1 minute read

[New] udal albisteak

Urmendi eta Haurtzaro Ikastolaren artean espaloia egin da

Urmendi Haur Eskolatik Haurtzaro Ikastolara doan errepide zatian espaloia egin du Udalak. Hilerritik Urmendirako tartean espaloia bazegoen arren, Urmenditik ikastola ingurura errepide bazterretik joan behar izaten zuten oinezkoek. Espaloia egiteaz gain, bide guztia argiztatu da. Proiektu hau bukatuta, Sibeluts kale guztian oinezkoentzako bidea dago orain. Oiartzungo Udalak herri barruan ibilgailuen erabilera gutxitu eta mugikortasun osasuntsua indartzen jarraitu nahi du horrela, Urmendira ere oinez modu seguruan joatea erraztuz. 89.212,76 euroko aurrekontua izan dute lanek.

Advertisement

Herriko ondarea ezagutzeko jardunaldiak egin dituzte

Oiartzungo historia eta ondarea ezagutzera emateko saioan antolatu zituzten azaroan Udalak eta Ondarearen Mahaiak. Laugarren edizioa izan da. Aurtengo berritasun nagusietako bat irakasleentzat antolatutako tailerra izango da. Irakasleei herriko ondarea erakutsi nahi izan diete (non dagoen jasota eta zein baliabide dituzten honen lanketa egiteko), horrela haur eta gaztetxoei transmititzeko aukera izan dezaten. Doneztebe elizan eta inguruan dauden elementu zibilak eta Antton Mendizabal artistak Oiartzungo kaskoan dituen eskulturak gertutik ezagutzeko aukera ere egon zen.

This article is from: