1 minute read

[New] udal albisteak

Oiartzungo VII. Kirol Saria jaso du Koldo Fernandezen familiak. Otsailean hil zen Oiartzun Kirol Elkarteko lehendakaria. Herriko futbol taldea aurrera ateratzeko gogor lanean egon zen berrogei urtetik gora, eta egindako lana eskertu nahi izan dute Udalak eta herriko beste kirol elkarteek.

Enekoitz Markos Kirol zinegotziak adierazi zuen “ahobatez” erabaki zutela saria Fernandezentzat izatea , “egin duen lan guztiak aitortza eta eskertza merezi duelako”. “Koldok Oiartzunen alde egindako lan guztia ezingo dugu ordaindu, baina gaur zor horren zatitxo bat kentzen” saiatu nahi izan dutela esan zuen.

Advertisement

Koldoren bi lorpen nabarmendu zituen: emakumezkoen futbolaren alde egindako apustua eta esfortzua eta aniztasun funtzionala duten pertsonek ere futbol egokituan aritzeko aukera izan dezaten egindako lana. “Koldok bazuen berezko ezaugarri bat: ez zuen inor atzean uzten. Eta hau OKEko eguneroko lanean ere txertatzeko gai izan zela” aipatu zuen Markosek.

Jexux Leonek Oiartzungo Alkateak eman zien Kirol Saria Fernandezen semeei. Leonetek “Koldo guztiontzat erreferente bat izan dela” esan zuen, “bai kluberako eta baita bizitzarako ere”. Bere umiltasuna, konpromisoa, zintzotasuna eta lanerako gogoa goraipatu zituen.

Hiru frontoi margotu dira

Azken hilabeteetan hiru frontoi berritu ditu Udalak: Elizalde eskolakoa, Medibilgoa eta Orlegimendikoa. Paretak margotu, zenbakiak jarri eta lurrean markak pintatu dira. Elizalde eskolakoan sare berria ere jarri da. 17.720 €ko aurrekontua izan dute lanek.

This article is from: