1 minute read
[New] udal albisteak
21 talde ditu OKEk, 8 emakumeenak eta 13 gizonenak. Denboraldi honetan 400 jokalaritik gora ariko dira Karla Lekuona zelaian futbolean, gehienak oiartzuarrak.
Futbol zelaiko aldagela zein eraikin osagarriak zaharkituta daudenez, hauek berritzeko proiektua martxan jarri du Udalak, futbol taldearen beharrei erantzuteko.
Advertisement
Eraikin nagusia guztiz berritzen ari dira eta bertan 6 aldagela egingo dira, horietako 1 egokitua. Aldagela bakoitzak komun bat eta 9 dutxa izango ditu, 7 egokituak.
Taldeen aldagelak handituko direnez, orain arte eraikin nagusian zeuden beste ekipamendu gelak kokatzeko (bulegoa, arropa biltegia edota botikin eta masaia gela, besteak beste) eraikin berri bat egin da. Epaileen aldagelak ere bertan egongo dira. Eraikin berriak zuzenean zelaira ateratzeko korridorea izango du eta harmailak zeuden lekuan egin denez, harmailak tokiz mugitu dira. Zelaia inguratzen duen hesia ere aldatu egingo da, jokalarien segurtasuna hobetzeko.
Guztira 382.854,84 euroko aurrekontua izango du proiektuak eta lanak urtarrilean amaitzea aurreikusten da.
Eskola Agenda 30en baitan, aurreko ikasturtean egindako eskaerak erantzun ditu Udalak
Herriko ikasleek proposamen ezberdinak egin zizkieten Udaleko ordezkari eta teknikariei larre eta landareak zaindu eta ezagutzera emateko. Besteak beste, herriko landare eta zuhaitzen izenak ezagutzeko ekintzak antolatzea eskatu zioten Udalari. Horretarako, zuhaitz eguna antolatzeaz gain, datozen asteetan bidegorrian 82 plaka jarriko dituztela zehaztu zien Agustin Lekuona zinegotziak. Hauetan, zuhaitz bakoitzaren izena, jatorria eta hostoaren marrazkia ikusi ahal izango dira. Arizmendieneako lorategian eta Ibargaingo parkean ere informazio kartelak jartzea baloratzen ari da Udala.