak eskaintzen dituena; naturarekin harreman zuzena izateko aukera emango diona.

“Norbere gela eta ume taldea� dinamikarekin apurtuz, hainbat gunez eratutako espazio zabalak irudikatzen dira Haur Hezkuntzan. Horrelako antolaketak ikusgai jartzen dizkio espazioak haurrari, eskaintza osoa du aurrean, eta horrek bere esploratzeko gaitasuna aktibatzeaz gainera, erabakiak hartzeko aukera emango dio. Modu horretan, bere nahi eta interesetatik abiatuko du arakatzea eta, ondorioz, deskubritzen duena esanguratsua izango da haurrarentzat. Espazioa horrela irudikatzeak berekin dakar haurrentzat irakasle bat baino gehiago erreferente izatea eta espazio berean irakasle bat baino gehiago elkarrekin egotea.

Ikastola ez da isolatutako elementua. Jatorritik herritik sortu ziren bezala, herriarentzat izateak eragina izan behar du ikastolaren egitekoan. Haur Hezkuntzatik, ikastola eta komunitatea txanpon bereko bi aldetzat hartzen ditugu. Horregatik, norabide bikoitzeko harremanak sustatu behar dira ikastolan. Harreman horiek eskatzen dute komunitatea eratzen duten agente eta elkarteak ezagutzea eta haiekin harreman estua edukiz, norabide bikoitzeko hartu-eman dinamikan murgiltzea. Baina hori guztia ez da Haur Hezkuntzara mugatzen, hasi berri dugun bide honek jarraipena eduki behar du gure ikasleek ikastolan izango duten ibilbidean. Haur Hezkuntzan ha-

sitakoak markatuko digu Lehen Hezkuntzan egin beharreko hausnarketa ere; ikastola bera izanik, koherenteak izan behar dugu martxan jarritako marko pedagogiko berriarekin. Horretan ere ari gara, eta ikasturte berriarekin batera ikusiko ditugu lehenengo emaitzak. Emandako pauso hau ez da zerbaiten amaiera edo beste zerbaiten hasiera, pauso bat gehiago baizik. Bada esamolde bat Hezkuntza mundurako oso egokia dena, eta honela dio: Dabilen harrian, goroldiorik ez. Gizartea eraldatzen ari da une orotan eta hezkuntzako eragileak adi egon behar dugu sortzen diren beharrei erantzun ahal izateko. Orain gure ikasleak direnak etorkizuneko gizarte horretako kide nahi ditugu, baina ez jarrera pasibo batekin. Gizartearen bilakaera horretan parte-hartzaileak izatea nahi dugu, kritikoak izatea, ekintzaileak izatea; azken finean, beraiek nahi duten gizartea sortzeko gogoa eta konfiantza edukitzea. Haur jaiotzen direnetik heldutasunerako ibilbide horretan, gure ikasle eta seme-alabek bidelagun izango gaituzte eta gure konpromisoa ahalik eta ongiena egitea da, sortzen zaizkien beharrei erantzun egokiena emanez.

IRAKASKUNTZA |

165


Bizikidetzan Familia BIDELAGUN

Aurreko ikasturtean Bizikidetzarekin erlazionatutako zenbait egitasmo era egokian sendotzeko eta eguneroko praktikan zoritzeko Haurtzaroko Bizikidetza Proiektuari bultzada irmoa eman diogu 2017-18 ikasturte honetan, nagusiki gurasoen eremura zabalduz. Zenbait egitasmo (hala nola Haziak, KiVa, Golden 5, Tratu ona) ildo beretik lanean koordinatzen jardun dugu buru-belarri, eta asmo bera daukagu datorren ikasturteari begira: Bizikidetzan ikastola osatzen dugun ikasle, irakasle, guraso, hezitzaileak… norabide adostu berean jardutea.

Golden 5 egitasmoak irakasleen, gurasoen eta hezitzaileen begirada aldaketa bultzatu eta eguneroko lanketaz gogoetak bideratu ditu. Horretarako, Golden 5 egitasmoaren sortzailea eta arduradun nagusia den Mari Jose Lerarekin hitzaldiak izan ditugu. Ideia, adibide eta proposamen ugari eta ederrak jaso ditugu saio horietan, bai irakasleek, bai gurasoek. Benetan azpimarratzekoa izan da gurasoentzat antolatutako hitzaldiak izan duen arrakasta: ikastolan daukagun areto handiena erabat beteta, hitzaldi aberatsa, gurasoen parte-hartze ederra… Bizikidetzaren gaiaz dagoen jakin-minaren adierazle. Adierazgarria, Tratu ona egitasmoko gurasoek egindako gogoeta: “Gozatu egin genuen Maria Jose Lera entzunez, eta gozatuz ikasi egin genuen: hain zuzen, haurrekiko dugun begirada positiboak gure haurren auto-estimua eta auto-irudia hobetu egiten dituela. Eta hobekuntza horrek euren eguneroko bizimoduko oinarrizko sentipenen indartzea dakarrela: konpetente direla sentitzea, autonomo direla sentitzea eta kideekin harreman positiboak indartu, sendotu egiten direla sentitzea” .

166 | IRAKASKUNTZA

KiVa proiektuari buruz esango dugu bere ekarpen nagusia hauxe izan dela: jazarpena guztion ardurako gertaera dela ohartaraztea. KiVaren bitartez, ikastolako komunitate osoak hartu du parte eskola-jazarpenari aurre egiten. Familien eragina benetan garrantzitsua da jazarpenari erantzuteko fase guztietan: prebentzioan, detekzioan eta soluzio lanetan.

Bestalde, Haziak egitasmoak elkarbizitzan sortzen diren harreman desorekatuak eta botere harremanak eraldatzeko lanean bere ekarpena egin du: metodologia eta material zehatzari jarraituz, LHko 1. mailatik LHko 6. mailarara bitarteko ikasleak aritu dira. Familiaren parte-hartzea ezinbestekoa da, etxean bideratzen den lanketak protagonismo berezia hartzen baitu. Ikasleen jokabidearen eta bizikidetzaren garapenean familiaren egiteko moduek eragin zuzena dutelako, Tratu ona guraso taldearen egitasmoak (bereziki gurasoei zuzendutako lanketan eraginez) beste Bizikidetza egitasmoen ildo berari jarraitu dio. Haien hitzetan: “Alegia, elkarbizitza egoki bat ahalbidetzeko, etxeko heziketan segida eman behar diogu Ikastolan egiten den lan eta ahaleginari. Etxea eta Ikastola ezin direla bi mundu aparteko izan. Komunitate bat gara. Ikasleen, Ikastolako profesionalen eta gurasoen arteko harremanek norabide adostuak behar dituzte izan gidari. Elkarlanean, elkarri ekarpenak eginez eta elkarri entzunez aritzeak emankorra bihurtzen du denon jarduna”.

Laburbiltzeko, 2017- 2018 ikasturte honetan adostutako egitasmoek izan dituzten garapenek ikaskizun argia utzi digute: norabide berean ahaleginduz, denok garela bizikidetzan bidelagun.


Ereindakoa jasotzen: 3 ZIURTAGIRIAK Haurtzaro Ikastolako 2016 - 2020 Plan Estrategikoan ezarrita dauden ildo estrategikoen artean, erakundearen planteamenduari dagokionez, hiru ziurtagiri lortzea jarri zen helburu gisa, eta Haurtzaro Ikastolak hirurak lortu ditu. KEI (Kalitate Egitasmo Integratua) kalitate-ziurtagiria KEI (Kalitate Egitasmo Integratua) kalitate-ziurtagiria eskuratu zuen Haurtzaro Ikastolak. Ikuskaritza 16/17 ikasturte amaieran bikain gainditu ondoren. 2017ko azaroaren 10ean, Oiartzungo udal-aretoan egindako ekitaldian jaso zuen Haurtzaro Ikastolak KEI kalitate-zigilua, Horreum fundazioaren eskutik. Goraipatzekoa da Haurtzaro Ikastolako komunitate osoaren parte-hartzea, bereziki, kalitatea ez delako helburua eta ez delako ziurtagiri batean laburbiltzen eta amaitzen. Haurtzaro Ikastolan, honela ulertzen dugu kalitatea: Ikastolako komunitate osoak helburu komun bat izatea, lantaldeak funtziona dezan eta ikasle guztiek ahalik eta garapen handiena erdietsi dezaten, guztiok elkarrekin.

Lan askoren ondoren lortutako emaitza da eta prozesuan zehar egindako ibilbide oparoaren seinale.

Eskola Agenda 21 jasangarritasun aintzatespena Eskola Agenda 21en barrenean, hezkuntza komunitatearen hobekuntzarako inplikazioa eta jasangarritasun konpromisoa gauzatzen duen aintzatespena jaso zuen Haurtzaro Ikastolak. Jasangarritasuna, konplexutasuna, prozesuan parte-hartzea eta curriculumari buruzko ikuskaritza pasatu ondoren, Haurtzaro Ikastolak 4 urtetarako jaso du ziurtagiria.

Lan egiteko ilusioa indarberritzeko balio izan digu eta Eskola Agenda 21 egitasmoarekin lanean jarraitzeko. Lan horretan, Haurtzaro Ikastola osatzen duen komunitate osoaren elkarlana ezinbestekoa da, eta ziurtagiria lortu izana da horren adierazle. IKT (Informazio eta Komunikazio Teknologiak) Heldutasun Teknologikoa

Heldutasun Teknologikoa neurtzeko etorri zen IKT ikuskariak azpimarratu zuen Haurtzaro Ikastolan oso lan ona egiten dela. Erdi Mailako ziurtagiria lortu du Haurtzaro Ikastolak, baina ikuskariak aitortu zuen jadanik gauzatzen direla Goi Mailako ziurtagiria lortzeko eskatzen diren hainbat prozesu. Haurtzaro Ikastolan, IKT heldutasuna lantzea giltzarri izan da IKTen erabilera egokia lortzeko. Lanean jarraitzeko konpromisoarekin jarraitzen dugu, IKT prozesuak hobetzen eta ikasten. Ezin da ahaztu gure komunitateko parte diren ikasleen, irakasleen eta langileen inplikazioa ezinbestekoa izan dela ziurtagiria lortu ahal izateko.

IRAKASKUNTZA |

167


Elizalde Herri Eskola

Elizalde Herri Eskolako Guraso Elkartean urte asko daramatzagu lanean, ikastetxeko familien beharrak ase nahian. Gure asmoa familien eta ikastetxearen arteko zubi-lana egitea da; izan ere,

168 | IRAKASKUNTZA

gure seme-alaben hezkuntzan ahalik eta modu eragingarrienean eragiteko, zer hoberik ikas komunitate osoaren parte-hartzea baino. Horretantxe ari gara; modu xumean, baina gogotsu.


Guraso Elkartean hogei bat lagun elkartzen gara. Zuzendaritza talde batek gidatzen du eta hainbat batzorde kudeatzen ditu. Era berean, gure elkartea, Baikararen parte da, Gipuzkoako Ikasleen Gurasoen Federazioaren parte, alegia. Oarsoaldean eta Gipuzkoan egiten diren bileretan parte hartzen dugu eta beste guraso elkarteekin ere badugu harremana. Dena den, gurasoen ordezkari baino ez gara, eta antolatutako ekintzetan guraso askoren laguntza izaten dugu, zorionez. Horiek horrela, zuzendaritza-taldeko kideengana jo dugu, Elkartearen berri gehiago jakiteko. Eskolari begira zein ekintza antolatzen dituzue?

Eskola orduz kanpoko hainbat ekintza antolatzen ditugu: eskola kirola, euskal dantza, xakea, antzerkia eta abesbatza. Euskal dantzari dagokionez, curriculumean txertatzeko aukera izan genuen eta Haur Hezkuntzan eskola orduetan lantzen dute. Dantza taldeari ere indar berezia ematen ahalegintzen gara. Aurten, beste bi jarduera ere jarri ditugu martxan, arrakasta handiz: batetik, robotika eta, bestetik, HHko ikasleentzat, musika-tailerra. DBHn, berriz, idazkera digitala eta euskal dantza. Horretaz gain, guraso eskolak ere antolatzen ditugu. Azkenekoak, sexu hezkuntzari buruzko saioak izan dira, Kizkitza Arozenarekin. Gustura parte hartu dute gurasoek. DBHko 4. mailan, orientazio-saioak, ikasleentzat. Beste berrikuntzarik aipatu al dezakezue alor honetan?

Familiari begirako ekintzak. Iaz bi asteburuko Mindfulness ikastaroa antolatu genuen eta aurten hiruhileko osoa eman diogu jarduera honi. Eva Sanchezen gidaritzapean, erlaxazio teknikak, momentua eta oraina bizitzen‌ ikasi dugu eta haurren jarrera aldaketa ikustekoa izan da. Bestalde, urtearen hasieran sehaska-kanten saioa antolatu genuen HHko eraikinean, eta haur txikienen gurasoak gonbidatu genituen bertara. Eskola Jasangarria izendapena jaso du Elizaldek. Zerbait egiteko aukerarik izan al duzue?

Bai! Mediatekan elkartu, eta zabor gutxiago sortzea helburu hartuta, oso tailer politak antolatu ditugu, guraso artetsu batzuen ekimenez. Zoragarria izan da. Kamisetak erabiliz, poltsatxo polit bat egin dugu; plastikozko zorro gutxiago erabiltzeko. Ogitartekoak biltzekoa egitea ere ideia bikaina izan da; hartara, aluminiozko papera erabili

beharrik ez. Oraindik ere hainbat ideia baditugu eta horiei bueltaka ari gara. Herrira begira, zein ekintza nabarmenduko zenituzkete?

Ikasturteari hasiera polita emateko, bertso bazkaria antolatu dugu azken lau urteetan. Hainbat helburu betetzen ditugu ekintza horren bidez: euskarari eta euskal kulturari indarra ematea, herriari gure aletxoa eskaintzea, herria biltzea, eta denaren gainetik, denok gozatzea. Ikasturtean aurrera goazela, Ihoteak dira gure egutegian mugarri. Igande goizean, Karroxa antolatzen dugu herria girotzeko, eta haurrak festaren protagonista izatea da gure nahia. Aurten eguraldiak ez du lagundu, baina giro paregabean ospatu genuen Elorsoron: hamaiketakoa, intxixuak, ez zen deus falta! Eta Xanistebanetako tabernak aurten 15 urte beteko ditu, ezta?

Bai, ikaragarria da! 500-800 afari ematen ditugu gauero. Hori guztia behar bezala antolatzeko, 120 pertsona baino gehiago aritzen dira lanean eta DBHko ikasleen parte-hartzea ere ezinbestekoa da. Pixkanaka handitzen ari den proiektua da. Belaunaldi aldaketa ere egokitu zaigu eta gogotsu hartu dugu lekukoa. Herriari eskaintzen zaion zerbitzu hau mimo handiz zaintzen dugu. Esaterako, Eskola Jasangarriaren izenean, pauso txikiak ematen ari gara: berrerabiltzeko basoak, platera biodegradagarriak‌ Haurrek, berriz, zirku jolasez gozatzeko aukera izango dute. 2019an, hitzordu garrantzitsu bat ere badugu Oarsoaldean.

Bai, hala da. 2019ko Euskal Eskola Publikoaren Jaia Errenterian izango da, eta Koldo Mitxelena Eskolak antolatuko du. Elizaldek ere parte hartuko du: herrian ekintzak antolatu, Oarsoaldeko haurren arteko harremanak sustatu, ikastetxeen arteko loturak indartu... Euskal Eskola Publikoari garrantzia eman behar zaio Oarsoaldean.

Horrelaxe agurtu ditugu Elizalde Guraso Elkarteko ordezkariak. Ikasturtean egindakoak eta egiteko dituztenak errepasatuta, oporren ostean berriro ere beti bezain gogotsu hasiko diren irudipena dugu. Mila esker eta eutsi horri!

IRAKASKUNTZA |

169


Eski irteera Elizalde BHIko ikasleak, aurten, Candanchura joan gara eskiatzen. Esan beharrik ez dago zer-nolako gogoa genue. Gainera, bigarren ebaluazio burutua genuen eta aste santuko opor aurreko astean zen irteera. Talde osoa itzulerako autobusa hartu aurretik.

Lehen egunean ez zuen eguraldi ona egin, eskiatzeko txarra, erliebea ez baitzen nabaritzen. Bigarrenean, aldiz, bertako monitoreak esanda, denboraldi osoko egun politena izan genuen, paregabea eskiatzeko, eta amaitzeko, hirugarren egunean ere eguraldia primeran portatu zen.

Anekdota modura, gauero egiten genuen tranpa: irakasleak jakin gabe ikasle asko gela berean batzen ginen eta primeran egoten ginen elkarrekin. Irakasleek edo lo egiten zuten edo ez entzunarena. Momentu bat aipatzeko, gosaltzekoa zen. Gosaria primerakoa eta denok gogoz aritzen ginen gosaltzeko. Mendi tontorrean.

Benetan errepikatzeko moduko irteera. Denok bikain baloratu genuen.

Nagore, Maider eta Kattalin. Elizalde DBH 3

Ikasbidaia Lisboara Martxoaren 18an abiatu ginen Lisboarantz DBH4ko Elizaldeko ikasleak. Gauez egin genuen bidaia. Bidea luzea izan arren, ez genuen lo egiterik lortu. Iristean, Lisboa inguruko herri txiki bat bisitatu genuen, Obidos. Arratsaldean Peddy paper jolasarekin Lisboa ezagutu genuen, ondoren afaldu, eta gero hotelera joan ginen. Hurrengo goizean Sintrako La Pena gaztelura joan ginen. Bazkaldu ondoren paintball egin genuen. Afaldu eta dutxatu ondoren, gauean Lisboatik buelta bat eman genuen. 3. egunean Lisboa inguruko parke natural batean hainbat ekintza egin genituen. Oso ongi pasa genuen, itsasora sartu, freskatu‌ Lisboara bueltatuta, afaldu eta parranda pixka bat egitera atera ginen. Azkenik, 4. egunean goizean autobusa hartu eta egun guztian zehar bidaia egin genuen. Oso ongi pasa genuen! Elizalde DBH 4

170 | IRAKASKUNTZA


Egokitzapen garaia hasten da HAUR ESKOLAN Azkenaldian, etxekoak urduri sumatzen nituen. Haur Eskola hitza aipatzen zuten, Miren zelako baten izena ere bai, nire adineko laguntxoekin egongo omen nintzen gela berean, bai, bai! Egunetan kontu horrekin ari ziren hizketan parkean:

“... eta zuenak zein ordutegi egingo du? zein izango da zuenaren hezitzailea? Ai ama! Ea ongi egokitzen den, orain artean elkarrekin egon baikara, eta negar egiten badu? Eta ez badu deus ere jan nahi? Eta lo? Egingo ote du? Hezitzailearekin ongi atxikiko ote da? Lagunekin ere ongi moldatuko ote da? Asko luzatuko ote da egokitzapen garaia?...� Etxekoak hain kezkati sumatu ondoren, ez nuen ulertzen nora eraman behar ote ninduten. Ederki asko nengoen ba ni etxean!! Oporrak primeran pasa genituen eta iritsi zen eguna, etxekoek bezperan adierazi zidaten hurrengo egunean Haur Eskolara joan behar genuela. Motxilan nire arropa aldagaiak, fardelak, lotarako panpinatxoa, txupetea... hartu eta han abiatu ginen.

Iritsi ginenean... han zegoen Miren gure zain, irribarretsu eta gozo agurtu ninduen, baina, nik ez nuen etxekoengandik gehiegi urrundu nahi. Adi-adi... gela behatu nuen. Hartu eta aztertuko nituzkeen jostailu, objektu eta ipuin pila zegoen, nik ordea... gertukoen babesa bilatzen nuen.

Bitartean, Mirenek galdera ugari egiten zizkien etxekoei; gure etxeko kontu eta ohiturak eta, batez ere, nire berri eman zieten gurasoek konfiantza osoz. Mirenek dena jasotzen zuen, tarteka niri begirada eta hitz goxoak eskaintzen zizkidala. Tartetxo batez han egon ondoren, etxera itzuli ginen. Bidean, Haur Eskolari buruzko hitz politak aipatu zizkidaten eta Mirenekin lasai egon nintekeela adierazi nahi izan zidaten etxekoek. Hurrengo egunean, berriz joan ginen eta han zegoen Miren. Oraingoan, nire adineko beste haur bat eta haren etxekoekin. Miren gehiago hurbildu zitzaigun bere besoak eskainiz, jolasak proposa-

tuz... eta etxekoen begirada hurbil nuela sentituz, lasai nengoen. Poliki-poliki, etxekoengandik urrunduz joan nintzen eta nire egonaldiak luzatu egin nituen. Lagun gehiago ere elkartuz joan ginen. Han genuen Miren hezitzailea beti behar genuenerako eta gero eta lasaiago sentitzen nintzen espazio berri hartan eta lagun berriez inguraturik.

Geroztik, egunero joaten naiz Haur Eskolara. Etxekoen eta hezitzailearen arteko konfiantzazko elkarlana sendotu ahala, ni ere seguruago sentitzen naiz gurasoak agurtu eta berriz bila etorri bitartean lasai egoteko. Batzuetan, agur esan behar horrek tristura ere ematen dit, baina Mirenek goxatzen nau eta egunerokotasunari aurre egiteko prest sentitzen naiz. Dagoeneko egun batzuk ere pasa dira egokitzapen denboraldiari ekin genionetik. Nire beharrak eta premiak asetzen ditut bertan; lo kuluxka goxoak egiten ditut nekatuta nagoenean, elikadura zainduz, otorduak giro lasaian igarotzen ditugu, garbitasun uneak ere bereziki zaintzen ditu Mirenek... Honela, hasierako beldur haiek uxatu dira eta lagun artean seguru eta pozik sentitzen naiz, beste haurrekin harreman aberatsak izateko aukera dut egunetik egunera eta gerorako oinarri izango den esploraziora jotzeko oinarriak eraikitzen ari naiz. Esan dezaket, beraz, egokitzapen garaian etxekoek nahiz Mirenek izan duten jarrera irekiak, pazientziak, goxotasunak eta ulermen mailak lagundu didala nire prozesua egiten eta gainditzen. Gurasoek, ni Haur Eskolara eramateko hartutako erabakia ederra izan da!!!!!!

Koikile Arruabarrena eta Naiara Arbelaitz, Urmendi Haur Eskolako hezitzaileak

IRAKASKUNTZA |

171


Joanatik Johanara, eta buelta!

2018ko apirilaren 23a, astelehena Kuku, ttiki! A ze sorgina egina zauden! Zoragarria da egunetik egunera deskubritzen eta egiten dituzun gauza berriez jabetzea eta gozatzea. Johanarekin, Haur Eskolako zure andereño kuttunarekin batera idazten dugun eguneroko honetan jasotzen eta partekatzen ditugu zure aurkikuntzak, ematen dituzun pausoak, esaten dituzun hitz berriak, zure gorabehera emozionalak, etab. Zorionez, Haur Eskolara eramaten zaitugunean, normalean, izaten dugu aukera zuri buruz bi hitz egiteko, baina eguneroko koadernoan ñabardura gehiago egon daitezke eta oso egokia da jarraipena egiteko. Aitortzen dizut, batzuetan, kosta egiten zaidala koaderno aurrean jartzea, baina pasatzen ditugun une goxoak idatzita geratuko direla jakiteak sortzen didan pozak animatu egiten nau. Gainera, nik zurea soilik idazten dut, baina Johanak zure gelakide bakoitzarena idazten du, egunero-egunero. Berea bai meritua! Altxor ederra izango duzu irakurtzen ikasten duzunean! Aste hauetan, pixoihala kentzeko lehen pauso esanguratsuak ematen ari zara. Etxean gaudenean, “pixa-pixa!” esan eta eskutxoak pixoihalera eramanez, kentzeko esaten diguzu. Traba egiten dizula! Jarraian, pixontzian eseri, segundo gutxira zutitu eta “pixa, pixa!!!” seinalatu eta saltoka hasten zara, pozarren. A ze lorpena, e, ttiki! Asteburuan eguraldi ona egin duela baliatuz, hondartzara joan eta aurtengo lehen bainua hartu dugu. Hondartza ez da berria zuretzat, baina iruditzen zait, hainbeste hilabetez joan gabe egon ostean, berriz deskubritzea bezala izan dela. Pupu eta Loreren ipuinean bezala, hondarreko putzutxoetan plisti-plasta, olatuekin harrapaketan, kroketarena egiten … asko gozatu duzu, eta guk ere bai! Gaur astelehena da eta, ohi denez, alfer pixka batekin zoaz Haur Eskolara. Gelara iritsita, nire edo aitaren besoetan egon nahi izaten duzu pixka bat egokitzeko, baina Johanak bere besoak luzatzen dizkizunean, irribarre txiki bat ateratzen zaizu ezpainetan eta lasai geratzen zarela iruditzen zait. Gainera, seguru Johanak ipuin politen bat irakurri eta jarduera dibertigarriren bat prestatu duela zuentzat. Ez al da horrela, Johana?

172 | IRAKASKUNTZA


Kaixo, politt hori!! Hementxe naiz berriro ere kontu kontari! Amatxok dioen bezala, koadernotxo honetan jasotzen ditugu zure bizipen guztiak, bai Haur Eskolakoak baita etxekoak ere! Bion artean familia handi bat osatzen dugu eta benetan lagungarria izaten da zure egunerokoa nola doan jakitea; detaileak, emozioak, otorduak, loa, ezinegonak, haserreak, pozak… dena dugu jakinmin, dena jakin-nahi! Informazio oso lagungarria aurkitzen dugu bertan zurekin emango ditugun orduetan nola egon zaitezkeen aurreikusteko. Benetan eskertzen da etxekoek ere egiten duten esfortzua, aupa zuek! Eguerdiko tartetxoa izaten dut idazteko. Gogoz hartzen duzue siesta garaia, goizeko martxa eta otorduen ondoren, beraz, aurten lasai idazteko aukera izaten dut. Momentu berezia izaten da, goizeko gurasoen agurretik hasi eta goizean zehar nola egon zaren baloratzeko, hausnartzeko eta aztertzeko tartea edo unea izaten da, ni eta zure arteko momentutxoa bezala! Gaur, astelehena, giro petrala zen kanpoan eta lasai arraio igaro dugu goiza gelan. Lagun guztiak iritsi direnean, bata bestearen ondoan elkartu eta gosari txiki bat egin ostean asteburuaz hitz egin dugu. Amatxok esana zidan hondartzan ibiliak zinetela eta zuri aipatu orduko hortxe hasi zara, hankak gora zilipurdika eta zure hizkuntzan, zure modura kontutxoak esanez, emozioz bizitakoa kontatzen, ahotik irribarrea ezin kendu! Ja,ja,ja.. Ipuintxo pare bat ikusi ditugu ondoren eta Txomin komunean kontatu dizuet. Kontakizun guztian kieto egon zara, adi-adi Txominen komunerako bueltak entzuten! Ipuin bat bestearen atzetik ikusten igaroko zenuke zuk goiza! Oso gustuko dituzu, ttiki!! Ondoren, jolas librean ibili zarete, bakoitzak nahi eta behar zuenarekin, eta zoragarria izan da zuek jolasean ikustea, behatzea. Panpinen txokoan, sukaldean eta gaur, lehen aldiz, txirristara igotzen ikusi zaitut! Aupa, txapelduna! Maldatik jaitsi beharrean, berriro ere eskaileretatik egin duzu buelta....poliki-poliki, ezta, politta! Berehala etorri zaigu Ane sukaldaria bazkari goxoarekin eta lagunartean mahai giro ederra izan dugu. Purea, hanburgesa eta platanoa jan dituzu, gustura, gainera. Betidanik izan zara oso fina jateko orduan, eta primeran moldatu izan zara koilararekin, bakarrik jateko gaitasuna baduzu eta kasik zikindu ere egin gabe! Txukun-txukun! Gaur bazkarian, ondoan zeneukan lagun bat adurzapia airean astintzen hasi da eta, emango zizulakoan-edo, zu ez zara seguru sentitu. Gogotsu eta energiaz hasi zara “mina ez!” esanaz.... Horixe baietz, ongi esana! Tripatxoa ongi beteta, azken bolada luzean bezala, ordua hartua daukazu eta kaka ederra egin duzu. “Zeinek egin du kaka?”, galdetu dut eta salto batean etorri zera nigana “kaka!” “kaka!” esanez, fardela ipurdi aldetik ukituz, irribarre eder batekin! Ja, ja, ja Lotarako koltxoiak atera orduko bertan eseri eta zapatilak kentzeari ekin diozu gogotsu. Loak hartu aurretik lagunekin juerga pixka bat (momentu politt eta goxoak izaten dira hauek) eta behin tapatu zaitudala, bi minutu ere ez dira pasa loak hartu zaituenerako. Ondo lo egin, preziosa! MUXU!

Joana Mendiburu , Urmendi Haur Eskolako ama Johana Barriola, Urmendi Haur Eskolako hezitzailea

IRAKASKUNTZA |

173


ABARAXKA Abaraxka udal ludotekan ekimen mordoa jarri dugu martxan azken lauzpabost urte hauetan: frigoliburutegia, paperezko ametsak, gurasoentzako hitzaldiak, euskararen maratoia... Baina gaurko honetan Gau Beltza da nabarmendu nahi duguna bereziki. Duela 5 urte inguru, herrian eta gure inguruan Halloween delakoa hartzen ari zen indarra ikusirik, zerbait egin nahi genuela erabaki genuen eta hala ikertzen eta saltsan hasi ginen.

Hasiera batean, Oiartzungo baserrietan izan ginen bertakoei bisita egin eta ea beraiek urriaren 31kako gauaz zer kontatzen ziguten edo zer gogoratzen zuten galdezka. Horretaz gain, Euskal Herriko jende askorekin ere hiz egin genuen, egun honekin loturiko beste herrietako errealitate eta ekimenak zein ziren jakiteko asmoz.

Ikerketa horren guztiaren ondorio gisa, 2014 urtean gure Gau Beltza propioa sortu genuen. Hau, ordea, ez zen hutsetik hasi zen ekintza bat izan, helduenek gogoratzen zuten eta garai batean ospatzen zen Gau Beltzeko ezaugarriak berreskuratzea bilatu baitzen. Oiartzuar batzuek esan ziguten egun honen bueltan kalabazak hustu eta kandelak barruan sartuta kale ilunetan jartzen zituztela, elizatik ateratzen ziren neskatxak izutzeko. Beste batek ere aipatu zigun Sarobeko zelaietan ikusi izan zuela txorimalo erraldoi bat buru gisa kalabaza handi bat jarrita zula. Beraz, jakin genuen bai Oiartzunen eta baita Euskal Herrian ere kalabazak hustu eta barruan kandelak jartzeko ohitura bazegoela. Halaxe, gurea den zerbait berreskuratu behar genuela eta lanari eta sortzeari ekin genion.

Lehenik eta behin, mozorroak diseinatu eta lantzen hasi ginen. Garai bateko mozorroak nahi genituen eta ez Halloweenen erabiltzen diren heriotza, burezurrak eta horrelako mozorroak.

174 | IRAKASKUNTZA

Euskal Herrian betidanik ganbarara igo eta bertako arropa zaharrekin mozorrotzen ziren, eta hau da guk zabaldu eta bultzatu nahi izan duguna: etxeko arropa zaharrak hartu, puskatu eta jantzi. Maskararik ez, igitairik ez, burezurrik ez.

Bigarren urratsa jaia bera sortzea izan zen. Zer egin? Nola? Gaztetxoen antzerki taldekoekin elkartu eta gure proposamena egin genien: herrian daude txokoak aprobetxatuz, beldurrezko ibilibide bat sortzea!!! Baina Abaraxkako ikuspegitik, hau da, gure balioak landuz eta amerikanismoak alde batera utziz. Era berean, guk festa, beldurrezko ipuina, afari merienda autogestionatua, suzko malabareak‌ antolatzeari ekin genion. Baina, eta bukatzeko? Nola bukatu festa? A, suzko akerra!!!!! Bai, noski, gure suzko akerra!!!! Halaxe, gure Gau Beltza suzko akerrarekin amaitzen da geroztik.

Aldez aurretik lanketa ere egin genuen herritarrekin, mozorroak sortuz, artikuluak idatziz, prentsan elkarrizketak eginez‌ modu honetan, euskal Gau Beltza indartu, aldarrikatu, prestatu eta zabalduz.

Sortutako festa grabatzeko eta zabaltzeko asmoz herriko lagun bati eskatu genion bideo bat sortzea. Hona hemen emaitza:

Lehen Gau Beltza sorpresa ikaragarria izan zen, guk espero baino askoz jende gehiago hurbildu baitzen. 2014ko gau beltza: https://www.Youtube. Com/watch?V=pbwn4ttzn88

Bigarren urtean, 2015ean, Gau Beltza hobetzeko asmoz, denok bizi izandakoa eta herrita-


rrek esandakoa kontuan hartuta, aldaketak egin behar genituela ikusi genuen. Horrela, ibilbideari forma eta testuak gehitu zizkioten antzerki taldeko gaztetxoek. Herriko txokoetan esketx edo eszena txikak antzeztuz. (Garbitegian, Fermiñenen, Zementeyo zaharrean…) Urte honetan ere aldez aurretik mozorroak-eta egiteko tailerrak antolatu genituen.

Herriko eragileak saretze asmoz, Soinueneko lagunek ere parte hartu zuten eta bertan izan genituen festari hasiera emateko txalaparta joz. Ideia eta asmo horri jarraituz, beste herritar bati eskatu genion oraingoan bigarren bideoa osatzeko:

2015ko Gau Beltza: https://www.Youtube. Com/watch?V=pbwn4ttzn88

Hirugarren urtean, Goiatz Labandibarri eskatu genion herriarekin lotura zuen gidoi bat sortzeko. Herriko errealitatea kontuan hartu eta halaxe idatzi eta sortu zuen. Ibilbidea berritu, eta gidoi berri hau berriz ere herriko gazte antzerki taldekoek antzeztu zuten (eliza, Garbitegia, Fermiñene..) Berrikuntzen artean, gure akerrari ere musika jartzeko eskatu genion Aitor Arozena txistulariari. Beraz, jakin ezazue, zezensuzkoak ez ezik, Oiartzunen akerrak ere baduela bere doinua. Geroztik, akerra ateratzen dugunean zuzeneko musikarekin ibiltzen da herritarrekin jolasean.

Hasieratik herriko hainbat gazte ere etorri ziren gurekin batera ibilbidean zehar, suziekin gidatzera eta baita hau ixtera, baina urtetik urtera jende berri eta gehiagoren beharra dugula ikusten ari gara.

Hemen hirugarren herritar batek egindako 2016. urteko bideoa: 2016ko Gau Beltza: https://www.Youtube. Com/watch?V=3ljvhvev1n8

Abaraxka ludotekarentzat hain garrantzitsuak diren balioetako batzuk txertatzen dira gau horretan: euskara, herrigintza, herritarrekin saretzea, euskal kultura, transmisioa… 2017ko urtean herriko bi antzerki taldeek hartu zuten parte Gau Beltzean: gazte antzerki taldeak eta baita Txinalkak ere.

Urte horretan garrantzi handia eman zitzaion ibilbideari, antzezleen ahotsei, soinuei, atrezzoari, musikari… Horretarako, mikroak, fokuak... egokitu eta txertatu genituen ibilbide osoan. Gau Beltzak hartutako indarra eta ospea ikusirik, pauso handiago bat eman behar genuela erabaki genuen. Hemen 2017. urteko bideoa: https://www. Youtube.Com/watch?V=kgge2imh95k Urtetik urtera jende gehiago etortzen dela ikusi dugu, bai herritarrak eta baita herritik kanpokoak ere.

Gure ohiturak berreskuratu eta transmititzeko asmoz lanean jarraitzeko helburua dugu Abaraxka ludotekan.

Argazkiak: ekaitz zilarmendi eta mendi urruzuno.

IRAKASKUNTZA |

175



Herri eragileak


ARRAZTALOREN TAUPADAK Orain dela ia 10 urte sortu zen gure elkartea, ARRAZTALO ELKARTEA. Ezagutzen ez duzuenentzat, buru gaixotasuna duten pertsonek eta euren senideok osatutakoa da, irabazi asmorik gabekoa. Gure azken helburua herrikoak diren eta buruko gaixotasuna duten pertsonak gizarteratzea eta lanean integratzea da. Horretarako, bospasei lanpostu sortu ditugu baratze ekologikoetan dihardutenak. Edozein langilek dituen kontratatu eta baldintzekin, baina euren behar eta gaitasunei egokitutako lana eskainiz, noski. Langile horiek ekoitzitakoa astelehenero arratsaldeko seietan Killirikupen banatzen dute kontsumo taldeko 30 familien artean. Mugimendua sortzen da tenore horretan, Arraztaloko barazkiez gain, tokikoak eta ekologikoak diren beste produktu batzuk ere badirelako. Kontsumo taldekoa ez den jendea ere hurbiltzen da azken produktu horiek erostera. Saltsa plazan. Saltsa berdea barazkiena, horia arrautzena, hezur kolorekoa pasta freskoarena. Saltsa horrek elikatzen du gure astelehenetako berriketaldia. Barazkien zigilu ekologikoa ere lortu genuen asko kostata. Altzibarko Olalden hasi ginen, oraindik etxeak eraiki gabe zeudenean, Sorondo Irigoien familiak utzitako baratzean, zero azpikoak zirela gure bitartekoak. Oiartzungo auzolanari eta Udalaren laguntzari esker, martxan jarri zen gure errota. Ortzadarraren kolore ideologiko guztietako errota izaki ARRAZTALO!

178 | Herri eragileak


Lerro hauen bitartez eskertu nahi ditugu lagundu diguten guztiak. Proiektu hau ezingo litzateke aurrera atera Udalaren inplikaziorik gabe, ezta Oiartzunen bizi diren guztien harrera ona eta euren laguntzarik gabe ere. Hala ere, azken boladan jende eskasian gabiltza elkartean. Hasierako elkartasuna ez dugu behar bezainbeste bultzatu. Auzolanez gain, ARRAZTALO gaixoei eta euren familiakoei beren bizipenak kontatzeko gunea da, eta zure egoera jasangarriago izateko makulua izan gaitezke. Animatu zaitezte guregana etortzera, ateak irekiak ditugu edozeinentzat! Begietako kataratak kendu, eta hobeto ikusiko dugu nola jarraitu bidea.

TAUP- TAUP!… gure taupaden erritmoa partekatu nahi dugu zurekin: batzuetan azkarra eta uzkurtua da erritmoa, besteetan berriz, lasaiagoa eta erlaxatuagoa.

Gaur da gure etorkizuna, eguneroko desafio arrunta. Zenbaitetan taupa kolorea baino ilunagoa da gure egoera, buruko gaitzak bertigoa ematen baitio jendeari, batez ere gaixotasuna jasaten dutenei. Gaitz hori duten pertsonak bere ideia eta jokaeren gatibu, preso baitira. Etengabe ahotsei kateatuta, haluzinazioak, gogorik eza, autoestimu baxua, botiken eragina, zaratari beldurra, sedentarismoa… Hori gutxi balitz bezala, euren familiakoak zurrunbilo batean bizi gara, edo zarranbiloan gottibetti. Edo zerra motordunean zirrin-zarran, ezin asmaturik nola moztu, gaixotasunaren zur gogorra, motzonduak mina ematen digu-eta. Nahasmendua duen senidearen begirada aski dugu jakiteko egunero tokatzen zaigun arazoa XS-S-M-L…edo 3XLko tamainakoa den. Deskribapen gordina. Fikziozko pertsonaiak dirudite. Baina gizartea (neu, geu, zeu), mutu, itsu eta gogorra da, jeneralean, gaixotasun honen inguruan. Alegia, ez da hitz egiten, ikusten edo entzuten gizartearen erreibindikaziorik gaixo horiek defendatzeko. Burua preso dutenen eskubideak babesteko ahalegin gutxi egiten dela esan nahi dugu. Aurreratu, asko aurreratu da, hala nola: psikiatria eta psikologia diziplinetan, eguneko zentro eta terapia okupazionaleko zerbitzuen planteamenduan, gizarte zerbitzuetatik jasotako arretan, eta nola ez… botiketan.

Herriko egunerokoan, ezin ditugu ahaztu Petra Lekuona Fundazioan, URTMan (Unidad Residencial de Trastorno Mental) deiturikoan, 11 plaza bete direla buruko gaixotasuna duten 55 urte arteko pertsonekin. Pertsona horiek herrian bizi dira, eta paseatzen ikusten ditugu askotan. Aitatutako egoera guztien bozgorailu izan nahi dugu. Pertsona horiek ez dutelako hitzik, batzuek ezin dutelarik bozkatu edo baimenik sinatu ebakuntza egiteko, ezta testamentua egin ere. Ezgaitasuna dutenez ari gara. Batzuk (bospasei oiartzuar baino gehiago) ospitale psikiatrikoetan bizi dira, herritik kanpo, familiatik urrun (zentro pribatu edo itunduetan).

TAUP- TAUP!… orain arte taupaden azkartasunaz aritu gara. Hurrengo pauso honetan miokardioak atseden hartuko du. Gure motorra ilusioa eta lorpenak dira. ARRAZTALOren neke, hebaindura eta erakundeen traben gainetik, herritar askoren laguntza jaso dugu. Elizak utzi zigun lokala. Udalaren laguntzaz Makutsoko baratzeetan ari dira gure langileak. Haurtzaroko jangelara eramaten dituzte ekoitzitako barazkiak. Elizalde eta Haurtzaroko haurrek gure baratzeak bisitatzen dituzte. Udalekuetan ere haurrak langileekin harremanak izateko aukera dute, aldi berean kontsumo osasungarrian hezten direlarik, baratzearen eskolatik asko ikasten da-eta. -ZEIN KOLORE DU BURU GAIXOTASUNAK?izeneko tailerrak antolatu genituen Oarsoaldeko herri guztietan. -ISILTASUNA HAUTSI izeneko Unitate Didaktikoa eskaini diegu ikastetxeei, Oiartzungo 1112 urteko ikasleekin lantzeko, adin txikikoak ere sentsibilizatu nahian, guraso, hezitzaile eta irakasleak inplikatuz.

TAUP- TAUP!…

ametsak egia bihurtzen ari dira. Indarrak batzen ari gara. ARRAZTALOren egitasmoa Oarsoaldera zabaldu dugunean, Errenteria, Lezo eta Pasaiakoen artean ALDURA ELKARTEA sortu da. Ikerketa soziologikoa enkargatu diogu enpresa bati, Oarsoaldeko buruko gaixotasunaren inguruan diagnostikoa aztertzeko. Ikerketa horretan kontuan hartzen ari dira hainbat ar-

HERRI ERAGILEAK |

179


lotako behar, egoera eta ikuspuntuak: gaixotasuna dutenena, horien familiena eta erakundeena (Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundia, Oarsoaldeko lau udalak, Osakidetza, Lanbide, beste elkarteak, eta abar). Ikerketa horren emaitzak mahai gainean edukitzeak lana erraztuko digu. Hasierako kimu ttikiak bolizko enbor luze bihurtzea nahiko genuke!

Bidea da gure helmuga, eta buru gaixotasuna dutenen bizi-kalitatea, berriz, gure ispilua.

Oiartzungo Gaixo Psikikoen Elkartea 17. posta kutxa, 20180, Oiartzun. arraztalo@gmail.com 634254670 arraztaloelkartea.wordpress.com @arraztalo

Bizi-kalitatearekin lotzen dugu etxea edukitzeko eskubidea. Udalean guk aurkeztutako mozioari esker lortu zen Olaldeko etxe babestuetan, ezindu fisikoez gain, psikikoek ere aukera edukitzea. Baita lana egiteko eskubidea ere (nahiko genuke langile gehiago izan, baina aurrekontua mugatua daukagu). Izan ere, lanpostua denon eskubidea da, eta Oarsoalderako Enplegu Zentro Bereziaren bitartez lanpostu gehiago eskainiko genituzke. Hori baita gure erronka hasi ginenetik. Eta trentza hori egin arte ez gara geldituko, Foru Aldundia, lau udalak eta gu (ARRAZTALO ETA ALDURA) ongi txirikordatu arte. Bukatzeko, jaiez disfrutatu ezin duten eta buruko gaitza dutenei opari, hitzok: “Urterik-urte igali, (fruitua) lurrak guri erregali Urterik-urte igali

lurrak guri erregali.

Koplakariak bertsoez digu esperantza bat itzuli; errauts azpiak irauli, surik ez dadin itzali�

JUAN MARIA LEKUONA, Ilargiaren eskolan, Liburuen karroxa, 91. orr., Erein, 1979- (parentesi eta azpimarra gurea da)

180 | Herri eragileak


‘TORRI GUKIN’ EGITASMOA 2015. urtean sortu eta aurrera jarraitzen du TORRI GUKIN egitasmoak. Torri gukinen helburua Oiartzungo adineko herritarrek beren denbora librea modu atseginean antolatzea eta pasatzea da. Horretarako, taldean eta beste herritarrekin batera, elkar hartu eta guztien artean adostutako eta erabakitako ekintzak egiten dira.

Abittu egitasmoarekin.

Hiru urte pasatu dira gure lehen bileratik. Geroztik zenbat ekintza, zenbat kilometro, zenbat algara, zenbat paseo... zenbat bizipen eduki ditugun. Lagun berriak ere bai bidean.

Azken urte honetan Matia fundazioa sortzen ari den proiektu batean parte hartu dugu, baita Oiartzungo herriak martxan jarri duen Abittu egitasmoan ere, Donostiako Deustu Unibertsitatean ere izan gara gure esperientziak trukatzen bertako ikasleekin, Irungo Suhiltzaileen parkea ere ezagutu dugu, erakusketak ikusten izan gara bai herrian eta baita herritik kanpo ere, eta herrian Haziak egitasmoak martxan jarri duen abestia sortzen (ww.haziak.eus) ekimeneko partaide ere gara, Abaraxka ludotekan behin baino gehiagotan elkartu gara bertako erletxoekin, jostailuen mundutik oroitzapen eta jolasen mundura (ww. haziak.eus) bideoan gure bizipenak kontatu ditugu, Ihoteetan herrian jartzeko oihalak sortu ditugu‌ Ezin hemen egin ditugun ekintza guztiak zerrendatu, baina, ikusten duzuen bezala, nahiz eta adinean aurrea joan, ez gara geldirik egotekoak.

Suhiltzaileen parkean.

Ihoteerako oihalak sortzen.

Nahiz eta ekintzaren baitan elkartzeko eguna aldakorra dugun, urritik ekainera bitarte astean behin elkartzen gara. Talde iraunkor bat dugun arren, ekintzak adineko herritar orori irekiak dira.

Hurrengo ikasturtean gurekin izan nahi baduzue, Udalean, Gizarte Zerbitzua Sailean badute gure berri, bertaratu edo deitu besterik ez duzue egin behar gure familia berri honetan partaide izateko, gustu handiz hartuko zaituztegu gurekin.

Abestia sortzen.

HERRI ERAGILEAK |

181


2018an ere gogoratuko dugu Saharar Herria Badela! LEHEN hitzordua Loiuko aireportuan. Abenduko zubia da eta Bilbotik euskaldunez betetako hegaldi bat ateratzekoa da urtero legez Aljeriara. Oiartzungo ElWatan elkartearen bultzadaz, bagoaz hamar lagun Tindufeko saharar ERREFUXIATUEN KANPAMENTUETARA, ur bidoien proiektua eta eskolaikuskizuna tarteko.

182 | Herri eragileak

Kanpamentuetan herdoilak jotako ur depositu zaharrak aldatu eta polietilenozko berriak banatzea da eginbeharretako bat, bestea hartu gaituen kanpamentuko (Willaya) eskoletara joan eta haurrentzako ikuskizun bat egitea da, musikaz blai.

Zer topatuko eta orain dela 42 urte antolatutako kanpamentu bat, IRAUNLEKU BAT EZEREZEAN eraikia. HERRI bat NIAren zain, IZAN ZIRENARI eutsi nahian. Marokok okupaturiko Sahara Mendebaldeko lurraldeetara, euren herrira, itzuli ezinik IA MENDE ERDIA daramatenak. Milioi bat biztanleko herri ZATIKATUA eta ATAL BAT, 200.000 biztanle, basamortuaren erdian, Aljeriako Tinduf herritik gertu, euren


jatorriko herrien izena daramaten sei kanpamentutan egokituak: El Aaiun, Auserd, Bojador, Rabuni, Smara eta Dajla. IZENAK ETA IZANA, mortua eta hiltzailea den paisaia batean. Han, haize pikorretatik babesteko adobezko lau pareta besterik ez; puskaka eraikitako babeslekuak. Harago beste lau eta beste aldean ere beste hainbeste. EZER gehiagorik ez.

Gerturatutakoan, baina, hamalau; emakume eta haur. Paisaia eteten dute, zeruaren urdin eta hondarraren gorri erreari desafioan. Bizi printzak dira; txikien irribarreak eta nagusien soslai serioagoak, melfa koloretsuz babestuta, bizitzari heltzen diotenak. Haurrak berria den guztiarekiko jakin-minez, hurbiletik. Emakumeak, uraren banaketaren antolakuntzan arduraz, lehen lerroan.

Hura ez da bizileku bat, inork ez luke hautatuko, inork ez luke maitatuko, guk, gizakiok ez beste. Gurea egokitzapena baita: egoerei aurre egitea, egoerak jasatea, isilik egoten ikastea, bizirik irautea, egoerarik zailenean ere maite ditugunak ahalik eta egokiena haztea, heztea eta zaintzea. Han izan garenean gu ere ZAINDU ETA MAITE IZAN GAITUZTE eta guk ere MAITE DITUGU. BADAGO BESTE ALDERDI EZKUTUAGO BAT; askorentzat ezezagunagoa eta milaka sahararrek pairatzen dutena, Marokok ilegalki okupatutako lurraldean. Erregimenak eraikitako 2.720 kilometroko horma lotsagarriaren beste aldean; 120.000 soldadu marokoarrek behatu eta pertsonen kontrako 7.000.000 mina madarikatuk banatutako SAHARAR HERRIAREN BESTE ZATIAK bizirik dirau sorterrian. ISILARAZI egin nahi dituzte, desagertzeraino. Errepresioa, umiliazioa, injustizia, marjinazioa, erbestea, deportazioa, kartzela, tortura, desagerpenak‌ pairatzen dituzte, Mohamed VI. Marokoko erregeak lotsagabe iragarri bezala: saharar sentitzen den ororen ehiza.

2018an ere, elkartasunak jarraituko du: Genozidioaren salaketak, nazioarteari -inplikatua- arduraz jokatzeko deiak, autodeterminazio eskubidea eta independentzia aldarrikapenak, proiektuak, elkartasun karabanak, laguntza humanitarioak‌ Egingo da diru-bilketa etxe bat = ur bidoi bat proiektuak segi dezan, janaria bilduko da neguan lau paretako etxe haiek hornitzeko eta etorriko dira udan haur sahararrak, kanpamentuetako bero hilkor hartatik ihesi. 55-60 gradu arterainoko basamortua bi hilabetez utzi eta hemen medikuek arazo txikiak artatu ahal izango dizkiete, mahaian plater bat gehiago jarri -ongi eta maizago jan- eta anemia ekidin ahal izango diegu‌ Aurten ere GOGORATUKO AHAL DUGU HAN HERRI BAT BADELA!? ORAIN gehiago maite dugu Saharar Herria, maite dugu basamortu bortitz hura, hondar errea eta haize pikorra, irribarreak eta begiradak, ekialdekoak-mendebaldekoak, hangoak-hemengoak eta ETORKIZUN DUINA DESIO DIEGU, bizitzak libre diren herri libre batean.

ELKARREKIN IZANGO GARA. Lekuek memoriaren beharra dutelako eta memoriak lekuen beharra! Testua, Araitz Olaiz

Argazkiak, Xabier Apestegui El Watan, Oiartzungo elkartearen lagunak.

HERRI ERAGILEAK |

183


KIRILLIKUPE Emakumeak Ahalduntzeko Oiartzungo Eskola

Kirillikupeko lagunak.

Harro gaude Kirillikupeko kide izateagatik, harro gaude egiten dugun lanagatik eta harro gaude kultura eta adin ezberdinetako emakumeok osatu dugun taldea zein aberatsa den ikusteagatik. Pasa den martxoaren 8an ikusgarriagoak egin ginen jendartearen aurrean. Argi geratu zen emakumeok borrokan jarraitzen dugula gizonezkoek dituzten aukera berdinak lortzeko eta, horretarako, ahalduntzen jarraitu behar dugu.

184 | Herri eragileak


Gure taldean urteak daramatzagu ahalduntzearen esanahia ikasten eta urtero kontzeptu batekin egiten dugu. 2017/18 ikasturtea Errusiako Iraultzaren mendeurrena gogoratzen hasi nahi dugu, emakume langileon mugimendua hasteko, antolatzen hasi ziren emakumeak goraipatuz. Honako gai hauek ere lantzen ditugu. • Seme-alaben uztea

o Pelikula

No robarás

• Emakume Zapatistekin patriarkalizatuaren desira o Ikastea, sentitzea, pentsatzea eta agindu patriarkatua alde batera utziz jardutea.

• Jarrerazko jokabideak

o “Maitatua izan nahi duen bezala maitatzen du batek”

Neus Albertos (ezkerrekoa), Andaluziako ahalduntze topaketan.

Lehen munduko emeak, kapitalistenak, lur usaia daukaten andre indigenak, zuri, gorri, horiak, beltzetan beltzenak: konplize ditut eta maite ditut denak.

Neus Albertosek (Berdintasunaren ibilbideko zuzendaria, Valentziako Unibertsitatean Gizarte Langintzan diplomaduna, Berdintasun eragilea) bideratzen dituen tailerrekin gure ezagutza handitzen dugu. Norbaitekin lagun minak izatea behar dugu, zoritxarreko egoera honetan konplizeekin kontatzeko eta partekatzeko aukera behar dugu. Laguntasunean inbertsio handia egin nahi dugu, lagun minetan. Genero elkartasunean, emakumeen sareetan. Aurkitu egin behar dut neure burua, eta aurkitu egin behar zaitut.

• Ikastaroek urritik martxora (barne) irauten dute. • Bi talde daude: euskarakoa eta gaztelaniakoa.

• Euskarakoa: ostegunetan. Gaztelaniakoa: asteazkenetan. • Ordua: beti 18:00etatik 19:30era.

• Ikastaroa: Jose Luis de la Mata eskolako bi koordinatzaileek zuzendu eta bideratzen dute talde bakoitza.

Artikuluak, testu teorikoak, nobelak eta pelikulak erabiltzen ditugu gaiekin lotzeko. Ez da gutxieneko ezagutzarik eskatzen, soilik ikasteko gogoa eta interesa.

Ikasturtearen aurkezpena irailean izango da. Benetan, merezi du, ANIMATU ZAITEZ!!!

HERRI ERAGILEAK |

185


ELURRAK AMALURRA garbitu du arin-arin! Aurten elurrak bisitatu gaitu. Egun bakarra izan bada ere, amalurrak eskertu dio bisita hori ortziari, lur azala garbitzeko izan da eta. Belarrak, larrak eta landareak indarrez atera dira ostean. Sendabelarren baratzea gainezka dago, haritz mintegia lepo egina eta, 21. “SENDABELARRAK� ikastaroa –udaberriko kutixia-, gero eta emankorragoa. Zergatik? Gero eta gehiago direlako bere burua modu naturalean tratatu izatea nahi dutenak, besterik ez.

Udaberrian iritsi zitzaigun Altzibarreraino ortziaren elurra. Egun bakarrekoa baina amalurrak eta gaztetxoek eskertzen duten bisita.

SENDABELARRAK Oinarrizko ikastaro honek sendabelar, landare, zuhaitz, lur, buztin, ur eta abarren euskal izenez gain, zertarako eta nola erabili behar diren argitzea duelako oinarri: Ekinez ikasi. Aurten, adibidez, Portugal (Iturriotz) baserriko ERRAMONAren ukendua (intsusa barruko azala eta pasmo belarra) erredurak eta zauriak osatzeko eta, ondoren, Arrasku baserriko

186 | Herri eragileak

(Karrika) JULI amonarena egin zituzten ikasleek (baratxuria, plantina, bi mota pasmobelar, iodo belarra, berbena, intsusa, kamomiloa, txinbo xaboia eta argizaria): osasuna zaintzen ikastea gure biziaren oinarrizko urratsa da.

Arraskuko JULIren ukenduak bi pasmobelar eskatzen ditu. Bata badugu, bigarrena Karrika auzoko Etxezarreko TRINIk eman zigun.


Horregatik, aurtengo ikastaroak ere, Bordatxikiko PILARren bidez ZUKU-EDARIEN garrantziaz ohartarazi gintuen, berak duen abilezia garbi horrekin: gaur egun INTERNET BIDEZ informazio zabala eskura daite-keenez, talde eraginkor bat lortu nahi du eta, horretarako, hileroko lehenengo larunbatean egiten den HERRI AZOKAN izango dela ziurtatu du iformazio gaurkotua eta zehatza ematearren. Aurtengo honek iazkoaren itzala zekarkigun: Zegamako amona SOLITAren itzala zekarkigun (Maria Soledad Apaolaza Gartzia). Izan ere, joan den urteko azken saioa Ataunen bukatu genuen SOLITAri Eusko Jaurlaritzak, Agencia del medicamento de España-k, Entidad de farmaceuticos de Navarra-k eta beste bi kakamerke koldarrek 27.000 euroko isuna jarri ziotenean. Horrek martxa bizian jarri gintuen. Egun berean bisitatu genuen amona eta gure haserrea erakutsiz, bere aldeko hitz goxoak eskura genizkion.

Zegamak, Segurak eta Zerainek badakite ongi SOLITAren berri; ikastolako gaztetxoak ere -5etik 15 urte bitarte-, hor ari dira marrazkiak egin eta sinadurak biltzen. Itsua baino okerragoa ikusi nahi ez duena: utzi bakean amonari jendea eta azienda sendatzen eta kendu isun lotsagarri hori 300 urteko herri jakinduriari! Eta horrela denez gero, jakin ezazu gure euskaltegiak udan ere lan egingo duela goiz eta arratsaldez; Intxixu herri kultur lantaldea Hernaniko jaietan izango dela amona ANASTASIAREN lan ederraren Erakusketarekin eta, ondoren, Oiartzungo jaiek irauten duten bitartean Altzibarko euskaltegian zabalduko dela Erakusketa hori bera Alzheimerrari, Parkinsonari eta tiranokeria guztiei aurre egiteko buru argia eta esku trebeak izatea bezalakorik ez dagoelako mundu zabalean. Badakizu: Euskara eta herri jakinduria!

EUSKARA KLASE Irekiak: Erdia hitz egiteko, beste erdia burua argitzeko. (4 argaz.) Klaseak…

Zegamako amona SOLITA, 40 urte gaixoak sendatzen. Aurten 90 urte beteko ditu irailean: Milaka eskerrik asko eta zorionak maitia!

Dagoeneko SOLITAk baditu 2.000tik goiti lagun berri eta aurrera egingo dugu salaketarekin aurten 90 urte beteko dituen amonaren alde. Badakigu ere Gipuzkoa eta Arabako PARTZUERGOA (Zegama, Idiazabal, Ataun, Altsasu, Olazti, Ziordia, Egino, Araia –Asparrena-, Zalduondo, Donemiliaga, Oñate, Legazpik) osatzen dutela eta 600 urte dituela Espainiak eta Eliza Katolikoak KONKISTAZ jabetu zirenetik. Geroztik, Espainiako koroaren, Espainiako erregearen ondasuna da PARTZUERGOA, KONKISTA DA… eta horrega-tik, SOLITAK ezin du bere etxabola, bere biziko bizilekua ere saldu… Espainiako erregearena delako!

Klaseak hitz egiteko dira, herria ezagutu eta giro onez euskaldun izateko.

HERRI ERAGILEAK |

187


Auzotarra: Iepa! Egunon!

Azienda: MMMMUUUUUUU!!! MMMMMOOOOO!!!

Auzo:Entrenamenduan ari zarete Agerrealdeko malda honetan, Altzibarren (Oiartzun) eta bertako bizilagunak zarete.

Azi: Bai, hemen bizi gara eta hementxe egiten dugu kirola, herri kirola! KARBA eta FARDO deitzen digute. Gu sortu ginen enbor beretik sortzen ari dira kimu berriak: Aupa, Iraitxo!

Auzo: Eta zuen gurasoak nongoak dira?

Azi: Nik ama Astigarragakoa eta aita Sunbillakoa. Eta, nik, berriz, ama mihuratarra, Kaskantekoa eta aita Baigorrikoa. Auzo: Zuek urtero jai sasoian euskara, euskal sena eta herri kirola suspertzen Oiartzunen eta bazter guztietan.

Azi: Bai, horretarako bizi gara. Egunero eguzkia, euria ala kazkabarra, zama hartu eta goiti -beheiti eta beheiti-goiti aurrera etengabe. Auzo: Zama eramateko indarra behar da.

Gure INTXIXU hortxe gaztetxoekin, Oreretako Sagardo egunean, edota Bizarain-en Euskal erromerian, gustura adarra jotzen.

HERRI KIROLAK

Azi: Bai, belarra eta ura bada, eta txiki-txikitatik ikasi genuen osasuna ondo zaintzen: ze belar esnasia ondo hartzeko; ze belar gehiegi ez berotzeko… edo beste plaza bat betetzeko, esaterako. Auzo: Bizilekua Agerrealdeko goi aldean duzue.

Azi: Bai. Leku ederra da: Bertatik ikusten dira Arrasku, Xagularre, Aiako Harriko Errolarri, Txurrumurru, Hirumugarrieta, Leuneko Harkaitza, Egiar, Larremotx, Arkale, Urkabe, Jaizkibel, Bizarain, Txoritokieta… gure herriaren historia luzea. Auzo: Hasi al zarete dagoeneko plazaz plaza?

Azi: Horrela gabiltza, bai. Halere urteroko saiorik politena herriko jaietakoa izaten dugu, nola ez. Bertan gainera gure sei adiskide gazteek babesten eta animatzen gaituzte milaka jenderekin batera: Zoragarria izaten da! Auzo: Bai, bai… zaindari eta jabe apartak ere badituzuela badakigu.

Azi: Hala da! Etxeko txakur eta nagusiek oso ondo zaintzen gaituzte: beti sukaldea eta ohea ondo jasoak; otordu onak, kutixiak ere tartean; komuna ere goizero garbi-garbi… etxeko nagusiak bezain ongi bizi gara, etxekoak gara.

188 | Herri eragileak


Auzo: Tira ba! Aupa herri kirola eta Euskal Herri gaztea.

Azi: Aurtengo saioak ez galdu… ikusi eta txalotu !!! MMMMMUUUUUUUU!!!!!!

MMMMMOOOOOOOO!!!!!!

(

KAMOMILA: Karbak eta Fardok zioten bezala txiki-txikitatik badakite ze belar, ur edo lur behar duten eta zertarako, nola, noiz, zenbat eta abar…, eskolarik, unibertsitaterik, anbulantziarik, ospitalerik eta agintari-tartekari lapurrik gabe: Zenbat disgustu, atsekabe, istilu, ilunaldi, noraeza, nahasi, galbide, usteltze, kiraste, bizirik hiltze,… Ikasiko dugu noizbait bizitzen, euskaldun izaten!

Biziaren bide bihurriari erantzun zuzenak ematen ikasteko kamomiloa behar dugu ondo-an adiskidetzat. Umetan buruko mina edo tripako mina; edo beherakoak, haginetako mina, urdail-estomaka gaitzak, loezina, hileroko larriak edo gabezia, larruazaleko legena, begi neke, konjuntibitisa, kirioak-nerbioak dantzan, gorputz ahitu-eroria, aurpegia eta ilea goxo-xamur eta dizdiratsu izateko, odoluzki-almorranak, katarroa-sinusitia edo zingiria-erreuma libratzeko bere olioa erabiliz. Kamomila-olioa, urak, konpresak, bainuak -lurrun bainuak, poltsak, ukenduak egiten hasteko ordu polita duzu landare jaso berriak (eguerdiko eguzkitan jasoak) indar handia baitauka. Eta iturriko uraz egitea bezain zuzena izan daiteke, ardo zuriz, esnez edo gauez hurbiletik usainduz, esaterako.

Herri kirol hau egiteko bizi gara. Etxekoak gara, euskaldunak.

Tira, garai larrietarako da KAMOMILA! INTXIXU herri kultur lantaldeak bete ditu 21 urte aurtengo sendabelarren ikastaroarekin eta hor duzu beti Herri Azokan, lehenengo eta hi-rugarren larunbatetan Oiartzungo plazan, … beranduegi ez damutu. Zilarrezko aitzurrak eramango zaitu EUSKAL HERRIRA. Bizia oso ederra da horrela. Eta, bitartean,… perretxiku bila!!!

Euskarak egiten gaitu euskaldun!

INTXIXU herri kultur lantaldea “Maurixiren sotoa” euskaltegia

& 652 732 431 OIARTZUN EUSKAL HERRIA

HERRI ERAGILEAK |

189



Urtean zehar


Urtean zehar berri izan dira MAIATZA 2017/05/04: Azmarrin taldeak antolatuta, Arnaldo Otegi ezker abertzaleko politikariaren hitzaldia izan zen udaletxean.

2017/05/06: Haurtzaro Ikastolak sortu zeneko 50. urteurreneko jaialdi nagusia ospatu zuen. Ekitaldi instituzionala, bazkaria eta kontzertuak (Kepa Junkera eta Sorginak; Etiam; Esne Beltza, Huntza, Alaitz eta Maider eta Gozategi) izan ziren ikastola eremuan.

2017/05/22: OKEko Superligako taldea mailaz jaitsi zen, bi denboraldiz lehenengo mailan aritu ondoren. Zaragozaren kontra 0-2 galduta, ezin izan zion mailari eutsi. 2017/05/22: Agustin Mendizabalen Hau leku aittorra! Oiartzun haraneko kantu zaharrak liburua aurkeztu zen. Astalamustrika bildumaren baitan argitaratu da eta adineko zenbait herritarren laguntza izan zuen saioan.

EKAINA 2017/05/11: Oiartzun Irratiko Ongi etorri Katxonderstanera saioak azkeneko emanaldia eskaini zuen. Mirari Martiarena elkarrizketatu zuen Martin Kittok, programaren hiru denboraldietan laguntzaile izan duena. 2017/05/14: Izaro Telletxea Haurtzaro Dantza Taldeko dantzaria bigarren izan zen Euskadiko Gazteen Soinu Zahar txapelketan. 2017/05/16: Elizalde Herri Eskolako irakasleek greba egin zuten, EAEko hezkuntza publikoko sindikatuen deialdiarekin bat eginez.

192 | urtean zehar

2017/06/07: Haurtzaro Ikastolak eta Elizalde Herri Eskolak Eskola Jasangarrien zigilua jaso zuten, Eusko Jaurlaritzaren eskutik.

2017/06/09: OKEk jakinarazi zuen nesken talde nagusia hurrengo denboraldian Gurutze Fernandezek entrenatuko duela, Gari Argoteren eta Dabid Brunen tokia hartuta. 2017/06/10: Autobus Magikoa taldeak lehenengo diskoa aurkeztu zuen, Pagoan, Bad Sound System eta Glaukomako kideen laguntzarekin.

2017/06/11: Ane Asensio atletak Espainiako Slalom Txapelketan urrezko domina irabazi zuen WS5F kategorian eta Espainiako errekorra hobetu proba kronometratuan.


2017/06/16: Margosoro akademiako ikasleek Joxe Mari Isasa eta Maite Intxauspe omendu zituzten, erretiroa hartu aurretik.

2017/06/17: Egoa Alvarado crossfitlariak Parisen jokatutako Europa mailako French Throdown txapelketan parte hartu zuen Donostia Crosffit-eko taldekideekin. Finalean, taldeka 3. sailkatu ziren eta sailkapen orokorrean 7. izan ziren.

UZTAILA 2017/07/01: Herriarteko Txapelketan, eskuzko modalitatean, Oiartzun-Azpeitia finala jokatu zen, Donostiako Atanon. Oiartzungo taldea Unai eta Xabier Aburuzak (Kadeteak), Oroitz Seinek eta Ekain Etxeberriak (Jubenilak) eta Zigor Salaberriak eta I単igo Ugaldek (Seniorrak) osatu zuten. Gipuzkoako txapeldunorde izan ziren. 2017/07/01: Xabier Susperregik Para siempre poema liburua argitaratu zuen.

2017/07/04: I単aki Arbelaitz Gelbentzu hil zen. Herriko kultur sustatzaile eta eragile ezagunak 73 urte zeuzkan.

2017/06/19: Sute handi batek Ugaldetxoko Industrialdean zegoen Pukasen Olatu surf-taulak egiteko enpresaren pabiloia suntsitu zuen. 2017/06/21: Antton Mendizabalen Sutar eskultura eta Oiartzungo mairubaratzeen mapa inauguratu ziren, kanposantu ondoan. Mikel Mendizabalek zuzendutako Arbasoen sua dokumentalaren emanaldiarekin osatu zen saioa, filmaren 25. urteurrenean.

2017/07/08: I単aki Zabaleta abeslariak Ibar ixil batean diskoa aurkeztu zuen.

2017/07/09: Ekhi単e Rivas txirrindulariak Espainiako Eskolarteko Txapelketako urrezko domina eskuratu zuen, taldeka.

2017/07/09: Gipuzkoako Errebote Txapelketako finala jokatu zuten Beheko Plazan Txostek eta Zubietak. Oiartzungo boskotea Andoni Zabala, Xabi Ondaro, Ugaitz Susperregi, Txomin Nazabal eta Joseba Azpirozek osatu zuten. Gipuzkoako txapeldunorde suertatu ziren, 7-13 galduta. URTEAN ZEHAR |

193


2017/07/14: Udalak Mendiburu 14 egitasmoaren aurkezpen publikoa egin zuen. Kultur aretoa, erretiratuen elkartea eta euskalgintzari aterpea emango dioten eraikin publikoa izango da.

2017/07/28: Itturri Merkatari Elkarteak itturri.eus webgunea martxan jarri zuen, elkarteko kide diren 28 establezimenduei buruzko informazioarekin.

ABUZTUA 2017/08/01: Xanistebanetako kultur ekitaldian Txomin Perurena txirrindulari ohia eta memoria historikoaren alde lan egiten duten herriko elkarteak (Katin Txiki eta Beloaga Bizirik) omendu zituen Udalak. Alaitz Bergaretxe ere omendu zen, udal-korporazioei Xanistebanetako soka-dantzako irakasten daramatzan urteengatik. Kartel lehiaketako sariak ere ekitaldi hartan banatu ziren.

194 | urtean zehar

2017/08/02: Xanistebanak hasi ziren. Txupinazoa Txomin Perurena eta, Migel Mari eta Joxe Manuel Lasa txirrindulari ohiek bota zuten, Jai Batzordeak hala erabakita.

2017/08/06: Florinda Ferreirak 100 urte bete zituen. 2017/08/16: Manuel Lekuona etorbidea berritzeko lanak hasi ziren.

2017/08/18-20: Bixente Mitxelena eta Jon Otegi segalariek Europako sega txapelketan parte hartu zuten Euskal Herriko selekzioarekin.

2017/08/26: IĂąaki Sarasketa IbaĂąez ETAkide ohia hil zen. 1968ko uztailaren 7an, Tolosako Benta Haundiko gertakarietako lekukoa izan zen, non Txabi Etxebarrieta etakidea eta Jose Luis Pardines guardia zibila hil ziren.


IRAILA 2017/09/05: Laiene Aranburu Gorrotxategik Eusko Jaurlaritzaren Urruzonotarrak gehitzen literatur saria jaso zuen, poesia sailean.

2017/09/15: EHUko Violencia masiva, fosas comunes y derechos humanos Udako ikastaroa Oiartzunen bukatu zen. Pako Etxeberria forentseak gidatutako taldeak herriko eta Iragorriko kanposantuak ezagutu zituen.

2017/09/23: Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa hasi zen. Lau oiartzuarrek parte hartu dute azkeneko edizioan: Ander Lizarraldek, Alaia Martinek, Jon Martinek eta Arkaitz Oiartzabal Xamoak. 2017/09/28: Jon del Olmo LarraĂąagak zinegotzi kargua hartu zuen, EH Bilduko ordezkari. Juan Inazio Ansa Martirenaren lekukoa hartu zuen.

2017/09/30: Izar Etxeberria Arruabarrena 5. aldiz segidan Euskal Herriko Soinu Zahar Txapeldun izan zen, Pasaian.

URRIA

2017/10/05: Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Madalensoro berritzeko hitzarmena sinatu zuten.

2017/10/11: Joko zuzeneko Euskal Selekzioa Beheko Plazan entrenatu zen, Kolonbian jokatuko ziren Mundialetarako prestatzeko.

2017/10/22: Haurtzaro Ikastolako Haur Hezkuntzako eremu berria inauguratu zuten.

2017/10/25: Antton Kazabonek Errekak oiloari liburua aurkeztu zuen (Elkar). Iazko udazkenean publikatu zuen lau liburuetako bat izan zen.

2017/10/29: Oiartzuni eta oiartzuerari buruzko Paeta zarrak erantzun mahai jolasa aurkeztu zuten Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak eta Udalak.

URTEAN ZEHAR |

195


AZAROA 2017/11/03: Izar Etxeberriak Soinu Zaharreko garaikurra eskaini zion herriari, urtebeterako.

2017/11/30: Berriak, Itturrik eta Udalak Erosi Oiartzunen Berriaren eskutik kanpaina martxan jarri zuten. 2017/11/30: Goiatz Labandibar Arbelaitzek Pedro Atarrabia lehiaketako euskarazko saria irabazi zuen, Florentina narrazioarekin.

ABENDUA

2017/11/08: Periko Sanroma, Haurtzaro Atletismo Taldeko sortzaile eta entrenatzailea hil zen.

2017/11/09: Urriaren 31n herrian gertatutako sexu-erasoa gaitzesteko elkarretaratzera deitu zuen herriko mugimendu feministak. 2017/11/10: Haurtzaro Ikastolak Kalitate Egitasmo Integratuaren ziurtagiria (KEI) jaso zuen, Horreum Fundazioaren eskutik.

2017/11/22: Koldo Izagirre idazleak Xabier Leteren poema eta kantuen antologia aurkeztu zuen, Elurra ikusi dut.

2017/12/01: Arditurriko meategietan lan egin zuten meatzarien omenaldia egin zen, eta argazki zaharren erakusketa inauguratu.

2017/12/22: Nabarraldek ekoitzitako Beloaga, Arkaleko haitzak dokumentala aurkeztu zen herrian. 2017/12/29: Andoni Lekuona soziologoa hil zen. 2017/12/30: Oiarpeko Oroitz Sein Jubenil mailako Gipuzkoako txapeldun bihurtu zen, Azpeitiako Alberdiri 22-9 irabazita.

2017/11/25: Beira taldeak hirugarren diskoa aurkeztu zuen, Brailean.

URTARRILA 2018/01/02-05: 100TZE espazioak Genero ariketak, antzerki-ikastaroa eta emanaldiak antolatu zituen.

196 | urtean zehar


2018/01/05: Joxean Etxeberria Arbelaitz, 18/98 makrosumarioko azkeneko presoa, aske geratu zen 10 urteko kartzela-zigorra bete ondoren.

2018/01/13: Euskal Herriko X. Mus Txapelketako kanporaketa jokatu zen Girizia Elkartean. Gipuzkoako finalera Asier Lekuona-Andoitz Pikabea eta Julen Benito-Garikoitz Lopez bikoteak pasatu ziren. 2018/01/13: Uxua Larretxea Alvarez herriko euskalgintzako kidea hil zen.

2018/01/16: GI-3631 Aldundiko errepideko obrak egiten ari zen kamioi batek Iturriozko Anerreko zubia bota zuen. 2018/01/23: Jon Juanesek eta Ainhoa Palomok zuzendu eta ekoitzitako Raketistak lehen eta orain dokumentala estreinatu zen, Arrasaten.

2018/01/28: Haurrekin filosofia lantzeko, Oihartzun filosofikoa ekimena martxan jarri zen, LHko ikasleentzat. Azmarrin eta Abaraxka ludotekak elkarrekin landutako ekimena izan da.

teka, Torri Gukin eta Jon Martinen laguntzarekin.

2018/02/04: Julen Perezek, gaur egun Donostiako Atletik elkarteko kide denak, Euskadiko Atletismo Txapelketan zilarrezko domina lortu zuen. Egindako lanak Espainiako Txapelketarako txartela eman zion.

2018/02/10-11: Espainiako Pistako Txapelketan parte hartu zuten BeĂąat Felipe eta Ekain Jimenez oiartzuarrek. Azken horrek Euskadiko errekorra ezarri zuen 11,1 segundorekin eta 200 metro jaurtietan txapeldun izan zen. Abiadurako sailkapen orokorrean, bigarren bukatu zuen Jimenezek. 2018/02/14: Goiatz Labandibarrek Bergarako Maitasun Gutunen lehiaketan bigarren saria jaso zuen Gabrieli gutuna lanarekin. 2018/02/16: Gipuzkoako 38. Eskolarteko Txapelketa hasi zen. Hiru bertsolari oiartzuarrek parte hartu zuten: Malen Elizasuk, Josu Ibargurenek eta Araitz Sagarnak.

2018/01/27: EkhiĂąe Rivas Ruiz eta BeĂąat Felipe Lekuona txirrindulariek Gipuzkoako pistako txapelketa irabazi zuten, Junior mailan.

OTSAILA

2018/02/02: Haziak proiektuak bultzatuta, herriko haurrak Oiartzungo kanta sortzen hasi ziren Abaraxka ludo-

2018/02/28: Oiartzungo Udalak Berdintasun batzorde teknikoa eta politikoa sortzea onartu zuen, aho batez. URTEAN ZEHAR |

197


MARTXOA 2018/03/04: Aiora Irazu piraguistak Euskadiko Neguko Txapelketa irabazi zuen.

2018/03/08: Martxoaren 8ko greba feministak Oiartzunen ere oihartzun handia izan zuen. Mobilizazioak izan ziren eguerditik hasi eta ilunabarra arte: manifestazioa, kotxe-karabana, elkarretaratzea‌

2018/03/30: Ernai eta Aitzina gazte erakundeek Gazte Akelarrea antolatu zuten Oiartzunen.

APIRILA 2018/04/14: Altzibarko auzo lokala, Olatxo, inauguratu zuten auzotarrek.

2018/03/15: Bretainiako 47 ikasleri eta lau ikasleri ongietorria eman zitzaien. Gwesseny herriko Diwan eskolatik zetozen (irakaskuntza osoa bretoieraz egiten dute). Haurtzaro Ikastolako ikasleekin egiten duen trukean etorri ziren Oiartzunera. 2018/02/16: Inaxi Etxebeste Lopetegik 100 urte bete zituen.

2018/03/18: 2017an jaiotako oiartzuarren atsolorra ospatu zen. Iaz 93 haur jaio ziren gure herrian eta horietako 52k parte hartu zuten ongietorrian.

2018/03/28: Maialen Oiartzabalek eski akrobatikoko urrezko domina lortu zuen Espainiako Txapelketan, bigarren urtez segidan. Haren anaia Paulek, berriz, Haur mailan brontzezko domina lortu zuen.

198 | urtean zehar

2018/04/15: Mater Ontzi Museoak Haurtzaro Ikastolan eta Elizalde Institutuan martxan jarritako Ekofish proiektuko lanak aurkeztu zituzten ikasleek.

2018/04/18: Euskaltzaindiko Azkue saria jaso zuten Haurtzaro Ikastolako lau ikaslek: Lur Lopez eta Anne Arrizabalagak lehen saria poesia arloan -bi mailatan-; Maialen Leizak eta Uxue Etxebestek lehenengo eta bigarren sariak jaso zituzten narrazio sailean. 2018/04/19: Oiartzungo Ondarearen Proiektuaren aurkezpena egin zen.

2018/04/22: Julen Egiguren Euskal Surf Zirkuituko txapeldun bihurtu zen, Deban.


Oiartzun argazkietan


Eskuinean, Juanito Iragorri eta Escobosa, txirrindulari lasterketan. Donostiako bulebarrean.

Ezkerretik eskuinera: Elizegi, Zalakian, Juanito Iragorri eta J.M. Baraibar.

200 | OIARTZUN ARGAZKIETAN


Emilio Erkizia, Maritxu Carrera eta Emilio Iragorri haurra (1944).

Ugaldetxeko Palazioko zelaian erromeria. Soinu-jotzailea, Emilio Erkizia, eta dantzan, Maritxu Carrera, besteak beste (1944).

OIARTZUN ARGAZKIETAN |

201


Carrera familia, Palazioko zelaian (1944).

San Agustin eguna Artikutzan. Ezkerretik eskuinera: Martinez, Miguel Bikondoa, Emilio Iragorri eta Ignacio Garmendia.

202 | OIARTZUN ARGAZKIETAN


Julian Ubiria, soinuarekin.

Julian Ubiria, festa giroan.

OIARTZUN ARGAZKIETAN |

203


Antonio Ubiria, soinua jotzen.

Antonio Ubiria, soinua jotzen.

204 | OIARTZUN ARGAZKIETAN


Iturriotz auzoko Anatxuri baserriko aitona, Anatxuriko luzia, bere iloba Simon Retegirekin.

OIARTZUN ARGAZKIETAN |

205


Anatxuri baserriko Dolores Unsainen ezkontza egunean; soinuarekin, Antonio Ubiria.

Oiartzungo emakumeak.

206 | OIARTZUN ARGAZKIETAN


Iturrioztar emakumeak, Juanito Arozena txistulariarekin.

Iturrioztar emakumeak, Arpidenea aurrean, Oiartzungo plazan.

OIARTZUN ARGAZKIETAN |

207



ZUZENDARITZA-IDAZKARITZA TALDEA Urtekariaren Udal Batzordea:

• Josune Cousillas Aramanedi • Joxan Eizmendi Garate

• Goiatz Labandibar Arbelaitz • Jaione Ugaldebere Sarasua IDAZLE LANKIDEAK Colaboradores Literarios • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • •

Abaraxka Aizpuru, Oinatz Aldeguna Elkartea Arbelaitz, Iñakiren sendia Arbelaitz, Orkatz Arraztalo Elkartea Auntxa Trikitixa Eskola Azpiroz, Domi Ballesteros, Saioa Bergaretxe, Alaitz Boan, Kristina El Watan Elizalde Herri Ikastetxea Estévez, Xosé Etxeberria, Joxean Etxebeste, Onintza Fraile, Ainhoa Fraile, Idoia Gartzia, Erik Goikoetxea, Arkaitz Haurtzaro Ikastola Herri Musikaren Txokoa-Soinuenea Ibargain Musika Eskola Ibargutxi, Felix Intxixu Herri Kultur Lantaldea Iñarra, Itziar Iriarte, Joxe, “Bikila” Irigoien, Imanol Irixoa, Iago Isasa Jexux

• • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • •

Isasa, Joxe Mari Iturriotz, Joxe Mari Karaez Oiartzun senidetza elkartea Kilirikupe Korta, Lur Labandibar, Goiatz Lekuona, Arantza Lopez, Joxe Migel Luberri Ikasgune Geologikoa Martiarena, Mirari Martin, Jon Mendizabal, Agustin Mendizabal, Anton Mitxelena, Joxe Mari Navarro, Itziar Oiarpe Kirol Elkartea Oiartzabal, Maialen Oiartzun Irratia Oiartzungo Kempo Kai Oiartzun Kirol Elkartea Oiartzungo Saskilagunak Salaberria, Xabi Sanroma, Perikoren sendia Sarasketa, Iñakiren sendia Ttur Ttur, Oiartzungo Euskaltzaleon Bilgunea Txost, Errebote Taldea Ubiria-Tapia sendia Ugaldebere, Jaione Urmendi Haur Eskola Villaluze, Izarraitz


aurkibidea 3 Alkatearen agurra 5 Editoriala

Elkarrizketa 8

Jexus Isasa

Historia 20 24 29 32 40 45 51 55 60 66 67 76 82

Ubiria-Tapia familia Oiartzungo auzoak Kutsu magikoz beteriko pertsonaiak: Amorratzaileak Oiartzunen Generoaren historiaz Olazabal arkitektoaren kapera Arizmendineko teilatupean (1935) Maria Josefa Nicolas, nazien kontzentrazio eremuan hildako oiartzuarra Oiartzungo Buruhandi eta Erraldoien iragan eta orainaldia Juan Mari Lekuona eta Roman Irigoien bi poeta oiartzuar “ama” goresten Oiartzungo bertsolarien kantaera denboran zehar Xabier Lete: XL bihotz bat Aldeguna elkarteak 50 urte ‘Alaken’, Gabon-kanta ala bertso satirikoak? Gure inguruan ikasitako zenbait atsotitz eta esamolde

Seme-alabak 88 95 98 100 104 110 115 120 122 123 127

Iñaki Arbelaitz: iraganaren altxor-kutxa Mirari Martiarena Xoxe Estevez Maialen Oiartzabal Iñaki Sarasketa gogoan: 1948 - 2017 Joxean Etxeberria Itziar Iñarra Oiartzabal Periko Sanroma (‘in memoriam’) Florinda, Catalina eta Inaxik, 100 urte Idoia Fraile Andoni Lekuona (‘in memoriam’)

Kultura

132 Luberri 134 Uxue Larretxea Alvarez. AEK 137 Auntxa Trikitxia Eskola 138 Ibargain Musika Eskola 141 Gazteen antzerki taldea 142 aD/Rittu!!!! Badator euskaraldia! TTUR-TTUR 143 Ohitura zaharrei eutsiz, berriei ateak ireki. Oiartzun Irratia 144 Soinuenea eta euskara iritsi dira ‘MIMO’ proiektura 146 Ar Redadeg! Oiartzun-Karaez senidetza elkartea


Kirola 150 Oiarpe KE 152 Oiartzungo saskilagunak SKT 154 Oiartzun Irratiko ‘Kirolez blai’ saioak 10 urte bete ditu 156 Oiartzun Kirol Elkartea 2017-2018 158 Oiartzungo Kenpo Kai Elkartea 160 Txost

Irakaskuntza

164 Haurtzaro Ikastola. Haur hezkuntzako marko pedagogiko berria 166 Haurtzaro Ikastola. Bizikidetzan familia bidelagun 167 Haurtzaro Ikastola. Ereindako jasotzen: 3 ziurtagiriak 168 Elizalde Herri Eskola. LH 170 Elizalde Herri Eskola. Irteerak DBH 171 Urmendi Haur Eskola. Egokitzapen garaia hasten da Haur Eskolan 172 Urmendi Haur Eskola. Joanatik Johanara, eta buelta! 174 Abaraxka

Herri eragileak 178 181 182 184 186 192 199

Arraztaloren taupadak ‘Torri gukin’ egitasmoa El Watan. 2018an ere gogoratuko dugu Saharar Herria badela! Killirikupe, emakumeak ahalduntzeko Oiartzungo Eskola Intxixu HKL

Urtean zehar berri izan dira Oiartzun argazkietan


Lintzirin Carretera N-1 Km. 469 20180 Oiartzun Gipuzkoa

Poligono naves 2 y 3 Galdakao ES-BI ES 48960 Iru-Bide Kalea 48960 Galdakao Bizkaia

Carretera de Bilbao a Galdakao, km. 6 Galdakao 48960 Bizkaia

Lintzirin Carretera N-1 Km. 469 20180 Oiartzun Gipuzkoa

Barrio Jauregui 76 20120 Hernani Gipuzkoa

Carretera Nacional I Km 419, 20200 Beasain, Gipuzkoa


Oiartzun

Egunero zerbait hobeago. Alcampo bizitza.

Xanisteban Zoriontsuak

obras de urbanizaciรณn edificaciรณn excavaciones y movimientos de tierras vivienda unifamiliar

c/ elbarrena, 4 poligono lambarren OIARTZUN

obra de urbanizaciรณn

tel: 943-51 03 12 - 943 51 65 97

equipamiento deportivo

alzola@alzolaconstruccion.com





Xanistebanetako kartel lehiaketako haurren saria

Saioa IĂąarra Hernandez eta Janire Perurena Oiartzabal



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.