Faxismoa
Ander Algar -1Ibai Aznar -5Ibone Domingo -6IĂąigo Garcia -9
Aurkibidea 1.
Sarrera
2.
Helburua
3.
Giltza-hitzak
4.
Mugimendu faxistaren sorrera
5.
Mussoliniren faxismoa
6.
Frankismoa
7.
Emakumeen rolak faxismoa
8.
Gaur egungo muturreko eskuma
9.
EBn eta Espainian eskumako alderdi politikoak
10.
Bitxikeriak
11.
Ondorioak
12.
Bibliografia
1. Sarrera
Historia arloan egindako proiektu honetan, II. Mundu Gerrari buruzko hainbat gai aukeratzeko zeuden. Gure kasuan, faxismoa aukeratu genuen, uste genuelako jorratzeko hainbat gauzekin gai ezinhobea zela. Lan hau egiteko hainbat iturri ezberdin begiratu ditugu eta horregatik dolumentu fidagarri bat lortu dugu. Gure idatzian hainbat gai jorratu ditugu, horretarako, liburuetan eta web-guneetan aurkitutako informazioa erabili dugu. Arazoak ez egoteko, rolak banatu ditugu: Ander bozeramailea zen, Ibai koordinatzailea, IĂąigo idazkaria eta Ibone dinamizatzailea zen. Proiektua hasterakoan pixka bat galduta geuden, ez genekielako zer egin eta orduan, ikasketa murala egiten hasi ginen, horri esker, ideia guztiak argiago eduki genituen. Azkenean, lortu dugu proiektua faxismoaren sorreratik hasita, beste antzeko mugimenduekin alderatzea, frankismoa besteak beste, gaur egungo egoeran amaitzea, beti ere, emakumeak kontuan hartuta eta lanaren amaieran zer ondorioetara haldu garen aipatzen.
Proiektuan zehar egindako murala
2. Helburua Geografia-historiako arloan egiten ari garen proiektu hau, II. Mundu Gerraren garaian gertatu ziren hainbat gai jorratzea du helburuz. Eta informazioa bilatuta, arlo horiengan dugun ezjakintasunarekin bukatu, gure jakintza hedatzeko. Irakasleak bilatzen zuen beste gauza bat, ikasleak liburutegi batera joatea zen. Horretarako, liburutegien funtzionamendua aztertu eta gero, taldekide guztiak liburutegi batera joan behar ziren informazioa bilatzera. Gainera, informazioa eskuratzeko, testu liburuak ere erabili behar izan dugu eta Ipad-en erabilera murriztu dugu proiektuan zehar. Gure kasuan, Faxismoa lantzea egokitu zaigu.
3. Giltza hitzak Politika, antikomunismoa, antidemokrazia, Italia, Mussolini, doktrina, totalitarismoa, Lehenengo Mundu Gerra, Adolf Hitler, hirugarren bidea, Francisco Franco, propaganda, nazionalsozialismoa, antikapitalismoa, sindikalismoa, 1929ko krisia, Alderdi Nazional Faxista, garbiketa etnikoa, Ducea.
4. Mugimendu faxistaren sorrera Faxismoaren sorrera baino lehen, hainbat aurrekari egon ziren. Faxismoaren aurretik egon ziren mugimendu guztiei, mugimendu “protofaxistak” deitzen zaie. Lehenengo korronte nazionalistak erreparatzeko, I. Mundu Gerraren eztanda baino pixka bat lehenagora jo behar dugu. Alemaniar Inperioa Alsazia eta Lorena hartzerakoan. Alemaniarrak, Frantziako iparraldean kokatutako bi herrialde hauek konkistatzerakoan, frantzesek lurraldeak bueltan nahi zituzten. Horrekin batera, Frantziako hainbat pertsonetan “nazionalismoa” piztu zen. Nazionalismo hori gudaren eztandaren arrazoi handi bat izan zen. Denbora pasata, I. Mundu Gerraren bukaeran, Alemaniar Inperioari hainbat lurralde kendu zizkioten haien porrotaren ondorioz. Honek, eta momentuan zegoen krisi ekonomikoak, Alemanian inoiz baino gogorragoa izan zen nazionalismoa piztu zuen.
Momentu berean, Italian ere hainbat korronte nazionalista oso gogorrak sortu ziren. Hau gudaren bukaeran gertatu zen, Versallesko itunean, Italia kameleoitzat hartu zutenez, ez zizkioten merezi zuten (edo haiek pentsatzen zuten) lurraldeak eman eta italiarrak asko haserretu ziren. Gainera, Italia barruan, arazo ekonomikoak sortu ziren: langabezia eta zor publikoa handitu ziren eta bizi kalitatea asko jaitsi zen. Horren aurrekariak ere izan ziren, Gabriel D’Annunziok ideia nazionalista oso gogorrak sartu zizkiela italiarrei gudan zehar. Gainera lidergo oso korruptu bat aurrera eraman zuen. Komunismoa boterea hartuko zuelaren beldur ziren eta horregatik Benito Mussolini deituriko gizon bat, boterean jarri zen faxismoa sortzen eta ezartzen. Pixka bat geroago, Hitler boterea hartuko zuen Alemanian nazismoa sortzen eta bere momenturik hoberenera eramaten. Ondoriozta dezakegu, faxismoa nazionalismoaren eboluzio bat dela.
Gabriel D’Annunzio, gehienontzat mugimendu faxistaren sortzailea
5. Mussoliniren faxismoa 1920. urtean, langileek fabrikak hartu zuten, komunismoaren boterea gobernura heltzeko sorian zegoen. Aktiboki parte hartu zuen langile bat Benito Mussolini izeneko gizon bat izan zen. Bere jatorria sozialista zen arren, Mussolini ez zegoen batere ados bere alderdiaren neutralitatearekin, ezta 1. Mundu Gerran. Benitoren ustez, nazionalismoa eta guda iraultzaren garaipena lortzeko bide bakarra ziren. Horregatik Italia gudara sartu zenean, Mussolini ere sartu zen.
Italiak guda ostean lortutakoarekin ados ez zegoen, orduan, Mussolinik, beste lagunekin batera, Fascio di Combattimento sortu zuen 1923. urtean, uniforme beltza hartuz. Lehenengo faxismo horren lehenetariko ekintzetako bat, emakumeak Aintzinako bozkatze eskubidea lortzea edo lanaldia 8 eguneko orduko Erromako “fasci� kopurura jaistea izan ziren. Baina italiar biztanleriari ez zitzaien izeneko ikurra. erakargarria iruditu, gehiago nahi zuten. Zerbait egiteko Erregeen momentua zen, Squadra Fascista ekintzara sartu zen boterearen ikurra momentua hau izan zen. Talde hau, bizkartzainez osatuta zen. zegoen, zalapartatsuekin amaitzen zutenak, inor hil gabe. Industria handiak, ejerzitua... eta boterea zuten elkarteek faxismoa sostengatzen hasi ziren. La Squadra edo Alkandora Beltzak, Italiar hirien kale nagusiak kontrolatzen hasi ziren. Gutxinaka, Mussolinik Romara heltzea lortu zuen, hor, erregeak lehen ministroa izendatu zuen. Mussolinik ez zuen lan asko egin. Hala ere, historia aldatu egin zen parlamentuko kide sozialista baten mehatxuaren ondoren. 1924. urtean, Giacomo Matteottik, faxistek egindako hainbat bihurrikeria salatzen zituen eta horren ondorioz, Benitoren gizonek bahitu eta akabatu egin zuten. Katolikoek eta liberalek, Mussoliniren dimisioaren zain, ez ziren parlamentura joan hilketaren ondoren.
Alkandora beltzak
Jarraian, Mussolini komunikabideak kontrolatzen hasi zen, aurkariekin amaitu zuen eta faxismo totalitarioa hasi zen. 1926. urtea zen eta Italiaren historia aldatzen zegoen. Hauek ziren Mussoliniren faxismoaren ezaugarriak: - Oinarria, ideologia antidemokratikoa eta antikomunista zen. - Lider bakar batek eta alderdi bakar batek boterea zuen. - Biolentzia erabiltzen zuen aurkakoekin amaitzeko. - Erlijioa kontrolatzen zuen. - Herrialdearen ikurrak oso erabiliak ziren. Nazionalismo sentimendu handia zegoen. - Ez zituen Giza Eskubideak kontuan hartzen. - Beldurra erabiltzen zuten nagusitasuna lortzeko. - Sentimendu homofobiko handia. - Komunikabideak kontrolpean zeuzkaten. - Goi mailako hezkuntza debekatzen zuten. - Enpresa handiekin harreman ona, haiei esker boterera heldu baitzen
Mussolini, Italiako faxismo totalitarioaren liderra
6. Frankismoa Frankismoa, erregimen politiko bat izan zen Francisco Francoren diktaduraren ideologien batura zena. EspaĂąan gertatu zen Gerra Zibilaren (1936-1939) ostean, eta diktadorea hil zenean amaitu zen (1975). Gerra Zibila gatazka beliko bat izan zen, Primo de Riveraren estatu kolpe huts baten ondoren, Alemania Naziaren eta Italia Faxistaren laguntzarekin, Francok irabazi zuena.
Frankismoaren ezaugarriak ondorengoak dira:
Antikomunismoa: Komunismoaren kontra jotzen zuen gobernuak, eta ezkerra guztiari ere.
Antiliberalismoa: Askatasun politiko edo sozialaren aurka zegoen diktadura, orduan demokraziaren eta botereen banaketaren aurka zegoen ere.
Antiparlamentarismoa: Francok demokrazia liberala eta alderdi politikoak EspaĂąarekin amaitze ari zirela uste zuen, orduan demokrazia parlamentarioa kendu zuen eta demokrazia organikoaren ezarri zuen.
Autoritarismoa: Francoren erregimena bizitzaren aspektu nazionalak eta sozialak kontrolatu nahi zuen.
Nazionalismoa: EspaĂąa unitate bakar baten moduan nahi zuen F r a n c o k , h o r re g a t i k t a l d e independentisten aurka errepresio handia zegoen.
Faxismoa EspaĂąan, Falangean konkretatu zen. Falangea formazio politiko bat, Primo de Riverak sortu zuena, baina aldaketa asko jaso zituena.
Baina Franco hil ondoren, guzti hau desagertu zen. Trantsizio i z e n e k o p e r i o d o h o r re t a n , Frankismo garaiako Espainialo bandera demokrazia bat eta konstituzio bat ezarri zen, eta Juan Carlos I. errege proklamatu zen. Adolfo Suarez gobernuaren presidentea izendatu zuen erregeak, gizon honek, demokraziaren kontra zeuden partidoekin hitz egiteaz arduratu behar izan zen.
Baina Adolfo Suarez kargua utzi zuenean 1981ean, Antonio Tejerok, Alfonso Armadak eta Jaime Milans del Bosch estatu kolpe bat eman zuten (23 Fa), baina ez zuen aurrera joan.
Trantsizioaren amaiera, PSOE alderdi politikoa 1986 an hautezkundeak irabazi zituenean kokatzen da. Hau, 1936tik ezkerrako alderdi politiko batek gobernatzen ez zuelako da. Zenbait pertsonek ere, urte berean kokatzen dute periodo honen amaiera, baina beste une batean, EspaĂąa Europar Batasunean sartu zenean, konkretuki.
Francisco Franco
7. Emakumeen rolak faxismoan Emakumeak beti egon dira mugimendu faxistatik alboratuta baina 1925. urtetik aurrera, mugimendutik alboratuta jarraitzeko eta ordezkaritza politikorik ez eukitzeko, Italian “Fasci Femminili� deituriko inspektoratua sortu zen. Horrela emakumeak kontrolatuta zituzten ez eukitzeko eskubiderik ez errepresentaziorik. Fasci Femminilien inspektoratua (Mayer Rizzioli bideratutakoa) 1926. urteko urtarrilan desagertu zen eta famatua ez zen politikari bat (Serafino Mazzolini) hartu zuen lidergoa emakumeen mugimendu faxista bideratzeko. Geroago, emakume bat hartu zuen, idazkari nazionalaren (Turati) lagun on bat, Angiola Moretti. Horrela, bukaera eman zitzaion lehenengo emakume goardia feministari.
Horren ostean, goardia edo inspektoratua emakumeen esku gelditu zen. Eskualde ezberdinen goi mailako emakumeak kontrolatzen zuten orain. PNFan (Partido Nacional Fascista) emakumeak sartzen hasi ziren baina konturatu zirenean hori gizonentzat hobea zela utzi zieten sartzen, nahiz eta beraien ideien kontra joan. Azkenik, faxistak ikusi zuten emakumeak garrantzitsuak zirela eta hurrengo emakume generazioak sustatzen hasi ziren. 1936. urtean 584.000 emakume zeuden Fasci Femminilien barruan, bi urte geroago, 744.000 eta erregimenaren krisiaren urtean haien zenbakirik handiena lortu zuten 1.217.000 afiliatuekin. Hau gertatu zen PNFak egin zien bazterpenaren ondorioz. Sortutako alderdi berria emakumeen laguntza bilatzen zutenez, zenbaki hain handia zegoen. Zerrendatutako emakumeen gehiengoa, burgesiakoak eta erdi klasekoak ziren. 1936. urtetik aurrera, burokrazia handiagotu zenez, emakumeek hainbat kargu betetzen hasi ziren, adibidez: idazkariak eta buruzagiak.
Fasci Femminiliak formazioan
8. Gaur egungo muturreko eskuma Bigarren Mundu Gerraren ondorengo hamarkadetan, europar muturreko eskuina, marjinaltasun politiko eta sozial argi batean aurkitzen zen zalantzarik gabe. Gerraren oroipen traumatikoak eta Alemaniako erregimen nazionalsozialistak egindako genozidioak, europar hiritarrak, muturreko eskuinaren diskurtsoetatik eta proposamenetatik urrunduta mantentzea bermatu zuen. Hori dela eta, ideologikoki muturreko eskuinean kokatzen ziren alderdi politikoen hauteskundeen emaitzak, pisu gutxikoak ziren momentu oro. Testuinguru politiko hau, europar muturreko eskuineko alderdi politikoak, era egonkor batean, politika globalean berragertzea posiblea ez zelaren sinesmena sendotzen zuen. Alabaina, egoera politiko hau, hainbat ultraeskuineko alderdi politikoen sorrerarekin eta areagotzearekin artegatzen hasi zen 1980ko hamarkadaren hasieran. Horrela, Frantziako 1981eko hauteskundeetan, frantziar Fronte Nazionala, errepresentazio politikoa eskuratzea erdietsi zuen hainbat eskualdeetan alkatetza ugari lortuz. Bestalde, alderdi politiko berri hauen agerpena, fenomeno igarokor eta pasadizkotzat hartzen hasi zen arren, alderdi hauen hedapena eman izan da europar herrialdeen artean azken urteetan, fenomenoarekiko ikuspuntua izugarri aldatuz. Griffin politiko britainiaren arabera, alderdi politiko berri hauek, hiru aspektuetan oinarritzen dira; handitasunaren berpizkundean, populismo ultranazionalistan eta gainbeheraren lotsan. Gutxi balitz, talde hauen helburu nagusia, iraganeko tradizioa errespetzatzea eta jakinaraztea da, eta horretarako, sare sozialetaz baliatzen dira gehienbat, 27-44 urte bitarteko gizonak, euren posible hautesleak izanik.
GriďŹƒn politikari britainiarra
9. EBn eta Espainan eskumako alderdi politikoak
!
!
Taula honetan mutur eskuinekotzat jotako Europako alderdi politikoen bilakaera elektorala ikusten da, antiinmigrazio, populista eta nazionalista ezaugarriak dituzten alderdiak agertzen dira, nahiz eta alderdi batzuk ideologia horien kontra daude puntu batzuetan.
10. Bitxikeriak Andrea Pallaro Bitxikeri moduan, Italiako faxismoa eta bigarren mundu gerra bizi zituen gizon baten istorioa aurkitu dugu, Andrea Pallaro du izena.
Hark txikitik janzkera faxista eramatera behartua zegoela kontatzen du. Praka berdeak, alkondara beltza eta txano bat eraman behar zuen. 14 urte bete zituenean, egunero froga premilitarrak egin behar zituen. Baita ere, bere kideekin batera zenbait abesti faxista abestu behar zituen, Fischia il sasso, Faccetta nera eta Giovinezza adibidez.
Bere garaian, (Mussoliniren diktaduran) errepresio handia zegoen, bere herriko buruek haien kontra zeudenei torturatzen zituzten, adibidez olioa edatera behartzen zituzten. Bere lagun bati hori gertatu zitzaion, kilo asko galdu zituen eta hainbat ostikada eman zizkioten.
Andrea Pallaro
Andreak adoktrinazio handia zegoela kontatzen du, umeei buruan sartzen zieten diktadura beharrezkoa zela anarkismoaren eta komunismoaren aurka borrokatzeko.
1924 ko maiatzaren 24 an, Pallarok 19 urte bete zituen eta kuartel batera bidali zuten. Bertan, Afrikatik eta Greziatik zetozen soldaduekin egon zen, eta ohe zikin bat eman zioten. Baita ere armak erabiltzen irakatsi zioten eta gerrara joateko prestatu zuten.
Andrea Pallaro gaur egun
Gizonak, bere neba handietaz gogoratzen da, haiek ere gerrara eraman zituzten, eta guziak hil egin ziren. Hark, guzti hori ikusita, ez zuen nahi berdin amaitu. Ez zion gerraru zentzua ikusten, orduan, berarekin zegoen lagun batekin kuarteletik ihes egin zuen.
Ihes egin zutenetik aste batera, emakume bat bere etxean izkutatu zituen bi soldaduak. Baina egun batean guardia batzuk Andrearen laguna hil egin zuten baina Andreak ihes egitea lortu zuen.
Azkenean, bidai bat itsasontziz egin zuen Buenos Airesera (Argentina). Bertan enpresa bat sortu zuen eta familia bat eratu zuen bere emaztearekin batera.
Mussoliniren bitxikeriak Margerita Sarfatti, Mussolinik gehien maite izan zuen emakumea, judutarra zen.
Mussolini irakaslea izan zen 5 urtez
Italiaren eslogan politikoa, “Mussolinik arrazoia beti dauka� zen.
Mussolini eta Clara Petacci ( beste emazte bat) Hitler eta Eva Braun baino egun bat lehenago hil ziren
11. Ondorioak Ikerketa hau garatu ondoren, hainbat ondorioz ohartu gara:
1. Faxismoa, gaur egungo egoera politikoan berragertzen ari da.
2. Emakumeek rol garrantzitsua izan zuten faxismoaren sorreran.
3. Gaur egungo faxismoak, antzinako faxismoak defendatzen zituen hainbat baloreekin identifikatzen da, baina era ezberdin batean adierazten ditu, teknologia berriak erabiliz adibidez.
4. Faxismoa, egoera ekonomiko okerretan areagotu da betidanik, nazionalen eskubideen alde soilik.
Benito Mussolini
12. Bibliografia
- Faxismoaren sorrera eta Mussoliniren mugimendu faxista:: https:// historiageneral.com/2010/07/21/mussolini-y-el-origen-del-fascismo-en-italia/
https://es.m.wikipedia.org/wiki/Gabriele_D'Annunzio#Pol%C3%ADtica
- Frankismoa: https://es.m.wikipedia.org/wiki/Transición_española https://es.m.wikipedia.org/wiki/Guerra_civil_española
https://es.m.wikipedia.org/wiki/Franquismo
- E m a k u m e e n ro l a k f a x i s m o a n : h t t p s : / / b o o k s . g o o g l e . e s / b o o k s ?
id=lRw4DwAAQBAJ&pg=PT83&lpg=PT83&dq=fasci+femminili&source=bl&ots= U6R6gkCN1s&sig=ACfU3U1EAiu5nZXG6pX8q3wi5tRRvtWn1g&hl=es&sa=X&ve d=2ahUKEwjT2JryvtvgAhVNz4UKHZteB20Q6AEwEXoECAYQAQ#v=onepage&q &f=false
Liburuaren izena: El fascismo de los italianos: Una historia social.
Idazlea: Patrizia Dogliani.
Argitaratxe data: 2008
Argitaletxea: PUV
- EBn eta Espainan eskumako alderdi politikoak: https://eu.m.wikipedia.org/ wiki/Faxismo - Andrea Pallaro: https://www.lanacion.com.ar/sociedad/vivio-el-fascismoitaliano-deserto-del-ejercito-para-emigrar-a-la-argentina-y-con-94-anos-cuentasu-historia-nid2132951 - Mussoliniren bitxikeriak: http://www.efemeridespedrobeltran.com/es/eventos/ abril/mussolini.-25-curiosidades-y-10-frases-de-mussolini.-hoy-29-de-juliode-1883-nace-benito-mussolini