95. Udala Informatzen

Page 1

Oiartzungo

95. zenbakia

2021eko abuztua

www.oiartzun.eus

udalainformatzen

A RIZ MEN DI

-ENEA

Urdinola-Arizmendienea: hemen sartzen dena bere etxean dago

26 2 Sarrera | 3 Agurra | 4 Udal Albisteak | 20 Iritzia | 22 Auzoak | 24 Herriko berri | 27 Erreportajea | 29 Iruditan | 32 Gotti Betti


oiartzungoudalainformatzen

telefono interesgarriak Udal telefono zenbakiak

Zerbitzuak

Informazioa 943 49 01 42 Alkatetza 943 49 18 62 Gizarte Ongizatea 943 49 05 52 Hirigintza eta Atez ateko bulegoa 943 49 03 77 Kultura 943 49 10 34 Manuel Lekuona Biblioteka 943 49 38 64 Udaltzaingoa 943 49 33 11 Elorsoro Udal Kiroldegia 943 49 25 52 Udal Igerileku irekia 943 49 37 45 Arritxulo Udal Mendi-Aterpea 943 58 00 10

Osasun zentroa 943 00 65 04 DYA 943 46 46 22 Jubilatuen elkartea 943 49 00 02 Zaharren egoitza 943 26 10 80 Taxiak 943 49 14 74 Herribus - Iparbus 943 49 18 01 Posta 943 49 35 74 Epaitegia 943 49 09 13 Nekazal bulegoak 943 49 03 47 / 943 49 06 69 Oarsoaldea eskualdearen garapenerako agentzia 943 49 41 29 Behemendi 943 49 02 19

Turismoa Hezkuntza Turismo bulegoa 943 49 45 21 Herri Musikaren Txokoa 943 49 35 78 Luberri Ikasgune Geologikoa 943 26 25 93 Komunikabideak Oiartzun irratia 943 49 37 11 Oarsoaldeko Hitza 943 34 03 30

Haurtzaro ikastola 943 49 22 12 Elizalde Herri Eskola 943 49 01 93 Elizalde Institutua 943 49 10 17 Urmendi Haur Eskola 943 26 00 86 AEK Intxixu euskaltegia 943 49 39 57 Helduen Heziketa Iraunkorra (Altzibar) 943 49 00 48

Harremanetarako, ekimenen berri emateko, proposamenak egiteko… hau da Oiartzungo udal aldizkariaren helbide elektronikoa: komunikazio@oiartzun.eus

ohar garrantzitsua Udal aldizkaria euskara hutsean kaleratuko da. Oiartzungo Udalak urte asko daramatza euskara normalizatzearen aldeko lana eginez. Aldizkari hau, horregatik, euskara hutsean kaleratzen da. Nolanahi ere, nahi duenak ale bakoitzaren eduki nagusien laburpena jasoko du gaztelaniaz. Horretarako, ordea, eskaera egin beharko du udaletxeko informazio gunean, 943 49 01 42 telefono zenbakira deituz edo komunikazio@oiartzun.eus helbide elektronikora mezu bat bidaliz. Eskaera egitean, nork bere datuak eman beharko ditu, aldizkaria jaso ahal izateko.

NOTA IMPORTANTE La revista se publicará íntegramente en euskera. El ayuntamiento de Oiartzun lleva muchos años comprometido con la normalización del euskera. Esta misma revista, por eso, se publica únicamente en euskera. No obstante, todo aquel que este interesado tendrá la posibilidad de recibir un resumen de los contenidos más importantes de cada número. Para ello, deberá ponerse en contacto con nosotros, acercándose a la oficina de información, llamando al número de teléfono 943490142 o enviando un correo electrónico a la dirección komunikazio@oiartzun.eus. Al realizar la solicitud, el interesado deberá facilitar sus datos, para poder recibir la revista. Argitaratzailea: Oiartzungo Udala Diseinua eta maketazioa: Dixidu Diseinu Grafikoa Inprimaketa: Editorial MIC Lege Gordailua: Donostia-1216/91

2

www.oiartzun.eus


oiartzungoudalainformatzen

agurra

Iosune Cousillas Aramendi Kultura zinegotzia Bigarren urtez jarraian ez dugu izango Xanistebanak eta herriko festak ospatzeko aukerarik. Hau guztia hasi zen momentuan, ez genuen pensatzen hainbeste iraun zezakeenik egoera desengokor honek, eta berriz ere, egokitu zaigu hainbat erabaki hartu beharra. Nire agurra mezu ezkor batekin hasi baldin badut ere, asmoa egungo egoera irudikatzea izan da. Hala ere, horren guztiaren gainetik egoera eta gertakari eder asko ere izan ditugu. Oiartzun bizirik dago eta azkeneko hilabeteetan hori erakutsi du. Esparru ezberdinetan proiektu, ekimen eta lanketa ugaritan murgilduta egon dira herritarrak, beti ere, egoerak behar eta eskatzen zuena kontuan hartuz. Kulturari dagokionez, berriz ere ikusi da Oiartzungo eragile, sortzaile, elkarte eta herritarren irrika ez dela itzali eta, gainera, piztuta eutsi nahi dutela. Horren adierazle da, aurten -aurreko urtearen antzera- osatu dugun KULTURABIRUSA udako egitaraua. Ohiko festarik ez dira, baina 60 ekintza baino gehiago eskaini dira kulturaz eta aisialdiaz gozatzeko. Kulturabirusaren zikloa osatzeko antolakuntza parte-hartzailea izan da, herritik eta herriarentzat.

Aipatzekoak dira mamiz eta konpromisoz betetako egitarauan, herriko sortzaileek sortutako ideia eta asmo berriak. Mendiburu 14ko kultur aretoa martxan dago, eta lanak aurrera doaz. Horregatik, amesten hasi gara lortu nahi dugun kultura mugimenduarekin. Herriko eragile, sortzaile, elkarte eta norbanakoekin biltzen hasi gara, elkarrekin lantzeko, hausnartzeko eta adosteko etorkizunean zein kultura eskaintza zabaldu nahi dugun gure herrian. Urdinola-Arizmendienea etxe-museoa ere irekita dago. Jadanik, herritarrok bertako lorategia eta erabilera anitzeko gela erabiltzeko aukera badugu. Etxea, berriz, bisitagarria izango da, non instalazioak ikusteaz gain, garaiko Oiartzungo historiaz jabetzeko errelatoa ere entzungo dugun. Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkizuet aipatutakoak antolatzen eta bideratzen aritu zareten herritar guztiei, baita parte-hartzaileei ere. Ea datorren urtean festak betiko moduan ospatzeko aukera dugun. Besarkada bat oiartzuar guztiei, eta, bereziki, egoera honetan gaizki pasatu edota pasatzen ari zareten herritarrei. Elkar lagunduz eta zainduz, jarrai dezagun aurrera!

www.oiartzun.eus

3


oiartzungoudalainformatzen

udal albisteak Urdinola-Arizmendienea: hemen sartzen dena bere etxean dago Urdinola-Arizmendienea etxea eta lorategia ireki dira Urdinola-Arizmendienea etxea eta lorategia herritarrei ireki die Udalak. “Oiartzuar askok ez dakite ze altxor daukagun herriaren kasko-kaskoan”, dio Jexux Leonet alkateak. Altxor horiek guztiak herritarren eskura jarri nahi izan ditu Udalak. Oiartzungo Udalak 2012an eskuratu zuen eraikina eta azken bost urteetan garatu du proiektua. Herriko azpiegitura beharrek, eraikin publikoen estrategiak eta zenbait herritarrek UrdinolaArizmendienea berreskuratzeko erakutsitako interesak, Urdinola-Arizmendienean proiektu “kontserbazionista” bat garatzera bideratu zuten Udala: ondare izendapena lortu; etxea berritu; altzariak konpondu; etxearen eta garaiaren historiaren hausnarketa egin eta etxe-museoaren errelatoa osatu. “Oiartzungo Udala bezalako instituzio batentzako oso erronka handia da horrelako proiektu bat martxan jartzea, dituen baliabide ekonomiko eta humanoengatik”, dio Jon del Olmo zinegotziak. Herritarren laguntza etxea berreskuratzeko momentuan Urdinola-Arizmendienearen inguruko prozesuan, garrantzitsua

4

izan da herritarren parte-hartzea. Bereziki aipagarria da Arantza Lekuona eta Elena Zalakain historialariek egin duten lana. “Etxearen benetako balioa ulertzen eta dimentsionatzen lagundu ziguten”, aitortu du Leonet alkateak. Elena Zalakainek oso gazte zela izan zuen etxea bisitatzeko aukera Carmen Gallastegi zaintzailearekin: “Harrituta gelditu nintzen: 100 urte atzera egiteko bidaia iradokitzen zidan, oso ongi zaindua zegoen”. Arantza Lekuonak umetatik izan du etxearen berri: “Gure amona Diburtxi etxea zaintzen zuen Bixenta Ormazabalen laguna zen; osaba Manuel ere Agirretarren laguna zen eta osaba Juan Mari meza-mutil izan zen kaperan lehen meza eman zenean… Gurean askotan aipatzen zen Arizmendienea. Apur bat mitifikatua izan dugu”, aitortu du. 2016an, bi historialariek Udalari baimena eskatu zioten etxearen egoera aztertzeko eta inbentarioa, ikerketa eta espezialistekin kontsultak egiten hasi ziren. “Iruditu zitzaigun ideia ona zela eraikina zeharo maskaldu baino lehen Udalari museo bihurtzea proposatzea”, dio Lekuonak.

Urdinola-Arizmendienearen inaugurazio ekitaldian Udalak Arantza Lekuona eta Elena Zalakaini aitortza egin zien, egindako lanarengatik.

www.oiartzun.eus


oiartzungoudalainformatzen

udal albisteak Adituentzako, balio handiko etxea Xose Estevez eta Alvaro Aragon unibertsitate irakasleengana eta Xabier Kerexeta, Lola Rodriguez, Alfredo Gil eta Mikel Lersundi espezialistengana jo zuten Lekuonak eta Zalakainek. “Guztiek balio handia eman zioten etxeari, XX. mendearen hasierako oso elementu gutxi gorde direlako osotasunez Euskal Herrian”, azaldu du Zalakainek. Xabier Kerexetak, Gordailuko teknikari eta etnografoak, ongi gogoan du Urdinola-Arizmendienean lehenengoz izan zeneko sentsazioa: “Gutxitan aurkitzen ditugu horrelako bitxiak. Gerra aurreko etxe batean sartu nintzela sentitu nuen”. “Urdinola-Arizmendieneak balio etnografiko, historiko eta zenbaitetan artistikoa du, jatorrizko tokian. Horrek ematen dio balioa”, dio Kerexetak. Udalak emaitzak jaso zituenean, “arreta handia” jarri zuen. “Ordutik, kolaborazioa estua izan da”, kontatu du Zalakainek. Honela, eraikinaren biziberritze fisikoari ekiteaz gain, Eusko Jaurlaritzari Ondare izendapena eskatu zitzaion. 2020an jaso zuen izendapen ofiziala konjuntoak: eraikinak eta lorategiak. “Izendapenak balioan jartzen du ondare bat”, dio del Olmo zinegotziak. Eraikina ahalik eta elementu gehien kontserbatuz berritu da. Udalak 666.097,47 € bideratu ditu berrikuntza lanetara. Gastu horren %79a bere gain hartu du Oiartzunek (Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko dirulaguntzak jaso dira).

zuen (38.000 pezetaren truke), eta familiaren udako etxebizitza bihurtu. Angelen eta Juanita Aiestaranen bilobak, haien alaba Maiteresen seme-alabak (Xabier, Miren-Maite, Mikel eta Iñaki) Belgikan jaio ziren, erbestean, baina urtero itzultzen ziren Oiartzunera uda pasatzera, “ilusio handiena zen, Euskadirekin genuen lotura sakonena“. Etxe-museoa, espazio fisiko bat baino gehiago Etxe-museoaren baitan, bi solairu eta ganbara egongo dira bisitatzeko moduan. Lehenengo solairua etxearen espazio publikoa zena da: jangela -altzari neobaskistekin-, bisitariei harrera egiteko frantses estiloko gela urdina... Bigarrrean solairuan familiaren logelak zeuden, espazio pribatua zena eta ganbaran, egitura bereziko eta 1935ean eraikiko kapera. Elementu fisiko horiek ikusteaz gain, etxe honek “istorio“ bat kontatuko du. Garazi Ansa arte komisarioak ari da lanketa hori egiten. “Ez da bakarrik zer kontatu nahi den, baita ere nola eta nondik abiatuta kontatuko den“, dio Iosune Cousillas Kultura zinegotziak. “Garrantzitsua iruditzen zaigu bertan bizi ziren pertsonen ohiturak eta harremanak ere azaltzea“, azaldu du Jon del Olmok, “bertan lan egin zuten oiartzuarren

Etxearen historia, Oiartzungo historia Herriaren kasko-kaskoan dagoen kale-baserri honen kanpoko itxura dotoreak eta atariko Hemen sartzen dana bere etxean dago izkribuak oiartzuar askoren atentzioa deitu izan dute. Baina, zein da bere historia? Urdinola-Arizmendienea etxearen lehenengo arrastoak XVII. mendekoak dira. Hala ere, gaur egun ezagutzen dugun jauregiaren kanpoko itxura XVIII. mendean eman zion Agustin Arbideren familiak (1759an, Maria alabaren ezkontza-dote gisa). Arbidetarren familia-bilakaerak Urdinolatarren eskuetara eraman zuen etxea (Maria Arbide Inazio Urdinolarekin ezkondu zen 1787an), eta hargatik darama, ofizialki, izen hori. Hasieratik, goi mailako estatuseko familien bizitoki izan da. XX. mendean, etxearen historiaren beste fase bat hasi zen: 1920an Angel Arizmendi prokuradore donostiarrak etxea erosi www.oiartzun.eus

5


oiartzungoudalainformatzen

udal albisteak

Urdinola-Arizmendienea etxe-museoko estilo frantseseko Gela Urdina.

Urdinola-Arizmendienea etxe-museoko jangela.

esperientziak eta kontakizunak ere biltzea, etxea momentuko testuinguruan kokatzea eta garaia kontatzeko tresna delako“. Arantza Lekuona historialariaren iritziz, “etxe-museo hau mundu guztiarentzako da egokia”.

Kulturabirusaren barruan eta Eider Bergaretxek komisariatuta. Areto hau -lorategia bezala-, herriko eragileen eskura egongo da, erabiltzeko. Horretarako, ohiko bideetatik egin beharko da eskaera.

Lorategia, herritarrei irekia Urdinola-Arizmendieneako beste elementu garrantzitsuetako bat lorategi berezi eta ederra da. Egunero irekita egongo da paseorako, irakurtzeko, eserita egoteko... (arratsetan itxiko da). Lorategiaren erabilera definitzerakoan, “espazioa herritarren eskura jartzea” erdigunean egon da, Jexux Leonet alkatearen arabera. Azken bi urteetan kultur-ekitaldi ugari egin dira lorategian. Cousillas Kultura zinegotziaren ustez, “dagoeneko erreferente“ bihurtu da espazioa. Agirre-Arizmendi familiakoei “etxea museo gisa eta lorategia ekintza kulturaletarako erabiltzea oso egokia“ iruditzen zaie. “Etxea berrituta eta erabilera duin baterako izango dela jakiteak poztasuna ematen digu, baina baita nostalgia handia ere“.

Etengabeko garapena Gai asko gurutzatzen dira Urdinola-Arizmendienean: XIX. mendeko burgesia; nazionalismoa; 36ko Gerra; garaiko bizimoduak eta ohiturak… “Belaunaldi berriei herriko ondarea ezagutzea bermatzeko ardura dugu; etxe honen kasuan, historia hurbilaren eta kulturaren parte delako”, uste du Zalakainek. Etxeak “balio pedagogiko eta didaktiko handia” duela gaineratu du. Proiektua hasi besterik ez dela egin gogoratu nahi du Udalak, eta ikertzen eta garatzen jarraituko dela. “Bizitza eman nahi diogu etxe honi; museo soilak behin ikusten dira eta kito, horregatik gehitu dizkiogu beste elementu batzuk”, dio Oiartzungo alkateak. Proiektuak bi helburu nagusi izango ditu: batetik, oroimenaren eta memoriaren gune izatea; bestetik, oiartzuarren topaleku izatea, aisialdirako eremu eta kultur arloko ekitaldien lekuko, “etxe honen erabilera anitzekin, gure herriaren historia egiten jarraitzeko”, gaineratu du Leonetek. Izan ere, memoria historikoarekin ere lotura berezia du, Arizmenditarren familia historia dela eta (36ko Gerran Arizmendi atxilotu eta fusilatu zuten frankistek, eta Aiestaranek eta alabek Belgikan erbesteratu behar izan zuten). “Oiartzunek gure aitona osotasunean izan zena gogoratzea nahi genuke; donostiarra bazen ere, oso oiartzuarra sentitzen baitzen”, diote Angel Arizmendiren bilobek.

Erabilera anitzeko gela, kotxe-toki zaharrean Urdinola-Arizmendienean herritarrentzako irekita egongo den hirugarren espazioa garai bateko kotxe-tokia da. Han, erabilera anitzeko areto bat sortu da bilerak, tailerrak, proiekzioak, erakusketak... egiteko. “Oso garrantzitsua iruditzen zaigu horrelako ekimenak bideratzea Urdinola-Arizmendienea bizirik mantentzeko“, aipatu du Cousillasek. Inauguratzeko, Oiartzungo 13 artisten artean osatu duten Puskak biltzen erakusketa kolektiboa egon da bertan,

6


oiartzungoudalainformatzen

udal albisteak Ondarearen garrantzia Urdinola-Arizmendieneak Oiartzungo ondarearen “egoitza fisikoa” izateko bokazioa azaldu du Jon del Olmo zinegotziak. Izan ere, “ondarea etorkizunera begira egindako gogoeta bat da, datozen belaunaldiek iragana eta gaurko bizimodua uler dezaten”, azaldu du Kerexeta Gordailuko etnografoak. Kerexetak argi du erakundeei dagokiela “gauzak luze eta behar bezala gordetzeko ahalmena, ikuspegi orokorragoarekin”, baina “erakundeek ez badute herritarren babesa, ondarea zentzurik gabe geratzen da”.

Alde horretatik, Oiartzunen ondarearekiko dagoen sentsibilitatea begibistakoa dela uste du: UrdinolaArizmendienea bera; Garmendiko dolarea; Arditurriko meategia; Oianlekuko megalitoak; Beloagako gaztelua… “Horiek erreparatzea, biltzea, ikertzea, gordetzea, erakustea… ez da halabeharrez egiten, horretarako kontzientzia behar da”. Kontzientziazio horren adibide da Ondare Mahaia. Elkargune honi hasieratik informatu zaio Urdinola-Arizmendieneako proiektuaren inguruan. “Interes handia eta jakinmina” ikusi ditu Zalakainek mahai horretako gainerako kideen artean. Del Olmok Ondarearen Mahaian “sortzen diren sinergiak” balorean jarri ditu. “Askotan, horrelako proiektuak mantso joaten dira, baina pozik gaude orain arte Urdinola-Arizmendienearekin ditugun sentsazioekin” dio Jexux Leonet alkateak; “uste dut asmatu dugula”.

TURISMO BULEGOA eta BISITAK OiartzungoTurismo Bulegoa ere Urdinola-Arizmendienea etxean egongo da kokatua aurrerantzean (udan eta Aste Santuan). Sarreran dago bulegoa eta, ohiko zerbitzuez gain, Urdinola-Arizmendienea etxe-museoa bisitatzeko aukera eskaintzen du. Astez, bisitak libreak dira (asteartetik ostegunera 12:00etan eta 17:00etan, eta ostiraletan 12:00etan). Asteburuetan, berriz, bisita gidatuak egiteko aukera dago: 11:00etan (euskaraz) eta 12:00etan (gazteleraz). Bisitak dohainik izango dira, baina erreserba egin behar da (taldeak mugatuak baitira). Harremanetarako: Telefonoa: 943 50 89 13 E-maila: turismoaoiartzun@oarsoaldea.eus Ordutegia: Astelehenetik igandera, 10:00-14:00/16:00-19:00

`Puskak Biltzen´erakusketa kolektiboa, Urdinola-Arizmendieneako kotxe-toki zaharrean.

www.oiartzun.eus

7


oiartzungoudalainformatzen

udal albisteak

Altzibar, auzo bat berritze bidean Altzibarren biziberritzea legengintzaldi honetako helburu nagusietako bat da

HELBURUAK: - Auzoa eguneratzea eta biziberritzea - Altzibartarrentzako auzo erosoagoa izatea - Zaharkituak dauden eremuak eta azpiegiturak egungo errealitatera egokitzea (legediaren ikuspegitik ere bai) - Mugikortasuna: oinezkoen irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzea

LANAK eta EPEAK: - Proiektua egina eta esleitua dago - Irailan obrak hasiko dira - 10 hilabeteko aurreikuespena dute lanek - Lanek momentuan momentuko eragina izango du trafikoan. Kaleak itxi beharko dira momentu batzuetan (aldian aldiko abisuak emango ditu Udalak) - Obra denek bezala, auzotarrei ahalik eta oztopo gutxien sortzen saiatuko da

Aparkalekua eta biribilgunea: - Aingeru-Zelaia etxadiaren eremuan aparkalekua egingo da - 105 plaza izango ditu - Arotz-leku ondoan, Olalderako sarreran biribilgunea egingo da (Altzibar eta Karrikako auzo batzarretan egindako eskaera da) - 400.000 €ko aurrekontua dute lanek - Lanak irailean hasiko dira

8

BIZIBERRITUKO DEN EREMUA: - Altzibarko plaza - Klarene kalea - Martintxo kalea - Donepetri kalea


oiartzungoudalainformatzen

Altzibar herriko bigarren auzo handiena da, biztanleria aldetik. Handitzen jarraitzen du eta, behar eta gabezia nabarmenak ditu. Altzibar auzoa biziberritzea legegintzaldi honetako erronka nagusietako bat da Udalarentzat. Epe motzean, biziberritze fasea hasiko dira. Urbanizazio-lan integrala izango da.

Esan daiteke auzoak bi eremu dituela: berria, Olalde ingurua, eta betiko auzogunea, zaharkitua dagoena. Eremu degradatu hori berritzea izango da lehentasuna. Garrantzitsua da auzoko erdigunea biziberritzeko egitasmoa. Hau, Altzibar berritzeko epe motz eta ertainen egingo diren proiektuen artean lehenengoa izango da.

Altzibartik Elizaldera igotzeko bidea berritzea: - Altzibarko zubitik hasita, Aldapa asfaltatuko da - Trafikoa berrantolatuko da: Aldapa norabide bakarrekoa bihurtuko da (Altzibartik, igo egingo da)

PROIEKTUA: - Oinezkoen bideak berritu (espaloiak) - Aparkalekuak berriz markatu - Errepidea asfaltatu - Seinalitika berritu - Azpiegiturak berritu: • Ur-harguneak berritu • Argiteria lurperatu • Saneamendu sarea berritu - Trafiko antolaketa (norabideak) gaur egungoaren berdina izango da lanak bukatutakoan

AURREKONTUA eta FINANTZAKETA: - Proiektuak 1.600.000 € aurrekontua du - Udalak finantzatuko du %100ean - Finantzaketa zehaztua eta segurtatua dago - 2021eko aurrekontuan 1.000.000 € bideratu dira egitasmo honetara; 2022an, beste 600.000 € bideratuko dira

www.oiartzun.eus

9


oiartzungoudalainformatzen

udal albisteak

Bi urte Udalean, herritarrak erdigunean jarrita 2019/2023 legegintzaldiaren erdia pasatu den honetan, Gobernu Taldeak balorazioa egin nahi du. Oiartzun azken urteetan hazi egin den herria da. Horrek udalbatzar handiagoa (lehenengoz, 13 zinegotzitik 17 izatera pasatu gara) ekarri du. Dagoeneko zinegotziek Udala ezagutzeko denbora izan dute, baita erritmoa hartzekoa ere. Udalgintzak beti du aurrera begira lan egiteko joera: epe motzera ez ezik, epe luzera proiektatu behar izaten dira herriaren beharrei erantzuteko. Baina bidean, beti suertatzen dira espero gabeko gertaerak. Legegintzaldi honetan, horien artean nagusiena COVID19ak eragindako pandemia ari da izaten. Iazko martxotik, etengabe egokitzen eta moldatzen aritu behar izan dugu. Hala ere, lehentasunak argi izan dira hasiera-hasieratik: herritarrak erdigunean jartzea. Oiartzuarren ongizatea, legegintzaldiko lehentasuna Pandemiarik gabe ere, Gobernu Taldeak legegintzaldiko ildo garrantzitsuenetako bat oiartzuarren ongizatea izango zela adierazi zuen. Horretarako, Gizarte-Ongizate arloa indartzea eta beharrak behar bezala erantzuteko egokitzea (espazio fisikoa barne) dira helburu nagusia. Pandemiak eragin zuzen-zuzena izan du Gizarte-Ongizate sailean: behar berriak sortu dira, lan egiteko modu berriak etorri dira eta erabiltzaileen kopurua ere handitu da.

10

Zaintzaren garrantziaz jabetuak ginen aspalditik, baina pandemiak are nabarmenago utzi du haren garrantzia eta dituen hutsuneak eta elkar zaintzeak eta sareak, isolamenduaren kontra duten garrantzia. Kultura, ongizaterako funtsezkoa Legegintzaldi honetako beste ildo estrategikoa kultur arloa da. Kultura oinarrizkoa eta garrantzitsua da pertsonen eta gizarte baten ongizaterako. Oiartzunek badu kultur-eredu sendo bat, bere herri ereduarekin oso lotua, eta Udalak ere bat egiten duena: euskalduna, parte-hartzailea eta feminista. Kulturgintzarako baliabideak jartzea ezinbestekoa da kultureredu hori indartzen jarraitu nahi bada. Horregatik, eta kultur eragileen aldetik jasotako eskaerarengatik, Mendiburu 14ko udal eraikinaren baitan egongo den kultur aretoa azpimarratu behar dugu.

Bi urte hauetan, ekonomikoki indartu da Gizarte-Ongizate saila, oiartzuar guztien oinarrizko beharrak bermatu daitezen.

Mendiburu 14ko eraikuntza lanak 2020ko urtarrilean hasi ziren eta martxan daude. Iazko udan espero gabeko lur mugimendu batzuk izan ziren eta egonkortu arte lanak gelditu egin ziren; lurra eta hormak egonkortuta daude eta jarraipen zorrotza egiten zaionez, erritmo onean ari dira lanak aurreratzen. Mendiburu 14ko kultur aretoa kultur emanaldiak egiteko espazio bat baino gehiago izateko asmoz, funtzionamendua eta kudeaketa herriko kultur eragile eta kulturgileekin definitu nahi du Udalak. Horretarako, parte-hartze prozesua hasia da. Herriko kultur eragileak eta kulturgileak saretu eta Mendiburu

2019-2023 legegintzaldiko Gobernu Taldea.

Mendiburu 14ko erabilera anitzeko udal eraikinaren lanak.


oiartzungoudalainformatzen

udal albisteak 14ko kultur aretoaz haratago Oiartzungo kulturgintzaz hausnartzeko espazio emankorra ari da suertatzen. Arizmendienea etxea berreskuratu eta hilabete honetan ireki izanak ere herriko ondareari emango dion aberastasuna azpimarratu nahi luke Udalak. Azken bi urteetan ondarearen inguruan egin den lan eskerga ezingo litzateke ulertu Arizmendi-eneak eman duen bultzadarik gabe: Oiartzungo ondarearen webgunea (www.ondarea.oiartzun.eus); Garmendiko dolarearen dohaintza; Juansendoko errotarria Ihurritako bidegorrian kokatzea; Ondarearen Mahaiak antolatu dituen Ondarearen Jardunaldiak…. Urkabe Baitan etxebizitza sozialak egiteko hitzarmena Etxebizitza arloan herriarentzako garrantzitsua izango den Urkabe Baitako proiektua gauzatzeko hitzarmena ere sinatu da Eusko Jaurlaritzarekin. Eremu horretan alokairu sozialeko eta zuzkidurazko etxebizitzak egingo dira. Hitzarmenean erakunde bakoitzari dagozkion lanak banatu eta zehaztu dira, baita zenbat etxebizitza eta zein ezaugarridunak izango diren ere: • Zuzkidurazko 26 etxebizitza* - Gela bakarreko 25 etxebizitza - Bi gelako etxebizitza 1 • Alokairu sozialeko 15 etxebizitza** - Gela bakarreko 3 etxebizitza - Bi gelako 10 etxebizitza - Hiru gelako 2 etxebizitza

36ko udalbatza errepresaliatua aitortzeko egindako ekitaldia.

Obra handiez aparteko ekintzak Batzuetan, obra handiak dira ikusten direnak, baina herri baten beharrak ez dira horiek bakarrik. Azpiegituren mantenuan egindako lanak etengabeak izan dira orain arte (jolasparkeak, bidegorria, herribideak…). Era berean, mugikortasun iraunkorra sustatzeko eta Oiartzun oinezkoentzako herri seguruagoa izan dadin trafiko berrantolaketak egin dira, oinezko bide eta pasabide berriak markatu dira, autobus geltoki berriak jarri dira (Ergoien, Karrika eta Ugaldetxon), Udalak bere lehenengo ibilgailu elektrikoa erosi du… Hauez gain, euskara ikasteko doakotasuna (B2 maila arte) egia bihurtu dugu. Honela, edozein oiartzuarrek dohainik ikasi dezake euskara, oinarrizko maila lortu arte behintzat. Denok aukera berdinak izan ditzagun, ezinbestekoa da herri feminista. Hori dela eta, hezkuntza eragileetan (Urmendi Haur Eskolan, Haurtzaro Ikastolan eta Elizalde Herri Eskolan) hezkidetzako formakuntzak bideratu dira eta gurasoentzako saioak ere antolatu dira. Azkenik, memoria historikoaren eta bizikidetzaren arloan eman diren pausoak ere aipatu nahi genituzke. Batetik, 36ko Gerran errepresaliatutako udalbatzari eta Gerrako Oiartzungo umeei egindako aitortzak. Bestetik, Oiartzunen 1936tik izan diren giza eskubideen urraketak ikertzeko Aranzadirekin egindako hitzarmena. Horren baitan, udalbatzar osoaren artean antolatu zen Oroimena eta egia hitzaldi zikloa, elkarbizitzarako eta, justizia, memoria eta erreparaziorako bidea hasteko. *Denboraldi baterako alokairuak, kolektibo jakinei bideratu daitezkeenak -gazteak, hirugarren adina…-. **Denboraldi baterako, diru-sarreren arabera.

B2 maila arte euskara ikasteko doakotasuna eskaini du Udalak.

www.oiartzun.eus

11


oiartzungoudalainformatzen

udal albisteak TicketBai sistema, euskaraz ere jartzeko deia Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek TicketBai sistema martxan jarriko dute enpresa, ostalaritza eta merkataritza establezimendu, eta elkarteentzat. Sistema honen bidez, egiten diren fakturak zuzenean Ogasun sailera bideratuko dira. Udalak eta UEMAk bertako enpresa, establezimendu eta elkarteak euskaraz ere aukera eskaintzen duten baliabide informatikoal aukeratzera animatu dituzte.

‘Euskara sarera’, teknologia berrietan eta sare sozialetan euskaraz Udalak, UEMAk eta PuntuEus Fundazioak teknologia berrietan eta sare sozialetan oiartzuarrok ditugun hizkuntza ohituren inguruko hausnarketa bideratzeko, Euskara sarera kanpaina egin dute, elkarlanean. Lau bideo laburren bidez, sare sozialak, whatsappa, telefono mugikorra eta Interneteko nabigatzailea zein hizkuntzatan erabiltzen duten pentsatzen jartzea izan da helburua, euskaraz erabiltzeko hautua egin dezaten.

Udako musika zerrenda osatu dute ikastetxeetako euskara elkarteek Haurtzaro Ikastolako Eskuttun eta Elizalde Institutuko Ttirikittauki euskara elkarteek, Udalarekin elkarlanean, udako Oiartzungo musika zerrenda osatu dute, 10-25 urte arteko oiartzuarrei proposamenak egiteko gonbita eginez (10 abestiko zerrendak eginez, haietako zortzi, gutxienez, euskaraz). Bildutako proposamenak Spotify bidez zabaldu dituzte.

12

www.oiartzun.eus


oiartzungoudalainformatzen

udal albisteak

Redadeg-en, oiartzuarren laguntza Bretoieraren aldeko Redadeg-a (Korrikaren pareko ekimena) aurten Karaezen hasi da, Oiartzunekin senidetutako herrian. Aurtengoan, Oiartzungo ordezkaritzarik ez da izan fisikoki baina bretoieraren aldeko laguntza bidali da. Udalak, OiartzunKaraez Senidetza Taldeak, Haurtzaro Ikastolak eta Intxixu AEK-k kilometro bana erosi zuten.

Txara eta Ibargain parkean garbiketa auzolanak egin dituzte ikasleek Elizalde Institutuko eta Haurtzaro Ikastolako DBHko ikasleek Ibargain parkea eta Txarako basoan garbiketarako auzolanak egin zituzten ikasturte bukaeran, Adin Txikiko Mahaiak bideratuta, herriko txokoetan azkenaldira ikusten den hondakin kopuruak kezkatuta. Gisa guztietako hondakinak bildu zituzten eta egindako saiakera eskertzeaz gain, gainerako herritarrei gaztetxoek egindako ahalegina errespetatzeko eskatu nahi zaie.

Eskola Agenda2030en baitan ikasturtean egindako lanaren berri eman diote ikasleek Udalari Eskola Agenda 2030en baitan aurreko ikasturtean landutakoaren berri ematera hurbildu ziren ikasturte bukaeran Elizalde Herri Eskolako, Elizalde Institutuko eta Haurtzaro Ikastolako ikasle ordezkariak (basoen gaia landu zuten). Datorren ikasturtean larreak eta zelaiak izango dituzte aztergai.

www.oiartzun.eus

13


oiartzungoudalainformatzen

udal albisteak

Oinherri egitasmoa aurkeztu da herriari Oinherri herri hezitzaileen sarera batu da Oiartzun, herri gisa, eta herrian lantaldea sortu da. Aurkezpen ireki bat egin zuten Arizmendienean, baina aurretik, herriko haur eta gaztetxoei galdetu zieten nolako Oiartzun amesten zuten. Olaia Lasa Gizarte-Ongizate zinegotziak eta Haizea Saez de Eguilaz Gazteria zinegotziak Errenteriako Lekuonan egindako jardunaldietan ere parte hartu zuten, udal ordezkari gisa.

Hildakoak oroitzeko intxaurrondoa aldatu dute haurrek Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek oparitutako intxaurrondoa aldatu dute Abaraxka ludotekako haurrek Ibargain parkean, gure herriko hildakoak oroitzeko. Ekitaldi xume eta polit batekin landatu zuten intxaurrondoa, hildako maiteak gogoratuz.

Euskal Herriko eta Valentziako joko zuzenenen selekzioei aitortza Euskal Herriko eta Valentziako joko zuzenetako pilota selekzioen topaketa jokatu zen uztaila hasieran Beheko Plazan. Bi nazioetako selekzioen aldeko aldarria ere izan zen. Oiartzungo Udalak harrera egin zien eta oroigarri bana oparitu zien bi herrialdetako federazioetako presidenteei.

14

www.oiartzun.eus


oiartzungoudalainformatzen

udal albisteak

Kultur eragileekin kultur aretoaren kudeaketaz Mendiburu 14 udal eraikinean egongo den kultur aretoaren kudeaketa eredua zehazteko eta garatzeko, kultur eragileekin parte-hartze prozesua martxan jarri du Udalak.

‘Geuretik sortuak’, euskal sortzaileak Oiartzunen ere bai Udalbiltzak martxan jarri du euskal sortzaileentzako Geuretik sortuak egitasmoa: egonaldi artistikoen bidez, euskarazko sorkuntza sustatzeko. 26 herrik parte hartuko dute, tartean, Oiartzunek. Loremore Iruñeako antzerki-taldeak egingo du egonaldia gurean eta labaderoaren inguruan, Trapu zikinak antzezlana landuko du. Bestetik, Oiartzungo artistak ere aukeratu dituzte euren antzerkigintzako sormen lanak garatzeko: Metrokoadroka Kolektiboa (Atarrabia-Uharte) eta Ttittika Rekaltek Bon Bon Noir (Oñatin).

Aurtengo udan ere ohiko auzoetako festarik eta xanistebanik ez, baina Kulturabirusa indartua COVID19ak eragin duen osasun larrialdi egoeraren egungo egoera kontuan hartuta, uda honetan auzoetan eta Xanistebanetan ohiko festak egiteko baldintzak ez direla betetzen adostu dute Udalak eta auzoetako zein Xanistebanetako Jai Batzordeak. Zuhurtasunaren eta arduraren izenean hartu dute erabakia. Hala ere, udan kultur eskaintza eskainiko diote herritarrei, iazko Kulturabirusaren bidetik.

www.oiartzun.eus

15


oiartzungoudalainformatzen

udal albisteak

Hezkidetzan formakuntza gurasoentzako Adin desberdinetako haurrak dituzten 13 gurasok Udalak lehenengoz gurasoei zuzenduta antolatu duen hezkidetza tailerrean parte hartu dute. Hiru arratsaldetan egin dute hausnarketa eta lanketa Eider Goiburu hezitzailearekin.

Elizalde Herri Eskolako irakasleak hezkidetzan formatzen Elizalde Herri Eskolan hezkidetzan formakuntza jaso dute irakasleek, Udalari esker. Honela, aurretik Urmendi Haur Eskolan eta Haurtzaro Ikastolan ere eskainitako formakuntzaren ildoa jarraitu dute. Herriko hezkuntza komunitatea hezkidetzaren lanketa egin eta euren proiektu pedagogikoetan txertatzeko izaten ari den jarrera eskertu nahi du Udalak.

Murchanteko hilketa matxistaren salaketa Murchanten (Nafarroa) uztaila hasieran izandako hilketa matxista salatu du Udalak. Aurten, indarkeria matxistak eraildako laugarren emakumea izan da. Gertakaria gaitzesteaz gain, Oiartzungo Feministen Asanbladak deitutako elkarretaratzean ere parte hartu zuen Udalak.

16

www.oiartzun.eus


oiartzungoudalainformatzen

udal albisteak

Elorrondo eta Santusene kaleak berrituko dira

Elorrondo eta Santusene kaleak berritzeko lanak martxan daude. Asfaltatze lanez gain (bi kaleak osorik), argiteria berrituko da, Elizalde Eskola eta Elorsoro kiroldegi arteko saneamendua aldatu eta Beluteneko autobus geltokia berrituko dira. Lan hauetan 292.784,63 € inbertituko dira.

Zokolo bidean espaloia egin da Zokolo bidean (Altzibartik Ergoienera doan errepidea) espaloi zati bat egin da, oinezkoen segurtasuna hobetzeko eta bermatzeko. 20.174,37 € inbertitu ditu Udalak lan hauetan.

Oarsoaldean ekonomia eta enplegua suspertzeko, sei milioi euro Oarsoaldean ekonomia eta enplegua suspertzeko Berpiztu programaren baitan, sei milioi euro bideratuko ditu Eusko Jaurlaritzak gure eskualdera, Oarsoaldearen garapen ekonomikoa suspertzeko udalek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diseinatutako 2017-2025 Plan Estrategikoa garatzeko. Programa hiru ardatzetan egituratuko da: ekonomia suspertzea, enpleguaren dinamizazioa eta, enpleguaren kalitatea eta genero berdintasuna.

www.oiartzun.eus

17


oiartzungoudalainformatzen

udal albisteak

Zaintza komunitarioko egitasmo pilotuan parte hartzen ari da Oiartzun Zaintza komunitarioaren inguruko egitasmo pilotua lantzen ari da Hiritik At kooperatiba. Parte hartzen ari diren lau udalen artean, bat Oiartzun da. Apirilean mahai-ingurua antolatu zuten eta Eneritz Arbelaitz alkateordeak parte hartu zuen Oiartzunen zaintza komunitarioaren inguruan COVID19aren pandemiaren ondorioz izan diren esperientzien berri emateko.

‘Oiartzun suspertuz’, autonomo eta enpresei laguntzeko Oiartzungo enpresa txiki eta ertainei, eta autonomoei doako aholkularitza eman asmoz, Oiartzun suspertuz egitasmoa jarri dute martxan Udalak eta Oarsoaldea Garapen Agentziak. COVID19ak eragindako krisi egoeratik ateratzeko aholkularitza eta laguntza ematea da Oiartzun suspertuz ekintza planaren helburua. Hitzordua hartzeko bideak hauek dira: covid19laguntzak@oarsoaldea.eus edo 943 49 41 29 telefonoa.

Burgosko prozesuari buruzko erakusketa Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatutako Burgoseko prozesua. Frankismoari epaiketa erakusketa egon da ikusgai bi astez Oiartzunen, Udalak bizikidetzaren bidean abiatutako lanketaren baitan. Inaugurazio ekitaldian Udaleko, Aldundiko eta Aranzadiko ordezkariez gain, garai hura hurbiletik bizitu zuten zenbait oiartzuarrek parte hartu zuten.

18

www.oiartzun.eus


oiartzungoudalainformatzen

plenoak 2021/03/24. Txara eremuan Orio Txoko Txikiren auzia bukatu da, Udalaren alde. Txarako eremu baten inguruan Udalak eta Orio Txoko Txiki immobiliariak zuten auzia bukatu dela jakinarazi zitzaion udalbatzarrari. Epaitegiek Udalari arrazoia eman zioten, eta sententzia eta errekurtsoen bidea egin du gaiak. Enpresak aurkeztutako kasazio errekurtsoa ez du onartu auzitegiak, Udalak aurkeztutako argudioak onartuz, eta bukatu da auzia. Jexux Leonet alkateak (EH Bildu) Udaleko zerbitzu juridikoak “zoriondu” zituen. “Prozesu luzea eta presio handikoa izan da hau. Lan txukuna egin da eta horregatik, sententzia Udalaren aldekoa izan da”. Martxoko protokolo gastua 0 € izan zen. Eskari-galderen momentuan, EAJk migratzaileen inguruan “pertsonak erdigunean jarri eta etorkinak laguntzeko Oiartzunen egon daitezkeen baliabideak aztertzea” proposatu zuen. Leonet alkateak Udala “gai honen inguruan lan egiteko irekia” dagoela adierazi zuen.

2021/04/28. Eukaliptoen aldaketen eta laikotasunaren mozioak, aurrera. Bi mozio onartu ziren EHBilduko Gobernu Taldearen aldeko botoekin. EAJk bietan kontra bozkatu zuen. Lehenengoa, Naturkonek eukaliptoak aldatzeko eskatzen dutenei moratoria aplikatzeko eskatzen duena izan zen. Janire Mitxelena EAJko zinegotziak esan zuenez, “eukaliptoa modu kontrolatuan aldatu daiteke, basojabe pribatuak beraien ekimenetan lagunduz”. Eneritz Arbelaitz Ingurumen zinegotziak azaldu zuen EHBilduren jarrera: “Basoa ez da zuhaitza bakarrik. Biodibertsitatea oreka da eta eukaliptoak oreka hori eteten duela demostratu dute EHU eta Aranzadiko ikerlariek”. Laikotasuna Elkarteak aurkeztutakoa izan zen bigarrena. Eliza katolikoak immatrikulatutako ondasunen inguruan informatu eta berreskuratzea eskatu, izaera zibileko agurrak egiteko toki egokiak egokitzea, eta Udalak izaera erlijiosoko jaiak diruz ez laguntzea eskatzen ziren, besteak beste. Jesus Gonzalez, Laikotasuna Elkarteko kideak azaldu zuenez, “gu ez gaude erlijioen kontra, baizik eta erlijioek dituzten pribilejioen kontra”. EAJren ustez “laikotasun eskubidea guztiz bermatua dago Oiartzunen”. EHBilduko Gobernu Taldeak, berriz, mozioaren aldeko botoa eman zuen. Jexux Leonet alkateak azaldu zuenez, “laikotasunaren eta askatasunaren ibilbidean urrats bat gehiago da hau”.

Haize Gain baserria Gipuzkoako Foru Aldundiaren gizarte zerbitzuei beste 15 urterako uzteko hitzarmena ere onartu zen, ahobatez. AGIPAD elkarteak kudeatzen du, drogomendekotasunen asistentzia terapeutikorako. Lanbarren poligonotik Gurutzera doan errepidean otsaileko euriteek hondatu zuten horma berreraikitzeko Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Lanbarren SAren arteko hitzarmena ere onartu zen. Udalak lanen %25 finantzatuko du (100.025 €). Apirileko protokolo gastua 0 € izan zen.

2021/05/26. Uraren udal erregelamendua egokitu da. Oiartzungo uraren kudeaketarako Udal Erregelamendu berria onartu zen, egokitu beharra zegoelako bai legedi berrietara eta baita sistema eta lan-molde berrietara. Oiartzungo herriak ur sistema Udalak kudeateu arren, (giza kontsumorako uraren kontrola eta zaintza egiteko Udalak eta Añarbek Urak-en arteko hitzarmena berritzea ere onartu zen. Maiatzean protokolo gasturik ez zen izan. Galdera-eskaeren txandan, Janire Mitxelena EAJko zinegotziak “tristura eta kezka” adierazi zuen, “alarma egoera bukatu denetik asteburuetan ikusten ari garenarekin“. “Bizikidetzaren aldeko neurrietan ondoan” izateko prest daudela esan zion Gobernu Taldeari. Jexux Leonet alkateak esan zuenez, “oiartzuarren gehiengoaren jarrera eredugarria izan da”, nahiz eta onartu zuen “kolektibo desberdinetan eta une desberdinetan jarrera desegokiengatik kezka” badagoela. Udalak kolektibo ezberdinekin elkarrizketa sustatu eta bizikidetza bermatzeko neurriak hartzen jarraituko duela gehitu zuen.

2021/06/30. Makutso baratzeetan Lurbizi egitasmoarekin jarraitzeko hitzarmena. Makutso eremuan lehenengo sektorea sustatzeko Lurbizi egitasmoa garatzen jarraitzeko Behemendirekin hitzarmena berritzea onartu zen aho batez. Euskal sorkuntzak sustatzeko Udalbiltzaren Geuretik sortuak egitasmoak ez zuen EH Bilduren eta EAJren adostasuna izan, EAJ abstenitu egin baitzen. Rafael Bergaretxe zinegotzi jeltzaleak azaldu zuenez, “ez da proiektua ez zaigula egokia iruditzen, baizik eta Udalbiltzarekiko dugun jarrerarengatik abstenitu gara”. Ekaineko protokolo gastua 750,19 € izan da harpidetza eta inprentan. www.oiartzun.eus

19


oiartzungoudalainformatzen

iritzia Bigarren urtez, ohiko festarik gabeko uda dugu aurtengoa. Horregatik, Kulturabirusa kultur eta aisialdi eskaintza antolatu du aurten berriz ere Udalak, herriko eragileekin elkarlanean. Oiartzuarrei zer iruditzen zaie? Pello Añorga Lopez Ideia oso ona da. Bestela, zer egingo dugu? Txalogarria eta goraipatzekoa iruditzen zait lehengo urtean eta aurten antolatu dena. Oso proposamen originalak egin dira; kulturaren inguruan mugitzen den oso jende desberdina; oiartzuarrak; musika, arte plastikoak, literatura… denak bildu ditu. Ikusle bezala parte hartu dut bai iaz eta bai aurten. Espazioarekin egin den erabilera ere bai. Ohituta geunden kultur eskaintza leku batean ikustera, eta kasu honetan, Oiartzungo plazaren inguru guztia bihurtu da eszenario. Originaltasuna, kreatibitatea, oiartzuarren parte-hartzea… aipatuko nituzke. Honek harremantzeko moduak aldatu dituela igartzen dut, lehen eta gero bat markatu dituela. Balio izan du kulturgintzako belaunaldi berriak ikusarazten, dena saretzen. Kulturarentzako espazio bat aktibatu du eta aktibatzea kultura ulertzeko modu bat da.

Aloña Arbelaitz Arbelaitz Primeran iruditzen zait gauzak antolatu eta eskaintzea, oso positiboa da guztientzat: haurrentzat, gazteentzat, helduentzat… Aurten ez gara ibili ekintza askotan, baina asmoa izan dut.

Malen Frantsesena Arnaiz Ederki iruditzen zait, bestela herrian ez zelako deus egongo, eta sortzaileen lana bultzatzeko oso ongi dago. Ikusten egon naiz gauza batzuk eta ongi egon dira. Egia da gazteok parranda egiteko gogoa dugula, baina kontuan hartuta zein egoeratan gauden, uste dut gazteentzako ere ongi dagoela eskaintza hau.

20

www.oiartzun.eus


oiartzungoudalainformatzen

iritzia

Anton Mendizabal Cristobal Gaizki nola irudituko zait bada! Gauza batzuk antolatu ere egin ditugu: kontzerturen bat, Ondarearen Jardunaldietan Artikutzako trenaren bisita gidatua ere izango da… Nik parte hartu dudan ekintzetan, jendearen aldetik antsia eta gogoa ikusi dut gauzak egiteko, ikusteko, entzuteko. Gogo bat badago, hainbeste denboran frenatuta egon garelako.

Pantxike Olaizola Lasa Oso ondo iruditzen zait. Oiartzunek behar zuen horrelako zerbait. Beti esaten genuen Oiartzunen ez zegoela ezer, beti kanpora joan behar genuela, eta orain badugu: oso interesantea iruditzen zait. Gainera, jende berria atera da plazara eta asko gustatzen zait nola ari diren erabiltzen txokoak, deskubritzen ari gara plaza txikiak, beste formatu bateko gauzak egiteko oso aproposak. Hala ere, espero nuen jende gehiago ibiliko zela ekintzetan, batez ere aurten.

Feli Valenciano Tamayo Ni Karrikan bizi naiz eta, egia esan, nahiko urruti egoten naiz herrian antolatzen diren gauzetatik. Labaderoan mosaikoa egiten ari direla, adibidez, badakit. Gazteak ere badakit ari direla gauzak antolatzen, alaba hor dabilelako: filmak-eta antolatu dituzte. Ongi iruditzen zait, batez ere gazteek behar dutelako zerbait, bestela, litronak hartuko dituzte eta okerragoa izango da. Zerbait egin behar dute, elkarrekin egon behar dute… Ulertzekoa da, ia bi urte dira egoera arraro honetan, luze doa. Eta neurriak errespetatuz gazteentzako gauzak egotea, ongi dago.

www.oiartzun.eus

21


oiartzungoudalainformatzen

auzoak Altzibar

Mater Ontzi Museoak erreka garbiketa antolatu zuen Altzibarren. 26 bolondresen artean 86,5 kilo hondakin bildu zituzten goiz bakar batean, errekan. Plastikozko piezak, litxarkerien bilgarriak eta erosketa poltsak izan ziren gehienak.

Elizalde

Hilerriko irisgarritasuna hobetzeko lanak egin dira sarrerako ate nagusian: eskilarak kendu eta arrapala jarri da, horretarako. Horrez gain, sarrera guztia berritu da. Lan hauetan 24.188,90 € inbertitu ditu Udalak.

22

www.oiartzun.eus

Arragua

Makarraztegi poligonoko errepide zati bat asfaltatu du Udalak. 19.340 € bideratu ditu lan horietara. Poligonoak berritu eta mantentzeko egiten den adibideetako bat da hau. Sareekonomiko eta industriala mantentzeko ezinbestekoa da inguru horiek txukun egotea.

Ergoien

Aritxulegiko bidean (GI-3420) bidea zabaldu eta arekak egiten ari da Gipuzkoako Foru Aldundia. Udalak Aldundiko Bide Azpiegitura departamenduari errepide horien kontserbazioaren inguruko eskaerak egin izan dizkio aurretik, behin baino gehiagotan, eta berri ona da konponketa lanak hasi izana.


oiartzungoudalainformatzen

auzoak

Gurutze

Urkabeko tontorreko hesitura konpondu behar izan du Udalak, norbaitek ekaina hasieran nahita hautsi ondoren. Oiartzuar guztionak diren eremuak kaltetzeak inori ez dio mesederik egiten eta Udalak gisa honetako triskantzen inguruan hausnartu eta arduraz jokatzeko eskatu nahi du.

Karrika

Aranzadi Zientzia Elkarteak #Sugebizi egitasmoa (www. aranzadi.eus) du martxan sugeak ezagutu eta errespetatzeko. Euskal Herrian, bertako sugeak ikusten diren puntuen mapa osatzea da helburua, eta Artaso elkartearen ondoan Karrikan ikusitako suge bat ere badago zerrendan.

Iturriotz

Matxillenda eta Sorondo baserriak lotzen dituen herribidea konpondu du Udalak. 65.131,49 €ko inbertsioa izan da lan hauek gauzatzea. Herribideen mantenu eta konponketak lehentasunezko ildo estrategikoa dira Udalarentzat. Eremu honen berritzea ere plan horren baitan ulertu behar da.

Ugaldetxo

Bidegorrian komun publiko berria eraiki da, Txara parkearen sarreran. Horrekin batera, bizikletak garbitzeko gunea ere jarri da toki berean. 52.200 € bideratu ditu Udalak azpiegitura berri hau sortzera, bidegorriko erabiltzaileen erosotasuna hobetzeko intentzioz. www.oiartzun.eus

23


oiartzungoudalainformatzen

herriko berri Alaiart: “Jendeak artelan baten prozesua ezagutzeko aukera ona izan da bidegorriko mosaikoa” Alaiart Alaia Gaztelumendiren atzean dagoen artista da. Edo, Alaia Gaztelumendi da Alaiarten atzean dagoen pertsona. Sortzaile oiartzuarrak bidegorriko Altzibarko komun publikoen horma apaindu du ekintza artistiko baten bidez. Herriko haurrekin eta Abaraxka ludotekarekin elkarlanean, mezuz beteriko artelana osatu dute.

Nor da Alaiart? Alaiart nirekin batera hazten doan proiektu artistikoa da, orain arte erronka ezberdin eta poztasun asko eman dizkidanak. Bertan barnebiltzen dira haurrekin egiten ditudan arte lantegiak baita nire prozesu artistikoa bera ere. Altzibarko bidegorriko komunean gauzatu duzun `Gure bazterrak zaintzen proiektua mosaiko-mural bat baino zerbait gehiago da. Zer du atzean? Konfinamendua garaian, nik behintzat, hausnarketarako momentu polita izan nuen. Nire artelanak naturarekiko errespetuz egiteko gogoa beti izan dut, material birziklatuekin eta naturari begira. Buruan nituen ideiak praktikara eramateko beharra sentitu nuen, naturaren zaintzaren eta birziklapenaren inguruko filosofian. Altzibarko bidegorriko komuna hori garatzeko toki egokia iruditu zitzaidan: batetik, haurrek Oarso Irriak-ekin aspaldi egina zuten murala estali berri zuten zirriborro batez. Hortaz, aproposa zen haurrei pareta berreskuratzeko aukera ematea eta, bestetik, mosaikoaren teknika aliatu gisa erabiltzea material ezberdinak birziklatzeko. Egitasmoan Abaraxka ludotekak ere parte hartu du. Elkarlana nola suertatu da? Udaletxean proiektua aurkeztu aurretik, Abaraxka ludotekako Nekane Martiarenarekin harremanetan jarri nintzen asmoa partekatzeko. Elkarrekin proiektua osatzen bukatu eta batera aurkeztu genuen. Ludotekaren bidez bideratu ziren Aste Santurako tailerrak, material bilketa ikastetxeetan eta proiektuaren gaineko ikus-entzunezko erregistroa. Egia esan, elkarlana ezinbestekoa suertatu da haurren partehartzea errealitate bihurtzeko eta oso eskertuta nago Nekane Martiarenari eta Abaraxkako begiraleei prozesuan zehar eman didaten babesagatik. Eta proiektua Udalari aurkeztu zeniotenean, zein izan zen erantzuna? Gustatu zitzaien proiektua. Ikusi zuten ez zela mosaiko bat egitea bakarrik: atzean auzolan bat zegoela material bilketan, tailerretan… Artelan bat burutzeaz gain, herriari zerbait eskaini nahi zion proiektua zela ohartu ziren segituan.

24

Alaiart mosaikoaren aurrean.

www.oiartzun.eus


oiartzungoudalainformatzen

herriko berri Mosaikoaren marrazkia zuk sortua da. Zer transmititu nahi izan duzu? Naturaz inguratua dagoen tokia dela kontuan hartuz, bidegorrian topatu daitezken elementuak txertatu nahi nituen: txoriak, loreak… Zaldia, ordea, Zaldin zelaiari begira dagoelako txertatu dut, eta nik halakorik ezagutu ez badut ere, garai batean zelai horretan zaldiak egoten zirela komentatu zidaten. Gizakia irudikatzeko modua, berriz, natura zaintzen ari den sorgina litzateke, bidegorrian oinez doan bitartean lore bat usaintzen ari dena, eta naturaz gozatzen. Haurrekin egindako tailerretako sentsazioa zein izan zen? Haurrak oso motibatuak etorri ziren. Proiektua ezagutzen zuten, aurretik bisitan etorriak zirelako herriko bi ikastetxeetatik. Oso politak izan ziren bisita horiek ere, lan-prozesua azaltzeko eta ikusteko balio izan baitzuten. Tailerretara etorri zirenean izugarrizko gogoa zuten ekintzan parte hartzeko. Begirale asko zeuden laguntzeko ere, eta erraza izan zen taldeak bideratzea. Bi orduko saioak motz geratu zitzaizkien haurrei, oso-oso gustura aritu ziren. Talde bakoitzean zazpi-zortzi haurrek parte hartu zuten. Teknika erraza da mosaikoarena. Konplexuena pieza bakoitzarentzako kokaleku egokia zein den erabakitzea da, puzzle moduan funtzionatzen baitu. Haurrek maza egiten ikasi zuten, dentsitate aproposa lortzen… Mosaiko baten atal guztiak ezagutu zituzten. Prozesua ez da zaila, baina denbora eskaini behar zaio eta pazientziaz egin beharreko lana da. Balore horiek ere transmititu nahi izan genizkien. Sorkuntza prozesua bideoz jaso duzue. Zein helbururekin? Bideoa egitearen helburua bertan landu diren baloreak proiektuaz haratago zabaltzea litzateke. Raul Mihai hernaniarrak egin du grabaketa eta prozesuaren erregistroa eta oso pozik gaude emaitzarekin. Bideo motz hau ikusteko moduan dago Abaraxka ludotekaren webgunean (www. gazteoiartzun.net). Haurrak harro sentitzen al dira beraiek egindako lana bukatuta ikustean? Iruditzen zait baietz, bidegorrian gurasoekin paseoan doazela entzun izan ditut “begira, hau nik egin dut!” eta obra bereganatze sentimendu hori entzuteak pozez zoratzen nau. Ekintzaren bitartez ikasten den guztiak aztarna berezi bat uzten du eta elkarrekin, lagunen artean, artelan hau eraikitzea gauza handia izan da. Herriko ikastetxeen laguntza eskatu zenuten material

birziklatua lortzeko. Behar adina material lortu al zenuten? Udalak proiektua onartu eta segituan ikastetxeekin harremanetan jarri ginen. Berehala esan ziguten materiala biltzen lagunduko zigutela, eta talde batzuek errekara harri bila irteerak ere egin zituzten, eskola-orduetako ekintza gisa. Ludotekatik ere joan ziren harriak biltzera. Material batzuk sobratu ziren eta bestela egiten ditudan tailerretan aprobetxatu ditut. Oso erantzun ona izan zuen bilketak. Haurrekin egindako tailerrez gain, egun gehiago pasatu dituzu bidegorrian lanean. Jendea geratzen al zen zertan ari zinen ikustera, galdetzera…? Bai, bai! Kuriositate handia piztu du muralak, etapa ezberdinetan. Jende asko geratu da ikustera eta hizketan, harreman asko egin ditut. Zentzu honetan, oso prozesu maitagarria izan dela esango nuke. Udaletxeko brigadari ere eskertuta nago prozesuan zehar eskaini didaten laguntzagatik. Bestetik, uste dut aukera oso aproposa izan dela jendeak artelan baten eraikitze prozesua ezagutzeko. Gehienetan, obra finalak ikusten ditugu, baina oso gutxitan lanaren fase ezberdinak eta, zentzu honetan, artearekiko sentsibilizazio baterako balio izan duela pentsatzen dut. Emaitzarekin pozik geratu al zara? Bai, nahiz eta bukatu ondoren gutxitan pasatu naizen. Esperientzia oso polita izan da, prozesua izugarri gozatu dut, eta horrekin geratzen naiz. Emaitza gustuko dut, baina bizipenak eman didan ezagutza, harreman eta istorioekin geratzen naiz. Haurrekin lotura berezia duzu bestela ere. Haur hezkuntza ikasi zenuen lehenengo eta haurrentzako sormen-tailerrak ematen dituzu… Bai, batez ere horretan nabil lanean azken urte hauetan, nire proiektu artistikoa garatzen eta haurrentzako sormen tailerrak ematen. Sormenaren lanketa adimen anitzen erabileran eta tranformazioan eraginkorra dela argi dut eta oso garrantzitsua suertatzen zait lanketa hauetan sakontzen jarraitzea. Aurten, batez ere Donostian aritu naiz. Datorren ikasturteari begira, seguruenik, Oiartzungo ikastetxeren batean ere ariko naiz. Zeintzuk dira momentu honetan Alaiartek esku artean dituen sorkuntza proiektu propioak? Oraintxe bertan, batetik arropa jasangarri proiektu batean ari naiz Hondarribiako Kapen markarekin. Kolekzio bat atera dugu, Aia izenekoa. Aiako Harria Parke Naturala da batzen gaituena, bera Hondarribiakoa izanik eta ni oiartzuarra, eta www.oiartzun.eus

25


oiartzungoudalainformatzen

herriko berri horretan inspiratu gara. Bestetik, Beheko Plazako labaderoko murala egiten ari gara Udalak eskatuta Idoia Beratarbide, Onintza Etxebeste eta hirurok elkarlanean. Herriari begira, baina batez ere emakumeei begira, ekintza batzuk lotu ditugu mosaikoa egitearekin batera. Labadoreko mosaiko-murala egiteko, herriko emakumeen laguntza izan duzue. Zein izan da harrera? Idoia, Onintza eta hirurok herriak proiektuari egin dion harrerarekin oso pozik gaude, eta baita emakumeen partehartzearekin. Antolatutako hiru tailerrak bete dira. Tailer hauen bitartez laugarren horma osatu dugu, polita iruditzen zitzaigulako herriko emakumeentzat erreserbatzea. Oso sentsazio onak izan ditugu. Oso gustura aritu dira parte-hartzaileak: ikusi dute mosaiko baten prozesua eta pauso guztiak eta aldi berean, batera tartetxo bat pasatu dugu elkarrekin sortuaz eta labaderoa itxuraldatzen. Emakumeak oso pozik geratu dira, eta tailerrak motz egin zaizkiela ere aipatu digute. Labaderotik igarotzen den jendearekin ere feedback-a oso positiboa izan da, orokorrean. Haur asko pasatu dira udalekuengatik eta beraien bisita batzuk izan ditugu. Bidegorriko komunetako proiektuaren testigu izan zirenez, segituan lotu dute. Bestetik, gurasoak eta aiton-amonak ere haurren bila pasatu dira. Gu bertan lanean egoteagatik azpimarratu egin dugu, nahi

26

Altzibarko bidegorriko komunak.

gabe, eraikin horren garrantzia eta heldu eta haurren arteko elkarrizketa asko eragin ditu labaderoaren inguruan. Entzun ditugu helduak haurrari kontatzen zertarako erabiltzen zen labaderoa; nola emakumeak aritzen ziren lanean eta gizonezkoek ez zituztela arropak garbitzen… Zeharka gertatu dira horrelako gauzak eta oso polita izan da. Labaderoan ordu asko pasatu ditugunez, konturatu gara ze erabilera berri eta garaikideak dituen eraikinak: gaztetxoak parkour, eskalada… egiten bertako hormetan eta arropa garbitzeko tokian bertan; helduak etxerako bidean atseden hartzeko erabiltzen; Elizalde eskolako sukaldari eta begiraleek deskantsua egiteko…

Iturriozko Bazterrak Txukuntzen taldeak egindako auzo-garbiketetako bat.

www.oiartzun.eus


oiartzungoudalainformatzen

erreportajea Hemenguk, bertan eta bertakoek ekoitzia Oiartzungo lehenengo sektoreko ekoizleek sarea sortu dute HemenGuk sarea sortu dute Oiartzungo zenbait ekoizlek, herritarrek eta Udalak. Helburua herriko ekoizleak ezagutzera eman, kontsumitzaileekin zuzeneko harremana sustatu eta herriko produktuak balioan jartzea da. Jon Martin bertsolariak jarri dio izena sareari, hitz joko polit batekin ideia primeran laburtuz: HemenGuk, bertakoei eta bertakoari erreferentzia eginez. Astelehenetako Killirikupeko azokatik Arraztalo Elkartea 2010ean hasi zen astelehenero barazkisaskiak banatzen Killirikupen bere kontsumo-taldeko kideen artean. Ordutik, astelehenero bertan egiten dute beraien produktu banaketa (abuztuan izan ezik). Pixkanaka, astelehenetako azoka hori handitzen joan da eta ekoizle gehiago hurbildu dira Arrazteloren girizira: Peluzarrekoak lehenengo, arrautza ekologikoak saltzera. Zituenekoak gero, pasta saltzera. Azken hilabeteetan, Arabolaza eztigilea, Gezamina Elkartea (ogia eta sagardoa) eta Larremotxeko gaztagileak batu dira. Astelehenetan Killirikupen sortzen den giro berezia izan da azoka ttiki horretako zenbait erosle Udalera joateko txinparta. Oiartzungo ekoizleen sarea osatzeko proposamena herritar horiengandik abiatu da eta Udalak begi onez ikusi zuen, lehenengo sektorea sustatzeko martxan duen Lurbizi egitasmoarekin bat egiten duelako, bete-betean. Ondorioz, ekoizle oiartzuarrekin harremanetan jarri eta biltzen hasi ziren, ekoizleen gogoak eta interesak ezagutzeko eta elkarrekin, bertako produktuak balioan jartzeko lanketa egiteko. Ekoizleek elkar ezagutzeko aukera HemenGuk sarea osatzeko bilera horietan hasieratik hartu du parte Zituene pasta ekoizleak. Naiara Retegi da kideetako bat. Duela bost urte hasi ziren pasta ekoizten eta denda Errenterian badute ere, Zitueneko bi ekoizleak dira oiartzuarrak. “Uste izaten dugu Oiartzunen denok elkar ezagutzen dugula, eta ez da hala”, dio Retegik. Horregatik, HemenGuk sareak ekoizleek euren artean elkar ezagutzeko eta saretzeko emango duen aukera abantaila handia izango dela uste du.

Iritzi berekoak dira Joana Iñiguez Gezamina elkarteko eta Larremotx baserriko Rakel Torres. Larremotxen 16 urte daramatzate gazta ekoizten eta Gezaminak bi urte daramatza Oiartzunen kokatua. Elika kooperatibak ere parte hartzen du HemenGuk sarean. Asier Legorburu kideak azaldu duenez, “Elikaren filosofiarekin erabat bat egiten du HemenGuk bezalako sare batek. Guretzat, Elikak funtzionatzea bezain garrantzitsua da herrian lehenengo sektorea sustatzea, beste ekoizle batzuek ere indarra hartzea. Horrekin, sektore honetan bizitza duina egon daitekeela ikusiko baitute gazteek”. Kalitatezko produktuak herritarrentzat HemenGuk sarean dauden ekoizleek, hala ere, komentzimendua dute eurentzako onura eta indarra izateaz gain, herritarrentzako ere abantaila handia izango dela egitasmo hau. “Herritarrek kalitatezko produktuak eskura izateko aukera izango dute: bertakoa, garaian garaikoa, nork eta non ekoitzi duen jakingo dutena…”, dio Gezaminako Iñiguezek. Herrian ekoizten diren produktu batzuk ezagunak badira ere, asko eta asko oso ezezagunak direla uste dute HemenGuk sareko ekoizleek. Horregatik, oiartzuar askok sorpresa hartuko dute zenbat ekoizle eta eta produktu ezberdin egiten diren gure herrian ezagutzean, izan ere, ekoizle kopuru polita dugu! www.oiartzun.eus

27


oiartzungoudalainformatzen

erreportajea Ekoizleen azoka, elkarlanaren lehenengo fruitua Ekoizle, herritar eta Udalaren elkarlan horren lehen fruitua, herritarrei begira, ekainaren 19ko Kontzejupeko azoka izan zen. Azoka horretan, ekoizleez gain herriko zenbait artisauk ere hartu zuten parte (Trikuharri Elkartea, Ilargi, Itsaso, Loregorri, Leire Dorronsoro…), HemenGuk sareak haiei ere euren lanak erakusteko aukera ematea begi onez ikusi baitzuen. Emaitzarekin pozik geratu ziren parte hartu zuten ekoizleek. “Elikarentzat azoka bera bazen helburu bat”, azaldu du Legorburuk, “nahiz eta ekoizle batzuek bazuten halako erretizentzia, askotan azokak erakusleiho izaten direlako, baina salmenta puntu ez, eta lana eta denbora eskatzen du da bertan egoteak”. Hasierako erretizentzia horiek, ordea, oiartzuarren harrera onak gainditu ditu. “Pozgarria izan zen oso zenbat herritar hurbildu ziren ikustea, zenbait ekoizleren mahaiak hustuta ikustea”, diote mintzatu garen ekoizleek. Izan zen ordu eta erdian produktu guztiak saldu zituen ekoizleren bate do beste ere! Ideia berriak HemenGuk zabaltzeko Orain, azokaren inguruko balorazioa egin eta erabakiak hartu behar dituzte HemenGuk sareko kideek, eta urriaren 2an Oiartzungo ekoizleen bigarren azoka izango da.

28

www.oiartzun.eus

Izan ere, HemenGuk sarea gogotsu sortu da, Oiartzungo produktuak ezagutzera emateko ideia freskoekin. Herriko produktuak identifikatuko dituzten egitasmoak errazteko etiketazioa, herriko komertzioetako apaletan bereizgarriak jartzea… gisako planteamenduak aztertzen ari dira ekoizle sareko kideak. HEMENGUK sareko EKOIZLEEN ZERRENDA: - Aldako (txakolina) - Arabolaza (eztigintza) - Arraztalo (barazkiak) - Drink mucha (kombucha) - Elika (barazkiak) - Gezamina (ogia eta sagardoa) - Labore (bertako produktuen denda) - Larremotx (gazta) - Lekungarai (gazta) - Momotegi (ahatekiak) - Ogiaren maitaleak (ogia) - Pagoa (garagardoa) - Papurrak (ogia eta goxoak) - Peluzar (arrautza ekologikoak) - Zituene (pasta) *Egitasmoa zabaldu ahala, ekoizle gehiago sarera batzea da HemenGuk-en helburua.


oiartzungoudalainformatzen

iruditan

Krask soinua dokumentalaren grabaketa

Unax Landa eta Oier Zabaleta Gipuzkoako txapeldun kadete mailan

“rretagoardia: emakumeak*, kartzela, erbestea eta zaintza saioa

Oroimena eta bizikidetza hitzaldiak

Gazte martxa Bianditzera

Aberri Eguna: Keinu bat batera

Bazterrak Txukuntzen erreka garbiketa

Bisita gidatuak San Esteban elizan

Elkarretaratzea Miarritzeko hilketa matxistaren kontra

Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolaritza Txapelketa

Euskal Pilota egokituko Sariko kanporaketa www.oiartzun.eus

29


oiartzungoudalainformatzen

iruditan

30

Joanes etxera bizikleta martxa

Izan bidea: Sareren tontorretako ekimena

Sahararen aldeko azoka solidarioa (Elizalde eskola-El Watan)

Atsolorra

Kantugiltza: Gorka Urbizu

Azoka Bizipozaren alde (Haurtzaro Ikastola)

21 aulki

Ibargain Musika Eskolako kontzertuak

Elkarretaratzea Amazonen kontra

www.oiartzun.eus


oiartzungoudalainformatzen

iruditan

Txinalkaren Itxoiten antzezlana

Espazio publikoan Ehuntzeko Eguna

Harrobira bizikleta martxa

Herriarteko esku pilota finala: Oiartzun-Azpeitia

Poesia Eguna

Elkarretaratzea 13/13 epaiketaren kontra

Euskal Herria-Valentzia topaketak

Murchanteko hilketa matxistaren kontrako elkarretaratzea

Pirinioetako Bidearen lehen ekintza Aiako Harrian (Gure Esku) www.oiartzun.eus

31


Oiartzungo Aisialdirako Agenda

ABUZTUA

2021 DATA

ORDUA

Antzerkia

Auzoak

Bertsoa

Dantza

Erakusketa

Feminismoa

Haurrak

Hitzaldia

Ikus-entzunezkoa

Kirola

Musika

Bestelakoa

EKINTZA

01

19:00

Arozenatarren ttunttuna: Juanitori

01-25

-

03

09:00

Diana

03

10:30

Ezkila joaldia

Izen-ematea euskal erritmo eta soinu tresnen ikastaroan

Lartaungo txistulariak

Soinuenea

Soinuenea

Elizalde auzoan

Lartaungo txistulariak eta Udala

San Esteban elizan

Oiartzungo Ezkilajoleak

Auzoetan

Auntxa, Lartaungo txistulariak, Ibargain Musika Eskola, Oidultz eta Udala

11:00

04

10:00-14:00

Orientazio ikastaroa emakumeentzat

Doneztebe plazatik

04-11-18-25

10:15/11:00

Arditurriko Tren Berdea

Doneztebe plazatik

05-12-19-26

12:00

San Esteban elizan bisita gidatuak

San Esteban elizan

13

-

15

11:00

Ezkila jotzea

15

20:00

Dultzaineroen kalebuelta

17

16:20-20:10

22

10:00

28

09:00

DATA

Gipuzkoako eta herriko Pasaka Txapelketako finalak

ANTOLATZAILEA

San Esteban elizan

03

IRAILA

Kalebueltak

LEKUA

Oiartzungo Feministen Asanblada Oiartzungo Turismo Bulegoa Oiartzungo Turismo Bulegoa

Kontzejupean

Txost

San Esteban elizan

Oiartzungo Ezkilajoleak

Karrikan

Oidultz

Manuel Lekuona bibliotekan

Odol Emaileen Elkartea

Mineralen bila

Arditurri parketxean

Udala eta Gipuzkoako Parketxe Sarea

Nazio Topaketa:“Zaintza krisia, arriskua edo aukera?”

Haurtzaro Ikastolako jantokian

Sortu

Odol ematea

2021

ORDUA

EKINTZA

01-02-03

09:00-13:00

Herri Musika Eskola: Euskal erritmo eta soinu tresnetan hastapena (8-12 urte)

01-10

10:0012:00/17:0019:00

Helduen Tailerretako aurrematrikulazioa

201-24

-

04

09:30

Ondare jardunaldia: Artikutzako trenaren ibilbidean barrena

11

11:00

Ondare jardunaldiak: Kaskotik ibilaldia

12

20:00

Kalebuelta

19

18:00

Kantugiltza: Niko Etxart

24

20:00

Kalebuelta

25

-

25

12:00

Oiartzungo Flauta Taldearen kontzertua: 30 urteko ibilbideari agurra

25

18:30

Poesia errezitaldi musikatua

26

19:00

“Iluntzen” (Mairu antzerki taldea)

Kuadrillategin izen-ematea (DBH 1-2)

Ondare jardunaldia: Gogoratu dezagun elkarrekin

LEKUA

ANTOLATZAILEA

Soinuenean

Soinuenea

Karaez, 2 www.helta.eus

HELTA

Haurtzaro Ikastolan eta Elizalde Institutuan

Udala

Eskasetik

Udala eta Ondarearen Mahaia

Doneztebe plazan

Udala eta Ondarearen Mahaia

Gurutzen

Oidultz

Arizmendienean

Lagunarteko garaia

Ugaldetxon

Oidultz

Petra Lekuona zaharren egoitzan

Udala, Ondarearen Mahaia eta Petra Lekuona egoitza

Kontzejupean

Oiartzungo Flauta Taldea

Arizmendienean

Ibargain Musika Eskola

Udaletxeko areto nagusian

Oiartzungo Antzerkizale Elkartea


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.